BINKE 105 ekaina 2025

Page 1


«Euskadiren historia ezagutzera ematea du helburu

Sabino Arana fundazioak »

105. zenbakia • 2025eko ekaina
ANE IRAZOLA ETA EMILIO MARDARAS SABINO ARANA FUNDAZIOKO KIDEAK

«Gazteak mugitzea zaila da, ez daude aurreko belaunaldikoak bezain konprometituta»

TESTUA: IRATI ALONSO GARCÍA

ARGAZKIAK: JON GOMEZ GARAI

Arrasaten jaioa, duela 30 urte heldu zen Galdakaora Ane Irazola. Sabino Arana Fundazioaren idazkaria da gaur egun eta han batu ziren Irazolaren eta Emilio Mardaras galdakoztarraren bideak. Mardaras fundazioaren patrono izan zen 1993tik 2019ra bitarte eta gaur egun jubilatuta dagoen arren, fundazioaren kide izaten jarraitzen du. Biak batu ditu BINKEk, fundazioan izandako esperientziaren inguruan hitz egiteko.

Galdakoztar bi maila nazionaleko erakunde berean. Kasualitatea ala kausalitatea? Ane Irazola (AI): Lehenengo argitu beharra dago ni ez naizela galdaoztarra, Arrasaten, Gipuzkoan, jaioa bainaiz, baina esan beharra daukat nire bizitzako urte mordoxka daramatzadala Galdakaon bizitzen, 30 hain zuzen. Kasualitatea izan da gehiago, kausalitatea baino.

Egokitu izan zaizue elkarrekin lan egitea bertan? AI: Bai, ni Fundazioan 1995ean lanean hasi nintzenean Emilio bertan zegoen patrono zereginetan.

Zer da Sabino Arana Fundazioa? Sabino Arana Fundazioa, irabazi asmo bako erakundea da, EAJren eta Euskadiren historia ezagutzea, gordetzea eta ezagutzera ematea daukana helburu, beti etorkizunari begira. Etengabe eguneratuz, beti ekarpen intelektuala eginez, Euskadik aurrera jarrai dezan, beti ikuskera abertzale, demokratiko

eta aurrerakoiarekin.

Zertarako sortu zen fundazioa? Abertzaletasunetik, jeltzaletasunetik, Euskadiren historia, hizkuntza, kultura, etnografia eta errealitatea ezagutu eta ezagutzera emateko.

Zerk eragin zuen zuk Sabino Arana Fundazioaren sorreran parte hartzea, Emilio? Emilio Mardaras (EM): Gorka Agirre (Agirre Lehendakariaren loba) hasi zen jendea biltzen eta berak bultzatuta lotu nintzen honetan. Gainera, alderdikoa izan naiz betidanik, beti ibili naiz alderdiaren inguruan sortzen ziren mugimendu edo elkarteetan sartuta, eta honetan ere bai.

Zergatik aukeratu zenuten Sabino Arana izena sorreran? EM: Sabino Arana abertzaletasunaren sortzaile izan zelako bere anaia Luisekin, eta bere akorduan eta omenez.

Zergatik sartu zinen zu Fundazioan, Ane? Kasualitatea izan zen, nire neba zenak eskatuta. Aitor, orduan Bizkaiko Buru Batzarrean zegoen lanean eta EAJren mendeurrena ospatzeko fundazioak laguntza behar zuen mintegi batzuk antolatzeko eta Aitorrek esan eta halaxe hasi nintzan 1995ean, eta gaur arte.

Zein da zure egitekoa idazkari moduan? Ba edozein idazkariren antzera, antolatzaile lanetan lagundu hitzaldiak eta mintegiak prestatu, erakusketetan ibili, Hermes aldizkarian koordinazio lanak egin, tailerretan eta abarretan…

Ane Irazola eta Emilio Mardaras 1966 eta 1945, Arrasate eta Galdakao

Arrasaten jaioa, han egin zituen ikasketak Ane Irazolak, baina duela 30 Galdakaora heldu zen, herrian gelditzeko. Sabino Arana Fundazioaren kide, honetako idazkaria da 1995etik. Fundazio honetako kide ere bada Emilio Mardaras, eta honen patrono izan zen 1993tik 2019rarte. Gaur egun jubilatuta dago.

Fundazioaren lema beti izan da

gaur biharkoa

bultzatu'

behar nauten guztietan ekin.

Zein diferentzia dago lehengo eta oraingo Fundazioaren artean? EM: Hasieran, Fundazioa independentea zenean, patronoek erabakitzen zuten bidea, orain, 2011tik, ostera EAJrekin lotuta dago eta alderdiak erabakitzen du fundazioaren ibilbidea.

Ane, zer dugu Emilioren garaiko belaunaldiaz ikasteko? Bizi asko dugu ikasteko, Emilioren belaunaldikoak pertsona konprometituak izan dira, beti prest lanerako, elkarlanean egiteko eta sinestu eta bizi duten horretan buru belarri ibiltzeko, etsi gabe, beti aurrera eginez.

Zeintzuk dira gaur egun fundazioaren helburu nagusiak? Fundazioaren lema beti izan da «Atzokoan finkatuz gaur biharkoa bultzatu» eta horretan jarraitzen dugu. Lau tresna ditugu gure helburuak aurrera eramateko: hausnarketa eta eztabaidarako tribuna, pentsamendu eta historiari buruzko Hermes aldizkaria, euskal abertzaletasunaren museoa eta agiritegi historikoa. Fundazioan dauden dokumentu eta museoko pieza asko eta asko dohaintzak dira, pertsona partikular askoren familiahistoria erakusten dutenak eta honekin batera euskaldunon historia ere badirenak.

Zein da gaur egun Sabino Aranaren figura oroitzearen garrantzia? Sabino Arana aintzindaria izan zen, gure nortasunari helburu politikoa jarri zion. Gaur egun bizi dugun Euskadiren sortzailea.

Zein lotura du fundazioak Euzko Alderdi Jeltzalearekin?

