1 minute read

AULKI-JOKOA

Next Article
AULKI JOKOA

AULKI JOKOA

Aulki Jokoa 2009an argitaratutako eleberri bat da, Uxue Alberdik idatzitakoa Istorioak 20-30eko hamarkaden eta gaur egungoaren artean egiten du jauzi. Protagonistak hiru emakume dira: Eulali, Teresa eta Martiña Eleberriak kontatzen du euskal kostaldeko herri bateko bizitza, Kantoieta izenekoa, Gerra Zibila gertatu baino lehen eta bitartean,.

Eulalik heriotzari buruz hausnartzen duen pasartea izan da gehien hunkitu nauena, 9. kapituluan "Nik uste nuen hiltzea, besterik gabe, ez egotea zela Baina ez du horrekin zerikusirik Hiltzea gauzak aldatzeko ahalmena galtzea da " Kapitulua horrela hasten da, eta izugarria da. Heriotzari buruz hitz egiten dutenean liburuan, hausnarketa garrantzitsuenak jasotzen dira Liburuaren izenburua bera heriotzaren metafora bat da, “Aulki Jokoa”. Uxue Alberdik Teresaren ahoan ipintzen ditu hitzak, baina heriotza aulki bat kentzea baino besterik ez da Etxean, familiaafarietan, lagunekin geratzean… bat gutxiago dagoenean, aulki bat gutxiago gordetzen da. “Buelta eta buelta jarraitzeko garaia da, musika itzaltzen den arte ” Horrela ixten du Uxuek 8 kapitulua, eta nire ustez ez dago esaldi hoberik gai hau laburbiltzeko.

Advertisement

Komentatu nahi dut ere, 10 kapituluan, nola Martiñak azaltzen duen garai hartako matxismoa. Berak ikusten du bere aita eta amaren portaeran. Nola beti gizonak gizonekin zeuden eta emakumeak emakumeekin “beren gauzetaz hitz egiten” eta gizonak “alde hortik, zokomirona!” zioten Martiñari

Joera hau erakusteko aipatzen duen beste adibide bat da Martiñaren amak egiten zituen hitz-jokoak, hobeak izan arren, jendeari ez zietela bere aitarenak adinako graziarik egiten. Martiña, gaztea izanda ere, konturatzen da honetaz. Uxuek paralelo interesgarri bat egiten du guraso bakoitzak kaxoi bat izatearekin “aitek beti izaten baitzuten giltzaz itxitako kaxoi bat beraientzat bakarrik. Amen kaxoiak irekita egoten ziren eta mukuzapiak izaten zituzten barruan ” Emakumeak, bigarren eginkizun batera baztertuak izan ondoren, mesprezatuak izan ziren, beren etxeetan giltzapetuak izan ziren... isilean negar egiten zuten, baina ezin zuten gizonek bezalako sekreturik eduki Horregatik dago bere kaxoia mukuzapiz beteta, irekita dagoen bitartean. Ez da arraroa, era berean, Martiña, emakume gisa, hain gaztetan konturatzea horretaz, berak ere pairatu beharko baitzuen eta azkar konturatu zen

Halaber, bere aita inpresionatu nahi zuen, nahiz eta honek jo edo oihu egingo zion Ondo ala gaizki zegoen pentsatu gabe egiten zuen. Asko gustatu zait liburua. Pixka bat kostatu zitzaidan ulertzea hasieran, baina emozionalki konektatu nuenean, ezin izan nuen askatu Eulali, Teresa eta Martiña sakontasunez eta sentimenduz beteriko hiru pertsonaia dira. Oso ondo idatzita dago, nola nahasten duen esperientzia, heriotza eta bizihelburuari buruzko filosofiarekin, gerraren sufrimendua eta uzten duen itzala. Ederra besterik ez.

This article is from: