8 minute read

GEA B NBARDAKETAK

Next Article
LITERATURA

LITERATURA

"Euskaldunak!

Errenditu zaitezte orain eta bizia barkatuko zaizue."

Advertisement

Euskal Herriko ahotsak

Bonbarketak eta Gerra Zibila bizi zituzten pertsonen bizipenak

Espainiako Gerra Zibilaren hasieran (1936-1937), 2000 bonbardaketa baino gehiago egon ziren euskal lurraldeetan (2042 inguru). Bonbardaketa guztien helburua ez zen berdina: %64a operazio taktikoak izan ziren, %12a estrategikoak eta %24a pertsonak hiltzekoak Euskadiko hiru eskualdeen artean Bizkaia izan zen probintziarik zigortuena; izan ere, 811 operazio egin ziren. Bestetik, gipuzkoan 238 operazio egin ziren eta Araban 171

Aipatzekoa da bonbardaketen %91,5-a frankistek burutu zutela (1870) eta %8,5a bakarrik errepublikanoak Datu nabarmena da hildako emakumeen %58-a eta 14 urte baino gutxiko adingabeen %49a bonbardaketen erruz izan zela

Testuingurua

1931an Espainiako II. Errekpublika aldarrikatu zen. Honek itxaropen handia piztu zuen gizarteko sektore askotan baina krisia erreformen erritmoa eta sakontasuna geldotzean barneko tentsioak eta gatazka sozialak areagotu zituen. Denborarekin bi Espainia horien arteko aldea handitu eta 1936ko uztailaren 17an Espainiako Gerra Zibila hasi zen

Espainiako armadako militar batzuek Bigarren

Errepublikako gobernu demokratikoaren aurka eginiko estatu kolpe batez hasi zen Euskal Herrian 1936ko uztailetik 1937ko ekainera iraun zuen. Estatu kolpea eman zenetik tropa frankistak Bilbora sartu eta mendebaldeko Bizkaiko mugaraino okupatu arte. Nahasmen asko egon zen hasieran. Eusko Jaurlaritza sortu zen Errepublikaren alde egiteko.

Emandako altxamenduak huts egin ondoren, Eusko Jaurlaritza erbestera jo beharrean, eta ofentsiba guztien ondorioz, frakistek gerra irabazi zuten Euskal Herrian.

Hildako asko egon ziren, euskaldun askok ihes egiten saiatu ziren, horietako hainbat harrapatu edo hil zituzten eta errepresio handiko garaia hasi zen Euskal

1936 eta 1937 urtean EAEn egondako bonbardaketak. (argazkia: Gogora)

402 egun izan ziren, 1936ko uztailaren 22tik, II Errepublikaren aurkako estatu-kolpea gertatu eta lau egunera, alderdi matxinatuak euskal probintzien kontrola hartu zuen arte. Xabier Irujok egindako 'Atlas de bombardeos en Euskadi' ikerketa-lanak garai horretan Euskadin egindako 1.220 bonbardaketa-operazioak jasotzen ditu.

Bonbardaketa nagusiak

Mota guztietako bonbardaketak egon ziren

EAEn 1936-1937 urteen artean: estrategikoak, taktikoak, pertsonak hiltzekoak...

EAEn 6 bonbardaketa nagusi egon ziren 2000 bonbardaketa baino gehiagoren artean: Legutiokoa (ez zen izan bonbardaketa odoltsunetarikoa, baina 65 bonbardaketa egon ziren), Durangokoa (300 pertsona inguru hil zituzten), Gernikakoa (bonbardaketa ezaguna mundu osoan), Bilbokoa (hilabete batean 10 aldiz bonbardatu zuten), Gasteizkoa (EAEko hiriburua) eta Otxandiokoa (herririk kaltetuenetarikoa)

Eusko Jaurlaritzak jaulkitako diru papera (1937) 1936ko azaroaren 24an Errepublikako Gobernuak Espainia iparraldeko gudaroste guztiak Ejército del Norte (Iparraldeko Armada) izenekoan batzea erabaki zuen, Francisco Llano de la Encomiendak zuzenduta. Bateratzea teorian baino ez zen egin, Agirrek ez zuen eta onartu Lehendakariak komisario politikoen sistemari uko egin zion, eta Iparraldeko Armadaren Aginte Nagusian prestakuntza militar eskaseko komunistak zeudela-eta arranguratu zen. 1937ko urtarrilean Agirrek honela idatzi zion Llanori, hau Bilbon zegoela: Eusko Jaurlaritzak bere indar guztien antolakuntza berria onartu arte esklusiboki Eusko Jaurlaritzaren agindupean egongo dira.

