Aldaize 38

Page 1

2010eko apirila [ 38.alea ]

7

// KIROLAK

INMA ARANBURU, KIROLARIA: “Ez da ordu askorik behar kirola egiteko, bizitza ondo antolatzea eta nahi izatean datza gakoa”

8

// ZE BERRI?

EUSKALTELEK ZERBITZUA ZABALTZEKO AZTERKETA EGINGO DU HERRIAN

14

// HIZKETAN

ONESKI ZUFIRIA: “Lehenago jendeak hil-kutxa ona hartzen zuen herriko jendeak zer esango zuen begiratuz, baina orain dirua begiratzen da”

HAMAIRUGARREN EDIZIOA EGINGO DU AURTEN GAZTA EGUNAK



illatiren txokoa

#38 ALDAIZE: Idiazabalgo herri aldizkaria Argitaratzailea: lllati euskara elkartea [Pilar Enea etxea_20213 Idiazabal Tfnoa: 943 18 72 08 E-maila: aldaize.illati@gmail.com ] Erredakzio taldea: Eider Alustiza, Iñaki Arriaran, Eunate Elio, Maddi Garcia, Nerea Garcia, Itziar Mujika, Ion Telleria, Xabier Urteaga eta Izaskun Vazquez Ale honetako laguntzaileak: Agenda 21, Ana Mari Ansalas, Anttonio Berasategi, Kontxi Garmendia, Aita Iparragirre Herri Eskola, Ioritz Imaz, Kasongo Lunda. Diseinua eta maketazioa: ZUM Edizioak. Inpimaketa: Gráficas Ona. Tirada: 1.000 ale.

JAURLARITZAKO HIZKUNTZA POLITIKA SAILBURUORDETZAKO BI KARGUDUNEK UTZI EGIN DUTE Euskal Autonomia Erkidegoan (EAEn) Gobernu aldaketa 2009ko udaberrian eman zen. Alderdi Jeltzaleak Gobernuaren gidaritza galdu eta Alderdi Sozialistak hartu zuen. Horren ondorioz, Eusko Jaurlaritzako sail guztietan izan ziren aldaketak, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzan ere bai, noski. Sailburuorde lanetarako Ramon Etxezarreta izendatu zuten, Patxi Baztarrika ataundarraren ordez. Sailburuordetza honen bidez, EAEko hizkuntza politika definitu, garatu eta aplikatu egiten dira. Politika horiek Administrazioaren barruan (Jaurlaritzako sailetan, udaletan…) aplikatzeko dira batez ere, baina herritarron hizkuntza eskubideak ere jasotzen dituzte. Guzti horretaz gain, ordea, gizartean banatzeko diru laguntzak kudeatzen ditu. Diru publikoaren zati bat EAEko euskara elkarte, euskara aldizkari, erakunde eta abarretarako bideratzen da. Horren kudeaketaren ardura ere Sailburuordetzarena da. 2009an Gobernu aldaketa izan zenean eta ikusita agintariak beste alderdi politiko batekoak zirela,

Lege gordailua: SS-0151/04 ISSN: 1697-512X Aldaizek ez du bere gain hartzen aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik.

URTEBETE ESKAS PASATU DA GOBERNUAN AGINTARI BERRIAK DITUGUNETIK ETA DAGOENEKO, HIZKUNTZA SAILBURUORDETZAKO BIK KARGUA UZTEA ERABAKI DUTE

Idiazabalgo Udalak eta Gipuzkoako Foru

Aldundiak diruz lagundutako aldizkaria.

Idiazabalgo Udala

Gipuzkoako Foru Aldundia Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentoa

DENBORA KONTUA DA ONDORIOZTATZEKO EMANDAKO ALDAKETAK HOBERAKO EDO TXARRERAKO DIREN, BETI ERE EUSKARA ELKARTEEN LANARI DAGOKIONEZ.

// RAMON ETXEZARRETA ETA IGOR CALZADA, SAILBURUORDETZA UTZI DUTEN BI KIDEAK.

euskalgintzan nolabaiteko kezka sortu zen. Illatiren ustez, edozein aldaketa emanda ere, hizkuntza politikan norabide aldaketa eman daiteke edo ez. Baina tira, kudeaketa txukuna eta egokia egiteko aukera guztiei eman beharko litzaieke hasiera batean behintzat. Denbora kontua da ondorioztatzeko emandako aldaketak hoberako edo txarrerako diren, beti ere euskara elkarteen lanari dagokionez. Kontua da urtebete eskas pasatu dela Gobernuan agintari berriak ditugunetik eta dagoeneko, Hizkuntza Sailburuordetzako bik kargua uztea erabaki dutela, prentsan irakurri dugunez: Ramon Etxezarreta sailburuordea eta Igor Calzada, Sailburuordetzako zuzendarietako bat, Etxezarretaren ardurapean egon dena. Utzi izanaren zergatiei ez die Illatik erreparatuko, bati edo besteari irakurrita ere, eurek jakingo dute ondoen. Baina hamabi hilabete igaro eta kargua uzteak zer-pentsatua ematen du. Bi izendapen berri izan dira, euren lekuetarako: Lourdes Auzmendi ataundarra Ramon Etxezarretaren lekurako eta Ivan Igartua, Igor Calzadaren ordez. Denborak esango du.

ILLATI ETA ALDAIZEREKIN HARREMANETAN JARTZEKO: 943 187478 ALDAIZE.ILLATI@GMAIL.COM

EUSKARA ELKARTEKO BAZKIDE egiteko edota ALDAIZE herritik kanpo jasotzeko Izen Abizenak: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Helbidea: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Helbide elektronikoa: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .Telefono zk.: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Kontu korronte zenbakia: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Bazkidetza:

Langileak: 30€

Ikasle, langabetu eta jubilatuak: 5€

Harpidetza (Idiazabaldik kanpo): 10€

BIDALI ZURE DATUAK: aldaize.illati@gmail.com, Pilar Enea etxea 20213 Idiazabal edo utzi udaletxean

aldaize 38 > 3


iritzie

KASONGO LUNDA GKE HAITIRA LAGUNTZA BIDALI DA

[ HEMENDIK ]

Idiazabal

ioritzimaz

SARE SOZIALAK Kasongo Lunda GKEk Kongoko Kasongo Lunda eskualdean du bere proiektua. Baina Haitin izandako lurrikararen ondoren, Haitira diru laguntza bideratzea erabaki zen. Herriak Elkarlanean eta Euskal Elizbarrutiko Misioak taldeekin batera, otsailaren 27an bi edukiontzi bidali ziren. Guztira 50.000 kilo, materialez osatua. Ondorengo tauletan ageri da Idiazabaldik bidali genuen guztia.Botikak eta esne hautsa erosi egin genituen eta janaria berriz, herritarrek emandakoa da. Eskerrak eman nahi diegu janaria eta dirua eman duten guztiei.

