AMAVI 43

Page 1

Uztaila / Julio 2020

Villabonako Udala

@VillabonakoUdal

43

@VillabonakoUdala

Magiaz betetako gaua, udarari ongietorria emateko

Atzera goaz hondakinen bilketari dagokionean.

Aurrekontuaren berrikuspena, aho batez onartua. Berpiztu Amasa-Villabona

2

2020ko Udal aurrekontua

10-11 12-13

Covid-19

3-5

Hondakinen kudeaketa

Udako solstizioa

6-7

Energia kontsumoa

14

Aisialdi / Kultur eskaintza berezia

8-9

Librean

15


AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA

BERPIZTU AMASA-VILLABONA

“Berpiztu Amasa-Villabonaâ€? dinamika martxa onean abiatu da Primeras iniciativas organizadas dentro de la dinĂĄmica Berpiztu Amasa-Villabona Erritmo bizian saldu ziren kontsumo bonoak Maiatzaren 26tik ekainaren 30era arteko epea zuen kontsumo bonoen salmentak, baina, ziztu bizian saldu ziren guztiak. Ekainaren 11rako denak agortu ziren. 30.000 euro bideratu ditu udalak ekimen honetara, eta guztira 10.000 bono banatu dira bailarako biztanleen artean. Beraz, kanpaina honen bitartez, gutxienez, 100.000 euroko kontsumoa bideratu da parte hartu duten herriko 32 dendetara. Amasa-Villabonako udalak bere poza adierazi nahi du herriak eman duen erantzunagatik. Era berean, eskerrak eman nahi dizkie bonoak erosiz herrian bertan kontsumitu duten guztiei, parte hartu duten dendariei eta ekimen honetan buru belarri lanean aritu diren udal langileei.

Udaletxeko biltokia txiki geratu zen produktu guztiak jasotzeko.

Herri solidarioa da Amasa-Villabona

Herritar ugari gerturatu zen kontsumo bonoen salmenta bulegora.

Herriko merkatari txikiekin elkarlanean, Amasa-Villabonako udalak egoera larria bizi duten familientzako elikagaien eta oinarrizko produktuen bilketa herrikoia antolatu zuen ekainaren 5 eta 6an. Beste behin ere, herritarrek sekulako elkartasun erakustaldia egin zuten eta ehunka kilo bildu ziren. Amasa-Villabonako udal arduradunak oso pozik agertu dira herriak eman duen erantzunarekin eta benetan eskerrak eman nahi dizkie elikagaiak eman dituzten herritarrei, dendariei eta boluntario moduan laguntzen aritutako guztiei.

Osasungintzako eta helduen zaintzako langileei, ondo merezitako herri aitortza Covid-19aren aurrean beraien bizia arriskuan jarri dute osasun etxeko eta Santio egoitzako langileek. Gu guztion ongizaterako, askotan beharrezko segurtasun materialik gabe, buru belarri aritu dira egoerari aurre egiteko. Osasungintzako langile hauek egin duten ahalegina aitortu eta herritarren esker ona adierazteko, ekainaren 13an herri aitortza bat egin zen bi eraikinen kanpoaldean loreak, mezuak, marrazkiak... zintzilikatuz. Kalitatezko osasun sistema publikoaren garrantzia nabarmentzeaz gain, osasungintzako eta helduen zaintzako langileentzat ere lan baldintza duinak aldarrikatu ziren. 2

2020ko uztaila

Loreak, mezuak, marrazkiak... zintzilikatu zituzten eraikinen kanpoaldean.


COVID-19

AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA

Uztailaren 12ko hauteskundeetan, hiru bozketa gune Amasa-Villabonan

Kiroldegia berriro ere martxan, aurrez ordua hartuta

Olaederran, Gurean eta Txermingo ikastolan jarriko dira bozketa-guneak.

Irekiera progresiboa izango da, eta sarrera eta irteera ordutegia dago.

Uztailaren 12an izango diren Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetako bozketa-gunea ezingo da bere osotasunean Olaederra kiroldegian mantendu. Covid-19aren osasun larrialdiaren eraginez, segurtasun neurri gisa ezinbestekoa da jende pilaketak ekiditea eta pertsonen artean bi metroko distantzia uneoro mantentzea. Beraz, Udalak Olaederra kiroldegiaz gain, beste bi bozketa-gune ezartzea erabaki du: Gurea zinea eta Txermin auzoko Ikastolaren eraikina. OLAEDERRA KIROLDEGIA (1 ATALA: 1-A, 1-B eta 1-C Mahaiak) Auzoak: Arroa, Legarreta, Errota, Kale Nagusia, Aldude, Kale Berria (bikoitiak), Maiatzaren lehena plaza , Pilotarien Kalea eta Santiago kalea. GUREA ZINEA (2. ATALA: 2-A eta 2-B Mahaiak) Auzoak: Larrea (sakabanatua), Etxeondo, Larrea eta Oria Mendi. TXERMINGO IKASTOLA (3. ATALA: 3-A eta 3-B Mahaiak) Auzoak: Kale Berria (bakoitiak), Erniobea, Altzin, Txermin, Otelarre, Aldapeta, Amasa, Amasako plaza, Arantzalde ibilbidea, Otsabi eta Agaraitz.

