BINKE 101 otsaila 2025

Page 1


«El Chico Diva naizenean indartsu eta boteretsu sentitzen naiz»
101. zenbakia • 2025eko otsaila
IMANOL AGUILAR ARTISTA

«Errespetuaren bitartez ikasi behar dugu besteak onartzen»

TESTUA: IRATI ALONSO GARCÍA

ARGAZKIAK: JON GOMEZ GARAI

Lanbidez ileapaintzailea eta makillatzailea den arren, El Chico Diva ezizenez da ezaguna Imanol Aguilar galdakoztarra. Bere logelatik Instagrameko zuzenekoak egiten hasi zen duela bost urte eta pandemia garaian Ru Paul's Drag Race telesaila ezagutu zuen. Horrek drag queen mundua ireki zion eta ileordeak eta erropa erosi ostean, gaur egun publikoki eskaintzen dituen eta abestiak eta koreografiak sortzen hasi zen. Berarekin hitz egin dugu El Chico Divaren ibilbideaz eta drag queen munduaz.

Noiz hasi zinen drag queen munduan? Drag munduan hasi baino lehen, nire logelan zuzenekoak egiten hasi nintzen. Gauean pijama jarri eta Instagramen zuzenekoak egiten nituen, egunean zehar nire bizitzan gertatzen zen guztia kontatzen. Hortik bost urte pasa dira. Kuadrilla askok nire zuzenekoak ikusten zituzten eta horrela ezaguna egin nintzen Galdakaon. Pandemia garaian Ru Paul's telesaila aurkitu nuen eta horrek mundu ikaragarri bat zabaldu zidan. Ileordeak eta erropa erosi eta horrela asi nintzen nire logelan abestiak eta koreografiak egiten.

Une horietan noizbait pentsatu zenuen logelan aritzen zen mutil hori oholtza batera igoko zenik? Inoiz ez nuen pentsatu horrelakorik. Pandemia garaian Euskal Herriko drag asko ikusten hasi nintzen baina inoiz ez nuen pentsatu beraiekin eszenatokian egingo nintzenik. Duela gutxi Albina Stardustekin egon nintzen oholtza gainean.

Zure lagunen eta familiaren babesa izan duzu zure

drag queen pertsonaia plazaratzeko orduan? Nire lagunek asko lagundu didate bide honetan. Familia aldetik zailagoa egin zait, drag queen eta gaueko mundua ez zaielako gustatzen. Hala ere, badakit haien babes guztia daukadala mundu honetan.

Zertan inspiratu zinen El Chico Diva sortzeko? Pandemia garaian logelan sartuta Ru Paul's Drag Race programa ezagutu nuen. Horrek inspirazio eta ate ugari ireki zidan maquillajeak eta look-ak sortzeko momentuan. Gaur egun Instagram bitartez mundu osoko drag pertsonaiak ikusteko aukera izanik, hortik ateratzen dut inspirazio gehiena.

Zergatik jarri zenion 'El Chico Diva' izena? El Chico Diva nire logelan sortu zen zuzenekoei esker, baina Galdakaoko koadrilla batzuei esker gero eta ezaguna egin zen, adibidez Dekantuz koadrilari esker. Haiekin egiten nituen askotan gaueko zuzenekoak. Momentu oso barregarriak gertatzen ziren zuzeneko haietan.

Zeintzuk dira El Chico Divaren ezaugarri nagusiak? Ileorde ikaragarriak eta playbackean umore asko egotea. Umorerik gabe El Chico Diva ez lirateke existituko. Nire pertsonaian umorea eta indarra uztartzen dira, eta hori da Chico Divaren funtsa. Gainera, oso gustuko dut umorea ez duen abesti batetik gauza barregarri asko ateratzea.

Oso ezberdinak dira Imanol Aguilar eta El Chico Diva? Ez gara hain desberdinak. Pertsonaia aldatzen da baina atzean dagoen pertsona berdina izaten jarraitzen du. Are gehiago, El Chico Divaren pertsonaia hartu izana lagungarria izan da nire bizitzako hainbat alderditan gauza asko gainditzeko.

Imanol Aguilar Roman 1998, Galdakao Bengoetxen egin zituen ikasketak eta lanbidez ilepaintzailea eta makillatzailea da gaur egun. Publikoaren artean ordea 'El Chico Diva' ezizenez ezaguna da eta drag queen ikuskizunak eskaintzen ditu. Mozoilo Irratian ere aritu izan da eta Santakurtzetan antolaketa lanetan dabil urtero.

Santakurtzetako pregoilari izateko

aurkezten dut, herri osoa purpurinaz

Zer sentitzen duzu soinekoa eta takoiak

El Chico Divak indartsu eta boteretsu sentiarazten nau, nahi dudan guztia egin dezakedalako, limiteak gainditu gabe. Imanol izanik

sekula egingo ez nituzkeen gauzak egiteko modu bat da. Horri esker, Imanol naizen bitartean egin ezin izan ditudan hainbat gauza egin ahal izan ditut.

Nola sentitzen zara erosoago, Imanol edo

El Chico Diva moduan?

Bi eratan eroso sentitzen naiz baina egia da peluka janzterako orduan zailagoa egiten zaidala etxetik ateratzea, horregatik askotan kamerinoetan eta deitzen didaten leku berean aldatzen

Aurreiritzi asko dago drag munduaren

Oso zaila da drag munduan hastea. Ni nire kabuz atera nintzen nire logelatik kalera baina oraingo garaietan Drag Etxe proiektu asko daude drag izan nahi duten pertsonei laguntzeko eta leku seguruan praktikatzeko. Niri pertsonalki House Of Baskqueens etxeak asko lagundu egin dit Bilboko proiektu askotan egoteko orduan, proiektuak eta aktuazioak aurkitzeko orduan. Beraiek ere asko laguntzen duten drag munduan prekarietatea ekiditzeko orduan. Oso zaila da drag izatea eta zure logelan orduak prestatzen igarotzea gero bi orduko ikuskizunagatik hogei euro irabazteko. Horrelakoak askotan bizitzen

Hala ere, gero eta gehiago hazten ari den mundua da. Gero eta aukera gehiago daudela somatzen duzu? Munduak pentsatzeko daukan modua asko aldatzen ari da eta aukera gehiago ematen dizkigute gure proiektuak eta ikuskizunak egiteko. Horrek asko laguntzen digu gure artea

Munduak pentsatzeko duen modua asko

aldatzen ari da eta gero eta aukera gehiago ditugu

eta sormena kanporatzeko orduan.

Zer esango zenioke drag queen izan nahi duen baina ausartzen ez den pertsona bati? Nik esango nioke, lehenik eta behin, beti izan behar duzula zure burua eta zure sormenaren inguruko segurtasuna. Drag mundua ez da beti erraza, baina zure izaera eta norabidean sinesten baduzu, gauza asko lor ditzakezu. Ez izan beldurrik, lehenengo pausoa ematea baino ez duzu egin behar. Eta lehen esan dudan moduan, Drag Etxe bat topatuz gero, beraiek lagunduko dizute zure pertsonaia lortzen eta aurrera ateratzen.