# BOTIKAK (Kasongo Lundak erositakoak)

GASAK BENDAK 10x10 BENDAK 5x7 KREPEZKO BENDAK 10x10 KREPEZKO BENDAK JOSTEKO HARIA ORRATZEKIN BINILOZKO ESKULARRUAK METAZIMOL AMOXICILINA PARACETAMOL IBUPROFENO GASTUA GUZTIRA

KOPURUA 21.000 300 700 120 100 72 4.000 2.000 2.000 2.000 2.000 1.876,81€

# JANARIAK (herritarrek emandakoa)

KOPURUA 125 kilo 125 kilo 50 kilo 250 lata 400 kilo 140 litro

PASTA ARROZA AZUKREA LATAK LEKAK OLIOA

# ESNE HAUTSA ( Kasongo Lundak erositakoa)

KOPURUA 2.000 kilo 6.843,20€

Esne hautsa GASTUA GUZTIRA

# DIRU LAGUNTZAK (herritarrek emandakoa)

Herritarren diru laguntza

KOPURUA 3.000 €

Edukiontzia bidaltzeko gastuak (Kasongo Lundak jarritakoa): 1.000€

GUZTIRA HAITIRA BIDALITAKOA DIRUTAN:

9.720,01€ 4 < aldaize 38

Badira gure artean ingelesezko kontzeptu berri batzuk, gazteek egunero-egunero erabiltzen dituztenak eta ez hain gazteei atzerakada besterik sortzen ez dietenak. Bai, horren modan dauden twitter, facebook, flickr,… Internet bidezko sare sozialak. Hainbat gurasok zeharretik begiratuko die, beren seme alabek eskua artean darabiltzaten tresna horiek zertarako balio ote duten galdera eginez. Zaharragoek ia galdutzat ematen duten gerra bezala hartzen dute eta gazteok berriz lagunartean hizketan hasi eta horietatik kanpo bagaude jada badirudi ez gaudela onda berdinean… ona da? Txarra da? Gauza guztietan bezala, erabileran dago kakoa. Hala eta guztiz ere sare, sozialen alde egin beharrean nago, gizartea etengabe aldatzen doa, eta urte gutxian berria zahar geratzen da, baita internetak ematen dizkigun aukerak ere. Herriko elkarte eta eragileek ere aukera bat gehiago dute sare sozialen bidez beren lana azaldu, gerturatu eta sustatzeko, gehienbat gazteak xaxatu nahi ditugunean. Telebistak ere hasi dira geroz eta gehiago horrelako zerbitzuak eskaintzen, El Conquistador programan lehen sms bidezko mezuak izaten zirenak orain twitter bidez egiten dira, facebook orria ere badu… ikusten da geroz eta erabilera handiagoa ematen zaiela gauza hauei eta ahal den neurrian ezagutu behintzat egin behar ditugula. Azkenaldian Gizarte Ongizate langileak bultzatuta jubilatuentzat Internet ikastaroak egin dira gure herrian, ONA txartela dela-eta. Guk uste baino jende gehiagok azaldu du interesa gauza hauetan eta honek itxaropenerako argi txiki bat pizten laguntzen dit, gazteoz gain, zaharragoek ere azkenean internetari eta bide batez sare sozialei, erabilera egokia bilatuko diela. Denborak esango du oker edo zuzen nabilen. Ni behintzat sare sozieletan ere aurkituko nauzue, beste zerbait berria atera arte behintzat… Onak izan!


kolaborazioak [herri eskola]

ELKARBIZITZA ETA MUGIKORTASUNAREN ASTEA MARTXOAK 1ETIK 5ERA ELKARBIZITZA ETA MUGIKORTASUN ASTEA OSPATU GENUEN ESKOLAN. Astelehen arratsaldean ipuin kontaketa izan genuen. Guraso eta irakasle batzuk animatu ziren hizkuntza ezberdinetan ipuinak kontatzera; horrela, ingelesez, katalanez, arabiarrez, frantsesez,… entzun genituen.

N E ZER IZAN ZE BA AL DAKIZU A? N RE K HOBE GUZTI HONTATI STEA, ELKALA JO LAGUNEKIN A ETA DENOK RREKIN EGOTE . ELA SENTITZEA EKIPO BAT GAR

Ipuinak entzun ondoren, denok, patiora jaitsi ginen merienda egitera. Bai goxoa zegoela dena!

LABURRAK > Eskola 2.0 programa barruan, L.H.5 mailako gela teknologia berriz erabat hornitua geratu da. PDI, arbel digital interaktibo bat, 20 ordenagailu mini-eramangarri, ekipo hauen bateriak kargatzeko armairua eta gelarako wifi lotura martxan daude jadanik. Oporrak pasa ondoren ikasleak erabiltzen hasiko dira. > http://www.aitaiparragirre.net eskolako web orrialdean bizikidetza eta ingurumen astearen irudiak ikusgai daude. > Eskolako web orrialdeak 35.000 bisitari izan ditu jadanik. > Eskolako eremu komunetarako arautegiak aztergai izango dira datorren hilabeteetan. > Apirilaren 23an, liburuaren eguna, “Ipuin hegalariak” izeneko ekintza egingo da Herri Eskolan. > Maiatzak 7an, “Jostailuak trukatzeko azoka” egingo da Herri Eskolako ikasleen artean.

Asteazken goizean, goizeko 10:00ean, eskola atarian jolas eta dantzatan hasi ginen. Ze ondo pasa genuen!.

Baina ez genuen hemen dena bukatu, Oinezko trenean zigor auzoraino joan ginen, txikiek handiei eskua emanda eta bueltan, plazan gelditu ginen bertso batzuk abesten.

Ostiralean oso arratsalde polita izan genuen. Jolas ezberdinetan ibili ginen: eraikuntzak egiten, aulki jokuan bueltak ematen, kotxe-karrerak…. Joku guztiak gustatu zitzaizkigun. Gurasoak eta irakasle batzuk prestatu ziren guri aurpegiak margotzeko.

aldaize 38 > 5


agenda 21eko txokoa

NORENA DA KALEA? bideraturik daukagun azalera publiko guztia. Baina larriagoa da aparkalekuen kasua: geldirik dauden autoentzat izugarrizko espazio publikoa bideratzen baita. XXI. mendean gaude eta beraz, XXI. mendeko irtenbideak behar ditugu: erabilerak berriz ere hierarkizatu behar ditugu, eta gure herri eta hiriak berriz ere antolatu. Lehentasuna oinezkoei emanez, bigarren maila batean autoz mugitzen diren herritarrak edukiko genituzke (kontutan izan hauek lehen multzoko berdinak direla,baina ordutegiaren arabera bigarren multzo honetan sartzen direnak) eta azkenik herritar hauen aparkatutako autoak leudeke.

Sarritan aurkakoa pentsatzen dugun arren, auto bat erosteak EZ DIGU INOLAKO ESKUBIDERIK EMATEN. Aitzitik, betebeharrak sortzen dizkigu, beste hainbat objektu pertsonal izateak ematen dizkigunak bezalaxe. Hona hemen, hainbat arrazoiengatik desitxuratuz joan den oinarrizko printzipioa. “Doan nire autoa aparkatzeko eskubidea” giza eskubide bat delakoan gaude, baina gaiaren inguruan hausnarketa txiki bat eginez hau honela ez dela ohartzen gara segituan. Gipuzkoan etxebizitza metro karratuaren prezioa 3.000€tik gorakoa da. Honela, etxean dauzkagun garbigailu edo hozkailuak 1.500€tik gora kontsumitzen dute “aparkaleku iraunkorraren” kontzeptupean. Hala ere, inork ez du garbigailua eskailera-buruan jartzen. Baina autoa erosten duenak, edonon 7 edo 8 metro karratuko espazio publiko librea izateko eskubidea duela uste du. Autoa erosten duen edonork egunez zein gauez aparkatzeko leku bat izan behar du eta era berean prest izan denbora batez uzteko lekuak “alokatzeko”. Noski, merkeagoa litzateke arazo hau ez planteatzea. Eta era berean, ez litzateke planteatu ere egin beharko gure herrietako kaleetan lau auto bakarrik ibiliko balira (duela zenbait urte gertatzen zen moduan). Garai hartan, orain 40 urte inguru, auto gutxirekin, lurrazpiko aparkaleku gabe eta kaleak erabat libre zeudela, autoaren hedatze azkar bat ematen hasi zen. Autoa hauek non utzi behar ziren planteatu ere egin gabe: kalean.

