BINKE 096 iraila 2024

Page 1


96. zenbakia • 2024ko iraila

«Txupinazoa nire amarekin balkoitik bizitzea esperientzia ahaztezina izan da»

TESTUA: IRATI ALONSO GARCÍA

ARGAZKIAK: JON GOMEZ GARAI

Biologia ikasten dabil Euskal Herriko Unibertsitatean eta han lagun berriak egin dituen arren, txikitan

Eguzkibegi Ikastolan egindako taldearekin sortu zuen Zaukena Zauk kuadrila Ainhoa Artetxek. Hain zuzen, kuadrila honen ordezkari izan da txupineroa aurtengo Santakurtzetan, berarentzat «esperientzia ahaztezina». Honen inguruan hitz egin dugu Artetxerekin behin Santakurtzak amaituta.

Jaietatik behintzat bizirik atera zara! Bai! Oso nekatuta baina oso pozik amaitu ditut jaiak!

Zer izan da aurtengo Santakurtzetatik gehien gustatu zaizuna? Gehin disfrutatzen dudana kuadrila artean sortzen giro ona da. Beste herri batzuetan uste dut ez dagoela hemen bezain giro ona. Kontzertuak, ekintzak eta abar edonon disfrutatu ahal dituzu baina Galdakaon sortzen den giro ona itzela da. Lehia oso sanoa da eta denok irabazi nahi dugun arren, ondo pasatzea da beti azken helburua.

Eta gutxien? Deskantsu falta! Kuadrilen Txapelketaren baitan proba asko daude eta horrek ez du lo egiteko denbora askorik uzten, batez ere astean zehar.

Balorazio arin bat egin beharko bazenu... Oso positiboa baina aurretik esan dudan moduan, nahiko nekatuta amaitu dugula komentatu dugu kuadrilan. Ezinezkoa bada ere, proba denetan parte hartzen saiatu gara eta horrek oso nekatuta utzi gaitu. Gainera, proba ezberdinak daude denbora tarte gutxian eta horrek taldea banatzera behartzen du, denok

batera ezin egonda. Hala ere, ulertzen dut horrela izan behar dela mekanika txapelketa ondo joateko.

Zer iruditu zaizu txupineroa izateko esperientzia? Oso oso polita. Hasieran oso urduri nengoen baina gero asko disfrutatu dut. Azkenean hemen ez da Bilbo edo beste herri handiago batzuen moduan eta familia eta lagun artean zaude ia denbora guztian.

Zuzenean aukeratu zintuen kuadrilak zu izateko txupineroa? Udaletik deitu zuten eta taldean komentatu genuen. Neska bat izan behar zen Oier Ibarretxe izango zelako pregoilaria eta egia esan ni izan nintzen animatu nintzen neska bakarra. Nik hasieratik esan nuen ilusioz hartuko nuela erronka eta ez nuela lotsarik. Hortaz, denok ados egon ziren kuadrilen eta, aurrera!

Zer izan zen txupinero izango zinela jakitean burura etorri zitzaizun lehenengoa? Urduritasuna! Nahiko urduri jarri nintzen baina ilusio handiarekin nengoen ere.

Jaiak beste ikuspuntu batetik bizitzeko aukerarik eman dizu txupineroa izateak? Bai, batez ere txupinaren momentua. Gainera, nire ama egon zen nirekin balkoian txupina piztu arte eta esperientzia hori berarekin bizi ahal izatea oso berezia izan da niretzat, ahaztezina.

Ez zenuen txupina piztuko ez zenuenaren beldurrik izan? Ba hasieran ez nuen horretan pentsatu baina norbaitek esan zidan Bilbon ezin izan zutela zuzenean piztu eta beldurra sartu zitzaidan. Baina gero ondo joan zen, eskerrak! Esan bezala, asko disfrutatu nuen.

Ainhoa

Artetxe Izaguirre 2003, Galdakao

Derrigorrezko ikasketak

Eguzkibegi Ikastolan egin zituen hilabeteko protagonistak.

Durangoko Ibaizabal Ikastolan eta EHU-n jarraitu zituen ostera. Hain zuzen, Euskal Herriko

Unibertsitatean dabil gaur egun Biologia Gradua ikasten, laugarren mailan. Ordea, hainbat gazte batzen dituen Zaukena Zauk kuadrilako txupineroa izateagatik eskaini du ondoko orrialdeetako elkarrizketa.

Momentuan oso urduri egon arren, oso polita irudi zitzaidan Oierren pregoia Oso nekatuta baina oso pozik amaitu ditut Santakurtzak

Galdakoztarren babesa sentitu zenuen txupinazoan eta jaietan zehar? Bai, erabat. Kaletik askok esan dizkidate gauza politak eta Kuadrila Txapelketearen probetan asko animatu naute gazteek batez ere. Kuadrila batek «manteoa» eta guzti egin zidan! (barreka)

Oier Ibarretxe boxealariak bota zuen pregoia. Zer iruditu zitzaizun? Egia esan momentu horretan oso urduri nengoen eta ez nintzen oso adi egon, baina aurretik irakurtzeko aukera izan nuen eta oso polita iruditu zitzaidan.

Zer iruditu zitzaizun berarekin aurtengo jaietako ardurak partekatu ahal izatea? Berari esan nion ere. Niretzat oso berezia izan da Oier izatea bidelagun esperientzia honetan, betidanik ezagutzen dudan eta laguna izan dudan pertsona. Pena handia izan da hala ere adibidez hasierako aurkezpenetan edo sari banaketan ez egotea, baina ulertzen dut maila horretako kirolaria izateak entrenamendua dakarrela. Madrilen bizi da orain eta hori ulertu behar dugu.

Patxikuk lau urtez jarraian irabazi ostean, Gusak izan da aurtengo kuadrila garailea. Zer esango zenieke elkarrizketa honen bidez? Kuadrila Txapelketarentzat oso ona da lehia egotea eta hainbeste urtez irabazle berdinak izan ostean, aldatzea ondo dago. Gainera, Gusak kuadrila asko ezagutzen dut eta asko poztu naiz haiek garaile ikusteaz. Oso ondo egiten dute urtero, dena ematen dute eta

Txupinera moduan galdakoztarren babesa sentitu dut lehen momentutik

Arin-Arin!

