ostean oso nekatuta amaitu dogu; baina

Gogotsu zegoen Galdakao, Santakurtz bako bi urteren ostean, ohiko jaiak berreskuratu eta alaitasuna herri osoan bere izaera betean gozatzeko. Iritsi ziren, eta pasa dira. Baina ondo igaro ere, inoizko parte-hartzerik handienarekin! Horren lekuko izan dira 2022ko Santakurtzei hasiera emateko ohorea izan zuten Vidal Salcedo eta Iraide Arraibi galdakoztarrak, pregoilari eta txupinera lanetan aritutakoak, hurrenez hurren.
Jaietatik behintzat bizirik irten zarete! Iraide Arraibi (IA): Ez dala gitxi! (barreka) Oso nekatuta amaitu dogu baina pozik, oso pozik! Vidal Salcedo (VS): Iraideren laurdena eginda be, nekatuta bardin-bardin amaitu dot! Baina pozik! Adin honetan eguneroko errutinea apurtzen dozunean asko igartzen dogu ta...
Zer izan da aurtengo Santakurtzetatik gehien gustatu zaizuena? IA: Horrenbesteko kuadrila parte hartzen ikustea, duda barik! VS: Niri kaleko giroa sano gustatu jat. Kalera urtetea, bategaz berba egitea, besteagaz... gauzarik ederrena iruditu jat hori, pandemia eta aurreko oztopoak atzean utzita. IA: Jai politak izan dira, asko disfrutatu doguz!
Eta gutxien? VS: Nagusitzen goazela gehiago sufritzen dogu jaietan, eta bereziki asteburuetan, dagoan etenbako burrunbea. Askotan berba lasai egitea be kostatu egiten jaku hainbeste zarataren artean-eta... Tire, baina jaietako kontua da. IA: Niri gutxien gustatu jatana, txosnetako musikea. Asko hobetu leikela uste dot. Egun batzuetan lau
proba izatea be ez jat askorik gustatu, danera ondo ezin heldu ibili gara-ta.
Bada sorpresaz onerako harritu zaituztenik? IA: Esan dodan moduan, kuadrilen arteko parte hartzeak eta alkarren arteko giroak asko harritu nau! VS: Ez dakit zuek fijatu zarien, baina aurton inoiz baino herritar gehiago ikusi dira gurpildun aulkietan jaietako ekintza desberdinetan parte hartzen, eta poztekoa da hori. Horrek, jaien dinamikaren barruan erosoago dagozanaren seinale dalako!
Zelan jaso zenuten pregoilari eta txupinera izateko aukera? VS: Jon semeak esan eustan: «Aita, konturatu zara pregoilari izateko hautagaien artean zagozana?». Nik ez neban ezer jakin, eta etxean kontatu eustien. Jarraian udaletxetik be deitu eta azaldu eustien funtzionamendua. Gero oporretan joan nintzan eta bueltan, hegazkinetik jaisten nabilela komunikatu eustien herritarrek ni aukeratu nindutena. IA: Gure kasuan Jai Batzordetik etorri zan proposamena —antza pandemia aurreko azken bi Santakurtzetan Patxiku izan dalako kuadrila irabazlea— eta oso arina izan zan prozesua. Neska bat gura zan, libre eta prest egoana... eta neu aukeratu ninduten!
Eta zelan sentitu zenuten berria? IA: Poztasunez, ohorez eta... hasieran barneratzea kostata. Balkoira urten nintzanean, orduan sinistu neban txupinera nintzala. Eta ohorea ez nigatik bakarrik, kuadrila osoagatik be bai. VS: Nik hasieran be antzeko, baina egunak aurrera joan ahala poza gero eta handiagoa zan niretzako. Eta oraintxe konturatzen nabil nire lana —bai mediku lez anbulatorioan zein Adiskide Pilota Elkartean— maitasunez egin izanagatik zenbat emon
Iraide Arraibi Zamalloa 1987, Galdakao
Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Gorputz
Hezkuntza ikasketaz, irakasle dabil Iraide Arraibi. Ordea, curriculum batean agertuko ez den beste meritu bat ere badu Arraibik: Patxiku kuadrilako kidea da, azken hiru Santakurtzetako kuadrila irabazlearen parte. Eta horregatik, aurtengo txupinera izateko ohorea izan du irakasle galdakoztarrak.
eta zenbat jaso dodan. Eta pregoilari izatea da horren adibide. Aberatsa sentitzen naz!
Zer izan zen berria jakiterakoan burura etorri zitzaizuen lehena? Ohorea! (biek batera) Ohore itzela da herritar guztien artean gu biok bertan egon ahal izatea!
