Aldaize 9

Page 1

ALdAiZe Izalgo herri aldizkarie

9. alea 2005eko ekaina

ANTZINAKO SINESMENAK GALBIDEAN

Lurra bizibide zuten idiazabaldarrek zerua mirestu eta bizi-lege izan zuten 0-2 URTEKO GELA IRAILEAN IREKIKO DUTE 12 haurrek eman dute izena. Ekainean hasiko dira eskola txikia egokitzeko obrak. 6-7

SEBERIANO ARIZTIMUÑO (Jubilatuen elkarteko presidentea) “Jendea ez da etortzen guk antolatutako ekimenetara, erretiratuentzat direla uste dutelako” 5



Illati ZER NUN Illati . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .3 Iritzie . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .4 Hizketan Seberiano Ariztimuño . . . . . . . . . . . .5 Ze berri? . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .6

Herriko plaza . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .7 Erreportajea . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .8 Kolaborazioak Aita Iparragirre herri eskola . . . . .10 Gaztetxea . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .11 Ertzetik ertzea Argentinatik . . . . . . . . . . . . . . . . . . .12 Izal ezautuz . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .13 Kirolak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .14 Saski-Naski . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .16

ILLATIREN TXOKOA A, B, D EREDUAK ERAGINKORRAK OTE? Irakas Sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundeak (Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila) DBHko 16 urteko ikasleen euskara maila aztertu, eta horren inguruko hausnarketa joan den apirilean argitaratu du. A, B eta D ereduan matrikulatutako ikasleei azterketak egin dizkie, eta hainbat harritu egin badira ere, emaitzak kaskarrak izan dira, txarrak ez esatearren. Norberak atera ditzala ondorioak:A ereduko ikasle bakar batek ere ez du gaitasunik euskaraz normaltasunez komunikatzeko. B ereduko %67ri gauza bera gertatzen zaio eta beste hainbeste D ereduko %32ri.

“A ereduko ikasle bakar batek ere ez du gaitasunik euskaraz normaltasunez komunikatzeko.B ereduko %67ri gauza bera gertatzen zaio eta beste horrenbeste D ereduko %32ri”

Horiek hala, azterketa horrek EAEko Hezkuntza Sistemako ereduen inguruan zalantza sorrarazi duela esan daiteke. Komunikabideetan oihartzuna izan du, eta Hezkuntza Sailak aldaketak egingo dituela adierazi du ikasle guztiek euskaraz ongi komunikatzeko (idatziz zein ahoz) gaitasuna lor dezaten ikastetxeetan. Ikusteko dago oraindik zein neurri hartuko dituzten.Argi dagoena da hizkuntzaren araberako hezkuntza-ereduak herren egiten dutela, eta horiek aldatzeko premia dagoela. Hori ikasleei begira. Irakasleei erreparatuz gero, euskara kalitatez irakatsi dezaten baliabideak izan beharko dituzte. Ezin dugu ikasleen eta irakasleen gain utzi azterketaren emaitza kaskar horien ardura osoa. Errazena horixe litzateke, dudarik gabe. Baina arazoaren erroa ahalegin handiagoarekin aztertzen badugu, tartean beste zerbait ere badagoela ikusiko dugu. Administrazioak badauka zer eginik euskara kalitatez eta kalitatezko euskara bideratzeko.

Ikerketako lagina (DBHko 4.mailakoak) Ikastetxeak Ikasleak

B eredua 148 3.775

D eredua 181 7.535

Guztira 329 11.310

(Proba pilotua egin zutenean A ereduko inork ez zuenez gainditu,proba ofizialetik kanpo utzi zituzten)

Iturria:Irakas Sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundeak argitaratutako txostena Zaharrak berri . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .17 Iparrorratza . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .18

ALDAIZE Idiazabalgo herri aldizkaria Argitaratzailea: Illati Euskara Elkartea Kultur Etxea 20213 Idiazabal Tfnoa: 943 18 72 08 e-maila: illati@topagunea.com

Zeasma . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .19

Erredakzio taldea: Eider Alustiza, Iñaki Arriaran, Unai Begiristain, Eunate Elio, Maddi Garcia, Itziar Mujika, Ion Telleria, Irune Urteaga eta Xa-

bier Urteaga. Ale honetako laguntzaileak: Idoia Imaz, Ainara Urteaga, Ana Mari Ansalas, Aita Iparragirre Herri Eskola, Gaztetxea, Mauricio Coccolo, Anttonio Berasategi,Iera Acin eta Tomas Aldasoro.

Lege gordailua: SS-0151/04

Diseinua eta maketazioa: ZUM Edizioak.

Idiazabalgo Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagundutako aldizkaria.

ISSN: 1697-512X Aldaizek ez du bere gain hartzen aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik.

Inpimaketa: Gráficas Ona. Tirada: 1.000 ale. Idiazabalgo Udala

Gipuzkoako Foru Aldundia Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentoa

ALdAiZe 9

•3


iritzie HANDIK

Rotterdam

HEMENDIK

Idiazabal

Idoia Imaz

Ainara Urteaga

HALLO ALLEMAAL IN NEDERLAND! (Kaixo guztioi Holandatik!)

EUSKARA ETA JOLASA

Itsasoaren aurka borrokatu beharrak izua sor dezake jende askoren artean, eta, are gehiago, lehorrean ohituta gaudenon artean. Herbehereetan, mendeetan ari dira itsasoari aurre egin nahian (dikeak horren lekuko), eta, gaur egun, herrialde honen erdia baino gehiago itsasmailaren azpitik dago. Bertako hiri eta herrien bereizgarri dira, era berean, kaleak gidatzen dituzten kanal ugariak. Lur zabalak eta lauak daude hiriguneetatik kanpo, eta udaberria iristearekin bat, lur horietan postaletan agertzen diren kolorez jantziriko soroak nabarmentzen dira. Eskuz margotutako paisaien itxura hartzen du inguruak horrenbeste lore koloretsurekin, tulipan artetik altxatzen diren haize-errota eta guzti. Hainbat hiri zoragarri topatu dut bertan. Batzuk aipatzearren; sei hilabete hauetan nire bizileku izango den Rotterdam, munduko itsasporturik handienarekin, jaialdi eta gau giro apartarekin eta arkitektura arras bereziarekin. Gustuko dut oso 600.000 biztanle inguru dituen hiri hau, astearte eta larunbatetako

@

KONTENEDOREA EDO “ALI BABAREN” ZULOA

Itengako lur sail batean Idiazabaldik etorritako pakete eta tresnak kamiotik jaisten. Bai, baziren komentarioak hemen nire Kinshasako egonaldia luzea zela eta.... edukiontzi baten bila joana nintzela etab.Azkenean kamoia iristean hemen ehundaka ziren begiak zorrotz deskarga ikusteko.Gure ateak estu xamarrak dira eta kaxa handi horiek bertan ireki beharra, denen au-

azoka egunetan sortzen den giroa batik bat.Amsterdamen, hiriburuan, pekatuaren hirian, kale guztietan kanalak eta arraza eta erlijio askotako jendea dago. Aukera zabala dago esnekiak probatzeko garaian. Idiazabalen bezala hemen ere gazta da nagusi. Bertako aniztasunak gazta gustuko duenari ere aukera egitea zaildu egiten dio. Esan daiteke, ordea, guztiz ezberdinak direla hemengo gaztak Idiazabalgoarekin alderatuta; baina hoberena zalantzarik gabe, gure betikoa. Bizikleta da bertan ibiltzeko aukerarik onena eta egokiena; biztanleak baino bizikleta gehiago omen dago.Adin guztietako jendea ikusten da batetik bestera ring-ring eginez, eta edonork pentsatuko luke bizikletarekin jaio direla. Eskerrak aldaparik ez dagoen Euskal Herrian bezala, bestela batek baino gehiagok estutu beharko zituen hortzak! Eta beste gauza asko kontatuz luza naitekeen arren, aukera izanez gero, inguru hau bisitatzeak benetan merezi duela esango nuke, eta gomendatzeko moduko bidaia dela,zalantzarik gabe.

rrean.... izozkailu, eguzki-plaka, bateria handiak,“Yamaha” motorrak eta gero kartoi kaxa pila,nola ezagutzen ditu “el padre'k” hainbeste kartoi? Bada, are-hortzak pisuagatik beste pakete batzuk Kinshasan ireki eta ikusita kanpotik.Gitarrei azkar hartu zien tankera pakete luzetik,baita telebistari ere. Egun erdia pasa eta gero,hor itzultzen dira pozik bakoitza periodista eginda, ikusitakoak Biblian bezela handitzeko gogoaz.. “Itenga” parrokia goretsiko dute eta bide batez ingurukoak gutxietsi....eta inbidi ez hain sanoak sortu.

