BINKE 093 Maiatza 2024

Page 1

«Musikarik
93. zenbakia • 2024ko maiatza ARITZA LANDALUZE KAIOLA FESTIBALA
gabe bizitzak ez luke zentzurik izango»

ARITZA LANDALUZE KAIOLA FESTIBALA

«Sentsazio berriak bizitzeko aukera ezinhobea da Kaiola Festibala»

TESTUA: IRATI ALONSO GARCÍA

ARGAZKIAK: JON GOMEZ GARAI

Ekainaren 1ean berriz antolatuko da Galdakaon honezkero herrian eta gure mugetatik kanpo erreferente bihurtu den Kaiola Festibala. Duela zortzi urte jarri zen martxan eta ordutik zortzi edizio antolatu dira aurtengoarekin, guztiek musika esperimentala izan dutela ardatz nagusi. Asko dira jaialdi honi esker Torrezabal Kultur Etxean entzun ahal izan diren nazioarteko artistak eta honen atzetik dagoen lan handiaz aritzean, ezinbestekoa da izen bat aipatzea: Aritza Landaluze. Galdakoztar hau da festibalaren antolatzaile nagusia eta jaialdiaren arima mantentzearen arduraduna. Bere lana gehiago ezagutzeko helburuz, berarekin hitz egin du BINKEk.

Dena prest aurtengo Kaiola Festibalerako? Bai, printzipioz dena prest dugu. Musikari guztiak festibalaren bezperan heltzen dira eta bi egunez daude gurekin gutxienez. Intentsoa izaten da baina aldi berean ederra. Pertsona bat mirestetik ezagutzera igarotzen dugu, berarekin lan egiten dugu.... Sentsazio polita izaten da. Musikari guztiek normalean hiri handietan jotzen dute eta hona etortzea beraientzat ezberdina da: herria, hotel txiki bat, ohituraz betea... Guzti hori intimitate bilakatzen da eta asko eskertu ohi dute. Asko baloratzen dute Kaiola bezalako festibal bat, kontzeptu ezberdin bat delako.

Zer da publikoak entzungo duena edizio honetan? Beti bezala, artistikoki gure bidea jarraitzen dugu, soinu garaikideak uztartzen dituzten eta esperimental munduan murgiltzen diren artistekin lan egiten dugu. Jendeak badaki Kaiolan zerbait ezberdina ikusiko duela. Ez dago kontzertu edo abesti espezifiko ezta prebisiorik. Publikoari zerbait ezberdina, lasaia,

iluna, abstraktoa, zaratatsua batzutan eta momentuan eraikia eskaintzen zaio. Kaiolan gertatuko dena bakarra da. Proiektu berriak eta kolaborazioak egon daitezke edo ez. Azkenean horrekin dagoen jolasa eta esan dudan misterioa ere eskertzen du jendeak.

Torrezabaleko areto nagusi berrian arituko dira artistak. Berrikuntzak ikusteko gogoekin? Bai, kuriositatea daukat ikusteko nola geratu den butaka berriekin eta batez ere akustika eta soinuarekin. Aretoak kriston akustika du eta dena oso garbi entzuten da. Gure proposamenerako jendea jesarrita egotea ondo dago, musikariek isiltasuna, errespetua eta atentzioa eskatu eta eskertzen dutelako. Egia esan eskertuko genuke jendea mugikorrekin ez egotea, azkenean nire ustez hobe da beraien munduan guztiz murgiltzea. Aretoa butaka barik egon denean ere, talde potenteak egon dira Kaiolan eta orain hori galdu bada ere, guretzat ez da arazo bat, gure ideiara moldatzeko aukera izango dugu ere. Helburua jendea gustora egotea da.

Jaialdia 2016an jarri zenuen martxan. Nola sortu zen Galdakaora musika esperiementala ekartzeko ideia? Normaltasun osoz. Kontzertuak leku ezberdinetan antolatu ditut eta ideia bat buruan nuen, proiektu bat egin eta Galdakaoko Udaleko kultura arlora bidali nuen. Urte askotan zehar pentsatu nuen nire herrian zerbait antolatzea ikaragarria izango zela. Kontzertu esperimentalak antolatzen ditut orain dela hogeita bost urte eta hori herrira ekartzea potentea ikusten nuen. Esperimentala? Zergaitik ez, Mikel Laboak musika tradizionala eta esperimentala egiten zuen eta txikitatik gure ispilua izan da. Zerbait ezberdina da, identitate argi bateko gauza bat, proiektua herriarekin guztiz erlazionatzeko helburuarekin. Eskertzen dut apostua, Kaiola geratzeko asmoz dabil.

2 maiatza 2024 Binke!

Aritza Landaluze Perez

1975, Galdakao

Gandasegi eskolan hasi eta Zulaibar ikastetxean amaitu zituen ikasketak. Futbolean aritu zen gaztetan eta Hirugarren

Mailan jokatzea lortu zuen, lesio batek uztera behartu zuen arte. Ordutik musika munduan murgilduta egon da eta duela zortzi urte antolatu zuen lehen aldiz Kaiola Festibala, honezkero Galdakaon eta herritik kanpo erreferente bihurtu den jaialdia.

Asko aldatu da ordutik panorama musikala? Gai zabala eta konplexua da. Jendeak orain berehalakotasuna nahi du, mundu edo bizi azkarrean egotea nahi dute musikaren industrian lan egiten dutenek eta boterean daudenak. Jendeak Spotify eta abesti solteak entzutea nahiago du eta ez diska oso bat. Ni hala ere, diskak erosten dituen horietakoa naiz, jarraitzen dut diskak erosten eta ez dut inoiz biniloak erosteari utzi, izan ere, formato fisikoa izatea maite dut. Militantzia antzeko bat da, berdina liburuekin. Beste batzuengatik jasotakoaren kultura moduko bat da, musika osostasun horretan ulertzen dut. Nostalgikoa bada, nostalgikoa naiz.

Zortzi edizio antolatu dituzu honezkero aurtengoarekin. Zein izan da zuretzat bereziena? Beharbada 2019koa.

Giro ikaragarria sortu zen, The Ex talde holandarra eta Peter Bröztzmann free jazz saxujole aintzindaria, Ghedalia Tazartes musikaria eta Chris Corsano baterijole ikaragarria gurekin izan genituelako. Ikusleek ere kriston giroa sortu zuten eta guztion artean xarma berezia egon zen. Berezia izan zen ere Peter Brötzmann eta Ghedalia Tazartes dagoeneko gure artean ez daudelako eta bi pertsona ikaragarri ezagutzeko aukera izan nuelako. Kaiolaren historian jo zutela geratuko da. Ghedaliaren azken kontzertua izan zen. Tristea eta ederra aldi berean.

Kontzertu kuttunak ere izango dituzu gogoan. Zeintzuk? Bai, Akauzazte-rena, Azkoitiko taldeak 2017an eman zuena. 2019an ere kontzertu guztiak ederrak izan ziren, lehen esan bezala, oreka ederra lortu genuen musikari guztien tartean

Binke! maiatza 2024 3

eta jendearen giroarekin. 2021ean Galgo talde asturiarraren kontzertua ederra eta iluna izan zan ere. Halaber, Elle Belga asturiarrak egun berean oso ondo egon ziren eta bukatzeko Anari-rena, ederra. 2022an William Parker eta Hamid Drake jazz munduan bi maisu direnek emandako kriston kontzertua ere aipatzekoa da, ikaragarria!

Musika anteporala da eta gauza ezberdin asko entzun ditzaket

musikari ezberdinak ere baditut zerrendan.