Iraide, aurten ere izan zarete Kuadrilen Txapelketako irabazle. Zu txupinera izateak zorte ona ekarriko zuen, ezta? IA: Bai, ziur! (barreka) Ez ez, ez dau ekarri inongo «entxuferik»! Baina bai ordea nitzako kriston emoziñoa:
Galdakaoko anbulatorioak urte luzetan izan duen medikurik ezagunena eta maitatuena izan da Vidal Salcedo. Eta ez da gutxiagorako, beti goxotasunetik, maitasunetik eta apaltasunetik berba egiten duen horietarikoa baita. Nahiz eta Adiskide Pilota Elkartea orain 14 urte pregoilari izan zen garaian bera ere balkoira igo —presidente zen bera—, orain bere izenean hitz egitea egokitu zaio mediku izateari inoiz utziko ez dion mediku ohiari.
txupinera izan eta hirugarrenez kuadrila txapelduna izatea!
Zein izan da gehien kostatu zaizuen proba? IA: Playback-a, zalantza barik. Lan eta denbora asko inbertitzea ekarri deusku. Eta danok beharrean gagozanez, horrek zailagoa egin dau prestatzea. Baina merezi izan dau esfortzua, proba horretan be irabazle izan ginan-eta! (irribarretsu)
Eta gutxien kostatu zaizuena? IA: Herri Kirolak agian, proba horretara nekatuta eta nagi apur bategaz heldu baginan be, ez jakun uste genduana bezain beste kostatu.
Ganera, irabazi ez bagendun be, gustura egin gendun lana!
Zelan banatu dituzue probetan parte hartzeko lanak? IA: Bakotxaren ordutegi eta disponibilidadearen arabera, eta zelan ez, bakotxaren abilidadearen edo gustuen arabera be.
Zure kasuan, Vidal, pregoia irakurtzeko ardura egokitu zitzaizun. Zelan prestatu zenuen esan beharrekoa? VS: Barria jaso eta lehenengo egunean ideia nagusiak idatzi nebazan, eta gero pitike-pitike egunero joaten nintzan idatzitakoari bueltatxu bat emoten. Asko idatzi neban bizitako pandemiaren osteko lehenengo jai hauen garrantziaz, errespetuaz, elkar zaintzeaz...
Eta osasuna ere izan zenuen pregoian hizpide. Mediku bat ez al da inoiz jubilatzen? VS: Ba horretan igual arrazoi dozu! (barreka) Konturatu barik horrek presentzia handia dauka nire bizitzan, eta jendearen osasuna arduratzen nauan kontua da... Jendea pozik eta osasuntsu ikusi gura dot-eta!
Jaietan gehiegikeri askotxo egin ohi da jateko eta edatekoekin. Zu horretan, Vidal, formala izango zara gero! VS: Bai... Ba azken baten, adinean gora zoazen neurrian, gehiegikeri batetik berreskuratzeak gehiago kostatzen dau. Gure adinean asko baloratzen da gaua lasai pasatzea. Horregatik lagunartean gehiago gura izaten doguz bazkariak antolatu afariak baino! Afarien ostean ezpabere, ez dau lo eginik!
Jaien osteko ajea gainditzeko gomendiorik? Ibuprofenoa ala Paracetamola? VS: Batzuek esaten dabe batek ondo egiten deutsiela ajea gainditzeko, beste batzuek beste bat... eta oraindino badagoz Aspirina hartzen dabenak! Bakotxari ondo egiten dotsona, neurrian beti be!
Ziur zeuk baduzuna ajearen aurkako erremedio magikorik! VS: Gazteak ginanean bai, esnea, arrautza gordinagaz eta ardau goxo bategaz pontxe antzeko bat egiten genduan, eta haregaz ordu erdian galapan gengozan barriro! Baina gure adinean ez dago ajea egun luzeetan altxauko dauanik! (barreka)
Eta zu Iraide, gauez ala egunez ibili zara gehiago? IA: Bietan! Punto (barreka) Baina probak egin behar ziranez egunez gehiago ibili naz, egia esan.
Asteburuetan behintzat, gauez parranda eta egunez kuadrilen arteko probak. Guztira zenbat ordu egin dituzue lo kuadrilan? IA: Hori derrigor erantzun behar dot? (barreka) Ez dakit, baina bakotxak gauero hiruzpalau ordu egin badoguz, pozik!
Zein balorazio orokor egiten duzue aurtengo Santakurtzetatik? VS: Udaletik Amets Iturbe zinegotziak esan deuskunagatik oso jai positiboak izan dira, parte-hartze ikaragarri altuagaz eta kanpotik etorritako jende askogaz.
