BINKE 086 Urria 2023

Page 1

ISKANDER SAGARMINAGA ETA EIDER EIBAR ABENTURAZALEAK «Euskal Herrian bost igerilarik bakarrik egin dugu Mantxako kanala»
86. zenbakia • 2023ko urria

ISKANDER SAGARMINAGA & EIDER EIBAR ABENTURAZALEAK

«Itsasoko erronkak abiapuntu, marrazki bidezko eduki animatuak sortzen ari gara: Kokoak»

TESTUA: JON GOMEZ GARAI

ARGAZKIAK: JULIO LEGARRETAETXEBARRIA

Itsaso zabaletik eta neopreno barik lotu berri ditu Ingalaterrako eta Frantziako kostaldeak igerian Iskander Sagarminaga galdakoztarrak. Euskal Herrian bost igerilarik baino ez dute lortu erronka hori, eta are gutxiagok alboan bidelagun ezin bereziagoa izanda: Eider Eibar ilustratzaile ezaguna. Ez da, baina, bikote honek elkarrekin bete duen abentura ezta proiektu bakarra ere. Elkarrekin zenbait erronka bete dituzte eta marrazkien unibertso berria sortu dute.

Igeriketa asko gustatuta ere, nola okurritzen zaio pertsona bati itsaso zabalean aritzea? Iskander Sagarminaga (IS): Beti izan dut itsasoarekin harremana, txiki-txikitatik urpekaritzan, olatuak hartzen... jolasten ibili naiz. Ez dut igeria itsaso barik ulertzen. Orain zortzi urte Eiderrekin, lan kontuak direla Mallorcan geundela, hamar kilometroko zeharkaldi bat ikusi genuen, Sa Dragon uharteari buelta ematen ziona. Paisaia eta ibilbidea ikusita, proban parte hartzeko gogoa sartu zitzaidan. Eta egin nuen. Kristoren esperientzia polita izan zen; nire bizimodu berriaren hasiera.

Mantxako kanala egin berri zaudete. Ez dakigunontzat, zein neurriko proba da? IS: Mantxako kanala distantzia luzeko munduko probarik esanguratsuena da. Distantzia luzeko edozein igerilarirentzako ametsa. Bere gogortasuna izugarria da: tenperatura baxua, korronte handiak, ehundaka marmoka, merkantzia-itsasontzi erraldoiak, gabaz eta azkar uger egin beharra...

Igerilari trebea izan beharko duzu ba! IS: Oso igerilari trebatua izan behar duzu Mantxako kanala igerian

zeharkatzeko, bai. Hotza ondo daramana izan behar duzu, erresistentzia handikoa, abiadura ere izan behar duzu, ez zara erraz mareatzen den horietakoa izan behar, elikadura ere ondo eraman behar duzu... Ezin duzu horrelako puntu batean ere kale egin, bestela porrot egiteko aukera handia izango duzu. Gainera itsasoaren eta eguraldiaren menpe zaudela gehitu behar diozu guzti horri.

Euskal Herrian zenbat pertsonak zeharkatu duzue Mantxako kanala igerian? IS: Euskal Herrian bost igerilarik bakarrik egin dugu, eta mundu mailan 1.903 igerilarik. Oso pertsona gutxi gara, igerilari guztiek egin nahi duten proba izan arren. Saiakerak, esaterako, 8.000tik gorakoak izan dira.

Nazioartean gutxik lortutako erronka gehiagorik baduzu? IS: Baten bat, bai. Jerseyko zeharkaldia adibidez, 68 kilometrokoa, 163 pertsonak egin dugu mundu osoan, ni euskaldun bakarra izanda. Ekainean antolatu zen edizioan, esaterako, bost pertsonak bakarrik bete genuen zeharkaldi osoa. Tenperatura baxua dela eta ez da ekainean saiakerarik egiten, baina aurten egin genuen: 13,8 graduko tenperaturan 10 orduz bete nuen zeharkaldia.

Eta Mantxakoa egiteko, zenbat denbora behar izan zenuten? IS: Mantxako kanala egiteko 11 ordu eta hiru minutu behar izan nituen. Marea biziak zirela eta azken kilometroak oso gogorrak egin zitzaizkidan eta denbora luzez egon nintzen korronteei aurre egin ezinik. Azkenean marea korronteei egindako deribagatik 48 kilometro igeri egin ondoren iritsi nintzen Ingalaterrako kostaldetik Frantziako kostaldera.

Hainbeste ordu igerian, gelditu barik? IS: Bai, ezin nintzen

2 urria 2023 Binke!

gelditu, korronteak atzera bultzatzen ninduelako eta egindako lana berreskuratu behar nuelako bestela. Ofizialki igeri egin behar nuen astetik kanpo sartu nintzen itsasoan gainera, marea bizietan; aurreko astean, zegokidan astean —marea hiletan— eguraldi txarra zegoelako. Marea bizietan jasan nuen korrontea oso handia izan zen, eta horregatik egin behar izan nuen dena ziztu bizian, gelditu barik.

Zelan egiten dituzu hainbeste ordutan zure beharrizanak? IS: Jatekorik ez nuen hartu, jaki guztiak likidotan urtuta hartzen nituen, Eiderrek ondoko itsasontzitik soka bati lotuta jaurtitzen zidan botilatxo batean. Esku batekin botilatxoa hartu eta edan, beste eskuarekin eta hankekin igerian jarraitzen nuen bitartean. Txiz ere igerian egiten duzu. Hori ere ez da erraza, entrenatu behar da. Besterik egitea ez zitzaidan suertatu. Baina tira, bainujantzia jaitsi eta kito, gogoak badituzu ez duzu esfortzu handirik egin behar! (barreka)

Zer da okerragoa: uraren tenperatura baxua ala korrontearen aurka igeri egitea? IS: Uraren tenperatura 17 gradutan zegoen. Hotza, baina nahiko ondo daramat, ondo entrenatuta nago, banekien ez zela arazorik izango. Txarragoa izan zen Jerseykoa, eta egin nuen. Mantxako kasuan korrontea izan zen psikologikoki gogorrena. Marea bizietan egin nuen igeri, super ilargia zegoenean, mareak zazpi metroko ezberdintasuna izan zuen, azken zatiko bi kilometro eta erdiak —zuzenak izan beharko luketenak—, korronteak zazpi kilometro bultzatu ninduen mendebaldera, gero hiru kilometro ekialdera... Ez zidan aurrera joaten uzten, nahiz eta indartsu nengoen eta azkar ari nintzen igerian. Hori da gogorrena.

Hala ere, hotzari errazagoa egingo zaio neoprenoa jantzita, ezta? IS: Horrelako probetan neoprenoa debekatuta dago. Laguntza handia da neoprenoa-eta: hotza kentzen dizu —beraz, gorputzak lan gutxiago egin behar du eta kaloria

Binke! urria 2023 3

gutxiago xahutuko dituzu horretan—, marmoken aurrean babestu egiten zaitu eta askoz azkarrago joan zaitezke — zehatzago esanda, esfortzu bera eginda, neoprenoa jantzita 10 segundo arinagoa izan zaitezke 100 metroko distantzian—. Horregatik, erronka hauek egiteko, bainujantzi txiki batekin joan behar duzu. Besterik ez.

