
«Pilota87. zenbakia • 2023ko azaroa AMAIA ALDAI ADISKIDEKO ENTRENATZAILE BERRIA
«Pilota87. zenbakia • 2023ko azaroa AMAIA ALDAI ADISKIDEKO ENTRENATZAILE BERRIA
TESTUA: JON GOMEZ GARAI
ARGAZKIAK: GOTZON ALMARAZ
Esku-pilotaria, 2018ko lau eta erdiko txapelketako irabazle promozio mailan, 2021eko lau eta erdiko txapelduna elite mailan, 2023ko Hiru Hiriburuak txapelketako txapeldun izan berri... baina ikasturte honetan beste meritu bat gehitu ahal izango du bere palmaresean Amaia Aldai pilotari ezagunak: Adiskide pilota elkarteko entrenatzaile berria da. Gainera, jaiotzez galdakoztarra dela eta oraindik gure herriarekin lotura estua duela ere jakin dugu. Emakumeen esku-pilota iraultzen ari den kirolaria hobeto ezagutzeko geratu gara berarekin Kurtzea frontoian.
Adiskide esku-pilota elkarteko entrenatzaile berria zara. Lehenengo baloraziorik egiteko moduan zaude? Oso gustora hasi naz bertako umeak entrenatzen, euren bitartez asko ikasteko aukera izan dodalako hasieratik. Alde batetik, esku-pilota bizitzeko dagozan modu ezbardinak erakutsi deustiez eta beste alde batetik, umeak zelako ilusiño eta gogoakaz etorten diran entrenatzera asko harritu ninduan. Egunero dagoz gauza barriak ikasteko prest eta daukien konpromisoa oso pozgarria da entrenatzaile batentzako.
Zenbat gaztetxo entrenatzen dituzu astero? Astero maila ezbardineko haurrak entrenatzen dodaz; benjaminak, alebinak, haurren talde bi desbardin eta kadete-jubenilak dagoz. Maila asko dira eta 50 ume inguruk osatzen dabe Adiskide pilota alkartea.
Orduak sartuko dituzu ba Galdakaon! Bai! (barreka) Asteko ia arrasti guztiak Galdakaon egiten dodaz. Eta egunera
hiruzpalau ordu egiten dodaz frontoian sartuta!
Hala ere, Galdakaon ordu asko egiten dituzu, baina ez Adiskidegatik bakarrik, ezta? Holan da, bai! (irribarretsu) Familia be badaukat Galdakon, bai amaren partetik, baita aitaren partetik be. Ganera ahal dodan guztietan etorten naz amama eta aititeri bisita egitera, berton bizi diralako... Eta orain, Adiskideko entrenatzailea nazenez, aukera gehiago daukat eurenera etorteko!
Jatorri galdakoztarra duzula ere esan daiteke beraz! Non egin zenituen hemen lehenengo urteak? Galdakoztarra naz jaiotzez, eta nire lehenengo bizilekua Bengoetxen egoan. Nire ahiztea Gandasegin hasi zan ikasten, baina neu —zailtasun batzuengatik— beranduago hasi nintzan eskolan, beste herri batean. Ganera, gurasoen lana zala-ta denbora asko emon dot amama eta aititen etxean, eta bertoko parkeetan eta frontoian denbora asko emon izan dot horren ondorioz.
Eta pilotari galdakoztarrekin izan duzu harremanik aurretik? Egia esan, pilotan sartu nintzanean ez neban mundu honetako inor ezagutzen baina denbora aurrera joan ahala pertsona eta pilotari ezbardinak ezagutu izan dodaz, besteak beste, Gaizka Karregal eta Jon Legorburu afizionatuen mailakoak. Azken finean, sarri egokitu jaku euren aurretik jokatzea... eta euren jarrera gugaz oso irekia izan da beti, errespetuzkoa, horregaitik eurekaz tarteka izan dodan harremana oso ona izan da.
Nola ikusten duzu esku-pilota galdakoztarraren panorama? Bertoko egoerea oso harro sentitzeko modukoa dala uste dot. Pilotari bizkaitar gitxi egoten dira enpresa
Amaia
Aldai Gonçalves 2000, Galdakao
Lehen Hezkuntzako irakasleikasketak egin ditu Begoñako
Andra Mari Irakasleen
Unibertsitatean Amaia Aldaik, Galdakaon jaiotako dimoztarrak. Oraindik ikasten ari bada ere, dagoeneko ikastetxe batean dabil praktikak egiten. Biharko egunean akaso izango da irakasle bikaina izateagatik ezagun. Baina, gaur gaurkoz, esku-pilotan egiten ari den ibilbide oparoagatik da ospetsua
Amaia Aldai, Adiskide Pilota Elkarteko entrenatzaile berria.
profesionaletan aldi berean, eta bertoko batzuek lortu izan dabe goi-mailara heltzea. Beraz, klubean eta herrian egiten dan lana haurrentzako benetan aberasgarria dala esango neuke. Herritik edo klubetik igaro diran horrenbeste pilotari izatea gaur egungo umeentzako motibazio be bada, erreferenteak dagozalako herrian bertan. Horregaitik Galdakoko esku-pilota salbu dagoala esatera ausartuko nintzake.
Pilotari emakume ezagunik ez du utzi Galdakaoko harrobiak, bai ordea Usansolokoak. Ezagutzen al duzu Patri Espinar usansolotarra? Bai, Patri Espinar ikusteko eta beragaz egoteko aukerea izan dot. Oso kirolari aparta dala entzunda neukon baina ezagutzerakoan eta pilotan ikusterakoan harritu ninduan benetan. Bere kabuz lan egin dauan arren, lortu dauana lortzeko berezko gaitasuna daukala uste dot.
Galdakaok emakume pilotariak izateko «amu» erakargarria izan zaitezke zu. Lagungarria izan leikela uste dot, bai, emakumeok sarri kirol batean lehenengoz hasteko sasoian bildurra sentitzeko joerea izaten dogulako.
Zuri gertatu zitzaizun antzekorik? Pilotan hasteko erabakia hartu nebanean horren falta igarri neban bai, emakume erreferenterik ez neukanaz konturatu nintzan... eta emakumea izateagaitik esku-pilotan bizi behar izan nebazan egoera batzuei aurre egiteko zailtasunak izan nebazan. Gaur egun emakume erreferente asko dagoala esan leike eta horrek, zelan ez, emakume edo neska gehiago erakarri leikez.
Ba al dago neskarik Adiskideren eskolartekoetan?
Bai, haurren mailan Amaiur daukagu. Oso pilotari ona da eta taldean oso ondo integratuta dago. Horrek poztasun
Atzetik etorriko diran neskei nik izan ez nebazan aukerak zabaltzea da nire erronkarik nagusiena
berezi bat emoten deusta! Halanda be, lau edo bost neska be hurbiltzen jakuz frontoira, pilota probatzen dagozanak baina oraindino ez dagozanak klubean sartuta. Gauza oso positiboa da eurein kabuz probatzera animatu izana!
Zelan hartzen dute mutikoek emakume bat entrenatzaile izatea? Errespetuagaz tratatu naute lehenengo egunetik, badakie nik esandakoa egin behar dabela eta hasiera batean jarritako arauak betetzen dabez. Ez dot uste emakumea ala gizona nazen pentsatzen dabenik, eurek kirolaz gozatu eta ikasi gura dabe, besterik ez! Zuzendaritzaren eta nire partetik euren helburuak lortzeko jarri doguzan neurriak eraginkorrak dirala uste dot, eta ez dabe denborarik inbertitzen ni neska ala mutila nazen pentsatzen.
