Oinarrizko ikasketak Bilbon egin zituen eta ondoren magisteritza ikasi zuen. Irakaskuntzan ibili zen ondoren eta baita musika taldeetan ere. Orain ordea bitartekaria da eta sanazioan lan egiten du. «Arima librea» izatea lortu du eta hainbat sinismen eta patroi mugatzaile, identifikatu eta apurtzea eskuratu du ere.
transmititu dudan horrek eta gaur egun egiten dudanak balio bera duela pentsatzen dut. Arestian hainbat familia eta haurren irribarrean eragiten nuen, gaur egun haien irribarrean eragiten dut haien istorioa ulertzen laguntzen dudalako. Helburua berbera da hortaz: ongizatea, maitasuna, laguntza. Sanazioa azken finean.
Zer eskaintzen diezu zehazki zure saioetara doazenei?
Etengabe garatzen ari naizen doaitzen bidez ikus, entzun eta sentitu ahal dudan guztia eskeintzen diet. Medium guztiak ez garelako berberak. Bide ezberdinak ditugu. Badira tarotistak, badira kanalizatzaileak. Arimaren konstzientzia mailaren arabera arautua da. Ni mediuma naiz, bitartekaria. Zubi lana egiten dut bi plano multidimentsionalen artean. Nire esparrua sanazioa, ahots eta energiaren bitartez doa.
Nigana datozenei momentu horretan entzun behar duten informazio garrantzitsuena helarazten diet aurrera egin ahal izateko, baita min eta gaitz batzuen sanazioa ere. Ez diet ezer galdetzen, ez dut beharrik, informazio zuzena heltzen zaidalako. Haien arimaren ibilbidearen datu basera edo erregistro akashikora joaten naiz eta bertatik informazioa jeitsi egiten dut. Bestalde haien bidailagunak agertzen dira, gida espiritualak, informazioa ematen didatenak ere. Denok jaiotzean ondoan ditugun laguntzaile ikusezinak dira, 24 orduz gurekin daudenak. Ez ditugu ezagutzen baina gu laguntzeko daude. Eskatu behar diegu gure ongizaterako behar dugun hori. Beharra balego eskatu beharra dugu, guretzat noski. Ez eman zuen menteari eskumen hori: merezi dut, ez dut merezi, hau gertatuko da… Beldurretik datorren guztia, pentsamendu ezezkorrak adibidez, identifikatzera
animatzen zaituztet, ez delako barruan benetan pentsatzen duena. Sinismen bat izan daiteke, heziketa patroi mugatzaile bat. Guk erabaki behar dugu gure menteak gugatik erabaki ez dezan.
Zein da hortaz transmititu nahi duzun mezua? Hau da jendearekin konpartitu nahi dudana: espiritualitatea ez dela erlijio bat, espiritualitatea nork bere ariman sinistea da, beste plano multidimentsionalera ondoenen igarotzeko; meditazioa ez dela ommmm ezta mantrak kantaztea, nola sentitzen garen identifikatzea dela gauza askoren artean nola egin baizik. Nnutrizio on baten garrantzia ere aldarrikatu nahi dut. Nutrizio osasuntsua izan beharra dugu, ez soilik barruko organoek ongi izateko baizik eta gure pentsamenduek bibrazioa altuagoa izan dezaten. Bibrazioa altua baldin badugu pentsamenduak positiboagoak izango dira eta errezagoa izago da bizitza! Bestalde, hau ere zabaldu nahi dut: ez mindu zure arima besteena mintzearen beldur izateagatik. Ez dena ari gertatzen, ez atenditu, ez pentsatu. Hemen eta oraina zara! Zure pentsamenduek zure errealitatea aldatu dezakete! Adi horrekin! Ez dagokizu ondokoaren pentsamendua. Honek aske izaten lagunduko zaitu. Ez zaitez epaitu, ez zaitez errudun sentitu, ikasi bizipen horretatik eta aurrera! Zure errealitatea bizi, ez ondoan duzunarena. Ziurtasuna nahiago duzu askatasunean bizitzea baino? Maitatu zaitez.
Nola prestatzen zara saio baten aurretik? Nutrizio on bat izan beharra dut, baina hidratazioa funtsezkoa da, saioan zehar ur asko galtzen dudalako konektatuta izateagatik. Ura ekartzeko ere gomedatzen diet datozen pertsonei. Ah, eta saioa grabatzeko eskatzen diet ere, ondoren entzun ahal izateko!