Itsaso zabalean, izaten duzue «bisitari sorpresarik»? IS: Mantxako kanala zeharkatzen bi ordu luze eman nituen ehundaka marmoka saihestu nahian. Sei motatako marmokak desberdindu ahal izan nituen eta kontu handiz ibili behar izan nuen, ez nekielako hauen ziztadek nolako erreakzioa sortuko zuten nire gorputzean...

Tira, eta marmokak baino ez baziren izan... IS: Hiru marrazorekin egin dut topo, orain arte, igerian noala. Susto ederrak hartu nituen! Behin, nigandik zentimetro gutxira atzetik datorrela aurreratu ninduen marrazo batek! Itsasoko entrenamenduetan fokak, izurdeak, dortokak, mantak eta ilargi arrain handiak ikusteko aukera izan dut. Gustuko dut animaliak ikustea. Askotan gelditu eta Eiderri kamera eskatu izan diot, animalia bitxiren bat grabatzeko.

Nola bizi duzu zuk zeharkaldi bakoitza, Eider? Eider Eibar (EE): Nire lehenengo lana Iskanderrekin batera zeharkaldia prestatzea izaten da. Bigarrena berriz, Iskander igerian ari den bitartean behar duen edari, janari eta informazioa ematea eta animatzea izaten da. Eta hirugarrena, erronkan zehar marrazkiak eginez berau irudikatzea.

Zer sentitzen duzu hainbeste orduz eta itsaso zabalean igerian ikustean? EE: Ederra da Iskander hainbeste maite duen zerbait egiten ikustea. Zoriontsu joaten da, irribarreka ikusi dezakezu txalupatik. Jateko edo edateko geratzen denean beti arduratzen da bere alboan goazen horiengatik, eta horrek grazia handia egiten dit! (irribarretsu) Gauez, iluntasun horren erdian igerian hastean, beldurra sentitzen dut eta beti nabil adi, itsasoko bisitarik duen begira. Bukatzean, harrotasuna, hori da sentitzen duguna. Izugarria da Iskander lortzen ari dena!

Gai zara erronka bakoitza marrazkiz irudikatzeko? EE:

Hiru marrazorekin egin dut topo, orain arte, igerian noala

Mantxako kanala egiteko 11 ordu eta hiru minutu behar izan nituen

Jerseyko proba egin duen euskaldun bakarra naiz

Marrazkiz hitzez baino hobeto adierazten naiz, hori baita nire bizimodua. Oparia deritzot halako erronkei irudia jarri ahal izatea. Denetan ikasten ditugu zenbait gauza, aurkikuntzak egin eta animalia eta lagun berriak ezagutu. Oso dibertigarria da guzti hau marraztuz adierazi ahal izatea. Gainera Iskanderrek badu bere pertsonaia marraztua ere, eta oso xelebrea da! (barreka)

Igeriketa kirol indibiduala dela uste duenari, zer esango zeniokete? IS: Bada kirol indibiduala, norbera da igerian dagoena eta erronkari aurre egiten diona. Baina alboan daudenei esker lortzen duzu erronka bakoitza. Gainera igerilekuan taldearekin entrenatzen zara. Galdakaoko igeriketa taldearekin oso gustura nabil, adibidez. Kristoren taldea dago, eta ni baino askoz gazteagoak izan arren oso ondo hartu naute. Itsasora aldiz, norbaitekin joan behar duzu beti. Horretarako Getxo Galea Ur Irekiak taldearekin egiten dut igeri. Gero beti geratzen gara zerbait hartzeko eta bizitakoa kontatzeko, eguraldi txarra badago igerilekura goaz, probetara ere batera goaz... Horretan, egia da, taldeko kirola dena.

Zelan eta zenbat entrenatzen zara? IS: Lanaren

Bikote abenturazalea baino gehiago da Kokoak...

Iskander Sagarminaga Ateaga (1983, Galdakao) eta Eider Eibar Zugazabeitia (1980, Bilbo) Galdakaon bizi den bikote artistikoa baino gehiago dira. Bikote sentimentala ere badira, baina euretariko bakoitza erreferente bat da bere esparruan: Sagarminaga informatikaria da eta informatikako irakasle dihardu gaur egun; Eibar berriz, ilustratzaile profesionala da. Bien ezagutza batuta sortu dute Kokoak.eus ekimena.

4 urria 2023 Binke!

ELKARRIZKETA EIDER EIBAR & ISKANDER SAGARMINAGA

araberakoa da dena. Astean bost egunez egiten dut igeri, edo horretan saiatzen naiz. Urtean 900 kilometro egiten ditut igerian: horietatik 550 itsasoan eta 350 igerilekuan. Indarra ere lantzen dut eta yoga edo pilates egiten ere saiatzen naiz. Elexalde Zentrura joaten naiz horretarako, giro aparta dago eta oso gustura burutzen ditut bertako entrenamenduak!

Psikologikoki zelan entrenatu daiteke gogortasun honetako proba baten aurrean? IS: Erronka hauek lortzeko alderik garrantzitsuena psikologikoa dela esango nuke, bai, fisikoa baino gehiago. Oso ondo ezagutu behar da norbere burua. Kirola egin dut bizitza osoan eta badakit zelan erantzuten duen nire gorputzak. Itsasoan ere urte osoan uger eginda egoera desberdinei egiten diet aurre. Baina yogan egiten dudan meditazioa ere lagungarri zait horretan: buruan egoera txarrenak imajinatzen ditut eta hauei zelan aurre egin

Zure burua arriskuan ikusi al duzu inoiz? IS: Ez, beti izan dudalako norbait alboan: itsasontziak, Eider, lagunak, antolakuntzakoak... Egia esan, ez bada itsasoko motorrean hurbil pasa den baten bat, ez dut inoiz arriskurik ikusi. Hala ere, erronka gogorrak izan arren, inoiz ez naiz muga fisikora iritsi. Ondo ezagutzen ditut nire mugak eta arriskua ikusten badut edo ez badut nire burua ondo ikusten, neurriak hartzen ditut. Gainera erronka hauetan alboan konfiantzazko norbait izatea derrigorrezkoa da, ondo ezagutzen zaituena eta zerbait arraroa egiten ikusten bazaitu, uretatik aterako zaituena.

Valentzian kirol merezimenduaren domina jaso berri duzu, eta Galdakaok ere aitortza bat egingo omen dizu laster. Zelan hartu dituzu izendapenok? IS: Alacanten jasotako Kirol Merezimenduaren Dominaren ekitaldia izugarria izan zen. Ez nuen horrelakorik espero. Oso ekitaldi hunkigarria izan zen eta harro daramat jaso nuen domina. Denbora laburrean hainbat itsas-erronka esanguratsu lortu ditut eta baliteke oraindik ez dudala behar den denbora izan egindakoa barneratzeko, horregatik, asko eskertzen ditut kanpotik datozen aitortzak.

Zuretzako, Eider, inspirazio iturri ere bada Iskander, Bai, erabat. Bera eta berarekin batera sortutako pertsonaia guztiak. Marrazten jarraitzeko, teknika berriak ikasteko, bide artistiko berriak frogatzeko eta istorio berriak asmatzeko inspirazioa da Iskander eta inguratzen duen itsasoko bizimodu hau ere.

