BINKE 082 Maiatza 2023

Page 1

«Udaletxearen kokapena herritar guztion artean erabaki

82. zenbakia • 2023ko maiatza
genuke»
AGUSTIN AIZPURU USANSOLOKO KUDEAKETA BATZORDEKO PRESIDENTEA
beharko

«Aurrekonturik ez badugu, B plana litzateke gatazka juridiko bat planteatzea»

TESTUA: JON GOMEZ GARAI

ARGAZKIAK: GOTZON ALMARAZ

Binkek bere hastapenetik du erabakita politikariak ez elkarriztekatzea —ez bada, hauteskundeetan egin ohi den bezala, denak elkarrekin eta baldintza berean elkarrizketatzen direla—. Baina hilabeteko protagonistarekin salbuespena egitea onartu du hedabide honek, politikari historiko baten aurrean dugulako kamera: Usansoloko lehenengo alkatearen lana egingo duen pertsona da bera, Agustin Aizpuru, kudeaketa batzordeko presidentea.

Alkate deitu zaitzakegu? Tira, asko esatea da akaso. Baina egia da usansolotarren artean badagoela behar eta ilusio bat alkate berba esateko, eta horrela deitzen naute gerturatzen zaizkidan askok. Ona eta polita dela uste dut, horrek udalerri bezala dugun sentimendua berresten duelako.

Zelan presidente izendatu osteko lehenengo asteak? Lasaiak izango zirela uste nuen, alde batetik, Galdakaoko Udaleko zinegotzi kargua utzi dudalako eta, bestetik, Usansoloko erregistroko eskaera bidalita, erantzun bat izan arte itxarotea egokituko zitzaigulako, baina ez da hala izan...

Zer gertatu da ba? Prentsatik interes handia erakutsi duzue kudeaketa batzordearen eratzearekin. Interes hori hazi egin da, gainera, Madrilgo Diputatuen Kongresuan Podemosek, EH Bilduk eta EAJk egin duten eskaerarekin. Usansolo Herriak eskatuta, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 13.2 artikuluan aldaketa bat sartzeko zuzenketa aurkeztu zuten hiru alderdiek, foru araua estatuko legearen aurretik lehenetsi dezaten.

Asko aldatu da zure eguneroko bizitza? Oraingoz, ez asko. Hedabideei eta herritarrei kasu egiteari dagokionez bai, baina bestelakoan ez da gehiegi aldatu. Usansolo Espainiako udalerrien erregistroan ahalik eta arinen onartzea baino ez dut espero, eta ordutik aurrera bai, aldatuko da nire bizitza...

Alkatea ofizialki oraindik ez du Usansolok, ados, baina presidentearen —zure— papera bai izango da antzeko zerbait, ezta? Antzekoa dela esango nuke, bai, eskumenak berdinak baitira; eta are gehiago Usansoloko erregistroak udalerri gisa berresten gaituenean.

Kudeaketa batzordeko hamaika kideek ordainsaririk kobratuko al duzue egingo duzuen lanagatik? Kobratu dezakegu, bai. Baina hori aurrerago erabakiko dugu taldeko guztion artean. Bada, horren aurretik Usansoloren alde lan egiteko gogoak ekarri gaitu hona.

Bilerak udalbatza batean bezala egingo dituzue ala zelan antolatuko zarete? Jakina, erantzukizunak arloka eta bileren aldizkakotasunaren arabera banatuko dira. Horrek alderdi horiek guztiak arautzeko udal-araudia garatzera behartuko gaitu.

Zeintzuk izango dira datozen pausoak? Behin Usansolo Udal Erakundeen Erregistroan erregistratuta, lehenik eta behin idazkari-kontuhartzaile bat kontratatu beharko da, hori baita udal batean oinarritzen den figura. Horrek aukera emango digu plantilla, langileen organigrama, dekretuak, araudiak eta abar adosten hasteko.

Eta udaletxea? Udaletxe bat eraikitzeko, Usansolorako

2 maiatza 2023 Binke!
AGUSTIN AIZPURU USANSOLOKO KUDEAKETA BATZORDEKO PRESIDENTEA

Juan Agustin

Aizpuru Izagirre 1956, Usansolo

Usansoloko eskolan eta ostean

Deustuko Salesianos ikastetxean

Lanbide Heziketa ikasitakoa da Agustin Aizpuru usansolotarra. Erretiroa hartu aurreko urteak

Bilboko aireportuko suhiltzaile eta segurtasuneko buru egin zituen Operazio Sailean. Herriari oso lotuta egon da beti: orfeoian, elikagaien bankuan eta Usansolo

Herria (UH) plataforman, besteak beste. Galdakaoko Udalean

UHko zinegotzi izan da azken legegintzaldian, Usansoloko kudeaketa batzordeko presidente izateko dimisioa eman duen arte.

aukeratzen dugun kudeaketa motaren araberako plantilla hartu beharko da kontuan, eta horrek eraikina eta haren banaketa dimentsionatzeko aukera emango digu.

Baina noizko? Oraindik ezin dizut hori esan, lehenengo eskuragarritasun ekonomikoa izan behar dugu eta horrekin udaletxea eraikitzeko partida onartu eta prozedura guztia garatu: proiektua, pleguak, kontratazioa...

Kokapenik baduzue pentsatuta? Segregazio prozesuaren memorian badago proposamenen bat, baina pertsonalki uste dut hau puntu garrantzitsua dela —udaletxearen eraikitzea— eta herritar guztien artean erabaki beharko litzatekela prozesu parte-hartzaile baten bitartez eta herriko eragile sozial eta kulturalekin elkarlanean.

Baina guzti horren aurretik, gaur gaurkoz, Espainiaren erabakia dago. Baduzu esango duenaren beldurrik? Beldurra ez, baina ziurgabetasuna bai, edozer gerta daitekeelako. Hala ere, ni animatuta nago, kontuan izan behar dugulako Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak ezetz esan ziola Estatuko abokatutzak eskatutako kautelazko neurrien aplikazioari. Beraz, Usansolok udala osatzeko prozedurarekin jarrai lezake eta horrek ematen dit itxaropena...

Espainiako udalerrien erregistroak Usansolo onartu bitartean, zer egin dezakezue? Ez da denbora askorik igaroko Madriletik erantzuna jaso arte. Bitartean, korporazio honen funtzionamendurako oinarrizko baina ezinbesteko araudiak prestatuko ditugu. Baina gakoa aurrekontua ahalik eta arinen izatean egongo da...

Binke! maiatza 2023 3

Usansolori zenbateko aurrekontua dagokion ezarrita dago? Prozesuan zehar onartu zen memorian, eta 2021eko datuekin kalkulatutako kopuruen arabera, urteko 4.500.000 eurokoa da Usansolok kudeatu beharko luken aurrekontua. Horrela bada, ez dago batere txarto!

digutelako da, eta, orduan, B plana litzateke gatazka juridiko bat planteatzea, Madrilek Usansoloko erregistroa egin dezan.

Eta bien bitartean Galdakaoren menpe egoten jarraituko duzue, beraz? Bai, une honetan Galdakaoko Udalak Usansolo kudeatzen jarraitzen du. Espero dugu datozen lau urte hauek Galdakaoko Udalarekin elkartzeko urteak izatea, funtzioak modu progresiboan eta ordenatuan guk hartzeko akordioak lortzen. Ulertzen dut pausoz pauso aurrerapenak sendotzen joan beharko dugula; eta orain egun batzuk gure idazkariak esaten zidan bezala, «asko pentsatuz eta gutxi eginez, etorkizunean arazorik ez izateko».

Aurtengo maiatzaren 28ko udal-hauteskundeak ezin izango dituzue antolatu. Eta 2027koak? Bai, duda barik. Aurtengoak ezin izan ditugu antolatu, hauteskundelegeak ezarritako epeen ondorioz Usansolo ezin izan delako udalerri izan. Beraz, ez dugu Galdakaotik bereizitako aparteko erroldarik, Usansolokoa propioa. Baina aldi berean, usansolotarrek maiatzaren 28ko hauteskundeetan bozkatzeko eskubidea dutenez, Galdakaoko udalhauteskundeetan bozkatzen jarraitu beharko dute.