Posible da hildakoekin hitz egitea? Ez daude hilik, hortaz bai, noski, ulertzeko zaila bada ere. Gorputza (avatarra) uzten dugu eta trantsizioa egin ostean maitasun inkondizionalera bueltatzen gara. Errealitatea beste planoan dago. Ez dut esaten hau erreala ez denik baina ahaztu egiten dugu hona gatozenean. Errenkarnazioa (bizi esperientzia) sanazio lurraldea dela imaginatu behar dugu, non arimok bizipenen bidez sinkronia, kausalitateen bidez, aukera dugun hauek gauzatu eta sendatzeko. Hona gatozenean kontratu karmiko bat dugu, azterketa bat balitz bezala, non bizipen bat bizi, ikasi eta ikasketa hori integratu dugunean bigarren azterketa hasten gara eta horrelaxe doa gure ibilbidea. Hortaz gertatzen den guztia perfektua da. Eta ez ahaztu gozatzeaz!
Zergatik joaten dira hain goiz batzuk? Denok dugu data bat, epemuga tarte bat. Idatzita dago zein modutan gorputza utziko dugun. Libre albedrioa ere badago. Hortaz demagun gorputza gaizki zaintzea erabakitzen dugula. Tarte hori noski asko murriztu eta aurreratuko litzateke.
Zein punturaino da garrantzitsua joan direnekin harremanak ixtea? Harremanak ez dira ixten gero elkar ikusten dugulako. Itxi behar duguna pendiende utzi dugun energia da, baita hemen ere. Lagun batekin haserrealdia
Eskerrak ematen ditut nire bizitzako etapa bakoitzarengatik
baduzu, familiako batekin… eta egoera hura sendatu gabe utziz gero, energia itxi gabe geratzen da. Nire gomendioa: plano honetan bizipen guztiak ixten joatea. Zenbat eta gehiago hemen itxi, errezagoa izango zaigu buelta etxera gorputza uztean. Ez baldin badugu aukerarik pertsona bat fisikoki ikusteko eta energia hura ixteko egoera imaginatzera animatzen zaituztet: aurrean duzula, zer esango zenioke? Zer aldatuko zenuke? Askotan gure burua barkatu beharra dugu, gertatu zen hura nolabait permititu genuelako. Eta minduta geratu gaitezke. Halakoetan errepikatu: «Ahal izan nuen ondoenen egiten saiatu nintzen» eta ondoren zer egingo zenukeen pentsatu, esan, idatzi... Erregresio bat bezala eta errealitate eta energia hura itxita geratuko da. Bestalde, beste planoan daudenak deituz gero, entzungo zaituztete. Hots egin iezaiezue! Mintzatu lasaitasunez eta agurtu nahi beste!
Ispirituek zu bilatzen zaituzte edo zuk bilatzen dituzu? Saio batean agertu behar badira ere agertzen dira. Komunikazioa nola nahi dudan aldez aurrerik arautu egin nuelako. Ni naiz erdian dagoen., bitartekaria. Guzti honetarako prestatu egin ninduten. Agertzen dira edota deitu egiten ditut, hala eskatzen badute. Baina hemen ez daudenak oso ondo daude!
Mediumetan sinesten ez duen jendeari, zer esango zenioke? Ez dagokit niri haiek konbentzitzea. Ez da nire helburua, ezta! Hiru seme alaba dauzkat eta harrigarria da nola erditzea adibidez zein naturaltasunarekin hartzen dugun, bizitza egiteari buruz ari naiz... Nire tripatik, sabeletik, buru bat, begiak, muskuluak, zelula berriak… eta hezurrak atera dira! Ba horixe bera, jajaja.
Irakaskuntzan eta abeslari gisa ere ibili zara. Nola gogoratzen dituzu aro hauek? Eskerrak ematen ditut nire bizitzako etapa bakoitzarengatik, baina saiatu egiten naiz hemen eta orainean bizitza egiten. Hor dago koxka. Goizero esnatu eta nor izan nahi dudan aukeratuz. «Zer egingo dut nire egun onena izateko?» galdera goizero egitean.
