Oroimenaren Bilduma
Oroimenaren


Oroimenaren
www.koldomitxelena.eus
KM Batxilergoa eraikina
Agurain taldea, z/g 01013 Gasteiz
Tel. 945-187056
OROIMENAREN BILDUMA PROIEKTUA
Erredakzioa eta dokumentazioa
Batxilergoko 2.C ikasleak
Diseinua eta maketazioa
Batxilergoko IKT ikasleak
Ilustrazioak
2021-22n BATX2ko marrazketa artisikoko ikasleak
PROIEKTUAN PARTE HARTU DUTEN MINTEGIAK
HISTORIA mintegia
GAZTELANIA mintegia
EUSKERA mintegia
INGELESA mintegia
INFORMATIKA mintegia
"Oroimenaren Bilduma"
proiektuaren barruan euskara
ikasgaian egin beharreko lana
liburu baten erreseina izan zen, erreseina hori egiteko bi liburu
zeuden hautagai: batetik, Joseba
Sarrioinandiaren "Kolosala
izango da" eta bestetik, Uxue Alberdiren "Aulki jokoa".
Bi liburu hauek gerra zibilari
buruz hitz egiten dute, bereziki
gatazka honek euskal herrian
izan zituen ondorioei buruz.
Horregatik, garrantzitsua da liburuaren testuinguruari buruz
zerbait entzutea izana, errezago baitda liburua ulertzea.
Horrez gain, liburu horiei buruz elkarrizketa fikzionatuak ere egin ditugu. Beraz, jarraian liburu bakoitzeko bina erreseina aurkituko dituzue, baita bi elkarrizketa ere.
Klaseko erreseina guztien artean, 4 hautatu egin dira
klaseko aldizkari digitalean
txertatzeko. Alde batetik, Joseba
Sarrionandiaren liburuari
dagokionez, erreseinak Eneko Andueza eta Unai Fernandezenak dira. Eta beste aldetik, Uxue Alberdiren eleberriari dagokionez, Amaia Avalos eta Sarah Pereirarena.
“Kolosala izango da” Joseba
Sarrionaindia idazleak
2003urtean idatzitako
liburuada.Idazlehau,guztiz
ezaguna den bezala, espetxeanegonzen1980tik
1985ean espetxean
egindako kontzertu baten
ondoren bafle baten barruan
sartu eta bertan ihes egin
zuen arte Ihesaren ondoren
Espainiatik ospa egin zuen
eta atzerrian egon zen, erbestean egonda lanak
argitaratzen jarraitu du eta
hainbat sari irabazi ditu
ezizen faltsuekin.
Erbesterapen honetan liburu hau idatzi eta argitaratu ere eginzuen
Obra honetan izen
ezezaguna eta 11 bat urte
dituen haur bat dugu
protagonista, istorioa
Kalaportu kostaldeko herri
fikziozkoan gertatzen da.
Gerra hastera doala ematen
du eta umearen etxean
tentsio itzela dago, aita
nazionala eta ama
errepublikarra baitira, gainera ama haurdun dago
Gerra hastera doanean aita
gerrara abiatzen da eta umea etxean bakarrik
geratzen da amarekin, umeak gerra ikusteko gogo handia du, baina gerra ez zen berak espero
zuena bezalakoa izan, ez baitzuen bataila bakar bat ere ikusi
Hala ere, gerraren ondorio zuzenak jasango ditu, herriaren kontrola nola eskualdatzen den
ikusiko du,bere eskola nola aldatzen den ikusiko du, herriko jendea nola atxilotzen eta fusilatzen duten ikusiko du, baita beste batzuek nola aldegiten duten ere Hau gertatzen den bitartean bere amak sufritu besterik ez du egingo, gerra noiz bukatuko den eta aita noiz bueltatuko den esperoan, eta aita bueltatuko da bai, baina ez da inoiz noizbait ezagutu zutena izango
Liburuak hainbat aspektu positibo zein negatibo ditu, hasteko oso irakurgai laburra da eta irakurlea den norbaiti liburua bukatzea ez zaio egun pare bat baino gehiago kostako; gainera, irakurterraza da, ez baitu inongo hitz konplexurik erabiltzen eta edozeinek ulertzeko moduko hizkuntza erabiltzen du, istorioa pasarte edo eszena modukoetan dago antolatuta eta eszena bakoitzak hiruzpa-lau orriko
luzeera baino ez dauka, horrek ere irakurmena errazten du.
Bestalde, idazleak primeran lortzen du normalean gerrari buruz ematen den ikuspegi desberdin bat ematea, ume txiki baten ikuspuntuarekin ematen baitu eta erakusten baitu nola gerra ez zen bakarrik sufritu zuzeneko ekintza armatuak egon ziren lekuetan; baizik eta herri, hiri eta etxe bakoitzean modu zuzenago edo zeharkako batean Esan beharrekoa da ere tentsio momentu oso gutxi dagoela; izan ere, une bakarra dago; gainera, amaiera pixka bat dezepzionantea da, tentsio momentu baten ondoren handitasunez bukatu beharrean, baretu eta ezer gertatu gabe bukatzen da Azkenik, uste dut oso liburu gomendagarria dela erraz irakurtzen delako, istorio interesgarri bat kontatzen duelako eta oso modu egokia delako hainbeste aldiz kontatu diguten gertaera beste ikuspuntu desberdin eta gizatiarrago batetik ikusteko, ume txiki baten begietatik alegia
Irakurri berri dudan librura
JosebaSarrionandiakidatzitako
eleberri bat da, lehen aldiz
2003an argitaratu zena: Kolosala izango da Joseba
Sarrionandia euskal Filologian lizentziatu zen Deustuko
Unibertsitatean eta fonetikako
irakasle izan zen Bergarako
UNEDen 1980an kartzelaratu egin zuten ETAko kidea izateagatiketa28urtekozigorra
ezarri zioten 1985eko
uztailaren 7an kartzelatik ihes egitea lortu zuen, bertan egondako kontzertu bat amaitu ondoren bafle batean sartuta
Orokorrean, esan dezakegu
Joseba Sarrionandia euskal idazle garrantzitsuenetakoa dela.