Eta mezu bat drag queenak zirikatzen edo iraintzen dituztenentzat? Kasu hauetan nire mezua oso argia da: guztiok merezi dugu errespetua, bakoitza bere modu eta estiloan. Drag munduak aniztasuna ospatzen du, eta horregatik ezin ditugu onartu inolako diskriminazioa edo irainak. Jendeak errespetuaren bidez ikasi behar du besteak maitatzen eta onartzen. Yogurinak daukan abesti batek esaten duen moduan, «No más plumofobia, acaba ya con esta vieja historia».

Drag munduaz haratago eginez, Mozoilo Irratian ere ibili zara kazetari. Kazetaritza gustoko duzu? Bai, kazetaritza asko gustatzen zait. Irratiaren bidez komunikatzeko eta informazioa helarazteko aukera izatea esperientzia ikaragarria izan da.

Esperientzia horrek lagundu dizu inprobisazioa eta hitz egiteko erraztasuna lantzerako orduan? Bai, zalantzarik gabe. Kazetaritza munduan egon naizen bitartean ikasi dudanaren zati handi bat inprobisazioari eta komunikazioari dagokio. Horrek drag munduan eta oholtza gainean igotzeko orduan asko lagundu dit.

Santakurtzetan ere ibiltzen zara antolakuntza lanetan, batera eta bestera. Saltseroa zarela esan daiteke, ezta? Galdera honi bai handi batekin erantzun beharra daukat. Santakurtzak asko gustatzen zaizkit, batez ere antolatzerako orduan. Daukadan lanarekin ezin nahiz batzarretan egon baina badakite antolatzeko eta argazkiak ateratzeko batetik bestera nagoela. Eta aukera hau daukadanez, hemendik pregoilari izateko kandidatura aurkezten dut. Ia posible den herri osoa purpurinaz betetzea, jajajajaaj! •

Arin-Arin!

Asteko egun gogokoa? Larunbata.

Herriko txoko gustukoa? Guztiak.

Liburua ala tablet-a? Tableta.

Pelikula bat? Mamma Mia!

Ez duzu onartzen… Mehatxuak eta irainak.

Zoriontsu egiten zaitu… Txokolateak.

Plater bat? Arrautzak patatekin.

Deskribatzen zaituen berba? Txalaparta.

Herrian zer kenduko zenuke? LGTBfobia.

Eta zer berria jarri? Pelukak eta ileordeak.

Euskarazko berbarik politena? Askatasuna.

Zure ametsetako bidaia? Los Angelesera.

Berba egin ala entzun? Berba egin.

Zure mesanotxean ezin da falta… Klinexak.

Abesti bat? Zuek, Albina Stardustena

Galdakaoko zazpi auzo eremu tentsionatu izendatzeko prozedura hasi du Jaurlaritzak

TESTUA: IRATI ALONSO GARCÍA

ARGAZKIA: GOOGLE

Jaurlaritzak Agirre, Aperribai, Azpuru, Olabarrieta, Txistulanda, AperribaiZaharra eta Jugo auzoak eremu tentsionatu izendatzeko prozedura abiatu du. Eremu hauetan alokairuaren prezioa mugatu ahal izango da.

Galdakaoko bigarren barrutia eremu tentsionatu izendatzeko prozedura abiatu du Eusko Jaurlaritzak, Denis Itxaso Etxebizitza eta Hirigintza Agendako sailburuak emandako aginduaren bitartez.

Horren arabera, Agirre, Aperribai, Azpuru, Olabarrieta, Txistulanda, Aperribai-Zaharra eta Jugo auzoetan alokairuen prezioa mugatu ahalko litzateke.

Agindua otsailaren 14an EAEko Aldizkari Ofizialean argitaratu zenetik, 20 eguneko epea dago prozedura arrazoitzen duten ikerketa eta memoria publikoki aurkezteko, eta ondoren iritsiko da alegazioen tartea.

Etxebizitzaren Euskal Behatokiak Euskal Autonomia Erkidegoko etxebizitzen alokairuari eta tenkatutako eremuei

buruzko azterketa egin zuen duela hilabete batzuk eta EAEko 41 udalerri tentsiopeko eremu izendatu zituen, tartean Galdakaoko Aperribai ingurua.

Azterketa horietan oinarrituta, Aperribai ingurua gune tentsionatua izendatu dezala eskatu zion Galdakaoko Udalak Eusko Jaurlaritzari. Etxebizitza

Hilabete honetako sarituak Urtarrileko saridunak

Leire Eskabel Etxabe

Asier Irastorza Ispizua

Ana Goitiaren bakarrizketa ikusteko bina sarrera irabazi dituzte.

Karmele Arrieta eta Mari Carmen Amilburu Binkekideak Izaskun Barbarias zinegotziarekin, Udalak ‘Itzulera’ obraz gozatzeko oparitutako sarrerak jasotzeko unean.

Zuk ere Binkekide izan gura dozu?

Eman zure babesa urteko 39 € ordainduta

Oraindik Binkekide ez bazara, eta neurri honetako lehenengo komunikabide euskalduna babestu eta sustatu gura badozu, hauek dozuz horretarako bideak:

1. Bete beheko formulario hau, eskaneatu edo atera argazki bat eta bidali e-postaz: info@binke.eus

2. Bete formularioa, moztu, eta utzi gutunazal baten, Binke izenarekin Torrezabal Kultur Etxeko atezainaren leihatilan.

IZEN-ABIZENAK:

AGIRIA:

KONTU KORRONTEA:

3. Eskaneatu zure mugikorraren QR irakurgailuarekin beheko kodea eta bete formularioa!

Ibilaldia 2025

Ibilaldiako abestia eta bideoklipa aurkeztu dituzte, Oxabi taldeak eginda

TESTUA: IRATI ALONSO GARCÍA

ARGAZKIA: IBILALDIA 2025 BIDEOKLIPETIK

Aurtengo Ibilaldiaren abestia eta bideoklipa Oxabi taldeak egin ditu, eta kantuaren letra ikastolako ikasle talde batek egin du. Otsailaren 21ean aurkeztu zuten Torrezabal Kultur Etxeko areto nagusian, eta dagoeneko entzungai eta ikusgai daude, bai abestia zein bideoklipa bera ere.

Bigarrenez hartuko du Ibilaldia jaia Galdakaok. Lehenengo edizioa 2009ko maiatzaren 31n antolatu zuen Eguzkibegi Ikastolak, eta bigarrena aurtengo maiatzaren 25ean egingo du. Ekimenaren aurkezpen orokorra iazko ekainean egin bazuten ere —edizio honetako logoaren eta leloaren aurkezpenarekin—, atzerako kontaketa ofiziala otsailaren 21ean egin zuten, lepo bete zen Torrezabal Kultur Etxeko areto nagusian. Bertan aurkeztu zituzten 2025eko Ibilaldiaren abestia eta bideoklipa. Kantu berri batek jartzen die sintonia, urtero, euskararen eta ikastolen alde egiten diren jaiei. Bada, aurtengo edizioa doinuz janzteko ardura Oxabi taldeari eskaini dio Ibilaldiak, «Galdakogaz daukan harremanagatik eta gure herriko talderik ezagunenetakoa izateagatik», horretarako prestatu zuten ekitaldian antolatzaileek azaldu zuten bezala.

