

«Futbolaren alderik txarrena uzteko momentua da»
108. zenbakia • 2025eko urria
FRAN YESTE USANSOLO ARETO FUTBOL TALDEKO JOKALARIA
«Nire anaiarekin batera jokatzeko etorri naiz Usansolora»
TESTUA: IRATI ALONSO GARCÍA
ARGAZKIAK: JON GOMEZ GARAI
Hamabi denboralditan zehar jokatu zuen Fran Yeste futbolari ezagunak Athletic Cluben. Zurigorriz jantzita egin zen ezaguna eta 353 partida jokatu zituen guztira «bere ametsetako klubarekin». Garai hori ordea, duela denbora luze utzi zuen atzean eta urte askotan zehar futbolean aritu gabe egon ostean, areto futbolera jokatzen hasi da orain. Usansolo Areto Futbol Taldean arituko da, bere anaia Dani Yesterekin batera. Athleticeko mitoarekin hitz egin dugu erronka berri honen inguruan, eta baita bere ibilbideaz ere.
Zergatik itzuli zara futbolera, kasu honetan areto futbolera? Hamahiru urte igaro dira futbola utzi nuenetik. Denbora tarte honetan beste gauza batzuetan zentratu naiz, batez ere familian eta negozioetan. Orain ordea, denbora gehiago ematen dut hemen, Euskal Herrian, eta ilusioa egiten dit futbolera bueltatzea eta nire anaiarekin Usansolon jokatzea.
Zure anaiarengatik etorri zara Usansolo Areto Futbol Taldera jokatzera, ezta? Bai, batez ere berarengatik izan da. Bera Usansolo Areto Futbol Taldean aritzen da eta pasa den urtean zenbait partida ikustera joan nintzen. Aurten taldea hobetu dute fitxaketa batzuekin eta maila ikusiz nire anaiari komentatu nion agian ideia polita izango litzatekeela berarekin jokatzea. Taldean fitxa librerik zuten galdetu nion eta hemen nago, jajaja!
Taldean zelan hartu zaituzte? Oso ondo egia esan. Talde polita da, giro oso onarekin, eta haiekin jokatu nahi nuela jakin bezain pronto oso ondo hartu naute. Lagun talde bat
da eta azkenean hori somatzen da. Asko disfrutatzen dut haiekin, eta noski, nire anaiarekin batez ere.
Zure anaiarekin jokatzen duzun lehen aldia da hau? Bai, ez dut inoiz jokatu berarekin talde batean, ni baino zazpi urte gazteagoa delako. Horregatik, ilusio handia egiten dit orain nagusiagoak garela batera jokatzea eta esperientzia hau elkarrekin bizitzea.
Areto Futboleko Hirugarren Mailan aritzen da Usansoloko taldea. Zelan ikusten duzu kategoria? Maila handiarekin. Talentu handiko jokalariak daude eta partidak oso dinamikoak dira.
Areto futbolean partidak dinamikoagoak direla esan duzu. Diferentzia handia somatu duzu futbol tradizionalarekin? Antzekoa da baina espazio murritzago batean. Agian azkarragoa eta dinamikoagoa da, esan dudan moduan, baina asko gustatzen zait.
Eroso sentitu zara zelaira bueltatzean? Urte asko eman ditut futbolera jokatu gabe, beraz, erresistentzia eta nire forma fisikoa oraindik hobetu behar ditut. Hala ere, eroso sentitzen naiz eta uste dut asko disfrutatuko dudala areto futbolean, nik jokatzeko dudan estiloagatik. Nire helburua taldeari laguntzea da.
Zein da taldearen helburua aurten, sailkapenari begira? Pasa den urtean ez zuten denboraldi oso ona izan eta aurten fitxaketak egin dituzte hobetzen saiatzeko. Sailkapenari begira ez dugu helburu zehatzik jartzen. Disfrutatzen eta ahalik eta emaitza onenak lortzen saiatuko gara denboraldi honetan. Jende oso alaia duen taldea da, baina aldi berean