Liburuan narratzen den istorioa
1936ko Espainiako Gerra
Zibilean kokatzen da Kalaportuko herrian bizi diren
hamaika urte inguruko ume
batzuek haien ikuspuntutik
kontatzen digute nolakoa izan zen gerra, izandako hainbat
bizipen azalduz. Istoriaren
hasieran aita “lanera” (gerrara)
joaten da eta etxean
protagonista eta haurdun dagoen bere ama bakarrik uzten ditu. Gerra Kalaportura beste lekuetan baino beranduago iritsiko da, eta umeei interes handia piztuko zaie gertatzen den guztiaz jabetzeko.
Niri, egia esanda, liburu hau oso ederra iruditu zait; izan ere, liburu honek, era batera edo bestera, Espainiako Gerra Zibila nolakoa izan zen hobeto jakiten lagundu dit. Era berean, askotan identifikatu izan naiz istoriako protagonistarekin eta horrek liburuaren irakurketa asko erraztu dit. Besteak beste, hasiera batean umeek gerra nolakoa zen jakiteko gogo handia zeukaten (nik bezala) baina, denbora igaro ahala, haien ezjakintasuna edo kuriositatea desagertzen joango
zein den Joseba Sarrionandiak transmititu nahi duen mezua: beti aurrera egin behar dugula, datorrena datorrela Horrez gain, esango nuke Josebak ere kritika txiki bat egiten diola garai hartan bizi ziren emakumeen egoerari, sufrimenduz betetako haien bizimodua islatzen baitu Hori, argi eta garbi, ikus dezakegu protagonistaren amarekin, gerra garaian berak bakarrik bi haur zaindu eta hezi behar ditu eta.
nire ustez, poliki poliki heziko ditu haurrak Orokorrean, liburuan azaltzen diren gertaerak eta pertsonaiak sinesgarriak direla uste dut, eta horrek liburua irakurtzerakoan nire interesa asko piztu du
Bestalde, esan beharra daukat liburua irakurtzean, batzuetan, kostatu zaidala istoria jarraitzea eta pixka bat errepikakorra egin zaidala. Hala ere, liburua irakurri dudan heinean, konturatu naiz
Laburbilduz, Kolosala izango da Euskal Herrian Gerra Zibila nolakoa izan zen hobeto ulertzeko eta horren inguruan hainbat hausnarketa egiteko balio duen liburua dela esango nuke Gomendatuko nieke bereziki 16 urtetik gorako gazteei, izan ere, 16 urte baino txikiagoa izanez gero, baliteke hainbat kontzeptu edo gauza ez ulertzea. Azken finean, liburu hau bere osotasunean ulertzeko garai hartako histoari buruz zertxobait jakin behar da, eta ni bezalako gazteek ez dugu hori ikasten batxilergoko lehenengo edo bigarren mailara arte. Bukatzeko, azpimarratu nahiko nuke liburu honi buruz gustatu zaidan gauza bitxi bat: Irakurleak ez dakiela zergatik liburuak daukan izenburu hori istoriaren amaiera arte.
Uxue Alberdi
Elgoibartarraren eleberri hau 2009. urtean argitaratu zen
lehenaldiz
etaegilearen
lehenengo
eleberriada
Protagonista
nagusiakhiru
emakumedira:
Teresa,Martiña
etaEulali
Andrehauen
haurtzaro,gazta
eta zahartzaroko pasadizoak agertzendiraetahorrelaXX. mendeko gertakari batzuk agertzendira.
Historia kostaldeko herri arrantzale batean kokatzen da “Kantoieta” izenekoa
Gerran bizitako egoera larri eta gogorrak, beraiek ikusi eta bizitakoak, kontatzen dizkigute, urte horietako krudeltasuna eta ondorioak agerian utziz. Horretaz gain, heriotzaren gaia ere nabarmentzen da, azken
honetazgogoetaeginez,non
heriotza duin baten beharra
azaltzen den, ez istorioko pertsonaia bati gertatu
zitzaion bezala, fusilatu
zutenean.UxueAlberdiklore
moreak dituen soineko
batekinjantzitahilnahiduela
adierazten du, daukan soineko politena baita. Alberdik egiten duen aipamen hau liburuaren azalean agertzen da islatuta, lore
Hau da, ez da argi geratzen hasieratik nor den kapituluko pertsonaia nagusia Horretaz gain, denboran saltoak ematen dira etengabe, hau da, eleberriak ez du ibilbide kronologiko bat jarraitzen Hiztegi aldetik, aberastasuna nabari da. Kapituluak aurrera doazen neurrian, aurretik planteatutako zenbait ideia gerora azaltzen eta argitzen dira.
moreen bitartez Heriotza, aulki batekin parekatzen du idazleak, non heriotza etortzen denean aulki bat jokotik, hau da, bizitzatik ateratzen den Esan daiteke egileak nolabaiteko metafora egiten duela heriotza eta aulki jokoarekin
Bestalde, bizitzan zehar izandako pozak, tristurak, umorea, inbidia, maitasunak islatzen dira Beste era batera esanda, bizitzak biltzen dituen emozioak agertzen dira.
Formaren aldetik, orokorrean liburuaren erritmoa bizia da. Elkarrizketa asko daude eta hika erabiltzen da etengabe hitz egiterako orduan Aipatzekoa da ere, kapitulu bakoitzean zein andrez ari den testua irakurtzen joan ahala konturatzen gara
Niri eleberria gustatu zait Detaile askorekin kontatzen da hiru emakume hauen bizitza eta umorea, zein benetako errealitatea nolakoa den ondo islatuta ageri da. Gainera, elkarrizketa asko izateak irakurketa errazten du, berez ez delako istorio erraza Denboran zehar saltoak emateak ere zailtasunak jartzen ditu ulertzerako orduan, baina era berean ez du liburua hain astuna egiten.
Argazkien iturria: EL MUNDO
Aulki Jokoa 2009an argitaratutako eleberri bat da, Uxue Alberdik idatzitakoa Istorioak 20-30eko hamarkaden eta gaur egungoaren artean egiten du jauzi. Protagonistak hiru emakume dira: Eulali, Teresa eta Martiña Eleberriak kontatzen du euskal kostaldeko herri bateko bizitza, Kantoieta izenekoa, Gerra Zibila gertatu baino lehen eta bitartean,.
