
«Altsasuko
«Altsasuko
TESTUA: IRATI ALONSO GARCÍA
ARGAZKIAK: JON GOMEZ GARAI
Altsasuko inauteriak XX. mende hasieran egin ziren azkenekoz, 1976an Galdakaoko Andra Mari Dantza Taldeak hauek berreskuratzeko prozesua hasi zuen arte. Hain zuzen, berrekurapen honen nondik norakoak batu dituzte Jon Eguskizak eta Kepa Otaegi galdakoztarrek 'Momotxorroak. Kaos baten istorioa' dokumentalean. Abenduan Durangoko Azokan aurkeztu zuten eta Galdakaon otsailaren 1ean eskainiko dute lana ikusteko aukera. Saioaren atarian, Altsasuko inauterien esanahiaren eta berreskuratze prozesuaren inguruan hitz egin digute Eguskizak eta Otaegik.
Zer dira Momotxorroak? Momotxorroak Altsasuko inauterietako pertsonaia nagusienetakoak dira eta zoomorfikoak dira, hau da, pertsona bat animaliz jantzita. Adar zesto handi bat dute buruan behigorrien adarrekin eta bizkarrean ardi larrua. Aurpegia aldiz, zaldi buztanez eztalita eramaten dute eta zardai bat eramaten dute eskuan. Esanahaiari dagokionez, Andra Marik batutakoaren arabera, momotxorroek intsektuen plaga bat irudikatzen dute. Altsasuko inauteriek lurraren berpizkundea irudikatzen dute, lurraren emankortasuna berreskuratzeko berpizkundea. Prozesu honetan, natura itzartzen danean, onarekin batera, txarrak diren elementuak ere ageri dira eta horietako batzuk dira momotxorroak. Gizartearen kontra doan edozein elementu izan daiteke. Garai horretan nekazariak ziren lurra lantzen zutenak beraz, plaga bat ziren momotxorroak, baina gaur egun elurte bat izan daiteke adibidez.
Zer batzen du 'Momotxorroak. Kaos baten istorioa'
dokumentalak? Dokumentalean Andra Mari Dantza Taldeak Altsasuko inauterien berreskurapenean egin zuen lana batu dugu. Lanak Andra Mariri berreskurapena egiteko deia zelan heldu zitzaion eta prozesua nolakoa izan zen azaltzen du: noregana joan ziren, norekin hitz egin zuten, pertsonaia ezberdinen esanahaia... Eta batez ere aitortza egiteko gure modua izan da dokumentala, berreskuratze prozesuan paper garrantzitsua izan zuten bi pertsonei batez ere: Mikel Zamalloa, duela bi urte zendu zena, eta Kepa Artetxe.
Zergatik «Kaos baten istorioa»? Alde batetik, esaldi honek ondo laburtzen du dokumentala bera, inauteriek kaosa eta zarata adierazten dutelako eta istorio bat kontatzen dutelako. Bestetik, dokumentala egiteko prozesua ere kaos bat izan da guretzat. Grabaketak 2019an egin ziren eta orduan hitzaldi bat egin genuen honen inguruan gehiago sakontzeko baina pandemia heldu zen. Hor lehentasunak aldatu ziren eta taldearen ondare materiala (grabaketak, irudiak...) digitalizatzeko beharra ikusi genuen, eta horretara jarri ginen. Bitartean, hala ere, dokumentalaren ideia horretan lan egiten jarraitu genuen pixkanaka eta taldearen 70. urteurren honetan argitaratzea erabaki genuen.
Durangoko Azokan aurkeztu zenuten dokumentala. Zelako harrera izan zuen? Oso ona. Espero genuen baino askoz jende gehiago etorri zen Durangoko Azokan egindako aurkezpenera. Gure asmoa, aurrerago zabaldu arren, plaza horrek eskaintzen duen aukera aprobetxatzea zen, jendeak dokumentala ezagutzen joateko, eta helburua bete genuen. Oso pozik bueltatu ginen Durangotik, gu biontzat pertsonalki, bost urte proiektu honekin egon ostean, askapen moduko bat izan zelako. Aurkezpen honen ostean beste batzuk lotu ditugu
Kepa Otaegi Garcia 1973, Galdakao
Psikologian eta Antropologian lizentziatua da eta gaur egun giza baliabideen alorrean egiten du lan. Andra Mari Dantza taldean 13 urte zituenean hasi zen eta honezkero dantzarik egiten ez duen arren, taldean murgilduta jarraitzen du.
Jon Eguskiza Ugarte 1988, Galdakao
Ingenieritza ikasketak egin zituen Bilbon eta metrologo lanetan dabil Eibarreko zentro tekniko batean. Gaztea zela, 17 urterekin, sartu zen Andra Mari dantza Taldean eta honek eskaintzen dituen ikuskizunetan parte hartzen jarraitzen du gaur egun.
folkloristak irakurri zuenean Andra Mari Dantza Taldeari luzatu zion hura ikertzeko proposamena. Taldeak baietza eman zuen, izan ere, euskal kulturaren unibertsoan tradizioak berreskuratzeko sare bat zegoen eta horren barruan geunden ere taldeak. Urbeltzek aipamena irakurri eta berak bakarrik Altsasuko inauteriak berreskuratu ezin zituela ikusita, Andra Marik egin ahal zuela pentsatu zuen.
Berreskuratze prozesu honetan, elkarlanean aritu Noski! Dokumentalean batzen da zeintzuk diren haiek egindako
Nola hartu zuten Altsasuko herritarrek berreskurapena?