Francisco Javier Yeste Navarro 1979, Bilbo
Basaurin egin zituen oinarrizko ikasketak eta gaztea izanik deitu zuten Athletic Clubekin jokatzeko. Harrobian aritu zen lehenengo eta ostean lehen taldearekin jokatu zuen 12 urtetan zehar, 2010era arte. Atzerrian beste bi urtez aritu ondoren, erretiroa hartu zuen eta orain futbolera bueltatu da, Usansolo Areto Futbol Taldearekin. Entrenatzaile lanetan ere ibili da.
oso lehiakorra dena. Ikasturte ona egiteko ilusioa dugu.
Usansoloko jendearen babesa sentitu duzu honezkero? Bai, bai! Orokorrean jendearen maitasuna sentitzen dut kaletik, eta Usansolon ere. Unkinara partidak ikustera etortzen direnean asko animatzen naute eta baita taldea ere. Zale asko ditu talde honek.
Usansolon duzu oraina baina zure iraganatik zara ezaguna. Hamabi denboraldi eman zenituen Athletic Cluben lehen taldean. Zelan gogoratzen duzu garai hori? Ba aro oso oso polita izan zen, nola ez. Dena eman didan taldea izan da. 8 urterekin hasi nintzen Athleticen harrobian jolasten, Lezaman, eta 30 urterekin joan nintzen. Urte asko dira, momentu asko, eta gehienak onak izan ziren. Asko ikasi nuen, pilo bat disfrutatu, lagun asko egin nituen... eta noski, txikitako ametsa bete nuen. Hemen bizi garen eta futbolean aritzen garen ume gehinen ametsa Athleticen aritzea da, eta nik lortu nuen, eta urte askotan zehar. Oso harro eta eskertuta nago bizi nuen esperientzia honekin, denetarik bizitzeko aukera izan nuelako: Europan lehiatu, taldea Lehenengo Mailan mantentzen lagundu...
Une berezi asko bizi zenituen beraz kamiseta zurigorria jantzita. Bereziki gogoratzen duzun bat aukeratu beharko bazenu, zein hautatuko zenuke?
Oso ondo hartu naute taldean, alaiak eta lehiakorrak dira
Harro eta eskertuta nago Athletic Cluben jokatzeko aukera izateaz
Momentu polit asko bizi izan ditut Athleticen eta batez ere San Mamesen. Bat esatearren, 2009 Sevillaren kontra San Mamesen irabazitako Errege Koparen finalaurrekoa esango nuke. Sevillaren zelaian galdu ostean, markagailuari buelta ematea eta finalerako sailkatzea lortu genuen eta itzela izan zen. Jokalari moduan bizi izan dudan momenturik berezienetakoa izan zen, zaleekin batera sentitu genuen emozioagatik. Oso ondo gogoratzen dut momentu hori eta

Areto futbola azkarragoa da, baina eroso nago zelaian
oraindik hunkintzen naiz horretan pentsatzean. Gero ezin izan genuen finala irabazi, baina Sevillaren kontrako partida hura betirako geratu zen.
Futbola utzi ondoren, entrenatzaile gisa ere probatu zenuen. Zelan esperientzia hori? Futbola uztean entrenatzaile izateko ikasten hasi nintzen eta titulua atera nuen baina esperientzia laburra izan nuen profil honetan. Getxoko Arenas taldearen jubenilak entrenatu nituen hasieran eta esperientzia polita izan zen gazteekin lan egin ahal izatea. Ondoren, Alicanteko Eldense taldean izan nintzen baina denbora gutxi iraun nuen. Horren ostean entrenatzaile lana alde batera uztea erabaki nuen, beste lehentasun batzuk nituelako momentu horretan. Talde bat entrenatzeak etxetik kanpo ordu asko ematea suposatzen du, esfortzu handia egitea, eta energia nire familiara eta nire negozioetara bideratzea nahiago nuela erabaki nuen.
Zer da entrenatzaile izateaz gehien gustatzen zaizuna?
Taldean egotea. Jokalariekin harremana izatea eta haiekin batera ebouzionatzen joatea oso polita da. Haiek zugandik ikasten dute eta zuk haiengandik ere. Esperientzia zaila eta gogorra da, baina polita aldi berean.
Eta jokalari moduan, zein da futbolaren alderik onena?
Berdina esango nuke, taldean aritzea. Nik Athleticen urte askotan zehar aritzeko aukera izan dut eta dioten moduan, egia da lagun talde bat dela. Nik hainbat lagun egin nituen aro hartan, oraindik mantentzen ditudanak. Eta noski, emaitza onak lortzen direnean, ba horrek ematen duen poztasuna ere da kirolaren alderik onenetariko bat.
Baina dena ez da ordea arrosa kolorekoa izango futbolean. Itzal asko daude, hainbat jokalarik dioten moduan? Bai eta ez. Gustatzen zaizuna zure ofizio bilakatzea izugarria eta eskertzekoa da. Alde txarrak dituela? Noski, batez ere lesionatzen zarenean. Baina esperientzia oso polita da orokorrean, nirea behintzat.
Zein izan da futbolean zuk bizi izan duzun esperientziarik txarrena? Duda barik futbola uzteko momentua da futbolaren alderik txarrena. Bizitza osoan zehar egin nuena zen futbola utzi nuen arte, eta mundu hori alde batera uztea oso gogorra da. Futbolari askok esan duten moduan, hilabete batzuk igarotzen dira benetan zure errealitate berria zein den bereganatzen duzun arte. Denbora asko ematen duzu bidaiatzen, taldekideekin... Uztean rutina guztiz aldatzen da eta hori nahiko gogorra da pertsona batentzako, nire kasuan behintzat. •
Arin-Arin!

Asteko egun gogokoa? Domeka.
Herriko txoko gustukoa? Orokorrean polita eta erosoa da.
Liburua ala tablet-a? Tablet-a.
Pelikula bat? 300.
Ez duzu onartzen… Gezurra.
Zoriontsu egiten zaitu… Familiak.
Plater bat? Paella.
Deskribatzen zaituen berba? Zintzoa.
Euskarazko berbarik politena? Polita.
Zure ametsetako bidaia? Tulumera.
Berba egin ala entzun? Biak.
Zure mesanotxean ezin da falta… Zoharrari buruzko liburu bat.
Abesti bat? Zapatillas, El Canto del Locorena.
Aginke!
Errealitatetik hurbilegi dauden albiste faltsuak

ASIER DEL HORNO
«Nik Galdakaoko Peña
Kalimotxoren eskaintza daukat. Areto futbol taldearen koloreak ondo defendituko ditudala dakite han»
Yesteren parrandarako bikotea


