
«Egunero
«Egunero
ANTON MIRAGAYA AKTIBISTA
TESTUA: IRATI ALONSO GARCÍA
ARGAZKIAK: ANTON MIRAGAYAK BIDALITAKOAK
Duela hiru urte, Harrotasunaren Nazioarteko Egunaren bueltan, sortu zuen Espainiako Gobernuak
Trans Lege berria eta honen eraginean sakontzeko helburuz hitz egin zuen BINKEk Anton Miragaya galdakoztarrarekin.
Ordutik, berriz aldatu dute legea eta Anton beraren egoera ere ezberdina da. Bere esperientzia eta emakume transexual eta transgeneroen inguruan gehiago jakiteko hitz egin dugu berarekin.
Ikasten edo lanean zabiz orain? Psikologia ikasten nabil Madrilgo Complutense unibertsitatean. Biomedikuntza ikasten hasi nintzen baina Psikologiako gradura aldatzea erabaki nuen.
Zergatik egin zenuen aldaketa hori? Biomedikuntza asko gustatzen zait, baina kontzeptualki. Banekien ez nuela nire bizitza osoa eskaini nahi laborategi batean betiko ikertzera. Horregatik hartu nuen psikologia ikasteko eta horretan aritzeko erabakia, benetan nire bokazioa dena. Hala ere, nire aisialdian bioteknologiaren berrikuntzen berri izaten jarraitu nahi dut.
Uste duzu psikologiaren esparru horretatik autoaurkikuntza prozesuan dauden pertsonak lagun ahal dituzula? Ezer baino lehen, garrantzitsua iruditzen zait argi uztea psikoterapia behar dutenen eskura jartzen den tresna osagarria dela. Transexualitatea ez da patologia bat eta ez du laguntza profesionalik behar. Hori esanda, bai. Duela gutxi transexualitatea buruko gaixotasuntzat hartzeari utzi zion Munduko Osasun Erakundeak eta horrek esan nahi
du asko pertsona baieztapen horrekin hazi egin garela eta baita gizartearen gaitzespenarekin ere. Ondorioz, nortasuna bilatzea prozesu bat izan da, eta batzutan oso mingarria eta lotsagarria ere izan daiteke sexua-generoa eskema bitarraren barruan egokitzen ez direnentzat. Hemen bai psikologiak funtsezko papera du, ingurune segurua ematen baitu, zure identitatea beldurrik gabe aztertu ahal izateko.
Zure kasuan, noiz hasi zen zure autoaurkikuntza prozesua? Badago esaera bat euskaraz, «Herri txiki, infernu handi» dioena, eta Bilbo denok elkar ezagutzen dugun hiria da. Lehen esan dudan bezala, nire belaunaldia hazi egin da disidentziak eta LGTBIQ+ pertsonak arbuiatzen zituen giroan. Trans erreferente bakarrak telebistako pertsonaiak ziren, feriako tximuak bezala tratatzen zituztenak, inolako garapenik gabeko fikziozko pertsonaiak trans izateaz eta horren txantxak egiteaz harago. Horregatik, askok kanpora bizitzera joan eta gu izaten hasteko ametsa dugu, inori konturik eman gabe. Eta horixe egin nuen: unibertsitateko ikasketak egitera joan nintzen Madrilera. Jende harrigarriz inguratu nintzen, eta laguntza-sare bat sortu nuen, zeinetan ez zegoen ezer txarrik ni neu izatean.
Eta kanpora begira, nola jakinarazi zenion munduari?
Egia esan, beldur handia izan nuen nire inguruko jendeak nola erantzungo ote zuen, eta oso gaizki sentitu nintzen. Baina egun batean, nire unibertsitatetik etxera itzultzean, paseo bat ematea erabaki nuen eta bertan sentitzen ari nintzen guztia prozesatzea. Egun hartan bertan kemena hartu eta lagun bati kontatu nion. Ikusi nuenean ez zela batere aldatu berak ni ikusteko zuen modua, zintzoki beldur gehien ematen zidana zena, pertsona bera izaten jarraitzen
Anton Miragaya Izquierdo 1999, Galdakao
Galdakaon hazi zen eta bertan ere egin zituen ikasketak txikitan. Erabaki bat hartu behar izan zuenean ordea, Madrilera joatea hautatu zuen eta han hasi zen Biomedikuntza ikasten, Francisco de Vitoria unibertsitatean. Aldiz, hau utzi eta Psikologiako Gradua ikasten hasi zen Madrilgo Complutense unibertsitatean, eta gaur egun han dabil ikasketak amaitzen.
bainuen, beldurra desagertuz joan zen eta pixkanaka nire inguruari, lagun taldeari eta familiari nor nintzen azaltzen hasi nintzen. Eta gainerakoekin, gizonen izenordainak erabili beharrean emakumeen izenordainak erabiltzen hasi nintzen harremanetan jartzeko. Oso organikoa izan zen.
Zure familiaren eta lagunen babesa izan duzu prozesu honetan? Hasieran ez nuen guztien babesa lortu, baina denbora kontua izan zen. Baina beti sentitu naiz oso babestua,
batez ere nire lagunen aldetik.
Zeintzuk dira emakume trans gisa izan dituzun erronkarik handienak? Erronkarik handiena egunerokotasuna da: egunero transfobiari aurre egin eta eustea. Zure eskubideak solasaldietan eztabaida bat diren ikustea eta goizero irainak, indarkeria eta abar jasatea. Maila burokratikoan, amorragarria da. Oso ezagunak izan ziren lege berria onartzearekin batera erregistro zibilean generoa
Oraindik jende
askok ez daki zein alde dagoen sexuaren eta generoaren artean
aldatu dutela zioten gizonen kasuak. Benetan diotsut, hori errealitatetik oso urrun dago. Bestalde, Osakidetzan itxaronaldi oso luzeak dira, kontuan hartuta generoidentitatearen unitate bakarra dagoela Euskadin, eta kontsulta asko egun hilean behin bakarrik egiten direla askotan.
Askatasun osoz bizi zarela sentitzen duzu? Inola ere ez. Are gutxiago egungo giro politikoarekin eta Europan izaten aro den ultraeskuinaren hazkundearekin. Aske biziko naiz ni neu izateagatik jipoituko nauten beldurrik gabe kalera irtetzen naizen egunean.
Iaz trans lege berri bat onartu zen Espainian. Zeintzuk dira arau honek ekarri dituen aurrerapen nagusiak? Transexualitatearen despatologizazioa batez ere. Honako hauek onartu behar ez izatea: talde mediko baten onarpena, tratamendu hormonalean bi urtez egon beharra, eta, jakina, identitate ez bitarren aitorpena eta diskriminazioaren aurkako babes-neurri berriak.
Era berean, askoren ustez oraindik tabua den gai garrantzitsu bat eztabaidaren erdigunean jartzeko balio izan zuen legeak. Pedagogia gehiago behar da? Pedagogia oso beharrezkoa izaten jarraitzen du. Oraindik ere jende askok ez daki zein alde dagoen sexuaren eta generoaren artean, eta horiek ez direla bitarrak, pertsona intersexualak daudela. Zure karga genetikoak genitalia bat bakarrik baldintzatzen duela, eta ezta kasuen % 100ean ere, ez generoa. Badira zakila duten emakumeak eta bagina duten gizonak, eta errealitate bat da.
Sare sozialek lagundu ahal dute pedagogia prozesu honetan? Bai. Azkenean sareak errealitate zailak dituzten pertsona askoren leku segurua dira, gurasoek ez dietelako laguntzen, edo ikastetxean indarkeria sufritzen dutelako. Pertsona disidenteak bizitza guztiz zoriontsuak izaten ikusteak itxaropena ematen die hauei. Gainera, oso bozgorailu handia dira aurreko galderan adierazitakoaz kontzientziatzeko, berdintasunaren arloan hezteko eta LGTBIQ+ pertsonen eskubideen alde borrokatzeko. Ez da ahaztu behar 64 herrialde inguruk oraindik dituztela kolektibo horretakoa izatea kriminalizatzen duten legeak.