Berezia izan da Oier izatea bidelagun esperientzia honetan

garaipena merezi dutela uste dut.

Eta zuek ere urtero hartzen duzue parte kuadrilen arteko txapelketan, ezta? Bai! Duela hiru edo lau urte eman genuen izena lehen aldiz Kuadrila Txapelketan eta ordutik beti hartu dugu parte. Aurten gainera nire kuadrila, Zaukena Zauk, eta Xukerrak kuadrilak batu gara batera parte hartzeko.

Emaitza ona izan du batuketak? Bai, oso ona! Jende gehiago izanda hobeto heldu gara proba guztiak egitera eta oso giro ona egon da gure artean. Batez ere juergan asko batzen ginen eta horregatik erabaki genuen batera parte hartzea. Esperientzia polita izan da eta uste dut hurrengo urtean errepikatuko dugula.

Kuadrilen Txapelketatik kanpo, badago Santakurtzetan zelan gozatu? Bai, noski. Gu hainbat ekintzatan izan gara eta musikarekin adibidez asko gozatu dugu. Pena bat izan da azken asteburuan egindako eguraldi txarra baina horrekin ere disfrutatzen jakin dugu!

Zuen kuadrilan ikasten edo lan egiten zaudete gehienak. Bateragarriak dira unibertsitatea edo lana jaiekin? Ikasten gaudenok lau edo bost ordu baino ez ditugu ematen unibersitatean eta ikasturte hasiera izanda, ez dugu egiteko askorik. Beraz, ondo kudeatu daiteke. Lan egiten dutenek aldiz, arazo handiagoak dituzte ekintzetara heltzeko, baina saiatu gara denon artean ordutegietara moldatzen eta batez ere ondo pasatzen!

Burua orain, kuadrilen arteko bazkarian? Bada... ez. Ez gara joango, ez dugu tiketik hartu. Batzuk kanpora goaz, beste batzuek egitekoak dituzte. Guretzat amaitu dira aurtengo Santakurtzak, orain deskantsu handi bat hartu eta indarrekin bueltatzeko momentua da. •

Asteko egun gogokoa? Barikua.

Herriko txoko gustukoa? Somera kalea.

Liburua ala tablet-a? Liburua.

Pelikula bat? The Greatest Showman.

Ez duzu onartzen… Hiprokresia.

Zoriontsu egiten zaitu… Familia eta lagunak pozik ikustea.

Plater bat? Entsalada.

Deskribatzen zaituen berba? Alaia.

Herrian zer kenduko zenuke? Ezer ez.

Eta zer berria jarri? Neguan gazteak egoteko leku bat.

Euskarazko berbarik politena? Besarkada.

Zure ametsetako bidaia? Aurora Borealak ikustea.

Berba egin ala entzun? Biak, egoeraren arabera.

Zure mesanotxean ezin da falta… Ura.

Abesti bat? Manos rotas, Dellafuente eta Morad abeslarienak.

Aginke!

Errealitatetik hurbilegi dauden albiste faltsuak 16

«Lo

siento mucho, me he equivocado... no volverá a ocurrir»

URDAIBAIKO BORBOIA

Bere hitzen gatibu, laster emerito

Sarean arrantzatua

Ba al zenekien...

Adinekoen bazkarian galdakoztarren egunean baino gehiago ligatzen dutela? Bigarren aukeren merkatua bezala ezagutzen da bazkari herrikoi hau.

Irailaren 16an usansolotarrek galdakoztar izan nahi zuten berriz, Santakurtzen jaieguna eurek ere izateko!

Txiste txarra

— Neure etxera lapurtzera sartu dira.

— Aiba, eta zer eroan dabe?

— Kriston desilusiñoa.

Olinpikoak

omentzen jarraituko du Udalak

Hainbat urtetan zehar Olimpia kafetegian fin-fin goizero gosaldu duten herritarrei Udalak omenaldia egingo die datozen hileotan. Urte Olimpikoa izanik, parada ezin hobea izan daitekeela erabaki dute Udalean izandako azken bilkuran.

Denboraren

makina agertu

da Galdakaon

Ikus-Toki tabernaren jabe aldaketarekin batera, galdakoztar asko bertaratu egin dira eta duela 40 urte azkenekoz bisitatu zuen bezala aurkitu du dekorazioa. Denboraren makinak bertan geldiunea izan zuen duela hamarkada batzuk.

Metroa ez da Usansoloko

erdigunera helduko

Aldundiak Usansoloko geltokia non kokatzearen buruko minarekin jarraitzen du, herri erdian irteera izateak alde zahar historikoa baldintza dezakeelako. Ikerketen arabera, Txapelena ondoan neolitiko garaiko lehen krosak antolatzen ziren.

Hilabete honetako sarituak Uztaileko saridunak

Olatz Lezeta Zarate

Martin Amarika Lago

On Kaferen produktu bana irabazi dute. Zorionak!

Argibel Euba (ezker) eta Gorka Lara (eskuin) Xabier Harategiko Xabierrekin, jaso beharreko oparien berri hartzeko unean. Zorionak eta on egin!

Zuk ere Binkekide izan gura dozu?

