
5 minute read
Liburutegia handitu eta eraberritzeko aurreproiektua onartu du Hirigintza batzordeak
Gaur egungo beharretara egokituko den udal liburutegi dinamikoa
izango dugu Amasa-Villabonan.
Advertisement
Udaleko Hirigintza Batzordean alderdi politiko guztietako ordezkariek aho batez onartu zuten Sebastian Insausti udal liburutegia eraberritzeko lanen aurreproiektua.
Gizartean eman diren aldaketek, Internetek edota teknologia berrien garapenak agerian utzi dute Sebastian Insausti Udal Liburutegiaren eguneratzeko beharra. Izan ere, gaur egun dugun udal liburutegiaren zerbitzuak eta azpiegiturak dagoeneko zaharkituak geratu dira. Gainera, 1988. urteaz geroztik ez da berrikuntza lanik egin bertan. Beraz, gaur egungo beharretara egokituko den udal liburutegia sortzeko aurreproiektuaren arabera, espazio eraberritu eta dinamikoa izango dugu Amasa-Villabonan.
Espazio berriak liburutegi izaera eta jarduera mantenduko baditu ere, kultura eta teknologiarako sarbidea bermatu nahi die erabiltzaile guztiei. Sorkuntzarako eta parte hartzeko espazio ireki bat izateaz gain, ikasteko eta sormena sustatze- ko topagunea izango da; pentsamendu kreatiborako gune berria.
Gizartean eman diren aldaketek agerian utzi dute Sebastian Insausti Udal Liburutegiaren eguneratzeko beharra
Arkupeen zati bat liburutegiaren parte izatera pasako da Gaur egun liburutegiko lokalak 175 m2-ko azalera du, eta hainbat aukera aztertu ondoren, 277 m2-raino handitzea erabaki da. Hau da, 102 m2 erantsiko zaizkio; Erreboteko Plazaren eta Liburutegiaren arteko arkupeen zatia liburutegiaren parte izatera pasako baita. Horrela, haur txoko dinamiko berri bat sortuko da, Ikasteko gela independiente bat gehituko zaio, eta kontsulta, hemeroteka eta prentsa gunea ere barnebilduko ditu liburutegi berriak.
195.000 euroko diru partida, azken kreditu aldaketarekin Azken kreditu aldaketa onartuta, egitasmo hau aurrera ateratzeko Udalak 195.000 euroko diru partida bat ezarri du 2023ko aurrekontuetako inbertsioen atalean.
Hirigintza Batzordeak onartutako aurreproiektua Nara Studioko Jaione Aranburu Maizkurrena barne-diseinatzaileak egin du, eta pasa den urtean 7.169,25 euro bideratu zituen Udalak aurreproiektua sortzera.
2023 urtea amaitzerako lanak hastea espero da Udal liburutegia handitu eta eraberritzeko lanak gauzatu ahal izateko hurrengo pausua obraren exekuzio proiektua onartzea izango da, eta udal gobernuak zeregin hori martxan jarriko du datozen asteetan.
Helburua 2023. urtea amaitu aurretik eraberritze lanak esleitu eta martxan jartzea izango da.
La Comisión de Urbanismo aprueba el anteproyecto de ampliación y reforma de la biblioteca municipal
En la Comisión de Urbanismo representantes de todos los partidos políticos aprobaron por unanimidad el anteproyecto de reforma de la biblioteca municipal.
Los servicios e infraestructuras de la actual biblioteca han quedado obsoletos; no se ha realizado ninguna reforma desde 1988. Por tanto, según este anteproyecto, contaremos con un espacio reformado y dinámico, adaptado a las necesidades actuales.
El nuevo espacio mantendrá su carácter y actividad bibliotecaria, garantizará el acceso a la cultura y la tecnología a quienes hagan uso de ella. Además de ser un espacio abierto para la creación y la participación, será un punto de encuentro para aprender y fomentar la creatividad.