«Pozik eta hunkituta» hartu zuen enkargua Oxabik: «Galdakon sortutako taldea garalako, bai, baina batez be 2009ko Ibilaldiari zor deutsagulako gure taldeak formatu akustikotik elektronikora jauzi egin izana», azaldu zuen aurkezpenean Jon Gomez Garai taldekideak, eta horren xehetasunak Torrezabaleko oholtzatik eman: «Bost galdakoztar izan ginan taldearen sortzaileak —Asier Balentzia, Urtzi Enrikez, Jon Eguskiza, Aritz Uriarte eta bostak—, eta formatu akustikoan ibiltzen ginan —bateria, anplifikadore eta antzeko gailu barik— eta 2009ko Ibilaldiak kontzertua Iturrondon eskaintzeko proposamena egin euskunean pentsatu genduan aukera polita izan zitekela formatu handiago batean aritzeko».

Aurtengo Ibilaldiaren leloaren zati bat hartu du abestiaren

izenburuak, 'Magaletik herrire', eta kantu zein bideokliparekin «alaitasuna, 'rollo' ona, positibotasuna eta kolorea transmitidu gura izan dogu», kontatu zuen Eneko Arraibi Zamalloa oxabitarrak. «Urtarrilaren 10etik 12ra bitarte grabatu genduan abestia, Gaua estudioan, eta bideokliparen grabaketa gehienak urtarrilaren 25 eta 26an egin genduazan, herriko toki ezbardinetan eta ikastolan». Aldiz, bideoklipeko benetako protagonistak «ez gara oxabitarrak izan, ikastola komunitatea osatzen daben ikasle, irakasle, langile eta gurasoak baizik; eurengaitik eta eurei esker egingo dalako Ibilaldia», zehaztu zuten taldeko bi kideek.

Abestiaren letra, ordea, ez du talde berak egin, horretarako propio batu zen Eguzkibegiko ikasle talde batek baizik. Eta oholtzara ere

Abestia eta bideoklipa ikusgai eta entzugai dago!

igo ziren bideoklipa erakutsi aurretik, euren lanaren eta egindako letraren inguruan aritzeko. Hauek izan dira letraren egileak: Amaia Gojenola Zorroza, Aritz Gortazar Tutor, Libe Dilan Bikim Euba, Naroa Elorriaga Zorroza, Nora Vellido Doistua, Oier Zelaia Belar, Urtzi Larrabeiti Zubero eta Uxue Rasche Cuñado. Lan horretarako Gotzon Barandiaran Arteaga poeta eta ikastolako ikasle ohiaren laguntza izan zuten.

Letraren egileen hitzetan «ohorea izan da neurri honetako jai baten letra egin ahal izatea», eta horretarako maiztasunez batzen ziren ikastolan bertan, «maila eta gela ezbardinetako DBH3 eta DBH4ko ikaskideak garalako», azaldu zuten eszenatokitik.

Aurkezpen-ekitaldia Joana Lasheras eta Gaizka Uriarte ikastolako gurasoek aurkeztu zuten, Arkaitz Estiballes bertsolari eta ikastolako ikasle ohiak kantuan eman zion ekitaldiari hasiera eta tartean Gorka Madrazo ikastolako irakasleak hitzordu honetarako beren-beregi prestatutako bakarrizketa umoretsua ere eskaini zuen. Gainera, Ibilaldiaren abesti ofizialeko dantza ere sortu dute Taupadak Dantza Eskolako kideek, eta dantzaren zatitxo bat erakutsi zuten zuzenean otsailaren 21eko ekitaldian dantzatuta. •

Santa Ageda Usansolon

ARGAZKIAK: ANDER ELORDUI / ARGAZKI GUZTIAK: BINKE.EUS

Binke!

Santa Ageda Galdakaon

ARGAZKIAK: ANDER ELORDUI / ARGAZKI GUZTIAK: BINKE.EUS

Gure berbaz

MANU ETXEBARRIA AYESTA

Sanblasak Gorbeialdean

Zezeilaren 3an ospatzen dogu San Blas eta Gorbeialdean ermita bi daukaguz bere izenean, bata Zeberioko Saldarian auzoan eta bestea Zeanuri eta Dimaren artean Urregiko mugan. San Blas, Armeniako Sebastekoa zan, mediku eta gotzaina eta IV. mendean martirizatu eben. Euskaldunok patronotzat daukagu San Blas eta, besteak beste, kordoi bedeinkatua eroaten dogu bederatzi egunez samako minaren erremedio lez. Saldariango San Blas, San Pedrogaz batera dago baina Urregikoan bera bakarrik. Ermita hau berezia da. Zergaitik? Ba, Aiko. Lekuz, Dima eta Zeanuri arteko mugan dago, eta jai ospakizuna tandaka egiten da. Zezeilaren 3a negua danez, 1936rik hona bagilaren lehenengo domekan ospatzen da jaia. Ezin itxi aipatu barik jai horretako erromerian gertatzen zana. Harako 1931 Erramu egunean, Zeaniztarrek zin egin eben plazan misiolariagaz dantza-baltseorik ez egiteko gehiago Zeanuriko herrian. Eta San Blasetan zer? Ba, jotea Zeanuri partean egin eta baltseoa edo agarradua egiteko Dima partera pasatu. Kontuak kontu, San Blas jai polita izan dogu eta hala bedi etorkizunean.

Euskaraldiaren antolakuntza, abian

Galdakaoko Euskaraldiko talde eragileak lau bilera egin ditu eta martxoaren 14ean aurkeztuko zaie ekimena herritarrei. Bitartean, herriko entitateei Euskaraldia aurkezten ari dira batzordekideak. Herriko elkarteak ere zuzendu daitezke Euskaraldiaren dinamizatzaileengana galdakaoneuskaraz@gmail. com posta elektronikoaren eta 747480482 telefonoaren bitartez. Urtarriletik buru-belarri ari dira talde eragileko kideak laugarren edizioa prestatzen. 9-10 lagun bitzen dira, eta zazpi azpi-taldetan saretu dituzte herriko eragileak ariketa soziala taldez talde nola egin azaltzeko: euskararen esparruko militanteak eta euskaltegiak; ikastetxeak, ludotekak eta musika eskola; Udala eta alderdi politikoak; merkatariak eta ostalariak; kultur taldeak eta emakume taldeak; gazteen antolakuntzak eta kirol taldeak. Talde eragilea bera ari da erronda egiten, baina eragileek beraiek ere eman dezakete pausoa, dinamizatzaileekin harremanetan jarri nahi dutenek bi bide dituzte horretarako: galdakaoneuskaraz@gmail.com posta elektronikoa eta 747480482 telefonoa.

