

«Musikak egonaldi atseginagoa izaten lagundu ahal die pazienteei»
IRATI GAÑAN MUSIKARIA
![]()


«Musikak egonaldi atseginagoa izaten lagundu ahal die pazienteei»
IRATI GAÑAN MUSIKARIA
TESTUA: IRATI ALONSO GARCÍA
ARGAZKIAK: JON
Ez dira leku atseginak ospitaleak, ez pazienteentzat, ez familientzat. Irati Gañan gazteak ordea, iluntasunean argia jartzen saiatzen da bere biolaren bitartez. Gazteak astero egiten du Usansoloko Ospitalera bisita, ezohiko ekarpen bat egitera gainera: biola jotzen aritzen da ospitaleko hainbat eremutan. Gabon garaian egin zuen bisitetako batera gerturatu zen BINKE osasun-zentrora, eta esperientziaren inguruan hitz egin zigun Larrabetzuko gazteak.
Nola suertatu zen Usansoloko Ospitalean biola jotzeko aukera? Selektibitatea iazko ekainean amaitu nuen eta nik beti esan diot amari musika eta zientzia elkartzen dituen zerbait ikasi nahi nuela. Horretarako, onena selektibitatearen ostean urte libre bat uztea zen eta hori egin dut. Tarte honetan Usansoloko ospitalean lan egiten duen nire amaren lagun batekin jarri ginen kontaktuan eta berak Humanizazio Sailarekin harremanetan jarri zigun. Nik nire 'Bihotz doinutan' proiektua aurkeztu nien eta ospitalean jo nahi nuela azaldu nien. Baietza eman zuten eta abuztuan, 18 urte bete nituenean, hasi nintzen ospitaleko sail ezberdinetan pazieententzat jotzen. Astero etortzen naiz.
'Bihotz doinutan' proiektuarekin hasi zara Usansoloko Ospitalean jotzen. Zertan datza ekimen hori? Izenak berak ederto irudikatzen duen moduan, bihotzetik ateratzen zitzaizkidan doinuak erakutsi nahi ditut, eta ohikoak ez diren lekuetara eraman. Musika ohiko eszenatokietatik haratago joan ahal dela erakutsi nahi dut, aisialdian gozatzeko elementuaz gain, beste hainbat alorretan bailagarria izan daitekeelako.
Eskoletan adibidez, edo ospitaleetan. Bestalde, lehen esan dudan moduan, nik musika eta zientzia batzen dituzten ikasketak egin nahi ditut eta nire proiektua horri lotu nahi dut ere, ezagutzera emateko musikak zientifikoki burmuinean eragin dezakeela, eta eragin hori ona izan daitekeela.
Nola lagundu ahal die musikak ospitale batean dauden paziente eta horien familiei? Nik uste nuena baino askoz gehiago lagundu ahal die. Ospitale batera joatea ez da atsegina kasu gehienetan, eta are gutxiago tratamendu luze bat jaso behar dutenenetzat. Musikak ordea, egonaldi hori alaiagoa eta lasaiagoa izaten lagundu ahal die paziente eta familiei.
Zure kasuan, zein da pazienteen erantzuna biola jotzen hasi zarenean? Pazienteen, familien eta baita langileen erantzuna oso oso ona izan da hasieratik, asko harritu nau. Aitortu behar dut ni lehenengo egunetan oso urduri nengoela, zorionez inoiz ez dudalako bizi gaixotasun bat hurbiletik eta ez nekielako zer aurkituko nuen itxaron-geletan edo kimioterapia ematen den geletan. Baina erantzuna hain ona izan zen, bihotza beteta eraman nuela etxera lehen egunetik, eta horrela izaten jarraitzen du.
Hunkituta ikusi izan duzu ziur hainbat paziente eta senide. Bai, asko. Negarrez hasten dira batzuk, beste senide edo lagunentzako grabatzen ere... Emozio handia bizitzen da biola jotzen hasten naizenetik eta hori niretzat ikaragarria da. Nire bizitza osorako eramango dudan esperientzia bizitzen ari naiz Usansoloko ospitalean.
Eta zuk, zer sentitzen duzu ospitalean jotzean? Ba ni

Irati
Gañan Rodriguez 2007, Larrabetzu
Larrabetzun hasi zituen derrigorrezko ikasketak eta ostean Bilboko Begoñazpi
Ikastolan egin zituen DBH eta Batxilergoa. Formakuntza musikala ere badu, eta aldi berean zientzia eta musika
lotzen dituen ikasketak egitea gustatuko litzaioke etorkizunean.