Nola hasi zinen musikaren munduan? Ba, txikitatik oporretan gurasoekin kasetak entzuten nituen eta Mikel Laboa goitik behera loop-ean entzuten nuen. Umea nintzela gurasoen lagun batek Itoizen 'Espaloian' kaseta oparitu zidan, ikaragarria izan zen. Bestalde, 10 urte edo gutxiago nituela asteburuetan amamaren etxera joaten nintzen eta nire osabak ere diskak jartzen zizkidan. Bera musikari amorratua zen eta bera izan zen musika mota ezberdinetan murgildu ninduenak. Gero nire bilakera eta mundu sonoroa sortzen joan naiz baina oraindik horretan jarraitzen dut. Musikarik gabe bizitzak ez luke zentzurik izango.

Musikaz gain, futbolak ere lekua izan zuen zure bizitzan. Non aritu zinen? Bai, 11 urterekin herriko taldean hasi nintzen jolasten, hemen Galdakaon eta herriko jendearekin. 16 edo 17 urtekin Hirugarren Mailako taldearekin entrenatzen hasi, debuta egin eta partida batzuk jolastu nituen, umea izanda gizon nagusiekin. Ondoren Erandiora jolastera joan nintzen, Hirugarren Mailara. Lau urte egon nintzen bertan eta zoragarria izan zen, jende jatorra ezagutu nuelako. Denboraldi on bat egin ondoren Amurrioren eskaintza on bat jaso nuen 2ºB Mailan jolasteko eta hara joan nintzen. Jon Aspiazu orain Ernesto Valverderen bigarren teknikaria dena entrenatzaile izan nuen. Ostean, Zaragozatik eskaintza bat izan nuen hara joateko, eta horrela futbolari profesionala bihurtu nintzen. Futbolaren aurpegi ezezaguna eta iluna ezagutu eta bizi izan nuen.

Zergatik utzi zenuen? Jolastu nuen azken denboraldiaren erdian entrenatzen biceps femoralean lesionatu nintzen. Frogak egin zizkidaten eta operatzeko aukera eman zidaten jakin gabe ziurtasunez nola geratuko nintzen. Estres potente batean sartu nintzen. Jarraitzeko hainbat eskaintza interesgarri banituen ere, nekatua nengoen futbolaz. Lasaitasuna behar nuen momentu hartan, nire lekuan, denboran eta beste gauzetan murgiltzea.

Zer da errazagoa, futbolaz edo musikaz bizitzea? Gaur egun bietaz bizitzea oso zaila da. Futbolean faktore asko eman behar dira profesional moduan aritzeko edo Lehen Mailara heltzeko. Gorenera ez da beti onena heltzen, burua ondo kokatua izatea fisikoa bezain garrantzitsua da. Baita lesioekin zortea izatea eta gero norbaitek zugan apostua egitea, ere eta gero gerokoak. Musika mainstreamean aldiz, promotora erraldoiak daude eta helburua garbia da: sarrera asko saltzea, prezio altuetan, izan ere, negozioa da. Euren programetan edo karteletan taldeak errepikatzea berdin zaie. Publikoa festara doa, nork jotzen duen asko axola gabe. Postureo puntua du eta farra egiteko aukera bat da. Galderari erantzunez, zaila da bietan.

Jaialdira, zergatik etorri behar da jendea aurtengo Kaiola Festibalera? Kaiola Festibala bai kanpotik datozenentzat zein galdakaoztarrentzat ere, gau berezia, ezberdina, eta sentsazio berriak bizitzeko aukera ezinhobea da. Giro ederra sortzen da, kontzertu bakarrak inoiz errepikatuko ez direnak ikusteko eta gozatzeko aukera da. Musikari guzti hauek gau batean elkartzea ez da erraza. Sarrera gainera oso merkea da horrelako bost kontzertu ikusteko. Badakizue, anima zaitezte! •

Arin-Arin!

Asteko egun gogokoa? Barikua.

Herriko txoko gustukoa? Altamira.

Liburua ala tablet-a? Liburua.

Pelikula bat? Martin Scorseseren Uno de los nuestros.

Ez duzu onartzen… Faltsukeria eta hipokresia.

Zoriontsu egiten zaitu… Diska berri bat aurkitzeak.

Plater bat?

Bakailaoa pil pil-eran.

Deskribatzen zaituen berba? Zintzoa.

Herrian zer kenduko zenuke? Zarata.

Eta zer berria jarri? Argi gehiago.

Euskarazko berbarik politena? Amama.

Zure ametsetako bidaia?

San Francisco, New York, Japon,..

Berba egin ala entzun? Biak orekarekin.

Zure mesanotxean ezin da falta… Ur botila bat.

Abesti bat?

Panasonic Youth, The Dillinger Escape Plan-ena.

Binke! maiatza 2024 5
ELKARRIZKETA ARITZA LANDALUZE

Hilabete honetako sarituak Apirileko saridunak

Egoitz Ferreira Zamalloa

Unai Atutxa Barrenetxea

Ekainaren 1ean antolatuko den Kaiola Festibalerako bina sarrera irabazi dituzte.

Irantzu Martinez (ezkerrean) eta Maite Lopez (eskuinean) Binkekideak Lurberrigane jatetxeko bina pertsonentzako jatorduen sariaren berri jasotzeko orduan.

Babestu proiektua, egin Binkekide!

Eman zure babesa urteko 36 € ordainduta

Oraindik Binkekide ez bazara, eta neurri honetako lehenengo komunikabide euskalduna babestu eta sustatu gura badozu, hauek dozuz horretarako bideak:

1. Bete beheko formulario hau, eskaneatu edo atera argazki bat eta bidali e-postaz: info@binke.eus

2. Bete formularioa, moztu, eta utzi gutunazal baten, Binke izenarekin Torrezabal Kultur Etxeko atezainaren leihatilan.

IZEN-ABIZENAK:

HELBIDEA:

NORTASUN AGIRIA:

E-POSTA:

KONTU KORRONTEA:

3. Eskaneatu zure mugikorraren QR irakurgailuarekin beheko kodea eta bete formularioa!

6 maiatza 2024 Binke!
TELEFONOA:
IBAN ENTITATEA BULEGOA K.Z. KONTU ZENBAKIA

Jaiak

Zabalea auzoko jaiak ospatuko dira

lehen

aldiz maiatzaren 25ean

Maiatzaren 25an egun berezia biziko dute Zabalea auzo galdakoztarrean, izan ere, jaiak ospatuko dituzte lehen aldiz. Horretarako egitarau zabala antolatuko dute egunean zehar.

Beste hainbat ideia moduan, tabernako elkarrizketa batean sortu zen Zabalea auzoko jaiak antolatzeko ekimena. Jose Felix Yaguno duela bost urte saiatu zen ideia aurrera eramaten baina ez zuen pasa den urtera arte lortu.

Iazko apirilean Zabalea Auzo Elkartea sortu zen hainbat auzokideren artean eta talde honen lanari esker lehen aldiz ospatuko dituzte maiatzaren 25an Zabalea auzoko jaiak.

Egitarau zabala antolatu dute egun horretarako eta jaia ohiko txupinazoarekin hasiko da 10:00etan. Ondoren, 11:30ean, Andra Mari Dantza Taldeak eta Pagolako Maskaradak dantzaldia eskainiko dute eta ordu berean haur jolasak antolatuko dituzte.

Jaietan ohikoa den paella txapelketan parte hartzeko aukera ere izango da Zabalean 10:00etatik aurrera, eta 14:00etan izango da taldeek egindako paellen aurkezpena, ostean epaimahaiak irabazleak aurkeratzeko.