Eman zure babesa urteko 39 € ordainduta

Oraindik Binkekide ez bazara, eta neurri honetako lehenengo komunikabide euskalduna babestu eta sustatu gura badozu, hauek dozuz horretarako bideak:

1. Bete beheko formulario hau, eskaneatu edo atera argazki bat eta bidali e-postaz: info@binke.eus

2. Bete formularioa, moztu, eta utzi gutunazal baten, Binke izenarekin Torrezabal Kultur Etxeko atezainaren leihatilan.

IZEN-ABIZENAK:

HELBIDEA:

NORTASUN AGIRIA:

E-POSTA:

KONTU KORRONTEA:

TELEFONOA:

3. Eskaneatu zure mugikorraren QR irakurgailuarekin beheko kodea eta bete formularioa!

Metro geltokia

Geltokia erdigunean, usansolotarren aldarrikapena

TESTUA: IRATI ALONSO GARCÍA

ARGAZKIA: GELTOKIA ERDIGUNEAN PLATAFORMA

Metroaren 5. linearen proiektuarekin gaur egun erdigunean duten tren geltokia kenduko dietela salatzen ari dira usansolotarrak. Eusko

Jaurlaritzak eta Euskal

Trenbide Sareak geltokia ospitalean ezartzea erabaki dute eta honen kontra mobilizazioak egin dituzte auzokideek, «alternatibak ukatuz eta erdigunean geltokia eskatuz».

Eusko Jaurlaritzak eta Euskal Trenbide Sareak Metroaren 5. linearen proiektua onartu zutenetik, usansolotarrak horren kontra agertu dira eta herriaren erdigunean geltokia eskatzeko mobilizazioak egin dituzte. Izan ere, herritarrek salatzen dutenez, Metro geltokia ospitalean jarriko dute eta honen ondorioz, gaur egun erdigunean duten tren geltokia kenduko dute.

Aldarrikapen honen harira sortu zen Geltokia Erdigunean plataforma, hainbat mobilizazio antolatu dituenak azken hilabeteetan. Besteak beste, Meatzetan Metroaren obretako kamioiak geldiaratzen ibili da ekainetik baina duela bi aste bertan behera utzi behar izan zituzten kontzentrazio hauek, Ertzaintzaren aginduz.

Ordura arte Ertzaintzak kamioiei buelta emateko agindu zien arren, momentu horretan kontzentrazioa egiteko baimenik ez duela zuela zion Ertzaintzak Geltokia Erdigunean plataformari. «Esan ziguten aurreko patruilak erratuta zeudela», adierazi zion plataformak BINKEri.

Hala ere, Meatzetan ez bada ere, aldarrikapenarekin jarraitu dute usansolotarrek. Irailaren 13an esaterako, Bizkaiko Batzar Nagusien aurrean kontzentrazioa egin zuten, «politikarien aurrean gure aldarrikapena azpimarratzeko».

Batzar Nagusien ezetza. Hain zuzen, ikasturte berriko ohiko saioak hasi ziren egun horretan Bizkaiko Batzar Nagusietan eta oposizioak Garraio, Mugikortasun eta Turismorako batzordean aurkeztu zituen arauz besteko lau proposamen bideratu zituzten.

Hauetako bat EH Bildu eta Talde Berezia-Elkarrekin Bizkaia taldeek aurkeztutakoa izan zen, Metroaren 5. linearen eraikuntza-proiektuaren idazketan «moratoria bat» eskatzeko. Proiektuaren idazketa —maiatzaren 30ean esleitutakoa– geldiaraztea eskatu zuten talde biek, «Usansoloko erdigunean geltoki bat aurreikusten duen alternatiba bat zehaztu eta ezarri arte».

EAJ-PNVk eta PSE-EEk kontra bozkatu zuten eta horrenbestez, PPk aldeko botoa eman arren, proposamena ukatu zuten Bizkaiko Batzar Nagusiek.

Foru Gobernua osatzen duten talde biek Bizkaiko Foru Aldundiari, ETSri eta Eusko Jaurlaritzari 5. linearen garapenarekin jarraitu dezaten eskatu zieten, «Eusko Legebiltzarrak 2023ko martxoan hartutako erabakiarekin bat etorrita».

Agindu horrek lan horiek ez geldiarazteko eskatzen die erakundeei, ibilbide osoari ez eragiteko, eta «alde tekniko, sozial eta ekonomikotik bideragarriena den» alternatibaren alde egiteko, tren zerbitzua Usansoloko erdigunera hurbiltzeko.

«Gure proposamenak EH Bildu, Elkarrekin Podemos eta PPren aldeko botoa izan du, baina EAJ eta PSOEk emendakin bat aurkeztu dute. Beraz, argi jakanarazi behar diegu bi alderdi horiei zer den Usansolok eskatzen duena: geltokia erdigunean!», adierazi zuen Geltokia Erdigunean plataformak.

Bi alternatiba. Eusko Jaurlaritzaren ezetza ere jaso dute usansolotarrek aldarrikapen honetan. Irailaren 19an gaiaren inguruko asanblada antolatu zuen Geltokia Erdigunean plataformak herriko elizan. Hitzorduan ehunka herritarrek

parte hartu zuten eta baita Loly de Juan Eusko Jaurlaritzako Garraio Azpiegituren zuzendariak ere.

De Juanek hartu zuen hitza hasieran eta Eusko Jaurlaritzak eta ETSk dituzten bi alternatibak azaldu zituen: lanzaderarena eta tunelarena. Ondoren, plataformak, «nahiz eta Eusko Jaurlaritzak momentu honetan mahai gainean ez izan», hirugarren aukera bat dagoela azpimarratu zuen: geltokia herriko erdigunean ezartzea.

Honen ostean, Eusko Jaurlaritzako ordezkariak geltokia erdigunean «momentuz ez dela aukera bat» nabarmendu zuen: «Momentu honetan bi alternatiba baino ez daude. Geltoki bat garestiegia da eta Usansolok ez ditu betetzen bete beharreko baldintzak geltokia erdigunean izateko».

«Herriaren nahia». Honen aurrean, bertaratutako usansolotarrek galderak eta oharrak egin zituzten «argi eta garbi ikusaraziz herriak ez duela nahi lanzadera edo tunel bat, herriak erdigunean geltoki bat nahi duela».

«Haien posizioa mantendu zuten baina azaldu ziguten momentuko egoera dela eta oraindik negoziazioa irekita mantentzearen alde daudela», azaldu zioten BINKEri Geltokia Erdigunean plataformatik, Eusko Jaurlaritzari eta Euskal Trenbide Sareari erreferentzia eginez.