Bi ikuspegi daude. Alde batetik, berreskuratze lan horretan Andra Marirekin lanean ibili zirenak oso pozik zeuden eta daude tradizio hau berreskuratu ahal izanaz. Bestetik, Altsasuko herritarrek izandako jarrera ere oso ona izan da hasieratik. Altsasuarrek 1982an egin zuten lehen aldiz inauteria berreskurapenaren ostean, eta ordutik herri osoa inplikatzen da eta urtero egiten dute. Oso polita da guretzat 1982an lehen aldiz egin zutenetik herri osoak parte hartzen
Kepa Otaegik (ezkerrean) duen kartela Altsasun inauteriak lehen aldiz 1982an egin zirenekoa da. Eguskizak aldiz, dokumentala iragartzeko kartela du eskuetan, aurrekoaren diseinuan oinarritutakoa.
Altsasuko inauteriek lurraren
berpizkundea
irudikatzen dute
Dokumentalean
Andra Marik
berreskurapenean
egindako lana batzen da
Harreman estua izaten jarraitzen duzue gaur egun hango jendearekin? Bai! Azkenean Andra Mariko kideek harreman estua izan zuten berreskurapen prozesuan hango familia batzuekin eta Durangoko Azokan egindako aurkezpenean hauetako batzuekin elkartzeko aukera izan zuten. Ederra izan zen.
Berreskuratu zenutenetik, Euskal Herriko inauteririk ospetsuenetakoak bihurtu dira Altsasukoak. Harrotasun puntu bat ematen dio horrek taldeari? Andra Marik inauteri horren parte dela ere sentitzen du. Nahiz eta altsasuarren tradizioa izan, oso gertukoa da guretzat. Harrotasun puntu bat ematen du ikusteak taldeak egindako lan bati esker hain polita den tradizio bat berreskuratu dela, gaur egun Altsasurentzat eta Euskal Herria osoarentzat oso berezia dena. Andra Marik berreskurapen prozesuan jarritako aleaz harro gaude.
Gaur egun Euskal Herriko zenbat taldek interpretatzen dituzte Altsasuko inauteriak? Altsasuko inauterien zatiak beste herri batzuetan interpretatzen diren arren, oso-osorik Andra Marik eta altsasuarrek egiten dugu soilik. Horrek ere inauteri hauekin dugun lotura erakusten du.
Momotxorroaren pertsonaian zentratu zarete dokumentalean baina beste pertsonaiak ere egongo dira Altsasuko inauterietan, ezta? Bai. Lurraren berpizkundea irudikatzen dutenez, honetan parte hartzen duten beste hainbat pertsonaia daude Altsasuko inauterietan.
Zerk egiten ditu berezi inauteri hauek? Sinbologia aldetik berpizkundea nahiko ondo irudikatzen da, zirkulua bere osotasunean agertzen delako. Halaber, inauteri gehienek duten satira puntu hori dute, eta biak batuz oso politak eta ikusteko deigarriak dira.
Altsasuko inauterien berreskuratze prozesua duela urte asko egin zen, baina Andra Mari Dantza Taldeak ere ibilbide
Tradizioak mantentzeko behar den inplikazioa gero eta txikiagoa da
Andra Maritik aitortza egin nahi diegu Mikel
Zamalloa eta Kepa Artetxeri
luzea du, 70 urte zehazki. Zerbait berezia prestatu duzue urteurrena ospatzeko? Bai. Aitortza izango da urteurrenaren oinarrietako bat eta lehen azaldutako moduan, dokumentala ere bide honetatik doa. Bestalde, lehenengo aldiz antzeztuko dugu Zuberoako Maskarada bere osotasunean eta Alboka Eguna ere antolatuko dugu, Galdakaok lotura handia izan duelako historikoki albokarekin. Halaber, urteurrena ere ospatzen duten Adiskide Pilota Elkartearekin eta Ganguren Mendi Taldearekin batera elkarlanean arituko gara ekintzak egiteko.
Zein da gakoa elkarteak hainbeste urtez bizirik irauteko? Denboran zehar izandako seriotasuna eta konpromisoa gauzak lantzerako orduan, ez garelako koreografia edo material soiletan geratzen, haratago goaz eta egiten duguna ulertzeko prozesua egiten dugu. Protagonismoa beti ondareari ematen diogu, nortzuk garen adierazten duelako.
Dantzak eta euskal tradizioek etorkizuna dute Galdakaon? Tradizioak mantentzeko behar den inplikazioa gero eta txikiagoa da. Gaur egun bizi garen globalizazio mundu honetan bakoitza berera doa eta momentuanmomentuko gauzek dute garrantzia. Etengabe gauza berriak kontsumitzen gaude eta testuinguru honetan tradizioek ez dute leku handirik, transmisio lan handia egin behar delako hauek irauteko.
Garrantzitsua da beraz, transmisio horren garrantzia nabarmentzea? Kulturak eta ohiturak galtzen badira, herriak toki fisikoak baino ez dira izango, bizitza egiteko tokiak. Hauek dira nortasun bat eman eta komunitate baten parte izatea egiten digutenak eta horregatik da hain garrantzitsua iraupena bermatzea. Prozesu honetan transmisioa da oinarri garrantzitsuenetako bat eta Andra Maritik transmisio hori mantentzen saiatzen gara. Lan honetan txikienekin hastea ezinbestekoa da, eta hau eskoletan egin behar da ere. Horregatik, Andra Marik Galdakaoko eskoletan euskal kultura irakasteko eskainiko den 'Lumak' proiektuan parte hartuko du •.
Errealitatetik hurbilegi dauden albiste faltsuak
«Nire orrazkeraz barre egiten zenuten, baina zuen 'Degradatua' nirearen imitazioa da»
FORREST GUMP
Errealitatetik gertu bizi den pertsonaia
al zenekien...
Patxi caudilloaren heriotza urteurrenean, Galdakao Gogorak ekimen franko programatuko dituela?
Institutuko ikasleek 12 urte baino gehiago dituztenez, Galdabusa normal ordaintzen jarraituko dute
— Zein da heztea gehien kosta jatzun semea?
— Nire amaxearena.