Tartean kalejira izango da auzoan zehar eta arratsaldean aldiz mus eta igel txapelketak antolatuko dituzte, 20:00etan barbakoa egin baino lehen. Jaiak gauean amaituko dira, eta Alaikik jarriko du musika.

Jaiak

Txupinazoa 10:00 11:30 110:304:00 12:30

Andra Mari Dantza Taldea Pagolako Maskarada

Maiatzak 25

Jaietako zapia eskuragarri dago honezkero Zabalea tabernan, eta baita Zabalea Auzo Elkarteko kamiseta eta poloa. Herritarrek izena eman dezateke elkartean 5 euroko prezioan.

Concurso Paella Paella Lehiaketa

Haur JolasakJuegos Infantiles Kalejira

Barbakoa Mus TxapelketaTorneo Mus Igel TxapelketaTorneo Rana Verbena Dantzaldia

Binke! maiatza 2024 7
abaleako 2024 z
17:00 19:00 20:00 22:00 11:30 Eli ak Pl zan ALAIKI 01:00

Galdakaoko Krosa

ARGAZKIAK: PEIO ZAMALLOA / ARGAZKI GUZTIAK: BINKE.EUS

8 maiatza 2024 Binke!
Binke! maiatza 2024 9

Enbaxadoreak

Asier Fernandez de Aranguiz

Cerverako galdakoztarra

Jaiotzez: Bilbo, baina Urretan hezia.

Gaur egun: Cervera, Katalunia.

Jaiotza urtea: 1988.

Ikasketak: Publizitate lizentziatura eta masterrak zientzia

kognitiboetan eta DBH-ko irakaskuntzan

Zertan dabil: Multinazional batean lan egiten.

«Kataluniarrek

Euskal Herriarekiko anaitasun sentimendu handia dute»

Zeintzuk dira bizi izan dituzun aldaketarik nabarmenenak? Cerverara etortzea aldaketa handia izan zen guretzat. Batez ere, aurreko bost urteetan Belgikan bizi ginelako, eta hori baino lehen Malasian. Beraz, gauzak asko aldatu ziren hona etortzean: hizkuntza, kultura, janaria… Galdakaorekin ere ezberdintasunak daude. Nabarmenena, nire ustez, eguraldia: hemen euri oso gutxi egiten du, eta euria egiten duenean, mundua gelditzen da eta denak etxera!

Zer du zure hango herriak, Galdakaok ez duena? Hemengo jaialdiak estuki loturik daude dragoi eta izaki mistikoekin. Baita suarekin eta petardoekin ere. Jaiak direnean hobeto su azpian dantzatzeko prest bazaude! Oso dibertigarria da eta oso ezberdina gure jaiekin konparatuta. Hortaz entzun ez baduzue, Interneten Cerverako Akelarre Jaiak bilatzea gomendatzen dizuet.

Eta zer du Galdakaok, han ez duzuena? Kaleko bizitza eta giroa jaiak ez direnean ere.

Zeren falta somatzen duzu han? Lehenik eta behin, jendea, noski. Lagunak eta familia asko somatzen dira faltan. Jendea eta gero, tortilla pintxoak. Hemen ezin duzu topatu tortilla pintxorik inon. «Pa amb tomaquet»-a gozo dago ere baina tortilla pintxoa ordezkaezina da!

Zer gomendatuko zenioke zure herritar bati, han bisitatzeko? Cerverak ondare historiko eta kultural handia du. Interes nazionaleko ondasun bezala katalogaturiko

Binke!

11 monumentu daude. Hortik hasiko nintzateke eta, parrandazaleak direnentzat, abuztu amaieran Cerverako Akelarrera etortzea gomendatuko nieke.

Gure herriaz hitz egiten badiezu hangoei, zeren inguruan aritzen zara bereziki? Askotan, bidai aholkuak ematen edo Bilbo-aldea eta Euskal Herria bisitatzeko propaganda egiten. Zer bisitatu, non eta zer jan… Gure gastronomiari buruz ere nahikotxo hitz egiten dudala esango nuke, beti errezetatxoren bat azaltzeko prest! Nire emazteak euskaldunok ezin garela egon ezta bost minutu ere janariaren gaia atera gabe.

Zer dakite gure herriaz? Galdakaori buruz normalean ezer, egia esan. Bilbo, Bizkaia edo Euskal Herriari buruz bai, noski. Kataluniako herritar askok Euskal Herriarekiko anaitasun sentimendu handia dute. Gainera, Bizkaia edo Gipuzkoa aldean oporretan egon den jende asko dago.

Zer zenekien zu hangoaz? Ez askorik. Gutxienez nire bikotekidea ezagutu nuen arte, bera hemengoa da eta. Zonalde nahiko ezezaguna da eta nire emazteagatik izango ez balitz, seguraski oraindik ez nuke ezagutuko. Normalean, jendeak dakien gauza bakarra da Marquez anaiak, motoziklistak, hemengoak direla. Hala ere, pozik nago hemen amaitu izanaz.

Zeintzuk dira zure etorkizunerako asmoak? Gure ideia Galdakaora bizitzera joatea da etorkizun hurbilean. Laster eraikitzen hasiko diren etxebizitza bat erosi dugu eta hura prest dagoenean Galdakaora mugitzea pentsatuta daukagu.

10
2024
maiatza

Bertotik

«Mozketa bakoitza bakarra da, eta merezi duen balioa eman behar zaio beti»

Galdakaori urte asko lotuta daramatzate Sandra Morente (1982, Bilbo) eta Yaiza Conca (1989, Bilbo). Hamabost urte egon ziren beste negozio batean elkarrekin lanean eta iazko ekainean zabaldu zuten Bernat Etxepare kalean kokatuta dagoen Shalom ile apaindegi eta bizartegia. Euren negozioaren filosofia zein den argi dute: «Gure auzokideak zaintzea eta haien ongizatearen parte izatea da guretzat garrantzitsuena».

Zergatik erabaki zenuten Galdakaon denda bat irekitzea? Galdakaon hamabost urte daramatzagu lanean eta hemen bizi gara, beraz, jende askok ezagutzen zuen gure lan sistema eta horrela ez ginen zerotik hasi behar gure negozio berria zabaltzean. Horregatik hartu genuen hemen, Galdakaon, gure negozio berria irekitzeko erabakia.

Nondik dator zuen arteko harremana? Aurretik beste negozio batean egiten genuen lan elkarrekin eta profesionalki elkarrekin hazi gara. Horri esker taldean ondo lan egiten dugu eta oso gustura gaude elkarrekin.

Nola ikusten duzue zuen negozioaren egoera gaur egun? Hazteko prozesuan gaude. Hasierako lan taldea handitu dugu langile gehiago kontratatuz, kalitate handiagoko zerbitzua eskaini ahal izateko eta ordu-tarte gehiago betetzeko.

Zein zerbitzu eskaintzen dituzue? Pelukeria zerbitzua eskaintzen dugu, honen baitan sartzen den guztiarekin, eta baita bizartegia gara ere. Guretzat oso garrantzitsua da bizargintzan lan egitea, artaziekin trebetasun handia izatea eta pertsona bakoitzaren garezurraren geometria aldez aurretik aztertzea eskatzen duelako. Mozketa bakoitza bakarra da, eta merezi duen balioa eman behar zaio beti.

Zerk bereizten du zuen ile-apaindegia besteengandik?

Giro lasaia eskaintzen dugu, bisitatzen gaituzten pertsonek eguneroko presetatik eta estresetik deskonektatu ahal dezaten. Ile apaindegian hitzordua izatea baino gehiago, autozainketa- eta atseden-saiotzat har dezakegu gure lana. Gure auzokideak zaintzea eta haien ongizatearen parte izatea da guretzat garrantzitsuena.

Zuentzat, garrantzitsua da jendeak herrian kontsumitzea? Noski! Herrian zerbitzu pertsonalizatua eta saltoki handietan aurkitzen ez ditugun produktu esklusiboak lortzen ditugu. Dendetan ezagutzen gaituzte eta beste inon baino hobeto dakite aholkatzen. Herrian kontsumitzeari uzten badiogu, lokal asko hutsik amaituko dira, eta hauek herriak duen bizitzaren parte dira.

Galdakaoko auzokideen babesa sentitzen duzue? Harrera ona izan dugu herriko bizilagunengandik, eta izugarri eskertzen ditugu baldintzarik gabeko maitasuna eta babesa. Oso esperientzia ona izan da eta dena beraiei zor diegu.

Binke! maiatza 2024 11

Gure berbaz

AYESTA

Maiatzeko ekaitzak

Garia ereiten zan garaian, behin maiatzeraz gero, galsoroak galburututa egozan eta garia ondo heltzea zan beharrezkoa ogia jateko. Horretarako eguraldi onak eta eguzkitsuak behar ziran, baina naturaren fenomeno atmosferikoak ez dira beti onak eta batzuk kontrolatu ezinak. Hor daukaguz, esaterako, maiatzeko ekaitzak. Zer egin ezintasunaren aurrean? Historikoki, antxinatetik ezagutu dogu konjuruak egiteko ohitura naturaren indar kontrolaezinak kalterik ez egiteko. Konjuru tokiak lur goietan kokatzen ziran, 'eskonjuradero' txikiak eraikiz, esaterako Huescako Pirinioetan. Gero, Eleiza Katolikoa, ekaitzak desegiteko bedeinkazinoak eta errogatibak egitera etorri zan eleiza ingurutik. Adinekoon gogaldian, uztak bedeinkatzeko ohitura be ezagutu dogu. Maiatz inguruan, abadeak isopuaz bedeinkatzen ebazan galsoroak ekaitzetik libratzeko eta horren ordez baserritarrek oilanda pare bat edo beste zeozer oparitzen eutsoen. Konjuru edo bedeinkazio ohitura hau zertarako? Ba, besterik ezean sinismeneko esperantzagaz kontsolatu eta uzta onari itxaroteko, kasu honetan gari ondo helduari. Beraz, zelan ez euki bildurra, besteak beste, maiatzeko ekaitz hondatzaileei. Binke!

Euskara plana

Galdakaoko Udala euskara indarberritzeko eta euskaldunok ahalduntzeko Marko Estrategikoa (AROA) diseinatzen aritu da azken hilabeteotan.

Planak gure gizartearen beharrei erantzun nahi die eta gizartea eraldatzeko tresna izan nahi du, euskararen ekosistema osoan eragina izan dezaketen erronkak definituz eta bere eginez, euskararen hizkuntza komunitatea zabaltzeko eta ahalduntzeko bidean.

Horrela, balio nagusi hauek ditu: adostua, egingarria eta eragingarria izatea. Hizkuntza-ekologiaren begiradatik aniztasuna kudeatzea. Justizia soziala eta gizarte-inklusioa erdiesteko baliabideak sortu nahiz erraztea, horretarako, zeharlerrotasuna, lankidetza eta parte hartze koordinatua lehenetsiz.

Prozesu horretan, gainera, herritarrei euren euskararekiko eta euskal komunitateari buruzko pertzepzioak jasotzeko galdetegia egin da. Horrez gain, diagnostiko kualitatiboagoak egin dira udaleko zinegotziekin eta Euskara zerbitzuko langileekin, eta azkeneko urratsa Galdakaoko udalbatzak onartzea izango da.

Maiatzaren 9an lehenengo lan batzarra egin zen Torrezabal Kultur Etxean eta maiatzaren 23an lan horren guztiaren aurkezpena egingo da. Hau da, 2034. urtean euskara non eta zelan egotea nahi dugun esango dugu, eta horretarako landu beharreko lan-ildoak eta ekimen nagusiak marraztuko dira. Aurkezpenaren ostean Behatokiko Agurnek hartuko du hitza, hizkuntza-eskubideez hitz egiteko. Eta bukatzeko erakunde bien arteko hitzarmena izenpetuko da, hizkuntzaeskubideen aldeko egiten den lana berretsiz, aurre begira elkarrekin eman daitezkeen urratsak aztertzeko.

Maiatzak 23, 18:30ean Torrezabal Kultur Etxeko erakusketa gelan, aurkezpena (deialdi irekia):

· Euskara Plan berria: aurkezpena (EMUN)

· Hitzaldia: Agurne Gaubeka Erauskin, Hizkuntza Eskubideen Behatokiko zuzendari

· Hitzarmena: Behatokia, Galdakaoko Udala eta norbanako nahiz udalerriko taldeak.

Informazio gehiago: hezkuntza-euskara@galdakao.net • 944010540

12 maiatza 2024 Binke!

Apirileko Feria Urretan

Binke! maiatza 2024 13
ARGAZKIAK: PEIO ZAMALLOA / ARGAZKI GUZTIAK: BINKE.EUS

Mozoilo Eguneko antolatzaileak

«Herri euskaldun baterantz bultzada ematea da helburua»

TESTUA: IRATI ALONSO GARCIA

ARGAZKIA: GOTZON ALMARAZ

Maiatzaren 31tik ekainaren 2ra Mozoilo Egunaren zazpigarren edizioa antolatuko da Galdakaon. Urtero moduan, egitarau zabala eskainiko da hiru egunetan zehar, adin eta zaletasun guztiei zuzendutako ekintzekin. Jaiaren izaeraren inguruan gehiago ezagutzeko asmoz, hitz egin dugu antolatzaileekin.

Urtero hitzordu berezia ospatzen du Galdakaok ekainean: Mozoilo Eguna. Aurten ere herriko hainbat elkarte batuko dira «herri euskaldun baterantz bultzada» emango duen egitaraua prestatzeko, kasu honetan maiatzaren 31tik ekainaren 2ra. Horu egunetan zehar musikza, dantzaz eta beste zenbait arloz gozatzeko aukera izango dute galdakoztarrek, aldizkari honen agenda atalean ezagutu daitekeen moduan.

Euskara izango da edizio honetan ere jaiaren ardatz nagusia, lehen edizioaren helburua mantenduz. Hain zuzen, Mozoilo Egunaren jatorriaren inguruan hitz egin dugu antolatzaileekin.

Zein helbururekin sortu zen Mozoilo Eguna? Euskara eta euskal komunitatea uztartuz Galdakaoko herri mugimendu batzuen artean herri euskaldun baterantz bultzada ematea da helburua. Euskarazko jai-arigunea indartu nahi dugu.

Helburu hori mantendu da urte guzti hauetan zehar? Helburuak mantendu dira eta momentuz Mozoilo Eguna urteetan izango delakoan gaude. Asko dago egiteko zentzu horretan: euskarazko komunikabideak gehiago indartzea, euskarazko pelikulak, erreferentziazko pertsonak euskaraz... Honek ere bultzada behar du, besteak beste. Gure ekimenagaz ertz bat baino ez gara euskara eta kulturari egin behar zaion lan horretan guztian. Denon artean osotasuna lortzea gurako geunke: hau da, frente guztiak lotu eta biribiltzea.

Euskara da hortaz jaiaren oinarria. Bai, euskara da ardatza egun honetan, abiapuntu horretatik irteten da planteatzen dugun edozer. Euskara eta euskal kultura dira egun hau sostengatzen duena.

14 maiatza 2024 Binke!

Zazpigarren edizioa izango da aurtengoa. Zer aurkituko dute honetan herritarrek? Aurten ere musika kaleetatik, artzain-txakurren erakustaldia, euskal dantzak, esku pilota partidak, herri bazkaria... egitarau osoa bezain polita bete dugu.

Berrikuntzaren bat izango du aurtengo egitarauak? Urteroko berrikuntza gehitzen doan jendea da. Azken finean euskaraz bizi eta disfrutatu nahi dugunak gaude egun horretan eta urtero batzen da jende berria. Horri ematen diogu garrantzia.

Parte-hartze handia espero duzue? Bai, parte-

hartzearekin pozik gaude. Beti geratzen zaizu jende gehiago batzearen nahi hori baina pozik gaude. Ez da erreza zenbat jende batzen garen esatea baina adibidez herri bazkarian 300 pertsona inguru batu izan gara.

Hainbat elkartek parte hartzen dute Mozoilo Egunaren antolakuntzan. Nolakoa da hauen arteko elkarlana eta zein da egitaraua prestatzeko prozesua? Bai hainbat elkarte gaude. Urtean zehar hainbatetan biltzen gara eta bertan ideiak bota, bakoitzak zer eman dezakeen ere kontuan hartzen da, eta, jakina, erabakiak hartzen dira. Azken finean, jende askoren inplikazioa eta elkarlana behar da asteburu hau aurrera eramateko. •

Binke! maiatza 2024 15

Usansoloko jaiak

ARGAZKIAK: PEIO ZAMALLOA / ARGAZKI GUZTIAK: BINKE.EUS

16 maiatza 2024 Binke!

ESKAINTZA OSOA

GOI-MAILAKO ZIKLOAK

Metal Eraikuntzak

Web Aplikazioen Garapena

Plataforma Anitzeko Aplikazioen Garapena

Mekatronika Industriala

Garraioa eta Logistika

ERDI-MAILAKO ZIKLOAK

Merkataritza Jarduerak

Erizaintzako Zaintza Osagarriak

Mantentze-lan Elektromekanikoa

Soldadura eta Galdaragintza

Mikroinformatika-sistemak eta Sareak

ENPLEGURAKO PRESTAKUNTZA

Langabeei eta landunei zuzendutako ikastaroak

DATAK

Aurrematrikula maiatzaren 6tik 24ra

Matrikula uztailaren 11tik aurrera

Binke! maiatza 2024 17 CENTRO INTEGRADO DE FORMACIÓN PROFESIONAL LANBIDE HEZIKETAKO IKASTETXE INTEGRATUA 946 730 251 ✉ info@fpzornotza com www fpzornotza com

Jubilatuen abentura harrigarriak

Esan ohi da jubilazioa dela bizitza osoko beharretatik merezitako atsedena hartzeko garaia. Orduantxe izaten du jendeak betiko ametsak betetzeko abagunea, dela norbere trebeziak bilakatzeko, dela irakurtzeko, idazteko, mendira ibiltzeko, herriko eraikuntza lanak gainbegiratzeko edo egun santu osoan hanka-tarte jorran egoteko… edo abenturari ekiteko.

Hauxe egin dugu andreak eta biok aurten, abenturari ekin. Imsersoren bidaia batera apuntatu gara! Horra goaz, ba, Granadara hegan, gure helburua Almeria bada ere. Ole! Et, et, egon pixka bat: zegatik Granadara, Almeriara ere linea zuzena izanik? Misterio misteriotsua, kontua da handik Roquetasera autobusez eraman gaituztela. Ordu bi, hegaldia bera baino luzaroago. Zentzugabekeriak gora behera, jasangarria izan zitekeen Imsersoko andreagatik ez balitz. Hura zen berba egitea! Hura inozokeriak botatzea! Hobeto belarriak zulatu!

Ez dut atsedenik hartuko, ba. Arrastian, andreak areto zabal batean batu gaitu jakin beharrekoak azaltzeko. Aurreneko lerroan bi emakume lo seko daude. Apur bat harago, jubilatu batzuk kartetan ari dira, zarataka. Imserso Woman artega ipini da eta mesedez isiltzeko eskatu die, baina alferrik, iskanbila gorantz doa eta azkenean ez dago emakumea entzuteko modurik. Sikiera, pentsatu dut Loti Eder bikotearen lo-kaiku indartsuak miretsiz.

Ia mila jubilatu batu gaitu Imsersok hotel eskerga honetan. Jangela ikustea baino ez dago, armada maniobratan etorri dela dirudi: jende mordoa hara-hona, janari bete platerak sigi-saga, ilarak kafe makinan, lasterraldiak mahaia harrapatzeko… Gizon bat marmelada bidoiaren txorrotari amorruz saka eginez dabil, marmelada barik txorrota bera sustraitik aterako duen itxuraz. Beste gizon bat dator ogi xerra mendi bat daramala. Lagun asko izango dira, ba. Ostra, bikotea baino ez! Harrituta, xerrak zenbatu ditut eta hamabi atera! Ba, aizue, platera huts-hutsik gelditu da. Hamaika dira kontatzea merezi dutenak: gauez kafetegian dantzagarriak eskaintzen direla eta, koadrilatxoek txandak egiten dituzte tokiak

Zabalean

Esan ohi da jubilazioa dela bizitza osoko beharretatik merezitako atsedena hartzeko garaia

Jarrai dezala Imsersok honelako abenturak urte askotarako eskaintzen

gordetzeko. Gizon bat trajez eta alkandora zuriz etortzen da dantzara, soineko luzez andrea. Bada bikote bat saltsa zein pasodoblea entzun ere tangoa dantzatzen duena… Tira, ez nuke inoiz amaituko gizakume talde honen jokabide deigarriak aipatzen, baina lekua agortu zait. Jarrai dezala Imsersok honelako abenturak urte askotarako eskaintzen.

18 maiatza 2023 Binke!

Andra Mari LHII, Innotecs Europako

Berrikuntza eta Teknologia elkarteko kidea

Andra Mari LHII ikastetxeak Innotecs Europako Berrikuntza eta Teknologia elkartearen Batzar Nagusia hartu zuen.

CIFP ANDRA MARI LHII, Galdakaon dagoen Lanbide

Heziketako zentro bat gara. INNOTECS Europako

Berrikuntza eta Teknologiako LHko ikastetxeen elkarteko kideak gara.

Aurten, gainera, Humanity & Technology Race lelopean maiatzaren 13an eta 14an egin zen Batzar Nagusiko anfitrioiak izan ginen. Jatorri eta espezialitateko 60 ordezkari inguru izan ziren, berrikuntzaren eta teknologiaren barruan, askotarikoak.

Gure zentroak pertsonak eratzen ditu gure gizarteari mesede egingo dion teknologia berritzeko eta garatzeko, gure ingurune hurbilean eta zabalenean ere bai. Horregatik, gure eskualdeko industria- eta merkataritza-ehunari laguntzen diogu, bai eta tokiko erakundeetatik nazioarteko erakundeetara ere, integratuta eta integratuta baikaude. Une bakoitzean eskatzen den teknologia eta berrikuntza sortzen eta garatzen jarraituko duten profesionalak prestatzen ditugu, betiere beharretara eta egoeretara egokituta. Eta, gainera, gure gertuko eremutik haratago, gaurkotasuna markatzen duten araudia eta inguruabarrak kontuan hartuta.

Naturari eusteko, hobetzeko eta naturaz gozatzeko erantzukizuna balioesteko eta balioesteko aukera ematen digun gune natural batean egotearen pribilegioa dugu. Ingurumena errespetatzen dugu eta Garapen Iraunkorreko Helburuak (GJH) ere errespetatzen eta betetzen saiatzen gara.

Maiatzaren 13an eta 14an, hori guztia Europako hezitzaileen ordezkaritza zabal bati erakutsi genion. Horiek gure ikastetxea ikusi ahal izan zuten, eta ikasleak gizarte-bizitza osatzen duen lanmunduan sartzeko prestatzean egiten dugun lana azaldu genien. INNOTECS 2024 aukera paregabea izan zen, aldi berean, gure prestakuntza-eskaintza ezartzen eta behar diren alderdietan hobetzen jarrai diezaguketen inpresioa eta ekarpenak jasotzeko. Bestalde, CIFP ANDRA MARI LHIItik, ikastaro bakoitzean, profesionalak prestatzen laguntzen duten enpresa eta erakundeetan praktikak egiten dituzten ikasleak bidaltzen ditugu, lan-merkatuan sar daitezen eskariari egokitutako gaitasunbermeekin. Praktika horiek gure mugetatik haratago ere egiten dira, eta honako helmuga hauetara iristen dira: Portugal, Italia, Norvegia, Suedia, Eskozia...

Binke! maiatza 2024 19
PUBLIERREPORTAJEA
Andra Mari LHII

Lagun Onak taldea 3. Mailara igo da

Lagun Onak taldeak Aguraingo Oriamendi irabazi eban maiatzaren 5ean 3-2 emaitzarekin, Urreta kiroldegian jokatutako partidan. Honi esker, galdakoztarrek areto futboleko 3. Mailan lehiatuko dabe hurrengo denboraldian. Taldea bigarren izan da areto futboleko euskal ligan, Lauburu K.E. Ibarra taldearen atzetik, 60 puntugaz.

Esna Gazte talde barria sortu da

Kantu Kolore talde galdakoztarrak agur esan eban urte hasieran. Honen ostean, taldearen kide ziran Maitane Salvadorrek eta Eider Etxeandiak Esna Gazte proiektu barria jarri dabe martxan.

Lejarzegi, sumilleren txapelketan

Andra Mari jatetxe galdakoztarreko Uritz Lejarzegik Espainiako Sumillerren Txapelketan parte hartu eban apirilaren 24an, Euskadiko txapeldun izandako Jorge Rodriguezegaz batera.

20 maiatza 2024 Binke!
BIZKAIKO FUTBOL FEDERAKUNDEA
IRATXE ETXEANDIA
MARI JATETXEA
ANDRA

Ane Atxutegi, 'Harri

Herri' saioan

ETB-1eko ‘Harri Herri’ saioaren bigarren denboraldia hasi zan duela aste batzuk eta besteak beste, Ane Atxutegi usansolotarrak parte hartu dau lehiaketan.

Andra Mari, CyberLehian

Maitzaren 9an aurten lehen aldiz antolatutako CyberLehia FP Euskadi txapelketaren finala hartu eban Zorrozaurreko La Terminal guneak. Honetan Andra Mari LHII galdakoztarrak parte hartu eban, beste lau ikastetxegaz batera.

Rally48, Villasound-eko saridun

Mikel Sanchezek Rally48 taldea sortu eban duela urtebete Chois, Mark-L eta Quiet Guest-egaz batera. Orain Bilboko Villasound Tour 24 saria irabazi dabe.

Navas, Eusko Ikaskuntza saria

Garazi Navas usansolotarrak eta Maite Aizpuruak aurtengo Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Gazte Saria irabazi dabe, ‘Adarbakarra eta soinujolea’ lan performatiboagatik.

Binke! maiatza 2024 21 BINKE
EITB ANDRA MARI FP MIKEL SANCHEZEK BIDALITAKOA EUSKO IKASKUNTZA

Aingeru Garai, garaile

Aingeru Garai eskiatzaile galdakoztarrak apirilaren 18an Sierra Nevadan antolatutako Espainiako Eski Alpetar Slalom Txapelketa irabazi eban.

Galdakao-Usansolo hitzarmena

«Usansolon orain arte eskaini diran zerbitzuak mantentzeko helburuz», Usansoloko eta Galdakaoko udalek bi urterako lankidetza hitzarmena sinatu dabe. Honen lehen pausoak Txapelena baserrian egindako agerraldian aurkeztu ebezan.

Avedis-Donabedian kalitate-saria

Barrualde-Galdakaoko ESIak ‘Avedis Donabedian’ kalitate-saria jaso dau, Jarduera Memoria Onenarengatik. Honetan jarduera asistentziala, adierazle sozialak, ingurumenekoak eta ekonomikoak jasotzen dira.

Barandiaren liburu barria

Gotzon Barandiaranek ‘Galbahea’ poema liburua argitaratu dau Susa Literatura argitaletxeagaz. Maitasuna da bildumaren ardatza eta maiatzaren 3an aurkeztu eban Donostiako udal liburutegian.

22 maiatza 2024 Binke!
OSAKIDETZA BINKE
GOTZON BARANDIARANEK BIDALITAKOA BINKE

'Aires' erakusketa ospitalean

‘Aires’ erakusketa ikusgai egon zan Usansoloko ospitalean. Bildumaren helburua «arnas patologia kronikoak dabezen pertsonen istorioak ikusaraztea» izan zan.

GazT zerbitzu barria martxan

Gazteei zuzendutako zerbitzuak «ikusgarriago eta eskuragarriago» izateko helburuz, ‘Galdakao GazT’ estrategia jarri dau martxan Udalak. Honen bitartez gazteei zuzendutako zerbitzu guztiek irudi komun bat izango dabe.

Palestinari buruzko bilera

Pasa dan astean Iñigo Hernando alkateagaz batu zan Barbara Ruiz UNRWA Euskadiren ordezkaria, Palestinari laguntza emoteko babes bila.

Geltokia eskatzeko sinadurak

‘Geltokia Erdigunean’ plataformak Usansolon Metro geltokia eskatzen jarraitzen dau eta horretarako sinadura bilketa jarri dau martxan. Informazio gehiago: BINKE.EUS.

Binke! maiatza 2024 23
OSAKIDETZA GALDAKAOKO UDALA GALDAKAOKO UDALA BINKE

«Taldeak elkarrekin arraun egitea izan da arrakastaren gakoa»

TESTUA: IRATI ALONSO GARCIA

ARGAZKIAK: AITOR SERRANOK BIDALITAKOAK

Galdakao Bolei Taldeko senior mutilek Superliga 2 mailara igotzea lortu dute, ligako azken partidan 2-3 Madrilgo Chamartin taldearen kontra irabazi ostean. Denboraldi historiko honen inguruan gehiago jakiteko helburuz, Aitor Serrano entrenatzaile eta jokalariarekin hitz egin du BINKEk.

Apirilaren 6an egun historikoa bizi zuen Bizkaiak, Athletic Clubek Espainiako Erregearen Kopa lortuz 40 urteren ostean. Galdakaorentzat ere egun berezia izan zen, ez bakarrik Athleticen garaipenagatik, Galdakao

Bolei Taldeak eskuratutako lorpen historikoagatik ere. Talde galdakoztarraren senior gizonezkoek 2-3 irabazi zuten Madrilgo Chamartinen kontra eta honekin automatikoki sailkatu ziren hurrengo denboraldian Superliga 2 mailan jolasteko. Aitor Serrano taldearen entrenatzailea eta jokalariarentzat, «taldeak elkarrekin arraun egitea» izan da gakoa.

