
«Euskal
«Euskal
TESTUA: IRATI ALONSO GARCÍA
ARGAZKIAK: AINHOAK BINKERI BIDALITAKOAK
Oso gaztea zela, 22 urterekin, egin zen ezaguna Ainhoa Cantalapiedra galdakoztarra, Operación Triunfo irabazi ostean. Galdakaon ehunka pertsona batzen ziren astero frontoian edo kiroldegian jartzen zuten pantaila batean programa ikusteko, eta zaleak zituen mundu osoan zehar. Orduan hasi zuen bere ibilbide musikala eta bost diska argitaratu ditu orain arte. Mexikon zazpi urte egin ostean, orain Euskal Herrira bizitzera itzultzeko asmoaz hitz egin digu.
Hego Amerikan egon zara lanean eta bizitzen azken urteetan. Zergatik joan zinen hara? Televisak abestiak erosi zizkidan bere telenobeletarako eta maitemindu egin nintzen haien kulturaz, musikaz eta jendeaz. Mexikon emandako zazpi urteek erabat aldatu dute nire bizitza, pentsamenduan eta nire bizitzeko moduan ere.
Hango bizimodua gustoko duzu? Abentura gustatzen zait, bizitza ahalik eta gehien aprobetxatzea. Ezagutzen nauen orok badaki ipurdi urduria naizela eta bizitzen baldin badakizu, behin bizitzearekin nahikoa dela. Mexikok gauza paregabeak ditu onerako eta txarrerako, baina berezia da, eta ni lekura egokitu naiz.
Zure musikan ere somatu daiteke hango erritmoen eragina. Influentzia handia jaso duzu hango musikariengandik? Nire azken diskak, 'Arrastrando un cadáver', herrialde eder eta basati horren %100-eko eragina du.
Oso ezberdinak dira hango eta hemengo publikoak? Bai, asko, leku bakoitzean musika bizitzeko modua ezberdina baita.
Hego Amerikan musika familian partekatzen da, eta horrela, familiako kide bat jada ez dagoenean, une horiek partekatuta geratzen dira kantinetan eta familiako ospakizunetan elkarrekin abesten zituzten abestietan. Espainian musika ez da horrela bizitzen, baizik eta banaka edo lagunekin eta gizarte-zirkuluetan.
Pertsonalki, zein asmo duzu epe laburrean? Euskal Herrira lan egitera eta bizitzera bueltatu nahi dut. Nire lurrarekin, jendearekin eta sustraiekin zentzu guztietan konektatzea gustatuko litzaidake. Mundu erditik bidaiatzea opari bat da adimenarentzat, inoiz imajinatu gabeko aukerak irekitzen dizkizu eta hobeto ezagutarazten zaitu. Baina pertsona batek egin dezakeen lanik onena barrura begiratzea eta haren zauriak sendatzea da, haurtzaroan familiaren eta lagunen baitan zatikatzen direnak. Faltan botatzen ditut nor naizen sentiarazi zidaten leku horiek eta euskaldun batek bere etxea maitatzeko duen modua.
Zergatik hartu duzu Galdakaora bueltatzeko erabakia? Sustraiek beti deitzen dute eta haien deia entzun behar da.
Galdakaon bizitzeko asmoa duzu? Ez dut uste, baina bai Bizkaian. Itsasoa eta mendia leku txiki batean batera gozatu ahal izatea maite dut.
Musikari dagokionez, zein puntutan zaude orain?
Nire bosgarren diskarekin jarraitzen dut, 'Arrastrando un cadáver', zeinetan nire burua maitatzeari ohore egiten diot, Mexikoko eta Espainiako kulturen arteko uztarketa batean. Kontzertuekin jarraitzen dut aurten eta gehiago izango ditut hurrengo urtean. Halaber, 2025ean aterako den disko rockeroa grabatzen nabil.
Ainhoa
Cantalapiedra Cuñado 1980, Galdakao
Heziketa fisikoari bideratutako Magisteritza hasi zuen baina bere bizitzak 180 graduko aldaketa jaso zuen 22 urte zituela. Milaka ikusle zituen Operación Triunfo programaren bigarren edizioa irabazi zuen galdakoztarrak eta orduan hasi zuen gaur arte dirauen ibilbide musikala. Bost diska kaleratu ditu eta azkenean, 'Arrastrando un cadáver', bere burua maitatzeari ohore egin dio.
Euskal Herrira bueltatzeak, estilo aldaketa ekarriko Kantautore naizen aldetik, bizi naizen herrialdeko musikak inspiratzen nau beti, nahiz eta ez ditudan ahazten
Bost diska argitaratu dituzu orain arte. Zein izan da Denak izan ziren bereziak bere garaian, niretzat garai hartako argazki musikalak baitira. Orduan nintzenaren eta denborarekin
22 urterekin egin zinen ezaguna, Operación Triunfo programaren bigarren edizioa irabazi ostean. Nola gogoratzen dituzu Gogorrak, ez dizut gezurrik esango, baina eskertuta nago bizitako eta ikasitako guztiagatik. Zorionekoa naizela uste dut, bizitza honetan eta geratzen zaidanean hainbeste esperimentatu izateagatik.
Zaila izan zen fama kudeatzea hain gazte izanda? Bai, noski. Ezetz esaten duena gezurretan ari da. Barruko lan pertsonal handia eskatzen du fama hain gazte kudeatu behar izanak, mundu guztiak egin nahi ez duen lana. Ni
pausoz pauso gozatzea
esker oneko sentitzen naiz egunero publikoarengandik jasotzen dudan maitasun guztiarengatik.
Galdakaon, zure herrian, babes handia jaso zenuen, ezta? Hala izan zen. Hasierako urteetan nire herriaren babes handia sentitu nuen, baina ahanztura azkar iristen da komunikabideetan etengabe ez zaudenean. Hau onartu eta ulertu dut, ez baitut ezer pertsonaki hartzen. Oraindik ere herri hau maite dut, bertako jendearekin, lagunekin eta familiarekin bizi izan dudan bizitzaesperientziengatik.