Por seguridad, tres puntos de votación en las elecciones al Parlamento Vasco El centro de votación de las elecciones al Parlamento Vasco del 12 de julio no podrá mantenerse en su totalidad en el polideportivo Olaederra. Debido a la emergencia sanitaria del Covid-19, como medida de seguridad es imprescindible evitar aglomeraciones y mantener en todo momento una distancia de dos metros entre las personas. Por lo tanto, el Ayuntamiento ha decidido establecer otros dos puntos de votación: el cine Gurea y el edificio de la Ikastola en el barrio de Txermin.

Igeri egin daiteke eta igerileku txikira familian sartzeko aukera dago.

Ekainaren 22an ireki zituen ateak Olaederra kiroldegiak, Covid-19aren krisiaren ondorioz martxotik itxita egon ondoren. Ezinbestekoak diren segurtasun neurri ugari ezarri dira eta protokolo bat adostu da kiroldegiaren kudeaketaz arduratzen den Kirolzer S.L enpresaren eta Amasa-Villabonako udalaren artean. Kiroldegia erabiltzeko beharrezkoa da aurrez ordua hartzea. Horretarako www.serdepor-kirolzer.com webgunean izena eman behar da, edo 943 69 43 22 telefono zenbakira deitu. 12 urte bitartekoek, gurasoekin joan beharko dute eta adin hortatik gorakoek, bakarrik etorri beharko dute, ez koadrilan, baina heldu batekin joatea gomendatzen da.

Imprescindible coger hora para el uso del polideportivo El polideportivo Olaederra abrió sus puertas tras permanecer cerrado desde marzo por la crisis del Covid-19. No obstante, se han establecido numerosas medidas de seguridad . Para utilizar el polideportivo es necesario coger hora previa inscribiendose en www.serdepor-kirolzer.com o llamando al número de teléfono 943 69 43 22. Menores de 12 años, deberán ir acompañados de sus padres y los mayores de esa edad, deberán venir solos, no en cuadrilla. 2020ko uztaila

3


COVID-19

AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA

Covid-19 bulegoa: zerbitzu berria, Tolosaldea Garatzenekin elkarlanean Udaletxeko arreta zerbitzuan bertan eskainiko da uztaileko astearte eta ostegunetan, 09:00-13:00 ordutegian. Telefonoz, e-mailez edo aurrez aurreko zerbitzua eskainiko dute gaian espezializatutako teknikariek. Covid-19 gaitzak eragin duen krisiaren ondorioei erantzuten laguntzeko asmoz, Tolosaldea Garatzen eskualdeko Garapen Agentzia eskualdeko herritar guztiei eskaintzen ari da bere zerbitzuak. Amasa-Villabonako udala ere Garapen Agentziko bazkidea da, eta zerbitzu hauek Amasa-Villabonako eta inguruetako herritarrengana hurbildu nahi izan ditu, uztailean zehar arreta eta aholkularitza zerbitzua herrian bertan jasotzeko aukera emanez. Zerbitzu berri hau Amasa-Villabonako udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuko bulegoan zango da, uztaileko astearte eta ostegun goizetan goizeko 09:00etatik 13:00etara. Dena den, egun hauetan bertaratu ezin direnentzat, Tolosako Apattaerreka Industrigunean dagoen Lehiberri Zentroan ere egunero egongo da aukera. Gaian espezializatutako teknikarien laguntza Zerbitzu berri honek informazioa eta aholkularitza eskainiko ditu, Covid-19ren krisiarekin lotutako gaietan espezializatutako teknikari baten laguntzarekin: erakunde publikoek autonomoentzat eta enpresentzat abian jarritako diru-laguntzak, enpleguarekin lotutako gaiak (ERTEak...), kontsumoarekin lotutako gaiak, ekintzailetzaren arlokoak, besteak beste. Telefonoz, e-mail bidez edo presentzialki ordua hartuta Laguntza hau jaso nahi dutenek, hainbat bide dituzte. Telefonoz kontsulta 943 65 45 01era deituta egin daiteke. Email hauetara idatzita ere badago aukera: • Enpresa eta autonomoak: arzelus@tolosaldea.eus • Enplegua: lan@tolosaldea.eus • Ekintzailetza: zubeldia@tolosaldea.eus • Kontsumoa: kontsumoa@tolosaldea.eus Udaletxean bertan aurrez aurreko arreta jasotzeko, ezinbestekoa da aurrez hitzordua hartzea, 943 65 45 01 telefonoan. 44

2020ko uztaila

Oficina Covid19: nuevo servicio en colaboración con Tolosaldea Garatzen Tolosaldea Garatzen, agencia de desarrollo comarcal, ayudará a responder dudas en torno a la crisis provocada por la COVID-19. Será todos los martes y jueves de julio, en el própio ayuntamiento de Amasa-Villabona. Técnicos especialistas en la materia informarán y asesorarán a empresas y autónomos con temas de subvenciones, dudas relacionadas con el empleo (ERTEs...), cuestiones de consumo... Se puede recibir esta asesoría por teléfono (943 65 45 01), vía e-mail o presencialmente en el Ayuntamiento con cita previa (943 65 45 01).