Ba al zenekien...
WhatsApp audioek bi minutu eta erdi baino gehiago irauten badute podcast kategoria lortzen dutela?
3
Aginke hasi genuenetik 3 izan dira gure umorea ulertu ez dutenak. Barkatu mindu bazaituztegu baina gogoratu barre egiteak bizitza luzatzen duela.
Txiste txarra
— Noiz erosiko deustazu Play-a, aita?
— Bihar.
— Hori atzo esan zeunstan.
— Ikusi daizun ez dodala iritziz aldatzen.
Ez,
Legarda oihaldenda ez da burtsan kotizatzen hasiko
BINKEren papereko azken edizioan, aldizkariaren 107. zenbakian, Galdakaoko Legarda oihaldenda historiko eta maitatua burtsan kotizatzen hasiko zela iragarri zen, «Palestinaren ikurriñen tela gehienak Legardan erosi direlako eta inoizko datu ekonomikorik onenak izan dituelako».
Albiste hori, baina, ez zen benetako albistea izan, komunikabide honen Aginke atalean argitaratutako 'fake news' bat baizik. Alegia, orrialde eta atal honetan argitaratutako eduki guztiak gezurrezkoak dira, BINKEren erredakzioak asmatutakoak. Baina baten batek —eta ez da atal honekin gertatzen den lehenengo aldia— albistea sinistu egin du eta egonezina sortu oihaldenda honetako jabeen artean.
Horregatik, BINKEk albiste faltsua argitu eta barkamena eskatu nahi du lerro hauen bitartez. Eta, bide batez, komunikabide honek esker ona adierazi gura dio Legarda oihaldendari, Galdakaoko dendarik zaharrenari, hainbeste urtez egindako lan koloretsuagatik.

Hilabete honetako sarituak Iraileko saridunak
Inma Agirre Iurrabaso
Eider Arbide Crespo

Interview: urez eta hondarrez obraz gozatzeko bina sarrera irabazi dituzte.
Itziar Legarretaetxebarria, Mari Cruz Okamika eta Ander Ibarra Izaskun Barbarias zinegotziarekin, 'Lasala 10 urte' obraz gozatzeko oparitutako sarrerak jasotzeko unean.

Zuk ere Binkekide izan gura dozu?
Eman zure babesa urteko 39 € ordainduta
Oraindik Binkekide ez bazara, eta neurri honetako lehenengo komunikabide euskalduna babestu eta sustatu gura badozu, hauek dozuz horretarako bideak:
1. Bete beheko formulario hau, eskaneatu edo atera argazki bat eta bidali e-postaz: info@binke.eus
2. Bete formularioa, moztu, eta utzi gutunazal baten, Binke izenarekin Torrezabal Kultur Etxeko atezainaren leihatilan.
IZEN-ABIZENAK:
HELBIDEA:
NORTASUN AGIRIA:
KONTU KORRONTEA:
3. Eskaneatu zure mugikorraren QR irakurgailuarekin beheko kodea eta bete formularioa!

Herri galdeketa
Erdiguneko Metro geltokiaren alde bozkatu dute usansolotarrek
TESTUA: IRATI ALONSO
GARCIA
ARGAZKIAK: GELTOKIA
ERDIGUNEAN
Geltokia Erdigunean plataformak herri galdeketa antolatu zuen urriaren 5ean Usansolon, Metroaren 5. linearen proiektuaren inguruan. Guztira 1.741 herritarrek parte hartu zuten eta %94,7k erdigunean Metro geltokia ezartzearen alde bozkatu zuen.
Geltokia Erdigunean plataformak herri galdeketa antolatu zuen urriaren 5ean, Metroaren 5. linearen proiektuaren inguruan usansolotarrek duten iritzia ezagutzeko helburuz.
Herritarrek 09:00etatik 20:00etara izan zuten bozkatzeko aukera Unkina plazan, eta guztira 1.741 lagunek eman zuten botoa. Hiru aukera eman ziren galdeketan eta hauek izan ziren emaitzak: erdiguneko geltokia mantentzea %94,7, ibilgailuentzako tunel bat eraikitzea %2,5 eta autobus batek herria konektatzea ospitaleko geltokiarekin %1,9.
Arduradunen erantzuna. Usansolotarren gehiengoak, beraz, Metro geltokia erdigunean ezartzearen alde bozkatu zuen, azkenaldian egindako mobilizazioetan eskatutako moduan. Antolatzaileen esanetan, emaitza hauekin herritarren borondatea «argi berretsi zen»: «Parte-hartze maila honek erakusten du Usansoloko herritarrak konprometituta daudela beren etorkizunarekin eta mugikortasun duin eta jasangarria bermatzearekin».
Kontsulta ez zen loteslea izan, —berme guztiak izan zituen arren— baina «balio sinboliko eta politikoa» du plataformarentzat. «Lortutako datuak oso kontuan izan behar dituzte administrazio eskudunek —Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Euskal Trenbide Sareak— gure udalerrian metroaren behin betiko trazadura zehaztean. Emaitza honek eztabaida publikoa elikatzen du eta Usansoloren benetako beharrekin bat datorren konponbide justuago eta eraginkorrago bat aldarrikatzeko herritarren babes gisa balio du», nabarmendu du taldeak.