Galdakaoko Udalak kontratu txiki baten bidez esleitu du Euskaraldiaren dinamizazioa, eta Euskaraz Koop erakundeak burutuko du lana. Jon Olea Euskaraz Koop. ari da Euskaraldiaren dinamizazio lanetan, Galdakaoko Udaleko Hezkuntza eta Euskara unitate teknikoko langileekin batera.

Maiatzaren 15etik 25era izango da hizkuntza ohituretan aldaketa eragin nahi duen dinamika soziala. Martxoaren 14ean izango da Euskaraldiaren aurkezpena Galdakaon, aurrerago emango dituzte ekitaldiaren xehetasunen berri talde eragileko kideek. Biharamunean, martxoaren 15ean, Euskaraldiko izen ematea hasiko da. Herritar askok aurreko edizioetako txapa etxean izango dute, baina parte hartzeko beharrezkoa izango da izena ematea. 2022. urtean 1589 galdakaoztarrek parte hartu zuten Euskaraldian, 365 belarriprest rolean eta 1224 herritarrek ahobizi gisa.

80 urte naturaz eta bizipenez beterik

TESTUA: IRATI ALONSO GARCÍA

ARGAZKIAK: GALDAKAOKO UDAL ARTXIBOTIK HARTUTAKOAK

Galdakaon eta Euskal Herria osoan erreferente den Ganguren Mendi Taldeak 80 urte bete ditu aurten. Ospatzeko eta «jendeari gure ibilbidea ezagutarazteko», taldeak antolatutako ekintzen hainbat argazki jarri dituzte ikusgai Galdakaoko udal artxiboan. Honen harira, taldearen historiari buruz gehiago sakondu nahi izan du BINKEk ondoko erreportajean.

Ospakizun urtea da 2025 Galdakaoko hainbat elkarterentzat. Besteak beste, Andra Mari Dantza Taldea sortu zenetik 75 urte bete dira aurten eta Adiskide Pilota Elkartearen 50. urteurrena da ere. Halaber, herrian eta Euskal Herria mailan erreferente bihurtu den taldearen urteurrena da aurten: Ganguren Mendi Taldearena.

Taldea duela 80 urte jaio zen, Galdakaon mendira joatea gustoko zuen jendearen eskutik. Jendearen gogoek Jesús Altuna, Víctor Legorburu eta Kepa Yurrebaso bultzatu zituen 1945ean Ganguren Talde Alpetarra sortzeko. Kluba hurrengo urtean legeztatu zen eta lehenengo 50 pertsonak fundatzailetzat jo ziren. Bere estatutuetan —Athletic Clubenak hartu zuten erreferentzia gisa— emakumeak bazkide bezala sartu ziren eta lehenengo bi asteetan hamaika pertsonek eman zuten izena. «Emakumeak taldearen barruan sartu izana iraultzailea zen garai hartarako», adierazi du Eduardo Olea Ganguren Mendi Taldearen presidenteak.

Babeslekua eraiki. Lehen urteetan tokiko jardueretara bideratu zen taldea, garai hartako murrizketa ekonomiko eta politikoengatik. Isilpean prestatu behar ziren, udaltzain bat egon behar zelako beti. Bilerak Josu Altunaren bizartegiko lokalean egiten ziren, posta jasotzeko eta klubaren zein beste elkarte batzuen abisuen eta irteeren berri emateko. Ekintzen artean, Gorbeiatik gertu dauden mendietarako sarbidea erraztuko zuen babesleku propioa izateko asmoarekin, Gangurengo mendizaleek Arrabako zelaian babesleku bat eraikitzea erabaki zuten 1949an, 1953an

151 bazkide zeuden eta garai horretan hasi ziren mendi garrantzitsuetara egindako lehen igoerak, Aneto eta Naranjo de Bulnes, esaterako.

Zilarrezko ezteiak. Hurrengo hamarkadako lehen urteetan geldialdia gertatu bazen ere, 1968tik aurrera bere historiaren etapa berri batean sartu zen Ganguren MT. Urte horretan bertan egoitza berri bat inauguratu zuen eta 1970ean, 647 bazkiderekin, zilarrezko ezteiak ospatu zituen. Denboraldi horretan klubak bere jarduerak dibertsifikatu zituen, haurrentzako eta familientzako txangoak sustatuz, eta kultura, jolas eta goi mendiko jardueren arloak ere sortuz.

Horren ondorioz, 44 lagunek Mont Blanc (4.807 m) eta Gran Paradiso (4.061 m) igo zituzten Alpeetan. Horrek guztiak zuzenean eragin zion klubaren hazkundeari eta hamarkada amaierarako lokal sozialean

Pertsonak dira talde honen arima eta hauen lana gabe

ezin izango genuke elkartea aurrera eraman

zegoen espazioari. Horregatik, 1980an Gangurenek gaur egun Galdakaoko Gipuzkoa kalean duen egoitza inauguratu zuen eta 1982an, eskalada bultzatzeko rokodromoa ireki zuten. XX. mende hasieran dagoeneko 2.700 bazkide baino gehiago zituen klubak eta hain zuzen bazkide batzuen ekimenetik abiatuta, ibilbide luzeko beste martxa bat proposatu zuen taldeak lehen aldiz 2003an: Mugarriz Mugarri martxa, gaur egun egiten jarraitzen dena. Zazpi Trokak proba ere sortu zuen taldeak duela urte batzuk eta Euskal Herri osoko trail kirolariak etortzen dira ordutik urtero herriaren inguruan lasterka egitera.

Pertsonak, taldearen arima. Urteak aurrera egin ahala beraz, taldeak garapen handia izan du eta tartean ehunka ekintzetan parte hartzeko aukera izan dute kideek, orain Galdakaoko udal artxiboan ikusi daitezkeenak taldeak utzitako argazkien bitartez. Hain zuzen, «pertsonak direlako talde honen arima», Olea presidentearen hitzetan: «Garrantzitsua da Gangurenek egindako guztia azpimarratzea baina are gehiago horren atzean dagoen jendearen lana nabarmentzea».

Bere alaba Zuriñek, gaur egungo zuzendaritza taldean ere parte hartzen duenak, argi du: «Talde honek egiten dituen ekintza guztiak boluntarioei esker aurrera ateratzen dira eta horregatik asko eskertu nahi diegu egiten duten lana».

Familia kontua da mendia Oleatarren etxean. «Ni hiru urterekin sartu nintzen taldera, guraso, ahizpa eta lehengusuekin domekero joaten ginelako mendira gure kabuz eta ordutik aurrera taldearekin», azaldu dio BINKEri.

«Hainbat eta hainbat oroitzapen ditut urte guzti hauetan egindako ekintzetaz, eta denak politak», dio Zuriñek. Hala ere, mimo handiz gogoratzen ditu batez ere eskolarekin egindako irteerak eta sari banaketak: «Gangurenek txapelketak antolatzen zituen eta familia osoa emozio handiz joaten ginen sari banaketetara. Umea zarenean urduritasun handiz bizitzen dituzu une horiek», dio barrezka.