6 < aldaize 38

Azken finean autoaren erabilera ardurak “kanporatzeraren” beste adibide bat besterik ez da (gizarte eredu honetan erabat hedatuta dagoen jarrera). Printzipio berdina jarraituz, industriek edozein gauza isurtzen zuten ibaietara. Asko kosta zen konturatzea ibaiek ez dutela jabego pribaturik eta are gehiago kostatu da ekoizpen prozesu berriak diseinatu eta kolektore sare eta araztegi edo depuradorak egitea. Badirudi aparkalekuekin neurri batean egoera antzeko batean gaudela: Kaleek ez daukate jabe pribaturik, kalea EZ DA AUTO JABEENA, HERRITAR GUZTIENA BAIZIK. Egun zalantzan jar genezake autoentzat

“DOAN NIRE AUTOA APARKATZEKO ESKUBIDEA” GIZA ESKUBIDE BAT DELAKOAN GAUDE, BAINA GAIAREN INGURUAN HAUSNARKETA TXIKI BAT EGINEZ HAU HONELA EZ DELA OHARTZEN GARA SEGITUAN” “KALEEK EZ DAUKATE JABE PRIBATURIK, KALEA EZ DA AUTO JABEENA, HERRITAR GUZTIENA BAIZIK” XXI. MENDEKO IRTENBIDEAK BEHAR DITUGU: ERABILERAK BERRIZ ERE HIERARKIZATU BEHAR DITUGU, ETA GURE HERRI ETA HIRIAK BERRIZ ERE ANTOLATU

Ñabardura ugari dauzka gaiak: herritarraren autoa ala kanpotik datorrenaren autoa izan, lanerako behar dena, aisialdirako erabiltzen dena, etab. Arazoa konplexua da, eta beraz, soluzio sinplerik ez dago. Baina milaka auto kaleetan pilatuta izatea eta aparkatzea eskubide bat dela pentsatzea ez da irtenbiderako bidea. Arazoa bera da.

BA AL ZENEKIEN? HORNITZAILEENTZAKO KARGA ETA DESKARGA GUNEA Kale nagusian sortzen diren trafiko arazoak direla eta, hornitzaileentzat karga eta deskarga gunea jarri da Xume inguruan. Agenda 21eko Foroan, betidanik izan dugu kaleko trafiko arazoei buruzko eztabaida. Azkenaldian, foroan arazoa areagotzen ari dela ikusi dugu eta pixkanaka aparkatzerakoan dauzkagun ohiturak aldatu asmoz ekimen ezberdinak bultzatu nahi ditugu. Zentzu honetan, herritar askok Xume paretik ia plazaraino autoa kaminoaren erdian aparkatuta uzteko duten ohitura txarra kentzeko asmotan, karga eta deskargarako eremua ezarriko da. Ondorioz, Kale Nagusiko 9. zenbakia duen bloketik aurrera goizeko 9etatik eguerdiko ordu biak bitartean, dendetako hornitzaileek baino ezingo dute aparkatu. Beraz, ez da onartuko kafea hartu, ogia erostera joan edo dirua ateratzeko kotxea bidean uztea.


kirolak

INMA ARANBURU, KIROLARIA Emakumeek kirola egiteko gizonezkoek baino traba gehiago dituzte?

Inmak hogeita hemeretzi urte ditu eta bi seme-alaben ama da. Lana, familia eta kirola, hirurak, ongi uztartzen ditu. Gakoa ongi antolatzean dagoela dio.

Argi dagoena da, gaur egun oraindik ere, emakumeok etxera gehiago gaudela lotuta gizonezkoak baino eta hori errealitate bat da. Dena den, batzuetan aitzakiatzat ere erabili izan da hori eta pena ematen dit horrek. Bizitza ondo antolatu eta nahi izatea da askotan atzetik dagoena. Ez da ordu askorik behar kirola egiteko.

Kirola oso gustuko duzula argi dago. Noiztik egiten duzu? Betidanik. Bai haurrak izan aurretik eta baita ondoren ere, beti aritu naiz zerbaitetan. Lehen, agian, mendira jotzen nuen gehiago, baina aspaldian bizikletan eta korrikan nabil.

Gizonezkoek, orohar emakumezkoek baino emaitza hobeak lortu ohi dituzte. Desberdintasunak ditugu, hori jakina da. Hala ere, norberak ikusi behar du nola bizi duen kirolaren kontu hau. Gertatu izan zait, bizikletan ibiltzera joan eta nire aurretik amaitzeko gogoz dauden gizonezkoak ezagutzea. Baina alderantziz ere bai: nire aldamenean elkarrekin joateko gogoz daudenak ere badaude.

Bizikletan eta korrikan… oinez ibiltzea ahaztuko zaizu. Bai! Kirola egiteko ez pentsa denbora askorik izaten dudanik eta gainera, gorputza nekatzea nahi izaten dudanez… Haurrekin eskolara bizikletaz joaten gara euririk ari ez duenetan. Biek gustuko dute bizikletan ibiltzea eta kirola egiteaz gain, eskolara azkarrago iristen gara. Kirola bai, baina denbora kontua ere bada.

// INMA ARANBURU

Pentsa daiteke bi seme-alabek kirola gustuko izango dutela etorkizunean… Gaur egun behintzat oso gustukoa dute. Eta poztuko nintzateke kirola egiteko afizioari eutsiko baliote etorkizunean ere. Lana duzu, senarra ere bai eta bi haurren ama zara. Eta gainera, kirolari heltzen diozu. Nola egiten duzu? Bizitza ongi antolatzean dago gakoa. Badakit beste ama batzuk elkarrekin geratzen direla kafea hartzeko, adibidez. Baina nik kirola egitea aukeratu dut eta oso gustura sentitzen naiz, bizia bideratzeko aukera ona dela iruditzen zait. Inoiz hondartzara joan izan garenean, senarra bi haurrekin autoan eta ni bizikletaz joan izan naiz. Ba horixe, ondo antolatzea besterik ez da.

“GAUR EGUN ORAINDIK ERE, EMAKUMEOK ETXERA GEHIAGO GAUDELA LOTUTA GIZONEZKOAK BAINO ETA HORI ERREALITATE BAT DA. DENA DEN, BATZUETAN AITZAKIATZAT ERE ERABILI IZAN DA HORI ETA PENA EMATEN DIT.”

Ez ote dira nahiago geroz eta proba gogorragoak gaur egungo gizartean?

Bai, horrela da. Leku guztietan ari da gertatzen. Geroz eta proba gogorragoak aukeratzen ditugu. Garrantzitsua da norberak bere neurria ezagutzea. Sufritzen dut, bai, baina disfrutatu egiten dut batez ere eta horixe da gustukoen dudana. Hortxe dago gakoa. Amaitzeko, Inma, beste afiziorik ba al duzu? Ez dut astirik beste ezertarako! Besterik esan nahi baduzu, orain duzu aukera…

“BIZITZA ONGI ANTOLATZEAN DAGO GAKOA. BADAKIT BESTE AMA BATZUK ELKARREKIN GERATZEN DIRELA KAFEA HARTZEKO, ADIBIDEZ. BAINA NIK KIROLA EGITEA AUKERATU DUT”

Neskak animatu nahi nituzke kirola egin dezaten. Ederra litzateke taldean planak egitea. Ez dut esaten goi-mailako kirola egin behar denik, baina bai zerbait egin, gutxi bada ere. Eta taldean ibiliz gero, errazagoa da animatzea.

aldaize 38 > 7


ze berri ?

ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEAK HERRIKO KONTSUMOA NEURTUKO DU ERABILTZEN DEN ENERGIA KOPURUA NEURTU ETA AURREZTEKO GOMENDIOAK ESKAINIKO DITU Udalak eta Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) lankidetza hitzarmena sinatu dute, herrian kontsumitzen den energia kopurua zenbaterainokoa den aztertu eta behar izanez gero, murrizteko neurriak hartzeko helburuarekin. EEE hasita dago dagoeneko azterketa-lana egiten. Argiteria publikoak eta eraikin publikoek zenbat energia kontsumitzen duten ikertuko dute lehendabizi hainbat adituk. Udaletik beharrezkoak diren baliabide guztiak eskainiko dizkiete horretarako, ahal den neurrian. Herriko argiteriaren eta eraikin publikoetako

kontsumoaren inguruan eskura duten informazio guztia helarazi diote erakundeari, bertan azter dezaten. EEEk Idiazabalen kontsumitzen den energia kopuruaren inguruko azterketa egindakoan, kontsumo hori murriztea guztiz beharrezkoa dela iritziz gero, horretarako aholkuak eskainiko dizkio Udalari, bide horretan zein neurri hartu beharko dituzten aurreratzeaz gain. Hori, ordea, azterketa amaitu ondoren ikusi, aztertu eta hala erabakiz gero, egin beharreko zerbait izango da.

EUSKALTELEK ZERBITZUA ZABALTZEKO AZTERKETA EGINGO DU IDIAZABALEN SAREA HERRIRA, SEGURARA ETA ZEGAMARA ERAMATEA ERRENTAGARRI ZAION AZTERTUKO DU

? Euskaltel telekomunikazio enpresa Goierrin eskaintzen duen zerbitzua zabaldu edo ez aztertzen hasiko da. Orain hilabete inguru horretarako aurreproiektua egiten hasiko direla jakinarazi zieten, Idiazabal, Segura eta Zegamako alkateei, zerbitzua zabaltzeko lehen pausoak emate aldera. Idiazabalen, aurretik eginiko obrak baliatuta, Euskaltelen zerbitzua herrira eraman ahal izateko oinarrizko azpiegiturak eginda daude. Oraindik, ordea, zerbitzua bere osotasunean helarazi ahal izateko Olaberria inguruan, Castillo hotela eta Idiazabalekin muga egiten duen biribilgunera bitartean N-1 errepideak 8 < aldaize 38

EKAINAREN 11N OSPATUKO DU AMPOK EUSKARAREN EGUNA ABIAN JARRI DUTE IDAZLAN, BERTSO ETA POESIA LEHIAKETA Ampok honezkero tradizio bihurtu duen Euskararen Egunaren laugarren edizioa ospatuko du ekainaren 11n. Lankide arteko egun pasa polita egingo dute aurten ere, Ampo eta Idiazabalgo Herri Kirol Taldearen arteko herri kirol saioarekin, baita ondoren afariarekin, antzezlanarekin edota triki-bertso poteoarekin ere. Urtero bezala aurten ere idazlan, bertso eta poesia lehiaketa antolatu dute, parte hartu nahi duten 18 urtetik gorako goierritar guztientzat. Beranduenez maiatzaren 24ean aurkeztu beharko dira lanak Ampon. Idazlan lehiaketan parte hartu nahi dutenek gehienez lau orriko lana idatzi beharko dute Lagun berri bat gaiaren inguruan. Poesia eta bertso lehiaketan parte hartu nahi dutenek, berriz, gaia librea izango da. Saridunen artean 2.000 euro inguru banatuko dituzte. Parte hartu nahi duten guztiek Amporen Bultzada aldizkarian aurkituko dituzte argibide guztiak.

WEBGUNE BERRIA ESTREINATU DU UDALAK

irauten duen ibilbidean, lan horiek egiteko daude. Guztira 2,4 kilometroko eremuan azpiegitura lanak egitea eskatzen du horrek. Hain zuzen ere, eremu horretan azpiegitura lanak egin eta Idiazabalen (Segura eta Zegamarekin batera) zerbitzua etxe guztietara eramateak zenbaterainoko inbertsioa, bai teknikoki eta baita ekonomikoki ere, eskatuko duen eta hori errentagarria den edo ez aztertu nahi du Euskaltelek lehen aurreproiektuaren bitartez. Hala ere, lanak egineko erabakia hartuz gero, epe luzerako aurreikuspena izango litzateke.

Udalak webgune ofiziala berritu du. www.idiazabal.info helbide elektronikoan udalaren berri jaso ahal izango dute herritarrek eta gainontzeko interesatu guztiek. Gaurkotasunarekin lotutako gaiak, obren inguruko informazioa, Udalaren inguruko berri edota zerga ordainketen berri ere jakin ahal izango dute herritarrek bide horren bitartez, baita gainerako udal zerbitzuen berri ere.


ze berri ?

IGERILEKUAN ETA FUTBITOAN BERRITZE LANAK EGINGO DITUZTE

[ Herriko Euskara Plana. Illati-Udala ]

UDA BAINO LEHEN AMAITU NAHI DIRA LANAK

AMPO, EUSKARAREKIN KONPROMETITURIK

Udalak, Espainiako Gobernuaren E Planeko diru laguntzaren bitartez, igerilekuan eta futbitoan berritze lanak egin nahi ditu. Igerilekuko bi putzuen barru aldeak eraberrituko dituzte, baita azpiegitura osoa inguratzen duen hesia aldatu ere.

Futbitoan, hau inguratzen duen hesia kentzeaz gain, lurra berdintzeko lanak ere egingo dituzte, baita zeharkatzen duen ura bideratzeko sistema aldatu ere.

IGARONDO BASERRITIK UDALETXE BERRIRA BITARTEKO EREMUA BERRITUKO DU UDALAK Gipuzkoako Ur Kontsortzioa Igarondo baserriaren ondoan egiten ari den uraren saneamendu sistemaren berritze lanak amaitutakoan, bertatik udaletxe berrira bitarteko eremua konponduko du Udalak. Ur saneamenduan egiten ari diren lanak aprobetxatuko ditu Udalak eremu horretan urbanizatze lanak egiteko. Igarondotik frontoira bitarteko eremuan lurra berrituko dute, eta ondoren, baita frontoitik udaletxe berrira doan eremua ere.

Euskara Planaren barruan enpresekin ere lan egiten da eta Idiazabalen. AMPO kooperatibak garrantzia berezia hartzen du gainera, kontuan hartu behar da aspaldian daukatela enpresan bertan Euskara Plana. Harremanak sakondu eta elkarlanean aritzeko lehen bilera egin da martxoan AMPOko Euskara Batzordea eta Udalaren artean. Bertan AMPOko Euskara Batzorde osoaz gain Alkatea eta euskara teknikaria izan dira. Hasiera batean bi planen informazioa trukatuko dute, enpresei zuzendutako aldizkariaren inguruan harreman batzuk landu eta AMPOk urtero antolatzen duen Euskara Festari begira elkarrekin zerbait egin daitekeen aztertuko da. Aste Santua pasa ondoren Guraso Elkartearekin lehen bilera egingo da. Elkartearen hizkuntza irizpideak landuko dira. Bestalde Guraso Elkartearekin eta eskolarekin gurasoen hizkuntza ohiturak aztertzeko asmoa dago. Azterketa horren emaitzaren arabera hainbat ekintza planteatuko dira.