Kontrakoa ere izan daitezke sare sozialak, gorrotorako arma. Zuk bizi izan duzu jazarpen-egoeraren bat edo baten bat ikusi duzu sareetan? Egunerokoa da. Zorionez, nik ez dut horrelako indarkeriarik jaso sare sozialetatik, baina neska trans ezagunen profiletan ikusten dut. Nesken bideoetan ikusi daitezke iruzkin iraingarriak, arropa erakusten dutenean edo argazkiak igotzen dituztenean. Haien genitalei erreferentzia egiten diete iruzkinek, diktadura itzultzeko eskatuz edo jipoitzearekin mehatxatuz. Beldur handia ematen du horrek.
Zu oso libre agertzen zara sareetan, batez ere modarekiko duzun pasioa erakutsiz. Zure nortasuna eraikitzeko balio izan dizu modak? Bai. Ni beti agertu izan naiz naizen bezalakoa, eta modak asko lagundu nau nire nortasuna bilatzen. Hala ere, bi ahoko arma bihur daiteke, askotan erabiltzen dugulako gure burua baliozkotzeko, trans emakumeen kasuan, genero femeninoari lotutako arroparekin. Ez dira nahastu behar identitatea eta generoadierazpena. Identitateak «Nor naiz?» galderari erantzuten dio, eta adierazpenak «Nola aurkeztuko naiz besteen aurrean?» galderari. Modu hegemoniko femeninoan ez janzteak ez zaitu emakume gutxiago egiten, eta alderantziz.
Emakume batzuek diote emakume trans bat izatea eta askatasunean bizitzea zuk egiten duzun bezala, berez, ekintza politikoa dela. Zuk horrela sentitzen duzu? Bai, ehuneko ehunean. Esan dudan bezala, gure bizitza gu geu izanda eta gorroto guztiari aurre eginez egunero bizitzea ekintza politikoa da.
Zer esango zenioke bere nortasunaren autoaurkikuntzaprozesuan dagoen baina hura azaleratzen ausartzen ez den pertsona bati? Nik esango nioke prest sentitzen direnean adierazteko, eta uste duenean segurua dela. Bereziki azpimarratuko nuke pertsonen segurtasun-sare bat sortzeko garrantzia, beren trantsizioan lagundu eta lagunduko dietela jakin dezaten. Eta posible ez bada zure familia-egoera zailean dagoelako, LGTBIQ+ elkarteak bilatzea, astero antzeko egoeran dauden pertsonekin talde-bilerak egiteko. Eta beharrezkoa bada psikologo baten laguntza profesionala eskatzea, egoerak ekar diezaiokeen estresa eta antsietatea kudeatzen lagun diezaion. •
Asteko egun gogokoa? Larunbata.
Herriko txoko gustukoa? Plaza gorria.
Liburua ala tablet-a? Liburua.
Pelikula bat? Todo sobre mi madre.
Ez duzu onartzen… Gorrotoa.
Zoriontsu egiten zaitu… Nire maiteek.
Plater bat? Sushi.
Deskribatzen zaituen berba? Resilientzia.
Herrian zer kenduko zenuke? Ezer ez.
Eta zer berria jarri? LGTBIQ+ elkarte bat.
Euskarazko berbarik politena? Maitemindu.
Zure ametsetako bidaia? Ipar argiak ikustera.
Berba egin ala entzun? Biak.
Zure mesanotxean ezin da falta… Lip mask.
Abesti bat? La persona, Amaiarena.
Errealitatetik hurbilegi dauden albiste faltsuak
«Tiro egin zidan gaztea Galdakora eramango nuke ez bagenu hilko, ia Campo Tiroan praktikatzen duen»
DONALD TRUMP-ATI
Tiroketa kontuetan aditua eta aritua
Udan momentuko egoeraz gozatzen baino denbora gehiago pasatzen dugula WhatsApp-eko postureo argazkia aukeratzen?
Zein luzea egiten den kurtsoa eta zein azkar pasa den udako lehen hilabetea. Konturatu orduko, oporrak bukatuta!
— 1etik 10erako eskalan, zenbateko despistea dozu? — Bai.
sorosleek lehen postua eskuratu dute
Elexaldeko igerilekuak ireki zirenetik, bertako sorosleek lan gutxi izan dute eguraldi lainotua nagusitu delako. Horren ondorioz, mugikorreko jokoetan aditu bilakatu dira eta Euskadi mailako Brawl Stars txapelketan hainbat sari eskuratu dituzte.
ekintzak antolatuko dituzte udan
Uda hastearekin batera, hainbat gurasok euren ilobak aiton- amonekin «entxufatu» ohi dituzte, azken hauen aisialdi uneak guztiz mugatuz. Hori ekiditeko, adinekoen egoitzak hainbat txango proposatu ditu.
Batzordearen bilerak egingo dituzte udan ere
Santakurtzetarako hainbat kontu oraindik zehazteke daudenez, udan Jai Batzordearen bilerak mantenduko dira. Hauek ordea, galdakoztarrak egon ohi diren tokietan ospatuko dira: Nojan, Conilen, Pirineoetan eta Torreviejan.
Hilabete honetako sarituak Ekaineko saridunak
Argibel Euba Ugarte
Gorka Lara Fernandez
Xabier harategiak eskainitako produktu sorta bana irabazi dute.
Eguzkiñe Gezuraga (ezker) eta Omer Amarika (eskuin) Binkekideak Basoa jatetxeko Gaizka Sainzekin, jasoko dituzten bina jatorduen berri jasotzeko unean.
Eman zure babesa urteko 39 € ordainduta
Oraindik Binkekide ez bazara, eta neurri honetako lehenengo komunikabide euskalduna babestu eta sustatu gura badozu, hauek dozuz horretarako bideak:
1. Bete beheko formulario hau, eskaneatu edo atera argazki bat eta bidali e-postaz: info@binke.eus
2. Bete formularioa, moztu, eta utzi gutunazal baten, Binke izenarekin Torrezabal Kultur Etxeko atezainaren leihatilan.
IZEN-ABIZENAK:
HELBIDEA:
NORTASUN AGIRIA: TELEFONOA:
E-POSTA:
KONTU KORRONTEA:
3. Eskaneatu zure mugikorraren QR irakurgailuarekin beheko kodea eta bete formularioa!
Laia Becerrak irabazi du aurtengo Santakurtzetako kartel lehiaketa eta gaztearen irudiak iragarriko ditu Galdakaoko jaiak.
Irailaren 13tik 22ra ospatuko dira Santakurtzak eta urtero moduan, hauek iragartzeko kartel lehiaketa jarri zuen martxan Galdakaoko Udalak. Guztira 28 kartel aurkeztu dira, 9 nagusien kategorian eta 9 haurrenean.
Epaimahaiak Laia Becerra Martinezen kartela aukeratu du irabazle eta honen ‘Mozoilo jaia’ irudia izango da Santakurtzak iragarriko dituena. Lehen saria eman dio Ugao-Miravallesen bizi den Santutxuko artistari eta bere kartela jaia iragartzeaz gain, 1.000 euro irabazi ditu Becerrak.
Bigarren saria beste kanpotar batek eraman du.
Alonsotegiko Patricia Ortega Antolinek 400 euroko saria irabazi du, bigarren lekuan geratuta. Sariketako lehen
galdakoztarrak ere, Endika Garcia Muñizek, 400 euroko saria eraman du.
Haurren kategoriari dagokionez, 100 euroko bono-saria irabazi dute Malen Goikoetxea Ametzazarrak, Nahia Cardamo Sainzek eta Janire Rios Ortegak.