IA: Gainera, emon deuskuen datuen arabera, inoiz baino kuadrila gehiagok hartu dau parte txapelketan: aurreko urteagaz alderatuta 15 kuadrila gehiagok emon dau izena aurtengo Kuadrila Txapelketan. VS: Egia da batzuk kexatu egin dirala, bereziki herriaren erdigunean bizi diranak... Baina zenbat izan dira, dozena bat milakaren ondoan? Sufritzen be ikasi behar dogu, jakinda ganera herriaren erdigunean bizi zarala eta jaiak 365 egunetik 10 baino ez dirala...
Ardanza parkeko kontzertu garrantzitsuenak talde euskaldunenak bakarrik izatea kritikatu izan dute batzuek. Zuek zein iritzi duzue horren inguruan?
IA: Niri ondo iruditu jat danak euskaldunak izatea. Beti gabiz euskara sustatu guran baina gero kanpoko taldeetan inbertitzen dirutzarik handiena. Inoiz ez da egongo danon gustura, beti egongo da zer kritikatu. Baina urte batez danak euskaldunak izateagatik be ez dot uste ezer gertatzen danik!
VS: Asko begiratzen deutsagu albokoari, baina gugatik inoiz ez dabe begiratu. Beraz, guk gureari egiten ez badeutsagu inork ez dau egingo, eta hori modu naturalean hartu behar dogu, konplexu barik. Begitu, niri pregoia erderaz esatea be ahaztu jatan! Holan urten jatan, barru-barrutik euskaraz!
Bizitako esperientzia gomendatzen al diozue besteei?
IA: Bai, duda barik! Eta jende gazteari bereziki! Uste dot ideia oso ona dala txupinero edo txupinera beti izatea kuadrila gazteren bateko kidea, horrek asko ikusarazi eta motibatuko dauzelako gazteak. VS: Aukera hau eskaintzen deutsienari beti esango deutsat gauza bat argi: herritarrek bozkatu badabe bera entzun eta balkoian bera ikusi gura dabelako da, eta opari hori ezin dala galdu. IA: Ez badozu hau bizitzen,
Balkoira urten nintzanean, orduan sinistu neban txupinera nintzala
Jaietan eta erdigunean bizi bazara, sufritzen ikasi behar dozu Inoizko parte hartzerik handiena egon da aurtengo Santakurtzetan
Aurtengo Santakurtzak antolatzeko aurrekontuaeta ekintza kopurua %30 igo bada ere, jendeakGaldakaon ezer ez dagoela esaten jarraitzen duela?
Uda honetan egindako ikerketabaten arabera, Elexaldeko igerilekuansartu behar diren %73ak esprinteanpasatu du igerilekura sartu aurrekodutxa hotza. Eta batzuek hori beraere zelan saihestu ikasi du.
— Ez naz enpresa honetan baloratuta sentitzen...
— Ah, baina hemen lan egiten dozu ala?
Josemi Olazabalagak uda aurretik Torrezabal Kultur Etxeaneskaini dituen masterclass-en ostean, eta ikusita hauek lepobete direla eguaztenero... Herriko mugimendu feministakorain etxeko lanen masterclass-ak egiteko eskatu du: etxeanezer egiten ez duten horiek ia zerbait ikasten duten!
Pasa berri diren Santakurtzetan musikak ezin izan dupolemikaren erdigunetik ihes egin. Txosnetako musika delaedo kontzertuetako taldeak direla, ERPES elkarteak — EuskalReggetoilari Popular Ekintzaileen Sareak— Arartekoarenaurrean kexa formala jartzea erabaki du. ERPESa bizirik dago.
Aurtengo Santakurtzetako kuadrila irabazlea izan badaere Patxiku taldea, hirugarrenez, kuadrila parte hartzaileasko kexatu egin dira, ez ote litzatekeen adin-muga jarribeharko. Eta gogor kritikatu: «Patxikukoak eskolako abusoiakmodukoak dira, zaharrenak eta errepikatzaileenak».
«Pena Gandasegiren etxea bota izana, bestela gustura erosiko nuke lau ogorlekoren truk»
FLOREN PERITZ Aberatsa bezain apala
Testua: Nagore Ferreira Zamalloa (Galdakao Gogora)
Argazkia: Indalecio Ojangurenek Galdakaon ataratako Burdin Hesiaren erretratuak (Gipuzkoako Artxibo Orokorra).
Dokumentua: Burdin Hesia gorde eta babestea eskatzen daben agiria.