Jolasa denbora galtzearekin lotzen ziren garaiak atzean geratu dira. Gaur egun jolasa eta denbora librea haurraren garapenean oso garrantzitsuak dira. Alde batetik,jolasa ezinbestekoa da haurraren gorputza hazteko. Izan ere, jolasean ari denean haurrak giharrak dantzan jartzen ditu. Bestetik, jolasaren bidez, haurrak gauza bat baino gehiago ikasten du:distantzia eta espazioa kalkulatzen,pentsamendua ordenatzen,etab. Hori gutxi balitz, jolasean aritzeko moduaren bidez, herri baten nortasunaren berri ere ematen dugu. Gure kasuan, euskal jolasek, gure herrialdeko ohiturak ezagutzeko aukera ematen digute. Estae baterako, garai batean nola egiten zen jolasean;gure aiton-amonek, gurasoek, zer joko egiten zituzten, non eta zerekin… Euskal jolasek,beraz,Euskal Herriko historia hurbila ezagutzeko bide interesgarria dira. Hala ere, izenburuan ipinita bezala, nik EUSKARA aipatu dut. Horri, hots, hizkuntzari egin nahi nioke erreferentzia.Izan ere,aipatu ditudan aspektu positibo horiez gain, jolasa hizkuntza barneratzeko tresna garrantzitsu ere bada. Alde batetik, hizkuntza formala lantzeko erabil daitekeen teknika da.Beste aldetik,ordea,hizkuntza ez formala edota arduragabea sustatzeko da baliagarria jolas aktibitatea.Azken batean, jolasean ari garean,euskara kalera ateratzen ere ari gara: bateko abestiak, besteko esa-

Eta tximista gure artean Atzo iluntzan presaka itzuli ginen etxera. Laino beltz ugari zeruan eta euri-zaparradak laister hasi ziren bat bestearen atzetik. Bi ordu honetan ginela eta denok etxe barruan, norbait ate-joka eta behi-zaintzaile baten andrea tximistak jo duela. Estu naiz nire behi-zaintzailea delakoan baina laister jakiten dut mojena dela.Gure mediku etxera ekartzen dute baina alperrik! seko da ! Hurrengo egunean hildakoa eta famili osoa euren herrira eramaten ditudanean umeen erruki naiz.

moldeak,hiztegia dela,etab. Jolasaren bitartez hizkuntzaren erabilera ludikoa ahalbidetu egiten da, eta horrek berebiziko garrantzia du hizkuntzaren normalizazio prozesuan. Euskaraz jolasean eginez ondo pasatuko du haurrak,gustura sentituko da eta jarduera atseginekin lotuko du euskara. Gainera,euskarak bizitzako arlo guztietan egon behar du normalizatuko bada, baita jolasetan ere.Haurrak ikusi behar du euskara bizitzako esparru guztietan erabil dezakeela, ez duela erdal erregistroetara jo beharrik jolasean aritzeko. Gure herrian,zorionez,euskal hiztunak asko dira, eta haurrek eguneroko bizitzan euskaraz egiten dute;baita jolasean ere. Hala ere, pixka bat erreparatzen badiegu, berehala konturatzen gara oraindik ere lehen aipatu ditudan erdal erregistro horiek indarrean direla esku-jolasetan, hainbat esamolde erabiltzerakoan. Izan ere, te he pillado, por Iñaki eta modu horretako esamoldeak oso sartuta daude gure hizkuntzan. Hala eta guztiz ere, hezitzaile asko gara jolasaren munduan lan egiten dugunak, eta, era berean, euskararen normalizazioaren alde egiten dugunak. Horixe bera da gure erronka, eta nik, behintzat, Idiazabalgo Ttipi-ttapa ludotekan, hori lortzeko ilusio handiarekin jarraituko dut lanean.

Holakoetan, eta ohiturari segiz, tximistaren atzetik zein den jakin behar izaten dute,ez baita tximista naturala. Famili handi osoa aztoratuta izango da, susmo txarrez minduta. Ganadu mailan ere izan ditugu honelako istripuak: orain sei urte 47 abere joan ziren kolpean eta joan den urtean,belardi berdinean, beste hamazazpi. Bai, tximista bizi-bizia da hemendik eta hildakoak bere atzetik. Alejandro Aldanondo Popokabaka (Kongo)

Gutunek gehienez 25 lerro izan behar dituzte, makinaz idatzita eta sinadurarekin. Emailez: aldaize@euskalerria.org Betiko postaz: Aldaize herri aldizkaria, Kultur Etxea, 20213 Idiazabal

4 • ALdAiZe 9


hizketan SEBERIANO ARIZTIMUÑO, Jubilatuen elkarteko presidentea “Jendea ez da etortzen guk antolatutako ekimenetara, erretiratuentzat direla uste dutelako” 305 bazkide ditu Idiazabalgo Erretiratuen elkarteak eta horien guztien buru da Seberiano Ariztimuño. Orain urtebete heldu zion karguari, beste ezer egitekorik ez,eta ezetz esatea ere nahikoa gogorra egiten zi-tzaiolako,besteak beste Orain urtebete heldu zenion karguari,zein balorazio egiten duzu? Niretzat lan berri bat izan da, nahiz eta adinduna izan ni neroni ere. Bertara joan arte, zaila da jubilatuen elkartea ezagutzea. Ni joateko animo handiegirik gabe iritsi nintzen, baina orain gustura nabil; izan ere,inguru bat nahikoa ona daukat. Jendeari kostatu egiten zaio horrelako lanak hartzea;baina,zu animatu egin zinen… Bai, ni animatu nintzen, baina nire moduko beste bat topatzea kostatuko zait lan hauetan aspertzen naizen garaian… Zein izaten da zure lana? Nik,elkarteko lana ez dut egiten,edariena-eta egiten dut.Bileretara joan eta mugitu;bateko hitzaldiak direla,besteko irteera dela… Betiere jendearen gertu samarrean dago ibili beharra. Gu, Idiazabalen, 305 lagun gara eta datu bat emango dizut: kartetan, jokoan, aurten 40 lagunek parte hartu dute, eta gutxi da oso; baina, herri handiekin alderatuta,ez gaude batere gaizki.Herri handietan ez da halako parte-hartzerik izaten. Nire iritzian, erretiratuen elkarteek ez dute oraingo jubilatuekin bizirik,nire ustez eutsi egin behar zaie,eta horrexegatik nago han. Nola banatzen dituzue ardurak? Orain juntan gaude bost gizonezko eta lau emakumezko. Emakumeek lan handia egiten dute, luntxak prestatzen-eta lan asko izaten da. Nire lana izaten da juntan ikustea ea gauzak ondo doazen,eta horrelakoak. Diru kontuak, berriz, Arrondok eramaten ditu; lehendik ere, hogeiren bat urte-edo badamaratza. Orduan, hark lana ikaragarri egiten du; irteeretan guk eguna jartzen dugu eta berak lotzen du dendena,ezagutu ere asko egiten du bazterretako jendea, eta autobusari ere deitu egin behar izaten zaio,eta horrelakoak. Lana beti izaten da: gaur (maiatzak 21) daukagu batzarra, hurrengo astean muse-

ko finalak, datorren hilean, berriz, badugu beste hitzaldi bat ere,eta gero beste irteera bat dugu Trapagaran aldera… Hitzaldietan, irteeretan eta horrelakoetan jendearen erantzuna nolakoa izaten da? Irteerak… ni sartu aurretik esaten zuten autobus bat eta beste hamar bat lagunek ematen zuela izena; orain, berriz, Arrondo lanean aritzen da autobusa bete artean. Hitzaldietan jendetza handiegirik ez da izaten; pixka bat belarriko lana eginez gero bai, ordea. Adibidez, herriko medikuak hitz egin zuenean jendea nahiko poliki joan zen. Idiazabal ez da ezberdina, eta inguruko herrietan ere antzekoa izan ohi da parte-hartzea. Nire lana izaten da hor behetik etortzen den lan hori aurrera eramatea, batez ere.Aurten, abuztu berezia antolatu dute Donostian; erretiratuen munduko txapelketak daude atletismoan. Horra joateko aspaldian gabiltza lanean.Abuztuaren 24a da Goierriri tokatu zaion eguna. Herrialde bakoitzetik ehunen bat erretiratuk egin behar du lan txapelketa horietan, eta Idiazabali bost tokatu zitzaizkion; hor lan pertsonala egin dut eta sei pertsona batu eta fitxak bete eta bidali ditut. Gero neurtutako martxa ere izango da,eta horra ere joateko asmotan gabiltza.

Jendearen kexarik izaten al da irteeretan eta beste ekimenetan? Beno, asko ez dira izaten, irteeraren batean denbora luzez egon garela lekuren batean eta halakoak baina, ez da asko izaten. Gainera, han ibiltzen den jendea asko ere ez da,hogeiren bat lagun. Orain lan batzuk egin, taberna jarri eta kafe makina txukun antzekoa jartzen baldin badugu eta norberak garbitzeko beharrik ez izateko garbigailua jarrita, asko hobetuko da. Erretiratuek antolatutako ekimenak direla-eta, jendeak zuentzako bakarrik direla uste al du? Bai, halaxe da. Jendeak berez badaki hor antolatzen den dena guztientzat dela baina, jendea ez da joaten. Ikusten du hori jubilatuentzat dela eta ez dira etortzen. Erretiratuen artean ere, bakar batzuentzat izaten direla uste duenik ere izaten da. Berez, betebehar gehiegitxo ere ez ditu,bada,erretiratuak… Bai hala da. Eta niri horrexegatik, lehen ere batean eta bestean ibilitakoak gara, eta proposatu zidatenean ezetz esatea oso gogorra egin zitzaidan. Beste zer eginik ez, eta ezin,bada,ezezkorik esan.

ALdAiZe 9

•5


ze berri? 12 HAUR HASIKO DIRA IRAILEAN 0-2 URTEKO GELAN Ekainean hasiko dira eskola txikian gela berriak egiteko obrak

ERREKAKO LANAK BUKAUTA Ekainaren 8an, asteazkenean, inauguratuko dituzte zubi berriak eta erreka txukuntzeko egindako lanak. 15 hilabetean aritu dira lanean; lehendabizi Plazako eta Toki Txokoko zubiak bota eta berriak egin zituzten, ondoren Bi Kabiko zubia berritzea erabaki zuten. Zubiak egiten aritu diren bitartean erreka txukundu dute.Azkeneko obra, Bi Kabitik hasi eta Pilarrenerainoko paseoa izan da. Erreka bazterra jarraituz egin dute ibilbide berria.