En la actualidad, el local de la biblioteca tiene una superficie de 175 m2, y se ha decidido ampliarlo hasta los 277 m2. Es decir, se le añadirán 102 m2, ya que la zona de soportales entre la Erreboteko Plaza y la Biblioteca pasará a formar parte de la biblioteca. Así, se creará un nuevo txoko infantil dinámico y se añadirá una sala de estudios independiente. La nueva biblioteca también contará con un espacio para consultas, hemeroteca y zona de prensa. Así, en Amasa-Villabona podremos disfrutar de una biblioteca municipal moderna y atractiva que responderá a las necesidades del siglo XXI.

Para sacar adelante este proyecto el Ayuntamiento ha establecido una partida de 195.000 euros en el apartado de inversiones de los presupuestos de 2023. El anteproyecto aprobado por la Comisión de Urbanismo ha sido elaborado por la diseñadora de interiores Jaione Aranburu Maizkurrena, de Nara Studio. El Ayuntamiento, el año pasado, destinó 7169,25 euros a la redacción de este anteproyecto.
Para poder llevar a cabo las obras de reforma de la biblioteca municipal el siguiente paso será la aprobación del proyecto de ejecución de la obra, tarea que el gobierno municipal pondrá en marcha en las próximas semanas. El objetivo será adjudicar y poner en marcha las obras de reforma antes de finalizar el año 2023.
Udalak 196.215 euroko dirulaguntza lortu du Fleming Herri Eskolako azpiegituretan inbertitzeko
Eskola publikoaren azpiegiturak hobetzeko Udalak eskatutako dirulaguntza guztiak onartu ditu Eusko Jaurlaritzak. Lau proiektu aurkeztu zituen "Udalaguntza_2022" lerrora, eta proiektu guztietan aurrekontuaren %60ko dirulaguntza eskuratu da.
Arratzaingo eraikinean galdarak aldatu eta Gasa sartzea Udalak Otelarre auzora Gas hodiak eramateko inbertsioa gauzatu zuen, besteak beste, Arratzaingo futbol zelaian eta eskoletan Gasa erabiltzeko. Hezkuntza eraikinetan, ordea, Gasoleoa erabiltzen da oraindik. Inbertsio honekin erregai fosil eta kutsakor hori erabiltzeari utziko zaio. Galdarak Gas Naturalaren erabilerarako egokituko dira eta galdara-gelako azpiegitura egokituko da.
Proiektu honek, guztira, 132.023,16 euroko aurrekontua du eta Udalak 79.213,90 euroko dirulaguntza lortu du.
Arratzaingo eskoletako erdialdeko patioa estaltzea
Arratzaingo eraikinak "U" forma dauka, eta iparraldera ematen duen fatxadako barrualdean patio bat dauka, haur parke batekin. Dirulaguntza honekin patioa estaliko duen aterpe berri bat eraikiko da, besteak beste, euriaz babesteko.
Proiektu honek 148.135,27 euroko aurrekontua du eta udalak 88.881,16 euroko dirulaguntza eskuratu du.
Komun egokitu bat Arratzaingo eraikineko behe solairuan
Arratzaingo eskoletako sarrera ondoan mugikortasun urriko ikasleentzat komun egokitu berri bat eraikiko da.
Obra honek 25.663,20 euroko aurrekontua du eta udalak 15.397,92 euroko dirulaguntza lortu du.
Arroako eraikinean gelak elkartzeko tabike mugikorrak Arroako Haur Hezkuntza zentroan bi gela bateratzeko edo banatzeko aukera ematen duten tabike mugikorrak jarriko dira. Proiketu honekin, haur taldeen tamainaren arabera gelak egokitzeko aukera izango dute hezitzaileek.
Tabike hauen instalazioak 21.204,49 euroko aurrekontua du eta Udalak 12.722,69 euroko dirulaguntza eskuratu du.
Eskola publikoaren inbertsioekin jarraitzeko konpromisoa Udal gobernu taldea Fleming Herri Eskolako zuzendaritzarekin bildu da 2023ko inbertsio-planaren nondik norakoak adosteko; egutegia, lehentasunak, datorren urteko inbertsioen aurreikuspenak...