1936ko urriaren 9an, Eusko Jaurlaritza sortu eta handik egun bira, ferra itxurako defentsa-lerroa eregiten hasi ziran. Helburua Bilbo eta haren inguruko industriaguneak babestea zan.
Burdin Hesia esan eutsien eraikuntza hareri. Ezin izan zan sasoiz amaitu, eta ez eban bere helbururik bete be. 1937ko udabarria gogorra izan zan Bizkaian, Galdakao bera eta beste hainbat herri bonbardatu ebezan-eta. Bagilean, bai Galdakao bai inguruko herriak, tropa nazionalen esku egozan.
Handik hilabete gitxira, urrian, Galdakaoko Udalak gutun bitxi bat jaso eban, Altxor Artistikoa Berreskuratzeko Zerbitzuko komandante buruarena, hain zuzen be. Eskaera argi bat egiten eban komandanteak: Burdin Hesia gorde eta babestea, be bai aterpe eta bestelako eraikuntzak, ahal danik eta ondoen eta arinen. Eta apurtuta egoana, konpondu, hori be eskatzen zan.
Nazionalen eraso eta bonbardaketen aurretik eban itxurea berreskuratu gura eben. Zer dala eta horrenbesteko ardurea eta interesa? Ba, asmoa gerraosteko turismoa antolatzea zan, eta bide batez frankisten gerra-ahaleginak agerian itxi eta harro erakustea.
Edozelan be, agindua ailegau zanerako, tropa frankistek eurek, gitxienez, kilometro bi lubaki hondatu ebezan, eta hainbat enbor eta alanbre-hesi eroan. Horixe erantzun eutson orduko alkateak, kalte asko egozala baina beteko ebela eskatutakoa. Urte gitxi batzuren ostean, halanda be, metrailadore-habi ia danetako teilatuak txikituta egozan, barruan eukezan burdinezko zatiak kentzeko.
Makina bat urteren ostean, Burdin Hesia babestu eta berreskuratzeko ahalegin handiak egin dira gure herrian, baita ingurukoetan be, baina danok dakizuenez asmo guztiz diferenteagaz.
Garrantzitsua izaten da atzera begiratzen jartzea, aurrekoengandik ikasi eta, bereziki, nondik gatozen jakiteko. Orduantxe konturatuko gara zer garen, eta horrela erabakiko dugu nora goazen.
Moya (ezker) eta Iban Olearen ordez bere arreba Sirats (eskuin) Xabier harakinarekin, azken honek eskainitako etxeko produktu sorta bana oparitzeko unean!
k oparituta, eRRe
ikusteko bina sarrera irabazi
Eguenero Galdakaoko Agirre Lehendakariaren plazan antolatzen dan Gure Lurreko Merkatuko ekoizleak inguruko baserrietatik zuzenean datoz gurera, inongo bitartekari barik.
Jaten doguna gara, holan dino baieztapen ezagunak, eta holan daki gure gorputzak be. Baina gainera, osasuntsu eta modu arduratsuan kontsumitzeak ez deutso bakarrik gure gorputzari mesede egiten, gure lur amari eta gure komunitate osoari be on egiten deutsolako.
Horren jakitun eta horixe bera sustatzeko asmoagaz jaio zan Gorbeialde Landa Garapenerako Alkartea. Erakunde honek lehenengo sektoreko eta gure inguruko ekoizleen baldintzak bermatu, zaindu eta zabaldu gura dauz. Horretarako ekintza asko egiten ditu ekoizleentzako, ekoizleekaz eta kontsumitzaileekaz. Ekintza horrein artean dago Gorbeialdek Galdakaoko Udalagaz batera maiatzaren 12an, eguena, martxan jarri ebana: ordutik aurrera, eguenero, dozena erditik gora ekoizle dator gurera, Agirre Lehendakariaren plazako arkupeetan jartzen daben merkatura.
Ekoizle guztiak Gorbeialde eremukoak dira, eta eremu horretan sartzen da Galdakao bera be. Holan ba, eguenero Gure Lurreko Merkatura datozen ekoizle guztiak Galdakao inguruko herrietatik datoz, baita Galdakaotik bertotik be: Artola okindegia.