ere emozionatzen naiz, egia esan. Ez da ohikoa niretzat eta ez dut ohiko bihurtu nahi, garrantzitsuena haiekin enpatia izatea delako. Hasieran etxera eramaten nituen pazienteek kontatzen zizkidaten esperientziak eta denborarekin ospitaletik ateratzean horiek alde batera uztera ikasi dut. Ez dut esan nahi hemendik ateratzen naizen bezain pronto bizitakoa ahazten dudanik, baina ospitaleko langileek egiten duten moduan, disoziatzen ikasten ari naz eta esperientziak ematen didan alde positiboa nabarmentzen.
Zein abesti mota jotzen dituzu ospitalean? Denetarik. Musika klasikoko obrak interpretatzen ditut baina batez ere jendearentzat ezagunak diren euskal kantuak.
Arrakasta handiagoa duten kantak izango dira zure errepertorioan. Noski, bai. Kanta euskaldunek arrakasta handia izaten dute, 'Txoria txori' adibidez asko maite dute. Baina ez pentsa, jendeak denetarik eskatzen du: Bach, Rosalia, Ken Zazpi.... Kalean bezala, gustu ezberdinak daude baina garrantzitsuena jendea eroso egotea eta denbora tartetxo batean bada ere arazoez ahaztea da.
18 urte baino ez dituzu baina oso argi duzu zientzia eta musika direla zure munduak. Txikitatik gustatzen zaizu musika? Bai, oso txikia naizenetik. Bilboko Koralean hiru urterekin hasi nintzen eta beranduago, zortzi urterekin, biola jotzen Bilboko Kontserbatorioan. Pianoa jotzen dakit ere baina ez maila hain altuan.
Suitzako orkesta batean parte hartu duzu munduko beste zenbait gazterekin batera. Nolakoa izan da esperientzia hori? Oso oso aberasgarria. 2024an joan nintzen lehen aldiz, 2025ean berriz, eta aurten ere izango dut esperientzia horretan parte hartzeko aukera. Mundu osoko gazteak batzen gaituen proiektua da, entseguak egin eta emanaldiak eskaintzeko. Asko aldatu nauen esperientzia da, nire ikuspegia zabaldu eta nire izaera garatzen lagundu didanak, oso egoera ezberdinetan bizi diren gazteekin bizitzeko aukera izan dudalako. Gainera, oraindik mantentzen ditudan oso lagun onak egin ditut han.
Musika zure diziplina gogokoena izan arren, aktore figurantea izateko aukera ere izan duzu. Bai, gainera ama eta amamarekin —azken hori aktorea da— konpartitu nuen esperientzia. Baina aurretik esandakoa nabarmendu nahi dut: musika eta zientzia dira nire pasioak •

Asteko egun gogokoa? Barikua.
Liburua ala tablet-a? Liburua.
Pelikula bat? Spiderman
Ez duzu onartzen… Gezurra.
Zoriontsu egiten zaitu… Musikak.
Plater bat? Patata tortilla.
Deskribatzen zaituen berba? Enpatikoa.
Euskarazko berbarik politena? Zoriontasuna.
Zure ametsetako bidaia? Asiara.
Berba egin ala entzun? Biak.
Zure mesanotxean ezin da falta… Senideen argazkiak.
Abesti bat? All too well (Ten minute version-Taylor's version).
Errealitatetik hurbilegi dauden albiste faltsuak

SUPERNANY
«Ia nola azaltzen diedan umeei Olentzero, Santa Klaus, Papa
Noel eta Errege
Magoen harteko ezberdintasuna...»
Ze errez hitz egiten duen emakume honek


Orozkokoa bazara zodiakoko zeinua aukera dezakezula edozein delarik ere zure jaiotza hilabetea?
Ardanza parkeko Gabonetako bonbilla hondatzeak aurten 987 familia-argazki egin ezin izatea eragin du.
— Gabonetako sobrek gehiago irauten deustie bikote batzuek baino.
Urte berriarekin elektrizitate bonuak martxan jarri dira
Bazkari, afari, kubata eta janari osteko eztabaiden ondorioz, tentsio altuarekin amaitu ohi dugu askok Gabon garaia. Tentsio horri etekina atera nahian, Eusko Jaurlaritzak elektrizitatean deskontu bonuak aterako ditu, poltsikoetan gutxienez hobariak izan ditzagun.
izan da aurten
Gabonetako protagonista
Gabon garaiak urte berria desioz betetzen duten mezu, argazki edota bideo nostalgikoz bete ohi dira. Mezu horietako baten bat bihotzetik irtetzen den arren, malko gehien eragiten duten hitzak ChatGPT-ren Grintx bertsioak edertu dituelako izan dira.
Urtarrilaren 1etik DGT-ren baliza homologatu berriak derrigorrezkoak dira. Hala ere, homologatu gabeak ere saldu direnez, azken hauek non-stop diskotekek berreskuratu nahi dituzte, beraien «remember» jaialdian erabili eta dantzagunea argi sikodelikoz atontzeko.