GAZTAREN MUSEOA ABENDURAKO

Irailean jarriko dituzte martxan Idiazabalen 0-2 urte bitarteko haurrentzako gelak. Lau gela berriak eskola txikian egongo dira eta 21 haurrentzako lekua izango dute. Ikasturte hasierarako guztia prest egon dadin, ekainean hasiko dituzte obrak. Orain arte eskola txikian egon diren ikasleak eraikin handira eramango dituzte. Hala, aurrerantzean 3 urtetik aurrerako ikasle guztiak eraikin horretan egongo dira. 0-2 urteko haurrei zerbitzua emateko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak partzuergoa sortu dute. Bien artean eskainiko dute zerbitzua.Udalak gelak egokitu eta haiek behar bezala zaindu beharko ditu. Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren lana izango da langileak jartzea eta hezkuntza proiektua garatzea. Izan ere zaintzaile eta funtzionamendu bereziak izango ditu zerbitzu berriak. Goizeko 7:30etatik arratsaldeko 6:30era egongo dira zabalik 0-2 urtekoentzako gelak.Gurasoei ahalik eta erraztasun gehien emateko, zubietan ere irekita egongo da. Abuztuan baino ez dute itxiko.Haurrak eraman eta jasotzeko ordu jakinak eongo dira. Gurasoen ardura izango da seme-alaben janaria eramatea.Hezkuntza Sailak ez du bere

gain hartuko haurrean elikadura. Udala horri nola aurre egin aztertzen ari da. Une honetan eskolan ez dago jangela zerbitzurik. Herri Eskola handitzen denean, lanak berehala hasiko dira,60 haurrentzako jangela egingo dute.Orduan litekeena da 0-2 urte arteko haurrentzako bazkaria ere handik eramatea. Irailean martxan jarriko den zerbitzua aspaldiko asmoa da. Gelak jartzeko leku aproposik ez zegoelako atzeratu da ekimena. Hasieran, gela berriak Artzai Gaztaren alboan dagoen lokalean jartzea pentsatu zuen Udalak. Herri Eskola hirutan (eraikin nagusia, eskola txikia eta 0-2 urteko gelak) banatuta geratuko zela-eta asmoa bertan behera geratu zen. Azkenean, Herri Eskola handitzeko proiektuaren alde egin zuen Udalak. Hala, orain arte eskola txikian zeuden ikasleak eraikin handira eramango dituzte.

IGERILEKUA EGOKITZEKO OBRAK EGIN DITUZTE Ekainaren 10ean irekiko dute eta enpresa batek emango du zerbitzua

Gazta Egunaren 8. edizioko ekitaldietan aurkeztu zen Idiazabalgo gaztaren interpretazio zentroaren proiektua. Artzai Gaztaren alboko lokalean obrak hasita daude.Gabonak baino lehen inauguratzea espero dute. Aurtengo Gaztaren Egunarekin gustura daude antolatzaileak. Espero bezala aurrekoetan baino jende gutxiago etorri zen. Hala ere, eguna espero bezala joan zen. Idiazabal gazta egiten duten 17 artzain etorri ziren.Tomas Katarain artzainak jaso zuen aurtengo omenaldia.

6 • ALdAiZe 9

Igarondo igerilekuko aldagelak berritzeko obrak egin ditu Udalak. Barruko aldea bota eta legeari egokitutako aldagelak, dutxak eta komunak ipini dituzte.Guztira 76 mila euroko inbertsioa egin dute. Obrak ekainaren hasieran bukatuko dira eta eguraldia lagun, ekainaren 10ean irekiko dute igerilekua. Aurten, lehendabiziko aldiz, igerilekuko lanak kanpoko enpresa batek egingo ditu.Orain arte herriko jendea kontratatzen zuen Udalak, hiru hilabeteko zerbitzu hori eskaintzeko. Udalaren esanetan orain arte erabilitako formula legez kanpokoa zen. Bestalde uraren zaintza eta igerilekuko segurtasuna bermatzeko bidea dela uste

du Udalak. Igerilekua ireki zenetik herritarrak aritu dira igerilekua zaintzen. Orain lau urte sorospen zerbitzua enpresa bati ematea erabaki zuen Udalak. Aurten zerbitzu guztiak kontratatuko dituzte. 27 mila euro erabiliko dira horretarako.


ILLATIREN EGUNA EKAINAREN 18AN Herri Eskolako festarekin batera ospatuko da Ekainaren 18an, larunbata, ospatuko du Illati euskara elkarteak bere bigarren festa eguna. Egun berean Herri Eskolako festa egingo da.Bateko eta besteko arduradunek bi ospakizunak batzea erabaki dute. Honenbestez,Aita Iparragirre herri eskolak eta Illati euskara elkarteak bien artean antolatuko dute egun horretarako egitaraua. Besteak beste, eskolako ikasleek ALDAIZEren ale berezi bat egingo dute. Beraiek egindako lanak bilduko dituzte aldizkari horretan. Ekainaren 18rako antolatutako ekitaldien berri ale honen azken orrialdean duzue. Illatiren eguna Herri Eskolarekin batera egitea Euskara Elkarteak maiatzaren 7an egindako batzar berezian erabaki zuen. Bilera horretan Illatiren barruan lan taldeak

ZER EGIN DAITEKE IDIAZABALEN TURISMOA SUSTATZEKO?

ARATZ IMAZ Langilea 25 urte.

sortzea ere adostu zen. Hemendik aurrera 5 talde izango ditu euskara elkarteak: Zuzendaritza taldea,ALDAIZEREN erredakzio taldea, finantziazioaz arduratuko den taldea, azpiegiturena eta web orria landuko duena. Maiatzeko batzarrean jakinarazi zutenez bazkide berriak egiteko kanpainaren ondoren Illatik 90 bazkide ditu. Urtea bukatzerako ehun bazkide lortzea da Euskara Elkartearen helburua.

HERRI ESKOLAK 25 URTE Urrian hasiko dira Herri Eskolaren 25. urteurrena ospatzeko ekitaldiak. Perkusio kontzertu batekin hasiko dira ospakizunak. Hilabetero ekitaldi bat egiteko asmoa dute antolatzaileek. Eskolaren 25. urteurrena ospatzeko ekitaldiek ikasturte guztia iraungo dute eta jaialdi handi batekin bukatuko dira. Urteurrena prestatzen Herri Eskolako irakasleak, ikasleak,gurasoak,ikasle ohiak eta herriko taldeak ari dira. Oraindik egitaraua erabat zehaztu gabe duten arren hainbat ideia lantzen ari dira: mendi ibilaldi bat egitea, antzezlan bat prestatzea, gabonetako kantuen emanaldia egitea… ekitaldi horiek guztiak egunkari berezi batean bildu nahi dituzte.

herriko plaza

Aita Iparragirre herri eskolaren 25. urteurrenerako logotipoa eta lema aukeratzea izan zen antolatzaileen lehendabiziko lana. Ondoren beka deialdia egin zuten. Eskolaren 25 urteak bilduko zituen liburua egitea zen helburua. Lan hori Eunate eta Oihane Eliok egingo dute. Mende laurdena ospatzeko ekitaldietan herritarrek parte hartzea nahi dute antolatzaileek. Horretarako idiazabaldar guztiei dei egin die bileretan parte har dezaten.Taldea hamabostean behin biltzen da, ostiraletan, Pilarreneko ganbaran. Illatik eta ALDAIZEk ere parte hartuko dute Herri Eskolaren 25. urteurrenean.Ale honetan hasi eta datorren ikasturtearen amaiera arte 25. urteurreneko albisteak eskainiko ditu atal honetan.

Landetxe bat jarri, adibidez. Ratzinger ekarri beharko genduke, horrek jendea moitzen do!

JABIER LOIDI Langilea 38 urte. Zerbait diferentea jarri, oain eztet uste gauza asko daunik jendea honea ekartzeko, erakartzeko. Zerbait berrie eskeini beharko litzeke. Goierri nahiko politte dala esaten do jendek, baino gauza berrik jarri ezkeo, zerbait diferentea…

TERE BARRENA Dendaria 51 urte. Falta falta… ezta ezer falta, propaganda eittea. Katalan eta valentziar asko etortzen die, ta herrie asko gustatzen zaie. Baño bultzadea falta da, propagandea, herrie saltzea. Gazta Idiazabalen bakarrik ez dau, gazta jan eta ahaztu itten da!

JON ANDER MUJIKA Ikaslea 15 urte. Gauza gehio jarri beharko litzeke, landetxek eta holako gauzak, jendea kanpotik etorri ahal izateko.

ALdAiZe 9

•7


erreportajea ORTZIREN GONBIDATU ZERUA JAINKOA ZELAKOAN ARBASOEK ZITUZTEN ERRITOAK GALBIDEAN DAUDE IDIAZABALEN Kristautasuna baino lehenagoko ohiturak dira gehienak. Denboraren joanari eutsi diotenak, ordea, erlijioarekin uztartu dira, eta Idiazabalen hala ezagutzen ditugu gaur egun. Kandela bedeinkatzea, uzta ona eskuratzeko erritoak, erramu bedeinkatzea, euria egiteko errogatiGizakiok harreman zuzena dugu zeruarekin. Urteetan eguraldiaren menpe egon da gure biziraupena. Kolokan beti, etor zitekeenaren beldur. Errepikatzen ziren egoerak ikasten zituzten aldez aurretik neurriak hartu, eta, ahal zuten neurrian, emaitzarik onenak jasotzeko. Herrialde garatuetan gaur egun baldintzak alda badaitezke ere, segurtasun handiagoa dugu.Lehen sektorean ari direnak gutxi baitira.Ondorioz,ikasitakoa galtzen ari da. Gure inguruan eta Idiazabalen zeruaren inguruan sinesmen eta ohitura batzuei eusten diegu oraindik. Zetazkoa dirudi urdin kolore apal eta bizia ageri duenean. Kotoizkoa besteetan,jolaserako gogoa balu bezala.Gauetan, noizbehinka dotore janzten da festarako duen soineko ederrenarekin, distiratsu barrenaren handitasuna erakutsiz. Zakar samarra ere badaki izaten maiz, munduarekin haserre balego bezala. Baina ez dago amorratua, ama lurraren orekaren bila dabil. Ortzi,jainkoa Lurreko bizidun guztiek arreta berezia diogu.Gizakiak betidanik erakutsi dio begirunea. Antzinako euskaldunek ere Ortzi gurtu egiten zuten.Ortzi deitzen zioten zeruari, beraien jainkoari. Horren inguruan eraikitako kultura zuten. Argia gurtzen zuten, gaueko eta eguneko argia: hortik datoz, eguzkia (egu-ortzitik datorrela esaten dute) eta ilargia (hildako argia) hitzak. Ilargialdika kontatzen zituzten egunak, eta, Julio Caro Barojaren arabera, gau-tik dator gaur hitza. Horregatik ilargi egutegia zutela esaten dugu. Ilargiaren bidez hilabeteak kontatzen zituzten, 29 egun eta zertxobait gehiago irauten zuten. Geroago, ikasketa horrek nekazaritzarekin zuen harremanaz jabetu ahala, nekazal egutegia sortu zuten. Eguzkiaren presentziak garrantzia hartu zuen heinean,egutegian islatu zuten.Beraz, gaur egun dugun euskal egutegia ilargi-nekazal-eguzki egutegia dela esan dezakegu. Urte hitza ere ordutik datorrela diote adituek: uraren zikloa adierazteko. Urte ur aldiari legokio, eta elurte litzateke aurkako epea,urtze aldia.Gaur egun,lehenak hartu-

8 • ALdAiZe 9

bak‌ Garai bateko idiazabaldarrek zeruari zioten miresmenetik sortu ziren. Zerua, Ortzi jainkoa zen beraientzat. Baserria eta lurra ziren orduko bizibideak, gaur egun bizimodua aldatu egin da, eta ohitura horiek galbidean daude.

