
1 minute read
LITERATURA
Gaztelania eta literatura ikasgaiari begira, hainbat lan ezberdin egin ditugu, beste ikasgaietan baino gehiago.

Advertisement
Batetik, Antonio Machadori elkarrizketa bat egin diogu, bertan bere obrari buruz galdetu diogu, baita bere bizitzari buruz ere.
Bestetik, irakurketa poetiko bat egin dugu, bertan Machado eta Lorcaren hainbat poema irakurri ditugu. Ondoren aurkituko dugun irakurketan Lorcaren poemak besterik ez dira agertzen.
Egindako hirugarren lana Federico García Lorcaren "La casa de Bernarda Alba" obrako teatralizazioa izan da, horretarako obraren zati bat hautatu, antzeztu eta grabatu egin dugu.
Azkenik, Carmen Laforeten "Nada" eleberriaren tertulia dialogiko bat egin dugu. Horretarako, eleberri hori irakurri, taldean bildu, eleberriaren zati bat erabaki eta zati hori irakurri eta partekatu egin dugu taldeetan.
Beraz, jarraian lau lan agertuko dira, mota bakoitzetik bakarra.