Page 1

28. zenbakia • 2018ko ekaina

KEPA ARTETXE DANTZARIA

«Herria bizirik mantentzeko erreminta ona da euskal dantza»


Kepa Artetxe Dantzaria

«Gure iraganari errespetua zor deutsagu, etorkizuna galduko dogu bestela» TESTUA: JON GOMEZ GARAI Argazkiak: JULIO LEGARRETAETXEBARRIA

F

olklore euskaldunean Euskal Herri osoan da ezagun Kepa Artetxe dantzaria. Betiko dantza maisua izanik, ehunka dira bere irakaspenetatik pasa diren dantzazaleak. Transmisio hutsaren eredu da, eta berak jasotako modu berean irakasteko gogoz hartu gaitu bere Elexaldeko baserrian. Berak hartu du lekua, eta gu eseri zein grabatzen hasi aurretik hasi da kontu kontari. Zabalik dagoen liburua da Artetxe, eta inoiz ez zaizkio herri-aberastasunez betetako orriak amaituko. Zergatik dantzatu behar du Herri honek? Lehenengo norberaren gorputza alaitzen dozulako. Baina, dantza, gure Herria ulertzeko beste modu bat da. Herri bakotxeko dantzak ezagututa errazago ulertuko dozu bertako kulturea eta izakerea, dantzan egiteko modua hortik datorrelako. Dantza taldeak egotearen zeregina berdina al da Franco garaian, Andra Mari Dantza Taldea sortu zenutenean, eta gaurko egunean? Lehen dantzan egitea desafio bat zan. Militantzia handiko beharra, horren gaineko kontrol handia egoalako. Gure dantzak euskal nortasuna eta kontzientzia historikoa mantentzeko beharrezkoak ziran lehen. Eta gaur egun ez? Izan beharko leukie, baina nortasuna galtzen gabilz, guztiz. Jendea lo dagoala ikusten dot, edo gureak ez diran beste kontu batzuei begira. Jendeak non bizi garan be ez daki, ezta zelako altxor kulturala daukagun gurean be. Azken aldian «zientifikotasun» asko baina gogo gutxi

2 ekaina 2018 Binke!

dagoela esan izan duzu… Gaur egun mundu guztiak berba asko egiten dau baina egin, gitxi. Lan egiteko gogorik ez dago, baina kexatzekoa bai. Asteburuetan herrira jaisten garanean poteren bat hartzen konturatzen gara… jendeak be gure Herriaren inguruko gaiak ahaztu dauz, ez dau berbarik egiten. Eta berba egiten dauanak be, horixe, berba baino ez. Horrekin jendearen militantzia maila gutxitu egin dela esan gura duzu? Niretzako bai. Eta zer esanik be ez politikoki: militantzia bozkatzea dala uste dau jendeak. Ganera arerioak ezarritako sistemaren eta hauteskundeen barruan bozkatuta, jakina. Dantza taldeetara ekarrita, lehen dantzan egiten genduanok borrokalariak ginan, desafio hutsean egiten genduan dantza eta lan itzela egiten genduan ez dantzagaitik bakarrik, gure Herriaren kulturea bizirik mantetzeagaitik be. Zenbateko garrantzia du jendearen konpromisoak talde batean? Talde bateko kideen konpromisoa dana da edozein talderentzako. Jendearen konpromisoak egingo dau transmisioaren haria ez etetea, eta beraz talde hori urte luzez bizitzea. Halanda be, konpromisoa euki behar da ez bakarrik taldean lan egiteko, ikasten dogun horrenganako be bai, ikasi dogun moduan dantzatu eta irakasteko gure hurrungo belaunaldiei. Gure iraganari errespetua zor deutsagu, zer garan eta nora goazen jakin daigun. Hori holan egiten ez bada, etorkizuna galduko dogu. Iragana errespetatzeaz ari zarela, oso modan daude dantza konpainiak. Zer dira dantza talde tradizionalentzat? Dantza tradizionala egiten dabela esaten ez daben bitartean, hain txarrak be ez dira… baina talde tradizionaletatik urrundu beharko leitekezala uste dot, jendea ez nahasteko koreografia barri baten eta betiko dantza kultural baten artean. Izan be, dantza konpainia euskaldun gehienek dantza tradizionala


Kepa Artetxe Atutxa 1939, Galdakao Ajustadore lanetan pasa ditu enpresa munduko urte guztiak, baina Euskal Herri osoan ez da horregatik ezaguna izan Artetxe, euskal dantzen inguruan egin dituen ikerketa, berreskuratze eta lan guztiengatik baizik. Dantzan hazi zen Elexaldekoa, eta Andra Mari Dantza Taldeko sortzaile izateaz gain, talde honi esker ezagutu du mundu osoa. Eredu ditu Alejandro Aldekoa, Txelu Etxebarria, Juan Antonio Urbeltz, Gaztedi eta Dindirri dantza taldeetako hasierako kideak, Sabino Larrea, Amantxi Meabe‌ eta beste hainbat, eurekin gure folklorearen alde egindako lanagatik, baina baita eurengandik ikasitako denagatik ere.

Binke! ekaina 2018 3


daukiela oinarri, eta badagoz pausuak ondo jaso eta errespetatzen dabezenak, baina beste batzuek… Ibilbide luzea du Andra Mari Dantza Taldeak, eta Euskal Herriko dantza taldeen artean eredu ere badela esan daiteke. Zelan eutsi diezaioke taldeak maila horri? Ez da erraza, gaur egun ez dagoalako jarraitzeko motibaziorik. Esaterako, denborak izan doguz 70 saio inguru emoten genduzanak urtean Andra Marigaz, gaur dozena batera heltzen badira, pozik. Erakundeek ez deutsie kultureari kasurik egiten, ez dabez dantza taldeak eta kulturagaz lotuta dagozan alkarteak kontratatu gura, eta horrek makaltzera eroaten zaitu. Holantxe daukagu gure kulturea, makal-makal, eta ondorioz Euskal Herria bera. Imajinatuko zenuke orain 65 urte pasatxo, taldea sortu zenutenean, gaur dantzan jarraituko zenuenik? Inondik inora be ez! Baina niretzako ohore handi bat da, gure kulturaren adar baten bitartez herria hainbeste urtetan suspertuten egon izana. Galdera oinarrizko bat ahaztu dugu: zelan eta zergatik hasi zen Kepa Artetxe dantzan? Dantzan egitea beti gustatu izan jat. Oso kontu herrikoia dala pentsatu izan dot ganera, eta herrikoia dan neurrian herria bizirik mantentzeko erreminta ona iruditzen jat. Txiki-txikitatik ikusi izan dodaz familikoak kantu eta dantzan, ama batez be. Zelan gustetan jakon dantzan egitea amari… Bere oroitzapena daukat Elixaldeko plazan dantzan, beti dantzan (irribarretsu). Jazarpen handia zuen dantzan egiteak, zelan sortu zenuten beraz Andra Mari? «Acción Católica» taldean gengozan

Militantzia bozkatzea dala uste dau jendeak Konpromisoak egingo dau transmisioaren haria ez etetea Krisi kultural eta nazionala da sufritzen gabizena gaztetan, elizaren parte zan taldean, eta orduantxe hainbat mutil egoten ginan oso euskaldun eta abertzaleak, dantzan egitea be gustatzen jakunak. Gure herriaren nortasun eta egoeragatik arduratuta gengozan, eta kultura berreskuratu eta indartzeko modu baten legez ulertu genduan dantza. Kontrol handia baegoan dantzen gainetik, zozergatik izango zan. Holan ba sortu genduan Andra Mari Dantza Taldea.

Aita-semea, antzekoak Aspaldi iritsi zen Binkeren erredakziora argazki zahar hau, eta hilabeteak egin ditu artxiboan «geldi». Ordea, ezin genuen hilabete honetako elkarrizketan argitaratzeko aukera galdu. Ezin daiteke egokiagoa izan. Argazkiari erreparatuz gero, edonork esango luke Kepa Artetxe bera dela asto gainean, ezta? Baina ez, bere aita da: Gervasio. Kepa bera galdakoztarra bada, Elexaldekoa, baina arratiarrak zituen gurasoak. Gervasio bera Arantzazun jaio zen eta Igorreko Margari Atutxarekin 1936an ezkondu ostean Galdakaora bizitzera etorri ziren, Elexaldera. Familia ezaguna zen herrian, eta ezagunak dira bere bi semeak: Begoña eta Kepa. Azken honekin izan dugu hilabeteko solasaldi sakona, baina ezin izan dugu bere gurasoei ere omenalditxoa egitea saihestu. Argazkia: SABINO LARREAREN ARTXIBOA

4 ekaina 2018 Binke!