Baina badakite nor den Amaia Aldai? Hasi nintzanean, akaso, ez eben jakingo nor nintzan. Baina gaur egun klubeko haur guztiek badakie nor nazen... Lortu dodazan txapelketak be ezagutzen dabez. Entrenamenduko lehenengo egunean haur batzuek ilusioa eta emozioa transmitidu eustien, beraien entrenatzailea izango nintzala jakin ebenean.
Azaroaren 25ean emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna da, eta zuk ere aurreko erantzun batean esan duzu «zailtasunak» izan zenituela emakume izateagatik. Kirolean somatzen al duzu zuen aurkako indarkeriarik? Somatu, ikusi eta entzun egiten da kirolean emakumeen aurka dagoan indarkeria, pixkanaka aldatzen badoa be. Eta ez bakarrik kirolarietan, epaile emakumeek sufritu behar dabena askoz handiagoa be bada. Danetik entzun behar izan dot nik be, eta jaso behar doguzan komentario guztiak ez dagoz gure kiroleko jardunagaz lotuta, beti etxeko lanakaz, sukaldeagaz eta antzekoakaz lotzen gaitue.
Zelan jarraitu zenuen Espainiako futbol selekzioaren eta Luis Rubialesen artekoa? Lotsaz jarraitu neban. Futbolari ohia naz eta futbola ikustea asko gustatzen jat ganera. Egoera lotsagarria iruditu jatan, ez Jenni Hermosoren aurkako errespetu faltagaitik bakarrik, talde guztiari sortu eutson egoera guztiagaitik be. Munduko txapeldun izatea lortu ostean, hedabideetan garrantzia gehiago emoten jakon gertatutakoari, eurein lorpenari baino. Horrek pena handia sortzen deusta. Ganera selekziñoko lan-taldetik izan eben jarrera ez jatan bape gustatu. Guk, zorionez, ez doguz sekula holakoak bizi izan pilotan.
Gai goxoagoak gurera ekarrita. Kontziente zara emakume askorentzako eredu zarena? Batzutan ez banaz be, bai, kontziente naz. Hainbat neskatilen eredu gara eta pixkanaka konturatzen gabilz ez bakarrik neskena, hainbat ume mutilen eredu be bihurtzen gabiltzala. Sekula ez neban pentsauko norbaiten eredu izango nintzanik. Horregaitik nire kantxako jarrera guztiz aldatu behar izan neban eta beraien eredu izateko ahaleginak egin.
Harro egotekoa bada ba! Duda barik, harrotasuna sentitzen dot haurrak hurbiltzen jatazanean, pilota bat, kamiseta bat edo ni bezalakoa izan gura dabela esaten deustienean... Euren aurpegian ilusioa ikusteak ni be emozionetan nau. Horregaitik eurekaz beti jarrera ona izaten saiatzen naz. Neu be pilotan zeozer naz beraiei esker.
Noizko emakume profesionalak pilotan? Auskalo inoz lortuko dogun... Badakigu egoera zaila dana, baina lanean gagoz, gure maila hobetzeko eta zale gehiago erakartzeko, zale gabe oso zaila dalako emakumeak be profesional izatera heltzea.
Bide horretan lan handia egiten ari da Iker Amarika, Galdakaotik asko dabilen larrabetzuarra. Zer da Iker zuretzat? Ikerrengaitik ez balitz nik ez neuke lortu dodan ezer lortuko. Berak lortu eban barriz be neskak zuriz frontoietan ibiltea eta agian lan erreza emoten badau be, emakume horreik frontoian mantentzea eta emakume kopurua handitzea gatxa da. Hori bakarrik ez, gugaz daukan jarrera be oso ona da. Iker gure ekarpenak entzuteko prest dago beti eta ni sikieran oso eskertuta nago berak egiten dauan lanagaz. Bera barik ez litzake posible izango. Txapelketa bat bukatzen dogun bakotxean WhatsAppetik idazten deutsat, egindako lana eskertzeko.
Zelan prestatzen dituzu Master Cupeko txapelketak? Beti ilusio askogaz eta helburu beragaz, txapela lortzea. Horretarako lan asko egin behar da bai fisikoa eta bai psikologikoa be. Ez da erreza izaten goi-mailan bi aspektu horreik barik mantentzea. Entrenamenduak oso garrantzitsuak izaten dira, eta zorionez talde oso ona daukagu hauek egin ahal izateko.
Orain arte jokatutako txapelketaren bat aukeratu beharko bazenu, zein aukeratuko zenuke? Dudak daukadaz... 2018ko lau eta erdiko promozio mailako txapela edo aurtengo hiru hiriburuetako txapela. Lehenengo txapela eskuratu ezean akaso gaur ez nintzake pilotan ibiliko eta futbolean jarraituko neuke. Baina bigarrena be berezia izan da, orain gutxikoa... Bizkaia Frontoia beteta ikusteak sortu eustazan emozioak azaldu ezinak diralako. Benetan pilotaria nintzala sentitu neban eta jendeak baloratzen gaituala.
Eta zein duzu erronka nagusi? Nire erronka nagusiena ez da txapel bat lortzea, atzetik etorriko diran neskei nik izan ez nebazan aukerak zabaltzea baizik. •
Asteko egun gogokoa? Zapatua.
Herriko txoko gustukoa? Plazako frontoia.
Liburua ala tablet-a? Tableta.
Pelikula bat? Intocable.
Ez duzu onartzen… Gezurra.
Zoriontsu egiten zaitu… Lagunek.
Plater bat? Lasagna.
Deskribatzen zaituen berba? Alaia.
Herrian zer kenduko zenuke? Ezer ez.
Eta zer berria jarri? Patxadazko igerilekua.
Euskarazko berbarik politena? Pinpilinpauxa.
Zure ametsetako bidaia? Maldivetara.
Berba egin ala entzun? Berba egin.
Zure mesanotxean ezin da falta… Ura.
Abesti bat? Azken geltokia, Autobus Magikoa taldearena.
Errealitatetik hurbilegi dauden albiste faltsuak
«Eskuin espainiarraren kale borroka haur kapritxosoen kasketa gogorarazten dit»
MIKEL HANEGONGODIRA
Gerra korrespontsala
Udalak euskal zuzentzaile neuronala herriko alderdi politikoen eskura jarri duela, publikatzen dituzten prensa oharrak euskara egokian bidal ditzaten?
Duatloian edo triatloian postureoan dabiltzanek sei hilabete dituzte orain, erlaxatu eta tripa sartu gabe kirol hau praktikatzen jarraitzeko. Uda denboraldiaren atarian itzuliko dira berriz gorputz perfektuak.
— Inoiz ez dozu ni modukorik aurkituko.
— Albiste on bat, behingoz.
Galdakaoko ereduari jarraituz baina autobus fidagarriago bat erabiliz, Usansolo Herria plataformak auzo ezberdinak batuko dituen garraio bat martxan jarri nahi du. BUSansolo izena izango lukeen autobus zerbitzu honek Bekea, Labea, Arteta eta Gorosibi batuko lituzke minutu gutxitan.
Hilabeteak daramatzate Bilbotik pintxazora sartuz edota Azkarri auzoaren parean, autopistan, obretako hesiak jarrita. Aranzadik jakinarazi duenez, hainbeste hilabetetan zehar hesiak hor egotearen arrazoia egiten ari diren indusketa lanetan dago, «zoritxarreku» aurkikuntzaren esperantzan.
BINKEren erredakzioak jakin ahal izan duenagatik, Galdakaoko Udalak 100 Bonodenda erosi ditu, Obramaten materiala erosi eta herrian egin dituzten «txapuzatxoak» konpontzeko era merkeago baten.
Hilabete honetako sarituak Urriko saridunak
Igor Aburto Cortés
Iñigo De Miguel Landabaso
Elexaldeko Basoa tabernan bina jatordu irabazi dituzte. On egin!
Imanol Etxebarria eta Emilio Mardaras Eguzkiñe Gezuraga zinegotziarekin eta Pako Revueltas zuzendariarekin, ‘Obsoletus’ antzezlana ikusi aurretik.
Eman zure babesa urteko 36 € ordainduta
Oraindik Binkekide ez bazara, eta neurri honetako lehenengo komunikabide euskalduna babestu eta sustatu gura badozu, hauek dozuz horretarako bideak:
1. Bete beheko formulario hau, eskaneatu edo atera argazki bat eta bidali e-postaz: info@binke.eus
2. Bete formularioa, moztu, eta utzi gutunazal baten, Binke izenarekin Torrezabal Kultur Etxeko atezainaren leihatilan.
IZEN-ABIZENAK: HELBIDEA: NORTASUN AGIRIA:
KONTU KORRONTEA:
3. Eskaneatu zure mugikorraren QR irakurgailuarekin beheko kodea eta bete formularioa!
TESTUA ETA ARGAZKIA: IRATI ALONSO GARCÍA
AEK 1976an hasi zen Galdakaon euskara eskolak eskaintzen.
Hasieran etxeetan egiten zuen eta 1985etik gaur egun arte Barandiaran kaleko lokalean egiten du. Irailean hau hobetzeko lanak hasi ziuzten eta hauen egoeraren inguruan hitz egin du BINKEk Galdakaoko AEK-ko arduradunekin.
AEK 1976an hasi zen Urretako eskoletan euskara eskolak ematen. Beranduago, 1982an, Plazakoetxeko txaletetara joan ziren eta handik urte batzuetara lekuz aldatu behar izan zuten bertan sortu berri zegoen udal euskaltegia ezarri zedin. Aldaketa hau 1985ean izan zen, eta ordutik hona Barandiaran 8 kaleko lokalean eskaintzen dituzte eskolak.
Udal lokala izanik, hainbat konponketa egin dituzte urte hauetan zehar, besteak beste, komuneko baldosak, leihoak, eta lurra aldatu, pintatu… AEK-k ere beste hainbat egin izan ditu bere kabuz, hala nola, elektrizitate azpiegitura aldatu, eta alarma sistema ezarri.
Lokalak ordea eraberritzeko beharra zuen eta egiteko honetarako obrak hasi zituzten irailean. Lau hilabeteko obra izatea aurreikusi dute arduradunek, hortaz, urte berriarekin batera bere lokalera bueltatzea espero dute Galdakaoko AEKko zuzendaritzatik.
Behin-behineko lokala. Obrek irauten duten bitartean behin-behineko lokal bat alokatu du AEK-k Zubiaurretarren 7 kalean. «Hainbat aukera aztertu ondoren, horra joatea ebatzi genuen. Betiko euskaltegitik oso hurbil dago eta horrek asko errazten digu denetarako», azaldu dio BINKEri euskaltegiaren zuzendari eta irakasle den Janire Egañak.
«Egia da lan handia ekarri digula batetik bestera ibiltzeak, tarteko lokala bilatzeak eta lokal hori txukundu, ondo garbitu eta pintatze lanak egin behar izateak. Dena dela, pozik gaude, emaitza onak ekarri ditu egindako lanak», nabarmendu du.
Usansolon ere. Guztira zazpi talde osatu dituzte aurten. Goizez hiru talde dituzte B1, B2 eta C1 mailetan eta arratsaldez aldiz lau A2, B1, B2 eta C1 mailetan. Gainera, hainbat ikasle dituzte autoikaskuntzan murgilduta.
Bestalde, Usansolon B1-eko talde bat osatu dute aurten eta bigarren talde bat ia sortzeke dago C1 mailan. «Pozik gaude Usansolon eskolak ematearekin. Urteak eman ditugu bertan lanean sortu nahian, eta aurten aukera ireki da», adierazi du Egaña irakasleak.
Ikasle kopuruari dagokionez, aurreko urtearen antzeko datuekin dabiltza. Abendutik aurrera ikasle gehiago etorriko direla uste dute, «urteroko joera horixe izan baita». «Dena dela, ikasle kopurua garrantzitsua den arren, guretzako benetako erronka euskara zabaltzea, maitatzea eta erabileran eragitea da», azpimarratu du.
Emakumeak nagusi. Gizon eta emakume kopuru antzekoa ari dira euskara ikasten Galdakaoko AEK-ren euskaltegian, emakumea nagusi izaten jarraitzen duen arren, historikoki gertatu den moduan.
Hizkuntza ikasteko arrazoiak anitzak dira baina azken urteotan titulu bila doazenak gailentzen ari direla azaldu dute AEK-tik. «Dena dela, aipatzekoa da euskara erabiltzeko ikasi nahi dutenak ere badatozkigula, esate baterako seme-alabekin hitz egiteko euskara hobea egin nahi dutenak», adierazi du Egañak. «Esan beharra dago duela urte batzuk euskara ikasi eta erabiltzeko motibazioz gehiago zirela, gaurko egoerarekin alderatzen badugu. Hala ere, hizkuntza maite dutenak ere hortxe ditugu. Oro har, euskara hurbil sentitzen duten asko eta
euskara ikastea maite duten ikasle asko ditugu», azaldu du.
Gero eta gazte gehiago. Barandiaran euskaltegiko ikasleen adin tartea 17 urtetik 75era bitartekoa. Gehienak 30-50 bitartekoak dira baina aurten Eusko Jaurlaritzak zabaldutako diru-laguntza lerro berriari esker 16-18 urtekoak animatu dira; izan ere, adin tarte honetakoak C1 maila egiteko 20 euro baino ez dute ordaindu behar. «Euskaltegi guztiontzako gauza ona da, izan ere, gazteak euskarara erakartzeko aukera ematen digu. Hurbilduko ahal ditugu gazteak euskara maitatzera!», azaldu dute AEK-tik.
Gazteekin eta baita helduekin ere AEK-k egiten duen lanaren garrantzia azpimarratu du Egañak: «Elkarlanean aritzen gara beste hainbat erakunde, talde eta eragilerekin, nazio mailan zein herri mailan. Euskara ikasteak baino euskararen erabilerak axola digu. Tituluak ondo daude, besteak beste, lanerako ateak irekitzen baituzte, baina hizkuntza bizi baterantzako bidea egiten bada, askoz hobe. Gure hizkuntza izate bizi gisa tratatzea ezinbestekoa da, benetan bizirik egotea nahi badugu».Galdakaon zehazki, «lan eraginkorra egin beharra dugu euskara gehiago eta gehiagotan entzun nahi badugu». •
Telegrameko kanal publikoari WhatsApp-etik titular bidez eguneko albisteak mezu bakarrean jasotzeko aukera gehitu zion BINKEk pasa den urtarrilean. Bada, honezkero, 200 lagunek eskatu dute newsletter zerbitzu honetako mezuak WhatsApp bidez jasotzea.