Eskerrak parte-hartzaile eta behatzaileei. Era berean, eskerrak eman dizkie plataformak usansolotarrei, jardunaldi demokratiko honetan izan duten parte-hartzeagatik: «Zuen konpromisorik gabe, prozesuak ez luke izango zilegitasunik. Zuen ahotsa argi eta garbi islatu da, eta horrek tokiko demokrazia sendotzen du».

Galdeketaren garapenean lagundu eta parte hartu zuten persona guztiei eta politika arloko eragileei ere, —bereziki Angel Zurita Laguna, Asier Gonzalez Soreasu eta Igor Anton Hernandezi, «haien inplikazioa eta profesionaltasuna funtsezkoak izan ziren jardunaldiaren garapen egokirako»—, eta baita behatzaile gisa aritu ziren alderdi politikoei: Usansolo Herria, EH Bildu Usansolo, EH Bildu Bizkaia eta Elkarrekin Podemos Bizkaia.
Halaber, «eskerrak luzatu nahi dizkiogu baita ere Usansoloko gestorari, galdeketa antolatzeko orduan erakutsitako lankidetza eta laguntzagatik». «Eskerrik asko Usansolo! Orain, konpromiso eta dedikazio berarekin lanean jarraitzea dagokigu, Usansoloren ahotsa entzuna eta errespetatua izaten jarrai dezan. Lortu arte!», adierazi du plataformak. •
Kontsulta ez zen loteslea izan

Galdakanoko nafar armarriak
Bizkaiko lehen historialariak, Lope Gartzea Salazarrek (1399-1476), Galdakano zeritzon familia Bizkaiko zaharrenetakotzat jotzen zuen; Nafarroako erregeekin ahaidetuta zegoela gehitzen du, XII. mendearen amaieran eskualdea defendatzera etorri zelarik Andra Mari eliza eraiki zuen eta bertan bere hilobia aldarearen aurrean du katebegiez osatua.
Galdakanon, Erdi Aroan bando-kideen familia nagusi guztiek Nafarrako kateak zituzten armarri heraldikoa inguratuz, Bizkaia osoan ez dago beste udalik horrenbeste duenik. Beste familia batzuek
Gebaratarren zumarraren hostoa zuten, Nafarroarekin Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako azken tenente edo buru izan zirenak.
Usansolo eta Bediatarrak Galdakano familiakoak ziren; usansolotarrek Gebaratarren panelak eta Nabarrako katea dituzte armarrian eta Bediatarrek katea. Udalerriko beste familia nagusia Isasi zen, bere armarriak aipatutako Salazartarren 12 izarrak eta Nafarroako katea ditu.
Aperribaitarren dorretxea gaur egungo jauregitik gertu zegoen eta bere armarria Nafarroako katea du. Urgoititarren armarriak Gebaratarren panelak eta Nafarroako kateekin egindako bordura du; bertan, Bizkaiko ganboatarren buru izan ziren Abendañotarrak bizi izan ziren. Zuazotarrak, auzo berean dorretxea zuten familia zen: Gebaratarren bost panela dituzte armarrian.
Galdakanoko beste familia garrantzitsu batzuk ez zuten dorretxerik, baina bai Nafarroako kateak armarrietan, hala nola Egia, Irusta edo Gabiriatarrek. Adan de Yarza familia boteretsua Ispasterretik etorri zen Galdakanora, Urgoitiko jauregia eraiki zuen eta bere armarriaren erdi-erdian Nafarroako armarria zuen.
Usansolo eta Bediatarrak Galdakano familiakoak ziren
Adan de Yarza familia boteretsua Ispasterretik etorri zen

AITZOL ALTUNA ENZUNZA Lehoinabarra
Kuadrillen bazkaria
ARGAZKIAK: ANDER ELORDUI / ARGAZKI GUZTIAK: BINKE.EUS






Gure berbaz
MANU ETXEBARRIA AYESTA
Txakolina
Urrirantz, gure baserri batzuetako aspaldiko ekintza bat txakolina egitea zan. Horretarako mahasduiak behar dira. Lehenago, mahasduiak txikiak ziran, etxerako lain txakolin egiteko edo jateko. Mahats-ardoa lortzeko, besterik ezean, oinekaz zapaltzen zan baina dolaredunak prentsatu egiten eban mahatsa zein sagarra, txakolina eta sagardoa lortzeko. «Txakolin» izenaren jatorriari buruz, hipotesi bat baino gehiago dago, baina nire ustez, «etxerako lain» multzo fonikoaren laburpenetik dator «txakolin» izena fonetika-lege batzuk bitarteko. Lehenagoko txakolinak garratzak eta gitxi landuak ziran eta lortzeko metodoa be garaian garaikoa. Urteak joan ahala, mahasduietatik hasita, asko aurreratu eta ondu da emaitza. Ganera, etxerako lain ezeze, komertzializatu egin da, gurean zein erbestean eta prezioak be alazo gareztitu jakuz. Modan dago gaur ardo zuriaren ordez txakolina eskatzea txikiteoan. Txakolin hitza, abesti eta dantzara be zabaldu da, R.M. de Azkuek jasoa. Galdakaoko Andra Mari taldeak sarri dantzatu deusku txakolindantza palu bi gurutzerata jarrita. «Txakolin, txakolin, txakolin eta txuzpin/ txakolin, txakolin, txakolinak on egin». Hala bedi!