Ospe horren ostean, musikarientzat zailena gorenean mantentzea dela diote. Ados zaude? Badakit ospearen zerua ukitzen duzunean, beti jaitsi behar dela ahanzturaren infernuetara, eta hor, osasun mental on baten garrantzia ulertu behar duzu, lan-orekarako bideaz gozatzen jarraitu ahal izateko.
Lortu duzu «Operación Triunfoko Ainhoa» etiketa kentzea? Ez dut molestatzen ez didan ezer ezabatzeko asmorik. Beraz, pertsona bakoitzak ezagutu edo deitu nazala gehien gustatzen zaion bezala. Ni Ainhoa baino ez naiz.
Hainbat urte eman zenituen diskografika baten barruan, eta ondoren hortik irten eta musika zure kabuz egin duzu. Zergatik hartu zenuen erabaki hori? Askatasunaren prezioa oso altua da, baina nire kasuan merezi izan du nire kabuz aritzea. Banekien non sartzen nintzen eta zein zaila zen lortu nahi nituen helburuak lortzea, baina nire indarrak eta mugak ere ezagutzen nituen, eta, beraz, ez dute nire burua hutsera bota eta hegan egiten ikasi behar izateko beldurrik.
Kantaren bat euskaraz egitea pentsatu duzu noizbait? Jare taldearekin kantatu izan dut hainbatetan euskarazeta 'Goenkale' telesailerako itzuli dut 'Hasta el final' kanta. Nire ustez, musikak ez du muga linguistiko edo kulturalik izan behar, eta entzun nazaketen edozein hizkuntzatan abesten dut.
Zer espero duzu Euskal Herrian emango duzun aro berri honetaz? Ez zait ezer itxarotea gustatzen, nahiago dut bidea pausoz pauso eginez eta oraina delakoaren eztia gozatuz joatea. Pentsatzen dudana naiz, beraz, beti pentsamendu konstruktibo eta positiboak gordetzen ditut aurrera jarraitzeko. Ea nire lur maitean lan egiten eta bizitzen lortzen dudan! •
Asteko egun gogokoa? Guztiak.
Herriko txoko gustukoa? Nire etxea.
Liburua ala tablet-a? Bakar bat ere ez.
Pelikula bat? Moulin Rouge.
Ez duzu onartzen… Gezurra.
Zoriontsu egiten zaitu… Naturak.
Plater bat?
Nire amak egindako edozein.
Deskribatzen zaituen berba? Zintzoa.
Herrian zer kenduko zenuke? Ezer ez.
Eta zer berria jarri? Metroa.
Euskarazko berbarik politena? Maitia.
Zure ametsetako bidaia? Egiptora.
Berba egin ala entzun? Entzun.
Zure mesanotxean ezin da falta… Koadernoa eta boligrafoa.
Abesti bat? Nada es imposible, nirea.
Errealitatetik hurbilegi dauden albiste faltsuak
BORBOITAR J.C.
«Hemen denak errepublikarrak urtarrilaren 5a heldu arte. Egun horretan denak erregezaleak!»
Turroialez, Gabonetan bueltatuko da
Ez duela zentzurik gimnasioan izena emateak lehen solairuan bizi eta igogailua hartzen badugu?
Gaztelaniaz errima baldarra duen arren, 2025ean ere egin euskaraz! 2025... Katakan-plost!
— Zein da heztea gehien kosta jatzun semea? — Nire amaxearena.
Black Friday-aren sortzaileak, Brown Monday-arekin etsituta
Black Friday-a ondo errotu ondoren, indar handiagoa hartzen ari da Brown Monday-a. Asteburu edota jaiegun luzeak pasata, lantokira heldu eta aurkitzen ditugun «marroi» horiek zeharo ahatzarazten dizkigute aisialdiko momentu alaiak.
Etxebarriatarren mahaian arazoak
Manu Etxebarriak konpetentzia latza du familia bazkarietan, bere seme Imanolek Durangoko Azokan liburua aurkeztu baitu. Horregatik, Gabon afarian mahaiaren bazter ezberdinetan eseriko direla erabaki dute, kontaketetan elkarri ez zapaltzeko.
Gabonetako momenturik alaienak ez dira ez Olentzero gaua ezta Gabon Zaharreko poteoa izango. Urtarrilaren 5ean helduko da unerik maitatuena, soberan geratutako janari tupperrak banatu eta kroketak norbere etxera eramaten ditugunean.
Hilabete honetako sarituak Azaroko saridunak
Asier Atxutegi Uriarte
Xabier Valencia Barahona
ESAS-en 'Transition resonances' ikusteko bina sarrera irabazi dituzte.
Asier Jugo (ezker) eta Aitor Zelaia (eskuin) Binkekideak Edurne Espilla zinegotziarekin, Udalak ‘Eukalyptus’ obraz gozatzeko oparitutako bina sarrerak jasotzeko unean.
Eman zure babesa urteko 39 € ordainduta
Oraindik Binkekide ez bazara, eta neurri honetako lehenengo komunikabide euskalduna babestu eta sustatu gura badozu, hauek dozuz horretarako bideak:
1. Bete beheko formulario hau, eskaneatu edo atera argazki bat eta bidali e-postaz: info@binke.eus
2. Bete formularioa, moztu, eta utzi gutunazal baten, Binke izenarekin Torrezabal Kultur Etxeko atezainaren leihatilan.
IZEN-ABIZENAK:
HELBIDEA:
NORTASUN AGIRIA:
KONTU KORRONTEA:
3. Eskaneatu zure mugikorraren QR irakurgailuarekin beheko kodea eta bete formularioa!
ARGAZKIAK: ANDER ELORDUI / ARGAZKI GUZTIAK: BINKE.EUS
Galdakaoko udalbatzak ez ohiko osoko bilkura egin zuen abenduaren 11n eta 49 milioi euroko aurrekontua onartu zuen hurrengo urterako. Guztira, oposizioaren bederatzi emendakin txertatu zituzten, 625.000 euroko balioarekin.
Hurrengo urteko aurrekontua aurkeztu zuen Udal Gobernuak, 48.497.262 eurokoa hain zuzen, aurtengoa baino %1,36 txikiagoa. Usansolo gabeko lehenengo aurrekontua da eta han zerbitzu batzuk oraindik
Galdakaok eskaintzen dituen arren, banaketak eragina izan du oro har aurrekontuaren jaitsieran. Lau eremutan banatuko da kopuru osoa: zerbitzuak (%50), giza baliabideak (%30), inbertsioak (%11) eta dirulaguntzak (%9).