Artolako kideakaz batera astero datoz Ainara Luke Larrabetzutik —barazkiak—, Eneko Serrano Orozkotik —ardi gaztaia—, Urigoitiko lagunak Orozkotik —txorizoak—, Arteako Herriko Bentakoak —barazki agroekologikoak—, Gastaka Orozkotik —euskal pastela eta gozokiak—... Hilean birritan datozenak be badagoz, esaterako: Delikaetxe Elorriotik — oilo salda eta hanburgesak—, Baskones Dimatik —eztia—, Mimintzepe baserria Igorretik —barazkiak, marmeladak eta zukuak—, Andoni Padilla Otxandiotik —ardi gaztaia—, La Gilda del Norte Lezamatik —gildak eta piparrak—, Zamudioko Landatik —karakolak— eta Jagoba Galarza Arteatik —barazkiak—.
Danak etxekoak. Danak dira zuzenean gure lurretik jaso eta gure ekoizleen eskutik zuzenean gurera ekarriko dabenak.
Ira berbeak beste sinonimo batzuk daukaz, euskalkien arabera, iratze, irazkor, garo, eta Gorbeialdean, ida. Irailean, besteak beste, basoetako idak eta landetako bedarrak ebagi, sikatu eta euretariko zati handi bat metatu egiten dira, batezbe, baserri-etxe barruetan behar dan guztia sartzen ez dalako. Ida sikuak, basoan zein baserri ondoan metatzen dira eta bedar sikuak landan bertan edo etxe inguruan. Meta berbeari daragoiogu, baina nondikoa da? Ba, meta berbea, latineko «meta»-tik dator eta latinekoa sanskritoko «methih»-tik, eta esangurea hauxe: piramide itxurako pilo edo montoia. Idak eta bedarrak ondo metatzeak trebetasuna eskatzen dau. Hasteko, lekua ondo aukeratzen da, ahal izan ezkero, azpia aidean dala. Gero, meta-hage egoki bat sartzen da lurrean, ardatz-euskarri moduan.
Jarraian besarteak beteko azpelak ipinten dira oboanoboan beherantz einean euriurak kanporantz egin dagien. Behin puntaraz gero estutu ondo edo ontzi gauzeztandu bat sartzen jako puntan. Gaur egun, kortatik granjara bidean, sats-abonurako ida-metak eskastu egin dira eta bedarmetak aldatu, fardo biribilak plastifikatuz. Atzo atzokoa eta gaur gaurkoa. Biak geureak leku-denboran!
Galdakaoko Torrezabal Kultur Etxeko egitarau barria badago prest, 20 ikuskizun batzen dauzanak. Irailetik abendura bitarte eskainiko diran jarduera anitzak batzen dauz oraingoan be kultur programak. Ikuskizunen artean gehiengoa antzerkiak izango dira, hala nola Cyranoren bizitzaren inguruko maskara antzezlana edo Coco pelikularen gorazarrea.
Zizparen urteurreneko jaialdia Zizpa Gazte Konpartsako kideak
ospatzen dagoz aurten eta urriaren 21 eta 22an jaialdi berezia antolatuko dabe Iturrondo plazan mende laurdenagatik. Kaleko ekintzak, txosna eta kontzertuak izango dira.
Guztira 70 herrialde desberdinetako 10.000 kirolari baino gehiagok hartu dabe aurten parte Suhiltzaile eta Polizien Joko Mundialetan, eta Koldo Cando udaltzain ohi galdakoztarra lehenengo izan da triatloi modalitatean.
Herriko kaleak «barritu eta txukuntzen» jarraitzeko asmoagaz 1.107.000 euro bideratuko dauz Galdakaoko Udalak Muguru inguruko beste hiru kale urbanizatzeko udazkenetik aurrera. Bilbo, Sollube ta Muguruko landaren alboko kaleko errepideak eta espaloiak barritu —irristagarritasuna hobetzeko—, eta argiteria, seinaletika eta hiri altzari barriak instalatuko dabez.
El Internado telesail ezagunaren zuzendaria euskarazko fikziozko telesail barria zuzentzen ari da, Jon Plazaola urretxuarra eta Itziar Atienza galdakoztarra protagonista dituela, besteak beste. Datorren urtean estreinatuko da.
Labeako ospitale inguruko mugikortasun iraunkorra errazteko lankidetza hitzarmena sinatu eben ospitaleko zuzendari gerenteak eta Galdakaoko alkateak eta enplegu zinegotziak uztailaren 28an.
Gernika kaletik Maximo Moreno parkera doan lurrazpiko pasabidea behin betiko itxi gura dau Galdakaoko Udalak
Adinekoen dinamizaziorako eta jendea ezagutzeko lau ekintza berezi antolatu dauz Udalak irailean eta urriaren hasieran
Hiru urterik behin La Palmako El Paso herriak antolatzen duen jai handian Galdakaoko Boluntarioen Gizarte Elkartea omendu zuten.