Matxinoak Madril hartzen hasi ziren. Orduan, Errepublikako Gobernuak Eusko Jaurlaritzari frontea hausteko eskatu zion. Azaroaren 30ean

Legutio gudua eman zen, Euskal Armada eratu berriaren erasoaldi bakarra eta azkena.

Horretarako 29 batailoi, 5 ingeniarien konpainien laguntza zutenak, 25 kanoi eta 8 gerra-gurdi aukeratu zituen Gasteiz

Errepublikarentzat berreskuratzeko.

Sevilla eta Irun artean zuten komunikaziolerroa zatitzea zen operazio horren helburua.

Hori lortu nahian, Bizkai hegoaldetik eta Deba Goienatik bi zutabek eraso zuten karlistek defendatutako Legutio. Francok errefortzuak bidali eta abenduaren 12an errepublikarrek erasotzeari utzi zioten, beren gudarietatik 1.000 inguru hil ondoren Bi faktore izan desorekatzaile egon zire: alde batetik, erasotzaileen prestakuntza faltak koordinaziorik eza ekarri zuen eta, bestetik, erasoaldiaren porrotean ikusi zen bi gudarosteen arteko desberdintasuna: nahiz eta zenbaki aldetik bien artean alde nabarmenik ez izan, gerrako hegazkinek, beren bonbardaketekin, abantaila handia ematen zioten Molaren armadari

1937ko otsailean, Llanok Bilbo utzi eta Santanderren jarri zen 1937ko otsailean ere, Eusko Gudarosteko zazpi batailoik Asturiasko fronteari laguntzera joan ziren. Candido Sasetaren aginduetara, Oviedo hartzeko k i kanpainan hartu zuten parte. 1937ko martxoaren 5ean, Eusko Itsas Gudarostearen Bouren eta Canarias gurutzaontziaren arteko Matxitxakoko itsas bataila gertatu zen. Guduaren ondorioz, euskotarrek Bou Nabarra galdu zuten.

Gernika (Bizkaia)

1937ko apirilaren 26an, aurreikusitako egun batzuk beranduago, Alemaniako Kondor Legioak eta Italiako Abiazio Legionarioak, Francok aginduta, Gernika herri bizkaitarraren, autogobernuaren eta euskal askatasunen sinboloa, aurkako aire-erasoa egin zuten,

Gernikak, euskal foruen sinboloak, bost mila biztanle inguru zituen erasoaren aurretik, eta horiei soldadu ugari gehitu behar zitzaizkien, Bilboren defentsa prestatzeko erretiratzen zirenak, eta tropa frankisten aurrerapenetik ihesi zihoazen errefuxiatuak. Une horretan ez zuen inolako aire-defentsarik, baina hiru armafabrika zituen, horietako bat hegazkin-bonbena

Erasoa gertatu baino bi egun lehenago, matxinatuen aldeko Salamancako irrati-kate batek honako ohar hau egin zuen:

"Franco kolpe handi bat ematera doa, eta edozein erresistentzia alferra izango da. Euskaldunak! Errenditu zaitezte orain eta bizia barkatuko zaizue."

Inoiz ez dira biktimen kopuruak jakin, eta ez dago kopuru zehatzari buruzko datu fidagarririk Eusko Jaurlaritzak 1645 hildako eta 889 zauritu eman zituen, baina gaur egun zenbaki hori erabat puztuta dagoela uste da esandako azkenengo hilabetean 1, 6, 9, 18, 22, 23, 24, 26, 27 y 29 egunetan bombardeatu zuten, hau da, 30 egunetik 10 bombardeatu zuten. Azkenengo bombardaketa aldiz, 1937ko ekainaren 19koa izan zen, eta 1937ko ekainaren 21ean José María Areilza Bilboko alkate izendatu zuten. Gizon honek argi hutsi zuen zein zen bere idologia, eta beraren lehenengo hitzaldietan hala esan zuen “Bilbok ez du amore eman, baizik eta ejertzitoak eta armek konkistatu dute”.

