BINKE 104 maiatza 2025

Page 1


«FIBA Europa Kopa irabaztea merezi genuela sentitzen dut benetan»

104. zenbakia • 2025eko maiatza
IBON LOPEZ DE LETONA BILBAO BASKETEKO ENTRENATZAILE LAGUNTZAILEA

«Beti izan dugu presente Bizkaia osoaren izenean jokatzen dugula»

TESTUA: IRATI ALONSO GARCÍA

ARGAZKIAK: JON GOMEZ GARAI

Egun historikoa bizi zuen Bizkaiak apirilaren 23an. Aurten 25. urteurrena ospatzen ari den Surne Bilbao Basket talde bilbotarrak Europa mailako lehen txapelketa eskuratu zuen, FIBA Europa Kopa, PAOK Tesalonika talde greziarra garaitu ostean. Txapeldun talde hau nazioarteko jokalari eta profesionalek osatzen dute, eta baita galdakoztar batek: Ibon Lopez de Letonak, Jaume Ponsarnau entrenatzailearen laguntzaileetako batek. Gaztearekin hitz egin dugu esperientzia historiko honen eta bere ibilbidearen inguruan.

Ajearekin oraindik? Bueno kostata ere ajea pasatu dugula uste dut, jajaja! Ohikotasunera itzuli behar izan dugu bizkor, talde moduan beste helburu batzuk genituen eta. Hori bai, horrelako lorpen bat ospatu behar den moduan ospatu dugula zin dagizut!

Lorpen historikoa izan da Bilbao Basketentzat eta saskibaloi bizkaitarrarentzat. Kontziente zarete jada? Hasieratik eman diogu garrantzi handia FIBA Europa Kopari eta beti izan dugu presente Bilbo eta Bizkaia osoaren izenean ere jokatzen dugula. Hala ere, finalerako sailkapena lortu genuen egun horretan bertan konturatu ginen benetan titulua lortzeak izan ahal zuen garrantziaz. JDA Dijonen aurkako final aurrekoan 19 puntuko kontrako errentari buelta ematea itzela izan zen. Eta finala hurbildu ahala, argiago ikusi genuen, zaleen indarra hurbil hurbiletik sentitu dugu. Nik neuk behintzat, ez nuen espero taldeak horrelako babesa, omenaldiak eta zoriontzeko adierazpen guzti horiek jasoko zituenik titulua lortu ondoren. Urteekin, are gehiago baloratuko dugu lortutako titulua.

Zer sentitu zenuen epailearen txistua entzun zenuenean amaiera adierazteko? Kriston poza eta harrotasuna. Partidu horretan bizi izan genuen kontrako giro horri aurre egitea eta partidua irabaztea itzela izan zen, partidu itzela egin genuen. Ez dut uste horrelako partidurik, eman zen egoeran, berriro jokatzeko aukera izango dudanik: PAOKeko zaleen jarrera, zarata, baimendutako baino lagun gehiago egotea harmailetan, bertatik bota ziguten dana, kiroldegian zegoen kea… benetan adierazezina! Baina lortu genuen. Taldeko kide guzti-guztiek, eta, azkeneko urteetan, baita klubak berak, lan ikaragarria egin dute honaino iristeko. Benetan sentitu nuen merezi genuela. Tesalonikara hurbildu ziren zale guztiengatik ere asko poztu nintzen, gainera galdakoztarren bat bertan ere gurekin bazegoela uste dut.

Nor izan zen momentu horretan besarkatu zenuen lehen pertsona? Egia esan ez dut ondo gogoratzen, partiduko azkenengo minutuak tentsio handiko uneak izan ziren eta. Xavi Rabaseda, kapitaina, eta Tomasz Gielo nituen alboan, eta seguraski, eurekaz izan nuen lehenengo besarkada hori. PAOK-eko entrenatzaileak agurtu ondoren, besarkada gure staff osoaren artekoa izan zen. Hala ere, bereziki gogoratzen dut Bassala Bagayokorekin elkartu nintzen momentua, azken urteetan asko sufritu izan duen jokalari gaztea da eta berarekin batera hainbeste ordu eman eta gero, asko poztu ninduen hain pozik ikusteak. Une oso berezia bizi izan genuen, ahaztezina!

Garaipenaren ostean ospakizun erraldoia izan zenuten Bilbon. Nola gogoratzen duzu? Lorpenaren osteko egun horiek gogoratzeko modukoak izan ziren benetan. Irabazi eta lehenengo momentutik hasi genituen ospakizunak, baina bereziki oroigarria da Bilbon bizitakoa. Jende asko egon zen

Ibon Lopez de Letona Lezameta 1994, Galdakao Gizarte Hezkuntza ikasi zuen eta Bizgarri elkartean egiten du lan, haurrak babesik gabe dauden kasuetan familian eskuhartzeko programan. Saskibaloi entrenatzailea da ere, eta aurten FIBA Europa Kopa irabaztea lortu du Surne Bilbao Basketekin. Horren aurretik, Ibaizabal Saskibaloi Taldean aritu zen urte luzez, kategoria ezberdinetan.

animatzen bai udaletxean eta bai Aldundiaren eraikinean eta horien artean, hainbeste maite ditudan nire familia, amama, nire lagunak, saski baloiaren munduko jendea... Niretzat oso hunkigarria izan zen horrelako ospakizun bat nire hurbilekoekin ere bizi ahal izatea. Urte guzti hauetan saskibaloiagatik sakrifizio eta esfortzu handiak egin behar izan ditudan arren, beti sentitu ditut nire alboan; entrenatzailearen rol horren atzean dagoen Ibon horretaz arduratu eta zaindu naute.

Imajinatzen zenuen hainbeste jende joatea zuekin batera Bilbora ospatzera? Ez nuen aurretik pentsatu zenbat jende egongo zen, baina Bilbao Basketeko zaleak beti izan dira oso leialak. Beraz, argi neukan gurekin egongo zirela une horretan ere, izan zuten jarrera eskertzekoa da. Jarrai dezatela animatzen orain arte bezala! Miribilla taldearekin dagoenean asko igartzen du taldeak.

Jokalariak izaten dira garaipenen protagonistak baina, zelako garrantzia duzue teknikariek? Hori da, jokalariak

dira kirol honen benetako protagonistak, azkenean eurek dira partiduak jolasten dituztenak. Hala ere, entrenatzaileok eta staff-eko beste kideek egiten duten lana erabakigarria eta bereizgarria izan daitekela uste dut. Izugarrizko lan eta prestakuntza handia dago entrenamendu eta partidu bakoitzaren atzean, eta zuzentasunez egiten denean, emaitza positiboak izateko aukerak askoz handiagoak dira. Lan potoloa egin du talde honek denborali honetan.

Zein da zure papera Jaume Posnarnau buru izan duen talde teknikoan? Entrenatzaile laguntzailea naiz eta beste kideen moduan, zeregin bat baino gehiago ditut taldean. Zeregin nagusia jokalarien banakako garapenaren ardura da, egunero lantzen ditugu indibidualki zenbait jokalarik hobetu zein potentzializatu behar dituzten gaitasunak. Gaur egun garrantzi handia ematen hari zaio saskibaloiaren munduan Estatu Batuetatik jasotako ideia honi. Jokalariek eurek ere eskatzen dute, egunero entrenatu eta hobetzeko desira baitute. Banakako lanketa honi esker, emaitzak azkar eman daitezke jokalarien garapenean. Horretaz aparte, taldearen

errendimenduarekin zerikusia duen analisia egiten dut.

Nola suertatu zitzaizun Bilbao Basketen lehen taldean entrenatzeko aukera? Bilbao Basketen zazpi denboraldi bete ditut aurtengo honetan. Klubeko Junior mailako taldearekin bost denboraldi eta beste hainbat proiekturekin egon eta gero, Rafa Pueyo (Kirol Zuzendaria) eta Jaume Ponsarnau hurbildu zitzaizkidan lehenengo taldean entrenatzaile figura berri bat sortu eta ezarriko zela esanez, eta horretarako, nigan pentsatu zutela. Egia esan ez nuen

espero, oso finkatuta nengoen harrobian. Baina, ezin ezetz esan horrelako aukera motibagarri bati! Beti eskertuko diet nigan hasieratik izan duten konfiantza.