Hilabete honetako sarituak Abenduko saridunak
Ibon Lopez de Munian
Rosa Mari Angulo

Nor naizen baneki obraz gozatzeko bina sarrera irabazi dituzte. Zorionak!
Nerea Pereda eta Oskar Armentia Binkekideak Izaskun Barbarias Galdakaoko Udaleko zinegotziarekin, Maluta obraz gozatzeko oparitutako bina sarrerak jasotzean.

Eman zure babesa urteko 39 € ordainduta
Oraindik Binkekide ez bazara, eta neurri honetako lehenengo komunikabide euskalduna babestu eta sustatu gura badozu, hauek dozuz horretarako bideak:
1. Bete beheko formulario hau, eskaneatu edo atera argazki bat eta bidali e-postaz: info@binke.eus
2. Bete formularioa, moztu, eta utzi gutunazal baten, Binke izenarekin Torrezabal Kultur Etxeko atezainaren leihatilan.
IZEN-ABIZENAK:
HELBIDEA:
NORTASUN AGIRIA: TELEFONOA: E-POSTA:
KONTU KORRONTEA:
3. Eskaneatu zure mugikorraren QR irakurgailuarekin beheko kodea eta bete formularioa!

TESTUA: IRATI ALONSO GARCÍA ARGAZKIAK: GALDAKAO TEAYUDA
Familia neurodibergenteei tresna terapeutikoak eskuratzeko prozesua errazteko helburuz, material banku aitzindaria jarri du martxan Galdakao TEAyuda elkarteak. Zerbitzu honen bitartez prezio altuak dituzten tresnak doan hartu ahal izango dituzte familiek.
Galdakao TEAyudak proiektu aitzindaria jarri du martxan. Elkarte galdakoztarrak material bankua abiatu du, familia neurodibergenteei laguntzeko asmoz. Banku honen bitartez, TEA, TDAH, Dislexia, Disgrafia eta beste neurodibergentzia batzuetarako tresnen doako mailegu-zerbitzua eskaintzen du elkarteak.
«Tresna hauek prezio altuak izaten dituzte normalean eta proiektu honen bitartez erosi baino lehen frogatzeko aukera ematen diegu familiei, askotan erosi eta gero konturatzen direlako ez diela euren haurrentzako balio», diote elkartetik.
Inportazioa. Galdakao TEAyudak 5.000 euroko inbertsioa egin du proiektu honetarako, eta 2.800 euro bideratu ditu zehatz-mehatz hautatutako stock batera. Materialak oso teknikoak dira eta horregatik elkarteak baliabide horien inportazioa Frantzian espezializatutako enpresa batetik kudeatu behar izan du, «ez baitugu tresna sorta osoa aurkitu Espainiar Estatuan».
Material bankuaren inbentarioa garapenerako kritikoak diren lau eremutan antolatzen da:
Zentzumenen erregulazioa: entzumenhipersentsibilitaterako zarataren aurkako kaskoak, presio sakonaren bidez antsietatea murrizteko lastadun mantak eta txakurrak, eta TDAH eta Tourette kasuetan mugimenezinegona bideratzeko fidget diskretuak. Ikusizko laguntza eta komunikazioa: Denbora kudeatzeko

eta ziurgabetasuna murrizteko Time Timers, komunikazio-amantalak eta txandak hartzeko prozesua praktikatzeko argi buzzerrak.
Laguntza kognitiboa eta irakurketa: Dislexian ematen den ikusmennekearen aurkako tresnak (irakurketaarauak) eta Ellie eskularrua, Disgrafiarako eta Dispraxiarako funtsezko euskarri ergonomikoa. Aisialdi terapeutikoa: pop-up zentzumen-dendak, lasaitasunbabesleku gisa, gorputz-kontzientziarako mugimenduarrabolak eta elikadura-aukeraketa lantzeko plater espezializatuak.

Mailegu-sistema. Zerbitzua 15 eguneko mailegu-sistema bitartez funtzionatzen du, Gaztain kaleko 4. zenbakian —09:00etatik 14:00etara—, eta erabilera-gidak eta higieneprotokoloak ditu.
Elkartetik azaldu duenez, Galdakaoko Udaleko Herritarren Partaidetzarako Alorraren, Nafarroako Rural Kutxaren eta Graficas Galdakaoren funtsezko laguntzari esker izan da posible material bankua martxan jartzea baia boluntarioen eta familien lan nekaezinari esker ere. •
Elkarteak 5.000 euroko inbertsioa egin du material bankua martxan jartzeko

Bilbo, 1961
Argazkigintzan 17 urterekin hasi nintzen. Aitari bere argazki-erroiluko kamera eskatzen nion, erabiltzen ez zuenean, eta grina pizten hasi zitzaidan. Mundu berri eta liluragarri bat zen. Denbora baten ostean gela ilunean praktikatzen hasi nintzen eta errebelatuaren magia ikusi nuen, eta irudia apurka-apurka agertzen zenez, magia oso bat.Argazkigintzan geldialdi bat egin ondoren, berriro ekin diot, Click eta Click elkartean sartuz eta argazkingintza digitalean murgilduz. Asko gustatzen zait erretratuaren modalitatea, eta ekitaldi eta kontzertuen argazkiak egitea ere maite dut. Nire erreferenteak Antonio Garci, Ruben Suarez, Sebas Vazao Salgado, Beate Knappe eta beste argazkilari asko dira.