Booktuber ikastaroak jasoko dituzte ikasleek
Galdakaoko Udalak, Bengoetxe eta Elexalde institutuekin eta Eguzkibegi Ikastolarekin elkarlanean sustatzen duen egitasmoak XI. edizioa du aurten eta ikasturte osoko bide-orriak sormenaren bidez irakurzaletasuna sustatzea eta ikasleen euskarazko gaitasun komunikatiboa hobetzea ditu helburu.
Urte osoko lanketari hasiera emateko, azaroan eta abenduan Booktuber ikastaroak izango dituzte DBH 2. eta 3. mailako ikasleek. Eleder Iglesiaz komunikatzaile eta ikertzaile Laukiztarrak eskainiko ditu tailer praktikoak. 22 saio izango dira guztira, DBH2ko eta DBH3ko ikasle guztiek jasoko baitute ordubeteko saioa: bideo sorkuntzarako gakoak, egoki komunikatzeko pautak, sare sozialetan erabiltzen diren hizkuntzaren kodigoak eta teknikak, gidoia lantzearen garrantzia zein baliabide teknologikoen erabilera landuko dituzte Eleder Iglesiasekin. Ikasturte osoko jarduerak elkar-lotzen aritu dira Galdakaoko Udala eta ekimenean parte hartuko duten hiru ikastetxeak. Behin ikastaroak amaituta eta oinarrizko argibideak jasota, Booktuber lehiaketa jarriko da martxan DBHko ikasleentzat. Hamaikagarren edizioa izango du lehiaketak, eta urtean zehar irakurritako liburu baten iruzkina grabatuko dute bideoz. Ekimenean banaka edo binaka parte hartuko dute Galdakaoko gazteek, eta euskara zuzen eta egokian aurkeztu beharko dituzte gutxienez minutu bat eta gehienez bi minutuko iraupena duten bideoak. Epaimahaiak komunikazioekintzaren naturaltasuna, zuzentasuna eta aberastasuna, estiloa, erakargarritasuna, edukia, grabatzeko lekua, atrezzoa, ahotsaren argitasuna, bizkaieraren erabilera eta mezuaren sakontasuna eta originaltasuna baloratuko ditu, besteak beste.
Sari-banaketa maiatzaren erdialdera egingo da, sormen astearen barruan. Guztira, 8 sari banatuko dira: 2 izango dira sari nagusiak, DBHko 1. zikloko eta DBHko 2. zikloko bideo onenak. Horrez gain, ziklo bakoitzeko bideo onenak ere sarituko dira ikastetxe bakoitzean.
Informazio gehiago: hezkuntza-euskara@galdakao.eus

Aurreko hilabeteko sariduna Gilen Amarika izan da eta 10€ arteko merienda irabazi du, Goxoa kafetegian! Zorionak!
Sormene iruditan




ARGAZKIAK: ANDER ELORDUI / ARGAZKI GUZTIAK: BINKE.EUS




























Asisko Urmeneta, ilustratzaile eta zuzendaria
«Sorgin ehiza eraikuntza guztiz juridiko eta politikoa izan zen»
TESTUA: IRATI ALONSO GARCÍA
ARGAZKIAK: ASISKO URMENETAK BIDALITAKOAK
Orreaga Iritzi Talde galdakoztarrak hitzaldi ziklo berria antolatu du udazkenerako. Hiru saio eskaniko ditu, tartean 'Sorgina, banaiz' dokumentalaren aurkezpena. Asisko Urmeneta dokumentalaren zuzendariarekin hitz egin du BINKEk, honen inguruan gehiago ezagutzeko.
Sorgina, banaiz' dokumentalaren aurkezpena hartuko du Galdakaok urriaren 22an, Orreaga Iritzi Taldearen eskutik. Saioa 19:00etan izango da Torrezabal Kultur Etxean eta sorgin ehizari buruzko dokumentala ikusteko aukera izango dute bertaratzen direnek. Asisko Urmeneta da lan honen zuzendaria eta berarekin hitz egin dugu saioaren atarian, dokumentalaren xehetasun gehiago ezagutzeko helburuz.
Zer kontatu nahi du dokumental honek? Ni irudigilea naiz eta sorginaren iruditik abiatu naiz Euskal Herrian barrena ikertzeko nondik, nork eta zergatik eraikia izan den irudi hori. Eta behar izan ezkero, Sorbonako irakasle batek erraten duen bezala, deseraikitzeko tresnak eman.
Nola sortu zen dokumental hau sortzeko ideia? Norberak ikusten du Mendebaldeko Europan prozesu historikoa eman zela, izugarri bortitza, sorgin ehiza izena hartu duena. Eta norberak ere ikusten du Mendebaldeko Europa honetan nola kontatzen duten ehizaldi handi hura eta harritzen da nola Euskal Herrira ez den iritsi batere prozesu historikoaren interpretatzeko trensa horietatik. Laponian adibidez, memorial bat eraiki dute gogoratzeko bidegabeki hil zituzten haiek eta memoria historikoaren bidetik duintasuna itzultzeko. Tennesseera joan behar izan gara, William Monter bezalako aditu baten hitzak entzutera, berak izugarri ongi ikertu baitu Inkisizioko Nafarroako

tribunala, hau da, Hego Euskal Herria hartzen zuen epaitegia. Berak deseraiki du hemen hain sinetsia daukagun ustekeria. Horregatik nik ekarri nahi izan ditut munduko adituen mintzoak gure lan hipotesia indartzeko. Sorgin ehiza Mendebaldeko Europan eraikuntza guztiz juridiko eta politikoa izan zela azaltzeko eta azpimarratzeko hemen Euskal Herrian beste eskualdeetan betetzen diren pautak betetzen direla. Hainbeste mistifikazio eta mitoen artean argi pixkat bat eman nahi izan dut dokumental honekin.