Entrenatzaile eta bizkaitar moduan, amets bat izango da Bilbao Basketen aritzea, ezta? Txikitatik saskibaloi zale amorratua izanda, argi dago Bilbao Basketek fitxatu ninduen momentutik berezitasun hori beti bizi izan dudala. Niretzat benetan polita izan da klubak bere harrobiaren sorkuntzan eta garapenean lehenengo egunetik lan egitea, urte oso sutsuak izan dira. Bizkaia eta Bilborentzat aurrerapauso handia izan dela uste dut. Hala ere, inoiz ez da nire helburua izan Bilbao Basketen edo mundu profesional horretan aritzea. Horrela suertatu da. Beraz, ametsa zela esango banu, gezurretan ibiliko nintzateke. Eguneroko bideaz gozatzen saiatzen naiz, etorkizunean asko pentsatu gabe.

Aurretik ere, hainbat taldetan ibili zara entrenatzaile moduan. Non zehazki? Ibaizabal Saskibaloi Taldean ia kategoria guztietan aritu naizela uste dut; harrobiko txiki txikienetatik, emakumezkoen lehenengo taldera arte. Ondo lagunduta egon naiz urte guzti hauetan, eta entrenatzaile itzelengandik asko ikasteko aukera izan dut. Horrez gain, Bilbao Basketen, junior mailan eta klubeko bigarren taldearekin aritu naiz. Uda honetan, klubaren barne, 3x3 modalitateko BILBAO Miners gizonezko zein emakumezkoen entrenatzailea ere izango naiz. Oso motibatuta nago horrekin modalitate erakargarria baita. Horrez gain, klubetik kanpo, Bizkaiko selekzioetan aritua naiz eta EHU-ko mutilen eta nesken taldeko entrenatzailea ere izateko ere aukera izan dut. 13 urte nituenetik nabil honetan, beraz, badira urteak… jajaja.

Zelan gogoratzen duzu Ibaizabal Saskibaloi Talde galdakoztarrean emandako denbora? Ume txikia nintzenetik 22 urte nituenera arte egon naiz Ibaizabalen. Haurtzaroaren zati bat, gaztaroa eta heldutasunerako bidea ere bizi izan ditut klubaren barne. Zeregin ezberdinak izan ditut urte horietan guztietan (kirol zuzendaria, koordinatzailea, jokalaria, arbitroa, zalea…) eta, beraz, oroitzapen ugari ditut ere. Maitasun eta estimu handiz gogoratzen ditut denak. Jokalari eta entrenatzaileaz gain, pertsona moduan osatu naiz eta nire lagunik onenak ezagutu izan ditut bertan. Betirako gertu izango ditudan horiek, familia modukoak. Ibaizabalen partiduren bat ikusten dudanean, ume zein nagusiena, oraindik ere oilo ipurdia jartzen zait.

Europa Kopako garaipena alde batera utzita, zure ibilbideko partidaren bat gogoratzen duzu bereziki? Gure herriko taldea den Ibaizabalekin lortutako Emakumezkoen Lehengo Ligara igotzeko partidu hori ez dut inoiz ahaztuko. Hori bai ametsa! Galdakaoren izenean estatu osoan zehar lehiatu ahal izatea oso baliotsua izan zen. Horrez gain, lorpen hori emakume kirolari horiek txikientzat ere erreferente bilakatzeko aukera ekarri zuen. Horretaz aparte, sei urtez, txiki-txikitatik entrenatutako

Entrenatzaile on batek pasioa izan behar du

galdakoztarrez beteriko taldearekin Euskadiko Txapeldun izatea kristoren berezia izan zen ere. Talde errepikaezina. Gainera, nire eskola izan zen Gandasegiko izenarekin geratu ginen txapeldun, borobila! Azkenik, Bilbao Basketekin bizitako Espainiako txapelketa guztiak ere bereziak izan direla esango nuke, pertsona talde politak izan ditut beti, asko gozatu dugu batera.

Eta entrenatzea bereziki ilusioa egin dizun jokalaririk? Ilusio handiz entrenatu ohi ditut jokalari denak, profesionalak zein besteak. Nire lanean ez dago ezberdintasun handirik. Entrenatu ditudan jokalari guzti-guztiak ditut bihotzean, bakoitza bere istorio bakarrarekin. Hala ere, azkenengo bi urte hauetan banakako entrenamenduak egiteak asko hurbildu nau jokalari batzuengana. Horrela, etorkizun handiko bi jokalari gazte aipatuko nituzke: Thijs De Ridder eta Bassala Bagayoko. Lotura sendoa sortu dugu elkarren artean. Horietaz gain, Unai Barandalla bilbotarra aipatuko nuke.

Zer izan behar du entrenatzaile on batek? Galdera zaila hori... Gaur egun gaitasun anitz izan behar dituela uste dut. Agerikoa izan daitekeen saskibaloiari buruzko ezagueraz eta formakuntzaz aparte, ideiak argi adierazteko, taldea kudeatzeko eta lehiatzeko gaitasuna behar duela uste dut. Eta garrantzitsuena pasioa. Bueno eta dedikatzeko ordu asko, jajaja. Entrenatzaile baten lana ez da inoiz gelditzen.

Jokalariekin harreman ona izatea ere garrantzitsua da?

Gizarte hezitzailea naizen eta pertsonekin lan egitera ohituta nagoen heinean, argi daukat eraikitzen den harremana funtsezkoa dela. Erlazio on horrek jokalariaren ardura, gabezia eta beharrizanak ulertzera hurbildu zaitzake, eta horrela, landu beharrekoa zehatzago jorratu. Talde lana ezinbestekoa da, eta entrenatzailea ere da talde horren parte. Ezin dugu ahaztu jokalari izatearen gainetik pertsonak direla, eta nire kasuan, hezitzaile eta entrenatzaile rolak batera doaz beti.

Zein aholku emango zenioke entrenatzailea izan nahi duen gazte bati? Lehengo eta behin, gazte hori zorionduko nuke, egingo duen hori benetan garrantzitsua dela uste dudalako. Egunerokotasunaren kontuez gozatzera animatuko nuke, eta horrez gain, bereziki ume edo gazteak entrenatuko baditu, esango nioke euren erreferentea izan daitekeela. Gainera, entrenatzaile garen gehienok prest gaude gazteei laguntzeko, gurekin ere berdina egin zuten eta. Beraz, interesa duten horiek mugi daitezela ikasteko grina hori galdu gabe! Ni behintzat, horretarako prest nago, hurbildu daitezela lasai. •

Arin-Arin!

Asteko egun gogokoa? Barikua.

Herriko txoko gustukoa? Arantxilleko presa.

Liburua ala tablet-a? Liburua.

Pelikula bat? 20.000 erle espezie.

Ez duzu onartzen… Edozein motatako injustizia.

Zoriontsu egiten zaitu… Lagunekin egoteak.

Plater bat? Amaren edozein jaki.

Deskribatzen zaituen berba? Feminista.

Herrian zer kenduko zenuke? Edozein indarkeria mota.

Eta zer berria jarri? Gazteentzat aisialdirako eskaintzak.

Euskarazko berbarik politena? Amain eman.

Zure ametsetako bidaia? Afrikako edozein herrialde.

Berba egin ala entzun? Entzun.

Zure mesanotxean ezin da falta… Lo egiteko tapoiak.

Abesti bat? Gaueko argiak, Ken Zazpirena.

ELKARRIZKETA

Aginke!

Errealitatetik hurbilegi dauden albiste faltsuak 78

Ba al zenekien...

Athletic Europa Leagueko finaletik kanpo geratzeak baby-boomean eragin oso negatiboak izango dituela?