Uztailaren 28tik aurrera, domeka iluntze guztietan, Galdakaoko alkateak eta Galdakaoko Udalean ordezkatuta dauden alderdi guztien bozeramaileek BINKEren galdetegi arina erantzun beharko dute.
TESTUA : IRATI ALONSO GARCÍA
ARGAZKIA: JON GOMEZ GARAI
Eguraldiak egun askotan kontrakoa esan duen arren, duela hilabete inguru hasi zen uda eta honekin batera atal berri bat jarri nahi izan du martxan BINKEk.
Aurreko hilabeteetan ‘txalenge’ izenez ezaguna diren erronken aurrean jarri ditugu galdakoztarrak eta usansolotarrak, BinkeTx izeneko ekimenenean.
Halaber, tarteka, gure herrietako auzokideei ere aktualitateko gaien inguruan galdetzen diegu, Binkestetan. Besteak beste, oporretan joateko asmorik duten, mugikorrak ikastetxeetan
baimenduta egon beharko liratekeen eta tabakoa saltzea debekatuta egon beharko litzakeen galdetu diegu Usansoloko eta Galdakaoko herritarrei.
Oraingoan ordea, Galdakaoko Udaleko politikariak jarriko ditu BINKEk kameraren aurrean uda-testari erantzuteko.
Horrela, uztailaren 28tik aurrera, domeka iluntze guztietan, Galdakaoko alkateak eta Galdakaoko Udalean ordezkatuta dauden alderdi guztien bozeramaileek BINKEren galdetegi arina erantzun beharko dute, bideoen edizio zirikatzaile batekin sufrituta.
Iñigo Hernando Galdakaoko alkateak, Monika Bailon Auzoak plataformako
kideak, Iñaki Urgoiti Usansolo Herria plataformako, Victor Trimiño PSE-EEko, Ainhoa Agirregoikoa EAJ-PNVko eta Edurne Espilla EH Bilduko bozeramaileek parte hartuko dute BINKEren uda-testan. Azken udal-hauteskundeen boto kopuruaren arabera argitaratuko ditugu bideoak, alkatearekin hasi eta alderdiak txikitik handira ordenatuta: Auzoak, UH, PSE-EE, EAJ eta EH Bildu.
Helburua politikariak gehiago ezagutzea da eta horretarako hainbat galdera erantzungo dituzte, hala nola, oporretan joateko asmorik duten, zein duten abestirik gogokoena eta zein politikari aukeratuko luketen parrandarako.
Bi urteko luzapena egin ordez, Etxez
Etxeko Laguntza Zerbitzuaren kontratua urtebetez soilik luzatzea adostu zuen Galdakaoko udalbatzak. Honen helburua Galdakaoko Udalak 2025ean zerbitzua bere gain hartzea da.
Ekainaren 27an osoko bilkura egin zuen Galdakaoko udalbatzak eta hainbat erabaki hartu ziren honetan. Besteak beste, Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuaren kontratua luzatzea adostu zuen Galdakaoko udalbatzak. Kontratuaren luzapena bi urtekoa izan ordez urte bakarrekoa izango da, kudeaketa zuzenerako aukera aztertzen ari delako Udala.
«Zaintzarako zerbitzu hori enpresa pribatu baten esku utzi ordez Udalak beregain hartu eta zuzenean kudeatzeko bidean pauso bat da», azaldu zuten Udaletik. Helburua beraz, Galdakaoko Udalak 2025ean zerbitzua bere gain hartzea da. Kontratua 1.692.000 eurokoa da, adineko pertsonei eta menpekotasuna dutenei arreta etxean ematen diena.
ELA sindikatuak Galdakaoko Udaleko alderdi politiko guztiei eskatu zien abiatu dezatela Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua publikoa bihurtzeko prozesua. Eskaera ekainak 25ean erregistratu zuten udaletxean eta honetan adierazi zutenez, gaur egun Udalak 48 langile azpikontratatuta ditu, denak emakumeak eta horietatik 11 behin-behinekoak.
ELAren balorazio «positiboa». Udalak zerbitzua bere gain hartuko duela iragarri ostean, erabakia «positiboki» baloratu du sindikatuak baina deitoratu du iragarpena «ustekabean» egin izana: «Uztailaren 5ean, Galdakaoko Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuko langileek prentsaren bidez jakin zuten EH Bilduk, Auzoak eta Usansolo Herria auzo-plataformek erabaki dutela etxeko arreta-zerbitzuak beren gain hartzeko aukera ikertzeko prozesua abiaraztea».
Horregatik, eta ekainaren 25ean egin zuen bezala, sindikatuak beste bilera bat eskatu dio Galdakaoko Udalari, «gure aldarrikapenei erantzun diezaien (enplegua, subrogazioa, zerbitzuen intentsitatea...), eta bermunizio-prozesua lanpostuak bermatuz egingo dela berma dadin».
«ELAk eredu aldaketa bat lortzeko lanean jarraituko du, sektoreko langileek behar dituzten lan- eta gizarte-hobekuntzak
eta esku hartzen duten pertsonen beharrak bermatzeko, arreta, laguntza eta zaintza onena eskainiz», adierazi dute sindikatutik.
Beste erabakiak. Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua urtebetez soilik luzatzea erabaki zen udal osoko bilkuran beste erabaki batzuk ere hartu zituzten alderdiek. Besteak beste, EAJk aurkeztutako mozio bat aho batez onartu zuen udalbatzak, Galdakaon Emisio Gutxiko Eremuak ezartzeko.
Eusko Jaurlaritzak 2030erako Euskadiko lehen Airearen Kalitate Plana onartu du, eta, Galdakaoko EAJ-PNVren hitzetan, horren ondoren, «poluzioa eta airearen kalitate-maila hobetzeko funtsezko erronkei heldu behar diegu, pertsonen osasunean eragindako ondorio negatiboak minimizatzeko».
Aldaketa dirulaguntzetan. Bestalde, eskola materialerako diru laguntzak arautzen dituzten oinarriak moldatzea onartu zuen udalbatzak aho batez.
Familien diru sarrerak aintzat hartuta, errentaren arabera banatuko dira eskola materialerako laguntzak: gehienez IPREM errenta adierazle publikoa halako 2,5 jasotzen duen familiak 140 euroko laguntza jasoko du, gehienez, umeko; gehienezko diru sarrera IPREM adierazlea baino 2,5 aldiz eta 4,5 aldiz handiagoko tartean dutenek 100 euroko laguntza jaso ahalko dute umeko, gehienez; eta familiaren errenta IPREM baino 4,5 aldiz handiagoa eta gehienez 5,5 aldiz handiagoa dutenek, haur bakoitzeko 75 euroko laguntza.
Diru sarrera handiagoa dutenek ordea ezingo dute laguntza hori jaso.
EUSKARA-IKASTAROAK
Maila guztiak. Goizez, eguerdiz, arratsaldez.
Astean 2,3,4 egunetako ikastaroak.
Autoikaskuntza: aurrez aurre eta online.
Ikastaro trinkoak. C2 ikastaroak - Jardun bikoak.
Euskara praktikatu BERBALAGUN / GURASOLAGUN
EUSLIDER egitasmoa: gazteak euskara erabiltzera bultzatzeko.
MATRIKULA EPEA: irailaren 3tik 27ra.
