BINKE 084 Uztaila 2023

Page 1

84. zenbakia • 2023ko uztaila
osoan izango dogu zabalik Elexaldeko igerilekuetako taberna»
GAIZKA SAINZ OSTALARIA
«Urte

«Elexaldeko igerilekuetako taberna ez da ohiko taberna bat izango»

TESTUA: JON GOMEZ GARAI

ARGAZKIAK: JABI ROJO

Ostalari galdakoztar ezaguna izan da urte askotan Gaizka Sainz, lagunek 'Fistu' deitzen dutena. Eta bost urte herritik kanpo ibili ostean, bueltan da Galdakaok 20 urtetan espero izan duen taberna beste bi kiderekin batera martxan jartzeko erronkarekin: Elexaldeko igerilekuetako taberna, Udalaren lizitaziopean kudeatuko duena. Bertara gerturatu gara, proiektu berri honen xehetasun gehiago bere arduradunaren ahotik entzuteko asmoz.

Elexaldeko igerilekuetako tabernaren ateak irekitzeko irrikitan? Bai, kriston gogoakaz! Uztailaren 27 arrastian egingo dogu inaugurazioa eta 28tik aurrera zabalik izango dogu egunero, normaltasun osoz. Ia zelan doan! (irribarretsu)

Zergatik aurkeztu zineten lizitaziora? Niri taberna hau beti gustatu izan jat. Bertako planoak orain 15 urtetik izan dodaz gordeta! Garai hartako alkateak be tarteka esaten eustan: «Gaizka, Elexaldeko igerilekuetako tabernea zabaldu behar dozu!»... Baina obra handia egin behar zan, eta ez nintzan animatzen. Orain, barriztea Udalak egin dauala bai, emon dogu pausoa!

Pluralean ari zara. Nortzuk zaudete proiektuaren atzean? Hiru bazkide gara, bi galdakoztarrak eta bat larrabetzuarra. Gorka Ilardia, Fernando Zugaza eta hirurok gagoz proiektuaren atzean. Gorka nire lagun mina da, galdakoztarra eta taberna hau zabaltzera animatu nauana, eta hasierako garai honetan Bilboko eta Bizkaiko beste taberna ezagun batzuetako jabea izango dogu lagun, 'Fiki' deitzen dogun Fernando.

Zer eskainiko duzue? Xuabe-xuabe hasiko gara. Lehenengo taberna zabalduko dogu pintxoak, bokatak eta jateko arinak eskainiz. Eta irailetik aurrera hasiko gara jatetxeagaz martxan.

Zenbat pertsona izango zarete lanean guzti hori eskaini ahal izateko? Ba langileak be pixkanaka sartzen joango gara, baina hasteko zazpi lagun inguru ibiliko gara: hiruzpalau tabernan eta beste bizpahiru suetean.

Langileen bila zabiltzate. Zelan doa hautaketaprozesua? Egunero nabil hiru alkarrizketa egiten, gitxi gorabehera. Jende gazte eta euskaldun asko dator, baina askok irailetik aurrera gura dabe lan egin, edo ez daukie bertara zelan etorri. Garai txarra da gainera jendea aurkitzeko, asko oporretan edo daborduko udan lanean dagozalako beste nonon. Baina lortuko dogu talde polita egitea!

Udan bakarrik ez da irekita egongo, ezta? Ez, noski. Urte osoan zabalduko dogu, atseden tarte batzuk hartuta, zelan ez. Baina asmoa neguan be eskaintza zabala emotea izango da.

Desberdintasunik egongo al da udako eta neguko eskaintzen artean? Lehen esan deutsudan moduan, uda honetan xuabe hasiko gara tabernagaz eta oinarrizko jatekoakaz, martxa hartzen joateko. Baina datorren udatik aurrera barriz, garagardotegia be martxan jarri gura dogu, oilaskoakaz eta sukalde ondotik norberak bere jana hartzeko sistema tipikoagaz. Udatan beraz, garagardotegi ohiko baten antzera funtzionatuko dogu eta neguan biak uztartzen saiatuko gara, jatetxea eta garagardotegia. Ikusten joango gara, apurka-apurka.

2 uztaila 2023 Binke!
GAIZKA SAINZ OSTALARIA

Gaizka Sainz Etxabe 1970, Galdakao

Herriko ostalari ezagunen artean kokatu dezakegu Gaizka Sainz galdakoztarra. Alai tabernarekin bakarrik, esaterako, 21 urte egin zituen Santi Brouard enparantzan. Baina ez bakarrik ostalari hutsa izateagatik. Bere jarduna beti lotu du musikarekin eta euskalgintzarekin. Horren adibide dira kudeatu dituen taberna guztiak: denetan tabernari euskaldunak izan ditu eta musikari garrantzia handia eman dio. Eguzkibegi Ikastolan eta Elexaldeko institutuan ikasitakoa asmo beretsuekin dator Elexaldeko taberna kudeatzera.

Nabari da gauza asko ikusteko eta ikasteko dituzuela, ezta? Duda barik, proiektu honegaz hutsetik hasi garalako 20 urteren ostean. Ez daukagu aurrekoen erreferentziarik ezta Elexalde inguruan estilo honetako beste tabernarik be, jakiteko sikieran zer etorri ahal jakun aurretik.

Ezarri al duzue ordutegirik? Bai, udan 10:00etan

irekitzeko asmoa daukagu, eta neguan 09:00etan. Ixteko barriz, Udalaren arauak agintzen dituan orduak errespetatu beharko doguz: ordutegi arruntean 01:00 arte eta jai aurreko gauetan 02:30 arte. Udan ordu erdi gehiago izango dogu beti, taberna guztiek lez, eta alkatearen dekretuz bi ordu gehiago luzatzeko aukera izango dogu egun konkretuetan.

Binke! uztaila 2023 3

Uztailaren 27 arrastian egingo dogu inaugurazioa eta 28tik aurrera zabalik izango dogu egunero taberna

Lehenengoz sartu zinenean taberna berriztu honetara, zein sentsazio izan zenuen? Guk ezagutu genduan taberna haregaz zerikusirik ez daukala! Guztiz diferentea da! Eta egia esaten badeutsut, asko gustatu jatan. Asko gustatzen jat zelan dagoan diseinatuta, bistak, espazioa, argitasuna...

Gogoratzen duzu zelakoa zen aspaldiko taberna hura?

Zelan ez dot gogoratuko ba! Ordu partidea sartu dodaz nik hamen-eta! (barreka) Maitasun handiagaz gogoratzen dodaz taberna honen garairik gorenenak, bereziki sasoi batean Jabi

Apellanizek kudeatzen ebanean eta beste garai batean Jon Begoñak, biak galdakoztarrak.

Gaur zer mantenduko zenuke gustura, taberna hartatik? eta eraikinaren aldetik ezer ez, gaur egun askoz modernoago, politago eta irisgarriago dagoalako. Baina zozer ekarri gurako banu aipatu deutsudazan garai bietatik, duda barik, bertan sortzen zan giroa da. Giro jatorra zan eta herriko jendea batzen ginan bertan.

Tabernara sartzeko igerilekuko sarrera erabili ahal

Giro jatorra zan Elexaldeko tabernan egoten zana, eta herriko jendea batzen ginan bertan

izango dugu? Ez, sarrera independenteak izango dabez igerilekuek eta tabernak. Beraz, tabernara sartzeko igerilekuetatik urten beharko dozu eta tabernara kanpotik igo.

Badago hori hala izateko arrazoirik? Ez dodaz zehazki ezagutzen, baina imajinatzen dot segurtasun eta ordena kontuagatik izango dala. Igerilekuetara tabernako janariak eta edalontziak ez jaisteko, igerilekuetatik be bainujantzian eta bustita ez etorteko tabernara... Gainera igerilekuetara sartzeko beti beharko dozu sarrera, eta tabernara etorteko, ez. Sarrera

Egin dezagun berba Gaizkaren inguruan. Bada, urteak egin dituzu herritik kanpo! Bai, ostalaritzatik aldenduta ibili naz azken urteotan eta herritik kanpo. Alai taberna utzi nebanean Txorierriko Baserri Antzokia martxan jartzen emon neban urtebete, baina gero ostalaritzagaz

Baserri Antzokian amaitu ostean Mallorkan enpresatxo bat jarri genduan martxan, ur ekintzen ingurukoa. Eta han, Alcudian, bela-eskola bat be

4 uztaila 2023 Binke!

badaukagu. Irlan urte eta erdi egin neban, proiektua martxan jartzen. Handik bueltan Kutxabankentzako beharrean ibili nintzan, Sukarrietako udalekuetan uretako kirolak gure produktuakaz sustatzen. Udal askorentzako be ibili naz lanean arrazoi beragatik... Eta horregaz aparte, zelan ez, DJ lanetan be jarraitzen dot batetik bestera.

Beti izan zara ba musikazalea! Bai, eta musika jarteari inoiz ez deutsat utzi. Jaialdi askotan ibilten naz eta jai pribatuetan be, piloa! Oraintxe adibidez, alkarrizketa hau amaitu eta Errioxako RockLand festibalera joango naz jarraian, Franz Ferdinand, The Strangers, Ilegales edo Belako moduko taldeen kontzertuen artean musika jartzera.

Eta herriko ostalaritzara bueltan, aldatuta ikusten duzu?

Herriko ostalaritza nahiko antzera ikusten dot, Somerako giroa be berreskuratu egin da, kuadrila asko kaletik dabil... Giroa somatzen da, udatik kanpo batez be, eguen eta barikuetan. Zapatu gauak inoiz ez dira izan potenteak herrian, eta horrek be bardin antzera jarraitzen dauela ikusten dot.

Zuk erreferente izan ziren tabernak izan zenituen

Galdakaon: Oñarte eta Alai. Eta zure lagun eta bazkide Gorkak Txioka ere izan zuen, hau ere oso ezagun bere sasoian —gaur autobiderako 'pintxazoa' dagoen lekuan—. Beste taberna erreferente bat bilakatuko duzue Elexaldeko hau? Hori espero dogu! (irribarretsu)

Gainera Udalak gutxienez hilean behin ikuskizun kulturalen bat egin behar dogula exijitzen deusku. Betidanik egin dogu, beraz hori guretzako ez da arazo izango, eta horrek espero dot laguntzea taberna erreferente bilakatzen. Denetik ekartzen saiatuko gara, eta euskarazko eskaintza be, zelan ez.

Zer ekarriko dizue zuei, pertsonalki, hainbeste une eder eman zituen taberna bateko kudeatzaile izatea?

Ufa! Ba kriston ardurea. Elexaldeko igerilekuetako taberna ez da ohiko taberna bat izango. Herritik kanpo dago gainera, berezia da, kultur eskaintzak izango dauz... Ohorea bezain ardura handia ekarriko deusku. Baina martxan egoteko gogo itzelak aspalditik ekarri deuskuz! (barreka)

Zer eskainiko du taberna honek, herriko beste edozeinek eskainiko ez duena? Bista eder eta lasaiak, terraza paretik mila kotxe eta zarata izango ez dauana, musika aniztasuna — baita terrazan be, eta hori ez da ohikoa terraza arruntetan—, eserita egoteko lau gunetik gora, terraza batean —tabernara sartzean eskuman dagoana— bedar artifiziala izango dauan 'chill' gunea, kontzertuak maiztasunez...

Euria eta hotza egiten badu ba, jarraitu beharko dugu bertara etortzen! Bai horixe! Badakit ez dala bardina egingo dodan alderaketa, bata hondartza dalako eta hau mendia: baina zergatik jendea Lagako tabernetara be joaten da neguan? Arrazoi beragatik etorri zaitekez laster Elexaldera, naturaz inguratuta egotera eta asfaltoko joan-etorritik arnas apur bat hartzera. Gogotsu gagoz! (irribarretsu) •

Arin-Arin!

Asteko egun gogokoa? Barikua.

Herriko txoko gustukoa? Elexalde.

Liburua ala tablet-a? Liburua.

Pelikula bat? Pulp Fiction.

Ez duzu onartzen… Gezurrak.

Zoriontsu egiten zaitu… Musikak.

Plater bat? Makailaoa.

Deskribatzen zaituen berba? Alaitsua.

Herrian zer kenduko zenuke? Taberna askotako musikea.

Eta zer berria jarri? Kaleko animazio gehiago.

Euskarazko berbarik politena? Egurre!

Zure ametsetako bidaia? New Orleans, AEBtara.

Berba egin ala entzun? Berba egin.

Zure mesanotxean ezin da falta… Musika entzuteko gailuren bat.

Abesti bat? Elurretan, Itoiz taldearena.

Binke! uztaila 2023 5
GAIZKA SAINZ
ELKARRIZKETA

Aginke!

Errealitatetik hurbilegi dauden albiste faltsuak

«Nahikoa da eh! Ez egizue kirol-probarikmesedez antolatu herrian, oporrak lasai pasa gura dodaz-eta!»
JABI 'PALENKE' Kirol-proba non, bera hor

Sarean arrantzatua

Ba al zenekien...

Galdakaoko petanka taldekoak udako oporretatik olinpiadetara joateko moduko mailan bueltatzen direla? Batez ere kanpinean egon diren jokalariak.

Washingtomeko inbestigazio sailak

Galdakaon egindako ikerketa batek ondorioztatu du galdakoztarrek, udako garai honetan, 20 minutu gutxiago behar dituztela egunero aparkalekua aurkitzeko.

Txiste txarra

— 24 garagardoko pack bat ekarri dot. — Eta zuretzako?

Netflixek Usansoloren kasuan interesa erakutsi du

Bizkaiko 113. udalerria izateko borrokan, Usansolo Herria plataformako kudeatzaileen burukomina Netflixeko begi zorrotzenen gidoi izan daiteke. Izan ere, Azken Epaiketa Eguna film ospetsuaren remake bat prestatzen ari dira Usansoloren borroka ardatz harturik. Guztiz ziur ezdakitena da telesaila nola bukatu, azken epaiketa egun hori inork ezdakielako noiz iritsiko...

Igerilekuetako taberna

U23an inauguratu gura zuten

Jakina da hauteskunde eguneko momenturik onena bozka eman ondorengo rabak jatea izan ohi dela. Ba hori bera aprobetxatu nahirik, Elexaldeko igerilekuko tabernako kudeatzaile berriek raba eta gilden eskaera berezia egin dute uztailaren 23an igerileku handira zein txikirako terraza beterik izango dutenaren esperantzaz. Baina ez dira egunera iritsiko...

Aginkeko kideek udako oporrak penitentzian pasako

Aurtengo ikasturtean zehar hainbat Aginkada zorrotz ematearen ondorioz, herritar bat baino gehiagok gure umorea ulertu ez duenez eta pikatu egin denez, Aginkeko erredakzio- kideok oporrak Konpostelarako penitentzia belauniko eginez pasako ditugu. Gozatu udaz, ahal duzuenok!...

6 uztaila 2023 Binke!
20

Hilabete honetako sarituak Ekaineko irabazleak

Nerea Pereda Marias

Jon Ander Pereda Artetxe

Elexaldeko igerilekuetako tabernan bina jatordu irabazi dituzue. On egin!

Lidia Gonzalez (ezker) eta Josu Grandibal (eskuin) Binkekideak Lurberrigane jatetxeko Aritzekin, jaso dituzten bina afarien bonoak jaso berritan. On egin!

Behar zaitugu, babestu zuk ere Binke

Eman zure babesa urteko 36 € ordainduta

Oraindik Binkekide ez bazara, eta neurri honetako lehenengo komunikabide euskalduna babestu eta sustatu gura badozu, hauek dozuz horretarako bideak:

1. Bete beheko formulario hau, eskaneatu edo atera argazki bat eta bidali e-postaz: info@binke.eus

2. Bete formularioa, moztu, eta utzi gutunazal baten, Binke izenarekin Torrezabal Kultur Etxeko atezainaren leihatilan.

IZEN-ABIZENAK:

HELBIDEA:

NORTASUN AGIRIA:

E-POSTA:

KONTU KORRONTEA:

3. Eskaneatu zure mugikorraren QR irakurgailuarekin beheko kodea eta bete formularioa!

Binke! uztaila 2023 7
TELEFONOA:
IBAN ENTITATEA BULEGOA K.Z. KONTU ZENBAKIA

Tourra Galdakaon

8
uztaila
2023 Binke! ARGAZKIAK: PEIO ZAMALLOA / ARGAZKI GUZTIAK: BINKE.EUS
Binke! uztaila 2023 9
10
uztaila 2023 Binke!
Binke! uztaila 2023 11

Gure berbaz

MANU ETXEBARRIA AYESTA

San Inazioak

Sinismenduna izan edo izan ez, uztailaren 31n San Inazio eguna ospatzen dogu Gipuzkuan, betez be Loiolan eta Bizkaian, Gorbeian Igiriñaoko ermitan. Loiolan, San Inaziok eta sortutako Jesuiten basilika ederra daukagu. Igiriñaoko ermita, ostera, txikia da baina mendizale asko joaten da meza entzun eta jaia ospatzen. Goazen jai honen izena aztertzera. Inazio, gaztelerazko Ignacio-tik jatorku eta hau latineko Ignatius-etik. Iñaki izena, be erro berberetik dator baina S. Aranak euskerara egokitua, beste izen askoren artean. Iñigo izenaren jatorria Eneko da eta era honetara joan da bilakatzen erderazko aldaerak bitarteko: Eneko > Enego > Enigo > Inigo > Iñigo. Beharbada, batek baino gehiagok, Iñigo eta Iñaki izenak nahastu egiten ditu baina jatorri ezbardinekoak dirana argi be argi dago. Nondik ba orduan nahasketa? Ba, Aiko. Loiolako Iñigok Antiokiako San Inazioren izena hartu euskun, beste eleizako ospetsu askoren antzera, aikor, esaterako, gure Aita Santu Jorge Mario Bergoglio, Asis-ko Frantzisko deunaren izenagaz. Jakina, Loiolako Iñigo eta Iñaki, pertsona berbera danez, hortik etorri leiteke nahastea. Tira, jaia ondo ospatu eta kantatu: «Inazio, gure patroi handia...»

Auzoen arteko autobusa hemen da!

Uztailaren 24tik aurrera, martxan!

Ibilbide bi izango ditu

Aperribai - Muguru. Geltokiak: Aperribai —Unaumuno eta igogailua—, Bengoetxe, Sixta Barrenetxea, Urreta, Urretako anbulatorioa, Zamakoa eta Muguru.

Zuhatzu - Elexalde. Geltokiak: Zuhatzu, Juan Bautista Uriarte, udaletxea, hilerria eta Elexalde.

Maiztasuna: 40 minuturo —gero ordutegia moldatzen joango da Udala, beharren arabera—.

Proba garaian hasiko da, herritarren beharrizanak ikusten joateko. Udan behintzat doakoa izango da.

Zamakoa kaleko geltokia berria sortu da, 13. zenbakiaren parean. Gainontzeko geltokiak Bizkaibuseko berak izango dira.

Auzorik garaienetara iristeko Auzotaxi proiektua lantzen ari da Udala.

Ordutegiak lanegunen edo asteburu eta jaiegunen arabera bereiztuko dira, lekuaren arabera 07:40 eta 08:20 artean hasita, eta 19:40 eta 20:20 artean amaituta. Ordutegi guztiak: kontrazalean.

12 uztaila 2023 Binke!

Izaskun Rekalde Abasolo gogoan

Izar berri bat piztutzera doa Euskal Herriko zeru gainian

Izaskun Rekalde Abasolo zanaren inguruan «Lagunzurtz» gutuna idatzi eban Binkeren bidez bere Galdakaoko kuadrillak. Gugan bego, Izas.

Izaskunegaz akordetan garanean, berba bi datorkuz gogora: indarra eta kemena. Indarra, bizitzak ipinitako oztopoak indartsu gainditu ebazalako, beti aurrera begire, lagunek eta etxekoak irribarre bategaz eusten. Eta kemena, erronka barrieri aurre egiteko prest egon zalako beti, ekin ta ekin, ilusioz beteta. Amets egiteko gaitasune izan eban, baina batez bere amets bat baino gehiago betetzeko inderra eta ekiñe izan ebazan. Ekiñe baragarrie dona-ta!

Euskara da gure territorio libre bakarra. Euskerea esan eta Izaskun Rekalde Abasolo jatorku gogora. Euskeraren burdin hesia eraikitzearen beharra ikusi eban, horretarako, lubaki barrien sorkuntzan parte hartu eban, Binke, Arnas Dezagun, Pantailak Euskaraz…. Egunerokotasunean, modu eredugarrian aldean eroan eban berbea, euskerea. Bere arbasoengandik jasotakoa eta bere ondorengoei utzi gura izan eban ondarea, herri egiten gaituen hizkuntzea, euskerea.

Libertadea, bere berba kuttun bat izan zan. Txantxangorrien hegoak, oraindino ikusten ez jakozan garaietan, sarritan esandako berbea, hainbeste esan eta hegoak zabaltan joan zan, azkenean hegaz urten zan arte. Bere hegaldien, eguzki izpiek goiko gailurretako elurrek urtuten ikusiko dauz eta urtu dan ur horretatik loratuko dira berak ereindakoak.

Etxean sarri entzun dogu benetako lagunek atzamarrakaz zenbatu ahal dirala. Eskuetako atzamarretan eta gure bihotzean dau Izaskun. Lagunzurtz geratu gara, baina bera ezagututeko eta bere laguntasunaz gozatzeko aukerea euki dogu.

Horregaitik, harrotasunez eta miresmez esan ahal dogu, izarren hautsez egine izan zala.

Emakumeak Erabideren begietatik

TESTUA: IRATI ALONSO GARCÍA

Duela bost urte monolito eta eskulturak jarri ziren Galdakaon zehar herriko emakumeak omentzeko helburuz. Batzuek Romualda Zuloaga, Sixta Barrenetxea, Monika Lekunberri edo Ane Legarreta bezalako emakumeak oroitzen dituzte eta beste batzuek ordea taldeak, hala nola, esne-saltzaileak edo baserritarrak. Hain zuzen, hauei garrantzia eman eta «oroimena berreraikitzeko» asmoz, kalejira antolatu zuen Erabide elkarte galdakoztarrak monolitoetatik zehar. Ibilbidea Agirre Lehendakariaren plazan dagoen esne-saltzailetik hasi zen eta harritxo bakoitzean testu labur bat irakurri zuten Erabideko idazketa taldeko kideek. Hemen batu ditugu emakumeak omentzeko helburuz sortutako testuak.

14 uztaila 2023 Binke!
Feminismoa

TESTUA:

Monika Lekunberri irakaslea izan zen, Euskal Eskolen mugimenduan parte hartu zuen eta Galdakaoko lehen ikastolan irakasle izan zen 1934-1936 urteen artean.

Gerra zibila amaitu zenean, irakasteko baimena kendu zioten eta etxean hasi zen eskola partikularrak ematen. Azkenean, Espainiako Estatuak lan hori aitortu zuen demokraziaren garaian.

2014an, Galdakaoko Udalak omenaldi bat eskaini zion emakumeen erreferente positiboa izateagatik, eta 2015ean parke batek bere izena jaso zuen.

Dena ezkutuan egin behar izan zenuen garai haietan, agerian utzi zenuen

hezkuntzaren garrantzia. Ikastolen oinarrietan sinistu zenuen eta umeari nortasun aske bat eraikitzeko adreiluak eskaini. Euskararen espainak karmin gorriz marraztu zenituen, emakumeari hegoak eskaini, ezberdinoi eta ertzetakoei burua harrotasunez altzatuarazi.

Arestiren hitzak gogoratuz, zuk utzitako etxea defendatzen jarraituko dugu, otso denen kontra.

Sinboloak

TESTUA: IRATXE LOPEZ

Dantzari honek gure foklorea irudikatzen du Andra Mari dantza taldea inspirazio gisa hartuta, 1965ean sortua eta dantza eta euskal kulturaren berreskurapenean aitzindaria izan zena. Hala ere, Andra Mari Dantza Taldea eskultura honetan irudikatzen ez diren emakume eta gizon askok ere sortu zuten.

«Ez daude inoiz. Ikusezinak, ez dira sinboloetan agertzen». Liburu batean irakurritako hitz haiek gogoratu zituen, eskuetako atzamarrei begira. «Inork ez ditu begiratzen, inork ez ditu ikusten», pentsatzen zuen besoak, hankak, aurpegia desagertzen zitzaizkion unean. Emakume guztiena

bezala, bere gorputza lainotan aldatzen zen eta aireareki ihes egiten zuen inork ez zuelako izendatu, izenik gabe haiek ez zirelako inoiz existitu.

Zaintzaileak

TESTUA:

CONSUELO PRIETO

Etxeko lanak eta etxeko zaintzak kuantifikatuta baleude, azterketen arabera, herrialdeetako Barne Produktu Gordinaren %10-39 izango lirateke.

BEHIN ETA BERRIZ

Zaporerik, kolorerik eta usainik gabea baina pisu handikoa

Asko eraman arren, beti amaitzen da.

BIHAR ERREPIKATUKO DA

Beti gauza bera jostea, lisatzea eta sukaldatzea. Langile ezezagunak amantalaren atzean.

Errekonozimendurik eta saririk gabe. Gizarteak itota.

TESTUA: MARIA ÁNGELES ANDRÉS Borroka feminista

Mugimendu feministari esker, gaur egun botoa emateko, hezkuntza jasotzeko, abortatzeko, lan ordaindua izateko eta abar eskubide ditugu. Hala ere, borrokak jarraitu behar du. Indarkeria matxista, boterea eskuratzeko zailtasunak, soldata-arrakala, genero-estereotipoak eta abar direla eta, feminismoa ezinbestekoa da gaur egun ere oztopoak gainditzeko, gizartea eraldatzeko eta berdintasuna lortzeko.

Emakume talde hark 1918an, beren legezko eskubideen alde borrokatzeko lehen elkartea osatu zuten, frankismoaren etorrerarekin zapuztuta ikusi zituen bere aurrerapenak. Aldaketa politikoa iritsi

behar izan zen feminismo berri baten aldarrikapenek erantzun soziala izan zezaten. Hala ere, oraindik batzuek ez dute argi mugimendu horrek kontzientzia sortu nahi duela pertsonen, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko, eta haien aurkako edozein diskriminazio edo indarkeria mota ezabatzeko.

Binke! uztaila 2023 15

Dinamitariak

TESTUA:

XIX. mendean Galdakaon lan-munduan gertatu ziren lehen heriotzak emakume dinamitariak izan ziren. Santa Marina mendiaren magalean dagoen dinamitaren fabrikako lehen istripua 1884ko uztailaren 5ean gertatu zen, eta bertan hil ziren Anastasia Etxebarria, Josefa Exposito, María Zárate, Josefa Valle eta Juana de Asua. Dinamitarien parkeak emakume horien izena darama idatzita, baita beste askorenak ere.

Lehen begiratuan lan erraza, goma pixka bat moldatzea, parafinazko paper batean biltzea eta kartutxo bat gehiago kaxara; zer arrisku egon zitekeen, pentsatzen zuen Juanitak. Amak ez zuen berdin ikusten, ez zuen

Romualda Zuloaga

TESTUA: IRATXE LOPEZ

2021ean, Erabide Emakume Elkarteak, parte-hartze prozesu baten bidez, panderojolearen biografia egin zuen, eta euskaraz eta gaztelaniaz dago eskuragarri Wikipedian.

Martxoko haizeak jotzen zuen, ura dantzarazten duen horrek. Musika arimaz entzuten duenari hurbiltzen dion hori. Karrika eta horma lodien artean nota debekatuak zihoazen, eztarriak torturatzen zituzten irrintzi zapalduak askatuz.

Martxoko haizeak jotzen du. Horrela xuxurlatzen du nostalgiak. Horrela entzuten da panderoaren soinua Romualdaren eskuen artean.

ulertzen alabak lehergailu fabrika horretan lan egiteko egindako ahalegina. 1884ko udako goiz hartan, Juanita pozik atera zen lantegira egunero bezala, eta ama triste geratu zen, «zein arriskutsua zen emakume mordoa hainbeste gizonen artean», esan zuen bere artean. Arratsalde hartan eztanda bat entzun zuen eta leihora atera zen, beste jende asko bezala. Albistea iritsi zitzaionean, konturatu zen arriskua uste baino handiagoa zela, baina ez zegoela bere alabaren inguruko langileengan.

Agintariak

TESTUA: P. R.

Galdakaon zinegotzi bat izan zen lehen emakumea 80ko hamarkadan izan zen; ordura arte, udalbatza gizonek bakarrik osatu zuten. Nire bulegoan sartzen naiz, gauzatuko dugun proiektuak ematen didan energiaz eta baikortasunaz beteta, eta horrekin tamaina handiko objektuen garraioa erraztuko dugu.

Emakumeak gerra zibilean

TESTUA: CONCHI RUIZ

Oso urrun iritsiko garela espero dugu. Ni buru naizen taldea onena da, ilusioz, ezagutzaz eta aldaketarako gogoz osatutako emakumez osatuta dago; hara goaz, konfiantzaz, gure helbururantz! Guk, emakumeok, ez gara gizonen oturuntzaren tresna izan nahi.

86 urte igaro dira frankistek Galdakao bonbardatu zutenetik. 1937ko maiatzaren 19an 23 pertsona hil ziren, 16 gizon eta 8 emakume, Plazakoetxeko bonbardaketan. Laia txikia oroimenaren monolitoaren ondoan jolasten ikustean gelditzen naiz, eta 37ko gerran gertatutako emakumeen istorioak etortzen zaizkit burura. Gizonak lehen lerroan, neskak atzekaldean, sendoak eta sinpleak aldi berean. Ahaleginak egin zituzten dena ondo joan zedin, denak ondo egon zitezen. Batzuek fronterako arropa josten zuten, beste batzuek dinamitari gisa lan egin zuten, haurrak eta adinekoak, animaliak eta baratzeak zaintzeaz gain. Bakoitzak zekiena ekartzen zuen. Giza galerak, konfiskatutako elikagai edo ondasunen eskasia, inbaditzailearen jokabide duinak gorabehera, herriaren moralari eutsi zioten eta babes fisiko zein emozionala lortu zuten, hil edo bizikoa. Izan zirelako, garelako. Garelako, izango dira.

16 uztaila 2023 Binke!

Ane Legarreta

TESTUA:

INÉS SUSO

Ane Legarreta orkestra zuzendari galdakoztarra ESAS proiektuaren sortzaileetako bat da, eta berdintasunaren aldeko 2023ko Zirgari

Saria jaso du, emakumeen protagonismoa duten kultur topaketak bultzatzeagatik.

Nire hamabost urtebetetzean, gurasoek larru beltzezko kutxatila eder bat oparitu zidaten. Txikitatik eman zidaten musika izateko gogoa. Irakasle onak ordaindu zituzten, baita atzerrirako bidaiak ere. Ahalegin handiz. Beren ekonomiaren barruan onar zitekeen prestakuntzarik onena eman nahi zidaten. Nire asmoa orkestra-zuzendari bihurtzea zen, nahiz eta gizonentzako

Gaixoak

TESTUA:

MARI CRUZ CUESTA

Emakumeok desberdin gaixotzea eta gure sintomak askotan desberdinak izatea gaur egun eztabaidatzen ari garen gertaera bat da, baina oraintsukoa da, duela gutxi arte ez zegoen sintomei buruzko azterketa sexuaren arabera bereizita.

HARI BERDEA

Eta hala ere, irribarre egiten du Ilargi betez jantzitako aurpegia izan arren

Bere bekainak eta irribarre egiten du Goizero ispiluan begiratu egiten da Bularreko tristura sentitzen du, baina begirada tente mantentzen du Begiratu, besarkatu, elkar maite du Gaur indartsu jaiki da!

eremu mugatua izan. Orain bai. Batzuetan, batukada hori erabiltzen dut kontzertuetan.

Itxaropen-hari berdez, jaso zauriak

Mimoz jarri du zapi arrosa lokien gainean eta kalera irteten da mundua edatera, bizitza jatera

Kirolariak

TESTUA: M. E.

1896ko lehen joko olinpikoetatik, emakumeek parte hartzea debekatu zutenetatik, gaur egun arte, eboluzioa nabaria da. Hala ere, komunikabideetan ematen den tratamenduak edo sexu bateko eta besteko kirolarientzako ordainsarietan dauden aldeek agerian uzten dute oraindik zenbat geratzen den aurreratzeko.

Helduen hezkuntza

TESTUA: PILAR MONREAL

1993an, hemen eskola titulua lortu zuten emakume talde batek Erabide Emakumeen Kultur Elkartea osatu zuen, udalerrian kultur jarduerak egiteko helburuarekin.

HHEko emakume gazteak, irakasleak animatuta, elkartu egiten dira itotzen dituen eta etxea eta seme-alabak zaintzera baztertzen

Erabide elkartea

TESTUA: CONCHI RUIZ

Erabidek bide garbia irudikatzen du, haize freskoko leihoa. Lo dauden ilusioak berreskuratuz, esperientziei eta emozioei hautsa kenduz. Sormena. Kultura. Berdintasuna. Ikaskuntza, hazkunde pertsonala eta konpromisoa. Eskuzabaltasuna, konfiantza, harrera. Poztasuna. Umorea. Sendatzea. Bide honen onen apartekatzea.

Korrika egiteko jaio zen. «Ezin zara horretaz bizi emakume izanda», esaten zioten. «Zure ahaleginek ez dute ezertarako balioko, gizonek bakarrik lortzen dute». Ez zien jaramonik egin ohartarazpenei. Energia batu zuen.

