Amavi 6

Page 1

amavi AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA

uztaila | julio

2013

06

Nazioarteko Kooperazioa

Karitateaz haratago


2

amavi

// / A M A S A - V I L L A B O N A K O U D A L A L D I Z K A R I A

Uztailaren 24an, gaueko 10:00etan egingo da Maiatzaren Lehena plazan. Herriko bi talderen arteko desafioa izango da. Giroa dagoeneko pil-pilean dago… Gizon proba interesgarri bat iragartzen da Santio Jaietarako, Maiatzaren Lehena plazan izango dena, uztailaren 24an gaueko 22:00etan. Batetik Loatzo taldea eta bestetik Aiztondo Oasoaldea. “Jai Batzordeak antolatzen duen bosgarren edizioa da aurtengoa. Desafio ederra da, primerako giroa sortzen delarik. Gure helburua da tradizioa berreskuratzea”, diote Jai Batzordetik. Talde bakoitzean 8 lagun izango dira (zortzi eta erlojularia, zehazki) 900 kiloko harriari tiraka 20 minutuko tandan. Probaren amaieran sariak banatuko dira, garrantzitsuena “partehartzea” eta “giro ona” izango diren arren. Herriko mutilen erakustaldia hasi aurretik, neskek berea eskainiko dute, hauek 500 kiloko harria tirako dutelarik.

Udal artxiboan, idi proben tradizio sendoaren aztarna Testua: Amagoia Plá Villabonako bizilagun askorentzat ez da oso ezaguna garai batean idi proben inguruan herrian izandako zaletasuna. Baina zaletasun hau benetan sakona eta sendoa izan zen eta honen froga bezala baditugu artxiboan ikusgarri diren hainbat agiri. Hasi gaitezen probalekuarekin. Honen inguruan topatu dugun lehenengo erreferentzia 1895. urteko akta liburuan dago. Azaroaren 3.an ospatutako udalbatzarrean Frantzisko Zalduak probak

AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA ///

KULTURA

Gizon proba berriz ere festetan ikusgai

zan eraikitzeko. Udalak dohaintza hau onartu eta pilotalekuaren parean egitea erabaki zuten. Hilabete batzuek beranduago, 1903. urteko martxoan demaleku berria bukatu zela eta inaugurazio festa ospatzeko egindako demaren saria, 50 pezetatakoa, Nikasio Urkizuri emango zaiola jaso zen akta liburuan bere aurkariak

( amavi )

3

Gobernu Batzordetik

( agurra )

Udalak herritarren galderak erantzun ditu Zein egoeratan dago Oria ibaian uholde arriskuen kontrako lanen egikaritzea? Joan den Apirilaren 25ean Gasteizen Ur Agentziako zuzendaria den Iñigo Ansolarekin izandako bileran, ondoko konklusioak atera genituen: 1. Ur Agentziak, Zubimuxu zubiaren egokitzea eta Ula pareko Oria ibaiaren berbideratzea lehentasunezko obratzat dauzka; tartean, besteak beste, pertsonen segurtasuna dagoelako jokoan. 2. Uholde arriskuaz gain, Adunako araztegira joan beharko luketen ur zikinen hodia ere konpondu beharra dago puntu honetan; ikusirik sortzen diren usainek eta kutsadurak puntu honetan duten ondorio kaltegarria, aurreko puntuan aipatutako obra eta saneamentuko obra hau presazkoak direla onartu zigun Ur Agentziako zuzendariak. 3. Proiektu teknikoa esku artean izatea espero dute Ekainean zehar Ur Agentziakoek; hori gertatzen denean, gurekin harremanetan jartzeko konpromezua agertu ziguten bilera

hartan, obrak esleitu aurretik lotu beharreko azken ari muturrak adosteko. 4. Beraz, Ur Agentziak obrak bere gain hartuko dituela hitz eman dio Amasa Villabonako udalari eta epeetaz hitz egitea arriskutsua bada ere, aurten esleitu eta datorren urtean hastekotan izan daitezkeela esan zitzaigun. 5. Udal gobernuak ahalegin betean jarraituko du proiektu hau gauzatu ahal izateko lanean. Atez atekoaren posteek aparkaleku batzuk okupatuko dituzte behin betiko. Lehen ere aparkatzeko arazoak genituen herrian. Orain, egitura horiek ezartzen direnean, autoa uzteko tokia murriztuko da? Egia da azpiegitura hori jartzeak kale berrian 17 aparkaleku desagerraraziko dituela. Hala ere, kontuan izan beharko da, gaur egungo kontenedore edo edukiontziak desagertu egingo direla, 27 aparkaleku plaza libre utziz herrian. Honenbestez, aparkatzeko leku gehiago egongo da, eta kale berria kotxez libreago egongo da.

Bidali galderak, kezkak, zalantzak,iradokizunak, e.a. komunikazioa@villabona.net helbidera!

El Consorcio de Aguas tiene como prioridades la adaptación del puente Zubimuxu y la reconducción del río a la altura del parque de Ula, con el fin de prevenir el riesgo de inundaciones. El Consorcio de Aguas ha tomado el compromiso de responsabilizase de las obras mencionadas; así, esa entidad prevé que los trabajos echen a andar el próximo año. Es verdad que la instalación de los postes del puerta a puerta traerá consigo la supresión de 17 plazas de aparcamiento en Kale Berri. Pero el Ayuntamiento quiere informar a los vecinos de que, a su vez, con la eliminación de los contenedores, se habilitarán 27 nuevas plazas, por lo que la implantación del puerta a puerta no disminuirá el número de aparcamientos.

sariari uko egin ondoren…. Gehiago irakurri http://www.ereiten.com/blog_multiview.php webgunean.

egiteko harlauza jartzea eskatu zuen. Udalak ezezkoa erabaki zuen hainbat herritarren artean aurkako kexak sortuko zituen beldur. Hala ere, jakin badakigu demalekua ez eraikitzea ez zela oztopoa izan probak ospatzen jarraitzeko. Bai lehenago eta baita eskaera honen ondoren ere udaletxean idi probak egiteko hitzarmen eta baimen eskaera ugari aurkeztu ziren. Hitzarmen hauetan bereziki zehaztu ohi ziren datuak hauek dira: partaideak eta botilero edo laguntzaileen izenak, dema mota (bustarri-bakarra, gizonezkoen aurka, harri txikia, bustarri-bikoitza,…) zein egun eta orduetan ospatuko zen eta zein baldintza bete beharko ziren matxura kasuetan. 7 urte beranduago, 1902. urteko urriaren 2a ospatutako beste nean. Bertan adierazten denaren arabera Manuel Jauregik eta beste batzuek lehengaiak emango zizkioten udalari harlauza herriko pla-

2013ko uztaila

udalbatzarrean, probaleku berria egiteko erabakia heldu zen azke2013ko uztaila

/ ///

//////


( amavi )

// / A M A S A - V I L L A B O N A K O U D A L A L D I Z K A R I A

Herriko Elkarteak KIROLA

Herrigintzari

Arratzain Elkartea Patinen gainean aisia bultzatzen Orain dela lau urte sortu zen Arratzain Irrist Elkartea. Garai hartan Beñat Azurmendik patinen ikastaroak ematen zituen kiroldegian; bertako bere ikasleak izan ziren elkarte bat sortzeko ideia izan, eta garatu zutenak. Patinatzeko ohiko tokiaren omenez bataiatu zuten Elkartea (Arratzain) eta hasiera-hasieratik hainbat ekintza antolatu dituzte, herrian oso harrera ona izan dutenak. “Ate irekien egunean patinetan ateratzen gara, eta Santio Jaietako lasterketa ere jada ospetsu bihurtu da”, dio Azurmendik. “Parte-hartzea eta herri mugimendua bultzatzea da taldearen xedea, ez eliteko formazio bat eratzea”. Beñat Azurmendi, Arratzaingo kide ez ezik, patinetako irakasle ere bada –“autodidakta bat naiz, ia guztia neronek bakarrik ikasi dut, orduak eta orduak sartuz” –. Gogotsu daude Santio Jaiak iristeko, izan ere, bere aburuz, “giro paregabea sortzen da”. “2 km-ko zirkuitua da eta jendetza animatzen da patinatzera. Iaz, esaterako, 100 bat herritarrek hartu zuten parte lasterketan; kanpotik ere jendea etortzen da Villabonara, pentsa!”.