Hainbatean aipatu duzu abertzaletasunarekin lotu izan dela dantza tradizionaletan aritzea. Baina baita ligatzearekin ere? Bai, dantza batzuk, batez be «agarrauak». Neskamutil bikotean alkar hartuta dantzan egiten diranak, horreik elizak debekatu egiten ebazan, ligatzen ibiltzen ginalakoan. Eta dantza txapelketaren batetik be deskalifikatu izan deuskue, jotaren bat dantzatu eta buelta emoterakoan neskari berna zati bat ikusi jakolako. Gaur egun ordea, askok jota, porru, fandango edo arin-arinak taldeka eta borobilean dantzatzen dituzte. Denak denen artean ligatzen ari direla esan nahiko du horrek? Lehen holan egiten baziran pekatutik urrun egoteko izango zan, baina ez eukan ez hankarik ez bururik bikoteka dantzatzeko dantza bat taldeka dantzatzeak, dantza bakotxak bere ezaugarri eta bete beharrak daukaz eta. Beraz, lehen zentzurik ez baeukan holan dantzan egiteak, gaur egun be ez. Eta holan ligatu, hainbeste pertsona tartean eta hain urrun? Zer diñozu! (barreka) Zenbat zor dio euskal jendarteak gure aurreko belaunaldiek egindakoari? Dana. Gure aurreko belaunaldiek egindakoagatik gara gaur garana. Eta hori ikasi, baloratu eta errespetatu beharko geunke gero holan erakusteko gure ondorengoei. Gauzak diran moduan ikasi eta erakutsi beharko geunkez gure herriari errespetuagatik. Baina orain, badago horren kontzientziarik? Askok krisi ekonomikoaz hitz egiten dute. Ez al du inork krisi kulturalaz hitz egin behar? Krisi kulturala, eta beraz, krisi nazionala. Horixe da sufritzen gabilzana. Eta inork ez dau horren inguruan berba egiten. Dagoaneko Herri honen iparra galduta daukagula uste dot. Estatu espainiarrak eta frantsesak lortu dabe, Euskal Herria maite eta bere aldeko politika egin gura dabenak, estatu bi horien arauen barruan sartzea olgetan. Bizi dogun krisi kulturala hortik dator neure ustez. Politika asko maite duzula ikusten da, baina ez dituzu alderdi politikoak maite. Zelan da hori? Politikea gustatzen jat politikea beharrezkoa dalako, hori barik ez dago zereginik. Baina ez jatana gustatzen da alderdi abertzaleak zelan jausi diran arerioaren jokoan. Ez dakit uste daben espainolak tontoak dirala eta ezer lortuko dabenik euren kontura. Lortu, lortzen dabiz, ezta? Bai, espainola moduko estatu anti-demokratiko baten eskutik jasotzen dabezan opariak, ezta? Bai zera! Politikan ez da oparirik existitzen. Eta lagunik be ez, gutxiago oraindino Espainiagaz. Euskal alderdiek Euskadirentzako lortzen daben dana gure herria oraindik gehiago saltzearen truke dala uste dot. Holan ez goaz inora. Tira, goazen bai nonbaitera, zure aker eta ahuntzek «handik goitik» solte jarraitzen dute eta… Egia! Goazen euren bila! Sutean ardautxu bat hartuko dogu lehenago eta Uraburutik gora igoko gara gero. Goizean solte itxi dodaz zuekaz egoteko, baina orain etxolara sartu behar doguz eta, ia kasu egiten deustien eta arin bueltatzen diran gugana!

Arin-Arin!

Asteko egun gogokoa? Zapatua Herriko txoko gustukoa? Elexalde, zein ba! Liburua ala tablet-a? Galdetzea be... (barreka) Pelikula bat? Oestekoak. Ez duzu onartzen… Espainola nazala esatea. Zoriontsu egiten zaitu… Dantzan egiteak. Plater bat? Ez dago gustatzen ez jatanik. Deskribatzen zaituen berba? Positiboa. Herrian zer kenduko zenuke? Erderea, arerioak inposatutako hizkuntzea. Eta zer berria jarri? Galdakoztar euskaldunak batuko gaituen plaza bat. Euskarazko berbarik politena? Amandre, gitxi erabilten da orain. Zure ametsetako bidaia? Euskal Herria hobeto ezagutzea. Berba egin ala entzun? Beste aldean dagoanaren arabera. Zure mesanotxean ezin da falta… Euskal libururen bat. Abesti bat? Aitek Gabonetan kantatzen eban «Hiru ta hiru sei»

Binke! ekaina 2018 5


«Kirola gorroto dut (...) eta independentzia zaletasunean kaka egiten dut» MAXIM HUERTA Espainiako Kultura eta Kirolaren ministro berria

Sarean arrantzatua

Eusko Legebiltzarreko Segurtasun arduraduna kargutik kendu dutela kreditu-txartel ofizialak pertsonalki erabiltzen zituelakoan?

%25

Kanada, AEB eta Eu ropako hainbat herrialdeta n eginiko ikerkete k erakusten dute 17 urtetik beherako nesken %25ak eta mutilen %15ak se xu gehiegikeriak paira tu dituztela. Eraso horien %7080a familia giroan gertatu iza n da.

Txiste txarra

Maite Ruiz de Larramendi nafarra 44 urterekin erretiratu berri da eta inork ez du bere berri izan ibilbide osoan. Bada, pilotan, munduan domina eta Mundial gehien dituen emakumea da. Inork ez du hitz egin behar bere inguruan?

—Kaixo gidari jauna, zenbat da aireportuko tasa? —30 euro eta maletak debalde. —Ondo, eroan maletak mesedez, ni autobusez noa eta.

Hamahiru urte arteko zigorrak Altsasuko gazteei Terrorismotzat jo gura zuten, Altsasuko tabernan, hainbat gaztek zerbitzutik kanpo zeuden guardia zibil batzuekin izandako liskarra. Epaiak orain esan du terrorismoa ez, baina lesio, desorden publiko eta amorru ideologikoa bazegoela. Bi eta 13 urte bitarteko kartzela zigorrak eskatu dituzte gazteentzat.

Ekainaren 10eko giza-kateak 175.000 lagun batu zituen Euskal Herrian inoiz egin den mugimendurik handiena gauzatu zen ekainaren 10ean Gure Esku Dago ekimenaren bitartez. Donostia, Bilbo eta Gasteiz eskuz esku batu ziren giza-kate erraldoiean, eta «Herritarron Ituna» botere politikoari eman ostean, ziklo berri bati ekingo zaio aurrerantzean.

Nafarroako Parlamentuak ez ditu ikurrinak debekatuko Ekainaren 7an zendu zen Manex Pagola kantari eta idazle baxenafartarra, 77 urte zituela. Haren kantuak euskal kantugintzaren herrikoienen artean dira: Azken dantza, Urtxintxak, Kantazak euskalduna eta beste hamaika. Goian bego. 6 ekaina 2018 Binke!

Nafarroako PPk herrialde honetako eraikin publikoetan «legez kanpoko» banderak jartzen dituzten kargu publikoak salatzeko lege-proposamenak ez du aurrera egin, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos, IE eta PSNk kontra bozkatu ostean. Modu honetan, ikurrina jarri ahal izango da Nafarroa Garaiko eraikinetan ere.


Euskaraldia ekimena

Euskaraldia Galdakao eta Usansolora ere iritsiko da Ziur inoiz galdegin diozuela zuen buruari ea zer egin dezakegun guk, euskaldunok, gure hizkuntza hauspotzeko, gure hizkuntza indartu eta suspertzeko. Moduak egon, badaude, eta horri erantzutera dator Euskal Herriari bira ematen ari den Euskaraldia ekimena. Zer den jaki nahi? Zer da Euskaraldia? Hainbat elkarte eta herriren babesa lortu du dagoneko 11 egunez euskaraz jardutea proposatzen duen Euskaraldia egitasmoak. Ekimen honek 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean iraungo du, eta helburu argia dauka: euskaraz uste duguna baino gehiago komunika gaitezkeela erakutsi. Izan ere, imajina dezakeguna baino pertsona gehiagok ulertzen dute euskara. Honek esan nahi duena da, hortaz, uste duguna baino aukera gehiago dugula euskaraz aritzeko. Hori dela eta, Euskaraldiak euskara erabiltzeko testuinguru eta egoera berriak sortu nahi ditu, hizkuntza ohiturak aldatuz, denok batera eman dezagun euskararen erabileraren aldeko pausua. Herriz herri zein ikasketa zentro, elkarte eta entitateka antolatzen ari den ekimena izanik, ez da zaila izango nork bere harri koxkorra jartzea. Horretarako, nahi duzun tokian izena eman eta ingurukoekin parte hartzeko prestutasuna izatea besterik ez da behar.

Ahobizi ala Belarriprest. Euskaraldiak iraungo dituen 11 egun horietan, bi rol nagusituko dira parte-hartzaileen artean: Ahobizi izango dira batzuk, eta Belarriprest besteak. Bakoitzak hartutako rol horren ikurra eramango du soinean, gainerako guztiek haren eginkizunaren berri izan dezaten. Baina zer da Ahobizi izatea eta zer Belarriprest? Ahobizi: euskaraz hitz egiten badakizu, ulertzen duenari euskaraz egingo diozu, hark erdaraz erantzun arren. Gainera, ezezagunei zuzentzerakoan, lehenengo berba, behintzat, euskaraz izango da. Aktibatu mihi-euskaldun hori, Ahobizi! Belarriprest: euskara ulertzen baduzu

Zuk ere Euskaraldiaren Batzordean parte hartu nahi? Galdakaon: Astearteetan 18:00etan, udaletxeko areto nagusian. Harremana: galdakao@euskaraldia.eus Usansolon: Oraindik ez dute hitzordu finkorik. Interesa izanez gero: usansoloneuskaraz@gmail.com

eta gainerakoek hala hitz egitea nahi baduzu, orduan Belarriprest izango zara. Erdaraz erantzun arren, euskaraz dakitenei euskaraz mintzatzeko eskatuko diezu. Belarriak erne, beraz!