Espainiak eskatzen dituen 5.000 biztanleak izango ditu Usansolok 2027rako? Usansolok 5.000 biztanle izango ditu ziurrenik oso denbora gutxian, espero dut hiruzpalau urte baino gehiagotan ez izatea, baina hori faktore sozio-ekonomikoen mende ere badago. Dena dela, biztanleriaren mugari konponbide politikoa bilatzeko lanean dihardu Usansolo Herria azken bi urteotan, besteak beste, aurretik aipatutako Espainiako Kongresuko zuzenketarekin. Honek aurrera egingo balu, biztanleriaren muga ez litzateke arazo bat izango Usansolorentzat, foru-arauak eskatzen dituen 2.500 biztanleak aise gainditzen ditugulako.

Zenbat funtzionario beharko dituzuen ere erabakita al dago? Prozesuan zehar garatu zen memoriaren arabera Usansoloko Udalak 25 funtzionario beharko dituela aurreikusita dago. Baina hori ere erabaki beharko dugu, herri honentzat gura dugun kudeaketa ereduaren araberakoa izango da-eta.

Aizpururen lehenengo hitzak entzun, presidente izendatu berri

Bizitza honetan guztiak du iraungitze-data, eta UHk ere

bai

Usansoloko Udalak 25 funtzionario beharko dituela aurreikusita dago

Begiratu diezaiogun maiatzaren 28ko hitzorduari. Zergatik egin duzue Usansolo Herria bozkatzeko deia? Batzuek uste dute segregazio prozesua amaituta dagoela eta hemendik aurrera ohiko alderdi politikoak bozkatzeko garaia dela, eta ez UH. Baina usansolotarrek ulertu behar dute UHk jokatu duen eta oraindik jokatzeke duen papera prozesu honetan oso inportantea dela. Plataforma honek lortu du Usansoloren segregazioan eragitea eta bide horretan motore ezinbestekoa izatea. Influentzia izaten jarraitzeko Galdakaoko Udalean egotea ezinbesteko du UHk. Horregatik behar dugu usansolotarrek plataforma honen alde bozkatzen jarraitzea, prozesua erabat amaitu ahal izateko.

Maiatzaren 28ko Usansoloko emaitzek, hortaz, kudeaketa batzordearen kide kopurua aldatu dezakete? Bai, horixe da Bizkaiko Foru Aldunditik jakinarazi digutena. Une honetan kudeaketa batzordeak dituen hamaika kideak —zortzi UH eta hiru EAJ— 2019ko Galdakaoko udalhauteskundeetan usansolotarrek bozkatutako botoen arabera erabaki zen. Eta kopuru hori eguneratu egingo da datozen hauteskundeekin. Beste arrazoi bat UH bozkatzeko.

Usansolo Herriaren helburu bakarra herriaren segregazioa da. Badu plataformak iraungitze-datarik? Bizitza honetan guztiak du iraungitze-data, eta UHk ere bai. Zuk ondo esan duzun moduan, Usansolo Herria politikan dago helburu bakar horrekin, eta behin prozesu hau erabat amaituta dagoenean, UHk amaitutzat eman beharko du bere ibilbidea.

Eta behin UH desagertuta, zer egingo duzue UHko kideok politikoki? UHren parte diren pertsonek, euren ideologiaren arabera eta politikan jarraitu gura badute, eurek erabakiko dute nondik jardun. Nik, sikiera, bizitzak eskainiko dizkidan momentuez gozatzera eskainiko dut denbora. Eta aukera dudan heinean proiektu sozialekin kolaboratzen jarraituko dut, orain arte bezala. •

Arin-Arin!

Asteko egun gogokoa? Zapatua.

Herriko txoko gustukoa? Lekubaso ingurua.

Liburua ala tablet-a? Liburua.

Pelikula bat? Ciudadano Kane.

Ez duzu onartzen… Injustizia.

Zoriontsu egiten zaitu… Bilobak.

Plater bat?

Bakailaoa pil-pil erara.

Deskribatzen zaituen berba? Sentikorra.

Herrian zer kenduko zenuke? Kotxeak.

Eta zer berria jarri? Jolastokiak.

Euskarazko berbarik politena? Maitea.

Zure ametsetako bidaia? Thailandiara itzultzea.

Berba egin ala entzun? Biak.

Zure mesanotxean ezin da falta… Sudokuak.

Abesti bat? Lau teilatu, Itoizena.

Binke! maiatza 2023 5
ELKARRIZKETA AGUSTIN AIZPURU

Aginke!

Errealitatetik hurbilegi dauden albiste faltsuak

«Tupusteko galanta da Sálvame barik geratzea... Ia Binken bekadunik behar duten!»

JORGE XABIER BA ESKAS

Punta-puntako «kazetaria»

Sarean arrantzatua

Ba al zenekien...

Galdakaoko Gazte Eguneko antolatzaileek ez zekitela Jopuak kuadrilakoei nola esan agian batazbesteko adina gehiegitxo igotzen dutela?

47

Herriko udaletxean edo elizan ezkontzen diren gonbidatuen %37ak ezkontza ospakizuna baino nahiago izaten du ondoko tabernan pote bat hartzen itxarotea. Horrela erakusten dute astebururo Galdakaon ere.

Txiste txarra

— Aizu seme, zelan joan jatzu azterketakaz?

— Begira amatxo, beti esaten dozu inportanteena bizitzan osasuna dala...

Bisera,

burusoiltzeko bidean doazenentzako babesa

Eguzkiaren presentzia arrazoi paregabea da adinez aurrera doazenek euren burusoiltasuna disimulatzeko. Izan ere, izpi ultramoreez babesteaz gain, ile gabezia izkutatzeko parada ezinhobea dute biserak jantzita.

Eskuineko

udal alderdiak

ez dira Aginkeren beldur

Hilero Aginkek zein alderdi politikori emango dion horzkada tentsioz itxaroten egoten dira udal ordezkariak. Eskuineko politikariak aldiz, askorik ez larritzeko arrazoiak dituzte, izan ere, herritik kanpo erroldatuta egonik, Barakaldo edo Bilbora ez zaie Binke heltzen.

San Inazio auzoko jaiak aurpegia berrituta datoz

San Juan inguruan ospatu ohi diren San Inazio auzoko jai batzordea egitaraua prestatzen ari da. Galdakoztar askok oraindik ez dute guztiz ondo kokatzen San Inazio auzoa, baina La Makarena esanda bai. Horregatik, jai programak La Makarenako Jaia izenaren titulua eramango du, bisitari ahalik eta gehien erakartzeko helburuz.

6 maiatza 2023 Binke!

Iñigo Hernando Arriandiaga

Galdakaoko Udalerako alkategaia

Galdakoztarren

bizitza

hobetzeko EH Bilduren

eredua:

Maite duzun Galdakao

¡Es posible!

Herrian lanpostuak sortu eta mantentzeko diru laguntzak seikoiztu ditugu.

Etxebizitza denon eskura jartzeko alokairu publikoko etxeak eraikitzen gabiltza.

Aukera berdintasuna bermatzeko familia zaurgarrienen aldeko neurriak hartu ditugu.

Auzoetako baldintzak hobetzeko irisgarritasun eta mugikortasun obrak egin ditugu.

Udala beste modu batean kudeatu dugu lau urtez.

Bide horretan jarraitzeko, orain zure laguntza behar dugu.

Batera goaz! Merezi dugun Galdakao eraikitzera.

Bizitzekoa, sentitzekoa, guztiona… 1. 2. 3. 4.

Bozkatu

Hilabete honetako sarituak Apirileko irabazleak

Nagore Ferreira Zamalloa

Aurkene Jauregi Torrealdai

Libe Goitia Artetxeren 'Fast Fatum' poema liburu bana opari. Zorionak!

Amaia Diez (ezker) eta Joserra Aperribai (eskuin) Olaia Parra Kultura zinegotziarekin batera, 'Amatxik dixit, zuri' antzezlana ikusteko bina sarrerak jasotzeko unean.

Zer? Oraindik ez zarela Binkekide?