Barandiaran, 8 kalea. Galdakao. 944 56 41 19 · barandiaran@aek.eus www.facebook.com/galdakaokobarandiaranaekeuskaltegia
(maila egiaztatuz gero)
MANU ETXEBARRIA AYESTA
Euska Herriko hainbat herritan ospatzen dira Madalenak uztailaren 22an. Beharbada, ospakizunik ikusgarriena Bermeon egiten da. Bermeoko Santa Eufemia, zin-eliza da eta bermeotarrak, agintariekaz batera, meza entzuten joaten dira. Gero agintariak eta gonbidatu batzuk portura joan, barkua hartu eta beste barku eta txalupa ugarigaz batera Izaro islara joaten dira. Izaro aurrean, Bermeoko alkate(s)ak, propietate ezaugarria dan teila bat hartu eta Izarorantz botaten dau esanez: «Honaino heltzen dira Bermeoko itoginak» ( itaxurak Gorbeialdean). Jarraian Izaro gainean ikurriña eta Bermeoko bandera jartzen dira eta gero Elantxobera heltzean, hango alkate(s)ak makila eskeintzen deutso Bermeokoari eta jai giroan ospatu bazkari eta guzti. Arrastian, Mundakara joaten dira eta han be alkate(s)ak makila eskeintzen deutso, agintesinbolo lez. Azkenik Bermeora bueltatzen dira eta jai ederra ospatu berandurarte. Izaro, izatez, Bermeo da legez, baina mito bat sortu zan Bermeo eta Mundakaren artean, Elantxobe epaile ebela «balizko» edo ustezko estropada haretan. Bermeok irabazi ei eban. Baina, Madalenak hiru herriak alkartzen ditu jai giro ederrean. Orioketa!
Bi deialdiak berritu ditu Galdakaoko Udalak: batetik, euskara ikasteagatik martxan ziren bi laguntza deialdiak bakarrean bildu ditu aurten; bestetik, Udalbatzak ekainean izandako Osoko Bilkuran, aho batez onartu ditu eskola-materiala erosteko dirulaguntzen behin-behineko oinarri berriak. Oinarriak onarpen fasean daude oraindik eta udazkenean zabalduko da eskariak egiteko epea.
Euskara ikasteko diru laguntzen oinarriak publiko daude jada Bizkaiko Boletin Ofizialean. laguntzetan Galdakaoko Udal Euskaltegiko ikasleak eta HABE edo Udako Euskal Unibertsitateak homologatutako zentro ez-publikoetan ari direnak sartu daitezke, beti ere Galdakaon erroldatutako ikasleak baldin badira.
Bestalde, behin behinean onartu berri dira Galdakaon erroldatuta dauden eta eskola-adinean dauden seme-alabak dituzten familiek herriko dendetan eskola-materiala erosteko dirulaguntzak. Oinarri definitiboak irailean onartuko dira eta deialdia urrian inguruan espero da, baina garrantzitsua da familiek 2024-2025 ikasturterako tokiko merkataritzan egingo dituzten erosketa horien fakturak gorde ditzatela, dirulaguntzen deialdian aurkeztu ahal izan daitezen.
Honako elementu hauek hartuko dira eskolako materialtzat:
1- Haur Hezkuntzako ikasleen kasuan: amantalak eta adur-zapiak
2- Teknologietako, Musika eta Heziketa Plastikoetako elementuak
3- Mahaigaineko materiala eta suntsigarriak: arkatzak, boligrafoak, ezabatzeko elementuak, klipak, zorrozkailuak, erregelak, eskuairak, kartaboiak, garraiagailuak, errotulkiak, koadernoak, folioak eta informatikako suntsigarriak
4- Material ez suntsigarria: sailkatzaileak, artxibategiak, estutxeak, kalkulagailuak, konpasak, eskolako bizkarzorroak, orri-bereizleak, hiztegiak
Ez dira inolaz ere diruz lagunduko honakoei lotutako gastuak:
1- Betaurrekoak, lentillak edo beste edozein elementu zuzentzaileak.
2- Ikasliburuak eta irakurketa liburuak
3- Ekipo edo gailu informatikoak (ordenagailu eramangarriak edo mahai gainekoak, tabletak…)
Informazio gehiago: hezkuntza-euskara@galdakao.net • 944010540
Lanzaroteko galdakoztarra
Jaiotzez: Zabalgane.
Gaur egun: Lanzaroten.
Jaiotza urtea: 1983.
Ikasketak: Fisoterapian diplomatua.
Zertan dabil: Lanzaroteko osasun zerbitzu publikoan lanean.
«Euskal Herrira joateko beharra sentitzen dugu oraindik»
Zeintzuk dira bizi izan dituzun aldaketarik nabarmenenak? Lehenik eta behin, klima. Hemen betiereko udaberria daukagu. Hori dela eta, urte osoan zehar kirola kanpoan egin dezakegu. Argi dago, ez dagoela Euskal Herriko hezetasuna, ez kolore berderik, ez zuhaitzik ezta mendirik ere. Kolore marroi-horixka eta baltza daukagu edonon, desertuko marroi-horixka eta sumendiaren baltza. Zer esanik ez, familia eta lagunak. Faltan botatzen da familia, baita kuadrila ere.
Zer du zure hango herriak, Galdakaok ez duena? ? Itsasoa eta hondartza. Urte osoan txankletetan egoteko aukera. Baita bizitzeko erritmoa ere, bizitza lasaiagoa dela esan genezake, estres gutxiagorekin. Argi dago, hemen kuadrila ez daukagula, baina umea dela eta, herriko parkean gure kuadrila egin dugu. Beste ume batzuen gurasoak batzen gara ia arratsaldero parkean edo hondartzan.
Zeren falta somatzen duzu han? Hasiera batean falta gehiago genuen, familia, lagunak, juergak, janaria… gaur egun ez horrenbeste. Hala ere, Euskal Herrira joateko beharra orandik sentitzen dugu. Dagoeneko, bertara eginda gaude, umea ere bertokoa da. Baliteke, agian, pena handiena hori izatea, umeak Euskal Herriarekiko sentimendu estua ez izatea. Hizkuntza behintzat badauka, dudarik gabe.
Zer gomendatuko zenioke zure herritar bati, han bisitatzeko? Ibilaldi eder bat hondartzan egitea eta bainu zoragarria hartzea hondartzaren amaieran, Riscoaren azpian hain zuzen. Kirola dela eta, leku paregabea da
kitesurfa, surfa, bizikleta zein korrika praktikatzeko. Hain zuzen ere, lagun batzuk ditugu urtero hona datozenak azkeneko 9 urteetan, sumendien arteko lasterketak egitera.
Gure herriaz hitz egiten badiezu hangoei, zeren inguruan aritzen zara bereziki? Lagunak eta herriko jaiak. Iturriko uda edan daitekeela (barrezka) eta denetariko zerbitzuak ditugula herritik mugitu gabe.
Zer dakite gure herriaz? Galdakaori buruz ezer ez. Dana Bilbo barruan sartzen dute, bertokoentzako dena Bilbo da. Batzuek agian Donostia ere aipatu dezakete, besterik ez. Athletic da ezagutzen duten bakarra, bueno, parkatu, Athletic ez, «el Bilbao» (iñor ez mindu nahirik), baizik.
Zer zenekien zu hangoaz? Egia esan, askorik ez. Alde batetik, haizetxua zela, hori da hamen gaudenaren arrazoietako bat, kitesurfa egiten dugulako. Eta bestetik, Lanzarote kanariar irletako irlarik zainduena dela ingurumenari dagokionez. Biosfera erreserba da, Urdaibai bezala.
Zeintzuk dira zure etorkizunerako asmoak?
Auskalo! Batek daki! Oraingoz, oraingoa bizi, ez daukagu etorkizunerako asmorik. Hala ere, esperimentu txiki bat daukagu. Erleen munduan barneratzen hasiak gara, erlauntza batzuk ditugu, hemen, Lanzaroten ohiz koanpokoa den gauza bat. Oraingoz, ikasten gaude eta guretzako eta lagunentzako bakarrik eztia daukagu. Ikusiko dugu zelan garatzen den kontua.