Euskaraldia gurean. Euskal Herri osoan euskararen alde inoiz egin den ekimenik handiena da Euskaraldia. Dagoeneko 350 herritik gorak eman du izena proiektuan, eta tartean dira Usansolo eta Galdakao ere. Izena emateko, baina, herritik horren beharra erakutsi behar zaio Euskaltzaleen Topaguneari —ekimenaren suspertzaile nagusiari—, eta parte hartzeko Batzorde Mistoak sortu behar dira halabeharrez: herriko Udalaren eta herritar taldearen artean. Alde instituzionalak eta herritarrak elkarlanean eta modu paretsuan antolatuko dute ekimena, horregatik deitzen zaio Batzorde Mistoa. Galdakaon eta Usansolon, Euskaraldiaren aurkezpenak egin ostean, bietan ere Euskaraldian parte hartzea erabaki da, Galdakaoko Udalaren parte diren hainbat teknikari eta zinegotzirekin batera, hamaika herritar euskaltzale dira honen bultzatzaile gurean. Binke! ekaina 2018 7


Garrantzitsua izaten da atzera begiratzen jartzea, aurrekoengandik ikasi eta, bereziki, nondik gatozen jakiteko. Orduantxe konturatuko gara zer garen, eta horrela erabakiko dugu nora goazen.

Pilotan, euskararekin gertatzen den bezala Testua: Adiskide Pilota Elkartea Argazkia: Sabino Larrearen artxiboa

A

diskide Pilota Eskolak 43 urte daramatza pilotariak frontoira ateratzen. Urte luze horietan dezente aldatu dira itxurak, ohiturak eta baita frontoiak ere. Noizbehinka ateratzen dira oroitzapenen tiraderetatik, aspaldi bota beharreko trasterien artean, auskalo nork itxitako antzinako argazki zaharrak. Eta politak dira garai bateko oroipenak hurbiltzeko. Baina zaharrarena erlatiboa da, beti ere zerekin konparatzen dugun da zaharra. Berrogei urte ez dira ezer euskal pilotaren ibilbidean. Aspaldi du pilota buelta-bueltaka hasi zela, pirritan dabilela. Eta argazkiena askoz berriagoa denez, ezin inork traste zaharren arteko gomutarik atera. Eta orduan, liburuetara jo behar. Euskararekin gertatzen den bezala, euskal pilotaren misterioa ez da bere jatorria, bere iraupena baizik. Oro har, pilota hiru elementuren elkarketa da: besoaren muturra, pilota eta horma. Eskuak pilota hormaren aurka botatzen du eta horri bleka deitzen zaio. Hauxe da pilota hitzari aurretik «euskal» jartzeko arrazoia. Ostera, hori ez da beti horrela izan, batez ere paretari dagokionean. Artean, joko zuzena zen nagusi, bestela esanda, bi pilotari talde aurrez aurre, tartean sare bat edo arraia bat dutela. Arrasto batzuk geratzen zaizkigu: laxoa, errebotea, pasaka,… Batetik besterako aldaketa 1860ko hamarkadan izan zen; hor dago marra.

8 ekaina 2018 Binke!

Horren aurretik ez dago hormarik, mendiko eta etxe arteko zelai luze-zabalak baino. Guzti honen sorburua Frantzia izan omen zen, eta batez ere Paris. Eta inguruko herrialdeek ere nozitu zituzten pilota kirola eta pilotaren negozioa. Horren testigu dira Pariseko Jeu de Paume museoa, Alemaniako Kaatsen, L’etirage —gaur egun, tenisa—, etab. Gurean, erraz ikus daiteke Nafarroako Erresuman joko ezaguna eta zabaldua zela. Ezen, lehen jokoari Jeu de Paume deitzen zitzaion eta modakoa izan zen XVII-XVIII mendeetan joko basatia kontsideratu arte. Nobleek eraikuntza barruan jokatzen zuten eta herriak kalean. Gizonezkoek eta emakumeak aritzen ziren kintzeka —1530-40 eta jokoa— kontatzen zen garaiko jokorik famatuenean. Baina zaharrari zaharragoa bilatuaz, Jeu de Paume honek ere izan zuen bere aurrekaria. Antza denez, erromatar nobleek —esklaboak epaile eta pilota biltzaile— «pila lusoria» egiten zuten. Pila, pilota ilez egina zegoelako, eta dago oraindik ere. Bide guztiek Erromara eramaten gaituzte.


OSKAR ARANTZABAL EKONOMIALARIA

«Euskal Herri independente bat noski dela ekonomikoki bideragarria» Orreaga Iritzi Taldeak urtero antolatzen dituen hitzaldi zikloen barnean gonbidatu zuten Galdakaora Oskar Arantzabal (Eibar, 1967) ekonomialaria. «Ikasketa sozioekonomikoak Eskozia eta Kataluniako prozesuetatik» liburua aurkeztera etorri zen, eta liburuaren harira hitz egin dugu berarekin. Eskozia eta Kataluniako egoera sozioekonomikoak ekarri dituzu. Ba al dugu antzekotasunik horiekin? Nabarmenena hiruotan industriak duen pisua da, egitura ekonomikoan, horrek soziologikoki abertzaletasuna indartzen baitu. Historiari erreparatuz, hiruok jasan dugu indarkeria gure eskubideen zapalkuntzarako. Hizkuntza bereiztuak ditugu eta oro har Erresuma Batua eta Espainiako Erresuma baino kultura igualitaristagoak, hots, errepublikazaleagoak ditugu. Eta guztira hamabost milioi europar gara, ez da indar makala. Euskal Herri independente bat ekonomikoki bideragarria izango litzateke? Eztabaida hori gaindituta dago, Europan sei estatu daude gurea baino txikiagoak eta munduan hirurogei inguru. Zergatik justifikatu behar dugu beti besteei eskatzen ez zaiena? Kontua da zer nolako gizarte arkitektura eraiki nahi dugun, hau da, zein eredu diseinatu nahi dugun hobeto bizi ahal izateko: energia berriztagarriak, parekotasuna, kooperatibismoa, pentsio duinak, aberastasunaren banaketa orekatua, etab. Orduan zergatik daude hain analisi desberdinak gure gaitasun ekonomikoaren inguruan? Interesatuak direlako. Hiru gezur mota daude: txikiak, handiak eta estatistikak. E Espainiatik kanpo ere esportatzeak gure buruaren jabe izateko aukera gehiago ematen dizkigu? Bai, menpekotasun historikoa murrizten duelako eta balizko boikotak ekidin. Arraultza guztiak ez dira jarri behar saski berean. Izan ere, azken hogeita bost urteotan Espainiari saldutakoak %50etik %30era jaitsi dira, beraz gure nazioartekotzearen dibertsifikazio geografikoa bide onetik doa. Estatu txikiak, ezinbestean, irekiagoak dira mundu zabalarekiko eta gainera beraien artean independenteagoak. Espainiar eta frantziar estatuak, ekonomikoki, zer dira euskaldunontzat? Oraindik ere gure merkatu nagusiak dira, nahiz eta gero eta gutxiago izan. Kontrara ere, gure baliabide ekonomiko askoren ustiatzaile dira: utzikeria iparraldean eta kupoaren diruen erabilera okerra hegoaldean —monarkia, ejertzitoa,…—.

Katalunian gertatu izan zaie: independentzia aldarrikatzeko saiakera egin eta euren ekonomia mehatxatu. Kasu antzekoan, zelan jokatu beharko genuke euskaldunok? Gerra modernoak ekonomikoak eta indar erlazioen arteko talka omen dira gaur egun. Txikitasun konplexu handiak ditugu euskaldunok, baina adibidez Alemaniarekiko merkatubalantza «superabitarioa» dugu. Norberaren buruan sinesten denean, mehatxuek ez dute beldurrik eragiten. Bizitzan bezala eta herri gisa, gure haurtzaroko beldurretatik konfiantzazko heldutasunera pasa beharrean gaude euskaldunak: kolonialismo mentala gainditu behar dugu. Binke! ekaina 2018 9


WhatsApp-ek ekarriko dituen lau berrikuntza

E

z dakigu zenbatgarrenez gatozen WhatsApp-ek ekarri behar dituen aldaketen inguruan berba egitera, baina aplikazio mugikorren arteko konpetentzia izugarriak behartu egiten ditu WhatsApp eta merkatuan dauden gainontzeko programarik handienak berriztera. Besteak beste, mezuak bidaltzeko munduko App erabilienak lau aldaketa hauek ekarriko ditu laster. Adi, interesgarri egingo zaizkizu eta: MEZUAK BERBIDALTZEA Batzutan alferkeriagatik, beste batzuetan zelatan ibiltzegatik, edo informazioa hedatzeko xedez askotan. Zenbat mezu berbidaltzen ditugu WhatsApp bidez? Bada, laster berbidali dituzun mezuen berri telefonoaren beste aldean daudenek ere izango dute. Erne berbidaltzen duzunarekin beraz. Berbidali duzun mezua zein den besteek jakitea gura duzu? ORDAINKETAK EGIN Txinan sekulako arrakasta du WeChat ordainketak zuzenean egiteko aukera eskaintzen duen App-ak, eta Indian Bizum-a-

ren antzeko zerbait probatzen hasi dira; hala, lagunen artean dirua mugitzeko aukera aztertzen ari da WhatsApp. Lagunen arteko afaria ez ordaintzeko aitzakia amaitu zaizu dagoeneko, lagun, edo poteoan «botea» ez jartzearena ere. BIDEO-DEIAK TALDEAN Aukera hau ofizialki konfirmatu dute eta guk Gaztezuloren bidez jakin dugu; hemendik gutxira, taldeko bideo-deiak egiteko aukera eskainiko du WhatsApp-ek. Berritasun hau askotan eskatu dute erabiltzaileek. Zurrumurruek diote gehienez hiru lagunek parte hartu dezaketela bideo-deietan. PEGATINAK, HEMEN ERE! Batzuek maite dituzte, beste batzuek sekulako gorrotoa diete. Japonian nagusi den LINE aplikazioan oso erabiliak dira pegatinak edo stickerak, eta emotikonoen antz handia duten arren, handiagoak eta garatuagoak dira. Zertarako adierazi zure sentipenak pegatina batek hobeto deskribatzen badu nola zauden? Eta zuk, gustuko dituzu?