Eman zure babesa urteko 36 € ordainduta

Oraindik Binkekide ez bazara, eta neurri honetako lehenengo komunikabide euskalduna babestu eta sustatu gura badozu, hauek dozuz horretarako bideak:

1. Bete beheko formulario hau, eskaneatu edo atera argazki bat eta bidali e-postaz: info@binke.eus

2. Bete formularioa, moztu, eta utzi gutunazal baten, Binke izenarekin Torrezabal Kultur Etxeko atezainaren leihatilan.

IZEN-ABIZENAK:

HELBIDEA:

NORTASUN AGIRIA: TELEFONOA:

E-POSTA:

KONTU KORRONTEA:

3. Eskaneatu zure mugikorraren QR irakurgailuarekin beheko kodea eta bete formularioa!

8 maiatza 2023 Binke!
IBAN ENTITATEA BULEGOA K.Z. KONTU ZENBAKIA
“Galdakaoko EAJ-PNVk auzoetarako zinegotzitza espezifiko bat sortuko du auzotarren eskaerak eta arazoak zuzenean kudeatzeko”

Ainhoa Agirregoikoak, EAJ-PNVko Galdakaoko alkategaiak, zenbait galdera erantzun ditu datorren legegintzaldian Galdakaorako garatuko den proiektuari buruz.

1.- Zelan baloratzen ditu EAJ-PNVk legegintzaldiko lau urte hauek? Azken lau urteotan, EAJ-PNVn lan handia egin dugu aurreko legegintzaldian jadanik aurreikusita zeuden proiektuei jarraitutasuna emateko Horrela, Galdakaoko EAJ-PNVk beharrezko azpiegiturak proiektatu ditu, hala nola Aperribaiko igogailuak Hala ere, udalerriak irisgarritasunaren esparruan oraindik duen erronkan aurrera egiten jarraitu behar du, herriguneko zona eta auzo batzuei soluzioak eskainiz

Gainera, esan beharra dago legegintzaldi honetan ez dela behar zen lan guztia egin zerbitzuen, mantentzearen, irisgarritasunaren eta mugikortasunaren inguruko hobekuntzan.. Ez da benetako apusturik egin auzoak hobetzearen eta kohesionatzearen alde

Bestalde, urteotan, aparkaleku-gabezia, herritarrak gehien kezkatzen dituen arazoetako bat, areagotu egin da. Beharrezkoa da, planifikazio egokiaren bidez, udalerriaren gune zehatz batzuetan aparkalekuak eraikitzeko proiektuak egitea, hala nola Iberluzen, herrigunean, Urtebietan eta Tximelarren

3.- Zer paper dute auzoek Galdakaoko EAJ-PNVren proposamenetan?

EAJ-PNVk lanean jarraituko dugu, amaitzear dagoen legegintzaldian egin duen moduan, gizarte-kohesioaren alde, besteak beste, honako hauek lortzeko: eskola-materialetarako laguntzak, familia ugarietarako OHZren hobariak, kirol ekipamendu berriak, haurrentzako parkeen estalkiak, entitateentzako eta gazteentzako lokalak, gazteentzako psikologia zerbitzua Ludoteketako ordutegia luzatzea eta udalekuetan jantoki-zerbitzua egotea.

2.- Zeintzuk dira datozen urteetan EAJ-PNVk burutuko dituen proposamen guztiak?

Galdakaoko EAJ-PNVn proposatzen dugun programan pertsonak eta auzoak dira oinarrizko bi ardatzak Gure esfortzuaren zati handi bat gaztediarengana eta adinekoengana bideratu behar dugu, baliabide gehiago eta zerbitzu hobeak emateko Ildo horretatik, babes ofizialeko 200 etxebizitza eraikiko dira, etxebizitza-politika serio bat sustatuko da gazteen emantzipazioan laguntzeko eta ekintzailetzarako enpresen haztegi bat jarriko da martxan Halaber, planteatzen dugu egoitzetako eta eguneko zentroko plazak zabaltzea, baita EtxeTic zerbitzua martxan jartzea ere, BFArekin hitzartutakoa, zaintzaileei laguntza emateko, Beste alde batetik, mugikortasun jasangarriaren eta ingurumenaren aldeko apustua ere egingo dugu Honen harira eta egindako bideratzeari esker, Ibaizabalen erribera berreskuratzeko apustu serioa egin nahi dugu Hala, URA agentziarekin koordinatu gara, eta, gainerako erakundeen lankidetzarekin, bide berdeak eta bidegorriak sortzea proposatzen dugu

Auzoak beti izango dira gure programaren aingura. Horregatik izango dugu auzoetarako zinegotzitza espezifiko bat, auzo bakoitzean dauden arazo guztiei aurre egin ahal izateko.

Auzoen kohesioa Galdakaoko EAJ-PNVren lehentasunezko helburuetako bat da. Herritarren ekarpen pila bat jaso ditugu auzoz auzo egindako entzute-prozesu baten bidez.

Adibidez, martxan jarriko dugu Taxi Auzunea zerbitzua, mugikortasun-arazoak dituztenek eta adinekoek herrigunean erosketak edo izapideak errazteko. Gainera, Metroa 2027an Galdakaora irits dadin egin beharrezko obren lehenengo harria jarriko da aurten. Gure eraldaketaren eragilea izango da. Hori dela eta, urbanizatzeko, egokitzeko eta hobetzeko lanak egingo ditugu geralekuen ondoko eremuetan bizilagunentzat atseginagoak eta gozagarriagoak egiteko.

4.- Udal-politikaren beste elementu garrantzitsu batzuk dira kirola, kultura eta euskara, saltokiak, ekonomia-sustapena eta berdintasunpolitikak. Zer helburu eta proposamen daude arlo horietan?

Azken lau urteetan lan handia egin dugu gizarte eta berdintasun-klausulak sartzeko, Udalaren kontratazio publiko guztietan. Gainera, jarraituko dugu apustu irmoa egiten aurreko legegintzaldian EAJ-PNVk proposatutako Emakumearen Etxea hezurmamitzearen alde.

Bizi-Park sarearekin bat egingo dugu, bizikleten aparkaleku seguruak hornitzeko. Bestalde, bizikletak alokatzeko Biziz zerbitzua ezarriko dugu. Beharrezkoa da ere gure saltokien sarea sakon aztertzea saltoki txikiak sustatzeko estrategia eta laguntza zuzenen bidez. Beste neurri bat izango da txandakako aparkalekuen ordutegiak zabaltzea, udalerrian erosketak egitea errazteko. Azkenik, gure tradizioak, auzoetako jaiak eta herriko jaiak sustatuko ditugu, betiere euskararen erabilera zeharkako ardatz izanda.

“Etorkizunera begiratzen duen Galdakao modernoa, gure bizi-kalitatea hobetzen duten zerbitzuak eta azpiegiturak dituena, sektarismorik gabekoa. Galdakao plurala, inor atzean uzten ez duena, eta aniztasuna elementu aberasgarri duena galdutako denbora berreskuratzeko”

AURRERA, BATERA! AURRERA GALDAKAO

Artea iruditan

ARGAZKIAK: SANTI AMILLANO @CLICKETACLICK / ARGAZKI GUZTIAK BINKE.EUS-EN

10 maiatza 2023 Binke!

Sormene iruditan

Binke! maiatza 2023 11
ARGAZKIAK: PEIO ZAMALLOA / ARGAZKI GUZTIAK BINKE.EUS-EN

Gure berbaz

MANU ETXEBARRIA AYESTA

Haltza maiatzean

Euskal Herrian zuhaitz mota asko daukaguz. Batzuk beresietako berezerneak dira eta beste batzuk, sabi edo mintegietan hazia erein eta ernarorik harako hazkai egokian landatutakoak. Gaur, haltza aipatuko dogu eta maiatzagaz lotu bere ebakialdia. Haltza, berez, zur edo egur biguneko zuhaitza da, berezernea, eta sano ugaria errekari zein leku ezoetan. Baina, maiatzeko ilargibarriko bitik hirura bitartean ebagi eta sikatu ezkero, gogortu egiten da eta altzari edo beste menester batzuetan erabili. Haltza, besteak beste, Euskal mitologian be dager. Samartintxikik jentilei garia ostu eutsien oinetakoetan eta galgarauak ehoteko errota be eraiki eban baina errotarriaren zurezko ardatza giraka hasi eta atoan, erre edo apurtu egiten zan, jentilena ez ostera. Orduan, Martintxikik jentilei badinotse: «gure errotak jo eta ke daragoio». Eta jentilen erantzuna: «ez dogu uste,haltzezko ardatza jarri ez badeutsazue errotarriari» Haltza, Bereterretxeren khantorian be badager Haltzak eztü bihotzik (ezkurrik, beste bertsio batean), esaeretan be bai: «haltzaren ondoan haltza erne». Haltza, zuhaitz mitikoa dogu eta geure herrikoa. Ezagutu eta jagon daiguzan gure zuhaitzak!