Nola definituko zenuke denboraldi hau? Historikoa. Mugarri historiko bat lortu dugu klubarentzat eta bolei euskaldunarentzat; izan ere, duela hogei urte ez zen euskal talderik Bigarren Maila Nazionalean gizonezkoen kategorian.

Ligara igo berriak zineten eta ezustekoa eman duzue. Hain emaitza onak espero zenituzten taldean? Duela bi urte erabaki genuen atzerapausoa ematea eta maila honetan jokatzeari uko egitea, izan ere, txipa aldatu behar genuen, harrobiarekin lan egin eta bultzada berriz hartu. Lortu dugu, bi igoera bi urtetan. Aurten argi genuen gure helburua kategorian lehiatzea zela, eta hortik aurrera ikusi behar genuen non amaitu genezakeen apirilean. Badakigu kalitate handiko jokalariak ditugula kategoriarako, baina ez gindoazen helburu garbiarekin: txapeldun izatea lortu dugu, eta oso pozik gaude denboraldiarekin.

Zein izan da arrakastaren gakoa? Taldea. Gakoa taldeak elkarrekin arraun egin izana izan da, abuztu amaieratik apirila arte. Uda honetan, klubeko kirol-zuzendaritzarekin batera, ahalegin handia egin dugu jokalari onen bloke bat osatzen saiatzeko. Urte osoan zehar maila onean entrenatzea ahalbidetzen digun bloke bat, eta lortu dugu, entrenamendu

24 maiatza 2024 Binke!

bakoitzean 12-14 jokalariko asistentzia mantentzeko gai izan gara eta horrek entrenamenduak zorrotzagoak izatea eta taldean lehia osasuntsua mantentzea ahalbidetzen du. Sakrifizio asko egin dira urtean zehar; azken finean, boleibola gure hobbie gisa dugun taldea gara, familiako lan eta konpromisoetatik kanpo.

Une gogorretan, Galdakaoko publikoaren babesa sentitu duzue? Zalantzarik gabe, eta horiek dira kirolari batek bere zaleen babesa senti dezakeen gauzarik atsegingarrienetakoak. Aurten ikusleen hazkundea ikusi dugu partida ikusgarrietan. Urtetik urtera gero eta gehiago ari gara, eta igartzen da. Publikoa funtsezkoa izan da urte osoan zehar, baina, batez ere, etxean jokatu ditugun azken partidetan, bertan egon dira eta 10 erantzun dituzte.

Gogoratzen duzu partida zailen bat? Bai, noski. Oso partida zailak izan dira aurkari zailen aurka, eta oso gogorrak maila honetan, baina batekin geratu behar badut, Galdakaon Rivasen aurka jokatu genuen partida izango litzateke. Rivas 4. sailkatua zen, 2. postuan amaitu du, eta 1-3 galdu genuen, ikusleentzat oso estua eta entretenigarria izan zen partidan.

Arrakasta lortzeko, zein neurritan da garrantzitsua jantziak lotuta egotea? Bada, funtsezkoena dela uste dut. Ez gara talde profesionala, ez dugu kobratzen jokatzeagatik. Madrilera, Galiziara, Asturiasera edo Kanarietara bidaiatu behar izan dugu 15 egunean behin, familia, lagunak edo

aisialdi pertsonalerako planak hemen utzita, eta ondo jokatzen baduzu, erraza da, baina jokatzen ez baduzu, egoera aldatu egiten da. Jokalari batzuek protagonismo gutxi izan dute denboraldiaren lehen erdian, eta astero entrenatzen jarraitu dute, eta hor egon dira taldeak behar izan duenean, denok ekarpenak egiten ditugula eta talde bat horretaz osatzen dela ulertuta, taldeak behar duenean egoteaz, partida oso baterako edo bat edo bi ekintzetarako ateratzeko. Denok ulertu dugu zer lor genezakeen denboraldi amaieran.

Entrenatzaile eta jokalari izan zara berriro denboraldi honetan. Nola uztartzen dira bi alderdi horiek landan? Zelaian nahiko zaila egiten da. Zelaian dudan posizioagatik, taldearen jokoaren eragin osoa daukat, eta agian pixka bat erraztuko dizut, baina zelaian gertatzen denari eta aulkian gertatzen denari begira egotera behartzen zaitu. Partida kontrolpean dagoenean, gutxien jokatzen dutenei aukerak emateko eta partida trabatzen denean kanpoan dauden kideekin konponbideak bilatzeko. Guztiaren zain egotera behartzen zaitu eta burua egoera bakoitza prozesatzen. Nahiko estresagarria izatera iristen da.

Igoerarekin liga garrantzitsuago batera jauzi egingo duzue. Jokalari gehienek jarraituko duzue edo aldaketak etorriko dira? Orain jokalari guztiak biltzea dagokigu, merezi bezala ospatzea eta urtearen balantzea egitea, eta datorren denboraldiari nola aurre egin diezaiokegun ikustea, ahalegin handiagoa, sakrifizio handiagoa eta konpromiso handiagoa eskatuko baitu. Maila asko igotzen da, maila profesional batera pasatzen gara eta taldea indartzea beharrezkoa izango da, baina hori kirol zuzendaritzaren lana da. Talde teknikoa eta taldea osatu behar ditugu, Galdakaoren izena Espainia osoan zehar eraman ahal izateko, eta politena aurten emaitza zoragarri hauek lortu ditugun jokalariekin egitea litzateke. •

Binke! maiatza 2024 25

Binke.eus

Duela egun batzuk eraso matxista bat salatu zuten Galdakaon eta ehunka herritar batu ziren Santi Brouard enparantzan erasoa arbuiatzeko.

Galdakaoko hiri udalekuetarako onartu diren haurren zerrenda argitaratu du Udalak. Guztira 560 gaztek parte hartu ahal izango dute udalekuetan.

Hurrengo hamar urteetan «euskara indarberritzeko» helburuz, Galdakaoko Udala marko estrategikoa diseinatzen ari da.

Paperetik harago, hauek dira Binkeren webgunean irakurrienak!

Usansoloko Udalak webgune berria estreinatu zuen

duela aste batzuk eta honezkero hainbat tramite egin daitezke honen bitartez.

Salgai daude Bono

Dendak Galdakaon eta 10 euro ordainduta 15€ko balioa izango dute atxikitako saltokietan ekainaren 23ra arte.

Presoen Euskara Irakasle Taldearen lana amaitu da eta administrazioari pasa diote kartzeletan euskara eskolak emateko lekukoa.

Gure herrietako aktualitatea:

Binke TV

Ehunka ikasle batu ziren aurtengo Galdakaoko Korrika Txikian.

maiatza

Binke!

Apirilaren 21ean Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak antolatu ziren, Galdakaon EAJ izan alderdi bozkatuena eta Usansolon EH Bildu.

Hauek dira grabatu eta argitaratutako azken hiru bideoak Binke telebistan!

Herritarrak galdetuz: zer dakite Galdakaon eta Usansolon Korrikaren inguruan?

Usansolo Bizkaiko 113. udalerria bihurtu zela ospatu zuten auzokideek abenduaren 28an.

26
2024

Leidu Irakurketa

Taldearen txokoa

Bihotza negar eta irri

Erein, 2021

Maryse Conde

Aspaldiko errefrau batek halaxe dio: «Maiatz hotz ez aho ez bihotz». Baina hilabete honetarako proposatuko dizuegun irakurketak ez zaituzte hotz utziko, bihotza sakon eragingo dizue.