Aurrekontu hori onartu zuen ere Galdakaoko udalbatzak abenduaren 11n egindako ez ohiko bilkuran, oposizioko taldeen zenbait proposamen aintzat hartuz. Gobernuko taldeen aldeko 13 botoekin (EH Bildu, Auzoak eta Usansolo Herria), EAJ-PNVren 6 zinegotzien aldekoekin eta PSE-EEren abstentzioarekin onartu zen aurrekontua. Guztira, oposizioaren bederatzi zuzenketa barneratu dituzte 2025eko aurrekontuan, 625.000 euroko balioarekin: EAJ-PNVren lau eta PSE-EEren bost.
EAJrekin akordioa. Jeltzaleen aldetik, guztira 2.000.000 milioi euro inguruko zuzenketak aurkeztu zituzten, eta hauek izan ziren aurrekontuan aintzat hartu zirenak: Olabarrieta auzoa berroneratzeko, Tximelarre Beheko bide-segurtasuna eta Jugorako sarbideko argiztapena eta asfaltatzea hobetzeko, eta belaunaldien arteko ‘KUVU’ programa abian jartzeko proposamenak. 2025eko lehen seihilekoan egingo den aurrekontu modifikazioan, Udal Gobernua lantzen ari den bi alor babestea ere onartu zuten honek eta EAJk: Ibaizabal ingurua eraberritzeko lanak eta Tximelarre Goikorako irisgarritasuna hobetzekoak. Akordioak, gainera, konpromiso hau jasotzen du: egiteke dauden eta oraindik gauzatu gabe dauden gainerako irisgarritasunproiektuak lehentasunezkoak izango direla eta 2025ean zehar gauzatuko direla, aurrekontu-aldaketa desberdinen bidez.
Sozialisten zuzenketak. Sozialistei dagokienez, guztira 17 zuzenketa proposatu zituzten, 1,4 milioi euro ingurukoak. Horietatik, bost barneratu ziren aurrekontuan: etxebizitzapolitiketarako baliabideak handitzea, Galdabusaren
irisgarritasunaren eta zerbitzuaren hobekuntza bultzatzea eta Elexaldeko igerilekuak estaltzeko proiektua hastea. Halaber, Udal Gobernuarekin adostu zuten Maximo Moreno parkearen eta Ibaizabalen erriberaren inguruen hobekuntza ezartzeko konpromisoa hartzea hurrengo aurrekontu aldaketan. «Baliabide gutxien dituzten pertsonek oztopo arkitektonikoak gaindi ditzaten eta beren etxebizitzen erosotasun termikoa hobetu dezaten laguntzea bilatzen dugu, eta gazteek, hain testuinguru konplexuan, tokiko administrazioaren laguntza izan dezaten emantzipazio-prozesuan», nabarmendu du Victor Trimiñok, Galdakaoko sozialisten bozeramaileak.
Akordioetarako gaitasuna. EH Bilduren esanetan, hurrengo urterako onartutako aurrekontuak «galdakoztarren bizitzak jarriko ditu erdigunean, zaintza, garraioa, irisgarritasuna, kultura eta ekipamenduen hobekuntzak izango direlarik gidalerro nagusiak».
Alderdiak balioan jarri du «akordioetarako heltzeko gaitasuna, eta gure esker ona adierazi nahi diegu EH Bildurekin batera aurrekontua negoziatu, hobetu eta berau babestuko duten gainontzeko talde politiko guztiei»: «Haien ekarpenak entzun ditugu, eta ahal izan den heinean, aurrekontuan txertatu ditugu, hau bera hobetuz».
Metroaren obren eraginez Unkina eskolatik egunean 80 kamioi igaroko direla salatu dute usansolotarrek eta hauen ibilbidea aldatzeko eskatu dute. Honen inguruan gehiago sakontzeko helburuz, Unkina eskolako Kabildu Guraso Elkartearekin hitz egin du BINKEk.
Zelako eragina izango dute Metroaren obrek Unkina eskolan eta inguruetan? Kontuan izanda obrak lau urte iraungo dutela gutxienez, eta egunero zortzi kamioi pasatuko direla eskola paretik, ez dugu bidezkoa ikusten kamioiak eskola bidetik pasatzea beste aukerak daudenean. Usansolo eta Usansoloko eskola txikiak dira eta kalitatezkoak eta orain arte inguru segurua da. Kamioiak egunero ondotik pasatzeak kalitate eta segurtasun hori galtzeak eragingo luke. Gainera, zarata eta kutsadura itzela ere sortuko lukete.
Eskolaren kalitatea kolokan jarriko dela nabarmendu duzue. Zergatik? Argi dago. Kutsadura, zarata eta segurtasun falta eskola, ume eta irakasleen inguruan egon behar ez diren eragileak dira.
Guzti honen aurrean, kamioiak beste leku batzuetatik igarotzea proposatu duzue. Nondik? Proposamena aspaldi eginda dago, geltokia erdigunea plataformaren eskutik, eta Eusko Jaurlaritzare ezezko erantzuna emanda ere. Proposamena AHTko obren kamioiak irtetzen ziren bide beretik irtetzea da. Zuzenean errepidera irtengo lirateke, eskolatik eta Usansolo erdigunetik igaro barik.
Halaber, prebentzio neurriak hartzea eskatu duzue. Zeintzuk dira neurri hauek? Plataformak eskatzen duen lehenego neurria bide aldaketa bat da eta horrekin arazoa konponduta geratuko litzateke. Hau horrela ez bada gertatuko, kamioien ordutegien eta hauen zenbatekoaren kontrola proposatu ditugu, besteak beste.
Guzti honen inguruan herritarrei informatzeko bilera egin zenuten. Zeintzuk dira hurrengo pausoak? Duela egun batzuk plataforma eta udaletxea bildu zirela komentatu digute, garraio arduradunekin. Honetan, plataformak beraien eskakizunak planteatu zituen eta printzipioz baiezkoa eman dute, nahiz eta oraindik ez dagoen argi nondik pasatuko diren kamioiak bide orokorrera eskolatik pasatu gabe.
