
«Usansoloko
«Usansoloko
TESTUA: IRATI ALONSO GARCÍA
ARGAZKIAK: JON GOMEZ GARAI
Metroaren 5. linearen proiektua martxan jarri zenetik, usansolotarrak kontra agertu dira, gaur egun erdigunean duten tren geltokia kenduko dutelako. Honek «usansolotarren bizi kalitatean» eragingo duela salatu dute eta erdigunean geltoki bat ezartzea aldarrikatzen dute. Helburu honekin sortu zen Geltokia Erdigunean plataforma, hainbat mobilizazio deitu dituenak azken hilabeteetan. Urriaren 5ean aldiz, herri galdeketa antolatuko dute usansolotarren iritzia ezagutzeko. Kontsultaren atarian, Jon Atxutegi eta Josu Grandibal plataformako kideekin hitz egin dugu, usansolotarren aldarrikapenei buruz gehiago ezagutzeko.
Noiz eta zein helbururekin sortu zen plataforma? Plataforma 2024ko apirilean sortu zen. Orduan ebatzi zituen ETS-k gure errekurtsoak eta, ezezko erantzunaren aurrean, erdiguneko geltokia aldarrikatzeko eta herri osoak bat egiteko ordua zela ulertu genuen. Alderdi politikoetatik haratagoko plataforma bat, usansolotar guztien partaidetzara irekia zena.
Zergatik da garrantzitsua usansolotarrentzat geltokia herriko erdigunean izatea? Martxan dagoen proiektuaren ondorioz betidaniko tren geltokia kenduko digute, hor ez dago zer esanik: trenaren ibilbide berria ez da bateragarria izango egungo Usansoloko tren geltokiarekin. Eta kontua da, zerbitzu galera horrek zuzenean eragiten diola Usansoloko mugikortasun kalitateari. Adibide argi batekin: orain 17 minutu
ditugu Bilbora eta, gero, 30 minututik gora izango ditugu. Denbora bikoiztu egiten zaigu. Eta hori ekidin dezakeen irtenbide bakarra Usansolo erdiguneko geltoki bat jartzea da. Ospitaleak bere geltokia behar du, hori ukaezina da, usansolotar guztiok ezagun dugu zein den bertara joateko eguneroko afluentzia —eta horrek sortzen dituen arazoak—, baina 300 miliotik gorako proiektu batek ezin dezake herri bat tren geltokirik gabe utzi, eta oraindik gutxiago, trena jada baduenean. Berez, bi geltoki jarri behar badira ba hala egin beharko da. Garraio publikoa hobetu egin behar da, ez kaltetu, eta une honetan, Usansolori dagokionez behintzat, kaltea nabaria da, eta are gehiago, herri horrek betidanik tren geltokia izan duenean eta bertako biztanleek gehien erabiltzen duten garraiobidea denean.
Metroaren 5. linearen proiektuan ordea, ez da aukera hori barneratu. Zeintzuk dira arduradunek horretarako emandako arrazoiak? Arrazoiak ekonomikoak dira oro har. Izan ere, ETS-k berak SENER enpresari eskatutako ikerketatxostenak argi adierazten du Usansolo erdigunerako geltoki bat teknikoki bideragarria dela. Aukera garestiagoa da, baina mugikortasun kalitatea ez galtzeko bide bakarra ere. Alderdi politikoekin izandako bileretan ere, argi adierazi digute arduradunek geltokia jartzea posible dela, baina ez dutela aurreikusi nahi. Borondate politiko kontua da, ez dago besterik.
Zein alternatiba eskaini dituzte erdiguneko geltokiaren ordez? Une honetan bi aukera jarri dizkigute mahai gainean erdiguneko geltokiaren ordez. Batetik, ospitaleko geltokirako lanzadera zerbitzu bat, eta bestetik, 500 metrotik gorako tunel
Josu Grandibal Maguregi 1978, Usansolo
Gizarteratzea eta Animazio
Soziokultural eta Turistikoa ikasi zuen eta gizarte-erakunde bateko koordinatzailea da lanpostuz. Geltokia Erdigunean plataformako kidea da ere, eta bozeramaileetako bat.
bat ospitaleko geltokira. Lehena ez da bideragarria inondik inora. Usansolo ezagutzen duen edonork argi du 8 minuturo ezin dugula autobus bat izan herri erdigunetik. Gainera aukera horrek mugikortasun denboretan 10 minutu gehitzen ditu —lanzaderak irauten duen bitartean noski, batek daki bihar etsian zerbitzua kendu edo gutxituko duten bideragarria ez den aitzakiapean—. Eta bigarrena erabateko zentzugabekeria da. Luzeera horretako tunelik ez dago Bizkaia osoan. Izatez, Bilboko Zazpikaleetako Unamunoko metro tunelak 220 metro inguru ditu. Pentsa, tunel hori bikoizten duen tunel bat gurutzatzea…
Usansolotarrak alternatiba hauen kontra agertu dira, ezta? Orain arteko ekimenetan hala sentitu dugu, baina hori da ere urriaren 5eko kontsultaren helburua: hiru aukeren artean usansolotarren benetako borondatea zein den ezagutzea.