Mitoaroaren inbidiaz, Mitikoak elkartea sortu nahi dute
Zetakek Mitoaroarekin izandako arrakastari erreparatuz, Galdakaoko Andra Mariko beteranoek Mitikoak elkartea sortu nahi dute. Mamutxorroei esker, adibidez, BINKEren hilabete honetako portadako protagonista izatea lortu dute bi «Mitikok».
Fluktuazio hilabetea da urtarrila
Urtarrilaren 7tik aurrera fluktuazio garaia iristen da. Erosketetan deskontuak ala «behera-penak» hastearekin batera, adibidez, gripea edo «sukarra-gora» dator. Bere horretan dirauena aldiz, estresa, presa eta udako oporren premia da.
Udala
Azken asteotan Usansolok albiste ez hain atseginetan izan duen protagonismoa ikusita, herriko alkateak Galdakaokoari aguazil bat alokairuan eskatu dio. Pertsona honek lo-kuluxkarik ere ez du egingo, gaizkileak arrapatzeko konpromezuan.
Hilabete honetako sarituak Abenduko saridunak
Azucena Campo Alvarez
Miren Rodrigo Aurtenetxe
Otsailaren 14an 'Itzulera' obra ikusteko bina sarrera irabazi dituzte.
Asier Atxutegi eta Xabier Valencia Binkekideak Edurne Espilla zinegotziarekin, Udalak ‘Transition Resonances’ obraz gozatzeko oparitutako sarrerak jasotzeko unean.
Eman zure babesa urteko 39 € ordainduta
Oraindik Binkekide ez bazara, eta neurri honetako lehenengo komunikabide euskalduna babestu eta sustatu gura badozu, hauek dozuz horretarako bideak:
1. Bete beheko formulario hau, eskaneatu edo atera argazki bat eta bidali e-postaz: info@binke.eus
2. Bete formularioa, moztu, eta utzi gutunazal baten, Binke izenarekin Torrezabal Kultur Etxeko atezainaren leihatilan.
IZEN-ABIZENAK:
HELBIDEA:
NORTASUN AGIRIA:
KONTU KORRONTEA:
3. Eskaneatu zure mugikorraren QR irakurgailuarekin beheko kodea eta bete formularioa!
Merkataritza
TESTUA: IRATI ALONSO GARCÍA
ARGAZKIA: GALDAKAOKO UDALA
Muebles Alberto saltokiaren proposamenak irabazi du Galdakaoko lehenengo erakusleihoen lehiaketa, Udalak eta Gu Dendari elkarteak antolatutakoa. Iroak eta Optika Arteagak bigarren eta hirugarren sariak jaso dituzte, eta Egunon Desayunos tabernak Sari Herrikoia.
Denbora luze baten ostean, berriz antolatu dute Galdakaoko Udalak eta Gu Dendari elkarteak herriko erakusleihoen lehiaketa. Txapelketan udalerriko 30 establezimenduk hartu dute parte eta epaimahaiak erakusleihoen «originaltasuna, jenioa eta sormena baloratu ditu», baita kalitate estetikoa eta erakusleihoen Gabonetako arrazoia ere, merkatarien lana aitortzeko.
Hauek kontuan hartuz, Muebles Alberto saltokiaren proposamena izan da irabazlea, Iroak eta Optika Arteagak bigarren eta hirugarren sariak jaso dituzte, eta Egunon Desayunos tabernak aldiz Sari Herrikoia irabazi du, herritarren boto gehien jaso ostean, Aintzatespenez gain, kalitatezko sariak ere eman dizkiete irabazleei, udalerriko saltokien partaidetzari esker. Hain zuzen ere, Muebles Alberto establezimenduaren jabeek hiru eguneko bidaia irabazi dute Londresera bi pertsonarentzat, Iroakoek lau lagunentzako bazkaria Andra Mari jatetxean, Optika Arteagakoek lau lagunentzako bazkaria Aretxondon eta Egunon Desayunosekoek Roquechar establezimenduko gourmet produktuen saski bat.
Sariak Galdakaoko Torrezabal Kultur Etxean banatu ziren, Bizkaiko Merkataritza Elkarteen Federazioak urtero antolatzen duen Bizkaidendak merkatarien galaren baitan.
Bizkaiko txapelketa. Galdakaoko txapelketaren ostean, Bizkaiko Erakusleihoen Lehiaketako herritarren sario eman zioten Portugaleteko Loppess Peluquería establezimenduari. Bizkaiko Erakusleihoen Lehiaketako hirugarren saria aldiz,
epamaihaiak horrela erabaki ostean, Igorreko Olaetxe Optikak jaso zuen. Bigarren saria berriz, Santutxuko Ibarreta Hortz Klinikak eta Bizkaiko Erakusleihoen Lehiaketaren seigarren deialdiaren irabazlea Arrigorriagako Kreta Loreak establezimendua izan da. Bizaidendakeko presidente Jose Andres Cebrecos Goikoetxeak eman zituen saria, Zuzendaritza Batzordeko kideeekin batera.
Sari gehiago. Bizkaidendak elkarteak beste hiru sari banatu zituen ostean. Etorkizuna eta Berrikuntzari dagokiona Ondarroako eta Lekeitioko Dra! establezimenduari eman zioten. Ibilbide profesionalaren saria aldiz, Markinako Tate Gozotegiak jaso zuen, familiak 100 urte baino gehiago baitaramatza negozioa zuzentzen.
Azkenik, Euskararen Zaindaria saria Bilboko Alde Zaharreko Gili Gilik jaso zuen. Sariak Jose Andres Cebrecos Goikoetxeak banatu zituen ere, Leire Saez eta Isaac Amezaga Bizkaiko Foru Aldundiko Turismo eta Euskara zuzendarien laguntzarekin, eta Izaskun Artetxerekin batera. Azken horrek Bizakidendaken esker ona jaso zuen, Hector Rodriguez eta Jesus Liebana Igorreko eta Galdakaoko elkarteetako presidente ohiekin batera, hurrenez hurren.
