Aldaize 36

Page 1

ALDAIZE 36:ALDAIZE 10

14/12/09

16:55

Página 1

2009ko abendua [ 36.alea ]

7

// KIROLAK

JOSEBA MUNARRIZ ETA NAHIA IRAOLA. ESKALATZAILEAK. “Eskalada ez da bakarrik zaletasun bat. Bizitzeko modu bat ere bada”

8

// ZE BERRI?

UDALAK HERRIKO NEKAZARITZA ETA ABELTZAINTZA BULTZATU ETA GARATZEKO EGITASMOA JARRI DU MARTXAN

9

// ILLATI

PASEOA AFIZIO: KALEAN DA EUSKARA ELKARTEAREN 2010. URTERAKO EGUTEGI BERRIA.

NEGU NAHIZ UDA, MAKINA BAT IZALDAR HERRI INGURUETAKO BIDEETAN BARNA IBILTZEN DIRA OINEZ


ALDAIZE 36:ALDAIZE 10

14/12/09

16:55

Pรกgina 2


ALDAIZE 36:ALDAIZE 10

14/12/09

16:55

Página 3

illatiren txokoa

#36 ALDAIZE: Idiazabalgo herri aldizkaria Argitaratzailea: lllati euskara elkartea [Pilar Enea etxea_20213 Idiazabal Tfnoa: 943 18 72 08 E-maila: aldaize.illati@gmail.com ] Err edakzio t aldea: Eider Alustiza, Iñaki Arriaran, Eunate Elio, Maddi Garcia, Nerea Garcia, Itziar Mujika, Ion Telleria, Xabier Urteaga eta Izaskun Vazquez Ale honetako laguntzaileak: Ana Mari Ansalas, Idiazabalgo Agenda 21, Joseba Arrizabalaga, Aita Iparragirre Herri Eskola, Anttonio Berasategi, Maialen Jauregi, Nagore Telleria, Aitor Urteaga eta Mari Karmen Zelaia. Diseinua eta maketazioa: ZUM Edizioak. Inpimaketa: Gráficas Ona. Tirada: 1.000 ale. Lege gordailua: SS-0151/04 ISSN: 1697-512X Aldaizek ez du bere gain hartzen aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik.

Idiazabalgo Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagundutako aldizkaria.

Idiazabalgo Udala

Gipuzkoako Foru Aldundia Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentoa

ILLATIKO BAZKIDEOK URTEKO BATZARRA EGIN DUGU KRISIALDI EKONOMIKOA DELA-ETA, ALDAIZE ARGITARATZEA IZANGO DA LEHENTASUNA, ETA AHAL IZANEZ GERO EGUTEGIA ERE EGIN NAHI DA.

Azaroaren 28an elkartu ginen hamalau bazkide Pilarreneko ganbaran. Illati sortu eta lehen Batzarra egin genuenean 35 bat bazkide elkartu ginen, baina azken aldian dozena bat bazkide inguru elkartu ohi gara. Aukeran nahiago bazkide gehiago hurbilduko balitz, baina tira, elkartu ginenok Batzarra aurrera eraman genuen eta ondo gainera. Gai nagusi bat izan genuen mahai gainean: krisialdia. Illatik badu “itsulapikoa”, urteetako kudeaketa egokiaren ondorioa dela esan genezake. Baina itsulapiko horretatik tira egiten noiz hasi behar genukeen izan zen eztabaida. Illatiren lehentasuna Aldaize argitaratzea da eta horrelaxe jarraituko duela erabaki du Batzarrak.

manetan. Eta besteri gabe, ideiak eman nahi dituenak, guztiak ongi hartuko dira. Izan ere, dirua lortzeko bide asko dago, baina horietako ugari agortuta edo “erreta” daude eta ideia originalen bila gabiltza. 2010eko egutegia etxe guztietara banatu da Illatik 2010eko egutegia egin du eta Aldaizeren ale honekin banatu da etxe guztietara. Egutegi honen gaia herriko leihoak izan dira. Gustukoa izango delakoan, disfrutatu.

Hori horrela, aldizkariaz aparteko gainerako ekimenak (egutegia, ekintza kulturalak…) egiteari uztea erabaki da, baldin eta urteko diru laguntzek horretarako ez badute ematen. Aldaize argitaratzeko dirurik ez balego, orduan erabiliko litzateke aipatu dugun itsulapikoa. Lehentasuna Aldaizek du. Dena den, dirua biltzeko ekimenak martxan jartzea aurreikusi da Batzarrean. Gazta Eguna hartu da ekimenen bat gauzatzeko egun apropos gisa. Apirila aldera lan talde bat jarriko da martxan, dirua lortzeko ekimen hori antolatzeko. Norbaitek parte hartuko nahi balu, jarri Zuzendaritzako edozein kideren batekin harre-

ALDIZKARIAZ APARTEKO GAINERAKO EKIMENAK (EGUTEGIA, EKINTZA KULTURALAK…) EGITEARI UZTEA ERABAKI DA, BALDIN ETA URTEKO DIRU LAGUNTZEK HORRETARAKO EZ BADUTE EMATEN