Ikasleen hainbat topaketa ekainean

Euskara Arloak ikasturtean zehar egiten dituen hainbat programaren topaketak egingo dira ekainean:

· Antzerki topaketak: arte eszeniko programa da eta dituen helburuak dira, besteak beste, ikasleen ikuspegi komunikatiboan eragitea eta euskarazko komunikaziorako gaitasuna hobetzea. Horretarako, arte eszenikoek badituzte hainbat ezaugarri gaitasun horren lanketarako erabat aproposak direnak.

Topaketetan 2022-2023 ikasturtean programa honetan parte hartu duten ikasleek ikasitakoa erakutsiko dute Torrezabal Kultur Etxeko Areto Nagusian. Guztira 268 ikasle inguru arituko dira antzezten, 14 taldetan banatuta. Noiz: ekainaren 5etik 9ra.

· Bertso eta ahozkotasun topaketak: bertso eta ahozkotasun klaseetan ikasitakoaren lagin moduan antolatzen da ekimen hau. Bertan, bertsolariek, abeslariek eta ikastetxeetako ikasleek hartuko dute parte. Lehen Hezkuntzako ikasleek bertso-sorta sortu, osatu eta doinu berriak ikasi behar dituzte, eta Bigarren Hezkuntzakoek bertsoak prestatu eta bideo-grabazioak egin. Irakasleek bideoak editatu eta muntatu egingo dituzte. Bertso klaseak, udalerriko ikastetxe guztietako LH-5 eta LH-6 mailetan ematen dira, eta ahozkotasunsaioak DBH-1eko taldeetan. Ikasturte honetan 35 taldetan ari dira ematen, astean, guztira, 35 ordu eta 739 ikaslek hartzen dute parte. Noiz: ekainaren 12an.

· Marrazki eta Booktuber lehiaketako sari banaketa: saritutako marrazkiak urtero Euskara Zerbitzuak prestatzen duen Bigarren Hezkuntzako ikasleen eskola-agenda apaintzeko erabiliko dira. Lehiaketa honetan DBH 1.eta 2. zikloetako ikasleek hartu dute parte eta zortzi lan aukeratu dira agenda apaintzeko.

Booktuber lehiaketak euskarazko irakurzaletasuna bultzatzea du helburu nagusi. Ekimen honetan ere DBHko ikasleek hartu dute parte. Kasu honetan, liburu bat irakurri dute eta minutu bat eta bi minutu arteko bideo bat grabatu behar izan dute, liburu horren aurkezpena egiteko, kasuan kasu, kritikak eta gomendioak erantziz.

Ekitaldi honetan ere zortzi sari banatuko dira. Sari kopurua mugatua den arren, ekitaldi honetara bertaratutako guztien artean, gaiarekin eta euskararekin lotura zuzena izango duen zerbait banatuko da. Noiz: ekainaren 6an.

Informazio gehiago: hezkuntza-euskara@galdakao.net • 944010540

12 apirila 2023 Binke!

Berton inde!

«Nire bezero asko jada nire lagun bihurtu dira»

Galdakaori lotuta urte mordoa daramatza

Yolanda Vicente (1966, Getxo) eta «oso eroso» sentitzen da herrian. Hogeita bost urte bete dira aurten Urki kalean kokatuta dagoen denda ireki zuenetik eta beste hainbat irautea espero du dendariak.

Zenbat urte igaro dira Galdakaon denda ireki zenuenetik? Duela 25 urte ireki nuen denda, 1998ko irailaren 23an. Hasieran frankizia baten barruan nengoen baina urte batzuk horrela eman ostean nik nahi nuen arropa ekartzeko erabakia hartu nuen eta espazioa berdina bazen ere, denda nire kabuz jartzea erabaki nuen. Egia esan oso pozik nago hartutako erabaki horrekin, oso harrera ona izan dudalako beti galdakoztarren artean.

Asko aldatu da janzteko modua urte guzti hauetan? Bai, noski, argazkiak ikustea baino ez dago. Moda etengabe aldatzen doa eta jendeak azken nobedadeak eskatzen ditu egunero. Adina edozein izanda ere, aldizkari eta telebistan ikusten dituzten jantziak izan nahi dituzte emakumeek eta gu horiek eskaintzen saiatzen gara. Nire ustez hori da gakoetako bat: tendentzietara adi egotea. Horretarako gainera gaur egun sare sozialak ditugu, oso tresna baliagarria dena guretzat. Alde batetik tendentziak zeintzuk diren jakiteko erabiltzen ditugu eta bestetik, ditugun produktuak ezagutzera emateko. Teknologiaz baliatzea gaur egun ezinbestekoa da nire ustez.

Eta kontsumitzeko modua, ezberdina da? Bai, eta asko somatzen da jantzi motetan. Lehen jendeak denbora luzez iraun behar zuen arropa nahi zuen, erderaz fondo de armario deitzen dana. Orain egunero arropa ezberdina eraman nahi dugu eta jai bat ospatuko dugun bakoitzerako adibidez soineko baten bila goaz. Hau oso presente izan behar dugu, izan ere, prezioetan ere eragina du, ezin dugulako arropa oso garesti jarri.

Zelan ikusten duzu, gurean, negozio txikien egoera? Ba Galdakaon zorionekoak garela uste dut. Egia da saltegi handiek min handia egiten dutela baina jendeak asko erosten du herriko dendetan. Alboan ditudan negozioen jabeekin komentatzen dut beti, oso herrikoia dela jendea hemen. Ni Algortakoa naiz baina oso gustora sentitzen naiz hemen, hain zuzen horregatik.

Herritarren babesa sentitzen duzu? Bai, oso babes handia. Asko eskertzen diet nire bezero fidelei urte guzti hauetan emandako babesa, azken urteetan izandako egoera zailean ere nire dendara etortzen eta erosten jarraitu dutelako. Nire bezero asko jada nire lagun bihurtu dira eta hori niretzat oso polita da, nire lanaren emaitza ikusten delako.

Iritzia

Hurbilekoen indarra

Iraganean, arrotza zitzaigun jaiotako herritik irtetzea eta bertako babesaz ihes egitea kideak alde batera utziz. Egun, ordea, ohikoa izaten da hurbilekoren bat urrunera doalaren berria jasotzea ikasketa, ogibide edota esperientzia berriak bizitzearen esperantzapean. Baina badaude aldatu ez diren gauzak. Ilusioz eginiko maleta hoietan beti egon da bakardadearentzako lekua. Ukaezina da bizileku berrian lagun anitz egin daitezkela eta etxean bizi ezin daitezkeen gauzak bizi. Baina desberdiñak gara. Harreman berri horiek gazi-gozo zaporea uzten baitute nire ahoan.Etxekoak, etxekoak dira. Gureak, oso gureak dira. Alexander Hayman idazlearen hitzetan: «Home is where people notice you’re not there». Ezin naiteke horrelako esaldi batekin gehiago bat etorri. Beti mirestu izan dut laguntasunaren indarra. Are gehiago orain urrutitik bizi dudala. Jasotako bisita batzuek ohartarazi naute hurbileko pertsonek ematen duten bakeaz. Ikaragarria da benetako konexio baten jabe diren pertsonek nola sentiarazi zaitzaketen etxetik milaka kilometrotara batera egonda. Horregatik, harzazue testu hau zuen hurbilekoak aintzat hartzeko aitzaki bezala. Gertukoen indarra. Harremanen indarra.