Instituzioen aldetik erantzunen bat jaso duzue? Azken berrien arabera, printzipioz plataformaren eskaerari jaramon egingo diotela esan dute eta atzekaldetik zuzenean, hau da, bide orokorretik kamioiak pasatuko direla komentatu diote plataformari. Zehazki ez diote azaldu plataformari zein izango den ibilbidea baina dakiguna da printzipioz ez direla eskola aurretik kamioiak pasatuko.
Kamioiek zarata eta kutsadura itzela ere
sortuko lukete eskolan
Metroaren proiektu honen baitan, Usansoloko erdigunean geltokia ezartzeko aldarrikapenarekin bat egin duzue ere. Zergatik da garrantzitsua geltokia erdigunean ezartzea? Obren eragin erreala lau urtetan zehar izango delako eta gaur egun erdigunean dugun geltokia kentzen badigute galera handia izango delako herrirentzat.
MANU ETXEBARRIA AYESTA
Gabonetako jaietan afari handi bi egiten doguz, bata Gabon gauean, Natibitateari begira eta bestea Gabonzahar gauean, Urtebarriari adi. Orain arte afari biak familian eta etxe barruan egiten izan dira. Lehen, urte zaharra eta barriaren arteko gaua, berezia izaten zan eta afariaz gain, beste ekintza batzuk be gogoratu geinkez. Eleiztarrak, gauerdiko oilar-mezatara joaten ziran. Mendigoizale batzuk, Gorbeiara igoteko adia eukien Urtebarriko egunsentia ikusteko. Herrian entzuna daukadanez, Gabonzahar gaueko hamabietan egiten ziran fetxoriak ez ei eukien legezigorrik eta barrabaskeriak egiten ebezan auzoetan. Aiko zer egin eben gazte batzuek Zeberioko Uriondon. Gabonzahar gaueko hamabietan, auzoko asto bat atera eben kortatik eta Uriondoko Asentsio ermitako kanpai-zokari lotu. Hiru-lau metrotara bedar sikua ipini eutsoen eta asto gixajoak, bedar sikura heldu ezinik, kanpai-hotsean ekin eutsan gau guztian. Uriondokoek bildurkilik eta loa galduta igaro eben gauaroa. Egunsentian, ermitara joan eta fetxoria baragarria argitu zan eta gauzak euren senera etorri ziran, ezelango zigor barik. Lehen lehengo kontuak eta gaur gaurkoak. Zeintzuk ete doguz hobeak?
Iaz abiatu genuen Galdakaoko kirol taldeetan eragiteko programa EBETE kooperatibaren laguntzaz, herriko kirol jarduera geroz eta euskaldunagoa izatea da helburua. Programa zabalagoaren baitan, azaroan zehar Hitzez Jolastu egitasmoa jarri da martxan, gurasoen eta entrenatzaileen laguntzaz Galdakaoko kirolari gazteek euskaraz egingo dituzte lehiaketa osteko elkarrizketak.
Herriko haur eta nerabe gehienak eleaniztunak izango dira, baina euskaraz eroso eta erraz aritzeko ezinbestekoa da eskolaz kanpo euskara erabiltzeko aukera izatea. Gehienek bizipen gutxi dituzte bestelako egoera eta harremanetan. Horregatik, eta kirolak gizartean duen garrantzia ikusita, beharrezkoa da kirol elkarteetan euskararen presentzia eta erabilera sustatzea.
Iaz zuzendaritza taldeekin lehen harremanak landu eta diagnostikoa osatzen aritu ginen, talde bakoitzak konpromisoak zehaztu zituen eta entrenatzaileen zein koordinatzaileen oinarrizko formazioa bideratu ziren. Aurten, lanketa horiekin guztiekin jarraitzeaz gain kirolarien esku hartzeari eta taldeetako komunikazio irizpideak egonkortzeari heldu nahi izan diogu.
Horretarako abian da Hitzez Jolastu programa, kirolari gazteek kirol lehiaketen ostean elkarrizketak egingo dituzte euskaraz. Formazioa jaso dute eta lehen bideoak grabatzen ari dira futbol, atletismo, igeriketa, txirrindularitza, pilota eta bolei taldeak.
Informazio gehiago: hezkuntza-euskara@galdakao.eus • 944010540
Ibil zaitez bizikletaz eta senti itzazu horren onurak, zuretzat nahiz gure ingurunearentzat
Muévete en bici y siente sus beneficios, tanto para ti como para nuestro entorno
Torrezabal Kultur Etxearen urteurrena
TESTUA: IRATI ALONSO GARCÍA ARGAZKIAK: ANDER ELORDUI ETA JOSU LEZAMETA
Duela 30 urteko azaroaren 26an inauguratu zen
Torrezabal Kultur Etxea, Galdakaon eta hemendik kanpo erreferente bihurtu dena. Erabilera anitzeko eraikin hau kulturari espazio handiagoa eman eta herritarrei baliabide hobeak eskaintzeko helburuz jaio zen, eta ehunka ekintza hartu ditu urte hauetan zehar. Eraikinaren historiari buruzko errepasoa egin dugu ondoko erreportaje sakonean.
Galdakaon eta herriaren mugetatik kanpo erreferente bihurtu den Torrezabal Kultur Etxeak 30 urte bete ditu aurten. 1994ko azaroaren 26an egin zen aretoaren inaugurazioa eta ordutik ehunka ekintza hartu ditu eraikinak. Mugarria ospatzeko egitarau zabala antolatu du Galdakaoko Udalak azken hilabeteetan, eta ekitaldi berezia egin zuten azaroaren 24an areto nagusian, herritarrak, udal ordezkariak eta kultur eragileak batu zituen saioan.
«Egun batean bilakatu zen bizigai» izan da 30. urteurrena ospatzeko aukeratutako leloa, Arkaitz Estiballes bertsolari galdakoztarrak sortutakoa. Duela 30 urte bera izan zen eraikinari Torrezabal izena jartzeko arduraduna eta honen jarraipena egin nahi izan du leloarekin: «Zabala eta denontzako espazioa izatea nahi genuen eta lortu dugu. Egunero dago zabalik, bizirik eta hori oso garrantzitsua da. Xabier Leteren hitzak batu ditut batetik bizirik dagoela azpimarratzeko eta bestetik, euskal kulturari omenaldia egiteko».