Ekitaldia Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak finantzatu zuen eta Galdakaoko Udalaren eta Gudari Elkartearen laguntza izan zuen. •
Iroak eta Optika
bigarren eta hirugarren sariak jaso dituzte
Bizkaidendak elkarteak Galdakaon antolatutako galan banatu ziren sariak
MANU ETXEBARRIA AYESTA
Gurean, 'Sanantontxikerra' izenez ezagutzen dogu San Antonio Abad, «txikerra» erantsiz Paduako San Antoniogandik bereizteko. Egipton jaio zan 251ean eta 356an hil. Eremita bat izan zan eta bakardadean deabrua agertzen jakon tentazar animalien itxuran eta euretariko baten urde edo txarritxu batenean, horregaitik agertzen da erretabloetan txarritxu bat oinetan dauala. Ez zan jausi deabruaren tentazioetan. San Antonio Abad, basamortuko aitakide bat izateaz gain, monakobizitzaren sortzailea izan zan.
Gure 'Sanantontxikerra' ermita, Usansoloko San Andres parrokiari lotuta dago. Ermita zaharra, Artetagane hegian egoan baina La Dinamita enpresak ermita eta inguruko terrenoak erosi ebazanez, ermita barria Arteta auzoan dago 1977rik hona. San Antonio biak aipatu doguz eta, besteak beste, Urkiolan daukaguz biak batera, bata bagilaren 13an eta bestea urteilaren 17an ospatzen doguzalarik.
'Sanantontxikerra' jaian, txarritxua bitarteko, erromesaldiagaz batera, animalien eta janarien bedeinkazio eguna be ospatzen dogu, betezbe Urkiolan.
'Sanantontxikerra' 2023tik hona Galdakaon barik Usansolo herri barrian dogu, baina beti egongo da bitzuon bihotzean. Binke!
Aurtengo maiatzaren 15etik 25era egingo da Euskaraldiaren laugarren edizioa. Euskalgintzako eragileak eta Galdakaoko Udala elkarlanean ariko dira prestaketa lanetan eta lehen bilerarako deia egin dute: urtarrilaren 22an izango da, asteazkenarekin, arratsaldeko 18:00ean udaletxeko osoko bilkura aretoan.
Euskaraldia euskararen erabileran eragin nahi duen ariketa soziala da. Hiztunok aktibatzea du helburu, egunerokoan euskara gehiago erabili dezagun. Horrez gain, euskalzale mugimendua sendotzeko eta aktibatzeko baliagarri izan nahi du Euskaraldiak.
Elkarlan handia izan ohi da, baina dena beharko dugu herritarron euskararen erabileran ahalduntzeko. Asmoa da Euskaraldia koordinatzeko talde motorra martxan jartzea. Dei egiten zaie herriko talde eta eragile zein norbanakoei lehen bilera honetan parte hartzera.
Bilera horietatik kanpo ere izango da zer egina, askotariko ardurak eta egitekoak izaten baitira ariketa sozialaren inguruan. Ahaztu gabe, ariketa nagusia norbere hizkuntza ohiturak errepasatzea eta berritzea izango dela. Maiatzeko ariketan irabazten duguna egunerokoan mantentzea izango da bigarren erronka.
Abenduan aurkeztu zuten Taupa euskaltzaleen mugimendu berritua, gaur arte Euskaltzaleen Topagunea izan dena. Mugimendu berriaren helburua eraldaketa sozial sakona eragitea da, baita Euskal Herri osoko euskaltzaleak saretzea ere.
Euskaraldiaren baitan lanean ari diren eragileak ere Taupan koordinatzen dira. Edizio berrirako sortu dute 'Euskara aktibatzaileen gidaliburua', euskalgintzako mugimenduari herritarrak aktibatzeko eta saretzeko baliagarri zaizkion argibideak eskaintzeko. Oso ederra iruditu zaigu lehen orrietan datorren azalpen testua, hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa primeran azaltzen duelako: «Hizkuntzainertziak ez dira oso begi-bistakoak, baina oso errotuta daude. Askok ez dugu izan nahi ibaiak itsasora daraman enborra, baizik eta korronte nagusiari aurre eginez bizi den eta ibaian gorantz doan amuarraina».
Informazio gehiago: hezkuntza-euskara@galdakao.eus • 944010540
Eguzkibegi Ikastola
Eguzkibegi Ikastolak umea jartzen du erdigunean, eta baita honek bidelagun duen heldua ere. Kasu honetan Ainhoa Barrenetxea Haur Hezkuntzako arduradun pedagogikoa (ezkerretik bigarrena) elkarrizketatu dugu, ikastolak etapa honetan egiten duen lana ezagutzeko helburuz.
Zer da Eguzkibegi Ikastola?
Kooperatiba bat gara eta euskara eta euskal kultura oinarri izanik, hezkuntza metodologia aurrerakoiak erabiltzen ditugu. Proiektu pedagogiko integral eta euskalduna eskaintzen dugu. Irakasle guztiek metodologia berdina erabiltzen dute, konpetentzietan oinarritutakoa, HH0tik DBH4ra. Bizipoza daukan ikastola da, herrian sortua eta gaur egun, mendi magalean kokatuta dagoen hezkuntzarako espazio euskalduna da, naturarekin harreman zuzena duenak.
Zeintzuk dira ikastolako indarguneak? Ikastolan umea erdigunean jartzen dugu eta berarekin dagoen heldua bere bidelaguna da. Horregatik, umearen ongizatea zaintzeko helburuarekin, ikastolan hezitzaileen eta irakasleen egonkortasuna bermatzen da, HH0tik DBH4ra. Modu honetan, umearen garapen pertsonal eta emozionalean arreta jartzen dugu eta oinarrizko zaintzak bermatzen ditugu, aniztasunari banakako erantzuna emanez. Anitzak eta eleanitzak gara, HH3tik ingelesa lantzen dugu eta DBH-en bigarren atzerriko hizkuntza ikasteko aukera daukate, frantsesa hain zuzen ere.