Udal gobernuak eskolako zuzendaritzarekin izandako elkarlana positiboki baloratu du, eta urtez urteko inbertsio planekin jarraitzeko konpromiso sendoa adierazi du.
El Ayuntamiento consigue subvenciones de 196.215 euros para invertir en de Fleming Herri Eskola
El Gobierno Vasco ha concedido todas las ayudas solicitadas por este Ayuntamiento para mejorar las infraestructuras de la escuela pública de la localidad. Así, en el edificio de Arratzain se cambiaran calderas para suministrar Gas Natural, se cubrirá el patio central y se cronstruirá un nuevo aseo adaptado en su planta baja. En el edificio de Arroa, por su parte, se implantarán tabiques móviles para juntar o separar dos clases.
El gobierno municipal valora positivamente la colaboración de la dirección de Fleming, y manifesta su firme compromiso de continuar con los planes de inversión anuales que mejoren la situación de las instalaciones de la educación pública.

2023. urteko inbertsioak indartzeko 829.932
Euroko Kreditu Gehikuntza Onartu Du Udalbatzak
Martxoaren 28ko udalbatzaren osoko bilkuran 2023ko inbertsioen aurrekontuari 829.932 euroko gehikuntza egitea onartu zen, aldeko 8 bozka (EH Bildu eta PSE) eta 5 abstentziorekin (EAJ-PNV). Horrela, 2023. urtean gauzatzeko inbertsio-plana modu esanguratsuan sendotu eta zabalduko da.
Inbertsio guzti hauek diruz hornitzeko, udalaren gerakin ekonomikoa erabiliko da, hau da, inbertsioen gehikuntza hau 2022. urteko aurrekontuaren likidazioa egin ondoren udalak bankuan duen 4.583.870 euroko diru funtsetik finantzatuko da.
Udal gobernuak oso positiboki baloratu du udalbatzak inbertsioetarako gehikuntza ekonomiko garrantzitsu hau onartu izana, izan ere, erabaki horrekin Amasa-Villabonako udalaren inbertsio ahalmena nabarmen handituko da.
El pleno aprueba un incremento de crédito de 829.932 euros para reforzar las inversiones de este año
En el pleno del 28 de marzo se aprobó por mayoría absoluta un incremento de 829.932 euros en el presupuesto de inversiones, con 8 votos a favor (EH Bildu y PSE) y 5 abstenciones (EAJ-PNV). De esta forma, se consolida y amplía de forma significativa el plan de inversiones a ejecutar en el año 2023.
Para la dotación económica de todas estas inversiones se utilizará el remanente económico municipal que, tras la liquidación del año 2022, asciende a 4.583.870 euros.
El gobierno municipal ha valorado muy positivamente la aprobación de este incremento económico para las inversiones, ya que así incrementará notablemente la capacidad de inversión del ayuntamiento de Amasa-Villabona.

Liburutegiaren eraberritzea
Reforma de la biblioteca municipal
Graficas Leizaola pabiloia eraistea
Demolición del pabellón Gráfica Leizaola
Espaloiak eta asfaltatze lanak
Aceras y asfaltado
Flemingo eskola publikoko obrak
Obras de la escuela pública Fleming
Kiroldegiko erreformak
Reformas del polideportivo
Energia plana: inbertsioak
Inversiones del plan energético
Ibilgailu elektrikoa erostea
Adquisición de un vehiculo eléctrico
Kultur etxeko teilatua eraberritzea
Reformas del tejado de la casa de cultura
Gureako konponketak (segurtasuna)
Reparaciones del cine Gurea (seguridad)
Gaztelekuko berogailua
Calefacción en el Gazteleku
Irisgarritasuna hobetzeko lanak
Obras para la mejora de la accesibilidad
Hiri altzarien erosketa
Compra de mobiliario urbano
Parkeak berritzea
Renovación de parques
Aljiberako inbertsioak
Inversiones en el Aljibe