I LL A T I E TA A LD A I ZE R E K I N H A R RE M A N E T A N J A R TZ E K O : 94 3 1 8 7 47 8 A L D A IZ E .I LL A T I@ G M A I L. C O M

EUSKARA ELKARTEKO BAZKIDE egiteko edota ALDAIZE herritik kanpo jasotzeko Izen Abizenak: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Helbidea: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Helbide elektronikoa: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .Telefono zk.: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Kontu korronte zenbakia: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Bazkidetza:

Langileak: 30€

Ikasle, langabetu eta jubilatuak: 5€

Harpidetza (Idiazabaldik kanpo): 10€

BIDALI ZURE DATUAK: aldaize.illati@gmail.com, Pilar Enea etxea 20213 Idiazabal edo utzi udaletxean

aldaize 36 > 3


ALDAIZE 36:ALDAIZE 10

14/12/09

16:55

Página 4

iritzie [ HANDIK ]

Dublin (Irlanda)

aitorurteaga

KAIXO IRLANDATIK! Oaingo hontan nei tokau omen zait idatzi hau eittea, ta ze erremedio! Irlandan nabil abuztun hogeita zazpitik, Dublinen hain zuzen e.Ingelesa ikasteko helburue da ni hona ekarri nauena ta gauza gehio re ikasten ai naiz. Hiriburu zaharra da ta nun nahi pub bat aurki liteke, bertako jendek ala esaten do hemen elizea ta puba besteik ez daola. Zenbat banketxe eta enpresa haunditako eraikuntzak die modernok baino gaineatiko kale eta etxek zaharrak die. Lehen inpresioa zaindu gabe daolakoa izan nun baino baztarrak txukun dare. Eguraldie erotuta daie erabat, baino Euskal Herriko eguraldie re ez da ikusgarri hoitakoa. Beraz, eguraldikin eztau aitzakik. Lanen hasi ta eguneroko martxa hartu arte pixkat aspertu nitzen, baino behin martxa hartu ezkeo, denbora hegaka doa. Enpresa berdinekin lau leku ezberdinetan lana ein det, erdi kamarero, garbitzaile eo bokadilok eitten. Jendekin harreman zuzena eukitzeko lan oso ona da eta beraz inglesa hobetzeko re bai. Hemengo jan ohikoa patatea da, kar, kar. Eozein gauza jaten da patakin. Pertsona berdinei patata prijituk, patata egosik eta patata purea zerbitzatzea tokau zait. Patataz aparte, espeziek pila bat ebaltzen dittue ta zuetako batzuk dakizuen bezela, espezie asunto hau ta ni ezin gea alkar ikusi. Baino suertea izan det normalen lana eiten deten lekun italiar bat dau sukaldari ta bazkarie jartzen ai danen galdetu itten dit ea nahi dean zeozer apartatzea “belar zar” hoik bota aurretik. Eskerrak Francescoi!! Ingleseko eskola batea ere juten naiz astelehen eta asteazkenetan, aldiko ia lau ordu, baino tarten atseden bat eiten deu ta gaitz erdi. Munduko txoko guztitako jende ezautzen ai naiz, jende jatorra gehiengoa eta oso xelebrea re bai asko. Brasildarrak, indiok, Mauriziar Irlatakok, alemanirrak, korearrak, japoniarrak, txinarrak, Italiakok, euskaldunen bat o beste eta espainiarrak. Irlandar mordoxka bat e ezautu det baino hok tabernan ezaututakok die,kar,kar, hok die hobenak. Dublingo pub-ik hobenen ezautu det jende pila bat, The Celt izenekoa. Taberna hontan lana eitten duten guztik ezautzen naue ta berta juten dan jende askok e bai. Jun nitzen lehen eunen barran pinta bat edanez jarri eta lau bat irlandarrekin ordu betetik gora hizketan eon nitzen. Batek bere etxera re eaman nau afaltzea. Irlandar jendea asko pozten da euskaldun jendea ikusten donen. Atea kontuk lehengo asteburun gizon batek esan ziten irlandarrak euskaldunetatik omen datoz, ta nola Celtetatik gatotzen.... zerbeza batzuk eanez kontutan gustora eon ginen. Urrin laun pare bat izan zien bixitan ta haiek ekarritako gaztai bat tabernan oparitu nien, festa earra preparau genun gaztai ta zerbezakin. Ta beste gabe ea nor irixten dan lenago aldaize ala ni. See you soon!

4 < aldaize 36

[ HEMENDIK ]