Haurtzaindegi zerbitzua eskaintzen du ikastolak? Bai, HH0tik LH3ra Haurtzaindegi zerbitzua eskaintzen dugu goizeko 7:30etik arratsaldeko 17:00ak arte. Opor egunetan, zubietan eta uztaila osoan ere zabalik dago. Aipatzekoa da ere galdakoztarrentzat eta inguruko herrikoentzat autobus zerbitzua eskaintzen dugula HH2tik aurrera.
Gelatik kanpo ere, garrantzia ematen dio Eguzkibegik euskarari? Noski. Garrantzi berezia eskaintzen diogu gela arruntatik kanpoko kalitatezko hezkuntza euskaldunari eta horretarako eskolaz kanpoko ekintza euskaldunak ditugu HH4tik aurrera eguerdietan eta arratsaldeetan, besteak beste, txikiyoga, sormen txokoa, txikirritmoa, antzerkia, robotika, ingelesa, gitarra, xakea, lettering... Gela arruntatik kanpo ikasleak dauden beste eremu bat jantokia da. Tarte honetan ere ikastolako hezkuntza proiektua gauzatzen dugu, euskara eta euskal kultura eta ohiturak bultzatuz. Ikastolan bertan egiten da egunero janaria modu osasuntsu eta osasungarrian, bertako produktuei lehentasuna emanez. Jantokiko janaria HH1-etik aurrera jaten dute.
Haur Hezkuntza umearentzat berebiziko garrantzia duen etapa da. Eguzkibegin nola egiten duzue lan aro honetan? Umearen ispilurik onena helduaren begira da eta esaldi horretan oinarrituta, umea begiratu, entzun eta lagundu egiten dugu. Ume bakoitzaren garapen naturalean konfiantza osoa jartzen dugu eta hau ahalbidetzeko espazio ezberdinak sortzen ditugu. Bide honetan, familiek zein umeek ikastolarekin daukaten hasierako kontaktu hori ere zaindu egiten dugu, ikasturtea hasi orduko batzar pertsonalak eginez eta ondoren ume eta familia bakoitzari egokitutako etxekotze plan pertsonalizatuak diseinatuz. Bestetik, etapa honetan ere ordutegi malgua eskaintzen dugu, sarrera orduan zein irteeran.
ARGAZKIAK: ANDER ELORDUI / ARGAZKI GUZTIAK: BINKE.EUS
Hizkuntza-eskubideak
Hauspotuk euskararen erabilerari buruzko behaketa egin zuen Santakurtzetan. Guztira 25 ekintza behatu ziren eta hauetan ateratako ondorioak batu ditugu hemen.
Galdakaoko Udalak, BAGABIZ euskara elkarteak eta BINKEk Hauspotu ekimena jarri zuten martxan elkarlanean iaz. Hizkuntza-eskubideen inguruko defentsa eta zabalkunde positiboa dira egitasmoaren helburu nagusiak eta horretan lan egiten dabiltza ordutik.
Besteak beste, Hauspotuk euskararen erabilerari buruzko behaketa egin zuen pasa den irailean ospatutako Santakurtzetan. Guztira 25 ekintza behatu ziren, egun, ordutegi, publiko eta antolaketa ezberdinetakoak eta hauetan lortutako datuen lanketa egin ostean, hauek dira ateratako ondorioak:
- Ahozko komunikazioa herritarrarekin (23 ekintza):
%28,3 gaztelania hutsez
- Idatzizko komunikazioa: ez da horrelakorik egon
- Musika (15 ekintza): %55 erdaraz eta %45 euskaraz
- Jaietako desfilean euskarazko musikaren erabilera urria erabat: hiru kanta
- Kuadrillen txapelketako ekintzetan euskararen erabilera handia: ia %100
- Gainerakoak: Antolaketa %100 euskaraz/Elkarteak:
%55,55 gaztelaniaz
- 0-29 urte bitarteko ekintzetan: %54,5 erdaraz eta
%45,5 euskaraz
Azterketa hau abiapuntua izan da eta Hauspotuk herrian eta herritarrentzat antolatzen diren ekintzetan euskararen erabilera aztertzen jarraituko du hurrengo hilabeteetan.
Bestalde, Hauspotuk gogorarazi du herritarren batek hizkuntza-eskubideen urraketarik salatu, iradokizunik egin edo esker ona erakutsi gura badu, Hauspotu ekimena duela.
JOANES URKIXO BEITIA
BINKEko lagunek deialdia igorri didate ohiko kolaborazioa bidaltzeko epea gertu dela gogoraraziz. Hartara ipini naiz eta, ohi legez, gaur ere Zabalean bizi gineneko urte haietara egin dut hegan, denboran barrena.
Oroitzapenezko lainoen artean, egundo ezabatzen ez diren hondarirudi gogoangarriak dauzkagu denok gorderik. Nireak, behintzat, ez dira erbatzik ere aldatu nerabezarotik: gure auzoko futbol zelaia (etxe aurreko kalea), Roque Mendiako aldapa (gaur Ibarluze kalea), La Txabolita, La Estrada (gaur Pontzi Zabala kalea)… Kurtzeko plaza ere haien artean dago bere txoko bereziekin: frontoi zaharra, frontisa Peña Santa Cruzeko etxearekin hormaz horma zeukana, leiho bat eta guzti! Eta kioskoa. Eta iturria… Baina, plazako bazterretan nire kutunena udal liburutegia zen, udaletxeko etxabean zegoena. Langile familien oporraldia etxean geratzea zen garaian, hura nuen nik eguneroko hondartza, alegia, arrasti oro hara joan eta irakurtzen orduak ematea, ixterakoan liburu berri bat mailegatu eta biharamunean irakurrita ekartzea. Julio Verneren eta Emilio Salgariren lan guztiak zeuden han eta postura egingo nuke hamasei urte bete orduko den-denak irakurriak nituela.