Binke! maiatza 2023 13

Udal-hauteskundeak 2023

Laburrean, Galdakaoko alkategaiak

TESTUA: IRATI ALONSO GARCÍA

Maiatzaren 28an antolatuko dira foru- eta udal-hauteskundeak Hego Euskal Herrian. Galdakaon bederatzi alderdi aurkeztuko dira eta kanpainan murgilduta daude honezkero, herritarrei haien programa azaltzeko ekitaldiak antolatzen. Alderdi bakoitzaren zerrendaburua hobeto ezagutzeko helburuz, galdera batzuk labur erantzuteko gonbitea egin die Binkek alkategai guztiei. Hauek dira jasotako erantzunak, 2019ko udal-hauteskundeetako emaitzen arabera ordenatuta.

Galderak

Zortzi

hautagaiei, lau galdera berak:

1 Zein balorazio egiten duzu azken legegintzaldiaz?

2 Zeintzuk izango dira zuen ildoak datozen urteetarako?

3 Zergatik aurkeztu zara alkate izateko?

4 Zergatik eman behar dizute botoa herritarrek?

14 maiatza 2023 Binke!

AINHOA

Agirregoikoa

Maguregi

IÑIGO Hernando Arriandiaga

TOÑO González Gutierrez

Adina: 50

Bizilekua: Urreta

Lanbidea: psikologoa eta gizarte hezitzailea

Hizkuntzak: euskara eta gaztelania

Lau urte hauek aurreko legegintzaldian EAJ-PNVk aurreikusten zituen Galdakaorako eta auzoetarako hain beharrezkoak diren proiektuei jarraipena emateko balio izan dute. Hala ere auzoen hobekuntza, mantentze eta kohesioaren aldeko apustu irmorik hartu ez den lau urte, paralisi egoera batera kondenatuz. Aparkalekuen arazoak okerrera egin du eta ez da aurrerapausorik eman bizi-kalitatea hobetzeko zerbitzu berrietan.

Pertsonak, gure bizikalitatea hobetzen duten zerbitzuetan benetako hobekuntzarekin eta auzokontseilu espezifiko bat sortuz.

Gu ez gara aurkezten, EAJ-PNVren afiliazioak prozesu demokratiko baten barruan aukeratzen gaitu.

Galdakao moderno, anitz eta plural baten alde lan egiteko prest gaudelako EAJPNV alderditik. Sektarismorik gabekoa, berdinzalea eta solidarioa. Berdea eta iraunkorra. Etorkizunera begira dagoen eta inor atzean geratzen ez den Galdakao.

Adina: 36

Bizilekua: Kurtzea

Lanbidea: Industria Ingeniaritzan Doktorea

Hizkuntzak: euskara, gaztelania eta ingelesa

Balorazio positiboa egiten dut: proiektu gehien gauzatu den legegintzaldia izan da hau. Herriak hoberuntz egin du. Pandemiak gogor jo zuen, eta, hala ere, galdakoztarron bizi kalitatea hobetzeko urrats sendoak eman ditugu: kultur programazioa bikoiztu egin dugu, kale asko eta argiteria berritu ditugu, igogailuak eta arrapalak eraiki dira, herrian lehen aldiz alokairu baxuko etxebizitzen proiektua martxan jarri dugu... Aldaketa nabaria da, eta Galdakao merezi dugun tokira eramaten ari gara.

Herritarrek gure taldean jarri zuten konfiantza 2019an, eta, orain, EH Bilduren oinarriek eta herritar askok, kolore politikoetatik haratago, berriz aurkezteko eskatu didate. Ohorez, erantzukizunez eta indarrez onartzen dut gure herria hobetzeko lanean jarraitzeko erronka.

Galdakao geldiunetik atera eta martxan jarri genuen. Ezin gara atzera itzuli. Denon artean, hasitako bideari jarraipena eman behar diogu.

Adina: 46

Bizilekua: Berezikoetxe

Lanbidea: autonomoa

eraikuntzaren sektorean

Hizkuntzak: gaztelania

Oso positiboa eta itxaropentsua, udal politikaren agertokia zabaldu dugulako, gure udalaren kudeaketan bizilagunen ikuspegia txertatuz, sigla politikorik eta Galdakaotik kanpo ezarritako bideorririk gabe. Erabakiak Galdakaon hartu dira Galdakaoren onurarako, eta hori asko nabaritu da.

Gure lana argia izan da eta hortik jarraituko dugu. Gure ardatzak zerbitzu publikoen eraginkortasuna, modernizazioa eta hurbiltasuna dira. Gure printzipioak, herritarren parte-hartzea eta Galdakaotik eta Galdakaorentzat erabakiak hartzea.

Betidanik parte hartu dut elkarte-mugimenduetan, nire auzoa eta ingurunea hobetzeko eta guztion onerako lan egiteko. Esperientzia hori udal politikan erabiltzeko garaia da.

Proiektu ausarta eta fidagarria ordezkatzen dut, irekia eta gardena, udal politika publikoak kudeatzeko gai garela erakutsi duena. Baina, batez ere, Galdakaoko herritarren interesa bilatzen dugu.

Binke! maiatza 2023 15

VICTOR

Trimiño

Vegas

IÑAKI Urgoiti Llano

TXELU Bernal Martínez

Adina: 30

Bizilekua: Urreta

Lanbidea: fisikoa

Hizkuntzak: gaztelania, euskara eta ingelesa

Titular eta iragarkien legegintzaldia izan da, baina hobetzeko ekintza gutxi ikusi ditugu: lau urte ondoren, arazo berberak dauzkagu. Gainera, gardentasun falta egon da.

Auzoetako zerbitzuak eta bizi-kalitatea hobetu nahi ditugu, eta auzoetako merkataritza bultzatu. Aparkaleku eta kirol- eta kulturaekipamentuen falta konpontzeko lan egin nahi dugu. Gure ilusioa Galdakao bizigarriagoa egitea da, berdegune gehiagorekin: Arantzilleko presa eta Ibaizabal ibaiaren ingurua hobeto zainduz.

Hogeita hamar urte hauetan oparitu dizkidan bizipen eta esperientzia guztiak nire lanarekin eta konpromesuarekin itzuli eta eskertu nahi dizkiodalako Galdakaori.

Denok dakitelako nortzuk eta nolakoak garen. Zein den langileen eta pertsona guztien alde egindako lana instituzioetan. Hori nahi dugu Galdakaorentzat ere. Eta ilusioa eta ideiak dituen taldea daukagulako.

Adina: 54

Bizilekua: Usansolo

Lanbidea: kalitate teknikaria

Hizkuntzak: gaztelania eta euskara

Oso positiboa. Gobernu taldearengatik, batez ere giza arloan. Eta baita Usansoloren bereizketa eta Kudeaketa Batzordearen eraketa batzarretan onartu zirelako ere.

Egia da inoiz baino gertuago gaudela Usansolo Bizkaiko 113. udalerria izatetik, baina oraindik bi urrats gainditu behar ditugu eta UHk hor egon behar du. Bestalde, Udalak babesa eman behar dio kudeatzaileari, eta azken lau urte hauetan Usansoloren interesak Udal barrutik ere kudeatu ditugu.

Ni ez naiz inor bakarrik, bat gehiago naiz. UH osatzen dugun taldea da garrantzitsuena eta talde horrek erabaki du ni izatea lehena.

Ez dago %100ean lortuta UHren helburua. Hauteskunde hauen ondoren, litekeena da kudeatzailea berriro osatu behar izatea, eta orain arte UH izan da usansolotarren interesak kudeatzeko gai dela erakutsi duena. Horregatik uste dugu orain inoiz baino gehiago UH bozkatu behar dela.

Adina: 72

Bizilekua: Ibarluze

Lanbidea: pentsioduna

Hizkuntzak: gaztelania

Legealdi positiboa, Udaleko ateak herritarrei zabaltzea lortuz. Eta horrek eskatzen zuen aldaketa lortuz, lan-munduan sartu behar zutenei laguntzeko baliabideak inbertituz.