Futbola eta emakumeak
TESTUA: IRATI ALONSO GARCÍA
ARGAZKIAK: BINKERI BIDALITAKOAK
Gorantza Futbol Taldea 1967ko irailean sortu zen, Santakurtzetan Elorrioren kontra partida bat jokatu ostean. Emakumez osatutako lehen talde galdakoztarra izan zen eta honen garrantzia azpimarratzeko asmoz, omenaldia egingo diete taldekideei aurtengo jaietan. Emakume talde aitzindari honi buruz gehiago sakondu du BINKEk ondoko erreportajean.
Marie Curie, Rosa Parks, Valentina Tereshkova, Simone de Beauvoir, Clara Campoamor, Coco Chanel, Frida Kahlo, Nadia Comaneci, Serena Williams... Hamaika dira historian garrantzitsuak izan diren emakumeak, hurrengo belaunaldientzako erreferente handiak bihurtu direnak.
Galdakaon ere izan dira eta gaur egun dira emakume aitzindariak, haien izen abizenak ezagutzen ez ditugun arren harresiak hautsi eta gizonen munduan beraien lekua aldarrikatu dutenak. Hau da Gorantza Futbol Taldearen kasua, Galdakaon 1967an sortu zen emakumezkoen taldearena.
Antzeko adina zuten multi eta neskek batera jolasten zuten 60. hamarkadan. «Kuadrilak oso handiak ziren eta danok batera ibiltzen ginen. Galdakao zelaiz beteta zegoen eta denetarik egiten genuen: patinajea, diaboloarekin jolastu, borrokatu eta futbolean ere aritzen ginen», azaldu du Marieli Aurtenetxek, taldekideetako batek.
«Askotan ez zuten mutil nahiko futbol taldeak sortzeko eta gu deitzen gintuzten taldeak osatzeko, beti mutilen esanetara eta haiek esaten ziguten posizioan», nabarmendu du futbolari ohiak, Juan Bautista Uriarte kaleen 36 eta 38 zenbakien artean hamazortzi gazte zeudela gogoratuz: «Denak ibiltzen ginen batera baina mutilek aukeratzen zuten partida bakoitzean zein zen jokatuko zuen neska».
Sorrera Santakurtzetan. Hori ordea, Gorantza Futbol Taldearen sorrerarekin amaitu zen. 1967ko irailean Santakurtzak ospatu ziren urtero moduan eta hauen
egitarauaren baitan emakumezkoen futbol partida bat antolatzea erabaki zuen Galdakaoko Udalak. Elorrioko neskak etorri ziren herrira eta gazte galdakoztarrentzat «oso partida berezia» izan zen. Gainera, garaipena lortu zuten, 2-1 irabaziz. «Nik 13 urte nituen bakarrik baina oso ondo gogoratzen dut behingoz gure kabuz jolastu ahal izatea asko gozatu nuela, mutilen erabakien menpe egon barik», adierazi du Aurtenetxek.
Miguel Caballero izan zen lehen talde horren entrenatzailea eta partida horren ostean jolasten jarraitzea «modu natural batean» gertatu zela dio: «Ez dugu ondo oroitzen nola gertatu zen baina pixkanakapixkanaka nesken beste talde batzuen kontra aritzen hasi ginen, eta hori izan zen Gorantza Futbol Taldearen sorrera». «Asko deitzen gintuzten, batez ere herriko jaietan partidak jokatzeko», adierazi du Gorantzaren entrenatzaileak.
Mutilek zuten lehentasuna . Lokal moduan Galdakaon bertan jokatzen zuten, eta entrenamendu eta partiden lekuak oraindik mutilen menpe zeuden. «Mutilek jokatzen bazuten gu Elexaldera joan behar ginen. Uzten ziguten lekuetan aritzen ginen baina hala ere emaitza onak lortzen genituen eta Bizkaiko Kopako txapeldunak ere izan ginen», gogorarazi du Caballerok. Bizkaiko ligan jokatu zuen Gorantzak urteetan zehar, inguruko taldeen aurka. Durango, Zornotza, edo Deusto ziren aurkarietako batzuk. «Jendeak imajinatu dezakeen moduan, orduan zeuden futbol zelaiak buztin hutsa ziren. Oso zaila zen jokatzea baina dena ematen genuen eta oso gutxitan izaten genuen lesioren bat», azpimarratu du Aurtenetxek.
«Nik bereziki zaila izan zen partida bat gogoratzen dut. Deustora heldu ginen eta dena elurrez beteta zegoen. Ez dut inoiz irudi hori ahaztuko», adierazi du Mari Carmen Alvarez beste taldekideetako batek.
Haien kabuz . Taldekideek ordaintzen zuten partidetara joateko garraioa eta hasieran jolasteko kamisetak eta prakak ere. Kamiseta zuriak erabiltzen zituzten eta marra gorria jarri zioten besteengandik ezberdintzeko.
«Beranduago publizitatea izan genuen kamisetetan, Athleticen eta beste kluben emakumezkoen taldeek baino askoz lehenago, eta enpresa honek ordaintzen zizkigun kamisetak», azaldu du Caballerok.
lehen partida
Santakurtzetan eta
2-1 irabazi zuten
«Hala ere, dena gure kabuz egin behar genuen eta hori nabarmentzekoa da», azaldu du.
Urte batzuetan zehar erreferente izan zen Gorantza Futbol Taldea Galdakaon, eta baita herritik kanpo ere. Galdakao, Usansolo, Amurrio, Igorre, Bedia, La Arboleda eta inguruko beste hainbat herritako jokalariak aritu ziren taldean urteetan zehar, besteak beste, Pili Moreno, Blanqui Goiri, Emili Suarez, Amaia Garay, Eguzkiñe Loroño, Rosario Etxabe, Maribel Saratxaga, Marieli Aurtenetxe, Mari Carmen Alvarez, Maria Angeles Yarritu, Maria Jesus Urgoiti, Belen Urgoiti, Virginia Gonzalez Ramos eta Mariví Sagasti.
Taldearen amaiera. Batzuk joan eta beste batzuk heltzen ziren urtero, batez ere ezin zutelako ikasketekin uztartu. Atzera eta aurrera ibili ondoren, taldea sortu eta urte
batzuk geroago, desagertu egin zen. «Zuhatzuko zelaia itxiko zutela esaten hasi ziren eta entrenatzeko leku barik geratuko ginela. Etxebarrira joateko aukera irten zen, ibaiaren ondoan zegoen zelaira, Athleticen jubenilak aritzen zirenera. Azkenean ezin izan ginen hara joan eta entrenamenduak bertan behera utzi ziren pixkanaka», azaldu du Alvarezek.
«Pena handiz taldea uzten joan ginen eta gutxi batzuk beste klub batzuetara joan ziren. Gehienok ordea futbola utzi genuen eta beste gauza batzuetara jarri ginen», gogoratu du jokalari ohiak.
Omenaldia Santakurtzetan. Amaiera garratzeko ibilbidea, baina gogoratu beharrekoa Gorantza Futbol Taldearena. Horregatik, Galdakaoko Udalak omenaldia egingo die talde honen parte izandako emakumeei Santakurtzetan. Irailaren 16an izango da eta ordua eta egitaraua oraindik zehazteke daude.
«Guretzat oso berezia da omenaldi hau jasotzea Udalaren eta herri guztiaren aldetik», aitortu du Alvarezek. «Emakume hauek aitorpen guztia merezi dute. Garai horretan nesken futbol taldea sortzea eta egindako guztia egitea benetan ikaragarria da. Indar eta kemen handiko emakumeak dira eta hori jendeak jakin behar du», nabarmendu du Caballerok.