Elkartasun sarea eratzeko pausuak ematen ari da udala Gizarte bazterketa arriskuan dauden herritarrak laguntzeko, elkartasun sare herritarra egituratu nahi du Udalak. Covid-19aren krisiaren garairik zailenetan, herritar asko izan dira boluntario gisa lan egiteko prest azaldu direnak eta udalak dinamika solidario horri jarraipena emateko aukerak aztertzen ari da, etorkizunean ere gehien behar duten herritarrek boluntarioen laguntza eta babesa izan dezaten. Auzolana eta bolondres lana izango da elkartasun sarearen ardatz eta udalak momentu bakoitzean behar diren baliabide eta tresnak martxan jartzeko pronto dago. Zuk ere sare honen parte izan nahi baduzu, bidali e-mail bat elkartasuna@villabona.eus helbidera edo whatsapp mezu bat 627 364 521 telefono zenbakira.


COVID-19

AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA

Garenaz harro gaudelako eta euskaraz bizi nahi dugulako! Gure herria, hizkuntza, kultura eta produktuak erdigunera ekarri nahi ditugu, eta horretarako Amasa-Villabonako udalak “Bertatik bertara� kanpainan parte hartu du. Udalerri euskaldunek beren baitan biltzen duten aberastasuna ikusaraztea eta aldarrikatzea du helburu “Bertatik bertara� kanpainak. Udalekin eta zerbitzu sektoreko eragileekin batera, herritarrak zein bisitariak sentsibilizatzeko ekimena izango da. Udaren atarian ekin dio bideari, turismo eskaintzan bertako altxorrak nabarmenduz, euskararen erabileratik hasita. Udazkenetik aurrera, berriz, udalerri euskaldunen garapenarekin lotutako hainbat ekimenen aterpe izango da kanpaina, udaletatik tokian tokiko produktuak eta ekonomia sozial eraldatzailea nola lagundu daitezkeen hausnartzeko eta lanerako ildo berriak abiarazteko.

Zuk ere baduzulako zer esana! Herritarrek iritziak, iradokizunak, kexak... argitaratzeko aukera izango dute aldizkari honetako "Postontzia" atal berrian. Parte hartu nahi baduzu, bidali gehienez 750 karaktereko gutuna komunikazioa@villabona.eus helbidera, eta hurrengo AMAVI aldizkarian argitaratuko dugu.

Beatriz Unzue alkatea eta Xabat Laborde alkateordea, Oria merkatari elkarteko kideekin omenaldiaren ondoren.

Udalaren lana eskertu dute Oria merkatari elkarteko kideek Merkatariek ezustean hartu zituzten Unzue eta Laborde uztailaren 1ean. Oria Merkatari elkarteko kideak txistulari eta dantzarien laguntzarekin, Errebote plazan bildu ziren Udalak tokiko merkataritzaren alde egindako esfortzu guztia aitortzeko. Merkatariekin bilera zutelakoan hurbildu ziren Unzue eta Laborde merkatariengana, koadernoak eta boligrafoak eskuan zituztela. Udaletxeko atetik atera bezain pronto jabetu ziren hura ez zela ohiko bilera bat. Bi txistulari eta beste bi

dantzariekin agurra dantzatu zieten eta aurrez prestatutako bertso bat abestu zuten elkarrekin, loresortak eskaini aurretik. Alkatea eta alkateordea momentuan hitzik gabe geratu baziren ere, bihotz-bihotzez eskertu zuten keinua, eta azpimarratu dute hau guztia gobernu talde osoak elkarlanean ereindakoa dela. Era berean, tokiko merkataritzak Amasa-Villabonako ekonomiarentzat duen garrantziaz jakitun dira, eta beti ondoan izango dituztela argi utzi nahi dute udal ordezkariek. 2020ko uztaila

5


AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA

UDAKO SOLSTIZIOA

Magiaz betetako gaua, udarari ongietorria emateko Ekainaren 23 gauean amalurraren ziklo aldaketa ospatzeaz gain, miresmenez betetako errituak izan ziren Amasa-Villabonako kaleetan. Deabruak, sorginak, akerrak.... euskal mitologiako pertsonaia ugari Amasa-Villabonako kaleetan barrena ibili zen urteko egunik luzeenean edo urteko gaurik motzenean, eta ikuskizun paregabeaz gozatzeko aukera eskaini zuten. Lizar adarrez josi zituzten herriko kaleak, plazak eta balkoiak urte osoan zehar tximistetatik babesteko, eta piztutako suaren kearekin izpiritu txar guztiak uxatzeaz gain, gaitzetatik ere babestu gaituzte. Udalaren izenean eskerrik asko boluntario gisa ekimen hau antolatu eta bertan parte hartu duzuen herritar guztiei. Lan bikaina egin duzue! Eskerrik asko, baita ere, Egoitz Bengoetxea herriko argazkilariari ateratako argazki ikusgarriengatik. Azkenik herritarrei eskertu nahi diegu balkoietan kandelekin parte hartzeagatik eta arduraz jokatzeagatik, kaleko jende pilaketak saihestuz. 6

