Aldaize 37

Page 1

2009ko otsaila [ 37.alea ]

7

// KIROLAK

JOSEBA MUNARRIZ ETA NAHIA IRAOLA. ESKALATZAILEAK. “Eskalada ez da bakarrik zaletasun bat. Bizitzeko modu bat ere bada”

8

// ZE BERRI?

UDALAK HERRIKO NEKAZARITZA ETA ABELTZAINTZA BULTZATU ETA GARATZEKO EGITASMOA JARRI DU MARTXAN

9

// ILLATI

PASEOA AFIZIO:

KALEAN DA EUSKARA ELKARTEAREN 2010. URTERAKO EGUTEGI BERRIA.

NEGU NAHIZ UDA, MAKINA BAT IZALDAR HERRI INGURUETAKO BIDEETAN BARNA IBILTZEN DIRA OINEZ



illatiren txokoa

#37 ALDAIZE: Idiazabalgo herri aldizkaria Argitaratzailea: lllati euskara elkartea [Pilar Enea etxea_20213 Idiazabal Tfnoa: 943 18 72 08 E-maila: aldaize.illati@gmail.com ] Err edakzio t aldea: Eider Alustiza, Iñaki Arriaran, Eunate Elio, Maddi Garcia, Nerea Garcia, Itziar Mujika, Ion Telleria, Xabier Urteaga eta Izaskun Vazquez Ale honetako laguntzaileak: Ana Mari Ansalas, Idiazabalgo Agenda 21, Joseba Arrizabalaga, Aita Iparragirre Herri Eskola, Anttonio Berasategi, Maialen Jauregi, Nagore Telleria, Aitor Urteaga eta Mari Karmen Zelaia. Diseinua eta maketazioa: ZUM Edizioak. Inpimaketa: Gráficas Ona. Tirada: 1.000 ale. Lege gordailua: SS-0151/04 ISSN: 1697-512X Aldaizek ez du bere gain hartzen aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik.

Idiazabalgo Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagundutako aldizkaria.

NAFARROAKO HEDABIDEAK EGOERA LARRIAN Ale honetako editoriala Nafarroako aldizkarien egoera kezkagarriaren berri emateko erabiliko dugu, idiazabaldarrok gai honen inguruko informazioa izan dezagun. Ondoren irakurriko duzuen testua ez da Aldaizek idatzitakoa, Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak, Nafarroako euskal hedabideek eta Nafarpress-ek idatzi eta argitaratutakoa baizik. Ea denon artean zerbait egiterik dugun: “Honezkero jakina denez, 2009. urtea ohi baino zailagoa izan da Nafarroako euskarazko hedabideontzat. Iaztik datorren diru-laguntzen auzia konpondu nahian urte osoa Euskarabidearekin elkarlanean eman dugun arren, alferrik izan dira ahalegin guztiak: ez 240.000, ez 9.567. Nafarroako Gobernuak ZERO euro inbertituko du aurten euskararen presentzia hedabideetan sustatzeko, euskarazko nafar prentsa diru-laguntzarik gabe utziz lehen aldiz azken 23 urteotan.

Gipuzkoako Foru Aldundia Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentoa

• Aztertu eta zehatz dezala zein den euskararen erabilera duintasunez eta eraginkortasunez sustatzeko beharrezko gutxieneko diru-kopurua, horren berri eman dezala jendaurrean, eta beharrezko duen hori eska diezaiola Gobernuari eta baita Parlamentuari ere. Bere postutik gauza asko egin daitezkeela esan du Xabier Azanzak porrotak gorabehera bertan geratzea azaltzeko, eta orain du aukera hala dela erakusteko. Horren zain gaude eta, beti bezala, ahal dugun heinean laguntzeko prest.

Horrek mindu, iraindu eta egoera larrian utzi gaitu Nafarroako euskarazko hedabideak, era guztietako kalte zuzenak eta zeharkakoak ere eraginez. Dagoeneko estu-estu dugun gerrikoa are gehiago estutu beharko dugu gutako askok, eta ez litzateke harritzekoa datozen hileotan baten batek TtipiTtapa Telebistaren bide beretik jarraitu behar izatea, gaudenean ez baita erraza finantzazio bide alternatiboak bilatzea, saiatzen ari garen arren. Diru-laguntzen afera porrot gisa aurkeztu du Euskarabideako zuzendarikudeatzaile Xabier Azanza jaunak, urte osoa eman baitu laguntza etorriko zela publikoki zein pribatuan errepikatzen. Hala ere, karguan segitzeko asmoa duela azaldu du argi eta garbi.

Bestalde, Nafarroako Parlamentuaren Hezkuntza Batzordeari ere zuzendu nahi gatzaizkio: Batzorde horrek aho batez onartu zuen eskaria egitea gobernuari euskarazko hedabideen egoera egonkortzeko hitzarmenak lantzeko, eta eskariaren jarraipena egiteko. Gertatutako guztia kontuan hartuta, uste dugu Parlamentuari ere badagokiola esku hartzea Gobernuak hedabideok jarri gaituen ataka honetatik ateratzeko.

Gauzak horrela, eskaera zuzena egin behar diogu: ez dadila kudeatzaile figuraren atzean ezkutatu, ematen diotena banatzera mugatuz, eta zuzendari gisa jokatu dezala: erabakiak hartuz, proposamenak eginez, behar duena Gobernuari exijituz, eta porrot hori gainditzeko urratsak emanez. Hari ez beste inori dagokio egoera bere onera ekartzea. Horretarako, ekimena hartu behar du, eta, gutxienez, ondoko hauek argitu:

Azkenik, eta orain arte egin dugun bezala, eragile horiei guztiei argi adierazi nahi diegu prest gaudela egoera hau onera ekartzeko behar duten laguntza guztia emateko.”

• Lehenik eta behin 2010eko diru-laguntza deialdia lehenbailehen argitaratu dezala.

Idiazabalgo Udala

• Azken bileretan adierazi dizkigun 'oztopo legalak' baino, jar dezala behingoz mahai gainean lege zein ekonomia aldetik zeintzuk bide jorratuko dituen zehazki (akordia, hitzarmenak) hedabideen egoera egonkortzeko, Parlamentuaren eskaerari erantzunez.

Nafarroako Gobernuari ere, hainbat aldiz errepikatu dugun bezala, eskatu nahi diogu aitzakiak alde batera utzita legeak agintzen diona bete eta bere ondarea ere badiren euskara eta euskal kultura, zein nafar euskaldunoi merezi dugun errespetua erakuts diezagula.

Topagunea Euskara Elkarteen Federazioa Nafarroako euskal hedabideak Nafarpress

I LL A T I E TA A LD A I ZE R E K I N H A R RE M A N E T A N J A R TZ E K O : 94 3 1 8 7 47 8 A L D A IZ E .I LL A T I@ G M A I L. C O M

EUSKARA ELKARTEKO BAZKIDE egiteko edota ALDAIZE herritik kanpo jasotzeko Izen Abizenak: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Helbidea: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Helbide elektronikoa: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .Telefono zk.: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Kontu korronte zenbakia: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Bazkidetza:

Langileak: 30€

Ikasle, langabetu eta jubilatuak: 5€

Harpidetza (Idiazabaldik kanpo): 10€

BIDALI ZURE DATUAK: aldaize.illati@gmail.com, Pilar Enea etxea 20213 Idiazabal edo utzi udaletxean

aldaize 37 > 3


iritzie [ HANDIK ]

[ HEMENDIK ]

Italia

nagoreelorza

Idiazabal

myriamaranburu

MOLTO BELLO!

FESTAK IRITSI DIRA

Gezurra badirudi ere, jada 4 hilabete igaro dira nire bizileku berrira etorri nintzenetik. Cosenza izeneko Italiako hirian izango naiz 10 hilabetez. Aukera paregabe hau Eramus programaren bidez lortu nuen. Etxetik kanpo horrenbeste denborarako irten naizen lehen aldia da; dena amak egitetik, gauzak zure kabuz egiten ikasten da, independenteagoa izaten, hain zuzen ere. Enpresa administrazio eta zuzendaritzako lizentziatura ikasten ari naiz eta Italia hegoaldeko hiri honetara etorri naiz karrerako azken kurtsoa egitera. Cosenza, Calabria izeneko eskualdean kokatzen da eta 69.581 biztanle ditu. Nahiko hiri lasaia da, baina gu ez gara hirian bertan bizi. Unibertsitateko campus-a hiri kanpoaldean dago, eta bertako ikasleentzako egoitzan bizi gara. Erresidentzia hainbat motatako etxeek osatzen dute. Ni 6 pertsonako pisu batean bizi naiz, 4 italiar eta beste euskaldun batekin. Italiarrak oso jatorrak dira gurekin, beti daude laguntzeko prest. Italia hegoaldeko jendea irekiagoa dela esan ohi da. Azpimarratzekoa da eguneroko beraien ohitura, egunero jaten baitute pasta bazkaltzeko eta, zenbaitetan, afaltzeko ere bai. Jatorri ezberdinetako 100 Erasmus ikasle gaude gutxi gorabehera. Edozein lekutako jendea topatu daiteke bertan: txinatarrak, poloniarrak, amerikarrak, frantsesak, greziarrak... espainiarrak ere asko dira, horietako gehienak andaluzak gainera; euskaldunak, berriz, 4 bakarrik gaude. Ikasteaz gain, ordea, zenbait festa ere izaten dira. Egia esan, edozein aitzakia nahikoa da festaren bat antolatzeko, eta festa horietan beti da protagonista “tarantela” izeneko bertako dantza tipikoa. Bidaiatzeko aukera ere izan dugu, eta benetan ikusgarriak dira Italia hegoaldeko kostaldeko herriak. Erroman ere izan ginen, eta Italia osoko Erasmus guztiak elkartu ginen bertan. Orain, berriz, Veneziara goaz bertako inauteriak ospatzera. Erasmus programak ematen duen aukera edonori aholkatuko nioke. Oso esperientzia positiboa da, herrialde berri bat, jende berria… ezagutzeko aukera ematen dizu, eta nolabait independizatzeko aukera ere ematen dizu. Denbora gutxian lagun berriak egiten dituzu, eta 10 hilabetetan zehar zure familia berria bihurtzen dira.

Jadanik festak ate joka ditugu. Azeria laister jaitsiko da elizako dorretik udaletxeraino, eta honekin batera, aurtengo festei hasiera emango diegu. Bakoitzak bere modura disfrutatuko dituen San Blas jaiak urteroko legez hainbat ekintzaz beterik izango ditugu: ohiturazkoa den paella, goiti-beherak, helduen danborrada (danborrada klandestinoa alde batera utziz urteroko danborradari helduko diogu berriz ere), gauetako kontzertuak, hauen artean, nola ez, Joselu Anaiak direlarik... Bakoitzak bere erara pasako ditu festak; segur aski, jubilatu askok aitzakiatzat hartuko dituzte elkar ikusteko. Gurasoen kasuan, eguneroko lan eta estresa kentzeko helburuarekin etorriko dira eta gazteok, ikasketak alde batera utzi eta lagunen artean ongi pasatzeko asmoz gaude. Baina denak helburu berdin batekin, disfrutatzea. Hotzaren aurkako erremediorik ezean, alkohola izango dute askok irtenbide bezala, kontrolatu zaitezte, baina gaztelaniazko esaldi batek dioen bezala "una vez al año no hace daño". Seguro nago festak bukatutakoan hainbat berri izango ditugula, hainbat nobedade. Antzuola ingurukoak ere bisitan etorriko zaizkigu, kantari, makilak eskuetan dituztelarik, geroago makila horiek denak errekan bukatuko dutenak izanik. Hauek ere seguru notiziaren bat utziko dute gure artean. Eta asko kontatzekorik gabe gelditzen naiz, aurretik ditugun egun hauek guztiz disfrutatzeko asmoz, ondoren etorriko dira azterketak, lanak eta estresa. Baina oraingoz etxean utziko ditugu, ezta? Azken batean urtebete osoa zain egon ondoren ongi merezita daukagu deskantsu bat! Besterik gabe, ikusiko gea trago arten, eta izango deu elkarren berri... Beraz, disfruta itzazue festa hauek, disfruta arazi ingurukoei eta utzi besteei ere disfrutatzen. Gora San Blasak!!

Aukera baduzue ez izan dudarik, aprobetxatu beharreko aukera baita! Ciao!!

[ BERTSOA ]: EGILEA: Dani ???? DOINUA:

4 < aldaize 37

Gure eztarrin kaltetan aurten Festak luzetxok jun die, Erdie oihuka esaten gendun, Builaka beste erdie. Nahiz eta San Blas omen dan berez Gure eztarrin zaindarie, Ibili gean modun ibilta, Ondorioa garbie.

Izalgo festak hartzen dittugu Danok ilusio haundiz Eta tabernan aittu ohi gea Kantu-kontu, hitz eta pitz. Festa garaien behar dan bezela Etxetik kanpoa gabiltz, Aurten´e libre izango ginen Teilatue eroi balitz.


kolaborazioak [herri eskola]

BETI HORRELAKOAK IZAN OTE GARA EDO ANTOLATU EGIN GARA?

Eskolako 2. zikloko ikasleak gai honen inguruan hainbat jarduera egiten ari gara.

Gai honen inguruan beste ekintza bat ere egin dugu: AZOKARA BISITA!

Egia da azken urte hauetan gure gizartean aldaketa ugari izan direla. Hori horrela izanda, ezinbestekoa da aurreko belaunaldien bizimodua ezagutzea eta baloratzea. Hori da, hain zuzen ere, egin duguna.

Jakin dugu Ordiziako azokak laster 500 urte beteko dituela. A ze urte pila!!

Horretarako, geure amonen laguntza izan dugu. Eurek hurbildu gaituzte beraien ume garaira. Ilusio handiz, solasaldi atsegin batean, nola jolasten zuten, eskolan egiten zutena, jolasteko moduak, jostailuak nola egiten zituzten, etxeko ohiturak… kontatu dizkigute; tarteka-marteka hainbat kontakizun ere sortu zaizkigu. Hain gustura egon gara!! Hona hemen egin ditugun hainbat balorazio: • Oso informazio polita eman digute beraien garaiko gauzak kontatuz. Oso interesgarria izan da, gauza dibertigarriak eta politak egiten zituztelako. Gehien gustatu zaidana, zenbat aldatu den Idiazabal entzutea izan da. • Oso interesgarria iruditu zaigu nola jolasten zuten jakitea eta Francoren garaiko historiak entzutea iruditu zaigu interesgarriena. Garai artako jolasak oso ondo zeuden eta ez zuten hain gaizki pasatzen. • Atzo informazio batzuk eman ziguten amonek eta harrituta gelditu ginen. Baita ere panpinak nola egiten diren esan ziguten eta oso ondo ulertu genuen. Dendatan nola jolasten ziren erakutsi ziguten eta oso polita iruditu zitzaigun janaria belarra zelako.

Urte guzti hauetan ere azokak izan ditu bere aldaketak: toki aldaketak, produktuen aldaketak…Hala ere, azoka hau da salerosketarako prezioa markatzen duen erreferentea.

EGIA DA AZKEN URTE HAUETAN GURE GIZARTEAN ALDAKETA UGARI IZAN DIRELA. HORI HORRELA IZANDA, EZINBESTEKOA DA AURREKO BELAUNALDIEN BIZIMODUA EZAGUTZEA ETA BALORATZEA

LABURRAK

Laburbilduta hau da egin duguna: IKASLE BERRIEN IZEN EMATE KANPAINA •Ordiziako D’ELIKATUZ zentrora bisitaldia. Bertako monitoreak gauza asko azaldu dizkigu eta bi taldetan banatuta egin ditugu hainbat ekintza. •Azokari buruzko audiobisuala ikusi ondoren, asteazkena zela aprobetxatuz feriatik buelta eman genuen, bertako produktuak ikusiz eta prezioei buruz hainbat galdera eginez . •Jolas kooperatibo baten bidez elikadura eta gorputzaren osasunaren arteko erlazioa aztertu genuen. Dieta orekatuak egiten ikasi genuen eta elikadurari buruzko galderak ondo erantzutea lortu genuen. •Asko ikasi genuen eta oso ondo pasa genuen. Monitoreak ere zoriondu gintuen gure arreta eta interesagatik.Denak pozik bueltatu ginen herrira. Azkenik, asmakizunak bizitzeko moduarekin izan duten garrantziaz jabetu gara eta hauei buruz gehiago sakontzeko modua ere izan dugu.

Otsailaren 1etik- 12ra bitarte egingo da. Eskabide orria beteta eta beste zenbat datu, Eskolako idazkaritzan entregatu behar dira.

IRAUNKORTASUN ETA ELKARBIZITZA ASTEA Nahiz eta oraindik data ezarri gabe eduki, bai ikasle, irakasle eta gurasoak prestatzen ari dira iraunkortasun eta elkarbizitza astea.

IHAUTERIAK Otsailaren 12an egingo dugu festa egun hau. Arratsalde partean, eskolako kiroldegian gauzatuko izango da jaialdia.

FESTETAKO AJEAK ESKOLAZ KANPO KENTZEN Herriko jaiak amaitu bezain laster, bi ikasle talde handi hiru egunetarako eskolaz kanpo izango dira. 1. eta 2. mailako ikasle eta irakasleak Etxarri Larraulera doaz, 5. eta 6.mailakoak berriz Baratzera.

Oso gustura aritu gara eta asko ikasi dugu!!!! 2. zikloko ikasleak

aldaize 37 > 5


agenda 21eko txokoa

LANERA OINEZ

“Oinezko trena” ekimenak martxan jarraitzen du Idiazabalgo Aita Iparragirre Eskolan, eguneroegunero dozenaka eskolaumek oinez egiten dituzte eskolatik etxerako joan-etorriak. Baina haurrak ez bezala, idiazabaldar askok gure auto pribatua erabiltzen jarraitzen dugu gure lantokietara (baita herrian bertan kokatutakoetara ere) joateko. Gainera, ibilbide hauek norbere autoan bakarrik egiten ditugu, nahiz eta gure bizilaguna lantokian ere aldamenean izan eta gure ordutegi berdina eduki. Guztia “erosotasunaren” izenean. BAINA BA AL DAKIGU GURE OHITURA HAUEK ZEIN ERAGIN DUTEN INGURUMENEAN ETA OSASUNEAN? Autoek ingurumen inpaktu ezberdinak sortzen dituzte: batetik, negutegi efektua eragiten duten gas asko isurtzen dituzte; bestetik, kutsadura akustikoaren eragile dira eta azkenik, partikula kutsagarriak ere isurtzen dituzte. Guzti horrek, kalte egiten dio ingurumenari eta osasunari. 1990. urtetik 2005era, % 80 igo da Espainian autoek isurtzen duten karbono dioxido (CO2) kopurua. Kyotoko Protokoloak % 15eko igoera ezarri zuen aldi horretarako, eta Espainiak ere bere egin zuen konpromiso hori, baina ez du bete. Zergatik? Besteak beste auto kopurua izugarri handitu delako. RACC erakundearen arabera, 1990ean 14 milioi auto zeuden Espainian, eta egun, berriz, 22 milioi dabiltza.

6 < aldaize 37

Dena dela, gaur egungo auto batek lehengoek baino gutxiago kutsatzen du: 2002. urtean, Europako auto berriek, batez beste, 200 gramo CO2 isurtzen zituzten kilometro bakoitzeko, eta handik bost urtera, 160 gramotara jaitsi zen betez bestekoa. Bada zerbait, baina ez nahikoa. Auto ekoizleek, Europako Batasunak hala aginduta, muga bat jarria dute: autoek kilometroko130gr CO2 baino gutxiago isuri behar dute. Momentuz muga hau betetzen ez bada ere, teknologia berriei esker, helburuak eskuragarria dirudi 2015. urterako. Baina ezin pentsa genezake arazoak berrikuntza eta ingeniaritzaren eskutik bakarrik Autoek sortutako kutsadurak ingurumenari ez ezik, osasunari ere egiten diote kalte. Arnasketasisteman barneratzeko gaitasuna daukate, eta birika-ehunean pilatzen dira. Orain artekoez gain, ibilgailuek badute kontuan hartu beharreko beste osagai bat ere: aire girotuak erabiltzen duen hozgarria. Askok eta askok fluoro karbonatoak erabiltzen dituzte, eta konposatu horiek negutegi efektua eragiten dute. Azken batean, beroa xurgatzeko erabiltzen dituzte gas horiek. Hainbat kalkulu egin dira, eta hauen arabera, hidro fluoro karbono (HFC) kilo baten eragina 3.830 kilogramo CO2-rena adinakoa da. Europako Batasunak zenbait neurri hartu ditu 2011. urtea bitarte HFC-134a substantzia

poliki-poliki desagertuz joan dadin autoen aire girotuetatik, eta horien ordez beste gas hozgarri batzuk erabil ditzaten. IDIAZABALEN BIZI ETA AMPO EDO JASORA AUTOZ? Idiazabalen bizi, Ampon edo Jason lan egin eta joan etorriak autoz egiten dituen langile bakoitzak egunero, 80gr CO2 isurtzen ditu atmosferara; urtean 17 kilogramo CO2tik gora. Kopuru hau erraz murriztu genezakeela uste dugu, batez ere, hiru lantoki hauetara herri-gunetik 1,5 kilometro inguru daudela kontutan hartuta. Distantzia hau oinez, txirrinduz edo besterik ez bada, kotxea konpartituz egitera gonbidatu nahi zaitugu, neurri honek urtero hainbat tona CO2 ez isurtzea ekarriko du eta!

BA AL ZENEKIEN? •Autoak bere bizitzan denboraren %90etik gora geldirik egoten dira. •Europako hiri bateko bizilagun arruntak bere bizi itxaropenari urtebete kentzen dio garraiobide gisa autoaren gehiegizko erabilerak sortutako kutsaduraren ondorioz


kirolak

MENDI MARATOIEN ATZETIK HAINBAT HERRITAR MENDIKO LASTERKETETAN TALDE BEZALA PARTE HARTZEN HASIKO DIRA

Korrikarako afizio handia dago herrian, geroz eta handiagoa. Azken urteotan krosetan bakarrik ez, mendi maratoietan ere ikusi izan ditugu herritar asko. Orain, guztiak elkartu eta talde bat eratu dute, mendi maratoietan parte hartzeko helburuarekin. Martxoan, mendi maratoietako denboraldia ofizialki hasten denean ekingo dio herriko mendi maratoietako taldeak bere lehendabiziko denboraldiari. Guztira hamazazpi lagun elkartu dira lasterketetan Idiazabalgo Kirol Elkartea bezala parte hartuko duen lagun taldean. Abenduan egin zituzten lehendabiziko bilerak. Mendi maratoietan parte hartzen zuten hainbat lagun elkartu ziren eta lasterketetan elkarrekin parte hartuz talde izaera hartzeko ideiari tiraka hasi ziren. Urtea amaitzerako forma eman zioten ideiari eta taldea federatu ondoren abian da proiektu berria. Orain, finantziazio iturriak eta babesleak bilatzeari ekinda, taldeari forma eta indarra ematea da helburu nagusia. Izaera kolektiboa Orain arte bakoitzak bere bidetik egiten zuena taldean egingo dute: entrenamenduak, lasterketetako parte hartzea… Guztia taldekideen arteko giroa bultzatuz eta elkarri lagunduz. Mendi maratoietako taldea bada ere, modalita-

TALDEKIDEAK GUZTIRA HAMAZAZPI LAGUN ELKARTU DIRA LASTERKETETAN IDIAZABALGO KIROL ELKARTEA BEZALA PARTE HARTUKO DUEN LAGUN TALDEAN

MARTXOAN SARAN EGINGO DUTE LEHENDABIZIKO AGERRALDIA TALDE BEZALA IDIAZABALDARREK

te desberdinetako lasterketetan parte hartuko dute: kilometro bertikala deiturikoan, lasterketa motzetan, maratoietan… Eta ohiko lasterketetan edo krosetan parte hartzea ere ez dute alde batera utziko. Talde irekia izango da gainera: inork eurekin batera lasterketetan parte hartzeko gogoa izango balu, ateak zabalik ditu. Gutxieneko baldintza batzuk, ordea, bete beharko lituzkete interesa duten horiek: lasterketa kopuru minimo batean parte hartzea, adibidez. Martxoan Saran egingo dute lehendabiziko agerraldia talde bezala idiazabaldarrek. Ondoren Beran, Oñatin edota Zegaman ikusteko aukera ere izango da. Animo!

• Josu Telleria • Lake Oiarbide • Anartz Etxeberria • Iker Zurutuza • Bene Aguilar • Martin San Pedro • Xabier Lizarralde • Jon Andoni Jaular • Aimar Lizarazu • Jon Urteaga • Oskar Diego • Eneko Mendizabal • Lurdes Urrestarazu • Mikel Mendizabal • Sergio Serrano • Urtzi Etxeberria • Iban Urkizu **Inork parte hartu nahi izanez gero, ateak irekita ditu.

aldaize 37 > 7


ze berri ?

AUTODETERMINAZIO ESKUBIDEAREN ALDEKO HERRI EKIMENAK ANTOLATURIKO BERTSO-TRAMA ARRAKASTATSUA

IGERILEKUA ETA FUTBITO INGURUA BERRITUKO DIRA

Autodeterminazio Eskubidearen Aldeko Herri Ekimenak bertso trama antolatu zuen San Blas festetako lehen astebururako. Igande arratsaldean egin zen eta 400 bat lagun inguratu zen. Andoni Egaña, Aitor Sarriegi, Jon Maia eta Amets Arzallus izan ziren bertsolariak. Aurkezle lanetan Josu Goikoetxea izan zen eta honen hitzak lagundu zituzten Beñat Urteagak gitarraz eta Añorgako Gari Otamendik eta Errenteriko Arkaitz Minerrek biolinez. Beasaingo dantzariak ere izan ziren. Bertso trama ez da ohiko bertso saioa. Istorio baten bueltan jartzen ditu gai-jartzaileak aktore-lanetan. Herri Ekimena Eskozian izan zen iaz pare bat aldiz eta Goikoetxea horietaz

Espainiako Gobernuaren enplegua sortzeko 2010ko programaren barnean, igerilekuko urbasoa eta futbito inguru dena berrituko da. Oztopoak eta traba arkitektonikoak kendu eta iturri ingurua eta dena txukunduko da. Obra hau, Espainiako gobernuak finantzatuko du. Horretarako, baldintza pleguak onartu dira eta otsailean zehar erabakiko da, konkurtso bidez, zein enpresak egingo dituen aipaturiko lanak.

BERTSO TRAMA EZ DA OHIKO BERTSO SAIOA. ISTORIO BATEN BUELTAN JARTZEN DITU GAIJARTZAILEAK AKTORE-LANETAN.

baliatu zen bertsolariak lanean jartzeko: Amets aizkolaria, Maia harri-jasotzailea eta Egaña eta Sarriegi trontzalariak. zen eta ekimenekoak gustura azaldu dira.

ETXEBIZITZA ESKARIA NOLAKOA DEN JAKITEKO INKESTA EGINGO DA Liburutegiaren egituraz eta funtzionamenduaz hausnarketa egingo du Udalak. Espazioa nola antolatu eta liburutegiaren funtzionamendu egokiena zein izango den jakiteko egingo da. Herritarren iritzia jasotzeko asmoarekin festen ondoren egingo da lehen bilera.

8 < aldaize 37

Hausnarketan ordutegia, emango den zerbitzua, teknologia berrien uztartzea eta beste hainbat gai landuko dira , herritarren ekarpenak eta iritziak jasotzeko asmoarekin. Udalak bileran parte hartzeko deialdia egin die herritar guztiei.

HURRENGO IKASTURTEA HAUR-ESKOLA BERRIAN HASTEA AURREIKUSTEN DA Lehen faseko obra-lanak amaituta, bigarren fasea UGAR enpresak egingo du. Lehen kalkuluen arabera, Udalak, hurrengo ikasturtea eraikin berrian hastea aurreikusten du. Hala ere, Partzuergoak ere haur-eskola ekipatu beharra du eta beraz, ez dago Udalaren esku bakarrik. Honen kostua 800.000€-ko izango da.


ze berri ?

ZIRIKA IRRATIA MARTXAN DA BI URTEKO ETENAREN ONDOREN

[ Herriko Euskara Plana. Illati-Udala ]

2010-2012 EPEALDIRAKO JARRI DIREN EGITEKORIK AIPAGARRIENAK Euskara Planak 4 urte egin ditu eta beraz, lehen plangintzaldiari amaiera eman dio balorazio ona eginez. Hona hemen 20102012 epealdirako jarri diren egitekorik aipagarrienak: - Udaletxean hizkuntza irizpideak ezarrita dauzkate. Horiek betetzen direla ziurtatzeko sistema jarriko da martxan. - Enpresei zuzendutako aldizkaria argitaratuko da. - Dendariei Errotulazio aldakorra euskaratzeko baliabideak eskainiko zaie: kartel mutuak, hiztegiak - Bezeroen artean ginkana eta sari banaketa antolatuko da. Bi urteetan isilik egon ondoren berriz ekin dio Zirika irratiak. Idiazabalgo berriak, ekimenak, elkarrizketak,…biltzen dituzte Idiazabal astebete-n. Herriko albisteez gain eskualdeko gaiak ere jorratuko dituzte. Oraingoz saio bakarra egingo dute, eta gainerako egun eta orduetan, musika entzun ahalko da. Halere, aurrera begira ez dute baztertzen bestelako saioak ere egitea. Larunbatero egiten dute, 13:00etatik 15:00etara; 98.9 FMan.

Webgunea ere badute: www.zirikairratia.tk. Bertan herriko albisteak, saioaren aurrerapena, proposamen eta abesti eskaerak eta beste hanbait gauza bilduko dituzte. Horrez gain, jendeari iritzia eskatu eta herritarren parte-hartzea bultzatzeko erabili nahi dute sarea. Aurrera begira, saioa sarean entzungai jartzeko asmoa ere badute, hori egiteko eskariak jaso baitituzte. Kamisetak ere jarri dituzte salgai.

LIBURUTEGIAREN INGURUKO HAUSNARKETA EGINGO DU UDALAK: Liburutegiaren egituraz eta funtzionamenduaz hausnarketa egingo du Udalak. Espazioa nola antolatu eta liburutegiaren funtzionamendu egokiena zein izango den jakiteko egingo da. Herritarren iritzia jasotzeko asmoarekin festen ondoren egingo da lehen bilera.

- Guraso Elkartearekin lanketa berezia egingo da hizkuntza irizpideen inguruan. - Mintzalaguna programan abian jarriko da. - Gurasoen hizkuntza ohituren azterketa egingo da. - Hizkuntza ohituretan eragiteko tailerrak antolatuko dira -Euskara eskolak antolatuko dira.

Ekarpenik egin nahi izanez gero edo parte hartu nahi izanez gero, jo euskara teknikariengana: Amaia Galparsoro: kultura@idiazabal.info. Xabi Bosch: xabi@emun.com

Hausnarketan ordutegia, emango den zerbitzua, teknologia berrien uztartzea eta beste hainbat gai landuko dira , herritarren ekarpenak eta iritziak jasotzeko asmoarekin. Udalak bileran parte hartzeko deialdia egin die herritar guztiei.

aldaize 37 > 9


ertzea [izal ezautuz]

MARZELAGI Tradizio idatzi pobre samarreko hizkuntza dugu euskara edo halakoak izan gara behintzat euskaldunok; zer esanik ez gure gertuko inguruari –Idiazabali, konparazio baterako- begira jartzen bagara. Horregatik, ez da harritzekoa izaten euskaraz ederki hitz egiten duen bat harri eta belarri geratzea, berak ahoz esaten badakien izenen bat idatzizko forma estandarizatuan ikusi ondoren; gerta bailiteke, berak ordu arte hitz horretaz zuen ikuspegia erabat bestelakotuta geratzea. Fonetika kontuek horrelako ustekabekoak ekar ditzakete. Lehengo batean, urrutira gabe, inguruko bati “gibelarraiek” arrainekin izan dezaketen zer ikusiaz jardutea bururatu zitzaion. “Kultuago” bihurtu nahian, nik hiztegira jo nuen berehala eta errekarekin edo itsasoarekin ez, baina “erraiekin” zutela zer ikusia ikasi nuen, jan, “gibel-erraiak” jaten ditugula, alegia. Eta aitortu behar dut, aztergai dugun “Marzelagi”ren kasuan ere, aspalditxo, beste horrenbeste gertatu zitzaidala. Nola pentsatu gure aho-belarrietako “Marzela(a)i” (“betidanikoa” esango genuke, ezjakintasunak ematen duen ausarkeriaz) ez zegoela “zelai”ri lotua? Ezta –esan dezadan, bide batez- “mar/itsaso”ri ere; gibelarraien antzera, beraz. Ez, ez zegoen horrelakorik. Dokumentuetara jotzeko ohitura handixeagoa izan bagenu, gauza jakina izango genuen –ahozko formaren parean- “Marzelaegi/Marzelagi” izan dugula idatzizkoan. Eta hori besterik da! Gehixeago ikasi nahi izanez gero, txarra ez beste norabait ere jotzea, Koldo Mitxelenaren testuetara, adibidez. Berak dio “-(t)egi” atzizkia –batzuetan, behintzat- “etxebizitza” esanahiari lotua dagoela. Horra Idiazabalen bertan ditugun “Lopategi”, “Landerregi”, “Serotegi”... edo, etxe ezagutu ez ditugun

10 < aldaize 37

anttonioberasategi

arren, osagaiei begiratuz horien kideko diruditen “Gomeztegi”, “Domingotegieta” eta beste ere. Beraz, ez al dugu pentsatu beharko “Marzelaren etxe”aren aurrean gaudela Marzelagin? Marzelagiko etxea, seguruenik lehenago saletse moduko zerbait izango zen. Izenaren lehen agerpenetan (XVII. mendearen hasieran) oraindik ez da etxerik aipatzen; 1631. urtekoan “Aguresoro o Marcelaeguy” zeritzon lekuari. Etxearen beraren lehen testigantzak 1800 ingurukoak dira. Baina, honaino etorrita, ahozko tradizio aberatsa duten hiztun horietatik asko hasiak izango dira zein Marzelagiz ari garen galdetzen, badakite eta oraingo Marzelagiz gain beste Marzelagi bat ere izan zela, lehenago kaletik begiratuta ere bista-bistan zena, Urbizuko Goikogainaren magalean: “Marzelagi Zahar edo Goikoa” zen, gaurko egunean erabat ezkutatua pinu artean. Ez zen etxe handia eta 1900. urte aldera abandonatu eta Mandiolatzatik gertu eraiki zuten “Marzelagi Berri edo Beheko”ra jaitsi ziren hango bizilagunak. Bera da gure garaiko “Marzelagi”. Aho-belarrizkotik abiatu, baina idatzizkora jo

ETXEAK LEHEN ZUEN ITXURA

EZTENAGA TORREA GAUR EGUNGO IRUDI BATEAN

dugu gehienbat orain arte. Orain, jende askorentzat idatzizkoa ere atzendu samarrik ari da geratzen, dena baita ikus-entzunezko. Zergatik ez “Marzela(a)i” ere berreskuratu gure ahobelarrietan eta –gainera- ikasi, “Marzelagi” idazten dugularik, zer berezi bat baduen izena ari garela erabiltzen? Zergatik ez, azkenik, bertaratu eta inguru horietan egin ikus-entzun?



Birziklatzea denon aukera Erakunde guztiek geroz eta erraztasun gehiago jartzen dituzte birziklatzerako garaian. Ez da, ordea, soilik etxeetan egin beharreko zerbait. Geroz eta enpresa gehiagok euren jardun nagusi bihurtu dute berrerabilpena. Baita gure herrian ere.

Birziklatzeko ohitura, ohitura zaila da askorentzat. Konplikatua, denbora kentzen duena. Baina orain dela bi hamarkada gutxi gora-behera, urrezko ohitura bihurtu zen hiru arau hauen aplikazioa: murriztu, berrerabili, birziklatu. Askotan, ordea, zaila geratzen da hiru arauak egunerokotasunera eramatea. Bakoitzak bere etxean birziklatzea baino eraginkorragoa da eta inguruko geroz eta enpresa gehiago ere jakitun dira horretaz. Idiazabalen bertan, euren lantegietan birziklapen eta berrerabiltzeprozesuak txertatzen ari diren enpresa guztiez gain, euren lana soilik birziklapenera edo berrerabilpenera mugatzen dutenak ere badaude. Goardiko industria gunean dagoen Ekoguardi eta Benito Aiestaranek kudeatzen eta zuzentzen duen Birzikla dira horietako bi adibide. 12 < aldaize 37


BIRZIKL A

EKOGUARDI

Ekoguardik hondakin arriskutsuak kudeatzen ditu Goardiko poligonoan duen egoitzan. Hondakin hauen sortzen dituzten enpresetatik jaso, euren azpiegituretara eraman eta bertan dagokien instalazioetan gordetzen dituzte. Hain zuzen ere prozesu horren azken pausoa da Ekoguardin egiten dena: hondakin sortzaileen eta hauei amaierako tratamendua ematen dietenen arteko zubia da, hondakinen geltoki bat bihurtuz. Enpresei hondakinak bildu eta garraiatzen ibili behar izatea saihesten die, eta enpresatik kanpo lehenbailehen izatea errazten dute. Disolbatzaileak, pinturak, hondakin zianiratuak, kromoa duten hondakinak, mekanizazio lohiak edota berunezko bateria hutsak jasotzen dituzte, beste hainbat hondakinen artean, ondoren birziklatzeko.

Birzikla-n, Benito Aiestaranek inprimagailuetako toner eta tinta kartutxoekin lan egiten du. Amaituta daudenak jaso eta berriz betetzen ditu, berrerabili daitezen. Beasaingo Andra Mari kaleko seigarrenean du denda eta bertan artatzen ditu bere bezeroak. Naturari hainbeste kalterik egin gabe eta gutxi gora-behera erdi prezioan saltzen ditu inprimagailuetarako guztiz beharrezkoak diren tresnak. Hori bakarrik ez: inprimaketa hondakinak ere bildu eta kudeatzen ditu bere dendan. Ez da gainera etxerako zerbitzu bat, bere lana enpresa eta bestelako entitateei ere zuzenduta dago.

Egunerokotasunean birziklatzeko hainbat aholku:

- Etxeko zaborra banatu papera, plastikoa eta zabor organikoan. Erabili zabor mota bakoitza botatzeko bere postontzia.

- Produktuak birziklatzeko moduko ontzietan erosi, ez behin erabili eta botatzen direnetakoak.

- Erosketak egiterako garaian poltsak etxetik eraman.

- Supermerkatuetako poltsak zaborra botatzeko erabili.

- Ez erosi behin erabili eta bota behar diren produktuak. Saiatu berrerabili daitezkeen materialak erosten. - Pilak behar direnetan erabili birkargatu daitezkeenak.

- Erabili papera bi aldeetatik.

- Berrerabili ezin daitekeen papera, birziklatu.

aldaize 37 > 13


hizketan YUSNEIDY CARRULLO ETA NEIVIS ISSEA

“TITULARRA FALTA DA!!” Otsailaren 15ean, Venezuelara bueltan eramango dituen hegazkina hartu aurretik, maletak egiten harrapatu ditugu Lidia Gonzalez eta Yunsnedy eta Neivis. Bi haurrak duela 7 hilabete iritsi ziren Idiazabala, Lidia Gonzalez eta Migel Castroren etxera, hemen, Euskal Herrian, zituzten zauriak sendatzeko ebakuntza egitera. Elkarrizketa benetan hunkigarria izan dugu beraiekin. Agur esateko unea iritsi zaie, hainbeste poz eman dieten La Guiajirako bi alabei.

Nola hasi zen istorio hau guztia Lidia? Nolatan izan zenuten bi haur hauek Idiazabal ekartzeko ideia? Lidia: 2008ko azaroan, nire senarra eta biok Venezuelara joan ginen. Idiazabalgo Udalak diru laguntza bat eman zigun Benposta elkarteak Venezuelan duen jangela baterako teilatua egiteko, eta diru hura eraman eta bertako errealitatea ezagutzera joan ginen. Han ezagutu genuen ume hauetako bat, gorputza erreta zeukan eta ebakuntza behar zuen. Maria Luisak, Venezuelako Benpostako lehendakariak, egoera bertsuan zegon beste neskatxa bat ere bazegoela esan zigun. Zerbait egiteko beharra sentitu genuen. Idiazabala bueltatutakoan Osakidetzarekin harremanetan jarri eta umeak ebakuntza egitera ekartzea erabaki genuen. Errifa batzuk atera genituen Yusneidy eta Neivis Idiazabala ekarri ahal izateko. Benposta elkartea aipatu duzu? Zer elkarte da Benposta? Nolatan duzue harremana elkartearekin? Lidia: Benposta elkartea, Migeli esker, nire senarrari esker, ezagutu nuen. Bera Ourenseko Benposta elkartean hazi zuten txikitan. Anai asko ziren etxean eta Ourenseko elkartearen zentroan utzi zuten. Silva Apaiza da zuzendaria. Nire senarrarentzat aita izan da gizon hori, asko dio eskertzeko. Semeak hazi bitartean ezin izan dugu elkarteari laguntzen aritu, baina orain koskortuta daude, eta laguntzea erabaki dugu.

14 < aldaize 37

2008ko azaroan Venezuelan izan zinetela kontatu diguzu. Nolakoa izan zen han ikusitakoa? Lidia: Oso gogorra izan zen Venezuelan ikusi genuena. Ikaragarria da zeure begiekin gaur egun oraindik, haurrak gosez hiltzen direla ikustea. Gosea dago, umeek ez dute eskolarik.... ikaragarria da benetan. Duten bizimodua ez da duina. Ikusitakoa ikusita, laguntzeko beharra sentitu genuen. Orain neska hauekin egin dugu. Gezurra iruditu arren, neska hauek Idiazabali esker etorkizun bat izango dute. Neivis, txikiena, analfabetoa zen hona iritsi arte, orain irakurtzen eta idazten daki izan duen laguntzari esker. Eskerrak eman beharrean gaude, Oihane Eliori, udako oporretan ume hauei eskolak ematen zizkielako, Idiazabalgo Herri Eskolak emandako laguntza ere handia izan da oso, eta azkenik Ramon Albisuk, bere denbora guztia eskaini die umeei erakusten. Horien guztien lanari esker, ume hauek Venezuelara itzultzen direnean eskolara joan ahal izango dute. Eskolan sartzeko baldintza bakarra irakurtzen eta idazten jakitea da. Horrez gain, eskola 10euro kostatzen da hilean, eta han familia ahaldunak baino ez dira joaten. Guretzako hain oinarrizko dena, hezkuntza, han ez dago denen esku. Etorkizuna eman diegu. Gauza guzti hauek seguru asko hemen ez ditugu behar bezainbeste baloratzen, eta han ere gauzak ikusteko modua ezberdina izango da noski.... Lidia: Venezuelan beste balore batzuk dituzte. Gauza gutxiagorekin gu baino zoriontsuago izango dira agian, baina bizitza ez da horrelakoa. Bizitza honetan gauzak lortzeko esfortzua egin behar da, etorkizuna izateko ikasi eta lan egin behar da. Ona izatea ere garrantzitsua da bizitzan, gauza asko lortzen dira ona izanda. Yusneidty eta Neivisi baldintza jarri diegu: ikas dezatela. Ikas dezatela, biharko egunean eurak bezala dauden beste umeei lagundu ahal izateko.

LIDIA: “GOGORRA DA ORAIN AGUR ESATEA, BAINA HASIERATIK GENEKIEN HALA IZANGO ZELA”

Modu egoista bateLIDIA: an pentsatu“IZANDAKO LAGUNTZA GUZTIAta, guretzako RI ESKER BESTE BIZITZA KALITATE errazena BATEKIN DOAZ BUELTAN. ETORKIumeak hemen ZUNA DUTE” geratzea litzateke. Nahi edo ez, hilabete hauetan gure alabak bilakatu dira. Ikaragarri maite ditugu, gure beste semeak bezalaxe. Hemen geratuko balira, ez genuke sufrituko. Baina hori ez da kontua. Eurak hangoak dira, baina ikas dezatela, hara bueltatu eta hango umeei erakusteko, han ere posible dela erakusteko. Ume asko daude erreta La Guajira inguruan, gasolina trafiko handia baitago. Zaharrenarentzat oso garrantzitsua izan da ebakuntza egin ahal izatea, emakume bat da. Berak, hango beste neskei lagun diezaieke. Baina horretarako ikasi eta formatu egin behar du: norbait izan behar du bizitzan.


hizketan

Yunseidy eta Neivis isil-isilik ari dira Lidiak esandakoak entzuten.

Venezuelara iritsitakoan zer da kontatu duzuen l ehen gauz a?

Ea, kontatu iezaguzu orain zuek. Nolakoa da Idiazabal, ba ahal du zuen herriarekin antzik?

Neivis: Guztia! Dena kontatuko dugu, hasierahasieratik. Caracasko aireportuan pasaporterik gabe geratu nintzenekoa. Ezin izan nuen hegazkin hartu, eta hantxe geratu nintzen. Ez nintzela etorriko uste nuen, Maria Luisa (elkarteko lehendakaria) bueltaka hasi zen, batera eta bestera, eta telefonotik asko hitz egiten zuen. Nik uste nuen ez ginela etorriko.

Yunsneidy: Oso-oso ezberdina iruditu zait eta asko gustatu zait. Oso ondo eta gustura egon gara hemen eta lagun asko egin ditugu. Neivis: Ezberdina da dena, kalera ateratzea... han ez gara hemen bezala ateratzen. Guaijira ezberdina da, hemen lagunekin ateratzen gara kalera. Yusneidy: Jendea ere ezberdina da han. Oso ezberdina da guztia, eskolak ezberdinak dira. Eskolak oso urruti daude, denbora handia behar da eskolara joateko, asko ibili behar da oinez. Batzuk astoan edo bizikletan mugitzen dira batetik bestera. Jende asko ezagutu duzue Idiazabalen, ezta? Osaba-izeba asko eginda zoazte bueltan.

YUSNEIDY: “OSO GUSTURA EGON GARA ETA LAGUN ASKO EGINDA GOAZ” NEIVIS: “ELURRA IKUSI DUGU LEHEN ALDIZ. ZURIA ETA BIGUNA DA. OSO POLITA!”

Neivis: Bai, lagun asko egin ditugu: Xumai, Marijo eta Migel Angel eta beraien alabak, Revelde, Carlos, Jabier, Lakuntzako neskak, Jesus, Oihane... ah! eta Ramon, nire irakaslea. Ramonekin goizero egoten naiz, letrak jartzen dizkit eta irakurtzen ikasten dut. Gero ordu bat irakurtzen eta beste ordu bat idazten aritzen naiz, asko irakatsi dit. Lidia: Laguntza ikaragarria izan dugu Idiazabalen. Hasi ikasketak, arropak, Venezuelan beste jangela bat egiteko dirua.... jende anonimo asko eta askok lagundu digu. Baina batez ere, laguntza afektiboa nabarmendu nahiko nuke, umeentzat garrantzitsuena izan dena. Ikaragarri ondo pasa dute, jendea asko izan dute inguruan. Leku asko bisitatu omen dituzue... Y usnei dy: Bai, leku askotan egon gara. Galizian, Orenseko Benposta ezagutzen, Donostian, Sopelan.... Formigalen ere egon gara eskiatzen. Lehengo aldia izan da elurra ikusten genuela, oso esperientzia polita izan da. Neivis: Elurra zuria eta biguna da. Oso polita! Elur ezberdinak daude. Hemen elurra egin zuenean biguna zegoen eta gero gogorra.

Egun bat Caracasen pasa ondoren, ordea, muntatu nintzen azkenean. Hegazkinean sekula ibili gabe geunden. Oso polita behera begiratzea! Laster berriro abioia hartu beharko duzue, ezta Lidia? Lidia: Otsailaren 15ean hartuko dugu Venezuelara itzultzeko.Dagoeneko epea agortu da, eta bueltatu beharren daude. Gogorra da, oso gogorra, baina hala da eta hala izan behar zuela hasiera-hasieratik genekien. Dena den, aberasgarria izan da. Han beharra duten ume asko daude, eta biei behintzat lagundu diegu. Oso gustura doaz umeak, eta oporretan bueltatuko direla espero dugu. Hemen familia bat dutela badakite. Ez nuke elkarrizketa hau, nire bi semeei Iñaki eta Adriani egindako guztia eskertu gabe utzi nahi. Oso ondo portatu dira. Neskatxak etxeko bi gehiago izan dira, asko zaindu dituzte, dena elkar-banatu dute, eta sekula ez dira kexatu. Jarritako helburuak bete dituzue? Lidia: Bai, oso gustura gaude Migel eta biok. Jende askok esaten digu “egiten ari zartena ez da nolanahikoa!”. Eta benetan, ez zait batere gustatzen hori entzutea. Ez gara beste munduko ezer egiten ari. Bene-benetan diotsuet: bi neskatxek askoz gehiago eman digute guk emandakoa baino. Bizitza eman didate.

Neskak berriz, beste bizitza kalitate batekin bueltatuko dira Venezuelara. Sendatuta eta egin dezaketen guztiaz kontziente eta gogoz. Eskerrak Idiazabalgo herriari emandako laguntza guztiagatik.

aldaize 37 > 15


iparrorratza oihanezeberio

KIVU (KONGO-KO ERREPUBLIKA DEMOKRATIKOA)

VASO DE LECHE, EUSKO JAURLARITZAK ETA BILBOKO UDALAK EMANDAKO LAGUNTZARI ESKER SORTUTAKO ERAIKINA DA. BERTAN, EGUNEKO BASO BAT ESNE ZIURTATZEN ZAIE INGURUKO HAURREI Hiru hilabetez, beste bost gazterekin batera, Peru, eta batez ere, bertako egoera ezagutzeko aukera izan dut Eusko Jaurlaritzaren Gazteak Lankidetza programari esker. Hain zuzen ere, Lima hiriburutik ordu t´erdira dagoen Juan Pablo II izeneko giza asentamenduan. Honek 8.000 biztanle inguru ditu eta sei gune ezberdinetan dago banatuta. Horien arteko ezberdintasuna bakoitzak dituen pribilegioek egiten dute, hau da, lehenengo gunean bizi direnek ura eta argia bezalako oinarrizko baliabideak dituzten bitartean, seigarren gunera ez da urik ezta argirik ere iristen. Gure etxebizitza, Vaso de Leche deiturikoa, 3. gunean dago. Vaso de Leche, Eusko Jaurlaritzak eta Bilboko Udalak emandako laguntzari esker sortutako eraikina da. Bertan, eguneko baso bat esne ziurtatzen zaie inguruko haurrei. Horrez gain, komunitatearentzako ekintzak eskaintzen dira, hala nola, haurren nutrizioa,

[ webgunea ]:

sukaldaritza ikastaroak... Beraz, esan genezake, gure etxeak kultur etxe funtzioa betetzen duela. Iritsi ginean, auzo arriskutsu bat bezala azaldu ziguten, bertan, alkoholismoa, haurren eta emakumeen aurkako tratu txarrak, gizonezkoen langabezia eta honek eragindako delitugintza eguneroko bizitzaren zati ziren. Dena den, denborarekin iritzi hori aldatzeko aukera izan dugu. Laguntzera joan ginen GKE “Misión Solidaria” da. Honek urte asko daramatza auzoko haur eta emakumeekin lanean, baina aurten, adineko pertsonekin lanean hasi dira eta arlo horretan lan egitea niri egokitu zait. Nire eguneroko lana, Beatriz, nire laguntzailearekin batera, auzoko 60 urtetik gorako pertsonak erroldatzea izan da. Hau ez da oso lan erraza izan, auzoko ate guztiak jo behar izan ditudanez, batzuek eskuzabalik hartu nauten bitartean, beste batzuek

ateak itxi dizkidatelako atzerritarra izateagatik. Astean behin, erroldatutako pertsonak gure etxean biltzen genituen ekintza ezberdinak egiteko. Hasieran jende gutxik parte-hartzen bazuen ere, pixkanaka herritarren konfidantza irabaztea lortu genuen. Gaur egun, nik hasitako lana fruituak ematen hasi da eta 40 bat pertsona elkartzen dira astero ekintzetan partehartzeko. Hiru hilabete hauetan ez dugu lana bakarrik egin, azkeneko bi asteak Peru ezagutzen igaro baititugu. Hala nola, Arequipa, Titikaka lakua, Cuzco hiria, Machu Picchu eta nola ez, Lima hiriburua. Amaitzeko esan, esperientzia hau guztiz gomendagarria izan dela eta gazteak animatzen ditut horrelako programetan parte-hartzea gureaz oso ezberdinak diren errealitateak ezagutu ahal izateko.

http://www.badok.info

BADOK Badok euskal kantagintzaren ataria da. Berria egunkariak jarri du martxan Elkar Fundazioarekin elkarlanean. Egitasmo honek 40 urteko ibilbide musikala jasotzen du, 60. hamarkadako kantagintza berriaren sorreratik gaur egun arte. 160 euskal kantarien biografia, 1.000tik gora disko, DVD eta libururi buruzko informazioa, 270 diskotako hitzak jatorrizko diseinuarekin, ehunka argazki, 300dik gora kantu, 16 diskoetxeren biografia laburrak, bibliografia bat, bideoak eta gure kantagintzari buruzko azken albisteak aurkituko dituzu bertan.

[ diska ]:

ARKASHA

ARKASHA 5 goierritarrek osatzen dute Arkasha, tartean Markel Lizarralde izaldarra, baxuan. Ahots indartsua duen neska kantari. Etiketarik gabeko musika egiten saiatzen omen dira, baina beti ere rock kutsu batekin. Orain dela gutxi atera dute lehen diskoa eta kontzertuak ematen ere hasi dira. Interneten hainbat abesti zintzilikatu dituzte eta herriko tabernetan diskoa salgai topatuko duzu.

16 < aldaize 37


zaharrak berri

IDIAZABAL 1783: EUSKARAZKO SERMOIA SANCHO EL SABIO FUNDAZIOAK GORDETA DU 1783. URTEAN IDIAZABALEN IRAKURRITAKO SERMOIA. GARAI HARTAKO IDIAZABAL HOBE EZAGUTZEKO BALIO DUEN ALTXORRA DA.

1783. urtean Idiazabalen San Migel egunean irakurritako semoia ekarri dugu gaur ALDAIZEren kontu zaharren atal honetara. Ez dira sarri aurkitzen garai hontan euskarazko idatziak. Honako hau, Sancho el Sabio Fundazioak (Vitoria-Gasteiz) dauka gordeta beste hainbat altxorren artean. Gaur egun sarri ikusten ditugu izenburua letra handitan euskaraz izanagatik, barrukoa, mamia gaztelera hutsean dituzten testuak. Hemen aurkakoa gertatzen da, izenburua gazteleraz idatzia du: “Sermón de San

I. IPARRAGUIRREREN ARABERA, J. DOMINGO ARRIZABALAGA ZEN ORDUKO IDIAZABALGO APAIZA

IZENBURUA GAZTELERAZ IDATZIA DU, BAINA GAINONTZEKO GUZTIA EUSKARAZ

Miguel predicado en Idiazabal el año 1783”; baina gainontzeko euskara jatorrean idatzita dator. Sermoia hala hasten da: “Gaur Eliza

Ama Santuac atseguin andiaz celebracen du San Miguel Ayngueruraren festa, ceren Ayngueru au izan duzan Jangoicoarequico guztiz leyala, eta onen medioz bere Aynguerutatic asco.” Bederatzi orrialde dituen eskuizkribu honen egilea nor den zehazki ez dakigu, sinadurarik gabekoa baita. Ignacio Iparraguirreren “Idiazabal: Vision Histórica” liburuan egindako Idiazabalgo apaizen zerrendaren ara-

bera, 1783an J. Domingo Arrizabala Urteaga zen herriko bikarioa. 1780ko abenduaren 7tik 1794ko abenduaren 2an hil zen arte, izan zen Idiazabalgo apaiz liburuan dioenez. Zalantza gabe, balio handiko testua da 1783ko sermoi hau, bai hizkuntzalaritza aldetik bai eta orduko idiazabaldarren mundu ikuskera ulertzeko ere. Saiatuko gara aurrerago ezkuizkribu honi buruzko datu gehiago biltzen eta horien berri ematen. “Alaizandedilla”

Euskal literatura XVIII. mendean XVIII. mendeko idazle nagusia aita Larramendi jesuita eta euskaltzale sutsua zen. Honek, askotan gaztelera erabili arren, De la antigüedad y universalidad del bascuence en España (Salamanca, 1728) edo El imposible vencido (Salamanca, 1729) bere liburuei esker inguruan eskola bat sortu zuen literatura euskaraz bultzatzeko. Bere garaikideak Joanes Etxeberri, Agustin Kardaberaz, Sebastian Mendiburu eta Peñafloridako kondea. Ilustrazioaren ideiek Hego Euskal Herrira Literaturan ez ezik zientzia guztietan ere pizkundea eraman zuten: Euskalerriaren Adiskideen Elkartea edo jadanik existitzen zen Oñatiko Unibertsitatea berpizten.

[ ESAERA ]

Elurrak ateak ixten ditu aldaize 37 > 17


saski-naski [ LILI-MALLU ]

[ RZ ] anartzalustiza

anamaria ansalas

OREINA SALTSAN

HIPERTENTSIOA

> OSAGAIAK 4 LAGUNENTZAT - oreina 1kg - tipula bat - azenarioak 3 - porru bat

- patatak 2 - ardo beltza baso bat - gatza - oliba olioa

Wikipedia entziklopediara (http://eu.wikipedia.org) jo dugu hipertentsioaren definizioaren bila. Honelaxe dio: gaixotasun kronikoa da, non tentsio arteriala igotzen den balore normaletatik gora. Baditugu hainbat aholku hipertentsioari aurre egiteko. Anemia dutenek kontuz ibili behar dutela azpimarratu du Anamarik.

BERBENA-URA > PRESTAKETA Oreina beratzen utzi 48 orduz

Bi koilarakada berbena-belar behar ditugu. Egin infusioa horrekin, baso bat ur adina. Astean behin hartu behar da, tentsioa jaisteko erabiltzen da. Anemia dutenek ez lukete hau hartu behar.

1- patatak dadotan moztu eta erregosi su ertainean

ENTSALADA ASTEAN BI ALDIZ

2- lapiko batean oreina erregosi olio pixka batekin,atera eta beste lapiko batean egosi 2 orduz.Ondoren gatza eta barazki guztia(moztu juliana eran) bota erregositako lapikora eta su baxuan ondo potxatu.

Hartu letxuga bati hostorik berdeenak. Garbitu eta plater batean, entsalada prestatzeko moduan. Gehitu letxugari tipula, baratxuria, azenarioa eta perrexila. Bota olioa eta gatza, baina ozpinik ez. Limoi tanta batzuk bota horren ordez. Entsalada hau astean bi aldiz jan behar da.

Ardoa eta egositako orein salda nahastu eta utzi beste 30 min erreduzitzen.Azkenik txinotik pasa.,

KAMAMILA INFUSIOA

3-Oreina (hoztuta dagoela) xerratan moztu eta lehengo saltsari gehitu patatekin batera. Berotu eta listo. On egin!

Idiazabal inguruko larretan aurkitu daiteke kamamila udan. Kamamila loreak behar ditugu. Hartu 20 bat ale eta egin infusioa horiekin. Egindakoan bota limoi tanta batzuk eta edan. Astean behin egin behar da.

18 < aldaize 37



Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.