Aldaize 43

Page 1

2011ko otsaila [ 43.alea ]

7

// KIROLAK

JESUS SERRANO ETA KIROLA: 33 URTE ELKARREKIN

14

// HIZKETAN

ANDONI GOMEZ ALDANONDO: "Aspalditik datorkit akolito lanetan aritzeko grina"

17

// ZAHARRAK BERRI

MOJEN KOMENTUA: IDIAZABALDARREK IZANDAKO AUZI XELEBREAK

Euskogol, futbito txapelketako talderik gazteena

ERLIJIOA ETA ELKARBIZITZA ESKU BERETIK

Euskogol, futbit txapelketako talderik gazteena



illatiren txokoa

#43

ABIZENAK EUSKAL GRAFIAZ JARTZEKO KANPAINA JARRI DUTE MARTXAN UEMA-KO HERRIETAN

ALDAIZE: Idiazabalgo herri aldizkaria Argitaratzailea: lllati euskara elkartea [Pilar Enea etxea_20213 Idiazabal Tfnoa: 943 18 72 08 E-maila: aldaize.illati@gmail.com ] Erredakzio taldea: Aintzane Zabala eta Jexux Urteaga, Iñaki Arriaran, Eunate Elio, Nerea Garcia, Itziar Mujika, Ion Telleria, Xabier Urteaga, Izaskun Vazquez eta Myriam Aranburu. Ale honetako laguntzaileak: Sara Mujika, Jon Urteaga Linazasoro, Oihane Elio, Irantzu Arrizabalaga, Amaia Eskudero, Anttonio Berasategi, Idiazabalgo Euskara Plana, Idiazabalgo Agenda 21, Aita Iparragirre Herri Eskola, Miel Mari Imaz. Diseinua eta maketazioa: ZUM Edizioak. Inpimaketa: Gráficas Ona. Tirada: 1.000 ale. Lege gordailua: SS-0151/04 ISSN: 1697-512X Aldaizek ez du bere gain hartzen aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik.

Idiazabalgo Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagundutako aldizkaria.

Idiazabalgo Udala

Gipuzkoako Foru Aldundia Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentoa

Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (UEMA) abian jarri berri du abizenak euskal grafiaz jartzeko kanpaina. Nahiz eta azken urteotan izenabizenak euskalduntzeko joera handitu den, oraindik ere asko eta asko dira hauek aldatu ez dituztenak. Edozein herritako telefono listina hartu besterik ez dago kanpainaren premiaz jabetzeko: Aguirre, Echeverría, Ormaechea, Urretavizcaya... “Guk abizenak, zuk?” leloarekin, euskaldunei bere izanarekin koherente izan eta abizenak euskalduntzeko dei egin diete. Zure abizena leku guztietan eta modu ofizialean euskaraz idatzita izan nahi baduzu, hiru pausutan egin dezakezu eta oso erraza da:

1. Erregistro zibilera edo bake epaitegira joan eta esan abizena euskal grafiaz ipini nahi duzula. 2. Han emango dizuten eskaera orria bete zure datuekin. 3. Agiri hauek eraman: •Nortasun agiriaren fotokopia (adinez nagusia ez bazara, gurasoena ere beharko duzu). •Hitzez hitzeko jaiotza ziurtagiria. Epaitegian eskatzen da. •Errolda agiria. Udaletxean eskatzen da eta adinez nagusia ez bazara, gurasoena ere beharko duzu. •Familia liburuaren fotokopia. Ezkonduta bazaude edo seme-alabarik baduzu, soilik. •Seme-alaben nortasun agiriaren fotokopia, 16 urtetik gorako seme-alabak badituzu.

Eider Alustizak Illatiren zuzendaritzan eta Aldaizeren erredakzio taldean egindako lana amaitu du. Bien sorreran nahiz ondorengo bidean lan egiten aritu da urtetan zehar. Mila esker egindako lanagatik eta irakatsitako guztiagatik, denon partez

ILLATI ETA ALDAIZEREKIN HARREMANETAN JARTZEKO: 943 187478 ALDAIZE.ILLATI@GMAIL.COM

EUSKARA ELKARTEKO BAZKIDE egiteko edota ALDAIZE herritik kanpo jasotzeko Izen Abizenak: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Helbidea: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Helbide elektronikoa: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .Telefono zk.: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Kontu korronte zenbakia: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Bazkidetza:

Langileak: 30€

Ikasle, langabetu eta jubilatuak: 5€

Harpidetza (Idiazabaldik kanpo): 10€

BIDALI ZURE DATUAK: aldaize.illati@gmail.com, Pilar Enea etxea 20213 Idiazabal edo utzi udaletxean

aldaize 43 > 3


iritzie [ HANDIK ]

Lantziego, Errioxa

[ HEMENDIK ]

Idiazabal

irantzuarrizabalaga

oihaneelio

IRAKASLE IZATEA “TXOLLO�??

FUSIOA

Irakasle izatea “txollo� bat dela diote denek. Eta tira, ez naiz orain honen inguruan eztabaidan hasiko, baina gustuko edo ez, denek onartu beharrekoa da lan guztietan bezalaxe hasiera gogorra izan dela kasu honetan ere.

Puri-purian dagoen edozein gai politiko, ideologiko, kultural edo sozial aitzakia ederra izango zen tarte hau betetzeko, baina bat aukeratzeko momentuan ezin. Idatzi egin behar eta zertaz jakin ez, hori da gertatu zaidana. Ideiak bai, bat baino gehiago, baina bati buruz idazteko leku asko eta bat baino gehiago hartuz gero, bata besteari lotzeko istoriorik ezin asmatu.

Bilbo, Gasteiz, Donostia, Barakaldo, Igorre eta aipatu gabe utzi ditudan beste hainbat lekutara mugitu beharra izan dut, egun gutxi batzuk herri batzuetan eta hilabete luzeak eginez besteetan. Ezagun batzuen pisuak okupatuz bizi izan nintzen, baita irakaslegoaren borondate ona aprobetxatuz ere, azkenean Arabar Errioxan bukatu nuen arte. Urte osoa ikastetxe berean irakasle pasa nuen lehen herria Bastida izan zen. Herri berezia, dudarik gabe! Baina, urte zoragarria pasatzeko modukoa. Denbora gehiago pasatzeko gogorra, agian, baina lanbideko lehen urtea bertan emateko bikaina. Jende mota ugari ezagutu nuen, batez ere ikasle eta familien aldetik, lanerako eskarmentu handia lortzea ahalbidetu zidana! Azkar ahaztuko ez zaidan herria benetan. Bertan bizi izan nintzen urtean ingurua ezagutzeko aprobetxatu nuen, eta asko gustatu zitzaidan. Hemen ohituta gauden paisaiarekin alderatuz erabat ezberdina: lautada handiak, mahasti eta olibondo ederrak, xarma bereziko herri txikiak, biztanle gutxiko herrixkak...Lantziego izan zen hurrengo helmuga eta bizitzeko errepikatu dudan lehena. Baina, ez pentsa hasieratik pentsatuta nuenik bertan amaitzea, ez horixe! Herriarekin izan nuen lehen kontaktua ez zait segituan ahaztuko, izan ere, lanera bertara joango nintzela jakin nuenean, ez nekien herri hori existitzen zenik ere! Egin nuen lehenengo gauza Euskal Herriko mapa bat hartu eta herri hori non demontre ote zegoen begiratzea izan zen. Iritsi nintzen lehen egunean kaleetatik barrena sartu nintzen non azalduko ote nintzen jakin gabe. Eskerrak herria ez den oso handia eta mapa baten beharrik gabe aurkitzen diren gauzak! Nork pentsatu behar zuen hain gustura egongo nintzela herritxo honetan! Irakasleen artean oso harreman ona egin genuen, eta baita bertako gazteekin ere. Herri batetik beste herri batera egin nuen salto. Baina, hemengoek esaten dutenez, Izal ia-ia hiri bat da! Azken finean, bizitza lasaia, jende jatorra, eta nola ez, ardo bikaina! Baina Arabar Errioxan ez dago soilik ardo ona, jende askok pentsatzen duen bezala, ezagutzea merezi duen zonaldea da, aukera edukiz gero, ez pentsatu bi aldiz eta gerturatu! Baina amaitzeko, derrigor idatzi beharreko esaldia: Egia izango da esaten dutena, gazta ona ardo onarekin askoz hobeto sartzen da!