Maryse Condé antillarraren 'Bihotza negar eta irri' liburuak, negar eta irri egingo dugu bihotzean pasarte askotan deskribatutako gertaerekin.

Egileak haurtzaroan eta nerabezaroan bizi eta sentitu zuenaren kronika ernagarria da «Bihotza negar eta irri (Ene haurtzaroko istorio egiazkoak)»: hamazazpi kontakizun labur, bakoitza gertakari baten inguruan josita, baina guztiak hari komun baten inguruan.

Liburuan mundu biren arteko bizimodua zein zaila izan zen kontatzen du: etxean, Guadalupe irlan, gurasoen kreoleraz berba ez egitearen agindua eta frantses «petoak» izatearen harrotasuna, Pariseko zurien begiradak…

Astiro irakurtzeko liburua da, detailez eta sentimenduz beterikoa Kolonialismoa, hizkuntza gutxitua, azalaren kolorea,… hausnartzeko hainbat gai.

Proiektu honetarako lanean:

Argitaratzailea: Aitu elkartea.

Koordinatzailea: Jon Gomez Garai.

Erredakzioa: Irati Alonso García.

Irudia eta sareak: Naiara Perez de Villarreal.

Batzorde Orokorra: Gaizka Uriarte, Ixone Muñiz, Leire Zamalloa, Ainara G. Goitiandia, Beñat Armentia eta Iñigo Larrea.

Ilustratzaileak: Irrimarra.

Inprenta: Comeco Gráfico.

Banaketa: Mediapost eta Correos.

Hilero banatutako ale kopurua: 14.000.

Lege Gordailua: BI-41-2016

ISSN: 2444-9385

Proiektu hau posible egiten dute:

Ohiko kolaboratzaileak: Manu Etxebarria, Edu Madina, Aitzol Altuna, Estibaliz Apellaniz, Joanes Urkixo, Yayone Altuna, Irati Bediaga, Julen Gabiria, Gotzon Barandiaran, Antton Irusta, Nerea Urgoiti, Josi Basterretxea, Xabier Valencia, Nagore Ferreira Zamalloa, Edu Olea eta Bego Martinez.

Elkarte laguntzaileak: Ganguren Mendi Taldea, Burtotza Mendi Taldea, Andra Mari Dantza Taldea, Galdakao Gogora, Etxerat, Usansolon Euskaraz, Euskaraldia eta Bagabiz euskara elkartea. Argazkilari kolaboratzaileak: Jabi Rojo, Gotzon Almaraz , Julio Legarretaetxebarria eta Peio Zamalloa. Webguneko laguntza: Aitor Espinosa eta Naiara Perez de Villarreal.

Binke aldizkariak ez du bere gain hartzen aldizkarian adierazitako iritzi edota esanen erantzunkizunik.

Harremana: 680 74 32 11 info@binke.eus www.binke.eus

Binke! maiatza 2024 27

Sormene

Maiatzak 17, barikua

10:00 Ikastetxeen eta euskaltegien irakurtaldi jarraitua: ‘Miñan’ Amets Arzallusen eta Ibrahima Balderen liburua, Torrezabal Kultur Etxean

10:00 Dokumentala: Fermin Muguruzaren Bidasoa 20182023 + dokumentalaren zuzendari laguntzailearen hitzaldia: Alaine Aranburu. Mahai ingurua: Alaine Aranburu eta Amets Arzallus, Torrezabal Kultur Etxean

21:00 La Basuren kontzertua eta Sormeneren abestiaren aurkezpena, Basoa Tabernan

Maiatzak 18, zapatua

12:00 ‘Hitzen Euria’ Marta Velascoren instalazioa + Carmen Santamariaren eta Natalia Sanchezen musika zuzenean, Muguru plazan

Maiatzak 19, domeka

19:00 ‘Emcumeak’ antzezlana, Itxaso Payá eta Maria Riveroren eskutik, Torrezabal Kultur Etxean

Dantza

Maiatzak 25, zapatua

Andra Mari Dantza Taldea Zuberoako maskarada

Pagolatik Galdakaora

Ordua: 11:30-13:00 eta 17:00

Adinekoentzat

Maiatzak 23, eguena

Medikuntza Historiaren Euskal Museora bisita

11:00 Izen-ematea zabalik dago Adinekoen Dinamizazio

Zerbitzuaren bitartez

Maiatzak 23-30

Hitzaldi zikloa

Izen-ematea zabalik dago Adinekoen Dinamizazio

Zerbitzuaren bitartez

Maiatzak 30, eguena

Ibilaldia Berriz ingurutik

Izen-ematea zabalik dago Adinekoen Dinamizazio

Zerbitzuaren bitartez

Irakurketa taldea

Maiatzak 20, astelehena 'Bihotza negar eta irri'

18:30 Peña Santa Cruzen

Mozoilo Eguna

Maiatzak 31, barikua

18:00 Umeentzako pilota partiduak

20:00 Galdakao kantari herriko kaleetan

Ekainak 1, zapatua

09:00 Ibilbidea Galdakaotik, Ganguren MT-ren egoitzatik

09:00 Erronka solidarioa

10:00 Spinning Saioa, Gandasegiko arkupeetan

10:30 Mendi puntan elkartu, musikaz alaitua

11:00 Spinning Saioa, Gandasegiko arkupeetan

11:50 Matxa popularra, Ardanza parketik

12:00 Spinning Saioa, Gandasegiko arkupetean

12:00 Intxableak

13:00 Galdakaoko Da Capo Musika Banda kalez kale

13:15 Martxa txiki, Ardanza parketik

15:00 Mozoilo bazkaria, Kurtzeko plazan

17:00 Bazkalostean, kontzertu partehartzailea

17:00 Gela Gynkana handia, Ardanza parkean

19:50 Gela martxa solidario bukaera, Plazakoetxetik ardantza parkera.

20:00 DJ Track, kalez kale

Ekainak 2, domeka

11:30 Artzai txakurren erakustaldia, Ardanza plazan

11:30 Adiskideren partiduak frontoi mugikorrean, Iturrondo plazan

12:00 Dantzari txikien kalejira, kalez kale

17:00 Dantzari txikien alardea, Santi brouard enparantzan

17:30 Adiskideren partiduak frontoi mugikorrean, Iturrondo plazan.

28 maiatza 2024 Binke

Kaiola Festibala

Ekainak 1, zapatua

20:00 Torrezabal Kultur Etxean: Ben Vida eta Lea Bertucci, Felicia Atkinson eta Christina Vantzou, Klara Lewis eta Yuki Tsuji, Lucy Railton, eta Jeremiah Chiu

Auzo bazkaria

Maiatzak 25, zapatua

Aperribaiko auzo bazkaria

13:00 Frontoian

Mendia

Maiatzak 19, zapatua

Garazi-Baiona. Urtsumendi-Kanbo

08:00 Kurtzeko plazatik

Maiatzak 26, domeka

X. Mugarriz Mugarri Galdakao-Usansolo

07:00 Ganguren MT-ren egoitza

Ekainak 9, domeka

Irteera kulturala: La Arboleda. Peñas Negras

08:30 Juan Bautista Uriarte, Udaltzaingoaren ondoan

Ikusmena eta entzumena Bizitza gehiago ematen diegu zure zentzumenei

Juan Bautista Uriarte, 19. GALDAKAO

Telefonoa: 94 456 59 54

WhatsApp: 688 856 690

Hauetan ere bagaude!

ikusmen eta entzumen zentroa

Binke! maiatza 2024 29
RPS 07/21 Joana Miguel D.O.O y Audioprotesista
30

Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.