Plataformatik alderdi politikoekin hitz egin duzue gaiari konponbidea bilatzeko. Zein izan da bakoitzaren
Jon Atxutegi Gutierrez 1980, Usansolo
Zuzenbidea ikasi zuen Euskal Herriko Unibertsitatean eta zuzenbide irakaslea eta ikertzailea da lanpostuz. Geltokia Erdigunean plataformako kidea da ere, eta bozeramaileetako bat.
erantzuna? Zorionez herriko hiru alderdi politikoek —Usansolo Herriak, Usansoloko EAJ/PNVk eta EH Bildu Usansolok— bat egin dute plataformaren aldarrikapenarekin eta usansolotarren sentipenarekin. Usansoloko osoko bilkuran aho-batez onartzen dira erdiguneko geltoki baten aldeko mozioak. Kontsulta bera ere, hiru alderdiek babesten dutela aho-batez onartu zen uztailean. Herria osoa batuta dago eta hori eskertu beharra dago. Beste kontu bat da udalerritik haratagoko esparruetan izan dugun erantzuna. Bai Bizkaia eta bai Euskadi mailan alderdi guztiek ez dute hain aldekoa den posizio bat Usansolo erdigunerako geltoki batekiko, baina hori ere aldatuko dugu, ziur izan.
Eta Euskal Trenbide Sarearena? Hori beste kontu bat da… Haiekin izandako bilerak ez dira atseginenak izan eta nolabait enrokatuta daude. Proiektu jakin bat dute buruan eta ez dirudi berau aldatzeko gogotsu daudenik; ez dute herriaren iritzia entzun nahi. Haien aburuz Usansoloko egungo biztanleria
Herri galdeketa, urriaren 5ean
· Tokia: Unkina plaza
· Ordutegia: 09:00-20:00
· Betekizunak: 16 urte izatea eta usansolotarra izatea
kopuruak ez du geltoki batek beharko zukeen gutxieneko ‘erabilera’ ziurtatzen, eta beraz, ez dute geltokirik aurreikusteko asmorik. Halaber, Aperribaiko kasuan irizpidea beste bat da eta Usansolok baino 2200 biztanle gutxiago izan arren, tren-geltoki bat izango du. Gu Aperribaiko auzokideez poztez gara, garraio publikorako sarbidea toki guztietan eta kalitatez eskaini behar delako, baina usansolotarrak diskriminatuta sentitzen gara eta kontsiderazio bera eskatzen dugu
Negatiba guzti hauen aurrean, hainbat mobilizazio egin dituzue, haien artean sinadura bilketa. Non aurkeztu dituzue eta zein da egoera gaur egun? Orain arteko sinadurak Bizkaia eta Euskadi mailako alderdi politiko guztiei aurkeztu dizkiegu, bai bilera pribatuetan, bai Batzar Nagusietan eta Eusko Legebiltzarrean izandako mintzaldietan. Guztiek dute argi zein den egoera eta Usansolo ez dela bere horretan geldirik geratuko.
Orain pauso bat gehiago eman duzue eta herri galdeketa antolatu duzue urriaren 5erako. Zein da honen helburua? Herriaren borondatea argi eta garbi erakustea eta mahai gainean dauden hiru aukeren artean usansolotarrek modu askean erabakitzea. Azken finean informazio asko helarazi digute (hori da hein handi baten haien estrategia) eta bada ordua Usansolok hain zuzen eragiten dion proiektu baten gainean demokratikoki erabakitzeko. Epe laburrera gure mugikortasuna zuzenean eraldatuko duen proiektu bat martxan dago baina guk ez dugu zer esanik izan orain arte. Eta hori aldatu beharra dago.
Zein baldintza bete beharko dira kontsultan parte hartzeko? Bi betekizun daude kontsultan parte hartu ahal izateko. Batetik, usansolotar izan beharko da. Horretarako nortasun agirian Usansoloko helbidea izan beharko du bozkatzaileak. Eta hala ez den kasuetarako (oraindik eguneratu ez duelako dokumentazioa), beharrezkoa izango da errolda agiria aurkeztea. Horretarako Txapelenan eskaera egin baino ez dute. Baina esandakoa, usansolotarren gehiengoak nahikoa izango du nortasun agiria erakustearekin. Bestetik, adina. Badakigu usansolotar guztiek nahiko luketela kontsultan parte hartu, baina gutxienez 16 urte izan beharko dira urriaren 5ean. Hori, nortasun agiriaren bidez ere egiaztatuko da.
Galdeketa ez da loteslea izango baina berme guztiak izango dituela adierazi duzue. Zer esan nahi du horrek? Ez da Usansolon antolatzen den lehenengo herri kontsulta, eta jakin badakigu emaitza baliozko izateko zenbait betekizun kontuan izan behar direla. Ez dira ohiko hauteskunde batzuk izango, baina ia-ia. Gainera, hauteskundeetan bezala kanpo ikuskariak ere izango ditugu. Bizkaia mailako alderdi politiko guztiekin gaude harremanetan eta, jada, haietako batzuk haien presentzia bermatu digute. Prozesuan interesa dute eta hori ere positiboki ulertu beharra dago.
Kontsultaren emaitza baiezkoa bada, zein izango da hurrengo pausoa? Nolabait ibilbide politikoari berriz ere ekitea. Kontsultaren ostean alderdi politikoek erabaki beharko dute: men egin lortutako emaitzari edo proiektu bat
inposatu. Uler genezake dimentsio hain handiko proiektu batek ezin duela herri guztien feedback-a jaso martxan jartzeko, baina Usansoloren kasua berezia da, atzera pausu bat emateko arriskua dugulako mugikortasunari dagokionez. Eusko Legebiltzarreko mugikortasun komisioan parte hartu genuenean lanean eta negoziazioan jarraitzeko eskatu ziguten, eta hala egingo dugu, baina politikariek ere kontsultaren emaitzak ikusita lan egin beharko dute.
