
1 minute read
AULKI JOKOA
Gerra Umemoko Baten Begietan
Uxue Alberdi
Advertisement
Elgoibartarraren eleberri hau 2009. urtean argitaratu zen lehenaldiz etaegilearen lehenengo eleberriada
Protagonista nagusiakhiru emakumedira:
Teresa,Martiña etaEulali
Andrehauen haurtzaro,gazta eta zahartzaroko pasadizoak agertzendiraetahorrelaXX. mendeko gertakari batzuk agertzendira.
Historia kostaldeko herri arrantzale batean kokatzen da “Kantoieta” izenekoa
Gerran bizitako egoera larri eta gogorrak, beraiek ikusi eta bizitakoak, kontatzen dizkigute, urte horietako krudeltasuna eta ondorioak agerian utziz. Horretaz gain, heriotzaren gaia ere nabarmentzen da, azken honetazgogoetaeginez,non heriotza duin baten beharra azaltzen den, ez istorioko pertsonaia bati gertatu zitzaion bezala, fusilatu zutenean.UxueAlberdiklore moreak dituen soineko batekinjantzitahilnahiduela adierazten du, daukan soineko politena baita. Alberdik egiten duen aipamen hau liburuaren azalean agertzen da islatuta, lore moreen bitartez Heriotza, aulki batekin parekatzen du idazleak, non heriotza etortzen denean aulki bat jokotik, hau da, bizitzatik ateratzen den Esan daiteke egileak nolabaiteko metafora egiten duela heriotza eta aulki jokoarekin
Hau da, ez da argi geratzen hasieratik nor den kapituluko pertsonaia nagusia Horretaz gain, denboran saltoak ematen dira etengabe, hau da, eleberriak ez du ibilbide kronologiko bat jarraitzen Hiztegi aldetik, aberastasuna nabari da. Kapituluak aurrera doazen neurrian, aurretik planteatutako zenbait ideia gerora azaltzen eta argitzen dira.
Bestalde, bizitzan zehar izandako pozak, tristurak, umorea, inbidia, maitasunak islatzen dira Beste era batera esanda, bizitzak biltzen dituen emozioak agertzen dira.
Formaren aldetik, orokorrean liburuaren erritmoa bizia da. Elkarrizketa asko daude eta hika erabiltzen da etengabe hitz egiterako orduan Aipatzekoa da ere, kapitulu bakoitzean zein andrez ari den testua irakurtzen joan ahala konturatzen gara
Niri eleberria gustatu zait Detaile askorekin kontatzen da hiru emakume hauen bizitza eta umorea, zein benetako errealitatea nolakoa den ondo islatuta ageri da. Gainera, elkarrizketa asko izateak irakurketa errazten du, berez ez delako istorio erraza Denboran zehar saltoak emateak ere zailtasunak jartzen ditu ulertzerako orduan, baina era berean ez du liburua hain astuna egiten.
Amaia Avalos Aguirre
Argazkien iturria: EL MUNDO