Atal hau irakurriko duena hausnarketara bultzatuko duen mezu gogoetatsua bidali eta bide batez, irakurriko ez duenari kontatzeko modukoa izatea nahiko nuke. Baina, horretarako abilidade pixka bat behar da eta gaurko honetan ezin asmatuta nago, San Blasetako gauek inspirazioa gastatu didate eta. Egunez izaten diren ekitaldi batzuetan izan naiz, baina gaueko parrandek irabazi dute partida. Ilunabarrean elkartu, aurreko eguneko komentarioak egiten ari garen bitartean afaldu eta ondoren, parranda latzak eginez urte guztian gertatzen diren gorabeherak alde batera uzten saiatu gara. Bizitzak ematen dituen gaziak goxatzen saiatu gara momentu oro, askotan ez baita erraza izaten buruan kezkaren bat duzunean festa egitea. Nahiak ezina irabazi behar izaten du, bestela, jai dago. Festetan ikusi, entzun eta sentitu ditudanak esplikatzeko egun hauetan asko entzuten den hitz bat etortzen zait burura: fusioa. Hori da herriko festen inguruan gertatzen dena, aukera ezin aproposagoa izaten baita beste modu batera gertatuko ez ziren herritarren arteko harremanak sortzeko. Festa aurretik hasten da mugimendua. Ekitaldi ezberdinak prestatzeko garaian, zerbait egiten dakiena edo jakingo lukeena edo laguntzeko prest daudenak biltzen hasten direnean, giro polita egoten da eta herritarrak gogoz egoten gara festetako nobedadeak ikusteko. Horrez gain, San Blas gaueko ilargi betearen magiak eta hartzen diren salda goxoek izaten dute nolabaiteko eragina herritarren bat-egitean. Egun hauetako martxa geldiezina da. Esnatu, jaiki, dutxatu, bazkaldu (egun hauetan gosalduta sartzen gara lotara), lo-kuluxka egin eta berriro ere kalera. Erraz ohitzen gara martxa honetara; halere, gorputzaren deskantsu gosea nabarmentzen da azken egunerako. Orain, berriz, egunerokotasunera bueltatu beharko gara: lanera, ingeleseko eskoletara, elikadura zaintzera, kirola egitera eta asteburua iritsi zain egon beharko gara lagun taldearekin lasai elkartzeko. Ea, ba, errutinak fusionatutako harremanak izozten ez dituen.

[ BERTSOA ]: GAIA: San Blasak EGILEA: Mielmari Imaz NEURRIA: Zortziko txikia

4 < aldaize 43

Festa aurreko poza geroko lantue eztarrie zaintzeko gure talentue gauetan gin tonica buila ta kantue ta goizez erroskilla bedeinkatue.

Ezteu ba motza izan festan beajea trago hor ta trago han jaja ta jejea ordutik pasa ezin batzuntzat ajea merkea irten zaiu Sanblasen peajea.


kolaborazioak [herri eskola]

SAN SEBASTIAN EGUNA ESKOLAN Haur Hezkuntzako ikasleak urtero bezala San Sebastian eguna prestatzen ibili gara. Horretarako, gure txanoak egiteaz gain beste herri batzutan parte hartzen duten pertsonaiak landu ditugu. Aste betez abestien erritmoak eta letrak ikasi eta entsaiatzen ibili gara, ahalik eta ondoen ikasi eta eskolako beste kideen eta familikoen aurrean emanaldia burutu ahal izateko. Eguraldia lagun izan genuen eta arratsalde polita igarotzeko aukera eman zigun. Mila esker gu ikustera etorritako guztiei.

HHko 1go zikloko ikasleak

[ laburrak ]:  KELLS COLLEGE Otsailaren 14tik-18ra bitartean, L.H.6ko ikasleak, ez ditugu eskolan izango, Kells collage-k antolatutako ingelerako barnetegi batean parte hartu behar dute. Bost egun horietan erabili beharko duten hizkuntza, ingelera bakarrik izango da. Barnetegi honen helburua, ingelerako komunikatzeko gaitasuna handiagotzea izango da. Hau lortzeko burutuko dituzten tailer den-denak ingelesez aurrera eramango dira. Ez pentsa oporretara doazenik gure ikasleak, lan asko egin beharko dute eta den-dena ingelesez. Burutuko dituzten tailerrak, eskola munduko gaiekin lotuta daude: zientziarekin zerikusia duten esperimentuak, mundu artistikoarekin lotutakoak, elikagai eta sukaldaritzarekin lotutakoak, kirolarekin lotutakoak eta teknologi berriekin lotutakoak. Beste ikastetxe batzuetako ikasleekin elkarlanean burutuko dituzte tailer hauek, eta egunak nahiko luzeak egingo zaielakoan gaude, ze‌ eguna goizeko 8:00 hasiko dute eta gaueko 23:00tan emango die amaiera. Ekintza hauek, Orioko Txurruka aterpetxean burutuko dituzte.

Âť ESKOLA 2.0 Azkenego aste hauetan L.H.5eko gela informatizatu da eta bertan PDI-a eta minieramangarriak martxan jarri dituzte.

aldaize 43 > 5


agenda 21eko txokoa

IDIAZABAL DENON ARTEAN EGINEZ (II)

Aurreko alean azaldutakoa gogoraraztea komeni da oraingo honetan ere, udala IDIAZABALGO HERRI PLAN berriaren diseinuan burubelarri hasi baita herritar zein eragile ezberdinen laguntzarekin. Hiru lan taldeetatik bi (INGURUMEN BEKTOREENA eta BIOANIZTASUNA ETA MUGIKORTASUNARENA*) jada martxan jarri dira udalerriaren diagnosi berrirako lehen bilerekin. INGURUMEN BEKTOREEN lan taldean ura eta energiaren gaineko lehen kezka eta iradokizunak jaso dira. Hurrengo bilerarako utzi dira hondakinen eta udal ingurumen kudeaketaren gaiak. Egin diren aipamen eta ekarpenen artean esanguratsuenak: Urari dagokionez: • Ur partzuergoak uren gestio integrala egiten duenetik, Udalak ur partzuergoko kide moduan batzarretan duen hitza eta botuaz gain, udalari geratu zaizkion eskumenen inguruko informazio eza nabaria da. • Herritarrek udalerrian dauden ur galeren inguruko informazioa eskuartean izatea interesgarria litzateke: nola kalkulatzen den, jarioak nondik agertu diren, jarioen konponketa,… • Uren kontsumo arrazionalagoa egiteko, herritarrak hezi/sentsibilizatzeko kanpainak egiten jarraitu beharra dago: etxeko ur txorrotetako ur aurrezgailuak berriro banatzea…

6 < aldaize 43

• Udalerriko iturrien inbentarioa egitea eta hauen ezagutzarako kanpaina: iturriak zein egoeratan dauden eta zein ur mota daramaten ezagutu, herritarrek ezagutzeko bisita gidatua antolatu (haur eta heldu), hauek konpontzeko edo txukuntzeko auzolana antolatu eta izan dezaketen erabilpena aztertu. Energiari dagokionez: •Udalak EVErekin sinatu duen hitzarmen baten bitartez, argiteria publikoaren eta udal eraikinetako argiteria zein berokuntza sistemen auditoretza energetikoa egingo da. Auditoretzaren ondorioz, udalerrian energiaren erabilera eraginkorragoa lortzeko hainbat neurri gomendatzen zaizkio udalari: argiteriaren erabilera optimizatzea, farolen argi intentsitateak aldatzea eta led bidezko farolak ezartzen joatea. • Udalerriko gune batzuetan beharrezkoa baino argi gehiago pizten direla oharturik, hauek neurri batean gutxitzea ondo legoke eta horregatik, herritarrak argi maila baxuagoetara egin daitezen, kontzientziazio kanpainak burutzea beharrezkoa ikusten da. (*BIOANIZTASUNA ETA MUGIKORTASUNAREN lan taldean landutako gaiei buruzkoak hurrengo alean azalduko ditugu)

[ laburrak ]: ➢ Gogoratu!!! Idiazabalgo Agenda 21eko bloga martxan dela (bisitatu nahi duenarentzat: www.idiazabal21.com) eta “salaketa argazkien” atalerako, Idiazabalen salagarriak iruditzen zaizkigun jokabide edo egoerak salatzeko argazkiak gustura jasotzen ditugula (argazkiak bidaltzeko zuberoa@laiacoop.net helbide elektronikoa erabil dezakezue).


kirolak

JESUS SERRANO ETA KIROLA: 33 URTE ELKARREKIN dago herritarra ez den jokalari askotxo?

