BINKE 088 Abendua 2023

Page 1

AITOR MONTES MEDIKU EUSKALTZALEA

«Isolamendua

ari naiz pairatzen historia klinikoak euskaraz idazteagatik»

88. zenbakia • 2023ko abendua

«Pazientea ez baduzu ulertzen, edo berarekin konfiantza ez baduzu lortzen, jai daukazu»

TESTUA: JON GOMEZ GARAI

ARGAZKIAK: JABI ROJO

Osakidetzako familia-mediku bakarra da Aramaion Aitor Montes galdakoztarra. Horrek ez luke, berez, albiste izan beharko. Baina Montesek osasungintza publikoa barnetik euskalduntzeko egiten duen lanak eta horrek ekartzen dizkion arazoak badira albiste azken urteetan. Ondorioz, bere egoeraren berri emateko Eusko Legebiltzarrean egon da eta euskaraz egiteagatik sufritzen ari den jazarpena salatzeko elkartasun elkarretaratzeak egin dituzte Debagoienan.

Labur azalduta, jakin daiteke zergatik ari zaren sufritzen? Sufritu? Batez ere isolamendua eta ziurgabetasuna ari naiz pairatzen, euskaldunak diren pazienteen eta hala eskatzen didatenen historia klinikoa euskaraz idazteagatik.

Isolamendua eta ziurgabetasuna, zergatik? Behin euskaraz eginda ez dakidalako ospitalerako biderapen bat bidaltzen badut erantzungo didaten, erantzuna «en castellano» izango ote den, edo telefonoz deituko didaten, email bat bidali edo kontsultan pintaketak egin horren ondorioz.

Baina horrelakoak gertatu izan zaizkizu? Bai, eta okerragoak ere.

Ordea, zure aldeko manifestazioak ere egin izan dira Debagoienako herrietan. Zelan hartu duzu zure alde egin diren mugimendu herritarrak? Oso eskertuta, bizi dudan isolamendua apurtzeko baliagarri izan zaizkidalako... baina baita Osakidetzako zuzendaritzak euskaldunek arreta

euskaraz nahiago dutela kontuan hartzeko ere.

Eusko Legebiltzarrean ere egon berri zara, zein helbururekin? Egoeraren berri emateko eta legebiltzarkideak interpelatzeko.

Goazen zure eguneroko jardunaz berba egitera. Paziente guztien historia kliniko guztiak egiten dituzu euskaraz? Ez. Erdaldunen historia klinikoa gaztelaniaz idazten dut eta euskaldunena, euskaraz.

Pazienteak gura badu, eta bere medikua zaren heinean zuk ahal baduzu... Non dago baina arazoa? Galdera horri Osakidetzako zuzendaritzak eman beharko lioke erantzuna. Eurentzat arazo bakarra euskara baita.

Baina paziente horrek gero beste profesional batengana joan behar badu, eta harek ez badaki euskaraz... Horretarako proposatu ziren arreta espezializatuko zirkuituak, eta Osakidetzak onartu ditu.

Zer dira «arreta espezializatuko zirkuituak»?

Larrialdietarako ez diren kontsultak egun eta ordu tarte zehatzetan gaztelaniaz eta beste egun batzuetan euskaraz eskaintzeko «zerbitzua». Modu honetan, ezer larririk ez baduzu eta kontsultara joan behar baduzu, profesional euskaldunak artatuko zaituenaren bermea izango duzu.

Aramaion zara familia-mediku. Zein da bertako egoera soziolinguistikoa? UEMAko herria da, euskaldunen ehunekoa 80-90 inguruan ibiliko da eta asko dira Osakidetzako arreta euskaraz eskatu dutenak.

2 abendua 2023 Binke!
AITOR MONTES MEDIKU EUSKALTZALEA

Aitor

Montes Lasarte 1972, Galdakao

Medikuntza ikasketak

EHUn egin ostean, Familia

Medikuntza espezialitatea egin zuen Usansoloko ospitalean. Hamahiru urte daramatza Aramoioko mediku bakarra izaten, eta bertatik ari da bere paziente euskaldunen historia klinikoa euskaraz osatu nahian, «pazientearen eskubidea ere badelako». Baina, Kanadako ele ofizialetan arreta soziosanitarioa bermatzeko estandar klinikoen egileetako bat bada ere, 'etxean' arazoak ditu euskaraz egin ahal izateko.

Asko falta

da

oraindik

Osakidetzaren sistema informatikoa euskalduntzeko

eremu euskaldunagoak badirelako gainera. Baina BarrualdeGaldakao ESIan ere posible da, adibidez.

Hitz tekniko eta klinikoak euskaraz ezagutzea ez da ba erraza izango, ez badituzue medikuntzako ikasketak euskaraz egin. Zailagoa da medikuntza ikastea. Baina badaude testuak eta, behar izanez gero, euskara teknikarien laguntza ere baduzu hitz kliniko eta teknikoak euskaraz nola esaten diren jakiteko.

Gaur egungo medikuek arazo gutxiago izango dituzte zentzu horretan? Egun medikuntza euskaraz ikas daiteke, bai, eta asko dira hala eskatzen dutenak. Baina beste arazo bat sortu da orain horri lotuta: ez da behar adina plazarik eskaintzen unibertsitatean medikuntza ikasketak euskaraz egin ahal izateko.

Zergatik da garrantzitsua osasungintza ere barnetik euskalduna izatea? Pazientea ez baduzu ulertzen, edo berarekin konfiantza ez baduzu lortzen, jai daukazu. Pertsonengan ardazturiko arretak hizkuntza kontuan hartu behar du nahitaez.

Zer egin daiteke Euskal Herriko osasungintza euskalduntzeko? Labur azalduta, bost zutabe garrantzitsutan egingo nuke: euskarri informatikoa osorik euskaraz garatuko nuke; odol eta gernu analisien emaitzak euskaraz ere eskainiko nituzke; irudi-proben txostenak ere euskaraz emango nituzke; euskarazko arreta zirkuituak sortuko nituzke; eta kode etikoak zein harrera protokoloak egokituko nituzke, euskara kontuan hartuz.

Herritarraren eskubidea da osasungintza publikoan euskaraz artatu ahal izatea. Baina profesionalarena?

Biak batera doaz, zeren euskarazko arreta emateko euskaraz lan egin behar da. Eta gehiago esango dut, profesionalen kasuan, betebeharra ere litzateke. Baina dirudienez, ez digute uzten... ez bata ez bestea.

Eskubideez ari garela, mediku bat sartu al daiteke zure pazienteen espedienteetan inongo baimenik gabe? Ez, kode penalean jasota dago. Ilegala da. Baina niri gertatu zitzaidan. Beste mediku bat nire paziente euskaldun baten espedientean sartu zen, baimenik gabe eta ingelesez idatziz, euskaraz egiten nuela kritikatzeko.

Ez da behar adina plazarik eskaintzen unibertsitatean medikuntza ikasketak euskaraz egin ahal izateko

Baina, ingelesez lan egin dezakezue? Ezta ere, ez baita hizkuntza ofiziala. Bertako hizkuntza ofizialetan bakarrik egin dezakegu. Ofiziala ez den hizkuntza batean aritzea legez kanpo dagoela ere esango nuke.

Ingelesa erabiltzeko «proposamena» beste hainbatetan egin dizute, ezta? Pazienteen historia klinikoan hiru aldiz gertatu zait. Eta behin baita telefonoz ere, euskaraz egiteagatik ingelesez erantzungo zidatela esateko.

Zuk, dena dela, ingelesa ere ondotxo menperatuko duzu? Kanadako estandarrak egiten parte hartu nuen, noski, ingelesez. Oxfordeko unibertsitatean ere ikastaro bat egin nuen... eta Dublinen edo Liverpoolen ere mozkortu! (barreka)

Nazioarteko profesionalekin baduzu harremanik?

Galesen eta Kanadan batez ere harreman handia dut bertako profesionalekin, baina baita Italia, Australia, Finlandia, Kurdistan, eta beste herrietako adituekin ere. Askorekin hizkuntza txikien erabileraz aritzen naiz, eurenetik ikasteko, baina beste batzuekin bestelako gaiez ere aritzen naiz, beti ere medikuntzaren bueltan.

Hizkuntza txikiak dituzten herrialdeetako osasungintzaren egoera zelakoa da, hizkuntzari dagokionez? Lekuaren araberakoa ona edo txarra izan daiteke, gurearekin alderatuta. Kanadako frantses hiztunen edo Hego-Tiroleko alemaniar hiztunen egoera gurea baino askoz hobeagoa da; kurduena aldiz, askoz txarragoa... Herri 'aurreratuetan' hizkuntzari garrantzi handia ematen zaio. Guk herri 'aurreratua' izan nahi badugu ordea...

Sufritzen ari zaren estres linguistikoaren kontziente zara? Jakina. Sisiforen lana da.

Azken galdera, eta ohikoena askoren ahotan: zuk zer nahiago, mediku euskalduna ala mediku ona? Ohiko galdera maltzurra, euskaldunak makurtzeko eta lotsarazteko asmoz egiten dutena. Parisen ez dute galdetuko mediku on bat edo frantsesez dakien bat nahiago duzun, izan ere paziente eta medikuaren arteko komunikazioa gakoa baita. Ez dago mediku onik; bere funtzioa betetzen duen profesionala baizik eta, horretarako, hizkuntza tresna giltzarria da. •

Arin-Arin!

Asteko egun gogokoa? Barikua.

Herriko txoko gustukoa? Zabalea, elizako parkea.

Liburua ala tablet-a? Liburua.

Pelikula bat? Gartxot.

Ez duzu onartzen… Kalte egitea.

Zoriontsu egiten zaitu… Mendiak, ahal bada eskalatzeak.

Plater bat?

Arrautza frijituak, txistorra, patatak eta hirugiharra.

Deskribatzen zaituen berba? Gero.

Herrian zer kenduko zenuke? Telefonicaren etxe zaharra.

Eta zer berria jarri? Bidegorria.

Euskarazko berbarik politena? Txori.

Zure ametsetako bidaia? Oinez, edozein. Eskalatzeko, Eiger mendira.

Berba egin ala entzun? Berbalapiko bat naiz.

Zure mesanotxean ezin da falta… Liburu bat.

Abesti bat? Orain Shane MacGowanen bat, esaterako.

Binke! abendua 2023 5
ELKARRIZKETA AITOR MONTES

Aginke!

Errealitatetik hurbilegi dauden albiste faltsuak

«Euskal mitologia eta usadioen arabera, 'urte barri on' urtarrilaren 14ra arte esaten jarraitu geinke»

MANU ETXEBARRIA

Euskalpedia bere jakintzan oinarritzen da

Sarean arrantzatua

Ba al zenekien...

Olentzerok eta Maridomingik ekarritako opari gehienek Wallapop sarean izaten dutela arrakasta, berez, erabili ere ez ditugulako egiten?

Gabonetako afariko langostinoen ondoren eskuak limoiarekin ondo garbitzen ez badira, usansolotarrek batez beste bi egun pasako ditugu poteoari marisko usaina hartzen. Erne beraz datozen egunotan.

Txiste txarra

Tailer mekanikoan:

— Nire kotxeak ez dau arranketan.

— Hori bizikleta bat da.

— Nire kotxeak ez dau arranketan.

Torrezabaleko langileak hasarre dagoz sarreran

Ikuskizun edo pelikula bat ikustera goazen bakoitzean sarrera boltsatik ateratzea edo mugikorrean PDFa zabaltzea azken momenturako uzten dugula diote Torrezabal Kultur Etxeko langileek, eta euren hasarrea eragin du: «Behin atera, gu gauden lekura, iristean hasi ohi da jendea bere sarrerak ateratzen, eta horrela hasten dira ikuskizun guztiak 20 minutu beranduago».

Gabonetako jatorduetarako gai zerrenda egin dute

Gehiegi hitz egiten duen koinatu plasta ez duen familientzako afari mahaian eztabaidatzeko gai zerrenda eskuragai jarri du Berbalagun ekimenak. Gai ezberdinen artean Pedrocheren aurtengo kanpaikadetako jantzia, olioaren prezio igoera, Metroa Galdakaora noizbait helduko den ala ez eta politikariei kritikak besterik gabe izango dira, horrek beti duelako mamia.

6 abendua 2023 Binke!
2

Hilabete honetako sarituak Azaroko saridunak

Iñigo Karide Iturbe

Anita Bastida Azkueta

Abenduaren 30ean 'Mag Lari' magiaz gozatzeko bina sarrera irabazi dituzte!

Igor Aburto Cortés eta Iñigo De Miguel Landabaso Binkekideak Basoa taberna-jatetxeko Gaizka Sainzekin, jasoko dituzten bina jatorduen berri jasotzeko unean.

Babestu proiektua, egin Binkekide!

Eman zure babesa urteko 36 € ordainduta

Oraindik Binkekide ez bazara, eta neurri honetako lehenengo komunikabide euskalduna babestu eta sustatu gura badozu, hauek dozuz horretarako bideak:

1. Bete beheko formulario hau, eskaneatu edo atera argazki bat eta bidali e-postaz: info@binke.eus

2. Bete formularioa, moztu, eta utzi gutunazal baten, Binke izenarekin Torrezabal Kultur Etxeko atezainaren leihatilan.

IZEN-ABIZENAK:

HELBIDEA:

NORTASUN AGIRIA:

KONTU KORRONTEA:

3. Eskaneatu zure mugikorraren QR irakurgailuarekin beheko kodea eta bete formularioa!

Binke! abendua2023 7
IBAN ENTITATEA BULEGOA K.Z. KONTU ZENBAKIA
TELEFONOA: E-POSTA:

Greba feminista

8 abendua 2023 Binke!
ARGAZKIAK: PEIO ZAMALLOA / ARGAZKI GUZTIAK: BINKE.EUS
Binke! abendua 2023 9

Ibaizabal ibaiaren uholdeak saihesteko lanak amaitu dira

URAk amaitu ditu Nerbioi eta Ibaizabal ibaietan uholdeak saihesteko lanak. Hauei esker Galdakao, Basauri eta Zaratamoko 5.200 pertsonek goraldien arriskupean egoteari utzi diote.

Uholdeak ekiditzeko helburuz Ibaizabal ibaia berbideratzeko proiektua jarri zuen martxan 2010ean URAk eta lanak amaitu direla iragarri zuten duela hiru aste. Galdakao, Basauri eta Zaratamoko 5.200 pertsonek urgoraldien arriskupean egoteari utzi diote proiektu honi esker.

Egoitze-lanen nondik norakoak azaroaren 22an azaldu zituen Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuak Galdakaoko Merkadillo zubiaren ondoan egindako agerraldian. Hitzorduan Antonio Aiz URA Euskal Agentziako zuzendari nagusiak, Aitor Aldasoro Ingurumen eta Jasangarritasuneko sailburuordeak, Iñigo Hernando Galdakaoko

alkateak, Asier Iragorri Basauriko alkateak eta Alberto Ugarriza Zaratamoko alkateak ere parte hartu zuten.

Hirugarren fasea da amaitu duten azkena. Honetan Ibaizabal ibaiaren funtzio hidraulikoa eta husteko gaitasuna hobetzeko obrak bildu dira eta mugarri izan da Galdakaoko Merkadillo zubia handitu eta zaharberritzea. Plazakoetxe zubiko zutabeen oinarriak sendotu dituzte ere, besteak beste.

Binke! abendua 2023 11
Ibaiaren berbideratzea

Gure berbaz

MANU ETXEBARRIA AYESTA

Marijesiak

Marijesiak, abenduaren 15etik 24ra bitartean kantatzen dira Euskal Herrian bederatziurren gisa. Gabonkopla ederrok kalerik kale kantatzen dira goizaldean hasita. Iparraldean 'noelak' izenagaz ezagutzen doguz. Historia sakratuko kantuak dira, Adan eta Ebagandik hasi eta Jesusen Jaiotza eta Erregenetarartekoak. Historiara bagoaz, Marijesien lehen oihatzuna XVII. mendean entzun zan, Joseph Lezamiz, semez Durangokoa baina Mexikoko katedraleko abade zala 1699an berak sortutako koplak bitarteko. Baina ez dago argi. Beste hipotesi bi daukaguz: Jose Antonio Arana Martijaren ustez, erdi aroko antzerki erlijiosoetatik datorren ohitura dogu. Aita Manuel Lekuonak, Bermeoko Frantziskotarrren komenturik hara hartu dogula dinosku. Gaur egun, beharbada, Gernika aldean gorde da ondoen ohitura eder hau. Kantatzeko ohitura galdu arren, Marijesia-koplak beste herri batzuetan be kantatu izan dira: besteak beste, Bermeon, Lekeition, Markinan, Mungian, Zeberion, etab. Marijesiak, kantu erlijiosoak izan arren, gure herri ohiturakoak dira, sinismendunak izan edo ez. Horregaitik ba, baztertzen ibili beharrean, zaindu daiguzan gure euskal ohitura zaharrak etorkizunean. Hala bedi!

12 abendua 2023

bermatu eta

Hauspotu egitasmoa jaio da, hizkuntza-eskubideak

jarrera positiboa hedatzeko asmoz

Bagabiz euskara elkarteak, Galdakaoko Udalak eta Binkek Hauspotu ekimena martxan jarri dute elkarlanean. Hizkuntza-eskubideen inguruko defentsa eta zabalkunde positiboa dira egitasmoaren helburu nagusiak. Hemen batu ditugu proiektuaren xehetasunak.

Euskara hizkuntza gutxitua da bere herrian, hizkuntza hegemonikoez inguratuta — gaztelania eta frantsesa— eta egoera zaurgarrian dagoena. Horregatik, hizkuntza aniztasuna eta berdintasuna babesteko ezinbestekoak dira botere publikoek eskaini ditzaketen araudi eta neurri positibo guztiak. Horretarako, euskararen normalizazio prozesuak ezinbesteko du gizarteko esparru guztietan herritarren hizkuntzaeskubideak bermatuak izatea».

Hala dio Euskalgintzaren Kontseiluak kaleratu duen Protokoloaren hasierak (azaroa, 2023). Horregatik, Galdakaon ere protokolo bat abian jartzea erabaki da, bai eremu publikoan zein pribatuan,

galdakoztarren hizkuntza-eskubideak bermatzeko asmoz. Protokolo berri horrek Hauspotu du izena.

Hauspotu ekimena BAGABIZ euskara elkartearen, BINKE komunikabidearen eta Galdakaoko Udaleko Euskara Arloaren arteko lankidetzatik sortu da. Hiru helburu nagusi ditu proiektuak: galdakoztarren hizkuntza-eskubideen berri hedatzea, herritarren hizkuntzaeskubideen urraketa, iradokizuna edo esker ona bideratzea eta euskarari buruzko pertzepzio positiboa eta ikusgarritasuna udalerrian handitzea. Beraz, herritarren batek hizkuntzaeskubideen urraketarik salatu, iradokizunik egin edo esker ona erakutsi gura badu, Hauspotu ekimena izango

du eskura, orain arteko bideez gainera: Elebide eta Behatokia. Eta behin urrats hori emanda Hauspotu Protokoloa jarriko da martxan.

Ekimena abenduan jarri dute abian aipatutako hiru erakundeek, eta horretarako hitzarmena sinatu zuten, ezkerretik eskuinera, hurrenez hurren: BINKEren ordezkari Irati Alonsok, BAGABIZen ordezkari Karmele Arrietak eta Galdakaoko Udalaren ordezkari Izaskun Barbarias Euskara zinegotziak.

Datozen aste eta hilabeteetan emango du ekimenak bere nondik norako gehiagoren berri, baina Hauspoturekin harremanetan jartzeko bideak dagoeneko herritar guztien eskura daude.

Binke! abendua 2023 13
Euskara

Bihotz galdakoztarra zuen izarra

TESTUA: IRATI ALONSO GARCÍA ARGAZKIAK: JOSEBA IRARAGORRI

Basaurin jaio zen arren, urte gutxirekin etorri zen Galdakaora Jose Iraragorri eta Zuhatzuko baserri batean eman zituen baloiari lehenengo ostikadak. Athleticen jolastu eta mundu osoan arrakasta izan zuen futbolariak, baina ez zuen inoiz bere jatorria ahaztu. Hemen batu ditugu bihotz galdakoztarra zuen izarraren bizipenak.

Basaurin jaio zen Jose Iraragorri, San Miguelen, 1912ko martxoaren 16an. Urte gutxi zituela ordea amarekin Galdakaora etorri zen, aita hil zenean. Ordutik, herriaren ordezkaria izan zen futbolaria mundu osoan zehar. Iraragorrik Maristas ikastetxean ikasi zuen eta Zuhatzun bizi ziren baserrian hasi zen futbolera jolasten. Anaia Victor izan zen Iraragorrik zituen gaitasunak ikusi eta Athleticen froga egitera eraman zuenak. «Diru gutxi zuten etxean eta amamak zapatekin kontu handia izateko esaten zionez, oinutsik jokatzen zuen. Hala ere, onena zen bere lagunen artean», aitortu du bere seme Joseba Iraragorrik.

Hasiera Athleticen. Hamasei urterekin hasi zen Jose Iraragorri zurigorri moduan eta 1930ean eman zuen lehen taldera saltoa 'Txato' ezizenez ezaguna zen jokalaria, Real Union taldearen aurkako partidan.

Aurrelariak Lafuente, Bata, Txirri II eta Gorostiza mitikoekin jokatu zuen eta hauekin eta beste hainbatekin batera mundu osoan ezagun egin zen taldea osatu zuten, Mr. Petland entrenatzaile mitikoaren gidaritzapean.

Hainbat liga eta kopa irabazi zituzten urteetan zehar eta arrakastak munduan zehar eraman zituen. Tartean ordea Espainiako Gerra Zibila hasi zen eta Iraragorri frontera joan behar izan zen bere kide Kareagarekin batera, errepublikaren alde borrokatzeko.

Hain zuzen, errepublikanoentzat dirua lortzeko helburuak eraman zituen Mexikora lehen aldiz Euskal Selekzioko jokalariak. Jose Antonio Agirre lehendakariarekin

14 abendua 2023 Binke!

artean izan zuen arrakasta ikusita, haratago egin nahi izan zuten munduan zeharreko bira batekin.

Motxila hartu eta bidera abiatu ziren Iraragorri eta momentuko jokalari onenak. Europatik hasi eta Hego Amerikara joan ziren. Tartean Kuba, Argentina eta Mexiko bezalako herrialdeetan izan ziren. Azken hauetan batez ere, inoiz espero ez zuten harrera jaso zuten. «Izugarria izan zen. Hango jendeak entzunda zituen Athleticek lortutako arrakastak eta euskal futbolariak izarrak ziren Amerikan. Haien lorpenek eragiten zutena ulertu zuten momentu horretan», dio Joseba Iraragorrik.

Gerraren eztanda. Jokalariak munduan barrena pozik zeuden bitartean ordea, etxeko egoera oso latza zen. Bilbo frankisten esku geratu zen 1937aren ekainaren 19an eta honen ondorioz, milaka pertsonen moduan, Euskal Selekzioko jokalariak ezin izan ziren etxera bueltatu. «Euskal Herrian zegoen egoera txarra, oso txarra zen, eta jokalariek han gelditzea erabaki zuten», adierazi du Iraragorriren semeak. «Oso oso trebeak zirenez, talde guztiek fitxatu nahi zituzten euskal jokalariak. Izarrak zirenez, han gelditzeko aukera izan zuten zorionez», nabarmendu du.

Binke! abendua 2023 15

Zazpi urte Argentinan. Buenos Airesen zeudela eta selekzioa desegin zenean, San Lorenzo de Almagro taldeak fitxatu zuen Iraragorri, Langara, Emilin eta Zubietarekin batera. Ez zen fitxarik ordaintzen, baina irabazitako partidako bakoitzeko primak 4.000 dolarrekoak ziren.

Amerikar abenturan, Che Guevarak ere miretsi zuen jokalari galdakoztarra. Guevararen aitak harrera eta bira antolatu zien Euskal Selekzioa Argentinara iritsi zenean, baina garai hartan euskaldunak iraultzaileak ziren eta ez zen asko interesatzen. Beraz, Ernesto Guevara Lynch-i esan zioten ez zirela ongi etorriak maila politikoan. Hala ere, hilabete batzuk eman zituzten han, eta Che Guevara, ume bat zela, liluratuta geratu zen. Aitak euskal jokalariak gudariak, jende ona eta futbolean jokatzen munduko onenak zirela esan zionean, haien kromoak gordetzen hasi zen.

Zazpi urte eman zituen Iraragorrik Amerikan, 1946an Bilbora itzultzea erabaki zuen arte, amari egindako promesa bat betez. «Jokalari askok Amerikan gelditzea erabaki zuten baina nire aitak argi zuen: amarengana eta Galdakao maitera bueltatu behar zuen. Han zegoen bere benetako etxea», azaldu du harrotasunez bere semeak.

«Orduan, Galdakaora bueltatu zenean ezkondu zen nire amarekin eta horregatik gaude semeak gaur egun hemen», dio Josebak barrezka.

Amari egindako promesa betez bueltatu zen zazpi urteren ondoren

Galdakaora

Altua izan ez arren, fisikoki oso indartsua zen, eta zelaitik oso ondo mugitzen zekien

Agurra ibilbide zurigorriari. 1948-49 denboraldia Irarragorriren azkena izan zen Athleticen. 37 urte zituen eta bere postua Venanciori utzi zion eta entrenatzaile geratu zen. Titulua Burgosen lortua zuen entrenatzaileen ikastaro nazionalean, Zamora, Quincoces eta Helenio Herreraren ondoan. Athleticeko entrenatzaile moduan Ligako azpitxapelketa bat lortu zuen eta baita kopa bat, eta, besteak beste, gerora oso ezagunak izan ziren Karmelo, Artetxe, Manolin eta Garai futbolarien debuta ahalbidetu zituen.

1951n agur esan zion behin betiko zurigorri moduan izandako ibilbideari. Gero Valladolid, Celta eta Hercules taldeak entrenatu zituen besteak beste, baina etxera bueltatu nahi zuen eta Jaime Olasorekin zuen adiskidetasunagatik Bilboko Indautxu taldea entrenatzea erabaki zuen. Bizkaiko Selezkzioko entrenatzailea izan zen ere Iraragorri.

Oraindik gogoratua. Gaur egun ere, bere aitaren inguruan asko galdetu eta hitz egiten diotela aitortzen du Josebak: «Normala da, Athleticen aro onena bizi izan zuten jokalariak ziren eta klubarentzat oso garrantzitsua da memoria bizirik mantentzea. Gainera, kirol arloan, zaila izango da haiek lortu zuena errepikatzea, momentuz behintzat, jajaja».

Berak oso oroitzapen gutxi dituen arren, argi du Josebak bere aitak zuen trebetasun handiena zein zen: indarra. «Fisikoki oso indartsua zen eta gainera ondo mugitzen zekien, hori oso zaila dela. Zaldi baten modukoa zen», nabarmendu du semeak.

Halaber, jaurtitzeko zuen indarra ere zen Iraragorriren trebetasunetako bat. «Oso gogor jaurtitzen zuen baloia eta nahiko urrutitik ondo egiten zekien gainera», dio Josebak, alboan zituen jokalariek egiten zuten lana ere balioan jartzen.

Familia sentimendua. Zelaitik kanpo aldiz, euskaldunek zuten izaera zuela adierazi dute ezagutu zutenek. «Anaiak bezala ziren. Ordu eta egun asko ematen zituzten batera

eta horrek familia sentimendu itzela garatzea egin zuen jokalarien artean. Azken finean, mundu osotik bidaiatu izanak eta bizitako esperientzia guztiek anaiak bihurtzea egin zuen eta hori zelaian eta hortik kanpo somatzen zen», azpimarratu du Josebak, aitak gero senideak zaintzeko grin hori bere emaztearekin osatu zuen familiara eraman zuela nabarmenduz. «Asko gustatzen zitzaion bere familiarekin egotea eta gu txikiak izanda hil zen arren, oso oroitzapen onak ditugu», dio Josebak hunkituta.

Ondarea bizirik mantenduz.. Bilbon, Argentinan eta baita bere etxean Iraragorrik utzitako ondare guzti hau bizirik mantentzeko, jokalaria bizi eta semeak jaio ziren baserria

eraberritu eta bere omenezko hotel bihurtzea erabaki zuen familiak duela hainbat urte. «Erreforman ahal izan genuen guztia mantentzen saiatu ginen, dituen bostehun urte horien izaera izaten jarrai zezan etxeak. Familiarentzat oso garrantzitsua zen oroitzapen hori bizirik mantentzea», aitortu du Josebak.

Zuhatzun kokatuta dagoen hotel honetan hortaz Iraragorri hobeto ezagutu daiteke, jokalari eta entrenatzaile bezala izandako esperientziak irudikatzen dituzten argazkien bitartez, eta baita Euskadirekin egindako bira hartan bizitakoa. «Benetan berezia da guretzat eta aitak Galdakao eta Athletic maite zuena transmititzeko aukera ere bada», dio semeak familia osoaren izenean. •

Binke! abendua 2023 17
Jose Iraragorri, futbolari historikoa

Euskararen Eguna

ARGAZKIAK: PEIO ZAMALLOA / ARGAZKI GUZTIAK: BINKE.EUS

18 abendua 2023 Binke!
Binke! abendua 2023 19

Hezkuntza eraikuntza nazionalerako

GOTZON BARANDIARAN ARTEAGA

Eneko Anduezak poza agertu du EH Bilduk ez duelako bat egin Hezkuntza Lege berriarekin. Haren hitzetan, horrek frogatzen baitu, EH Bildurentzat hezkuntza eraikuntza nazionalerako tresna bat dela. Noski, estatua duten munduko nazio guztietan bezala. Zertarako da, ba, hezkuntza, PSErentzat? Espainiako eta Frantziako estatuen interesetara makurtuta dauden hezkuntza sistemek, zeinen menpe gauden euskaldunak lortu asmo dutena argia da: bihar etziko herritar frantsez eta espainolak hezitzea. Hezkuntza jendartea eraldatzeko bitartekotzat dugunon helburua beste bat da. Euskal Hezkuntza Sistema Burujabea amesten dugunon helburua beste bat da. Guk, euskal herritarrak hezi nahi ditugu eta horretarako gure ardatzak euskara eta euskarazko kulturgintza dira. Eta horretarako

Kulturminez

murgiltze eredua da eraginkorrena. Pentsamendu kritikoa garatuz bere kabuz pentsatzeko gai izango diren euskal herritarrak hezi gura ditugu. Pentsamendu kritikoa garatzeko hizkuntz-gaitasuna behar da. Norbere kabuz pentsatzeko hizkuntz-gaitasun bat behar da. Gaitasun horiek erdiesteko kultur sorkuntza bitarteko izugarri baliagarria da. Ez dago ez gizarte kohesiorik lortzerik euskaldunon hizkuntza-eskubideak bermatu ezean. Zer egin dezake hezkuntza sistema batek eskubide horiek bermatzeko? Hasteko eta bat ikasleek euskararen eta bere kulturgintzaren historia eta oraina ezagutu behar dute. Elkarbizitza positiboa lortzeko, inklusioa, berdintasuna, demokrazia… euskaldunon hizkuntza eskubideak bermatu behar dira. Ez dago elkarbizitzarik, ez inklusiorik ez berdintasunik ez demokraziarik euskaldunon hizkuntza eskubideak bermatzen ez badira.

Umeen zentzuna, etxean entzuna

ANTTON IRUSTA ZAMALLOA

Ziur nago, binkekide, izenburuko esaera eder hau han-hemen irakurrita duzula.

Edo beste hauek guztiak: umearen

ikasia, etxean ikusia; asko ikusia, asko ikasia; ikusiago, ikasiago; ikusia, ikasia; gutxi ikusi, gutxi ikasi; zer ikusi, ha ikasi.

Umeen jokabidea etxean jasotako hezkuntzatik datorrela adierazteko esaten dugu, hau da, haurraren hezkuntza etxetik datorrela nabarmentzeko. Ez al da horrela?

Ondo gogoan daukat etxean sarritan entzuten zirela horrelako esaerak.

Gure aitak beti esaten zigun benetako pertsona izateko ona eta arteza izan behar zela. Eta ondoren istorio hau kontatzen zuen:

«Behin, matematikari handi eta jakintsu bati

Autu-mautuan

gizakiaren balioaz galdetu zioten, eta honek erantzun zuen:

- Etika badu, hau da, pertsona ona eta duina bada, bere buruarekiko eta besteenganako errespetua sentitzen badu, orduan bere balioa 1en berdina da. Gainera, argia bada, gehi iezaiozu zero bat eta bere balioa 10en berdina izango da.

Aberatsa bada, igo iezaiozu beste zero bat eta bere balioa 100en berdina izango da.Horregatik guztiarengatik, gainera, itxura ederreko pertsona bada, beste zero bat gehituko zaio, eta balioa 1000koa izango da. Baina pertsona onari eta duinari dagokion 1a galtzen badu, balio guztia galduko du, zeroak bakarrik geratuko baitzaizkio.

Oso erraza. Balio etikorik eta printzipio sendorik gabe, ezer bali ez duten pertsonak geratzen dira». Badakizu, irakurle. Izan ona eta izan arteza.

20 abendua 2023 Binke!

Etorkizunerako profesionalak eratzen: Andra Mari LHII

Gaurko enpresan, prestakuntza egokia funtsezkoa da arrakasta lortzeko. Prestakuntzaren bihotzean Andra Mari dago, biharko profesionalak bultzatzeko gunea.

Andra Mariren ezaugarrietako bat prestakuntza dualarekin duen konpromisoa da, teoria eta praktika lan-ingurune erreal batean uztartuz. Eredu honek ezagutza teoriko sendoak eskuratzeko eta mundu errealean aplikatzeko aukera ematen die ikasleei. Esperientzia praktikoa hasieratik integratzean, lan-munduaren erronkei aurre egiteko profesional trebeak eta prestuak prestatzen ari dira.

Eskaintzen dituzten espezialitateek funtsezko enpresadiziplina ugari biltzen dituzte. Telekomunikazioak eta Informatika, Administrazioa eta Kudeaketa, Instalazioa eta Mantentzea eta Zibersegurtasunatik, Zereginen

Ikaskuntzarako Gelaraino, ikasleei hainbat rol eta erantzukizunetarako prestakuntza integrala emateko konpromisoa dute.

Lanbideren enplegurako prestakuntzako zentro laguntzailea da, prestakuntza ematen dute pertsonei lanjarduera jakin bat garatzeko beharrezkoak diren gaitasunak egiaztatzeko, hala nola: eraikin eta etxebizitzetako instalatzaile elektrikaria, igogailuen eta jasotze-ekipoen instalatzailea eta

Gainera, haratago joan nahi dute, eta gaitasun digitalak eguneratzeko kezkak dituzten pertsonentzat prestakuntza bat eskaintzen dute. 55 urtetik gorakoentzako prestakuntza espezializatu honetan, tresna digitalak erabiltzeko funtsezko gaitasunen bitartez gidatuko dituzte, hala nola, tresna mugikorrak. Aplikazioetan konfiantzaz nabigatzen ikasiko dute, eta funtzionalitate erabilgarrienak aztertuko dituzte. Oztopo teknologikoak apurtzeko garaia da, unibertso konektatu eta zirraragarri bati ateak irekiko dizkioten trebetasun digitalak eskuratzeko.

Binke! abendua 2023 21
Andra Mari LHII PUBLIERREPORTAJEA

Herrikideak saritu dabez Rockein jaialdian

Azaroaren 18an Rockein jaialdiaren finala antolatu zan Basauriko Social Antzokian eta hitzorduan hamaikagarren edizioko sariak banatu ebezan. Aingeru Guerrero usansolotarraren Sweet Rage taldeak irabazi eban tokiko talderik onenaren saria eta euskarazko artistarik onena ordea, Andoni Alonso galdakoztarraren Islabat banda izendatu eben.

Aizian itxiko dau Olazabalagak

Josemi Olazabalaga sukaldari galdakoztarrak Bilboko

Aizian jatetxea urte amaieran itxiko dauala iragarri dau, jabeen erabaki baten ondorioz.

Bustinzaren jaiotza ikusgai dago

Txomin Bustinzak urte askotan osatutako Gabonetako jaiotza ikusgai dago, urtarrilarren 5era bitarte. Bere etxeko tailerrean dau erakusgai, Zabalea kalearen 69. zenbakian.

22 abendua 2023 Binke!
ROCKEIN
GALDAKAOKO UDALA AIZIAN JATETXEA

Sarrionaindia,

Andra Marin hizlari

Euskararen Egunean hainbat ekintza antolatu ebazan Andra Mari Lanbide Heziketak eta besteak beste, Joseba Sarrionaindiak solasaldia eskaini eban.

Nazioarteko ikasleekaz trukea

Elexalde institutuko ikasleek Erasmus+ programan parte hartzen dabe eta honen baitan beste herrialde batzuetako ikasleekaz alkar trukeak egiten dabez. Poloniako, Alemaniako eta Italiako hogei ikasle Galdakaon izan ziran.

Libe Goitia, Lauaxeta Saria

Libe Goitia galdakoztarrak irabazi dau aurtengo Poesiako

Lauaxeta Saria, 33 urte beherakoen kategorian. Bizkaiko

Foru Aldundiaren ordezkarien eskutik jaso eban saria.

48 milioi euroko aurrekontua

Hurrengo urteko aurrekontua aurkeztu eban Udal

Gobernuak, 48.744.464 eurokoa hain zuzen, aurtengoa baino %4,91 handiagoa. Informazio gehiago: BINKE.EUS.

Binke! abendua 2023 23 BINKE
GALDAKAOKO EH BILDU GALDAKAOKO UDALA BIZKAIKO FORU ALDUNDIA BINKE

Menak UH utzi dau

Hamabi urtez Usansolo Herria plataformaren segregazio prozesuaren bozeramailea izan ostean, ez dau taldean jarraituko Monika Menak. Prozesua amaitzear dagoala hartu dau erabakia.

Urreta Taekwondo, sasoian

Azaroaren 11n antolatu zan Avileseko Irekiaren bosgarren edizioa eta dozenaka kirolari batu ziran hitzorduan. Besteak beste, Urreta Taekwondo Talde galdakoztarreko hainbat kidek parte hartu eban eta bost domina lortu ebezan.

Sheila Melcon aditua, Aperribain

Sheila Melcon psikologoak hitzaldia eskaini eban azaroaren 23an Aperribaiko Auzokideen Elkartearen egoitzan. Adituak indarkeria matxistaren inguruan hitz egin eban hamar parte-hartzaile ingururen aurrean.

Bilketa solidarioa martxan

Mugitzeko zailtasunak edo mendekotasuna duten pertsonei behar dabezen baliabideak errazteko helburuz Laguntza Teknikoen Bankuak egiten dauan material bilketagaz bat egin dau Galdakaoko Udalak.

24 abendua 2023 Binke!
APERRIBAIKO AUZOKIDEEN ELKARTEA BINKE
SUNRISE MEDICAL URRETA TAEKWONDO TALDEA

I

Miss Usansolo, hirugarren

Deiene Villanueva Usansoloko hautagaia hirugarren izan zan Miss Grand Euskadi lehiaketan eta Paula Contatore Galdakaoko hautagaiak ere parte hartu eban finalean.

Oier Ibarretxeri harrera

Oier Ibarretxe galdakoztarrak Europako Boxeo Txapelketa irabazi eban

Montenegron duela aste batzuk eta lorpen honengatik harrera egin eutsien Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkariek. Informazio gehiago: BINKE.EUS.

Sofia Conde, urrezko domina

Azaroaren 19an Euskal Herriko Distantzia Luzeko Igeriketa Txapelketa antolatu zan Urreta kiroldegian. Hitzorduan Sofia Condek urrezko domina lortu eban.

Chamizoren lan barria, kalean

Gaizka Chamizo artista galdakoztarrak 'Begiak' liburua argitaratu berri dau ZTK argitaletxeagaz. 2020an idatzi eban ipuina Miguel Gren ilustratzaileak hala eskatuta.

Binke! abendua 2023 25
MISS GRAND EUSKADI GALDAKAO IGERIKETA TALDEA GAIZKA CHAMIZO BIZKAIKO FORU ALDUNDIA

Binke.eus

Urte luzez San Juan bezpera

galdakoztarreko ikur bilakatu zen Bekeako Maria Goikuria zendu zen abenduaren 5ean, 93 urterekin.

BarrualdeGaldakaoko ESIak Usansoloko eguneko ospitaleko paziente onkologikoentzako aplikazio interaktiboa garatu du.

Torrezabal

Kultur Etxeko prezio publikoak igotzea adostu zuen Galdakaoko udalbatzak azaroko osoko bilkuran.

Gure herrietako aktualitatea:

Binke TV

Ibaizabal ibaia berbideratu eta uholdeak saihesteko obrak amaitu dira.

abendua

Binke!

Paperetik harago, hauek dira Binkeren webgunean irakurrienak!

Urreta Taekwondo Taldeko Esther Pomarrek zilarrezko domina lortu zuen azaroaren 25ean lehiatu zen Miranda de Ebroko Irekian.

Azaroaroko osoko bilkuran Usansoloko segregazioa izan zen eztabaidagai nagusi eta haserrea eragin zuen EH BIldu eta EAJ-PNVren artean.

Gabonetako futbol txapelketa antolatuko du aurten ere Gazte Berpiztu taldeak Galdakaon. Elexalden izango da abenduaren 28an.

EAJ-PNVk Galdakaoko Udal Gobernuak adostutako Torrezabal Kultur Etxeko prezio igoera kritikatu du, «derrigorrezkoa ez dela» adieraziz.

Hauek dira grabatu eta argitaratutako azken hiru bideoak Binke telebistan!

Basurde bi agertu ziren ekainaren lehen egunetan Galdakaoko kaleetan.

Galdakoztarrei galdetu diegu Elexaldeko igerilekuetako nobedadearen inguruan.

26
2023

Leidu Irakurketa

Taldearen txokoa

Juana Elkar, 2023

Jon Artano Izeta

Abenduko eguna, argitu orduko iluna» halaxe dio atsotitzak. Egun aproposak esku artean liburu bat hartzeko. Kalearen iluntasuna, etxeko epela eta gogoa, besterik ez dugu behar.

Jon Artano Izeta kazetariaren 'Juana' liburua proposatzen dizuegu abendurako. Artanok liburuaren aurkezpenean esandakoak irakurtzeko gogoa piztu zigun: nor zen Juana Perea Plata? Zer harreman zeukan Euskal Herriarekin?

Juana Perea Plata euskal jatorriko kolonbiarraren istorioa/historia ezagutu zuen Hego Amerikan EITBrentzat korrespontsal lanetan zebilenean. Tene Mujika bekari esker ikertu ahal izan du Atanok Juanaren eta bere familia euskaldunaren bizitza.

Gerra garaian Kolonbiara ihes egindako euskaldun familia bateko ondorengoa da Juana. Bere bizitzaren zertzeladak agertzen zaizkigu liburuan, familia kideei zein Juana ezagutu zuen jendeari egindako elkarrizketen bidez. Emakume borrokalaria eta alaia, kementsua eta bizizalea, zen Perea. Apur bat egoskorra ere bazen.1936an hasten den bidaia, 2020an amaituko da, Juana hiltzen dutenean. Nobela betan egitura duen liburu honek gure historia ere baden ataltxo bat ezagutzen lagunduko digu.

Aprobetxatu iluntasuna eta piztu irakurketaren argia!

Proiektu honetarako lanean:

Argitaratzailea: Aitu elkartea.

Koordinatzailea: Jon Gomez Garai.

Erredakzioa: Irati Alonso eta Beñat Armentia.

Irudia eta sareak: Naiara Perez de Villarreal.

Batzorde Orokorra: Gaizka Uriarte, Ixone Muñiz, Leire Zamalloa, Ainara G. Goitiandia, Beñat Armentia eta Iñigo Larrea.

Ilustratzaileak: Irrimarra.

Inprenta: Comeco Gráfico.

Banaketa: Mediapost eta Correos.

Hilero banatutako ale kopurua: 14.000.

Lege Gordailua: BI-41-2016

ISSN: 2444-9385

Proiektu hau posible egiten dute:

Ohiko kolaboratzaileak: Manu Etxebarria, Edu Madina, Aitzol Altuna, Estibaliz Apellaniz, Joanes Urkixo, Yayone Altuna, Irati Bediaga, Julen Gabiria, Gotzon Barandiaran, Antton Irusta, Nerea Urgoiti, Josi Basterretxea, Xabier Valencia, Nagore Ferreira Zamalloa, Edu Olea eta Bego Martinez.

Elkarte laguntzaileak: Ganguren Mendi Taldea, Burtotza Mendi Taldea, Andra Mari Dantza Taldea, Galdakao Gogora, Etxerat, Usansolon Euskaraz, Euskaraldia eta Bagabiz euskara elkartea. Argazkilari kolaboratzaileak: Jabi Rojo, Gotzon Almaraz , Julio Legarretaetxebarria eta Peio Zamalloa. Webguneko laguntza: Aitor Espinosa eta Naiara Perez de Villarreal.

Binke aldizkariak ez du bere gain hartzen aldizkarian adierazitako iritzi edota esanen erantzunkizunik.

Harremana: 680 74 32 11 info@binke.eus www.binke.eus

Binke! abendua 2023 27

Gabonak

Abenduak 22, barikua

Galdakao

17:30 San Tomas txiki Santi Brouard enparantzan

Abenduak 23, zapatua

Gorosibai

11:00 Kalejira Gorosibaitik Olentzerorekin Gabon-kantak abesten, Ludotekatik abiatuta. Bisita adinekoen egoitzara. Eta kalejira amaitzean gozokiak eta merendola banatzea

Galdakao

17:00 Olentzero eta Mari Domingiren teatroa

Torrezabal Kultur Etxean

Sarrerak: doan, edukiera bete arte Patakon Kultur Elkarteak antolatuta

19:30 Gabonetako bertso-jaialdia.

Torrezabal Kultur Etxean

Sarrera: 4,5-6€.

Aperribai

12:00 Olentzero eta Mari Domingiren bisita Sarrikue egoitzara. Kalez kalea Aperribai auzoan zehar Olentzerok eta Mari Domingik gutunak jasoko dituzte. Jokoak eta ekintzak Aperribaiko pilotalekuan Aperribai, Olabarrieta eta Txistulandako auzo elkarteak antolatuta

Abenduak 24, domeka

Galdakao

16:00 Olentzero eta Mari Domingiri harrera Musika Eskolako txistulariekin. Kurtzeko plazan (euria eginez gero, Gandasegiko arkupeetan) Mari Domingi eta Olentzerorekin argazkia egiteko aukera Jarraian, kalejira Lamiarekin.

19:00 Amaiera ekitaldia, Olentzero eta Mari Domingiri abestuz. Olentzerok eta Mari Domingik Gabonetako subila ipiniko dute. Patakon Kultur Elkarteak antolatuta, Andra Mari DantzaTaldea eta txistulariekin.

Usansolo

12:00 Olentzerori eta Mari Domingiri ongi etorria, Usgaldu taldeko erraldoiekin eta gaiteroekin Meatzetan

12:30 Olentzerok eta Mari Domingik opariak eta salda beroa banatuko dituzte Unkina plazan

13:45 Kalejira erraldoi eta gaiteroekin

Usansoloko Apario Euskara taldeak antolatuta

Abenduak 26, martitzena Galdakao

12:00-14:00 eta 16:30-20:30 Txu-txu trena, Gu Dendari elkarteak antolatuta, Kurtzeko plazatik

Abenduak 27, eguaztena

Galdakao

12:00-14:00 Txu-txu trena, Gu Dendari elkarteak antolatuta

Kurtzeko plazatik

Usansolo

16:30-20:30 Txu-txu trena, Gu Dendari elkarteak antolatuta

Oletxe kaletik

Abenduak 27-30 Galdakao

Gabonetako Haur Parkea

Elexaldeko kiroldegian

Sarrerak: 3€

Abenduak 28, eguena Galdakao

19:30 Etxeko plaza herriko musika taldeen kontzertua

Torrezabal Kultur Etxean

Sarrerak: doan, edukiera bete arte

17:30-20:00 Beldurrezko pasabideak Plazakoetxeko topagunean

Sarrerak: doan, edukiera bete arte

Abenduak 29, eguena Galdakao

19:30 Etxeko plaza herriko musika taldeen kontzertua

Torrezabal Kultur Etxean

Sarrerak: doan, edukiera bete arte

18:00-21:00 Beldurrezko pasabideak

Plazakoetxeko topagunean

28 abendua 2023
Binke!

Abenduak 30, zapatua Galdakao

17:00 Mag Lari teatroa

Torrezabal Kultur Etxean Sarrera: 6-10€.

Urtarrilak 2, martitzena

10:30-13:30 Eskulanak topagune guztietan

Izen ematea eta informazioa: 688 88 32 89

Urtarrilak 3, eguaztena

12:00-15:00 GabonZaharra 2.0, sukaldatu eta bazkaldu topagune guztietan

Izen ematea eta informazioa: 688 88 32 89

Urtarrilak 4, eguena

10:30-13:30 Irteera yumpyard-era topagune guztietan

Izen ematea eta informazioa: 688 88 32 89

Urtarrilak 5, eguena Galdakao

18:00 Errege Magoen kabalgata, Kurtzeko plazatik Bengoetxeko elizara, Argizai Eskaut Taldeak antolatuta

Usansolo

19:00 Errege Magoen kabalgata Usansoloko tren geltokitik Ander Deuna elizara Gazteberri Kultur Elkarteak antolatuta

auzunea, z/g · Tfno: 688

48340 AMOREBIETA-ETXANO (Bizkaia) e-mail: maranburu@fpzornotza.com • www.fpzornotza.com

gizarte-erakundeetan, MF1016, MF1017, MF1018, MF1019

Binke! abendua 2023 29
Urritxe
300
730
DOHAINIK LANDUNEI ETA LANGABEEI ZUZENDUTAKO IKASTAROAK IKASTAROA ORDUAK GIZARTE ETA KULTUR ZERBITZUAK (praktikak enpresan) SSCS0208
ematea
370 FABRIKAZIO
UF1626 Karbono-altzairuzko TIG soldadura 90 UF1627 Altzairu herdoilgaitzezkoTIG soldadura 90 UF1624
xafla eta profilez estalitako elektrodoekin eta oinarrizko elektrodoekin 90 INSTALAZIOA ETA MANTENIMENDUA (praktikak enpresan) IMAQ0108 Ekipo industrialaren mantentze lanak eta muntaketa mekanikoa, MF0116, MF0117 510 Aurreinskripzioa zabalik (ikastetxean eta/edo telefonoz) 688 665 300 Lanbideren onarpenaren zain OHARRA: Taldeak sortu ahala, hasiko dira ikastaroak Gazte Enpleguaren gainek ondo Social Europeo HASIERA: ABENDUA – URTARRILA
665
· 946
251
Mendekotasuna duten pertsonei laguntza soziosanitarioa
MEKANIKOA
Soldadura karbono-altzairuzko
30

Maialen Lujanbio

Nerea Ibarzabal

Jone Uria

Xabat Galletebeitia

Unai Iturriaga

Sustrai Colina

Gai-jartzailea: Arkaitz Estiballes

Bertso-jaialdia

Galdakao

Abenduaren 23an, 19:30etan, Torrezabal kultur etxean

Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.