Bi ogibide hauek lagundu dizute gaur egun duzun gaitasuna garatzera? Noski, irakaskuntza lanetan ibiltzeak zertarako balioko zidan ulertu nuen gerora. Gaur egungo egoera «maestriaz» ulertzeko eta aurrean dudan arima modu egokienean atenditzeko. Oholtza baten gainean jende mordoz inguratuta egon izanak, bakean eta maitasunean jende-aurrean mintzatzeko gaitasuna eskaini dit ere. •
Arin-Arin!
Asteko egun gogokoa? Barikua.
Herriko txoko gustukoa? Gure mendiak.
Liburua ala tablet-a? Bakar bat ere ez.
Pelikula bat? El ser del 1.
Ez duzu onartzen… Pertsona ilun batek inguru argi bat iluntzea.
Zoriontsu egiten zaitu… Askatasuna ikusteak.
Plater bat? Edozein alkalino.
Deskribatzen zaituen berba? Irribarrea.
Herrian zer kenduko zenuke? Natura suntsitzen duten eraikuntza proiektuak.
Eta zer berria jarri? Konstzientzia kolektiboa.
Euskarazko berbarik politena? Zu zeu izan.
Zure ametsetako bidaia? Esentziara bueltatu.
Berba egin ala entzun? Biak.
Zure mesanotxean ezin da falta… Argi kandela.
Abesti bat? Spirit bird, Xabier Ruddena.
Krisia boleibolean
Zentsura-mozioa aurkeztuko dute Galdakao Boleiboleko presidentea kargutik kentzeko
TESTUA: IRATI ALONSO GARCÍA ARGAZKIA: PEIO ZAMALLOA
Galdakao Bolei Taldeko bazkide talde batek zentzuramozioa aurkeztuko du gaur egungo presidentea kargutik kentzeko. Kezkatuta daude klubaren balioak ez direlako «behar bezala sustatzen», eta batez ere kudeaketa ekonomikoaren «gardentasun faltagatik».
Galdakao Bolei Taldeko bazkide talde bat, jokalarien gurasoez osatua, klubaren egoeraren inguruan duten kezka salatu du. Egungo Zuzendaritza Batzordeak azkenaldian izandako jarraibideekin gurasoak ez datoz bat eta honen aurrean, zentzura-mozioa aurkeztuko dute presidentea kargutik kentzeko.
Erabaki hau hartzera eraman dituzten arrazoi nagusiak bi dira. Batetik, klubaren kudeaketa ekonomikoaren «erabateko gardentasun falta» salatu dute. «Iazko urrian Ohiko Batzar Nagusia egin zen 2023ko aurrekontuak onartzeko eta Zuzendaritza Batzordea berritzeko. Batzar horretan ezin izan zen bozketarik egin, aurrekontuen eta fakturen egiaztagiriak falta zirelako», adierazi dio bazkide taldeak BINKEri primizian. Saio honetan ordea, zuzendaritza batzordeak beharrezko dokumentazioa aurkeztu ondoren beste batzar bat deitzeko konpromisoa hartu zuen. «Hilabetetan berririk gabe itxaroten egon ostean, bazkideok horretarako ezohiko batzar bat deitu behar izan genuen», azaldu dute.
Batzar berri hori martxoaren 20an egin zen eta horretan ere zuzendaritzak ez zuen eskatutakoa aurkeztu, bazkideen arabera. «Bertaratutakoek planteatutako gaiei buruz ere Zuzendaritza Batzordeak ez zuen erantzunik jaso», salatu dute gurasoek, hurrengoa ondorioztatuz: «Gaur egun klubak 2023ko eta 2024ko kontuak onartu gabe ditu».