«Bilera oso interesgarria izan zen. Batetik, herritarrek Eusko Jaurlaritzaren ahotik entzuteko zeintzuk diren arazoak eta alderantziz ere, haiek usansolotarren nahia hurbiletik ezagutzeko. Guk gure aldarrikapenarekin jarraituko dugu, lortu arte!», adierazi dute plataformatik. •

Gurs kontzentrazio zelaira irteera

TESTUA: GALDAKAO GOGORA

ARGAZKIA: EL MUNDO

Memoria historikoa lantzen duen

Galdakao Gogora Elkarteak Gurs zelaira irteera antolatu du urriaren 26rako.

Galdakao Gogora elkarteak Gurs, camp des basques «euskaldunen kontzentrazio zelaira» irteera antolatu du eta galdakoztar guztiak irteera honetan parte hartzera animatu ditu. Euskal Herritik nahiko gertu dagoen kontzentrazio zelaia izanik, «aukera paregabea» da zuzenean esparrua ezagutzeko. Izan ere, 1939 1946 urte bitartean, bertako barrakoietatik 64.000 preso pasa ziren, euretatik 6.555 euskaldunak, batzuk galdakoztarrak.

Irteera honen jatorria Galdakao Gogorak maiatzean antolatu zuen berbaldian dago. Gaiaren hizlaria, Jabi Bilbao, Gurs-era ere joango da zelaiaren inguruko zehaztasunak azaltzeko.

Bisita urriaren 26an, zapatuan, egingo da. Gurs eta ondoan dagoen Navarrens herria bisitatuko ditugu. Irteera goizeko 9:00etan udaletxe aurrean izango da eta buelta iluntze aldera.

Izena emateko, urriaren 7a baino arinago idatzi behar da elkartearen zuzenbide elektronikora: galdakao.oroimena@ gmail.com. Izena ematen dutenei kontu zenbakia luzatuko zaie 25 euroren ordainketa egiteko. Memoria historikoa

GAITASUN DIGITALA

Komunikaziorako eta kudeaketarako oinarrizko tresnak, mugikorreko informazioa, modu seguruan partekatzea, online lankidetza...

Irudi, bideo eta audio formatuak, sorkuntza eta edizioa, partekatzeko kanalak, sareko segurtasuna...

Ikastaroak URRIAN eta AZAROAN emango dira, egunean 2 orduko saioetan. Goizez (10:00-12:00) edo arratsaldez (15:30-17:30) egin daiteke

55 urtetik gorakoek izango dute lehentasuna

Izena ematea, irailaren 2tik aurrera. Deitu eta informazioa emango dizugu!

Urritxe auzunea, z/g · Tfno: 688 665 300 · 946 730 251 · 48340 AMOREBIETA-ETXANO (Bizkaia) e-mail: maranburu@fpzornotza.com · www.fpzornotzalh.eus

«Palestinan sufritzen ari direnak pertsonak direla ahazten da askotan»

Raj'een Dabkeh talde palestinarrak dantza erakustaldia eskaini zuen Santakurtzetan, «Palestinan gertatzen ari dena salatzeko helburuz». Honen harira taldekide birekin hitz egin genuen, haien egoera hobeto ezagutzeko asmoz.

Raj'een Dabkeh talde palestinarrak dantza erakustaldia eskaini zuen irailaren 15ean Galdakaon, Santakurtzen egitarauaren baitan. Patakon taldeak antolatutako hitzorduan zortzi dantzarik parte hartu zuen eta hauetako birekin hitz egin genuen erakustaldiaren atarian. Mohammed Aukalek (ezker) eta Abdul Sultanek azaldu digutenez, gaur egun Belgikan bizi dira taldekide gehienak, duela bost urte baino gehiago Palestinatik ihes egin ostean.

Zer esan nahi du zuentzat Galdakaora etortzeko aukera izatea? Oso pozik gaude eta batez ere oso eskertuta jaso dugun babes itzelagatik. Guretzat oso garrantzitsua da Galdakaok Palestinari eman dion babesa sentitzea. Gure familia eta lagunen egoera oso zaila da baina horrelako harrerak ikusten ditugunean hobeto sentitzen gara.

Aldarrikapena oinarri duen ikuskizuna eskaintzen duzue. Zein da dantzaldiarekin bidali nahi duzuen mezua? Palestinako dantzak eskaintzen ditugu eta mahai gainean jartzen dugu Palestinan, eta batez ere Gazan gertatzen ari dena. Dantza abiapuntua den arren, haratago goaz, guretzat garrantzitsua delako gertatzen ari dena azaltzea eta ezagutzera ematea, jendeak ulertu dezan gure eta gure herrikideen sufrimendua.

Nola ikusten duzue Palestinaren egoera gaur egun? Oso oso zaila da. Europan ezin da guztiz ulertu zer bizitzen ari diren han. Ni ezin naiz kontaktuan jarri nire familiarekin duela hilabete askotatik. Gainera, leku oso txikietan bizi dira, baldintza oso txarrak dituztenak eta batez ere segurtasun falta handiarekin. Egunero zerbait gertatu ahal zaiela jakiten bizi dira, eta hori oso oso gogorra da guretzako eta batez ere han daudenentzako.

Zergatik da hain garrantzitsua Palestinan gertatzen ari dena salatzen jarraitzea? Mundu guztiak du Israel eta Palestinaren arteko gatazkaren berri eta Gazan gertatzen ari denaren inguruan hitz egiten da uneoro. Aztertu behar dena da nola hitz egiten dugun egoeraren inguruan, zer jartzen dugun erdian. Pertsonak dira han bizi direnak eta gerra sufritzen ari direnak. Pertsonak dira egunero bonbak haien alboan entzuten dituztenak. Pertsonak gara Palestinan senideak ditugunak. Eta hori ahazten da batzuetan. Herrialde askotan herritarren babesa jaso dugu, Galdakaon gertatu den moduan. Orain falta dena boterea dutenek ere egoeraren larritasunaz jabetzea eta zerbait egitea da. Bestela, ez du ezertarako balio hainbeste zarata egitea. Haiek dute palestinarren etorkizuna aldatzeko boterea, jendea salbatzeko boterea.