MANU ETXEBARRIA AYESTA
Urte barria neguan hasten da eta urte zaharra neguan amaitu. Negua hotza eta ezoa izaten da euri zein edurra bitarteko. Urtarrila neguaren bihotza dala dino esaera zaharrak baina aspadiko partez, klima aldaketagaitik-edo, ez da hain hotza eta edurtsua. Adinekoen esanetatik entzuten dogu gaur egun ez dauala lehenagoko edurtzarik egiten, hurrik be ez. Edurra polita da ikusteko baina beste gauza askotarako ez. Kontuz edurragaz ze «edurra zuria dala baltza da» mendiganadu eta baserrietakoentzat. Edurrak lurra zuriz janzten dauanean ez da ikusten zorurik. Edurra urtzen hasten danean sakonari txikiko edurra arinago urtzen da eta lurmenak agirian itxi. Mendietako ganaduak edurtzatik behera egiten dau janari bila, baina lurmenak agertzen diranean lurmenik lurmen ibilten dira agirian dagoan bedarra jaten, artean ezina zalako. Gorbeialdean azkenengo lurmentzen dan tokiak «Gorbeiako igitaia» deritxo eta luzaroan irauten dau igitaia dirudien edur leituak. Erreferente bat Gorbeialdeoontzat. Gaur uritartuz goaz baina lurmen berbea bizirik daukagu. Geureak doguzan berba jator zaharrak ez daiguzan galdu, berreskuratu eta etorkizunera bideratu baino. Hala bedi!

Eguaztena jausten da aurten Agate Deuna bezpera. Urtero bezala, ohitura zaharrari jarraituz, kalerik kale ibiliko dira lagun koadrilak eta herriko kultur taldeak zein elkarteak. Herriko ikastetxeetako 1100 haur inguruk baserritar arropak soinean eta makila eskuan goizean abestuko diote. Kurtzean geldialditxoa egin eta Galdakaoko Udalak eskainitako txokolatea dastatuko dute
Bengoetxe, Elexalde, Urreta, Gandasegi, Eguzkibegi eta Aperribai ikastetetxeetako ikasleek urtero abesten diote Agate Deunari. Guztira, milatik gora haur eta gazte ariko dira lurra esnatzen eta Ageda Deuna bezperarako propio egindako koplak kantatzen. Kurtzean izango da ibilbideko geldialdi nagusia. Ikastetxe bakoitzak ordu jakina izango du udaletxe aurrean kantatzeko, eta bertan izango dira Galdakaoko Udaleko zinegotziak. Gutxi-gorabehera, goizeko hamarretan hasi eta eguerdia baino lehen pasako dira ikastetxeak.
Galdakaoko Udalak prest du kantarientzat kopaua. Behin koplak abestuta Ardanza parkean eskainiko zaie txokolatea eta bizkotxoa kantu-lagunei. 1100 txokolate-errazio eta bizkotxoak eskainiko dira, gutxi-gorabehera. Galdakaoko Udaleko Hezkuntza eta Euskara unitateak ikastetxeekin koordinatzen du txokolatearen banaketa.
Kristautasuna iritsi aurretik ere otsaila purifikazio hila izan ohi zen eta jai pagano handiak egiten ziren. Euskaldunok gaur arte gorde dugu ohitura zaharra, eta funtzio berriak erantsi dizkiogu taldeko kantusaioari. Agate Deuna egunaren bezpera aukera paregabea da koplak abesteaz gain lagunartean euskaraz jarduteko. Goizean egingo dute haurrek eta gazteek eta iluntzean helduek. Andra Mari dantza taldeko kideak arratsaldez irtengo dira kantuan eta Arratiako abesbatzak ere sartu-atera egiten du Galdakaon Bilborako bidean.
Esnatu dezagun lurra, eta hitz egin dezagun euskaraz.
Informazio gehiago: hezkuntza-euskara@galdakao.eus
AEK-k aurtengo Korrikaren ibilbidea iragarri du, baita herriz herriko egutegia ere: martxoaren 27an igaroko da aurten euskararen aldeko mugimendu da gure udalerrietatik.
Korrikaren 24. edizioa Atharratzetik Bilbora antolatuko da, martxoaren 19tik 29ra, eta 2.175 kilometro izango ditu guztira, 3.436 lekukorekin.
Euskararen aldeko mugimendu ezaguna gure udalerrietatik igaroko da berriz ere eta aurreko edizioan bezala, egun berean egingo du: martxoaren 27an.
AEK-k jakinarazi duenez, Korrika Basauritik irtengo da 05:35ean eta ondoren Galdakaotik sartuko da 06:59 aldera —2.465 kilometroan—.
Herria igaro ostean, Usansolora helduko da 07:51ean —2.475 kilometroan— eta hortik Lemoarantz abiatuko da.