WhatsApp-eko beste solasaldi batzuk espiatzea, posible da?

S

areko bilatzaileen sarrera ohikoena «WhatsApp espiatzea» da. Eta horrek milaka gaizkileren arreta deitu izan du beti; noski, jakinda askoren jakingura dela besteen mezuak zelatatzen ikastea, Interneteko «hacker» eta delitugile askok aplikazio faltsuak sortzen dituzte, zuk instalatu eta horren bitartez zure mugikorrera sartu ahal izateko, adibidez. Beraz, modu honetan, zu beste inor zelatatzen ibili baino, zu izango zara beste espia batzuen biktima. Aplikazioez gain, beste hainbatek horixe bera egiten dute baina webguneekin, sinpleagoa da eta ordenagailutik ere egin daiteke. Bertara sartu, eta zure ordenagailua birusez betetzen dute.Baina espiatzeko aplikazioak, badaude? Egon badaude, nahiz eta asko ordainpekoak izan ala zelatatu

10 ekaina 2018 Binke!

nahi duzun mugikorrak ere aplikazio konkretu bat ere izan behar duen —gurasoek seme-alaben mugikorrak kontrolatu ahal izateko, esaterako—. Hala ere, sareko segurtasunean adituak direnek diote WhatsApp-eko mezuen zifratuak «ia ezinezkoa» egiten duela zu parte ez zaren elkarrizketa bat espiatu ahal izatea. Espiatzea delitu izan daiteke. Besteen elkarrizketak espiatzeko aplikazioez luze hitz egin dezakegu, badaude, ez daude, fidagarriak diren, ez… horrek arduratu ahal zaitu, baina besteen elkarrizketetan zelatan ibiltzearen atzetik dagoenak arduratu behar zaitu: besteen mezuak baimenik gabe ikustea Espainiako Kode Penalaren 197. artikuluagatik zigortuta dago, eta espetxe zigorra ekarri dezake. Orain, birritan pentsatu zer egin gura duzun.


Garazi Maeso Gezuraga MÂŞ Teresa Mardaras Bengoetxea

Maiatzeko irabazleak Bego Ajuria (ezker) eta Xabier Zabalo (eskuin) binkekideak Kai Ederreko Juan Pedrorekin, irabazitako menuen berri jaso ostean!

Lurberriganek eskainitako bina menu irabazi dute. On egin!

Zer egin Binkekide izateko? Eman zure babesa urteko

36 â‚Ź

ordainduta

Oraindik binkekide ez bazara, eta neurri honetako lehenengo komunikabide euskalduna babestu eta sustatu gura badozu, hauek dozuz horretarako bideak:

1. Bete beheko formulario hau, eskaneatu edo atera argazki bat eta bidali e-postaz: infobinke@gmail.com

2. Bete formularioa, moztu, eta utzi gutunazal baten, Binke izenarekin

Eta zuretzat, MOTXILA HAU OPARI!

Torrezabal Kultur Etxeko atezainaren leihatilan.

3. Eskaneatu zure

IZEN-abizenAk:

mugikorraren QR irakurgailuarekin beheko kodea eta bete formularioa!

HELBIDEA:

TELEFONOA:

NORTASUN AGIRIA:

E-posta: IBAN

ENTITATEA

BULEGOA

K.Z.

KONTU ZENBAKIA

KONTU KORRONTEA:

Binke! ekaina 2018 11


IRAITZ zamalloa benguria

Balezaleak

Galdakaoko X. Antzerki Topaketa

B

12 ekaina 2018 Binke!

A

ntzerkigintza tailerra Galdakaoko eskoletan ematen da, ikasturtean zehar, eta hainbat dira saioetan lantzen diren kontzeptu eta edukiak: adierazkortasuna, mugimendua, dantza, erritmoa, sentimendua, berdintasuna, idazkera, ahoskera, euskara e.a. Duda barik pertsonaren garapen integralerako behar-beharrezko diren ezagutza eta edukiak. Aurten, Antzerkhizkuntza programaren eskutik, Bengoetxe, Elexalde, Gandasegi, Unkina, Urreta eta Eguzkibegi hezkuntzazentroetako ikasleek parte hartu dute. Ekainaren 2an eta 3an 111 ume eta gaztetxo igo ziren Torrezabal Kultur Etxeko agertokira, ilusioz gainezka igo ere, eta guztira 9 antzezlan taularatu zituzten.

IGE Zabalarra

ostehun urte baino gehiago dira Euskal Herriko kostaldeko herrietan sainaren eskariak eraginda ordura arte lantzean behin hondartza baten hilda agertzen ziran baleak ehizatzen hasi zirala. Arriskutsua izateaz gain gatxa be bazan balea hiltzea, hainbat txalupak parte hartzen eben arpoikada baten ostean balea nekatu arte jarraitu eta beste bat joteko, guztiz nekatu eta hil arte. Txalupa guztien arteko elkarlanak ahalbidetzen eban balea menperatzea, batentzako arerio handiegia zan baina taldeak sortzen eban indarra eta taldean joateak sentiarazten eutsen babesaz baliatzen ziran balearen bila joateko adorea lortzeko. Gaur egun Euskal Herriko alderdi politikoen txalupek ondino ez dabez indarrak bateratu eta ez dabe balerik ehizatzea lortu. Katalunian hasi dan ÂŤprocĂŠsÂť honek zeozer erakutsi badeusku abertzale guztiak batera indar handiagoa daukela da eta Puigdemont buruagaz horma joten dabilen irudia zabaltzen saiatu diran arren bere arpiokadak balea zauritu dau eta hurrengo arpoikada jotea errezagoa da orain. Ustekabean Rajoy jausi da. Jakingo ete dogu zaurituta daukagun balea portura ekartzen euskaldunok? Ikasi ete dabe ezer gure politikariek? Ikusiko dogu.

Ekitaldi berean DBHko 2018-2019 ikasturteko agendarako urtero egiten den marrazki lehiaketaren irabazleak ere jakinarazi ziren: Itziar Etxebarria, Magali Ruiz, Miren Ozaeta, June Ginea, Irati Elgea eta Elene Uribarri. Denoi, Galdakaoko hezkuntza-zentroei, antzerkigintzako irakasleei, ume eta gaztetxoei, gurasoei eta marrazki lehiaketako irabazleei, ZORIONAK!


Eltxoak uxatzeko kandela

U

rtero garai honetan gertatzen den bezala, gutxi izango dira aurten ere udaren esperoan ez daudenak: giro atsegina, udako oporrak, tenperatura gozoa… Halere, distira egiten duen guztia ez da urre, eta udan ere egon badaude gogaitzen gaituzten kontuak: eltxoak, kasu. Hamaika dira, ordea, eltxoak gure inguruan ibiltzea saihesteko erabil ditzakegun metodoak; esaterako, intsektu hegalari hauek uxatzen dituzten kandelak piztea. Eta kandela horiek zuk zeuk etxean modu erraz-errazean egin ditzakezula esango balizute?

Kandela egiteko: • Parafina blokea • Ontzia (metalezkoa, kristalezkoa, lupetzezkoa, zeramikazkoa…)

• • • •

Metxa Arropa eskegitzeko matxarda Margotzeko zerak Zitronela esentzia

1. Zatitu parafina blokea lauki txikitxoetan. 2. Sutan urtu parafina eta margotzeko zera. Nahi izanez gero, mikrouhin labean ere egin daiteke. Minutu pare batean dena urtzen da, baina kontuz ibili behar da irakitera hel ez dadin.

3. Gehitu 30 tanta zitronela esentzia (usain hau izango da eltxoak uxatuko dituena) urtutako parafinari. Dena ondo nahastu.

4. Kandela egiteko aukeratutako ontzian metxa jarri. Horretarako, metxa matxardarekin eutsi eta ontziaren gainean jarri (irudian ikusten den bezala).

5. Urtutako parafina ontzian isuri kontu handiz. Ez bete ontzia guztiz.

6. Hozten utzi, gutxienez, ordu erdiz.

Gomendioak: • Parafinarik ez baduzu, beste kandela batzuek hondakinak erabil ditzakezu. • Metxa erosi nahi ez baduzu, beste aukera bat zuk egitea da. Horretarako, kotoizko haria behar duzu. Nahi duzun luzera hartu eta lauzpabost aldiz tolestu tamaina bera. Haria parafinan busti eta kiribildu txurro bat bailitzan. Sikatzen utzi.