«Emakume eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko asko dago egiteko oraindik eta guk egindakoa beste pauso bat emateko balio badu, guretzat nahikoa da», adierazi du Pili Morenok. «Herriko neskak animatu nahi ditugu futbolean aritzera. Guk egin bagenuen, zuek ere egin ahal duzue!». •
BINKEk lau urte egin ditu Binkekideen urteroko ekarpena jaso gabe, hedabide honen Batzorde Orokorrak konfinamendu garaian hartutako erabakiaren ondorioz. Orain berriz ekin zaio urteroko diru-iturri garrantzitsu horri.
aldakaoko eta Usansoloko zenbait euskaltzaleren erabaki eta lanaren ondorioz sortu zen 2015ean AITU elkartea, eta irabazi asmorik gabeko elkarte hau espresuki BINKE komunikabidea abian jartzeko sortu zuten. Horrela, eskuartean duzun komunikabide honen aldizkariaren lehenbiziko zenbakia kaleratu zen 2016ko urtarrilean.
Geroztik, abuztuetan izan ezik, BINKEk informazioaren eta entretenimenduaren inguruko milaka eduki eskaini dizkie usansolotarrei eta galdakoztarrei, bere aldizkariaren hileroko 14.000 aleen bitartez. Covid-ak eragindako pandemiaren ondotik, gainera, eduki guzti horiek BINKE.EUS webgunearen eta bere sare sozialen bidez zabaldu izan ditu jendartean, hilero are herritar gehiagorengana iritsiz.
Euskarazko komunikabide batek dakartzan inbertsio eta azpiegitura guztiei aurre egiteko, ordea, BINKEk hiru diru-iturri nagusi ditu: Galdakaoko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren dirulaguntza publikoak,
ohiko publizitatearen salmenta eta Binkekide izenez ezagutzen ditugun bazkide-laguntzaileak.
Aldiz, osasun-larrialdiari aurre egiteko asmoz etxean konfinatzera behartu gintuztenean —2020ko martxoan— azken babes ekonomiko hau jasotzeari uko egin zion BINKEren Batzorde Orokorrak, familia askok bere lana galdu edota diru-iturriak murriztuko zituelakoan. Ordutik, Binkekideen artean sariak hilero banatzeari utzi ez bazaio ere, hedabide honek ez du Binkekideen kuotarik kobratu.
Horrek, lau urte Binkekideen ekarpena jasotzen egon barik egon izanak, bere eraginak izan ditu proiektu komunikatibo honen osasun ekonomikoan. Horregatik, BINKEren Batzorde Orokorrak Binkekideen kuotak kobratzeari berriz ekitea onartu du aho batez; eta urteroko kuota hori 36 eurotik 39 eurora igotzea onetsi da.
Binkekideen urteroko ekarpen hori egunotan kobratzen ari da, pandemia aurretik egiten ohi zen bezala, banku-igorpen baten bidez.
Binkekideak hortaz ez dauka ezer egin beharrik, beti ere banketxeko kontu korrontearen zenbakia aldatu ez badu edota Binkekide izaten jarraitu gura ez badu.
Halako kasuren bat ematekotan, lehen baino lehen jakinarazteko eskatu du komunikabideak: info@binke.eus helbide elektronikora edo 680743211 telefono zenbakira mezutxo bat bidalita egin daiteke.
Proiektua babestu gura duenak laguntzaile egin daiteke. Egin zaitez Binkekide!
AINARA GARCÍA GOITIANDIA
ZJOSE INAZIO BASTERRETXEA POLO
er izango du porno horrek gizon guztiei gustatzen zaiena? Erantzuna ez da oso konplexua. Pornografia ikusteak dopamina deskargatzen du, kriston dopamina mordoa segundu baten, beraz, gehiegizko estimulazioa garunaren sarisisteman. Hau da, tximino batek botoi bati eman ondoren banana bat ematen diogunean bezala. Horrela, tximinoak botoiari emoten segituko dio bere dopamina dosia lortzeko. Porneroak bardin. Adituek diotenez, pornografia erregularraren kontsumoak kontsumitzailea idiotizatu egiten du. Seguru porneroren bat dekozula inguruan. Baina hor ez da gelditzen gizonek pornografiatik ateratzen duten onura guztia. Gizonek bi bizilezio garrantzitsu ikasten dituzte; gizonaren nagusitasuna eta emakumeen morrontza, eta indarkeriaren sexualizazioa. Bi lezio hauekaz, gizon baten etorkizuneko sexualitatea eta sexu-praktikak eraikitzen dira. Tira, pornografia gizonak emakumeen aurkako sexu-indarkerian hezitzen dituen eskola da. Eta gaur egun kristolako marroia dekogu gizartean pornografiaren asuntuagaz. Gazteak pornografiaren ereduarekin hezitzen hari gara. Pornografía zuritu dogu, pornoaren urrezko arotik, 70eko hamarkadan. «Helduentzako zinema» deitu diogu, fikzioa dela, eszenetako protagonistak aktoreak direla edo pornografia sexua dela esan dogu sarritan. Errealitatea bestelakoa da. Pornoa ez da sexua, pornoa ez da fikzio antzeztua, eszenetan gertatutako guztia benetazkoa da: felazioetan itotzea, ile-tiratzeak, irainak eta kolpeak, sartze bikoitzak eta hirukoitzak, mina, negarrak… emakumeak pairatzen dituzten eraso guztiak benetazkoak dira. Hau da pornografiak erakusten duen «sexu» eredua; emakumeen kontrako indarkeria sexuala, non emakumeak dira protagonista rol pasiboa gauzatzen, eta gizonak dira ekintza gauzatzen dutenak. Eszena gehienetan, gizonaren aurpegia eta identitatea ez da grabatu ere egiten, emakumearena ordea, beti.
Pornografia gizonak emakumeen aurkako sexuindarkerian hezitzen dituen eskola da
Zortzi urteko haurrek pornoa kontsumitzen dute tutoreek emandako mugikorren bidez
Errealitate honen aurrean, pornoa eskura jartzen diegu gure gazteei, eta alde batera uzten dogu hezkuntza afektibo-sexuala. Datu estatistikoen arabera, zortzi urteko haurrek pornoa kontsumitzen dute tutoreek ematen dizkieten mugikorren bidez. Ekaitz perfektua, haurtzarotik pornoan hezitako haurrak. Emakumeek gizonak sexualki zerbitzatzen ikasten dute, eta mutilek emakumeekin sexu-harremanetan indarkeria erabiltzen ikasten dute. Dena, noski, harreman heterosexualen inguruan biraka. Ez dakit nola harritzen zaituzten hainbeste mutil nerabeen sexu-erasoen gorakadak.
Garazi Navas usansolotarrak zuzentzen dauan Arratiako korua Burdeoseko San Andres katedralean kantatu eban uztailaren
7an. Guztira 35 kantari izan ziran, haien artean Larraitz Navas, Garaziren ahizpa. Mezako eta beste motatako euskarazko abestiak kantatu ebezan katedralean, besteak beste, ‘Ama maite’, ‘Azken gauean’, ‘Aita gurea’, eta ‘Santa Ageda zaharra’.
Ekainaren 30ean aurtengo Somoko Triatloia antolatu zan eta honetan Ane Gurtubai galdakoztarrak garaipena lortu eban. Bere taldekide Eneko Alvarezek aldiz, hirugarren postua eskuratu eban.
Casillasek errekorrak hautsi dauz
Ekainaren hasieran XXV. Masters Verão txapelketa antolatu zan São João da Madeira hirian eta honetan munduko eta Europako errekorrak hautsi ebazan Maria Casillas galdakoztarrak, beste hiru taldekidegaz batera.
Ibon Hernando galdakoztarraren
‘Escrito por Ib’ film laburrak Puebla
Film jaialdiaren gidoi onenaren saria irabazi eban. Filma komedia dramatiko autobiografikoa da.
Pasa dan astean itxi zan Rockein musika lehiaketaren 12. edizioan izena emoteko epea. Guztira 195 proiektuk parte hartuko dabe aurten, bederatzigarren urtez jarraian parte hartze marka gaindituz.
