BINKE 002 Otsaila 2016

Page 25

“Nekazariek errutinatik irteteko baliatzen zituzten inauteriak” “Inauteriak jai paganoak ziren katolizismoa etorri zen arte”

Lantzeko inauterietan Ziripot jipoitzen

“Neurrigabekeria kontrolatu hauek, inauteriak, jai paganoak ziren katolizismoa etorri zen arte”, azaltzen du antropologoak, “orduan, jaiak euren kontroletik kanpo gelditzen zirenez, hauen gaineko kontrola egiten saiatu zen eliza”. Baina ez zuten lortu. Horregatik, sarri kaleko berbaeran esaten den moduan, “etsaiarekin ezin baduzu, berari aliatzea izaten da onena”. Eta horixe bera egin zuen katolizismoak. Bere egin zituen kontrolatu ezin zituen erritu eta liturgiak: sakratuak edo profanoak ziren herri bateko leku, jai eta sinboloen ondoan ermita bat eraikita (Galdakaoko Elexalden Guzur Aretxarekin egin zen bezala, esaterako) eta leku horiei santu izena jarrita. Inauteriak ospatzea ez zenez leku fisiko eta zehatza, ezin “ondoan” ermitarik eraiki. Horregatik, inauteriak “urte hasieraren festa kaotikoa baino, katolizismoak haragi hustearen garaiaren hasiera zela aldarrikatu zuen”, azpimarratzen du Andra Mari Dantza Taldean urte asko dantzari eta ikerlari aritu zen Otaegik. Hortik dator aratuste: haragi huste. Haragiak lehen ez zuen urte osorako ematen, eta arrazionalizatu beharra zegoen. Ondorioz, negu osoan okela jaten ibili ostean, inauteriak haragi hustearen hasiera zela aldarrikatzen hasi zen eliza katolikoa. Behintzat, Kristoren jaiotza ospatu arte egon behar zen haragirik jan gabe: garizuma. Eta jakina denez, Kristoren jaiotza Aste Santuan ospatu ohi da.

ERREPORTAJEA

R. Rivas

Hori dela eta, aratusteak Aste Santua baino berrogei egun lehenago ospatzen dira. Bijilia-egunen hasieratik Kristoren jaiotza ospatu arte. Modu honetan, erlijioak bere gain hartu zuen denok kaosaren beharra izaten dugun aldarrikapen-jai paganoa.

otsaila´16 | 25


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.