JASONE ZAMALLOA URTIAGA

Betiko leloa

G

arraio publikoa, azken urteotan gure herrian zeresan handia ematen duen gaia eta aurrerapausorik lortzen ez duena. Hori da nire definizioa. Lehenengo metroa hitzeman ziguten eta badirudi orain proiektu finkorik egon ez eta trena dela promesten digutena. Orain hau sinetsi beharra daukagu? Egia esan trena indartzea beti defendatu izan dudan ideia bat da, hainbat direlako honek ekarri ahal dizkigun onurak. Gogoratu dezagun, Bilborako noranzkoan ez doan jende asko eta asko dagoela herrian eta trenak beste helmuga batzuetara iristeko aukera ematen digula. Honez gain, gaur egun Euskotren eta Bilboko Metroaren arteko lotura estua da eta euren arteko elkarreragina posiblea da. Guzti hau eraginkorra izateko ezinbestekoa da tren geltokirarte hurreratu ahal izateko lanzadera bat, edo zergatik ez, gure herriak hain beharrezko duen eta auzoak isolaturik utziko ez lituzkeen hiritarteko autobusa. Honen faltan, porrotera bideraturiko beste proiektu baten aurrean gaude. Utzi ditzagun alde batera sigla batzuen atzean doazen gure arteko iskanbilak eta egin dezagun herriaren alde, gutxiago promestuz eta bukaera duten proiektuak sortuz.

Binke! ekaina 2018 13


«Irisgarriak gara» kanpaina

Gure hiru zentimetro,

bere hiru metro TESTUA: IXONE MUÑIZ ARANA Argazkiak: FEKOOR

Inklusibitatea lortze aldera, geroz eta gehiago dira herrietan mugikortasun urria duten pertsonentzako egiten diren egokitzapenak. Moldaketak egin aurretik baina, ezinbestekoa da egoera bera analizatu eta ebaluatzea. Hori bera da FEKOOR erakundeak, «Irisgarriak gara» kanpainaren bidez, Galdakaoko ostalaritzako eta merkataritzako lokaletan egin berri duena.

M

aiz entzuten dugu egoera konkretu batzuen benetako gogortasunaz jabetzea ezinezkoa dela gertaera hori bera gure azalean bizi dugun arte. Eta kasu gehienetan, hala izaten da. Ez dugu nahita eta fede txarrez egiten, baina askotan kosta egiten zaigu ondokoarekin enpatizatzea, beste batzuek egunero nolako egoerei eta zailtasunei aurre egin behar dieten ohartzea. Egoera hauetaz kontziente izatea eta gizartean dauden gabeziei konponbidea aurkitzea, ordea, funtsezkoa da elkarbizitzarako eta denontzako bidezkoagoa den gizartea eraikitzeko. Aipatutakoaren adibide da mugikortasun urria duten pertsonen egoera. Askotan hitz egin izan da kolektibo honek herri eta hirietan zehar mugitzeko dituen zailtasunez, eta egin beharko liratekeen egokitzapenez, gizarte inklusiboa lortzea bada gure helburua. Baina, benetan kontziente al gara pertsona hauek euren egunerokotasunean izaten dituzten oztopoez? Jabetzen al gara zenbatetan egin behar izaten dieten

14 ekaina 2018 Binke!

uko euren eskubideei herriak beharrezkoak diren egokitzapen edo instalazioez horniturik ez egotegatik? Egia da azken urteetan hainbat izan direla herri eta hirietan mugikortasun urria duten pertsonen bizimodua hobetzeko egin diren aldaketak, eta alde positibo hori nabarmentzea ere garrantzitsua da. Halere, asko da oraindik egiteko dagoena; lokaletako irisgarritasuna hobetu, besteak beste. Horretarako, garrantzitsua da, lehendabizi, herriko irisgarritasunaren egoera zein den aztertzea, hobetu beharreko alderdiak zeintzuk diren jakiteko, eta gerora, aldaketak egin ahal izateko. Hori bera da FEKOOR erakundeak hileon Galdakaon egin duena: establezimenduetako irisgarritasunaren ebaluazioa.

«Irisgarriak gara». Gutxitasun Fisikoa eta/edo Organikoa duten Pertsonen Bizkaiko Federazio Koordinatzailea (FEKOOR) izan da Galdakaoko lokalek duten irisgarritasuna ebaluatzeko arduraduna. Gizarte-ekimeneko erakunde hau 1979an sortu zen, hainbat elkarteren lana koordinatzeko batetik, eta ahalmen-urritasuna duten pertsonak gizarteko eremu guztietan txertatzea lortzeko, bestetik. Bizkaian gaitasun fisiko edota organiko eza duten pertsonen hogei elkarte nagusiak biltzen ditu FEKOORek, eta 8.000 pertsonatik gora ditu atxikita. Orain astebete pasatxo aurkeztu zuen FEKOORek udaletxeko areto nagusian Galdakaon egindako «Irisgarriak gara» kanpainaren txostena, hau da, herri eta hirietako irisgarritasuna baloratzen eta aintzat hartzea xede duen ebaluazioa. Horrez gain, pertsona guztientzako aukera berdinak egotearekin konprometitua dagoen herri-mugimendua sustatzeko helburua ere badu ekimen honek. Dena den, ez da kanpaina hau martxan jartzen den lehenengo aldia. Izan ere, Galdakaon egin aurretik, 2015 eta 2018 urte bitarteetan Bizkaiko beste toki batzuetan ere abiarazi dute; hala nola, Bilboko Zazpi Kaleetan, Deustun, Barakaldon edota Indautxun.


FEKOOReko hainbat kide eta gurpildun aulkian dabilen hainbat herritar, ekainaren 7an Galdakaoko udaletxean egin zen prentsaurrekoaren ostean, Aintzane Urkiza alkateordearekin batera.

Esan bezala, beraz, oraingo honetan kanpainaren helburu nagusia Galdakaoko ostalaritza eta merkataritza lokaletan dagoen irisgarritasun-betearazpena ebaluatzea da. FEKOORen bozeramailea den Juan Carlos Solak, halere, argi adierazi zuen emandako prentsaurrekoan, kanpaina hau «ez dela puntu beltzak identifikatzeko, egin daitezkeen hobekuntzak bilatzen laguntzeko baizik». Gainera, Galdakaon ebaluatutako establezimendu horietatik guztietatik puntuazio onena lortu dutenei, lokalean bertan erakuts dezaketen egiaztagiria eman die FEKOORek, erakundeak aitortzen duen bezala, gizarte osoarentzat onuragarria den printzipioa baita irisgarritasunarena.

Zenbateraino irisgarri? Irisgarritasunaz ari garenean, hainbat baldintza eta irizpidez ari gara, ez bakar batez. Horrek esan nahi duena da toki bat

Sarrera irisgarria • 260 lokaletatik 76k —guztien %29k— dute %100 sarrera irisgarria • 76 horietatik 35ek 2 cm-ko eskailera • 260 establezimenduetatik 149k bi cm baino gehiagoko eskailera, beraz, helezinak.

Barneko bizigarritasuna: • 67 lokalek —guztien %26k— dute barneko bizigarritasun egokia

Bainugela irisgarriak: • 49 lokaletatik hiruk bainugela egokitua

Binke! ekaina 2018 15


SANTI AMILANO GURPILDUN AULKIAN DABILEN GALDAKOZTARRA

«Nire egoerak nirekin datozen denak baldintzatzen ditu» Nola ikusten dute mugikortasun urria duten pertsonek herri eta hirietan dauden irisgarritasun gabeziak? Kontziente al gara haiek egunerokotasunean eta irisgarritasunari dagokionez bizi behar izaten dituzten oztopoez? Benetan al goaz gizarte inklusiboago baten bidean? Galdera hauek eta gehiago erantzun dizkio Binkeri Santi Amillanok, gurpildun aulkian dabilen galdakoztarrak. Gure herriak gurpildun aulkian dabilen jendearentzat egokituta daudela uste duzu? Nire ustez, gure herriak geroago eta egokituago daude, baina asko dago oraindik egiteko. Askotan bidean atzera egin behar izaten dugu beste leku batetik joateko, espaloi baten amaierara heldu eta altuera gehiegi duelako, edo bidea estua delako eta zuhaitz batek bidea oztopatzen duelako… Mugimendu urriko pertsonentzat gordetako aparkalekutan ere zailtasunak izaten ditugu batzuetan, atea zabaltzea oztopatzen duten «bolardoekin» egiten baitugu topo. Hamaika kontu hauek saihes-

benetan irisgarria den jakiteko, puntu guztietan jarri behar dugula arreta. FEKOORek egiten duen kanpainaren barruan, hiru dira, batik bat, kontuan hartzen diren irisgarritasun-irizpideak: lokalerako sarrera, bainugelen irisgarritasuna eta barneko bizigarritasuna. Galdakaoren kasuan, hiru baldintza hauek 260 ostalaritza-lokal eta dendatan baloratu dira; zehazki, 211 komertzio eta 46 tabernatan. FEKOORek egindako irisgarritasun-txostenaren emaitzek erakusten dutenez, Galdakaon ebaluatu dituen 260 lokal horietatik, 76k bakarrik daukate %100 sarrera irisgarria, hau da, establezimendu guztien %29k. Horietatik 35ek —hots, %13,46k—, bi zentimetro baino gehiagoko eskailera dute sarreran, eta posible da bertatik zirkulatzea, betiere aulki elektrikoan dabiltzan mugikortasun murriztuko pertsonak badira. Beste pertsona askok, ordea, laguntza behar izaten dute bertara sartzeko. Halere, lokal guztien %57 diren gainerako 149 establezimenduk bi zentimetro baino gehiagoko eskailera dute eta, horrek helezin bilakatzen ditu mugikortasun urriko pertsonentzat. Barneko bizigarritasunari erreparatzen badiogu, FEKOORen datuek diote aztertutako 67 lokalek mahai altuak, biratzeko eta 16 ekaina 2018 Binke!