Aurtengo festen pregoia Kirol Elkarteak egin du. Bai, ezustean harrapatu gaituen lan berria izan da eta hor ibili gara nola egin asmatu ezinik. Pentsatzen dugu Udalbatzaren aukeraketa herriko eginkizunetan parte hartzen dutenekin gogoratuta eginda izango dela eta hori ondo iruditzen zaigu, alegia, beren denbora librearen zati bat herriari bultzadatxo bat emateko erabiltzen dutenekin gogoratzea. Hori baita gure helburua, beste izaldar askorena bezalaxe, noski. Baliteke zenbait herritarrek Kirol Elkartea soilik futbolarekin lotzea.

Mendia eta Xake sailak. Areto-futbola 1992an sortu genuen eta beste sailak ere inguru horretan. Esan behar da areto-futbolaren sorrera herrian neskentzat zegoen kirol eskaintza hobetu eta bultzatzeko ahaleginari lotuta etorri zela. Tamalez eta aspaldiko partez, aurten ez dago nesken talderik, baina badakigu Loinazpeko eskolan hemengo neskek parte hartzen dutela kirol horretan eta beraz, belaunaldi berri hori laster Zelaan ikusiko dugula. Beti bezala, dirua nondik sortu izango da buruhausterik handienetakoa.

Noiz sortu zen Kirol Elkartea?

Lehen nioen moduan, urtearen bukaeran sail bakoitzak bere kontuak egiten ditu eta denak bateratu ondoren, bakarra aurkezten diogu Udaletxeari. Honek denon artean egin dugun defizita ikusi ondoren (beti defizita edukitzen dugulako), denon artean banatuko dugun diru laguntza ematen digu. Hala ere, eta hau garbi geratzea nahi dut, ahal den defizitik txikiena sortzen saiatzen gara eta hori da pozgarria niretzat. Ikusi besterik ez dago diru hori lortzeko zenbat ahalegin egiten ditugun: bazkideen kuotak, publizitatea, errifak (urtean 20), loteria, Arizkorretan Ohorezko mailako taldearen partidetako sarrerak eta Arizkorretako taberna edo garagardo festa, besteak beste. Guri ere krisia heldu al zaigun galdetzen didatenak harrituta geratzen dira nire erantzunarekin, ezezkoa erantzuten baitiet: gutxiago sortzen badugu, gutxiago gastatzen dugula esaten diet. Hori da egin behar duguna. Dena den, eman didazuen aukeraz baliatuz, herritarrak bazkide egitera animatuko nituzke. Gure gazteek kirola egin dezaten, bazkide egin eta urtean 25 euroko kuota ordaindu. Ez al da ondo gastatutako dirua?

Futboleko saila 1978. urtean jaio zen eta 1984an

Futbola da partaiderik gehiena duena, baina ez al

Litekeena da eta ni ikusten nautenean oraindik gehiago, baina hori ez da horrela. Kirol Elkarteaz ari garenean, Idiazabalen praktikatzen diren kirol federatu gehienez ari gara eta jakin behar da futbolaz gain, beste atal hauek ere osatzen dutela gure Elkartea: areto-futbola, mendia, xakea, txirrindularitza eta atletismoa. Egia da sail bakoitzak funtzionamendu autonomoa duela, hau da, eguneroko jarduera bakoitzak kudeatzen duela eta batzen gaituztenak Elkartearen Estatutuak eta gai ekonomikoak direla. Honek esan nahi du urtean zehar bakoitzak izan dituen diru kontuak prestatu, beste sailetakoekin batu eta balantze ekonomiko bakarra egiten dugula. Sail bakoitzean lan egiteko era desberdina dugu, besteak beste, sail batzuetan besteetan baino askoz jende gehiagok parte hartzen duelako. Azpimarratu nahi dut Kirol Elkartearen izena daramaten kartel edo errifen atzean Elkarte osoa ikusi behar dugula. Errifak izango dira gehien ikusten direnak eta hori gogoan izatea nahiko nuke.

Lau talde dauzkagu Arizkorretan: infantilak, kadeteak, jubenilak eta Ohorezko Maila. Denera 90 bat jokalari eta gustatuko litzaiguke, bai, denak herritarrak izatea. Maila txikienetan (infantil, kadete eta jubenilak) herriko jokalari dezente egon ohi da, baina gauza bat eduki behar da garbi: soilik herritarrez osatutakoak nahi izanez gero, ezin izango genukeela talderik atera, herri txikia garelako eta, gainera, denek ez dutelako futbolean jokatu nahi izaten. Nik beste era batera esango dut, hau da, eskerrak eman behar dizkiegula ondoko herrietatik etortzen diren jokalariei, eurei esker osatzen ditugulako taldeak eta gainera, hemengo kamiseta soinean dutenean, benetako izaldarrak bezalaxe defenditzen dutelako gure taldea. Zorionez, badirudi une honetan herrian mutil koskor asko daudela Arizkorretan jokatzen noiz hasiko egunak kontatzen ari direnak. Han egoten dira partiduak ikusten, beno, gehienbat noiz bukatuko zain, izan ere, epaileak azken txistua jotzen duen bezain pronto, zelaira salto egiten dute eta futbolean hasten dira. Ea, ba, hurrengo urteetan herriko jokalari gehiago izaten dugun. Ohorezko Mailako taldea aipatzea falta zait eta honi buruz hitz egiterakoan, lehendabizi kontuan hartu behar dena da gipuzkoarren artean jokatzen den futbol mailarik handiena dela hau. Ikusi bestela zein taldek osatzen duten eta konturatuko zarate Gipuzkoako herri handi gehienek hor dutela bere talderik onena. “Idiazabali tokatzen ez zaion maila� esango luke batek baino gehiagok. Hori horrela izanik, hor jokatzeko entrenamendu, dedikazio eta baita kirol maila nahiko altua ere behar dira eta normala da beste herrietako jokalari asko behar izatea. Noiz arte segitzeko asmoa duzu? Erretiroarekin alde egitea pentsatzen bazenuen, ez harritu oraindik urte batzuetan jarraitu behar izatea. Guk esan ohi dugu Arizkorretan mutikoak futbolariak egiteaz gain, euren gurasoak sukaldariak, barmanak eta abar egiten ditugula. Honekin esan nahi dut giro onean lan egiten saiatzen garela eta, gehienetan, lortu ere egiten dugula iruditzen zait. Egunen batean zuzendaritzako jende gutxi joan garela partidura...Lasai egon, beti egongo baita guraso edo ikusleren bat tabernan edo behar den lekuan laguntzeko prest eta giro horretan pozik aritzen zara lanean. Beno, honek ez du esan nahi nekatzen hasita ez nagoenik, bestela, Zapaterorena motz geratuko da!!. Badaramatzat 33 urte lan honetan eta nirekin batera beste batzuek ere urte mordoa daramate. Ez dakit noiz tokatuko zaigun hurrengo pregoia, baina ordurako besteren batzuk izango al dira, ezta?!!

aldaize 43 > 7


ze berri ? 11.000 EURO EMANGO DITU JAURLARITZAK GIZARTEBAZTERKERIA EGOEREI AURRE EGITEKO 2011. urterako Gizarte Larrialdietarako Laguntzen zenbatekoak finkatu dituen Agindua otsailaren 9an argitaratu zuen Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak.