INFORMAZIOA EDUKIONTZIETAN Udalak informazio taulak jarri ditu zabor edukiontziak kokatzen diren gune nagusietan. Zaborrak botatzerako garaian herritarrek informazioa eskura izatea da helburua, edu-

kiontziak modu egokian erabil ditzaten. Zabor ontziak nola erabili behar diren eta hondakin mota bakoitza nora bota behar den argitzen dute panelek. aldaize 38 > 9


ertzea [izal ezautuz] anttonioberasategi

BIDAURRE Gorabehera asko izaten dira pertsonen bizitzan. Beste gabe igarotzen dira batzuk, ia batere arrastorik utzi gabe; beste batzuek, berriz, bizitza bide jakin batetik abiarazi eta eramaten dute... kontua gertatu eta handik urte askora ohartzen bada ere norbera horretaz. Beste horrenbeste esango nuke herrien historiaz ere. Eta berebiziko garrantzia hartutako gertaera horietako baten harian eraiki zelako gaur aztergai dugun etxea ari naiz egiten itzulinguru hau; izate horri lotuta sortu zelako beraren izena ere. Azal dezagun kontua. Gehienok gogoan ditugu, oraindik, XX. mendea itxuratu zuten aldaketa handi asko, baina komeni da jakitea XIX. mendea ere zalapartatsua izan zela eta gerokoen ernamuinak orduan sortu zirela. Konparazio baterako -urte askoan probintziako erakunde eta agintarien artean aztertu eta eztabaidatu ondoren- 1849an, Gipuzkoa eta Gaztela artean kamino berria egiten hasi zen; bi urtean bukatu zituzten lanak.Ordu arte, bide nagusiak Donostia aldetik etorri eta, Beasainen, Zumarraga aldera egiten zuen; handik, Deba arrora pasatu eta, Gatzagan barrena, Arabara igotzen zen. Ondo kostata, ordea, bidea oso neketsua baitzen. Gauzak hobetu nahian, hainbat aukera aztertu eta gero, Beasaindik Altsasura, Idiazabalen barrena, kamino berria egitea erabaki zen. Gutxi pentsatuko zuten orduan sortutako “Kale Berria” (horrelaxe izendatu baitzuten) ehun urte baino gehixeago pasatu ondoren nola jarriko zen (pentsa, automobil motordunen etorrera ere urruti zegoen, oraindik).

10 < aldaize 38

ETXEAK EGUN DUEN ITXURA

Urrutiko lekuen arteko komunikazioen ur sakonetan sartu gabe, geure ondokoari bete-betean helduz, jakin beharrekoa da berehala egin zirela Kale Berriari itxura “urbano” samarra eman zioten eraikinak. Itzulinguruari bukaera eman eta izenburuan jarritakoari helduz, esan -irakurle arretatsua, honezkero, konturatua izango den arrenUbitarte aspaldikoaren parean, kamino berriaren ertzean (“aurrean”, alegia) “Bidaurreko” etxeak izan zirela eraikin horietako batzuk: “Haundia” eta “Txikia” aurrena (1856. urtetik ageri dira dokumentuetan). Haundia orain dela urte gutxi bota eta, beraren lekuan, etxe berria egin zuten; Txikia, zutik dago oraindik. Bidaurre Txikiaren kontran, Torre aldera, errementari lantegia zegoen. Kaleko beste etxe

askoren kasuan gertatu den bezala, “Bidaurre”renean ere izena ez zen asko erabiliko eta baita galbidean sartu ere. Badakigu XIX. mendearen bukaeran errementaria bizi zela bertan eta hortik berarentzat -XX. mendearen hasieratik, behintzat- “Ermentariarenea” izena zabaldu eta bera erabili izana; dokumentuetan ere ageri da hori (1953, 1959). Lantegiaren gainean, bestalde, etxe berria eraikitzen joan zelarik (zatika egin zuten, 194957 bitartean), berari “Bidaurre Berria” izena eman zitzaion agirietan (1960). Baina baita jendeak “Ermentariarenea” esanez jarraitu ere. Orobat inoiz (1959) dokumentatuta dagoen “Leon Etxea”. Inor nahas ez dadin, esan dezagun izena Leon Esnaola jabearen deiturari zor zaiola.


ARTZAINTZAREN TRADIZIOA GAZTAREN IZENEAN


Idiazabal Gaztaren izen handiaren inguruan, izen bereko herrian zerbait egiteko beharretik abiatuta hasi ziren hainbat herritar, duela hamalau urte inguru, zer egin ote zitekeen eztabaidatzen, elkarlanaren haritik. Gisa horretara antolatu zuen Idiazabalgo Udalak lehen Gazta Eguna 1998ko maiatzeko lehen igandean, Amaren Egunarekin batera (lehen saiakera horrekin batera eta herriko gaztaren alde zerbait egiteko beharraren ondotik etorri ziren Artzain Gazta elkarteari lokala eskaintzea eta gazta museoaren irekiera ere, beranduago).

Orain dela hamalau urte herrian egindako Euskal Herriko Idiazabal Gazta txapelketa izan zen egun urtero antolatzen den Gazta Egunaren abiapuntu. 1997. urtea zen hura. Ordutik, urtero eta inolako etenik gabe antolatu da gaztaren eta artzaintzaren inguruko eguna Idiazabalen. Aurten hamahirugarren edizioa egingo du jaialdiak; maiatzaren 2an izango da egun handia.

Eskerrak emateko eguna da Gazta Eguna, herriko artzainek urteetan zehar bertako gaztaren alde egindako lana errekonozitzeko eguna. Gaztaren bitartez herriaren izena zabaldu dutenak eurak baitira. Herriko hainbat artzain omendu ditu honezkero herriak, eta beste hainbeste omenduko ditu etorkizunean ere. “Ez da soilik herrian eginiko ekimen bat. Herriaren alde, herriko gaztaren alde eta herriko artzainen alde eginiko jaialdi bat da Gazta Eguna�, Ioritz Imaz alkatearen ustetan. Aurten Inazio Mari Eziolaza eta Benito Eziolaza izango dira urtetan zehar artzaintzaren alde egindako lanagatik idiazabaldarrek omenduko dituztenak. Andres Berasategi eta Juanito Lizarralde aritu dira hasieratik, Udalaren laguntzarekin, jaialdi hau antolatzen. Hamairu urte beranduago, lan horri eusten diote oraindik. Artzantzaren mundua honek sortzen dituen produktuekin, hauek herritarrekin eta guztiak mundu horri egin beharreko errekonozimenduarekin uztartu nahi izan dituzte hamar urte baino gehiagoko ibilbide honetan. Argi dago gisako ekimenak herriko produktu izarrarentzat eta bere atzean dagoen guztiarentzat aberasgarri direla. Egun horretan plaza ingurura gerturatzen denak gazta artzainaren eskuetatik zuzenean dastatu eta erosteko aukera izaten du, baita artzainekin beraiekin hitz egiteko parada ere. “Hain zuzen ere hori da egun honek duen xarma�. Artzainek, euren aldetik, garrantzia handia ematen diote egun honi. Ez soilik urteetan barrena egindako ibilbidean arrakasta eskuratu duelako, baita artzainen eta kontsumi-

12 < aldaize 38


Herriko artzainek urteetan zehar bertako gaztaren alde egindako lana errekonozitzeko eguna da

Garrantzia handia ematen diote artzainek Gazta Egunari, kontsumitzaileekin harreman zuzena dutelako tzaileen artean gertuko harremana lortzeko gaitasuna duelako ere. Gazta txapelketa askotan parte hartzen dute urtean zehar, baina Idiazabalen, kontsumitzaileak dira gaztaren kalitatea epaitzen dutenak, eta ez ohiko epaimahai bat. Ezaugarri horrek ere xarma berezia ematen dio Idiazabalgo Gazta Egunari.