Familien tradizioa. Edu Olea, Zuriñe Olea eta beste hainbat kiderekin batera Iñigo Urizar ere dabil Gangureneko zuzendaritzan murgilduta. Urizar duela 25 urte inguru sartu zen taldean, familia tartean egon zela ere. «Ganguren familia tradizio bat da herrian eta asko gure gurasoen eraginagatik hasi ginen taldean», adierazi du Urizarrek.

Gurasoekin egindako irteerak «oso politak» zirela gogoratzen ditu hain zuzen Urizarrek, Ganguren mendira egiten zituztenak batez ere: «Ez zegoen gaur egun jaietan egiten

Gangurenetik kulturaren eta euskararen

aldeko apustua egiten ari gara etengabe

den igoera tradizionala baina hainbat alditan joaten ginen urtero Ganguren mendiaren inguruetara eta asko disfrutatzen nuen, herriko jende asko animatzen zelako eta lagunekin eta familiarekin egoteko aukera ematen zutelako irteera hauek».

Edu Olea aldiz, Bilboko beste mendi talde batean hasi zen, eta alabak Gangurenen sartu zirenean eman zuen pausoa hark ere. Taldean gero eta inplikazio handiagoa izaten hasi zen, duela urte batzuk presidente bihurtu arte. «Niretzat ere familiari oso lotuta dagoen elkartea da», adierazi du.

Gazteei zuzendutako deia. Hirurak bat datoz taldeak antolatzen dituen ekintzetan parte hartzen duen jendearen profila «batez ere nagusitxoak» direla esatean. «Umeei zuzendutako ekintzak ere badaude, eta eski egiteko irteeretan adibidez gazteek ere parte hartzen dute baina egia da orokorrean nagusiak direla Gangurenekin mendira gehien etortzen direnak», dio Zuriñek.

Horregatik, dei bat egin nahi dute taldetik jende gaztea erakartzeko. «Gure elkartea edo beste edozein talde herri batean irauteko gakoa transmisioa da, hau da, belaunaldi berriek gutxinaka ardura hartzen joatea, eta hori gero eta zailagoa da, bakoitza berera doalako gero eta gehiago», azpimarratu du Urizarrek.

Gizartea aldatu da, eta mendira joateko modua ere. Hori ere argi dute hirurek, batez ere teknologia berriek eman dituzten erraztasunei esker. «Lehen jendea klubetara etortzen zen informazio eta mapen bila eta orain hori klik batean dugu», azaldu du Zuriñek. «Hala ere, mendi talde batek ematen dizun erosotasuna ezin da konparatu. Gurekin mendira etortzen bazara adibidez, ibilbidearen, zailtasunaren eta xehetasun guztien berri ematen dizugu, eta gainera lekura autobusez heltzeko aukera eskaintzen dugu», adierazi du Urizarrek.

Menditik haratago. «Ganguren mendi talde bat baino askoz gehiago da. Kulturaren eta euskararen aldeko apustu handia egiten dugu etengabe eta hori gure jardueretan ikusi daiteke», azaldu du presidenteak. «Natura eta mendizaletasuna bultzatzen ditugu noski, baina oso garrantzitsuak diren beste balio batzuk ere: eskuzabaltasuna, elkartasuna, adiskidetasuna, elkarbanatzearen garrantzia...», nabarmendu du Urizarrek.

«Hori da nire ustez 80 urte irauteko gakoetako bat, erreferente bihurtu garela mendizaletasunetik abiatuz eskaintzen dugu guztiagatik», dio irribarretsu presidenteak. •

Enbaxadoreak

Xabier Aranguren Sagasti Genevako galdakoztarra

Jaiotzez: Galdakao.

Gaur egun: Genevan, Suitzan.

Jaiotza urtea: 1978.

Ikasketak: Irakaskuntza eta FP2.

Zertan dabil: Irakasle lanetan.

«Genevak

aniztasun handia du, baina nortasun apur bat falta zaio»

Zeintzuk dira bizi izan dituzun aldaketarik nabarmenenak? Aldaketa asko izan dira baina handiena Genevako biztanleriari ohitzea izan zen. Genevan biztanleriaren erdia baino gehiago atzerritarra da. Hasieran horretara ohitzea zaila izan zen, baina aldi berean esperientzia aberasgarria. Gaur egun, lurralde ugaritako lagunak ditut: Tailandia, Txina, Brasil, Mexiko edo Japoniakoak. 18 urte hauetan munduko bazter askotako jendea ezagutzeko aukera izan dut. Beste aldaketa handietako bat ordutegiena izan zen. 12:00etan edo baita 11:30ean bazkaltzea, 18:30ean afaltzea... ai ama!

Zer du zure hango herriak, Galdakaok ez duena? Orografiari dagokionez, antzekotasun handiak daude eta oso politak eta menditsuak dira biak. Mendia izugarri gustatzen zait, eta hemen mendiek Galdakaokoak baino altuera handiagoa dute eta agian, bakarrik agian, politagoak dira. Hemen Genevan aldiz, itsasorik ez dago, baina laku polita eta handia du. Hala ere, itsasoa asko faltan botatzen dut eta hori Galdakaotik gertu neukan.

Eta alderantziz? Galdakaon askoz hobeto jaten da, eta Genevarekin konparazioa ez litzateke bidezkoa! Lehen esan dudan moduan, hemen aniztasun kulturala izugarria da. Galdakaon ere gero eta handiagoa da, baina ez Genevako mailan. Laburbilduz, Genevak kultura-aniztasun handia du, baina nortasun apur bat falta zaio. Galdakao, aldiz, aniztasun txikiagoa izan arren, nire ustez herri nortasun sendoagoa dauka

Zeren falta somatzen duzu han? Kuadrilla eta familia ordezkaezinak dira. Euskal janaria ere faltan botatzen dut eta

baita jaiak ere: San Tomasak, Santakurtzak...

Zer gomendatuko zenioke zure herritar bati, han bisitatzeko? Batez ere frantsesa ikastea eta hiriko kulturan ahalik eta gehien murgiltzea. Ingelesez aritzea ere oso garrantzitzua da. Nik, nire lanagatik, alemaneraz ere ikasi behar izan dut. Hiri interesgarria da, baina oso internazionala denez, bertako jendearekin nahastea gomendagarria da benetako suitzar kutsua sentitzeko. Mendira joatea ere gomendatuko nuke. Genevatik gertu Alpeak daude eta zoragarriak dira.

Gure herriaz hitz egiten badiezu hangoei, zeren inguruan aritzen zara bereziki? Batik bat, euskal nortasun kulturala, natura, janaria eta ohiturak aipatzen dizkiet.

Zer dakite gure herriaz? Batzuek Euskal Herria non dagoen ez dakite, eta beste batzuek, berriz, gure historiaren berri jaso dute. Hala ere, gehienek Bilbo ezagutzen dute, batez ere Guggenheim Museoari eta Athletic futbol taldeari esker.