2020ko uztaila


UDAKO SOLSTIZIOA

AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA

2020ko uztaila

7


AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA

AISIALDI ESKAINTZA

Uztailerako aisialdi eskaintza berezia, herriko eragileekin elkarlanean Covid-19ak ezarritako segurtasun neurriak betetzeko zailtasunak ikusita, aurten ezinezkoa izan da “Oporretan Euskaraz” ohiko udalekuak antolatzea. Honi irtenbide bat emateko, udalak, herriko hainbat eragilerekin elkarlanean, doako aisialdi programazio berezi bat antolatu du uztailerako. Elkarlanak emandako fruituak jasoko ditugu uztailan zehar. “Berpiztu Amasa-Villabona” dinamikaren barruan, aisialdi eskaintza anitza antolatu baita, haur, gazte eta adinekoentzat, beti ere, segurtasun neurri guztiak betez. 6-11 urteko haurrak taldetan banatuta jLehen Hezkuntzako ikasketak egiten ari diren haurrak jokuak, kirolak, eskulanak... izango dituzte uztaileko astelehen, astearte eta asteazken arratsaldeetan.Talde desberdinetan eta adinaren arabera, bakoitzak ordutegi bat izango du antolatutako ekintza guztiekin gozatzeko. Gehienez, 13 haurreko taldetan banatuko dira. Gaztetxoak Katea Etxea Gaztelekuko begiraleekin Ping-pong txapelketa, bizikleta txangoak, piragüismoa... bezalako ekintzak dituzte aukeran herriko gaztetxoek. Gehienak doakoak badira ere, zenbait jarduera ordainpekoak dira.

Zumba eta mantenu gimnasia helduentzat Helduentzat eta adinekoentzat Zunba eta Mantenu gimnasia ikastaro laburrak antolatu dira. Saio hauek Txermin auzoko Ikastola azpiko eremuan eskainiko dira. Udaletik eskerrik asko! Udalak eskerrak eman nahi dizkie ekintza hauen antolaketan parte hartu duten elkarte, eragile, bolondres... guztiei.

Kontziliaziorako dirulaguntza berria prestaketa lanetan Amasa-Villabonako udala oso konziente da aisialdi eskaintza hau oso mugatua dela ohiko udalekuen aldean, eta jakitun da horrek kontziliazio arazoak sortu ditzakeela hainbat familiatan. Tamalgarria eta penagarria da goizero izaten ziren udalekuak ezin antolatzea, baina ahaleginak egin arren ezinezkoa suertatu da, prestatuta zegoen kontratua ezin zelako egungo egoera berezira egokitu. Ondorioz, udala familia-kontziliaziorako dirulaguntza lerro berri bat prestatzen ari da, eta epe motzean onartu eta indarrean jartzea da udal gobernuaren helburua. 8

2020ko uztaila

Dirulaguntza honekin, kontziliazio arazoak dituzten guraso edo tutoreek haurra/k zaintzeko zaintzaileen kontratazioa lagunduko da, kontratuaren portzentaia bat udalak ordainduko duelarik. Kontuan izan behar da portzentaia hori progresiboa izango dela, hau da, diru-sarrera txikiagoak dituzten familiei, zaintzailearen kontratuaren portzentaia handiagoa ordainduko zaio udaletik. Familia-kontziliazioaren arazoa urteko edozein garaitan gertatzen denez, laguntza hauek ez dira uda garaiara soilik mugatuko eta urte osoan zehar banatuko dira.


KULTUR ESKAINTZA

AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA

Joxean Cubero teknikaria, Beatriz Unzue alkatea eta Garazi Bengoetxea zinegotzia uztailaren 1eko aurkezpenean.

Kulturaz gozatzeko aukera, segurtasun neurriak errespetatuz Unzue alkateak, Cubero kultur saileko arduradunak eta Bengoetxea kultur zinegotziak aurkeztu zuten uztaileko kultur programazioa. Kulturaren sektoreak egoera larria bizi du, Covid-19aren krisiak gogor kolpatu baititu kultur sortzaileak, antzezleak, musikariak, teknikariak, besteak beste. Nabarmen geratu zen euskal kulturgintzak apirilaren 21 eta 22an egindako greban, eta, Amasa-Villabonako udalak ere bat egin zuen greba horrekin, egoeraren larritasuna konpartituz. Gauzak horrela, Udalak ahalegin berezia egin du martxoko eta apirileko kultur programaziorako hitzartuta zeuden emankizunak bertan behera utzi beharrean, atzeratu eta udazkenean eskaintzeko. Amasa-Villabona berpizteko ezinbesteko sektorea da kultura Uztaileko kultur eskaintza berezi hau "Berpiztu Amasa-Villabona" dinamikaren baitan dago. Hilabete luzez kulturaz gozatzeko aukera eskasak izan ditugu, eta aukera zabaldu bezain pronto, herritarrei berriro eskaintza mahai gainean jarri nahi izan die udalak, herriko kaleak piztu eta alaitu daitezen. Zentzu honetan, kale antzerkia eta aire libreko zine emanaldiak nabarmentzen dira, berritasun nagusi gisa.

Segurtasun neurriak bete eta arduraz jokatzeko eskaera Kultur ekintza guztietarako segurtasun neurri bereziak ezarribadira ere, arduraz jokatzeko deia ere egiten du udalak

Segurtasun neurriak Ikuskizunak izango diren esparru guztiak hesituak izango dira, eta esparruaren barruan izango diren aulkietan eserita bakarrik ikusi ahal izango dira. Sartzean eta ateratzean maskara jantzita eraman beharko da. Behin aulkietan eserita, kendu ahalko da. Aulki-multzoak jarriko dira, elkarrekin bizi diren pertsonak, ahal dela, elkarrekin eseri ahal izateko. Segurtasuna ezinbestekoa da. Jarraitu gu laguntzeko dauden langileen argibideak, eta arduraz jokatu.