Dena. Fundazioa EAJrekin guztiz lotuta dago, EAJren Fundazioa gara. Sabino Arana Fundazioa EAJren sorrera, historia eta garapena ezagutzera eramateko sortu zen. Euskal Abertzaletasunaren museoan eta agiritegian gorde, bildu eta sailkatuta daude Euskal Abertzaletasunaren ondare kultural eta dokumentu-funtsak ezagutzera emateko eta ikertzaileei erakusteko, hau da EAJren historia.

Zeintzuk dira fundazioak aurrera eramaten dituen ekintzak? Hausnarketa eta eztabaidarako tribunatik, hitzaldiak eta mintegiak antolatzen ditugu, gaur egungo egoera eta etorkizuneko erronkak aztertuz. Pentsamendu eta historiari buruzko Hermes aldizkaria ere argitaratzen dugu, gure elkarrizketarako eta eztabaida ideologikorako tresna da. Halaber, Euskal abertzaletasunaren museoa dugu, Euskadin bakarra jorratzen duen gaiagatik eta bildumagatik.

Sabino Arana aintzindaria izan zen, gure nortasunari helburu politikoa jarri zion

'Nor gara gu?' erakusketa Sabin Etxean ikusi daiteke, gure kultura, gure hizkuntza eta mundua ulertzeko ikuskera berezia baldintzatu duten historiaren erakusketa. Izaten ditugu baita ere erakusketa ibiltariak, gela didaktikoa, artea eta kulturaren txokoa, escape room-a eta beste hainbat ekitaldi. Eta azken tresna agiritegi historikoa, Alderdi Jeltzalearen sorrera, historia eta garapenaren eta oro har euskal nortasunean edozein esparru geografikotan eta/ edo edozein gaitan espezializatutako dokumentu-funtsa. Hasieratik, ikertzaileentzat irekita egoteko eta haien zerbitzura funtzionatzeko helburuarekin eratu zen eta urte hauetan guztietan dokumentazio historiko zabala bildu du hiru ataletan zatituta dagoen agiritegian, liburutegian eta hemerotekan. Agiritegia espezializatuta dago Euskal Abertzaletasunean, bereziki Euzko Alderdi Jeltzaleari dagokion guztian.

Nola bultzatzen du fundazioak euskara bere jardueran?

Euskara gure ekitaldi eta eguneroko lan bizitzan sartuta daukagu, gure ekintzetan euskara hutsa edo elebitasuna erabiltzen dugu, baina beti presente.

Zein beste kultura- edo politika-erakunderekin aritzen da elkarlanean fundazioa? Hainbat eta hainbat erakunde eta elkarterekin egiten dugu elkarlana. Irekiak gara, gure ekintzak mundu guztiarentzako irekita eta zabalik daude.

Instituzio eta fundazioen erronka nagusienetakoa gaur egun gazteei hurbiltzea da. Zuen iritziz, nola lortu daiteke? AI: Gazteak mugitzea zaila egiten da, ez daude Emilioren belaunaldikoak bezain konprometituta. Hala ere, ahalegintzen gara eta baditugu txikientzako eta gazteentzako ekitaldiak, esaterako tailer didaktikoak. Hauen helburua, sormena garatu, arte plastikoak sustatu eta ezagutu, euskara eta euskal historia ezagutzera eman eta norbanakoaren eta talde lana bultzatzea da. Scape room-eko bi gela ere baditugu, jolastuz historian murgiltzen zaituztenak. Gure Fundaziora gazteak ere hurbiltzen dira ikasketa praktikak egitera, bai artxiboan eta bai museoan, errestaurazio lanetan, katalogatzen, deskribatzen eta abar…

Biak galdakoztarrak izanik, ikusten duzue modurik Sabino Arana Fundazioan egiten den lana zuen herrian egiteko? Bai, dagoeneko izan dira hiru erakusketa Galdakaoko Torrezabal kultur etxean, Saharari buruz, ¡Nunca Más! Imágenes de guerra (1936-1939) eta EAB Emakumeak aberria eginez. Baita hitzaldiren edo beste ere. Eta irekiak gaude beste hainbat gauza egiteko. •

Hilabete honetako sarituak Apirileko saridunak

Santi Txarramendieta Tejada

Jose Ramon Legarda Legina

Basoa jatetxean bina jatordu irabazi dituzte. On egin!

Aitor Espinosa (ezker) eta Aritz Hurtado (eskuin) Lurberriganeko Josunerekin batera, irabazi dituzten bina menuen berri jasotzeko unean! Zorionak!

Zuk ere Binkekide izan gura dozu?

Eman zure babesa urteko

39 € ordainduta

Oraindik Binkekide ez bazara, eta neurri honetako lehenengo komunikabide euskalduna babestu eta sustatu gura badozu, hauek dozuz horretarako bideak:

1. Bete beheko formulario hau, eskaneatu edo atera argazki bat eta bidali e-postaz: info@binke.eus

2. Bete formularioa, moztu, eta utzi gutunazal baten, Binke izenarekin Torrezabal Kultur Etxeko atezainaren leihatilan.

IZEN-ABIZENAK:

HELBIDEA:

NORTASUN AGIRIA:

E-POSTA:

KONTU KORRONTEA:

TELEFONOA:

3. Eskaneatu zure mugikorraren QR irakurgailuarekin beheko kodea eta bete formularioa!

Aurreko hilabeteko sariduna Enia Ortiz izan da eta 10€ arteko merienda irabazi du, Goxoa kafetegian! Zorionak!

Mozoilo Eguna iruditan

ARGAZKIAK: ANDER ELORDUI ETA CLICK ETA CLICK / ARGAZKI GUZTIAK: BINKE.EUS

«Astrologia ez da magia, zeruaren irakurketa sinbolikoa baizik»

TESTUA: IRATI ALONSO GARCÍA

ARGAZKIA: JON GOMEZ GARAI

Galdakaok astrologia kontsulta bat dauka lehenengoz pasa den hilabetetik, Fran Sierraren eskutik. Bizkai kalean kokatuta dago eta «giro seguru eta hurbilean bakoitza bere buruarekin konektatzeko aukera eskaintzen duen» espazioa da. Sierrarekin hitz egin dugu astrologiaren bitartez lortu daitekeenaren inguruan.