Espazio handiagoak. Hain zuzen, aretoak herriari eskaini dion bizitasuna nabarmendu du ere Juanmi Ereñok, gaur egun Galdakaoko Udalaren Kirola, Kultura, Gazteria eta Jaiak arloen koordinatzaileak, eta kultur teknikaria izandakoak: «Torrezabal jaio aurretik lokal batzuk baino ez zeuden herrian ikuskizunak hartzeko eta herriko elkarteak batzeko, besteak beste, gaur egun ESAN bulegoa dagoen tokian, Bekean, Txapelenan...». «Torrezabal Kultur Etxeak ordea, espazio handiagoak eta batez ere baliabide askoz hobeak eskaintzeko aukera zabaldu zuen, herriko elkarteentzako eta orokorrean
Arazoak egon ziren obrekin hasieran, zuloarekin batez ere, azpitik erreka igarotzen delako
Liburutegia, zinema eta areto nagusia hasieratik egon dira, aldaketak izan dituzten arren
herritarrentzako», azaldu du Ereñok.
Proiektua 1988 eta 1989 urteen artean idatzi zen arren, Torrezabal eraikitzeko obrak ez ziren 1992ra arte hasi. «Arazoak egon ziren hasieran, batez ere zuloa egiterakoan, azpitik erreka igarotzen baita», gogoratzen du Ereñok. «Oroitzen ditut ere plazaren erdian zegoen kioskora heltzeko musika taldeek zituzten arazoak. Han kontzertuak egiten ziren eta Torrezabalen obraren hesia hain handia zen, ezin zirela ibilgailuekin igaro. Orain Dog & Fox jatetxea dagoen lekuraino heltzen ziren taldeak eta handik portadoreekin eraman behar genituen tresna guztiak», oroitzen du barrezka.
Egokitzapenak. Hogei hilabete baino gehiago iraun zuten obrek eta prozesu honetan bisita egin zuten Kultura arloko arduradunek Hirigintzakoekin batera. Arkitektoarekin hitz egiten hasi ziren, galdezka espazio bakoitza zertarako balio izango zuen. Espazio hauetako batean gelditu eta telebista plato bat izango zela azaldu zieten.
«Gure harridura itzela izan zen, izan ere, momentu horretarako Galdakaoko telebista desagertuta zegoen. Torrezabalen proiektua desagerpen hori baino lehen idatzi zenez, haientzako leku bat egokituta zegoen eta irratiarekin berdin. Mozoilo Irratiaren egoitza ere Torrezabalen egotea aurreikusita zegoen baina azkenean beste toki batera joan ziren, ordutegi kontuengatik», azaldu du Ereñok. Espazio handi hau egokitzea erabaki zuten orduan eta gaur egun erabilera anitzak dituzten lehenengo solairuko gelak egin zituzten.
Langileen bulegoak. Aurrerago, bigarren solairuan dauden bulegoak egitea erabaki zuten. «Hasieran Kultura
Galdakaoko
Udaleko langileak, herritarrak eta
elkarteak batzen ditu Torrezabalek
Urteetan gizarteak jasan dituen aldaketen lekuko izan da eraikina
arloan ni eta laguntzaile bat geunden bakarrik baina Udala gero eta gehiago hazten zegoenez, pentsatu zuten Torrezabalen guk lan egiteko tokia egokitzea. Gaur egun hainbat arloko langileak gaude hemen eraikinean: Kultura, Gazteria, Euskara eta Hezkuntza, Berdintasuna... », azaldu du udal langileak. «Beraz, Torrezabalentzako egin zen proiektutik hainbat espazio ez ziren jaio, paperean geratu ziren, eta gerora erabilera anitzeko eraikina bihurtu da», adierazi du, egunerokoan eraikinak duen bizitasun hori nabarmenduz: «Udal langileak, elkarteak eta herritarrak batzen dituen eraikina da».
Aldaketak. Liburutegia, zinema eta areto nagusia ere hasieratik Torrezabal Kultur Etxean egon diren espazioak izan dira, areto nagusiak azkenaldian aldaketak jasan dituen arren. Pasa den urteko abenduan aldatu behar izan zuten, honen zorua arazoak ematen zituelako, eta behin behineko bat jarri zuten. Aldaketa hau egitean konturatu ziren beste hainbat elementu hobetu behar zirela eta aretoa eraberritzeko erabakia hartu zuen Udalak. Moketako zoru berria jarri, eserlekuak berriztu, isolamendu akustikoa jarri eta suteen aurkako hainbat neurri ezarri dituzte, besteak beste. «Eserlekuen kasuan eta plangintza osoan inklusiboagoak izatea bilatu dugu», nabarmendu zuen Edurne Espilla zinegotziak lanak azaldu zituenean.
Zaharrean edo berrituan, ehunka artista igaro dira Torrezabaleko areto nagusiko oholtzatik. Azken urteetan Izaro, Itziar Ituño, Nogen, Jon Maia, Hika Teatro konpainia eta beste hainbat artista ikusteko aukera izan da, eta Sormene Galdakaoko sorkuntza plazaren, Kaiola
Torrezabal Kultur Etxearen urteurrena
Festibalaren eta Musika Astearen lekuko izan da ere Torrezabal. «Herritarrek kulturaz gozatzeko aukera izateko helburua genuen hasieran eta uste dut lortzen joan garela.
Maila handiko ikuskizunak eskaini dira hemen eta hori urteetako lana da», nabarmendu du Ereñok, hasieran zuten aurrekontua gaur egun dutenarekin konparatuz «askoz eskasagoa» zela azalduz.
Maila handiko ikuskizunak. Hala ere, gogoratzen ditu antzina Torrezabalen egindako «maila handiko» emanaldi batzuk, hala nola, Ruper Ordorikak, Bixente Martinezek eta Joseba Tapiak osatutako Hiru Truku musika taldeak egindakoa: «Lehen ez zegoen sare sozialik eta kartelen bitartez zabaltzen ziren ekitaldiak. Galdakaoko kontzerturako taldeak ez zuen kartela egiteko denborarik izan eta guk egin behar izan genuen. Orain normalagoa den arren, garai horretan ez ziren hainbeste estreinaldi egiten hemen eta guretzako oso berezia izan zen maila horretako musikariak gurera etorri nahi izana. Asko disfrutatu genuen denok saio hori».