Iturria: NATIONAL GEOGRAPHIC

Gernikako herria aire-erasoak jaso eta gero. (Argazkia: Flickr)

Bilbo (Bizkaia)

1936ko uztailean Franco, Mola eta Queipo de Llano bando politikoen partaideek Estatukolpearen saiakera militar egin zuten, porrot eginez, eta garai horretan Bilbo leialtzat jo zuen Errepublikara. Errepublikanoen xoritzarrez

1937ko ekainaren 19an, armada frankistak Bilbo konkistatuomikoa eta euskararen eta gaztelaniaren koofizialtasuna indargabetu egin ziren.

2 hilabete pasatu zirenean Frankisten porrotaren ondoren Bilboko hirigunean lehenengo bomba jaurti zuten, zehazki 1936ko irailaren 25ean

Hortik aurrera, 1937ko urtarrilean, maiatzean eta apirilean bombardaketak egon ziren, esandako

Aipatutako bombardaketak baino gehiago egon ziren, eta guztiak kontuan hartuta 354 hildako eta 800 zauritu inguru egon ziren.

Beresitasun moduan, bombardaketak erabili ziren hegazkinak hurrengokoak izan ziren: (133)

Caproni, eta Savoia-Marchetti S.M.81 (81) italiarrak; eta Junker Ju52 (52) ehiztariak, Heinkel He52 (52) trimotoreak eta Messerschmitt Bf 109 (109) alemaniarrak

Kalte materialei dagokienez, honako hauek azpimarra ditzakegu: Deustu, Abando, Alde Zaharra, Zorrotza, Buia eta Buena Vista auzoak, Merkataritza Unibertsitatea, Euskalduna dikeak, hiriko zubiak eta San Luis Ospitalearen inguruak. Hirigunearen inguruko baserriei eta inguruko errepideei ere eraso egin zieten, eta kalte handiak jasan zituzten.

Bilbo Euskadiko herri zigortuenetako bat izan zen bonbardaketengatik, eta hiribilduak jasan zuen suntsipen-maila hain handia izan zen, frankistek boterea hartu bezain laster, ahalegin handia egin behar izan zuten beraiek suntsitutako guztia berreraikitzeko

Gasteiz (Araba)

Lehenengo bonbardaketa, 1936ko Irailaren 17an gertatu zen. Helburuak estrategikoak eta fabrikak izan ziren, nahiz eta zibilak hil zituzten Hegazkin kopurua ez dakigu eta bombardero bakarra izan zela esaten da, FAREzko taldekoa.

11 bonbardaketa izan ziren Gasteizen, 2

Gasteizko aerodromoan eta beste 9ak Gasteizko hirian.

Lekuko baten testigantza beldurgarria jaso dugu:

«Ni eskailera azpian nengoen, eta amona jatetxeko atea ixtera joan zen. Une horretan bonba erori zen "Bake" kalean. Indarrez bultzatu zuen barrura

Momentuan hil zen» Jose Mari

Mantxolak sei urte besterik ez zituen Espainiako Gerra Zibilean

Arabako hiriburuak jasan zuen bonbardaketarik tragikoena gertatu zenean 1936ko irailaren

17an gertatu zen, gatazka hasi eta bi hilabete eskasera. Repesalia moduan hainbat preso fusilatu zuten, hoien artean, errepublikanoen zuzendari generala, Teodoro Olarte

Egun horretan, 1936ko Irailaren

17an, 5 hegazkin eta bombardero bat Gasteiz atakatu zuten, 11 hilda eta 19 zauritu

1936ko Abenduaren 2an, 6 kaza eta 6 bombardero atera ziren objetibo taktiko eta tropen bila, eta "El Liberalen" erakurtzen zen: errekonozimendu buelta bat eman eta gero eta ezer ikusita, erabaki zuten, ajuria bonbardatzea ondoren, gasteiz-elorriaga karreterara joan, non 6 kamioi bibeerekin aurkitu zituzten. Hauek bonbardeatu zituzten eta ihes nahi izan zutenei fusilatu zuten.