Auzoen ongizatea lortzea, ingurumen-arazoez arduratzea, eremu garaietarako irisgarritasuna, errenta baxuko udal-etxebizitzak eta langabezia desagerraraztea. Udalerri berde, sozial eta feminista batean bizi nahi dugulako Elkarrekin Podemos taldetik.

Harro egoteko modukoa da edozein herritarrentzat, zure herriaren ongizateari duintasunez eta gardentasunez laguntzea, herritarren gabeziak ezabatu ahal izateko. Hau da Elkarrekin Galdakaoren proiektua.

Udal-kudeaketa ondo egitea lortzeagatik. Galdakaon Ezkerra elkarrekin ibil gaitezkeela erakutsi dugu, programa eta helburu berberekin, eta zerbitzuen eta sarbideen erosotasuna hobetuz. Azken finean udalerrian bizikalitate hobea lortuz.

16 maiatza 2023 Binke!

MARI CARMEN Sánchez

Sequeros

MIGUEL ÁNGEL

Adina: 64

Bizilekua: Bilbo

Lanbidea: TAO zaindaria

Hizkuntzak: gaztelania

Alferrik galdutako lau urte izan dira.

Adinekoentzako catering sozialeko zerbitzua ezartzea; Gazteriaren eta Haurren Kontseilua sortzea, bere arazoak aztertzeko; auzoetarako berehalako aurrekontua; Auzo Kontseilua sortzea, bizikleten zerbitzu publikoa, Udaltzaingoa handitzea, aparkalekuaren arazoa konpontzea eta hobaria udal zergetan.

Auzokoen bizitza hobetzeko aurkezten naiz. Aurreko agintaldian, nire proposamenei esker, Lapurdiko kirol-pista egin zen, behar bereziak zituzten haurrentzako jolasak, eta argiztapen-guneak lortu nituen herritarrentzat. Nire ekarpenek bizilagunen bizimodua hobetzeko balio izan dutela uste dut, eta horretan jarraitzea gustatuko litzaidake.

Herritarrei botoa eskatzen diet herriaren alde lanean jarraitzeko. Baditut proiektuak. Benetan sinesten dut egiten dudan horretan, eta merezi du Alderdi Popularraren hautagaitza bozkatzea.

Adina: 52

Bizilekua: Olabarrieta

Lanbidea: teknikaria

Hizkuntzak: gaztelania eta ingelesa.

Jarraipena, koalizio gobernuak ez zituen aldaketarako promesak bete eta hauteskundeetan babestu zituzten auzoak ahaztuak utzi zituen.

Etxebizitza ekonomikoa, krisi-garaian zergak murriztea, kudeaketa ekonomiko eraginkorra, udal-trantsizio energetikoa, hiri-garraio erreala, aparkalekua eta bizikleta-sarea eta benetako irisgarritasuna. Gainera, benetako informazioa eta partehartze prozesuak, eta Galdakaon garbiketa, lorezaintza eta sastrakak kentzea hobetzeko beharra.

Auzo-plataformaren printzipioak defendatu zituen zinegotzi bakarra naiz, eta inolako ordainik gabe dimititu nuen. Bizkaia Bai ez da inoiz salduko, ez zaigu edozein preziotan gobernatzea interesatzen.

Modu independentean jokatu dut. Gardentasuna eskatu nuen osoko bilkuretako aktak argitaratzean, alkatearen agendan eta zinegotzien harremanetan. Erreleboa egingo duten pertsonak hezteko lan egingo duen bakarra naizelako.

BINKE.EUS webgunean aurkituko duzu...

1 Udalhauteskundeekin lotutako berriak, alderdika banatuta.

2 Galdakaoko hauteskundeetara aurkeztuko diren hautagaitza guztien zerrendak.

3 Maiatzaren 28an, egunaren zuzeneko kontakizuna.

Maiatzaren 28an, 08:30etik, zuzenean!

4 Maiatzaren 28 osteko emaitzen eta behar besteko informazioaren eguneratzea.

Binke! maiatza 2023 17

Gazte Eguna

ARGAZKIAK: PEIO ZAMALLOA / ARGAZKI GUZTIAK BINKE.EUS-EN

18 maiatza 2023 Binke!

Itziar Atienza Molina, aktorea

«'Entrevías'-ekin adin guztietako publikora heltzea lortu dugu»

Hainbat telesailetan ikusi dezakegu gaur egun Itziar Atienza aktore galdakoztarra.

Orain emititzen ari diren 'Montecristo' eta 'Los pacientes del Doctor García' telesailetan parte hartu du eta 'Entrevías'-en hirugarren eta laugarren denboraldiak grabatzen ari dira. Berarekin hitz egin du Binkek proiektu hauen inguruan.

Helena Vilaforteren papera egin duzu 'Montecristo' telesailean. Gustora sentitu zara? Aurretik egindako beste pertsonaiekin konparatuz, oso pertsonaia diferentea da: maltzurra da, bizioz betetakoa eta eskrupulorik gabea. Hala ere, oso gustora sentitu naiz paper honetan, izan ere, Alberto Ruiz Rojo zuzendariarekin beste hainbat proiektutan lan egin dut aurretik eta oso ondo konpontzen gara. Oso zuzendari ona da eta hau grabatzeko orduan asko somatzen da.

Orain TVEn eta Netflixen ikusgai dagoen 'Los pacientes del Doctor García' telesailean ere parte hartu duzu. Bai, paper txikiagoa izan dut honetan baina pozik nago. Gerra zibilean bando batean eta bestean gertatu zirenak kontatzen dituen proiektua da eta aro horretako istorioetan murgiltzea beti da polita. Jantziak eta atrezzoa ikaragarriak dira. Gainera, oso oroitzapen xamurra dut proiektu honekin, izan ere, nire mutilaguna den Jon Olibaresekin batera lan egiteko aukera izan nuen. Ez genuen tramarik konpartitu baina jada proiektu berean egotea polita da. Gainera, momentu berean deitu ziguten barruan geundela esateko eta horrek berezi egiten du momentua.

Azkenaldiko arrakastarik handiena ordea 'Entrevías' telesailean egindako Amanda poliziaren paperari esker lortutakoa izan da. Telesail honekin lortutakoa oso berezia izan da. Pandemia garaian hasi ginen grabatzen eta zailtasunak genituen murrizketak zirela eta. Musukoarekin grabatzen genuen,

PCR froga egin behar genuen hiru egunerik behin... Alde horretatik hasiera deseorosoa izan zen baina alde berean oso magikoa, lan taldeak bere onena jarri zuelako momentu oro. Emaitza ikustea baino ez dago. Grabaketan jada bazegoen arrakasta usaina somatzen zela zioen jendea eta horrela izan da. Kuriosoena adin guztietako publikora heldu dela izan da: nagusietatik gazteenetara.

Hirugarren eta laugarren denboraldiak grabatzen zaudete orain, ezta? Bai, oraintxe ari dira bi denboraldiak grabatzen. Ni kontatu ezin dudan beste proiektu batean murgilduta nago momentu honetan baina honekin bukatzean hasiko naiz ere 'Entrevías' grabatzen, nire pertsonaia Amandari

jarraipena ematen. Gogo handiekin nago egia esan, etxean bezala sentitzen naiz jada lan taldearekin eta nire kideekin.

Proiektu hauetan eta telebistako beste zenbaitetan ikusi zaitugu azkenaldian. Zinema eta antzerkia egiteko gogoekin zaude ere? Noski! Nik uste aktore gehienek ditugula formatu guztietan lan egiteko gogoak. Zinema oso polita da eta zer esanik ez antzerkiaren inguruan, non publikoaren babesa zuzenean sentitzen duzun. Gauza da plataformak agertu zirenetik askoz gehiago direla telesail formatuan aurrera eramaten diren proiektuak eta horrenbestez lan gehiago dago mota honetako egitasmoetan. Baina ni beti nago prest edozein proposamen entzuteko.