Filosofiaren aldaketa. Klubaren filosofia da zentzuramozioa aurkezteko bigarren arrazoia. «Oso modu positiboan baloratzen ditugu azken denboraldietan lortutako kirol
Zazpi Trokak lasterketa
ARGAZKIAK: ANDER ELORDUI / ARGAZKI GUZTIAK: BINKE.EUS
Gure berbaz
MANU ETXEBARRIA AYESTA
Taloak
Artoaren ereitza azaltzeko esaera honetara joko dogu. Aiko: «San Jurgi, artoak ereiteko goizegi» (apirilaren 23a); San Marcos, artoak ereinda balegoz (apirilaren 25a), beraz hazeguna apirilaren 24a. Artoa, pertsona zein animalien janaria izan da eta bada. Pertsonontzat arto-urunezko jakiak aipatzean, aikomenzan artoa, artopila, taloa eta morokila. Arto nagusi eta artopilerako ez hainbeste, baina talo eta morokilerako artagauengandiko urunak sikuak eta zeheak izan behar dau zein bihotzerreak jo. Horregaitik, eta batez be, artaburuak batu barritan, sikatu egin behar dira labigerra bitarteko. Labigerra zera da, erraria egin ondoren artaburuak sartzen dira labeko beroa aprobetxatuz neurrian kizkortu arte. Gero errotara eroan, eho eta urun hori da egokiena talo zein morokiletarako. Taloa be ez da edozein modutara erre behar. Taloburdinan buelta batzuk emon behar jakoz alde bietan azala egin arte oreari astuntasuna kentzeko. Morokilerako be arto-urun siku eta zehea da onena, gainera ondo irabiatu behar da kazuelan urun-bolak saihesteko. Gaur, morokila eta arto-sopak ez dagoz modan baina taloa bai, edozein ferietan jarri da modan. Ondo etorria talo jauna!
Hiru udalekuetarako izen-ematea
Galdakaoko hiri udalekuak uztailaren 1etik 24ra izango dira, hiru txandatan, eta aurten izena ematearekin batera egin beharko da ordainketa. 4 eta 11 urte bitarteko haurrentzat 560 plaza eskainiko dira Aperribai, Urreta eta Gandasegi ikastetxeetan. ‘Olinpiada sortzaileak: gorputza, burua eta artea mugimenduan’ izango da lanketa gaia.
Urtero bezala, hiru txanda eskainiko dira: lehenengoa, 1etik 11ra; bigarrena, 14tik 24ra; eta, hirugarrena, 1etik 24ra. Astelehenetik ostiralera izango dira (jaiegunetan ez), 09:30 – 13:30 ordutegian, eta hautazko zerbitzuak eskainiko dira: jantokia, 13:30 eta 14:30 bitarte, eta goizeko eta jantoki osteko harrera zerbitzua (doan, ordubete lehenagoko eta beranduagoko tartearekin, hurrenez hurren).
Izena ematea apirilaren 28tik maiatzaren 9ra bitarte izango da (biak barne), eta Galdakaon erroldatutako haurrek izango dute eskaera egiteko lehentasuna. Berritasun gisa, aurten dagokion kuotaren ordainketa izena ematen den unean bertan egingo da, beraz, izena ematen duten galdakoztar guztien parte hartzea bermatuko da. Izena elektronikoki bakarrik egin ahal izango da, eta bertan egin beharko da ordainketa.
Izapidea online egiten laguntzeko, interesdunak hitzordua eska dezake 944 01 05 40 telefonoan eta bertako langileriak lagunduko dio dagokion eskabidea modu egokian egiten. Hitzorduak astelehenetik ostiralera, goizeko 07:30etik 15:30era izango dira.
Galdakoztarren izen emateak kudeatu, egiaztatu eta onartu ondoren plaza libreak badaude, herrian erroldatuta ez dauden pertsonek hiri udalekuetan parte hartu ahal izango dute. Eskabide horiek inskripzioaren hurrenkera zehatzaren arabera onetsiko dira.
Udalekua haurrei euren bizipenak jaso, bizi eta elkar trukatzeko aukera ematen dien espazio zabal eta segurua da, jolaserako pentsatuta eta diseinatua. Eta hori euskaraz egitea da Udalaren helburu nagusia, haurrengan hizkuntzaren ezagutza sendotzeko eta euskararen erabilera sustatzeko, modu naturalean.
Informazio gehiago: hezkuntza-euskara@galdakao.eus • 944010540
Lanbide Heziketak etorkizunerako jauzia
eman
du eta Andra Mari LHII aurrean doa
Lanbide Heziketak eraldaketa sakona
jasaten ari da eta Galdakaoko Andra
Mari LHII honetara egokitzen ari da, metodologia berritzaileekin.