Aurtengo Korrikak Errigora herri ekimena omenduko du eta lasterketa «inoiz baino parte hartzaileagoa» izatea aurreikusi dute antolatzaileek.


























Urtea hasi dugun honetan gai askori idazteko arrazoiak daude, baina hortarako behar den zilegitasunjakituria- ausardia gutxi. Gai batzuk urrunegi, beste batzuk hurbilegi. Lotsa, informazio faltarekin mikroa hartzeko, biluztasun askorekin jendaurrean agertzeko.
Beraz, hurrengo lerrootan, gabonetako ohiko elkarrizketetan gertatu ohi den antzera, hitz erosoak. Eta gabonak aitzaki, denbora tarte horretan maiz jasotzen diren mezu nahiko txatxuen zerrenda laburra egitea erabaki dut.
1- Abenduak 7, kuadrilakoak: Zein loteria zenbaki hartuko dugu aurten? Objektiboki dirutsa irabazteko probabilitatea %0,000001 da (ziurrenik jarri eskuman zero gehiago). Ideologikoki estatu arrotz bati dirua oparitzearen eta joko patologikoari apologia egitearen aurka nago. Fisiologikoki, Bilbon behintzat, ilarak luzeegiak izaten dira hotzarekin itxaroten egoteko.
JOSE INAZIO BASTERRETXEA POLO
2- Abenduak 26, ezagun batek: Nortzuk elkartu zarete aurten gabon gabean? Ama eta biok. Hurrengo galdera begi zabal-bekain okertuek egin dute: bakarrik? Hurrengo erantzuna irribarre xume zintzoak: bai.
3- Abenduak 28, SPA dotore bateko idazkariak: Opari-txartela erakutsiko didazu mesedez? Ez da opari bat, edo nire buruari egin diodan opari bat da. Urte berrirako dudan helburuetariko bat dut: beharrezkoak ez diren "kapritxoak" neure buruari baimentzea. Orain arte super gogokoa dudan super garestia den dendan erosi izan ditudan super trufa goxo-garestiak beste batzuei oparitzeko izan dira. Eta agian niretzat dira goxoenak, agian besteek berdin-berdin baloratuko lukete Nestlé Caja Roja.
4- Kanpaikada ondorengo Whatsapp emotikonoak: Alkohola, jaia, alkohola, dantza, alkohola.Alkohola penak itotzeko denean larritu egiten gara. Alkohola jaiak ospatzeko beharrezkoa denean ere larritu beharko ginateke.
Errutinak eta garraio publikoaren ordutegiak hankaz gora dauden egunotan (halakoetan sarri kritikatu izan ditudan errutinak eta garraio publikoak bizitza errazten didatela ohartzen naiz) nire emotikonoak: liburua, ohea
Abenduak 7, kuadrilakoak: Zein loteria zenbaki hartuko dugu aurten?
Urtarrilak 2, igogailuan auzokideak: Zelan hasi duzu urtea?
eta bi mendi tontorren artetik egunsentia (azken hau apur bat utopikoa).
5- Urtarrilak 2, igogailuan auzokideak: Urte berri on! Zelan hasi duzu urtea? Zalantzak izan ditut nondik hasi: psikologikoki, fisikoki, sozialki, ekonomikoki… Bera hirugarren solairura, ni laugarrenera. Beraz: Ondo, eta zuk? Ondo ere, ezin gara kexatu, hori bai, hotz handia. Amaiera garaietan ez gaudenez, urte bete aurretik, testua modu borobilean bukatzeko presio gabe behintzat, egun berri ahalik eta atseginena biharko ere Binkekideok!
Oharra: Promozio apur bat egite aldera, Rara liburua argitaratu berri dut. Egin izan didaten ohiko galdera: Autobiografikoa da? Ba apur bat ez, apur bat bai. Hemen ere antzera: Tamalez, denbora lartxo Spa batera joan gabe. Mila esker ama, gabon gaba atsegina eskaini genion elkarri.



Click eta Click alkarte galdakoztarrak argazkigintza herritarrei hurbiltzeko ikastaroak eskainiko dauz. Helduentzako saioak
Unai Moran kideak eskainiko dauz eta mobilagaz argazkiak egiten irakatsiko deutsie parte-hartzaileei. Umeei zuzendutako hitzorduetan aldiz, argazkigintzan murgildu ahal izango dira txikienak. Izen-emotea zabalik dau ikastaro guztietan.