Zer zenekien zu hangoaz? Geneva oso nazioartekoa zela eta kultura ezberdinetako jendea zegoela. Ibonek Genevako arauak eta ordutegi zorrotzak ere azaldu zizkidan.

Zeintzuk dira zure etorkizunerako asmoak? Urte batzuk irakaskuntzan egin nahi ditut. Itzulerari dagokionez, familian asko hitz egin dugu. Nire emaztea ere euskalduna da, Arteakoa, eta uste dugu laster itzuliko garela, baina oraindik ez dugu data zehatzik .

Galdakanoko 850. urteurrena

Ganguren hegoaldeko mendi magalean historiaurretik bizi izan gara euskaldunak, hori agerian uzten dute bertoko trikuharriek, erromatar garaiko aztarnak edo Goi Erdi Arokoak. Baina, Galdakano ez da 1175. urtera arte dokumentu baten idatzita agertzen.

Nafarroako Antso Gartzea IV.ak Naiarako gotzain egoitzari hainbat lursail eta eliza eman zizkion, besteak beste, 1052. urtean Bizkaiko kostaldean dagoen Barrikako Andra Mari eliza, monjeak arrainez hornitzeko. Errege berak 1045ean Behe Errioxa musulmanei berreskuratu zuenean, Naiarako gotzain egoitza Calahorrakoarekin gatazkan sartu zen, hau baitzen aitzindaria.

1076an Nafarroako Antso 'Peñalengoa' eraila izan zenean, Alfonso VI.aren Gaztela eta Leongo tropek Nafarroako Sartaldea inbaditu zuten. Orduan izan zen apezpiku egoitza behin betiko Calahorrara lekualdatu zenean eta Armentiako gotzain egoitza ere bereganatu zuenean, Arabatik Bizkaira arte hedatzen zena.

Nafarroako erregea zen Alfontso I.a Bataialariak, Nafarroako Sartaldea berreskuratu zuen 1109. urte inguruan, Bizkaia barne. Baina, urte batzuk geroago, Alfontso VIII.a Gaztelako erregeak berriro okupatu zuen 1173an, epe labur batez bada ere, Londresko 1177ko Nazioarteko Arbitraje Laudora arte. Bertan, lur hauek Nafarroarenak zirela ebazten zen. Nahiz eta Ingalaterrako erregearen Nazioarteko Laudo hau errege biak sinatu, Gaztelako tropek Sartaldeko Nafarroa berriro inbaditu zuten 1199-1200 bitartean. Sasoi honetan, Nafarroako Gortetik etorritako Galdakanoko Antsoren familiak Andra Mari eliza eta gotorlekua eraiki zuen, lurraldea berrantolatzeko eta gaztelaniengatik defendatzeko.

Testuinguru gatazkatsu honetan, CalahorraNaiarako apezpikuek ezin ziren Bizkaian sartu, elizbarrutien mugak eta politikoak ez baitzentozten bat. Horregatik, Naiarako apezpikuak Gaztelako erregeak eman zizkion hamarrenak edo zergak hainbat elizatik hartzen ez zituela hiru dokumentuetan idatzita utzi zuen: 1175eko martxoaren 14an lehena, 1179an eta 1193an azkena, euren artean Bizkaiko Algabano eta Barriga elizetatik; hirugarren dokumentuan Aldacano eta Barrika bezala idatzita agertzen dira, azken eskribau honek baliteke euskaraz jakitea.

Ganguren hegoaldeko mendi magalean historiaurretik bizi izan

gara euskaldunak

Hilabete honetan

850 urte

bete dira gaur egungo Galdakano historian sartu zela

Laburbilduz, esan dezakegu Galdakanoko udalerri edo elizate berria Gangurengo Santamañe parrokia nagusitik 1175. urteaz geroztik behintzat banandu zela. Auzo Batzarren leku berria Elexaldeko Andra Mari elizaren aurrean zegoen, Guzur Aretxa izenaz ezagutzen den zuhaitzaren itzalpean. Beraz, hilabete honetan 850 urte betetzen dira gaur egungo Galdakano historian sartu zela.

AITZOL ALTUNA ENZUNZA Lehoinabarra

Herri kirolen desafioa

ARGAZKIAK: ANDER ELORDUI / ARGAZKI GUZTIAK: BINKE.EUS

Galdakao Atletismo Taldea sasoi onean dago

Euskadiko Atletismo Txapelketa antolatu zan urtarrilaren 25 eta 26an Donostian eta honetan Galdakao Atletismo

Taldeko zenbait kidek parte hartu eben. Xabier Capetillok brontzezko domina lortu eban kategoria absolutuan eta Ekaitz Urgoitik aldiz, zilarrezkoa 23 urte azpikoan. Informazio gehiago ezagutu BINKE.EUS-en.

Gurasolagunen adar barria

Umeak eskolaz kanpoko ekintzetan ari diran bitartean gurasoak euskaraz erlazionatzeko kanpaina martxan jarri dabe Berbalagunek Galdakaon, Gurasolagun ekimenaren baitan. Egitasmoa aurkezteko bideo bat argitaratu dabe.

Duran, Bizkaiko txapeldun

Otsailaren 4an Arku-Tiroko Bizkaiko Ligako sariak banatu ziran eta honetan Arkulariak taldeko zenbait kidek aintzatespenak jaso ebezan. Peio Duran galdakoztarrak urrezko saria jaso eban, ligako txapelduna izan ostean.

Margari emaginari buruzko bideoa

Margarita Gutierrezek ehunka ume erditzera lagundu eban Galdakaon 1928tik 1964ra arte eta lan hori ezagutzera emoteko bideoa egin dabe Josi Sierrak eta Pilar Monrealek.

Garay, munduko onenen artean

Otsailaren 16an Munduko Eslalon Txapelketaren finala lehiatu zan Saalbachen, Austrian, eta honetan parte hartu eban Aingeru Garay eskiatzaileak.

Galdakoztarrak 29. postua lortu eban finalean. Informazio gehiago: BINKE.EUS.

Edurne Espilla, alkate lanetan

Iñigo Hernando alkateak aitatasun baimena hartu dau eta horren ondorioz Edurne Espilla dabil alkate lanetan bere ordez. Hernandok sei aste jarraian hartu dauz.

Mural barria Usansolon

Bea Gonzalez artista usansolotarrak mural barria margotu dau bere herrian. Zehazki, Laminak tabernaren ondoko horman dago ikusgai bi egunetan zehar egindako irudia.

Mobilizazioak

«Aseguru-etxeek prezioa hirukoizten digute taxistoi»

TESTUA: IRATI ALONSO GARCIA

ARGAZKIA: JON GOMEZ GARAI

Aseguru-etxeen «abusuzko praktikak» salatzeko mobilizazioak egin dituzte taxistek azkenaldian. Polizetako prezioak «neurriz kanpokoak» direla adierazi dute, batzutan hirukoizten direla salatuz. Arazoaren inguruan gehiago ezagutzeko asmoz, Galdakaoko eta Usansoloko lau taxistekin hitz egin dugu.