tea posible litzateke, ordea, eraikuntza-lanak egiterakoan gure kolektiboaz gogoratu izan balira. Badugu herri inklusiboak izateko kontzientziarik? Teorian, bai. Inork ez du ukatzen, gainerako guztiek bezala, guk ere edozein lekutara sartzeko eskubidea dugunik. Baina ez da beti hala adierazten, ez-jakintasunagatik, agian. Arazoa hurbiletik bizi ez duenak ez du hiru zentimetrotako zintarri txikia antzematen. Harentzat hutsala da. Gurpildun aulkian goazenontzat, berriz, hiru metrotako harresia bihurtzen da. Gure kolektiboarekin enpatizatzeko sentsibilitatea falta da, bazterturik gera ez gaitezen. Enpresa eta komertzio askok espazio falta edo diru kosteari «botatzen» diote errua euren enpresak ez egokitzeko. Zer esango zenieke horiei? Hasteko, esango nieke euren komertzioa guztiz irisgarria izatea komeni zaiela, ahalik eta bezero gehien erakarri nahi badute behintzat. Kolektibo esanguratsua gara, eta hazten goaz, biztanleria zahartzen hasia baita. Bigarrenik, justizia soziala delako bazterketa saihestea. Frustragarria da nire autonomia eta independentzia mugatzen dutela sentitzea, adibidez, burdindegira joatean edo egunkaria edo material informatikoa erostean, kaletik egin behar izatea, nire herrian ez dagoelako mota honetako saltoki irisgarririk.

ibiltzeko leku nahikoa, barra baxuak eta abar dituztela; hau da, mugikortasun urria duten pertsonak barruan eroso eta seguru egoteko lekua dutela. Bainugela egokituei dagokienez, ordea, baloratutako 49 establezimendutik, hiruk bakarrik dituzte bainugela egokituak. Gaitzesgarria da, halere, komun hauetako batzuk, nahiz eta bainugela egokituak izan, biltegitzat erabiltzen dituztela, eta honek erabilgaitz bihurtzen dituela. Ikus daitekeenez, FEKOORek egindako ebaluazio honetan nahikotxo dira oraindik irisgarritasun egokirik ez duten lokalak. Haatik, erakundeak dioenez, «datu baikor gisa esan dezakegu, irisgarritasunari buruzko interesa gero eta handiagoa dela» eta, hortaz, denborak aurrera egin ahala, gero eta gehiago direla lokal irisgarriak edukitzeko ahalegina egiten dutenak. Eta horretan jarraituko du pertsona talde honek, erakundeekin batera, irisgarritasunaren kontzientzia lau haizetara zabaltzen. Inoiz ez baitakigu noiz egokituko zaigun guri edo hurbileko bati horrelako egoera bat, eta inoiz egokitzen ez bazaigu ere, oztoporik gabeko egunerokotasunean bizitzea denon eskubidea denaz ohartu beharko garelako.


ÂŤIrisgarriak garaÂť kanpaina

Dendetan ez ezik, ostalaritza-lokaletan ere egoera bera bizi behar izaten duzue? Bai, ostalaritza lokal batzuetan ere bai. Askotan gertatzen zait jatetxeren batera joan nahi izan eta horietako gehienak baztertu behar izatea; batzuk, guztiz helezinak direlako, eta beste batzuk, komun irisgarririk ez dutelako. Horrelako kasuetan, gainera, nirekin datozen guztiak ere eragin edo baldintzatzen ditu egoerak. Zer proposatuko zenuke jendeak kontzientzia pizteko? Naturaltasun osoz aipatzea gure lokalek dituzten gabeziak eta hobetzeko beharra adieraztea. Ezin gara konformatu gabezi horiek orekatzeko besteek euren laguntza eskaintzarekin, gauzak gugatik egitearekin, jakin badakigunean guk geuk egin ahalko genituzkeela irisgarritasuna egokia balitz. Igarri al duzu azken urteetan hobekuntzarik gure herrietako irisgarritasunean? Bai, badira urte batzuk herrietako udaletxeek gure aldarrikapenak kontuan hartzen hasi zirela, eta apurka-apurka gure kaleak hobeak dira. Nahiz eta oraindik toki batzuk hobetu behar diren, orokorrean askoz erraztasun gehiagorekin mugi gaitezke. Nola imajinatzen dituzu gure herriak etorkizunean? Baikorra naiz, eta esango nuke baietz, etorkizunean egun ditugun arazo asko konponduko direla. Gure kolektiboarekiko dagoen sentsibilitatea eta enpatia handituz joango da, eta denak jabetuko dira hobeto, egun oharkabean pasa arren, ditugun oztopo eta arazoez.

Binke! ekaina 2018 17


Roberto San JosĂŠ GarcĂ­a 1959, Paris Parisen jaio, bost urterekin BegoĂąara bizitzera joan eta dagoeneko 27 urte Galdakaon daramatza Robertok, herriko txerriki- eta gazta-saltzaile ezagunenak. Ordea, askok ez du jakingo bere dendako erakusleihoan kaleko guztien arreta deitzen duten maketak berak egiten dituela, eskuz. Bere irudimenez eta bakar-bakarrik lantzen ditu musikadun maketa bizidunak. Bi hilerik behin aldatzen ditu erakusleihotik, eta Etxebarrin erakusketa antolatzetik bueltan, orain Bizkaia osoan ezagutarazi gura ditu bere artelanak.

18 ekaina 2018 Binke!


Sexu harremanak ez izatearen ondorioak

P

ertsona guztiok ez ditugu sexu harremanak modu berean izaten, ezta maiztasun berarekin ere. Badaude sexualki oso aktiboak diren pertsonak eta, kontrara, agian hainbesteko beharrik sentitzen ez dutenak ere. Halere, arrazoiak arrazoi, sexualki aktiboak diren pertsonek ere izaten dituzte batzuetan nolabaiteko «geldiuneak», hau da, harreman sexual gutxiagoko aldiak. Baina, ba al zenekien harreman sexualik gabeko denboralditxo bat pasatuz gero, gure gorputzak aldaketak jasaten omen dituela? Askotan hitz egin izan da sexuak gure osasunean eragiten dituen onurez, baina, zeintzuk dira orduan, sexurik ez izatearen eraginak? Jarraian, zure gorputzak jasan ditzakeen ondorioetako batzuk. • Disfuntzio zutikorra. Ikerketa batzuek diotenez —2008an American Journal of Medicine aldizkariak egin zuena kasu—, sexualki aktiboak ez diren gizonezkoengan disfuntzio zutikorra izateko aukerak areagotzen dira. • Immunitate-sistema. Sexua onuragarria da gorputzaren immunitate-sistemarentzat, hortaz, harreman sexualik izan ezean, gaixotzeko eta infekzioak izateko joera handitzen da. • Estresa. Harreman sexualik ez izatean, «ondo sentiarazten» diguten hormona gutxiago askatzen ditugu, eta horrek, antsietate handiagoa eragin diezaguke. • Baginako hormak. Pentsa daitekeena baino garrantzitsuagoa da baginako hormak indartzea. Horretarako, bola txinatarrak erabiltzeko aukera dagoela badakigu, baina sexu harremanak izateak ere horretan laguntzen du. • Prostatako minbizia. Zenbait ikerketen emaitzek erakutsi dutenaren arabera, maiztasunez eiakulatzeak prostatako minbizia izateko aukera gutxitzen du. Beraz, bai sexu harremanak izateak bai masturbatzeak prostatako minbizia izateko aukerak murrizten lagun dezake. • Osasun kardiobaskularra. Frogatua dago harreman sexualak eta orgasmoak izateak gure bihotzaren funtzionamenduan laguntzen duela. Datu bat aipatzearren, astean birritan sexu harremanak dituzten paziente kardiakoek %50ean murrizten dute bihotzeko bat izateko probabilitatea. • Ahazkor bihurtu. Hipokanpoa memoriarekin lotutako burmuineko eremu bat da, eta hainbat ikerketek diotenez, harreman sexualak era erregularrean izateak hipokanpoaren funtzioa areagotzen du. • Lan errendimendua. Oregoneko Unibertsitate Estatalak egindako estudio baten emaitzek erakutsi zutenez, sexualki aktiboak diren pertsonak zoriontsuagoak eta eraginkorragoak dira lanean.

Eta zuk, guzti hau jakinda, utziko al zenioke sexu harremanak izateari?