Astrologia kontsulta bat dauka Galdakaok lehenengoz pasa den hilabetetik, Fran Sierraren eskutik. Bizkai kalean kokatuta dago eta «argitasuna eta autoezagutza» lortzen dute bertaratzen direnek. Sierrak astrologiaren eta honek eragin dezakeenaren inguruan hitz egin dugu.

Zer da astrologia? Praktikatzen dudan astrologia autoezagutzarako tresna bat da, psikologia, hizkuntza sinbolikoa eta gure kontzientziaren erritmoekiko lotura sakona biltzen dituena. Ez da magia edo igarkizuna, zeruaren irakurketa sinbolikoa baizik, gure nortasunaren funtsezko alderdiak, emozioak, dohainak, ikaskuntzak eta bizitzan zehar igarotzen ditugun zikloak ulertzea ahalbidetzen diguna. Nazio-gutunarekin lan egiten dut, azaletik haratago nor zaren islatzen duen mapa energetiko bakarrarekin. Gutun bat interpretatzea intuizioa, sentsibilitatea eta ezagutza teknikoa uztartzen dituen artea da, pertsona bakoitzaren esentzia berezia ezagutarazteko aukera ematen duena. Ikuspegi horretatik, astrologiak gure burua, gure harremanak eta munduarekin nola lotzen garen ere aztertzen du. Praktikoagoa edo lurrekoagoa den zerbaiten bila dabiltzanentzat, astrologia gida bat da, nahasmendu, aldaketa edo hazkunde pertsonalean argitasuna, zentzua eta norabidea ematen dituena.

Jende askok astronomiarekin nahasten du. Zeintzuk dira ezberdintasun nagusiak? Astronomia zientzia zehatza da, unibertsoa fisikotik aztertzen duena: planetak, izarrak

eta haien mugimenduak aztertzen ditu, ikuspegi tekniko eta egiaztagarritik. Astrologiak, aldiz, zerua ikuspegi sinboliko eta gizatiar batetik interpretatzen du. Ez du ezer zientifikoki frogatu nahi, baizik eta gure prozesu pertsonalak, emozioak, ereduak, talentuak edo eraldaketa-uneak ulertu nahi ditu. Biek zerura begiratzen dute, baina batak teleskopiotik egiten du, eta besteak arimatik.

Noiz hasi zinen mundu honetan? Betidanik kezka handia izan dut ulertzeko nor naizen eta zein den nire lekua munduan. Barnebilaketa horrek gogoeta- eta ikaskuntza-bide askotatik eraman nau. Duela sei urte inguru, bilaketa horrek astrologiako ikastaro batean izena ematera eraman ninduen, itxaropen handirik gabe. Hala ere, pixkanaka-pixkanaka astrologiak erakusten zidan guztiaz maitemintzen joan nintzen. Pandemian zehar, oso dei gogorra sentitu nuen, bihotzean nuen zerbaitek bultzatu ninduen serio hartzera eta benetan sakontzera. Geroztik, etengabe ikasi, ikertu eta lagundu ditut beste pertsona batzuk hain bide eraldatzaile honetan.

Zergatik erabaki zenuen Galdakaon kontsulta bat irekitzea? Nire inguruan tresna hau besteekin partekatzeko espazio bat sortzeko unea zela sentitu nuen. Gainera, leku honek indar berezia du niretzat. Hazteko eta garatzeko leku aproposa iruditzen zait, baita beste pertsona batzuk beren buruarekin konektatzera etor daitezen ere, giro seguru eta hurbilean.

Zer lortzen dute bisitatzen zaituztenek? Batez ere, argitasuna eta autoezagutza. Askotan etortzen gara zalantzekin, blokeoekin edo galduta egotearen sentsazioarekin, eta astrologiak

laguntzen du argia jartzen lehen nahastea baino ez zegoen tokian. Traumak, eredu inkontzienteak, talentuak, trebetasunak, lo potentzialak eta orainaldiko edo etorkizuneko une giltzarriak aztertzen ditugu. Elkar hobeto ulertzeko eta kontzientzia handiagoz bizitzeko gida bat da, funtsean garenarekin lerrokatuta. Mugimendu eta aldaketa kolektibo handiko une bat bizi dugu, non antzinakoak jada ez duen funtzionatzen eta berria oraindik itxuraldatzen ari den. Testuinguru horretan, astrologia edo psikologia bezalako tresnak funtsezkoak bihurtzen dira: ez bakarrik sendatzeko edo erabakiak hartzeko, baita sakonki ezagutzeko eta munduan nor garen jakiteko ere. Zenbat eta kontzienteagoak garen gizabanako gisa, orduan eta aukera gehiago ditugu, apurka-apurka, partekatzen dugun mundu hau eraldatzeko. Eta hori hasten da eseri, elkarri entzun eta elkarri zintzotasunez eta maitasunez begiratzen ausartzea bezain gauza sinple eta gizatiar batetik.

Jarduera gehiago eskainiko dituzu kontsultan? Bai, prestakuntzak prestatzen ari naiz, pertsonek astrologia beren jaioterritik ikasteko aukera izan dezaten, espazio irisgarri eta hurbil batean. Ideia da ez dadila soilik teoria izan, baizik eta autoezagutzarako eta hazkunde pertsonalerako tresna bat, non bakoitzak bere mapa esploratu ahal izango duen sinbolikotik eta bizipenetatik. Gainera, irailetik edo urritik aurrera, meditaziotopaketekin hasiko gara. Gelditzeko, arnasa hartzeko eta gure barne-munduarekin berriz konektatzeko espazioak izango dira. Une hauen garrantzian sakonki sinesten dut: gorputzera itzultzen laguntzen digute, orainera, eta benetan entzuten. Hortik, ohiturak eralda ditzakegu, nola gauden jabetu eta benetan garenera hurbildu. •