Urtarriletik ekainera bitarte 22 ikuskizun eskainiko dauz
Galdakaoko Torrezabal Kultur Etxeak, adin eta zaletasun guztiei zuzendutakoak. Egitarau osoa ezagutu leike BINKE.EUS webgunean.

Jon Azkuetaren liburu barria
Laugarren liburua argitaratu eban Jon Azkueta idazle usansolotarrak urtarrilaren 14an, Planeta argitaletxeagaz. Las trece caracolas izena daukan thriller bat da, eta Bermeon oinarrituta dau. Informazio gehiago: BINKE.EUS.

Gaizka Carregal, Bizkaiko txapeldun
Bizkaiko Nagusien Lehen Mailako eskuz banakako finala jokatu zan abenduan, Galdakaon. Gaizka Carregal pilotari galdakoztarra izan zan irabazlea.

Pneumologia eta Toraxeko Kirurgiako Espainiako Elkartearen DiamanteBikaitasun Akreditazioa jaso eban Usansoloko ospitaleko Pneumologia
Zerbitzuak, «pazienteei eskaintzen dien kalitate handiko osasun-laguntzagatik».

Galdakao, Venezuelaren alde
Venezuelak sufritutako «eraso inperialista» salatzeko batu ziran urtarrilaren 8an dozenaka lagun Galdakaon. Herrialdearen burujabetza eskatu eben.


Jose Lekuek 100 urte bete dauz
Abenduaren 10ean 100 urte bete ebazan Jose Lekue usansolotarrak, eta Agustin Aizpuru alkateak eta Javier Aurrekoetxea zinegotziak bere etxean zoriondu eben.



Abenduaren 20an zendu zan 85 urtegaz Luis Mari Bizkarra, Usansoloko Bizkarra okindegi eta gozotegi ezagunen sortzailea. Negozioa 1957an hasi eban.

Hogei urteren ostean, ibilbidea bukatu dauala iragarri eban Momoak talde feministak. Taldeak aitortu ebanez, «bada unea aldaketarako, egoerara egokitzeko». Taldeak argitaratutako adierazpena irakurri leike BINKE.EUS-en.

Bizkaiko Esgrima Txapelketa hartu eban Bilboko San Inazio auzoko kiroldegiak eta bertan hartu eban parte Iker Zarrabe galdakoztarrak. Gazteak garaipena lortu eban eta urrezko domina eskuratu eban.

Abenduaren 21ean Bilbao Altxatuz Emakumezkoen
Harrijasotze Sarian parte hartu eban Ane Atxutegik eta usansolotarra txapeldun izan zan. Informazio gehiago ezagutu leike BINKE.EUS-en.

Bridgestoneko Espainiar Estatuko langileek —tartean Usansoloko lantegikoek— soldatan %25era arteko igoera izango dabe. 9.831 euroko igoera izango dabe sei urtetan.

Aurtengo Ospitaleetako Bikaintasun Indizearen arabera, Usansoloko ospitalea
Euskal Autonomia Erkidegoko hirugarren onena da. Gurutzetakoa eta Donostiakoa dira lehenengoa eta bigarrena, hurrenez hurren.

Euskal Herriko txirrindularitza lasterketarik ezagunenak, Itzuliak, hasiera eta helmuga Galdakao izango dauz bere 2026ko etapetariko batean.


Euskaltegiko irakasle batek eta brigadako batek erretiro partziala hartu dagien, lanpostuen zerrenda egokitzea adostu eban Galdakaoko udalbatzak.


Perejilek folklore taldea
TESTUA: IRATI ALONSO GARCÍA
ARGAZKIAK: JON GOMEZ GARAI ETA PEREJILEK TALDEA
Perejilek musika taldea sortu berri dute hamabi lagunek Galdakaon, belaunaldien arteko loturak eratu eta euskal folklorea zalbatzeko helburuz. Abenduaren 24ean eskaini zuten lehen emanaldia herrian eta arrakasta handia izan zuen. Taldekideekin izan da BINKE, Perejileken lehen pausoak sakonago ezagutzeko.
Karlos Argiñanoren osagai gustokoenetakoa bezala, saltsa guztietan egoteko sortu zen Perejilek euskal folklore taldea Galdakaon. Abenduaren 24an eskaini zuten lehen emanaldia eta arrakasta izan zuten herritarren artean.
Nola sortu zen taldea? Kuadrilla bat gara eta elkartzeko abagune bat dugu hauxe, elkar ikusteko eta kalitatezko denbora igarotzeko gure artean, eta hurbiltzen zaigun edonorekin, noski. Aurreko belaunaldiek uzten duten legatu kultural hau ilusio osoz besarkatu nahi dugu eta orain dela hilabete pare bat ideia lantzen hasi ginen.
Talde ederra eratu duzue, kide askorekin. Zenbat instrumentuk osatzen dute taldea? Hamabi gara: Beñat Armentia Arriandiaga (gitarra), Unai Beitia Zabala (ahotsa), Mikel del Amo Manzanares (ahotsa), Ayyoub El Ghazzaly (panderoa), Jon Fuentenebro Berna (ahotsa), Endika Galarza Cisneros (ahotsa), Eneko Garaigordobil Rodriguez (bibolina), Unai Gomez Alzola (bonboa), Aitor Gomez Llavori (ukelelea), Iñigo Larrea Labarrieta (trikitixa), Aitor Muñozguren Zamakona (bibolina eta ahotsa) eta Unai Sarriugarte Lasarte (ahotsa).
Zergatik jarri diozue Perejilek izena? Beti izan gara Karlos Argiñanoren zaleak eta saltsa honetan ere egon nahi dugu.
Nondik dator euskal musika tradizionala kalean jotzeko ideia? Betidanik gustatu izan zaigu euskal kantak