Argitsua eta jendetsua Hein handi batean eguraldi onak laguntzen duelako bakarrik ez, herrian atera litekeen argazkiak duen argiak ere egiten du Gazta Egunean Idiazabal argitsu. Udalak ez du inoiz herrira etortzen den jende

# HERRI BAZKARIRAKO TxARTELAK HERRIKO TABERNETAN EROSTEKO AUKERA IZANGO DA. # GAZTA EGUNEAN HERRITARRAK BASERRITARREZ JANZTEKO DEIALDIA EGIN DU UDALAK. # GAZTA EGUNAREN AURREKO EGUNEAN POSTUEN mUNTAKETAN LAGUNTZEKO DEIA ERE EGIN DUTE UDALETxETIK.

kantitatearen kontaketarik egin, baina esan daiteke milatik gora direla egun horretan plazan elkartzen direnak. Maiatzaren lehen eguna ez da soilik artzainen lanaren eta herriko izena duen gaztaren erakustoki. Artzaintzaren munduarekin lotura duten munduek topo egiten dute plazan eta inguruetan egun horretan: artzain txakurren erakusketak, gazta modu tradizionalean nahiz modernoan eginez eskainitako erakustaldiak, gazta dastaketa, mamia dastatu eta erosteko aukera,gazta nola ketzen den ikusteko parada... Aukera amaigabeak izaten dira egun horretan herrian, herritar nahiz kanpotarrentzat erakargarriak guztiak.

Berrikuntzak aurten Maiatzaren 2an egingo den Gazta Egunaren hamahirugarren edizioak berrikuntza ugari ekarriko ditu. Aurreko aste guztiak hainbat ekitaldi aurreikusi dituzte, urteroko mami txapelketa edota Iban Mate Dolarea jatetxeko sukaldariak gidatutako txakolin eta gazta dastatzea kasu. Aurten, lehenengoz, herri bazkaria ere egingo da Gazta Egunean, normalean goizean zehar ospatzen den jaia iluntzera arte luzatzeko helburuarekin. Frontoian egingo da, eta txartelak herriko tabernetan erosi ahal izango dira. Ondoren, Bentazarreko Mutiko Alaiak taldearekin euskal kantak abesteko aukera izango da, liburuxka eta guzti.

aldaize 38 > 13


hizketan ONESKI ZUFIRIA EIZMENDI

“Lehen jendeak hiL-kutxa ona hartzen zuen zer esango zuten begiratuz; orain dirua begiratzen da” Ormaiztegiarra den Oneski Zufiriak dagoeneko hamar urte daramatza herrian bizitzen.Oso gustura dago daraman bizitzarekin. Donostiako Polloe ehorztetxe munizipalean egiten du lan eta oso gogoko du bere lana.

Zer moduz Idiazabalen bizitzen? Orain dela 10 urte etorri nintzen Ormaztegitik hona, nire senarra hemengoa zelako. Oso gustura nago herrian, harreman ona dut herrikoekin. Hasiera batean, ez nuen bizitza handirik egiten herrian, baina seme-alabak ditudanekin herrian ematen dut denbora guztia. Zertan datza zure lana? Zenbat denbora daramazu? Donostiako Polloe ehorztetxe munizipaleko finantza arloan egiten dut lan. Familiak bertara etortzen direnean, lehenengo kontaktua nik izaten dut beraiekin, hildakoaren nortasun agiria eskatzen diet, ea asegururik duten galdetzen diet... datuak oro har. Ondoren, agente departamentura pasatzen dira, eta horiek eramaten dute aurrera zerbitzua. Polloen Donostiako 3 hilerriak (Polloe, Igeldo eta Altza), errauzketa-labea eta Zorroaga Tanatorioa kudeatzen ditugu. Donostiako kasuan hilerri handiak dira eta panteoien kontzesioa(25, 35 eta 49 urtetarako) kudeatzen dut. Donostiako hilerrietan 8.000 panteoi daudenez, lan asko ematen digu horrek, eguneraketak direla eta. Donostiako jendeak ohitura eta tradizio handia du panteoi bat izatea.

“(heriotza) normaltasunez hitz egin beharreko gaia da” 14 < aldaize 38

Heriotzatik gertu lan egiten duzu. Horrek berezi egiten al du? Zer moduz daramazu hori? Bizitza beste era batetara hartzea. Oso positiboa naiz. Bertako lankideok ez diogu beldurrik heriotzari, naturaltasunez hartzen dugu, bizitzaren ondorio bezala. Hildakoa ezezaguna denean ez du gehiegi eragiten, baina gaztea, haurra edo ezaguna denean eragin egiten dit.


hizketan Heriotza bizitzeko moduak aldatu egin al dira? Lehen nola zen? eta orain? Aldaketarik bai?

du. Errausketa aldiz, merkeagoa da, 1800 € inguru, koroia, eskelak zein beilatokia aparte.

Bai. Lehenago jendeak hil-kutxa ona hartzen zuen herriko jendeak zer esango zuen begiratuz, baina orain dirua begiratzen da. Gazteek batez ere, zerbitzua eskatzera etortzen direnean itxurari ez dio bestelako garrantzirik ematen, dirua hartzen du kontuan.

Gustura al zaude zure lanarekin? Aldatuko zenuke?

Lehen etxeetan gelditzen zen hildakoa eta gaur egun aldiz, beilatokira eramaten dira.

Bai, normaltasunez hitz egin beharreko gaia da. Nire umeei askotan hitz egiten diet heriotzaz, ingurukoak hilko direla, gu ere hil egingo garela…noski, denbora asko barru gertatuko dela esaten diet.

Erraustea geroz eta gehiagok aukeratzen al du? Bai, hala ere, oraindik ez da gehiengoa. Gazte jende asko, baina edadeko jendean ez horrenbeste. Faktore asko dago aukeraketa hori egiteko garaian. Dirua asko begiratzen den gauza bat da eta errausketa merkeago ateratzen da. Esate baterako, maiz, errausketetan koroiak ekiditen diren gastuak izan ohi dira. Hiltzea garestia al da? (sortzen diren gastuak). Bai. Ehorztetxe munizipal eta pribatuen artean ezberdintasun handiak daude diru kontuan. Horregatik, jendeari aurrekontua eska dezatela gomendatzen diet, horrela, ehorztetxe ezberdinen prezioak konpara ditzaten. Adibidez Polloen, eskela baten prezioa 285€ dira, gehi %7 BEZ-a, aldiz, pribatuetan 285€ gehi %16 BEZ-a. Polloen, zerbitzu arrunt baten (hil-kutxa, tramitazioa, gorputz prestaketa, koroia, eskela eta beilatokia) 2.500€inguru balio

Bai oso gustura nago nire lanarekin. Dagoneko denbora asko daramat eta ez nuke aldatuko. Hitz egiteko gaia al da?