Gure berbaz

MANU ETXEBARRIA AYESTA

Elaia gurean

Enara edo elaia laguna da gurean. Afrika aldetik etorten da uda aurrean eta gurean bizi udagoienerarte. Txori berezia da. Habia etxe inguruetan egiten dau, teilatuko hegalpean, etxearen atarian eta inoiz barruragoan be, pasoa euki ezkero. Habia finkoa da, beti etorten da habia bardinera, lehenengo arra eta gero emea sendi barria sortzeko. Etxe inguruan kokatzen dan elaia pertsonen lagun lez hartzen da eta errespetatu be halan egiten dogu. Eta nondik hori? Ba, baleiteke herri-esaunda honek zerikusia eukitea. Aitu. «Behinola, arranoak elaia eta erlea bialdu ei ebazan zeinen odola dan gozoena jakiten. Erlea hasi zan bere ezpia sartzen animalia guztiei, pertsonari be bai. Eta ene! Gozoena pertsonarena. Orduan elaiak, pikakada batez mihia apurtu eutsan erleari zein arranoari egia kontatu. Itzuli eta arranoak erleari erantzuna eskatu eutsanean, erlea, ahoa askatu ezinik, «biz-biz-biz»-ka hasi jakon. Arranoak hots hori entzutean esan ei eutsan bere buruari: argi jagok, hots hori sugeak egiten jok, orduan, odolik gozoena sugearena dok». Horregaitik ba arranoak, besteak beste, sugeak jaten ditu. Eskerrak! Harrezkero lagun zakioz dabilz pertsona eta elaia.

Euskaraldia 2025 ekimenaren balorazioa

Maiatzaren 22an amaitu zen Euskaraldia eta egun gutxitan burutu du balorazioa Galdakaoko talde eragileak. Izen emate datuak hobeak izan dira, baina batzordearen funtzionamenduan eta ariketa sozialaren gizarteratzean hobetu beharrak markatu dituzte.

AEK erakundeko Jon Olea eta Galdakaoko Udaleko Hezkuntza eta Euskara unitateko Jon Agirresarobe aritu dira dinamizatzaile lanetan. Talde eragilean ondoan izan dituzte Galdakaoko 12-13 herritar. Bilerak ez dira jendetsuegiak izan, eta etorkizunera begira euskara eragileen herriko bilgune bat nola egituratu pentsatzeko balio izan du Euskaraldiaren balorazio saioak.

138 entitatek eman dute izena, 2020 eta 2022 edizioetan baino gehiagok. Entitateen %69 enpresa edo elkarte txikiak izan dira, 0 eta 10 kide artekoak. Merkataritza establezimenduak izan dira hamarretik lau, ostalaritzakoak hamarretik ia hiru. Herriko elkarte ia denek ere parte hartu dute Euskaraldiaren edizio honetan.

Batzorde eragilearen oniritziarekin zazpi azpi-talde sortu herrian alorrez alor hizkuntza ohituren aldaketak diseinatzeko: euskaltegiak, ikastetxeak, kultura eta emakume taldeak, kirol taldeak, Udala eta alderdiak, gazteak eta merkataritza zein ostalaritza establezimenduak. Zenbait azpi-taldetan bilera jarraiak egin dira eta ekimen interesgarriak sortu dira: euskara ikasleen elkar ezagutza eta motibazio saioak eta merkataritza eta ostalaritza entitateetan egin den lanketa nabarmendu nahi dituzte.

Norbanakoen datuek ere gora egin dute, 1810 herritarrek eman baitute izena. %46k online galdetegiaren bidez egin du, erdiak baino gehiagok hiru hilabetez zehar herrian jarri diren informazio puntuetan eta kutxetan eman du. Euskaraldian parte hartu duten 3tik 2 emakumeak dira, herri batzordeko kide gehienak bezala. Adina aztertuta, 36-45 tartea da izen emate gehien bildu duena. Gazteen izen-ematean hutsunea sumatu du talde eragileak eta etorkizunean ezinbestekoa izango da gazteen hizkuntza ohituretan eragiteko formulak lantzea.

Ahobizi izan dira izena eman dutenen hiru laurden. Batzordearen ustez datu horrek ez du Galdakaoko errealitate soziolinguistikoa erakusten. Antolakuntzatik ez da rolak norbere borondatearekin lotzen asmatzen, gaitasunari edo norbere curriculumarekin lotzen ditu herritarrak ahoa edo belarria. Hautu okerren ondorioz ariketa sozialak zentzua eta funtzioa galtzen du. Pedagogia egiteko modu berriak behar direla uste du herri batzordeak.

Informazio gehiago: hezkuntza-euskara@galdakao.eus • 944010540

Gorka Urbizu Galdakaon

ARGAZKIAK: GAIZKA PEÑAFIEL / ARGAZKI GUZTIAK: BINKE.EUS

Mundutik Galdakaora euskara tarteko

Venezuela, Nicaragua, Sevilla, Valentzia eta munduko beste hainbat tokitatik etorritako lagunak batzen dira astero

Galdakaoko udal euskaltegian, A1 mailako klasean. Ikasturte amaiera aprobetxatuz, haiekin izan da BINKE eta hizkuntza ikasteko prozesuan bizitakoaren inguruan hitz egin digute ikasleek.

Ikasteko nahiko zaila den hizkuntza dela diote askok euskararen inguruan. Beste hizkuntzekin lotura ez izateak eta hain ezberdina izateak neketsuagoa egiten du askorentzat prozesua. Hiztegia, aditzak, baldintzak... Hainbat dira zailtasunak.

Galdakaoko udal euskaltegiko A1 mailako —hasiera mailako— ikasleentzat ordea, euskara ikastea hautua eta jarrera da. «Batzutan behartuta etortzen dira hasieran, lan edo ikasketa kontuengatik, baina benetan talde honek duen jarrera bikaina da, gure hizkuntza asko errespetatzen dute eta maitatzen hasi dira», dio Ainhoa Uriartek, talde honen irakasleak.

Hamabi ikasle inguru batzen dira udal euskaltegian astelehen, martitzen eta eguaztenetan, 19:00etatik 21:00etara, eta BINKE haietako hamarrekin izan da eskola batean, ikasle hauen errealitatea gehiago ezagutzeko asmoz.