«Merkataritza suspertzeko dirulaguntza eskatu

arren, ez dugu herriko hanburgeserien arrakasta lortzen»

BURRI-KINGEKO GERENTEA

Aspalditik zabalik dagoela bazenekiten?

Sarean arrantzatua

Apirilaren 28ko itzalaldiaren ondorioz, %78 igo ziren komuneko paperaren salmentak.

Txiste txarra

— Aita santu berria Leon XIV bada, zergatik da Prevost? Zergatik ez Prehamavost?

Galdakao konstelazio bilakatzeko bidean dago

BINKEren aurreko portada Maitane bitartekaria izan ostean, herrian astrologia zentro berri bat irekiko dela jakin dugu. Horri, kirolean izar izateko esperantzaz ari den «fantasmaren» bat batzen badiogu, Ilargiko Galdakao kraterra ahaztu gabe, herria konstelazio bilakatzeko bidean dagoela ziurta genezake.

Boleibola,

eremu tentsionatuaren islada

Galdakaoko Boleibol Taldeko urak nahastu samar dabiltza eta horrek agerian utzi du herriaren tentsio egoera. Hainbat guraso eta bazkidek zentsura mozioa aurkeztu zuten bilera horretako eztabaiden ondoren, Gandasegiko areto nagusia bera ere eremu tentsionatu izendatzea erabaki zen.

Eguzkibegi, berriz Ibilaldia antolatzeko prest

Maiatzaren 25ean Eguzkibegi Ikastolak Ibilaldiaren antolakuntzaren ardura hartzeko bezperan, bada abestiaren letra eta koreografia ikasi ez duenik eta horregatik, txalo- pintxalo bezalako dantza erraza duen beste Ibilaldi bat antolatzeko eskaera luzatu nahi da.

Hilabete honetako sarituak Apirileko saridunak

Aitor Espinosa de Mena

Aritz Hurtado Bikuña

Lurberrigane jatetxean bina jatordu irabazi dituzte. On egin!

Larraitz Artetxe eta Errose Rementeria Eguzkiñe Gezuraga zinegotziarekin, Udalak ‘OTS’ ikuskizunaz gozatzeko oparitutako bina sarrerak jasotzeko unean.

Zuk ere Binkekide izan gura dozu?

Eman zure babesa urteko 39 € ordainduta

Oraindik Binkekide ez bazara, eta neurri honetako lehenengo komunikabide euskalduna babestu eta sustatu gura badozu, hauek dozuz horretarako bideak:

1. Bete beheko formulario hau, eskaneatu edo atera argazki bat eta bidali e-postaz: info@binke.eus

2. Bete formularioa, moztu, eta utzi gutunazal baten, Binke izenarekin Torrezabal Kultur Etxeko atezainaren leihatilan.

IZEN-ABIZENAK: HELBIDEA: NORTASUN AGIRIA:

KONTU KORRONTEA:

3. Eskaneatu zure mugikorraren QR irakurgailuarekin beheko kodea eta bete formularioa!

Usansoloko jaiak

ARGAZKIAK: ANDER ELORDUI / ARGAZKI GUZTIAK: BINKE.EUS

Ibilaldia 2025

Ibilaldia Galdakaon antolatuko da asteburuan, egitarau zabalarekin

TESTUA: IRATI ALONSO GARCÍA

Galdakaoko Eguzkibegi

Ikastolak antolatuko du aurtengo Ibilaldia domekan eta egitarau zabala prestatu dute antolatzaileek egun horretarako, eta baita aurreko egunerako ere. Adin guztietako lagunentzako «jai inklusiboa» izango da.

Bigarrenez hartuko du Ibilaldia jaia Galdakaok. Lehenengo edizioa 2009ko maiatzaren 31n antolatu zuen Eguzkibegi Ikastolak, eta bigarrena domekan, maiatzak 25, egigo du ‘Magaletik herrire euskara erdire’ lemapean.

Ekimenaren kanta eta bideoklipa duela aste batzuk aurkeztu zituzten Torrezabalen. Kanta eta bideoklipa Oxabi taldeak egin ditu, eta abestiaren letra aldiz, ikastolako ikasle talde batek sortu du.

Maiatzaren 13an aldiz, Ibilaldiaren guneak non kokatuko diren eta egitaraua zein izango den aurkeztu zituzten antolatzaileek, Bilboko Euskaltzaindiaren egoitzan egindako agerraldian. Bertan Josu Telleria Ibilaldia Elkarteko lehendakaria, Oihane Arana Eguzkibegi Ikastolako presidentea eta Itxaso Etxebarria Eguzkibegi Ikastolako zuzendaria izan ziren.

Azaldu zutenez, guneak Eguzkibegi Ikastolan, Romualda Zuloaga plazan eta Kurtzeko plazan kokatuko dira.

Jai inklusiboa. Programari dagokionez, maiatzaren 25eaz gain, aurreko egunean ere ekintzak izango dira herrian Ibilaldiaren harira.

Eguzkibegi Ikastolatik azaldu zutenez, egitaraua inklusiboa eta publiko guztientzat egokitua izan dadin antolatu dute: haur, gazte, heldu zein adinekoentzat, eta baita gaitasun edo jatorri ezberdinak dituzten pertsonentzat ere.

«Helburua da pertsona orok jaiaz gozatzea, inolako oztoporik gabe. Jarduera batzuk egokituta egongo dira, ingurua irisgarria izatea bermatuko da, eta begirunez eta

aniztasunez jokatuko da uneoro. Guztiok gara Eguzkibegi Ikastola, eta jaiak aukera paregabea dira elkarrekin ospatzeko, bakoitza bere modura eta tokian sentitu dadin», adierazi zuten.

Lau eguneko egitaraua. Elkarrekin gozatzeko hain zuzen, egitarau zabala antolatu du Eguzkibegik domekarako. Ikastolako gunean esaterako, Taupadak Dantza Eskolak emanaldia eskainiko du goizean eta Akerbeltz erromeriak jai giroa jarriko du eguerdian. Gune honetan egunari amaiera aldiz, Dj Bullek emango dio arratsaldean.

Romualda Zuloaga plazan kokatuko den bigarren gunean ordea, Motx pailazoak ikuskizuna aurkeztuko du lehen orduan eta jarraian Go!azenek. Eguerdian Harriti neska taldeak kirol erakustaldia eskainiko du eta jarraian Zazpizar erromeria arituko da. Galdakaoko Musika Eskolaren emanaldiaz gozatzeko aukera ere izango da gune honetan eta baita Kai Nakairen kontzertuaz.

Kurtzeko plazan egongo da azken gunea eta honetan, besteak beste, Tor magoa, Taberna Ibiltaria, Dj Kaktus, Olloki eta Oxabi arituko dira egunean zehar.

Trafiko mozketak. Galdakaoko Udalak azaldu duenez, hirigunea eta mendi ibilbidea tartekatuko ditu Ibilaldiako zirkuituak eta errepide nagusiak oztopatu gabe oinezkoen bideetan izango dira ibilbideko metro gehienak. Hala ere, beharrezkoa izango da trafikoan murrizketa batzuk egitea.

Horiek domekan bertan zein aurreko egunetan izango dira eta kale batzuk zein aparkalekuak ixtea ekarriko dute. Aparkalekuei dagokienez, hilaren 22tik aurrera ezin izango da autorik utzi udaletxe atzeko txandakako aparkalekuan.

Horrez gain, domekan bertan Bizkai eta Bilbo kaleetako zenbait aparkaleku autorik gabe egon beharko dira, eta beraz, larunbateko 20:00etarako libre egon beharko dira.

Bestetik, domekan ere, 07:00ak eta 20:00ak artean, Bizkai kalea itxita egongo da Pintxazoko errotondatik Juan Bautista Uriarte kalera arte, baita Muguru kalearen goiko zatia eta Bilbo kalea ere. Kale horietan garajea duten bizilagunak sartu eta atera ahal izango dira, antolakuntzako kideek lagunduta. Halaber, Errekalde bidean, Usagoiti eta Belate inguruak autoentzat itxita izango dira eta, salbuespenez, egoiliarrei zabalduko zaie etxerako bidea.