MANU ETXEBARRIA AYESTA

Bagil zein ekain

U

dabarria itxi eta uda hasten dan hilabetea, bagil zein ekain izenez ezagutzen dogu. Gure hilabeteen izen bakoitzak bere jatorria dauka. Kasu batzuetan ortzi edo zerua izan da kontuan eta beste batzuetan hil horretako uzta. Ekain dala-eta, eguzkira jo dogu. Iparraldean, eguzkiari, ekhi esaten jako eta ekhi+gain>ekain bilakatu da. Eguzkiaren kokapenagaz dauka zerikusia, latineko solstitium>solstizio legez, hau da, udaren hasierako egun-argiagaz. Bagil dala-eta, uztarora jo dogu eta baba+(h)il>bagil bilakatu da. Hil honetan babak batzen dira. Gure babak, babazabalak dira, behar eta gura izan ezkero, berdetan euren zerukatik garandurik, lapikoan egosi eta jateko, eta gainetikoak sikatu orduan ganaduei pentsu moduan emoteko be bai. Babakaz jarraituz, gure herrietan beste baba mota bat daukagu sano geuretua. Zein? eta indiababak. Izenak berak dinosku Indiatik, bueno, Ameriketatik inportatuak izan zirala. Gero, indiababak>indabak esatera bilakatu da eta bere uztaroa udagoienean izaten da. Hilabete hau, besteak beste, garagarril izenez be ezagutzen da, izan be, garagarraren uztaroa dalako.

Binke! ekaina 2018 19


GOTZON ALMARAZ argazkilariaren izen-abizenak

Galdakao, Bizkaiko abesbatzen uriburua

Jasangarria da Eguzkibegi Joan dan martitzenean, ekainak 5, Ingurumenaren Egunagaz bat eginez, Eguzkibegi Ikastolak "Eskola Jasangarritasunerantz" diploma jaso eban.

UDALA

eguzkibegi ikastola

Galdakao ekainaren 10ean Bizkaiko abesbatzen uriburua bihurtu zan, XXXV. Abesbatzen Egunean, bertan lurralde historikoko 49 abesbatzek parte hartu ebelako. Adin eta genero guztietako abesbatzek kantatu eben. Iturrondo plazan izan zan hitzordua. Bertan, horretarako beren-beregi jarritako harmailetatik 1.000 abeslari inguru pasatu ziran kantari.

Elexaldeko igerilekuak, zabalik Elexaldeko igerileku estaldu bakoen bainu-denporaldia hilaren 15ean hasi da, ohikoa baino astebete arinago, 100 metro koadroko gerizpe-ekipamentu barria eskainiz.

B!

Jarri hemen zure publizitatea publibinke@gmail.com 618 823 326 20 ekaina 2018 Binke!


AITZOL ZAMALLOA

Etxebizitza eskubidea, hainbat gazteren ahotan

UDALA ANDER ARRIETA

Herrian «agertutako» Udal bando faltsuak aprobetxatuta, «gazteek emantzipaziorako daukiezan arazoak ironiaz aldarrikatzen» ebanak, gazteek etxebizitza eskubideaz jabetzeko daukiezan arazoak eztabaidaren erdigunera ekarri gura izan dau hainbat herritarrek ekainaren 7an egindako elkarretaratzean. Udala, bere aldetik, bando faltsuen egiletza ikertzen dabil.

Jaialdi nepaldarra, Galdakaon

Diez Hawaiko Mundialera doa

Jaialdi Nepaldarraren hirugarren edizinoa Galdakaon ospatu zan maiatzaren 27an, Samsara alkartearen eskutik. Azoka, ikastaroak, hitzaldiak, dantzak... izan ziran.

Julen Diez triathletak lorpen historikoa eskuratu eban, Lanzaroteko Iron Man proban garaipena lortu eta automatikoki aurtengo Hawain Mundialerako sailkatuta.

B!

Egin zaitez Binkekide!

infobinke@gmail.com Binke! ekaina 2018 21


Mozoilo Eguna

22 ekaina 2018 Binke!

Argazkiak: GOTZON ALMARAZ


publierreportajea

Galdakaoko Udalak herrian egozan 61 plaka frankistak kendu ditu Lana hasi zanetik urte eta erdi igaro ondoren, Udalak jatorri frankista euken 61 plakak kentzeko lana amaitu dau, udalerriko Memoria Historikoa berreskuratzearen alde burututako ekimen desberdinen barruan. Lehenengo plaka 2016ko azaroaren 17an kendu zan, Ibaizabal kalean. Hasierako lan horren ondoren, Lan eta Zerbitzu arloko langileek ekin deutsie zeregin horri. Hasiera batean, landa-lana egin zan udalerrian egon eitekezan plakak aurkitzen joateko, Eusko Jaurlaritzak emondako oinarrizko erreferentzietatik. Hasierako lan horrez gain, herritarren kolaborazinoa garrantzitsua izan da, erreferentzia gehiago ezagutzen emonaz. Puntu horretan, Udalak eskerrak emon gura deutsiez lanok aurrera eroaten lagundu daben guztiei. Horren guztiaren emaitza gisa, 61 plaka aurkitu dira. Galdakaoko Memoria Historikoa berreskuratzearen aldeko urratsak emoteko ahaleginak egiten jarraituko dogu, Udalbatzak egindako ohiko osoko bilkuran, 2006ko uztailaren 28an hasitako ekimenen barruan. Izan be, bertan talde politiko guztiek mozioa onartu eben ÂŤGerra Zibilean eta ondoko diktadura frankistan udalerri honetan desagertu eta kaltetutako personen aitortza instituzionala, morala eta sozialaren aldeÂť.

Memoria historikoa berreskuratzeari buruzko gunea aurkeztu du Galdakaoko Udalak bere webgunean Galdakaoko Udalak memoria historikoa berreskuratzearen aldeko lanak aurkezteko gune propio bat sortu du bere webgunean. Lanok instituzioaren beraren, Galdakao Gogora elkartearen eta sozietate zibilaren ekarpenen emaitza dira. Errupin Jauregi zinegotziak eta Herritarren Arreta eta Komunikazioko zuzendari Cirilo DĂĄvilak azaldu dute zortzi hilabetetan sortutako microsite horren edukia. Gunea ekimen aitzindaria da eskualdean, eta helburua da lan horiek era ordenatuan eta jendeak erabiltzeko modu errazean argitaratzea.

www.galdakao.eus Binke! ekaina 2018 23


Giza-katea gurean Argazkiak: Ander Arrieta, Aitzol Zamalloa, Gotzon Almaraz, JONE URRUTIKOETXEA eta KEPA LIZARRAGA

24 ekaina 2018 Binke!


Binke! ekaina 2018 25


Usansolo- Bekea - Arteta

I

bilbide hau zirkularra izango da. Usansoloko auzo batzuetatik pasatzen da eta gehien bat asfaltaturiko bidea da. Umeekin egiteko oso aproposa. Unkina plazatik eliza paretik irtenda, bidegorrirantza abiatu, Usansoloko oinezkoen zubi zaharretik joanda(1). Zubia pasata, errepidea kontuz zeharkatu behar da bidegorrian sartzeko. Bidegorria bukatzerakoan, Puentelatorre zubiarekin aurkituko gara (2).Zeharkatu eta eskumako bidea gorantz jarraitu . Aldapa igo eta Bekeako ermita ikusiko dugu(3) , baita aintzinako eskola eta frontoia ere. Segi aurrera eta bide adokinatua bukatu ondoren, harraska bat ikusiko dugu ezkerretara(4). Ondoan dagoen bide hori hartuko dugu, gorantz jarraituz desbideratu gabe. Artetara bidea hartzeko asfaltoa utziko dugu(5). Hurrengo bidegurutzean ezkerrera joan eukalipto bide artetik(6). Bide honetatik Arteta Bidera irtengo dugu, gorantz joanda Artetako ermita eta iturria aurkituko ditugu, baina ezkerrera hartuko dugu berriz Usansolora bueltatzeko(7)(8).

LUZERA 6,5 km. DENBORA 1 ordu 30' Desnibela 265 m. ZAILTASUNA Erraza

1

2

3

3

4

2 San Asentzio ermita 1883. urtean berriztua.

Oinezko zubi zaharra

Erdi aroko zubia.

1

Usansolo

5 6

8 8

7 Hesiak ezkerrean eta mahastiak eskuinean; fondoko atera iritsiko gara..

4

Harraska.

26 ekaina 2018 Binke!

5

Artetarantz hartu beharreko bidea.

6

Arteta bidea.

7

Ibilbidearen azken metroak.


Marianito, albokarien eredu

Zer dakar Teresak?

I

kasle asko oporretan gaude eta hauek aprobetxatzeko Euskal Herriko zenbait toki ekarri dizkizuet. Baten-bat gertu dago, eguna pasatzeko aproposa eta beste batzuk ordea, familiarekin edo lagunekin bidaian joateko ezin egokiak:

Euskal Herriko bazterrak ezagutuz Kakuetako arroila

M

ariano Barrenetxea (Galdakao, 1937-2006), maitasunez askorentzat ÂŤMarianitoÂť, musika eta dantzaren irakasle ezaguna izan zen. Txikitatik gustatu izan zitzaion musikaren saltsan ibiltzea, eta gaztetatik solfeoa, oboea eta txistua ikasten hasi zen. Andra Mari Dantza Taldean hasi zen gero, musikari eta dantzari. Bertan zebilela, albokak piztu zuen Barrenetxearen interesa, eta instrumentu hau ikasteaz ez ezik, bere inguruan ikertzen hasi zen 1960aren bueltan. Ordura arte, Larrea eta Matosen lanez aparte, apenas ez zen ezer argitaratu albokaren inguruan, eta bera bilakatu zen albokari berrientzako eredu, bereak baitziren albokaren inguruko lanik ezagunenak, baita hainbat albokari zaharri egindako grabaketen egile ere. Gainera, lehenengo alboka topaketak berak antolatu zituen, 1967tik aurrera. Gaur egun, albokariek bere lanekin ikasten jarraitzen dute, eta asko dira bere ikasle izan diren albokari finak.