Binke! maiatza 2023 19
ITZIARREK 'ENTREVIAS' SAILEAN JOKATZEN DUEN AMANDA PERTSONAIA

Apirileko Feria Urretan

ARGAZKIAK: PEIO ZAMALLOA / ARGAZKI GUZTIAK BINKE.EUS-EN

20
apirila 2023 Binke!

Konpromisoa batean, hipokresia bestean

Jantza in bitartean aitite ikusten neban lehenengo lerroan, poz-pozik ohorezko agurra dantzatu osteko dantzariaren berbak. Eta hori izango zen bere tokia, duda barik, lehenengo lerroa, zutik ezin bazuen ere gurpildun aulkian.

Iritsi da eguna eta zenbat izar guri begira, eurek hasitako ibilbidearen fruituak loratzen hasi dira.

2023ko maiatzaren 4a, Txapelena baserria, Usansolo. Herri besarkada kolektibo bat, emozioak borborka txanpainak airea freskatu bitartean. Usansoloko udalaren kudeaketa batzordea eratu berritan trikitixa eta panderoa entzungai, besarkada eta negar malkoak ikusgai.

Ekitaldia hasi orduko kalea jendez gainezka, aforoa beteta barrura sartu ezinik. Borroka luze honen ostean, herritik udalerrira urratsa emateko batzordea martxan, gure herria eraikitzen hasteko osagai guztiak lapikoan,

ilusioa pil-pilean. Guk bakarrik dakigu zer dagoen atzean; zenbat urtetako ibilbidea, zenbat ordu elkarlanean, zenbat oztopo, zapalkuntza eta eskubide urraketa.

Iñigo eta Agustinen arteko besarkada titularretan, Galdakaoko alkatearen eta Usansoloko kudeaketa batzordeko lehendakariaren arteko keinu zintzoa, benetakoa. Txalotzekoa Iñigo eta bere gobernu taldearen konpromisoa, herritarron borondatearen alde egindako lana. Esan eta egin. Baina badatoz maiatzaren 28ko hauteskundeak eta kontraesana Usansoloko kaleetan barrena, EAJren karteletan «Usansolorekin konprometituta» irakurri beharra, 40 urteko ibilbide luze hau oztopoz bete ostean hori da hori atrebentzia, lotsagabekeria. Balantzaren bi aldeak orekatuta, bakoitza bere estiloan; konpromisoa batean, hipokresia bestean.

Maite duzun Bizkaia

Binke! maiatza 2023 21
Bizitzak ez du preziorik. Fakturek bizitza baldintzatu ez diezaguten.
Bozkatu

Galdakao Futbol Taldea Lehen Mailara igo da

Lurraldeko Lehenengo Mailara igotzea lortu eben Galdakao Futbol Taldeko emakumeek, apirilaren 29an Peña Athletic Santurtzi B taldeari 3-1 irabazi ostean. Denboraldia amaitzeko bi partidaren faltan, helburua lortu eben neskek eta Santa Barbara futbol zelaitik hasita, herrian zehar ospatu eben. Ospakizunaren hainbat argazki ikusgai dagoz BINKE.EUS-en.

Uxue Urgoiti, garaile bikoteka

Uxue Urgoiti usansolotarrak urtero jokatzen dan GRABNI lehiaketa irabazi eban Gasteizen maiatzaren 6an. Naroa Zulaika taldearekin lehiatu eban, Bizkaiko selekzioagaz.

Gelaren erronka solidario barria

Galdakaoko Gelak ‘Handbike bizikleta bat’ erronka antolatuko dau, mugikortasun arazoak dituen haur batentzat handbike bat erosteko dirua biltzeko.

22 maiatza 2023 Binke!
BINKE
BINKERI BIDALITAKOA
BINKE

Sara Díaz gaztea, txapeldun barriz

Sara Díaz, Galdakao Petanka Klubeko kidea, zazpigarrenez izan da Espainiako txapeldun. Bartzelonan lortu eban, emakumezkoen bakarkako maila absolutuan.

Uribarri,

Sabadellen omenduta

Galdakao Futbol Taldeko beteranoen entrenatzaile dan Pedro Uribarri galdakoztarra omendu eben Sabadellen. Hango futbol kluba Espainiako Ligako Lehenengo Mailara igoarazi dauan azken entrenatzailea da galdakoztarra.

Kudeaketa batzordea eratu da Usansoloko Udalaren funtzioak egingo dituen kudeaketa batzordea eratu zan maiatzaren 4an Txapelenan. Agustin Aizpuru Usansolo Herriako kidea izango da presidentea.

Libe Goitiak liburua kaleratu dau

Libe Goitia galdakoztarrak ‘Fast Fatum’ bere lehen poema liburua argitaratu dau, Susa argitaletxeagaz. Maiatzaren 4an aurkeztu eban Donostian eta jada salgai dago.

Binke! maiatza 2023 23 BINKE
SARA DIAZEN SAREETATIK GALDAKAO FUTBOL TALDEKO BETERANOAK BINKE MAIALEN ANDRES / FOKU

Usansoloko jaiak

ARGAZKIAK: PEIO ZAMALLOA / ARGAZKI GUZTIAK BINKE.EUS-EN

24 maiatza 2023 Binke!
Binke! maiatza 2023 25

Binke.eus

Unai Gomez eta Asier Arregi usansolotarrek ETB-1eko ‘Mihiluze’ saioan parte hartu zuten. Hiru programatan aritu ziren gazteak.

Ibaizabal Saskibaloi

Talde galdakoztarreko mutilek Lehen Mailara igotzea lortu zuten, Urretan Berri-Otxoa taldeari 82-53 irabazi ondoren.

Udalerri berrien sorreran foru araua lehenestea eskatu zuten Espainiako Kongresuan EAJk, EH Bilduk eta Unidas Podemosek.

Paperetik harago, hauek dira Binkeren webgunean irakurrienak!

Usansolo Areto Futbol taldeak Hirugarren Maila Nazionalera igotzea lortu du, Zabalgana Zarauna taldeari 7-4 irabazi ostean.

Jone Ibañez galdakoztarrak Lehen Mailara igotzea lortu du Eibarrekin. Domekan 0-0 berdindu zuten Granadaren kontra.

Kike Amonarriz gonbidatu izan zuen lan-saioa antolatu zuten Euskaltzaleen Topaguneak, Bagabiz Euskara Elkarteak eta Galdakaoko Udalak.

Gure herrietako aktualitatea:

Binke TV

Pedro Uribarri entrenatzaile galdakoztarrari omenaldia egin zioten Sabadellen.

maiatza

Binke!

Josefi Gaztelu auzokidea omentzeko helburuz, Aperribaiko dorretxe ondoko bidegorriari ‘ Josefiren bidea’ izena jarri diote.

Hauek dira grabatu eta argitaratutako azken hiru bideoak Binke telebistan!

Herritarrek Ohorezko Agurra eskaini zioten Usansoloko kudeaketa batzordeari.

Herri inklusiboagoa egiteko asmoz, Udalak iritzia eskatu die herritarrei.

26
2023

Leidu Irakurketa

Taldearen txokoa

Autobiografia bat

Katakrak Liburuak, 2022

Assata Shakur (New York, 1947)

Maiatzerako aukeratu dugun liburua autobiografia bat da, baina nobela bat ere izan zitekeen, nahiz eta bere izenburuak ez duen zalantza izateko aukerarik ematen: Assata Shakur-Autobiografia bat. Baina, nor ete da Assata Shakur? Angela Davis, Martin Luther King… ezagunak dira askorentzat, baina nor da Assata Shakur? Jakin-minak jota, afroamerikarren garai bateko zailtasunak ezagutu gura izan ditugu berak bere umezaroa, jardun politikoa, harremanei eta abarrei buruz 1988an argitaraturako liburuagaz. Danele Sarriugartek egin du itzulpena. Estatubatuarra eta beltza, Joanne Deborah Byron izenez jaio zen 1947ko uztailean New York hirian, eta beranduago hartu zuen beste deitura: Assata Shakur. Pantera Beltzak eta Beltzen Askapenerako mugimenduko kidea izan zen; hurretik ezagutu zuen heriotza, eta bere haragian tortura eta kartzela. Eta azkenean erbestea ere bai. Kuban bilatu zuen babesa kartzelatik ihes egitea lortu ostean. Gaur egun, oraindino, FBIk bere bila segitzen du. Assata Shakurren liburua maiatzaren 22an izango dugu berbagai, baina maiatzaren 18an Joseba Sarrionandiagaz izango dugun solasaldirako ere liburu aproposa duzue. Sarrionandiak Kuban ezagutu zuen Assata Shakur, eta berak idatzi dau, gainera, berbaurrea.