Gure berbaz

MANU ETXEBARRIA AYESTA

Ezkurra eta kalabaza

Gure baserrietan artoa garrantzitsua izan da pertsona zein animalientzat. Behin iraileraz gero, artoa heldu egiten da eta bere uzta-beharrak hasi. Holako egun batean, baserritar bat joan zan bere artotza ikusten. Artotzan, artoa ezeze, kalabaza eta indabak be ereiten izan dira lur landua aprobetxatzeko. Baserritarra uzta ona ikusirik, muna bazterrean egoan haretx handi baten azpian ezarri zan pozarren artaburuz beteko artotzari begira. Horretan egoala, kalabaza handi bat ikusi eban aihen eta guzti artotzaren ertzeko muna ganera urtenda. Esku biak burura eroanik pentsatu eban berekautan: «Mundua txarto eginda jagok. Kalabazahazi txiki batetik kalabazatzar honek urten jok eta haretx handi honen ezkurrak txikiak dozak». Buruhauste horregaz ebilela, txast! ezkur bat jausi jakon buruaren erdira eta txirran joan zan muna behera kalabazaren ondoraino. Hori ikusirik bere buruari esan eutsan: «Oño, oker ibili nok neure hausnarketa honegaz, mundua ez jagok txarto eginda, ze, ezkurra egon dan lekuan kalabazatzar hori egon balitzok, nireak egin joan». Beraz, pentsatzea da bat eta izatea beste bat. Naturak bere legeak daukaz. Zeozergaitik izango da!

Beharsarea

Irailarekin batera lan bila hasiko zineten batzuk, besteok langilea beharko duzue etxean edo negozioan: zaintzailea, ordu batzuetarako tabernaria edo dendaria, edo iraila izanik seme-alaben eskola laguntzarako irakasle bila ariko zarete asko. www.beharsarea.eus izan daiteke zure aukera, euskaraz egiten duten langileek eta euskarazko lanpostuak eskaintzen dituzten negozio eta herritarrek elkar ezagutzeko internet ataria. Lana eskaintzen duenak baldintza duinak eskaini behar ditu, eta langileak lana euskaraz egiteko gai izan behar du.

Bitartekari funtzioa egiten duen sarea 2011. urtean sortu zen eta azken hamar urtetan galdakaoztarrek ere badarabilte. Irailean, Galdakaoko zazpi lan edo langile eskaintza daude zabalik, baina eskaintza berriak jartzeko aukera dago beti. Doakoa eta erraza da, erabiltzaileak ez du erregistratu behar: nahikoa da e-posta helbidea erantzunak helbide horretan jasotzeko.

Sarreran lan batzuk aipatu ditugu, baina eskaintzak sei kategoriatan sailkatuta daude: zaintzaileak, begiraleak, merkataritza, ostalaritza, eskola laguntza eta bestelakoak, baina lan mota guztiak bideratzeko balio du Beharsareak, baita lan partzialak ere. Beraz, lana euskaraz egiteko jendea behar baduzu, edota euskalduna bazara eta lana bilatu gura baduzu, bide erraza eta zuzena duzu Interneten: www. beharsarea.eus euskaraz lana eskaini edo bilatzeko interneteko ataria.

Informazio gehiago: hezkuntza-euskara@galdakao.net • 944010540

Mugak

IRATI BEDIAGA REMENTERIA

Gorka udan Italiara joan da eta bertan ezagutu duen Giovannirekin guztiz maiteminduta bueltatu da herrira. Epaileak ordea ezetz, urtaro batek baino gutxiagok ez duela maitasuna sentitzeko igaro beharreko gutxieneko denbora-muga gainditzen.

Nahikari Medina de Pomarretik bakarrik eta zorion aurpegiarekin itzuli da, lo asko eginda eta sabela janari gozoarekin beteta. Epaileak baina ezetz, Burgosek ez dituela opor zoriontsuak igaro ahal izateko egin beharreko gutxieneko kilometroen muga gainditzen.

Maialenek sabela apenas bete du azken hilabeteetan eta barauak loa galarazi dio. Irailean ekainean erositako prakak handiegi ditu. Arduratu egin da, ea ustez irtenegi zituen mamiak hustutseko hasi zuen dieta txatxu-arriskutsua bestelako hutsuneak mamitzeko helburuarekin erabiltzen ari ote den. Epaileak berriz ezetz, arduratzeko arrazoirik ez dagoela, IMC (gorputz masa indizea) osasuntsuaren muga barruan dagoela.

JOSE INAZIO BASTERRETXEA POLO

Joshua eta bere familia duela bi urte Perutik etorri ziren. Behingoagatik ikasturte honetan jateko, lo egiteko, bizitzeko mahai-ohe-testuinguru egonkor bat izango dute. Mutikoa, oinarri hori lortuta, orain bai, hizkuntza indartzeko irakaslearekin elkarlanean, euskara ikasteko prest eta gogotsu dago. Epaileak ezetz, beranduegi dela, bi urte luzez eskaini zaizkion trenak alferrik pasatzen utzi dituela eta jada HIPI laguntza izateko denbora-muga gainditu duela.

Alexeri ere antza, tristura sentitzea baimentzen duten trenak konturatu gabe igaro zaizkio. Duela bi urte geratu zen alargun, baina dueluaren malkoak askatzeko prest orain sentitu da, bestelako zuloetatik irtetea lortu duenean. Epaileak ezetz, negarrak ateratzeko denbora-muga gainditu duela, oraingoak isuri patologikoak direla eta pilulak irensteko garaia iritsi zaiola.