JAIAK Konpartsa badator!! “Inaude eta artzaiak”, “Erroskileroak”, “Euskal Ezkontza”, “Luzaideko Konpartsa”, “Eskoziarrak”, “Eskopeteroak”, “Irrintziko Kubatarrak”, “Safaria”…. éstas y otras temáticas han ayudado a engrosar la brillante historia de la Comparsa de AmasaVillabona. La historia de esta singular iniciativa se remonta a años atrás. Pero fue en 1992 cuando los miembros de Oinkari Dantza Taldea decidieron recuperarla en beneficio de las y los amasa-villabonatarras. “Ese año participaron unas 200 personas, fue un éxito total”. La comparsa se caracteriza, según sus integrantes “por la participación abierta” y por “la constancia de trabajo entre todos” para que la fiesta salga redonda. “La comparsa tiene como base la danza, la tamborrada y la música, y en todas ellas confluye la interpretación”, detalla Maite Barandiaran, integrante de la comparsa y encargada de coordinar la parte del baile. Su organización requiere muchas horas de ensayo y mucha, mucha creatividad. “Solemos reunirnos a principios de abril, para poner encima de la mesa ideas. Una vez que tenemos la temática, convocamos a los vecinos del pueblo a los ensayos que organizamos. Son meses de mucho trabajo, pero el resultado merece la pena, porque en las fiestas todo el mundo disfruta de la comparsa, tanto los que participan de forma activa como los que son meros espectadores”, afirma Barandiaran.

Beñat Azurmendi , Arratzain Patinen Elkarteko kidea “Patinen inguruan mugitu nahi duenak gugana jo dezake. Arratzain haientzat eta oro har ongi pasa nahi duen edonorentzat topagune izatea nahi dugu. Udazkenean, neguan eta udaberrian zehar, asteazken eta ostegunetan elkartzen gara Amasako pilotalekuan; helduentzat ikastaroak eskaintzen ditugu bertan, 20:00etatik 22:00etara. Herritarrei bertatik pasatzeko gonbitea luzatzen diet”.

AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA ///

ELKARTEAK

eutsiz IV o k tin GARAGARDO

Maite Barandiaran “Ez dirudien arren, konpartsa antolatzeak lan handia eskatzen du, dantzak, musika, jantziak, interpretazioa….guztia ongi lotu behar da. Dena den, merezi du lan guzti horrek, eguna iristen denean primeran pasatzen dugulako. Ikaragarrizko giroa sortzen da egun guztian zehar konpartsarekin, eta jadanik Santio Jaietako hitzordu garrantzitsu bihurtu da ekimena. Desiatzen gaude aurtengo konpartsari ekiteko. Herriko jendeak asko gozatuko du seguru”.

5

AZOKA

Agustin Laskurain Irrintziko kide eta Garagardo Azokako antolatzaileetako bat Villabonako XVII. Garagardo Azokak ateak irekiko ditu egun gutxi barru. Zer moduz doaz oro har prestakuntza lanak? Martxa onean doaz. Horrenbeste urte ondoren, dena nahiko lotua izaten dugu beti, eta ez ditugu arazoak izaten. Antolaketa lanak egiterako garaian, bakoitzak badaki zein den bere eginkizuna, eta horrek lana asko errazten du. Azken urteotan, inguruko herrietatik aholkua eskatzen digute, Alegiatik, Ibarratik, Hernani… ahal dugun guztian laguntzen diegu, jakin badakigu eta lehenengo urteak nahasiak izaten direla antolakuntza aldetik.

Una actividad para toda la familia No todos los años se celebra la comparsa, por el tiempo de dedicación que exige su organización. La última se celebró hace tres años, y este año vuelve otra vez cargada de sorpresas y con una temática que “todavía no se puede descubrir”. “Esta fiesta es para los padres, los mayores, los jóvenes, y por supuesto, para los niños. Amenizaremos nuestras calles con bailes, danzas, música, y sobre todo, con las ganas de pasárnoslo bien”, reitera Maite Barandiaran

( amavi )

Zenbat pertsonak osatzen dute antolakuntza taldea? Zorionez pertsona talde handia gaude. Ostegun eta Igandean 70 lagun izaten gara azokan lanean; ostiralean eta larunbatean, berriz, 110 bat lagun. Gozatzeko paradarik edukitzen duzue lanean egon narren? Noski baietz. Beti disfrutatzen dugu, bai herriko jendeari garagardoa eskaintzen, baita gure artean ere… Sortzen den giroa ederra da; gainera lagunak, senitartekoak eta gertuko pertsonak etortzen dira guri esku bat botatzera beti, beraz, familia giroan egoten gara guztiok. Villabonako Garagardo Azokan sortzen den saltsa oso berezia da, oso polita izaten da. Lortutako etekinak zertara bideratzen dituzue? Garagardo azokan bildutako diruarekin urtean zehar Irrintzi Elkartean egiten ditugun jarduerak ordaintzen ditugu, baita Elkarteak duen zulo bat edo beste estaltzeko ere…

Irrintzi Elkartea Garagardo azoka eta beste hainbat ekintza sustatuz 1981.urtean sortu zen Irrintzi Elkartea, beste guztien “alternatiba modura”. “Herrian zeuden elkarteen politika zen gizonezkoek bakarrik zutela aukera bazkide izateko. Garai hartan politika eta gizarte mailan aldaketa nabariak ematen ari ziren. Guk beste elkarte mota bat sortu nahi izan genuen, non guztiek eskubide berdinak izango zituzten. Modu honetara, emakumeak ere bazkide izateko aurkera zuen”, azaltzen du Agustin Laskurainek, Irrintziko kideak. Pentsamolde aurrerakoia zuten orduan Elkartea sortu zutenek, baina ez dute inoiz “inortxo ere” baztertu. “Ondo pasatzea dugu helburu. Elkartea sortu genuenak koadrila desberdinetakoak ginen, pentsaera eta ideologia ezberdinak genituen. Hori izan zen Irrintziren identitate ikurra, eta hala izaten jarraitzen du. Edonorentzat ateak irekita ditugu gure elkartean. Txirrindularitzan aro ahaztezina Elkarte gastronomiko bat izateaz gain, Irrintzi Elkarteak hainbat ekintza bultzatu zituen. Horren erakusle garbia: 1982an sortutako Txirrindularitza Eskola. Eskola hartatik pasa zen, esaterako, Andoni Imaz futbol jokalaria, baita Xabier Usabiaga “handia” ere, maila profesionalean erakustaldi itzelak eskaini zituenak. “90.hamarkadan jardunaldiak antolatzen genituen, baita hitzaldiak eta omenaldiak ere. Bertatik pasa ziren, esaterako, Abraham Olano, Txomin Perurena handia….”, dio Laskurainek. Aipatzekoak dira baita beste hainbat ekimen, hala nola, 19 urtez jarraian egindako Azoka Berezia edota Iraileko bigarren larunbatean egiten den “Isats gisatuaren Lehiaketa”, eta ondorengo bazkari herrikoia. 2013ko uztaila

4

2013ko uztaila

/ ///

//////


6

( amavi )