Eta emaitza aldiz, ezezkoa bada? Orain arteko herriaren sentipena ikusita arraroa litzateke erdiguneko geltokia ez den beste emaitza bat lortzea, baina hala balitz, plataformak helburua betekotzat joko luke baita ere. Une honetan Usansolon gatazka bat dago eta beharrezkoa da berau ebazteko herriaren nahia zein den ezagutzea. Halako proiektu baten erabakia herriari dagokio, hori da gure aldarrikapena. Kontsulta, beraz, beti izango da onuragarria, emaitza edozein izanda ere.
Zuek geltokia erdigunean izateko borrokatzen jarraitzen duzuen arren, hasi dira honezkero Metroaren obrak. Hemen badira argitu beharreko hainbat puntu. Obrak hasi dira, bai, baina ez Usansoloko geltokiari propioki eragiten dietenak. Metroko 5. Lineako proiektuak hainbat fase ditu, eta unean hiru daude diseinatuta eta martxan: Basauri-Aperribai, AperribaiGaldakao eta Galdakao-Usansoloko Ospitalea. Baina bada beste fase bat, laugarrena eta azkena: Usansoloko ospitalea eta Bedia lotuko dituena. Berez, proiektuaren tramo honek kentzen du Usansoloko egungo geltokia, zuzenean, herri erdigunean gelditu gabe, ospitalea eta Bedia lotzean dituelako. Usansolotik igaroko da, herri osoa azpitik zulatuko dute, baina proiektuan ez dago aurreikusita geltoki gehigarririk. Fase hau, oraindik, diseinatzen daude. Izatez, maiatzerako egon behar bazuen ere, azkenean abendura arte atzeratu dute bere aurkezpena. Horregatik da ezinbestekoa kontsultaren emaitza. Garaiz gaude proiektua aldatzeko eta Usansolo Erdigunerako geltoki bat lortzeko. Basaurik ere hainbat aldaketa gehitzea lortu izan dute, obrak eta kamioiak ikusteak ez gaitu koldartu behar. Proiektua aldagarria da, eta usansolotarren borondatea argia bada, goiko instantziek aldatu egin beharko dute.
Kamioiak herri erditik eta eskola aurretik igarotzen ari zirela salatu zenuten. Horrela izaten jarraitzen du? Nahiz eta ETS-k aurreikuspen falta osoz jardun izan duen obrak hasteko unean eta ez dituen kontuan izan herriari eta txikienei eragindako kalteak, usansolotarrei eta Udalari esker beste ibilbide bat irekitzea lortu da, eskolaren atzealdetik.
Aldarrikapen guzti hauetan usansolotarren babesa jaso duzue. Zergatik da garrantzitsua herria bera mobilizatzea? Usansolok esperientzia dauka honetan. Badakigu bat egin duen herriak beti lortuko duela oztopo guztien gainetik aurrera egitea. Eta hori da oraingoan ere egin beharrekoa: ezezkoa baiezko bihurtu. Ez da erraza ez arina izango, baina urriaren 5ean Usansolo osoak bat egiten badu, eta partaidetza erabateko bada, gure borondatea beste behin argi eta garbi adieraziko dugu eta horrek ondorioak sortu beharko ditu. •
Errealitatetik hurbilegi dauden albiste faltsuak
FRODO BOLSON
«Urria hasteko desiatzen gaude rutinara bueltatzeko, baina ez dakizue Mordor ere urrian heltzen dela»
Eraztunen jabe ezkongabea
Ba al zenekien...
Kurtsoa hastean liburuei plastikozko forroa jartzeak yoga praktikatzeak bezain beste erlaxa dezakeela?
Urreta kiroldegiko erabiltzaile askok obrak urriaren 27an bukatuko denaren esperantza du, obren bukaera 2027an izango dela jakin gabe.
— Hauxe da bizitzan inoiz hartu dodan kaferik onena! — Garagardoa da. — Banengoa ba ni...
Legarda ohialdenda burtsan kotizatzen hasiko da
Israelen aurkako jarrera nabaria izaten ari da azkenaldian eta Palestinako ikurriñak nonahi ikusi ditzakegu. Bandera horietarako tela gehienak Legardan erosi direnez eta inoizko datu ekonomikorik onenak izan dituenez, negozioa burtsan kotizatzen hastea baloratzen ari dira.
Nagusiek kuadrilla txapelketan parte hartuko dute
Mus edo petanka txapelketatean adindunek izan duten jarrera lehiakorra ikusirik, Jai Batzordeak datorren urtean konpartsa bat osatzeko proposamena luzatuko die adinekoei. Hori bai, dopin kontrolak egongo dira, Sintromaren laguntza kimikoa mugatzeko.
Zenbat aldiz txosnetara heltzean konturatu zara plastikozko edalontzia erosi beharko duzula zurea etxean ahaztu zaizulako? Gero etxean edalontzi horiek kolekzio modura ez geratzeko, Udalak birziklapen tailerrak antolatuko ditu.
Hilabete honetako sarituak Iraileko saridunak
Itziar Pradera Etxebarria
Mari Cruz Okamika Barroeta
Lasala 10 urte ikuskizunaz gozatzeko bina sarrera irabazi dituzte.
Urtzi Llarena (ezker) eta Bakarne Begoña Larrabe (eskuin) Xabier Harategiko Xabierrekin, opariak jasotzeko unean. Zorionak eta on egin!