Nik epailea ez dut ezagutzen, eta agian epaileak kupidoren fletxak, bidaia agentzien eskaintzak,

Ertzetatik

Maialenek sabela apenas bete du azken hilabeteetan

Alexeri tristura sentitzea baimentzen

Erretratuak

duten trenak igaro zaizkio

formula matematikoak, hezkuntza-zerrendak, kimikaren legeak …nik baino hobeto ezagutuko ditu, baina errespetuaren langa igaro gabe gabe, aholkutxo bat emango nioke: hastear dagoen ikasturte honetan bere tribunatxotik jaitsi eta mugak disolbatu-urtuapurtu-malgutu daitezkeela bizituko duen ikastaroren baten izena eman dezala (eskaintza zabala da: 'komunikazioa eta sormena', 'egungo gizartearen errealitateak', 'inteligentzia emozionala'... edo gaztelaraz bakarrik eskainiko den 'la vida misma').

#Santakurtzak24

ARGAZKIAK: PEIO ZAMALLOA ETA ANDER ELORDUI / ARGAZKI GUZTIAK: BINKE.EUS

Jon Mentxakatorre, ikerlaria

«Mitoak gure autoulermenerako iturri dira»

TESTUA: IRATI ALONSO GARCIA ARGAZKIA: JON MENTXAKATORREK BIDALITAKOA

Jon Mentxakatorre galdakoztarrak Mondragon Unibertsitatean egiten du lan, ikerlari eta irakasle. Filosofia eta mitoak aztertzen ditu eta iaz 'Euskal ahozko ipuinak eta lurpeko eremua. Antologia eta azterketa' liburua argitaratu zuen. Lanaren eta bere ikerketen inguruan gehiago ezagutzeko helburuz, berarekin hitz egin du BINKEk.

Gauza materialek gero eta garrantzi gehiago hartzen ari diren aro honetan, hauek alde batera utzi eta errealitatea ulertzen saiatzen da Jon Mentxakatorre. Galdakoztarrak Mondragon Unibertsitatean egiten du lan, ikerlari eta irakasle, eta filosofia eta mitoen inguruan hausnartzen du batez ere. Hain zuzen, azken hauek abiapuntu duen 'Euskal ahozko ipuinak eta lurpeko eremua. Antologia eta azterketa' argitaratu zuen iaz.

Zer dira mitoak? Jainkozkoaren berri ematen duten kontakizunak dira. Hala, mundua ohi uste duguna baino askoz aberatsagoa dela erakusten dute, begi hutsez ikusten duguna baino gehiago dagoen argia ekartzen dute. Bestela esanda, zirrara eta lilura sorrarazten duten ipuinak dira, eta mundua ohi bizi dugun eran agortzen ez den oihartzuna egiten dute.

Hauen inguruan zer batzen du zure lanak? Nire lanak euskarazko, ahozko eta tradiziozko hamaika mito jasotzen ditu, eta lehen mitopoesia corpus sistematikoa eskaintzen du. Mitoak zikloka antolatu dira, euskal iruditegi biziari koherentzia emateko asmoz, eta haien azterketarako gako eta heldulekuak azaltzen dira. XIX. mendetik XXI. mendera Euskal Herri luze-zabalean jasotako hainbeste mito elkarren artean josirik, euskal mitopoesia argiago ageri zaigu, eta ondoren egin litezkeen azterketa mitologikoetarako bidea ireki. Izan ere, ipuinek munduaren sorreratik amaierarako ibilbidea eratzen dute.

Norbere buruari begiratzen ematen dugun aro honetan,

transzendentziak jendearen atentzioa pizten jarraitzen du? Bai, noski. Pertsona oro, berez, inork irakatsi gabe, zentzuaren gaineko azken galderak egiteko gai da: bizitza zer den, asmorik ote dagoen, heriotzaren ondoren zer... Zergatiaz itauntzeko eta hausnartzeko gaitasun hori daukagun heinean –eta horixe da, hain zuzen, gizaki egiten gaituen ahalmena–, transzendentziaren gaineko gogoetak beti izango du toki esanguratsua. Beste kontu bat, ordea, modernitate azeleratuaren joera da. Poliki eta sakon aritzea, aurrekoei entzutea, taldean pentsatzea edo munduaz haraindi arreta jartzea ez datoz haren izaerarekin bat.

Zer da euskal mitologiak gaur egungo errealitatea ulertzeko egin dezakeen ekarpena? Mitoak gure autoulermenerako iturri dira. Alde batetik, haietan esandakoaren aplikabilitatea izan dezakegu gurera, jarreretan onera egin dezagun. Bestetik, gu hemen egotea gure aurrekoei zor diegu, eta haien mundua ulertzeko leiho zaizkigu mitoak. Eta azkenik, eta ziurrenik hau da garrantzitsuena, aurrekoen sentitzeko eta sortzeko ur berberetan aritzeko iturri zaigu mitologia, herri bat eta bera izaten jarrai dezagun. Irudi biziko emari horren su berbera da gure herriaren beste hainbat arlo egosi dituena: gizabidea, herrigintza, duintasuna, berdintasuna…

Tolkienen inguruko tesia egin zenuen ere. Zergatik da hain interesgarria bere lana? XX. mendea historian

ezagutzen dugun garai ilunena da, eta Mendebaldea krisi sakonean sartu zuena. Egiaren gaineko diskurtsoak mesfidatiak eta jokaeren erlatibismoaren etika gabeziak askoak bihurtu zirenean, idazmenaren arte-ederraren bidez, hau da, bide estetikoaren bidez, munduari edertasun koordena berriak eman zizkion. Horren eragin garbi eta onbera da, zalantzarik ez, Eraztunen Jauna mendeko libururik irakurrienetakoa egin izana. Tolkienek betiereko gai handietara jo zuen: hizkuntza, mitoa, edertasuna, heriotza. Horiei era hain landuan heldu izanak poeta handienen lerroan kokatzen du autorea.