Zapatuan ere murrizketa txiki bat izango da: Bizkai kaletik Juan Bautista Uriartera doan tartea arratsaldeko 17:00etatik 22:00etara egongo da itxita. •

EGITARAUA

Maiatzak 24, zapatua

3. Gunea: Kurtzeko plaza 17:30 3×3 Futbol txapelketa, Athletic Genuine taldearekin 17:30 Umeentzako tailerrak 17:30 Kimosoundz DJ 19:30 Bengoren kontzertua 21:00 Tri Dj

Maiatzak 25, domeka

1. Gunea: Eguzkibegi Ikastola 11:00 Erronka DBH-Skape Street 11:30 Taupadak Dantza Eskolaren ikuskizuna 12:00 Dantza plaza Andra Mariren eskutik 13:00 Akerbeltz erromeria 14:30 Estitxu Robles eta Dantzaz 15:30 Mitxel Play Diskofesta 17:30 Dj Bull Haur parkea egun osoan zehar

2. Gunea: Romualda Zuloaga plaza 11:00 Motx pailazoa 12:30 Go!azen 13:30 Taupadak Dantza Eskolaren dantzaldia 14:00 Harriti neska taldearen kirol ikuskizuna

15:00 Zazpizar erromeria

17:00 Musika Eskolaren kalejira 17:30 Kai Nakairen kontzertua Suhiltzaileak, puzgarriak, klima azoka, Euskaltelen azoka eta abar, egun osoan zehar

3. Gunea: Kurtzeko plaza 11:00 Tor magoa 12:00 Herri kirolak umeentzat 13:00 Herri kirolen erakustaldia 13:30 Taberna ibiltaria 15:00 Dj Kaktus 16:00 Ollokiren emanaldia 17:00 Erronkaren sari banaketa 17:30 Oxabi

Usansolo

Eskuorria deskargatu

Gure berbaz

MANU ETXEBARRIA AYESTA

Ibilaldia 2025

Galdakaoko Eguzkibegi ikastola da aurtengo Ibilaldiaren arduraduna, 'Magaletik herrire, euskera erdire' lemapean. Euskerak ibilaldi luzea dauka eta jarraipena geure esku dago. Jatorrizko Euskal Herrian, euskaldunak euskeraz jaio, hazi, hezi, bizi eta hilten ziran. Historiaren joanean, beste hizkuntza inposatu batzuk sartu jakuz gurean eta zapaldu egin deuskue neurri handi baten geure euskera. Baina, gu, herri preindoeuropeoa gara, eta leku-denboretako erasoaldiei aurre egiten jakin dogu, aberasgarri izan doguna hartuz baina geure euskal nortasuna galdu barik eta horretan gabilz gaur be. Euskerak eta euskal kulturak egiten gaitu euskaldun, baina oraindik asko falta jaku Euskal Herri osoa guztiz euskalduntzeko. Gaur egun, batzuk euskaldun jaio gara, beste batzuk euskaldundu egin jakuz eta falta diranak euskalduntzeko ahaleginean dabilz. Euskalduntzearen ekintzetariko bat Ibilaldia dogu, euskera biziari arnasaldi bat emoteko, etxean, ikastetxean eta herrian. Euskera jakitea ez da nahikoa, ERABILI egin behar dogu euskaldun izaten jarraitzeko etorkizunean. Halabiz!

Ikasleen sormen astea maiatzean ospatuko da

Maiatzeko azken astean ospatuko da Galdakaoko ikasleen sormen astea. Udaberriko Lorea izenarekin lau ekitaldi izango dira maiatzaren 27tik 30era Torrezabal kultur etxean eta

Aperribai, Gandasegi, Eguzkibegi, Urreta, Elexalde zein Bengoetxeko ikasleek hartuko dute parte. Irakurtaldi Jarraitua, Booktuber eta Marrazki lehiaketaren sari banaketa emanaldia, Antzerkhizkuntza topaketak eta Bertsolaritza eta Ahozkotasuna proiektuaren urte amaierako jaialdia izango dira lau egunetan jarraian.

Sormena eta gaitasun komunikatiboak euskaraz lantzea da Galdakaoko Udaleko Hezkuntza eta Euskara unitate teknikoak herriko eskoletan lantzen dituen proiektuon helburua. Urte luzetan ikasle askok landu dute proiektua Lehen eta Bigarren Hezkuntzan. Urtero, ikasturtean zehar landutakoa oholtzan erakusten dute maiatzean edo ekainean ospatzen diren jaialdietan. Aurten aste berean egingo dira lau jaialdiak, maiatzaren azken astean bilduko dira Torrezabal Kultur Etxean. Goizez izango dira, eskola-orduetan.

Irakurraldi jarraituak emango dio hasiera Udaberriko Loreari, maiatzaren 27an goizeko hamarretan. Alaine Agirreren Ane liburua oholtzan irakurriko dute DBHko ikasleek, ahots gora irakurtzeko tailerretan landu dute jendaurreko irakurmena eta bertan izango dira Lur Korta tailerren koordinatzailea eta Alaine Agirre idazlea, Leidu irakurketa taldeko kideekin, Euskaltegietako ikasleekin eta Galdakaoko Udaleko zinegotziekin batera.

Biharamunean eta ordu berean Booktuber Lehiaketaren eta Marrazki Lehiaketaren sari banaketa ekitaldia izango da Torrezabal kultur etxean. Arene Onaindiak gidatuko du saioa eta Destiny Driver Zeinek daki konpainiaren obra berriaz gozatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.

Antzerkhizkuntza topaketak izango dira eguenean hamarretan. Ikasleek landutako hiru obra gozatzeko aukera izango da: 'Dirua galdu ikasketa irabazi', 'Jumanji Urretan' eta 'Kanpamentuko abentura misteriotsua' izeneko obrak hain justu. Proiektuan parte hartu duten ikasleek diploma bana jasoko dute.

Azkenik, ostiralean, Bertsolaritza eta Ahozkotasuna proiektuaren baitako bi emanaldi burutuko dituzte ikasleek 09:30ean eta 11:00etan. Bizkaiko Bertsozale Elkarteak gidatuko du ekimena eta Haizea Telleria eta Maider Altuna bertsolari gazteek ere parte hartuko dute ikasleen topaketan.

Informazio gehiago: hezkuntza-euskara@galdakao.eus • 944010540

Zulaibar ikastegia, zubi sendoa lan etorkizunerako

Zulaibar Arratia Lanbide Ikastegiak bere ikasleei lan-mundurako bidea errazten dien proiektu finkatua du.

Lanbide Heziketa puri-purian dago. Laneratze datu bikainek, eskaintzaren aniztasunak eta erakundeen bermeak fidagarritasun handiko aukera akademiko eta profesionala bihurtzen dute. Zulaibar Lanbide Ikastegia, LHren esparruan ibilbide luzea duen eskola, horren adierazle da: 70 urteko esperientzia du prestakuntzarik onena ematen eta enpresen errealitatetik gertu dauden bederatzi gradu sendo eskaintzen ditu.

Hori dena, Campus Zulaibarren testuinguruan, Arratiako eta Bizkaiko hezkuntza eremu garrantzitsuenetako bat. Gune berriak 3.500 metro karratu ditu eta Smart Factory 4.0 tailerrekin eta coworking gelekin dago hornituta. Izan ere, hezkuntza proposamenaz aparte, campusak ikasleei enpresetatik gertu egoteko aukera ematen die eta ekintzailetza proiektu berriak abiarazteko erraztasun guztiak jartzen ditu. Enpresa berriak sortzeko ametsa dutenentzat leku aproposa da.

Gainera, orain, hezkuntza berrikuntzarako gune berri bat du, estreinatu berri den ikasgela multisentsorialarekin, ikastetxeari aukera pedagogiko berriak emango dizkiona eta, aldi berean, Arratiako eskualdeko komunitateari zerbitzu bat eskaintzen diona.