Eman zure babesa urteko 39 € ordainduta
Oraindik Binkekide ez bazara, eta neurri honetako lehenengo komunikabide euskalduna babestu eta sustatu gura badozu, hauek dozuz horretarako bideak:
1. Bete beheko formulario hau, eskaneatu edo atera argazki bat eta bidali e-postaz: info@binke.eus
2. Bete formularioa, moztu, eta utzi gutunazal baten, Binke izenarekin Torrezabal Kultur Etxeko atezainaren leihatilan.
IZEN-ABIZENAK:
HELBIDEA:
NORTASUN AGIRIA:
E-POSTA:
KONTU KORRONTEA:
TELEFONOA:
3. Eskaneatu zure mugikorraren QR irakurgailuarekin beheko kodea eta bete formularioa!
Urteurrena
ETA ARGAZKIA: IRATI ALONSO GARCÍA
Barrengorri Perretxiko
Elkarteak 50 urte bete ditu aurten eta zenbait ekintza antolatu ditu hau ospatzeko. Hauen eta elkartearen inguruan gehiago jakiteko helburuz, Jose Mari Zarraga eta Jose Mari Mintegi kideekin hitz egin du BINKEk.
Urteurrenak ospatzen jarraitzen du Galdakaok. Andra Mari Dantza Taldeak, Adiskide Pilota Elkarteak, Ganguren Mendi Taldeak eta Guzur Aretxak, besteak beste, urteurren bereziak ospatu dituzte azkenaldian, eta hauetara batu da ere Barrengorri Perretxiko Elkartea.
Berrogeita hamar urte bete dira aurten Barrengorri jaio zenetik. Hasieran bazkide talde bat elkartzen zen, Grupo Alpino Ganguren taldeko mendizaleak hain zuzen. Izen horrekin parte hartu zuten lehen aldiz Bizkaiko Nekazaritza Azokan, 1971n, eta izen berarekin jarraitu zuten 1975era arte. 1972an Bizkaiko txapeldunorde izan ziren eta hirugarren sailkapen nagusian. Urtebete geroago Bizkaiko txapeldunak izan ziren eta bigarren sailkapen nagusian.
Barrengorri Perretxiko Elkartea, aldiz, 1975ean jaio zen ofizialki, eta lorpen asko izan ditu, hala nola, 1989an Peña Santa Cruz galdakoztarrak eman zien urrezko kuletroa.
Gazteekin lan handia. Txapelketetan lortutako emaitzez gain, Galdakaon egindako lana da elkarte honen legaturik handienetakoa. «Lan handia egin dugu herrian urte luzeetan zehar, batez ere gazteekin», azaldu diote BINKEri Jose Mari Zarraga eta Jose Mari Mintegi kideek.
Hainbat erakusketa antolatzen zituzten urtean zehar, eta eskolekin ere lan egiten zuten, ume eta gazteei perretxikoen inguruan hitz egiteko. «Gure helburua hauxe zen: tresnak eta jakintzak ematea, jendea ostean mendira perretxikoen
bila joan ahal izateko, izan ere, kontu handiz ibili behar da mendian», adierazi dute.
Ate irekiak urteurrena ospatzeko. Dibulgazio lan hori duela urte batzuk alde batera utzi zuten arren, jendeak jarraitzen du elkartera joaten, «batez ere hartutako perretxikoak jan ahal diren ala ez jakiteko». «Pena bat da, mikologia gastronomiara lotuta baino ez dago gaur egun», nabarmendu dute Zarragak eta Mintegik.
Hau aldatzea «oso zaila» den arren, ate irekiak antolatuko dituzte elkartearen 50. urteurren honetan. «Gure lana ezagutzera eman nahi dugu, eta baita mikologiak duen garrantzia eta interesgarria dela». Urriaren 10ean izango da jarduera hau eta herritarrak animatu dituzte elkartera gerturatzera. «Mikologia oso interesgarria da eta asko hurbiltzen gaitu naturara. Ingurumenarekiko errespetua izatera eta maitatzera irakasten gaitu, eta gaur egun, teknologiaren garaian, oso garrantzitsua da hau». •
Hasieran bazkide talde bat elkartzen zen, Grupo Alpino Ganguren taldeko mendizaleak
Dibulgazio lan handia egin du urteetan zehar, batez ere gazteekin
Jaiotzez: Galdakao.
Gaur egun: : Torla-Ordesa.
Jaiotza urtea: 1977.
Ikasketak: Fisioterapia ikasketak, 0steopatiako Masterra, eta
Haur Hezkuntzako Magisteritza.
Zertan dabil: Lanean.
«Naturarekin
Zeintzuk dira bizi izan dituzun aldaketarik nabarmenenak? Ordesako parkearen sarreran bizi garenez hemen aire kutsadurarik ez da. Neguan 150 biztanle besterik ez gara bizi, trafikorik ez dago, zaratarik ez, kontsumorik ez —arropa denda, zapata dendarik... ez dago, dena itxita dago—. Nordiko bizitza egiten dugu orduan, denbora asko ematen dugu etxean, nire semeen lagunak datoz etxera, gure lagunak afaltzera, arratsaldeko lauretan gaua da...
Zer du zure hango herriak, Galdakaok ez duena?
Naturarekin kontaktu indartsua: Ara erreka, Mondarruego mendia, elurra, bizitza erritmo lasaiagoa, kontsumo eza... Aldi berean zerbitzu falta haundia dugu —sozialak, umeen extraeskolarrak, ez dugu liburutegirik, hospital gertuena ordu bat eta hamabost minutura dago, elurrak batzutan inkomunikatzen gaitu...
Zeren falta somatzen duzu han? Zerbitzu sozialak, kultura jarduerak —zinema, antzerkia, kontzertuak, museoa...—, familia eta kuadrilla, itsasoa...