Maitasuna abiapuntutzat. Luisma Molina Valentziakoa da, eta duela hogei urte heldu zen Euskal Herrira. Euskal kultura eta horrenbestez euskara maite duela aitortu du, eta hain zuzen, maitasun kontuengatik hasi zen euskara ikasten gaur egun Usansolon bizi den valentziarra: «Nire bikotea erizaina da eta lanpostua hobetzeko euskara ikasten hasi zen. Eta esan nuen, ba ni ere hasiko naiz, horrela prozesuan laguntzeko aukera izan dezaket!». Gainera, herrialde batera heltzen zarenean hango ohituretan murgildu behar zarela argi du Luismak. «Euskara da hemengo tradizioen oinarrietako bat da eta niri euskal kultura asko gustatu zait hasieratik», azaldu du ikasleak.

Saharatik Arrigorriagara etorritako Oulad Brahim da jarrera honen beste adibideetako bat. Talde honen ikasle maitatuenetako bat dela antzematen da haiekin hitz egitean eta bere jarrera positiboa azpimarratu du irakasleak. «Nire bikotea euskalduna da eta nik ere euskara ikasi nahi nuela erabaki nuen. Gainera, oso polita iruditzen zait hizkuntza eta hau inguratzen duen guztia: aldarrikapena, kultura...», azaldu du ikasleak.

Errespetua erakutsiz. Omaira Diazek aldiz, Galdakaon bizi den basauritarrak, oposizioak egiteko eman zuen izena euskaltegian baina prozesuaz haratago, euskara gustoko duelako jarraitu du ikasten: «Egia da hasieran lana lortzeko etorri nintzela euskaltegira, baina benetan asko gustatzen zaizkit eskolak eta euskara ikastea honezkero ez da beharra, baizik eta nik nire kabuz hartutako erabakia». Hautua da ere Maria José Corpasentzat. Sevillakoa

da baina pandemian Usansolora etorri zen bizitzera lan kontuengatik, eta geratu da. «Asko gustatzen zait hemengo kultura eta Luismak esan duen bezala, uste dut herrialde batera heltzen zarenean oso aberasgarria dela bai zuretzat eta baita zure ingurukoentzat ere ohituretan murgiltzea. Eta nola ez, hizkuntza ezberdinak dituzten herrialdeetan, ba hauek ikastea», nabarmendu du emakume andaluziarrak.

Errespetua erakutsiz. Zaragozatik Galdakaora heldu zen Laura Lain gazteak ere argi du zergatik hasi zen euskara ikasten: «Galdakaon bizi naz, eta hori izan da arrazoi nagusia. Hemen bizi banaiz, hemengo hizkuntza ikasi behar dut».

Oposizio bat prestatu nahi zuelako eman zuen izena ordea euskaltegian Algortakoa den baina Galdakaon bizi zen Alasne Gonzalezek. Tomas Sanchez bilbotarrak

ordea, lan finkoa du duela urte askotik eta orain hartu du hizkuntzan berriz murgiltzeko erabakia. «Euskara ikasi nuen txikitan baina guztiz ahaztu zitzaidan eta pena handia da. Horregatik, berriz gurea den hizkuntza erabiltzeko nahia sentitu eta ikastera jarri nintzen», dio ikasle bilbotarrak.

Galdakaoko ostalaritzan ezaguna den Ernesto Vega da talde honetako beste ikasleetako bat. La Habanan jaio zen eta duela 28 urte jaioterria atzean utzi eta bere emazte galdakoztarrarekin heldu zen gure herrira. Berarekin hitz egin zuen BINKEk iaz eta «pena handiz» esan zuen ez zekiela euskaraz baina ikasteko asmoa zuela, «noiz izango den ez dakidan arren». Aurten heldu da momentua eta «oso pozik» dago kideekin batera gure hizkuntzan murgiltzen. «Gainera zorte handia dut, etxean asko laguntzen didatelako», dio Urkiko tabernariak barrezka.

Institutuko ikasle birekin amaitu dugu aurkezpenen txanda: Maite Bonet eta Rebeca Padilla. Azken hau Nicaraguakoa da baina Galdakaon bizi da gaur egun eta euskaltegian izena eman du etorkizunerako behar izango duelako. «Rebeca oraindik ez dago behartuta euskaraz ikastera ikastolan baina bera eta bere familia kontziente dira etorkizunerako ezinbestekoa izango dela. Euskaltegia aurreratu eta modu errazago batean ikasteko espazioa dela uste dute», dio Uriarte irakasleak.

Venezuelatik Galdakaora heldutako Maite aldiz, behartuta dago eskolan euskara ikastera eta euskaltegiko eskolak erabiltzen ditu bere maila hobetzeko. «Ez du zerikusirik institutuan egiten dugunarekin, hemen errazagoa da, nire kideek nire antzeko maila dutelako eta gauzak hobeto azaltzen direlako», dio gazteak.

Euskara, integratzeko tresna. Arrazoi ezberdinak direla medio hasi ziren euskara ikasten, baina denak ados daude euskarak ematen dienaren inguruan galdetzean: «Euskarak gure herrietan murgiltzeko aukera eskaintzen digu».

Ouladek adibidez, bera mugitzen den giroetan oso erabilgarria dela azpimarratu du. «Nik askotan parte hartzen du euskaraz hitz egiten den ekintzetan eta pixkanaka bada ere, ulertzen joatea oso pozgarria da niretzat», dio.

Luismak ere orain euskarazko kantak eta kultura orokorrean hobeto ulertzeko aukera duela nabarmendu du. «Sevillakoa izanda euskara ikasten ari naizela esaten dudanean, oso erantzun positiboa jasotzen dut gehienetan eta lehenengo hitza euskaraz egitea eskatzen diot jendeari, kalean ere erabiltzen hasteko», dio Maria Josék.

Lexikoa, zailena. Bat datoz ere ikasle guztiak hizkuntzaren alderdi zailena aipatzean: lexikoa. «Hiztegia guztiz ezberdina da, ez gaude batere ohituta, eta horrek esfortzu handiagoa eskatzen digu. Baina pixkanakapixkakana ikasten goaz», diote, irakasleak ematen dituen erraztasunak aipatuz. «Egia da hizkuntza berri bat ikastea ez dela erraza, baina giro honetan egiteak asko errazten du prozesua. Askotan nagitasuna ematen digun arren, batez ere ordutegiarengatik, pozik gatoz klasera», adierazi dute.

Euskaltegitik kanpo. Eskolatik kanpo ere ekintzak egiten

Sevillakoa izanda euskara ikasten ari naizela esaten

dudanean,

oso erantzun positiboa jasotzen dut

dituzte, eta Galdakaon euskararen alde antolatzen diren jardueretan parte hartu ohi dute: «Ainhoak asko animatzen gaitu gelatik kanpo ere euskara erabiltzera eta ekintzak egiteak asko laguntzen digu kalera ateratzen eta lotsa kentzen pixkanaka».

Jarrera mantentzea. Jarrera hau denboran mantentzea eskatu die irakasleak eta Galdakaoko Udalak zoriondu egin ditu euskara hizkuntza ofiziala ez den lekuetatik etorrita — edo udalerrikoak izanda ere, hainbat arrazoirengatik euskara ikasteko aukerarik izan ez dutenak—, gure hizkuntza ikastea erabaki duten pertsonak. «Ahalegin hori ezinbestekoa da gure hizkuntzaren etorkizunerako, eta euskara zaintzeko eta sustatzeko dugun konpromisoaren isla da. Udal gobernu honentzat, funtsezkoa da euskara ikastera animatzen direnek ahalik eta toki gehienetan erabiltzea ere bai, alegia, ikastea eta ikasten duten hori erabiltzea. Beren dedikazioa gure hizkuntzaren iraunkortasunaren eta hazkundearen bermea da. Halaber, euskara ama-hizkuntza izateagatik edo eskolan edo euskaltegian eskuratzeagatik euskara beren bizitzako esparru guztietan erabiltzea sustatzen jarraitzen duten pertsona guztiak aitortu eta zoriondu nahi ditugu. Eguneroko ahalegina funtsezkoa da euskarak gure kultur nortasunaren motorra izaten jarrai dezan. Azkenik, euskaltegietako irakasleei eskerrak eman nahi dizkiegu. Beraiek dira, dedikazio eta pasioz, euskarak bizirik jarraitzea eta belaunaldiz belaunaldi transmititzea ahalbidetzen dutenak», adierazi dute Udaletik.

Integratzeko laguntza . Ikasleek haien aldetik instituzioen laguntza eskertu dute, batez ere dirulaguntzei dagokienez, baina erraztasun gehiago eskatzen diete ere: «Adibidez jende askoz gehiago animatuko litzateke ikasturte amaieran dirua bueltatu baino, hasieran ez bada kobratzen, edo beste modu batera eginda. Kanpotik gatozenok batez ere zailtasun asko ditugu hasieran eta ekonomikoki ere ez da erraza izaten herri berri batera heltzea».

Maitek eta Rebecak aldiz, haientzat bereziki garrantzitsua den eskaera bat egin dute: «Hemen nahiko zaila da luzetik sortutako kuadrilla batean sartzea, baina gazteei eskatzen diegu guri aukera bat ematea. Gu etengabe saiatzen ari gara integratzen eta hemengo ohituretan murgiltzen, baina haien laguntza behar dugu ere. Enpatia pixka bat baino ez dugu eskatzen, guztiontzat aberasgarria izan daitekeelako harremanak estutzea». •

Santiago Amillano Martinez Galdakao, 1959

Argazkigintzak oso gaztetatik erakarri ninduen baina urte haietan ez zen orain bezain erraza. Orain edozeinek du kamera bat baina nik 15 urte bete arte itxaron behar izan nuen. Ondoren argazkigintza familiari eta oporretako argazkiei mugatu zen niretzat, jubilazioa iritsi eta praktikari berriz heldu nion arte. Orduan, 2017an, Click eta Click sortu zen eta ez nuen asko pentsatu elkartearekin bat egitean. Argazkigintzaren espezialitate asko gustatzen zaizkit, baina batez ere kalea eta kirola. Kaleko argazkigintzan, besteak beste, Cartier Bressonek, Robert Frankek Joel Meyerowitzek, Erik Kimek edo Guido Klumpek inspiratzen naute eta kirolekoan aldiz, Felix Sanchez Arrazolak eta Jaime de Diegok.

Ibilaldia Galdakaon

ARGAZKIAK: ANDER ELORDUI / ARGAZKI GUZTIAK: BINKE.EUS

Galdakao Futbol Taldeko beteranoak, txapeldun

Bizkaiko Beteranoen IV. Liga irabazi dau Galdakao Futbol Taldeak, ligako azken partidan Ugeragaren kontra 5-2 irabazi ostean, Erik Perezen hiru gol eta Imanol Amuriza eta Omer Amarikaren banagaz. Ligako lehen postuan 36 puntugaz amaitu dabe galdakoztarrek, Lemoharrobi eta Umore Ona taldeen gainetik. Informazio gehiago: BINKE.EUS.

Selektibitatean onenetakoak

Ekainaren 3tik 5era unibertsitatera sartzeko hautaproba egin eben EAEko ikasleek eta Bizkaiko emaitza onenetakoak galdakoztar bik lortu ebezan: June Dieguezek —Bizkaiko onena— eta Uxue Vallek.

Maria Casillasen errekor barria

Maiatzaren 31n V. Jose Luis Cepeda Abiadura Saria antolatu zan Getxon eta honetan Maria Casillasek Europako errekorra hautsi eban 4×50 errelebo master kategorian, bere hiru taldekideekaz batera.

Carregal,

Bizkaiko txapeldun barriz

Bizkaiko lau eta erdiko txapeldun barria da Gaizka Carregal galdakoztarra. Finala Derion jokatu eban ekainaren 6an, Unax Ramirez sopeloztarraren kontra.

Umore Ona taldearen igoera

Ekainaren 14an denboraldiko azken partida jokatu eban Umore Ona B talde usansolotarrak eta 0-0 berdindu eban Union Sporten kontra. Emaitza honi esker, Lurraldeko 2. Mailan jokatuko dabe hurrengo denboraldian.

Amarika eta Zuluaga, hirugarren

Paule Amarika eta Laida Zuluaga galdakoztarrek hirugarren postua lortu eben hondartza-boleiboleko Emakumezkoen 17 Urtez Azpiko Euskadiko Txapelketan.

Argazkigintza txoko barria

Herritarrek argazkilaritzagaz lotutako jarduerak egiteko proiektu bat garatzeko egindako proposamenetik abiatuz, Argazkigintza Txokoa gune barria estreinatu dau Galdakaok.

Kriminologia

Elkargo barria

Hainbat urtetako aldarrikapenaren ostean, Kriminologiaren Euskadiko Elkargo Ofiziala eratu da lehenengoz. Prozesuan Aitziber Bilbao galdakoztarrak parte hartu dau.

Euskal eskola publikoaren jaian

Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren 32. edizioa ospatu zan ekainaren 1ean Urduñan eta milaka pertsona batu ebazan ospakizunak. Parte-hartzaileen artean 18 familia galdakoztar izan ziran. Informazio gehiago ezagutu BINKE.EUS-en.

Mardaras eta Ostolazari omenaldia

Umore Ona talde usansolotarrak denboraldiko azken partida jokatu eban maiatzaren 25ean, Meatzetan. Partidaren ostean Gorka Mardaras jokalaria eta Joseba Ostolaza entrenatzailea omendu ebezan.

Loroño, Šamorínerako sailkatuta

Joseba Loroñok Challenge Salou 2025 triatloi txapelketan parte hartu eban maiatzaren 11n eta bigarren postua lortu eban. Honi esker, 2026an munduko Šamorín triatloi txapelketan parte hartzeko sailkatu zan.

García de Eulate zendu zan

Galdakaon udaltzain 1982. urtetik aritutako Fernando García de Eulate hil zan uztailaren 5ean, 63 urte ebazala, gaixotasun larri baten ondorioz.

Diaz, Espainiako txalpeldun

Maiatzaren 24 eta 25ean Espainiako Petanka Txapelketa antolatu zan Villares de la Reina herrian eta honetan parte hartu eban Sara Diazek. Galdakoztarrak lehiaketa irabazi eban dupleta kategorian bere taldekideekaz batera.

Hernandez eta Doncelen dominak

Itxaso Hernandezek eta Leire Doncelek brontzezko dominak lortu ebezan Espainiako Taekwondo Txapelketan, banaka eta hirukote sinkronizatu modalitateetan, hurrenez hurren.

Ikasleak, ingurumenaren alde

Ingurumenaren Nazioarteko Egunaren harira, Eskola Agenda 2030 egitasmoan parte hartzen daben herriko ikasleei harrera egin eutsen Galdakaoko Udalak.

Joaldunak Usansolon

ARGAZKIAK: ANDER ELORDUI / ARGAZKI GUZTIAK: BINKE.EUS

Binke.eus

Paperetik harago, hauek dira Binkeren webgunean irakurrienak!

Maiatzaren 31ko goizaldean «nahita eragindako sutea» gertatu zen Meatzetako eskola esparruan eta kalte material handiak eragin zituen.

Eskualdeko jaietatik Galdakaora eta

Usansolora bueltatzeko autobus

zerbitzua martxan dago eta azaroaren 29ra arte luzatuko da.

Cartagenan izan ziren Galdakao Futbol Taldeko beteranoak eta han aritutako Jose Carlos Trasante jokalari ohia omendu zuten.

Itziar Atienza aktore galdakoztarra 'Desagertuta’ telesail berrian aktore dabil, Gorka Otxoa, Ane Rot, Jon Olivaresekin batera, besteak beste.

Tropa faxistek Galdakao bonbardatu zutenetik 88 urte bete ziren maiatzaren 19an eta biktimak omendu zituzten egun horretan.

Gure herrietako aktualitatea:

Binke TV

Hauek dira argitaratutako azken bideoak Binkeren sareetan!

Leidu Irakurketa Taldearen txokoa

Zoriona, edo antzeko zerbait Elkar, 2024 Karmele Mitxelena Etxebeste

Eguzkia nora, zapiak hara». Uda ate joka dagoen honetan, beste proposamen labur bezain sakonarekin datorkigu ekaina; Kritikaren saria jaso duen Karmele Mitxelenaren 'Zoriona, edo antzeko zerbait' nobelarekin, hain zuzen ere.

Protagonista alargundu den emakume bat da. Bere gizonak bere buruaz beste egin du. Heriotza bide «berezi» horrek sortuko dizkion ezinegonak agertuko zaizkigu liburuan: arrazoiak ulertu nahia, psikologikoki eragin diona, egoerari aurre egin beharra… Mediterraneo aldean egingo duen egonaldian, doluaren zamak atzean utzi nahiko lituzke, bizitzari berriz egin irribarre, bizitza berri bati esan ongi etorri.

Bidaia fisiko eta psikologiko bat dakarkigu eleberri labur eta hunkigarri honek, giltzarri diren betiko gaietan pausalekuak eginez: maitasuna, heriotza, seme-alabak…

Karmele Mitxelenaren esanetan «hitz egiten ez diren tabuez hitz egitea garrantzitsua da, heriotzaren aurrean dugun jokabidea, erruak, sentimenduak… plazaratzea ezinbestekoa da, normala baita horrela sentitzea».

Goza dezagun hain sentsiblea den nobela honen irakurketarekin, lagungarria izango baitzaigu heriotzaren inguruan hausnartzeko.

BINKE

Proiektu honetarako lanean:

Argitaratzailea: Aitu elkartea.

Zuzendaria: Jon Gomez Garai.

Erredaktorea: Irati Alonso García.

Irudia eta sareak: Naiara Perez de Villarreal.

Argazkilariak: Ander Elordui eta Peio Zamalloa.

Batzorde Orokorra: Gaizka Uriarte, Ixone Muñiz, Leire Zamalloa, Ainara G. Goitiandia, Beñat Armentia eta Iñigo Larrea.

Ekarpen taldea: Joseba Uranga, Igor Amarika, Jaime Zubero, Asier Balentzia, Leire Eskabel, Ainhoa Uriarte, Aitor Zelaia eta Unai Atutxa.

Ilustratzailea: Karmele Gorroño, Irrimarra.

Inprenta: Comeco Gráfico, Zamudio.

Banaketa: Joal Express eta Correos.

Hilero banatutako ale kopurua: 14.000.

Lege Gordailua: BI-41-2016

ISSN: 2444-9385

Proiektu hau posible egiten

dute:

Ohiko kolaboratzaileak: Manu Etxebarria, Aitzol Altuna, Estibaliz Apellaniz, Joanes Urkixo, Yayone Altuna, Irati Bediaga, Julen Gabiria, Gotzon Barandiaran, Nerea Urgoiti, Josi Basterretxea, Xabier Valencia, Nagore Ferreira Zamalloa, Edu Olea eta Bego Martinez.

Elkarte laguntzaileak: Ganguren Mendi Taldea, Burtotza Mendi Taldea, Andra Mari Dantza Taldea, Galdakao Gogora, Etxerat, Usansolon Euskaraz, Euskaraldia, Click&Click elkartea, Leidu taldea eta Bagabiz euskara elkartea.

Argazkilari kolaboratzaileak: Jabi Rojo, Gotzon Almaraz eta Julio Legarretaetxebarria.

Webguneko laguntza: Aitor Espinosa eta Naiara Perez de Villarreal.

BINKEk ez du bere gain hartzen aldizkarian adierazitako iritzi edota esanen erantzukizunik.

Harremana:

680 74 32 11 info@binke.eus

Jarraitu BINKEren edukiak zure gustuko sarean!

Babesle ofizialak:

Elkarlaguntza astea

Ekainak 20, barikua

Herriko Bentan

18:00 ‘Etxebizitza guztiontzat, negozioa borrokatu! hitzaldia’, Etxebizitza Sindikatua Sarearen eskutik

20:00 Pantx Records pintxada

Ekainak 21, zapatua

Bekean

12:00 ‘Bekeako ortua’ hitzaldia

15:00 Bazkari komunala

17:00 Serigrafia tailerra

20:00 Udako solstizio sua

San Juanak

Ekainak 22, domeka

Usansolo

12:00 Saukuaren ibilbidea, Unkina plazan

Ekainak 23, astelehena

Galdakao

19:00 San Juan sua, musika, tailerrak, aurpehi margoketa eta txokolatada, Aperribaiko frontoian

19:30 Kalean Tolosako fanfarria, Muguruko landan

22:00 San Juan sua, umeentzako ekintzak eta erromeria

Santi Brouard enparantzan, Andra Mari Dantza Taldearen eskutik

22:30 Dantza ikuskizuna eta txalaparta, Muguruko landan

22:45 San Juan sua eta txokolatada Muguruko landan, Zizpa

Gazte Asanbladak antolatuta

Gorosibai

18:00 Hasiera

19:00 Dj Kaktus diskoteka

21:30 Sua

Usansolo

Unkina plazan

17:00 Saukuaren ukendua prestatzea

17:30 Ludotekako eskulan tailerrak

19:30 Txistorrada

20:00 Txondor piztea

Irakurketa taldea

Ekainak 30, astelehena

Zoriona, edo antzeko zerbait

18:30 Peña Santa Cruzen

Urretako jaiak

Ekainak 20, barikua

16:30 Aurpegiak margotzea eta eskulanen tailerra

17:30 Hi selfie

17:45 Sukaldaritza eta herri kirolak

19:00 Pregoia: Urretaldeko emakume ekintzaileak

19:00 Txosnak irekitzea

19:00 Soka Batukada kale animazioa

19:30 Sardina herrikoia

20:00 Mozoilo Irratiaren zuzeneko emanaldia

20:00 Musika: Versus orkestra

01:30 Bingoa eta ustekabeko emanaldi berezia

Ekainak 21, zapatua

11:00 Urreta eskolako I. Futbol Txapelketa

11:00 Maximo Moreno Musika Eskolako abesbatza

12:00 Urretaldeako I. Partxis Txapelketaren finala

12:00 Txupiponpak

12:30 Putxeren IV. Lehiaketan izen-ematea

13:00 Rally Poteoa

13:00 Kalejira: Da Capo Musika Banda

13:00 I. Rana txapelketa, Urretako parkean

14:00 Putxeren aurkezpena eta sari banaketa

16:00 Mus txapelketa

17:00 Patata tortillen XI. Lehiaketan izena ematea

17:00 II. Futbolin Txapelketa

18:30 Tortillen aurkezpena eta sari banaketa

19:00 Kalejira eta animazioa tabernetatik

19:30 Txokolatada

20:00 Musika: Amaiurtxu

23:30 Quinn DJ+Viktor Kordoba DJ+Tracy DJ

Ekainak 22, domeka

11:00 Artisau azoka

12:00 Kalejira eta animazioa tabernetatik

12:00 Motor show erakusketa

12:00 Haurrentzako jolasak

13:00 Rally Poteoa

13:00 Galdakaoko Ad Libitum Txistu Banda

13:00 Meza

13:00 Paella lehiaketaren XI. edizioan izena ematea

14:30 Paellen aurkezpena eta sari banaketa

15:00 Herri bazkaria

16:00 Apar jaia

16:00 Motor show erakusketa

16:00 Lisker taldearen erromeria

Ekainak 23, astelehena

16:30 Aurpegi margoketa eta eskulanak

18:00 Soka batukada kale animazioa

19:00 Talde lokalen kontzertuak

21:00 Rally Poteoa

21:00 Debaresen kontzertua

22:30 San Juan sua eta sorginkeria errituala

Kirola

Ekainak 21, zapatua

Kalistenia jardunaldia

17:00 Plazakoetxeko kalistenia parkean

Mendia

Ekainak 22, domeka

Kurtzeberri (1.112 m)-Aranguren(1.149 m)

08:00 Udaletxearen ondoan

Ekainak 28-29

Linza Chinebral de Gamueta(2.329m)Ezkaurre( 2.045m)

07:00 Izen-ematea zabalik

Uztailak 6, domeka

Oriñon-Peña Candina-Liendo-Laredo

08:00 Udaletxe ondotik

Ikusmena eta entzumena Bizitza gehiago ematen diegu zure zentzumenei

Juan Bautista Uriarte, 19. GALDAKAO

Telefonoa: 94 456 59 54

WhatsApp: 688 856 690

Hauetan ere bagaude!

ikusmen eta entzumen zentroa

za plazan eta Romualda Zuloaga plazan
RPS
07/21
Joana
Miguel
D.O.O y Audioprotesista

Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.