Beste elkarrizketa batean aipatu zenuen abesteari utzi diogunetik munduak lilura galdu duela. Zer esan nahi duzu honekin? Inoiz baino abesti gehiago dugu eskura, baina sarean edo disko gogorretan, ez gure baitan. Eta gogoan dauzkagun abestiak, taldean gero eta gutxiago kantatzeaz gain, gero eta gutxiago hitz egiten dute gutaz eta gehiago nitaz. Horrek ondorio handi bi dauzka. Alde batetik, gure herriaren bizi-indarra ahuldu egiten da, eta, bestetik, aho-belarriz bizitzeko gaitasuna galdu. Horregatik, mundua gero eta txiki eta xeheagoa bihurtzen ari zaigu. Jendeari begietara begiratzeko eta luze hitz egiteko, edo inora joan eta sakon ikusteko gaitasuna zulatzen ari zaigu. Ondorioz, egunerokoaren berezitasunak zirrara galtzen du, eta mundua estuagoa bilakatzen zaigu. Baina, elkarrizketa hartan esan nuenez, oraindik ere liluratzeko gai gara. •

Gusak da Santakurtzetako kuadrila irabazlea

Irailaren 13tik 22ra ospatu ziran aurtengo Santakurtzak eta urtero moduan Kuadrilen Txapelketako sariak banatu ziran azken egunean, Kurtzeko karpan egindako amaiera ekitaldian. Gusak taldea izan zan kuadrila irabazlea 573 puntugaz, Antzeko bigarrena eta Dekantzekoz hirugarrena. Sailkapen osoa ezagutu leike BINKE.EUS-en.

Gazte Plazan Galdakaon izango da

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak Gazte Plazan erakusketa ibiltaria antolatu dau eta, besteak beste, Galdakaora helduko da ekimena.

Torrezabalen 30. urteurrena

Torrezabal Kultur Etxeak 30. urteurrena ospatuko dau aurten eta Galdakaoko Udalak programazio berezia prestatu dau horretarako. Egitarau osoa: BINKE.EUS.

BINKE
BINKE

Azkuetak liburu barria argitaratu dau

Jon Azkueta usansolotarrak ‘El último amanecer de agosto’ liburua argitaratu barri dau. Euskal Herrian oinarrituta dau eta, besteak beste, Usansolon kokatzen da.

Omenaldia hiru olinpikoei

Oier Ibarretxe galdakoztarrak Parisko Joko Olinpikoetan parte hartu eban uztailean. Boxeolaria eta aurretik Joko Olinpikoetan izandako Iñaki Astigarraga txirrindularia eta Pedro Apellaniz atleta omendu ebazan Galdakaoko Udalak.

Euskal Kopa Urreta kiroldegian

Nesken 2. Mailako Euskal Kopa hartu eban Urreta kiroldegiak eta Ibaizabal Saskibaloi Taldeak parte hartu eban. Ausarta Barakaldok irabazi eban txapelketa.

Eusko Jaurlaritzaren erantzuna

Loly De Juan Eusko Jaurlaritzako Garraio Azpiegituren zuzendariak geltokia Usansoloko erdigunean ezartzea «momentuz ez dala aukera bat» nabarmendu eban.

Hernando, Huelvan saritua

Abuztuaren 8tik 10era Sansilvestrale jaialdia antolatu zan Huelvan eta honetan, besteak beste, Ibon Hernando galdakoztarraren ‘Escrito por Ib’ film laburra saritu eben.

Talde palestinar bat, Galdakaon

Raj'een Dabkeh talde palestinarrak dantza ikuskizuna eskaini eban Santakurtzetan. Ardanza parkean izan zan irailaren 15ean eta aurreko egunean ehunka galdakoztarrek taldekideei harrera egin eutsien Iturrondon.

Atienza Besarkada sarietan

Euskal Aktoreen Batasunak XX. Besarkada Sarien izendatuen zerrenda ezagutzera emon eban eta saria irabazteko hautagaien artean dau Itziar Atienza galdakoztarra, ‘Entrevías’ telesailean egindako lanagatik.

'EtxeTIC' martxan jartzeko pausoak

‘EtxeTIC’ zerbitzua martxan jartzeko pausoak emotea adostu eban Galdakaoko udalbatzak uda aurreko azken osoko bilkuran. Helburua mendekotasun egoeran dagozan pertsonak erresidentzietara joan behar ez izatea da.

Eskaera barria

Gorosibain

Mugikortasuna hobetzeko helburuz, Gorosibaiko sarbidean hobekuntzak egitea eskatu eban Usansoloko EAJPNVk. Zehazki, pasabidean igogailu bat jartzea eskatu eban alderdiak.

Etxebizitza plan barria

Galdakaoko Udalak hiru urterako etxebizitza plan barria aurkeztu eban, «etxebizitza eskubidea bermatzeko» helburuz. Planak lau ildo nagusi daukaz eta «herri osoan eragina izateko» sortu da. Informazio gehiago: BINKE.EUS.

Parke eolikoa Usansolon

Feroska Wind eta Saitec Engineering enpresek Usansolo, Zeberio eta Bedia artean parke eoliko bat eraikitzeko proiektua aurkeztu eben. Parkeak sei errota izango dauz.

Pasabideak ixteko lanak

N-634 errepidea lurrazpitik igarotzeko Bengoetxen eta Plazakoetxen dagozan pasabideak behin betiko itxiko dauz Galdakaoko Udalak. Horretarako lanak hasi dira honezkero.

Binke.eus

Euskara «eroso» ikasi daitekeela erakusteko helburuz, ‘spot’ itxurako bideoa grabatu dute Galdakaoko Barandiaran AEK euskaltegikoek.

Usansoloko ospitalea eta Bedia batuko dituen Metro zatiaren ingurumen-eragina onartu du Eusko Jaurlaritzak. 1.611 metro izango ditu.

Kurtzea frontoiak

Emakume Master

Cuparen finalerdietako bat hartu zuen eta honetan EtxegaraiGaminde bikoteak irabazi zuen.

Paperetik harago, hauek dira Binkeren webgunean irakurrienak!