Galdakaoko Eguzkibegi Ikastolak antolatuko dau 2025eko Ibilaldia eta ekainaren 11n ekimenaren aurkezpena egin eben Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan.
Bizkaiko Foru Aldundiak behin betiko onartu eban Erletxe eta Boroa arteko bidegorriaren proiektua. Lanak urte amaieran hasiko dira eta bidea 4,5 kilometrokoa izango da.
Uztailaren 29an Espainiako
Irristaketa Artistikoko Txapelketa antolatu zan eta honetan parte hartu eban Skating 4 Gurpil talde galdakoztarreko Akiz Iglesiasek.
Iazko abenduan itxi behar izan ebanJosemi Olazabalaga sukaldari galdakoztarrak
Bilboko Aizian jatetxea. Orain proiektu barri batean murgildu da Laidako hondartzaren ondoan: Kanala Beach. Informazio gehiago: BINKE.EUS.
Ekainaren 18tik 22ra Espainiako Open-Trials Igeriketa Txapelketa antolatu zan Mallorcan eta bertan parte hartu eban Urtats Gomezek. Galdakoztarra txapeldunorde izan zan gazteen mailan. Informazio gehiago: BINKE.EUS.
Duela sei urtetik egiten daben moduan, Galdakaoko pentsiodunak Kurtzeko plazan batu ziran ekainaren 24an. Ikasturteko azken agerraldia izan zan eta irailaren 2an batuko dira berriz, uda eta gero.
Sara Díaz Galdakao Petanka Klubeko kideak urrezko eta brontzezko dominak irabazi ebazan Bartzelonan antolatutako Europako Petanka Txapelketan.
Uztaileko lehenengo egunagaz batera ospatzen dau urtero Txarito Otsoa de Eribe galdakoztarrak bere urteguna, eta aurten bere bizitzan ehungarren aldiz ospatu eban bere familia, Iñigo Hernando eta Amets Iturbegaz batera.
Gu Dendari elkarteak tokiko merkataritza sustatzeko kanpaina jarri dau martxan eta honen baitan telazko 20.000 poltsa berrerabilgarriak banatzen ari da.
Jon Gordillo petanka jokalari zanaren memoriala antolatu eben ekainaren 15ean eta 50 pertsona inguru batu ziran Zuhatzun, baita Euskal Herritik kanpo etorritakoak be.
Asier Carrasco, gimnasta
TESTUA: IRATI ALONSO GARCIA
ARGAZKIA: BINKERI BIDALITAKOAK
Avilesen antolatutako Espainiako
Gimnasia Erritmikoko
Txapelketan brontzezko domina lortu zuen Asier Carrasco usansolotarrak, sailkapen orokorrean. Junior kategorian lehiatu zuen eta honetan ere onena izan zen zinta eta uztaiarekin eta txapeldunorde mazekin. Esperientziaren inguruan gehiago ezagutzeko asmoz, gaztearekin hitz egin du BINKEk.
Ekainaren 23tik 25era Espainiako Gimnasia Erritmikoko Txapelketa antolatu zen Avilesen eta honetan parte hartu zuen Asier Carrasco usansolotarrak, junior kategorian. Usansolotarrak brontzezko domina lortu zuen sailkapen orokorrean. Halaber, onena izan zen zinta eta uztaiarekin eta mazekin aldiz, txapeldunorde izan zen. Gaztearentzat, presioari aurre egitea izan zen txapelketaren gogorrena, «nire kide guztiak oso onak zirelako».
Zer izan da zuretzat Espainiako txapelketan brontzezko domina lortzea? Niretzat, nik, nire familiak, entrenatzaileek eta inguruan dudan jende guztiak egiten dudan ahalegin guztiaren ordaina da. Oso urte gogorra izan da, entrenamendu ordu askorekin, eta ahalegin horrek guztiak merezi izan duela ikusteak oso zoriontsu egiten nau.
Estatu mailan domina bat irabazten duzun lehen aldia da? Ez, ez da lehen aldia. 2022an zilarrezko domina irabazi nuen Espainiako Uztai Txapelketako finalean. 2023an brontzezko domina irabazi nuen Espainiako Kopan Euskadi ordezkatuz nire taldekide Eneko Lambearekin, eta beste bat Espainiako Mazen Txapelketako finalean. Aurten, estatu mailako dominez gain, Enekok eta biok zilarrezko domina irabazi genuen Euskadirentzat Espainiako Kopan.
Espektatiba altuekin joan zinen Espainiako txapelketara? Egia esan, ez. Nik ez nuen uste lau domina irabaziko nituenik. Junior mailako nire lehen urtea izanik, eta 22 partaideetatik txikiena, nire helburua tapizean gozatzea
zen, dena eman izanaren sentsazioarekin amaitzea, neure buruaz harro egotea, eta gero, zortea izanez gero, finalen baterako sailkatzea. Ez nuen uste hiru finaletan sailkatu eta urrezko domina bi eta zilarrezko bat eramango nituenik.
Zer izan zen txapelketako gogorrena? Txapelketako gauzarik gogorrena sailkatu nahi banuen huts ez egiteko presioari aurre egitea izatea izan zen niretzat. Aparatuak pasatzen ari ziren eta nik goian ikusten nuen neure burua, eta akatsik txikienean kanpoan egongo nintzen, nire kide guztiak oso onak direlako. Azken aparatua amaitzean, askatu eta tapizetik atera nintzen, dena eman nuela eta gozatu egin nuela jakinda.
Hilabete askotako lana duzu jokoan minutu gutxitan. Zein da gakoa urduritasuna eta presioa gainditzeko? Ez dut trikimailurik, oso zaila baita urduri ez jartzea. Entrenatzaileen aholkuak entzuten ditut irten aurretik, entrenatzaileek asko lasaitzen nautelako. Horraino iristeko zenbat lan egin dudan pentsatzen dut, eta behin tapizean nagoenean kontzentratu egiten naiz eta urduritasuna joan egiten da, ez dagoelako atzera bueltarik. Baina badut ohitura moduko bat nire entrenatzaileetako batekin: tapizera irten aurretik beti agintzen diot ez naizela urduri jarriko eta gozatu egingo dudala, eta horrek pixka bat baretzen nau.
Nola hasi zinen gimnasia erritmikoan? Kirol honetan
hasi nintzen txikitan eskolako patioan nire gelako lagun bat itzulipurdiak egiten ikusi nuelako eta nik ere hori egin nahi nuelako. Erritmikoa zela esan zidan eta probatu nahi izan nuen. Amak eskolaz kanpoko ekintza bat bezala apuntatu ninduen berarekin Unkinan, baina ikasturtea amaitu zenean, benetako klub batera joan behar nuela esan zidaten, ondo aritzen nintzelako.
Zein aparaturekin sentitzen zara erosoen? Muntaketaren mende dago gehien. Denboraldi honen hasieran oso eroso sentitu naiz mazekin, baina zintari maitasun handia hartu diot azkenenaldian.
Emaitza on horien ondoren, zein da zure helburua datorren urteari begira? Lehiaketa bakoitzaz asko gozatzea eta denboraldi bakoitzaz gero eta gehiago disfrutatzea. Animatu nahi ditut gimnasia erritmikoa egitera ausartzen ez diren haur horiek guztiak, eta agintzen dutenei, gauzak aldatzeko eskatu nahi diet, olinpiadetara joan ahal izateko, mutilei ez baitigute uzten. Borrokan jarraitzera ‘Ausartak’! •
Geltokia Erdigunean plataforma Meatzetan batzen ari da egunotan eta egiten jarraituko du, Metroaren 5. linearen obretako kamioiak gelditzeko.
Galdakao Igeriketa
Taldeak 17 domina lortu zituen Udako
Euskal Herriko
Haurren Txapelketan, Urreta kiroldegian antolatu zena.