Zer gomendatuko zenioke zure herritar bati, han bisitatzeko? Ordesa eta Monte Perdidoko parke nazionalean bizi garenez bertako edozein mendi ibilaldi gomedatuko nioke: Cola de Caballo urjauzia, Brecha de Roland, Monte Perdido gailurra, Faja de las Flores ibilbidea...
Mendi gidariren batekin barrankoren bat egitea... Bertako natura ikaragarriaz gozatzea, dudarik gabe.
Gure herriaz hitz egiten badiezu hangoei, zeren inguruan aritzen zara bereziki? Mugimendu sozial eta era ezberdinetako militantziaz aritzen gara, gure izaeraz, gure bizitza kalitateaz...hori da euskaldunetaz duten iritzia eta arreta deitzen diena. Euskaldunak oso ezagunak gara lurralde hontan, betidanik izan dugu mendirako joera. Txikitatik ikusi gaituzte gurasoekin batera, gaztetatik lagun kuadrillekin...
Zer dakite gure herriaz? Ez dute ezagutzen, beraiek euskaldun guztiak bilbotarrak garela uste dute.
Zer zenekien zu hangoaz? 5 urterekin pasa nituen Torlan gurasoekin udako oporrak (argazki bat dut etxean!). Nire neba Alain bertara etorri zen bizitzera duela 20 urte eta beti etorri gara bisitan. Nire bikotea katalana da baina bertan ezagutu nuen.. .betidanik ezagutzen dugu bailara hauxe.
Zeintzuk dira zure etorkizunerako asmoak? Momentuz 13 urte daramatzagu bertan. Torlan jaio dira gure semeak eta gustoko ditugun lanak dauzkagu, bertan lagun sarea eraiki dugu... Eguneroko bizitzaz gozatzea nahiago dugu, bertako naturaren indarraz, eta bertan bizitzearen pribilegioaz.
MANU ETXEBARRIA AYESTA
Irailean kurtso barria hasten da maila guztietako ikastetxeetan eta ikasle, irakasle eta gurasoak behar dana antolatzen saiatuko dira hezkuntzaren bidean. Hezkuntzak etxetik hasi behar dau eta ikastetxean osatu heziketa orokorra bitarteko. Aldi bateko hezkuntzatik gaurkora aldaketa handiak egon dira eta euretatik bat jorratuko dogu. Zein? Eta hizkuntzarena euskaldun herrietan. Hirugarren belaunaldiko askok sufrimentu fisiko eta psikiko ugari jasan behar izan dogu euskera bakarrik jakin eta iralasleak gazteleraz bakarrik irakasten euskulako, eta gainera zigortu euskera egiteagaitik. Zigorra itxaron arren, guk lagun artean euskera egiten genduan besterik ez genkialako. Gaur egun, zorionez, gauzak aldatu egin dira eta hor dira, besteak beste, irakasleak euskaldunak, testu-liburuak euskeraz, hiztegiak euskera hutsean zein elebidunean, ikus-entzunezko medio moderno ugari euskeraz, eta abar luze bat. Gaur egun Euskal Autonomia Erkidego guztian irakasten da euskera eta euskeraz ereduen arabera. Baina ikasleen artean zenbateraino erabiltzen da euskera? Euskeraren bizibiderako hiru zutabe behar dira: etxea, eskola eta herria. Euskaldun izan eta euskeraz bizi!
Irailaren amaieran zabalduko da bi diru laguntzen deialditan eskaerak egiteko epea: irailaren 29tik urriaren 10era Hezkuntza eremuko ekimenak sustatzeko eta familien zein ikasleen parte-hartzea barne hartzen duten jarduerak eta programak garatzeko dirulaguntzak eskatu ahalko dira; urriaren 1etik 15era egingo dira 2024-2025 ikasturtean egindako euskara-ikasketak finantzatzeko diru laguntzen eskariak.
Galdakaoko Udaleko Hezkuntza eta Euskara unitateak kudeatzen ditu eta norgehiagoka erregimenean egingo dira bi deialdiak: 19.613,00 euro bideratu dira euskara-ikasketa indibiduala diruz laguntzera eta 40.000 euro hezkuntza jarduerak finantziatzera.
Euskara ikasteagatik laguntza jaso ahal izango dute titulartasun publikokoak ez diren HABEren ikaskuntza-zentro homologatuetan euskara-ikasketak egin dituzten ikasleek, bai eta Galdakaoko Udal Euskaltegian eta Udako Euskal Unibertsitatean (UEU) euskara-ikasketak egin dituztenek. Beste ikasle-kolektibo batzuk ere kontuan hartuko dira: 0 eta 12 urte bitarteko haurren gurasoak; tokiko saltokiren bateko jabeak edo langileak; Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren (DSBE), Gizarte Larrialdietarako Laguntzen (GLL), Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarreraren (BGDS) eta/edo Langabezia-prestazioaren onuradunak. Azken hiru kasuetan ezinbestekoa izango da Galdakaon erroldatuta egotea eta, establezimenduen kasuan, egoitza soziala Galdakaon izatea.
Hezkuntza jardueren kasuan, berariazko premia duten ikasleentzako hezkuntza-arretako programak eta prestakuntza-jarduerak egiten dituztenak izango dira onuradun. Zerrenda zehatza da eta oinarri berriak kontsultatu daitezke www.galdakao.eus atarian. Hezkuntza ez-unibertsitarioko Galdakaoko ikastetxeek jaso ditzakete laguntzak, publikoek eta itunpekoek, baita Galdakaoko ikastetxeetako ikasleen elkarteak, guraso elkarteak, edota nortasun juridikoa duten elkarte eta beste erakundeek.
