
3 minute read
KOLOSALA IZANGO DA ERRESEINA
Gerra Umemoko Baten Begietan
“Kolosala izango da” Joseba
Advertisement
Sarrionaindia idazleak
2003urtean idatzitako liburuada.Idazlehau,guztiz ezaguna den bezala, espetxeanegonzen1980tik
1985ean espetxean egindako kontzertu baten ondoren bafle baten barruan sartu eta bertan ihes egin zuen arte Ihesaren ondoren
Espainiatik ospa egin zuen eta atzerrian egon zen, erbestean egonda lanak argitaratzen jarraitu du eta hainbat sari irabazi ditu ezizen faltsuekin.
Erbesterapen honetan liburu hau idatzi eta argitaratu ere eginzuen
Obra honetan izen ezezaguna eta 11 bat urte dituen haur bat dugu protagonista, istorioa
Kalaportu kostaldeko herri fikziozkoan gertatzen da.
Gerra hastera doala ematen du eta umearen etxean tentsio itzela dago, aita nazionala eta ama errepublikarra baitira, gainera ama haurdun dago
Gerra hastera doanean aita gerrara abiatzen da eta umea etxean bakarrik geratzen da amarekin, umeak gerra ikusteko gogo handia du, baina gerra ez zen berak espero zuena bezalakoa izan, ez baitzuen bataila bakar bat ere ikusi
Hala ere, gerraren ondorio zuzenak jasango ditu, herriaren kontrola nola eskualdatzen den ikusiko du,bere eskola nola aldatzen den ikusiko du, herriko jendea nola atxilotzen eta fusilatzen duten ikusiko du, baita beste batzuek nola aldegiten duten ere Hau gertatzen den bitartean bere amak sufritu besterik ez du egingo, gerra noiz bukatuko den eta aita noiz bueltatuko den esperoan, eta aita bueltatuko da bai, baina ez da inoiz noizbait ezagutu zutena izango
Liburuak hainbat aspektu positibo zein negatibo ditu, hasteko oso irakurgai laburra da eta irakurlea den norbaiti liburua bukatzea ez zaio egun pare bat baino gehiago kostako; gainera, irakurterraza da, ez baitu inongo hitz konplexurik erabiltzen eta edozeinek ulertzeko moduko hizkuntza erabiltzen du, istorioa pasarte edo eszena modukoetan dago antolatuta eta eszena bakoitzak hiruzpa-lau orriko luzeera baino ez dauka, horrek ere irakurmena errazten du.
Bestalde, idazleak primeran lortzen du normalean gerrari buruz ematen den ikuspegi desberdin bat ematea, ume txiki baten ikuspuntuarekin ematen baitu eta erakusten baitu nola gerra ez zen bakarrik sufritu zuzeneko ekintza armatuak egon ziren lekuetan; baizik eta herri, hiri eta etxe bakoitzean modu zuzenago edo zeharkako batean Esan beharrekoa da ere tentsio momentu oso gutxi dagoela; izan ere, une bakarra dago; gainera, amaiera pixka bat dezepzionantea da, tentsio momentu baten ondoren handitasunez bukatu beharrean, baretu eta ezer gertatu gabe bukatzen da Azkenik, uste dut oso liburu gomendagarria dela erraz irakurtzen delako, istorio interesgarri bat kontatzen duelako eta oso modu egokia delako hainbeste aldiz kontatu diguten gertaera beste ikuspuntu desberdin eta gizatiarrago batetik ikusteko, ume txiki baten begietatik alegia
Gerra Zibila Gazte Batzuen Ikuspuntutik
Irakurri berri dudan librura
JosebaSarrionandiakidatzitako eleberri bat da, lehen aldiz
2003an argitaratu zena: Kolosala izango da Joseba
Sarrionandia euskal Filologian lizentziatu zen Deustuko
Unibertsitatean eta fonetikako irakasle izan zen Bergarako
UNEDen 1980an kartzelaratu egin zuten ETAko kidea izateagatiketa28urtekozigorra ezarri zioten 1985eko uztailaren 7an kartzelatik ihes egitea lortu zuen, bertan egondako kontzertu bat amaitu ondoren bafle batean sartuta
Orokorrean, esan dezakegu
Joseba Sarrionandia euskal idazle garrantzitsuenetakoa dela.
Liburuan narratzen den istorioa
1936ko Espainiako Gerra
Zibilean kokatzen da Kalaportuko herrian bizi diren hamaika urte inguruko ume batzuek haien ikuspuntutik kontatzen digute nolakoa izan zen gerra, izandako hainbat bizipen azalduz. Istoriaren hasieran aita “lanera” (gerrara) joaten da eta etxean protagonista eta haurdun dagoen bere ama bakarrik uzten ditu. Gerra Kalaportura beste lekuetan baino beranduago iritsiko da, eta umeei interes handia piztuko zaie gertatzen den guztiaz jabetzeko.
Niri, egia esanda, liburu hau oso ederra iruditu zait; izan ere, liburu honek, era batera edo bestera, Espainiako Gerra Zibila nolakoa izan zen hobeto jakiten lagundu dit. Era berean, askotan identifikatu izan naiz istoriako protagonistarekin eta horrek liburuaren irakurketa asko erraztu dit. Besteak beste, hasiera batean umeek gerra nolakoa zen jakiteko gogo handia zeukaten (nik bezala) baina, denbora igaro ahala, haien ezjakintasuna edo kuriositatea desagertzen joango zein den Joseba Sarrionandiak transmititu nahi duen mezua: beti aurrera egin behar dugula, datorrena datorrela Horrez gain, esango nuke Josebak ere kritika txiki bat egiten diola garai hartan bizi ziren emakumeen egoerari, sufrimenduz betetako haien bizimodua islatzen baitu Hori, argi eta garbi, ikus dezakegu protagonistaren amarekin, gerra garaian berak bakarrik bi haur zaindu eta hezi behar ditu eta. nire ustez, poliki poliki heziko ditu haurrak Orokorrean, liburuan azaltzen diren gertaerak eta pertsonaiak sinesgarriak direla uste dut, eta horrek liburua irakurtzerakoan nire interesa asko piztu du
Bestalde, esan beharra daukat liburua irakurtzean, batzuetan, kostatu zaidala istoria jarraitzea eta pixka bat errepikakorra egin zaidala. Hala ere, liburua irakurri dudan heinean, konturatu naiz
Laburbilduz, Kolosala izango da Euskal Herrian Gerra Zibila nolakoa izan zen hobeto ulertzeko eta horren inguruan hainbat hausnarketa egiteko balio duen liburua dela esango nuke Gomendatuko nieke bereziki 16 urtetik gorako gazteei, izan ere, 16 urte baino txikiagoa izanez gero, baliteke hainbat kontzeptu edo gauza ez ulertzea. Azken finean, liburu hau bere osotasunean ulertzeko garai hartako histoari buruz zertxobait jakin behar da, eta ni bezalako gazteek ez dugu hori ikasten batxilergoko lehenengo edo bigarren mailara arte. Bukatzeko, azpimarratu nahiko nuke liburu honi buruz gustatu zaidan gauza bitxi bat: Irakurleak ez dakiela zergatik liburuak daukan izenburu hori istoriaren amaiera arte.