Eulalik heriotzari buruz hausnartzen duen pasartea izan da gehien hunkitu nauena, 9. kapituluan "Nik uste nuen hiltzea, besterik gabe, ez egotea zela Baina ez du horrekin zerikusirik Hiltzea gauzak aldatzeko ahalmena galtzea da " Kapitulua horrela hasten da, eta izugarria da. Heriotzari buruz hitz egiten dutenean liburuan, hausnarketa garrantzitsuenak jasotzen dira Liburuaren izenburua bera heriotzaren metafora bat da, “Aulki Jokoa”. Uxue Alberdik Teresaren ahoan ipintzen ditu hitzak, baina heriotza aulki bat kentzea baino besterik ez da Etxean, familiaafarietan, lagunekin geratzean… bat gutxiago dagoenean, aulki bat gutxiago gordetzen da. “Buelta eta buelta jarraitzeko garaia da, musika itzaltzen den arte ” Horrela ixten du Uxuek 8 kapitulua, eta nire ustez ez dago esaldi hoberik gai hau laburbiltzeko.
Komentatu nahi dut ere, 10 kapituluan, nola Martiñak azaltzen duen garai hartako matxismoa. Berak ikusten du bere aita eta amaren portaeran. Nola beti gizonak gizonekin zeuden eta emakumeak emakumeekin “beren gauzetaz hitz egiten” eta gizonak “alde hortik, zokomirona!” zioten Martiñari
Joera hau erakusteko aipatzen duen beste adibide bat da Martiñaren amak egiten zituen hitz-jokoak, hobeak izan arren, jendeari ez zietela bere aitarenak adinako graziarik egiten. Martiña, gaztea izanda ere, konturatzen da honetaz. Uxuek paralelo interesgarri bat egiten du guraso bakoitzak kaxoi bat izatearekin “aitek beti izaten baitzuten giltzaz itxitako kaxoi bat beraientzat bakarrik. Amen kaxoiak irekita egoten ziren eta mukuzapiak izaten zituzten barruan ” Emakumeak, bigarren eginkizun batera baztertuak izan ondoren, mesprezatuak izan ziren, beren etxeetan giltzapetuak izan ziren... isilean negar egiten zuten, baina ezin zuten gizonek bezalako sekreturik eduki Horregatik dago bere kaxoia mukuzapiz beteta, irekita dagoen bitartean. Ez da arraroa, era berean, Martiña, emakume gisa, hain gaztetan konturatzea horretaz, berak ere pairatu beharko baitzuen eta azkar konturatu zen
Halaber, bere aita inpresionatu nahi zuen, nahiz eta honek jo edo oihu egingo zion Ondo ala gaizki zegoen pentsatu gabe egiten zuen. Asko gustatu zait liburua. Pixka bat kostatu zitzaidan ulertzea hasieran, baina emozionalki konektatu nuenean, ezin izan nuen askatu Eulali, Teresa eta Martiña sakontasunez eta sentimenduz beteriko hiru pertsonaia dira. Oso ondo idatzita dago, nola nahasten duen esperientzia, heriotza eta bizihelburuari buruzko filosofiarekin, gerraren sufrimendua eta uzten duen itzala. Ederra besterik ez.
Euskarako atalean, podcast moduko batzuk egin genituen, irakurritako liburuak oinarritzat hartuta. Irakurri ditugn liburuak
KOLOSALA IZANGO DA eta AULKI JOKOA dira.
Klikatu hemen podcasta entzuteko
Iturria: WIKIPEDIA
Iturria: BERRIA
Iturria: ZARAUZKO HITZA
Iturria: WIKIPEDIA
Gaztelania eta literatura ikasgaiari begira, hainbat lan ezberdin egin ditugu, beste ikasgaietan baino gehiago.
Batetik, Antonio Machadori elkarrizketa bat egin diogu, bertan bere obrari buruz galdetu diogu, baita bere bizitzari buruz ere.
Bestetik, irakurketa poetiko bat egin dugu, bertan Machado eta Lorcaren hainbat poema irakurri ditugu. Ondoren aurkituko dugun irakurketan Lorcaren poemak besterik ez dira agertzen.
Egindako hirugarren lana Federico García Lorcaren "La casa de Bernarda Alba" obrako teatralizazioa izan da, horretarako obraren zati bat hautatu, antzeztu eta grabatu egin dugu.
Azkenik, Carmen Laforeten "Nada" eleberriaren tertulia dialogiko bat egin dugu. Horretarako, eleberri hori irakurri, taldean bildu, eleberriaren zati bat erabaki eta zati hori irakurri eta partekatu egin dugu taldeetan.
Beraz, jarraian lau lan agertuko dira, mota bakoitzetik bakarra.
Sarah Pereira, Amaia Ávalos, Naila Lamas, Mayi
Peñaranda eta Rongrong Zheng
Camilo Yepes, Yaser Maalem, Juan Velásquez, Unai
Perea eta Nora Torres
2021-22n urteetan BATX2ko zenbait ikaslek “Nada”, Gaztelania eta Literaturan irakurritako nobelarako hainbat ilustrazio egin zituzten. Hona emen horietako batzuk:
Egilea: TATY BEDOYA
El abrazo entre Andrea y Ena.
Historiako ikasgaiari dagokionez, hainbat erreportai egin ditugu "Oroimenaren bilduma" proiektuaren harira. Erreportaiak hainbat gaiez egin genituen, batez ere XX.mende hasierako gertakariez, hau da, Bigarren Errepublika, Gerra zibila eta Frankismoari buruz.
Aldizkari honetan jartzea erabaki dugun erreportaia GEA izenekoa eta Gerra Zibilean zehar gertatutako bonbardaketei buruz diardu.
Bertan, gatazka honetan zehar egon ziren bonbardaketen berri ematen da, bonbardaketa horietarako erabili ziren makineria eta armak azaltzen ditu baita bonbardaketa hauek izan zuten ondorioa ere.
Euskadiko memoria
LEGUTIO
DURANGO GERNIKA
BILBO
OTXANDIO GASTEIZ
"Euskaldunak!