abestea Galdakao Kantari eta Bilbo Kantari taldeekin eta erromerietan, eta hortik etorri zen ideia. Eta txapelak janztearena Youtuben ikusi genuen bideo batetik dator, Ondarrutarrak kantetan izenekoa.
Zein euskal folklore mota jotzen duzue nagusiki? Euskal folklorearen ikuspegi zabala gustatzen zaigu. Euskaldunen abestiak ditugu errepertorioan: Lau teilatu, Oihanian, Baratze bat… Badugu ere gaztelaniaz den baten bat edo Euskal Herritik kanpo sortua izan arren, bertakoek maitekiro hartu dutena: «Porque cantando se alegran, cielito lindo, los corazones!», adibidez.

Zer du kalean jotzeak eszenatokiek ez dutena? Lurraren arrasean jotzea gustoko dugu, gertutasuna nagusituz. Izan ere, tokiztoki mugitzeak gorputza dinamizatzen du!

Abenduaren 24an eskaini zenuten lehen kontzertua. Nola erreakzionatu zuen herriko jendeak ikusi eta entzun zintuztenean? Ez dugu gezurrik esango, zintzotasunez abenduaren 24an egindako emanaldian jendea espero genuen, baina hainbeste…? Eta euria egiten…? Pasada bat izan zen, eta hutsune hau hartu nahi dugu eskerrak emateko, bai gerturatu ziren galdakaoko koadrilla guztiei, bai parte hartu zuten taberna guztiei! Izan ere, kuadrilla asko dira sareetan informazioa
zabaltzen laguntzen gaituztenak, beraz, berriro ere esker onez omendu nahi ditugu!
Emanaldi berriren bat aurreikusita duzue? Momentuz begi bistara bizpahiru emanaldi ditugu baina asunto batzuk lotu behar ditugu lehenik… Hortaz, adi komunikatzeko erabiltzen dugun sare ofizialera! Instagramen aurkitu gaitzakezue: @perejilek_ofiziala. •

Paperetik harago, hauek dira Binkeren webgunean irakurrienak!





Sukaldaritza eskolak eskainiko ditu
Jose Miguel Olazabalaga sukaldari galdakoztarrak Galdakaon. Lau saio izango dira eta Torrezabal Kultur Etxean eskainiko ditu.
Galdakaok herriko gazteek kezka emozional eta afektibo sexualei buruz WhatsAppez galdetzeko zerbitzua jarri du martxan.
Galdakaoko Udalak Estanislao Irazabal kalearen irisgarritasuna hobetu egingo du eta horretarako obrak hasi dira dagoeneko.
Bizkaibusek autobus zerbitzu zuzena jarri du martxan Aiaraldetik Usansoloko ospitalera joateko. Eskualdeko herrietatik ospitalera joateko denbora murriztu da.
Urreta Taekwondo Taldeak sei domina lortu zituen Euskadiko Poomsae Txapelketan, urrezko bi eta brontzezko lau.
Gure herrietako aktualitatea:

Hauek dira argitaratutako azken bideoak Binkeren sareetan!