Sorginak harrapatzeko modu bakarra eguzkia dela kontatzen dute Idiazabalen ko lituzke bi aldiak. Beste hainbat kulturek ere ilargia zuten errefentzia: mediterraneokoetan edota sumeriarrenean, esaterako. Dena den, besteetan ez bezala, euskaldunek eguzkia femeninotzat zuten, eguzki amandrea deitzen zioten ahozko literaturak gorde duenez. Euskaldunek garai batean behintzat matrismoa zutela erakusten du horrek. Ortzi zenbait lekutan Urtzi deitua, jainkotzat zuten alditik, hitzak ez diren beste zenbait ohitura eta sinesmen ere mantendu dira gaur egun arte. Nekazaritzak eutsi dio horri. Landareak haz daitezen eta abereek zer jan izan dezaten,ez da nahikoa lur egokia izatea. Eguraldia lagun izatea ezinbestekoa da. Hortaz, zeruaren menpeko eta Ortziren gonbidatu sentitu da gizakia urteetan. Argiari diosala eginez,beren etxe eta soroak babestu nahi izaten zituzten. Gaizkia

ingura ez zedin, hainbat errito egiten zituzten.Baserrietako ate askotan eguzki-loreak topatzen ditugu. Sorgin eta lami gaiztoak uxatzea dutela helburu esaten dute. Sorginak harrapatzeko modu bakarra eguzkia dela kontatzen dute Idiazabalen. Ingura ez daitezen erramua eta gurutzeak ere jartzen dira. Ostiraletan (ortz-ilargi-eguna: gaueko argia gurtzen den eguna) bidaiarik ez dela egin behar esaten zuten: hori delaeta,orain dela gutxi arte behiak ez zituzten mendira eramaten asteko egun horretan. Idiazabalgo ohiturak Kristautasuna inguru honetara iritsi zenean,tokiko bizimodura moldatuz,beraren jainkoari Ortziri eginiko antzeko eskaerak egiten hasi ziren: uzta aberatsak, eguraldi onak, abereak osasuntsu egoteko... Nekazal gizartearen nahiak dira. Idiazabalen beste zenbait txokotan bezala ospakizunak egiten ziren egun jakin batzuetan eskaerak egiteko. Horietako batzuk gaur egun ere egiten dira: • Kandelaria otsailaren 2an izaten da. Egun horretan, elizan kandelak bedeinkatzen dituzte. Kandela horiek ekaitz egune-


erreportajea tan,estuasun garaietan edota abereek erditu behar dutenean pizten dira gaizkia uxatzeko. • Bedeinkazioak: maiatzean konjuroak egiten ziren Santa Barbaran, mendiaren lau aldeetara arto eta indaba uztak onak izan zitezen. Horrela, inguruko soro guztiak bedeinkatuta geratzen ziren. Inguruko herrietatik ere joaten ziren bertara. Gazta eta arrautzak eramaten zituzten. • Erramu Eguna: erramua bedeinkatzen zuten egun honetan. Emakumeek erramua soilik eramaten zuten, eta gizonek, berriz, sahats makila bati puntan zuloa egin eta erramua bertan sartuta. Ondoren, sahats makilarekin Santa Kruz egunean gurutzeak egiten ziren eta soro eta larreetan ezartzen zituzten babesteko. • Corpus Cristin erramu bedeinkatuarekin gurutzeak egiten dituzte eta soroetan jartzen dituzte. Lizarraren adarrekin ere gurutzek egiten dira, eta kanpora ematen duten etxeko ateetan ezartzen.Ikuiluan ere jartzen dituzte animaliak zaintzeko. Egun horretan, Ursuaranen ardoa banatzen

Agerreko ermita

zuten eta festa izaten zen. • San Antonio eguna: animaliak bedeinkatzen dira egun honetan gaitzik harrapa ez dezaten. • San Joanetan San Joan loreak (elorri zuria) bedeinkatzen ziren. Ondoren, harrekin ezpata bat egin eta ate gainean jartzen zen babesteko. • Erreguteak:lehorte aldietan euria egiteko eskatuz egiten ziren otoitzaldiak. Ermitaz ermita joaten ziren herritarrak otoitzean. Lehenengo egunean, Elizatik Gorridirainoko bidea egiten zuten. Bigarrenean, Gorriditik San Inaziora. Hurrengoan handik Eztenagara eta Eztenagatik Gurutzetara. Bertan bukatzen zituzten erreguteak. Idiazabalen esaten den esaera zahar batek zera dio: «Ebie etteko zazpi praile errezon baino hiru haize burrukan gehio dii».

HILABETEAK Hilabeteak ezberdin izendatzen ditugu euskara batuaren eragina izan dugunetik. Idiazabalen ordu arte ondoren aipatu bezala esaten ziren. • Ilbeltza • Otsaile • Epaile • Jorraile • Loraile • Garagarrile

• Uzta • Dagonile • Agorra • Urrie • Azaroa • Abendue / Gabonile

“Hilbeltzekoa altzairue,otsailekoa burnie ta epailekoa ude”

Lehorte aldietan ermitaz ermita joaten ziren herritarrak otoitzean Lehorteak ez ezik, euri jasak ere izan dira. Herriko zaharrek behin uholdeak herriko zubiak eraman zituela gogoan dute. Ekaitz egunetan, lehen aipatutako kandela bedeinkatuak pizteaz gain, ur bedeinkatua botatzen dute airera eta erramu bedeinkatua sutara eguraldia baretzeko asmoz. Nekazaritzatik bizi direnek eguraldiaren adierazleak eta horien nondik norakoak hobeto ezagutzen dituzte. Idiazabalen esaterako, kontuan hartzen diren zenbait gertaera jaso ditugu: • Goldaria Aizkorrin, ebie hurrengo eunen • Tripaki lainok;ebie bi eunen • Birigarrok arbolan erdin,elurre • Atxurbitik behera behorra, egualdi txarra • Eguraldi aldaketa etxeetako harriaren hezetasunean neurtzen dela esaten da

Urteetako tradizioa duten sinesmen horiek balioa galtzen ari dira gizartean. Industrializazioak baserriak hustea ekarri zuten. Gaur, Idiazabalgo gehienek industrian eta zerbitzuetan egiten dute lan. Ez da eguraldiaren menpeko, eta lotura horren beharrik ez dugunez sentitzen, konturatu gabe gure kulturaren zati garrantzitsu bat ihesi doa. Dena den, aspaldikoen eta gertukoen antzera, zerura begira jarraitzen dugu. Batzuek oporretara joan nahi dutelako eguzki bila, beste batzuek menditik bueltatxo bat emateko haize leunak besoak laztantzen dizkien bitartean. Sortzen ari garen kutsaduraz arduratuta klimaren aldaketak nondik jo dezakeen begira zorrotz eta kezkatuta dagoenik ere bada. Ardi galdua atzeman daiteke;aldi galdua ez.

ILARGIALDI BAKOITZAK DU BERE ZEREGINA IL BERRIA - Egur zuria moztu (pagoa,hurritza,lizarra...) - Lur gainean sortzen diren produktuak landatu. - Lore asko eduki nahi baditugu ilberrian landatu. - Sagarrondoa landatu sagar asko eman ditzan.

ILBEHERA - Egur gorria moztu (gaztaina,haritza...) - Simaurra mugitu ez zuritzeko - Ilea moztu - Azkazalak moztu - Txerria hil - Abereei adarrak moztu - Zapore hobea izan dezaten,lurpean hazten diren produktuak landatu

“Ilberriko ostirala ilbera eta ilberako ostirala ilberri” ALdAiZe 9

•9


kolaborazioak ZABORRAK ETA SAILKAKETA AZTERGAI HERRI ESKOLAN GALDETEGI BAT ERANTZUN DUTE ESKOLAKO FAMILIEK

LABURRAK

diazabalgo herri-eskola, bertako zenbait guraso, herriko Udala eta beste hainbat erakunde, Agenda 21 izeneko proiektuan parte hartzen ari dira. Ingurumena zaintze aldera,zaborrari ematen diogun erabilera aritu dira aztertzen, aurten, besteak beste. Gaur egungo egoeraz jabetzeko,galdetegi bat bidali zieten herri-eskolako familia guztiei. Galdetegiaen helburua ondokoa zen:Sasieta Mankomunitateak aurrez etxeetara bidalitako txostenak eraginik izan ote zuen, eta birziklatzeaz ditugun ohiturak ezagutzea,batik bat. Txostena herritarrei bidaltzea oso ideia ona izan dela iruditu zaigu; hala ere, beste komunikabide batzuk erabiltzea ere komenigarria izango litzatekeelakoan gaude. Adibidez, irratia, telebista, prentsa... Izan ere, familia batzuek ez baitute irakurri ere egin txostena, eta beste batzuei, berriz, ez zaie etxeetara iritsi ere egin. Inkestari erantzuna eman zietenak,guztira,81 familia izan ziren. Gehien harritu gaituena zera izan da, %48'11k, ia erdiek, zabor mota guztiak ez dituela birziklatzen. Agian Idiazabalgo familia batzuek ez dakite, birziklatu ezean zein arazo sor daitezkeen etorkizunean gizartean eta ingurumenean. Erdiak baino gehiagok ez dute mota guztietako zaborra sailkatzen, eta bakoitza leku aproposean utzi ere ez dute egiten. Hori dela-eta,beste ideia bat izango litzateke publizitate erakargarriren bat egitea edota dokumental bat ordu aproposean ematea;lehen ingurumena eta herriak nola zeuden ikusteko, oraingo egoerez jabetzeko,eta,horrela jarraituz gero,etorkizunean egoera horrek sor ditzakeen arazo guztien inguruan behar bezala jabetzeko.