Errenditu zaitezte
orain eta bizia
barkatuko zaizue."
Euskal Herriko ahotsak
Bonbarketak eta Gerra Zibila bizi
zituzten pertsonen bizipenak
Espainiako Gerra Zibilaren hasieran (1936-1937), 2000 bonbardaketa baino gehiago egon ziren euskal lurraldeetan (2042 inguru). Bonbardaketa guztien helburua ez zen berdina: %64a operazio taktikoak izan ziren, %12a estrategikoak eta %24a pertsonak hiltzekoak Euskadiko hiru eskualdeen artean Bizkaia izan zen probintziarik zigortuena; izan ere, 811 operazio egin ziren. Bestetik, gipuzkoan 238 operazio egin ziren eta Araban 171
Aipatzekoa da bonbardaketen %91,5-a frankistek burutu zutela (1870) eta %8,5a bakarrik errepublikanoak Datu nabarmena da hildako emakumeen %58-a eta 14 urte baino gutxiko adingabeen %49a bonbardaketen erruz izan zela
1931an Espainiako II. Errekpublika aldarrikatu zen. Honek itxaropen handia piztu zuen gizarteko sektore askotan baina krisia erreformen erritmoa eta sakontasuna geldotzean barneko tentsioak eta gatazka sozialak areagotu zituen. Denborarekin bi Espainia horien arteko aldea handitu eta 1936ko uztailaren 17an Espainiako Gerra Zibila hasi zen
Espainiako armadako militar batzuek Bigarren
Errepublikako gobernu demokratikoaren aurka eginiko estatu kolpe batez hasi zen Euskal Herrian 1936ko uztailetik 1937ko ekainera iraun zuen. Estatu kolpea eman zenetik tropa frankistak Bilbora sartu eta mendebaldeko Bizkaiko mugaraino okupatu arte. Nahasmen asko egon zen hasieran. Eusko Jaurlaritza sortu zen Errepublikaren alde egiteko.
Emandako altxamenduak huts egin ondoren, Eusko Jaurlaritza erbestera jo beharrean, eta ofentsiba guztien ondorioz, frakistek gerra irabazi zuten Euskal Herrian.
Hildako asko egon ziren, euskaldun askok ihes egiten saiatu ziren, horietako hainbat harrapatu edo hil zituzten eta errepresio handiko garaia hasi zen Euskal
1936 eta 1937 urtean EAEn egondako bonbardaketak. (argazkia: Gogora)
402 egun izan ziren, 1936ko uztailaren 22tik, II Errepublikaren aurkako estatu-kolpea gertatu eta lau egunera, alderdi matxinatuak euskal probintzien kontrola hartu zuen arte. Xabier Irujok egindako 'Atlas de bombardeos en Euskadi' ikerketa-lanak garai horretan Euskadin egindako 1.220 bonbardaketa-operazioak jasotzen ditu.
Mota guztietako bonbardaketak egon ziren
EAEn 1936-1937 urteen artean: estrategikoak, taktikoak, pertsonak hiltzekoak...
EAEn 6 bonbardaketa nagusi egon ziren 2000 bonbardaketa baino gehiagoren artean: Legutiokoa (ez zen izan bonbardaketa odoltsunetarikoa, baina 65 bonbardaketa egon ziren), Durangokoa (300 pertsona inguru hil zituzten), Gernikakoa (bonbardaketa ezaguna mundu osoan), Bilbokoa (hilabete batean 10 aldiz bonbardatu zuten), Gasteizkoa (EAEko hiriburua) eta Otxandiokoa (herririk kaltetuenetarikoa)
Eusko Jaurlaritzak jaulkitako diru papera (1937) 1936ko azaroaren 24an Errepublikako Gobernuak Espainia iparraldeko gudaroste guztiak Ejército del Norte (Iparraldeko Armada) izenekoan batzea erabaki zuen, Francisco Llano de la Encomiendak zuzenduta. Bateratzea teorian baino ez zen egin, Agirrek ez zuen eta onartu Lehendakariak komisario politikoen sistemari uko egin zion, eta Iparraldeko Armadaren Aginte Nagusian prestakuntza militar eskaseko komunistak zeudela-eta arranguratu zen. 1937ko urtarrilean Agirrek honela idatzi zion Llanori, hau Bilbon zegoela: Eusko Jaurlaritzak bere indar guztien antolakuntza berria onartu arte esklusiboki Eusko Jaurlaritzaren agindupean egongo dira.
Matxinoak Madril hartzen hasi ziren. Orduan, Errepublikako Gobernuak Eusko Jaurlaritzari
frontea hausteko eskatu zion. Azaroaren 30ean
Legutio gudua eman zen, Euskal Armada eratu berriaren erasoaldi
bakarra eta azkena.
Horretarako 29
batailoi, 5 ingeniarien konpainien laguntza
zutenak, 25 kanoi eta 8 gerra-gurdi aukeratu zituen Gasteiz
Errepublikarentzat berreskuratzeko.
Sevilla eta Irun artean zuten komunikaziolerroa zatitzea zen operazio horren helburua.
Hori lortu nahian, Bizkai hegoaldetik eta Deba Goienatik bi zutabek eraso zuten karlistek defendatutako Legutio. Francok errefortzuak bidali eta abenduaren 12an errepublikarrek
erasotzeari utzi zioten, beren gudarietatik 1.000
inguru hil ondoren Bi faktore izan
desorekatzaile egon zire: alde batetik, erasotzaileen prestakuntza faltak koordinaziorik eza ekarri zuen eta, bestetik, erasoaldiaren porrotean ikusi zen bi gudarosteen arteko desberdintasuna: nahiz eta zenbaki aldetik bien artean alde nabarmenik ez izan, gerrako hegazkinek, beren bonbardaketekin, abantaila handia ematen zioten Molaren armadari
1937ko otsailean, Llanok Bilbo utzi eta Santanderren jarri zen 1937ko otsailean ere, Eusko Gudarosteko zazpi batailoik Asturiasko fronteari laguntzera joan ziren. Candido Sasetaren aginduetara, Oviedo hartzeko k i kanpainan hartu zuten parte. 1937ko martxoaren 5ean, Eusko Itsas Gudarostearen Bouren eta Canarias gurutzaontziaren arteko Matxitxakoko itsas bataila gertatu zen. Guduaren ondorioz, euskotarrek Bou Nabarra galdu zuten.