Idiazabal

maialenjauregi

NEGUA ATE JOKA IZALEN Negua gainean dugu urteroko legez, eta honek sortzen duen zirrara berezi hori ere ageri da Idiazabal alde honetan. Hotza, euria, haizea…Gutxiren gustukoak dira, baina badakigu ez dagoela ezer denon gustukoa denik. Beraz, ziur badagoela lehen elur maluten zain dagoenik. Izan ere, badakigu negua nolakoa izaten den. Batzuk eskiatzera urrutira, eta beste batzuk berriz elurrezko panpinak egitera Otzaurtera joatearekin konformatu behar. Krisiaren asunto honekin Otzaurte Baqueira bihurtuko ote zaigu aurtengoan? Nork daki. Horrez gain, Gabonak ere ate joka ditugu. Opariak, turroia, bazkari eta afariak, festak… Patriketan galtzen ditugun kiloak geure gorputzetan jasotzen ditugu urteko sasoi honetan. Batzuk diote urtean behin direla Gabonak, eta behar baino diru gehiago xahutzeak ez dituzte larritzen. Beste batzuk aldiz, urtero dira kontsumismo honen tranpan eroriko ez direla esanez. Baina nork ez du oparitxo bat jasotzea gogoko? Eta jasotzeko eman egin behar. Gainera, dagoeneko jostailuen iragarkia besterik ez dago telebistan eta ziur idiazabaldar gazteenek ondo asko pentsatu dutela aurtengoan zer eskatu Olentzerori. Horrez gain, zentro komertzial gehienak ere Gabonetako argiz josiak daude. Laster azalduko da urtero elizako kanpandorrean jartzen duten izarra ere, Gabonak gerturatzen hari diren seinale modura. Besterik gabe, gazteenek jaso ditzatela urte osoan txintxoak izatearren irabazi dituzten opari guztiak eta gustura gera daitezela. Hain gazteak ez garenok berriz, neguaren hoztasuna apur bat arintzeko jan eta edan egin beharko dugu (biak ere neurrian). Ez ahaztu urtearen sasoi berezi honek duen edertasunaz gozatzeaz, eta urteroko ohituraz urte berriaren hasierak festan harrapa zaitzatela!


ALDAIZE 36:ALDAIZE 10

14/12/09

16:55

Página 5

kolaborazioak [herri eskola]

KALBARI0 BASERRIRA IRTEERA

LABURRAK • Herri Eskolak aldatu berri du bere WEB orria. Helbidea berdina izaten jarraitzen du, hau da http://www.aitaiparragirre.net bertan eskolako zenbat berri, albiste, ikasleen lanak, eskolako zenbat dokumentu, irteeren berri e.a. eskuratu ditzakezue. Nahi izanez gero eskolarekin harremanetan jarri web orrialde berriak ematen dizue aukera.

Udazkena aitzakiatzat hartuz urriaren 20an Kalbario baserrira irteera egin genuen. Gela bakoitzetik 2 ordezkari elkartu gara eta hauxe kontatu nahi dugu: “Urriaren 20an 3, 4 eta 5 urtekoak Kalbario baserrira joan ginen. Hara iristean Ramon ikusi genuen. Sagarrak arbolatik hartu zituen eta izenak esan zizkigun: “reina de reinetas”, “bella de bosko”, “red star” eta “fugi”…

txarteletan izenak idaztera. Argazkiak ere ikusi genituen. Bukaeran udareak jan genituen. Ramonek sagarrak salgai zituenez, batzuk erosi genituen. Talde batzuk lagunartean gelan jan genituen, eta beste batzuk, 2 urtekoak gonbidatu genituen elkarrekin jateko”

Sagastian sagar batzuk lurrean zeuden eta beste batzuk saskietan zeuden, probatu, jan edo saltzeko. Udareak ere bazeuden. Lehenengo 3 urtekoak sartu ginen, sagarrak eta udareak jatera eta on-onak zeuden. Ondoren, 4 urtekoak sartu ginen. Lehenengo sagarrak ikusi eta probatu genituen eta gero udareak. Karnaben habiak ere ikusi genituen. Azkenik, 5 urtekoak sartu ginen sagarrak jan eta

LEHENENGO SAGARRAK IKUSI ETA PROBATU GENITUEN ETA GERO UDAREAK. KARNABEN HABIAK ERE IKUSI GENITUEN

• Gabonak gerturatzen ari direla eta, izendaturik daude jada gabon-kanten entsegu egunak, abenduak 17 eta 22 hain zuzen ere. Gurasoak, konbidatuta zaudete ekintza honetara.

aldaize 36 > 5


ALDAIZE 36:ALDAIZE 10

14/12/09

16:55

Página 6

agenda 21eko txokoa

2010EAN ERE LANEAN JARRAITUKO DUGU!!! Ikasturte berriarekin batera hasi ditugu Agenda 21eko foroak. Aurtengorako, gainera, tresna berria izango dugu: Aldaizeko txoko berria. Orain arte, alero gure zutabean foroan izaten genituen eztabaida, hausnarketa eta ekintzen berri ematen saiatu izan gara. Foroan landu izan ditugun gaiak plazaratzeko baliatu dugu zutabea. Hemendik aurrera, foroko lanaz gain, ingurumen eta iraunkortasunarekin lotutako gaiak modu atseginago batean lantzen saiatuko gara. Horretarako “salaketaargazki”en txokoa izango dugu aurrerantzean. Argazki hauen bidez Idiazabalen salagarriak iruditzen zaizkigun jokabide edo ego-

IZAL IZAN AKTIBO

erak azalduko ditugu, egunerokoan bizi ditugun egoera ezberdinek zer pentsatua eman diezaguten. Salaketa argazkien atalak irekia nahi du izan, eta beraz, zuen argazkiak ere gustora jasoko ditugu (argazkiak bidaltzeko zuberoa@laiacoop.net helbide elektronikoa erabil dezakezue). Azkenik, gure txokoa, berri laburren atalarekin osatuko dugu. Labur-labur, interesgarri iruditzen zaizkigun berriak azaltzen saiatuko gara. Hona hemen gure txoko berri honen aurkezpena. Ea aurrerantzean guztiontzat interesgarriagoa den txokoa izatea lortzen dugun!!!