Proiektu honetarako lanean:

Argitaratzailea: Aitu elkartea.

Koordinatzailea: Jon Gomez Garai.

Erredakzioa: Irati Alonso eta Beñat Armentia.

Irudia eta sareak: Naiara Perez de Villarreal.

Batzorde Orokorra: Gaizka Uriarte, Ixone Muñiz, Leire Zamalloa, Ainara G. Goitiandia, Beñat Armentia eta Iñigo Larrea.

Ilustratzaileak: Irrimarra.

Inprenta: Comeco Gráfico.

Banaketa: Mediapost eta Correos.

Hilero banatutako ale kopurua: 14.000.

Lege Gordailua: BI-41-2016

ISSN: 2444-9385

Proiektu hau posible egiten dute:

Ohiko kolaboratzaileak: Manu Etxebarria, Edu Madina, Aitzol Altuna, Estibaliz Apellaniz, Joanes Urkixo, Yayone Altuna, Irati Bediaga, Julen Gabiria, Gotzon Barandiaran, Antton Irusta, Nerea Urgoiti, Josi Basterretxea, Xabier Valencia, Nagore Ferreira Zamalloa, Edu Olea eta Bego Martinez.

Elkarte laguntzaileak: Ganguren Mendi Taldea, Burtotza Mendi Taldea, Andra Mari Dantza Taldea, Galdakao Gogora, Etxerat, Usansolon Euskaraz, Euskaraldia eta Bagabiz euskara elkartea. Argazkilari kolaboratzaileak: Jabi Rojo, Gotzon Almaraz , Julio Legarretaetxebarria eta Peio Zamalloa. Webguneko laguntza: Aitor Espinosa eta Naiara Perez de Villarreal.

Binke aldizkariak ez du bere gain hartzen aldizkarian adierazitako iritzi edota esanen erantzunkizunik.

Harremana: 680 74 32 11 info@binke.eus www.binke.eus

Binke! maiatza 2023 27

Bekeako jaiak

Maiatzak 19, barikua

18:00 Txipli-txapla plum! Kalejira, Andra Mari Txiki dantzadantzari eta txupinazoa.

18:30 Eskupilota partidak Adiskideren eskutik. Jarraian, garaikurrak eskuan eta txokolatea kolkoan.

Maiatzak 20, zapatua

11:00 I. Tortilla txapelketa.

13:30 Auzokoen bazkaria.

18:00 VII. Euskal Artzain Txakur lehiaketa.

20:30 Erromeria.

Maiatzak 21, domeka

09:00 Mendi-ibilaldia Ganguren Mendi Taldearen eskutik.

12:00 Meza Nagusia.

12:30 Galdakaoko musika banda eta txistulariak. Andra Mari Dantza Taldearen erakustaldia.

15:00 Herri bazkaria eta bertsolariak: Arkaitz Estiballez eta lagunak. Jarraian, erromeria Etxebarria aita-seme trikitilarien eskutik.

21:00 Jaien amaiera eta azken biribilketa.

Maiatzak 27, zapatua

13:00 16. Lasai Eguna.

Antzerkia

Maiatzak 19, barikua

Fantasía nº6 en MI-DO[lor] ButacaZero

Lo único que quise toda la vida es ser delgada

Torrezabal Kultur Etxean

Ordua: 20:00 Sarrera: 6-8€.

Ekainak 10, zapatua

Hodei magoa

Sentsazioak

Torrezabal Kultur Etxean

Ordua: 18:00 Sarrera: 6-10€.

Musika

Ekainak 3, zapatua

Attila Csihar, Sarah Davachi, Hackedepicciotto, Maria W Horn eta Mette Rasmussen

Kaiola festibala

Torrezabal Kultur Etxean

Ordua: 20:00 Sarrera: 15€.

Irakurketa taldea

Maiatzak 22, astelehena

'Autobiografia bat'

18:30 Peña Santa Cruzen

Tailerrak

Maiatzak 23, martitzena

Orri markatzaileak egiteko saioa

Ordua: 18:00 Aperribaiko liburutegian

Sarrera: 6-8€.

Ekainak 20, martitzena

Antzerki saioa

Ordua: 18:00 Aperribaiko liburutegian

28 maiatza 2023 Binke!

Mozoilo Eguna

Adiskide, AEK, Andra Mari, Artxate, Berbalagun, Binke, Galdakaoko Musika Banda Da Capo, Galdakaoko Txirrindulari

Elkartea, Ganguren MT, Click eta Click, Patakon, Pilota Plazara eta Zizpa taldeek antolatuta

Ekainak 2, barikua

16:30 Primietara jolasa, Kurtzea frontoian.

17:30 Pilota partidak, Kurtzea frontoian.

20:30 Galdakao Kantari, Kurtzeatik.

Ekainak 3, zapatua

04:30 'Everesting' erronka.

10:00 Spinning solidarioa, Gandasegiko patioan.

12:00 Igoera txikia biberora, Ardanza parketik.

13:00 Galdakaoko Musika Banda Da Capo, kalez kale.

15:00 Mozoilo bazkaria, Kurtzeko plazan.

17:00 EinGo erromeria, Kurtzeko plazan.

17:00 Gynkana eta martxa txikia, Ardanza parketik.

20:00 Martxa txikia, kalez kale eta 'Everesting' helmuga txikiekin.

20:45 Elektrotxaranga, kalez kale.

Ekainak 4, domeka

11:00 Pilota Plazara ekimena herriko gaztetxoekin, Iturrondo plazan.

11:30 Artzai txakurren erakustaldia, Ardanza parkean.

12:00 Dantzari txikien kalejira, kalez kale.

17:00 Dantzari txikien alardea, Santi Brouard plazan.

18:00 Pilota Plazara ekimena herriko helduekin, Iturrondo plazan.

Mendia

Maiatzak 21, zapatua

Minerala/Minako tontorra (184m), Antzuloaga/ SanAntoitxikerra (316m), Artatzagan (255m), Akutiogana (187m)

09:00 Kurtzeko plazatik

Maiatzak 27, zapatua

Pirineoak. Auñamendi-Anie (2.530m)

07:00 Udaletxetik

DATAK

Aurrematrikula

maiatzaren 8tik 26ra

Matrikula uztailaren 14tik aurrera

ESKAINTZA OSOA

GOI-MAILAKO ZIKLOAK

• Metal-Eraikuntzak

• Web Aplikazioen Garapena

• Plataforma Anitzeko Aplikazioen Garapena

• Mekatronika Industriala

• Garraioa eta Logistika

ERDI-MAILAKO ZIKLOAK

• Merkataritza Jarduerak

• Erizaintzako Zaintza Osagarriak

• Mantentze-lan Elektromekanikoa

• Soldadura eta Galdaragintza

• Mikroinformatika-sistemak eta Sareak

ESKAINTZA PARTZIALA

• Erizaintzako Zaintza Osagarriak

• Soldadura eta Galdaragintza

ENPLEGURAKO PRESTAKUNTZA

• Langile langabeei eta landunei zuzendutako ikastaroak

Binke! maiatza 2023 29
946 730 251 info@fpzornotza.com www.fpzornotza.com
30

Torrezabal Kultur Etxea

OLIBONDOTIK HARITZERA

/ OLIVO Y ROBLE

EXTREMADURA ETA EUSKAL HERRIA BATUTA MUSIKAREN BIDEZ

Maiatzak 21 · 19:00

LA

Maiatzak 19 · 20:00

JON MAIA · LUIS PASTOR HODEI MAGOA

SENTSAZIOAK

Ekainak 10 · 18:00

#Torrezabal
LO ÚNICO QUE VERDADERAMENTE QUISE TODA
VIDA ES SER DELGADA

Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.