BERE SORRERATIK IDIAZABALGO EMAKUMEZKOEN ARETO FUTBOLEKO TALDEAN JOKATUTAKOEK BILKURA EGIN ZUTEN HERRIKO FESTETAN

Idiazabalgo Udalak 10.908 euro jasoko ditu Gemma Zabaletak zuzentzen duen sailetik, behar handiena duten herritarrei laguntzeko. Gizarte Larrialdietarako Laguntzak alokairu gastuetarako, etxeko kredituaren amortizazioa eta interesak ordaintzeko, energia gastuetarako, altzariak eta etxetresna elektrikoak erosteko edo oinarrizko beharretarako eska daitezke. Aginduak kontzeptu bakoitzean eman daitezkeen gehiengoak zehazten ditu; hala, esaterako, alokairu gastuetarako 320 euro izango da gehienez jaso daitekeena eta oinarrizko beharretarako 1.850 euro urtean. Laguntza honek, bestalde, aldaketa nabarmen bat izan du. Laguntza zenbatekoa izango den erabakitzerakoan, diru sarrerak eta ondarea kontuan hartuko dira lehen bezala, baina ondarearen maximoa aldatu egin da. Orain arte 36.000 euro izanagatik, laguntza jaso zitekeen; orain, ordea, gehienezko ondarea 8.000 eurokoa izango da. Diru hori baino gehiago dutenek ezingo dute laguntza jaso.

ION TELLERIAREN ASKATASUNA ESKATZEKO KONTZENTRAZIO BATEAN PARTE HARTZEAGATIK ISUNA JARRI DIOTE HERRITAR BATI 2010eko ekainaren 21ean Telleriaren aurkako euroagindua aztertuko zela eta, 50 pertsona inguruk elkarretaratzea egin zuten Idiazabalgo plazan Ion Telleriari babesa eman eta euroaginduaren aurka egiteko. Kontzentrazioaren amaiera aldera, ertzaintzaren hiru patruila agertu ziren eta bertaratutakoak identifikatzeko eskatu zuten. Eztabaida izan ondoren, azkenik, pertsona bat identifikatu zuten ertzainek. Gertakari haien ondoren, elkarretaratze hura baimendu gabe zela argudiatuta, identifikatutako pertsonak 500 euroko isuna jaso zuen urtarrilean. Ezker abertzaleak isuna ordaintzeko diru bilketa egin du herritarren artean.

8 < aldaize 43

Emakumezkoen areto futbol taldean jolasten dutenak, jolastu dutenak, entrenatzaile direnak eta izan direnak urtarrilaren 29an bazkari batean bildu ziren. 60 lagunetik gora bildu ziren, nahiz eta 80 inguru izan diren urteetan zehar emakumezkoen areto futbol taldean federatutakoak. Orain 15-16 urte inguru sortu zen Idiazabalen emakumezkoen areto futbol taldea. Arrakasta handia izan zuen sorreran eta garai loriatsuak bizi izan zituen. Herritarren babes handia eta garaipen ugari ere lortu zituen. Bazkarian giro bikaina izan zuten eta garai ba-

teko kontuak astintzeko aprobetxatu zuten: Bartzelonara areto futboleko torneora egindako bidaiak, furgoneta bat hartu eta Fernando Prados gidari zela, Bartzelonara neska koadrila joan zenekoa... Egun ederra pasa zutela eta, datorren urtean ere bilkura errepikatzeko asmoa dutela adierazi diote ALDAIZEri areto futboleko neskek. Bestalde, lerroon bidez, bazkaria prestatzeko hartutako lanagatik Javi Sanchez, Iraitz Iparragirre eta Aritz Ugarteri eskerrak eman nahi dizkiete.

ILLATI EUSKARA ELKARTEAK LEHIAKETA ANTOLATU DU DATORREN URTEKO IDIAZABALGO EGUTEGIA OSATZEKO “Ura� izango da datorren urteko egutegiko gaia eta argazkietan ura edo urarekin zerikusia duten elementu edo paisaiak agertu beharko dira. Bestalde, argazki guztiek Idiazabalen ateratakoak izan beharko dute.

aurtengo irailaren 30ean amaituko da. Data hau oraindik urruti badago ere, egutegian urtaro ezberdinak antzemate aldera orain egin da deialdia eta hala, parte hartzeko interesa dutenak argazkiak ateratzen has daitezen.

Argazkiak aurkezteko epea

Lehiaketan parte hartzeko,

argazkiak, egilearen izena eta argazkiaren izenburua aldaize.illati@gmail.com helbidera bidali beharko dira. Irabazleek ateratako argazkiak datorren urteko egutegian agertuko dira eta horretaz gain, sari bat jasoko dute.


ze berri ?

IDIAZABALGO HISTORIA BILTZEN DUEN ARGAZKI LIBURUA ARGITARATU DUTE

[ Herriko Euskara Plana. Illati-Udala ]

HERRIKO 300 ARGAZKI DAUDE LIBURUAN, ZAHARRENAK 1900 INGURUKOAK

2011. URTEARI BEGIRA. ILDO OROKORRAK Udalari begira 2010ean zehaztu genuen hizkuntza irizpideen jarraipen sistema ebaluatu nahi dugu, alegia, Udalak zuzenean ematen ez dituen zerbitzuetan herritarrak euskara erabiltzeko bermea ote dagoen: ikastaroetan, kiroldegian … Lan munduan, Idiazabalgo Lan Mundua aldizkaria argitaratzen jarraitu nahi dugu, enpresei euskara planaren inguruan informazioa eman eta lana euskaraz egin ahal izateko udalak eta beste administrazioek eskaintzen dituzten laguntzen berri emateko. Arrakasta izaten ari den itzulpen zerbitzua eskaintzen jarraituko dugu.

Idiazabalgo Ikerketa taldeak “Idiazabal txuri-beltzean” izenburuko liburua argitaratu du. 1900 eta 1975 urteen artean herrian ateratako 300 argazki biltzen ditu lanak. Hainbat ataletan daude sailkatuta argazkiak: herrikoak, herritarrenak, festetakoak... Ursuaranek atal propioa dauka. Otsailaren amaieran aurkeztutako lana 2005ean sortutako ikerketa taldeak egin du. Idiazabaldar talde bat bilerak egiten hasi zen herriari buruzko ikerketak martxan jartzeko. Han sortu zen herriko argazki zaharren bilketa egiteko ideia. Idiazabaldarrei deialdia egin eta mila argazki bildu ziren. Guztiak 1975a baino lehenagokoak. Argazki horiek Eusko Ikaskuntzak digitalizatu eta katalogatu zituen. Artxiboa Udaletxean dago. Bildutako argazkiekin hiru erakusketa antolatu dituzte lanaren egileek: bi Sanblasetan, 2007 eta 2008an, eta bestea Ursuaranen, Sanmigeletan. Ikerketa taldeko kideek ALDAIZEri adierazi diotenez, “hasieratik argi geneukan bildutako argazkiak herritarren eskura jarri behar genituela. Horregatik antolatu genituen erakusketak”. Erakusketa haien ondoren sortu zen liburua egiteko asmoa, “ jende asko joan zen argazkiak ikustera eta interesa bazegoela ikusita, mila

argazkiko bildumarekin zerbait egin beharra zegoela argi ikusi genuen”. Bi urtean aritu dira argazkiak aukeratu, sailkatu eta dokumentatzen. Argazkiei buruzko datuak biltzeak eman die lanik handiena “argazki asko batere daturik gabe iritsi ziren gure eskuetara. Denbora asko pasatu dugu argazkien datak eta erretratuetan agertzen den jendearen izenak argitu nahian”. Herritarren laguntza izan dute horretarako, “70 urtetik gorako herritar talde bati laguntza eskatu genion eta haiekin aritu ginen, banan-banan argazkiak begiratzen. Lan luzea izan da, baina aldi berean aberasgarria”. Beste argazki batzuk herrian barrena ere ibili dira erretratuetan agertzen zirenak zein ziren argitu ezinda “bada argazki jakin bat herriko taberna, kale eta etxeetan ibili dena. Argazkian agertzen zirenek ere nekez zekizkiten zeuden guztien izenak, baina azkenean zerbait lortu genuen” diote ikerketa taldekoek.