Taxien Euskal Federazioak eta Euskal Taxilariak Borrokan bezalako elkarteek bat egin dute Espainiako Taxien Elkarte Nazionalak aseguru-konpainien «abusuzko jardunbideen» aurka egiten duen salaketarekin. Aseguru-etxeen polizetako prezioak «neurriz kanpokotzat» jotzen dituzten zifretara igo dituztela salatu dute. Arazoaren inguruan gehiago sakontzeko asmoz, Usansoloko ospitaleko taxi paradara joan da BINKE, Pedro, Jorge, Jose Ignacio eta Orlando taxistekin hitz egiteko.

Zeintzuk dira aseguru-etxeek taxien sektorearekiko dituzten «gehiegizko praktikak»? Aseguru-etxeek Uber edo Cabify bezalako VTC-en talde berean sartu gaituzte eta hori ez da bidezkoa guretzat. Enpresa hauetako gidariek askoz ordu gehiago gidatzen dituzte jarraian eta eurenak ez diren autoekin lan egiten dute; beraz, ezbehar-tasak gora egiten du, eta, ondorioz, prezioak ere gora egiten du. Ezbehar-tasa aldiz, askoz txikiagoa da taxietan, baina talde berean sartzen gaituztenez, prezio bera kobratzen digute, eta ez da bidezkoa.

Noiz hasi ziren praktika hauek? Aseguru-etxeak aspaldi hasi ziren taxiekiko abusuzko praktikekin. Orain VTC taldean sartu gaituzte eta horrek aseguruek hiru aldiz garestiago kobratzea eragin du, 5.000 eurorainoko tarifekin. Baina gehiegikeriak urrunetik datoz. Adibidez, auto bat erabilera pertsonalerako beharrean taxi bat izateko erabiliko duzula jakitean, aseguruaren prezioa bikoiztu egiten dizute. Gainera, hasten diren taxilariei, adibidez, konpainia batzuek ez dizkiete aseguruak egin nahi, edo bizitza edo etxe-aseguruak egiteko ere eskatzen diete.

Pedro, Jorge, Jose Ignacio eta Orlando taxistak, Usansoloko ospitaleko taxi paradan.

Lotsagarria da azkenaldian hartu duten jarrera hau.

Transparentzia eskatzen diezue aseguru-etxeei. Zergatik? Hain zuzen prezioen igoera hain handiak justifikatzea eskatzen diegu, azaltzea zergatik sartzen gaituzten VTC talde horretan, gure ezbehar-tasa askoz txikiagoa denean.

Arazo honen aurrean Espainiako Gobernuaren esku-hartzea eskatu duzue. Zer egin dezake honek? Berehalako neurriak eskatu dizkiegu Espainiako Gobernuari eta gainerako instituzioei, sektorearen prekarizazioa geldiarazteko eta lankide gehiago jarduera uztera edo ibilgailuak uztera behartuta egotea saihesteko. Ez dakigu zein neurri hartu ahal dituen zehazki, baina aseguru-etxeek jartzen duten prezioa mugatu behar dela argi dago. Era batera edo bestera egin behar da, bestele jende asko taxia uztera behartuko dute.

Urtarrilean milaka taxista batu zineten Bilbon egoera

Mobilizazioek arazoa mahai gainean jartzeko balio dute

salatzeko. Mobilizazio berriak aurreikusi dituzue hurrengo asteeta n? Garrantzitsuena denok batera egotea da, eta horregatik gu Madriletik deitzen dituzten manifestazioetara batzen gara. Gero eta gehiago izan, gero eta altuago salatu ahal izango ditugu aseguru-etxeen praktika hauek. Badirudi aurreko mobilizazioek behintzat mahai gainean jarri dutela arazoa eta Espainiako Gobernua egoera aztertzen ari dela. Baina egoerak ez badu hobera egiten, geldialdi luzeagoak egin behar izango ditugu. •

Binke.eus

Paperetik harago, hauek dira Binkeren webgunean irakurrienak!

Akordio batera iritsi dira Udala eta ETS, Metroaren obretako kamioien lana erregulatzeko. Ez dira Unkina eskolatik igaroko umeak sartzen eta irtetzen diren orduetan.

Unkina eskolan pintaketa homofoboak eta drograzaleak

daudela salatu dute herritarrek eta eskatzeko kendu dute.

Ertzaintzak 19 eta 20 urteko gazte bi atxilotu zituen Sondikan, Galdakaon gizon bati indarrez tira eginda kate bat indarkeriaz lapurtzea egotzita.

«Adinekoen bizi-kalitatea hobetzeko» asmoz, Euskadiko udalerri lagunkoien sareari atxikitzeko eskatu zion Galdakaoko EAJk Udalari.

Athletic Clubek haurrei zuzendutako AC txapelketa antolatuko du ekainean eta Galdakao egoitzetako bat izango da.

Gure herrietako aktualitatea:

Binke TV

Hauek dira argitaratutako azken bideoak Binkeren sareetan!

Leidu Irakurketa Taldearen txokoa

Mito-ipuinak : zelan aitu, zelan zaindu Jon Mentxakatorre Odriozola Solasaldia

Kandelario hotz, negua joango da motz. Kandelario bero, negua gero. Ez gara eguraldi igarle izango baina Kandelario ere joan zaigu.

Hilabete honetako proposamena erabat desberdina izango da. Gonbidatu nahi zaituztegu otsailaren 24an Jon Mentxakatorre Odriozola irakasle eta idazle gazdakaoztarraren berbaldira.

Aita Santi Onaindia 2023 bekari esker, 'Euskal ahozko ipuinak eta lurpeko eremua. Antología eta azterketa' liburua argitaratu zuen. Liburu honetan euskal mitoak lantzen ditu egileak. Liburuki bitan argitaratu da beharra: alde batetik, testu-bilketa eta mitoen antologia zehatzzehatza, eta bestetik, mitoen bananbanakako azterketa.

Otsailaren 24ko berbaldia, transmisioan oinarritutako ahozko ipuinen garrantziaz berba egingo digu. Horrez gain, hainbat pertsonaien inguruko ezaugarriak eta euskal tradizioaren azpi munduarekin edo lurpearekin lotutako erritualak, formulak, esaldiak ere aipatuko ditu.

Gure gurasoen, aitita-amamen sasoian aitzakia edo gertaera edozein zela, sasoian sasoiko errefrauak, esapideak, kantuak, ipuinak edo aipuak entzuten ziren, baina bizi garen mundu digital honetan gugandik urrundu egin ditugu. Jon Mentxakatorreren hitzaldiak balio dezala gure burmuinek «klik» egin dezaten.

BINKE

Proiektu honetarako lanean:

Argitaratzailea: Aitu elkartea.

Zuzendaria: Jon Gomez Garai.

Erredaktorea: Irati Alonso García.