// / A M A S A - V I L L A B O N A K O U D A L A L D I Z K A R I A

INGURUMENA

Gure ekonomiaren suspertzean bidelagun Ante la actual coyuntura económica, tanto Tolosaldea como el Ayuntamiento de Villabona trabajan con ahínco para dar facilidades a empresas, emprendedores y jóvenes talentos para evitar su fuga, al tiempo que ven necesario atraer sectores que generen actividad, ante la creciente tasa de paro que se está registrando. El centro Lehiberri abrió sus puertas el pasado mes de marzo con el fin de hacer frente a esa crítica situación. Ese nuevo núcleo para empresas, emprendedores, ayuntamientos y agentes económicos de la comarca, incidirá en la formación, colaboración entre las empresas, búsqueda de mercados y ayuda a nuevos proyectos. Lehiberri zentroa Tolosaldeko enpresen bilera, formakuntza eta garapenerako gunea da. Tolosaldeko eragile sozioekonomiko guztien erreferentzia gune nagusia da. Zentroaren eraikuntza LEHIBERRI Foroaren mugarri nagusietako bat izan da eta bere lan nagusia Tolosaldeko enpresei lehiakorrago izaten laguntzea da. Nola? Enpresa batek merkatuan egoteko duen gaitasuna areagotuz; bere produktuak merkatu ezberdinetan kokatuz, produktu berriak sortuz edo zerbitzu berriak emanaz, edota kudeaketa on bat burutuz. Eskualdeko enpresek helburu horiek betetzeko sortu da Lehiberri. “Tolosaldeko enpresak lehiakorrak izatea beharrezkoa da: Tolosaldea gero eta lehiakorrago izanda, bertako bizilagunei Tolosaldean bizi eta lan egiteko aukera gehiago emango dizkielako, hau izanik eskualdea bizirik mantentzeko modua”, berretsi dute zentroko arduradunek.

Luis Urdangarin, Lehiberri zentroko arduraduna

Lehiakortasuna lortzeko ardatzak Lehiberri zentroa 4 ardatz estrategikotan oinarritzen da lehiakortasunaren bilaketa horretan:

2) ELKARLANA: enpresen arteko sinergiak aprobetxatuz, produktu edo/eta zerbitzuak garatzeko, lankidetza sustatzeko edo merkatu segmentu berriak bilatzeko. 3) EKINTZAILETASUNA: eskualdeko ekintzaile berriei laguntza eskainiz, bai aholkularitza, bai azpiegitura fisikoak eskainiz bertan finkatzeko, eta baita jada sorturik dauden enpresetan produktu edo/eta zerbitzu berriak garatzen dituzten horiei laguntza emanez ere. 4) INTERNAZIONALIZAZIOA: atzerriko herrialdeetan elkarlana sustatuz eta Tolosaldea atzerriko enpresentzako interes gune bilakatuz.

Gipuzkoan

50.268

316.385

%15,9

Tolosaldean

3.328

22.765

%14,6

466

2.937

%15,9

Tolosaldeko Mankomunitatea eta Villabonako Udala Zero zabor ibilbidean pausoak ematen ari dira. Helburua, ahalik eta zabor gutxien sortzea izanik, hondakinak murriztea, berrerabiltzea eta birziklatzea dira gakoak. Amasa-Villabonako Udalak ingurumenarekiko errespetuz, egungo eta etorkizuneko amasa-villabonatarren ongizatea du helburu. Hori eta irizpide ekonomikoak oinarri hartuta, hondakinen kudeaketan aurrerapausoak emango ditu atez atekoarekin. Eskualdeko hainbat herriko jada urratsak eman dituzte euren herriak Zero Zabor izateko helburuarekin. Amasa-Villabonan egitera goazen aldaketarekin, eskualdea jasangarriago egingo dugu.

Atez atekoa: zergatik da sistemarik onena? • Hondakinen %90a birziklatzen delako.

• Erraustegia sahiesten delako.

• Osasuna eta ingurumena gehien errespetatzen dituen sistema delako.

• Lanpostu berriak sortzen dituelako. • Sistemarik merkeena delako (birziklatzeagatik jasotako diru sarrerek eta errausketan dirurik ez gastatzeak sistemarik merkeena bihurtzen dute)”.

Atez-atekoa ez ezarri ezean, ZER? • Hondakinen %40a bakarrik birziklatuko da. (Agian gutxiago). • Erraustegia jarriko da. • Osasunean arazoak izan ditzakegu, eta kutsadura asko handituko da. • Kontsumismorako joera mantenduko da, jasangarria ez den eredu bati eutsiz. • Ez dira lanpostu berriak sortuko. • Zabor tasa urtetik urtera areagotuz joango da, errefuxa kopuru handiak tratatu beharko direlako.

En el sistema de recogida puerta a puerta se diferencian tres fracciones de residuos. No habrá contenedores en la calle, exceptuando los de vidrio, ropa, aceite, papel y cartón y pilas. El resto de los residuos se recogerá puerta a puerta. Debajo el calendario para saber lo que hay que depositar cada día. Etxean erabiltzeko Uso doméstico Materia organikoa Materia orgánica Kalera ateratzeko Para sacar a la calle

Langabezia 2013ko apirilan Villabonan

7

Elkarrekin bide berri bati ekinez

Atez ateko gaikako bilketan hiru hondakin atal bereizten dira. Edukiontziak kaletik desargetuko dira, beira, arropa, olioa, papera eta kartoia eta pilak biltzeko edukiontziak izan ezik. Gainontzeko hiru hondakin atalak atez ate bilduko dira. Azpian, egun bakoitzean ATERA BEHARREKOA, ikusgai.

2013ko apirilan biztalengo aktiboa 2.937koa zen herrian. 466 pertsonek ez du lanik.

Villabonan

( amavi )

Funcionamiento del Puerta a Puerta en Amasa-Villabona

Villabonan %15,9ko langabezia dago

LANGABETU KOPURUA

“Lehiberri Zentroan, besteak beste, eskualdeko Lanbideko enplegu zentro bakarra dago. Beraz, langabezian dauden guztiek joan beharko lukete bertara, gaur egun indarrean dauden lan edo formazio eskaintzaren berri izateko, edo gutxienez, lan bilaketarako lagungarriak izan daitezkeen aholkuak jasotzeko. Urtean 2.000 langabetutik gora pasatzen da bertatik, baina zoritxarrez oraindik bada zerbitzu hau ezagutzen edo erabiltzen ez duen herritarrik. Nire aholkua gurekin kontaktuan jartzea izango litzateke”.

AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA ///

1) FORMAKUNTZA: Tolosaldeko langile eta bizilagunei formakuntza eskainiz, teknologia berriak edo kudeaketa aurreratua bezalako gaiei buruz.