Gernika (Bizkaia)
1937ko apirilaren 26an, aurreikusitako egun batzuk beranduago, Alemaniako Kondor Legioak eta Italiako Abiazio Legionarioak, Francok aginduta, Gernika herri bizkaitarraren, autogobernuaren eta euskal askatasunen sinboloa, aurkako aire-erasoa egin zuten,
Gernikak, euskal foruen sinboloak, bost mila biztanle inguru zituen erasoaren aurretik, eta horiei soldadu ugari gehitu behar zitzaizkien, Bilboren defentsa prestatzeko erretiratzen zirenak, eta tropa frankisten aurrerapenetik ihesi zihoazen errefuxiatuak. Une horretan ez
zuen inolako aire-defentsarik, baina hiru armafabrika zituen, horietako bat hegazkin-bonbena
Erasoa gertatu baino bi egun lehenago, matxinatuen aldeko Salamancako irrati-kate batek honako ohar hau egin zuen:
"Franco kolpe handi bat ematera doa, eta edozein erresistentzia alferra izango da. Euskaldunak! Errenditu zaitezte orain eta bizia barkatuko zaizue."
Inoiz ez dira biktimen kopuruak jakin, eta ez dago kopuru zehatzari buruzko datu fidagarririk Eusko Jaurlaritzak 1645 hildako eta 889 zauritu eman zituen, baina gaur egun zenbaki hori erabat puztuta dagoela uste da
esandako azkenengo hilabetean 1, 6, 9, 18, 22, 23, 24, 26, 27 y 29 egunetan bombardeatu zuten, hau da, 30 egunetik 10 bombardeatu zuten. Azkenengo bombardaketa aldiz, 1937ko ekainaren 19koa izan zen, eta 1937ko ekainaren 21ean José María Areilza Bilboko alkate izendatu zuten. Gizon honek argi hutsi zuen zein zen bere idologia, eta beraren lehenengo hitzaldietan hala esan zuen “Bilbok ez du amore eman, baizik eta ejertzitoak eta armek konkistatu dute”.
Iturria: NATIONAL GEOGRAPHIC
Gernikako herria aire-erasoak jaso eta gero. (Argazkia: Flickr)
Bilbo (Bizkaia)
1936ko uztailean Franco, Mola eta Queipo de Llano bando politikoen partaideek Estatukolpearen saiakera militar egin zuten, porrot eginez, eta garai horretan Bilbo leialtzat jo zuen Errepublikara. Errepublikanoen xoritzarrez
1937ko ekainaren 19an, armada frankistak Bilbo konkistatuomikoa eta euskararen eta gaztelaniaren koofizialtasuna indargabetu egin ziren.
2 hilabete pasatu zirenean Frankisten porrotaren ondoren Bilboko hirigunean lehenengo bomba jaurti zuten, zehazki 1936ko irailaren 25ean
Hortik aurrera, 1937ko urtarrilean, maiatzean eta apirilean bombardaketak egon ziren, esandako
Aipatutako bombardaketak baino gehiago egon ziren, eta guztiak kontuan hartuta 354 hildako eta 800 zauritu inguru egon ziren.
Beresitasun moduan, bombardaketak erabili ziren hegazkinak hurrengokoak izan ziren: (133)
Caproni, eta Savoia-Marchetti S.M.81 (81) italiarrak; eta Junker Ju52 (52) ehiztariak, Heinkel He52 (52) trimotoreak eta Messerschmitt Bf 109 (109) alemaniarrak
Kalte materialei dagokienez, honako hauek azpimarra ditzakegu: Deustu, Abando, Alde Zaharra, Zorrotza, Buia eta Buena Vista auzoak, Merkataritza Unibertsitatea, Euskalduna dikeak, hiriko zubiak eta San Luis Ospitalearen inguruak. Hirigunearen inguruko baserriei eta inguruko errepideei ere eraso egin zieten, eta kalte handiak jasan zituzten.
Bilbo Euskadiko herri zigortuenetako bat izan zen bonbardaketengatik, eta hiribilduak jasan zuen suntsipen-maila hain handia izan zen, frankistek boterea hartu bezain laster, ahalegin handia egin behar izan zuten beraiek suntsitutako guztia berreraikitzeko
Lehenengo bonbardaketa, 1936ko Irailaren 17an gertatu zen. Helburuak estrategikoak eta fabrikak izan ziren, nahiz eta zibilak hil zituzten Hegazkin kopurua ez dakigu eta bombardero bakarra izan zela esaten da, FAREzko taldekoa.
11 bonbardaketa izan ziren Gasteizen, 2
Gasteizko aerodromoan eta beste 9ak Gasteizko hirian.
Lekuko baten testigantza beldurgarria jaso dugu:
«Ni eskailera azpian nengoen, eta amona jatetxeko atea ixtera joan zen. Une horretan bonba erori zen "Bake" kalean. Indarrez
bultzatu zuen barrura
Momentuan hil zen» Jose Mari
Mantxolak sei urte besterik ez
zituen Espainiako Gerra Zibilean
Arabako hiriburuak jasan zuen
bonbardaketarik tragikoena
gertatu zenean 1936ko irailaren
17an gertatu zen, gatazka hasi eta
bi hilabete eskasera. Repesalia
moduan hainbat preso fusilatu
zuten, hoien artean, errepublikanoen zuzendari
generala, Teodoro Olarte
Egun horretan, 1936ko Irailaren
17an, 5 hegazkin eta
bombardero bat Gasteiz atakatu
zuten, 11 hilda eta 19 zauritu
1936ko Abenduaren 2an, 6 kaza eta 6 bombardero atera ziren objetibo taktiko eta tropen bila, eta "El Liberalen" erakurtzen zen: errekonozimendu buelta bat eman eta gero eta ezer ikusita, erabaki zuten, ajuria bonbardatzea ondoren, gasteiz-elorriaga karreterara joan, non 6 kamioi bibeerekin aurkitu zituzten. Hauek bonbardeatu zituzten eta ihes nahi izan zutenei fusilatu zuten.