Lanbide Heziketak eraldaketa sakona jasaten ari da, etengabe aldatzen ari den lan-merkatura egokitzeko beharrak bultzatuta. Aurrerapen garrantzitsuenetako bat ikasleak enpresa-ingurunean goiz sartzea da. Hemendik aurrera, LHko ikasleek lehen mailatik hasiko dituzte praktikak enpresetan, eta, horri esker, beren etorkizun profesionalerako beharrezkoak diren gaitasunak garatuko dituzte. Lan-murgiltze goiztiar horrek prestakuntzaren eta enpleguaren arteko trantsizioa errazten du, ikasgelan eskuratutako trebetasunen eta merkatuaren eskaeren arteko aldea murriztuz.
Testuinguru horretan, Andra Mari LHII erreferentzia da eskualdean. Ikastetxe hau hezkuntza-bikaintasunarekin konprometituta dago, eta abangoardia markatzen duten metodologia eta teknologia berriak ezartzen ari da.
LHren eraldaketa ez da mugatzen enpresa-ehunarekin harremanak estutzera. Ikasleak ikaskuntzaren erdigunean jartzen dituzten eredu pedagogiko berritzaileak sartzea ere barne hartzen du. Erronketan oinarritutako ikaskuntza da
integrala eta etorkizuneko erronketara bideratua bermatuz. Era berean, teknologia funtsezko zeregina betetzen ari da LHren modernizazioan. Murgiltze-gelek, adibidez, errealitate birtualaz hornituak, egoera konplexuak simulatzeko aukera ematen dute, hala nola, makineria industriala muntatzea eta mantentzea, altuerako lanak praktikatzea... Tresna horiek ikaskuntza erakargarriagoa eta motibatzaileagoa egiteaz gain, ikasleei ingurune seguru eta kontrolatu batean trebetasunak praktikatzeko aukera ere ematen diete.
LH kalitatezko enplegua lortzeko bide gisa finkatu da, bere ikuspegi praktiko, berritzaile eta merkatuaren egungo beharretara egokituari esker. Enpresetako praktika goiztiarren,
Espero dugu beste 50 urte jarraitzea
erreferente bat izanez herrian
Adiskide Pilota Elkarteak argi du euskara dela gure oinarrietako bat
zuten eta beranduago Galdakaoko klubarekin batu zen. Orduan denok pasatu ginen Adiskidera», azaldu du Ajuriagogeaskoak. Zazpi urte zituenetik jokatu du kirol honetara eta 35 urterekin utzi zuen, «behintzat jolasteari». Hainbat lorpen atzean utzita, taldeari lotuta jarraitu izan du ordutik. 2015etik 2019ra arte Adiskideko presidentea izan zen, eta orain aita moduan doa frontoira. «Frontoitik ibiltzen naiz nire seme nagusiak jokatzen duelako. Batzutan haiekin sartzen naiz jolastera, edo gomendioak ematera... Ahal dudana egiten dut», dio barrezka.
Karregal ere Ajuriagogeaskoaren antzera hasi zen, Eguzkibegin. «Sei urterekin hasi nintzen ikastolan eta gero zortzi inguru nituenean Adiskidera saltoa eman nuen gaur egun arte, hemen jokatzen jarraitzen dudala». Tartean hainbat garaipen lortu ditu, besteak beste, Bizkaiko Kluben Txapelketa eta Euskal Herriko buruz-buruko txapelketa. Klubean pilota entrenatzaile eta entrenatzaile fisiko moduan ere aritu da Karregal, pare bat urtetan zehar: «Utzi behar izan nuen, askotan ezin nituelako egokitu ordutegiak egin nahi nuen guztira: nik entrenatu, jokatu, ikasi...».
Talde garaipenak. Momentu onak, txarrak... denetarik bizi izan dute biek Kurtzeko frontoian. «Nik une polit asko gogoratzen ditut, adibidez duela gutxi hemen Galdakaon jokatu nuen buruz-burukoa. Gradara begiratzea eta familia, lagunak eta klubeko umeak ikustea izugarria izan zen», dio Karregalek.
Ajuriagogeaskoak ere garaipen asko lortu zituen Adiskiderekin, eta taldekoak asko gogoratzen ditu: «Nik lagunekin jokatzen nuen, eta talde moduan garaipenak lortzeko aukera genuenean ikaragarria zen. Poztazuna biderkatzen da hainbatena denenean»,.