Informazioaren eta sareen garaian bizi gara, baina baita abiaduraren eta multitasking-aren garaian ere. Gero eta informazio gehiago dugu eskura, zuzenekoa eta nahi beste iturrietatik jasotakoa. Baina gero eta denbora gutxiago dugu askok eta askok sare sozialei begira egoteko. Eta sare sozialen batekin bat egiten duzun unerako, mila eduki galdu dituzu ordurako. Edo, beste barik, ez duzu sare sozialen itsasoan galduta ibili gura. Bide batean edo bestean izan, akaso, zure informaziorik gertukoena galdu duzu, eta horri konponbidea jartzeko asmoz, Binkek aspalditik eskaintzen duen Telegram kanal publikoari WhatsApp-ekoa gehitu dio.
Desberdintasun bi dituzte doako bi zerbitzu hauek. Telegrameko kanalarekin bat egiterako orduan, albistea Binkek bere sare sozialetan argitaratutako unean bertan jasoko duzu, banan-banan eta modu independenteetan, titularra bere argazki eta sarreratxoarekin.
WhatsApp-en altan ematen duenak aldiz, eguneko albisteen laburpena titularrekin labur-labur jasoko ditu erabiltzaileak mezu bakarrean —sarrera eta argazki barik—, egunero 19:00 eta 22:00 bitartean. Hala ere, albistearen titular bakoitzak bere esteka izango du ondoan, edukia sakonago irakurtzeko aukera eskainiz.
Gaur gaurkoz, WhatsApp-eko
Altan ematen duenak, eguneko albisteen laburpena jasoko du
zerbitzuak ia urtebete bete duen honetan, eta jakinik erabiltzaile gehiago direla azken aplikazio honetan Telegramen baino, Telegramen 200 harpidedunetik gora ditu Binkek eta WhatsAppen 200 lagunek egin dute bat honezkero newsletter zerbitzuarekin
MANU ETXEBARRIA AYESTA
Zemendiko San Martinetaraz gero, txarri-beharretako bat lukainkagintza da. Lukainka berbea mailegua da. Italiako herrialde baten izena, Lucania da eta bere eratorria, lucanica, latin klasikoan baina, lucanicia latin arruntean. Euskerak, metatesi bidez klasikotik hartu dau, lucanica>lukainka eta gaztelerak arruntetik, lucanicia>longaniza, eta txorizo, gaztelerarik hara. Lukainkea, janari estimadua izan dogu eta gaur be badogu, sikatuz gero, gordinik, egosita, prijiduta zein txitxiburduntzirik hara jateko. Baserrietan, era bitako lukainkak egiten dira, birizkoak eta urdai-okelazkoak. Esteak bete, estukinekaz neurriko zatiak lotu eta eskegiten dira sikatu arte. Eta gero zer? Ba, lehenago frigorifikorik ez egoanez, lukainkak koipetan sartzen ziran kontserbatzeko. Aurretik, txarriaren gantzagiak egosi eta zia deritxon koipe gaza urtua lortzen zan. Gero, lukainkak lurrezko ontzi sakonetan tolestu eta gainetik ziha edo koipe urtua botaten jakon guztiz tapatu arte. Hotzitu ahala koipea gogortu eta zuritu egiten da, eta txorizoak atera ahala, koipe hori sartenekoa egiteko be erabili da orio orde. Gaur egun, beste modu askotara kontserbatzen dira lukainkak. On egin!
Kirolean Be Bai! proiektuaren helburu nagusia da haur eta nerabeentzat eskaintzen diren kirol jardueretan euskararen erabilera areagotzeko gakoak bilatu eta metodologia berriak sortzea. Galdakaoko Udalak kirol taldeei euskararen presentzia eta erabilera areagotzeko neurriak/erronkak hartzea proposatu die; eta modu berean, hartutako erronka horiek lortzeko baliabideak eskaintzen dizkie. Kirol taldeetan euskararen erabilera hori areagotzeko pausoak ematen laguntzeko doako zerbitzua eskaintzen du Udalak programa horren bidez. Iaz hamabi talderekin hasi zen lanean eta programari buruz egindako balorazioa ezin hobea izan da. Bakoitzak modu batean edo bestean hartzen du parte eta erronkak zehaztuta dituzte.
Taldeetan hizkuntza irizpideak adostu dira eta horiek finkatzeko behar bezalako aholkularitza eskaintzen zaie, elkarteek apurkaapurka, eurekin adostutako neurriak modu autonomoagoan euren jardunean eta kudeaketan txertatu ditzaten. Gainera, euskararen aldeko jarrera era bultzatu nahi da.
2023/2024 ikasturtean, Galdakaoko Adiskide pilota elkarteak, Atletismo taldeak, Boleibol taldeak, Igeriketa elkarteak, Ibaizabal saskibaloi taldeak, Urreta Taekwondo elkarteak, Txirrindulari elkarteak eta Futbol klubak hartuko dute parte.
Euskara eta kirola batzen dituen proiektua da. Euskara eskolarekin bakarrik ez lotzea, eskolatik kanpo euskararen erabilera erraztea eta gure hizkuntza egoera positiboekin lotzea da proiektuaren helburua. Euskaraz modu eroso eta erraz aritzera begira, behar-beharrezkoa da eskolaz kanpo euskara erabiltzeko aukerak izatea.
Entrenatzaileentzako formazio praktikoak eskaintzen dira euskarak lekua izan dezan entrenamenduetan. Gainera, kirol taldeen komunikazio sareetan arreta jartzen da eta ele bietan idazteko baliabideak eskaintzen zaizkie. Horrekin lotuta, kirolariekin partida osteko bideo elkarrizketak sortzen dira hizkuntzaren erabilpena lantzeko eta gertuko erreferenteekin dinamikak proposatzen dira.
Kirol talde bakoitza, euskarak daukan presentziaren arabera, maila batean edo bestean kokatu da: A1 (presentzia altua), A2 (presentzia ertaina), A3 (presentzia apala) eta A4 (oso presentzia apala), eta hori aintzat hartuz, erronkak zehaztuz joan da.
Informazio gehiago: hezkuntza-euskara@galdakao.net • 944010540
Geure belaunaldiko asko legez, sendi euskaldun batean jaio nintzan baina erdeldun hazi, Frankok ipini euskun euskeraz berba egiteko debekua zala-ta. Gerra osteko urte hareetan gure hizkuntza galbidean ipini eben zigorraren poderioz: kalean euskeraz egingo ebanari, isuna; sermoian berba batzuk botako ebazan abadeari, isuna; eskolan, barriz, euskaldun agertuko zan umeari, egurra.
Baserri eta auzo baztertuetan euskera galdu ez bazan be, herriguneetan soberan egozan Frankoren aldeko begi jagoleak, berehala salatzeko gertu, bildurraren poderioz euren helburua lortu ebezanak. Geurean, askorenean legez, ama koskortu orduko euskera ahaztu arazota egoan eta neu be erdeldun jaio nintzen.
Ze, gure eskilaran be ez genduan begi salataririk falta errekete zale familia bat edukita. Etxean entzunda nago, frankistak herriaz jabetu eta atoan herriko gizon batzuk kaleak garbitzen ipini ebezala zigor modura, eta, hareen artean geure aititea egoalarik, eskilarako errekete honeek etortzen ei jakozala kale gorrian iseka eta irain emoten. Urte asko igaro ahala, ni jaio eta koskortu nintzanean, ikasi neban zergatik gai batzuk ezin ziran etxean ahoz goran aipatu. Aitite zendua zan beraren umiliazioaren barri, eta gure etxean euskera zergatik galdu zan ikasi nebanean. Eta mendeku txiki bat asmatu neban.
Urtero, Aberri Eguna etorrita, leihoak zabaldu eta disko debekatua ipintzen neban topera,'Gora ta gora Euskadi', 'Eusko Gudariak', 'Jeiki, Jeiki' eta halangoak ekarzana, jendilaje harek ondo entzun egian. Eta honek, mendeku inozoa bazan be, aititek ezin emon eustan ondoretza, euskera, ikasteko gogoa be ekarri eustan. Bai gatxa be, garai haretan gordeka egin beharreko kontua zala eta, irakasle danak eskolak hasi eta segidan desagertzen ziralako, nahiz ihesi edo atxilotuta. Franko hil arteraino, jakina dan legez. Orduan bai, euskera ikasi genuen. Hobeto esan, euskara batua.
Ama koskortu orduko euskera ahaztu arazota egoan eta neu be erdeldun jaio nintzen
Euskera guztiak bat egiteari beharrezkoa eretxi deutsat, hizkuntzak bizirautea gure badogu
Euskera guztiak bat egiteari beharrezkoa eretxi deutsat beti, geure hizkuntzak bizirautea gure badogu. Kanpoko erasoak berrindartzen direnean, bolada honetan jazoten dan legez, batasunean dago indarra eta uste sendo honek eragin izan nau beti. Baina, urteak joan, urteak etorri, halango baten konturatu nintzan euskara batu mota honek ez deutsala ohore egiten, ez aterpea emoten, aititeren ondoretzari, neuk jaso ezin izan nebanari. Hori dala-ta, nekez eta pekez, geure etxeko berbeta albait ondoen ikasten ahalegindu nintzan. Eta horregaitik danagaitik gaur, euskaraz barik, euskeraz idatzi dot.
Adiskide Pilota Elkarteko batzorde berria
TESTUA IRATI ALONSO GARCÍA
ARGAZKIA: JON GOMEZ GARAI
Adiskide Pilota Elkartea 1975an sortu zen Galdakaon lagun talde baten eskutik. Hainbat pilotari ezagun izan dira Kurtzeko frontoian aritzen den taldearen parte eta erreferente izaten jarraitzen du pilotazaleen artean. Orain aro berri bat hasi du junta berriarekin eta honen erronkak ezagutzeko Gaizka Uriarte presidentearekin hitz egin du BINKEk.
Lagun talde baten eskutik sortu zen Adiskide Pilota Elkartea Galdakaon 1975eko amaieran. Jose Mari Ealo buru zela, bost kidek osatzen zuten hasierako taldea eta Kurtzen aritzen ziren euria ez bazen. Kasu hauetan, sortzen ari zen Elexaldera joaten ziren jokatzera. Urteak igaro eta 1991an eratu zen Adiskide Kirol Elkartea ofizialki. J. C. Zearra izan zen lehen presidentea eta harekin batera zeuden Ogara, Idirin, Loroño eta Yurrebaso. Bakoitzak 1.000 peseta jarri behar izan zituen dokumentuak sinatu eta elkarte moduan martxan jartzen hasteko.
Sortu eta hiru urte geroago presidentez aldatu zuen Adiskidek. Javier Escalza jarri zen taldearen zuzendaritzapean eta ondoren beste hainbatek izan dute kargu hori: Angel Bidart, Vidal Salcedo, Iñaki Ibargarai, Anart Ajuriagogeaskoa, Janire Landaluze eta orain Gaizka Uriarte.
Herrian ezagunak izan diren eta zendu diren juntakideak ere izan ditu taldeak, besteak beste, Luis Beroiz, Iñaki Ibargarai, Kike Cruzado, Josu Etxebe eta Mikel Azanza.
Pilotari arrakastatsuak. Sortu zenetik gaur egun arte mila ume eta gazte inguruk eman dituzte pilotakadak Kurtzeko frontoian, hauetako batzuk oso ezagunak pilotazaleentzat, hala nola, Karmelo Ariznabarreta, Oier Zearra, Mikel Larunbe eta Gaizka Karregal. Danel Elezkano eta Mikel Urrutikoetxea ere aritu ziren Adiskiden bi urtetan zehar, entrenatzaile baten eraginaren ondorioz.
Hauen eta beste hainbat pilotariren eskutik hainbat
berriko kideak, ezkerretik eskumara:
lorpen eskuratu ditu Adiskidek. Esaterako, Herrien Arteko Txapelketaren bost final jokatu zituen duela hamar urte inguru eta bi irabazi zituen. Halaber, bi Berria Txapelketa irabazi zituen 2008an eta 2010ean eta Euskal Herriko Kluben Txapelketa 2015ean.
Presentzia berreskuratu. Aro oparotsua izan zen pilota talde galdakoztarrarentzat eta honetara bueltatu nahi dira orain junta berriaren kideak, ez emaitzen aldetik, baizik eta «taldeak herrian duen presentzia berreskuratuz».
Gaizka Uriarte presidente dela, bederatzi lagunek osatzen dute junta berria eta erronkekin datoz. «Adiskide berriz kaleratu nahi dugu, herriko jendeak berriz izan dezan pilotaz gozatzeko nahi hori eta gu erreferente izatea horretan», azaldu du Uriartek. «Frontoian giro polita sortu nahi dugu berriz, pilota kirol moduan aldarrikatu eta jendea partidak ikustera erakarri», azpimarratu du.
Hau lortzeko Galdakaoko Udalaren laguntza eskatu dute, izan ere, «inbertsioa beharrezkoa da». «Hobekuntzak egin behar dira frontoi erakargarria egiteko, jendeak Kurtzeko frontoia erreferentziazko leku bat bezala ikusi behar du», adierazi du presidenteak.
Marka indartu. Kirol elkarteak bere aldetik aldaketak egingo ditu herrian presentzia hori lortzeko: «Adiskide marka moduan indartu nahi dugu. Garrantzia emango diogu
komunikazioari, izan ere, ezinbestekoa da herritarrek partiden eta txapelketen inguruko informazioa izatea pilota ikustera animatu nahi baditugu».
Emaitzen eta partiden kasuan esaterako, federatuenetaz gain, eskolartekoak ere zabaldu nahi dituzte aurrerantzean, bai kartelen eta baita sare sozialen bitartez. «Kontziente gara sareetan egoteak egun duen garrantziaz eta alor hau indartu nahi dugu jende gehiagorengana heltzeko», azaldu du Uriartek.
Gune euskalduna. Gaur egun 50 pelotari ari dira Adiskide Pilota Elkartean, hauetako 15 federatuak. Guztien artean neska bakarra dago eta kopuru hau handitzea da taldearen beste erronketako bat. «Amaia Aldai dugu orain gurekin entrenatzen eta hau neska gazteentzat erreferente izatea nahi dugu, ea gehiago animatzen diren frontoira etortzen. Neskek kirol alternatiba moduan ikusi behar dute pilota», nabarmendu du Uriartek.
Kirolean aritzeko bai, baina emaitzez haratago doan gunea da ere Adiskide: «Lehiaketa ez da garrantzitsuena. Errespetua nagusi den eta lagunartean aritzeko giroa da gurea. Emaitzak etorriko dira, eta horrela ez bada ere, galtzeak ekartzen duen irakaspena hartzen erakusten diegu, batez ere gazteei». Hau guztia noski, eremu euskaldun batean: «Euskaratik eta euskararengatik aritzen den gunea da Adiskide Pilota Elkartea». •
Ordenantza fiskala
Galdakaoko udalbatzak 2024ko ordenantza fiskalak aldatzea onartu zuen ezohiko osoko bilkuran. Zehazki, %3ko igoera ezarriko dute zerga eta tasa gehienetan eta progresibitatea aplikatuko dute.
Galdakaoko udalbatzak ezohiko osoko bilkura egin zuen azaroaren 10ean eta gai bakarraren inguruan eztabaidatu zuten: 2024ko ordenantza fiskalaren aldaketa. Zehazki, zerga eta tasa gehienetan %3ko igoera ezartzea adostu zuen udalbatzak, EH Bildu eta Usansolo Herria taldeen aldeko botoekin, Auzoaken eta PSE-EEren abstentzioarekin, eta EAJren kontrako botoekin.
Igoera honetan progresibitatea ezarriko da «ahal den kasu guztietan, karga fiskala txikiagoa izan dadin gutxien duenarentzat». «Azken urtean Kontsumo Prezioko Indizea %3,7 igo da Bizkaian, eta 2020tik %15,4 handitu da. Tasa eta zergak, berriz, izoztuta mantendu dira. Zerbitzuak berritu eta areagotu egin dira, kontratuak biderkatu egin dira, baina zerga eta tasen zenbatekoa mantendu egin da», adierazi zuten Udaletik igoera arrazoi moduan.
Azaldu zutenez, ordenantza berriak hiru helburu nagusi dituzte:
- Azken urtetan egin ez diren eguneratze fiskalak abian jartzea (kontutan hartu behar da kasu askotan 10 urte inguru zeramatela egokitu gabe).
- Herritarrei ematen zaizkien zerbitzuen kalitateari eustea eta ahal den neurrian hobetzea, azken urteotan zerbitzu horiei dagozkien kostuetan izandako igoera kontuan hartuta. Udalak eman beharreko zerbitzuen kostua ere nabarmen handitu dela esan nahi du horrek.
- Karga fiskala herritarren artean birbanatzea, egungo legeriak ahalbidetzen dituen ordenantza fiskal guztietan progresibotasuna txertatzeko neurriak ezarriz: familia ugariei hobariak ematea errenten arabera, esaterako.
«Edozein kasutan, gaur gaurkoz, progresibitatea nahi baino kasu gutxiagotan ezarriko da, Bizkaiko Foro Aldundiak zerga gutxitan ematen duela horretarako aukera», azaldu zuten Udal Gobernutik. Progresibitatea ezartzeko aukera areagotzeko eskaera egin diote Aldundiari, eta bide horretan egiten dituen aldaketa guztiak baliatuko dituela jakinarazi zuten.
Hiru puntu hauek oinarri hartuta, %3ko igoera izango dute zerga gehienek, besteak beste, Ondasun Higiezinen Gaineko
Zergak (IBI), Ekonomia Jardueren Gainekoak eta Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen Gainekoak.
Bestalde, sei urte damate IBI-a eguneratu gabe eta progresibitatea ezarriko da familia ugarientzat errentaren arabera: adibidez, 15.000 euro arteko errenta duen familia ugariak %90eko hobaria izango du, 25.000 euro arteko errenta duenak %75eko hobaria, 35.000 euro artekoa duenak %50ekoa, eta 45.000 euro arteko errenta duenak %25ekoa. Tasei dagokienez ere %3 handituko dira gehienak, eta Udalaren kirol instalazioetako zerbitzuetan progresibitatea ezarriko da. Abonuek hobari ugari jasoko dituzte: 15.120 euro baino gutxiagoko errenta duten familia guztiek izango dute %100eko hobaria, eta hortik gorako diru sarrerak dituztenek, errentaren eta seme-alaba kopuruaren arabera jasoko dituzte hobariak, %90 eta %10 bitartean. Banakako abonuetan ere ezarriko dira hobariak diru sarreren arabera, eta 25 urtez azpiko erabiltzaileek prezio bereziak izango dituzte.
Azkenik, kutxazain automatikoak jartzeagatik ordaindu beharreko tasa %10 gehituko zaie banketxeei, eta %100 udal jabetzako bideen erabilpenean apeak zein materialak erauzten dituzten enpresen kasuetan. Bermea ere %20 igoko da kasu horietan.
Aldaketak 2024an jarriko dira martxan hobariak jaso ahal izateko eskaeren epea eta prozedura 2024ko hasieran jakinaraziko da.
Eguzkibegi Ikastolako Artezkaritza Kontseilua
Hezkuntza euskaldun eta herrikoi baten alde euren borondatez gogor ari da lanean
Eguzkibegi Ikastolako Artezkaritza Kontseilua. Itxaso Etxebarria zuzendariarekin batera (ezkerretik lehena) eurek dira: Naia Zuluaga, Joana Bilbao, Jon Feliz, Irantzu Agirregoikoa, Nerea Jimenez , Joana Loroño, Joana Uriarte eta Oihane Arana.
Zeintzuk dira Eguzkibegi ikastolaren oinarrizko ikurrak? Ikastolak 0-16 tarteko hezkuntza eskaintzen du. Proiektu herrikoi eta kooperatiboa gara eta euskara eta euskal kultura oinarri izanik, hezkuntza metodologia aurrerakoiak erabiltzen ditugu.
Eta Haur Hezkuntzan bereziki eskaintza sendoa daukazue, ezta?
Bai, Ikastolan bereziki zaindu dugu etapa hau. Irakaslearen formakuntzan oinarrituta HH0-2 ikasgelak orain dela 5/6 urte berritu genituen Piklerren irizpideetan oinarritutako espazioak sortuz: mugimendu librea eta umearen erritmoa errespetatzen da. HH 3-6n, Urtxintxa proiektua eta Kuku emozio programarekin lan egiten dugu. Kokapenari esker, naturaz gozatzen dugu.
Garrantzi handia ematen diozue ikaslearen garapenari? Ikaslea eta familiaren beharrizanak proiektuaren erdigunean daude. Haur hezkuntzan familiekin banakako etxekotzea antolatzen dugu familia-ikaslearen beharrizanetik abiatuta. Haurra gurekin hasi aurretik batzarrak antolatzen ditugu elkar ezagutzeko. Ordutegien malgutasuna eskaintzen dugu, eta haurtzaindegi zerbitzua dugu goizeko 07:30etik arratsaldeko 17:00etara. Opor garaian eta uztailan ere zabalik gaude.
Beste etapetan zer eskaintzen duzue?
Ia 15 urte daramatzagu konpetentzietan oinarritutako pedagogia eskaintzen. Ikastola eleanitza gara gainera: ingelesa HHtik ematen da eta DBHn arlo bat ingelesez jasotzen dute Ikasleek. Frantsesa ere DBHn ematen da. Horrez gain, elkarbizitza sustatu eta eskola
jazarpena ekiditeko, KiVa programa ezarri genuen orain urte batzuk.
Instalazioak eraberritzeko prozesuan zaudete... Oso argi daukagu ikastolaren erdigunean pertsonak daudela, eta irakasle-ikasle harremana oinarrizkoa dela. Hori da gure lehentasuna. Hala ere, espazioak egungo pedagogia ereduetara egokitu behar dira. Espazio eroso, erakargarri eta egokiak eskaini behar ditugu. Horretarako, DBHko ikasgelak, teknogela eta laborategia pasadan urtean berritu genituen eta aurten LHrekin hasi gara eta jantokia eta sukaldea ere berriztu ditugu.
Behin eta berriz pertsonen garrantzia nabarmentzen duzue, zergatik? Pertsonetan eta talde lanean oinarritutako proiektua garelako. Kooperatiba bat gara. Herrikoia eta
Ikastola ezagutu nahi duenak ikastolara deitu dezake bisita pertsonalizatua noiznahi egiteko. Ate ireki orokorrak berriz, azaroaren 19an eta urtarrilean egingo dira.
euskalduna. Horiek dira gure erroak. Eta ez dira hitz soilak: gure Hezkuntza Proiektua oso sendoa da atzetik familiak eta irakasle eta langile talde egonkorra daukagulako. Horren onurak nabariak dira: etapen arteko koordinazioa errazteaz gain ikaslearen jarraipena oso estua egiten dugu.
Etorkizunari begira, zeintzuk dira zuen erronkak? Euskararen transmisioak gure ardatza izaten jarraituko du. Horrez gain, 2025ean Ibilaldia antolatuko dugu, Erasmus+ programan parte hartzea eskatu dugu, eraikina eguneratzen jarraitzearekin batera plaka fotovoltaikoen bidez autokontsumoa sustatuko dugu...
«Herriaren izena lau haizetara zabaldu dabelako eta bakotxa bere jardunean eredu diralako», aitortza publikoa egin eutson
Galdakaoko Udalak lau herritarri: Iskander Sagarminaga, Andrea de la Hera, Txomin Bustinza eta Eneko Arrieta. Urriaren 27an jaso eben omenaldia, urriko osoko bilkuraren aurretik antolatutako ekitaldian. Informazio gehiago: BINKE.EUS
Udalerri izateko biztanle kopuruaren exijentzia 5.000tik
4.000ra jaistea adostu dabe EAJk eta PSOEk Sanchezen inbestidurarako akordioan. Honen ondorioz, Usansolo
Bizkaiko 113. udalerri gisa erregistratu ahal izango da.
Herriko txokoetatik udako loreak kendu eta neguko landareak jarri dabez Galdakaon, Udaleko langileek. Kendutakoak herritarren artean banatu ebezan azaroaren 8 eta 16an udaletxearen alboan.
Esterilizazio zentral barria ospitalean
Osakidetzak esterilizazio zentral barria ezarri dau Usansoloko ospitalean. Unitate barriak Barrualde-Galdakao ESI osoari eskainiko deutso zerbitzua.
Euskalgintzaren Kontseiluak manifestazioa egin eban Bilbon azaroaren 4an ‘Oldarraldiaren aurrean, euskararekin bat, euskaraz bat’ lelopean. Honegaz bat egiteko argazki masiboa egin eben dozenaka lagunek Galdakaon.
Euskal Herria eta Alemania batzen dituan ‘BidaiaDie Reise’ proiektuan parte hartu dabe Janire Egaña aperribaitarrak eta bere lagun Itziar Ituño basauriarrak.
Memoriaren Eguna izan zan azaroaren 10ean eta Galdakaok bi ekitaldi antolatu ebazan; bata Ardanza parkean izan zan eta bestea Urretako monolitoan.
Bridgestone enpresak enplegu erregulazioa egingo dau Usansoloko fabrikan, ‘Josefina’ izenez ezaguna dan horretan. Eskaeramurrizketengatik dala azaldu dabe.
‘WikiEmakumeOK DOnK’ dokumentalak Wikipediako emakume editore-taldearen prozesua azaltzen dau abesti baten bitartez. Josi Sierra galdakoztarrak ekoitzi dau proiektua eta azaroaren 14an estreinatu zan Bilboko Zinebi jaialdian.
Azken asteetan Palestinari alkartasuna adierazteko hainbat agerraldi egin dabez Galdakaon eta Usansolon. Usansoloko ospitalean be batu ziran langileak, Israelen eta Palestinaren arteko gerraren amaiera eskatzeko.
Rockein lehiaketaren finala azaroaren 18an izango da, Basauriko Social Antzokian. Hainbat sariren artean, tokiko artistarik onenari emongo jako saria, eta honetan, besteak beste, galdakoztar bat eta usansolotar bat dira finalistak.
IBerbalagunen ikasturtea martxan
Herriko euskal hiztunak eta euskara ikasten ari diranak batzeko helburuz urtero antolatzen dan Berbalagun egitasmoaren ikasturte barria martxan da Galdakaon.
«Haurren begirada udal politiketara eramateko helburuz» iaz Galdakaon sortu zan Haurren Kontseilua barritu da. Galdakaoko eta Usansoloko 25 haurrek osatzen dabe kontseilua eta lehen saioa udaletxeko pleno aretoan egin eben.
Usansolo Herria plataformako hiru ordezkari Metroaren 5. lineako arduradunekaz batu ziran, proiektuaren aurrerapenen barri izateko helburuz.
Urriaren 15ean antolatu zan lehen aldiz Galdakaoko Duatloi Inklusiboa eta Galdakao Triatloi Taldeko kideek hamahiru domina lortu ebezan guztira.
Eraso matxista bat salatu dute Galdakaon eta hau gaitzesteko elkarretaratzea egin zuten dozenaka herritarrek. Udalak bat egin zuen deialdiarekin.
Udaltzaingoak 21 esku-hartze izan zituen Galdakaon eta Usansolon duela egun batzuk izan ziren haize-boladen ondorioz.
Ibarluzen eraikitzen ari diren 60 zuzkidura bizitokietan izena emateko epea zabalik dago azaroaren 30era arte. Eskaera online aurkeztu behar da.
Paperetik harago, hauek dira Binkeren webgunean irakurrienak!
Galdakaoko udalbatzak zerga eta tasak %3 igotzea adostu zuen eta EAJk kontra bozkatu zuen, «premiazkoa ez dela» adieraziz.
Urriaren 30ean
Sormenek ‘Genealogia berri bat’ emakume musikariei buruzko solasaldia hartu zuen, Torrezabal Kultur Etxean.
Galdakaoko 64 eta Usansoloko 6 saltokik dituzte Euskadi bonodendak. Hauen bidez 10 €-ko deskontua dago erositako 30 euroko.
Gure herrietako aktualitatea:
Pedro Uribarri entrenatzaile galdakoztarrari omenaldia egin zioten Sabadellen.
Galdakaoko Udalak hobekuntzak egingo ditu hiru kirol gunetan: Elexaldeko eta Unkinako kiroldegietan eta Unkina eskolan.
Hauek dira grabatu eta argitaratutako azken hiru bideoak Binke telebistan!
Basurde bi agertu ziren ekainaren lehen egunetan Galdakaoko kaleetan.
Galdakoztarrei galdetu diegu Elexaldeko igerilekuetako nobedadearen inguruan.
Zuengandik ahalik eta hurbilen egoteko, webguneaz gain Binkek WhatsApp, Telegram, Instagram, Twitter, Facebook eta YouTube sareak ditu eskura. Eta gainera, bere zenbaki guztiak formatu digitalean argitaratzen ditu ISSUU kanalean. Esteka horiek, eta askoz gehiago, ondoko QR kodean dituzu!
Proiektu honetarako lanean:
Argitaratzailea: Aitu elkartea.
Koordinatzailea: Jon Gomez Garai.
Erredakzioa: Irati Alonso eta Beñat Armentia.
Irudia eta sareak: Naiara Perez de Villarreal.
Batzorde Orokorra: Gaizka Uriarte, Ixone Muñiz, Leire Zamalloa, Ainara G. Goitiandia, Beñat Armentia eta Iñigo Larrea.
Ilustratzaileak: Irrimarra.
Inprenta: Comeco Gráfico.
Banaketa: Mediapost eta Correos.
Hilero banatutako ale kopurua: 14.000.
Lege Gordailua: BI-41-2016
ISSN: 2444-9385
Proiektu hau posible egiten dute:
Ohiko kolaboratzaileak: Manu Etxebarria, Edu Madina, Aitzol Altuna, Estibaliz Apellaniz, Joanes Urkixo, Yayone Altuna, Irati Bediaga, Julen Gabiria, Gotzon Barandiaran, Antton Irusta, Nerea Urgoiti, Josi Basterretxea, Xabier Valencia, Nagore Ferreira Zamalloa, Edu Olea eta Bego Martinez.
Elkarte laguntzaileak: Ganguren Mendi Taldea, Burtotza Mendi Taldea, Andra Mari Dantza Taldea, Galdakao Gogora, Etxerat, Usansolon Euskaraz, Euskaraldia eta Bagabiz euskara elkartea.
Argazkilariak: Jabi Rojo, Gotzon Almaraz eta Julio Legarretaetxebarria.
Webguneko laguntza: Aitor Espinosa eta Naiara Perez de Villarreal.
Binke aldizkariak ez du bere gain hartzen aldizkarian adierazitako iritzi edota esanen erantzunkizunik
Harremana: 680 74 32 11 info@binke.eus www.binke.eus
Babesle ofizialak:
Abenduak 1, barikua
17:00 Jaien hasiera
17:00 Umeentzako tailerrak Ludotekan
18:30 Disko dantza Unkina plazan
19:15 Txorizoak Unkina plazan
20:00 Mozorro gaua Unkina plazako frontoian (Gaia: Gabonak). Photocall-a frontoi txikian
20:30 Pregoia Unkina plazan
20:45 Disko Dantza Unkina plazan
21:00 Joselontxos txaranga herrian zehar
23:30 Brea eta Bidean taldeen kontzertuak
Abenduak 2, zapatua
10:00 Dina Bizkaiko gaiteruekin herrian zehar
10:15 Indaba eta tortilla txepelketen hasiera
12:00 Usansoloko erraldoiak herrian zehar
13:00 Tortilla entregatzea
14:00 Indabak entregatzea eta sari banaketa
15:00 Bazkari herrikoia Unkina plazan
18:00 Usansoloko l. banakako esku pilota txapelketaren finalak frontoi txikian
19:00 Kuadrilla arteko ginkana Unkina plazan
20:30 Izenbarekuak txaranga herrian zehar
23:30 Joana Expositoren eta Sukar taldearen kontzertuak Unkina plazan
Abenduak 3, domeka
9:30 Artisau azoka Unkina plazan
10:00 Dianak Bizkaiko gaiteruekin herrian zehar
11:30 Emakumezkoen lehen mailako pala partidak Meatzetako frontoian
12:00 Euskal dantzen alardea Unkina kiroldegian
13:00 Pasabareak gaiteruekin herrian zehar
17:30 Umeentzako emanaldia Unkina plazan
19:30 Jaien amaiera Unkina plazan
Azaroak 18, zapatua
Anita Maravillas
Andereño
Torrezabal Kultur Etxean
Ordua: 18:00 Sarrera: 4-6€.
Azaroak 24, barikua
Histrión Teatro
Nevenka
Torrezabal Kultur Etxean
Ordua: 20:00 Sarrera: 9-10€.
Azaroak 28, martitzena
Kamerino Teatro
Felicidad no está en los mapas
Torrezabal Kultur Etxean
Ordua: 19:00 Sarrera: 2-3€.
Abenduak 1, barikua
Vaivén Teatro
Familia sarekada
Torrezabal Kultur Etxean
Ordua: 20:00 Sarrera: 9-10€.
Abenduak 2, zapatua
Lamov
El Lago
Torrezabal Kultur Etxean
Ordua: 20:00 Sarrera: 4-8€.
Azaroak 18, zapatua
Galdakaoko Da Capo Musika Banda
Mirando hacia fuera
Torrezabal Kultur Etxean
Ordua: 20:00
Azaroak 24, barikua
Oihalak margotzeko tailerra Eider Eibarrekin
17:30 Gandasegiko arkupeetan
Azaroak 29, eguaztena
Mintzodromoa
10:30 Kurtzeko frontoian
Abenduak 1, barikua
Gazteen berbodromoa
20:00 Kurtzeko frontoian
Abenduak 2, zapatua
Ihesgela
Goizean eta arratsaldean Plazakoetxen
Abenduak 3, domeka
Euskararen Eguneko ekitaldi nagusia eta
Izaskun Rekalderi omenaldia
12:00 Torrezabal Kultur Etxean. Jarraian, talo eta sagardo
dastaketa eta musika Agirre Lehendakariaren plazan
Azaroak 26, domeka
Galdakao-Arkotxa-Upo-Azarola
09:00 Nabarnizko plazatik
Abenduak 2, zapatua
Pirineoak.Huesca. Pico Pavots (3121m)
07:00 Kurtzeko plazatik
Azaroak 21, martitzena
Manu Etxebarria
Gorbeialdeko etnografia eta mitologia
19:00 Torrezabal Kultur Etxean, Orreaga iritzi taldeak antolatuta
Ikusmena eta entzumena Bizitza gehiago ematen diegu zure zentzumenei
Juan Bautista Uriarte, 19. GALDAKAO
Telefonoa: 94 456 59 54
WhatsApp: 688 856 690
Hauetan ere bagaude!
ikusmen eta entzumen zentroa
20tik 25era Noviembre 2023
Asteazkena 22 Miercoles
GARCÍAERGÜÍN SEXTET & MIGUEL SALVADOR
Asteartea 21 Martes
Osteguna 23 Jueves
Asteazkena 22 Miercoles
Larunbata 25 Sabado
Prezioak eta deskontuak leihatilan
Precios y descuentos en taquilla.
Deskontuak %25: Torrezabaleko bazkide, langabetu, nagusi, elkarte eta gazte txartela daukatenentzat
Descuentos 25%: Socios de Torrezabal, personas desempleadas, personas mayores, asociaciones y gazte txartela.