HONDAKINEN PANELAK

Blog estreinatu berria daukagu Agenda 21eko foroak. www.idiazabal21.com helbidean Agenda 21eko Foroaren bloga jarri dugu martxan. Gure blog hau, ingurumen eta iraunkortasunaren inguruan Idiazabalen aipatzekoak iruditzen zaizkigun berri, iritzi eta abarrez osatu nahi dugu, ahalik eta modu sinple eta errazenean azalduz. “Izal aktibo izan” izena jarri diogu gure blogari, blogaren bitartez ingurumen gaiekiko herritarren kontzientzia piztu eta herri gaietan parte-hartzea bultzatu nahi dugulako. Lau urtez ari gara Agenda 21eko Foroan herritar talde bat hilero biltzen. Hainbat gai lantzen ditugu foroan, baina lantzen ditugun gai guzti hauen inguruan forotik kanpo zein iritzi dauden jakiteko mugak dauzkagu. Zentzu honetan gure blog hau

gure ikuspuntua azaltzeko erabiltzeaz gain, herritarren iritziak jasotzeko tresna egokia izan daitekeela uste dugu. Honela, herritar guztiak gonbidatu nahi ditugu gure bloga bisitatu eta beraien iritziak blogean azaltzera. Artikuluak idazteko garaian, ahalik eta modu sinple eta erakargarriena erabili nahi dugu. Horretarako, “ salaketa argazki”ak argitaratuko ditugu. Sartzen ditugun artikuluen inguruko iritziez gain, hilero berrituko dugun inkesta bat ere plazaratu nahi dugu blogean. Oraingo honetan, esaterako, azken aldian herrian gertatu izan diren “bandalismo” ekintzen inguruko galdera luzatu nahi izan dugu. Gogoratu: klikatu www.idiazabal21.com eta eman zure iritzia!!!!!

BA AL ZENEKIEN?

Laster Idiazabalen argazkian ikusten dituzuen moduko panelak izango ditugu edukiontzien aldamenean. Asmoa, hondakinak non, nola eta noiz modu sinple eta

6 < aldaize 36

argian azaltzea, eta guztiontzat informazio hau eskuragarri izatea da. Ea zer iruditzen zaizkizuen panel hauek!!

Edukiontzi horia ez da pl astikoen edukiontzia, plastikozko, metalezko eta brika-ontziena baizik. Ontziak bota behar ditugu bertara, eta ez edozein plastikozko gauza (jostailu, hortzetako eskuila etab.).

?


ALDAIZE 36:ALDAIZE 10

14/12/09

16:55

Página 7

kirolak JOSEBA MUNARRIZ ETA NAHIA IRAOLA. ESKALATZAILEAK

“ESKALADA EZ DA BAKARRIK ZALETASUN BAT. BIZITZEKO MODUA ERE BADA” Nik esango nuke oso segurua dela. J. Istripuak gertatu daitezke, baina ezin dira mendian gertatu daitezkeen istripuekin konparatu. Agian erorketa txar bat gertatzea eta txorkatila apurtzea. Baina ez da ohikoa. Baina beti ibili behar zara kontuz, noski! Soka ondo lotu eta beheko aldean dagoenak ondo aseguratu behar zaitu. Hori horrela izanda, eskaladan lagunarengan konfiantza izatea derrigorrezkoa izango da, ezta? N. Bai, konfiantza lantzen laguntzen du kirol honek. Zuk ez baduzu konfiantza beheran zu aseguratzen dagoen pertsonarengan, ezin zaitezke gorantz lasai joan. Non eskalatzen duzue normalean? Joseba Munarrizek eta Nahia Iraolak mundu zabaleko hamaika toki bisitatu dituzte eskalada aitzakia hartuta. Lagun oso onak topatzeko aukera ere eman die kirol honek. Eskalatzea zaletasuna baina gehiago da beraientzat, bizitzeko modu ere bihurtu baita. Nork nori sortu zion eskaladako zaletasuna? Joseba. Ni hasi nintzen lehenengo eskalatzen. Urte asko daramatzat horretan. Orduan ez zegoen rokodromorik eta ez zeuden gaur egungo erraztasunak. 16 bat urterekin hasi nintzen. Hasiera batean pixkanaka, bakarrik edo lagunekin noizbehinka. 18 urtetik aurrera hasi nintzen sarriago eskalatzen. 14-15 bat urte daramatzat, beraz. Nahia. Ni 18-19 urterekin hasi nintzen. Joseba garai hartan Frantzian zegoen ikasten eta ni hemen hasi nintzen probatzen, Gasteizen ikasten nengoela. Asko gustatu zitzaidan eta Joseba Frantziatik bueltatzen zenean elkarrekin joaten hasi ginen. Zein ezaugarri behar dira eskalatzaile ona izateko? N. Lehenengo, motibazioa. Alderdi psikologikoa uste duguna baina garrantzitsuagoa da. Zure beldurrak gainditzea ezinbestekoa da. Eta gero konstantzia. Oso sarri ibili behar zara eskalatzen, izan ere, pixka bat utziz gero, azkar galtzen da ohitura. Eta azkenik, fisikoki, indarra eta teknika ere behar dira. J. Hori da, baina ezaugarri hauek kirol eskaladan ibiltzeko behar dira. Alpinismoa oso desberdina da. Zein da bi eskalada modalitate hauen arteko desberdintasuna? J. Kirol eskaladan paretak ekipatuta daude, ainguraketa edo ainguraketa (“anclaje”) batzuk daude. Eta zailtasunaren arabera mailakatzen dira. Kirol eskaladan zuk zure limitea behartu behar duzu eta muga horretan behar diren mugimendu zehatzak eta indarra neurtu. Alpinismoa beste gauza bat da.