Gazteak mantentzea, erronka. Karregal izanda erreferente nagusienetakoa, Adiskidek 50 pilotari inguru batzen ditu gaur egun eta zifra azken urteetan mantendu dela dio Ajuriagogeaskoak. «Ni gazteagoa nintzenean agian 60-70 inguru izatera heldu ginen baina zifrak antzekoak izan dira beti, azkenenan taldearen iturri nagusia eskola delako», azaldu du. «Urte batzuetan besteetan baino kalitate hobeko gaztetxoak ditugu», dio barrezka.
Azkeen urteetan somatu den aldaketa handiena ordea, pilotari nagusiagoen artean gertatu dela azpimarratu du Karregalek: «Ni
gazteagoa nintzenean erreferente asko nituen hemen klubean. Gaur egun ordea, ez dira hainbeste pilotari nagusiagoak ikusten, agian gazteak direnean beste hainbat kirol edo modalitate frogatzeko aukera dutelako: futbola, saskibaloia, atletismo, txirrindularitza... eta pilota uzten dute. Beti da zailagoa umeak klubean edo pilotan jarraitzea ez badute erreferente askorik ikusten euren gainetik».
Gaur egun oso pilotari federatu gutxi daudela nabarmentzen du Karregalek: «Nirekin batera beste gutxi batzuk daude eta hori pena bat da. Anartz aritzen zenenean adibidez pilo bat zeuden eta gauza asko lortu zituzten klub moduan».
Berdintasunearen bidean. Baina, nola aldatu egoera hau? Karregal eta Ajuriagogeaskoa ados daude erantzunean. «Oso zaila da erronka, baina junta berriak hartu duen bidea ona dela uste dut. Pilota herrira hurbildu behar da berriz eta Adiskide erreferente izan behar da umeentzako eta baita nagusiagoak direnentzako ere», adierazi du Ajuriagogeaskoak.
«Lan polita egiten ari dira klubetik azkenaldian, sare sozialak gehiago uztartuz eta beste baliabide batzuk erabiliz gure kirola zabaltzeko», dio Karregalek.
Berdintasunaren bidean ere lanean dabil Adiskide, «beste erronka zaila den arren». «Oraindik gutxi diren arren, gero eta neska gehiago animatzen dira jokatzera eta ikusten dute ez dela soilik mutilen kirola. Gure kasuan gainera, Amaia Alday bezalako erreferente bat entrenatzaile moduan izateak asko laguntzen du neskak animatzera», azaldu du pilotari ohiak.
Erreferente izaten jarraitzea. Pilotaz haratago ere, erreferente izaten jarraitu nahi du Adiskide Pilota Elkarteak bere 50. urteurrenean. «Klub honek beti izan du argi euskara dela gure oinarrietako bat. Pilota euskal kulturaren parte da eta euskara honen baitan ulertzen dugu, ezinbesteko elementu gisa. Entrenamenduetan, partidetan, gurasoekin... giro euskalduna bizi da beti gurean», nabarmendu du Karregalek.
«Hona ekarri gaituzten oinarriak mantenduz, arrakastaz beteriko 50 urte ospatzen ari gara eta espero dugu beste hainbeste urte horrela jarraitzea, Adiskide erreferente bat izanez», ondorioztatu du Ajuriagogeaskoak. •
Eva Naranjo Ubeda Galdakao, 1962
Nire aitari esker hasi nintzen argazkigintzarekiko zaletasunarekin, beti eman zidalako kamera bat eskuen artean edukitzeko aukera. 2012an egin nuen argazkilaritzako lehen ikastaroa, eta harrezkero argazkilari handiei esker trebatu ahal izateko zortea izan dut, nire inspirazioa baitira. Bereziki paisaia-argazkilaritza eta makroa gustatzen zaizkit, nahiz eta diziplina guztietara egokitzen naizen, momentuaren arabera. Pedro Javier 'Argien umea' gustatzen zait Light painting diziplinan, Pedro Javier Pascual argazki makroan... 2019an Click eta Click elkartearekin bat egiteko zorte handia izan nuen, eta ordutik argazkigintzarekin dudan lotura askoz ere aktiboagoa eta parte-hartzaileagoa da.
URTEBETETZEA
Apirilak 20
Magali
Barrueta Etxebarria
Magalik 7 urte beteko ditu apirilaren 20an!
Jarraitu bizitzaz eta zoriontsu egiten zaituzten pertsonekin gozatzen!
Zorionak etxeko guztien partez! Asko maite zaitugu!