Hori bai, neure hondar-irudian oso irakurle gutxi agertzen gara liburutegian. Ameneko, heldu gazte bakan batzuk, neure adinekoren bat eta ez sarri, halakoxeak islatzen zuen Galdakaon liburuzaleen neurria, kontuan harturik garai hartan inork ez zituela azterketak liburutegian prestatzen.
Kontuz hala ere, liburuzale idatzi dudala eta ez irakurle, ze, telebistaren proletarizazioaren aurretik, irakurri, irakurtzen zen eta ez gutxi. Libururik batere erosten ez zuten familietan ere, Estefanía edo Corin Tellado nobelatxoak ez ziren falta eta hauek kioskoan mordoka trukatzen ziren sos batzuk ordainduta. Beste irakurgai arrakastatsu bat fotonobela izan zen, 70-ko hamarkadan milioi erdiko tiradak izatera iritsi zena. Eta, hirugarrenik, ezinbestekoa da tebeoak gogoratzea, umeena ez ezik nagusi askoren irakurgai gogokoena. Beraz, gizarte irakurlea izan ginen, zalantza barik, telebista jaun eta jabe bihurtu arte. Honek,
Neure hondar-irudian oso irakurle gutxi agertzen gara liburutegian
Liburua,
paperezkoa edo digitala, zibilizazioaren konkista nagusia da
eta gero bideoak, aurretik eraman zituzten Estefanía, Tellado eta enparauak, bakarrik literatura «serioagoak» eutsi ziolarik, kaltea jaso bazuen ere, beharbada, entretenimendu soilaz harago, borondate eta maitasunezko zama berezkoa duelako. Kontuak kontu, gizarte hark gehiago irakurtzen zuen oraingoak baino, orain berriz liburu gehiago irakurtzen dira, eta argitaratzen, batez ere pandemiatik hona. Liburua, paperezkoa edo digitala, zibilizazioaren konkista nagusia da eta ezin dugu eskutik galdu.
Abenduaren 27an Gabonetako Sozial Txapelketa antolatu eban Adiskide Pilota Elkateak Kurtzeko frontoian eta honetan taldeko gaztetxoenek «jokoz eta giro onez» bete eben pilotalekua. Halaber, aurten ospatzen dabilen 50. urteurrenaren logotipoa aurkeztu eban elkarteak, eta urtean zehar hainbat ekintza antolatuko dauzala iragarri eban.
Gaizka Carregal pilotari galdakoztarrak Kurtzea pilotalekuan jokatu zan Bizkaiko Kluben Txapelketako finala irabazi eban, Nagusien 1. Mailako kategorian.
Euskal Herriari buruzko karta-sortak
Euskal Herriko ibaiez eta mendiez osatutako karta-joko bi sortu dauz Asier Urrutikoetxea galdakoztarrak. Familian zein lagunartean jolasteko asmoagaz diseinatu dauz.
Sarrerak agortu dira
Urbizuren saiorako
Gorka Urbizuk kontzertua eskainiko
dau Torrezabal Kultur Etxean ekainaren 13an. Saio honetarako sarrerak jarri eta ordu gutxitara amaitu ziran.
Urtarrilaren 12an 100 urte bete ebazan Higinia Artetxe galdakoztarrak eta
Galdakaoko Udalak aspalditik duen ohiturari jarraiki, bere etxean zoriondu eben Iñigo Hernando alkateak eta Udaleko zenbait zinegotzik.
Gabonetako etenaldiaren ostean, urtarrilaren 9an bueltatu zan bertoko produktuen azoka Galdakaora, Agirre Lehendakariaren plazako arkupeetara.
Oier Zearra pilotari ohi galdakoztarrak Euskal Pilota Federazioko hauteskundeetan parte hartuko dau. Pilota 7 Haizeetara zerrendan aurkeztuko da.
Galdakaoko Helduen Heziketa
Ikastetxeak matrikulazio kanpaina berria abiatu dau, DBHko titulua lortzeko eta hizkuntzak eta informatika ikasteko.
Abenduaren 23an kalejira egin eben Olentzerok eta Mari Domingik Bilboko kaleetatik zehar eta honetan Oinarin Dantza Talde usansolotarreko joaldunek parte hartu eben. Urtero egin ohi dabe eta aurtengo kalejiran hamar kide izan ziran.
Urretxindorra Ikastolako irakasle usansolotar bat pederasta izatea salatu eban emakume talde batek eta honen aurrean, «herrian ez dugula inolako erasotzailerik onartuko» aldarrikatu eban Usansoloko Talde Feministak.
Galdakaoko zuhaitzak hobetzeko planaren hirugarren faseari ekin deutso Udalak. Kaltetutako edo gaixotutako zuhaitzen ordez zuhaitz barriak jartzen ari da, «espazio publikoak egoera onean mantentzeko asmoz»
Gangurenen urteko egitaraua, prest
Ganguren Mendi Taldeak egitarau zabala antolatu dau aurten be, hilabete honetatik aurrera abendura bitarte. Egitarau osoa ezagutu leike BINKE.EUS-en.
Bigite Elkarteak, Galdakaoko Udalak eta IMQ Igurco Plazakoetxek Galdakaoko kultur ondarea gogorarazteko jardunaldia antolatu eben Plazakoetxeko eguneko zentroan. Saioan herriko adinekoen talde batek parte hartu eban.
Kotxe bi sutan Galdakaon
Pasa dan astean, bi eguneko tarteagaz, kotxe bik su hartu eben Galdakaon. Geldirik egoazan biak, bata Plazakoetxe inguruan eta bestea Ergoien auzoan.