2013ko uztaila

/ ///

<25 urte 25-44 urte >45 urte Guztira

GIZONEZKOAK

25

114

87

226

EMAKUMEAK

20

134

86

240

Guztira

45

248

173

466

Errefusa Rechazo Papera eta kartoia Papel y cartón Ontzi arinak Envases ligeros

//////


8

( amavi )

// / A M A S A - V I L L A B O N A K O U D A L A L D I Z K A R I A

KOOPERAZIOA

Nazioarteko lankidetza, internazionalismoa eta senidetzeak El Ayuntamiento de Villabona desarrollaba y gestionaba, hasta 2013, las subvenciones dirigidas a la Cooperación Internacional mediante convocatoria abierta. El 55% de esa ayuda se destinaba a Euskal Fondoa, del que esta localidad es socia desde 200x. En 2012, el Gobierno Municipal de este Consistorio quiso dar un giro de 180º en su política de cooperación, por lo que decidió seguir de cerca la labor que desempeñaba cada asociación beneficiaria de nuestras subvenciones. A partir de ahora, el Ayuntamiento de Villabona dirigirá sus ayudas a ONGs que desarrollen proyectos de temática específica. Así, este Consistorio destinara en 2013 3.000€ a proyectos de cooperación que inciden en actuaciones específicas para garantizar la igualdad de sexo en países en vías de desarrolló. Concretamente, ayudará a organizaciones que fomenten las capacidades y aptitudes laborales de la mujer, en aras de asegurar su autonomía y evitar así las agresiones que padecen, tanto la mujer como los niños y menores. 2012. urtean garapen bidean dauden herrialdeetan lankidetza proiektuak gauzatzeko irizpidea eta modua aldatzea erabaki zuen Villabonako Udal Gobernuak. “Proiektu zehatzetara bideratzea laguntzak, eta diruz lagundutako elkarte hauen lana ger-

tuagotik jarraitzea erabaki dugu”, dio Nora Urbizu zinegotziak. “Horrela, diru-laguntza deialdia (3000€) proiektu oso zehatzetara bideratu da, hala nola, Garapen bidean diren herrialdeetan burutuko diren sexu berdintasun ekintzetarako: (Emakumeen

gaitasun profesionalak eta oinarrizko konpetentziak sustatzeko, emakumeen autonomia lortzeko pausoak ematea, eta sexu erasoak ekidin edo erasoak jasan dituzten haur eta gazteei babesa ematen dieten proiektuak)”, zehaztu du.

Euskal Fondoarekin, El Salvadorren laguntzen Villabonako Udala Euskal Fondoko bazkide da. Funtsa horretan laguntza aktiboa ematen du, izan ere, El Salvadorreko proiektu batean laguntzen ari da, 13.000 euroko diru-laguntza bideratuz. “Zehatzago esanda, Aiztondo bailara senidetuta dagoen “Segundo Montes” komunitatean, uraren hornidura egokia bermatzeko lanean hari gara. Bestalde, Zizurkilgo eredua jarraituz, interesgarria dela uste dut, gure herriko ikastetxeak, Meanguerako ikastetxeekin senidetzea”.

2013ko uztaila

/ ///

El pasado 25 de mayo se celebró el aniversario de hermanamiento de Amasa-Villabona con la comunidad Segundo Montés de El Salvador. La iniciativa fue exitosa, y tanto los amigos de Segungo Montés como los representantes del Gobierno Municipal intercambiaron anécdotas, experiencias y, sobre todo, sus ganas de hacer de este un mundo un lugar mejor para vivir y convivir.

AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA ///

( amavi )

9

Etiopia Utopia Fundazioarekin elkarlanean Villabonako Udalak lehendabiziko aldiz Elkarte bat lagunduko du modu berezian –diru-laguntza esleipenetik kanpo–. Etiopia Utopia Fundazioa aukeratu Udalak. Elkarteak 3.000 euroko laguntza jaso du. “Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakunde bat da, helburutzat, Wukron eta hedaduraz, Tigray eskualdean (Etiopia), garapenerako lankidetzan lagundu eta laguntza humanitarioa ematea duena. Horretarako gizarte sare bat sortuko da, non herritarrek, bai norbanakoaren arabera edota instituzio publiko edo pribatuen bitartez

parte har dezaketen, sentsibilizazio estrategien bitartez, bidezko mundu bat lortzera eramango gaituen giza-kontzientzia bat sortuz”, diote Fundaziotik. Villabonako Udaletik, berriz, proiektuaren zehaztapena azaldu dute: “Elkarte bat lagunduko dugu modu berezian. Etiopia Utopiak uraren potabilizazioan duen proiektua oso interesgarria eta beharrezkoa iruditzen zaigu. Urtearen amaiera aldera, proiektu hau gertutik ezagutzeko aukera izango dugu amasa-Villabonatarrok, erakusketa, hitzaldi, eta elkartearekin zuzenean egingo ditugun beste ekintzen bidez”.

Nora Urbizu,

ministroa izan zen Saharar errepublikaren izenean), baita Gizarte Zerbitzuetako ministeritzan ere. Halaber Erresistentziaren museora eta Bir-Lehlouko eskolara bisitak egin genituen.

Kultura eta Euskara zinegotzia

“Senidetzeek zuzeneko lankidetza eta herrialde baten ezagutza ahalbidetzen dute” Udalak lankidetza proiektuak gauzatzeko eredua aldatzea erabaki du. Hala da. Gure ustez, nazioarteko lankidetza egoki eta kontzientziaskoa aratzeko pauso bat eman dugu aurten. Herrien arteko laguntza ezinbestekoa da, baina zer lagundu eta nola? Proiektu batzuetarako nahitaezkoa da laguntza dirutan izatea, baina beste askotan, sentsibilizazio eta hezkuntza baliabideak gure herrian bertan jartzea oso baliagarria izaten da. Hementxe dugu izugarrizko tresna indartsua: senidetzeak. Senidetzeek zuzeneko lankidetza eta herrialde baten ezagutza ahalbidetzen dute. Udal batek diru-laguntza deialdien bidez egiten duena zeharkako lankidetza besterik ez da, sarritan diru emate soil hortan geratzen dena. Beste eredu bat behar dugu, herritarrek, beste errealitate bat ikusi behar dute, gure diruaz zer laguntzen den ikusi, eta aurrerapausoak eman direla jakin. Egun Amasa-Villabonako herria, aipatu bezala El Salvadorreko “Segundo Montes” komunitatearekin senidetuta dago, 2008an sinatu zuen hitzarmena Josune Arretxek El Salvador-ko bertan egindako lana tarteko. Halaber, urtea amaitzerako, Saharar errefuxiatuen kanpamenduetako daira batekin senidetzea dugu helburu, autodeterminazio eskubidea aitortuz eta elkartasunaren sinbolo bihurtuz. Izan ere, sahararren errealitatea gertutik ezagutzeko parada izan zenuen 2012 amaieran. Zer izan zuretzat bizitako esperientzia hori? 2012ko abenduan izan nuen aukera Tindufeko kanpamenduak ezagutzeko, Tolosaldeko hainbat herrietako ordezkariekin batera. Argi geratu zitzaidan senidetzearen garrantzia, sinbolikoa bada ere. Bidai hartan hainbat bilera eta bisita egin genituen, hala nola, Smarako Gobernadorearekin bilera, Auserdeklo Gobernadorearekin, Bir-Lehlouko, Tichla-ko, Haguniako eta Tarsiako alkateekin; AFAPREDESA preso eta desargertu Saharauien familiarren elkartearekin; Lankidetza ministeritzan bilera egin genuen, Brahim Mojtar ministro berriarekin (ordurarte Afrikako arazoen

Lan dezente izan zenuten beraz. Bilera horiek guztietatik, zein izan zen hunkigarriena? Guztietan hunkigarriena 27 de Febrero Ujsarioko gazteekin (UJSARIO: Union Nacional de la Juventud de Saguia el Hamra y Rio de Oro) egin genuena izan zen. Euskal Herriaren aferaz oso kezkatuak agertu ziren, baina batez ere euskal gazteetaz galdetu ziguten. Euskal gazteekin kontaktua mantendu nahia azaldu ziguten, euren errealitatea zabaldu eta hemengoa jakiteko gogoa dute. Elkarrekin lan egiten duten herriek elkarrenganako babesa dutelako eta elkartasun horrek aberastasuna dakarrelako. Amasa-Villabonara herrialde haietako errealitatea gerturatzeko asmoa duzue? 2013 eta 2014 urteetan gustatuko litzaidake internazionalismoa gai hartuta hainbat hitzaldi programatzea Amasa-Villabonan. Eta posible balitz, lan talde bat eratzea litzake egokiena, gai guzti hauek bere osotasunean landu eta garaian garaiko kanpainak bultzatuko dituena.