Zulaibar apustu segurua da, bermeduna, eta Campus

Zulaibar berriak talentua garatzeko ekipamendurik eta profesionalik onenak eskaintzen ditu. Proiektua ETHAZI metodologian oinarrituta dago eta Erasmus+ edo Global Training bezalako nazioartekotze programetan parte hartzeko aukera ere eskainiko die ikasleei.

Aurrez izena emateko epea maiatzaren 5etik 23ra egongo da zabalik. Interesatuek 946 73 91 16 telefonora deitu edo orientazioa@zulaibar.net helbide elektronikora idatzi dezakete.

Aho bizi eta 'hogar'-etan bizi

IRATI BEDIAGA REMENTERIA

Euskaraldia iritsi da. Beti Aho Bizi izan

naizena argi izan dut. Asierrek duela aste batzuk horrek dakarren konpromisoa

azaldu zidan: hamaika egunetan zehar

BETI euskaraz aritzea, erdaldunei ere lehen hitza euskaraz luzatzea. Orduan agian

%100ean Aho Bizi inoiz izan ez naizena ohartu nintzen. Ez horrenbeste besteen ez-jakintasunagatik, bai ordea nire gabezi propioengatik. Gabezia inguru euskaldunetan, ezagun euskaldunekin, osotasunean euskaraz bizitzeko.

Apur bat errudun sentitu naiz eta erruaren pisua arintze aldera, duela hilabete batzuk Bira kulturguneko kafe filosofikoan izan genuen solasaldia gogoratu dut. Borobilean elkartzeko gai-aitzakia: «Zer da etxe bat?». Eraiki genuen, des-eraiki ere bai, galdu ginen, aurkitu ere bai. Aurkitu ez genuena 'hogar'-en euskarazko itzulpena izan zen. Zeren denok dakigu etxeetan beti ez dagoela hogar. Eta hogar-ak hizkuntza denetan eduki beharko luke espazioa, nahiz eta bakoitzak espazio hori bere modura hauteman.

JOSE INAZIO BASTERRETXEA POLO

Zeren garbiketa orokor berdinetan, batak tramankulu zahar guztiak botatzen ditu nostalgirekin bizitzen ez dakielako eta bestea ez da tramankulu bakarra ere botatzeko gai, nostalgia barik bizitzen ez dakielako.

Zeren eztabaida berdinetan, batak oihu, ulu eta mañak lau haizetara hedatzen ditu, trapu zaharrak aireratuta barruak garbiago geratzen direlakoan. Besteak marmar xumeena ito eta malko bakanak isuri ahal izateko txorrota zabaltzen du, trapu zaharrak etxearen intimoan geratuta, kanpokoentzat tankera garbiagoa izango duelakoan.

Zeren egunaren amaiera berdinean batak lagunak kozinatutako afaria eta txakurraren mimoak eskertzen ditu eta besteak izozgailutik ateratako hur-izozkia eta liburu on baten arkupea.

Hitzen itzulpenetara bueltatuz, beharbada hizkuntza gutxituen halako hutsune-uzkeriekin jabetzeko aukera nire pribilegio handituek eman didate. Baliteke continentea bermatuta dudalako hasi naizela contenidoan sakontzen.

Badaude baina continentea ukatzen zaienak ere, galdetu bestela Marisol eta bere alabari. Badaude continentea inposatuta dutenak ere, galdetu bestela Jon

Ertzetatik

Euskaraldia iritsi da.
Beti Aho Bizi izan naizena argi izan dut

Aurtengoan lortuko dugu, aitzakiak utzi eta 'hogar'-ak euskalduntzea

Erretratuak

Bienzobas edo Jose Alfredo Mirandari.

Ni epeltasun motak aztertzen, beraiek lau hormen eskubidea eskatzen, edo lau hormek eragiten dieten eskubide urraketa salatzen.

Eta artikulotxo hau idazteari esker konturatu naiz, inungo hiztegitan begiratu gabe, continenteari «lau horma» izena jartzeko eta contenidoa «epeltasun» izendatzeko gai izan naizela.

Beraz bai, aurtengoan lortuko dugu, aitzakiak utzi, zailtasunei arrakalatxoak sortu eta 'hogar'-ak euskalduntzea. Estrategia guztiak zilegi: jakituriatik, sormenetik, liburuetatik, gorputzetik…

Enbaxadoreak

Jone Calzada Cova Wisconsineko galdakoztarra

Jaiotzez: Urreta, Galdakao.

Gaur egun: Eau Clairen, Wisconsinen.

Jaiotza urtea: 2009.

Ikasketak: DBH.

Zertan dabil: DBH ikasten.

«Etxetik

irteteko independentzia da gehien faltan botatzen dudana»

Zeintzuk dira bizi izan dituzun aldaketarik nabarmenenak? Hasieratik gehien harritu ninduena diferentzia ordutegia izan zen eta egokitzen asko kostatu zitzaidan. Galdakaorekin zazpi orduko aldea dagoenez, hemen igaro nituen lehenengo asteetan oheratu eta oso goiz esnatzen nintzen. Janariari dagokionez, hemen kalitate ez hain handiko janaria jaten dute eta ia asteko egun guztietan jatetxeetan edo kanpoan jaten dute,. Hemen ia 10 hilabete igaro ondoren ere, janaria nire gorputzak txarto sentitzea egiten du. Bestalde, hemen ez dute inora oinez ibiltzen, distantziak oinez oso luzeak direlako, beraz, beti gidatu behar da eta ez dute garraio publikoa ere erabiltzen. Ikasketak hemen askoz praktikoagoak eta dibertigarriagoak dira han baino, ia ez da ezer memorizatu behar eta gehiengoa talde-lanak dira. Ikastolako kirolak aldiz, oso serio hartzen dituzte.

Zer du zure hango herriak, Galdakaok ez duena? Hemen bigarren eskuko erosketak oso normalizatuta daude eta denda handiak daude gauza praktikoekin. Eta ez dendak bakarrik. Asteburuko egun zehatzak planifikatuta dituzte, non jendeak bere etxe inguruan edo bere garajean merkatu txikiak sortzen dituen. Horretaz gain, hemen farmaziak supermerkatuak bezain handiak dira eta sendagaiez gain, gauza ezberdin asko aurki daitezke. Beste gauza bat oso gustuko dudana da janari azkarreko jatetxeek 'drive thru' izeneko gunea dutela, non kotxearekin pasatuz, janaria eskatzen duzu.

Eta alderantziz? Hemen ia ez dituzte garraio publikorik erabiltzen eta Galdakaon jende guztiak, gazteek nagusiki,

mugitzeko erabiltzen dutela. Bestalde, Galdakaon leku guztietara joan zaitezke bi ordu egin behar izan gabe eta hemen ez. Halaber, Galdakaok ere entretenimendu gune asko ditu kanpoan, adibidez, parkeak edo tabernetako terrazak, hemen, ordea, jendeak gehiagotan etxeetan bateratzen dira.

Zeren falta somatzen duzu han? Familia eta nire bizitza osoko lagunen laguntza falta bota dut, eta horrek momentu oso gogorrak izateak eragiten du. Sukaldatzea eta kalitate onezko janaria faltan botatzen ditut ere. Eta azkenik, eta agian gehien falta zaidana, etxetik irteteko independentzia da, oinez edo autobusez nahi dudan lekuetara joan ahal izatea, adin nagusi batek lagundu beharrik gabe. Jaien falta ere somatzen dut.

Gure herriaz hitz egiten badiezu hangoei, zeren inguruan aritzen zara bereziki? Normalean beti kontatzen diet nola leku guztietara ibili gaitezkeen eta asko inpresionatzen dira, edo nola Galdakaoko festak bezalako garaietan berandura arte geratzen garen, erromerietan, barraketan, edo txosnetan. Gainera, ikastolako kirolak ez ditugula ere azaltzen diet, hemen oso normalizatuta dagoen zerbait delako. Baina gehien hitz egiten dudanaz futbola da, hemen soccer deitzen diotena, eta nola han bizitzen eta disfrutatzen dugun

Zeintzuk dira zure etorkizunerako asmoak? Hurrengo uda pasatzera bueltatu nahiko nuke, 4th of July-eko festa famatua bizitzeko eta udako planak probatzeko. Abuztuan heldu nintzenez eta klaseak Galdakaon baino lehenago hasten zirenez ez nuen udako planak egiteko aukerarik izan.