Tk, Bizkaiko Kopan
Urtarrilaren 11n Bizkaiko Taekwondo Kopa ospatu zan lehen aldiz Espainiako taldeekaz. Urreta Taekwondo Taldeak parte hartu eban eta Sare Sagredok zilarrezko domina lortu eban.
Azpiegiturak
TESTUA: IRATI ALONSO GARCÍA
ARGAZKIA: JON
GOMEZ GARAI ETA BIZKAIKO FORU ALDUNDIKO ARTXIBOA
Kamioi batek pertsona bat harrapatu zuen abenduan Bekeako zubian eta honen harira «bide arriskutsua» dela salatu zuten auzokideek. Zabalera txiki duela diote eta zubia eraikitzeko orduan ere haien aldarrikapenei esker zabalagoa egin zela gogorarazi dute. 1933an eraikitako eta gaur egun berdin mantentzen den zubiaren jatorriaren inguruan sakondu dugu ondoko erreportajean.
Kamioi batek auzokide bat harrapatu eta zauritu zuen Bekeako zubian abenduaren 10ean. Kamioiak talka egin zuen errepide ertzeko hesiarekin eta ondoren auzokidea harrapatu zuen, errepidera botata.
Bekeako Auzo Elkartetik adierazi zutenez, auzokidea ospitalera eraman behar izan zuten. «Bide arriskutsua da ibilgailuentzat, pertsonentzat, bizikletentzat… Oraingoan auzokide bat dago ospitalean, baina hurrengoan?», salatu zuten.
Udalaren erantzuna. «Urte asko daramagu Udalari konponbide bat eskatzen eta beti esaten digute proiektu bat egiten ari direla, baina ez dute ezer egiten. Ez dago bizilagunik inguru horretatik igarotzean beldurrik izan ez duenik», adierazi zuten auzokideek.
Honi erantzun nahian, prozesua azkartzeko asmoz, Uraren Euskal Agentziarekin eta Aldundiarekin batzarrak izan ditu Galdakaoko Udalak. «Zubi berri bat eraikitzeko eta biribilgunea egiteko proiektu bana eginak ditugu, baina zubia eraikitzeko ezinbestean behar da URAren babesa, eta N-634 errepideari eragiten dion edozein proiektu garatzeko, Aldundiarena», adierazi zuten duela aste batzuk Udaletik.
Behin-behineko konponbideak. «Obra handia da egin beharrekoa eta baimen diferenteek baldintzatzen dute. Behin betiko proiektua onartua izandakoan ere, aurreikusi daiteke denbora asko beharko direla behin betiko sarbide berria eraikita egon arte», azpimarratu zuten.
Behin betiko proiektua gauzatu bitartean, oinezkoentzako behin behineko pasabidea eraikitzea proposatuUdalak, «Bekeako auzokideen segurtasuna bermatzeko».
Era berean, «kamioien joan etorria mugatu egingo dugu behin behineko zubi hori jarri bitartean. Kamioiek ordutegi zehatz batean soilik pasatu ahalko dute zubitik eta seinalizazioa hobetu ere egingo da, oinezkoei arriskuaz ohartarazteko».
Jatorria. Konponbidea heltzen den bitartean, auzokideek gogora ekarri dute Bekeako zubiak gaur egun duen zabalera haiek egindako aldarrikapenei esker handitu zela zubia bera eraiki zenean. «Zubia 1933an eraiki zen eta orain daukan itxura mantendu da ordutik. Hasieran ordea, zabalera oraindik txikiagoa egiteko asmoa zuten, helburua Lekubasotik zetorren ur hodi bat erreka gainetik igarotzea baino ez zelako. Bide honek oinezkoentzat baino ez zuen balioko», azaldu dio hedabide honi Ibon Askargorta Bekeako auzokideak.
Autoak eta kamioiak ordea, ez lirateke igaroko hasieran pentsatutako zabalera horrekin. Bai aldiz, auzokideek eskatutako zabalera handiagoarekin, gaur egun mantentzen dena. «Bekeako auzokideek orduan zubia zabalagoa egiteko eskaera egin ez balute, ezinezkoa izango litzateke beranduago Bekeako industriagunea sortzea adibidez», nabarmendu dute auzokideek, euren aldarrikapenak entzuteko garrantzia azpimarratuz: «Bere egunean hala bazen ere, gaur egun zubia ez da industriagune batera sartzeko modukoa, eta hau aldatzea eskatzen ari gara duela denbora luzetik, auzokideentzako arriskutsua delako». •
Usansoloko hainbat negozioren jabea atxilotu zuen Ertzaintzak abenduaren 28an, «egitura kriminal» bateko kide izateagatik.
Galdakaoko Ibilaldiak arropa eta osagarrien katalogoa argitaratu du. Materiala denda fisikoan zein internet bidez eskuratu daiteke.
Galdakaoko Udalak Bengoetxen kokatuta dagoen 3.879,10 metro koadroko lur eremu bat utzi dio Eusko Jaurlaritzari, bizitokiak egin ditzan.
Paperetik harago, hauek dira Binkeren webgunean irakurrienak!
Ertzaintzak gizon bat atxilotu zuen Galdakaon, aizkora batekin bi pertsonari erasotzea egotzita. Gertaerak Zaratamon jazo ziren.
Gazteei emantzipatzen laguntzeko dirulaguntzak eskainiko ditu Galdakaok. Eskaerak udaberritik aurrera egin ahal izango dira.
Tren bat bidetik atera zen Usansolon abenduaren 16an luizi baten ondorioz. Hiru pertsona zauritu ziren eta Euskotrenek zerbitzua eten zuen.