Lan hau «ahanzturaren eta mitoen aurkako antidotoa dela» diozu. Zergatik? Sorginaren irudia aztertuz, inpresioa dut argazki batzuk jarri direla bata bestearen gainean. Batetik daukagu mitologiak eraiki duena. Bestetik, sorgina zer izan den soziolaboralki, Euskal Herrian eta mundu osoan. Hirugarrenik, sorgin ehizaren prozesu historikoa zer izan den, eta azkenik, sorgin ehizaren prozesu historiko horretan eraiki zen irudia nola bereganatu dugun azkeneko hamarkada hauetan eta erabiltzen dugun beste aldarrikapen legitimo batzuetarako. Horregatik nik, epaitu nahi gabe, leiho txiki batzuk ireki nahi izan ditut.
Dokumentazio lan handia egin duzue lan honetarako, Euskal Herrian, eta hemendik kanpo ere, ezta? Urteetako dokumentazio lana egin dugu. Dagoeneko publikatuta dagoen materiala batu eta loturak egin ditut nik. Datu historikoetatik abiatuz, testuinguru koherente bat eman nahi izan diot eta hori nik uste ez dela egiten Euskal
Herrian. Datuak batzen dira baina ez dira loturak egiten. Nik ez dut hainbeste ikertu sorginek egiten zutenaren inguruan, baina bai sorgin ehiztariak nortzuk izan ziren, non zeuden eta zergatik asmatu zuten gezur ikaragarri hura.
Iraganeko pasadizo haiek gaur egungo gizartean eragina dute oraindik? Bai, noski. Ez dugu ahaztu behar sorgin ehiza ez zela eman Erdi Aro ilun hartan baizik eta Europa modernoaren oinarriak ezartzen ari diren unean.
Zergatik animatuko zenuke dokumentala ikustera? Dokumentala bidaia izan da guretzat. Ideia batzuekin abiatu ginen eta heldu gara ideia ezberdin askorekin. Jendea gonbidatuko nuke bidaia hau gurekin partekatzera eta ikustera nola urte askotan zehar kontakizun bakarra sinetzi dugun. Jendeari erori zaizkio gaur egun arte oso segurtzat zituen usteak eta ikusiko du nola jazarpen hori jaso zuten herri batzuetan hasi diren jada kontakizun bakar hori deseraikitzen eta izenak, deiturak eta duintasuna ematen pertsona horiei . •


Berbalagunen ikasturte barria martxan dago
Aurten be herriko euskal hiztunak eta euskara ikasten ari diranak batzeko helburua duen Berbalagun ekimena antolatu dabe Galdakaon euskaltegiek eta Udalak. Ikasturte honetako programa martxan da dagoeneko eta parte hartzera animatu dabez herritarrak. Izena emon leike galdakao_berba@aek.eus helbidera idatziz edo 607 146 855 telefonora deituz.

ESAS ekimena saritu dabe
Urriaren 6an +Musicas sariak banatu ziran Madrilen eta bertan Ane Legarreta galdakoztarrak sortutako ESAS
Emakume Sortzaile eta Artisten Sareak saritu eben, grabaketa klasikorik onenarengatik.

Olabarri, Azkuna Zentroko burua
Bilboko Azkuna Zentroko zuzendari barria da Txomin
Olabarri galdakoztarra, Fernando Perezen ordez. «Prestakuntzari, gaitasunari eta esperientzia pertsonalari buruzko irizpide objektiboen» arabera hautatu dabe.

Basagoiti, irabazle
Galdakaon
Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo faseko saioetako bat hartu eban Torrezabal Kultur Etxeak eta Irune Basagoiti izan zan hitzorduko irabazlea.

Bost herrialde Musika Bizianen
Galdakaoko Andra Mari Eusko Dantzari Taldeak Musika Bizian jaialdiaren edizio barria antolatuko dau urriaren 24 eta 25ean. Palestinako, Sardiniako, Eskoziako eta Euskal Herriko taldeak arituko dira Galdakaoko Iturrondo plazan.

Bizipista eraikitzeko hitzarmena
Bizkaiko Foru Aldundiak eta Galdakaoko Udalak hitzarmena sinatuko dabe Galdakaorako bizipista eraikitzeko. Gobernu Kontseiluan berretsi eban Aldundiak.


Paziente ostomizatuen irudiak
Usansoloko ospitaleak paziente ostomizatuei buruzko argazki-erakusketa jarri dau ikusgai. Ainhoa Perez Olaeta argazkilariak egindako irudiak dira.



Aplikazio eguneratua
Galdakaoko Udalak bere gailu mugikorretarako aplikazioa eguneratu dau eta mugikortasunari eta garraio zerbitzuei buruzko informazioa batu dau bertan.

Bengoetxea, txapeldun barriz
Mañarian antolatu zan aurtengo Euskadiko Artzain Txakur Txapelketa eta bertan
Bittor Bengoetxea galdakoztarrak hartu eban parte. Artzainak garaipena lortu eban bere txakur Pupigaz batera. Informazio gehiago ezagutu BINKE.EUS-en.