1936ko Irailaren 23an lehenengo sei Heinkel He-51ak heldu ziren Gasteizera. Hegazkin alemandarrak dira, nahiz eta ere ikusi diren Espanian eta Bulgarian Pertsona bakarra sartu ahal zen bakoitzeko eta bere tamaina honakoa zen: 8.40m luze, 11,00m hego-zabalera eta 3 20m altuera
Bere pisua 1460kg-koa zen pertsonarik gabe eta motore V12 bat erabiltzen zuen. 320km/h abiadura maximoa zuen eta 570km-ko autonomia dauka, 1000metroko altitudea harrapatuz minutu eta hogeita lau segundutan.
Baina guda ez da bakarrik bonbardatzea, adibide ona, 1936ko Abenduaren 4an gertatu zena. Egun horretan gurma zegoen eta hegazkin bakarra atera zen, honek tren geltokia, kuartela eta objetibo taktikoak bonbardeatu ondoren, bataila aereo bat izan zuen bi kaza fasziosoekin. Bataila irabazi zuen, haietako bat sutan utziz
Gasteizko aerodromoan bi bonbardaketa eman ziren, lehenengoa 1936ko Abenduaren 8an. 6 kaza eta bonbardero bat atera ziren, hauek bataila aereo batean sartu ziren 20 kazen kontra. Errepublikarrak 20tik, 4 sutan erortzea lortu zuten. Bueltan 5 bueltatu ziren, baina bat ez zekiten non zegoen, baina denbora bat pasa eta gero komunikatu zen Reinosatik, izan ere, gasolina gabe geratu zen
erregristatuak utziz Egun horretatik aurrera, ez daude hilden edo zaurituen daturik, ezta
hurbilketarik, Irailaren 20an izan ezik. Egun, honetan errepesalia moduan, leku berdinetan bonbardeatu zuten bigarren aldiz, hiru hilda utziz, bi artilero eta Judimendiko auzokide bat.
Pepe Gómez kazetariak hau esan zuen:
«Ikusi genuen hiriaren gainean hegan egiten zuten hegazkinetatik objektu distiratsu batzuk askatzen zirela, eta gero bonbek jotzen zutela.»
Hau ikusi zuen klaseko atsedenaldian zegoen bitartean
Bigarrena 1936ko Abenduaren 12an izan zen. 8 kaza eta 5 bombardero atera ziren, eta beharreko errekonozimendua egin eta gero, Gasteizko "Aragoiko Martinez" aeroportua bonbardeatu zuten 96 bonbekin, aparkatuta zueden 7 hegazkin suntsituz eta bi defentsa kaza desgaituz.
1937/03/31 - 1937/04/03
Durangoko bonbardaketak 1937ko
maiatzaren 31-tik eta apirilaren
4-ra arte eman ziren Alde batetik, Italiako Aviazione Legionariako hegazkinek burutu zuten.
Beste aldetik, «nacionales» izeneko
tropek 1937ko martxotik urrira
bitartean Espainiako Gerra Zibilean, Emilio Mola jeneralaren aginpean egindako Fronte Iparraldekoaren eraso bat da. Herria bonbardeatu eta
metrailatu egin zuten. Sav-Marchetti
S M 81 24 taldeko 214 eskuadrillako
kideek egin zuten erasoa, Fiat CR-32 ehiztariek lagunduta. Martxoko 31-eko
erasoa bereziki, hirutan banatu zen: lehena goizeko 8:00etan, bigarrena arratsaldea hastean eta hirugarrena eguna bukatzerakoan. 300 pertsona hil zirela gutxi gora-behera esaten da. 50
kg-ko 80 bonba erori ziren Bai Santa Maria eliza bai Jesuiten ikastetxea suntsitu egin ziren, baita Santa Susana komentua ere.
Egun horretako 17:45ean, goizeko ekintzari laguntzeko eta erreskatatzeko lanak martxan zeudenean, 8 bonbaketari eta 15 ehiztari agertu ziren Hilerriaren eta Zeharkalea hirigunearen erdigunetik trenbidearteko diagonalean eraso egin zuten.
Bonbardaketaren ondorengo lau egunetan, Franco jeneralak Roberto Cantalupo enbaxadore italiarra hartu zuen, eta erabilitako basakeria justifikatu zuen. «Agian beste batzuek uste dute nire hegazkinek hiri gorriak bonbardatzen dituztenean gerra bat egiten ari naizela beste edozein bezala, baina ez da hala», esan zion. «Indar motelez, adiskidetu eta baketu egin behar dugu, eta hori gabe, okupazio militarra, neurri handi batean, alferrikakoa izango litzateke. Ez nago lurraldean interesatuta, bizilagunetan baizik La reconquista del territorio es el medio, la redención de los ciudadanos es el fin»,
Martxoaren 31n, goizeko 8:30ean, Bizkaiko hiribilduko horizontetik lau bonbaketari eta bederatzi ehiztari agertuko dira. Abadiñoko aldean agertzen dira eta Santa Ana elizako kanpandorrean dagoen zelai- eta alarma-postuek alarma ematen dute.
Erasoa Kurutziaga auzoaren gainean hasten da. 34tik 40ra zenbakitutako eraikinak erabat suntsitzen dira Bonbaketariak 1.500 metroko altitudean hegan egiten zuten, eta ehiztariak 400 metrora.
Otxandioko bonbardaketa 1936ko uztailaren 22an, Espainiako II. Errepublikaren gobernuaren aurka egindako bonbardaketari esaten zaio Tropa frankistek populazio zibilaren aurka egindako lehen bonbardaketa izan zen, ondoren beste asko etorri ziren: Durangokoa, Gernikakoa… Hori dela eta, herriko biztanleek ez zuten horrelakorik espero. Arratsalde horretan beste hegazkin
batek Otxandioko zeruak zeharkatu zituen, baino helburua ez zen hiribildua, helburua
Bilbo zen, non Mola jenerala sinatutako aldarrikapenak bota zituen herritarrak eta agintariak amore ematera gonbidatuz
Otxandio, egondako bonbardaketa eta gero. (argazkia: Unidad cívica por la república. )
Hortik aurrera, Otxandioko herritar askok hiribildua utzi zuten gerrafrontetik urrunago zeuden lekuetara
joateko, egoerak okerrera egiten zuelako etengabe Elikagaiak urritzen hasi ziren, bestetik Gipuzkoa konkistatu ondoren, Mola jeneralaren armada
Otxandiora ari zen Arlaban
hartzearekin batera Matxinada
frankistaren aldeko jendea atxilltu eta hiru egun geroago askatu zituzten.