I

10 • ALdAiZe 9

Ez birziklatzeko hainbat eragozpen daudela aipatzen dute erantzuleek. Hala ere, “aitzakia merkea” iruditzen zaigu edukinontziak etxetik urrun daudela esatea.Izan ere, urrutien 200m-ra daude, eta, gainera, kirola egiteko balio du. Era berean, ibilalditxo bat egiteko, edota lanera joan behar denean zaborra leku aproposean uzteko aprobetxa daiteke. Etxe gehienetan arazoa da sailkatze-prozesua. Hori da, behintzat, adierazi dutena; hainbat ontzi egoten dira sailkatzeko eta toki handia behar izaten omen dute. Hori dela-eta, ontzi berezik egitea ez litzateke batere ideia txarra izango. Arazoak sumatzen dira, era berean, botikak,olioa eta inprimagailu kartutxoak birziklatzeko.Beraz,informazio-kanpainaren bat egin beharko litzateke; noiz, non edo nora bota behar diren zabor mota horiek jakinarazteko herritarrei. Hala ere, guztiak ere ez dira berri txarrak; izan ere %21ek benetan pozgarria den erantzuna bidali digu. Kopuru horrek ohitura bezala dute sortzen duten zabo-

• Ekainaren 22a izango da aurtengo azken eskola eguna. Ekainen 1etik aurrera, ordutegia goizekoa bakarrik izango da Aita Iparragirre herri-eskolan. • Datorren ikasturterako, bi urteko 24 ikaslek eman dute izena Idiazabalgo herri-eskolan. • Ekainaren 18an egingo da Eskolako Festa. Denok ganbidatuta zaudete bertan parte hartzera. Gurasoz eta irakaslez osatutako batzordea ari da antolaketa lanak egiten. • Datorren ikasturtean egingo dugu herri-eskolaren 25. urteurrena. Ospakizunak antolatzeko, gurasoz, ikaslez (ohi), irakaslez eta edozein herritarrez osatutako taldeak martxan jarrita edo jartzear daude jadanik. ANIMATU. • Bi urtean lanean aritu ondoren, aurten amaituko da EMAKUNDEk bultzaturiko sexu-indarkeriaren aurka partaide izan garen NAHIKO proiektua. • Agenda 21 proiektuaren inguruan zenbait ekintza egin dituzte udaberrian: - Foru Aldundiko teknikari baten laguntzaz,Txomenaneko parkeko zuhaitzak aztertzea. - Zuhaitzak landatzea (Zuhaitz Egunean). - Sasieta zabortegira bisitaldia. rrari beste erabilera bat ematea. Amaitzeko, gai honen inguruan aurten egin dugun lana oraingoz bukatu dugula esan nahiko genuke; baina datorren urtean arazo horiek konpontzeko lanean jarraitu beharrrean izango garela.


kolaborazioak SU TA GAR Inkisizio molde berriak eta sorgin ehiza bueltatu diren arren, akelarreak ugaltzen ari dira. Sanjoanetakoarekin nahikoa ez, eta orain eskualde mailan ere suaren inguruan biltzen hasi gara. Maiatzean izan zen hori, eta oraindik ajeak irauten badu ere, hil honen 23koari begira gara dagoeneko.

GAZTE AKELARREA: TRUKEA Badira hilabete batzuk Goierriko gazteok gure beharrizanak asetzeko, elkarren arteko koordinazioaz eta laguntzaz aurrera egiteko biltzen hasi ginela. Izan ere, orduan, Euskal Herriko gazteon, gazte asanbladen eta gaztetxeen egoera aldatzen hasia zen: hain ugariak eta erreferenteak ziren gaztetxeak hutsarazten ari ziren (Euskal Jai edo Sorgintxulo, besteak beste), beraien beharra herrietan sumatzen zen… Errepresio egoera orokor horri aurre egiteko, Goierriko gaztetxe, gazte asanblada eta gazteok biltzeko beharra ikusi genuen, erantzun bateratu bat emateko eta, aldi berean, Goierriko gazteon aldarrikapenak aurrera eramateko. Gainera, herrien artean komunikazioa eta harremana sakontzeko balio izan zigun: komunikazio bide berriak sortzeko eta kontrainformazioa antolatzeko. Maiztasunez egindako bilkurak jarraituz, Goierriko gazteon arteko topaketak egitea bururatu zitzaigun; batez ere, elkar ezagutzeko eta denon arteko harremana eta komunikazioa naturalagoa izateko. Horrez gain, herriko gaztetxe, lokal edo edozein suren bueltan biltzen garen gazteon arazoak aztertzeko balioko liguke. Horregatik, festaz gain, mahai-inguruak ere egin ditugu bi gairen inguruan: gaztetxeak eta okupazio mugimendua. OKUPAZIOA gaiaren inguruan: Gaur egun Euskal Herrian etxeak okupatzea eta gaztetxe bihurtzea ez da inorentzat kontu arrotza. Urteetan erreferenteak izan diren gaztetxeak hustean, behin eta berriro entzun dugu: «Hutsarazteak hutsarazte, okupazioa!!» Baina zer da? Zertarako okupatzen da? Euskal Herriak barneratuta duen sistema honek gazteoi eskubide ugari ukatzen dizkigu: etxebizitza edukitzeko eskubidea, biltzeko eta antolatzeko toki alternatiboak garatzeko eskubidea, gure aldarrikapenak aurrera eramateko

eskubidea… Okupazioarekin tresna hauek eskura ditzakegu sistemari aurre egiteko; alternatibak sortzeko eta garatzeko. Inguru propioak sortu, etxebizitzak eskuratu, okupazio mugimendu zabala garatu… Hori guztia ere gure esku dago, eta okupazioarekin lortu egin dezakegu. GAZTETXEAK gaiaren inguruan: Gaur egun makina bat gaztetxe dago Euskal Herri osoan, eta oso onartuta daude gizartean. Gaztetxeak gazteok geure kasa kudeatzen ditugun lokalak dira, lokal autogestionatuak alegia; instituzioekiko erabat autonomoak direnak. Gainera, modu asanblearioan biltzen gara eta benetako parte-hartzea sustatzen dugu, eredu parte-hartzailearen kontzeptuari erabateko zentzua emanez gure gaztetxeetan. Horrez gain, kolektibotasuna bultzatzen dugu, gazteon arteko harremanak sakonduz. Giro horretan, gaur egungo sistemari alternatibak planteatzen dizkiogu hainbat ekimen aurrera eramanez: aisialdian (kirola, kultura edo parrandari begira), auzolanean, ikasketetan (tailer nahiz ikastaroekin)… Gazteon beharrizanei erantzuten dien gaztetxeak dira, gure ideiak garatu eta gure bizitza modu duinean aurrera eramateko. Inguru anitzak dira, mota guztietako gazteak bildu nahi dituzten inguruak, alegia. Goierrin badira zortzi bat Gazte Asanblada, eta gehienek badute gaztetxea. Zenbat gaztetxe, hainbeste ezberdintasun. Horregatik, oso aberatsa izan da topaketa, herri bakoitzean ditugun beharrak eta gabeziak mahai gainean jarri baititugu. Gainera, arazoei aurre egiteko norberak dituen esperientziak trukatzeko aukera izan dugu.

EGUNA JAIO ARTE Ekainak 23a heltzeko gutxi falta dela kontuan hartzen badugu,eta,urtero bezala, dantzan ez baino hankalatraba eta estropuzka ibili nahi ez badugu, behintzat, dantza entseguak hasteko garaia da. Entseguak egiteko egunak jarrita daude,eta ea oraingo honetan,egun batean bada ere, denok agertzen garen. Dena den, badaezpada ere, azken eguneko ikastaroa mantentzea erabaki dugu, balkarlosa, sorgin-dantza eta sanjoan-dantza urtero dantzatu arren, hain ondo ateratzen ez zaien horientzat. Arratsaldeko 6etan Gaztetxean elkartu, eta azken entsegua egin ostean, poteotxo bat egingo dugu, edaberik gabe ez baitago akelarrerik. Barrenak pixka bat berotu ondoren, Mujikanera joango gara afari-legea egin asmoz.Hori bai, afarira joatekoak direnek, arren, garaian eman dezatela izena gaztetxean. Plazan gaueko 10ak alde horretan piztuko da sua, eta ordu erdi beranduago hasiko dira txalapartaren ttakun-ttakuna, txistu doinuak, dantza eta araoak. Gau magikoa goizeko erritoarekin amaituko da, ihintzetan oinutsik etxerako bidea hartzen dugunean. Plana gustuko duen edonor etor dadila gurekin, diberti gaitezen. Garraren bueltan bildu, eta ondo asko ibiliko gara eguna jaio arte.