Irailaren 13tik 22ra ospatu ziren aurtengo Santakurtzak eta hauetako Kuadrila Txapelketan 64 taldek eta 1.255 pertsonek parte hartu zuten.

Gorantza Futbol Taldea emakumezkoen lehen futbol taldea izan zen eta taldekideak omendu zituzten Udalak eta herritarrek Santakurtzetan.

Eguzkibegi Ikastolak 2025ean antolatuko duen Ibilaldia jairako arropa eta osagarriak, denda fisikoan ez ezik, internet bidez ere erosi daitezke.

Gure herrietako aktualitatea:

Binke TV

Aurtengo Santakurtzen inguruan galdetu diegu herritarrei.

Iskander Sagarminaga itsasotik aterarazi zuten, Ipar Kanala igerian zeharkatzen zebilela. Eider Eibar ilustratzailea du bidelagun erronkan.

Hauek dira grabatu eta argitaratutako azken hiru bideoak Binke telebistan!

Kuadrilen Txapelketako sariak banatu ziren Santakurtzetako azken egunean.

Erraldoi eta buruhandiekin jolasean izan ziren herritarrak jaietan zehar.

Sare guztiak klik bakarrean!

Zuengandik ahalik eta hurbilen egoteko, webguneaz gain Binkek WhatsApp, Telegram, Instagram, Twitter, Facebook eta YouTube sareak ditu eskura. Eta gainera, bere zenbaki guztiak formatu digitalean argitaratzen ditu ISSUU kanalean. Esteka horiek, eta askoz gehiago, ondoko QR kodean dituzu!

Proiektu honetarako lanean:

Argitaratzailea: Aitu elkartea.

Koordinatzailea: Jon Gomez Garai.

Erredakzioa: Irati Alonso.

Irudia eta sareak: Naiara Perez de Villarreal.

Batzorde Orokorra: Gaizka Uriarte, Ixone Muñiz, Leire Zamalloa, Ainara G. Goitiandia, Beñat Armentia eta Iñigo Larrea.

Ilustratzaileak: Irrimarra.

Inprenta: Comeco Gráfico.

Banaketa: Mediapost eta Correos.

Hilero banatutako ale kopurua: 14.000.

Lege Gordailua: BI-41-2016

ISSN: 2444-9385

Proiektu hau posible egiten dute:

Ohiko kolaboratzaileak: Manu Etxebarria, Edu Madina, Aitzol Altuna, Estibaliz Apellaniz, Joanes Urkixo, Yayone Altuna, Irati Bediaga, Julen Gabiria, Gotzon Barandiaran, Antton Irusta, Nerea Urgoiti, Josi Basterretxea, Xabier Valencia, Nagore Ferreira Zamalloa, Edu Olea eta Bego Martinez.

Harremana: 680 74 32 11 info@binke.eus www.binke.eus linktr.ee/binke

Elkarte laguntzaileak: Ganguren Mendi Taldea, Burtotza Mendi Taldea, Andra Mari Dantza Taldea, Galdakao Gogora, Etxerat, Usansolon Euskaraz, Euskaraldia eta Bagabiz euskara elkartea.

Argazkilariak: Jabi Rojo, Gotzon Almaraz , Julio Legarretaetxebarria eta Peio Zamalloa.

Webguneko laguntza: Aitor Espinosa eta Naiara Perez de Villarreal.

Binke aldizkariak ez du bere gain hartzen aldizkarian adierazitako iritzi edota esanen erantzunkizunik

Antzerkia

Irailak 28, zapatua

El Espejo Negro Cris, pequeña valiente

Torrezabal Kultur Etxean

Ordua: 18:00 Sarrera: 3-6€.

Irailak 29, domeka

Hika Teatroa

Bidaia-Die Reise

Torrezabal Kultur Etxean

Ordua: 19:00 Sarrera: 6-12€.

Urriak 11, barikua

Yllana

Passport

Torrezabal Kultur Etxean

Ordua: 20:00 Sarrera: 5-10€.

Urriak 18, barikua

Khea Ziater

La sed del minotauro

Torrezabal Kultur Etxean

Ordua: 20:00 Sarrera: 4-6€.

Musika

Urriak 4, barikua

Cháro López Verso a Verso

Torrezabal Kultur Etxean

Ordua: 20:00 Sarrera: 5-9€.

Urriak 5, zapatua

Izaro

Cerodenero

Torrezabal Kultur Etxean

Ordua: 20:00 Sarrera: 9-18€.

Tailerrak

Urria-maiatza

Berdintasun tailerrak

Torrezabal Kultur Etxean eta Eperlandan

Aurkezpenak

Irailak 27, barikua

Antton Irusta Ipuin antzeko alegia baliosak

19:30 Txapelena baserria

Kirola

Irailak 29, domeka

Galdakao Triatloi Taldeak antolatuta

Galdakaoko III. Triatloi Txikia

10:00 Bizkai kaletik

Urriak 6, domeka

Usansoloko Herri Lasterketa

11:45 Arlo Baltza plazatik

Mendia

*Ganguren Mendi Taldeak antolatu

ditu irteera guztiak

Irailak 28-29

Pirineoak. Petit Vignemale (3.032m)

07:00 Udaletxetik

Urriak 5, zapatua

Irteera Elexalde auzotik

08:30 Elexaldeko plazatik

Urriak 6, domeka

Aratz (1.445m)-Araia

08:00 Udaletxetik

Martxoak 17, domeka

Azkarate (667m)-Lurrun trena/Tren Vapor

08:00 Udaletxetik

(Bizkaia) e-mail: maranburu@fpzornotza.com • www.fpzornotzalh.eus

Kultur Etxea

HURRENGO

DATAK:

Cris,

Irailak 28

Bidaia - Die Reise Itziar Ituñorekin

Irailak 29

Izaro

Urriak 5

Charo López

Urriak 4

Passport · Urriak 11

La sed del minotauro · Urriak 18

Pinocchio · Urriak 19

EMDLM · Urriak 25

Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
BINKE 096 iraila 2024 by BINKE - Issuu