Izan daiteke, ainguraketa zuk zerorrek jarri behar izatea eta esposizioa handiagoa da. Zuek zein eskalada modalitate egiten duzue? N. Batez ere kirol eskalada. Builderra ere noizbehinka egiten dugu. Josebak lehenago egiten zuen alpinoa, baina nirekin konpartitzeko, kirol eskalada egiten dugu normalean. J. Kirol eskaladan aipatu dugun beste aldaera hori ere badago: Builderra. Builderra soka gabe egiten da eta lurrean koltxoiak jartzen dira. Harri txikiagoak eskalatzen dira. Bi kasu hauetan erortzea jokoaren parte da. Kirol eskaladan eta builderrean erortzen ikasi egin behar da. Baina hauek biek ez daukate mendiko konpromisoa. Alpinismoa beste kontu bat da, oso desberdina. Mendian gora joan behar zara, hotza egin dezake eta ezin zaitezke erori. Esaten genuen bezala, kirol eskaladan erortzea jokoaren barnean dago. Probatu, erori eta berriro probatu ondo egin arte. Teknika oso garrantzitsua al da eskaladan? N. Bai. Batez ere nesken kasuan. Indar gutxiago daukagunez, teknikaz baliatu behar gara. Jendeak pentsatzen du besoetan indarra izatea dela kontua. Baina hankak ere garrantzitsuak dira; baita oreka eta mugimendua ere. J. Askotan saiatzen zara bide bat egiten eta ezinezkoa egiten zaizu. Baina metodoa edo teknika kontatzen dizutenean, eta agian oso gauza txikia da falta zaizun gakoa, beste ikuspegi batekin ikusten duzu bidea. Eskalada kirol arriskutsua dela uste al duzue? N. Nik uste dut desberdindu behar dela alpinismoa eta kirol eskalada. Kirol eskalada ez da arriskutsua, printzipioz. Istripu bat gertatzeko faktore batzuk batu behar dira. Autoa gidatzen duzunean bezala.

N. Toki askotan ibiltzen gara. Etxauri asko gustatzen zaigu, baina asko mugitzen gara, bai Euskal Herrian baita kanpoan ere. Euskal Herrian toki oso onak daude eskalatzeko. Urte sasoiaren arabera aldatzen joaten gara, batzutan itzala bilatzen dugu, beste batzutan tenperatura. Udan Araotz (Oñati) edo Apellanizera (Araba) joaten gara. Udazkenean Ataurira, Eulate edo Etxaurira... Katalunia, Aragoi edo Madrilen ere eskalatzen dugu. Gure oporrak eta denbora libre guztia eskalatzen pasatzen dugu. Eta zubiak eta oporrak horretarako planifikatzen ditugu. Euskal Herrian zaletasun asko al dago? J. Asko handitzen ari da. Eta dagoena da, jende garrantzitsuaren kontzentrazioa handia. Jende gehiago dabil, baliabide gehiago daudelako, rokodromoak kasu. Dena dela, gaur egun jendea beste modu batera sartzen da eskalada munduan. Hasieratik rokodromoan entrenatzen dute eta lehia asko gustatzen zaie. Asko zuzenean entrenatzen hasten dira. Lehenago helburua ondo pasatzea izaten zen. Orain ere, noski, baina kirol kutsu gehiago dauka. Aspalditik dabilen jendea eta oraintsu hasi direnen artean desberdintasunak antzematen ditugu. Kiroldegian ikasi duen horrek, nahiz eta eskalatzaile oso ona izan, ez ditu bidaiak eta abenturatxoak kontatzeko. Jende asko ezagutu duzue eskaladari esker? N. Bai, asko. Eta gainera adin oso desberdinetako jendea. Topo egin izan dugu 70 urte baino gehiago zituen jendearekin. Eta gazte jendearekin oso eroso sentitzen zena. Eskaladan hautsi egiten da muga hori, denok elkarrekin ibiltzen gara. Eskaladak eman digu aukera gure antzeko jendea ezagutzeko. Eskalada ez da bakarrik zaletasun bat. Bizitzeko modua ere bada, gauzak ulertzeko modua. Psikologikoki ikasteko aukera ematen du: zure mugak ezagutu eta zeure burua ezagutzeko aukera.

aldaize 36 > 7


ALDAIZE 36:ALDAIZE 10

14/12/09

16:55

Página 8

ze berri ?