Atal honetan argitaratutako zorion mezuen artean zozketa bat egingo du BINKEk hilero, eta sariduna aldizkariaren hurrengo zenbakian jakinaraziko da. Saridunak 10€ arteko merienda Goxoa irabaziko du! Zorte on!
ERRETIROA
Martxoak 21
Iñigo Txintxurreta «Txintxu»
Eguzkibegi Ikastolan 43 urte egin ostean, erretiroa hartu du Txintxuk!
Zorionak eta eskerrik asko egindako lanagatik zure lankideen partez! Gozatu bizitzaz, merezi duzu-eta!
Iktus Unitatea, Europako onenen artean
Usansoloko Ospitaleko Iktus Unitateak Iktuserako Europako Erakundearen ESO Stroke Unit egiaztagiria lortu dau. Aitortza hori asistentziaren kalitate-estandar zorrotzenak betetzen dabezan unitateek lortzen dabe. Usansoloko Ospitaleko Iktus
Unitatea 2011n jarri zan martxan eta ordutik 6.000 paziente baino gehiago artatu dauz. Informazio gehiago: BINKE.EUS
'Galbahea', audioliburu gisa
Gotzon Barandiaranek ‘Galbahea’ poema liburua kaleratu eban iazko maiatzean. Orain audioliburu gisa argitaratu dau, Poesiaren Nazioarteko Egunaren harira.
Loroño, garaile Kantabrian
Martxoaren 30ean Angel Martinez Memorialaren laugarren edizioa antolatu zan Kantabriako Ampuero herrian eta Markel Loroño galdakoztarra izan zan irabazlea.
Maria Casillasen errekor barria
Maria Casillas igerilari galdakoztarrak Bizkaiko errekor absolutua hautsi dau barriz, 50 metro bizkar estiloan. Santurtziko Trofeoan izan zan.
Greba bilketa neumatikoan
Galdakaoko bilketa pneumatikoko langileek beste hilabete batez luzatuko dabe greba. Honen helburua hitzarmen kolektibo propioa lortzea da, lan baldintzetan hobekuntzak lortzeko. Informazio gehiago ezagutu BINKE.EUS-en.
Udalaren etxebizitza plan barria
Galdakaoko Udalak hurrengo hiru urteetarako etxebizitza plana aurkeztu eban, «galdakoztarrek bizi proiektua herrian egin ahal izateko» helburuagaz.
Calathearen disko barria, kalean
‘Flowers & Knives' disko barria kaleratu dau Calathea talde galdakoztarrak. Lanak zazpi abesti daukaz, «akorde hunkigarri, oihu melankolikoz, erritmo azkar eta astunekaz».
Josu Etxaburu, Gure Eskuko bozeramailea
«Ale bakoitzak lagunduko du Euskal Herria nahi dugun modukoa izaten»
TESTUA: IRATI ALONSO GARCÍA
ARGAZKIA: GOIENA
Gure Esku herri ekimenak
Herri Libre Bat mobilizazio erraldoia antolatuko du Bilbon ekainaren 7an eta Galdakaoko eta Usansoloko herritarrak deitu ditu parte hartzera. Pasa den azaroan 'Aurrera egiteko garaia da' manifestua aurkeztu zuten, ehun norbanako baino gehiagok sinatutako deialdia, eta orain herriz herri lanean ari dira.
Pasa den azaroan 'Aurrera egiteko garaia da' manifestua aurkeztu zuen erabakitzeko eskubidearen aldeko Gure Esku ekimenak. Ehun norbanako baino gehiagok sinatutako deialdia izan zen eta orain herriz herri lanean ari dira, ekainaren 7ko Herri Libre Bat mobilizazio erraldoian Bilboko kaleak hartzeko. Josu Etxaburu ekimeneko bozeramailearekin hitz egin dugu mobilizazioaren inguruan eta maiatzaren 14an Galdakaon eskainiko duen hitzaldiaren aurretik.
Mobilizazioak «Herri Libre Bat. Euskal herriak erabaki» du leloa, ezta? Hori da, leloak gure aldarrikapenak jartzen baititu erdigunean. Zazpi lurraldetako jende anitzak osatutako herri bat gara, bere burua munduan herri gisa kokatzen duena, Hizkuntza, kultura, ohitura eta zuzenbide propioak dituen herri bat gara. Bere burua gobernatu nahi duen herri bat gara, burujabe izan nahi duen herri bat. Errealitate horren aitortza lortu behar dugu. Horretarako dauden aukerak baliatu behar ditugu.