Egunsentian jaikitzen zen eta, ikasi aurretik, bidea ostikatzen zuen, bere marka hobetuz. Prestatzaile bat lortu eta lortu zuen. Podiumera igotzea izan zen bere gailurra.

dituen gizarte matxistan duten lekua defendatzeko. Uztarri horren azpian egoteaz nekatuta, Erabide emakumeen elkartea sortu zen. Hogeita hamar urte geroago, hirurehun bazkide ahaldundu baino gehiago ditu, emakumeentzako eskubideak konkistatzen jarraitzeko prest.

Binke! uztaila 2023 17

Txirrindularitza

Txirrindulari Elkarteko Gelak

txoko berezia izan zuen Tourrean

Igor Antonek koordinatzen duen

Galdakao Txirrindulari Elkartearen

Gelako hainbat kide Elorritxuetako maldan batu ziren pasa uztailaren

1n Frantziako Tourra ikusi eta txirrindularitzaz gozatzeko.

Uztailaren 1n Bilbon hasi eta bukatu zen

Frantziako Tourraren aurtengo edizioaren lehen etapa. Bizkaiko hainbat herri igaro ziren txirrindulariak, tartean Galdakaotik ere. Hainbat eta hainbat herritar batu ziren Elorritxuetako maldan goi mailako txirrindulariak ikusteko.

Ikusleen artean talde berezi bat egon zen ordea:

Galdakao Txirrindulari Elkartearen Gela. Talde galdakoztarreko ume eta helduak Elorritxuetako maldan izan ziren, une honetarako bereziki prestatutako txokoan.

Goi mailako txirrindulariak animatu zituzten Elorritxuetatik igaro zirenean eta aurretik ere gozatzeko uneak izan zituzten, izan ere, bazkaria eta umeek bizikletaz aritzeko ibilbidea prestatu zuten. Irudi gehiago BINKE.EUS-en.

18 uztaila 2023 Binke!

Gilead etxean

EJOSE INAZIO BASTERRETXEA POLO

gun hauetan gure lurraldean zenbait kongresu berezi ospatzen ari dira. Bereziak esaten dotenean, kezkagarriak esan beharko nuke, gizakien salerosketa zabaltzen dituzten kongresuak baitira. Eta gizakiak esaten dotenean, emakume eta umetxoen salerosketaz ari naiz. Beraz, kongresu hauek ez dute bestelako gizarte alarma sortu behar. Lasai, emakume eta umetxoetaz arituko gara, ez esklabu arruntetaz. Pasadan ekainean, Bilboko hotel batean, XVI. Anacer kongresua ospatu zen, farmazia eta laborategiak babestua, non «ordezkapen bidezko haurdunaldiari» buruzko ponentzia egin zen, horrela deitzen diotelako ugalketa-ustiapenari. Orain, eta kongresu honen arrakasta eta gero, asteburu honetan, Alhondigan eta Bilboko Udalaren dirulaguntza eta babesarekin, espazio publiko honetan, Emakumeen eta Ordezkapen Bidezko Haurdunaldiaren Nazioarteko I. Kongresua ospatuko da. Emakumearen ugalketa-ustiapenari buruzko bi kongresu, bi hilabetetan, hiri berean. Komunikabideetan punta-puntan pasatu den fenomeno hau ez da kasualitatea. Euskal Autonomia Erkidegoa eta Nafarroako Foru Erkidegoa dira gizakien merkataritza gehien erabiltzen dutenak. Espainiako estatu osoan, gu gara ugaltzeustiapena gehien erabiltzen dugunak haurtxoekin merkataritzan aritzeko. Atzerrian erositako haurren herenak Euskadin ematen du izena, batez ere Bizkaian, 250 haur urtean. Kontuan hartu beharreko zifra da hau. Izan ere, EITB, Deia eta El Correo bezalako komunikabideetan dagoeneko zuritzen eta iragartzen ari dira kongresu hau, emakumeen eta haien haurren merkataritza mota honen publizitatea eginez. Nork ez du ezagutzen bere auzoan, familian, eskolan, herrian, haur bat erosi ez duen familiaren bat? Amodioa eta altruismoa argudiatuz, emakume pobreen sabelak alokatzen dituzte haurrekin merkataritzan aritzeko. Estatu espainiarrean legez kanpokoa dan praktika bat egiten dute euren guraso

Nork ez du ezagutzen bere auzoan, eskolan, herrian, haur bat erosi ez duen familiaren bat?

Emakumeok, salduak, erosiak, erahilak, erasotuak eta bortxatuak izaten ari gara

Erretratuak

izateko ustezko eskubidea asetzeko. Eta latzena dena, bertako langileriaren partetik egiten den emakumeen kontrako explotazio mota da hau. Hala ere, klase politikotik bidaltzen diguten mezua argia da: «feminismo adiskidetzailea behar dogula, sexuen arteko gerrako feminismotik kanpo». Badakizue zen esan zuen Pedro Sanchezek, «gizon batzuk deseroso sentitzen dira feminismoarekin». Gezurra badirudi ere, emakumeok, salduak, erosiak, erahilak, erasotuak, bortxatuak izaten ari gara eta termino hauetan egiten dute berba agintariek. Emakumeak eta haurtxoak ez daude salgai.

Binke! uztaila 2023 19
Zokoratutako berbak

Folklore Bizian

20 uztaila 2023 Binke! ARGAZKIAK: PEIO ZAMALLOA / ARGAZKI GUZTIAK: BINKE.EUS

Galdakaoko Udalaren jarduera bost batzordetan antolatuko da

Bost batzordetan antolatuko du Galdakaoko gobernu talde berriak bere jarduera. Horrela erabaki zuen udalbatzak, Udalaren antolaketa zehazteko egindako bilkuran.

Miatzaren 28an antolatu ziren udalhauteskundeetan EH Bildu izan zen garaile Galdakaon. Iñigo Hernando izango da alkatea hurrengo lau urteetan honako Udal Gobernuarekin: EH Bilduko bederatzi zinegotzi, Usansolo Herriako bi eta Auzoak-eko beste bi.

Behin Udal Gobernuaren osaera jakinda, honen antolaketa zehazteko bilkura egin zuten uztailaren 7an. Honetan ezagutzera eman dutenez, bost batzordetan antolatuko da Galdakaoko Udalaren jarduera, pasa den legegintzaldian bezala. Hala ere, aldaketa txikiak izango dira eta hauek izango dira arloak: Alkatetza-herritarrak, Berdintasuna, Migrazioa, Parte hartzea, Informatika, Komunikazioa, Euskara, Euskaltegia, Hezkuntza eta Musika Eskola; Gizarte Ekintza; Lurraldea, Hirigintza, Obra eta Zerbitzuak, Mugikortasuna eta Irisgarritasuna, Ingurumena, Ondarea, Etxebizitza, eta Garraioa; Kultura, Gazteria, Kirola eta Jaiak; eta Ogasuna, Enplegua, Sustapen ekonomikoa eta Giza baliabideak. Batzordeak hilean behin batuko dira eta bost kidek osatuko du bakoitza: udal talde bakoitzeko ordezkari batek.

Zinegotziei dagokienez, alkateak eta gobernuko beste bi zinegotzik aldi osorako liberazioa izango dute, oposizioko talde nagusiko zinegotzi batek ere bai, eta gobernuko beste

··· Zinegotziak

·Alkatea: Iñigo Hernando Arriandiaga (EH Bildu)

zinegotzi bik lanaldi erdikoa.

Iñigo Hernando alkateak aurreko legealdiko soldata bera mantenduko du, urtean 53.292,82 euro, eta gobernuko gainontzeko liberatuek euren lanpostuetan dituzten soldaten araberako ordainsaria mantenduko dute Galdakaoko Udalean ere.

Bestalde, aurreko legegintzaldian baino 77.000 euro gutxiago bideratuko dituzte zinegotzien zein aholkularien soldatetara. Antolaketarako aholkulari postua amortizatu egin da, eta Komunikazio aholkularia eta Gobernuaren idazkaria izango dira gobernuarentzat lanean arituko diren behin-behineko postuak.

·Kultura, Migrazioa eta Komunikazioa: Edurne Espilla Etxebarria (EH Bildu)

·Hirigintza, Obra eta Zerbitzuak, Mugikortasuna eta Irisgarritasuna, Ingurumena, Ondarea, Etxebizitza, eta Segurtasuna: Asier Egiraun Iturbe-Ormaeche (EH Bildu)

·Berdintasuna, Gizarte ongizatea, Gazteria eta Jaiak: Amets Iturbe Bustillo (EH Bildu)

·Ogasuna: Alberto Ealo Artetxe (EH Bildu)

·Giza Baliabideak: Eguzkiñe Gezuraga Barrena (EH Bildu)

·Hezkuntza eta Kirola: Asier Korta Ibarra (EH Bildu)

·Euskara eta Euskaltegia: Izaskun Barbarias Garaizar (EH Bildu)

·Parte hartzea: Maite Arandia Loroño (EH Bildu)

·Usansoloko gaiak: Iñaki Urgoiti Llano eta Unai Etxezarraga Gomez (Usansolo Herria)

·Garraioa: Toño Gonzalez Gutierrez (Auzoak)

·Enplegua eta Sustapen ekonomikoa: Monika Bailon Fernandez (Auzoak)

Liberazioak eta soldatak

· Alkatea: 53.292,82 €

· Kultura, Migrazioa eta Komunikazio zinegotzia (lanaldi osokoa): 51.331,95 €

· Hirigintza, Mugikortasuna, Ingurumena, Ondarea, Etxebizitza eta Segurtasun zinegotzia (lanaldi erdikoa) :31.288,44 €

· Berdintasuna, Ongizatea, Gazteria eta Jaietako zinegotzia (lanaldi osokoa): 43.850,63 €

·Giza baliabideetako zinegotzia (aldi erdiko liberazioa) : 24.971,97 €

· Oposizioko taldeko zinegotzia: 43.850,63 €

Binke! uztaila 2023 21
Legegintzaldi berria

Argizaik gazte trukea egin dau Portugalegaz

Argizai Eskaut Taldeak gazte trukea egin dau aurten be, kasu honetan Portugalegaz. Hango gazteak uztailaren 6tik 11ra

izan ziran Galdakaon eta harrera egin eutsien udaletxean. Galdakoztarrak uztailaren 12tik 17ra izan ziran Portugalen. Herrialde bakotxeko hamahiru gaztek parte hartu dabe gazte truke honetan, begiraleakaz batera.

Euskararen aldeko agerraldia

Espainiako Auzitegi Konstituzionalak ezeztatu egin dau udalek euskara hutsean jardutea eta honen kontra batu ziran Bilbon, tartean Iñigo Hernando Galdakaoko alkatea.

Eneko Arrieta, Espainiako txapeldun

Espainiako Eskolarteko Txirrindularitza Egokituko Txapelketa lehiatu zan ekainaren 29an Cartagenan. Bertan Eneko Arrieta galdakoztarrak garaipena lortu eban.

22 uztaila 2023 Binke!
ARGIZAI ESKAUT TALDEA
ENEKO ARRIETAREN FAMILIA EUSKALGINTZA KONTSEILUA

Mikel Legarreta,

Bilbao Athleticen

Pasa dan denboraldian Mikel Legarreta izan zan Basconiako prestatzaile fisikoa. Aurten galdakoztarra Bilbao Athleticen arituko dala iragarri dau Athleticek.

Gordillo omentzeko lehiaketa

Jon Gordillo petanka jokalari zanaren memorialaren bigarren edizioa antolatu eben uztailaren 1ean. Galdakaoko skate parkean izan zan eta 50 pertsona inguru batu ziran hitzorduan, haien artean Gordilloren familia bera.

Calathea, Dimetal jaialdian

Irailaren 29 eta 30ean Dimetal jaialdiaren zazpigarren edizioa antolatuko da Diman. Hitzorduan hamaika talde arituko dira, haien artean Calathea galdakoztarra.

Soldata igoera lortzeko akordioa

Galdakaoko Coca Cola lantegiko garbitzaileek enpresagaz akordioa lortu dabe aurten soldata %12 igotzeko eta lan baldintzak hobetzeko. Zehaztasun gehiago: BINKE.EUS

Binke! uztaila 2023 23 BINKE
ATHLETIC CLUB JON GORDILLO MEMORIALAREN ANTOLATZAILEAK CALATHEA TALDEA ELA SINDIKATUA

Nahi Mongek jarraituko dau

Ibaizabal Saskibaloi Taldeko neskek LF2 ligan jokatuko dabe hurrengo denboraldian. Nahi Monge izango da taldearen entrenatzailea beste urte batez, klubak iragarri dauanez.

De la Hera ahizpak, garaile

Pasa dan zapatuan Santurtziko VIII. La Sardina Itsasaldia txapelketa antolatu zan lau kategoriatan. Protagonisten artean bi galdakoztar izan ziran: De la Hera ahizpak. Andrea txapeldun izan zan eta Nekanek hirugarren postua lortu eban.

Oier Ibarretxe, barriz txapeldun

Espainiako Boxeo Txapelketa antolatu zan Melillan eta dozenaka kirolari batu ebazan hitzorduak. Haien artean izan zan Oier Ibarretxe galdakoztarra eta garaipena lortu eban elite kategorian. Informazio gehiago: BINKE.EUS

Loroño aita-semeak, Tourrean

Uztailaren 1ean Tourreko lehen etapa hasi eta bukatu zan Bilbon. Hauen aurretik ibilbide bera egiteko aukera izan eben hainbat gonbidatuk. Batzuen gidari ibili ziran Joseba Loroño eta Markel Loroño aita-seme galdakoztarrak.

24 uztaila 2023 Binke!
:ESPAINIAKO BOXEO FEDERAKUNTZA NAHI MONGE
JOSEBA LOROÑO ANDREA DE LA HERAREN SAREETATIK

IItziar Atienzaren proiektu barria

Disney Plus plataformak ‘Largas sombras’ telesailaren grabaketa amaitu dau. Proiektuan hainbat aktore ezagun ikusi leikez, haien artean Itziar Atienza galdakoztarra.

Igeriketa masterrak, sasoian

Uztailaren 6tik 9ra bitarte Espainiako Master Igeriketa Txapelketa antolatu zan Puertollanon. Galdakao Igeriketa Taldeak bost domina lortu ebazan, Andrea Marin, Oihane Bartolome, Nekane Portilla eta Angela Ruizen eskutik.

Barandiaran, Ganbila bilduman

Ganbila liburu bilduma jarri eban martxan Susak 2019an. Ordutik hainbat artisten lanak bildu dabez eta 20. zenbakian

Gotzon Barandiaranen antzezlan bi batu dauz.

Miguel Aguirre zendu da

Giza eskubideen aldeko militante historikoa, euskaltzalea eta Galdakaon oso ezaguna dan Miguel Agirre zendu zan ekainaren 26an, 94 urterekin.

Binke! uztaila 2023 25
DISNEY PLUS GALDAKAO IGERIKETA TALDE MAIALEN ANDRES / FOKU JULIO LEGARRETAETXEBARRIA

Binke.eus

Uztailaren 11n

47 urteko gizon bat atxilotu zuten Galdakaon, ustez adineko gizon bat kalean jipoitu eta lesio larriak eragiteagatik.

Biztanle kopurua igo zen EAEn eta Bizkaian 2022n. Galdakaon ordea, kopurua murriztu zen eta 104 biztanle gutxiago zeuden iaz.

Espainiako Gobernuak Usansolo toki-erakundeen erregistroan inskribatzea ukatu du 5.000 biztanle baino gutxiago izateagatik.

Paperetik harago, hauek dira Binkeren webgunean irakurrienak!

Usansoloko ospitaleko Transfusio eta Giza Ehunen Zentroko langileak akordio batera heldu dira soldata parekatu eta %4 igotzeko.

Udako Master Laboral Kutxa Torneoko finalerdiak Galdakaon jokatuko dira, irailaren 13an 19:00etan.

Norgehiagokak aurretik erabakiko dira.

Hogei urte itxita egon ostean, Elexaldeko igerilekuetako taberna zabalduko da. Uztailaren 27an egingo dute inaugurazioa.

Gure herrietako aktualitatea:

Binke TV

Pedro Uribarri entrenatzaile galdakoztarrari omenaldia egin zioten Sabadellen.

Galdakaoko Da Capo Musika Bandak ‘Euskadi eta Valentzia arteko musika topaketan’ parte hartu zuen uztailaren 8an, Valentzian.

Hauek dira grabatu eta argitaratutako azken hiru bideoak Binke telebistan!

Basurde bi agertu ziren ekainaren lehen egunetan Galdakaoko kaleetan.

Galdakoztarrei galdetu diegu Elexaldeko igerilekuetako nobedadearen inguruan.

26 uztaila 2023 Binke!

Sare guztiak klik bakarrean!

Zuengandik ahalik eta hurbilen egoteko, webguneaz gain Binkek WhatsApp, Telegram, Instagram, Twitter, Facebook eta YouTube sareak ditu eskura. Eta gainera, bere zenbaki guztiak formatu digitalean argitaratzen ditu ISSUU kanalean. Esteka horiek, eta askoz gehiago, ondoko QR kodean dituzu!

Proiektu honetarako lanean:

Argitaratzailea: Aitu elkartea.

Koordinatzailea: Jon Gomez Garai.

Erredakzioa: Irati Alonso eta Beñat Armentia.

Irudia eta sareak: Naiara Perez de Villarreal.

Batzorde Orokorra: Gaizka Uriarte, Ixone Muñiz, Leire Zamalloa, Ainara G. Goitiandia, Beñat Armentia eta Iñigo Larrea.

Ilustratzaileak: Irrimarra.

Inprenta: Comeco Gráfico.

Banaketa: Mediapost eta Correos.

Hilero banatutako ale kopurua: 14.000.

Lege Gordailua: BI-41-2016

ISSN: 2444-9385

Proiektu hau posible egiten dute:

Ohiko kolaboratzaileak: Manu Etxebarria, Edu Madina, Aitzol Altuna, Estibaliz Apellaniz, Joanes Urkixo, Yayone Altuna, Irati Bediaga, Julen Gabiria, Gotzon Barandiaran, Antton Irusta, Nerea Urgoiti, Josi Basterretxea, Xabier Valencia, Nagore Ferreira Zamalloa, Edu Olea eta Bego Martinez.

Elkarte laguntzaileak: Ganguren Mendi Taldea, Burtotza Mendi Taldea, Andra Mari Dantza Taldea, Galdakao Gogora, Etxerat, Usansolon Euskaraz, Euskaraldia eta Bagabiz euskara elkartea.

Argazkilariak: Jabi Rojo, Gotzon Almaraz eta Julio Legarretaetxebarria.

Webguneko laguntza: Aitor Espinosa eta Naiara Perez de Villarreal.

Binke aldizkariak ez du bere gain hartzen aldizkarian adierazitako iritzi edota esanen erantzunkizunik

Harremana: 680 74 32 11 info@binke.eus www.binke.eus

Babesle ofizialak:

Binke! uztaila 2023 27
linktr.ee/binke

Zinema

*Saio guztiak Torrezabal Kultur Etxean dira eta sarrerek

4,5 euroko prezioa dute.

'Todo sobre mi padre'

Uztailak 28, barikua: 20:00etan

Uztailak 29, zapatua: 18:45ean eta 20:45ean

Uztailak 30, domeka: 18:45 ean eta 20:45ean

Uztailak 31, astelehena: 20:00etan

'Aguila y Jaguar: Los guerreros legendarios'

Uztailak 29, zapatua: 16:30ean

Uztailak 30, domeka: 16:30ean

Binke! uztaila 2023 29
30

INFORMAZIO GEHIAGO QR-AN ETA AUTOBUS GELTOKIETAN

Udaletxea / Ayuntamiento

Anbulatorioak

Ostalaritza Eskola / Escuela de hostelería Institutuak

Kiroldegia / Polideportivo

Kirolgunea, igerilekuak / Instalaciones deportivas, piscinas

Futbol zelaia

LH Andra Mari FP

Burdin Hesia / Cinturón de Hierro

Kultur

etxea 1 Linea 2 Linea Trena
Aperribai Unamuno Zuhatzu Zamakoa Elexalde Muguru Urreta Bengoetxe Udaletxea Ayuntamiento Aperribai igogailua | Ascensor Sixta Basterretxea Anbulatorioa | Ambulatorio J.B Uriarte Hilerria | Cementerio

Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.