“Ujsarioko gazteekin bilduta gaude hemen, bilera guztiz berezia eta hunkigarria”, dio Urbizuk

//////


/ / / / 10

( amavi )

// / A M A S A - V I L L A B O N A K O U D A L A L D I Z K A R I A

AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA ///

MEMORIA

Marina Bidasoro,

Gipuzkoako Foru Aldundiko Giza Eskubideen eta Oroimen Historikoaren departamenduko Zuzendaria, eta Valeriano Saizarren ilobaren emaztea.

“Mina aitortu eta erreparatu behar dira”

Valeriano Saizarren azken hitzak Sarrera Frankismoaren garaian, Valeriano Saizar Arteagaren hilketa gertakizun ilun eta mingarri baten kronika da. Villabonan osotara sei pertsona izan ziren fusilatuak. Tartean, udal hautetsi, alkate eta enpresa gizon hau. Bere delitua bistan da abertzalea izatea zen. Valeriano nor zen gogoratzea du helburu lan honek. Paradoxikoa bada ere 76 urte hauetan inork gutxik idatzi baitu honetaz. 72 urte zituen Valerianok tiroak bota zizkiotenean. Historia zerbait bada gertakizun desberdinen kontakizuna dela esan genezake. Historian badira hainbat gertakizun haien gogortasunagatik kontatzeak berak ere biloak tente jartzen dizkiguna eta hau horietako bat duzue. Seguruenik, Valerianoren heriotza edo hilketak hobeto esan, frankismoaren krudelkeriaren neurri egokia eskaintzen digu.Gerra Zibila Euskal Herrian lanean jasota dagoen moduan, Valerianok, kaperan zela, apaiz faxista baten bisita jaso zuen, bere erantzuna hauxe izan omen zen: “Toda mi vida he creído y he practicado la religión cristiana. Ahora ya no creo. No quiero practicarla 1 “. Nazionalak sartzen zirenean eta herri bat konkistatu, Villabonako banda etxe atarietan jartzen zen, musika jotzen. Valeriano hil ondotik haien senideek bandaren bisita jaso zuten.

Amavik Marina Bidasoro elkarrizketatu du. Esangura bikoitza du elkarrizketa honek, batetik, Marina Bidaroso Gipuzkoako Foru Aldundiko Giza Eskubideen eta Oroimen Historikoaren departamenduko Zuzendaria delako eta, bestetik, AmasaVillabonan 1936ko urriaren 9an Frankoren gudarosteek Orion hil zuten Valeriano Saizarren ilobaren emaztea delako. Gertutik bizi izan ditu, beraz, sufrikarioa eta ahaztura. Berriki, Aldun Nagusi Martin Garitanorekin batera Giza Eskubideak, Oroimenaren berreskurapena eta Bizikidetza plana aurkeztu du. Berekin solas egin dugu. Gipuzkoako Foru Aldundiak indar bereziak jarri ditu giza eskubideen eta oromen historikoaren alorrean. Horretarako baliabideak eskainiz, zuk zuzentzen duzun departamendua, kasu. Zein helburu ditu aurkeztu berri duzuen egitasmoak? Xxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxx Zergatik da inportantea herritarrek aurreko hamarkadetan gertatu zena jakitea? Xxxxxxxxxxxxxxxxx

2013ko uztaila

Amasa-Villabonan Aritza Kultur Elkartea lan itzela egiten ari da egiaren bilatze horretan. Zehatz esateko, zure senitarteko Valeriano Saizar eta beste hainbat herritarrek jasandakoa, isilean gordeta egon dena, ikertzen eta herritarren eskura jartzen. Egiaren errelato osoa osatzen dugunean zer, nahikoa al da zer gertatu zen jakitearekin? xxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxx

11 / / / / / /

“Apunta bien traidor”,

Egia osoaren bila jarraitzen dugu El Ayuntamiento de Villabona, en estrecha colaboración con la asociación cultural Aritza, continua trabajando en la búsqueda de la verdad, en la búsqueda de nombres y apellidos; de personas. Personas que padecieron las brutales consecuencias de la guerra y la dictadura. El Consistorio ha trabajado con ahínco rastreando el registro municipal. El resultado: un listado de unas 400 personas a las que se les arrancó su derecho a vivir. El Ayuntamiento y Aritza, en nombre del alcalde Galder Azkue, han remitido a los familiares y personas cercanas de aquellas víctimas una carta pidiendo colaboración. Porque de forma conjunta conseguiremos una correcta y justa construcción de la memoria. Muchos han contestado al escrito firmado por Azkue. Ahora, tenemos en nuestras manos relatos, anécdotas y testimonios que dan cuenta de la atrocidad que padecieron nuestras gentes.

( amavi )

1936eko urriaren 9an hil zuten frankoren tropek, Orioko gainean. Bere gorpuzkinak, Zarautzeko hilerrian sartu zituzten. 1941 urtarrilaren 2an idatzi zuten haren heriotza agiria (5 urte beranduago, alegia).

Heriotza eta kontzentrazio eremua Lasarten 1936 uztailaren 18an lehertu zen gerra. 1936 abuztuaren 16an sartu ziren Amasa-Villabonan Frankoren gudarosteak. 2 hilabetera eskas, Valerianoren aurkako bilatze eta atxilotze agindua emana zegoen eta lekukoek diotenez egun horretan ez zen etxera inoiz itzuli. Bere alaba Carmen eta Jose Ignacioarekin (alabaren senarra, Agirre Lehendakariaren Gobernuan ardura politiko handiak izan zituen) Bilbora zihoazen, ihesean, halako batean, Valerianok bere seme alabei: zergatik egin behar dut nik ihes ez dut deus egin eta esan zien; Getarian geratu ziren, han lagun batzuk zituzten, babes hartzen saiatu ziren, Balentziagatarren etxean (ez jostun ezagunaren etxean, beste batzuenean baizik). Haiek etxerako bidea egiten laguntzen saiatu ziren baina, baina bidean harrapatu egin zuten. Jakin badakigu, Mutrikuko herria frankoren gudarosteek okupatu zuten egunean atxilotu zutela eta hilabetez Lasarten kokatu zuten kontzentrazio eremu batean egon zela. Balentziagatarrek hartu zuten zuen Valerianoren hilotza eta Zarautzeko hilerrian sartu. Atxilotu, hilabetez haien eskuetan izan eta tiroz hil zuten, besterik gabe. Dagoeneko Balenziagatarrak hilik daude baina Marisol Bengoetxea (Valerianoren erraina eta Claudio semearen emaztea) haiekin egon zen urte batzu beranduago: “Zarautzekoa zen lagun baten bitartez, aipatu genuen hilotza Villabonara ekartzeko aukera baina, garai hartan ezinezkoa zen”.

Valeriano, Villabonako alkate eta zinegotzi Bi alditan gutxienez alkate izan zela badakigu, 1899 eta 1932an; gero zinegotzia ere izan Udak korporazioan. 1935 urtarrilaren 15ean, Tolosako Epaitegiko Epaile baten eskariz, Valerianok eta ordu-arte udal ordezkari ziren gobernu talde osoak, Federico Urdanpilleta alkate buru zutela, euren dimisioa aurkeztu behar izan zuten. Hori, epailea eta udal idazkariaren aurrean egin behar izan zuten. Valerianok berak,garaiko garaiko prentsan, dimisio horren benetako (1) Egana, I.(dir.): 1936. Gerra Zibila Euskal Herrian, 8 tomos. Aralar Liburuak. Andoain. 1998-2000.