Manifestuaren izena ikusita, zergatik mobilizazioa orain? Aurrera egiteko garaia dela esaten dugunean ez da Gure Eskuren ustea bakarrik, Euskal Herriko gehiengo zabal baten uste sendoa dela esango nuke. Ziklo berri bat abiatzeko momentua dela esan dezakegu, elkarrekin, burujabetza, aitortza eta erabakia oinarri izanda herri erronkei eraginkortasunez erantzuteko momentua da. Herri ikuspegiarekin eta anbiziorarekin jokatzeko garaia delako
BINKE
Proiektu honetarako lanean:
Argitaratzailea: Aitu elkartea.
Zuzendaria: Jon Gomez Garai.
Erredaktorea: Irati Alonso García.
Irudia eta sareak: Naiara Perez de Villarreal.
Argazkilariak: Ander Elordui eta Peio Zamalloa.
Batzorde Orokorra: Gaizka Uriarte, Ixone Muñiz, Leire Zamalloa, Ainara G. Goitiandia, Beñat Armentia eta Iñigo Larrea.
Ekarpen taldea: Joseba Uranga, Igor Amarika, Jaime Zubero, Asier Balentzia, Leire Eskabel, Ainhoa Uriarte, Aitor Zelaia eta Unai Atutxa.
Ilustratzailea: Karmele Gorroño, Irrimarra.
Inprenta: Comeco Gráfico, Zamudio.
Banaketa: Joal Express eta Correos.
Hilero banatutako ale kopurua: 14.000.
Lege Gordailua: BI-41-2016
ISSN: 2444-9385
Proiektu hau posible egiten
dute:
Ohiko kolaboratzaileak: Manu Etxebarria, Aitzol Altuna, Estibaliz Apellaniz, Joanes Urkixo, Yayone Altuna, Irati Bediaga, Julen Gabiria, Gotzon Barandiaran, Nerea Urgoiti, Josi Basterretxea, Xabier Valencia, Nagore Ferreira Zamalloa, Edu Olea eta Bego Martinez.
Elkarte laguntzaileak: Ganguren Mendi Taldea, Burtotza Mendi Taldea, Andra Mari Dantza Taldea, Galdakao Gogora, Etxerat, Usansolon Euskaraz, Euskaraldia, Click&Click elkartea, Leidu taldea eta Bagabiz euskara elkartea.
Argazkilari kolaboratzaileak: Jabi Rojo, Gotzon Almaraz eta Julio Legarretaetxebarria.
Webguneko laguntza: Aitor Espinosa eta Naiara Perez de Villarreal.
BINKEk ez du bere gain hartzen aldizkarian adierazitako iritzi edota esanen erantzukizunik.
Harremana:
680 74 32 11 info@binke.eus
Jarraitu BINKEren edukiak zure gustuko sarean!
Babesle ofizialak:
Memoriaren Astea
Maiatzak 13, 15 eta 16
Argazki erakusketa Emakumeak 1931-1939
Torrezabal Kultur Etxeko erakusketa aretoan
Ordua: 17:30
Maiatzak 15, eguena
Maria Gorosarriren hitzaldia Emakumeen aurkako errepresio faxista
Torrezabal Kultur Etxeko erakusketa aretoan
Ordua: 19:00
Maiatzak 17, zapatua
Bisita gidatua
Galdakaoko Burdin Hesia
Kurtzeko plazatik
Ordua: 9:00
Antzerkia
Maiatzak 16, barikua
La Dramática Errante
Ni flores, ni funeral, ni cenizas, ni tantán
Torrezabal Kultur Etxean
Ordua: 20:00 Sarrera: 7,5-10€
Musika
Maiatzak 18, domeka
Galdakaoko Da Capo Musika Banda Printze txikia: bidaia magikoa
Torrezabal Kultur Etxean
Ordua: 13:00 Sarrera: 3-5€
Dantza
Maiatzak 11, domeka
Haatik Dantza OTS
Torrezabal Kultur Etxean
Ordua: 19:00 Sarrera: 7,5-10€
Irakurketa taldea
Maiatzak 5, astelehena Hauts zaharren boterea. Arriskuak eta mehatxuak