Informazio gehiago: hezkuntza-euskara@galdakao.eus • 944010540
Muguet loradendak 1983ko urrian ireki zuen Galdakaon eta 42 urteko ibilbidearen ostean, uztailaren 24an itxi zituen ateak. Maria Isabel eta Jose jabeekin hitz egin dugu urte guzti hauetako esperientzia ezagutzeko.
TESTUA ETA ARGAZKIA:
IRATI ALONSO GARCÍA
Auzokideak hazten ikusi dituzten hainbat negozio herrietatik desagertzen ari dira. Galdakaon ere, aitonamonak, gurasoak eta seme-alabak ezagutu dituzten dendak ixten ari dira, Muguet loradenda esaterako.
Dendak 1983ko urrian ireki zuen Galdakaon eta 42 urteko ibilbidearen ostean, uztailaren 24an itxi zituen ateak. «Orain urte guzti hauetan pilatu dugun guztia batzeko ordua da», adierazi zioten
BINKEri Maria Isabel eta Jose jabeek.
Gipuzkoa kalean kokatuta, betidanik han erosi duten galdakoztarrak botako dituzte faltan batez ere. «Egia esan haiengatik dugu pena handiena, izan
ere, negozioarekin oso nekatuta gaude. Nagusiak egin ahala gero eta gogorragoa da guretzat eta horregatik erabaki dugu ixtea», dio bikoteak. «Josek duela urte batzuk hartu zuen erretiroa baina dendan laguntzen jarraitu du eta niri jubilatzeko momentua heldu zaidanean, ez dut pentsatu», dio Maria Isabelek.
Loradenda bat baino gehiago izan da Gipuzkoa kalean 42 urte eman dituen Muguet. Ehorztetxeekin, hotelekin eta beste hainbat sektorerekin lan egin dute denbora guzti honetan: «Azkenaldian adibidez, ezkontza asko egin ditugu, eta zerbitzua handitzen joan gara. Loreez gain, apaingarriak ere egin ditugu».
Jendearekin izandako harremana da bikotearentzat lan honen alderdirik onena. Txarrena aldiz, aroka lan egiten dela, eta askotan egun gutxitan pilatzen
dela lana. «Domu Santu egunean ditugun eskari guztietara heltzeko adibidez, hainbat zehar egunetan jarraian egin behar dugu lan», aitortu dute. Amaren Eguna eta Gabonak ere lan handiko aroak dira loradendentzat.
Sektorean jarraituko dute biek, baina orain «presio barik». «Lagunei laguntzen jarraituko dugu, baina etekinak lortzeko presio hori barik», diote irribarretsu.
Lorandenden etorkizunaren inguruan galdetuta, iraungo dutela uste dute. «Sektore guztietan bezala, egokitzen joan beharko dira, eta bakoitzak bere publikoa aurkitzen. Askotan produktu merkeak saltzen hasten dira, eta pixkanaka konturatzen dira hobe dela garestiago saldu eta kalitate hobea ematea. Guk adibidez, material asko Herberehetatik ekartzen genuen», azaldu du Josek.
Behin txalotu zenuenak gaur negar eragin diezazuke. Gauza askorekin gertatu zait hori, tartean, animaliak erabiltzen dituzten ikuskizunekin.
Galdakoztar bezala, txikitatik ezagutu ditut asto lasterketak. Ezagunak ziren, baita maitatuak ere, Santa Kurtzetan. Ikusi nituen lehen aldian, bost urteko neskato baten begietatik egin nuen eta mina besterik ez nuen ikusi. Kolpeak, oihuak, ostikadak… eta astoen izu-begirada, malkoz beteriko begiekin, nireak bezala. Denborarekin, neskato horren begiek biolentzia hori normalizatu egin zuten, ez gustatzen zitzaiolako, baizik eta gizartearen parte izateko ordaindu behar zen salneurria zelako.
Jaiotzen garenean enpatiaz beteta daukagu bihotza, baina gizarteak pixkanaka kendu egiten digu. Mundura minik ez egiteko kodearekin diseinatuta gatozen arren egungo sistemak deskodifikatzen gaitu. Eta horrela, asto lasterketak, asto edo idi-probak, sokamuturra, entzierroak eta zezenketak dibertitzeko era legala edota txalotzekoa bihurtzen dira.
Gaur Iruñeako udalak egin berri duen inkestaren lerro-buruekin esnatu naiz. Irratia piztu eta iruindarren %80k entzierroak babesten dituztela entzun dut. Zezenketak, ordea, %52k; babesa estuagoa eta beherantz doana gainera. Gizarteak, oro har, entzierroak ondo ikusten ditu; zezenketen kasuan pertzepzio hori ez da orokorra. Entzierroetan zezenek ez dutela sufritzen, ez direla hiltzen esan ohi da. Hori erdizkako egia da. Zezenak ez dituzte entzierroetan hiltzen, baina goizeko entzierroko zezenak arratsaldeko korridan erailtzen dituztenak dira. Beraz, bai, entzierroak eta zezenketak elkar lotuta daude. Agian pentsatzen ari zara San Ferminetako zezenketak kentzen badituztela, entzierroko zezenak jada ez direla hilko, baina argudio hori hankamotza da beste zezenketa batean kenduko dietelako bizitza. Azkenean, hiltzeko hazten duten animalia batez baliatzen ari gara eta horri konplizitatea deitzen zaio. Nik argi daukat zezenek entzierroetan asko sufritzen dutela: hasierako kohetea, jendetza, oihuak, kolpeak, leku ezezaguna… Zer sentituko genuke guk horrelako egoera batean? Izua, mina, sufrimendua; astoek asto probetan bezala, galgoek lasterketetan bezala… Animaliak ez dira gu dibertitzeko erreminta
Animaliak ez daude
hemen guretzat, gurekin baino
bat, ez daude planeta honetan gure aisia edota gula betetzeko. Ez daude hemen guretzat, gurekin baino. Animaliak jaietako programetan egotea gizakiak horiek ustiatzeko dituen beste modu bat besterik ez da. Baina ez da bakarra. Animaliak gure jaietatik ateratzea gure plateretatik ateratzeko lehenengo urrats bezala ikusten dut. Merezi duten errespetua irabazten hasi dira eta denbora kontua izango delakoan nago. Espero dut bere lehen asto lasterketa negar malkoekin ikusi zuen sei urteko neskato horrek, zahartu eta orain beganoa dena, aldaketa hori ikusi ahal izatea.