Kanariar uharteetako La Palma irla ezaguna egin zen 2021eko irailaren 19an, bertako Cumbre Vieja inguruko sumendietariko batek leher egin eta 85 egunez 1.600 eraikin inguru suntsitu eta beste horrenbeste hektarea kiskali zituenean. Bada, sumendiak eztanda egin eta aste batera Galdakaoko Boluntarioen Gizarte Elkarteak (GBGEk) La Palmara bidaiatu zuen, ezbeharra sortzen ari zen kalteak arintzen laguntzera.
Guztira 416 boluntario «bidali» eta koordinatu zituen La Palman GBGEk, bereziki sumendiaren erupzioaren ondorio teilatuetako eta errepideetako errautsak garbitzeko. Garrantzitsua
zen teilatuetako errautsak arin kentzea, hondoratzea saihesteko, eta baita errepideak garbitzea ere, bertako bizilagunak eta langileak mugitzeko.
Sumendiak eragin zuzena herri askotan izan zuen. Todoque, El Paraíso, Las Manchas, Tajuya, Tacande, La Laguna, Bombilla edota
Las Norias herriak guztiz edo ia guztiz desagerrarazi zituen sumendi ezagunak, eta desagerrarazi ez baina ondorio lazgarriak beste askotan utzi zituen. Euretariko bat El Paso herria izan zen, eta azken honetan igaro zituen sei hilabete GBGE elkarteak, bertako Udalarekin koordinatuta sumendia eragindako kalteak arintzen laguntzeko.
Laguntza hori ez zen edonolakoa izan, esaterako: boluntarioen elkarte bakarra izan zen bertan lanean ibili zena, eta horregatik, boluntario joan gura zuten asko Galdakaoko elkarte honekin jarri ziren harremanetan; GBGEk Gurutze Gorriak eta militarrek baino gehiago garbitzen zuten — Gurutze Gorriak kanpamentuak
baino ez zituelako jartzen boluntario edo auzokideren bat artatu behar izatekotan, eta militarrek bideak moztu eta airearen kalitatea baino ez zuten egiten, El Pasoko bizilagunen ahotan—; eta garbiketa lanez gain, animaliak zaintzeko gune handi bat ere gaitu zuten eta bertan zaintzen zituzten GBGEko kideek.
Lan horietan 186 egun eman zituzten, bataz beste 34 urteko 416 boluntarioek. Ehun inguru galdakoztarrak izan ziren, baina bost herrialde desberdinetatik etorritako kideak zeuden guztira, denak GBGEk koordinatuta eta honen materialarekin.
Horregatik, El Paso herriak Galdakaoko Boluntarioen Gizarte Elkartea omendu gura izan zuen bere udal eta alkatearen bitartez eta betiko plaka bat jarri. Omenaldi hori egiteko aipatutako udalak ez zuen edozein egun aukeratu: hiru urterik behin antolatzen duten jai handian egin baizitzaion omenaldia GBGEri, abuztuaren 20an, jai horretan 400.000 pertsona zirelarik.
Etxean. Bale. Gabon. Hau da emakumeok bidali behar dogun mezue herriko jaietatik bueltan etxera ailegetan garanean. Hau berez ez bada nahiko nazkagarrie, mezu hau bidali baino lehen, zenbait eraso jasan behar izan doguz inguruan eukin doguzan zenbait gizonen eskutik. Ukitzeak, irainak, txistuak, gure gorpuei buruzko doako iritziak. Gau horretan zorterik izan ez badogu, eraso sexualen bat jasango dogu edo drogak botako deuskuez edarian, gure gorpu logaletua bortxatu ahal izateko. Hau da parranda gau bat emakume batentzako, gudu-zelaia. Eta ez da ustekabeko gaia, emakumeak kaleetatik baztertzeko erreminta eraginkorra baizik. Gure bihotz, gorpu eta kontzientzietan beldurra ereiteko, kaletik libre
ibiltzeko dogun eskubidea urratzeko erreminta. Eta erreminta horren erabilera ikasi egiten da. Zuen semeak emakumeak erasotzeko hezitzen dozuez etxean, eskolan, kalean, hedabieetan… bai zuek, danok, mandatu patriarkal ikusezin bati kasu eginez. Gu, emakumeak, kontrolpean mantentzeko, etxean mantentzeko, gizarteak onartutako kartzela horretan. Baina iluna eta ilargiaren babespean, gure burua defendatzen hasiko gara, ez da izango otsoen kontra edo sikatearen kontra, ezta lukurreriaren kontra be, gizonen indarkeriaren kontra baizik, eta ez jatzue batere gustatuko. Ezin da pribilegioa gozatzen dauan izaki bat errespetuan hezitu, ezin dira giza eskubideak negoziatu, ezin da onartu gizonen indarkeria balizko gizarte osasuntsu baten. Gure herriko kaleetan, jaietan, autodefentsa feminista besterik ez jaku geratzen.