Merkataritzan iazko ginkana edo antzeko lehiaketa prestatzea aurreikusten dugu, izan zuen arrakasta eta sortu zuen giroa kontuan hartzekoa izan baitzen. Ordutegiak, kartelak eta abarrekoak euskaratzeko laguntza ere eskainiko zaie. Bestalde bi ekintza hauetan laguntzeko merkatari eta tabernariekin taldetxo bat sortu nahi dugu. Elkarte edo soziedadeei euskararen erabilera sustatzeko konpromisoa zehatzak hartzea proposatuko zaie eta 2011n elkarte guztien artean ekintza bateratu bat egiteko proposamena egingo diegu. Bi ekintza hauek aurrera eramateko, talde bat sortu nahi dugu elkarteetako kide batzuen artean. Eskola, haur eskola eta guraso elkarteekin ere gune bat sortu nahi dugu aurten ere kanpaina bat antolatzeko. Helburua da gurasoek euren artean eta umeekin euskara gehiago erabiltzea. Honetaz gain guraso eta irakasleei begira motibazio saio batzuk antolatzea pentsatu dugu. Bukatzeko urtero bezala, euskara ikasteko edo hobetzeko euskara eskolak antolatzeko matrikulazio kanpaina egingo da.

Liburua egiteko Udalaren diru laguntza izan dute eta udaletxean erosi ahal izango da 15 eurotan. Oraingoz 300 ale argitaratu dituzte. Eskaria handian izanez gero, ez dute baztertzen gehiago argitaratzea.

aldaize 43 > 9


ertzea [izal ezautuz]

UGARKAONDO

anttonioberasategi

UGARKAONDO GARAI BATEAN ZUEN ITXURA

“Izena eta izana”, hasteko. Bada makina bat esamolde, bi kontzeptu horien ingurukoak azaltzeko: “izenarekin izana”; “izena bat, izana bestea”; “izena handi, izana ttiki”; “izena eta izana, biak behar”... Txoko honetara ekartzen ditugun etxe eta lekuek, guztiek dituzte, jakina, izena eta izana. Baina beti bat etortzen al dira “izena” eta “izana”? Ez beti, jakina. Eta, batzuetan, “[lehengo] izanaren izena” bera, zer da guretzat? Ia ezer ez; edo ezer asko esaten ez digun zerbait, behintzat. Honaino iristeko pazientzia hartu baduzu, irakurle, pentsatuko zenuen honezkero, sistema ederra dela hitz jario hau zerbait ezagutu nahian hurreratu dena izutu eta uxatzeko. Ez denez hori nire asmoa, goazen, behingoz, “Ugarkaondo”ren izenaz eta izanaz zerbait esatera. Hasteko, “[oraingo] izana”, guztion bistan baita: erreka ondoan dagoen etxe bat.

10 < aldaize 43

Eta, “[lehengo] izana”? Askok gogoan izango dutena: errekako presa. Ura bildu eta, Igarondo dagoen aldetik, Maugigoen ondoko aldaparoan barrena, Errotagaingo errotara eramaten zuen. Honaino, beraz, izanari dagokiona. Eta izan horri lotuta etorri zen izena. Gaurko eguneko idiazabaldarrontzat ezezaguna bada ere, “urarka/u(h)arka/ugarka/ubarka”k ura gordetzeko “arka edo kutxa” esan nahi zuen, hots, depositua. Iztueta zaldibiarra, gainera, erreketako “ur-arkez” mintzo zen XVIII. mendean. Horra guk behar genuen heldulekua! Ondoan Maugiako errotaren presa zegoelako sortu zen izena. Eta, jakina, guztiz bat zetorren leku horrek orduan zuen izanarekin. Gaur, gure begiarentzat eta belarriarentzat, izana eta izena, biak dira urrutiko eta ulertezin. Beste kasu batzuetan bezala, gero leku horretan egindako etxeak bereganatu bide zuen beraren izena. Horren lekuko, 1679. urtean, “Uarcaalde”ko etxe berriaz mintzo da dokumentu

UGARKAONDO GAUR EGUN

bat. Gero, 1724. urtetik aurrera, “Ugarkaondo” izena eta beraren tankerakoak (Uarkaondo, Ubarkaondo, Ugarkondo...) nagusitu ziren. Baina –ez baikara alferrik hasi, hasi garen moduan- komeni da, berriro ere, lehengo hariari heltzea; denok gara temati samarrak eta –nik artikulu honetan bezala- jendeak ere izenaren eta izanaren kontu hau kaskoan oso sartua izaten du. Horregatik, besteren batean ere azaldu dudan bezala, kaleko etxeen izenen bilakaeraren gorabeherak esplikatzeko modurik egokiena hori dela uste dut. Esan nahi dut, etxe askoren izana eta izena galtzen joan direla eta, orduan, jendeak izen berriak sortu ohi ditu. Zertarako? Izan berriarekin bat etorrarazteko! Hortik etxean bizi zenaren izenaz baliatzea izen berri bat sortzeko: “Kojoarenea”, esate baterako. Edo –beste batzuetan- etxearen beste ezaugarriren bati begiratzea: “Telefono [etxea]” (bertan zegoelako herriko telefono publikoa). “Izana eta izena”, bukatzeko ere.


erreportajea

hain gertu eta hain urruti

MOJEN KOMENTUAN BARRENA Nazioarteko Kongregazioa da Probidentziako Ahizpena. Mundu osoan dituzte ordezkaritzak eta Idiazabalgoa penintsulako egoitza da.


‘Elkarbizitza’ kontzeptuak defini dezake herriko mojen komentua eta bertako bizimodua, azken finean, hogeita hamahiru emakume baitira bertan elkarrekin bizi direnak egunerokotasuna konpartitzen. “Familia bat gara. Eta, edozein familiatan gertatzen den moduan, elkarbizitza zaila da. Gure gaizki-ulertuak ere izaten ditugu, noski, baina segituan eskatzen diogu barmakena elkarri, hitz eginez dena konpontzen baita”. Herrian askotan ikusten baditugu ere, mojen bizimodua ezezaguna da herritar askorentzat. Guztira 33 moja bizi dira 1944. urtean eraikitako komentuan eta horietatik lau dira jatorriz idiazabaldarrak: Ondramuñokoa, Egileorkoa, Aldaolakoa eta Lardizabal Txikikoa, hurrenez hurren. Gaur egun erretiroa hartu duten ahizpak bizi dira hein handi batean, giro lasaian. Hala ere, zeregin ugari izaten dituzte euren egunerokotasunean. “Etxe probintziala da hau eta horrek lan gehiago ematen digu, lotuago

gaude hemen” azaldu du Maritxu Aizpuru ahizpak beste komentu askorekin konparaketa bat eginez. Garai batean komentuan jende gehiago izaten zutela aitortu du. Ikasleen bisitak, katekesi bilera eta plangintzak, bilkura orokorrak, fraide frantziskanoen bisitaldiak… “Askotan egiten zituzten hemen egun askotako egonaldiak. Orain, ordea, egun bakarreko egonaldiak izaten dira normalean” kontatu du Izaskun Pagola ahizpak. Baina, bisitak gustura hartzen dituzte: “interesgarria da guretzat kanpoko jendea gurekin izatea, etxea bete egiten baita eta aberastu egiten baikaitu horrek. Lau pareta artean bizi gara bestela” aitortu du Pakita Elorza ahizpak Aizpuru eta Pagolarekin batera.

Zaintza ardatz “Garai batean nobiziatua zegoen etxe honetan; gutariko asko hemen hasi ginen lanean” gogoratzen dute.

“Matxismoa bada elizan, bai. Eliza hierarkikoa deitzen dioguna da indarrean dagoena eta emakumeok ahots gutxi dugu hor”

“Orain, ordea, helduak eta gaixoak jasotzen eta zaintzen ditugu”. Eta, beraientzat oso garrantzitsua da funtzio hori betetzea. “95 urtetik gorako ahizpak ere badaude gure artean. Gure sustraiak dira eta eurak ongi zaintzea da orain gure helburua” azaldu du Maria Delia Aranburu ahizpak.