Esti Amenabarro Iraola EHU-UPVko irakaslea eta Aritza Kultur Elkarteko kidea arrazoiak agertzen saiatu zen. Argi adieraziz ez zutela euren borondatez utzi udal ardura hori ---herri ekimenean fermuki sinesten zuen Valerianok- baizik eta behartu egin zituztela horretara. Beraz, bistan da, gerra lehertu baino urtebete lehenagotik prestatzen ari zirela, botere guztia haien esku izateko. Gerra lehertzear zegoela Valeriano zinegotzia bazen ere, Valeriano alkate izan zen, esaterako, 1932eko ekainaren 19an, Villabona ordezkatu zuen Gayarre antzokian, Iruñean, Estatutua aukeratzeko egin zen Batzar Orokorrean. Garaiko prentsari errepasoa eginez, 1932 urriaren 4ean gaixotasuna argudiatuz, alkatetza utzi behar izan zuen.

Valeriano, enpresa-gizona, EAJkoa, katolikoa Valeriano EAJkoa zen, abertzalea eta katolikoa, estuki katolikoa. Familiak zituen ondasunen zaintza zuen bere egitekoen artean. Rufino Blennerekin 2 batera (1847-1950) Blener eta Saizar enpresa sortu zuen (1904 urtean), bertan teilak eta adreiluak egiten zituzten, 2011 urtean Amasa Villabonako Udalak sustatuta Burdina Taldeak egindako indusketa eta auzolan saio batean, Legarreta inguruko karobi zein garbitoki bat errekuperatzeko ahaleginean ari zirela, aipatu enpresan egindako adreilu bat topatu zuten, Saizar y Blener.Villabona idazkunarekin. Amasako parrokiaren kanpaiak bere agintaldikoak dira eta baita Villabonako elizaren eraikuntza ere, hau sustatzeko lan handia egin zuen Valerianok. Aipatu Parrokiaren inaugurazioa, 1909ko Azaroaren 26an burutu zen. Placida Ateaga eta Antonio Maria zituen guraso. Kale Berria 11an zuten bizileku, Ateaga Enea (amaren abizenari zegokion) etxean, hain zuzen. Bere famili jatorria berriz, Hernialden kokatu behar da, Vitoria baserriaren ingurumarian. Antza, Valerianoren abizen osoa Saizarbitoria zen (bai, bai idazlearen senitartekoa behar luke) baina akats administratibo batek euren abizena moztu zuen erditik. Eta Saizar abizenarekin geratu. Hiru alditan ezkondu zen. Lehendabizikoz, Juana Galarmendirekin. Ez zuten seme alabarik izan. Bigarrenik haren ahizpa, Maria Luisa Galarmendirekin, seme eta alaba bana izan zuten, Juan eta Carmen eta hirugarrenik Martina Galarmendirekin ezkondu zen, Mercedes eta Claudio seme alabak izan zituzten.

Gerra eta sufrikarioaz hitz bi Gerra eta sufrikarioa batera doazela nabarmena da. Garai batekoetan eta oraingoetan ere, gerrak ez baitira amaitu, herritarren sufrimendua eragitea helburu nabarmena da, sufrimendua eta mina eragitea, gero historiaren bazter uzteko. Amasa-Villabonaren historia, ezkutuko historia, arakatzen ari garen honetan, esan genezake, pasarte hau dela mingarrienetako bat, ez bakarra, ordea. Valeriano eta bere senideek, abertzale izateagatik sufritu behar izan zutena oso azpimarratzekoa da. Bistan da Valeriano eta bere senideek, abertzaletasunaren baitan ardura inportanteak betetzen zituztela eta esan dezakegu zigorra ere neurrikoa izan zutela. Valerianoren seme zen Claudioren aipamena egin gabe ezin utzi, hark ere mendekuaren neurria ezagutu baitzuen, 12 urtez luzeetan kartzela eta lan behartuak pairatuz, Batallon de Trabajadores-en, aitaren heriotz krudelaz gain. Gerra ere hori baita, mendekua. Lerrok idazten ari naizela, beste abertzale bat datorkit burura, hura ere gupidagabe eraila eta historiaren bazter utzia, gure eskualdean zein Euskal Herrian erreferentzia politiko eta kultural ukaezina, Valerianoren alderdikidea, apaiza, kazetari eta politikaria, Euskal Pizkundearen ordezkari bezala izendatua gaur egungo literaturan, Jose Ariztimuño Olaso Aitzol. 1936ko urriaren 19an hil zuten, Hernaniko kanposantuko hormaren kontra. Valeriano baino hamar egun gehiago bizitzea lortu zuen. Aitzol eta Valerianoren gorputz sendoak, espainiar gudarosteen bala miserableek zulatu bazituzten ere, gaur 76 urte beranduago haiek gogoratzen ari gara. Eta oroitzen den hura bizirik dago. Oharra: lan hau Aritza Kultur Elkartea garatzen ari den ikerketa lanaren lagin bat baino ez da. Aipatu ikerketa lanaren emaitzak bere osotasunean publikatuko direlarik. (2) Pelotari profesionala hura ere.


( amavi )

// / A M A S A - V I L L A B O N A K O U D A L A L D I Z K A R I A

Hirigintza

San Jose Egoitzak logela berriak izango ditu aurki Villabonako Udala San Jose Egoitzaren instalazioak etengabe hobetzen ahalegintzen ari da. Gaur egun 100 laguni eskaintzen die zerbitzua. Erabiltzaileen zein familiakoen bizi-baldintzak hobetze aldera, beste urrats bat emango da. Logela berriak egokituko dira dagoen eskaera zabalari erantzuteko eta egungo erabiltzaileen beharrak bermatzeko, arreta egokiago bat eskaintze eta elkarbizitza giroa hobetzeko xedez.

La residencia San José contará con nuevas habitaciones El Ayuntamiento de Villabona está trabajando de lleno en la adecuación de nuevas habitaciones en la residencia San José de la localidad. El objetivo es mejorar las prestaciones del centro y ofrecer a los residentes una mayor calidad de vida.

Ikastetxeak Ikasturte amaierako jaialdia elkarrekin egin zuten herriko ikastetxeek Joan den Inauterietan adostu bezala, Udalak Villabonako bi ikastetxeei ikasturte amaiaerako jaialdi bateratua antolatu zien. Haurrek ederki pasa zuten puzgarriekin eta oro har antolatutako jarduera guztiekin. Balantzea oso positiboa izan dela diote Udaletik, eta datorren urtean errepikatu daitekeela berretsi dute.

Los centros educativos locales celebraron juntos la fiesta de fin de curso

Tal como se acordó en los pasados Carnavales, el Ayuntamiento organizó una fiesta para los centros escolares de Amasa-Villabona, con el fin de que disfrutasen del final del curso 2012-2013 de forma conjunta. El balance fue positivo, y desde el Consistorio comentan que la experiencia podría repetirse el año que viene.

Euskal identitatea Euskal Herriaren defentsa Amasa-Villabonako jolas-parketan islatuta Gipuzkoa, Bizkaia, Araba, Nafarroa, Lapurdi, Zuberoa, Behe-Nafarroa. Horiek gure probintziak, horiek gure identitateari babesa ematen jarraitzeko indarra ematen diguten paraje ederrak. Espainiar banderaren inposaketa dela-eta, Herri Batzar batean erabaki zen euskal identitateari bultzada handi bat emateko ekimenen bat martxan jartzea. Emaitza errealitate da jada, izan ere, Udalak Amasa-Villabonako zazpi parkeei Euskal Herria osatzen duten probintzien izena jarri dizkie. Modu honetara herriko haurrek era didaktiko batean esagutuko dute Euskal Herria.