Gazte Eguna Galdakaon

ARGAZKIAK: ANDER ELORDUI / ARGAZKI GUZTIAK: BINKE.EUS

Galdakanoko lehen eskola

Ganguren mendiaren tontorrean eta Nabarrako erresumaren barruan, X-XI. mendeko Santa Marinako baseliza zegoen, herrian Santamañe bezala ezagutu izan duguna. Bailarako Batzarrak bertan egiten ziren, bai hegoalde magalekoak (gaurko Bedia, Usansolo, Zaratamo, Etxebarri eta Galdakano herrikoenak), bai iparralde magalekoak (Lezama eta Zamudio). Bertatik pasatzen zen Santiago de Compostelara zihoan Donejakueren Kostaldeko Bidea, hauxe zen hain zuzen zaharrena musulmanen mugatik urrutien zegoelako.

Galdakanoko lehen eskola, hain zuzen, Santamañeko parrokia honen ondoan zegoen, erretore-etxe, seroretxe, ogi-labe bat eta herriko lehen kanposantua ere bai. Done Lekue Bideko erromesei harrera emateko ospitale bat zegoen serora batek eramaten zuena; baseliza zaintzeko ardura ere berea izango zen.

Eskola honetako lehen erretore ezaguna Juan Elortza abadea izan zen 1572. urtean, gero Francisco Egia agertzen da eta 1592an Santos Aperribai; ezagutzen den azkena Pedro Mendieta abadea izan zen 1624. urtean. Erretorea eta erretore ordea (elizako apaizak aldi berean), bertan bizi ziren eta erlijioa, matematika, latina edo gaztelaniazko gramatikako irakasleak ziren.

Gaztelako koroak, Bizkaiko Gernikako Batzar Orokorretan herrien ordezkariei zein funtzionarioei

Gaztelako hizkuntza hitz egitea eta idaztea derrigortu zieten 1529. urtetik gaur arte; hau dela eta, hainbat alkateek ezin zuten Bizkaiko Batzarretan parte hartu, garai haietan jende oso gutxik zekielako gaztelera eta ikasteko aukera handikien edo apaizen esku bakarrik zegoelako.

Horregatik, Santamañeko eskolara inguruko hainbat handiki joan ziren ikasketak egitera, euren artean Bertendonatarrak eta Abendañotarrak dokumentatuak daude. Azken hauek, ganboatarren Bizkaiko Ahaide

Lehoinabarra

Galdakanoko lehen eskola

Santamañeko parrokiaren ondoan zegoen

Nagusiak, Bizkaiko euren lehen dorretxea Urgoitin eduki zuten XIII. mendeaz geroztik, Lekueko dorretxearen jabe izan ziren ere XVI. mendean behintzat. Eurek ziren gainera Santamañe edo Andra Mari elizen patroiak garai hauetan. Zoritxarrez, Santamañeko Galdakanoko lehen parrokia 1782an bota zuten, leku isolatua eta otsoen zein lapurrengatik arriskutsua zelako. Bertan, kurutze bat eraiki zuten oroigarri gisa, baina, gaurko komunikazioetarako antenak jartzerakoan hura ere bota zuten. Baselizaren harlauzak Larrabetzuko Goikolejeako eliza konpontzeko erabili ziren, kanpaia, berriz, Elexaldeko Andra Marira eraman zuten. Marina santaren irudia udaletxearen ondoan zegoen Kurutzeko ermitan jarri zuten, Galdakanoko behin-behineko parrokia bihurtu zena Usansoloko San Andresekoarekin batera Zabaleako Santa Maria eraiki bitartean.

AITZOL ALTUNA ENZUNZA

Bertotik

«Saltoki

handiek baino kalitate hobeko zerbitzua eskaini behar dugu »

Espainiar estatuan alarma egoera ezarri zuten egunean Koala Baby umeentzako arropa denda irekitzeko asmoa zuen Sandra Bustamantek (1986, Galdakao). Inaugurazioa atzeratu behar izan zuen ordea, eta 2020ko maiatzaren 11n ireki zuen Zamakoa kalean kokatuta dagoen denda. Ordutik, herritarrak tokiko merkataritzan kontsumitzeaz kontzientziatzen saiatzen ari da.

Zergatik erabaki zenuen Galdakaon denda bat irekitzea? Txikitatik asko gustatzen zitzaidan Galdakaoko dendetan sartzea eta nire denda zirela imajinatzea, orduak eman nitzakeen jolasten saltzaile izatera. Eta, urteak joan urteak etorri, nire lanbidea izan da, Basauriko saltoki batean lentzeria/kortseteria sektoreko erakusmahaiaren atzean urte asko eman ondoren, neure negozioa eta nire herria muntatzeko erabaki ausartena eta arriskutsuena hartu izana. Argi nuen haurren sektorea zela nire lehentasuna. mundu hau gustatzen zaidan guztiagatik, eta amatxu izan nintzenetik askoz gehiago. Galdakaon irekitzea egokia iruditzen zitzaidan, alde pertsonalagatik, kontziliatu ahal izateko eta herrian haur-moda eta osagarri gehiago eskaintzeko.

Bost urte denda ireki zenuenetik. Nola ikusten duzu zure negozioa une honetan? Negozioaren errealitateak une honetan, eta pandemia garaian eta munduan urte hauetan zehar gertatu diren gainerako egoeretan igaro ditugun beste hainbatek, zaila izaten jarraitzen du. Etengabeko borroka da, eta herritarrak tokiko merkataritzan kontsumitzeaz gehiago kontzientziatzen saiatzen jarraitzen dugu, lehen aukera gisa.

Zuretzat, garrantzitsua da jendeak herrian kontsumitzea?

Oso garrantzitsua da herria bizirik mantentzea, negozio gehiago ixten ikus ez dezagun, oso egoera tamalgarria izango litzatekeelako. Tokiko kontsumoa lehentasuna da gure denda txikiekin jarraitu ahal izateko.

Arropaz gain, zer aurkitu daiteke dendan? Koala Babyn

0-4 urte bitarteko haurrentzako moda aurki dezakegu, estilo eta aukera desberdinetakoa. Osagarriak ere bai, hala nola maletak, beharrak, aldagailuak eta haurtxoa iristeko gehien behar dena. Atxikimendu-pelutxerik politenez gain, oparirik berezienerako saskitxoak ere prestatzen ditugu. Eta, jakina, arreta pertsonalizatua eta kalitatezkoa. Web orria ere badugu, www.koalababy.es, eta Instagram kontua, @koalababy_galdakao.

Nola ikusten duzu denda txikien egoera Galdakaon? Egia esan, egoera zaila da. Herriari egin diezaiokedan galdera bat da, eta gustatuko litzaidake ikustea zer iritzi duten egunero igarotzen diren saltokiei buruz, haiek kanpotik saltokiak nola ikusten dituzten, zer transmititzen diegu, hobetzea gustatuko litzaiekeena, edo beren arreta gehiago erakartzeko eta erosketak Galdakaon egiteko proposatuko luketeena. Jakina, ezin gara saltoki handiekin parekatu, baina kalitate hobeko zerbitzua eskaini behar dugu.

Galdakaoko jendearen babesa sentitzen duzu? Bai, zalantzarik gabe. Ireki nuenetik, Galdakaoko eta inguruetako bizilagunen babesa sentitu dut, eta, gainera, orain web eta sare sozialekin askoz pertsona gehiagorengana iristen gara. Eta nire ahalegin eta iraunkortasunagatik, Bilboko Merkataritza Ganberan finalista izan nintzen Bizkaiko merkataritza berritzaile gisa 2024an, eta 2025ean lehen saria lortu nuen Bizkaiko merkataritzaren kategorian, merkataritza, web eta sare sozialengatik. Asko eskertzen ditut aintzatespen horiek eta nire denda aurrera ateratzen jarraitzeko motibatzen naute.