Diaz, zilarrezko domina mundialean
Sara Diaz petanka jokalari galdakoztarrak sasoi onean jarraitzen dau, dominak irabazten. Pasa den asteburuan Doitasun Tiroko Munduko Txapelketan parte hartu eban eta txapeldunorde izan zan. Informazio gehiago: BINKE.EUS.

Bediagaren liburu barria, laster
Irati Bediaga idazle eta BINKEko kolaboratzaile galdakoztarrak 'Rara' bere laugarren liburua argitaratuko dau laster. «Ni ere (inposatutako) erakusleiho alineatu prefabrikatuen aurka matxinatzen naiz», dio lanean.
SARA DIAZ

Txomin Egileor, itxita bi hilabetez
Txomin Egileor kaleko antolaketa barriaren proiektua martxan da eta honen ondorioz trafikoa erabat itxita egongo da bi hilabetez kale horretan, Galdakaorako noranzkoan.

Lopezen 100. urtebetetzea
Irailaren 29an 100 urte bete ebazan Milagros Lopez galdakoztarrak eta
Galdakaoko Udalak aspalditik duen ohiturari jarraiki, bere etxean zoriondu eben Edurne Espilla jarduneko alkateak eta Maite Arandia zinegotziak.

Ondarea
ezagutzeko
aukera
Europako Jardunaldiak antolatu dauz Bizkaiko Foru Aldundiak urrian. Galdakaon, Dinamita fabrikagaz lotutako eraikinak eta Andra Mari eliza ezagutzeko aukera izan da.


Click eta Clicken erakusketa
Torrezabalek Click eta Click elkarte galdakoztarraren argazki erakusketa hartuko dau urriaren 24ra bitarte. Bilduman elkarteko kideek egindako irudiak ikusi leikez.



Binke.eus
Paperetik harago, hauek dira Binkeren webgunean irakurrienak!





Galdakaoko EAJk elkarbizitzaren alde eta Ertzaintzaren eta Udaltzaingoaren defentsari buruzko mozioa aurkeztu zuen baina alderdiek atzera bota zuten.
Galdakaoko Udalak euskara ulertzen ez duten herritarrentzako doako ikastaroak eskainiko ditu eguaztenetan, urriaren 22tik aurrera.
Santakurtzak iragartzeko kartel lehiaketa martxan jarri du Udalak. Lanak aurkezteko epea ekainaren 6ra arte egongo da zabalik.
Aurten Galdakaoko Bertso Eskola jarri dute martxan, Arkaitz Estiballes irakaslearekin. Ikasleentzat doakoa da eta izena emateko epea zabalik dago urrian zehar.
Maiatzaren 31ra bitarte, auzoen arteko Galdabusak neguko ordutegia izango du. Astean zehar ez du aldaketa handirik.
Gure herrietako aktualitatea:

Binke TV
Hauek dira argitaratutako azken bideoak Binkeren sareetan!





Leidu Irakurketa Taldearen txokoa

Punto bobo
Erein, 2024
Itsaso Martin Zapirain
Udazken koloretan landen lurrinak zeharkatuz hitaz oroit eta higan nauk…», Benito Lertxundi.
Landen lurrinaz eta garoz gatozkizue Itxaso Martin Zapirainen 'Punto bobo' nobela aurkeztera.
Emakumeen sufrimendua, osasun mentala, aurreiritziak eta txutxu-mutxuak, ezinegonak… ardatz ditu nobela honek. Itxaso Martinek pertsonaien barne kezkak, isiltasunak, gordetako erruak, usteldutako sekretuak modu sinple bezain zorrotzez azaltzen ditu.
«Ez da normala izango, esan zion medikuak haurrak urtebete zuenean». Jaio aurretik, ordea, Amak jakin bazekien barruan zeraman umea ez zela besteak modukoa izango. Alaba etxean isolatu zuen Amak eta herritarren txutxu-mutxuak areagotu egin ziren. Hain zen estua bien arteko harremana, beste alaba baten jaiotzak ez baitzuen hori apurtzea lortu. Bizilagunen usteez eta sufrimenduz inguratuta, patuaren zain, giro heze eta ilunean kokatzen dira hiru emakumeen istorioak. Pertsonaien psikologian sakontzen du Martinek, irakurleak haien jokabideak uler ditzan.
Badu nobela honek zer sakondu, zer hausnartu: amatasuna, osasun mentala, inguruaren presioa, normala/ez normala zer den… Hainbat galdera sorraraziko dizkigu barren-barrenean.
Goizeko laino beherari begira edo arratsaldeko freskura aprobetxatzen, goza dezagun irakurketaz!
BINKE
Proiektu honetarako lanean:
Argitaratzailea: Aitu elkartea.
Zuzendaria: Jon Gomez Garai.
Erredaktorea: Irati Alonso García.
Irudia eta sareak: Naiara Perez de Villarreal.
Argazkilariak: Ander Elordui eta Peio Zamalloa.
Batzorde Orokorra: Gaizka Uriarte, Ixone Muñiz, Leire Zamalloa, Ainara G. Goitiandia, Beñat Armentia eta Iñigo Larrea.
Ekarpen taldea: Joseba Uranga, Igor Amarika, Jaime Zubero, Asier Balentzia, Leire Eskabel, Ainhoa Uriarte, Aitor Zelaia eta Unai Atutxa.
Ilustratzailea: Karmele Gorroño, Irrimarra.
Inprenta: Comeco Gráfico, Zamudio.
Banaketa: Joal Express eta Correos.
Hilero banatutako ale kopurua: 14.000.
Lege Gordailua: BI-41-2016
ISSN: 2444-9385
Proiektu hau posible egiten
dute:
Ohiko kolaboratzaileak: Manu Etxebarria, Aitzol Altuna, Estibaliz Apellaniz, Joanes Urkixo, Yayone Altuna, Irati Bediaga, Julen Gabiria, Gotzon Barandiaran, Nerea Urgoiti, Josi Basterretxea, Xabier Valencia, Nagore Ferreira Zamalloa, Edu Olea eta Bego Martinez.
Elkarte laguntzaileak: Ganguren Mendi Taldea, Burtotza Mendi Taldea, Andra Mari Dantza Taldea, Galdakao Gogora, Etxerat, Usansolon Euskaraz, Euskaraldia, Click&Click elkartea, Leidu taldea eta Bagabiz euskara elkartea.
Argazkilari kolaboratzaileak: Jabi Rojo, Gotzon Almaraz eta Julio Legarretaetxebarria.
Webguneko laguntza: Aitor Espinosa eta Naiara Perez de Villarreal.
BINKEk ez du bere gain hartzen aldizkarian adierazitako iritzi edota esanen erantzukizunik.
Harremana:
680 74 32 11 info@binke.eus
Jarraitu BINKEren edukiak zure gustuko sarean!