JOSE INAZIO BASTERRETXEA POLO ErretratuakBilbon entzunda, guraso bateri... Santiago plazan, Aste Nagusiaren azkeneko zapatuan, hogeita bederatzi gradu gerizpetan eta bermut prestatua ezpain kiskalduetan.
Kokteleko izotz-koskorren talka kantariaren tonu berean, lagun horrek inoan: «Lehen, printzipioak neukazanan; baina, orain, orain alabea jaukanat». Eta solaskideak —ha ere guraso—, buruagaz baietz: «Orain bai, orain esan dona egia ezin borobilagoa».
Eta gero, gero... bien arteko literatura-saioa. Norberak buruan gordeta daukan amets-bildumaren eta egun gordinak marrazten dauen errealitate tematiaren arteko talka... Bizitza dan erreka gobernaezinaren barruko kontraesan zorrotzen jario eta borbor etengabea... Eta, konklusio moduan: mundu zabaleko uholdeak uholde, eta lurrikarak lurrikara,
alaba dan horretan, amatatu beitez eguzkia, iretargia eta izarrak oro.
Lehen, printzipioak; eta orain, alabea.
Pentsakizun kilikagarria da ikustea ezen norberaren esne aparraz nahiz beste inorenaren biberoiaz seina eradoskitzeak mundua transformatu ez eze begiak ugatzetaraino laburtzen, konskribitzen eta mugatzen dituela; eta handik haragoko ikusmena baldintzatzen, lausotzen eta deuseztatzen dauela.
Baina, egia borobiletatik asago, ezinbestekoa eta atzeraezina da guraso biok mahai gainean jarritako eztabaidagaia: espeziearen superbibentzia, norberaren plazer intimoa, bizimodua zein gizartea eta kultura bideratzeko ametsak eta ausiabarrak...
Alabak alaba eta printzipioak printzipio, jagon hor goian iretargia isiotuta. Hortxe dago eta, egunerokoa bizibarritzeko desioen apar dantzaria.
Galdakaon ezaguna da Roberto San José, bereziki Guridi eta Euskadi kaleen artean urteetan ari delako Roquechar elikagai dendaren arduran. Denda hau, gainera, berezia da etxeko txikienentzako, erakuslehioan beti izaten baitu berak eskuz egindako maketa bizidun bat. Maketa bizidun hori zirko bat izan daiteke, erromeria bat, auto lasterketa bat, jolas parke bat... tarteka aldatzen doalako erakuslehio horretatik. Orain, maketa bizidunen munduan jauzia egin eta museo txiki bat ireki berri du Bilboko Fontecha Salacar kalean —Zubizuri zubiaren parean— eta zabalik egoten da arratsaldero, baita asteburuetan ere. Bertan izan da Binke maketa bizidunak gertutik ezagutzeko!
Bilbao Basket eta Baskonia saskibaloi taldeek Euskal Kopa Galdakaon jokatuko zutela iragartzen zuen albistea irakurriena izan da.
Auzoetara eta inguruko herrietara itzultzeko jaietako gaueko autobusen inguruko informazioa izan da irakurrienetakoa.
Santakurtzetan eraso matxisten aurka diseinatu zuten protokoloa aurkeztu zuten mugimendu feministek Udala eta Jai Batzordearekin.
Usansoloko gaia osoko bilkuran lantzeko eskatzeko batu ziren Foru Aldundian.
Itaia mugimenduko kide den Elene Uriartek jaietarako proposatutako etxeratze kolektiboen inguruan Binken idatzitako iritzia.
Ganguren mendian, Bengoetxe auzo galdakoztarraren eremuan sutea izan zela eta horrezkero itzalita zegoela iragarri zuen Binkek.
Aurrekontu parte hartzaileetan proposatu eta bozkatutako 32 proiektuak argitaratu zituen Binkek.
Kirol elkarte eta merkatariekin Galdakao euskaldunagoa egiteko «Gu be bai» kanpaina jarri zuen abian Udalak.
Hauek dira grabatu eta argitaratutako azken hiru bideoak Binke telebistan!
Etxegabetze bat saihesten saiatu ziren 200 herritar inguru Zabalea auzoan.
Bizkaiko Batzar Nagusietako erakusketa inauguratu zuen Ana Otaduik Galdakaon.