Hortik dator akaso Kokoak proiektu bateratua? Elkarrekin geundela, marrazkia eta teknologia berriak nahastuz sortu zitezkeen bide berriak ezagutzeko gogoa piztu zitzaigun. Iskanderrek irudi bizia, bideoa eta teknologia berriak frogatzeko eta ikasten jarraitzeko gogoa zeukan eta nik marrazketa teknika desberdinak, eskulanak, interakzioak, animazioa,… guzti honetan sakontzeko irrika. Honela, marrazki bidezko unibertso berri bat sortzea otu zitzaigun: kokoak.eus

Zein du helburu ekimenak? EE: Une honetan Margo Piratak izenekoa da Kokoak unibertsora gehitu berri den egitasmoa eta bertan, Iskanderren itsasoko erronkak abiapuntutzat hartuta, haurrentzako marrazki bidezko euskarazko eduki animatu eta dibertigarriak sortzen ari gara, Euskal Herriko haurrek Iskanderren abenturen berri izan eta zazpi itsasoetako kontu zoragarriak deskubritu

Hurrengo erronka ilustraturik baduzue eskuartean? Mantxako kanala zeharkatuta, Zazpi Itsasoak izeneko erronken lehena burutu eta marraztu dugu. Orain, beste seirak falta zaizkigu. Iskanderrek indartsu ikusten du bere burua eta Iparraldeko Kanala, Ipar Irlandatik Eskoziara dagoen itsasartea du begiartean eta nik prest dauzkat margoak. Laguntzak lortu eta itsasontziko kapitainak baiezkoa ematea falta zaigu! •

Binke! urria 2023 5

Aginke!

Errealitatetik hurbilegi dauden albiste faltsuak

«Zelako Vascongadetakogozamena ezkertiarrak ere U12ko zubiaz gozatzen ikustea»

XANTI-XANTI-XANTI... ABASKAL

Ingalaterran ere eskumatik gidatuko luke

Sarean arrantzatua

Ba al zenekien...

Gezurra dirudien arren, Galdabusa ez dela Aliexpresseko eskaintza bidez erosi? Ibilgailuak izan ohi dituen matxurak fabrikazio arazoak omen dira.

0Zimitz kirasdunari buruzko albistea irakurtzean, inork ez zekien zeri buruz ari ziren agintariak. Txintxeari buruz ari zirela jakitean aldiz, duda guztiak argitu dira.

Txiste txarra

— Nik nire bizitza sexualaz ez dot inogaz berbarik egiten. — Intimitateari errespetuagatik? — Ez, eduki faltagatik.

Udaletxeko sarrera nagusia futboleko atea bilakatu da

Ikasturtea hasi zenetik, Udalak erabakiak hartzeko blokeoa duela salatu dute. Honen harira, agintari taldeak, Kurtzeko plazan futbolean jolasten duten neska-mutilen gurasoei laguntza eskatu die. Izan ere, udaletxeko atea porteria gisa erabiltzen dute gaztetxoek eta ematen dituzten baloikadek erabakiak hartzeko kontzentrazioan eragiten dute.

Aparkaleku «libreetako» panelak laster

dira martxan

Zenbat aparkaleku libre dagoen adieraziko duten panelak uda sasoitik prest daude. Hala ere, oraindik ezin izan dituzte martxan jarri Galdakaon aparkalekuren bat libre geratzea ia ezinezkoa delako eta beti hutsuneak zero zifran egoteak askori panela estropeatuta dagoela sinetsarazi baitiezaioke.

Sormeneko ikus-entzuleek abantailak izango dituzte

Sormene sorkuntzen Galdakaoko plazara ahalik eta ikus- entzule gehien bertaratzeko helburuz, Euskara Arloak B-2 edota C-1 euskara mailak konbalidatuko dituela jakinarazi du.

6 urria 2023 Binke!

Triatloi Txikia

ARGAZKIAK: ANE REKALDE / ARGAZKI GUZTIAK: BINKE.EUS

8 urria 2023 Binke!
Binke! urria 2023 9

Hilabete honetako sarituak Iraileko saridunak

Asier Balentzia Agirre

Emilio Mardaras Bengoetxea

Azaroaren 10ean Obsoletus antzezlana ikusteko bina sarrera irabazi dituzte! Zorionak!

Itziar Rekalde (ezker) eta Arantxa Uriarte (eskuin) Binkekideak 'Bizarrak 2.0' antzezlanaz gozatzera sartu aurretik, Edurne Espilla zinegotziarekin batera.

Babestu proiektua, egin Binkekide!

Eman zure babesa urteko 36 € ordainduta

Oraindik Binkekide ez bazara, eta neurri honetako lehenengo komunikabide euskalduna babestu eta sustatu gura badozu, hauek dozuz horretarako bideak:

1. Bete beheko formulario hau, eskaneatu edo atera argazki bat eta bidali e-postaz: info@binke.eus

2. Bete formularioa, moztu, eta utzi gutunazal baten, Binke izenarekin Torrezabal Kultur Etxeko atezainaren leihatilan.

IZEN-ABIZENAK:

HELBIDEA:

NORTASUN AGIRIA:

E-POSTA:

KONTU KORRONTEA:

3. Eskaneatu zure mugikorraren QR irakurgailuarekin beheko kodea eta bete formularioa!

10 urria 2023 Binke!
TELEFONOA:
IBAN ENTITATEA BULEGOA K.Z. KONTU ZENBAKIA

Unai Etxezarraga Island Peak mendiko tonto rrera iritsi da

TESTUA: IRATI ALONSO GARCÍA

ARGAZKIA: LUR URIBARREN

Unai Etxezarraga usansolotarrak

Nepalera bidaiatu du beste hamaika euskaldunekin batera Island Peak eskalatzeko helburuz. Mendiaren tontorrera iritsi ziren pasa den asteburuan eta esperientziaren inguruan hitz egin dugu berarekin.

Irailaren 29an abiatu zen Unai Etxezarraga usansolotarra Nepalera beste hamaika euskaldunekin batera Island Peak mendia eskalatzeko helburuz. Hainbat eguneko ibilbidea antolatu zuten eta honetan zehar kulturen arteko hartu-emana sustatzen duen liburua zabaltzeko asmoa zuten.

Aurretik antolatutako ibilbidea bete du taldeak eta asteburuan heldu ziren Island Peak mendiko tontorrera. «Guztira hamabost egun behar izan ditugu, eguraldi txarraren ondorioz beste egun bat eman genuelako Luklan. Gure egutegia guztiz bete dugu, aklimataziorako pentsatutako egunetan ere zorrotz ibili gara tontorrera egoera fisiko egokienean heltzeko. Hau lortu ahal izan dugu tontorrera joateko egunean kristolako eguraldia izan genuelako», azaldu dio Etxezarragak BINKEri.

«Egia esan uste baino gogorragoa izan zen baina pena merezi izan du, oso ondo aklimatatuta heldu ginen eta horrek bideaz askoz be gehiago gozatzeko aukera eman zigun», nabarmendu du usansolotarrak.

Onena esperientzia honen gora beherak taldearekin elkarbanatzea izan dela aitortu du: «Tontorrera heltzea helburua zen, baina ondorengo elkarrizketak bakoitzaren kontakizunekin helburu hori betetzearen ondorioa da eta benetan diot niretzako hori izan dela onena».

Txarrena ordea, gogortasuna izan da, «bai altueragaitik eta bai ibilbideagaitik». «Trekinean zehar gora behera asko izan ditugu. Gokyora heltzeko adibidez, 4.300 metrotatik 5.360 metrotara igo behar izan genuen gero berriro ere 4.800 metrotara bajatzeko, 1.000 metro baino gehiagoko desnibelan eta altuera horretan, imaginau! Uste dot norberaren gorputza ondo ezagutzea klabea dela mendian altueran ibiltzeko, lasaitasuna mantentzea eta sentsazio txarrekin bizitzera egokitzea», azaldu du Etxezarragak.

Ibilbidean zehar kulturen arteko hartu-emana sustatzeko helburua zuen liburua banatzeko aukera izan zuen taldeak

Uste baino

gogorragoa

izan zen baina merezi izan du, oso ondo aklimatatuta heldu ginen

eta baita umeekin jolasean ibiltzeko eta haien kultura gehiago ezagutzeko ere. «Niretzako ikaragarria izan da hain gertutik euren bizitzak ikustea, sentitzea. Aurreko urteko ume bat topatu genuen ere, a ze nolako poza bera ikustea eta bere benetazko besarkada jasotzea», aitortu du usansolotarrak.

Nepalen banatu duten liburuan «bi herrialdeen arteko elkarrizketa» irudikatzen da marrazkien bitartez, Euskal Herriko hainbat ilustratzailek egindakoak. Hauekin batera euskaraz eta nepaldarrez idatzitako istoriotxo bat ere irakurri daiteke, umeek «beste errealitateen inguruan aztertu dezaten eta bidaia bat prestatzean beste modu batera egin dezaten, herrialdeko kultura eta ohiturak ezagutzeko asmoz». Proiektuaren inguruko gehiago jakin daiteke hau zabaltzeko sortutako @benetako_izenak Instagram kontuan.

Binke! urria 2023 11
Nepalera bidaia

Gure berbaz

MANU ETXEBARRIA AYESTA

Urri

bigarrena

Gure kalendarioko hamargarren hilabetea, urria, izenez nagusitu arren, bizkaieraz, urri bigarrena be deritxagu eta, irailari, urria. Etimologiara bagoaz, urria=eskasa, litzateke eta urri bietako garai hori uzta urriko edo eskasekoa danez, ba hortik jatorko izena. Erromatarren hamabi hilabeteko «Calendario Julianoa» erabarritzearen aurreko kalendario zaharrera bagoaz, azkenengo lau hilabeteak: september, october, november eta december, ziran, zenbakia aurretik eta jarraian, imber=euria, berbagaz konposaturik. Erromatarren, october, zortzigarren hilabetea zan, baina Kristo aurreko 46. urterik hona, hamargarrena izatera etorri da. Euskaldunok, mailegu gisa hartu arren, naturaren uztagaz lotu dogu, beste hilabete askoren antzera. Beraz, kalendarioa geurera ekarri dogu eta geurea be egin dogu. Erromatarren «euri» aipamena, geurera be akarri geinke, udagoienean, etxeetan teilatuko hegaletarik harako itoxurak hartzeko eta batez be antzinatean, ola eta errotetan gurpil-eragilea martxan jartzeko ur ugari behar zalako euren antaparetan. Orain ura etxera jatorku, baina munduko sikate eta uriolakaz, adi aldaketa klimatikoari.

Gaztetxoen bertso-eskolak

Galdakaoko Udaleko Euskara Arloak,Bizkaiko Bertsozale Elkartearen laguntzarekin, 20 urte baino gehiago daramatza ikastetxeekin elkarlanean ikasleen artean bat-batekotasuna, irudimena, ahozkotasuna… lantzen bertsolaritzaren bitartez. Helburu nagusietako bat harrobia bermatzea da: bertsolariak, gai jartzaileak, zaleak, epaileak, irakasleak, antolatzaileak, kazetariak… azken finean bertsolaritzarekin zerikusia duen guztia etengabe elikatuta edukitzea.

Galdakaoko eta Usansoloko umeek jasotzen dute bertsolaritza hezkuntza arautuan, hau da, bakoitzak bere ikastetxean LHko 5. edota 6. mailan. Kasu batzuetan, institutuetan ere, DBHn bertsolaritza lantzen jarraitzeko aukera izaten dute.

Lan horri esker, Ikasturte honetan gaztetxoen bertso eskolak edo bat-bateko taldeak (BBT) sortu dira Galdakaon eta Usansolon, eta kanpoko ekintza moduan landuko dute bertsolaritza. Eskola horiek ohiko bertso eskoletara joan aurreko urratsa dira, hau da, ikastetxean bertsolaritza lantzetik, ohiko bertso eskolen arteko zubia.

Bertsozaletu diren gaztetxoei (izan ikastetxean zaletutakoei edo zaletasuna etxetik dakartenei) bide honetan jarraitzeko gune erosoa eskaini gura zaie talde hauen bitartez. Eskolaz kanpo, bertsolaritza lantzen jarraitzeko aukera eskaintzen zaie gaztetxoei talde txikietan (510 lagun, normalean); Ikastetxean jasotako oinarri horretan sakontzen jarraitzeko aukera dute inprobisazioa ardatz.

Talde hauen bidez gaitasun mailan eta ikastetxe/ herri mailan eragin gure da.

I. Gaitasun mailan:

• Bertsolaritza den kultur adierazpidearekiko oinarrizko ezagutza izatea

• Bat-bateko lehenengo pausuak ematen jarraitzea.

• Bertsozaletzea eta euskararekiko jarrera positiboa garatzea.

• Hizkuntza-komunikaziorako konpetentzia garatzea

• Jende aurreko emanaldi bat burutzeko oinarrizko betekizunak ezagutzea eta egoki baliatzea

• Talde lanean jarduteko gaitasuna lantzea

II. Ikastetxe/herri mailan:

- Euskararen normalizazioan laguntzea.

- Euskarazko aisialdia sortzea.

Talde bi sortu dira eta astean behin (ostegunetan) elkartuko dira urriaren 19tik hasita; bat Galdakaon eta beste bat Usansolon.

Informazio gehiago: hezkuntza-euskara@galdakao.net • 944010540

12 urria 2023 Binke!

Galdakao harrizko herria

ESTIBALIZ APELLANIZ INGUNZA Lurretik

Galdakaoko Ganguren itzal handiko mendia da: baso aberatsekoa, haritz ederrez eta gaztainondo zaharrez jantzia. Baina lurpeko zainetan dauka altxorrik aberatsena: orain 100 milioi urte baino gehiago ingurune itsastarrean eratu zen hareharri garbi-garbia. Ia oraintsura arte, hamaikatxo galdakaoztarren lanbide eta ogibide izan dira hemengo hareharrizko harrobi ugariak, etxegintzarako harlanduak edota labetarako adreilu erre-gogor bikainak egiteko. Zenbat eliza eta jauregi eder! Besteak beste, Elexaldeko Andra Mari (S.XII), Portugaleteko Santa Maria (S.XV/ XVI), Etxebarriko San Esteban (S.XVI), San Antongo elizari deutsola egindako Bilboko udaletxearen eraikina (S.XVI), Lutxanako Dorreen erreforma (S.XVII), Bilboko Foru Aldundia (S.XIX/XX) edota Portugaleteko Udala

(S.XIX). Gainera, Galdakaoko harria Inguruko herrietan etxeak egiteko erabiltzen zen, baita ere labe garaiak zein jauregiak egiteko, Errioxara eta Amerikara helduz.

XX. mende hasieran (1905/1910) zazpi ziren

Galdakaon ustiatzen ziren harrobiak. 1921 eta 1927 artean zortzi, 1930ean bederatzi, 1931n hamalau eta 1947an bederatzi. Horien guztien artean, harrobi garrantzitsuenak Abusukoa eta Uraburukoak izan ziren. Abusun, harrobiak aparte adreilu erre-gogorraren fabrika bat zegoen Espainiako gerra zibila baino pixka bat lehenago itxi zuena. Elexaldeko presa ondoan zegoen harrobia izan zen itxi zuen azkena.

Argi dago, beraz, hargintzak sekulako itzala eman diola Galdakaori. Harrizko letraz idatzi beharko genuke: 'Galdakao harrizko herria', harriak egin gaituela ahaztu ez dakigun.

Andra Mari eliza emakume

batek eraiki zuen

AITZOL ALTUNA ENZUNZA

Erdi Aroko Bizkaiko eliza asko udal-batzar zuhaitzetatik oso gertu eraiki zituzten jauntxoek, baseliza zaharrak berriz, baserritarrek auzolanean euren auzobatzarretarako, baina ia sekulan ez Eliza Katolikoak. Iturriza historia idazleak, 1793an esan zuen: «Andra Mari izena duen parrokia bat du, bata Etxebarrin eta bestea Bediako Kolazioan, antzinako erlazioen arabera Galdakanoko Santxo zaldunak eraikia, Nafarroako erregearen ahaidea 1200. urte inguruan», Santxoren hilobia eliza barruan dagoen estalki zurikoa dela esaten da.

Fernán Pérez de Ayalak 1371an idatzitako liburuan, hauxe esaten da: XII. mendearen amaieran Nafarroako Estatuaren parte ginenean, azken Abendañotarra umetan Arratiara ihesi etorri zela inudeak ekarrita, bere familiak gasteiztarrekin edukitako borroka latz

Lehoinabarra

baten ostean. Seguruenik, orduan Galdakao zen Bediako Tosubando dorretxera, bertan, Galdakanoko Santxoren semeak artatu zuen, bere osaba amaren partez. Ezer gutxi gehiago dakigu Galdakano deitzen zen familia honetaz, XIII. mendean Bizkaiko buru zen Bermeon baserri bat zutela soilik.

Andra Mari elizaren atearen barnealdean, Santxoren familia osoaren bustoak daude, baina kanpoko arkuko bustoak emaztearenak eta semearenak dira soilik, K.M. de Barañano eta F.J. González de Duranaren lanaren arabera. Erdi Aroan, elizako arkuen kanpoko aldean jartzen ziren eraikitzaileen bustoak, Araban oso sarri goi mailako andrazkoak izaten ziren diru-jartzaileak eta Santxoren emazteak bezala txano kizkurrak eramaten zituzten. Beraz, litekeena da emakume honek ematea Galdakaoko Andra Mari eliza eraikitzeko dirua.

Binke! urria 2023 13

40 urte pasa dira

ARGAZKIAK: JOSU LEZAMETA / ARGAZKI GUZTIAK: BINKE.EUS

14 urria 2023 Binke!
Binke! urria 2023 15

Aldaketak ikastetxeetan

«Neskek patioaren erdigunea hartzeko eskubidea dute»

TESTUA: IRATI ALONSO GARCÍA

ARGAZKIA: HAIZEA EGIARTE

Ikastetxeko kanpo espazioa eraldatu zuen Durangoko Kurutziaga ikastolak 2018an eta horren eragina ikertu du Haizea Egiarte usansolotarrak. Azterketa egin ostean hainbat ondorio atera ditu ikasleen arteko harremanen inguruan eta hauek ezagutu nahi izan ditu BINKEk.

Kanpo espazioa, alegia, patioa, eraldatu zuen Durangoko Kurutziaga ikastolak 2018an futbolzentrismoaren bukatu eta naturari garrantzia gehiago emateko, besteak beste. Aldaketa hauek ikasleengan izan duten eragina aztertu du Haizea Egiarte usansolotarrak, Asier Huegun izan duela lanaren zuzendari moduan. Neskek hartu duten protagonismoa nabarmendu du, eta baita naturarekin harremanetan egoteak txikiengan duen garrantzia ere.

Zergatik da garrantzitsua kanpo espazioa eskoletan?

Eskolako kanpo espazioa beti ikusi da atseden hartzeko leku bat moduan, eta ez hezteko edo irakaskuntzarekin jarraitzeko leku bat moduan. Umeak egunero irtetzen dira eskolako patiora eta hauetan hainbat irakaspen gertatzen dira. Kanpo espazio egoki batek umeen autonomia, psikmotrizitatea, irudimena... garatzeko aukera ematen du. Horregatik garrantzitsua da hauen inguruan hausnarketa egitea irakasleak garen heinean, kanpo espazioa gure metodologia edo irakaskuntzan sartzeko. Erabilera hezitzailea eman beharko genioke espazio honi baita.

Zeintzuk dira Durangoko Kurutziaga ikastolaren kanpo espazioan egindako aldaketa nagusiak? Diseinu berriaren helburuetako bat futbol edo kirol zentrismoarekin apurtzeaz gain, eremu ez determinatuak garatzea zen. Hau da, eremu desberdinak sortu, naturalak, zabalak… ekintza edo jolas zehatz bati lotuta ez daudenak. Natura eta hezkidetza kontuan hartuta, jolastoki berrian hainbat landa, zuhaitz eremu, mendixkak, hareatza, erreka, tirolina, jolasteko eremu berriak… sartu dira umeak lasai egoteko.

16 urria 2023 Binke!

Espazioen izenak ere aldatu dituzte. Bai, honekin izenak ekintza ez bideratzea bilatu dute. Azken finean eremu bakoitzari izen bat jartzerakoan mugimendua mugatzen da, hau da, umeek gune horrek duen jolas edo ekintzaren izen horrekin identifikatuko dute.

Zein ondorio izan dituzte aldaketek ikasleengan? Espazio aldaketak harreman berriak sortu ditu, izan ere jolasteko aukera berriak eskaintzeak umeek gauza berriak aukeratzeko grina esnatu du. Futbola errege zen lekuan bestelako jolas eta aukerak eskaintzeak ahalbidetu du jolas berrietan elkarrekin aritzea. Orain gehiago ikusten dira neskak eta mutilak batera jolasten, eta adin desberdinetako haurrak elkarrekin ere: nagusiak txikiak lagunduz, txikiek beren irudimena handiei kutsatuz… Gainera elkar zaindu eta laguntzen dira.

Futbolzentrismoaren bukaerak neskak erdigunean jarri dituela adierazi duzue ikerkertan. Eredu tradizionaletan futbol zelaia da jolastokiaren jaun eta jabe eta honek ekartzen du mutil gehiengoa erdigunean egotea eta neskak bazterretan egotea. Honek, neskek bere lekua periferia dela barneratzea ekartzen du, eta hori ez da zoriz gertatzen, gure gizartearen isla baitira jolastokiak. Jolastokiaren espazio banaketan gertatzen ziren desorekak apurtzeko egin diren aldaketek ordea, neskek erdigunea hartzea ahalbidetu dute. Neskek eskubidea dute erdigunea hartzeko.

Naturari garrantzia handiagoa eman diote ere

Durangoko eskolan. Nola eragin du honek? Natura eremu berriak jolastokian sartzeak, naturarekiko harremana handitzea eta sendotzea ahalbidetu du. Naturarekin harreman zuzena izateko aukera dute orain eta umeengan, batez ere Haur Hezkuntzako ikasleengan, esploratzeko eta esperimentatzeko grina piztu da.