UDALAK HERRIKO NEKAZARITZA ETA ABELTZAINTZA BULTZATU ETA GARATZEKO EGITASMOA JARRI DU MARTXAN

go da inkesta hori eta batez ere gazteen iritziaketa jaso nahi dira. Inkestako emaitzen arabera erabakiko da Batzordean ze pauso eman sektoreari bultzada hori emateko. Uda ondorenaz gero, hainbat bilera egin dituzte ganaduzaleek eta Udalak. Hileko lehen astelehenetan elkartzen dira 21:30etan. Norbaitek interesik balu, bileretara joateko gonbita luzatu nahi izan du alkateak. Orain arte egin dituzten bileretan honako bi ondorio nagusi atera dituzte: alde batetik, nekazaritza eta abeltzaintzak etorkizun beltza dute, ondorengorik ez dagoelako honetan lan egiteko. Bestetik, sek-

torearen egoera zaila dela-eta, ez da diru-iturri oparoa, baloratu gabe dagoen sektorea da. 2010ean sentsibilizazio kanpaina abiatuko dute, gai honen inguruko hausnarketa bideratzeko herritarren artean. Kanpaina horrekin nekazaritzak eta abeltzaintzak irtenbidea izan dezaten lortu nahi da eta Idiazabalentzat lehen sektoreak duen garrantziaz ohartarazi nahi dute. Eta egin asmo duten inkesta horrek emango dituen emaitzak erabakigarriak izango dira egitasmoaren ildoak finkatzeko.

UDALAK “IDIAZABAL ASTEA” ANTOLATU ASMO DU BIASTERIN ETA IDIAZABALEN “ARABA ERRIOXA ASTEA”

IDIAZABALGO AUTODETERMINAZIOAREN ALDEKO HERRI EKIMENA GOIERRI MAILAKO BIHURTZEKO LANETAN ARI DA

HAUR ESKOLA ERAIKITZEKO LEHEN FASEA AMAITUTA DAGO, BIGARRENA ABIATUKO DA

Oraindik erabat zehazteko badago ere, Udala lanean ari da Arabar Errioxako Biasteri herrian Idiazabali buruzko jardunaldiak antolatzeko. Lantzen ari dira gaia, zein ekimen edo jardunaldi antolatu daitezkeen ikusteko. Gaztaren ingurukoak, herri kirolak… datozen asteetan zehaztuko da. Idiazabaldarrak Arabar Errioxara joango diren bezala, hangoak ere gure herrira ekartzea da helburua.

Abenduaren 19an egin zuten bilera Guraso Elkartean. Ekimenak Goierriko herri guztietako herritarrak gonbidatu zituen bilera horretara. Ideia eta ikuspegi ezberdinen topaleku bihurtu zen eta Ekimena Goierri mailako bihurtzeko konpromisoa hartu zuten.

Bigarren faseko obra-lanak egiteko baldintzapleguak onartuko dira lehenik eta lehiaketara aterako da ondoren, obrak zein enpresak egingo dituen erabakitzeko. 2010-2011 ikasturtea eraikin berrian hastea du helburu Udalak.

Herriko ganaduzaleak elkartzen dituen batzordea izan da abiapuntua Udalarentzat. Batzorde horretan ganadutik edo nekazaritzatik bizi diren baserritarrek parte hartzen dute. Udalak batzorde horretara jo du lehen sektoreari bultzada emateko premia ikusi duelako. Mendi eta baserri Batzordeko buru da Ioritz Imaz alkatea eta bera ari da egitasmo hau gidatzen. Egitasmo honen lehen pausoa sektorearen egoeraren berri jasotzea izango da. Horretarako, Aztiker enpresa kontratatuko du Udalak herri osoan telefono bidezko inkesta egin dezan. Datorren otsaila edo martxoa aldera egin-

8 < aldaize 36

2010ean Kataluniako ordezkaritza etorriko da martxoa aldera eta urrian berriz, eskoziarrak.


ALDAIZE 36:ALDAIZE 10

14/12/09

16:55

Página 9

ze berri ?

JASOK EGOERA KEZKAGARRIAN JARRAITZEN DUELA ADIERAZI DU LANGILEEN BATZORDEAK Abenduaren 3an greba eguna izan zuten Jasoko langileek. Jasoko zuzendaritzak 123 langileri eragingo liokeen lan erregulazioa aurkeztu zuen azaroaren 20an eta horren harira egin zuten greba. Idiazabalgo fabrikan 188 langile daude gaur egun, eta Olaberrikoan berriz, 39. Lan erregulazio honek 123 langileri eragingo lioke, onartuko balitz. Idiazabalen 92ri eragingo lioke eta Olaberrian 31ri. Lan erregulazio hau Madrilera bidali dute eta han landuko da gaia, baina Langileen Batzordeak EAEn erabakitzea nahi du. Horregatik, abenduaren 3ko greba egunean Donostian dagoen Lan Delegaziora joan ziren eskaera hori egitera. Foru Aldundira ere joko dute langileek gai hau bideratzeko. Azaroaren 20az geroztik, hilabeteko epea dago zabalik Zuzendaritzak eta langileek negoziatu

dezaten eta horretan ari direla adierazi du Langileen Batzordeak. Langileen Batzordea egoeraren larritasunaz ohartuta dago eta horri aurre egiteko bidea negoziazioarena dela eta horretarako prestasuna adierazi du.