2013ko uztaila

El mapa de Euskal Herria, reflejada en nuestros parques Una Comisión Popular decidió poner en marcha una iniciativa en favor de preservar nuestra identidad ante la amenaza e imposición de España a instalar su bandera en el balcón del Consistorio. De esa manera, el Ayuntamiento de Villabona ha procedido a dar nombre a los siete parques infantiles que hay en el pueblo. Cada parque ha adquirido el nombre de una provincia de Euskal Herria. Así, esos espacios de ocio y de encuentro han pasado a llamarse Gipuzkoa, Araba, Bizkaia, Behe Nafarroa, Nafarroa, Lapurdi y Zuberoa.

LABURRAK

AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA ///

( amavi )

13 / / / / / /

Gazteria 2013ko Udalekuak, abian Ollogoyengo udalekuak gainean ditugu. Aurten 140 haur izango dira guztira, 16 begirale eta koordinatzaile bat. Begirale horien artean bi zuzendari izango dira. Udalak 30.000 euro bideratu ditu ekimen honetarako eta, beste behin, Urtxintxa aisialdi enpresa kontratatu du udalekuen kudeaketa eta koordinazioa eramateko. Lehen txanda uztailaren 8a arte izango da LH 5 eta 6. mailakoekin. Bigarrena, uztailaren 8tik 19ra DBHko 1. eta 2. mailekin.

En marcha las colonias de 2013 Ya han comenzado las colonias de Ollogoyengo. Este año habrá 140 niñas y niños, 16 monitores y un coordinador. Cabe destacar que dos de los 16 monitores harán labores de director. El Ayuntamiento ha destinado a esta iniciativa 30.000 euros, contratando, un año más, a la empresa Urtxintxa para coordinar y gestionar los udalekus. La primera tanda será hasta al 8 de julio, para niños y niñas de 5º y 6º curso de LH. La segunda, tendrá lugar del 8 al 19 de julio, con niños y niñas de 1º y 2º de DBH.

Ingurumena

Txakur kaken inguruko sentsibilizazio kanpaina Amasa-Villabonan Hainbat herritarrek agertu dute azken hilabeteotan txakurren kakak jasotzen ez diren kexa. Hondakinenkudeaketaren gizarteratze prozesuan ere, bizilagun batzuek idatziz zein ahoz azaldu zuten kezka hori. Horrenbestez, eta jabeei jasotzeko eskatzea aski ez dela ikusita, Udala lanean ari da ohiko puntu eta parkeetan edukiontziak jartzeko. Halaber, jada jarri dira debeku-seinalaztapenak herriko zenbait parterre eta lorategietan. Aktuazio hauek guztien helburua da txakur kaken arazoaren bueltan amasa-villabonatarrak sentitsibilizatzea.

Campaña de sensibilización de heces de perros en Amasa-Villabona Muchos vecinos de Amasa-Villabona han mostrado en los últimos meses su descontento en torno a la problemática de las heces de perro en las calles de la localidad. Por ello, el Ayuntamiento ha decidido tomar cartas en el asunto. Así, y visto que no basta con llamar la atención a los dueños de los perros, el Consistorio trabaja para habilitar contenedores donde depositar las cacas en diversos puntos y parques locales. Asimismo, ya se ha procedido ala señalización de prohibición en ciertas zonas de AmasaVillabona, en especial en parterres y jardines privados.

Gizartea

Villabonako Udalak, etxegabetzeen arazoari aurre Villabonako Gobernu Taldea etxegabetzeen arazoari aurreko egiteko xedez, Gipuzkoako Foru Aldundiak helarazitako testuari atxikitu saio, bertan agertzen diren argudioak sendotuz. “Hausnarketa sakona eta bateratua egin behar dugu gai honen bueltan, lehenbailehen lanean hasi, etxegabetzeen dramaren gainean landinamika bat ezarriz”. Egun esparru honen bueltan ematen ari den egoera larria “elkarrekin aztertu” eta Udalari dagozkion eremuetan “urrats sendoak” emateko konpromisoa agertu du Udal Taldeak.

Trabajo a destajo ante el drama de los deshaucios El Gobierno Municipal de Villabona se ha adherido al texto emitido por la Diputación Foral de Gipuzkoa sobre la problemática de los desahucios. “Es necesario hacer una reflexión conjunta, con el fin de empezar a trabajar cuanto antes, instaurando una dinámica de trabajo para intentar dar solución al drama de los deshaucios”, insiste el Gobierno Municipal de Villabona.

2013ko uztaila

/ / / / 12


( amavi )

// / A M A S A - V I L L A B O N A K O U D A L A L D I Z K A R I A

UDAL INFORMAZIOA

Gardentasuna

1.- Contratación del suministro de COLGADORES destinados a la recogida de diferentes fracciones de residuos domiciliarios.

2.- Contratación del suministro de CUBOS para diferentes fracciones de residuos domiciliarios.

Traeco enpresak Garagardo Azoka eta Santio Jaien garbiketa lanak burutuko ditu bigarrengoz Traeco enpresak Garagardo Azoka eta Santio Jaien garbiketa lanak burutuko ditu bigarrengoz. Udala haien profesionaltasunarekin kontent azaldu da, horregatik erabaki du aurtengoan ere Traeco kontratatzea. “Ingurumenaren eta euskararen irizpideak oinarritzat ditu Traeco enpresak; esaterako, Bai Euskarari ziurtagiria lortu du, euskararen aldeko urrats sendoak ematen ari direla egiaztatzeko. Halaber, oso zerbitzu eraginkorra eta txukuna eskaintzen dute, beti ingurumena errespetatuz. Horiek izan dira Traeco aukeratzeko arrazoi nagusiak”, azaldu dute Udaletik.

Precio del contrato 1. El presupuesto de gasto máximo para la totalidad del contrato es de 47.026,05 €uros (38.864,50 €uros + más el I.V.A. correspondiente, 8.161,55 €uros), cantidad que podrá ser mejorada a la baja por los licitadores. Los precios de cada lote son los siguientes:

LOTE A) Colgadores para muros

LOTE A) Colgadores para muros

1. 29,72 €uros/unidad de 4 ganchos + I.V.A.

LOTE 1. 93,85 €/unidad + I.V.A.

2. 24,10 €uros/unidad de 3 ganchos + I.V.A.

LOTE 2. 58,35 €/unidad + I.V.A.

3. 16,86 €uros/unidad de 2 ganchos + I.V.A.

LOTE 3. 44,85 €/unidad + I.V.A..

4. 11,71 €uros/unidad de 1 gancho + I.V.A.

LOTE 4. 40,75 €/unidad + I.V.A.

Precio total: 3.440,07 €uros + 722,41 €uros en concepto de I.V.A.

LOTE 5. 11,99 €/unidad + I.V.A.

LOTE 6. 6,50 €/unidad + I.V.A.

LOTE B) Colgadores para suelo

LOTE 7. 4,50 €/unidad + I.V.A.

1. 280,95 €uros/unidad de 20 posiciones + I.V.A.

LOTE 8. 2,20 €/unidad + I.V.A.

2. 231,00 €uros/unidad de 16 posiciones + I.V.A. 3. 181,05 €uros/unidad de 12 posiciones + I.V.A.

2. En el precio se entenderán comprendidos todos los gastos de fabricación, ensamblaje y entrega, incluso los de transporte y demás que se produzcan hasta la entrega de los bienes en el complejo Sacem.

3. El precio señalado en la presente condición tiene carácter de máximo, no admitiéndose propuestas por parte de los licitadores que superen el mismo.

4. 118,62 €uros/unidad de 8 posiciones + I.V.A. 5. 114,88 €uros/unidad de 6 posiciones + I.V.A. 6. 109,65 €uros/unidad de 4 posiciones + I.V.A. Precio total: 29.617,78 €uros + 6.219,73 €uros en concepto de I.V.A.

2. En el precio se entenderán comprendidos todos los gastos de fabricación, ensamblaje y entrega, incluso los de transporte y demás que se produzcan hasta la entrega de los bienes en el complejo Sacem.