Santakurtzen erdibidean Gusak zioan aurtengo Kuadrillen Txapelketako lehenengo postuan, baina behin jaiak amaituta beste talde batek lortu dau garaipena lehia estu baten ostean: Antzeko kuadrillak. Bigarren postua Gusak kuadrillak lortu dau eta hirugarrena aldiz, Dekantzekoz taldeak. Informazio gehiago ezagutu leike BINKE.EUS-en.
Ikus-entzunezko produkziorik onenak izendatzen dabezen Produ Sariek jakinarazi dabe finalisten zerrenda. Thriller filmetako emakumezko aktore protagonistarik onena kategorian Itziar Atienza izendatu dabe.
Bizkaiko Auzitegiak 6 eta 7 urteko kartzela-zigorra ezarri deutsie bi ertzaini, 2022an Galdakaon 54,8 kilo kokainagaz harrapatu ostean. Osasun publikoaren aurkako delitua «oso garrantzitsua» izan zan, kopuru handiarengatik.
EuroCup Women txapelketako atariko partidak jokatu ebazan
Lointek Gernika saskibaloi taldeak eta Ane Iturrioz junior galdakoztarra deitu eban.
Valentziako uholdeetan egindako lanagatik Europako hiru saritan finalista hautatu dabe Galdakaoko Boluntarioen Gizarte Elkartea. Innovation in Politics Awards sarietan bi izendapen izan dauz, eta beste bat Zero Project sarietan.
Galdakaoko Kurtzea frontoiak Udako Emakume Master
Cuparen finalerdietako bi hartu ebazan eta Aldai-Bergara eta Ibarrola-Gaminde bikoteak izan ziran irabazleak.
Yeray Gonzalez galdakoztarra aukeratu dabe Basauriko pregoilari izateko. Gonzalez ’12 hilabete 12 maratoi’ erronkan murgilduta dago, CTNBB1 elkartea laguntzeko.
Euskal Herriko dantza-maisu ezagunenetako baten pausoak itzali egin ziran abuztuan betiko: Kepa Artetxe galdakoztarra hil zan, 85 urte ebazala.
Munduko Lur gaineko Sokatira Txapelketa lehiatu zan Nottinghamen eta Gorka Krutzaga galdakoztarrak bertan parte hartu eban. Gaztedi Klubagaz eta Euskal Selekzioagaz aritu zan eta txapeldun izan zan biekaz.
Galdakaoko EAJk Santakurtzak ospatzeko gune batzuetan Ertzaintzaren kontrako kartelak agertu izana salatu eban. Jeltzaleen esanetan, «jarrera sektario eta baztertzaile horrek ez dauz galdakoztarrak ordezkatzen».
Galdakaoko Udalak herriko ludotekak dagozan eraikinen kanpoaldean garbiketa lanak egin dauz. Zehazki, kanpoko hormak eta bide publikotik ikus daitezkeen elementuak erabat garbitu dauz. Informazio gehiago: BINKE.EUS.
Santakurtzetan be, «Galdakaok ez du inolako eraso matxistarik onartuko» nabarmendu eben Jai Batzordeak, mugimendu feministak, kuadrillek eta udal korporazioak.
Munduko Wallball Txapelketa lehiatu zan Leeuwarden, Herbehereetan, eta
Patri Espinar entrenatzaile usansolotarrak bertan parte hartu eban. Euskal selekzioak urrezko lau domina eta zilarrezko hiru eskuratu ebazan.
Zetak taldeak Mitoaroa II ikuskizuna eskaini eban Illunbe zezen plazan eta, besteak beste, Enrike Solinis musikari galdakoztarra gonbidatu eban emanaldietara.
Bizkaiko Beteranoen IV. Liga irabazi eban Galdakao Futbol Taldeak eta honen harira, Galdakaoko Udalak harrera egin eutsien udaletxean taldekideei.
Paperetik harago, hauek dira
Binkeren webgunean irakurrienak!
Ertzaintzak 21 eta 19 urteko bi gazte atxilotu ditu, Olabarrieta auzo galdakoztarreko etxebizitza batean indarrez sartzeagatik.
Emakumeen Saskibaloi Euskal Kopa antolatu zen Urreta kiroldegian.
Bertan Ointxe, Barakaldo, Iraurgi eta Ibaizabalek hartu zuten parte.
Espainiako Vuelta txirrindularitza itzulia Galdakaotik igaro zen eta honen harira Udalak Palestinari elkartasuna adierazi zion.
Galdakaoko Udalak Agirre
Lehendakariaren plazan dagoen jolas parkearen estalkian mantentze lanak egin ditu, segurtasuna bermatzeko helburuz.
Espainiako Triatloi Cross Txapelketa lehiatu zen Calahorran eta honetan parte hartu zuen Joseba Loroñok. Txapeldunorde izan zen.