ALdAiZe 9

• 11


ertzetik ARGENTINATIK IDIAZABAL: HERRIA, ARIMA ETA ERAKUNDEAK

Idiazabalgo (Argentina) kluba

Mauricio Coccolo izartearen edozein mailatan egin ditzakegun galderarik arruntenak ondokoak dira: Zein motatako gizonak eta emakumeak sorrarazten ditu gizarte horrek? Zein motatako bizimoldeak sustatzen eta indartzen ditu? Herri baten eta bertako biztanleen artean badira elkarrekin harreman estua duten zatiak. Hiritar bakoitzak errealitatea eraikitzen laguntzen du, eta errealitateak izatearen moduak moladatu egiten ditu.Eguneroko jardunaren ingurunerik eraginkorrena nortasun soziala garatzeko garaian, zalantzarik gabe, erakundeak dira. Hainbat eta hainbat gizaki biltzen dituzten zentroak, bakoitzak bere egoerak aintzat hartuta.Atentzioa ematen duten eraikinek, aurrealdeari begiratuta bakarrik, garrantzia handia hartuko dute; herri bateko kulturaren eta ohituren funts bihurtuko baitira. Idiazabalen,begi kolpe bakar batekin berehala ohartzeko moduko eraikin hauek dira herriko ardatz nagusi: lehen mailako ikastexea, bigarren mailako kolegioa eta kirol-kluba. Badakigu establezimendu bakoitzak zenbat metro koadro duen,eraikin horietako bakoitza pintatzeko zenbat pintura-pote beharko genituzkeen ere laster aterako genituzke kontuak, baita bertako baldosak zenbat pertsonak zapaltzen dituen egunero-egunero ere. Dena dela, sekula jakingo ez duguna zera da: nortasun

G

12 • ALdAiZe 9

soziala eraikitzeko zentro horiek egiten duen ekarpenak duen balioa zenbaterainokoa den. Ortega y Gassetek zera esaten zuen:«El argentino siempre esta por delante de sí mismo: es promesa en estado latente, nunca acto. Ser acto lo expondría al fracaso». Erakundeek porroten bidean egiten dute aurrera, antza; eta horixe bera da, gezurra badirudi ere, arrakastarik handiena. Konkretu bihurtzen diren ideiak dira, eta hortxe bertan ager daiteke frustrazioa ere; baina horixe bera da, hain zuzen ere, arrakastara eraman gaitzakeen bide emankor bakarra. Ikasle batek batere azterketarik egiten ez badu, begi-bistakoa da ez duela nota txarrik sekula ere aterako; onik ere ez, ordea. Hasiera-hasierako hezkuntza da bizitzako ibilbidean aurrera egiten erakusten diguna.Lehen mailako hezkuntzan hasten dira haurrak ardurak beren gain hartzen: etxeko lanak egin behar direla, ordutegiak bete behar direla… Kolegioa nahitaez eragiten dizkiguten gauzaz osaturiko esparrua da (alde positiboan); kluba, berriz, askatasunen babes bihurtzen da. Badira, dena den, bete beharreko arauak ere. Kontua da askoz ere samurragoa dela aurrelari bat jokoz kanpo zergatik geratzen den ikastea, Grabitatearen Legea ikastea baino. Kirola, antza denez, aisialdia da. Gurasoen iritziz, futbol-eskola txirrinak jotzen duen unetik aurrera, edo irakasleek haurrak zaintzen ez dituzten unetik aurrera umeak zaintzen dituzten haurtzaindegiak dira. Hala pentsatzeak zera esan nahi du: ikasi liburuak irakurriz bakarrik ikasten dela. Klubak ikasarazten dizkigunak alde batera uztea da hala pentsatzea Sei kandelatxori putz egiten dienean

haur batek eta aurreskola garaia bukatzen duenean, lehen ardurak hartzen hasten den aroa hasten zaio haurrari ere, lehen mailako hezkuntzara joan behar duelako. Hasierako hezkuntza-zikloa bukatzen duenean,nerabeak kontu garratz antzekoekin egiten du topo: hamabost irakasle eta hamabost gai; laurogei minutuko eskolak eta bost minutu besterik ez atseden hartzeko, eta halako kontuak. Orduantxe, orduantxe iritsiko da filmeko zatirik erabakiorrena:etorkizuna erabakitzea. Bide zuzena aukeratzeko ezinbestekoa da aldez aurretik hamabost irakasle haikein hamabost irakasgai haiek egin izan.Bigarren mailako hezkuntzako kolegioak bideratuko ditu gerora mediku, ingeniari, poeta,okin,arotz,etab.izango direnak. Bigarren mailako hezkuntza da uniforme txurian estalita zegoen zirriborro hura finduko eta landuko duena. Neska-mutilak hamabiren bat urterekin heltzen dira, baina ikas-mahai, mundu-globo, saio-hodi eta ikasteko ordu luzeen artean hasiko dira poliki-poliki mundu honetan gizon eta emakume moduan jaiotzen. Zer gertatuko ote litzateke Idiazabalen lehen mailako ikastetxerik, kirol-klubik eta bigarren mailako hezkuntzako zentrorik ez balego? Erantzuteko ez da ezer asko behar:ez dago arimarik gabeko herririk,ez dago herririk gabeko arimarik, erakunderik gabe ez dago ez herririk ez arimarik, eta ez dago erakunderik arimarik eta herririk gabe. MAURICIO COCCOLO,Ikaslea Giza Komunikazio ikasketak Historia Cordobako Unibertsitate Nazionala Radio Impacto irratiko esataria: www.radioimpacto993.com.ar


ertzea IZAL EZAUTUZ: Lardizabalene berria Anttonio Berasategi

I

Ez zuen luzaz iraun, edozein moduz. Handik ehun urtera, etxe handixeagoa egin zuten, beste ehun urtean iraun duena, hain zuzen. Alboan zegoen Lardizabalenearen jabeek eraikia izanik, “Lardizabalene berria” bihurtu zen... dokumentuetan behintzat. Ez dut uste, dena dela, jende gehienak izen oso ezaguna izan duenik. Berriro ere, nor bizi zen ikusita etorri zitzaion hurrengo deitura. Joxe Galoren emazte izandako Manuelak ekarri zion berri hori:“Manuelaanea” hau da, “Manuelarenea” (Manuelaren etxea). Eta harrezkeroztik, zer? Bada, izena ia erabat galdu zela eta jendeak beste zerbaiti begiratu behar izan ziola etxeaz hitz egiteko. Zeri? bertan egiten zenari. Hortaz,“Panaderiako etxea” izan zen aurrerantzean, bolada luze batean. nor gutxik erabili izan du -gure garaian, behintzat- izen berezirik etxe honetaz hitz egitean; ez da harritzekoa, kalean ezagun eta erabilien izan diren etxe izenak galbidean daude

eta. Hala ere, behin baino gehiagotan lehenagokoa galdu eta berria sortu den arren, kaleko etxe zaharrek, izan, izan dute izena. Gaurko egunean ere bizi-bizirik dagoen bidea erabili izan da horretarako. Etxea norena den ikusi eta jabetasuna erakusten duen “-(r)en(e)a” atzizkia erantsi; beraren azpian,“-(r)en etxea” esamoldea daukagu.Makina bat izen osatu dira eta osatzen ditugu horrela. Aztergai dugun etxe hau esandako guztiaren erakusgarri garbia da. Orain arte ezagutu dugun etxea baino lehen, beste bat zegoen. Jose Antonio Urretak 1800 aldera egin eta berea zuelako,“Urretarenea” izan zen.