Lehenengoz Madrileko konpainia bat Torrezabalera etorri zen aldia etorri zaio ere burura Ereñori atzera begiratzean. «Tentaciones taldea izan zen, 1995ean, eta momentu horretan pil-pilean zeuden Andoni Ferreño eta Cristina Higueras ziren aktoreak. Oso ondo gogoratzen dut hau oso momentu polita izan zelako ere guretzako», azpimarratu du.
Gizartearen aldaketen lekuko. «Herritarrekin, elkarteekin eta artistekin bizitako uneak dira azken finean eraikin hau bizigai egiten dutenak. 30 urte hauetan asko aldatu da gizartea eta horren lekuko izan da Torrezabal Kultur Etxea. Horrela izaten jarraitzea opa diot, galdakoztarrentzat erreferente izaten jarrai dezan, herriari kulturaz gozatzeko aukera emanez», dio Ereñok. •
ESTIBALIZ APELLANIZ INGUNZA Lurretik
Galdakoztarrok zorionaren txapeleko txori gara, mendi inguru zoragarriaz gain, ondare aberatsaz gozatzeko aukera
dugulako: eliza zahar ikusgarria, mendiola eta burdinolak, dorretxeak, zubiak, iturri bereziak eta zer ez!
Joan den uztailaren 25ean, Elexaldeko hiru lagunek, Gangureneko kide batekin elkarlanean, sekulako ibilbide jakingarria burutu eta WIKILOC izena duen Interneteko aplikazioan jarri zuten. Googlen «recorrido patrimonio Andra Mari» jarriz aurki daiteke. Aplikazioan ibilbidearen laburpenaz gain, gehiago jakin nahi izanez gero, «Ver más»-en sakatuta, 35 orrialdeko ikerlana irakur daiteke. Ibilbidea, Elexaldeko elizaurreko plazan hasi eta bertan amaitzen da, 6 km eta erdiko bide erraza baina gora-beheratsua egin ondoren. Gure herriko historiaren
urratsak nonnahi ageri dira, taupadaka, itzalpean baina diztiratsu, erromatarren garaitik gaur egunera arte. Ibilbidearen hasieran Andra Mari eliza zaharraren ezaugarri nagusiak azaltzen dira. Ibilian-ibilian laster gara aho biko iturri baten aurrean: batetik haitzura dator eta bestetik metalura. Uruburuko hareharrizko harrobietan gaur ez da entzuten tiriki-tauki-tauki mailu-hotsik, baina zenbat neke eta izerdi, jauregi askoren edergarri. Ondoren, Bizkaiko Foru Aldundiaren mintegi zaharraren kokapena eta bai Galdakaoko lehen ur-deposituarena. Ikusgarri eder askoren artean aipatzekoa da Isasi Dorretxea.
Kontu-kontari goazen artean, gerra-oihartzunak datozkigu hemengo trintxerak eta aterpeak ikusita eta, igarri barik, heldu gara berriro Elizaurrera.
Lehenaren itzalez jantzitako ibilaldi jakingarria egin dugu lagunarte oparoan.
Urtarrilak 12 enero 10:00
K A L I T A T E Z K O
H E Z K U N T Z A
E U S K A L D U N A
0 - 16 urte
Usansoloko Gure Etxea alkarteak Aste Kulturala antola eban azaroaren 25etik 30era. Honen baitan hainbat ekintzaz gozatzeko aukera izan eben herriko nagusiek, besteak beste, Puentelatorretik ibilbidea, irteera Bilboko Azkuna Zentrora, bazkaria, eta musika eta dantza saioak. Informazio gehiago ezagutu BINKE.EUS-en.
‘Zubinea’ diska barria argitaratu dau Enrike Solinis musikari galdakoztarrak Euskal Barrok Ensemble taldeagaz batera. Bertan doinu herrikoien eta antzinako doinuen gainean sortutako zazpi abesti biltzen dira.
Debarreneko Garapen Agentziak Gure Balioak sariak banatu ebazan azaroaren 27an. Sarituetako bat Aritz Ginea galdakoztarraren Wellk proiektua izan zan, Gazte Ekimena kategoriaren baitan.
Urkiaga, garaile
Lemoatx Trailean
Azaroaren 17an Lemoatx Trail lasterketaren zortzigarren edizioa antolatu zan eta honetan, Itsasne
Urkiaga galdakoztarrak garaipena lortu eban 17 kilometroko proban.
Azaroaren 21ean 100 urte bete ebazan Ramona Arrieta usansolotarrak eta
Agustin Aizpuru alkateak eta Javier Aurrekoetxea Herritartasun zinegotziak bere etxean zoriondu eben emakumea. Informazio gehiago: BINKE.EUS.
Ikasle talde baten salaketa
Urretxindorra Ikastolako ikasle eta ikasle ohiez osatutako emakume talde batek irakasle eta idazle usansolotar bat pederasta izatea salatu dau Instagram kontu baten bitartez.
Bere laugarren denboraldian 58 kirolari gazte izango dauz
Galdakaoko Triatloi Eskolak, Torrezabal Kultur Etxean egindako denboraldi amaierako ekitaldian iragarri zuenez.
Imanol Etxebarria, irakaslea eta idazlea
TESTUA: IRATI ALONSO GARCIA
ARGAZKIA: JON GOMEZ GARAI
Irakasle lanetan dabil gaur egun Imanol Etxebarria galdakoztarra. Duela hilabete batzuk ordea, txikitatik entzundako istorioak eta bere buruan zituen ideiak plazaratzeko unea zela erabaki zuen. Abiapuntu horretatik bere lehen liburua argitaratu berri du: ' Hauts zaharren boterea. Arriskuak eta mehatxuak'. Berarekin hitz egin dugu eleberriaren inguruan.