Irudia eta sareak: Naiara Perez de Villarreal.

Argazkilariak: Ander Elordui eta Peio Zamalloa.

Batzorde Orokorra: Gaizka Uriarte, Ixone Muñiz, Leire Zamalloa, Ainara G. Goitiandia, Beñat Armentia eta Iñigo Larrea.

Ekarpen taldea: Joseba Uranga, Igor Amarika, Jaime Zubero, Asier Balentzia, Leire Eskabel, Ainhoa Uriarte, Aitor Zelaia eta Unai Atutxa.

Ilustratzailea: Karmele Gorroño, Irrimarra.

Inprenta: Comeco Gráfico, Zamudio.

Banaketa: Joal Express eta Correos.

Hilero banatutako ale kopurua: 14.000.

Lege Gordailua: BI-41-2016

ISSN: 2444-9385

Proiektu hau posible egiten

dute:

Ohiko kolaboratzaileak: Manu Etxebarria, Aitzol Altuna, Estibaliz Apellaniz, Joanes Urkixo, Yayone Altuna, Irati Bediaga, Julen Gabiria, Gotzon Barandiaran, Nerea Urgoiti, Josi Basterretxea, Xabier Valencia, Nagore Ferreira Zamalloa, Edu Olea eta Bego Martinez.

Elkarte laguntzaileak: Ganguren Mendi Taldea, Burtotza Mendi Taldea, Andra Mari Dantza Taldea, Galdakao Gogora, Etxerat, Usansolon Euskaraz, Euskaraldia, Click&Click elkartea, Leidu taldea eta Bagabiz euskara elkartea.

Argazkilari kolaboratzaileak: Jabi Rojo, Gotzon Almaraz eta Julio Legarretaetxebarria.

Webguneko laguntza: Aitor Espinosa eta Naiara Perez de Villarreal.

BINKEk ez du bere gain hartzen aldizkarian adierazitako iritzi edota esanen erantzukizunik.

Harremana:

680 74 32 11 info@binke.eus

Jarraitu BINKEren edukiak zure gustuko sarean!

Babesle ofizialak:

Inauteriak

Otsailak 28, barikua

Aperribai

17:30 Jolasak, aurpegi margoketa eta gynkana, Aperribaiko frontoian, Ludoteka eta Topaguneen eskutik

18:30 Mozorro desfilea, zozketak eta sariak

19:30 Txokolatada, musika, photocall eta festa, Aperribai, Olabarrieta eta Txistulanda auzo elkarteak antolatuta

Galdakao

17:30 Inauterietako haur tailerrak, Kurtzeko plazan

18:00 Andra Mari Txikiren dantza saioa, Iturrondo plazan

19:00 Kalez-kalea, Plazakoetxetik Kurtzeko plazara. Ad Libitum txistu bandaren, Maximo Moreno Musika Eskolako ikasleen, Areto Dantza Taldearen, Divenire Dantza Eskolaren eta Taupadak Dantza Eskolaren eskutik

20:00 Mozollokerren epaiketa, Kurtzeko plazan

20:15 Kalez-kalea, Santi Brouard plazatik abiatuta. Goizuetako Zahagi Dantza eta Antzuolako Sorgin Dantzak, Andra Mari Dantza Taldeak antolatuta

20:30 Diskofesta sound, Kurtzeko plazan

Martxoak 1, zapatua

Galdakao

12:00 Goizeko berbena, Kurtzeko plazan, Areto Dantzak antolatuta

17:00 Gazte eta helduen playback txapelketa, sariak eta photocall. Kurtzeko plazan, Zizpa gazte konpartsak antolatuta, Galdakaoko Dendari Elkartearen laguntzarekin

18:00 ‘Moko’ ikuskizuna, Torrezabalen

19:30 Kalez-kalea, Kurtzeko plazatik Santi Brouard plazara. Altsasuko inauteriak, Andra Mari Dantza Taldeak antolatuta

20:00 Ikuskizun ibiltaria, Nafarroa kaletik hasita. ‘Balls de diables de Tarragona’ piroteknia

21:30 Herri afaria, Kurtzeko plazan

23:00 Gautegun Erromeria, Kurtzeko plazan, 01:00ak arte

Usansolo

20:00 Afaria frontoian

00:00 Buzkentza taldearen kontzertua

01:30 DJ Kuku+Kene

Martxoak 2, domeka

Galdakao

12:00 ‘Sotobosque’ antzerkia, Torrezabalen (0-4 urte)

13:00 Asier Kidamen Magia ikuskizuna, Kurtzeko plazan

17:00 'Sotobosque’ antzerkia, Torrezabalen (0-4 urte)

17:00 Puzgarriak, jolas handiak, aurpegi margoketa, tailerrak, mozorro desfilea eta txokolatada. Urreta Eskola Patioan, Argizai Skaut Taldeak antolatuta

18:00 ‘Mariachi Platino de Mexico’ kontzertua, Kurtzeko plazan

Martxoak 3, astelehena Galdakao

11:00 ‘Sentitu, sortu eta ikertzen duten eskuak’, Kurtzean

Martxoak 4, martitzena Zuhatzu

11:00 Desfilea, Viktor Anaia kaletik hasita Ondoren, ekintzak, dantzak, hamaiketakoa eta sari banaketa, kirolgunean Galdakao

18:00 Zirko ikuskizuna, Zirika zirkusen ‘Bidaibizitzen’ 19:00 Mozollokerren epaiketa eta inauterien amaiera

Antzerkia

Martxoak 1, zapatua

Teatro Gorakada Moko. Indalecio Bizkarrondo Bilintx

Torrezabal Kultur Etxean

Ordua: 18:00 Sarrera: 4-6€.

Martxoak 2, domeka

Inspira Teatre Sotobosque

Torrezabal Kultur Etxean

Ordua: 12:00, 17:00 Sarrera: 4-6€.

Bakarrizketa

Martxoak 7, barikua Ana Goitia

Torrezabal Kultur Etxean

Ordua: 20:00 Sarrera: 6-8€.

Musika

Martxoak 7, barikua

Olatz Salvador

21:30 Kurtzeko plazan

Irakurketa taldea

Otsailak 24, astelehena

'Mito-ipuinak : zelan aitu, zelan zaindu''

18:30 Peña Santa Cruzen

Mendia

Martxoak 16, domeka

Zuparrobi (1.165 m)-lreber (1.208 m)-Beruete

08:00 J.B. Uriarte, Udaltzaingoa

Kirola

Martxoak 16, domeka

U113 Triatloi Taldeak antolatua

Usansoloko II. Binakako Duatloia

11:00 Izen-ematea zabalik

Ikusmena eta entzumena Bizitza gehiago ematen diegu zure zentzumenei

Juan Bautista Uriarte, 19. GALDAKAO

Telefonoa: 94 456 59 54

WhatsApp: 688 856 690

Hauetan ere bagaude!

ikusmen eta entzumen zentroa

RPS
07/21
Joana
Miguel
D.O.O y Audioprotesista

Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.