Etxea duela gutxi bota zuten

ALdAiZe 9

• 13


kirolak AZKENEKO ENTRENAMENDUA… ERREGIONALETAN Historian lehendabizikoz Idiazabal preferente mailan arituko da aiatzaren 17a da, asteartea, eta gazki ofiziala posta elektronikoz iritsi berri gauzak,“Idiazabalek 3-1 irabazi zion Hernaarratsaldeko 7:30ak dira.Arizko- zaio Unai Azurmendi Kirol Elkarteko kidea- niri eta hor hasi zen Hernaniko taldearen rretako futbol zelaian erregional ri.Azken zortzi urteotako herriko futbol tal- gainbehera. Denboraldi guztian Hernaniri mailako jokalari taldea entrenamendu-saio- deen datu eta argazkiak bilduta dauzka aurre hartu ezinda ibili ginen eta egun horrerako prestatzen ari da. Gaurkoa ezberdina Unaik. Erregionalen argazki horrek besteek tan aurrera pauso handia egin genuen”dio da, ordea.Taldeak etxeko lanak ondo baino ez bezalako balioa du. Igoera lortu duen tal- Unaik. Goren mailan arituko da Idiazabal datohobeto bete dituenez aurtengo denboral- dearen erretratua baita. Zazpi urteko ibilbidea rren urtean. Herriko talde batek sekula jodian maila gorenera igoko da. Liga bukatu 98-99 denboraldian erregionalen taldea katu duen mailarik altuena da.Poza bai,baina dute, baina beste partida bat falta zaie, errenola sortu zen gogoan du Azurmendik,“Ezo- ardura ere badute Kirol Elkarteko kideek. gional mailako fiIzen handiko talnala. Hura presdeen aurka aritu tatzeko saioa da beharko dute: hau. Dozena bat Anaitasuna, Toujokalari eta Xabi ring, Aloña Nuñez entrenatMendi… gorenezailea daude zean aritzeak, gainelaian. ra, diru gehiago Gaur bezala, gastatu beharra denboraldi ere esan nahi du. osoan, astearteMaila horretan aritan eta ostegunetuko direnetatik tan aritu dira herri txikiena izanArizkorretan engo da Idiazabal. trenatzen. HasieBaina,hala ere gusran astelehenetura daude. tan ere izaten Entrenamendua zuten entrenabukatzen ari da.Jomendua, Aiert kalari batzuk gaZufiria jokalariaraia baino lehen ren esanetan alde egin behar “zaila izaten zen Argazkian ez dira guztiak agertzen, baina hauek dira erregionalen taldeko teknikari eta jokaladute lanera joatehiru egunetan raiak: Xabi Nuñez (entrenatzailea), Joakin Ormazabal (ordezkaria), Karlos Turrientes (Ordizia), Jako. Bederatzietajendea biltzea,eta bier Zabalza (Beasain), Martin San Pedro (Idiazabal), Iñaki Goiburu (Idiazabal), Gorka Corada (Orrako ordu laurden azkenean asteledizia),Arkaitz Vazquez (Beasain),Unai Santamaria (Beasain),Ion Mendia (Beasain),Garikoitz Nuñez falta da.Azkeneko henetakoa ber(Legazpi),Antonio Alonso (Beasain),Ander Serrano (Idiazabal), Odei Agirre (Idiazabal), Ion Imaz entrenamendua tan behera uztea (Idiazabal),Aiert Zufiria (Idiazabal), Sergio Serrano (Idiazabal), Unai Mendia (Beasain), Igor Serrano da, bai, baina erreerabaki genuen. (Idiazabal),Dabid Camarero (Idiazabal),Ion Torres (Beasain),eta Migel Angel Blanco (Beasain). gional mailakoa. Astean bitan Aurrerantzean goetortzeko ere nahikoa lan izaten dugu batzutan”.Taldeko latzako futbol zelaian aritzen ginen artean, renean aritzeko prestatu beharko dute. Kronika hau idatzi ondoren jakin genuen jokalari askok errelebotan lan egiten dute zelaia utzi aurreko hilabeteetan idiazabaldar “arratsaldean lana dugun asteetan bakoitza batzuk erregional mailan arituko zen taldea Idiazabalgo taldeak erregional mailako finala bere kabuz aritzen da goizean entrenamen- sortzea pentsatu zuen”. Zazpi urte pasatu irabazi zuela.ALDAIZEK jarraitutako entredua egiten” dio Zufiriak. dira; erregionalen bigarren mailan jokatzen namenduak zerbaitetarako balio izan zuen Gaurko entrenamendua martxan dago. hasi zire arren, iaz 03-04 denboraldian, erre- behintzat.Zorionak ! Jokalariak eta entrenatzailea zelaian daude. gionalen lehenengo mailara igo ziren. Erregionalek entrenatzen jarraitzen dute. Bitartean, Arizkorretako bulegoan astebuIDIAZABAL XIBAKO rurako partidak prestatzen ari dira. Presta- Tarteka, gol izan behar zuen baloiak bulegoFINALEAN keta lana ezberdina izaten da,baina ezinbes- ko pareta jotzen du. Indarrez. Unai AzurEdizioa isten ari ginela jakin dugu Idiazatekoa.Liga bukatzen ari den arren bestelako mendik aurtengo denboraldian taldeak izanbalgo herri kiroletako taldea Xiba,Euskal txapelketa eta partidak antolatu beharra dako bilakaera buruan du. 04-05 denboraljoko eta jolasen lehiaketako finalerako ditu taldeak. Asteburukoak prestatu bai, dia ondo hasi zuen taldeak, astea joan eta sailkatu dela. Idiazabaldarrek Gipuzkoabaina bukatzera doan denboraldiko datuak astea etorri sailkapeneko aurreneko posko kanporaketa irabazi zuten. Finala eta argazkiak biltzen hasteko garaia ere tuetan ibili da Idiazabal. Hernanirekin Arizekainaren 18an,larunbata, jokatuko da. bada.Asteburuan erregionalek ateratako ar- korretan jokatutako partidak argitu zituen

M

14 • ALdAiZe 9


kirolak ARETO FUTBOLEAN, NESKAK TXAPELDUN! Gipuzkoako Jubenilen Liga Txapelketa irabazi dute Idiazabalgo neskek Neskak goi-mailako futbolean aritzea poli- ziako,Zaldibiako eta Zestoako talde banaren ez dakien entrenatzailea eta taldea omen, ki baina etengabe hazten ari den fenomenoa aurka,Tolosako biren eta Donostiako hiru- eta, ondorioz, iskanbilak nahi baino gehiagoda. Gaur egun,Athleticeko taldeak erakutsi ren aurka. 16 partidu izan dira denera, eta tan izan dituzte. du neskek ere fubolean lorpen garrantzi- idiazabaldarrek 12 irabazi eta bi bakarrik Orain jubenilak Gipuzkoako Kopa jokatsuak izan ditzaketela,eta,beraiei esker,urte- galdu dituzte. Guztira, 68 gol. Denboraldi bi- tzen ari dira.Taldeak berdinak dira ordea,eta etan itzalean egon den kirol mugiligaren hirugarren buelta jokatzen mendua gehiago azaleratzen hasi ari direla dirudi. Horregatik, da. Idiazabalen ere areto futbolean entrenatzaileek eta jokalariek,krilehenengo federatu zen taldea nestika egiten diote Areto Futboleko kena izan zen, 1994. urtean. Garai Federazioari maila horretan ez hartan, neskentzako kirol aukeran baitute behar adina arreta eta bazegoen hutsuneari aurre egin naliabide jartzen.Esaterako,Kopa johian sortu zen taldea.Aurten,aldiz, lasteko ez dute lehiaketa berezirik beste sari garrantzitsu bat jaso du egiten,eta probintzia arteko partiherriko nesken futbolak; izan ere, darik ere ez dago. Idiazabalgo talareto futboleko jubenil neskek Gideak Gipuzkoako Liga irabazi puzkoako Liga irabazi berri dute. Zutik ezkerretik eskuinera: Leire Iparragirre,Aiora Arozena, badu ere, ez dute Arabako edo Ekainean jasoko dute trofeoa. Ohiane Zeberio,Aintzane Irizar, Rakel Aldasoro, Idoia Sarriegi eta Bizkaiako txapeldunekin jolastuAstean bitan entrenatzen dira Gorka Zudaire. Eserita: Maite Zabalo, Nerea Aranburu, Naroa ko. 17 eta 18 urte bitarteko neskak, Unanue,Naroa Larrea,Nagore Elorza eta Maitane Mujika. Dena dela, etxean aurkitzen ez Leire Iparragirre eta Gorka Zudaidutena kanpoan bilatzea erabaki re entrenatzaile dituztela.Leire eta dute.Aurtengo udan, txapelketa Gorka orain dela hiruzpalau urte hasi ziren kaina izan dela esan beharrik ere ez dago es- berezi batean parte hartuko dute, sari gisa. talde hori entrenatzen, eta denbora horre- tatistikei erreparatuz gero.Ordiziakoen kon- Uztailaren 3tik 10era Italiako Cesenatico hetan ekipoak heldutasun eta konfiantza maila tra izan dituzte partida gogorrenak eta bero- rrira joango dira Futbol 11ko txapelketa bat altua lortu duela eta jokoak hobera egin enak. Era berean, talde horren aurka etxean jokatzera.Urte osoa daramate jokalariek eta duela diote.Emaitzak argiak izan dira:Gipuz- 4-1 irabazi zuten partida izan omen zen de- entrenatzaileek itsulapikoan dirua gordekoako Ligako txapeldun. netan onena eta politena. Ordiziarrekin, tzen, eta Gabonetan errifak ere saldu zituzBederatzi taldeko liga jolastu dute Ordi- ordea, harreman tirabiratsua dute. Galtzen ten.Zorte on Kopan eta Italiako abenturan!

REALAREN LAGUNARTEEN JARDUNALDIAK Realaren 45 lagunarte bildu ziren Idiazabalen maiatzeko bigarren asteburuan. Euskal Herriko bazter guztietako eta kanpoko real zaleak bildu ziren. Salamanka, Guadalajara,Tarragona eta Benicarloko realaren jarraitzaileak etorri ziren Idiazabala. Errealaren Lagunak taldea gustura dago lagunarteen 8. jardunaldiak onak izan zirelako.

ALdAiZe 9

• 15


saski-naski RZ

LILI-MALLU

Jon Mujika Lazkano

Ana Mari Ansalas

PORRU PASTELA

OSAGAIAK: -

2 orri hostore (hojaldre) 8 porru 2 tipula 2 koilarakada irin 3 arrautza 200 ml esnegain Porru salda Olioa Gatza

Garbitu porruak eta kendu berderik gehiena. Ondoren, 2 cm puskatan zatitu. Jarraian, kazo batean ura eta gatza ipini eta porruak bertan egosi (15 min). Gero, porruei ura kendu eta gorde salda. Tipulak xerratan moztu, eta zartagin batean oliotan egin. Segidan, porrua bota eta dena ondo nahastu. Gauza bera esnegain eta porru saldarekin.Bexamela loditutakoan,sutik atera eta bi arrutzak bota eta ondo nahastu. Utzi dena pixka bat epeltzen gero hostorera botatzeko. Moldea hartu eta olio edo margarinaz igurtzi,

16 • ALdAiZe 9

eta gainean irin pixka bat bota zabalduz (hostorea ez eransteko). Hostore orriak ondo zabaldu. Orrietako bat moldean ipini. Bertara porru bexamela bota, eta beste hostore orriarekin estali eta izkinak itxi bexamelak ez alde egiteko. Labera sartu aurretik, geratzen zaigun arrautza irabiatu eta brotxa batekin pastelaren gain dena margotu. Aurrez, labea berotuta eduki (20 min - 200Âş). Ondo beroa dagoenean, pastela labean sartu eta utzi egiten (30-35 min). Hostorea, gorrituta atera behar da, beraz labeko denbora gehiago izan daiteke.