[ Herriko Euskara Plana. Illati-Udala ]

UDALETXE BERRIKO OBRAK OTSAILEAN ZEHAR AMAITUKO DIRA. Eraikina eraberritzeko lanak amaitzear daude. Hori dela eta, Udala eraikinaren barrua nola antolatu lantzen ari da. Liburutegiaren egitura eta funtzionamenduaz ari dira hausnartzen, berritu eta eguneratu egin nahi duelako Udalak. Garai berrietara egokitzea da asmoa. Teknologia berriek liburutegiari ekarri diezaioketen onurak aprobetxatu nahi dira herriari ahalik eta zerbitzurik hoberena emateko. Kultur Komisioan aztertuko da liburutegiaren gai hau eta deia luzatu du Udalak parte hartu nahi duenak bileretara etorri dadin.

ILLATI EUSKARA ELKARTEAK 2010EKO EGUTEGIA BANATU DU ETXE GUZTIETARA

HITZAK EZ DU ZIGARROAREN ANTZIK! Tabernatan eta elkarte gastronomikoetan “iep” logoa duten hautsontziak banatu ditugu azken egun hauetan.

UDALA WEB GUNEA BERRITZEKO LANETAN ARI DA

Hautsontzi horiek ateratzea IEP Idiazabalgo Euskara Planeko ekimena izan da eta honen bidez Idiazabalgo herritarren kontzientzietan eragin nahi izan dugu. Zertarako? Gure eguneroko aisialdiko ekintzetan, musean ari garela, kafea hartzen, lagunarteko afarietan... erabiltzen dugun hizkuntza euskara izan dadin bultzatzeko. Beraz, gogoratu zigarroa erretzen ari zaretenean: KEA AHOTIK ATEREAZ ZIGARROA GASTATUZ DOA, HITZA AHOTIK ATEREAZ, BERRIZ, EUSKARA INDARTUZ DOA

Ohitura bihurtu du Elkarteak herriko egutegia. Sukalde asko eta askotan zintzilikatzen da. Aurtengoan, herriko etxeetako leihoei eskaini zaie tartea. Leiho bakoitzari, gainera, bertsoa jarri zaio, leihoaren ezaugarriak kontuan hartuta. Herriko bertsolariek jarritako bertsoak dira. Ea gustuko duzuen.

Udalaren atari nagusi birtuala da web gune hau. Hauxe da helbidea: http://www.idiazabal.info/eu/html/ Berritzeko lanetan ari dira, aspalditik martxan badago ere. Teknologiaren azken berrikuntzak txertatu nahi dituzte herritarrei ahalik eta zerbitzurik onena emateko.

aldaize 36 > 9


ALDAIZE 36:ALDAIZE 10

14/12/09

16:55

Página 10

ertzea [izal ezautuz]

EZTENAGA TORREA

anttonioberasategi

EGIA DA ETXEAK EZ DUELA HAIEN (TORREEN) ITXURA GUZTIZ KONTSERBATU, BAINA BERAREN EGITURA EZ DA INGURUKO BASERRI ARRUNTEN KIDEKOA ERE

bada, etxea lehenago izan zenaren erakusgarri) bere leiho bereziak, arku konopialdunak; armarri arkaiko hori (bi lehoi eta bi gaztelurekin); gainerako apaingarriak...

ETXEAK LEHEN ZUEN ITXURA

Etxearen izenak badu, bestalde, ezezagunak ohi duen misterio kutsua. “-aga” atzizki arrunta alde batera utziz, esan behar oso iluna dela lehen osagarriaren jatorria; aspaldiko dokumentu batzuetan “Estenaga” moduan ageri da (“Estensoro”ren parean “Eztensoro” ere ikusten den bezala). Autore batzuek diote latinezko “stagnum”en duela jatorria (gaztelaniazko “estanque”k eta antzekoek bezala). “Eztenaga/Estenaga” izenaren aipamenak oso aspaldikoak dira, gainera; Behe Erdi Arokoak bai behintzat. 1384. urtean, esate baterako, Pedro Martinez de Emparan, Azpeitiko Enparango etxearen eta Idiazabalgo Estenagakoaren jabe zela diote dokumentuek.