Barne zerbitzuak
Elkar, 2025
Katixa Agirre
Erte barri-barri dekonak eztekonari nik eztekot eta niri ezpabere txarribelarri… Ez daukagu ez dirurik ez txerri belarririk, baina aurton hainbat liburu irakurtzeko gogoa badaukagu behintzat.
Otsailerako sarbide honetan beste proposamen bat egiten dizuegu: Katixa Agirreren 'Barne zerbitzuak'.
1936ko gerran eta gerraostean garrantzitsua izan zen Alava sarea da nobelaren oinarria. Espioi lanetan ibili ziren lau emakume dira protagonista, kale izendegian agertzen ez direnak, inoiz omenaldirik jaso ez duten lau emakume, hain zuzen ere.
Gerra galdu ostean, kartzelan edo kontzentrazio-esparruetan zeuzkaten senar eta nebentzako mezu klandestinoak sartzen hasi ziren; hortik abiatuta espioitza-sare zabal bat eratu zuten frankismoaren eta haren aliatuen kontra.
Nobela historikoa ondu du Katixa Agirrek, baina misteriozko thrillerraren teknikekin olgatuz.
Askok uste dute espioiak filmetan agertzen diren pertsonaiak direla baina gure amama edo birramamen sasoiko Bittori Etxebarria, Itziar Mugika, Delia Lauroba eta Tere Verdes haragizko emakume indartsuak izan ziren.
Egin diezaiegun tokitxo bat gure mesanotxean eta gure memoria historikoan! Hitzordua otsailaren 9an izango da, 18:30ean, Galdakaoko Peña Santa Cruzen.
Proiektu honetarako lanean:
Argitaratzailea: Aitu elkartea.
Zuzendaria: Jon Gomez Garai.
Erredaktorea: Irati Alonso García.
Irudia eta sareak: Naiara Perez de Villarreal.
Argazkilariak: Ander Elordui eta Peio Zamalloa.
Batzorde Orokorra: Gaizka Uriarte, Ixone Muñiz, Leire Zamalloa, Ainara G. Goitiandia, Beñat Armentia eta Iñigo Larrea.
Ekarpen taldea: Joseba Uranga, Igor Amarika, Jaime Zubero, Asier Balentzia, Leire Eskabel, Ainhoa Uriarte, Aitor Zelaia eta Unai Atutxa.
Ilustratzailea: Karmele Gorroño, Irrimarra.
Inprenta: Comeco Gráfico, Zamudio.
Banaketa: Joal Express eta Correos.
Hilero banatutako ale kopurua: 14.000.
Lege Gordailua: BI-41-2016
ISSN: 2444-9385
Proiektu hau posible
Ohiko kolaboratzaileak: Manu Etxebarria, Aitzol Altuna, Estibaliz Apellaniz, Joanes Urkixo, Yayone Altuna, Irati Bediaga, Julen Gabiria, Gotzon Barandiaran, Nerea Urgoiti, Josi Basterretxea, Xabier Valencia, Nagore Ferreira Zamalloa, Edu Olea eta Bego Martinez.
Elkarte laguntzaileak: Ganguren Mendi Taldea, Burtotza Mendi Taldea, Andra Mari Dantza Taldea, Galdakao Gogora, Etxerat, Usansolon Euskaraz, Euskaraldia, Click&Click elkartea, Leidu taldea eta Bagabiz euskara elkartea.
Argazkilari kolaboratzaileak: Jabi Rojo, Gotzon Almaraz eta Julio Legarretaetxebarria.
Webguneko laguntza: Aitor Espinosa eta Naiara Perez de Villarreal.
BINKEk ez du bere gain hartzen aldizkarian adierazitako iritzi edota esanen erantzukizunik.
Harremana: 680 74 32 11 info@binke.eus
Jarraitu BINKEren edukiak zure gustuko sarean!


Babesle ofizialak:





Urtarrilak 16, barikua
Centro Dramático Nacional, Andrea Jiménez eta Projects Artístics
Vulcano
Torrezabal Kultur Etxean
Ordua: 20:00 Sarrera: 9-12€

Urtarrilak 24, zapatua
Labú Teatre
Alma
Torrezabal Kultur Etxean
Ordua: 18:00 Sarrera: 4-6€
Urtarrilak 30, barikua
Atxut! eta Artedrama
Nor naizen baneki
Torrezabal Kultur Etxean
Ordua: 20:00
Otsailak 6, barikua
Pepe Viyuela
Encerrona
Torrezabal Kultur Etxean
Ordua: 20:00 Sarrera: 7,5-10€

Otsailak 8, domeka
Galdakaoko Da Capo Musika Banda Da Capo eta Martina
Torrezabal Kultur Etxean
Ordua: 13:00 Sarrera: 3,75-5 €

Urtarrilak 15 eta 22
Ibilketa nordikoa
17:30 Izena emateko epea zabalik: 675708032

Urtarriletik aurrera
Argazkigintza ikastaroak
17:00 Zamakoa kalea, 21
Informazio gehiago: clicketaclick@gmail.com

Urtarrilak 18, domeka
Donostia-Orio zeharkaldia
08:00 Udaletxe ondotik

Urtarrilak 23-25
Bakeirara irteera
18:45 Udaletxe ondotik
Otsailak 8, domeka Kanporamartxo
09:00 Galdakaotik
Otsailak 15, domeka Otsondo-Dantxarinea. Antsestegi (803 m)
08:00 Galdakaotik


Ikusmena eta entzumena Bizitza gehiago ematen diegu zure zentzumenei
Juan Bautista Uriarte, 19. GALDAKAO
Telefonoa: 94 456 59 54
WhatsApp: 688 856 690
Hauetan ere bagaude!

ikusmen eta entzumen zentroa