Galdakao Futbol Taldea, Ohorezko Mailara

Galdakao Futbol Taldeko gazteek 2-1 irabazi eben maiatzaren 4an Gernika Klubaren kontra Santa Barbarako futbol zelaian eta bigarren postuan sailkatu dira Jubenilen Preferente Mailan. Honi esker, Ohorezko Mailara igoera lortu dabe eta liga horretan jokatuko dabe hurrengo urtean. Informazio gehiago ezagutu leike BINKE.EUS-en.

Ehunka pentsiodun Galdakaon

Euskal Herriko pentsiodunen mugimenduak, 300 pertsona baino gehiago bilduta, egun osoko egitaraua antolatu eban maiatzaren 8an Galdakaon.

Enrique Arnaiz omendu zuten

Maiatzaren 11n Enrique Arnaiz Lagun Onak Areto Futbol presidenteak omenaldia jaso eban, klubean emandako 35 urteengatik. Ekitaldia Urreta kiroldegian izan zan.

Zamakoa Eraikuntzak, saritua

CEBEK-ek Zamakoa Eraikuntzak enpresa galdakoztarrari emon eutsan Enpresan Bardin Pyme Saria, «emakumeen eta gizonen aukeraberdintasuna bultzatzeagatik».

Beti Prest, ping-pong txapeldun

Maiatzaren 10ean Bizkaiko ping-pong txapelketaren finala antolatu zan Abadiñon eta honetan garaipena lortu eban Galdakaoko Beti Prest taldeak. Halaber, taldeko kiden dan Oier Perez irabazlea izan zan banakako kategorian.

Protokolo barria Usansolon

Usansoloko Udalak eta talde feministak eraso matxisten aurkako protokoloa eratu dabe, «indarkeria matxistari erantzun kolektibo hobeago bat emoteko».

Marijeri omenaldia Aperribain

Aperribaiko anbulatorioko harreran hogeita hamar urte baino gehiago eman dauz Marije Gonzalezek eta jubilatu barri da. Aurretik, omenaldia jaso eban herritarrengandik.

Ines Vaquero eta Nagore Ugarriza, Da Capo Musika Banda

«Publiko gazteagoa erakartzea lortzen ari gara pixkanaka»

TESTUA: IRATI ALONSO GARCÍA

ARGAZKIA: ANDER ELORDUI

Galdakaoko Da Capo Musika

Bandak hamar urte bete ditu eta urtemuga ospatzeko kontzertu bereziak eskaini

ditu Torrezabal Kultur

Etxean. Halaber, lehen diskoa kaleratu du taldeak. Bandaren ibilbidearen eta gaur egungo egoeraren inguruan gehiago ezagutzeko asmoz, Ines Vaquero eta Nagore Ugarriza kideekin hitz egin du BINKEk.

Torrezabal Kultur Etxeak hamaika ikuskizun hartu ditu urtarriletik eta hauetako hiru Galdakaoko Da Capo Musika Bandarenak izan dira. Taldea 10. urteurrena ospatzen ari da eta kolaborazio bereziekin aritu da areto galdakoztarrean. Saio hauen eta duela hilabete batzuk argitaratutako lehen diskoaren inguruan aritu gara Ines Vaquero eta Nagore Ugarriza kideekin.

Bandak 10 urte bete ditu. Zelan ikusten duzue gaur egun taldearen egoera? Oraintxe bertan esan genezake gure unerik onenetako batean gaudela, bai musikalki, bai talde moduan. Hasieratik, elkarte gisa, gure artean lotura eta konplizitatea sortzen joan gara, ondo pasatzeko gogoa eta musika ona eta ikuskizun ona eskaintzeko gogoa nahastuz. Funtzionatzen ari dela uste dugu, eta une honetan giroa oso ona da, «rollo ona» dago, eta proposatzen ditugun proiektuak oso ondo txertatzen ari dira, bai taldearen barruan, bai kanpoan.

Atzera begira, nola ikusten duzue bandaren bilakaera? Pixkanaka-pixkanaka sortu zaizkigun egoera berrietara egokitzen joan gara, 2015ean elkartea sortu zenetik, hasiera guztiek dakartzaten konplikazio eta zailtasunekin, pandemiatik, zuzendarien aldaketarekin eta erronka eta proiektu berriekin, hamar urte hauek egin arte. Talde gisa hazi gara, konplizitate handia dago, lan-ordu asko bizi izan ditugulako. Azken urteotan Torrezabalen aretoko kontzertu

gehiago egitea lortu dugu, baita kolaborazio oso bizigarriak eta emanaldi konplexuak ere. Kalean oso presente gaude oraindik auzoetan eta jaietan. Herriak, gainera, oso ondo erantzuten du beti, eta oso eskertuta sentitzen gara horregatik. Erantzukizun bat dugu gure publikoarekin. Erronka bat da hor jarraitzea eta gero eta hobeto egitea.

Asko aldatu da panorama musikala hamar urte hauetan? Musikaren panorama ez da nabarmen aldatu azken hamar urteetan, baizik eta aldaketa hori progresiboa izaten ari da aspaldidanik. Bandak izaera herrikoia izatetik lehen mailako kultur aktibo izatera igaro dira.

Torrezabalen hainbat kontzertu eskaintzen ari zarete. Nolakoa izaten ari da publikoaren erantzuna? Egia esan, gero eta jende gehiago etortzen da guregana. Betidanik gure ondoan egon den publikoa daukagu, eta pixkanaka belaunaldi berriak eta publiko gazteagoa erakartzen ari gara. Duela hiru hilabete aretoa bete genuen sarrerak agortuz. Eta kontzertu gehienetan ia bete egiten dugu edukiera. Pozgarria da egia. Opari bat, eta oso eskertuta eta zorioneko sentitzen gara.

Beti sentitu duzue Galdakaoren babesa? Bai. Herri honetan musika banda bat egotea errealitate bat da XIX. mendearen amaieratik, Dinamitaren Bandarekin. Eta hori

gure jendearengan nabaritzen da, haien berotasunean, haien presentzian eta guri entzuteko gogoan. Udalak ia beti babestu gaitu, 1990ean udal musika banda berpiztu zenetik mantendu den konpromiso bat da, eta duela urte batzuetako babes eta apustu honi esker, gaur egun gauden unean gaude.

Zein helburu dituzue etorkizunerako? Plan asko ditugu epe labur eta ertainean; oraingoz, urrian Eivissara joango gara, bertako banda batekin musika truke bat egitea, eta abenduaren 14an gure 10. urteurrena ospatuko dugu Torrezabalen. Bestalde, hiru obra nagusik osatutako hiru enkargu estreinatu ditugu, eta haiekin grabatu dugu gure lehen diskoa. Halaber, Ruper Lekuek konposatu digun enkargu berri bat estreinatuko dugu. Gainera, Maider Legarreta abeslari galdakoztarrarekin uda honetan kontzertu bat egingo dugu eta asko dira datorren denboraldirako buruan ditugun proiektuak! Eta, zalantzarik gabe, sortzen jarraitu nahi dugu, publikoarentzat berritzen. Ez diegu huts egin nahi. •

Binke.eus

Paperetik harago, hauek dira

Binkeren webgunean irakurrienak!

Tropa faxistek Galdakao bonbardatu zutenetik 88 urte bete ziren maiatzaren 19an eta biktimak omentzeko ekitaldia egin zuten Plazakoetxen egun horretan.

Operación Triunforen Bilboko castingera milaka pertsona aurkeztu ziren, haien artean Oihane Andres eta Haizea Roldan galdakoztarrak.

Santakurtzak iragartzeko kartel lehiaketa martxan jarri du Udalak. Lanak aurkezteko epea ekainaren 6ra arte egongo da zabalik.