AZERI-BUZTANA Equisetum telmateia

Euskal Herriko bazter askotan egingo dugu topo azeribuztanarekin. Hezetasuna du gustuko eta erreka bazterretan zein laiotzetan atera ohi da. Belar bizia da eta metro beteko altuera ere har dezake hainbatetan. Zurtoina fina du; hostoak,berriz,ugari izan ohi ditu eta pinu orrien antzekoak dira. Konjuntibitisa badaukazu,40 gramo azeri-buztan litro batean egosi, eta garbitu ur horrekin begiak. Diuretikoa ere bada. 40 gramo litro batean egosi,eta ur

horretatik hiruzpalau kikara edan egunean. Hanketan izerdi asko izanez gero,azeri buztanaren urarekin garbitu hankak. Belarraren tintura ere erabili izan da horretarako (eta baita ekzema eta zauriak sendatzeko ere): 150 gramo azeri-buztan fresko eta litro erdi alkohol (70 gradukoa) nahikoa dira hura egiteko. Utzi beratzen belarra alkoholetan 15 egunean eguzkitan.Tintura erabiltzerakoan, 50 tanta baso bete uretan disolbatu behar da.


zaharrak berri ARGAZKI ZAHARRA: Kantoikoa 1950. hamarkadaren bukaeran egindako argazkia da. Elizaren ondoan dagoen etxea Kantoikoa da. Gaur egun Gernikako arbolaren parkea dagoen lekuan zegoen etxea. Beheko aldean taberna zeukan. Garai batean ile-apaindegia eta jatetxea ere egon ziren eraikin horretan. N1 errepidea herri gunetik pasatzen zen garai hartan. Benta Txikitik behera zetozen ibilgailuek lanak izaten zituzten eliza ondoko bihurgunea hartzeko. Bihurgunea hartu ezinda geratu ziren bi kamioiek (1967an eta 1970ean) Kantoikoa etxea jo zuten.Horietako istripu batean idiazabaldar bat hil zen. Etxea 1982an bota zuten. OHARRA: Herriko baserriei buruzko atala eta argazki zaharrari eskainitakoa osatzeko argazki bila gabiltza. Edozein garai eta gairi buruzko argazkiak hartzeko prest gaude.Haren kopia egin eta itzuli egingo dizuegu. Argazkiak,erredakzio taldekoren bati eman edo Udaletxean utzi ditzakezue.

AITXORROTXAGAKO EZTIA Urtsuaranen, Lunaarteko maldaren parean, eta Katorriagako errekastoaren ezker aldera harro zutitzen da txara baten erdian Aitxorrotxaga. Haren itxurak katedral gotikoen dorre zaharrak ekartzen dizkigu gogora. Harkaitz ikusgarri hau, inguruko mendiren batetik Sansonek jaurti zuela esan izan da. Sansonenaz gain, badira, ordea, bestelako kondairak Aitxorrotx inguruan,horietako bat Zegaman kontatzen dute.Peruren eta Mariren kondaira duzue. Kondaira honen arabera, Urtsuarango baserri batean, Peru eta Mari izeneko senar-emazteak bizi omen ziren. Behin batean,Aitxorrotxagatik gertu ahuntzak larrean ari ziren bitartean, Peruk harkaitz horretantxe erlauntz bat ikusi zuen. Hura ikustean, Peru oso poztu zen,puska bateko egunak goxatzekoadina ezti,behintzat,izango baitzuen. Hala bada, Marirengana joan zen korrika zer aurkitu zuen kontatzer,eta,segidan,biak Aitzorrotz aldera abiatu ziren.Bertara iristean, harkaitzaren gainetik, Marik goitik heltzen zion sokari helduz-helduz behera jaitsi zen Peru. Peru erlauntza zegoen parera iristean, erlauntzetik abaraska bat atera, eta Mariri altxorra erakutsiz ohiuka hasi zitzaion:«Begira zeinen ederra!» Mari,orduan,pozaren pozez txaloka hasi zen, soka heltzeari ahaztuta. Peru behera erori omen zen,eta erlauntza ez ezik,bizia ere galdu omen zuen.

Esaera

“Katu gizena, ehiztari txaharra” ALdAiZe 9

• 17


iparrorratza DANIMARKA GEHIAGO EZAGUTUZ

Iera Acin

Nyhavn Danimarka Jutlandia penintsulaz eta Ipar Itsasoaren eta Baltiko itsasoaren artean sakabanatuta dauden 400 uharte inguruz osatuta dago. Ipar Europako Estatu honen menpe daude, bestalde, Groelandia eta Feroe uharteak ere. Kostaldea nahiko malkartsua izan arren,lurraldea,oro har,oso laua da. Urte sasoiek eragin haundia dute eguneroko bizitzan. Neguak luzeak eta gogorrak dira; termometroak zeropetik izatea normaltzat dute, eta euria, elurra eta haizea neguko eguraldiaren parte dira. Gainera, egunean duten argitasun urria ere oso kontuan hartzekoa da; izan ere, eguerdiko ordubietarako iluntzen hasten da. Udaberriak, berriz, ez du parerik. Egunak erabat luzatzen dira, goizaldeko hirurak-laurak inguru argitzen hasten du, eta

Liburua Hautsi da katea

ez du erabat iluntzen. rik ez dago, Kaleak berpizten nahiz eta hasten dira eta kale- hasiera baikuskizunak nonahi tean guztopa daitezke. tion ohituHerrialde honen rei aurre desabantailarik han- e g i t e a dienetariko bat, zer- erraza ez izan. gen portzentaje altua Eskandinaviako lurralde honek aisialdirada; izan ere, soldaten ko aukera politak ematen dizkigu. Ikusgarria %50-%60 ingurukoa da Skagen iparraldean, Ipar Itsasoak eta Balda. Dena den, horri tiko Itsasoak biek bat egiten duten puntua esker lortu dute,bes- edota Legoland parkea, Danimarkako parteak beste, hezkun- kerik ezagunena,45 milioi lego piezez osatutza-sistema parega- ta dagoena. Eta, nola ez, Kopenage (Købenbea izatea. Aarhus dugu Danimarkako hiririk havn), bertako hiriburua. Bizikletaz edota garrantzitsuenetariko bat; ikasketengatik, es- oinez erraz bisita daitekeen hiria da,oso txikaintzen dituen hainbat aukerarengatik, kia baita eta zeharo lasaia. Nyhavn auzoa edota bertan dagoen ikasle atzerritar kopuru oso ezaguna da, kanal baten ertzean dago, handiarengatik. Ni izan nitzen eskoeta XVIII. mendeko etxe koloretsuz osalan, Aarhus School of Business-en, tua dago; horietariko batean, Hans Chisurteko mila atzerritar inguruk parte tian Andersen (goian ezkerretara) hartzen du bertako programetan. ipuin-idazle famatua bizi izan zen. Esan beharra dago bertakoen izaera Azkenik, Kopenageko ezaugarririk askea atzerritarrak integratzeko ospetsuena itsas lamia da, Anderlagungarria dela, nahiz eta hasiera senen ipuin baten pertsonaia oibatean itxi samarrak diruditen. narri moduan duen eskultura. Harremanak sakonagoak izan Horrelakoxea da Danimarka; daitezen, atzerritarrak sei hilabetez neure etxe bieta danimarkarrak elhurtu zen herrialdea. karrekin etxe bereItsas lamia an bizitzea bezalakoTil Aldaize fra Iera.

Webgunea http://www.hiztegia.net

DISKOA Doktor Do Re Mi eta Benedizebra

Egilea: Toti Martinez de Lezea Argitaletxea: Erein Prezioa:18,50 € Frantziako Iraultza garaiko kontakizuna da. Iraultzan Lapurdiko agintea zuen Biltzar Nagusia desegin zuten, Foruak kendu eta lapurtarrek nahi ez bazuten ere, Biarnon sartu zituzten. Iraultzak Lapurdiko bizimoduan izan zuen berealdiko eragina islatzeko asmoa du Saran jaiotako Joantto Ithurbide pertsonaia nagusi duen eleberri entretenigarri honek.eleberri interesgarria eta irakurterreza.

18 • ALdAiZe 9

Sarean dauden hiztegi eta terminologia laguntzagune ugari (eta ez euskarazkoak bakarrik) webgune bakar batean bildu ditu Artez Euskara Zerbitzuak. Klik bakarra eginda eramango gaitu aukeratutako hiztegira:euskara-gaztelania (Elhuyar,3000 hiztegia),hiztegi teknikoa (Euskalterm),euskara-katalana hiztegia, euskara-ingelesa hiztegia, euskara-txekiera hiztegia...

Egilea: Oskorri Argitaletxea: Elkarlanean Prezioa: 15,90 € Umeen kantu bilduma kaleratu du Oskorri folk talde ezagunak. Gipuzkoako 23 herri-kantu moldatuta jaso ditu diskoan. “Katuen testamentua” (1993) eta “Marijane kanta zan” (1997) diskoekin hasitako bideari jarraitu nahi izan dio Oskorrik disko honekin.


zeasma BILATU BOST AKATSAK

AURREKOAREN ERANTZUNA

BERTSOAK Egilea: Tomas Aldasoro Doinua: Habanera Zeinen aberasgarria den herritarren iritzia hau gehiegitxotan dago bazter batera utzia horrek adierazten du errespetu gabezia Izalgo Udalak egin zun bide horretan jauzia errespetu falta baitu eguneroko jantzia beraien ikuspegiak du bakarrik garrantzia jarrera mespretxuzkoa balego disidentzia jauntxokeria nagusi eta ez demokrazia.

Kultur Foruma daukagu lehen esanaren lekuko iritzi disidenteei azkar egin zien uko arrazoi zuten edo ez ez baitute aztertuko oinarrizko herrigintza horrela dugu galduko Agenda 21ak berriz al gaitu bilduko udaletxe aldaketa dabilkite izkutuko nolatan izan daiteke horren ataka estuko izan zaitezte umilak zabal ta errespetuko.

NEURTITZ

A E B E O L T Z A N I N

N I G A U R A

G S U A L O H A I E B A

L A Z K A O T A R

A E L T Z A A O I L M K N I U S E Z A K I I S E I Z U ALdAiZe 9

K E A L A N A • 19



Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.