Zein erantzun izan dute gurasoek aldaketen aurrean?

Euren hasierako diseinu berrian futbol zelaia ez zen inondik agertzen, eta horrek zenbait gurasoren ezinegona piztu zuen. Hala ere, egun oso pozik daude aldaketarekin.

Kurutziaga ikastolak eredu berri baten bidea zabaldu du? Ezin dut baieztatu Kurutziagak eredu berri bat ekarri duenik, baina egia da gero eta hausnarketa gehiago egiten ari direla zenbait ikastetxeetan, eta adibidez gure eremu hurbilean ere aldaketa horiek ikusi daitezke, adibidez Zaratamoko eskolan. Gainera, herriko haur-parkeetan ere, orain elementu desberdinak ikusten dira: tirolinak, lurrean margoztutako jolasak, landak...

Bide luzea gelditzen da hala ere. Bai. Egia da oraindik futbolzentrismoan oinarritutako eta helduon begiradetatik sortutako hainbat jolastoki eta parke daudela, baina behintzat honen inguruan hausnarketa zabaldu da. Uste dut etorkizun batean eredu tradizional honekin apurtuko dela, eta espero dut eskola publikoek ere horrelako jolastoki natural eta anitzak izateko aukera izatea. •

Binke! urria 2023 17

Eguzkibegi Ikastolako 73ko kintoak batu ziran

Aurten 50 urte bete edo beteko dituzten belaunaldiko Eguzkibegi Ikastolako ikaskide ohiak batu ziran urriaren 7an Galdakaon. Guztira 30 lagun inguru batu ziran eta egun polita bizi eben DJ eta trikitilariakaz. Itziar Barrenetxea euren irakasle izandakoakaz alkartu ziran eta Gipuzkoa aldean zein Valentzian bizi diran ikaskide ohiak be etorri ziran.

Ibañezek Eibar taldea utzi dau

Jone Ibañez futbolari galdakoztarrak ez dau Eibarren jarraituko, klubagaz kontratua eteteko akordioa adostu ostean. Guztira 28 partida jokatu dauz armaginakaz.

Adingabeen zentroaren itxiera

Irailaren 30ean itxi eben behin betiko Elorritxuetako adingabeen zentroa eta 19 langile kaleratu dabezala salatu dabe ELA eta LAB sindikatuek.

18 urria 2023 Binke!
BINKE
ELA ETA LAB SINDIKATUAK JONE IBAÑEZ

Jose Luis Sagredo zendu da

Bizkaiko EAJren batzarkide eta

Galdakaoko Uri Buru Batzarreko presidente sei urtez izan zan Jose Luis Sagredo zendu zan urriaren 9an, 70 urte zituela.

Ibaizabal ST, Kopako finalera

Ibaizabal Saskibaloi Taldeko mutilek Lehen Mailako Kopako finalerdia irabazi eben pasa dan eguenean Ardoi talde nafarraren kontra eta finala jokatuko dabe

Valle de Egüésen aurka. Partida 2024ko lehen asteburuan izango da.

Navas, Bilboko Txistu Bandagaz

Bilboko Udal Txistulari Bandak egitarau anitza eskainiko dau apirilera arte eta hainbat artistak parte hartuko dau emanaldietan, besteak beste, Garazi Navas usansolotarrak.

Kudeaketa batzorde barria

Urriaren 5ean eratu zan Usansoloko Udalaren funtzioak egingo dituen kudeaketa batzorde barria. UHko zortzi kidek, EAJ-PNVko bik eta EH Bilduko batek osatu dabe.

Binke! urria 2023 19 BINKE
GALDAKAOKO EAJ-PNV IBAIZABAL SASKIBALOI TALDEA BILBOKO TXISTULARI BANDA USANSOLO HERRIA

Udaltzaingo «prekarioa»

ErNE-SVPE sindikatuak Galdakaoko Udaltzaingoaren egoera «prekarioa» dala salatu dau, «autonomia mailan egoera larrienean dauden udalerrietako bat» dala adieraziz.

ESAS-en akordio barriak

Ane Legarreta galdakoztarrak sortutako ESAS ekimenak hitzarmena sinatu dau EHU eta Musikenegaz. Akordio honen bitartez ESAS-Musikene Saria sortu dabe, musika klasikoan sortzen dan genero-desberdintasuna aztertzeko helburuz.

Itziar Atienza, 'Itxaso' telesailean

Surf giroan oinarritutako 'Itxaso’ telesaila ikusgai dago honezkero Pr1meran euskal edukien streaming plataforman. Telesailean hainbat euskal aktorek parte hartu dabe, besteak beste, Itziar Atienza galdakoztarrak.

Olarreta Unkinan arituko da

Larrabetzuko frontoian obrak egingo dabez eta horren ondorioz Olarreta Pilota Elkartea Unkinako frontoian arituko da, entrenamendu eta partidetan. PalAndreak eta Palagoma taldeek erabiliko dabe Usansoloko frontoia.

20 urria 2023 Binke!
EITB GALDAKAOKO UDALA
GALDAKAOKO UDALA ESAS

I

Fernandez, Europako onenen artean

Mikel Fernandez galdakoztarrak Lovro von Matačić orkestra zuzendari gazteen nazioarteko lehiaketan parte hartu dau eta finalaurrekora heldu da.

Memoria historikoagaz bat

Memoria Historikoaren eta Demokratikoaren Legea onartu eban lehen aldiz irailaren 29an Eusko Legebiltzarrak eta horren baitan duintasunaren kolunbarioa eraikiko da Galdakaon, Burdin Hesiaren ondoan.

Lau kaleratze Maxam enpresan

Maxam-eko langileak mobilizazioetara bueltatu dira lau kaleratze salatzeko. Urriaren 4an kontzentrazioa egin eben «enplegua bermatuko duen industria plana» eskatuz.

'Koskorrak' adar barria sortu da Argizai Eskaut Talde galdakoztarrak proiektu barri bategaz hasi dau ikasturtea: ‘Koskorrak’ adarra. Taldea zortzi eta hamar urte arteko umeei zuzenduta dago.

Binke! urria 2023 21
MIKEL FERNANDEZ ELA SINDIKATUA ARGIZAI ESKAUT TALDEA GALDAKAOKO UDALA

Unkina eskolako irakasle jubilatuak

«Asko zaindu deutsagu alkarri Unkinako eskolan»

TESTUA ETA ARGAZKIA: JON GOMEZ GARAI

Usansoloko Unkina eskolari bizi luzea eskaini dieten azken hiru irakasle jubilatuak solasaldi berean batu ditugu, hogei urtetik gora euren lantoki —eta askoz gehiago— izan den horren inguruan aritzeko: Amaia

Odriozola, Edurne Ruiz eta Lukas Zabala dira eurek.

Hiru elkarrizketatuetatik bat ere ez da usansolotarra, baina hirurak egon dira Usansolori oso lotuta. Edo daude. Hirurak izan baitira 20 urtetik gora Unkina eskolan irakasle: Amaia Odriozola galdakoztarrak ia 39 urte egin ditu Unkinako Haur Hezkuntzako irakasle, 1987tik 2022ra bitarte; Edurne Ruiz galdakoztarrak lanean emandako 39 urteetatik 20tik gora Unkinan egin ditu Lehen Hezkuntzan, aurtengo udan erretiroa hartu duen arte; Lukas Zabala bediarrak berriz, urriaren amaieran hartuko du erretiroa, 1995ean Unkinako eskolan lanean hasi zenetik —28 urtez Unkinan lanean, beraz—.

Ikasi duzue Unkinako eskola barik bizitzen? Amaia Odriozola (AO): Bai, nik urtebete daroat erretiroa hartuta, eta arin pasa jat denbora! Baina eskolagaz eta bereziki lankide izandakoakaz ez dogu harremanik galdu. Galdakaotik Usansolora oinez etorten garan askotan «kukutxu» bat egiten deutsiegu lankideei. Edurne Ruiz (ER): Nik udan hartu neban erretiroa, eta dagoaneko hirugarren aldia da hamen nagoana. Bariku askotan saiatzen naz etorten, nire zikloko lankide izandakoakaz bazkaltzeko.

Zertara ari zarete eskaintzen zuen denbora orain? AO: Nik ekintza asko egiten dodaz —mendira edo museotara joan, bizikletan ibili, irakurri, bidaiatu...— baina danak egiten dodaz aurretik konpromisorik hartu barik. Orain ez dot konpromisorik hartu gura. Areago, askotan pentsatzen dot: «Hau gura dot, baina bihar erabakiko dot». ER: Ni barria naz honetan, eta oraindino erretirora egokitzen nabil, baina nire buruari bai esan deutsat gelditzeko, lehen nire barnea «batidora» bat zalako. Behin erretiroa hartuta ikasten hasiko nintzala pentsatu neban, baina momentuz ez dot holakorik

22 urria 2023 Binke!

egingo. Nik be sarri esaten dot: «Eingot». Momentuz uger egitera joaten naz, baserriko kontuak be jagoten dodaz... baina burua estutu barik. Lukas Zabala (LZ): Niri egun gitxi falta jataz erretiroa hartzeko, hil honen amaieran egingo dot, eta familiari eskaini beharko deutsat denbora, baina nire ardiak, astoak, arrantzako edo perretxikoetako irteerak... egiteko tartetxoak atarako dodaz!

Zer eskaini dizue eskola honek tarte guzti honetan? ER: Niri asko irakatsi deusta. Gezurra emoten dau, irakasleak berez irakasteko gagozalako, ezta? Baina asko ikasten da. Irakaspena izan da eta laguntasuna be, lagun talde bategaz egin dodalako topo hemen. Ez naz inoiz bakarrik sentidu. AO: Nik be bardina sentitzen dot. Lankide asko lagun min daukadaz gaur. Laguntasuna eta konfiantza emon deusta Unkinak. LZ: Nire kasuan, Edurnek eta Amaiak esandakoaz aparte, familia moduan hartzen dodan herria jaso dot. Ni Bediakoa izanda poteoan eta lagunakaz beti bertora egin dodalako, Usansolora.

Badago errepikatuko ez zenuketen zerbait? ER: Edozein talde edo familiatan bezala gure eztabaidak edo hasarreak izan doguz, baina aipatzekorik ez. LZ: Nik, alaba elbarritua dodanez, inoiz bere bila joateko eskolatik alde egin behar izan dodanean beti babestu naute lankideek. AO: Bai, ondo tratatu deutsagu alkarri, ez dago errepikatuko ez geunken ezer.

Eskola txikia izatea abantaila da Unkinarentzat? ER: Bai, izan leike, mila saltsatan sartuta egon garalako beti. Gure txikitasunetik proiektu askotan inplikatzeko aukera emon deusku. LZ: Eta inplikatutako proiektu askotan erreferente be izan gara, baina inportantea izan da horretan talde finkoa izatea. Hori Unkinak badauka. AO: Holan da, eta hori kanpotik

Konpromisoa beharko leuke irakasle izan gura dauanak

be askok ikusten dabe, gurera Gorlizetik zein Lekeitiotik be etorri izan dalako jendea lanera.

Erraza izan da zuen herritik gertu irakasle izatea? AO: Nik Unkina aukeratu neban hain zuzen be horregatik, ez nebalako nire herrian lanik egin gura. Baina dana dala, Usansolon bertan be, inoiz ez deustie kaletik matrakarik emon. ER: Horretarako Usansolo errespetuzko herria da, jendeak bereizten dakialako lana eta kalea. LZ: Nik bizi asko egiten dot berton eta oso-oso gitxitan esan deustie kaletik eskolako ezer. ER: Akaso herrian bertan bizita desberdina izango litzakela, ez dakigu, baina guri behintzat herriak oso ondo hartu gaitu beti.

Zer esango zeniekete irakasle-ikasketak egiten ari direnei? AO: Irakasle izatea gustuko izatea. Zuretik emoteko prest egon behar dozu ogibide honetan. ER: Duda barik, horixe bera. Ez dagiala jendeak lanbide hau aukeratu diruagaitik edo oporrengaitik. Holan txarto joango da eskola eta pertsona bera. LZ: Konpromisoa behar dala esango neutsien danei. Hau ez da makinakaz lan egiteko fabrika bat, pertsonakaz gabilz lanean. Eskolara puntu-puntuan sartzen dana, edo eskolatik puntupuntuan irteten dana egunero... malo. AO: Zaindu egin behar deutsagu alkarri, zaindu egin behar doguz ikasleak... holan zainduko dogulako gure gizartea eta euskal eskola publikoa. •

Binke! urria 2023 23

Duatloi Inklusiboa

ARGAZKIAK: PEIO ZAMALLOA / ARGAZKI GUZTIAK: BINKE.EUS

24 urria 2023 Binke!
Binke! urria 2023 25

Binke.eus

Zimitz kirasduna agertzen ari da Galdakaon eta espezie honek ez dakarrela pertsonen ez animalien osasunerako arriskurik adierazi du Udalak.

Santakurtzetan ETAko presoei egindako omenaldia salatu zuen Covitek eta

Victor Trimiño PSEren bozeramaileak salaketa babestu zuen.

Maiatzaren 31ra bitarte Galdabusak neguko ordutegia izango du. Aldaketak egin dira ordutegietan eta geraleku berriak jarri dira.

Paperetik harago, hauek dira Binkeren webgunean irakurrienak!

EUDELeko Batzorde Eragile berriko kideak hautatu zituzten irailaren 19an, haien artean, Iñigo Hernando Galdakaoko alkatea.

Graffestaren bosgarren edizioa antolatuko dute urriaren 21ean Urretan eta bi mural parte-hartzaile egingo dituzte: kuadrillena eta eragileena.

Berbalagun ekimena martxan jarriko da aurten ere Galdakaon. Taldeak astean behin batuko dira ordubetez eta izena emateko epea zabalik dago.

Gure herrietako aktualitatea:

Binke TV

Pedro Uribarri entrenatzaile galdakoztarrari omenaldia egin zioten Sabadellen.

Binke!

Elexaldeko futbol zelaiko argi dorrearen kablea eta transformadoreak lapurtu zituzten eta horren ondorioz argi gabe egon zen.

Hauek dira grabatu eta argitaratutako azken hiru bideoak Binke telebistan!

Basurde bi agertu ziren ekainaren lehen egunetan Galdakaoko kaleetan.

Galdakoztarrei galdetu diegu Elexaldeko igerilekuetako nobedadearen inguruan.

26 urria 2023

Leidu Irakurketa

Taldearen txokoa

Fast Fatum

Susa, 2023

Libe Goitia

UOso latza izan da Elkar, 2023 Xabier Mendiguren

da ere joan zaigu eta udagoiena atea joka dugu. Oraingo honetan aurrez aurre liburu biren irakurketa proposatzen dizuegu:

Libe Goitia idazle galdakoztarraren lehenengo poesia liburua dugu 'Fast Fatum'. Libek «poesia zaila da» ideiarekin amaitzeko eta berez desordenatua den hori ordezkatzeko nahia izan du. Horretarako, erreferentzia klasikoak nahiz egungoak erabili ditu.

Lana zortzi atalez osatuta dago: aitzinsolasa, Euskal Herriko sei tokiren izenez hasten diren sei kapitulu eta epilogoa. Liburuaren mamiak berak, letra etzanak, maiuskulak, kortxeteak, poemen kokapenak orrialdean… denak du garrantzia liburu honetan.

Udazkeneko Sormenen, Libe beraren poemen irakurketaz gozatzeko aukera izango dugu, gainera.

Xabier Mendigurenen 'Oso latza izan da' liburuak aldiz egiazko gertakari historiko bat du oinarri: 1981eko otsailean, Jose Arregi Madrilen atxilotu eta handik hamar egunera hil zen, jasandako tratuaren ondorioz.

Liburua hezurmamitzen duten gertakariak «atxiloketatik bere heriotza eta ondoko argazkiratze horretara» bitartean kokatzen dira kronologikoki: atxiloketa, heriotza, hilobiratzea… Modu berean, paraleloki jazotako beste jazoera batzuk aipatzen dira Unzurrunzaga, Ameztoy, eta Arregiren bizitzekin batera.

Proiektu honetarako lanean:

Argitaratzailea: Aitu elkartea.

Koordinatzailea: Jon Gomez Garai.

Erredakzioa: Irati Alonso eta Beñat Armentia.

Irudia eta sareak: Naiara Perez de Villarreal.

Batzorde Orokorra: Gaizka Uriarte, Ixone Muñiz, Leire Zamalloa, Ainara G. Goitiandia, Beñat Armentia eta Iñigo Larrea.

Ilustratzaileak: Irrimarra.

Inprenta: Comeco Gráfico.

Banaketa: Mediapost eta Correos.

Hilero banatutako ale kopurua: 14.000.

Lege Gordailua: BI-41-2016

ISSN: 2444-9385

Proiektu hau posible egiten dute:

Ohiko kolaboratzaileak: Manu Etxebarria, Edu Madina, Aitzol Altuna, Estibaliz Apellaniz, Joanes Urkixo, Yayone Altuna, Irati Bediaga, Julen Gabiria, Gotzon Barandiaran, Antton Irusta, Nerea Urgoiti, Josi Basterretxea, Xabier Valencia, Nagore Ferreira Zamalloa, Edu Olea eta Bego Martinez.

Elkarte laguntzaileak: Ganguren Mendi Taldea, Burtotza Mendi Taldea, Andra Mari Dantza Taldea, Galdakao Gogora, Etxerat, Usansolon Euskaraz, Euskaraldia eta Bagabiz euskara elkartea. Argazkilari kolaboratzaileak: Jabi Rojo, Gotzon Almaraz , Julio Legarretaetxebarria eta Peio Zamalloa. Webguneko laguntza: Aitor Espinosa eta Naiara Perez de Villarreal.

Binke aldizkariak ez du bere gain hartzen aldizkarian adierazitako iritzi edota esanen erantzunkizunik.

Harremana: 680 74 32 11 info@binke.eus www.binke.eus

Binke! urria 2023 27

Sormene

Urriak 30, astelehena

19:00 Emakume musikariei buruzko solasaldia: Genealogia berri bat. Ihintza Orbegozo, Garazi Navas, Lide Hernando, Maria Rivero eta Aintzane Camara.

Urriak 31, martitzena

Goizean zehar Antzerki tailerrak ikastetxeetan, Metrokoadroka Sormen Laborategiaren eskutik

Azaroak 2, eguena

19:00 'Zeozertan dabil baina ez dakit zertan' antzezlana, Metrokoadroka Sormen Laborategiaren eskutik.

Azaroak 3, barikua

Iturrondoko karpan

Goizean zehar Ikastetxeekin musika tailerrak: pandero tailerra Maixa Lizarribar trikitilari eta panderojolearekin.

19:00 Bertso-saioa:Nerea Ibarzabal, Saioa Alkaiza, Onintza Enbeita, Irantzu Idoate eta Oihane Perea.

22:00 Ibil Bedi talde nafarraren kontzertua.

Azaroak 5, domeka

12:00 Trakamatraka perkusio intrumentuak sortu eta jotzeko tailerra ume eta gurasoentzat, Iturrondo plazan.

19:00 Libe Goitiaren 'Fas Fatum' liburuko poemetan oinarritutako kontzertua: Libe Goitia, Ane Legarreta, Haize Huegun, Izaskun Simon, Begoña Rodriguez, Natalia Sanchez, Maider Legarreta, Elene Uribarri eta Garazi Arrese.

Antzerkia

Urriak 27, barikua

Las niñas de Cadiz Las bingueras de Eurípidea

Torrezabal Kultur Etxean

Ordua: 20:00 Sarrera: 7,5-10€.

Urriak 28, zapatua

Campi qui pugui Eskolara bidean

Torrezabal Kultur Etxean

Ordua: 18:00 Sarrera: 4-6€.

Azaroak 4, zapatua Engruna Teatre Univers

Torrezabal Kultur Etxean

Ordua: 12:00 eta 17:00 Sarrera: 4-6€.

Azaroak 10, barikua

Anodino Teatro Obsoletus

Torrezabal Kultur Etxean

Ordua: 20:00 Sarrera: 6-8€.

Musika

Urriak 22, domeka

Galdakaoko Da Capo Musika Banda De la A a la (Z)arzuela

Torrezabal Kultur Etxean

Ordua: 13:00 Sarrera: doakoa.

Dantza

Urriak 21, zapatua

Cielo Raso Hâmaïka

Torrezabal Kultur Etxean

Ordua: 20:00 Sarrera: 6-8

28 urria 2023 Binke!

Musika Bizian

Urriak 27, barikua

19:00 Taberna ibiltaria Santi Brouard enparantzatik

21:30 The Stowes eta Gozategiren kontzertuak

Urriak 28, zapatua

12:00 Luthier Azoka eta musika erakustaldia

19:00 EinGO taldearekin kale animazioa Iturrondo plazako karpatik

21:00 Startijenn, Gipsy Groove eta Mconak taldeen kontzertuak

Irakurketa taldea

Urriak 23, astelehena

'Fast Fatum' eta 'Oso latza izan da'

18:30 Peña Santa Cruzen

Mendia

Urriak 20, barikua

Euskal Mendizaletasunaren Gala

Ordua: 19:00 Torrezabal Kultur Etxean

Urriak 28, zapatua

Pirineoak. Chipeta alto (2.172 m)

Ordua: 07:00 Udaletxetik

Urriak 29, domeka

Gipuzkoa-Parke naturala. Aia-Pagoeta (676m)Zarautz

Ordua: 08:00 Udaletxetik

Binke! urria 2023 29
30

Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
BINKE 086 Urria 2023 by BINKE - Issuu