Santa Grazin, Zuberoan, dago kokatuta eta gutxi gorabehera, bi kilometroko luzera du. Duela urte batzuk egon nintzen eta benetan, merezi du bisita egitea. Gainera, turismorako egokituta dago.

Urederra Urbasako mendilerroan sortzen den ibaia da, Nafarroan. 19 kilometroko ibilbidea du, Ega ibaiarekin bat egin arte. Paisaia oso ikusgarria da eta naturarekin kontaktuan egoteko bikaina.

Zugarramurdi Euskal Herriko nire tokirik gustukoena, kontatzen diren istorioengatik. Nafarroako herri honetan, Espainiako Inkisizioak, sorginkeria egiteagatik egotzi zituen hainbat herritar eta sutean erre.

Olite Nafarroako beste herri honek, arkitektura ikaragarria du herri osoan zehar, ikusgarriena: jauregia. Gainera, udan, antzerki klasikoaren festibala ospatzen dute, zergatik ez animatu?

Omako basoa Azkenik, Bizkaiko toki politenetarikoa: Omako basoa. Baso honetan, Agustin Ibarrolak sortutako arte lanak agertzen dira, natura bera protagonistatzat hartuz. Binke! ekaina 2018 27


Antzerkia Ekainak 24, domeka Danstylo Danstylo-ko ikasleen ballet eta dantza modernoko erakustaldia 12:30 Sarrerak: 14 €

Komertzioa Ekainak 15-16 Gau zuria Galdakaoko Dendari Elkartea

2018ko jaietako Gautxoriak Bedia

Ekainak 23, zapatua 02:30 / 05:00 Autobus geralekuan

Arantzazu

Ekainak 29, barikua 03:30 Autobus geralekuan

Dima

Ekainak 30, zapatua

Ekitaldiak Ekainak 15, barikua

02:30 / 05:00 Autobus geralekuan

Zornotza

Gurasolagun

Uztailak 14, 20 eta 21

18:30 Barandiaran AEK Berbalagun

02:30 / 05:00 Anbulatorioko paradan

Ekainak 20, eguaztena

Galdakao: Laboral kutxan (J.B. Uriarte) Usansolo: tren geltokian

Errefuxiatuen Munduko Eguna 19:30 Santi Brouard enparantza Galdakaoko Ongi Etorri Errefuxiatuak

Jaiak Ekainak 23, zapatua

San Juan bezpera Erritualak eta konjuroak 22:00 Santi Brouard plazan Andra Mari Dantza Taldea

Musika, sua eta txokolatea 22:45 Muguruko landan Guzur Aretxa Kultur Elkartea

Erromeria 23:00 Muguruko landan Galdakaoko Udala

Ekainak 23-25

Urretako San Juan Jaiak

Irakurle taldea Ekainak 26, martitzena «Ahotsak eta itzalak» liburua Maixa Zugasti Muñoa 19:30 Topa taberna 28 ekaina 2018 Binke!


Dantza Ekainak 16, zapatua Dantza erakustaldia 19:00 Urreta kiroldegia Areto Dantza Taldea

Mendia Ekainak 16, zapatua Pico Tabarray (2.916 m.) – Circo de Piedrafita Ganguren MT

Ekainak 17, domeka Peña Mayor (1.256 m.) Burtotza MT

Argitaratzailea: AITU elkartea Koordinazioa: Jon Gomez Garai Erredakzioa: Ixone Muñiz Arana eta Jon Gomez Garai Diseinua eta maketazioa: Artefakto Argazkilariak: Gotzon Almaraz, Ander Arrieta, Inocencio Goikuria,Julio Legarretaetxebarria, Jabi Rojo Ilustratzaileak: Eider Eibar eta Irrimarra Inprenta: BEPSA Banaketa: Egunon Lantegi Batuak eta Correos Hileko ale kopurua: 14.000 Lege Gordailua: BI-41-2016 ISNN: 2444-9385 Binke aldizkariak ez du bere gain hartzen aldizkarian adierazitako iritzi edota esanen erantzunkizunik Helbide orokorra: infobinke@gmail.com Publizitatea: publibinke@gmail.com

Ekainak 24, domeka

III. Etapa Galdakao – Donostia – Urkiola – Udalaitz (1.120 m.) – Arrasate Ganguren MT

Uztailak 1, domeka Pirineotara bidaia Burtotza MT

Uztailak 7, zapatua

VI-VII. Etapa Iruña – Maule. Izaba – Belagoa / Belagoa – Santa Engrazi

Uztailak 15, domeka Upo (573 m.) Burtotza MT Binke! ekaina 2018 29


Hondartzara txangoan goaz. Autobusa hartzeko, itsasoko elementuek sortzen duten bidea jarraitu behar dugu!

Ordunatu eguraldi onenetik txarrenera.

30 ekaina 2018 Binke!


publierreportajea

EliSABET Maruri, Kids&Us Galdakao EliSABET Maruri, Kids&Us Galdakaoren buru

«Etxeko txikiek ikasteko duten gaitasuna aprobetxatu egiten dugu»

Kids&Us proiektu berritzaileak 15 urte baino gehiagoko esperientzia du. Gure haurrek urtebete dutenetik ingelesa irakasteko metodologia arrakastatsua martxan jartzen ari da herriz-herri, eta Galdakaok ere badu bere Kids&Us eskola, ohiko irakaskuntza sistema tradizionalarekin «apurtzen» duena. Galdakaoko proiektuaren zuzendariarekin berba egin dugu, Elisabet Marurirekin. Berba gutxitan, zer da Kids&Us? Ingelesa ikasteko frogatuta dagoen metodologia berritzailea da Kids&Us, non ama-hizkuntzarekin gertatzen den bezala, ingelesa ere modu naturalean eta estimuluz betetako unibertsoan murgilduta ikasiko duten. Eta zelakoa da metodo hori? Urte betetik aurrerako haurrekin hasita, modu globalean jartzen dugu neska-mutila hizkuntza berriaren aurrean, salbuespen barik, baina euren adinerako testu-inguruetan egokituta. Horrela etxeko txikiek txikitatik ikasteko eta kontzeptuak barneratzeko duten gaitasuna aprobetxatu egiten da. Beraz, haur txikientzako baino ez da Kids&Us? Inondik inora ere. gure ikastaroak urtebetetik hasten dira, baina 18 urtera arte duten jarraipena hemen. Adin horrekin dagoeneko ingeles maila altua izaten dute gure ikasleek. Hori bai, gurekin 8 urte baino lehenago hasi behar dute, euren bizitzako lehenengo urteetan duten ikasteko potentzialaz baliatzeko. Zerk egiten du Kids&Us desberdin? Klase guztiak minutuka programatuta daude eta adin bakoitzera egokituta, adin tarte bakoitzak bere pertsonaia duela eta txikien adinean ohikoak diren egoeretan oinarrituta daudenak. Modu honetan, umearen motibazioa eta interesa izugarria da eta horrek gai eta esaldi guztiak ondo barneratzea dakar. Gelatik kanpo ere hainbat ekintza egiten dituzue, ezta? Bai horixe! Azken finean alternatiba multzo bat eskaintzen saiatzen gara, ingelesarekin «busti» ditzagun ekintzen bitartez. Horrela ba, hamaika dira urtean zehar antolatzen ditugunak: antzerkia, sukaldaritza eta zientzia tailerrak, udako ekintzak, adin guztientzako ipuinak dituen linea editorial propioa, berba egiten duten ipuinak… dendena ingelesez, noski! Zenbat urte ditu Galdakaoko Kids&Us eskolak? Galdakaora 2015ean etorri ginen, eta pozarren gaude, bertako eta inguruko aitatxu eta amatxu askok gugan konfiantza handia dutelako. Zoragarria da urtetxo bakarrarekin hasi ziren ikasleek, orain hiru urte dituztenak, ingelesez zein ondo ulertzen duten ikustea! Edo 10 urte dituztenek zelako maila ona duten entzutea! Horretarako exijentzia maila altua izango duzue, ezta? Irakaskuntza metodo berritzaile honen kalitatean indar handia egiten dugu. Koordinatzaile bi ditugu, irakasleak trebatu eta kontrolatu baita ikasleen jarraipena egiteko baino ez daudenak. Baina exijentziarik handiena gure buruari jartzen diogu, guraso askok beraien lagunen seme-alabak gurera ekartzeko gomendatzen dietenean!

Matrikulatzeko edo informazioa jasotzeko: Kids&Us Galdakao. Lapurdi kalea, 9 Astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00 / 15:00-19:30 Asteazkenetan arratsaldez bakarrik 94 685 32 08 • 693 55 13 12 galdakao@kidsandus.es

Binke! ekaina 2018 31


Zer?

Oraindik ez zarela Binkekide?

Herriko pertsona eta kontuak plazaratzen jarraitu gura doguz, euskara bultzatzen jarraitu eta gure hizkuntza ikusezin daukien leku horietara heltzen be jarraitu gura dogu‌ Egin zaitez binkekide!

Binke!

Galdakao eta Usansoloko aldizkaria

Binke! 28  
Binke! 28  
Advertisement