Galdakaon hazi eta herrian eman zituen bere bizitzako lehen 28 urteak Imanol Etxebarriak. Deustuko Unibertsitatean egin zituen Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza ikasketak eta luzaroan enpresa munduan ibili eta gero, irakaskuntzan murgilduta dago orain. Duela hilabete batzuk ordea, txikitatik entzundako istorioak eta bere buruan zituen ideiak plazaratzeko unea zela erabaki zuen eta abiapuntu horretatik bere lehen eleberria argitaratu du: ' Hauts zaharren boterea. Arriskuak eta mehatxuak'.
Nola sortu zen liburu hau idazteko ideia? Txikitatik etxean, eta gerora kalean, eskolan edo dantza-taldean, kontakizunez inguratuta egon naiz. Ipuinak, kontu laburrak, esaera zaharrak, txisteak eta abar nire bizitzaren parte bat dira. Horietako hainbat, eta buruan nituen beste ideia batzuk, zelan edo halan, gaur eguneko kontakizun berri batean txertatu gura izan ditut eta bide batez, pasarte horiek eta beste batzuk, berriro azaleratu.
Idatzi duzun lehen liburua izanda, zer izan da prozesuan zailena? Zailena gaur eguneko istorioa bera bideratzea da, pertsonaien gertakizunak uztartzea, trama bera sortzea. Eleberri hau sasoi eta leku desberdinetan gertatzen da eta apurka-apurka sudokua egiten joan behar da, baina lan polita dela aitortu behar dut. Informazio berria bilatu behar da, dokumentazio apur bat lortu, nekizkien kontu zaharrak berrikusi eta prozesu horrek guztiak du irakaspenen bat. Gozatzeko aukera ematen du.
Zeintzuk dira liburuan jorratzen dituzun gaiak? Liburuko gertaera asko gure inguruan gertatzen dira eta, aipatu dudan
bezala, gertakari batzuk oraingoak dira eta beste batzuk lehenagokoak. Beren beregi lantzen ez badira ere, gure inguruko geografia, toponimia, ohiturak eta kontakizunak, gizartearen eta ingurumenaren aldaketak eta antzerako gaiak ukitu ditut zeharka.
Irakurri eta gero ingurukoa zalantzen jarriko dugula diozu. Zergatik? Ezagutzen dugunarekin kritiko izatea, dagoena edo erakusten digutena zalantzan jartzea ariketa ona da. Kasu honetan pertsonaia garrantzitsuenak, Amaiak, errealitate berri bat ezagutuko du eta horrek kolokan jarriko ditu ordura artekoak. Liburuaren azalpenean «agian» ingurukoa zalantzan jarriko dugula dio. Jakina da ez dugula Amaiak bezala egingo, baina errealitatea beste begi batzuekin begiratzeko gonbidapena da.
'Hauts zaharren boterea. Arriskuak eta mehatxuak' da liburuaren izenburua. Zeintzuk dira arriskuak eta mehatxuak istorio honetan? Amaiak errelitate berria ezagutuko du. Hori guztia lehenagotik zegoen han, baina berari ez zion eragiten. Gu ere sarritan itsututa bizi gara, geuk gura dugulako edo erakusten digutenak benetakoa ezkutatzen digulako, baina egia ezagutzen dugunean… batzuetan hor komeriak. Zer nahiago dugu, egia gordina jakin ala gezurrean bizi? Aukera batek zein besteak bere
arriskuak eta mehatxuak ditu eta Amaiak errealitate berri horri dagozkionak ezagutuko ditu.
Zelako harrera izan du publikoaren artean liburuak?
Nire ingurukoek irakurri dute eta gustura gelditu dira. Egia da, apurka-apurka iritzi desberdinak ezagutzen noala, eta «zenbat buru, hainbat aburu» esaten den bezala, iritziak eta kritikak bakoitzarenak dira, denak dira errespetatzekoak, guztiak eskertzekoak eta denetatik ikasiko dut zeozer.
Beste proiekturen bat duzu buruan literaturari lotua? Lehen eleberria izan arren, beti daukat literaturako konturen bat esku artean, lehiaketaren bat dela, bertsoren bat idazteko eskatu didatela… Galdera ea beste libururen bat argitaratuko dudan bada, denborak agertuko du elurra mendian. •
ARGAZKIAK: ANDER ELORDUI / ARGAZKI GUZTIAK: BINKE.EUS
Galdakaoko udalbatzak 49 milioi euroko aurrekontua onartu zuen hurrengo urterako, oposizioaren 625.000 euroko emendakinak txertatuz.
Kamioi batek auzokide bat harrapatu eta zauritu zuen Bekeako zubian. Auzokideek «bide arriskutsua» dela salatu eta konponbide bat eskatu dute.
Itxaso Hernandez galdakoztarrak urrezko domina lortu zuen Espainiako Poomsae Kluben Txapelketan, hirukoteen mailan.
Paperetik harago, hauek dira Binkeren webgunean irakurrienak!
Murtziako Artnueve galeriak Garazi Etxebarria artista galdakoztarraren ‘Rosa y Negro’ erakusketa eskaini zuen.
Pontzi Zabala kalea «irisgarriagoa» egiteko lanak amaitu ditu Udalak. Zabalearaino heltzen dira jarritako azken bi arrapala mekanikoak.
Azaroaren 17an VII. Trofeo Master C.N. Iregua-Villamediana antolatu zuten eta honetan Ander Madinak domina bi lortu zituen.
Gure herrietako aktualitatea:
Imanol Etxebarriak bere lehen liburua aurkeztu zuen Durangoko Azokan.
abendua
Binke!
Tokiko merkataritza sustatzeko kanpaina jarri du martxan Galdakaoko Udalak eta bideo bat argitaratu du Gaizka Chamizo eta herritarrekin.
Hauek dira grabatu eta argitaratutako azken hiru bideoak Binke telebistan!
Eider Eibar Durangoko Azokan izan zen, 'Kokoak' liburuaren aurkezpena egiten.
'Momotxorroak. Kaos baten istorioa' dokumentala eskaini zuten Durangon.
Lurraz beste
Txalaparta, 2023
Garazi Arrula
Abenduko eguna, argitu orduko iluna». Argitxo bat, eserleku erosoa, konpainian edo ez, eta zergatik ez, ardo edo garagardo kopa bat lagun: Garazi Arrularen 'Lurraz beste' irakurraldia hasteko giro aproposa.