Heinkel He-51

1936ko Irailaren 23an lehenengo sei Heinkel He-51ak heldu ziren Gasteizera. Hegazkin alemandarrak dira, nahiz eta ere ikusi diren Espanian eta Bulgarian Pertsona bakarra sartu ahal zen bakoitzeko eta bere tamaina honakoa zen: 8.40m luze, 11,00m hego-zabalera eta 3 20m altuera

Bere pisua 1460kg-koa zen pertsonarik gabe eta motore V12 bat erabiltzen zuen. 320km/h abiadura maximoa zuen eta 570km-ko autonomia dauka, 1000metroko altitudea harrapatuz minutu eta hogeita lau segundutan.

Baina guda ez da bakarrik bonbardatzea, adibide ona, 1936ko Abenduaren 4an gertatu zena. Egun horretan gurma zegoen eta hegazkin bakarra atera zen, honek tren geltokia, kuartela eta objetibo taktikoak bonbardeatu ondoren, bataila aereo bat izan zuen bi kaza fasziosoekin. Bataila irabazi zuen, haietako bat sutan utziz

Gasteizko aerodromoan bi bonbardaketa eman ziren, lehenengoa 1936ko Abenduaren 8an. 6 kaza eta bonbardero bat atera ziren, hauek bataila aereo batean sartu ziren 20 kazen kontra. Errepublikarrak 20tik, 4 sutan erortzea lortu zuten. Bueltan 5 bueltatu ziren, baina bat ez zekiten non zegoen, baina denbora bat pasa eta gero komunikatu zen Reinosatik, izan ere, gasolina gabe geratu zen erregristatuak utziz Egun horretatik aurrera, ez daude hilden edo zaurituen daturik, ezta hurbilketarik, Irailaren 20an izan ezik. Egun, honetan errepesalia moduan, leku berdinetan bonbardeatu zuten bigarren aldiz, hiru hilda utziz, bi artilero eta Judimendiko auzokide bat.

Pepe Gómez kazetariak hau esan zuen:

«Ikusi genuen hiriaren gainean hegan egiten zuten hegazkinetatik objektu distiratsu batzuk askatzen zirela, eta gero bonbek jotzen zutela.»

Hau ikusi zuen klaseko atsedenaldian zegoen bitartean

Bigarrena 1936ko Abenduaren 12an izan zen. 8 kaza eta 5 bombardero atera ziren, eta beharreko errekonozimendua egin eta gero, Gasteizko "Aragoiko Martinez" aeroportua bonbardeatu zuten 96 bonbekin, aparkatuta zueden 7 hegazkin suntsituz eta bi defentsa kaza desgaituz.

Durango(Bizkaia)

1937/03/31 - 1937/04/03

Durangoko bonbardaketak 1937ko maiatzaren 31-tik eta apirilaren

4-ra arte eman ziren Alde batetik, Italiako Aviazione Legionariako hegazkinek burutu zuten.

Beste aldetik, «nacionales» izeneko tropek 1937ko martxotik urrira bitartean Espainiako Gerra Zibilean, Emilio Mola jeneralaren aginpean egindako Fronte Iparraldekoaren eraso bat da. Herria bonbardeatu eta metrailatu egin zuten. Sav-Marchetti

S M 81 24 taldeko 214 eskuadrillako kideek egin zuten erasoa, Fiat CR-32 ehiztariek lagunduta. Martxoko 31-eko erasoa bereziki, hirutan banatu zen: lehena goizeko 8:00etan, bigarrena arratsaldea hastean eta hirugarrena eguna bukatzerakoan. 300 pertsona hil zirela gutxi gora-behera esaten da. 50 kg-ko 80 bonba erori ziren Bai Santa Maria eliza bai Jesuiten ikastetxea suntsitu egin ziren, baita Santa Susana komentua ere.

Egun horretako 17:45ean, goizeko ekintzari laguntzeko eta erreskatatzeko lanak martxan zeudenean, 8 bonbaketari eta 15 ehiztari agertu ziren Hilerriaren eta Zeharkalea hirigunearen erdigunetik trenbidearteko diagonalean eraso egin zuten.