Zuengandik ahalik eta hurbilen egoteko, webguneaz gain Binkek WhatsApp, Telegram, Instagram, Twitter, Facebook eta YouTube sareak ditu eskura. Eta gainera, bere zenbaki guztiak formatu digitalean argitaratzen ditu ISSUU kanalean. Esteka horiek, eta askoz gehiago, ondoko QR kodean dituzu!
Argitaratzailea: Aitu elkartea.
Koordinatzailea: Jon Gomez Garai.
Irudia eta maketazioa: Naia Bergaretxe.
Erredakzioa: Beñat Armentia, Unai Sarriugarte eta Xabi Ealo.
Batzorde Orokorra: Gaizka Uriarte, Ixone Muñiz, Leire Zamalloa, Ainara Goitiandia, Beñat Armentia eta Iñigo Larrea.
Ilustratzaileak: Irrimarra.
Inprenta: Comeco Gráfico.
Banaketa: Mediapost eta Correos.
Hilero banatutako ale kopurua: 14.000.
Lege Gordailua: BI-41-2016
ISSN: 2444-9385
Ohiko kolaboratzaileak: Manu Etxebarria, Edu Madina, Aitzol Altuna, Estibaliz Apellaniz, Joanes Urkixo, Yayone Altuna, Irati Bediaga, Julen Gabiria, Gotzon Barandiaran, Antton Irusta, Nerea Urgoiti, Josi Basterretxea, Xabier Valencia, Nagore Ferreira Zamalloa, Edu Olea eta Bego Martinez.
Elkarte laguntzaileak: Ganguren Mendi Taldea, Burtotza Mendi Taldea, Andra Mari Dantza Taldea, Galdakao Gogora, Etxerat, Usansolon Euskaraz, Euskaraldia eta Bagabiz euskara elkartea.
Argazkilariak: Jabi Rojo, Gotzon Almaraz, Aitzol Zamalloa eta Julio Legarretaetxebarria.
Webguneko laguntza: Aitor Espinosa eta Naiara Perez de Villarreal.
Binke aldizkariak ez du bere gain hartzen aldizkarian adierazitako iritzi edota esanen erantzunkizunik
Harremana: 680 74 32 11 info@binke.eus www.binke.eus
Ikuskizun guztiak Torrezabal Kultur Etxean eskainiko dira
Irailak 23, barikua
Sagastitarrak
Txalo produkzioak
Ordua: 20:00 Sarrera: 7,5-10€
Irailak 30, barikua
Hegoak
Kulunka teatroa
Ordua: 20:00 Sarrera: 6-8€
Urriak 1, zapatua
Cie. Hecho en casa
Ordua: 18:00 Sarrera: 4-8€
Urriak 7, barikua
Erre, aldarri bat bertsoz
Lanku
Ordua: 20:00 Sarrera: 4,5-6€
Urriak 14, barikua
Solo críos - Críos solo
Zanguango teatro
Ordua: 20:00 Sarrera: 6-8€
Urriak 16, domeka Chez Emballage
Galdakaoko Musika Banda Da Capo, Estibaliz Curiel eta Sandra Agerri
Ordua: 13:00 Sarrera doan
Urriak 22, zapatua
Iratxoen Kantu Sekretuak
Gookapi taldea
Ordua: 18:00 Sarrera: 4-6€
Urriak 23, domeka
La Quinta Teatro
Centro Dramático Galego
Ordua: 18:00 Sarrera: 4-8€
Irailak 24, zapatua
Santakurtzetako egitarauaren barruan
15:00 Kuadrilen bazkaria Kurtzeko plazan
17:00 Mambo Bingo antzezlana Kurtzeko plazan
Urriak 1, zapatua
08:30 Kultur irteera Xabier Orue-Etxebarriaren eskutik —irteera Galdakaoko Udaletxetik— Ganguren Mendi Taldearen laguntzarekin
09:00 Kalejira auzotik
10:00 Artzain txakurren nazioarteko seigarren topaketa
11:00 Hamaiketakoa jai esparruan
13:00 Soka-dantza Andra Mari Dantza Taldearekin
13:30 Inguruko fruta, barazki eta produktuen enkantea, Eguzkik animatuta, Jarraian, sari-banaketa
14:30 Trikipoteoa
15:00 Herri bazkaria herriko txoko eta taldeekin
16:30 Musika eta Bertsolariak
17:00 Umeentzako Herri jolasak
17:30 Herri kantak Fernando Llamosasekin
18:00 Musika emanaldia elizako atarian
19:00 Erromeria jai esparruan