Kargutik kendu zuten maiatzaren 6an Galdakao Boleibol Taldeko zuzendaritza, zentsura-mozioa eztabaida artean onartuta.

Su Ta Gar, Süne, Puro Relajo eta Tanxugueiras taldeak arituko aurtengo Santakurtzetan, herritarrek horrela aukeratuta.

Gure herrietako aktualitatea:

Binke TV

Hauek dira argitaratutako azken bideoak Binkeren sareetan!

Leidu Irakurketa Taldearen txokoa

Amorante frantsesa

Susa Literatura, 2025

Miren Agur Meabe

Maiatza heldu zaigu eta ikasturtearen amaiera ere ate joka daukagu. «Eskola neskamutilak sasirik sari, asko jan eta gutxi ikasi». Sasirik sasi ez ibiltzeko, hilabete honetarako proposamena Miren Agur Meaberen 'Amorante frantsesa' liburua izango da.

Zaila da istorio hau sailkatzea. Idazleak berak halaxe dio: «Berezia da, nobela bat da baina poema bidez idatzitakoa. 127 poema dira, zazpi ataletan banatuta eta epilogo batekin».

Hiru asmo izan ditu idazleak. Alde batetik, irakurtzeko errutinak apurtzea; bestetik, irakurleak erakartzea suspense eta gogoeta askoren istorioan eta, azkenik, euskaraz gutxi landu den eremu bat esploratzea. Poesiaren baliabideak erabiliz narrazio bat sortu, istorio bat. Poemek egiten dute atalen funtzioa, nahiz eta poema hutsak dauden, denek dute lotura. Pertsonaia arrunt baten epopeia xume bat da, thriller ukituekin.

Protagonista 60 urteak beteak dituen emakume bat da. Atezaina da ikastetxe batean eta ikasle baten gorpua agertzen den momentuan, detektibe amateur bilakatuko da.

Poemen musikalitateak eta erritmoak kateatu egingo gaituzte istorioak aurrera egin ahala. Goza dezagun irakurketarekin!

Maiatzaren 26an, astelehena, Peña Santa Kruzen, liburu honen inguruko solasaldia izango dugu idazlearekin berarekin, Miren Agur Meaberekin.

BINKE

Proiektu honetarako lanean:

Argitaratzailea: Aitu elkartea.

Zuzendaria: Jon Gomez Garai.

Erredaktorea: Irati Alonso García.

Irudia eta sareak: Naiara Perez de Villarreal.

Argazkilariak: Ander Elordui eta Peio Zamalloa.

Batzorde Orokorra: Gaizka Uriarte, Ixone Muñiz, Leire Zamalloa, Ainara G. Goitiandia, Beñat Armentia eta Iñigo Larrea.

Ekarpen taldea: Joseba Uranga, Igor Amarika, Jaime Zubero, Asier Balentzia, Leire Eskabel, Ainhoa Uriarte, Aitor Zelaia eta Unai Atutxa.

Ilustratzailea: Karmele Gorroño, Irrimarra.

Inprenta: Comeco Gráfico, Zamudio.

Banaketa: Joal Express eta Correos.

Hilero banatutako ale kopurua: 14.000.

Lege Gordailua: BI-41-2016

ISSN: 2444-9385

Proiektu hau posible

egiten dute:

Ohiko kolaboratzaileak: Manu Etxebarria, Aitzol Altuna, Estibaliz Apellaniz, Joanes Urkixo, Yayone Altuna, Irati Bediaga, Julen Gabiria, Gotzon Barandiaran, Nerea Urgoiti, Josi Basterretxea, Xabier Valencia, Nagore Ferreira Zamalloa, Edu Olea eta Bego Martinez.

Elkarte laguntzaileak: Ganguren Mendi Taldea, Burtotza Mendi Taldea, Andra Mari Dantza Taldea, Galdakao Gogora, Etxerat, Usansolon Euskaraz, Euskaraldia, Click&Click elkartea, Leidu taldea eta Bagabiz euskara elkartea.

Argazkilari kolaboratzaileak: Jabi Rojo, Gotzon Almaraz eta Julio Legarretaetxebarria.

Webguneko laguntza: Aitor Espinosa eta Naiara Perez de Villarreal.

BINKEk ez du bere gain hartzen aldizkarian adierazitako iritzi edota esanen erantzukizunik.

Harremana: 680 74 32 11 info@binke.eus

Jarraitu BINKEren edukiak zure gustuko sarean!

Babesle ofizialak:

EHko Joaldunen Jaia

Oinarin Dantza Taldeak antolatuta

11:45 Joaldunen kalejira

13:15 Poteo musikatua

15:00 Bazkaria Jon Maia eta Unai Iturriaga bertsolariekin

19:00 Mugi Panderoa erromeria eta Larrain Dantza

21:00 Tri Dj

Antzerkia

Maiatzak 23, barikua

Kamikaz Kolektiboa

Renata

Torrezabal Kultur Etxean

Ordua: 20:00 Sarrera: 6-8€

Maiatzak 31, zapatua

Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lore

Ostirala iritsi da!

Torrezabal Kultur Etxean

Ordua: 17:00 eta 19:00

Musika

Ekainak 13, barikua

Gorka Urbizu

Hasiera bat

Torrezabal Kultur Etxean

Ordua: 20:00 Sarrera: 14-18€

Irakurketa taldea

Maiatzak 26, astelehena

Amorante frantsesa

18:30 Peña Santa Cruzen

Mendia

Ekainak 1, domeka

Bekeatik ibilaldia

09:00 Kurtzeko plazatik

Ekainak 8, domeka

Irteera Elexaldetik. BBK Txiki Martxak

08:00 Galdakaotik

Ekainak 15, domeka

Zuberoa. Bagargia-Orhi (2.019 m)-Puerto Larrau

08:00 Udaltzaingoren ondoko bus geltokitik

Kirola

Ekainak 1, domeka

U113 triatloi taldeak antolatua

Usansoloko VIII. Herri Lasterketa

11:45 Izen-ematea zabalik

Adinekoentzat

Maiatzak 29, eguena

Laudio-Orozkotik ibilbidea

Izen-ematea zabalik

URTEBETETZEA

Maiatzak 19

Ane Valencia

Zure 33. urtebetetzea ospatzen

duzun egunean Zure bizitzan

jasotako esperientziek eta egindako bideak zuzeneko argi bat bezala distira egiten dute. Zure energia, konpromisoa eta alaitasuna inguruko guztiengan islatzen dira partez! Asko maite zaitugu!

URTEBETETZEA

Maiatzak 22

Naroa Hernando

Naroak 23 urte bete ditu! Jarraitu daukazun energiarekin! Zorionak etxeko guztien partez! Maite zaitugu!

Aurreko hilabeteko sariduna Magali Barrueta Etxebarria izan da eta 10€ arteko merienda irabazi du, Goxoa kafetegian! Zorionak!

ESKAINTZA OSOA

GOI-MAILAKO ZIKLOAK

Metal Eraikuntzak

Web Aplikazioen Garapena

Plataforma Anitzeko Aplikazioen Garapena

Mekatronika Industriala

Garraioa eta Logistika

ERDI-MAILAKO ZIKLOAK

Merkataritza Jarduerak

Erizaintzako Zaintza Osagarriak

Mantentze-lan Elektromekanikoa

Soldadura eta Galdaragintza

Mikroinformatika-sistemak eta Sareak

ZIURTAGIRI PROFESIONALA (C gra

Giro naturalean eta babestuan soldatzea (627 ordu)

ENPLEGURAKO PRESTAKUNTZA

Langabeei eta landunei zuzendutako ikastaroak

URTEBETETZEA

Maiatzak 23

Enia Ortiz

Hiru urte joan dira gure mundua hankaz gora jartzera eta gure bihotzak hego-haizez puztera etorri zinenetik.

Zorionak ama, aita eta Iratiren partez. Maite zaitugu!

Aurrematrikula maiatzaren 5etik 23ra

Matrikula uztailaren 11tik aurrera

www.fpzornotzalh.eus info@fpzornotzalh.eus

Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.