2020ko uztaila

9


AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA

AURREKONTUA

Aurrekontuaren berrikuspena, aho batez onartua Gipuzkoako Foru Aldundiak %20ko murrizketa aplikatu die udalei. Ondorioz, Amasa-Villabonako udalak aurreikusitakoa baino 856.000 euro gutxiago jasoko ditu, gutxienez. Pasa den maiatzaren 14an argitaratu zuen Gipuzkoako Foru Aldundiak %20an murriztuko duela udalei egiten dien ekarpen ekonomikoa, beraz, Amasa-Villabonako udalak aurreikusitakoa baino 856.000 euro gutxiago jasoko ditu. Foru Aldundiak hartutako erabaki honek 2020rako Udalak aurreikusitako gaitasun ekonomikoa izugarri baldintzatuko du, Udal aurrekontuaren %12,50eko murrizketa suposatzen baitu. Hau guztia kontuan hartuta, udal gobernuak 2020ko aurrekontuaren berrikuspen bat egitea erabaki zuen, aurreikusita zeuden hainbat inbertsio eta gastu bertan behera utziz.

Pertsonak erdigunean Udal gobernuko ordezkariek baraien lehentasunak azaldu zituzten ekainaren 23an izandako Osoko Bilkuran; Udalak Covid-19aren krisiak eragindako egoera berriari erantzun behar dio. Ez-ohiko garai honetan herriko ekonomia bultzatzea, pertsona guztien eskubideak bermatzea, guztien oinarrizko beharrak asetzea eta Amasa-Villabonan bizi diren herritarren ongizatea zaintzea da lehenetasuna. Beraz, gizarte laguntza indartzea eta dirua bertan inbertitzea erabaki du udal gebernuak.

Behar berriei erantzuteko partida ekonomikoak sortu dira Covid-19ak eragindako osasun larrialdiak krisi ekonomiko eta sozial garrantzitsua ekarri du. Behar berriak sortu dira herrian eta udal gobernuak behar horiei erantzuteko hainbat partida ekonomiko berri sortzea erabaki du. Gastu handitzen hauek Gizarte Zerbitzuen sailera eta “Berpiztu Amasa-Villabona� dinamikara bideratu dira. Izan ere, dinamika honen baitan hainbat ekimen garatuko dira; batzuk elkartasuna bideratzeko, beste batzuk, aldiz, aisialdi edota kultur programazio berezi bat garatzeko.

Murrizketekin 496.463 euro aurreztuko ditu Udalak Murrizketen zati garrantzitsuena hirigintza arloko inbertsioek hartzen dute. "Hainbat obrak eta proiektuk itxaron dezakete, baina jende ugari dago egoera larrian dagoena eta horrek erantzun azkar bat eskatzen du. Pertsonak erdigunera ekartzea ez dugu marketing politikoa egiteko slogan huts bezala ulertzen; antzeman egin behar da udalaren jardunean. Guk pertsonak erdigunean jartzen ditugula esatean, koherentziazjokatzen dugu eta baliabideak horretara bideratzen ditugu" adierazi du Arantza Lopez Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak.

10

2020ko uztaila


AURREKONTUA

Murrizketak guztira: 496.463 € kontr: lokal/tabernen soinuen ikerketa 2.100,00 Hitzarmena: animaliei laguntza - 1.000,00 € Materialaren erosketa: Udaltzaingoa - 1.000,00 € Erakusketak - 2.000,00 € UEMAko ekarpena - 12.000,00 € Kultur ekintzak - 6.000,00 € Jazzaldia - 6.000,00 € Gaztelekuko hainbat ekintza - 4.000,00 € Beste gastu batzuk: Gaztelekua - 1.500,00 € Herri baratzen mantenu lanak - 2.000,00 € Ikastaroak (jasangarritasuna, ingurmena..) - 3.000,00 € Kontratua: haurrentzako udalekuak - 33.000,00 € Poltsa konpostagarriak - 10.000,00 € Irisgarritasun planeko ekintzak - 35.000,00 € Santio egoitzako espaloiaren konponketa - 55.000,00 € Industriagunetako ura araztegira biderat - 47.500,00 €

Murrizketa esanguratsu bat Santio jaietara bideratzen zen diru partidarena da. Jakina denez, Santio Jai batzordeak aurtengo jaiak bertan behera uztea erabaki zuen. Hainbat ekintzetarako ezarritako partidak ere murriztu egin dira, izan ere, ia hiru hilabetez ez da ohiko egutegia garatu eta diru aurrezpen bat egiteko aukera eman du horrek. Partida ekonomiko berriak sortu dira Ekainaren 23ko Osoko Bilkuraren ondoren bildutako Tokiko Gobernu Batzarrean Covid-19aren krisiari erantzuteko sortu den ez-ohiko Gizarte Larrialdi Laguntza berria onartu zen, egoera zailenean daudenei oinarrizko beharrak asetzeko 18.000 euroko laguntza lerro berri bat martxan jarriz. Bestalde, udalak laguntzen gida berri bat osatu eta zabaldu du herritarrei informazio garden eta erabilgarria zabaltzeko helburuarekin. Era berean, Covid-19aren ondorioei aurre egiteko administrazio publiko ezberdinek martxan jarri dituzten laguntzen inguruko informazioa eta aholkularitza jasotzeko zerbitzu berri bat ezarri du udalak, Tolosaldea Garatzen garapen agentziarekin elkarlanean. Azkenik, "Berpiztu Amasa-Villabona" izeneko dinamika berrian inbertitzeko 50.000 euroko aurrekontua onartu zen.

AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA

Txakurrentzat eremua - 6.000,00 € Nagusia 38 it erreformak - 50.000,00 € EPAko igogailua - 20.000,00 € Hirigintzako proiektuak - 10.000,00 € Etxebizitza politika - 10.000,00 € Amasamendiko plana: ekintzak - 6.000,00 € Energia plana - 7.818,00 € Kiroldegiko teilatua eta kantxa - 34.400,00 € Eraikinen kalifikazio energetikoa - 3.000,00 € Dirulag: harrera taldea - 1.500,00 € Dirulag: Udalbiltza -1.500,00 € Dirulag: gaindegia - 750,00 € Ekarpena: Oporrak bakean (Sahara) - 8.000,00 € Diru-lag: San Isidro kofradia - 2.600,00 € Dirul: emakume txirrind. Gipuzkoako bira - 7.500,00 € Dirul: Aiztondo klasika txirrind. lasterketa - 1.408,42 € Maiatzak 1 larre irekiera festa - 1.500,00 € Dirulag. Euskara: Nafarroa oinez - 2.000,00 € Jaiak: Santio jaiak - 101.386,29 €

Partida ekonomiko berriak: 87.500 € Covid-19 Amasa-Villabona Berpiztu 50.000,00 € Covid-19 laguntzen gida 3.500,00 € Covid-19 ezohiko laguntzak 18.000,00 € Elikagai biltokirako altzari eta tresnak 4.000,00 € Covid 19 arreta zerbitzua laguntzen 12.000 € informazioa eta aholkularitza

Se aprueban modificaciones significativas en el presupuesto, por unanimidad La Diputación Foral de Gipuzkoa ha aplicado a los Ayuntamientos un recorte del 20% en el fondo para la financiación de los mismos. Como consecuencia, el ayuntamiento de Amasa-Villabona dispondrá de 856.000 euros menos de lo previsto para este 2020. Esto va a condicionar enormemente la capacidad económica de este ayuntamiento, ya que esta decisión de la Diputación supone una reducción del 12,50% del total del presupuesto municipal de Amasa-Villabona. En consecuencia, el gobierno municipal ha decidido hacer una revisión del presupuesto de 2020, dejando en suspenso una serie de inversiones y gastos que estaban previstos. Al mismo tiempo, la emergencia sanitaria del Covid-19 y la crisis económica y social que ha traído consigo, ha creado nuevas necesidades y el gobierno municipal ha decidido crear una serie de partidas económicas para atender las necesidades. Estos incrementos de gasto se han destinado al departamento de Servicios Sociales y a la dinámica "Berpiztu Amasa-Villabona". 2020ko uztaila

11


AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA

HONDAKINEN KUDEAKETA

Atzera goaz hondakinen bilketari dagokionean Jokabide arduragabeak igo egin dira azken hilabeteetan. Horren ondorioz, udala neurri bereziak hartu beharrean aurkitzen da. -Ingurumen saila2015ean adostasun politiko garrantzitsua lortu zen gaur egungo bilketa sistema martxan jartzeko. Dena den, hainbat aldagai kezkagarri ikusi ditugu hondakinen bilketari dagokionez: Gero eta zabor gehiago botatzen da lurrera, edukiontzitik kanpo. Organikoan gaizki sailkatutako hondakin kopuru handiak jasotzen dira. Traste zaharrak edozein egunetan uzten dira kalean. Landa inguruko hainbat edukiontzi gune. Zabortegi inprobisatu bilakatu dira.

Edukiontziak irekita mantenduko dira, oraingoz Covid-19aren osasun krisia medio, edukiontziak irekitzea erabaki zen. Beste hainbat herritan berriz itxi badira ere, Amasa-Villabonan irekita mantentzea erabaki da. Erabaki hau ez da behin betikoa eta atzeraezina izango; hondakinen gaikako bilketa datuen, organikoaren kalitatearen eta lurrera botatzen den zabor kopuruaren eboluzioaren arabera baloratuko da, irekita mantentzea edo itxiera sistemara bueltatzea. Udalak hurrengo hilabeteetako datuak aztertuko ditu eta marra gorri batzuk ezarri ditu: ez da onartuko gaikako bilketa %70etik behera jaisterik, organikoarekin hondakin desegokien portzentajea handitzerik eta lurrera botatzen diren poltsa kopurua ez gutxitzerik Guztion esku egongo da edukiontziak berriz itxi behar izatea edo ez. Joka dezagun arduraz eta egin ditzagun gauzak behar bezala.

Gaikako bilketaren portzentaia beherantz doa.

Arazo hauei irtenbidea emateko hainbat neurri jarriko dira martxan: 12

2020ko uztaila

Jarraipena zorroztuko da Zaborra edukiontzi kanpoan edota ez dagokion lekuetan uzteari jarraipen estua egingo zaio. Udaltzaingoak jarraipen berezia egingo dio gai honi.