HISTORIA EGINEZ Frantziako Jean Martin Moyek sortu zuen Probidentziako Ahizpen kongregazioa, 1903an Lorenan (2003. urtean herriko komentuan ere ospatu zuten elkartearen mendeurrena). Garaiko neskatoen artean zegoen ezjakintasunak arduratuta (gurasoak mutilen etorkizunarekin bakarrik arduratzen baitziren) elizan hezkuntza eta gaixoen zaintza bultzatuko zituen elkartea sortu nahi izan zuen Moyek. Bertan hasi zen lehendabizi kongregazioko kideen lana. Frantzian hezkuntza erlijiosoa debekatu zutenean, ordea, munduan zehar zabaldu ziren: Europako beste

12 < aldaize 43

hainbat herrialdetara, Hegoafrikara, Hegoamerikara eta Afrikara hein handi batean. Misio desberdinak jarri zituzten abian, betiere hezkuntza eta gaixoen zaintza ardatz hartuta. Orduan abian jarritako misio batzuk bizirik jarraitzen dute egun, zenbaitetan tokiko mojen eskuetan utzi badituzte ere: Bolivian, Brasilen, Indian, Beninen… 1944. urtean eraiki zuten Idiazabalgo komentua, Don Joakin Dorronsororen agindupean. “Guk geuk ere parte hartu genuen obran. Lanetan ari zirela, obrako zaborrak bizkarrean hartuta aurrera eta atzera ibiltzen

ginen” gogoratzen dute. Ordutik, lantxo txiki ugari egin behar izan dituzte eraikinean, bertakoen adinera egokitzeko hein handi batean. Idiazabalgo komentuko ahizpek Boliviako misioarekin zuzeneko lotura dute. Urte hasieran itzuli dira bertatik bi ahizpa, non Jaurlaritzak emandako diru laguntzetatik Acacá inguruetan eskola bat sortu zuten. Paulina ahizpak zuzentzen eta kudeatzen du egun proiektua. Sor Milagros ere bertan egondakoa da hamar urtetan eta orain herrian bizi da.


Erizaintza gelari garrantzia handia ematen diote komentuan. Izan ere, euretariko asko oso helduak dira eta zaintza bereziak behar izaten dituzte askotan. “Irakurketa eta eztabaida lanak egiten ditugu, burua fresko mantentzeko” kontatu du Agurtzane Goikoetxea ahizpak. Medikuarekin ere etengabeko harremana dute. Hamabost egunean behin jasotzen dute bere bisita etxean eta horretaz gain, kontsultara ere askotan joan behar izaten dute. “Egunero egunero gutariko batek gauean zehar egiten du zaintza, inori ezer gerta ez dakion” azaldu du Goikoetxeak.

Gizartetik gertu Komentuan bizi badira ere, kanpoan gertatzen direnak gertutik jarraitzen dituzte ahizpek. Egunero ikusten dute albistegia hutsik egin gabe eta une oro dute gertatzen ari denaren berri. Kontziente dira gizon erlijiosoek gizartean paper handia-

“Egunero egunero gutariko batek gauean zehar egiten du zaintza, inori ezer gerta ez dakion”

goa dutenaz. “Matxismoa bada elizan, bai. Eliza hierarkikoa deitzen dioguna da indarrean dagoena eta emakumeok ahots gutxi dugu hor” iritzi dute Maritxu Aizpuru eta Pakita Elorza ahizpek. “Baina, hau ere etxe handia da eta iritziak ere desberdinak dira”. Bat datoz, ordea, mojek gotzain eta apaizen aldean jendearengan iritzi hobea sorrarazten dutela esaterakoan. “Eurekiko entitate desberdina gara gu; beste modu batera funtzionatzen dugu. Esan liteke jendearekiko eta herritarrekiko gertukoagoak garela”. Etorkizunera begira, ordea, guztien ardura berbera da: ondorengotza. “Gu adinean aurrera goaz eta ez dugu bokazio gazterik inguruan”. Europa osoan ez dago Probidentziako ahizpa berri bakar bat ere. Brasil osoan bakarra dago. Afrikan eta Indian batzuk badituztela azaldu dute, baina ez arduratzeari uzteko adina. “Azken finean, bokazio arazoa da dagoena”.

EGUN BAT KOMENTUAN Hogeita hamahiru ahizpetatik bakoitzak bere zeregina izaten du komentuan: erosketa lanak, erizaintza, etxeko kontabilitatea eramatea… Baina, egun guztian antolatuta dituzte eta komentuko egunerokotasunari jarraitzeko, helduenak zaintzeko eta konpainia egiteko, errezatzeko eta misioak jarraitzeko denbora beti aurkitzen dute.

6:30-7:00: Esnatu eta jaiki. 8:30: Meza. 9:15-9:30: Gosaria. Ondoren: Bakoitzaren eginbeharrak. 12:45: Otoitza. 13:00: Bazkaria. 13:45: Siesta (edota deskantsua, paseoa… ) 16:00: Irakurketa, laboreak… 17:00: Merienda. 17:30: Otoitza. Errosarioa. 18:00: Irakurketa, laboreak… 19:00: Otoitza. Bezperak. 20:00: Afaria. 21:00: Albistegia. 21:30: Mahai jokoak. 22:00: Lotara, erretiroa.

aldaize 43 > 13


Andoni Gomez Aldanondo Idiazabalgo akolitoa oso pozik joaten da mezetara lau urte zituenetik. Txikitan, hango kantuek zein irudi eta argiek liluratuta uzten zuten, entretenimendu ikaragarria omen zen beretzat mezetara joatea. Orain beste ikuspuntu batetik ikusten du erlijioa

“Aspalditik datorkit akolito lanetan aritzeko grina� -Ofizio berezia duzu, ez baita oso ohikoa 17 urteko mutiko bat akolito edo meza laguntzaile aritzea. Ez, ez da ofizio edo zeregin ohikoa egia esan, baina gustuko lekuan aldaparik ez. Askotan arraroa egiten da, baina ezagutzen nauen jendeak onartu egiten dit. Lehen mutil gehienak izaten ziren akolito eta arraroena ez izatea zen; orain, ordea, oso gutxi ikusten da. Esan beharra dago horretan eragin handia izan duela denboraren bilakaerak, izan ere, lehen jende gehienak edo guztiak elizara joateko ohitura zuen. Kontuan hartu beharrekoa da lehen apaiza eta eliza herriko figura garrantzitsuenetarikoak zirela, baina, pixkanaka, hori ere aldatuz joan da. Fedea ere nolabait galduz edo ezkutatuz doa eta gaur egun, lehengo ohitura eta fedea gordetzen dutenak soilik joaten dira elizara. -Noiz eta nolatan hasi zinen? Betidanik gustatu izan zait mezatara joatea. Lau urte nituenetik aitonaren eskutik eta osabaren laguntzaz elizara joaten nintzen zapatuetako meza entzutera. Oso pozik joaten nintzen eta gainera, hango kantuek eta irudi zein argiek liluratuta uzten ninduten; beraz, niretzat entretenimendu ikaragarria izaten zen. Hortaz, horretarako grina txikitatik dudala

14 < aldaize 43

esan daiteke. Txikitan banuen bertan ikusten nituen meza laguntzaileek egiten zutena egiteko gogoa ere, baina oso lotsatia nintzenez, sekula ez nuen pauso hori eman. Hala ere, denborak aurrera egin ahala, Josu izeneko apaiz berria ere etorri zen gure herrira 13 urte nituenean. Dena den, ez nintzen gai harengana joan eta ezer esateko. Baina, nire aitona gaixotu eta etxetik irten ezinda jarri zenez, amonak apaiz berriarekin hitz egin eta hileko lehen ostiraletan etortzen hasi zen aitonari jauna emateko. Horrela, egun batean nire gogoa aurkeztu eta bere erantzuna hasieran ezezkoa izan bazen ere, handiegia nintzelako, gerora inor ez zegoela ikusirik, joateko esan zidan. Horrela hasi zen guztia 2007ko irailean. -Zehazki zer da egiten duzuna? Garrantzitsuena dirua jasotzea izaten da edo hori da kanpotik ikusten dena, baina meza hasi baino lehen, gauza ugari dago egiteko eta apaizari laguntzen diot horretan. Adibidez, elizara sartu bezain pronto, ateak ireki, argiak piztu eta musika jarri behar da, Nazario organoa jotzera etortzen den arte. Horrela, etortzen den jendea gusturago sentitzen da. Gero, ordea, kandelak piztu eta dirua jasotzeko poltsak prestatu behar dira. Eta azkenik, jantzi egiten gara eta ez


hizketan “Betidanik gustatu izan zait mezatara joatea. Lau urte nituenetik aitonaren eskutik eta osabaren laguntzaz elizara joaten nintzen zapatuetako meza entzutera�

“Gaur egun ez da ia gazterik ikusten elizan eta nire ustez, moda baten antzerakoa da hori ere, hau da, etortzen den bezala joaten da�

pentsa erreza denik trajeak txukun janztea. Ia beti ni egoten naiz beste akolitoak janzten. Baina, apaiza ere hor dago eta honi ere laguntzen diot elizkizunerako dotore prestatzen. Egun berezietan, hileta edo bestelakoetan kanpaiak ere martxan jartzen ditut, elektrikoak botoiei emanez eta orain dela gutxi kanpai handia eskuz joz. Bat baino gehiago harrituko zen horrekin ere. Hiletetan ere intsentsua prestatzen dugu ikatza piztuz eta abarrez. Baina, hau guztia txukun edukitzeaz mojak arduratzen dira eta hauen lana ere goraipatu beharrekoa da eta bereziki Pakita eta Maritxurena. Mentzio berezi bat hauei.

-Batikanotik eta horrelako lekuetatik ere mezuak jasotzen dira abortuaren kontra, preserbatiboaren kontra... Agian, hori gizartean ez dago ondo ikusita eta hori ere arrazoi bat izan liteke jendea atzera botatzeko.

Maiatzean Serotegiko ermitara joaten naiz goizeko 8:00etako mezatara eta esan didatenez, ni izan naiz bertara sekula joan den monagilo bakarra. Han ez dut ezer asko egiten, baina jendeak dioenez, aldarea betetzeko ere balio dut.

Bai, horrek ere influentzia du seguruenik, baina lehen esan bezala, moda kontua da. Garaiak aldatu dira eta baita ohiturak ere. Horrelako mezuek gazteei ez diete inolako graziarik egingo, baina esan beharra dago Izalgo Elizan ez direla horrelako mezuak helarazten. Hemen Jaunaren hitzari eta kristautasunari ematen zaio garrantzia. -Mezatan momentu politak dauden bezala, bataioak esaterako, tristeak ere hor egoten dira, hiletak, adibidez. Nola eramaten duzu hori?Zaila egiten al da?

Bai, noski. Ez da erraza izaten, batez ere hildakoa ezaguna bada eta hori, tamalez, beti gertatzen da herri txikia delako. Baina, heriotza hor dagoen zerbait da eta ohitu egin behar gara horretara ere. Niri alde horretatik oso ondo etorri zait meza laguntzaile izatea, baina, zoritxarrez, akolito izan nintzen lehen entierroa nire aitonarena izan zen. -Agian, bitxikeriren bat ere izango duzu kontatzeko. Bai, noski. Behin diruaren poltsak husten ari nintzela, giltza batzuk azaldu ziren bertan ama birgina milagrosaren giltzariarekin. Harriturik, hartu eta kalera atera nintzen norenak ziren galdetzera. Inork ez zekienez, jabea joana egongo zela pentsatu nuen. Baina, ezin nintzen horrela gelditu eta bakarrik bizi bazen etorriko zela pentsatuta, itxaroten geratu nintzen denak joan zirenean. Ordu laurdena beranduago, emakume bat etorri zen oso larrituta. Orduan, segituan giltzak eman eta miraria gertatu izan balitz bezala eman zizkidan bi musu. -Noiz arte arituko zara akolito lanetan? Ahal dudan arte eta denborak eta eskolak uzten didaten arte. Ez nuke guztiz utzi nahi. Gainera, akolito izaten ez banaiz ere, ni izango naiz hemendik aurrera haurren taldea osatzeaz arduratuko dena apaizarekin batera. Asko gustatzen zait ofizio hau. Gainera, kanpaiak ere hor daude egun garrantzitsuetan jotzeko. Ez dut uste zereginik faltako zaidanik.

-Geroz eta gazte gutxiago joaten da Elizara. Zergatik dela uste duzu? Nire ustez, denok dugu zerbaitetan sinesteko beharra eta horrekin ez dut esan nahi denok gauza berdinetan sinetsi behar dugunik. Gaur egun ez da ia gazterik ikusten elizan eta nire ustez, moda baten antzerakoa da hori ere, hau da, etortzen den bezala joaten da eta hori bera gertatu zait niri beste monagiloekin. Hasieran, ni eta Xabi Rodriguez hasi ginen eta urtera Xabik utzi eta Aitor Vazquezekin hasi nintzen. Honek ere utzi egin zuen. Azkenik, komunioa egin zutenak animatu eta horrela hasi ziren umeak etortzen, hau da, bat etorri eta beste guztiak atzetik. Orain 12 meza laguntzaile gara guztira eta denok orden bat jarraitzen dugu nik egindako egutegiei jarraituz.

aldaize 43 > 15


iparrorratza

NEW YORK, NEW YORK... “I want to wake up in that city, that doesn’t sleep” zioen Frank Sinatrak New York, New York abesti ospetsuan. Izan ere, inoiz lo egiten duen hiria bezala ezagutzen da. Goizetik gauera beti dago aktibitate bizia Manhattango kaleetan. Abestietan ez ezik, filmetan ere hamaika aldiz ikusi dugun hiria da New York. Eta egia esan, errealitatea filmetan ikusten dugun bezalakoa da. Behin bisitan joanda, telebistatik ezaguna egiten zaigun hori bera dastatzeko aukera dugu. Taxi horiak, zebra bide jendetsuak, etxe orratzak, eraikinetako larrialdietako eskailerak, estolda-zuloetako kea... Pelikuletako hiria da New York. New Yorkek bi ezaugarri ditu: bata, handia dela. Ikaragarria. Eta ez hiria bera bakarrik. New Yorken egiten, jaten edo eraikitzen den guztia da handia. Hiribideak zabalak eta luzeak dira. 5th Avenuek, esaterako, 7 kilometro ditu luzeran eta bertan topatu daitezke luxuzko denda ikusgarrienak. Baita Central Park parke ospetsua ere. Parke honek 4 kilometro luzeran eta 800 metro zabaleran ditu. Autoak handiak dira, baita dendak ere. Empire State Building eraikinak 442 metroko altuera du. Hirian zehar ia 200 Starbucks kafetegi daude eta bertan saltzen duten kaferik txikiena gure lata bat baino handiagoa da. A ze ebakia… Koloreak eta aniztasuna. Horixe da City-aren

[ webgunea ]:

http://zuzeu.com

Parte hartu, informatu eta informazioa eman. Horixek dira plataforma honek eskaintzen dituen aukeretariko batzuk. Sortzaileek ‘internet zaleon albistegi horizontala’ bezala definituta, “zuzeulari” bihurtuko zara plataformarekin bat eginez gero, eta gainerako “zuzeulari” edo berriemaileekin batera kudeatuko duzu (gehixeago edo gutxixeago) webgunea.

[ diska ]:

ZEA MAYS “ERA”

Aiora eta bere mutilak inoiz baino indartsuago itzuli dira. Ahots indartsua, gitarra finak eta erritmo biziak bildu dituzte euren azken lanean, euren musikaren ardatz den rock kutsua alde batera utzi gabe. Diskoa aurkezten duen “Negua joan da ta” abestiak jarraitzaile guztiak harritu ditu.