Ertzaintzak 19 urteko gazte bat atxilotu du Galdakaon, 24 urteko emakume bat bortxatzea leporatuta. Gertaerak abuztuaren 30ean jazo ziren.
Irailaren 28an hasiko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketa eta lehenengo fasean bost saio lehiatuko dira, hauetako bat Galdakaon.
Urtzi Gartzia EITBko kazetaria AEBtara bidaiatzekoa zen Boiseko Jaialdiaren berri emateko, baina sartzea debekatu zioten.
Euskalgintzaren Kontseiluak agerraldia deitu zuen Auzitegi Gorenaren erabakia salatzeko, eta honetan parte hartu zuen Iñigo Hernando alkateak.
Bilboko Orkestra Sinfonikoa zuzendu zuen Mikel Fernandez galdakoztarrak abuztua eta irailean zehar, bira berezi batean.
Gure herrietako aktualitatea:
Hauek dira argitaratutako azken bideoak Binkeren sareetan!
Proiektu honetarako lanean:
Argitaratzailea: Aitu elkartea.
Zuzendaria: Jon Gomez Garai.
Erredaktorea: Irati Alonso García.
Irudia eta sareak: Naiara Perez de Villarreal.
Argazkilariak: Ander Elordui eta Peio Zamalloa.
Batzorde Orokorra: Gaizka Uriarte, Ixone Muñiz, Leire Zamalloa, Ainara G. Goitiandia, Beñat Armentia eta Iñigo Larrea.
Ekarpen taldea: Joseba Uranga, Igor Amarika, Jaime Zubero, Asier Balentzia, Leire Eskabel, Ainhoa Uriarte, Aitor Zelaia eta Unai Atutxa.
Ilustratzailea: Karmele Gorroño, Irrimarra.
Inprenta: Comeco Gráfico, Zamudio.
Banaketa: Joal Express eta Correos.
Hilero banatutako ale kopurua: 14.000.
Lege Gordailua: BI-41-2016
ISSN: 2444-9385
Proiektu hau posible egiten
Ohiko kolaboratzaileak: Manu Etxebarria, Aitzol Altuna, Estibaliz Apellaniz, Joanes Urkixo, Yayone Altuna, Irati Bediaga, Julen Gabiria, Gotzon Barandiaran, Nerea Urgoiti, Josi Basterretxea, Xabier Valencia, Nagore Ferreira Zamalloa, Edu Olea eta Bego Martinez.
Elkarte laguntzaileak: Ganguren Mendi Taldea, Burtotza Mendi Taldea, Andra Mari Dantza Taldea, Galdakao Gogora, Etxerat, Usansolon Euskaraz, Euskaraldia, Click&Click elkartea, Leidu taldea eta Bagabiz euskara elkartea.
Argazkilari kolaboratzaileak: Jabi Rojo, Gotzon Almaraz eta Julio Legarretaetxebarria.
Webguneko laguntza: Aitor Espinosa eta Naiara Perez de Villarreal.
BINKEk ez du bere gain hartzen aldizkarian adierazitako iritzi edota esanen erantzukizunik.
Harremana:
680 74 32 11 info@binke.eus
Jarraitu BINKEren edukiak zure gustuko sarean!
Babesle ofizialak:
Irailak 26, barikua
Les Bobé Bobé/Gaizka Chamizo
Dada ü Lala/Heroiaren mina
Torrezabal Kultur Etxean
Ordua: 20:00 Sarrera: 6-8€
Irailak 28, domeka
Jaime Figueroa
El Ventrílocuo
Torrezabal Kultur Etxean
Ordua: 19:00 Sarrera: 7,5-9€
Urriak 10, barikua
Lasala
Lasala 10 urte
Torrezabal Kultur Etxean
Ordua: 20:00
Urriak 17, barikua
Factoría Norte
Si yo fuera Federico
Torrezabal Kultur Etxean
Ordua: 20:00 Sarrera: 6-8€
Urriak 11, zapatua
Bizkaiko Bertsolaritza Txapelketa
17:00 Torrezabal Kultur Etxean
Irailak 28, domeka
I. Akuatloi Txikia
09:15 Elexalden
Urriak 4, zapatua
Gurs kontzentrazio-zelaira irteera
09:00 Izena emateko epea zabalik: 667488691/ galdakaogogora@gmail.com
Irailak 27, zapatua
XIV. Hiru Gurutzeak
00:05 Ganguren Mendi Taldearen egoitzatik
Urriak 4, zapatua
Ibilaldi kulturala Elexaldetik
08:30 Elexaldetik
Urriak 19, domeka
Sierra de Arcena. SanZadornil Revillallanos (1.298 m)-La Lastra
08:30
Urriak 25-26
Pirineos. Sallen de Gallego. Musales (2.653m)
07:00 Galdakaotik
URTEBETETZEA
Irailak 6
Gilen Amarika
Gilen Amarikak
4 urte bete zituen irailaren 6an. Zorionak!
Espero dogu asko disfrutatu izana! Zoriontsu
izan eta jarraitu bizitzaz gozatzen lagun eta etxekoekin!
Aurreko hilabeteko sariduna Markel Uriarte izan da eta 10€ arteko merienda irabazi du, Goxoa kafetegian! Zorionak!
Ikusmena eta entzumena Bizitza gehiago ematen diegu zure zentzumenei
Juan Bautista Uriarte, 19. GALDAKAO
Telefonoa: 94 456 59 54
WhatsApp: 688 856 690
Hauetan ere bagaude!
ikusmen eta entzumen zentroa