Ondorioak

Bonbardaketaren ondorengo lau egunetan, Franco jeneralak Roberto Cantalupo enbaxadore italiarra hartu zuen, eta erabilitako basakeria justifikatu zuen. «Agian beste batzuek uste dute nire hegazkinek hiri gorriak bonbardatzen dituztenean gerra bat egiten ari naizela beste edozein bezala, baina ez da hala», esan zion. «Indar motelez, adiskidetu eta baketu egin behar dugu, eta hori gabe, okupazio militarra, neurri handi batean, alferrikakoa izango litzateke. Ez nago lurraldean interesatuta, bizilagunetan baizik La reconquista del territorio es el medio, la redención de los ciudadanos es el fin»,

Martxoaren 31n, goizeko 8:30ean, Bizkaiko hiribilduko horizontetik lau bonbaketari eta bederatzi ehiztari agertuko dira. Abadiñoko aldean agertzen dira eta Santa Ana elizako kanpandorrean dagoen zelai- eta alarma-postuek alarma ematen dute.

Erasoa Kurutziaga auzoaren gainean hasten da. 34tik 40ra zenbakitutako eraikinak erabat suntsitzen dira Bonbaketariak 1.500 metroko altitudean hegan egiten zuten, eta ehiztariak 400 metrora.

Durangoko bonbardaketaren

Otxandio (Bizkaia)

Otxandioko bonbardaketa 1936ko uztailaren 22an, Espainiako II. Errepublikaren gobernuaren aurka egindako bonbardaketari esaten zaio Tropa frankistek populazio zibilaren aurka egindako lehen bonbardaketa izan zen, ondoren beste asko etorri ziren: Durangokoa, Gernikakoa… Hori dela eta, herriko biztanleek ez zuten horrelakorik espero. Arratsalde horretan beste hegazkin batek Otxandioko zeruak zeharkatu zituen, baino helburua ez zen hiribildua, helburua

Bilbo zen, non Mola jenerala sinatutako aldarrikapenak bota zituen herritarrak eta agintariak amore ematera gonbidatuz

Otxandio, egondako bonbardaketa eta gero. (argazkia: Unidad cívica por la república. )

Hortik aurrera, Otxandioko herritar askok hiribildua utzi zuten gerrafrontetik urrunago zeuden lekuetara joateko, egoerak okerrera egiten zuelako etengabe Elikagaiak urritzen hasi ziren, bestetik Gipuzkoa konkistatu ondoren, Mola jeneralaren armada

Otxandiora ari zen Arlaban hartzearekin batera Matxinada frankistaren aldeko jendea atxilltu eta hiru egun geroago askatu zituzten.

Bizilagunen kaltean ez jarduteko herritik irtetea debekatu zitzaien.

Denboraldi luzez herrian zen aurreko lehen lerroa

Inguru hau defendatzera bidali zituzten batailoiak: Bizkaiko Azaña, Dragones, Larrañaga, Ibaizabal, Loiola, MAOC-2

Gipuzkoa, ANV, 2. zk, Gatzaren Matxinada, Abellaneda eta Meabe.

1937 urtearen hasieran Alejandro Goikoetxea Omarrek talde errebeldea desertastu eta Bizkaiko defentsa-sistema jasotzen zuten dokumentu garrantzitsuak eraman zituen berekin, besteak beste, Otxandioko frontearen defentsa-sitema 1937ko martxoaren 31n Mola jenerala bere ofentsiba orokorra abiatu zuen Bizkaian Otxandiotik eta Ondarroatik Asturiaseraino hedatzen zen Iparraldeko fronte suntsitzeko helburuarekin

Apirilaren 1ean eta 2an, tropa frankistak hirirantz jarraitzen zuten. Agirre lehendakaria hiribildura joan eta euskal miliziei eskatu zien bost egunez eusteko; izan ere, epe horretan 150 hegazkin indartuko zituzten eta Madrilgo Gobernutik jasotzea espero zuten. Eskatutako hegazkin horiek ez ziren inoiz Euskadira bidali

Euskal miliziek kontraerasoak egin zituzten arren, apirilaren 4 an egun tragikoa izango zen Otxandiorako. Tropa frankistak hiribildua eta San bernabe ermita okupatu zuten Hiribilduan sartzean oso jende gutxi aurkitu zuten eta biztanleria zibila lekuz aldatu zuten.

This article is from: