BINKE 102 martxoa 2025

Page 1


«Niretzat

ametsa da Athletic Clubeko jokalaria izatea»

102. zenbakia • 2025eko martxoa
UNAI SANCHEZ ATHLETIC CLUBEKO JOKALARIA

«Kirolak lagun berri asko egiteko aukera eskaini dit »

TESTUA: IRATI ALONSO GARCÍA

ARGAZKIAK: JON GOMEZ GARAI ETA UNAIREN FAMILIA

Igeriketan, futbolean, arraunean, pianoa jotzen, mendi irteeretan... mila saltsatan murgilduta dago Unai Sanchez galdakoztarra. Down sindromearekin jaio zen baina horrek ez dizkio oztopoak gainditu eta kirolaz eta beste hainbat jardueraz gozatzeko gogoak kendu. Gaur egun Astrabuduako Futbol Taldean jokatzen du, eta aldi berean Athletic Clubekin Genuine ligan. Zurigorriekin asteartetan entrenatzen du Lezaman eta saioetako batean egoteko aukera izan du BINKEk. Han Unai eta bere anaia Enekorekin hitz egin dugu, besteak beste, talde zurigorrian egotearen esperientziaz eta praktikatzen dituen beste kiroletaz.

Noiz hasi zinen futbolean? Modu jarrai batean duela hiru urte hasi nintzen Astrabuduako Futbol Taldean. Horren aurretik beste kirol batzuk probatu nituen, hockeya esaterako, baina Euskal Herriko Down Sindromearen Fundazioak areto futbolean aritzeko talde bat sortzeko aukera eman zuenean honetan izena eman nuen. Beti jolastu dut futbolera Galdakaon, lagunekin, nire anaiarekin... eta orain bi talde uztartzen ditut: Astrabuduakoa eta Athletic Club Genuine.

Nola sortu zen Athleticen jokatzeko aukera? Bost edo sei talde daude Bizkaia mailan adimen-desgaitasuna duten gazteekin jokatzen dutenak, Astrabuduakoa barne, eta hauetan parte hartzen dutenei Athletic Cluben Genuine taldean jokatzeko aukera eskaintzen zaie. Talde bakoitzeko bost edo sei jokalarik parte hartu dezake denboraldi bakoitzean talde zurigorrian eta aurten Astrabuduako Futbol Taldetik nik izan dut aukera hau, beste lagun batzuekin batera. Hasieran dudak nituen, Athleticekin asteartetan entrenatzen delako eta nik egun horretan igeriketa nuelako. Baina behin

Lezamara heltzean, duda horiek guztiz ezabatu ziren. Athleticen jokatzeko aukera izatea izugarria da niretzat.

Zelan joan dira Genuine ligan orain arte jokatutako partidak? Genuine ligak lau fase ditu eta taldearen erdia, 16 jokalari, joaten da bakoitzera. Nik adibidez Tarragonan antolatu zen lehen fasean parte hartzeko aukera izan nuen eta niretzat oso esperientzia polita izan zen. Lagunekin bidaiatzea, beste taldeetako jokalariak ezagutzea... Hirugarrenera ere bidaiatuko dut, maiatzean Burgosen antolatuko dena. Gogo handiekin nago.

Lezaman entrenatzen duzue, berezia izango da zuentzat, ezta? Noski. Niri betidanik gustatu zait Athleticen partidak ikustera joatea, mutilenak zein neskenak, eta haiek entrenatzen duten instalazio berdinetan egoteko aukera izatea oso berezia da guretzat. Athleticeko jokalaria izatea ametsa da niretzat eta oso harro nago.

Sarritan ikusten dituzue lehen taldeetako jokalariak?

Athleticek Garatuz programa jarri zuen martxan eta honen baitan klubaren beste taldeetako jokalariekin entrenatzen dugu batzutan, esperientziak elkarbanatzeko helburuz. Programa honetan lehen taldeetako jokalariek parte hartzen dute ere eta batzutan haien bisitak jasotzen ditugu entrenamenduetan. Yuri Berchiche eta emakumeen taldeko jokalariak etorri dira adibidez.

Jende berri asko ezagutu duzu proiektu honi esker? Bai! Hasieran lotsa pixka batekin sartu nintzen taldean. Pasa den denboralditik oraingora ez gara berri asko sartu Athleticen Genuine taldean eta hasieran horrek apur bat lotsatu ninduen. Hala ere, nire Astrabuduako lagun batzuekin batera

Unai

Sánchez Mencía 1995, Galdakao

Eguzkibegi Ikastolan egin zituen ikasketak DBH 2. mailara arte eta ondoren

Formakuntza Profesionala ikasi zuen Otxarkoagan. Lanbideko hirugarren kurtso profesionala egiten ari da gaur egun eta bitartean hainbat kirol praktikatzen du. Euskadiko

Duatloi Inklusiboko txapeldun izan zen bera anaia Enekorekin batera eta futbolean jokatzen du Astrabuduako Futbol Taldean eta Athletic Clubekin Genuine ligan.

batera Euskadiko Duatloi Txapelketa

heldu nintzen Lezamara eta horrek egokitzapena nahiko erraztu zuen. Orain oso pozik nago taldean eta lagun

Athleticez gain, Astrabuduako Futbol Taldean ere aritzen zara. Nola uztartzen dituzu Entrenamendu egun ezberdinak daude talde bietan, beraz, ez dago arazorik zentzu horretan. Gainera, Athleticek parte hartzen duen Genuine liga lau asteburutan baino ez da jokatzen, beraz, Astrabuduakoarekin jokatzeko aukera ematen dit honek. Oso pozik nago bietan.

Beste kirolen bat praktikatzen ere ikusi zaitugu, Bai, igeriketa egiten dut eta mendi irteeretan ere parte hartzen dut, gutxi gora behera hilabetean behin. Bestalde, arraunean ere aritzen naiz larunbatetan Bilboko beteranoekin eta haiekin batera Oriora joan nintzen duela aste batzuk, 80 trainerako desfilean parte hartzera. Ikaragarria izan zen hainbeste jende nirekin batera ikustea, trainera guztiak han ikustea.

Zure anaia Enekorekin batera Galdakaon antolatu zen Euskadiko

Arraunean ere aritzen naiz larunbatetan

Bilboko Arraunlari

Beteranoekin

Duatloi Inklusiboko Txapelketa irabazi zenuen. Nolako esperientzia izan zen zuretzat? Nire anaia Enekorekin batera joaten naiz korrika egitera eta Galdakaon antolatu zen Euskadiko Txapelketan parte hartzeko aukera izan nuen. Oso emozionantea izan zen biontzat eta familia osoarentzat.

Zer da kirolak ematen dizun onena? Athleticen gertatzen den moduan, kirolak jende berri asko ezagutzeko aukera eman dit. Lagun asko ditut futbolean, igeriketan eta beste jardueretan. Gainera, niretzat oso garrantzitsua da errutina bat sortzea eta etengabe mugitzen egotea eta kirola oso aproposa da horretarako.

Denbora askorik ez duzu izango besterik egiteko baina, kirolaz gain, beste zaletasunen bat duzu? Bai, musika ere asko gustatzen zait. Musikoterapian parte hartzen dut Galdakaoko Musika Eskolan eta oso pozik nago saio hauetan, asko gustatzen zaizkit. Pianoa ere jotzen dut eta down sindromea duten beste gazteei laguntzen diet instrumentu hau jotzen, nik esperientzia handiagoa dudalako.

Ez duzu beraz, aspertzeko astirik! Ez! Kirol eta ekintza asko probatu ditut eta egia esan guztiak gustatzen zaizkit. Han eta hemen egotea gustoko dut. •

Aginke!

Errealitatetik hurbilegi dauden albiste faltsuak

«Usansoloren segregazioan ez zen nik Donald Trumpekin

izan nuen beste tentsiorik bizi»

VOLODIMIR ZELENSKI

Inoiz egon ote al da Ukrainan?

Sarean arrantzatua

Ba

al zenekien...

Euskaraldia ez dela umeei eta txakurrei bakarrik euskeraz hitz egitea?

10

AGINKEko erredakzioak 10era arte zenbatu behar du Pontzi Zabalako arrapala mekanikoei buruz txiste gehiago ez egiteko

Txiste txarra

— Tinder oso App ona da mutila aurkitzeko.

— Benetan?

— Bai, atzo zurea aurkitu nuen.

Edurne Espillaren alkatetzaren balorazioa egin dute

Hilabete pasa da Iñigo Hernandoren aitatasun baja dela eta, Edurne Espilla alkate lanetan jarri zenetik. Oposizioak bere lana goraipatu du, nahiz eta oraindik ez duen Iñigok bezain ondo motxila lepo bakarrean eramaten ikasi. BINKE-ko albisteetan aldiz, Espillak kamaran hobeto hitz egiten duela diote.

Alkatearen seme jaioberriari opariak egin dizkiote

Iñigo Hernandok udalbatzak bere seme jaioberriari eskainitako opariak eskertu ditu: EAJk Guggenheim museorako familia txartela eskaini dio, UHk Umore Ona taldearen ekipazioa, PSEk Centro Extremeñon urtebetetze-jaiak ospatzeko bonoa eta Auzoakek Barik txartela pertsonalizatua.

Kirolzale

amorratuek eskuratu dituzte kirol bonoak

Argi geratu da Udalak kaleratutako kirol bonoek harrera ezin hobea izan dutela herritarrengan eta horregatik forma onena dutenek eskuratu dituzte bono hauek, ziztu bizian ibili ez zirenek usaindu ere ez zituztelako egin.

Hilabete honetako sarituak Otsaileko saridunak

Martin Amarika Lago Alaitz Uribarri Gezuraga

Hilaren 29an Anariren kontzertua ikusteko bina sarrera irabazi dituzte!

Leire Eskabel eta Nahikari Irastorza Binkekideak Eguzkiñe Gezuraga zinegotziarekin, Udalak Ana Goitiaren bakarrizketaz gozatzeko oparitutako sarrerak jasotzean.

Zuk ere Binkekide izan gura dozu?

Eman zure babesa urteko 39 € ordainduta

Oraindik Binkekide ez bazara, eta neurri honetako lehenengo komunikabide euskalduna babestu eta sustatu gura badozu, hauek dozuz horretarako bideak:

1. Bete beheko formulario hau, eskaneatu edo atera argazki bat eta bidali e-postaz: info@binke.eus

2. Bete formularioa, moztu, eta utzi gutunazal baten, Binke izenarekin Torrezabal Kultur Etxeko atezainaren leihatilan.

IZEN-ABIZENAK:

AGIRIA:

KONTU KORRONTEA:

3. Eskaneatu zure mugikorraren QR irakurgailuarekin beheko kodea eta bete formularioa!

Bizikleta martxa iruditan

ARGAZKIAK: PEIO ZAMALLOA / ARGAZKI GUZTIAK: BINKE.EUS

Binakako Duatloia

ARGAZKIAK: PEIO ZAMALLOA / ARGAZKI GUZTIAK: BINKE.EUS

Euskara

Euskaraldiaren Hamaikakoak aurkeztu dituzte gure herriek

TESTUA: IRATI ALONSO GARCÍA

ARGAZKIAK: PEIO ZAMALLOA ETA EUSKARALDIA USANSOLO

Maiatzaren 15etik 25era antolatuko da aurtengo Euskaraldia eta martxoaren 14an egin zuten honen aurkezpena Galdakaon eta Usansolon. Herri bietako Hamaikakoak ezagutzera eman zituzten ekitaldietan eta hemen batu ditugu bakoitzeko ordezkarien izenak.

Euskararen erabilera bultzatzeko helburua duen Euskaraldia ekimena maiatzaren 15etik 25era antolatuko da aurten, ‘Elkar mugituz egingo dugu’ lemapean eta izena emateko epea zabalik dago honezkero. Webgune bitartez egin daiteke, eta baita herrietan jartzen ari diren buzoietan.

Galdakaok eta Usansolok bat egingo dute aurten ere egitasmoarekin eta herri bietan Euskaraldiaren aurkezpena egin zuten martxoaren 14an.

Galdakaon Gandasegiko arkupeetan batu ziren herritarrak eta Maria Casillas kirolari galdakoztarrak gidatu zuen saioa. Besteak beste, herritarrei Euskaraldian izena emateko deia egin zieten antolatzaileek hitzorduan zehar eta amaieran Xatiro rap abeslariak emanaldia eskaini zuen. Horren aurretik ordea, aurtengo Hamaikakoa aurkeztu zuten, emakumez osatua. «Euskararen biziraupenean eta transmisioan egindako lanak genero ikuspegia ere behar duenez, emakumeek aitortza berezia merezi dute» azpimarratu zuen Galdakaoko Euskaraldirako Herri Batzordeak.

Emakumeak, protagonistak Galdakaon. Hauek dira aurtengo Galdakaoko Hamaikakoa osatzen duten emakumeak, E-tik hasita, ezkerretik eskuinera goiko argazkian: Miren Alapont Etxaniz, Erabide elkarteko lehendakaria da eta Ahobizi gisa hartuko du parte Euskaraldian; Irati Astigarraga Santamaria, Momoak taldeko kidea eta Ahobizi gisa hartuko du parte Euskaraldian; Nahia Ferreras Legarreta, Galdakaoko bolei taldeko entrenatzailea da eta Ahobizi gisa hartuko du parte Euskaraldian; Amaiur

Uriarte Diez, Ludotekako begiralea da Argizaiko bere kideekin batera eta Ahobizi rola jokatuko du Euskaraldian; Oihana Lazpita Arana, Kilika dendako arduraduna eta Gu dendari elkarteko kidea, Ahobizi; Rebeka Vicente Carranza, Euskara ikasten ari da euskaltegian eta Urreta eskolako gurasoa da. Belarriprest izango da; Edurne Espilla Etxebarria, Galdakaoko BN alkatea eta Ahobizi gisa parte hartuko du Euskaraldian; Karmele Ormaetxea Telleria, herri mugimenduko kide historikoa eta Ahobizi gisa parte hartuko du Euskaraldian; Maite Viteri Martinez, Aperribai Auzo Elkarteko kidea eta Belarriprest gisa arituko da; Vicenta Olea Gojenola, Jubilatuen elkarteko kidea da eta Belarriprest rola izango du Euskaraldian, eta June Sanchez

Arrarte, Zizpa gazte mugimenduko kidea da eta Ahobizi gisa hartuko du

Hamaika herrikide, Usansoloko ordezkariak. Usansolon ere dozenaka pertsona batu ziren martxoaren 14ko ekitaldian eta Oihana Bartra eta Etxahun Leku bertsolariekin egindako triki-poteoaren aurretik, Euskaraldiko Hamaikakoa iragarri zuten, honakoa (argazkian batzuk falta dira): Patri Espinar, Lorea Telletxea, Laiene Etxezagarra, Alex Estibez, Josu Grandibal, Iñaki Olano, Edurne Ojanjuren, Nagore De la Torre, Monika Olazabalaga, Rocio Gomez, Iker Valderrama, Maria De La Natividad, Maribel Olabarri eta Iker Pagazaurtundua. •

Gure berbaz

MANU ETXEBARRIA AYESTA

Zaintiratubedarrak

Martian udabarrian sartzen gara eta bedarrak biztu egiten dira loratzen joateko. Euretariko bat zain-bedar edo plantain-bedar izenekoa dogu. Bedarra, batez be, ganaduen janaria da baina bedar batzuk sendabiderako erabiltzen dira, zain-bedarra esaterako. Era bitako zain-bedarrak dagoz, arrak eta emeak. Arrak luzangak dira eta emeak labur eta zabalkoteak, eta bitzuek daukiez firu itxurako zainak eta hortixik jatorkie izena. Goazen sendabidera. Zaintiratuak edozertan dabilenari pasetan jakoz, eta mingarriak dira. Herri-kuranderuek zaintiratuak osatzeko erritual berezi bat egiten dabe mina dagoen lekuan, pertsona zein animalia izan. Erritual hori egiteko, orioa, ardoa eta gatza nahastu, berotu eta mihise bat bustiten da zaintiratua dagoan ingurua ondo igurdiz. Bizkaialdean, zaintiratuaren gainean zaintiratu-bedarrak ipintzen dira gurutzetara eta mina dagoan puntua igurdi esaera honen berba bakoitzeko: «Zan tiratu, zan urratu, zana bere lekuan sartu». Gero mihise oriotua ganetik jarri eta kito. Inoiz, ahopetik errezuak be egin izan dira, erara zein atzekoz aurrera. Garai bakoitzean, garaiko erremedioak, baina helburua bardina: mina kentzea. Min onik ez dago.

Euskaraldia abiapuntu Barikupasa saioan

Galdakaoko Udalaren eta Bagabiz zein Argizai elkarteen proposamenez, Barikupasa ekimenean parte hartzeko aurrez izena eman beharko dute Galdakaoko familiek. Urtarrilean eta otsailean plaza guztiak bete dira Kurtzeko plazan eta Urretan egin diren bi saiotan, eta dagoeneko ate joka dator hirugarrena: martxoaren 28an Kurtzeko plazan bilduko dira haur eta gurasoak Euskaraldia lantzeko. Webgune bitartez eman behar da izena.

Euskaraldia abiapuntu hartuta elkarrekin jolastuko dute haur eta gurasoek edo tutoreek martxoaren 28an Kurtzeko plazan burutuko den Barikupasan. Ezinbestekoa da guraso edo tutoreek ere jolas egitea, helburua aisialdia bera baino etxeko hizkuntza dinamikan eragitea baita. Ez da ekimenean parte hartzeko aldatu den lege bakarra. Parte hartzeak doakoa izaten jarraitzen du baina familiek izena eman behar dute ekimen bakoitzean: guraso eta tutoreen zein umearen izen-abizenak, kontaktua eta gurasoek jokatuko duten rola (ahobizi edo belarriprest) zehaztu beharko dira bertan. Kontakturako helbide elektronikoa ere eskatzen zaie gurasoei.

Urtarrilean aldatu zen Barikupasaren dinamika. Saio bakoitzean 50 familia aritzen dira gehienez Argizai elkarteko begiraleen esanetara. Lehen bi saioak Kurtzeko plazan eta Urretako eskolan izan dira eta izenemate guztiak bete dira jolasa hasi aurretik. Urtean zehar Barikupasa herriko txoko gehiagotara zabaltzeko asmoa dute antolatzaileek. Apirilean etengo da Barikupasa, maiatzean eta ekainean indartsu itzuliko da, dinamika berriekin.

Haur eta helduen arteko harremanetan hizkuntza-praktiken aldaketa modu bizi eta dinamikoan bultzatzen du Barikupasak. Euskararen erabilera areagotzearen alde, oso garrantzitsua da eskola-orduetan egindako lanaz gain etxean, kalean, aisian, kirolean egunero garatzen diren bestelako jardueretan ere euskararen erabilera indartzea.

Horretarako, izen emateko orrian —aurrez online edo jolasean hasi aurretik bertan beteko dutena— tutore edo gurasoek jokatu nahi duten rola zehaztu beharko dute: elkarrrizketan euskaraz ariko direnek ahobizi rola hartuko dute, eta beraiek euskara egin ez arren besteak euskaraz egitera animatuko dituztenak belarriprest izango dira. Euskaraldiaren urtean egokia iruditu zaie antolatzaileei rolak zehazteko pausoa ematea.

Informazio gehiago: hezkuntza-euskara@galdakao.eus • 944010540

Aelvasa, Zamakoa eta Clínica

Dental Loroño taldeak, BINKEren babesle berriak

Indartzeko beharra dauka BINKEk, «aspaldi utzi ziolako papereko aldizkari soil bat izateari», eta horregatik aurrerantzean babesle pribatuen laguntza ere jasoko du. Galdakaon sortutako eta galdakoztarrek kudeatutako hiru talde handi izango dira BINKEren babesle ofizial aurrerantzean: Aelvasa, Zamakoa Eraikuntzak eta Clínica Dental Loroño.

TESTUA ETA ARGAZKIA:

JON GOMEZ GARAI

Aurretik dituen erronka berriei aurre egin ahal izateko, erakunde publikoen ezinbesteko paperari BINKEk babesle pribatuena ere gehituko dio aurrerantzean. Bide horretan, Galdakaon sortutako eta galdakoztarrek kudeatutako hiru taldek euren babes ekonomikoa eskainiko die proiektu honi. Enpresa horiek dira Aelvasa, Zamakoa Eraikuntzak eta Clínica Dental Loroño. Aelvasa zerbitzu elektriko globalak

eskaintzen dituen taldea da, aurten 40. urteurrena ospatzen ari dena. Talde honek Galdakao du sorterri, Angel Gomezek sortu zuen eta gaur egun bere seme Josu Gomezek darama taldearen lidergotza. Galdakaori lotutako ekimen asko laguntzen dituen BINKEren bigarren enpresa babeslea Zamakoa Eraikuntzak da, Amaia Fernandez galdakoztarrak buru duena eta bere aitak sortu zuena. Eta hirugarrenik, Clínica Dental Loroño (CDL) ere izango da hedabide honen babesle. Gutxi egongo dira Galdakaon CDL zer den ez dakitenak: Juan Bautista Uriarte kale nagusiaren 10. zenbakian

dagoen hortz-klinika ezaguna da, Joseba Loroño gidari duena eta Galdakaoko kirolgintzarekin erabat konprometituta dagoen galdakoztarra.

Hiru talde hauei esker indartu ahal izango du BINKEk ikusentzunezkoen arloa eta webgune berri baten eraikitzea. Hedabide honek badakielako «aspaldi utzi ziola papereko aldizkari soil bat izateari». Horregatik, proiektu hau osatzen duen taldeak eskerrak eman nahi dizkie hiru taldeei, «proiektu honetan sinistu eta berau indartzeko hartutako konpromiso irmoagatik».

Martxoak 8 Galdakaon

ARGAZKIAK: ANDER ELORDUI / ARGAZKI GUZTIAK: BINKE.EUS

2025 Binke!

Martxoak 8 Usansolon

ARGAZKIAK: ANDER ELORDUI / ARGAZKI GUZTIAK: BINKE.EUS

Peio Duran, arkularia

«Arku-tiroak arreta eta urduritasuna lantzen laguntzen du»

TESTUA: IRATI ALONSO GARCÍA

ARGAZKIA: PEIO DURANEK BIDALITAKOAK

Peio Duran galdakoztarrak

Arku-Tiroko Bizkaiko Liga irabazi du aurten eta urrezko saria jaso zuen duela aste batzuk Bizkaiko Arku-Tiro Federazioaren eskutik. Sariaren eta askorentzat ezezaguna den kirolaren inguruan hitz egin dugu berarekin.

Arku-Tiroko Bizkaiko Ligako sarien banaketa ekitaldia antolatu zuen duela aste batzuk Bizkaiko Arku-Tiro Federazioak eta honetan hainbat kirolari saritu zituzten 2024-25 denboraldian egindako lanagatik. Arkulariak taldeko sarituetako bat Peio Duran izan zen eta galdakoztarrak urrezko saria jaso zuen gizonezkoen kategoria absolutuan, Arku Biribildua modalitatean txapeldun izan ostean. Pasa den urtean izandako emaitza kaskarren ostean, «poztasun handia» sentitu zuen txapelketa irabaztean. Gaztearekin hitz egin dugu kirol honetan nola hasi zen eta bere ibilbidea zein izan zen ezagutzeko asmoz.

Noiz hasi zinen arku-tiroan? Zenbait kirol proba ondoren, atletismoa adibidez, 16 urterekin arku-tiroan hasi nintzen, zerbait ezberdina bilatzeko nahian.

Galdakaon praktikatu duzu beti? Normalean nire klubaren entrenamendu gune ezberdinetan praktikatzen dut. Galdakaoko gunean entrenatzeaz gain klaseak ere ematen ditut.

Bizkaiko txapeldun izan zara duela gutxi. Zer suposatu du zuretzat honek? Bizkaiko txapelketa irabazi dudan lehen aldia izan da eta poztasun handia eman dit. Are gehiago pasa den urteko emaitzak kaskarragoak izan zirela kontuan izanda. Hala ere, beste sari batzuk irabazi ditut. Euskadiko taldekako txapelketa irabazi genuen baita

Espainiako taldekako txapelketan hirugarren postua lortu genuen bigarren mailan.

Arku-tiroa nahiko ezezaguna da jende askorentzat. Zein onura ditu kirol honek? ustez onura gehienak psikologikoak dira. Arkutiroak arreta zein urduritasuna lantzen laguntzen du, esaterako.

Eta zein gaitasun izan behar ditu tiratzaile on batek? Niretzat tiratzaile on bat izateko gaitasun garrantzitsuenak odol hotza eta konstantzia dira.

Zure kasuan, zeintzuk dira zure gaitasun onenak? Nire kasuan gaitasun onena nire anbizioa dela uste dut.

Galdakaon eta Bizkaian, non praktikatu daiteke kirol hau? Hainbat klub daude. Arkulariak, nire kluba, handienetarikoa da eta benetan hobetu nahi baduzu, nire aholkua klub bat bilatzea da. •

Ekonomia

Usansolok bere lehen aurrekontua kudeatuko du, 8,9 milioi eurokoa

TESTUA ETA ARGAZKIA: IRATI ALONSO GARCÍA

Usansoloko Udalak lehen aldiz kudeatuko du bere aurrekontua eta otsailaren 27an kudeaketa batzordeak egindako osoko bilkuran eztabaidatu zituzten honen nondik norakoak. Guztira 8,9 milioi eurokoa izango da.

Usansoloko kudeaketa batzordeak osoko bilkura egin zuen otsailaren 27an eta honetan, besteak beste, aurtengo aurrekontuaren inguruan eztabaidatu zuten alderdiek. Guztira 8,9 milioi eurokoa izango da eta lehen aldiz kudeatuko du bere kabuz Usansolok, iaz Galdakaoko Udalak eta Aldundiak egin zutelako. Gobernu taldeko kideek azaldu dutenez, 8,9 miloi euroak hiru iturritatik jasoko ditu Usansolok: 4 milioi Udalkutxatik, 2 milioi zerga eta tasetatik, eta 3 milioi Galdakaoko gerakinetik.

Inbertsioak. Aurrekontua hainbat arlotara bideratuko da. Gastu arruntetarako 4.365.011 euro erabiliko ditu Usansoloko Udalak, besteak beste, zabor-zerbitzua bideen garbiketerako eta eraikin eta instalazio publikoen mantentze-lan eta garbiketarako.

Inbertsioetara aldiz, 2,5 euro bideratuko dira eta hauek izango dira batzuk: 600.000 euro Udala eta udal zerbitzuak kokatzeko erosi duten 700 metro kuadroko lokala egokitzeko, 400.000 euro udal brigadako materiala eta tresneria gordetzeko eraikin bat egokitzeko, 100.000 euro KZgunea guztiz berritzeko, 80.000 euro argiteria publikoa LED sistemara aldatzeko eta 62.000 euro kaleak urbanizatzeko eta asfaltatzeko.

Udal langile berriak. Transferentzia arrunten kasuan 800.000 euro bideratuko ditu Usansoloko Udalak arlo hauetarako, esaterako: kultur taldeentzako dirulaguntzak, banakako pertsoneentzako dirulaguntzak, gizartelarrialdetarako laguntzak eta etxeko laguntzak.

Aurrekontuaren beste zati handi bat langile hartuko dute, zehazki beste 800.000 euro. Idazkari eta kontu-hartzaile bat, hiru udaltzain, obretako brigadarako hiru pertsona, aparejadore bat, gizarte-langile bat eta administrari bat kontratatuko dituzte.

Zapalkuntza ahaztua

ARRIZABALAGA LORENZO Iritzia

Aurten ere pankarta bila ibili naiz. Martxoak 8, emakumeon nazioarteko eguna, eta nik manifestazioetan ikusten nituen mezuak arakatzen eman dut eguna. Ez da kazetaria naizelako, baizik eta feminista antiespezista naizelako. Matxismoaren eta patriarkatuaren kontrako mezuak, sexu erasoak salatzeko pankartak, emakumeon lan baldintzak aldarrikatzen dituztenak… Ados, zapalkuntza horietan guztietan, bide luzea geratzen zaigu. Pankarta horiek martxoaren 8ko elkarretaratzeetan izan behar dira, baina beste batzuk ere agertzea premiazkoa da.

Feminismoaren definizioak berak dio berdintasuna bilatzen duen mugimendua dela; berdintasuna sexua, arraza edota gizarte-maila edozein dela ere. Horrela ulertu dugu betidanik, baina eta espeziea? Nahikoa arrazoi al da gizakia ez izatea zapalkuntza justifikatzeko? Pentsa, emakumeen lan edota sexu esplotazioaren kontra gaude feministak. «Gure gorputza, gure erabakia» aldarrikatzen dugu. Gizakiak ez diren animaliek ez al dute eskubiderik beren gorputzekin zer egin erabakitzeko? Agian zaila egiten zaizu feminismoaren eta animalien askapenarekin arteko lotura ulertzea. Gizarte espezista batean bizi garelako da. Errazago jarriko dizut.

Demagun behi bat zarela, emea, daukazun esneagatik zaude etxalde edo makro etxalde batean. Esne hori izateko, ugaztuna zarenez, lehenengo ama izan behar duzu (emakumeoi gertatzen zaigun moduan). Hala ere, ez da zure erabakia izan amatasunarena, artifizialki intseminatu zaituzte (bortxaketa ote emakumeon kasuan?), txahala iristen denean (zure semea edo alaba), jaio bezain laster banatzen zaituztete, horrek eragiten dizun minarekin. Ezin duzu zure kumea ikusi, eta egunero makina batek hartzen du zure kumeak edan behar lukeen esnea. Eta ziklo hori errepikatu egingo duzu hil arte. Nola deituko zenioke praktika horri? Kosifikatuak, ahots barik, patriarkatuaren esanetan beti. Duela urte batzuk emakumeek pairatzen zutenaren antz handia du, ezta? Horregatik animalien eskubideen alde borrokatzea patriarkatuaren kontra egitea da. Animaliek eta emakumeek pairatutako zapalkuntzek patroi berdina dutelako. Gauza hauek ez dira albistegietan kontatzen, baina egin beharreko gogoeta bat da feminista

Feminismoaren

definizioak berak dio berdintasuna bilatzen duen mugimendua dela

Animaliek eta emakumeek pairatutako zapalkuntzek patroi berdina dute

deitzen badiozu zure buruari. Kontraesana da alokairuzko sabelen kontra egotea, eta behien sabelak erabili esnea edateko. Gogoeta hori egin nuenean, nirekin eta feminismoarekin haserretu nintzen. Nirekin, hainbeste urtez emakumeek jasaten duten zapalkuntza bera ez ikusteagatik animalien esplotazioan. Feminismoarekin, ez salatzeagatik. Egun, pentsatu nahi dut denbora kontua dela. Iritsiko da eguna non ezinezkoa izango da feminista izatea eta animalien zapalkuntza ez salatzea. Baina momentu hori ez da iritsi, akaso artikulu honekin norbait «nire aldera» etorriko da. Agian datorren urtean ikusiko dut bilatzen dudan pankarta: «Ez zapalduak, ez zapaltzaileak!».

ANDREA

Txirrindularitza denboraldi barria, martxan

Martxoaren 8an Galdakao Txirrindulari Elkarteak bere denboraldia barria aurkeztu eban Torrezabal Kultur Etxean.

Hitzorduan talde osoa batu zan eta aurtengo erronka barriak azaldu ebezan. Halaber, zikloturismo eta master taldeen barri emon eben, eta kadete talde barriak sei kide izango dituala iragarri eben. Informazio gehiago: BINKE.EUS.

Langile erretiratuei omenaldia

Ohitura jarraituz, Galdakaoko Udalak omenaldia egin eutsen erretiroa hartu barri eben langileei. Guztira 16 langile izan ziran udaletxeko pleno aretoko hitzorduan.

Akon markak Murgia fitxatu dau

Akon Fitness markak Eider Murgia crossfit-eko kirolari galdakoztarra fitxatu dau. Enpresa hau indar-ekipamenduan eta fitness materialean espezializatua dago.

Urtats Gomez, txapeldunorde

Urtats Gomez galdakoztarrak Sabadellen antolatu zan Espainiako Udaberriko Igeriketa Irekian parte hartu eban eta 200 metro tximeletan txapeldunorde izan zan.

Romero, Bizkaiko txapeldun

Urreta Taekwondo Talde galdakoztarrak martxoaren 8an Bilbon antolatu zan Bizkaiko Poomsae Txapelketan parte hartu eban eta klubeko Udane Romerok urrezko domina lortu eban. Beste hiru domina be irabazi ebazan klubak.

Galdakaoko ESIa saritu dabe

Eusko Jaurlaritzak Barrualde-Galdakao ESIaren lana aintzatetsi dau, bere jardueretan Garapen Jasangarriko Helburuak integratzeko hartutako konpromisoagaitik.

Joseba Ariznabarreta zendu da

Urteetan zehar euskal politikan erreferente izandako Joseba Ariznabarreta galdakoztarra hil zan otsailaren 22an, 88 urte ebazala. Orreaga iritzi taldeko kidea be izan zan.

Aizarnak kargu barria dauka

Ganguren Mendi Taldearen presidente izandako Pedro Mari Aizarna Bizkaiko Mendizale

Federazioko presidente barri izendatu dabe.

Kanporamartxo arrakastatsua

Otsailaren 23an ‘Kanporamartxo’ irteera antolatu eben arrakastaz Gangurenek, Ibilaldiak, Andra Marik eta Adiskidek alkarlanean. Hitzorduan 500 lagun inguruk parte hartu eben eta ibilaldia eta hamaiketakoa egin eben.

Arzalluz, zuzendaritzan murgilduta

Bilboko Guggenheim Museoaren zuzendaritzan murgiltzen hasi da Miren Arzalluz galdakoztarra. Kargua utziko dauan Juan Ignacio Vidartegaz alkarlanean ibiliko da hilabete honetan zehar. Informazioa: BINKE.EUS

Sara Diaz, txapeldun bikotxa

Duela aste batzuk Euskadiko Petanka Txapelketa antolatu zan Etxebarrin eta Sara Diaz txapeldun izan zan banakako kategorian. Halaber, garaipena lortu eban tripletetan Monica Fernandez eta Marina Maestrogaz batera.

Lantzeko inauteriak

ARGAZKIAK: ANDER ELORDUI / ARGAZKI GUZTIAK: BINKE.EUS

Inauterietako playbacka

ARGAZKIAK: ANDER ELORDUI / ARGAZKI GUZTIAK: BINKE.EUS

Binke.eus

Paperetik harago, hauek dira Binkeren webgunean irakurrienak!

Usansoloko erdigunean Metro geltoki bat ezartzea bideragarria den ezagutzeko azterketa egingo du Usansoloko Udalak eta 25.000 euro bideratuko ditu horretarako.

Greba partzialak egin dituzte

Kalamazoo enpresako langileek, «hitzarmen propioa» eskatzeko. Jarrapen handia izan dute.

Otsailaren 22an Bizkaiko Taldekako

Borroka Txapelketa antolatu zen

Bilboko Bizkaia frontoian eta Ager Esteban txapeldunorde izan zen.

Auzo taxi proiektua jarriko du martxan Galdakaoko Udalak maiatzetik aurrera. Udalerriko hogei zonaldeetan erabili ahal izango da.

Jon Guajardok kargua utzi ostean, Gemma Fernandez izendatu dute Barrualde-Galdakao ESIko zuzendari-gerente berria.

Gure herrietako aktualitatea:

Binke TV

Hauek dira argitaratutako azken bideoak Binkeren sareetan!

Leidu Irakurketa Taldearen txokoa

Pleibak Susa, 2024

Miren Amuriza

Munduan gura dauenak luzaroan bizi, oiloakaz ohera eta txoriekaz jaiki». Biziko gara luzaroan goiztiarrok eta gaupaseroak ere bai, eta, zer esanik ez, irakurle finak.

Martiko irakurketa proposamena Miren Amuriza Plazaren eskutik datorkigu: 'Pleibak', bere azken nobela.

Lagun bi ipini ditu istorioaren harian. Biak Berrizko baserri munduko neskak, Jone eta Poly, 2000ko hamarkadan 14-15 urte inguru zituztenean bizi izandakoa kobtatuz, baina helduaroko begiradarekin. «Nola eraikitzen dugun garen hori adiskidetasunaren bitartez, aukeratzen ditugun eta atzean uzten ditugun lagunen bitartez. Edo aukeratzen ez gaituzten lagunen bitartez. Noiz adarkatzen diren komunak izandakoa bideak. Nola begiratzen diogun helduarotik bulkada adoleszenteari».

Amurizaren berbetan, pleibakak behin eta berriro errebobinatzea esan nahi du, gure bizitzan izandako pasarteak birgogoratzea, baina nostalgia barik.

Atalka antolatutako nobela da eta Joneren ahotsa da nagusi. Horretarako, nahiz eta euskararen sintaxia errespetatu gura izan duen idazleak, erdarakadak agertzen zaizkigu nonahi garai horretako gazteen hizkera nahasiari protagonismoa emanez.

Abiadura bizia du kontakizunak; hala ere, kapitulu laburrek laguntzen diote irakurleari arnasa hartzen.

Atepetik, eta ia konturatu gabe alde egin digun nerabezaroari berriro erreparatzeko ariketa bikaina proposatzen digu Amurizak. Nostalgiarik gabe baina egin beharreko ariketa.

BINKE

Proiektu honetarako lanean:

Argitaratzailea: Aitu elkartea.

Zuzendaria: Jon Gomez Garai.

Erredaktorea: Irati Alonso García.

Irudia eta sareak: Naiara Perez de Villarreal.

Argazkilariak: Ander Elordui eta Peio Zamalloa.

Batzorde Orokorra: Gaizka Uriarte, Ixone Muñiz, Leire Zamalloa, Ainara G. Goitiandia, Beñat Armentia eta Iñigo Larrea.

Ekarpen taldea: Joseba Uranga, Igor Amarika, Jaime Zubero, Asier Balentzia, Leire Eskabel, Ainhoa Uriarte, Aitor Zelaia eta Unai Atutxa.

Ilustratzailea: Karmele Gorroño, Irrimarra.

Inprenta: Comeco Gráfico, Zamudio.

Banaketa: Joal Express eta Correos.

Hilero banatutako ale kopurua: 14.000.

Lege Gordailua: BI-41-2016

ISSN: 2444-9385

Proiektu hau posible egiten

dute:

Ohiko kolaboratzaileak: Manu Etxebarria, Aitzol Altuna, Estibaliz Apellaniz, Joanes Urkixo, Yayone Altuna, Irati Bediaga, Julen Gabiria, Gotzon Barandiaran, Nerea Urgoiti, Josi Basterretxea, Xabier Valencia, Nagore Ferreira Zamalloa, Edu Olea eta Bego Martinez.

Elkarte laguntzaileak: Ganguren Mendi Taldea, Burtotza Mendi Taldea, Andra Mari Dantza Taldea, Galdakao Gogora, Etxerat, Usansolon Euskaraz, Euskaraldia, Click&Click elkartea, Leidu taldea eta Bagabiz euskara elkartea.

Argazkilari kolaboratzaileak: Jabi Rojo, Gotzon Almaraz eta Julio Legarretaetxebarria.

Webguneko laguntza: Aitor Espinosa eta Naiara Perez de Villarreal.

BINKEk ez du bere gain hartzen aldizkarian adierazitako iritzi edota esanen erantzukizunik.

Harremana:

680 74 32 11 info@binke.eus

Jarraitu BINKEren edukiak zure gustuko sarean!

Babesle ofizialak:

Antzerkia

Martxoak 22, zapatua

Rauxa Compañía

Historia de la lana

Torrezabal Kultur Etxean

Ordua: 18:00 Sarrera: 4-6€.

Apirilak 12, zapatua

Irú Teatro Negro

Alizia lurralde miresgarrian

Torrezabal Kultur Etxean

Ordua: 18:00 Sarrera: 4-6€.

Musika

Martxoak 29, zapatua

Anari

Torrezabal Kultur Etxean

Ordua: 20:00 Sarrera: 9-12€.

Dantza

Martxoak 30, domeka

Da Capo Musika Banda, Celia Dávila

eta Daniel Lozano

Torrezabal Kultur Etxean

Ordua: 13:00 Sarrera: 4-5€.

Apirilak 5, zapatua

Galdakaodantz

Torrezabal Kultur Etxean

Ordua: 16:00

Apirilak 6, domeka

Osa+Mujika

Torrezabal Kultur Etxean

Ordua: 19:00 Sarrera: 7,5-10€.

Bakarrizketa

Apirilak 11, barikua

Antton Telleria Ninini

Torrezabal Kultur Etxean

Ordua: 20:00 Sarrera: 7,5-10€.

Irakurketa taldea

Martxoak 24, astelehena 'Pleibak'

18:30 Peña Santa Cruzen

Hitzaldiak

Martxoak 20, eguena

Maria Gorosarri Contra la banalización del feminismo

19:00 Torrezabal Kultur Etxean

Martxoak 27, eguena

Jasone Osoro Autorretratos de portada

18:30 Torrezabal Kultur Etxean

Gazte Eguna Usansolon

Lamintxu Gazte Asanbladaren eskutik

Apirilak 5, eguena

13:09 Poteo-musikatua

15:09 Bazkaria

16:39 Bazkalostea

18:29 Sakatu elektrotxaranga

22:09 Kontzertuak: TOC, Oinutsik erromeria eta DJ Puntz

Beste batzuk

Martxoak 20, eguena

Euskaraldiaren gune ibiltaria Galdakaon

17:00 Iturrondo plazan

Martxoak 29, zapatua

Euskaraldiaren herri bazkaria Usansolon

Izen-ematea zabalik Toki tabernan

Mendia

Martxoak 23, domeka

Irteera Arrazolako Bide Berdera

09:00 Udaletxe ondoan

Apirilak 5, zapatua

IV. Zazpi Trokak

10:00 Ibilbide zirkularra

Apirilak 13, domeka

Aurtitz-Mendaur-Ekaitza-Arantza

08:00 Udaletxe ondoan

Kirola

Martxoak 30, zapatua

Galdakaoko IX. Duatloi Txikia

10:00 Bizkai kaletik

Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
BINKE 102 martxoa 2025 by BINKE - Issuu