Bere hitzetan, «zapaltzen dugun lurra lokatz, arrakala edo harea mugikor bihurtzen denean, erroekin zer egiten dugun zalantzari jarraituta idatzi ditut ipuinetako asko». Askotariko pasarteak sortu ditu Arrulak: amamaren errautsak non gorde erabaki beharra, kanpin batean harrikoa egiten ari denaren gogoetak...
Gehienontzat beharrezkoa zaigu lekuren baten errotzea, baina zer gertatzen da zapaltzen dugun lur hori dardarka hasten denean edo lokatz bihurtzen denean edo krak egiten dugunean? Edo erroak askatu nahi ditugunean? Narrazio guztien abiapuntua edo helburua galdera horiei erantzutea edo bidea bilatzea litzateke.
Lehen, bigarren zein hirugarren pertsonan idazten ditu narrazioak. Horrez gain, memoria ariketek zein elkarrizketek bizitasuna ematen diete pasarteei, aurrera eta atzera salto eginez.
Lokazten garenean pisutsu sentituko ditugu gure oinak, baina aurrera segitzeko indarra aterako dugu edonondik. Gure bizitzan ere jokatu dezagun era berean.
Ondo-ondo pasa Olentzero eta Mari Domingirekin! Eta on egin irakurraldiak!
Proiektu honetarako lanean:
Argitaratzailea: Aitu elkartea.
Koordinatzailea: Jon Gomez Garai.
Erredakzioa: Irati Alonso García.
Irudia eta sareak: Naiara Perez de Villarreal.
Batzorde Orokorra: Gaizka Uriarte, Ixone Muñiz, Leire Zamalloa, Ainara G. Goitiandia, Beñat Armentia eta Iñigo Larrea.
Ilustratzaileak: Irrimarra.
Inprenta: Comeco Gráfico.
Banaketa: Mediapost eta Correos.
Hilero banatutako ale kopurua: 14.000.
Lege Gordailua: BI-41-2016
ISSN: 2444-9385
Proiektu hau posible egiten dute:
Ohiko kolaboratzaileak: Manu Etxebarria, Edu Madina, Aitzol Altuna, Estibaliz Apellaniz, Joanes Urkixo, Yayone Altuna, Irati Bediaga, Julen Gabiria, Gotzon Barandiaran, Antton Irusta, Nerea Urgoiti, Josi Basterretxea, Xabier Valencia, Nagore Ferreira Zamalloa, Edu Olea eta Bego Martinez.
Elkarte laguntzaileak: Ganguren Mendi Taldea, Burtotza Mendi Taldea, Andra Mari Dantza Taldea, Galdakao Gogora, Etxerat, Usansolon Euskaraz, Euskaraldia eta Bagabiz euskara elkartea. Argazkilari kolaboratzaileak: Jabi Rojo, Gotzon Almaraz , Julio Legarretaetxebarria eta Peio Zamalloa. Webguneko laguntza: Aitor Espinosa eta Naiara Perez de Villarreal.
Binke aldizkariak ez du bere gain hartzen aldizkarian adierazitako iritzi edota esanen erantzunkizunik.
Harremana: 680 74 32 11 info@binke.eus www.binke.eus
Abenduak 23, astelehena
Galdakao
17:00 Olentzero eta Mari Domingiren harrera antzerkia Torrezabalen
Aperribai
17:00 Olentzero eta Mari Domingiren bisita, Aperribaiko frontoian
Abenduak 24, martitzena
Galdakao
17:00 Olentzerori eta Mari Domingiri harrera, Kurtzeko plazan: Txistulariak + Andra Mari Dantza Taldea + Divenire
Usansolo
12:00 Olentzerori eta Mari Domingiri ongi etorria erraldoiekin eta gaiteroekin
13:30 Salda beroa Unkina plazan
17:00 Kantaldia herrian zehar Olentzero eta Mari Domingirekin, opariak banatu bitartean
Abenduak 26, eguaztena
Galdakao
19:00 ‘Transition resonances’ ikuskizuna ESAS-en eskutik, Torrezabal Kultur Etxean
Abenduak 26-27
Galdakao
17:00-20:00 eta 18:00-21:00 Beldurrezko pasabidea, Plazakoetxeko Topagunean
Abenduak 27-30
Galdakao
11:30-14:00/16:30-19:30 Gabonetako Haur Parkea, Elexaldeko kiroldegian
Abenduak 27, barikua
Galdakao
20:00 ‘¿Os acordáis?’ obra, Albert Plaren eskutik, Torrezabalen
Abenduak 30, astelehena Galdakao
20:00 'Maluta' zirku gala, Torrezabal Kultur Etxean
Urtarrilak 2, eguena Galdakao
18:30 Kiki, koko eta mokoren 'Armonia non zaude?' ikuskizuna, Torrezabal Kultur Etxean
Urtarrilak 4, zapatua Galdakao
12:00 Gabon Zaharra 2.0 jaia, Indarrako eta Aperribaiko, Plazakoetxeko topaguneetan
Urtarrilak 5, domeka Galdakao
16:00 Errege Magoen kabalgata, Bengoetxe auzotik Kurtzeko plazara
18:00 Erregeei harrera Kurtzeko plazan
Abenduak 27, domeka
Adiskide Pilota Elkarteak antolatua
Gabonetako Sozial Txapelketa
17:00 Kurtzea frontoian
Abenduak 31, martitzena
San Silvestre lasterketa
16:25-18:35 Galdakaon zehar
Urtarrilak 19, domeka
Eguzkibegi Ikastolak antolatua
Herri kirol desafio parte-hartzailea
11:00 Kurtzeko plazan
Abenduak 28-urtarrilak 7
Txomin Bustinza zenaren maketen erakusketa
17:30-20:30 Torrezabal Kultur Etxean
Ikusmena eta entzumena
Bizitza gehiago ematen diegu zure zentzumenei
Juan Bautista Uriarte, 19. GALDAKAO
Telefonoa: 94 456 59 54
WhatsApp: 688 856 690
Hauetan ere bagaude!
ikusmen eta entzumen zentroa