Leia Legarda galdakoztar gaztea fitxatu du Euskal Selekzioak, igeriketa artistikoan, Espainia mailan brontzezko domina lortu ostean.
Gure herrietako aktualitatea:
Galdakaoko Ibilaldia aurkeztu zuen Eguzkibegi Ikastolak Euskaltzaindiaren egoitzan.
Paperetik harago, hauek dira Binkeren webgunean irakurrienak!
Azken osoko bilkuran Galdakaon Emisio
Gutxiko Eremuak ezartzea adostu zuen udalbatzak, EAJ-PNVk aurkeztutako mozioa aho batez onartuz.
Galdakaoko Udalak 60 zuzkidura bizitoki eraiki ditu Ibarluzen eta hasi dira lehenengo herritarrak etxebizitza hauetan bizitzen.
Ustez bi laguni indarkeria erabilita eta lesioak eraginda lapurtzen saiatzeagatik 37 urteko gizon bat atxilotu zuten Galdakaon.
Herritarren eskura aktiboki jarri behar den informazio guztia jasoko duen gardentasun atari berria estreinatu du Galdakaoko Udalak.
Hauek dira grabatu eta argitaratutako azken hiru bideoak Binke telebistan!
Metroaren obretako kamioiak gelditu zituzten hainbat auzokidek Meatzetan.
Oporretan joateko asmorik duten galdetu diegu galdakoztarrei.
Mundu zitalaren
kontra
Elkar, 2024
Lizar Begoña
EMarkos
Gimenoren 101 letrakartel
Pamiela, 2023
Joseba Sarrionandia
kaineko lur busti, gure aitamak negarti». Halaxe joan zaigu ekaina, eta uztaila ere antzean. Askorentzat opor garaia da, baina ez, behintzat, irakurzaleentzako. Eguzkiaren epelean, gerizpean, olatuen hotsa aditzen edo gure txokorik txukunenean, ez dago liburu bat baino hoberik.
Proposamen bi dakartzagu udarako: Lizar Begoñaren 'Mundu zitalaren kontra' eta Joseba Sarrionandiaren 'Markos Gimenoren 101 letrakartel'.
'Mundu zitalaren kontra' liburuan, Bilbotik Benidormera udako lan batean aritzera doan neska bat da protagonista. Pilar, bertako ugazabandrea, lanez gainezka dagoenez, neska gaztea hartuko du kioskoan lan egiteko.
Kapitulu batzuetan Pilarrek eta beste batzuetan neskak hartuko dute berba. Gaztetasuna, zaintza lana, etorkizuna, jendearen joan-etorria, oroitzapenak, sentimenduak, desirak… denek bat egiten dute ahots bitan idatzitako Lizar Begoñaren nobelan.
Palindromoen munduan murgilduko gara, berriz, 'Marcos Gimenoren 101 letrakartel' beharrean. Markos Gimeno ermuarra artista polifazetikoa eta hitz-joko egilea izan zen. Egile eroa ere esaten zioten baina Sarrionandiak dioen moduan «artea da, beraz, literatura izan behar da».
Hizkuntzaren normaltasun faltsutik aterako gaitu: palindromo ustekabekoak, hitz asmatu barregarriak, anagramak... Sarrionandiak Markosen jenialtasuna erreibindikatu nahi du liburu honetan.
Proiektu honetarako lanean:
Argitaratzailea: Aitu elkartea.
Koordinatzailea: Jon Gomez Garai.
Erredakzioa: Irati Alonso.
Irudia eta sareak: Naiara Perez de Villarreal.
Batzorde Orokorra: Gaizka Uriarte, Ixone Muñiz, Leire Zamalloa, Ainara G. Goitiandia, Beñat Armentia eta Iñigo Larrea.
Ilustratzaileak: Irrimarra.
Inprenta: Comeco Gráfico.
Banaketa: Mediapost eta Correos.
Hilero banatutako ale kopurua: 14.000.
Lege Gordailua: BI-41-2016
ISSN: 2444-9385
Proiektu hau posible egiten dute:
Ohiko kolaboratzaileak: Manu Etxebarria, Edu Madina, Aitzol Altuna, Estibaliz Apellaniz, Joanes Urkixo, Yayone Altuna, Irati Bediaga, Julen Gabiria, Gotzon Barandiaran, Antton Irusta, Nerea Urgoiti, Josi Basterretxea, Xabier Valencia, Nagore Ferreira Zamalloa, Edu Olea eta Bego Martinez.
Elkarte laguntzaileak: Ganguren Mendi Taldea, Burtotza Mendi Taldea, Andra Mari Dantza Taldea, Galdakao Gogora, Etxerat, Usansolon Euskaraz, Euskaraldia eta Bagabiz euskara elkartea. Argazkilari kolaboratzaileak: Jabi Rojo, Gotzon Almaraz , Julio Legarretaetxebarria eta Peio Zamalloa. Webguneko laguntza: Aitor Espinosa eta Naiara Perez de Villarreal.
Binke aldizkariak ez du bere gain hartzen aldizkarian adierazitako iritzi edota esanen erantzunkizunik.
Harremana: 680 74 32 11 info@binke.eus www.binke.eus
Uztailak 19, barikua
19:00 Pregoia eta txupinazoa
19:00 Kalejira txistulariekin eta buruhandiekin
19:30 Sardina-jan herrikoia
20:30 Erromeria: Joxe Mendizabal
21:30 Bingo herrikoia
22:15 Erromeria: Joxe Mendizabal
23:15 Bingo pote
00:00 Dantzaldia: DJ Viktor Cordoba
Uztailak 20, zapatua
10:30 Bizikleta martxa adin guztietako umeentzat
11:30 Bizikleten gymkhana adin guztietako umeentzat
12:30 Bitsaren jaia
13:00 Pintxo-potea txosnan
13:30 Txistu, trikitixa, panderoa eta buruhandiak
16:00 Mus eta Briska txapelketak
17:30 Ponpa tailerra: Yato
18:30 Eskulanak eta jolasak umeentzat, Rigor
Mortisen eskutik
20:00 Bingo herrikoia
21:00 Dantzaldia: Dj Zirkin
23:00 Bingo pote
23:30 80-90 hamarkadako mozorro festa
00:00 80-90 hamarkadako disko festa
Uztailak 21, domeka
10:30 Goitibeherak: umeak eta helduak
11:00 Meza
13:30 Bengoetxe Kantari
14:30 Herri bazkaria: paella, postrea eta edaria (9 euro). Tiketak salgai Jubiletxean
15:30 Kantu Zaharren saioa eta erromeria Joxe
Mendizabalekin
18:00 Herri Kirolak
20:00 Jaien amaiera
*Saio guztiak Torrezabal Kultur Etxean izango dira
'El bus de la vida'
Uztailak 19, barikua: 20:00etan
Uztailak 20, zapatua: 19:15ean eta 21:15ean
Uztailak 21, domeka: 19:00etan eta 21:00etan
Uztailak 22, astelehena: 20:00etan
'Gru, mi villano favorito 4'
Uztailak 20, zapatua: 17:15ean
Uztailak 21, domeka: 17:00etan
'Padre más que no hay más que uno 4. Campanas de boda'
Uztailak 26, barikua: 20:00etan
Uztailak 27, zapatua: 17:00etan, 19:00etan
eta 21:00etan
Uztailak 28, domeka: 17:00etan, 19:00etan
eta 21:00etan
Uztailak 29, astelehena: 20:00etan
Ikusmena eta entzumena Bizitza gehiago ematen diegu zure zentzumenei
Juan Bautista Uriarte, 19. GALDAKAO
Telefonoa: 94 456 59 54
WhatsApp: 688 856 690
Hauetan ere bagaude!
ikusmen eta entzumen zentroa