Gure herrietako aktualitatea:
Udal Gaztedi Nerbioi Ibaizabalek hamar beka eskainiko ditu, eskualdeko gazteek sei hilabetez lanekoak ez diren praktikak egiteko aukera izan dezaten.
Usansolok 2025 urteari ongi etorria eman zion abenduaren 28an antolatutako jaian.
urtarrila
Binke!
Hauek dira grabatu eta argitaratutako azken hiru bideoak Binke telebistan!
Errege Magoek ilusioz eta opariz bete zituzten Galdakaoko kaleak urtarrilaren 5ean.
Helikoptero batek Usansoloko ospitaletik nola aireratzen duen erakutsi du BINKEk.
Ilunpeko zelataria
Elkar, 2022
Alberto Ladron
Berezia ei da 2025. urtea. Biziko dugun zenbaki karratu bakarra (45 zenbakiaren karratua) ei da 2025, magikoa askorentzat. Sorginkeriaren bat izango ete da? Nork jakin. «Ilargia eta laino, sorginentzat giro».
Hurrengo irakurketak ez du sorginkeriarekin zerikusi handirik izango baina badu mundu ezkutuarekin harremana. Alberto Ladronen 'Ilunpeko zelataria' nobela irakurtzeko gonbitea egin gura dizuegu.
Iruñea, 1936ko gerraosteko urteak, galtzaile eta irabazle familietako gaztetxu bi protagonista. Gosea eta tristezia, pobrezia batzuentzat eta, beste batzuentzat, oparotasuna. Zapalketa eta beldurra nagusi dira, baina baita ere sasoi horretako eskola giroa, pelikulak, Hollywoodeko izarrak, bandoen arteko tirabirak, maitasun istorioak.
Ametsez eta itxaropenez betetako bizitzak daramatzaten eskola lagunak dira protagonistak, baina hirian desagertutako neska baten bahiketak irauli egingo du euren egunerokotasuna. Gaizkiaren hats ustela eta naturaz gaindiko indarren esku izoztua topatuko ditugu eleberri honetan.
Ohiko thrillerren egituraketa eta ezaugarriak ditu. Hala ere, fantasiazko elementuak ere agertuko zaizkigu: ahotsak, mamuak, paisaia ilunak...
Ziur era honetako eleberriak maite dituzten irakurleek gozatuko dutela.
Proiektu honetarako lanean:
Argitaratzailea: Aitu elkartea.
Koordinatzailea: Jon Gomez Garai.
Erredakzioa: Irati Alonso García.
Irudia eta sareak: Naiara Perez de Villarreal.
Batzorde Orokorra: Gaizka Uriarte, Ixone Muñiz, Leire Zamalloa, Ainara G. Goitiandia, Beñat Armentia eta Iñigo Larrea.
Ilustratzaileak: Irrimarra.
Inprenta: Comeco Gráfico.
Banaketa: Mediapost eta Correos.
Hilero banatutako ale kopurua: 14.000.
Lege Gordailua: BI-41-2016
ISSN: 2444-9385
Proiektu hau posible egiten dute:
Ohiko kolaboratzaileak: Manu Etxebarria, Edu Madina, Aitzol Altuna, Estibaliz Apellaniz, Joanes Urkixo, Yayone Altuna, Irati Bediaga, Julen Gabiria, Gotzon Barandiaran, Antton Irusta, Nerea Urgoiti, Josi Basterretxea, Xabier Valencia, Nagore Ferreira Zamalloa, Edu Olea eta Bego Martinez.
Elkarte laguntzaileak: Ganguren Mendi Taldea, Burtotza Mendi Taldea, Andra Mari Dantza Taldea, Galdakao Gogora, Etxerat, Usansolon Euskaraz, Euskaraldia eta Bagabiz euskara elkartea. Argazkilari kolaboratzaileak: Jabi Rojo, Gotzon Almaraz , Julio Legarretaetxebarria eta Peio Zamalloa. Webguneko laguntza: Aitor Espinosa eta Naiara Perez de Villarreal.
Binke aldizkariak ez du bere gain hartzen aldizkarian adierazitako iritzi edota esanen erantzunkizunik.
Harremana: 680 74 32 11 info@binke.eus www.binke.eus
Urtarrilak 24, barikua
Artedrama
Miñan
Torrezabal Kultur Etxean
Ordua: 20:00 Sarrera: 6-8€.
Urtarrilak 31, barikua
Chipi La Canalla El bar nuestro de cada día
Torrezabal Kultur Etxean
Ordua: 20:00 Sarrera: 9-12€.
Urtarrilak 31, barikua
Khea Ziater
Scrooge eta mamuak
Torrezabal Kultur Etxean
Ordua: 18:00 Sarrera: 4-6€.
Otsailak 14, barikua
Dejabu Kia
Itzulera
Torrezabal Kultur Etxean
Ordua: 20:00 Sarrera: 6-8€.
Urtarrilak 25, zapatua
Euskal Barrok Ensemble Euskelelea
Torrezabal Kultur Etxean
Ordua: 18:00 Sarrera: 4-6€.
Urtarrilak 27, astelehena 'Ilunpeko zelataria'
18:30 Peña Santa Cruzen
Oinarin Dantza Taldeak antolatua
Otsailak 7, 14, 21 eta 28
Dantza ikastaroa
18:30 Haurreskola ondoko lokalean
Urtarrilaren 20tik aurrera
Biodantza tailerra
16:30 Etxea Anaitasuna
Urtarrilak 30, eguena
Ibilbidea: Muskiz-Pobal-Bentorro-Muskiz
Urtarrilak 24-26
Eski irteera Bakeirara
18:45 Udaletxe ondoan
Otsailak 2, domeka
Pto. Muñecas-Alen (804 m) - Trucios
08:00 Udaletxe ondoan
Otsailak 9, domeka
Sagardotegia. Hernani. Igorin (459 m)
08:00 Udaltzaingoaren ondoko bus geltokian