16 < aldaize 43

bigarren ezaugarria. Barietatea kalean dago: ia 170 hizkuntza hitz egiten dira New Yorken eta baita auzoetan ere. Hiri berean hainbat lurralde bisitatu daitezke. China Town auzoko komertzioak, Little Italy-ko erdipurdiko jatetxeak, Harlemeko musika eta identitatea, Soho auzoko dotorezia eta Wall Street kaleko boterea. Eta hori guztia Manhattanen bertan. Izan ere, Manhattan distritoaz gain beste lau daude New York City-n: Bronx, Queens, zubi famatuari izena ematen dion Brooklyn eta Staten Island, Libertatearen estatua ondo ikusteko itsasontziz egin beharreko irteera. 40 milioi turista baino gehiago jasotzen ditu urtero hiriak, aipatutako auzoez gain, aukera kultural oso zabala du eta. Museo ugari daude New Yorken: Metropolitan museoa, arte modernoko MoMA, Guggenheim eta Historia Naturalaren museoa, batzuk aipatzeagatik. Ezin ahaztu ere Broadway zonaldeko musikal famatuak eta kaleko ikuskizun inprobisatuak. New York, filmetako hiria, egun batzuez protagonista izatea merezi duen bisita.


zaharrak berri

IDIAZABALDARREK IZANDAKO AUZI XELEBRE BATZUK artean lapurretak direla eta izandako gorabeherak bat baino gehiago izan dira. 1830ean Jose Imaz eta Jose Joaquin Urteaga idiazabaldarrei etxetik 56 burdinazko pua lapurtu zizkietela eta, Andres Ignacio Urrestarasu (sic.) eta Jose Ignacio Iraztorza (sic.) salatu zituzten. 1838an Idiazabalgo Ihurre errotatik 7 arto zaku lapurtu izanagatik, Andres Ignacio Insaustiren aurka auzia izan zen. Jana, dirua edo tresnak lapurtzea nahiko ohikoa bada ere, badira Idiazabal eta Lazkaotarren historietan lapurreta bitxiagoak.

Lazkaoko Udaleko udal artxiboa digitalizatu eta internet bidez ikusgai jarri dituzte bertan bildutako dokumentuak. Idiazabaldarrak protagonista izandako dokumentu ugari daude bertan. Dokumentu ohikoenak salaketa arrutntak, herentziak eta antzerako auzienak dira. Hala ere, tarteantartean badira epaiketa eta istorio xelebreak jasotzen dituzten agiriak.

Mota guztietako salaketak eta auziei buruzko dokumentuak aurkitu ditugu Lazkaoko Udalaren artxiboan. Olaberria, Ataun, Lazkao eta idiazabaldarrak nahastu diren hamaika istorio aurki daitezke bertan. Lazkao eta Idiazabal muga egiten duten herriak izanik, ganadua tarteko izan dituzte beren ikamikak. Mugak gizakiak sortuak dira eta ganaduak ez du erreparatzen non bukatzen den herri bat eta non hasten den bestea, jatekoa den bitartean. Esaterako, 1699.urteko urriaren 19an Idiazabalgo udalak zortzi eguneko epea eman

Ume jaioberri baten lapurretaren berri ere aurkitu dugu. 1716. urtean Jose Aguirrezabal eta Ignacio Jaca, biak idiazabaldarrak, Lazkao eta Olaberriako beste bi gizonekin batera, Maria Bautista Arteaga lazkaotarraren ume jaioberria lapurtu izana egotzita auzitara eraman zituzten.

UME JAIOBERRI BAT LAPURTZEAGATIK BI IDIAZABALDAR AUZITARA ERAMAN ZITUZTEN 1716. URTEAN MARIA FRANCISCA ORMAZAVAL IDIAZABALDARRAK SENARGAIA SALATU ZUEN BERAREKIN SEXU-HARREMANAK IZAN ONDOREN EZKONTZEARI UKO EGIN ZIOLAKO EMAKUME BATI TRATU TXARRAK EMATEAGATIK SALATU ZUTEN IDIAZABALGO ALKATEA 1784AN

zion Lazkaokoari Idiazabalgo lurretan zegoen Lazkaoko ganadua bere lurretara atzera bueltan eramateko. Mota guztietako lapurretak Lazkaoko dokumentuetan ageri denez, bi herrien

Bikote kontuak, kalumniak, lesioak… 1750. urtean Maria Francisca Ormazaval (sic.) idiazabaldarrak Juan Bautista Munduate salatu zuen sexu-harremanak izan ondoren ezkontzeko egin zion zina ez betetzearren. Dokumentuan azaltzen denez, “por estrupo e inclumplimiento de promesa de matrimonio”. Jose Zuloaga eta Asencio Urbizu idiazabaldarrek 1782. urtean Olaberriako bizilaguna zen Juan Bautista Urangaren aurka salaketa jarri zuten, honek idiazabaldarren aurka botatako kalumniak zirela eta. Auzi xelebreen atalean, autoritatea ere ez da alde batera geratzen. 1784. urtean Juan Ignacio Campos idiazabalgo alkatearen aurka salaketa jarri zuen Maria Concepcion Zufiarrainen senarra zen Martin Ubillosek. Ubillosen salaketaren arabera, Campos alkateak Concepcioni tratu txarrak eman eta lesioak eragin zizkion.

[ ESAERA ]

Jan zak azea eta egingo dek kaka berdea aldaize 43 > 17


saski-naski [ RZ ]

[ LILI-MALLU ]

iñigoizagirre

amaiaeskudero

BIEIRA GAINERREAK

“PROPOLAID” JARABE BALSAMIKOA

OSAGAIAK -Bieira haragia (pertsonako zati bat) -Maskorrak (pertsonako bana) -Ganbak (pertsonako 2) -Piper gorri 1 -3 piper berde Tipula 1

-Baratxuria -Esnea -Gurina (koilarakada bat) -Irina (bi koilarakada handi) -Ogi birrindua

OSAGAIAK: − Propolia (Propolis sol). Hidroalkoholikoa. − Gaztaina-eztia − Mitxoleta gorria − Apo-belarra (Gordolobo) − Ezkai gorriaren olio esentziala − Mihiluaren olio esentziala − Miugo Pinuaren olio esentziala − Malba zuria (Malvavisco) − Ekinazea purpurea − Helicrisoa − Ezkia

NOLA ERABILI

> PRESTAKETA Lehengo, piperrak eta tipula birrindu behar dira eta ondoren, zartagin batean olio pixka batekin ondo egin eta plater batean jaso. Bieira haragia, baratxuria eta ganbak olio pixka batekin ondo egin behar dira zartaginean. Egindakoan, platerera atera eta salda katilu batean gorde behar da. Zartagin batean gurina botako dugu eta lehen egindako piper eta tipula nahastuko ditugu. Hauei irina, esnea eta lehen gordetako salda nahastuko dizkiegu. Guzti honekin bexamela egingo dugu. Bieira maskor bakoitzean bieira haragi zati bat eta bi ganba jarriko ditugu eta gainetik bexamela botako diogu. Azkenik, ogi birrindua bota eta maskorrak labean berotuko ditugu gainerre arte.

18 < aldaize 43

Egunean 3-4 koilarakada hartu behar dira eta ahal bada, otorduak baino lehenago. ZERTARAKO DA? Jarabe hau aproposa da katarroa, birikak itxita, muki asko edota sinusitisa ditugunerako. Propoliak mukiak askatzen laguntzen du, horrela arnas aparatua irekiz eta garbituz. Ekinazeak, berriz, antibiotikoaren funtzioa du.


saski naski

ARETO FUTBOLEKO NESKAK BARTZELONAN Aurtengo jaietan areto futbol taldeko neskak bildu direla eta, talde honen argazki zaharra ekarri nahi izan dugu omenaldi modura ALDAIZEren atal honetara. 1996. urtean Idiazabalgo neska futbolariak Bartzelonan izan ziren Superbowl frogan jokatzen eta bertan ateratako argazkia duzue. Argazkian, goian ezkerretik hasita, Leire Iparragirre, Bego Artola, Fernando Prados entrenatzailea, Maider Arrizabalaga eta Ainara Imaz. Beheko ilaran ezkerretik hasita, Eider Alustiza, Eider Aseginolaza taldeko maskota eskutan duela, Jaione Munarriz eta Amaia Urteaga atezaina.

Ze asma? OSATU EZAZU ONDOKO SUDOKUA. GOGORATU, 1 ETA 9 BITARTEKO ZENBAKIAK EZIN DIRA ERREPIKATU ZUTABE BAKOITZEAN, LERRO BAKOITZEAN ETA 9 LAUKITXOKO KOADROETAN. ZORTE ON!

ERANTZUNA:

aldaize 43 > 19



Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.