Babesle ofizialak:





Antzerkia
Urriak 17, barikua
Factoria Norte
Si yo fuera Federico
Torrezabal Kultur Etxean
Ordua: 20:00 Sarrera: 6-8€
Urriak 26, domeka
Ados Teatroa
52 hertz
Torrezabal Kultur Etxean
Ordua: 19:00 Sarrera: 7,5-10€
Azaroak 7, barikua
Pont Flotant
Adolescencia infinita
Torrezabal Kultur Etxean
Ordua: 20:00 Sarrera: 9-12€
Azaroak 9, domeka
La Fam Produccions
Ambulant
Torrezabal Kultur Etxean
Ordua: 19:00 Sarrera: 7,5-10€
Azaroak 14, barikua
Tentazioa
Interview urez eta hondarrez
Torrezabal Kultur Etxean
Ordua: 19:00 Sarrera: 6-8€
Argazkilaritza
Urriak 13-24
Click eta Click elkartearen erakusketa
Torrezabal Kultur Etxean
Ordua: 17:30-20:30
Irakurketa taldea
Irailak 20, astelehena
Punto bobo
18:30 Peña Santa Cruzen
Kaiola festibala
Urriak 17, barikua
Rie Nakajima eta Pierre Berthet
Gandasegiko aterpean
Ordua: 18:00 Sarrera: Doan
Urriak 18, zapatua
Irreversible Entanglements, Ben LaMar Gay Ensemble, Fujiiiiiiiiiiita, Tashi Dorji, Maria Bertel eta Garazi Navas
Torrezabal Kultur Etxean
Ordua: 20:00 Sarrera: 15€
Hitzaldi zikloa
Urriak 22, eguaztena 'Sorgina, banaiz' dokumentalaren aurkezpena
19:00 Torrezabal Kultur Etxean
Azaroak 3, astelehena
Aitzol Altuna: ''Galdakanoren 850. urteurrena'
19:00 Torrezabal Kultur Etxeam
Azaroak 7, barikua
Ane Blanedoren 'Zapalduon pedagogia' iburuaren aurkezpena
19:00 Torrezabal Kultur Etxean
Guzur Aretxa urteurrena
Urriak 31, barikua
19:00 Txupinazoa eta pregoia
20:00 Azken barikua
21:00 Despotorre monologoa
22:00 Dj Siwanaba
Azaroak 1, zapatua
10:00 Mendi ibilbidea Burdin Hesitik, udaletxetik abiatuta
11:00 Umeentzako puzgarriak, Iturrondo plazan
15:00 Herri bazkaria
20:00 Kontzertuak: Zaunka, MDMA eta Samantha Hudson

Adiskide urteurrena
Urriak 27-Azaroak 9
Argazki erakusketa
Torrezabal Kultur Etxean
Urriak 24-Azaroak 7
Elite mailako pilota txapelketa
Kurtzeko frontoian
Azaroak 9, domeka
50. urteurrena ospatzeko jaia
Kurtzeko frontoian
Zinema
Urriak 17, barikua
'Las buenas compañías' filmarekin zine forum saioa
18:30 Torrezabal Kultur Etxean

Mendia
Urriak 19, domeka
SanZadornil-Revillallanos-LaLastra
08:00 Udaltzaingoaren ondotik
Urriak 25-26
Pirineos. Sallen de Gallego. Musales (2.653 m)
07:00 Udaletxe aurretik
Azaroak 6-Abenduak 4
XXI. Mendi Astea
Galdakaoko rokodromoan eta Torrezabal Kultur Etxean
Azaroak 16, domeka
Rioja. Montes Obarenes. Sajazarra. Jembres (856 m)
08:00 Udaltzaingoaren ondotik