HONDAKINEN KUDEAKETA

Elkarbizitzaren aurkako ekintza hauek egiten dituztenei lehen isunak ere jarri zaizkie dagoeneko. Mendi guneetan sortutako zabortegi inprobisatuen inguruan ikerketak ere egin dira. Zabortegi hauetara zaborra nork botatzen duen identifikatu da zenbait kasutan eta hauen aurkako lege ekintzak ere martxan jarriko dira. Horrez gain Komizar parkean jarraipen sistema berri bat jarri da martxan. Parkeko mahaiak numeratu egin dira. Udaltzainek mahai bakoitzeko arduradun bat identifikatuko dute eta hau egingo da mahai horren ingurua txukun uztearen arduradun.

AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA

Estamos retrocediendo En 2015 se logró un consenso político muy importante en torno el actual sistema de recogida de basura. No obstante, la evolución de la misma es preocupante: • Se deposita cada vez más basura fuera de los contenedores. • En el orgánico se vierten grandes cantidades de residuos mal clasificados. • Los voluminosos se dejan en la calle cualquier día.. • Varios contenedores de zonas rurales se han convertido en vertederos improvisados. • El porcentaje de residuos bien clasificados va descendiendo. Para dar solución a estos problemas se pondrán en marcha una serie de medidas: Los contenedores se mantendrán abiertos (de momento) Debido a la crisis del Covid-19, se decidió abrir los contenedores. Aunque en otras localidades se han vuelto a cerrar, aquí se ha decidido mantenerlos abiertos. Esta decisión no será irreversible; se valorará en función del porcentaje de recogida selectiva, de la calidad del orgánico y de la evolución de lo que se vierte al suelo. El Ayuntamiento analizará los datos de los próximos meses y ha establecido unas líneas rojas: no se permitirá que la recogida selectiva baje del 70%, que descienda la calidad del orgánico y que no se reduzca la basura que se tira al suelo. Por lo tanto, dependerá de todos y todas que vuelvan a cerrar los contenedores o no.

Informazio kanpaina Nahiz eta gutxiengo batek gaziki egiten duenak irudi negargarriak utzi, herritar gehienek ingurumenarekiko eta zaborren gaikako bilketarekiko jarrera positiboa dute. Amasa-Villabona edukiontzi sistema edukita Gipuzkoa mailan birziklapen tasa handienetakoa zuen herria izan da orain arte. Hala ere, azkenaldian beheranzko joera bat egiaztatu da. Hori dela eta biztanleen hezkuntzan arreta jartzea erabaki da. Horretarako Amasa-Villabonara bizitzera datozenei hondakinen kudeaketari buruzko informazioa emango zaie. Bestalde, herriko eraikinetako administrariei kartel informatibo bat bidaliko zaie portalean jartzeko. Horrez gain udalak datuak argitaratuko ditu hilero, herritarrek gai honi buruzko informazio argia izateko.

Se intensificará el seguimiento Se realizará un estrecho seguimiento del las basuras que se tiren al suelo o a lugares que no correspondan. También se han realizado estudios sobre los vertederos improvisados en zonas rurales. Además, se ha puesto en marcha un nuevo sistema de control en el parque Komizar. Campaña informativa A pesar de que el comportamiento de una minoría deja imágenes deplorables, la mayoría de la población tiene una actitud positiva hacia el medio ambiente y la recogida selectiva. Sin embargo, se ha constatado una tendencia negativa. Por ello se profundizará en la sensibilización: se informará sobre la gestión de los residuos a los que vengan a vivir a Amasa-

Azaldu ditugun arazo nagusiak konponbidean jartzen ez badira, udala herritarrek ordaintzen duten zabor bilketaren tasa igotzera behartuta egongo da, udalaren gastuak asko handitzen baitira bilketako datuak okertzen direnean.

Villabona y se enviará un cartel informativo a los/las presidentes/as de comunidades, para que se coloque en los portales. Además, se publicarán mensualmente los datos de la recogida, para que la ciudadanía disponga de información clara y pueda seguirla. 2020ko uztaila

13


AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA

ENERGIA KONTSUMOA

Beatriz Unzue alkatea, Maria Arretxe Goiener Kooperatibako ordezkaria eta Ander Goikoetxea inguruemen zinegotzia kontratua sinatzen.

Jatorri berriztagarria duen energia kontsumituko du Udalak Udalak energia hornidura kontratua sinatu du Goiener S. COOP Kooperatibarekin. Horrela, argindar kontsumorako behar duen energiak jatorri berriztagarria izango du. Udalaren beharretarako energia hornidura zein enpresak egingo duen erabakitzeko garatutako esleipen prozesuan GOIENER, S.COOP kooperatibak lortu du puntuaketa altuena. Izan ere, udal gobernuak energia horniduraren ezaugarriak eta baldintzak ezarri eta baloratzeko garaian, garrantzia berezia eman dio kontsumituko den energiaren jatorria %100ean berriztagarria izateari. Larrialdi klimatikoari aurre egiteko konpromisoa Udal gobernuaren iritziz, honakoa beste urrats sendo bat da udalaren jardueraren jasangarritasuna lortzeko bidean. Munduaren eta gizateriaren etorkizuna kolokan jartzen duen larrialdi klimatikoari aurre egiteko, ezinbestekoa da ekonomia berde eta benetan jasangarria lortzeko pausuak ematea eta udalak norabide horretan jarraitzeko konpromiso irmoa du. Gainera, udal gobernuak oso positiboki baloratu du hornidura hau ekonomia sozial eta ekologikoan erreferentea den euskal kooperatiba batek egitea, energia multinazional handi eta boteretsu baten ordez. 14

2020ko uztaila

2 urteko kontratua, luzatzeko aukerarekin Ekainaren 24an sinatutako kontratuak bi urteko iraupena izango du eta, gehienez ere, beste bi urtez luzatzeko aukera izango du udalak.