Jendeak aldiz ez du naturaltasunez hitz egiten, hitz egiten badute gertatuko zaiela uste dute. Hala re, normalean ez, baina jendeak interes handia du mundu honen inguruan. Beldur handia dago, eta egunerokotasunean ekidin nahi den gaia da. Hitz egiten ez denez, gutxi jakiten da gai honetaz. Hori dela eta, ingurukoren bat hiltzean hainbat hanka sartze egiten dira, izan ere, gutxi dakite. Komeni da jakinaren gainean egotea, eta noski, aurrekontuak aldez aurretik eskatuta izatea. Azken finean, egoera delikatu bat da, askotan hoberena nahi izaten dugu hildakoarentzat eta ehorztetxeek badakite zer saldu, negozio bat da. Merezi du segurua izateak? Ez. 3 aldiz ordaintzen duzu zure hileta. Hilean portzentaje bat ordaindu behar duzu, eta hori biziko zaren urteekin bidertuz 2500€ baino askozaz gehiago irteten da. Asegurua dutenek pentsatzen dute asegurura deitu eta beraiek egiten

dutela dena eta ez da horrela. Lehenengo beilatokira joan behar da eta bertan jartzen dira kontaktuan aseguru enpresarekin zein estaldura dituen ikusteko. Lana ehorztetxeak egiten du eta ez aseguruak, jendeak uste okerra du. Komenigarriagoa litzateke, kontu korronte bat ireki eta hilean sartu portzentaje hori, horrela, hiltzen zarenerako baduzu dirua aurreztua gastu horiek ordaintzeko.

Hildakoa ezezaguna denean ez du gehiegi eragiten, baina gaztea, haurra edo ezaguna denean eragin egiten dit.

aldaize 38 > 15


iparrorratza

ERRIBERRI, ERDI AROKO IRUDI Olite bisitatzeko arrazoirik nagusienetakoa da bere gaztelua. XIII. eta XIV. mendeen artean eraikia, Europa osoko gaztelurik handi eta ederrena zen garai batean Olitekoa. Eta oraindik ere, ez du orduko xarmarik galdu. Nafarroako errege-erreginak hartu zituen urtetan zehar. Orain, berriz, ehunka bisitari jasotzen ditu astebururo. 1925. urtean nazio-monumentu izendatua, ordutik eraikina eta bere inguruak berreskuratzen eta eraberritzen dihardu Nafarroako Gobernuak. Egun oraindik ezin da gaztelua bere osotasunean ikusi. Baina honen hiru laurdenak ikus ditzake bisitariek, egun batez zazpi mende atzera egin eta Erdi Aroko errege-erregina nafarren bizitokian murgilduz. Gela erraldoiak, dorreak, eskailera borobilak, ezkutuko pasadizoak, erreginaren lorategiak‌ Guztiak daude ikusgai Oliteko gazteluan, 3,10 euroren truke.

[ webgunea ]:

www.zirikairratia.tk

ZIRIKA IRRATIA Zirika irratiaren bloga duzue honakoa. Irratia berriro martxan jarri zuen herriko lan talde batek, eta garai batean bezala bertako albisteak larunbatero uhin bidez jasotzeko aukera dugu. Baina oraingoan, astean zehar ere informatuta egon gaitezen, bloga ere sortu dute. Herriko albiste ugari jasotzen ditu eta Zirika irratiko programazioa ere bai. Herritarren iritzia jasotzen ere saiatzen da. Horretarako, iritzi inkesta ugari topatuko dituzu bertan. Animatu, sartu blogean eta egin zure ekarpena. Horixe da eta blogen ezaugarririk interesgarriena: irakurlearekin harreman zuzena sortu dezakeela.

[ liburua ]:

VIKINGOEN SORTERRIRA. Xabier Mendiguren Elizegi

VIKINGOEN SORTERRIRA (ELKAR) : 20,75â‚Ź Idazle beasaindarraren azken liburua da Vikingoen sorterria. Oraingo honetan ipuin-bilduma idatzi du Mendigurenek eta 7 narrazio jaso ditu obra honetan. Kontraesanen inguruan eratutako ipuinak dira: aita ezezagunaren bila doan neska; ebakuntza larri baten atarian, bere bizitzako amodio sekretua kontatzera doan emakume heldua... Adituek esaten dute maisutasunez idatzitako liburua dela, egilearen ibilbidean heldutasun eta sakontasunezko marka bat ezarriko duena, eta irakurlearen gogoan hunkidurazko oroitzapen bat utziko duena.

16 < aldaize 38

Olite bera ere, Erdi Aroaz geroztik gazteluaren inguruan hazitako herria da. Antzinako kale, etxe eta eraikinak bizirik mantentzen ditu oraindik, egungo jatetxe, denda edota kafetegiekin uztartuta. Ez dira urruti Erriberako paisaiak osatzen dituzten mahatsondo zelaiak ere. Ardoa eta ardandegiak dira Oliteko bigarren protagonistak, eta produktu hau gustuko dutenek, ardoaren museoa nahiz herrian dauden hamarka ardandegiak bisitatzeko aukera ere badute.

EUROPA OSOKO GAZTELURIK HANDI ETA EDERRENA ZEN GARAI BATEAN OLITEKOA


zaharrak berri

AZURMENDI, XVIII. MENDEKO ARKITEKTOA MARIA ISABEL ASTIZARAINEK GIPUZKOAKO ERRETABLISTIKA. III. FRANCISCO DE AZURMENDI LIBURUA IDATZI DU, ETA BERTAN AZURMENDI IDIAZABALGO ARKITEKTOAREN LANA JASO DA.

INGURUKO ELIZA ASKOTAN IKUS DAITEKE AZURMENDIREN LANA

MAISU EZAGUN BATEKIN IKASI ZUEN OFIZIOA FERROLEN

giroan hazi arren, beste askok ez bezala, irakurtzen eta idazten ikasi zuen Azurmendik. Arkitektura ikasketak ez zituen egin (ez baita bere izena matrikulatuen artean agertzen), baina Ferrolen (Galizia) maisu ezagun batekin ikasi zuela uste du Astiazarainek, eta P.I Lizardi izan zitekeela aipatu du. Garai hartako artista ezagunen artean tokia egitea kosta zitzaion arren, aurkitu zuen, eta horren ondorioa da berak utzitako ondarea. Dominen diseinuak egin zituen, baita erretauletako erliebe narratiboak ere, marrazkiak ere egin zituen, baina batik bat erretaulen obretan aritu zen. 30 inguru egin zituela uste du Astiazarainek. // MARIA ISABEL ASTIAZARAN LIBURUAREN AURKEZPENEAN.

Foru Aldundiaren Kultura eta Euskara Departamentuak Gipuzkoako Errretablistika, III. Francisco de Azurmendi liburua aurkeztu du pasa den martxoan. Egilea maria Isabel Astiazarain da, madrilgo Complutense unibertsitateko irakaslea.

Azurmendi XVIII. mende hasieran jaio zen Idiazabalen. Artista oparoa zen, artearen hainbat alderdi menderatu zituen eta batez ere marrazkigile, erretaulagile eta eskultore gisa nabarmendu zela erakusten digu liburuak. Liburuak 532 orri ditu eta elebitan idatzia dago. Francisco Azurmendi Idiazabalen jaio zen 1727. urtean eta Altzon hil zen 1796an. Baserri

Azurmendiren lanak leku askotan ikus daitezke, besteak beste: Ataunen, Mutiloan, Ordizian, Seguran, Alegian, Donostiako Santa Marian, Santa Teresan eta San Frantziskon, Errenterian, Amasan, Andoainen, Lezon, Beran, Altsasun, Lekeition, Hondarribian... XVIII. mendeko artista izanik, barrokoaren eta neoklasizismoaren artean ibili zen. Kalitate handiko artistatzat jo du Astiazarainek bere liburuan.