Bizilagunen kaltean ez jarduteko herritik irtetea debekatu zitzaien.
Denboraldi luzez herrian zen aurreko lehen lerroa
Inguru hau defendatzera bidali zituzten
batailoiak: Bizkaiko Azaña, Dragones, Larrañaga, Ibaizabal, Loiola, MAOC-2
Gipuzkoa, ANV, 2. zk, Gatzaren Matxinada, Abellaneda eta Meabe.
1937 urtearen hasieran Alejandro Goikoetxea Omarrek talde errebeldea desertastu eta Bizkaiko defentsa-sistema jasotzen zuten dokumentu garrantzitsuak eraman zituen berekin, besteak beste, Otxandioko frontearen defentsa-sitema 1937ko martxoaren 31n Mola jenerala bere ofentsiba orokorra abiatu zuen Bizkaian Otxandiotik eta Ondarroatik Asturiaseraino hedatzen zen Iparraldeko fronte suntsitzeko helburuarekin
Apirilaren 1ean eta 2an, tropa frankistak hirirantz jarraitzen zuten. Agirre lehendakaria hiribildura joan eta euskal miliziei eskatu zien bost egunez eusteko; izan ere, epe horretan 150 hegazkin indartuko zituzten eta Madrilgo Gobernutik jasotzea espero zuten. Eskatutako hegazkin horiek ez ziren inoiz Euskadira bidali
Euskal miliziek kontraerasoak egin zituzten arren, apirilaren 4 an egun tragikoa izango zen Otxandiorako. Tropa frankistak hiribildua eta San bernabe ermita okupatu zuten Hiribilduan sartzean oso jende gutxi aurkitu zuten eta biztanleria zibila lekuz aldatu zuten.
Luis Iriondo, orduan 14 urte zituen gernikarra, bizirik irtetea lortu zuen, herri honetako merkatuan egokitutako lau babeslekuetako batean ezkutatu ondoren. Bertan hiru ordu eta erdiz egon zen kanpoan lehertzen ziren bonben babesean Hau izan zen Luis Irionoren testigantza,
"Jakina, beldurra pasatu genuen. Aterpean tunel estu bat zegoen eta ez genekien hura gainera eroriko zitzaigun ala ez " , esan du gaur, George Steer kazetari britainiarrari
omenaldia hasi baino lehentxeago
Hegazkinen zarata isildu eta kanpora irten zenean, bere herria sugarretarako bazka zela ikusi zuen, eta, familiarekin batera, Gernikatik irten zen. Handik zortzi urtera arte ez zen itzuli, eta han bizi zen.
"Egon zitezkeenak baino askoz biktima gutxiago izan ziren, lehen bonbak zubi bat, puntu estrategiko bat suntsitzen saiatu zirelako. Eta, horiek entzutean, jendea
babeslekuetan sartu zen " , azaldu du.
Iriondok gogorarazi duenez, erasoaren ostean, Espainiako komunikabideek "separatista gorriei" egozten zieten udalerriari su eman izana
"Kazetari guztiek zioten separatista gorriek eman ziotela su Gernikari erretiratzean. Inor ez zetorren Gernikara zer gertatu zen galdetzera. Egin izan balute, egia kontatuko genien", adierazi du Iriondok.
Euskaldunen ahotsak biltzen dituen web orrialde bat da ahotsak.eus. Hemen agertzen dira Euskal Herriko gertaera guztien bizipenak bideoekin azalduta lekukoen esku
Gregorio Biteri Medieta
Jesusa Aranguren Olazabal
Legution gertatukakoaz testigantza
Kontxita Anduaga Lamariano
Felix Olasagastu Mujika
Angeles Garai Arregi
Juanita Iñurritegi Errasti
Donostiaren okupazioan argitaratutako aldizkaria izan zen. Ikusten denez lexiko baloratibo asko erabiltzen da: "glorosio", "bravos" , "libertan", "horrenda tirania" , "asesinos y bandidos".
Argi dago errepublikanoek bidelapur eta hiltzaile gisa dihardutela, eta eurek ere irabazten dutela. Askapenaz hitz egiten dute konkistaren ordez Horrela manipulatzen zituzten herritarren buruak, nahigabetuta eta izututa, eta sinetsarazi egiten zieten gaiztoa gertatu zela, benetan iristeke zegoenean.
Teknika hori asko erabili zen, batez ere diktadura batek goratutako herrialdeetan, liderrarekiko leialtasuna indartzeko. Alemaniaren eta Hitlerren diktaduraren kasuan ikus daiteke. Egunero hitz berberak errepikatzen ziren irratian, liderra eta nazismoa goraipatuz. Filosofoek diotenez: "Mila aldiz errepikatutako gezurra egia bihurtzen da".