3. El precio señalado en la presente condición tiene carácter de máximo, no admitiéndose propuestas por parte de los licitadores que superen el mismo.

15 / / / / / /

herritarren zerbitzura

Atez atekoaren ezarpenean ere, gardentasuna premisatzat

Precio del contrato 1. El presupuesto de gasto máximo para la totalidad del contrato es de 40.000,00 €uros (33.057,85 €uros + más el I.V.A. correspondiente, 6.942,15 €uros), cantidad que podrá ser mejorada a la baja por los licitadores. Los precios de cada lote son los siguientes:

( amavi )

Udal langileak,

Gobernuaren oinarri Reforzar la transparencia en la actividad pública, reconocer y garantizar el derecho de acceso a la información de las y los amasa-villabonatarras y establecer las obligaciones de buen gobierno. Esas son las tres premisas que, en opinión de este Gobierno Municipal, debemos acatar los responsables públicos, así como las consecuencias derivadas de su incumplimiento. Dicho eso, desde el Consistorio queremos dar cuenta a nuestras y nuestros vecinos de las próximas licitaciones públicas presentes y próximas, que estarán a su vez a disposición del que lo desee en la página web www.villabona.net, o en la oficina de atención ciudadana y Secretaría del edificio consistorial.

AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA ///

Bolo-bolo jarraitzen duen gaia da langile pubikoena. Egiaz, Udal langileen eta funtzionarioen irudia erabat kaltetuta plazaratzen da egun, eta Villabonako Udalaren ustez, jasotzen duten tratua ez da zintzoa. Funtzionario horien atzean pertsonak daude, soldata bat irabaztearren lan asko egiten dutenak, guztiok Aitziber Murua, Gazteria, Hezkuntza eta Kirol Teknikaria

“Kirola oso errotua dago AmasaVillabonan” Izatez nongoa zara? Zenbat denbora daramazu Villabonako Udalean lanean? Ormaiztegikoa naiz. Villabonako Udalean 2013ko urtarrilaren 14an hasi nintzen lanean, Gazteria, Hezkuntza eta Kirol teknikaria naizelarik. Gustura zaude zure lanpostu berriarekin? Lehenengo egunetik oso gustura aurkitu naiz nire lanpostu berrian. Bai udal ordezkariek, baita udal langileek ere, beraien laguntza eskaini didate hasieratik; une oro laguntzeko prest izaten ditudanez, erabat atsegingarri egiten didate nire lana. Zer da gustukoen duzuna zure lanean? Atal oso desberdinetan aritzea dagokit. Hiru sailetako arloak ditut gustuko, bakoitzak bere ezaugarri bereziak dituelarik. Baina hiru sailek badute amankomuneko ezaugarri bat eta hori da azpimarratu nahiko nukeena: pertsonekiko zuzen-zuzeneko harremana. Zer moduz ikusten dituzu kirola, gazteria eta hezkuntza arloak horien egoera AmasaVillabonan? Kirol arloa oso errotuta eta sendotuta dagoela esango nuke Amasa-Villabonan. Azpimarragarria da herrian dagoen kirol elkarte kopurua, baita urte osoan zehar egiten duten lana ere. Oso herri dinamikoa da arlo horretan. Hezkuntzari dagokionez herrian dauden hiru ikastetxeekiko harremana eta lankidetza ona dela esango nuke. Dituzten beharrei erantzuten saiatzen gara. Eta Gazteria sailean adin tarte desberdinetako gazteekin era desberdinetara lan egiten dugu. Hiru sailetan partehartzea eta dinamizazioa bultzatzea dira gure helburuak.

bezala. Amavi aldizkariak haietako bakoitza gertutik ezagutzeko aukera eman nahi die herritarrei. Udal langileek, herritarren zerbitzura jarduten dute lanean urte osoan zehar eta horrregatik amasa-villabonatarrei langile bakoitzaren atzean dagoen pertsonaren berri eman nahi dizuegu. Iñaki Elola, Udaltzaina

“Nire lanean gehien gustatzen zaidana herritarrak estualdietatik irteten laguntzea da” Zenbat urte daramatzazu Udalean lanean? 30 urte daramatzat. Lehenengo zortzi urteak gaueko txandan egin nituen, eta gainontzekoak egunekoan. Garai hartan gaur egungo sarbide-frogak bazeuden? Bai, noski. Agian ez ziren horren konplexuak, edo, hobe esanda, ez zegoen horrenbeste eskaera Udaltzain izateko. Egia esan asko aldatu da egoera ni hasi nintzenetik. Udaltzainok denetik egin behar izaten dugu; gure lana, batik bat, herritarren zalantzak, kexak edota galderak bideratzea da. Edozer dela, herritarrek hasieran gugana jotzen dute, askotan gure konpetentzia ez diren gaien bueltan galdetzeko. Esaterako, lehen, urarekin arazoak izaten zirenean, auzolagunek une oro deitzen ziguten, nahiko kaos-a izaten zen. Zer da zure lanean gustukoen duzuna? Gehien gustatzen zaidana jendeari estualdietatik irtetzen laguntzea da, hots, haien arazoei irtenbidea ematea. Ez gaude isunak jartzeko bakarrik, ezta gutxiagorik ere. Egiaz, ez dugu batere gogoko hori, baina askotan ez dugu beste erremediorik. Askok eta askok gure abisuak jasotzen dituzte behin eta berriz, baina ez dute kasurik egiten. Azkenean, isuna jartzea besterik ez zaizu geratzen. Dena dela, nire lana oso gustuko dut eta urte hauek ziztu bizian pasa zaizkit!

2013ko uztaila

/ / / / 14


/ / / A M A S A - V I L L A B O N A K O

( amavi ) 2

0

1

3

k

o

A

P

I

R

I

L

A

kultur agenda

2013ko Santio Jaiak

Uztailaren 18tik 21 arte:

Uztailaren 24tik 31a arte

Villabonako XVII. Garagardo Azoka

LA EXPOSICIÓN SOBRE LOS SANTIOS, TODO UN ÉXITO

Herrira: uztailaren 26an elkarretaratzea Hilabetero azken ostiraleko ohiturari eutsiz Herrirak euskal preso eta iheslarien eskubideak aldarrikatzeko elkarretaratzea egingo du uztailaren 26an, Subijanaetxearen aurrean 20:00etan. Udal taldeak bat egiten du ekimen honekin. Honenbestez, herritar guztiak gonbidatzen ditu bertaratzera.

AMASA-VILLABONATAR guztientzat Herritik kanpo bizi diren herritarrek udal aldizkaria hiru hilabetero euren etxeetan jaso nahi badute, edo, AmasaVillabonan bizi arren, norbaiti ez bazaio iristen, jar dadila harremanetan Udaleko Komunikazio Sailarekin:

Zure Udaleko albisteak aldi oro jasotzeko emaiguzu zure helbide elektronikoa! 943 69 21 00

@ komunikazioa@villabona.net

D.L. SS-1158-2009 Paper birziklatuan egina

1010-013

La exposición organizada por el departamento de Cultura del Ayuntamieno de Villabona, que a a su vez ha contado con la colaboración y aportaciones de las y los amasa-villabonatarras, ha obtenido un éxito rotundo. Fueron muchos los vecinos que se acercaron a la sala de exposiciones Gurea para disfrutar de la muestra, una retrospectiva que recogía la historia de los Santios y las gentes que año tras año han participado en las fiestas patronales, mediante fotos, motivos decorativos coloristas (figuras de cabezudos, gigantes, camisas de cuadrillas…) o audiovisuales. El Consistorio agradece a todas y todos los que han hecho realidad esta exposición, “por su compromiso y activa participación”.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.