[ ESAERA ]

Ebia egiteko, zazpi praile errezoan baino, hiru haize burrukaan gehiago dira aldaize 38 > 17


saski-naski [ RZ ]

[ LILI-MALLU ]

kontxigarmendia

anamariansalas

REDONDOA SALTSAN

HIPERTENTSIOA

> OSAGAIAK 4 LAGUNENTZAT - 1,5 kilo inguruko redondo zatia - Bi tipula - Porru bat - Bi azenario

- Ko単aka - Gatza - Olioa - Sagar bat

Otsailean argitaratu genuen azken alean hipertentsioari aurre egiteko gomendioak eman zizkigun Anamarik. Oraindik beste hainbat dituenez, oraingoan ere gai honekin jarraituko dugu. Anamarik gogorarazi du, anemia duenak aholku hauek tentu handiz hartu behar dituela, kaltegarria izan daitekeelako.

ERREMOLATXA ENTSALADA

> PRESTAKETA

Erremolatxa gordina behar dugu. Egin pusketa txikietan, birrindu. Gehitu horri tipula txiki bat, baratxuri ale pare bat eta perrexila. Asten pare bat aldiz jan behar da. Oliba olioa eta gatza bota, baina ozpinik botatzea ez da komeni. Horren ordez, erabili limoi tanta batzuk. Gatza ahalik eta gutxien erabili behar da.

EDARI ALKOHOLDUNIK EZ, TABAKORIK EZ, KAFERIK ERE EZ. Lehendabizi, gorritu haragia oliotan. Ondoren, bota barazkiak eta utzi osagai guztiak gehixeago egiten. Bota gatza eta ko単ak ona. Utzi lapikoa su baxuan ordu bete edo ordu eta erdi inguru, haragia ongi eginda dagoela ikusten dugunera arte (horretarako, ziztatu haragia. Zuku arrosa moduko bat ateratzen dela ikusten dugunean, kendu lapikoa su gainetik). Kendu redondoa lapikotik eta utzi hozten. Sukaldariaren eta jaleen gustuaren arabera, pasa lapikoko barazkiak turmix-etik, edo utzi dauden horretan. Haragia hotza dagoenean, xerratu, eta bota berriz ere lapikora. Sagar xerratu bat ere ondo doakio redondoari, beti ere, sukaldariaren eta jaleen gustuaren arabera. On egin!

18 < aldaize 38

Anamarik dio hipertentsioa duenari osasuna ondo zaintzea komeni zaiola. Euskaldunok gure egunerokoan erabat txertaturik ditugu alkohola, tabakoa eta kafea. Horiek kaltegarriak dira hipertentsioa dutenentzako eta erabat uztea komeni da.

OSAGARRIAK Elikadura sanoa egitea ezinbestekoa du hipertentsioa duenak. Horren osagarri izango dira platanoa, haragi zuria eta arraina. Haragi gorria ahalik eta gutxien jatea komeni da. Astero tortillatxo bat jatea ere ondo datorkio. Gorringo batekin eta bi zuringorekin egindako tortilla egokia da, gatz gutxirekin eginda.


saski naski

MENDE ERDIA ATZERA Bestelako itxura zuen Idiazabalek orain 50 urte, urteak ez dira alferrik pasa. Gaur egun ezagutzen ditugun etxe gehienak falta ziren orduan. Zigor, Gurutze Berri, Zepai‌ auzo horiek denak geroagokoak dira. Orain mende erdi bat Kale Nagusia eta Bikuùa kalea baino ez ziren herrian. Etxe eta baserriek, zuhatz, zelai eta soroekin nahastuta marrazten zuten orduko Idiazabal. Geroagokoak dira baita ere, mojen komentuan falta den zatia, udaletxe berria (orain arte hala izan dena behintzat), edo eta Usurbe gaineko antena. Nola demontre ikusten ote zuten telebista garai hartan?

Ze asma?

UDABERRIKO JOKO BAT PROPOSATZEN DIZUEGU ORAINGOAN. EA ASmATZEN DITUZUN DEFINIZIO HAUEKIN ZEINTZUK DIREN EZKUTATUTA DAUDEN UDABERRIKO FRUTAK.

EZKERRIK ESKUINERA 1. Udaberriko fruitu gorri haziz inguratua 2. Rruitu txiki mardul eta hezurduna, gehienetan azal gorri iluna duena 3. Laharraren fruitua. Heltzean beltz diren baia mamitsuz osatutako fruitu konposatu eta jangarria da. 4. Behealdean txortenaren aldean baino lodiagoa den pomo gozo eta jangarria den fruitua. 5. Kolore eta tamaina desberdineko drupa da, azala leuna eta perikarpoa mamitsua eta gozoa duena. Freskoa, sikatua, konfitatua edo marmeladan kontsumitzen da 7. Sagarrondoaren fruitua, pomo jangarria dena. 9. Tamaina eta forma desberdineko hesperidioa da, barrualdea atal mamitsu edo zukutsuz osatua duena 12. Kolore eta tamaina desberdineko drupa da, azala leuna eta perikarpoa mamitsua eta gozoa duena. Freskoa, sikatua, konfitatua edo marmeladan kontsumitzen da 13. Kukurbitazeoen familiako landare belarkara, etzana hazten dena. Hostoak handiak dira, eta loreak horiak. Meloiaren antza baina mami gorria eta hazi beltzak dituen bere fruituagatik landatzen da 14. Aktinidiazeoen familiako landare zurezko eta igokaria, jatorriz txinarra dena, baina komertzialki Zeelanda Berrian eta klima epeleko beste hainbat lekutan kultibatzen dena. Fruta iletsu eta mai berdea.

GOITIK BEHERA 1. Mugurdiondoaren fruitu konplexu gorri eta jangarria, baia ugariz osatuta dagoena. 3. Kolore desberdineko (gorria, beltza, hori-berdexka, zurixka, etab.) baia jangarria da. Ardoaren lehengaia da. 6. Udareondoaren fruitua, behealdean txortenaren aldean baino lodiagoa den pomo gozo eta jangarria dena 8. Kolore berde edo horiko azal leun edo ildodun fruta, mami zurixka eta gozoa eta pipita ugari dituena. 10. Papaiondoaren fruitua, baia-motakoa eta forma luzanga eta meloiaren antzeko mami horixka, gozo eta jangarria duena. 11. 3 cm-ko diametroko pomo hori-gorrixka eta jangarria den fruitua.

Iturria: www.habe.com aldaize 38 > 19


10:00

OHARRAK

Artzainek postuak irekiko dituzte.

11:00

» Gazta dastatzeko aukera izango da 2€ren truke. » Mamia dastatzeko aukera izango da.

Herriko artzainak gazta egiten hasiko dira era zahar eta modernoan.

» Gazta onena saria, bildutako jendearen iritzia kontutan hartuta emango da.(2 € partehartzea)

11:30

» Gaztaia ketzen ikusteko aukera egongo da.

Gazta ketzen eta ardi mozte ikuskizuna, eskuz eta makinaz.

» Kanpoko denominazio gonbidatua: Menorkako Mahongo gazta.

13:00

» Trikitilariek eta txistulariek giroa alaituko dute.

Omenaldia Ignacio Mari eta Benito Eziolaza herritarrei.

» Hainbat artisau egongo dira beraien lanak erakusten.

13:30 Sari banaketak: postu dotoreenari, gazta onenari.

14:30 Herri-bazkaria eta Benta zaharreko mutiko alaiak musikariak.

» Hainbat jaki eta edari puesto egongo da. » Euskal artzai txakurrak eta “Mastin” arrazakoak erakusgai. » Artzaiak bere artaldearekin herria zeharkatuko du. » Autobusa jarriko da aparkalekutik herrira gerturatzeko.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.