Iraganean, informazioak boterea esan nahi zuen, eta egunkarien eta irratien kontrola jarduera ona izatea bezain garrantzitsua zen. Izan ere, herritarrek informazio hori besterik ez zuten. Horregatik, jakinen edo jakiten zutenaren kontrola ezinbestekoa zen garaipenerako
Gaur egun boterea izaten jarraitzen du; komunikabide asko daude, eta mota guztietako informazioa bigarrenera joaten da globoan zehar. Arazoa agertzen den informazioaren fidagarritasuna da, buloen kopurua eta iturriaren arabera
Hala ere, gaur egun ere, ezkerreko eta eskuineko posizioak ikusten dira egunkarian. Baina ez da 1936an ikusten duguna bezain muturra. Iritziak lexiko sotilago batekin disimulatzen saiatzen dira, baina hura irakurtzean jarrera nabari daiteke
Fronteak desegitean, Defentsa Batzordearen ahalegina
Donostiaren erorketa atzeratzea
izan zen. Buruntzako frontea haustean, indar nafar matxinoek Urnieta eta Hernanira aurrera egin zuten. Gainera, irailaren 6an, Galiziar Legioaren errefortzua batu zitzaien, 700 gizonez osatua Urnieta azpiratu zuten, baina errepublikaren aldeko indarren bonbaketari ezin eutsiz, ekaiztearen erdian atzera egin zuten berriz. Irailaren 11tik aurrera, borroka biziak eta ehunka baja izan ziren defentsa-lerroa osatzen zuten Errenteria eta Hernani arteko muinoetan, artean ere errepublikazaleen eskuetan: Oriamendi, Santa Barbara, Santiagomendi, Txoritokieta, San Marko; defendatzaileen artean, asturiar boluntarioak zeuden
Borroka, ordea, etsia zen Donostiatik hegoaldeko mendietan borrokek jarraitzen zuten bitartean, Donostiako errepublikaren aldeko indarren ordezkariak Foru Aldundian bildu ziren irailaren 12ko eguerdian Errepublikar eta sozialistek hiriaren ebakuazioaren alde egin zuten; anarkistek eta jeltzaleek, berriz, ezetz, baina arrazoi desberdinengatik: anarkistek
hiria "ahal den moduan" defendatzearen alde, jeltzaleek, berriz, hiria atzean utzita suntsitua izateko arriskua ikusten zuten ebakuazioa eginez gero Emakumeek hiriak borrokarik gabe men egin zezan eskatu zuten.
EAJ-PNVko agintariek ebakuazioa ordenan egitearen ardura hartu zuten, Telesforo
Monzón tartean Steer kazetari britainiarrak kontatzen du armak hartu zituztela anarkisten kontra, Donostia sutan jarriko zuten errezeloz Bankuetako diru-kutxak kamioietan sartu zituzten Bilbora bidean. Donostiarrek ere, izuak jota, zutabetan hiria utzi eta Bizkaiko bidea hartu zuten trumilka, hamar milaka. Hainbat herritarrek, berriz, itsasora jotzea erabaki zuten muga pasa eta Ipar Euskal Herrira heltzeko. Irailaren 12ko arratsaldean, ebakuazioari ekin zitzaion Pasaiatik azken itsasontziak ebakuatu zituzten. Gehienak Bilbora abiatu ziren, baina batzuk Getaria eta Mutrikun pausatu ziren. Euzkal-Erria, Domayo eta Mourisca izan ziren Pasaiako azken itsasontziak.
Irailaren 13ko goizean, Errenteria Errepublikaren aldeko indarrez hustuta
ikustean, Beorlegi koronelaren tropak Donostiara sartu ziren, batere borrokarik gabe. Tercio de Lácar deitutako tertzioa, 25 gizonez osatua, izan zen Mirakruz gainetik behera aurreratzen lehena, Ignacio Ureta buruzagi zutela. Berehala konturatu ziren kaleak erdihutsik zirela, bereziki langileauzoetan. Oria ibarrean gora heldutako Jose Soltxaga teniente-koronelak bat egin zuen haiekin Donostiaren okupazioan. Barrusok egindako kalkulu zorrotzaren arabera, 6 000 izango ziren Donostiara heldutako tropa matxinatuak. 13an, Donostiaren itsas ebakuazioa amaitu zen, eta Askatasunaren Hiribidean tropa kolpistak sartu ahala irten ziren azken itsasontziak, Donostiako ordena mantentzen zuten gudariak ontziratu ondoren Donostiako badiatik ere EuzkalErria, Domayo eta Mourisca itsasontziak izan ziren irteten azkenak Itsas ebakuazio handi horretan, orotara, itsasontzi hauek parte hartu zuten: Torpedero nº 3, gehienean Bizkaiko Defentsa Batzordeak igorritako hogei merkataritza ontzi, bakailao arrantzako bost ontzi, eta beste ehun itsasontzi, arrantzakoak zein aisialdikoak. Jendez gainezka zihoazen.
Alde frankistak egingo zituen bonbardaketa hauek beldurra zabaltzeko gudu zibila zen bitartean, horren onodrioz euskal herrian
finaktuko ziren Euskal lurraldeak suntsitutak geldituko ziren, hau da, herriak, errepideak… Bilbon salbuespena egongo zen, izan ere, hondatu zutena berriz egingo zuten eta
Eusko Jaurlaritzak industria nagusiak suntzitsea debekatuko zuen. Bestalde, Euskara eta euskal kulturaren zapalkuntza egongo zen euskara hitz egiteari debekua jarri zutenean. Kontzertu ekonomikoak deuseztatuko zizkieten Bizkaia eta Gipuzkoari.
Garbiketa soziala eta politikoa egongo zen administrazioan eta irakaskuntzan. Azkenik,
errepresioa egongo zen non, erbesteratuak, espetxeratuak, epaiketak, isunak eta fusilamenduak egongo ziren Nafarroan estimatuko zen errepresioak 3 000 pertsonatik gora hil zituela. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan azterketa zehatzagoa izango zen, eta 20 000 hildako inguru zenbatu zituen ikerketa batek.
Txostenak espetxe frankistetan 1945 arte hildakoen berri ere jasoko zuen, gerraren zuzeneko ondoriotzat eta erailketatzat jotzen ziren kasu horiek. Datu-base bat eratuko zen ezagutarazitako ikerketa horren harira, eta bertan 19 547 fitxa jasoko ziren; 998 emakumeak eta 18.507 gizonak.
Eskua: GDJ
Euskal Herria: Babbel
Emakumea lorearekin: Marc Riboud
Aulkia: Esanbaki
Liburutegia Gerra Zibilean: Guerra en Madrid
Tertulia: Eldiario
Headphones: Sherry Dibujos
Mikrofonoa: NeyMevlevi
Eskua: GDJ
Liburua: Sutthestock
Liburua2: freepik
Liburuak: 123
Gernikako koadroa: Marroiak
Gernika bonbardaketa: AP
Koldo Mitxelena
2.C ko ikasleak
Oroimenaren Bilduma
Proiektuaren
Sortzaileak