El ayuntamiento consumirá energía de origen renovable El Ayuntamiento ha firmado un contrato de suministro energético con la Cooperativa Goiener S. Coop. La cooperativa GOIENER S.COOP ha obtenido la máxima puntuación en el proceso de adjudicación del suministro de energía del Ayuntamiento. Para hacer frente a la emergencia climática es imprescindible dar pasos hacia una economía verde y realmente sostenible y el Ayuntamiento se compromete a seguir en esta dirección. El contrato, firmado el 23 de junio, tendrá una duración de dos años, y será prorrogable hasta un máximo de dos mas.


LIBREAN

AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA

Amasa-Villabonako Udalean ordezkaritza duten alderdi politikoen hitzak, bakoitzak duen ordezkari kopuruaren arabera antolatuta. Mensajes de los partidos políticos con representacion en el ayuntamiento de Amasa-Villabona, ordenados según la cantidad de representantes que tiene cada uno.

Hondamendia ekarri du Covid-19 madarikatuak, duela gutxi ez genuke sinetsiko. Garai latza izan da, gaixoak, berrogeialdiak, hildakoak, konfinamendua... Hildako bi herritarren senideei eta gaixotasunaren ondorioak sufritu dituzten guztiei gure elkartasuna helarazi nahi diegu. Gure herriak arduraz eta duintasunez

Erantzunkizuna

erantzuten jakin du. Momentu gordinenetan irteten da gizakion alderik onena eta bizilagun askoren jarrera da horren eredu; gehien behar dutenei laguntzen aritu diren boluntarioak, hainbat elkartek erakutsi duten inplikazioa eta herritar ugariren laguntzeko disposizioa txalotu nahi ditugu. Elkartasun eta maitasun erakustaldia izan da. Inor bazterrean utziko ez duen herri solidarioa gara, eta harro gaude.

eta udalak, Eusko Jaurlaritzaren jarraibideei jarraituz, ezarritako neurri ekonomiko eta sozialak babestu ditu, inolako erreserbarik gabe. Hala izaten jarraituko du, batasunetik eta erakundeen arteko lankidetzatik bakarrik aterako baikara krisi honetatik.

Urkullu lehendakariak osasun-larrialdiko egoera deklaratu zuenetik, gure taldeak batasuna eskatu du, gobernu-taldeari laguntza osoa emanez. Ideiak eta ekimenak aurkeztu ditu Alarmaren Estatuko fase bakoitzean,

Duela egun batzuetatik hona, “normaltasun berria” izenekora itzuli gara, gure bizitza soziala aldatzera behartuko gaituen egoera berri batera; erantzukizun indibidual eta kolektibo handiagoa eta elkartasun

Queremos movilizar dinero público para hacer frente a la crisis

trabajadores y voluntarios que nos han demostrado un esfuerzo ejemplar, así como a nuestros vecinos que han estado confinados y que se merecen nuestra ovación.

Como portavoz del grupo socialista, quiero mostrar mi apoyo a las víctimas de la COVID-19 y sus familias, que en muchos casos no han podido acompañar a sus seres queridos en su fallecimiento. También quiero enviar un merecido aplauso a los sanitarios, y a todos los

Nos hemos enfrentado a una situación sin precedentes, donde el PSE-EE ha actuado lealmente, uniendo sus esfuerzos al gobierno municipal. Pero, aunque la crisis sanitaria no ha terminado aún, los socialistas estamos trabajando, junto con el resto de partidos, en la reconstruc-

Udalean gogor lan egitea tokatu zaigu, momentuak eskatzen zuen intentsitatearekin. Gertutasunetik, erantzun egoki eta azkarrak ematen saiatu gara, herritarren osasuna erdigunean jarriz eta aldi berean herriko ekonomia babesteko ahaleginean. Beste erakunde batzuen erantzun ezagatik, udalari ez zegozkion lanak ere egin ditugu, adibidez Jaurlaritzaren eskumeneko hezkuntza merkataritza edo ostalaritza sektoreei lagunduz.

eta enpatia handiagoa ezinbestekoak izanik. Horregatik, eta kontuan hartuta hobetzeko aukera zabala dagoela, dei bikoitza egin nahi dugu: maskararen erabilerari, higieneari eta gizarte-distantziari buruzko arauak banaka betetzeko deia. Bigarrenik, alkatetzak gizartea kontzientziatzeko kanpaina zabal bat abian jartzeko deialdia. Porque el futuro es nuestro, actuémos con conciencia.

ción social y económica de Villabona, movilizando dinero público. Desde el Ayuntamiento necesitamos tomar medidas que tengan un impacto en el corto plazo para generar la mayor actividad económica posible, protegiendo el empleo, mientras blindamos las políticas sociales para que nadie de Villabona quede atrás. Mila esker!

María Luisa Arija

2020ko uztaila

15



Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.