EZTENAGA TORREA GAUR EGUNGO IRUDI BATEAN

Bere ibileren berri emateko idazten zuenean, Luis Pedro Peña Santiagok oso gustukoa izaten zuen leku bakoitzeko kondairak jasotzea. Behin Idiazabal aldera etorri zelarik, Eztenaga Torretik Oiarbidera joateko “urrezko galtzara” bat zegoela entzun eta halaxe idatzi zuen, hain baitziren –zioen bere artikuluan- aberatsak bi etxeetako jaunak. Horrelako kondairek zenbateraino duten egiatik, zenbateraino mitotik, ez da hemen epaitze-

10 < aldaize 36

ko kontua. Edozein moduz ere, ezin uka ematen duela zer pentsatua gaur mintzagai dugun Eztenaga Torreak. Izenak berak, hasteko. “Torre” izate horri begiratuz, aspaldiko garaietan murgiltzeko bidea ematen digu, baliteke eta Erdi Aroko dorretxeekin zerikusia zuelako gorde izana. Egia da etxeak ez duela haien itxura guztiz kontserbatu, baina beraren egitura ez da inguruko baserri arrunten kidekoa ere. Gainera, hor ditu (behar-

Eztenaga Torreaz ari gara, baina, etxearekin batera sartu beharrekoa da beraren ermita ere. Herriek geroago hartu zuten itxurakoak bihurtu baino lehen, Erdi Aroan zegoen auzune eta eliza antolaketaren lekuko, beharbada? Zaila da esatea. Nolanahi dela, Santa Isabelen ermita honetan zegoen Andra Mariaren irudia ere aspaldikoa zen (gotikoa). 1970. urte ingurura arte noizean behin meza ematen zen bertan. Eztenagakoa zen, era berean, 1975 aldera arte erreka ondoan egondako errota (eta, lehenago, burdingintzarako zegoen gabia ere); dokumentuak, azkenik, Eztenagako bentaz ere mintzo dira...Ez da erraza jakitea Eztenagako jaunek zenbat urre izango zuten pilatuta, baina gerokooi makina bat jakingai utzi digute, urrea bezala, oso preziatuak ezagutu eta pentsatzen jartzeko.


ALDAIZE 36:ALDAIZE 10

14/12/09

16:56

Pรกgina 11

PASEOA AFIZIO Egunero idiazabaldar ugarik erabiltzen dituzte herrian dauden hamaika ibilbideak, egunerokotasunean geroz eta presenteago dagoen kirol bat heltzeko: paseoa. Askorentzat afizioa soilik, beste askorentzat kirola egiteko modu bat edota osasuntsu mantentzeko bide. Herria zeharkatzen eta Olaberri aldera edo Segura aldera daramatzaten bideak, ordea, herritarrez gainezka izaten dira.


ALDAIZE 36:ALDAIZE 10

14/12/09

B

16:58

erdin dio eguraldiak; eguzki betea, laino itxia, euria edo elurra egin. Oinez ibiltzea herritar askok partekatzen duten afizioa da. Herri-gunetik Carrefour supermerkatura doan bidea ibiltariz josita izaten da uda, udaberria, udazkena edo negua izan. Segurako errepide berriarekin batera eraikitako bidegorria ere askoren ibil-leku berria da, baita herriko beste hainbat bide ere. Osasuntsua bakarrik ez, esfortzu handirik eskatzen ez duena eta atsegina den aktibitatea da oinez ibiltzea. Lasai ibili edo paseatzeko ibilbidea eskaintzen duten bideak dira aktibitate hau gustuko duten gehienek aukeratzen dituztenak. Segurara doan bidegorria edota Carrefour supermerkatura daraman bidea, adibidez. Beste askok, ordea, nahiago izaten dute izerdi pixka bat gehixeago bota, eta mendi ingurura gerturatzen dituzten bideak aukeratzen dituzte: Urtsuarana daraman bidea edota Segurara Agerreko ermitatik edota Olaberriara Ojarbi aldetik daramana, kasu. Norberarekin ongi sentitzeko, gorputza mugitzeko edota kirol gogorragorik ezean, arinak egiteko. Lan egun gogor baten ondoren burua eta gorputza arintzeko, edota jai egun eguzkitsu batean paisaiaz gozatzeko. Arrazoi ugari dira herritarrak paseatzera eramaten dituztenak. Baina inolako dudarik ez dago: oinez ibiltzea osasuntsua da, eta gustagarria.

12 < aldaize 36

Pรกgina 12

IMANOL GARCIA, SOIN HEZKUNTZA ETA KIROL ZIENTZIETAN LIZENTZIATUA Paseatzea oso osasuntsua dela esaten da beti. Egia da ala mitifikatuta daukagun jarduna da? Ibiltzea osasunarentzat ona da, ez dago dudarik. Baina, helburuen arabera, paseatzea baino egokiagoa diren ariketak badaude. Paseoa intentsitatea oso baxuko ariketa da. Asko mitifikatu da oinez ibiliz gero gantza erretzen dela, baina ez du zertan hala izan behar. Gantza erretzeko gorputza intentsitate zehatz batean jarri behar da eta paseon oso zaila da hori egitea. Eta, nola egin liteke hori? Azpimarratu nahi dut ariketa egitea, edozein motatakoa izanda ere, beti dela onuragarria guretzat. Baina, ariketa egiterako garaian, helburua zein den ikusi behar da. Gantza erretzeko bada, zera ikusi behar dugu, bi lekutan pilatzen dela gehien: azalaren azpian eta odolean. Odolekoa, intentsitate baxuko kirolekin erre liteke, baina azal azpiko gantza erretzeko intentsitate handiagoko kirolak egitea beharrezkoa da. Zenbait gantz

daukagun eta hau non kokatuta dagoen medikuak edo soin hezkuntza eta kirol zientzietan lizentziatutako aditu batek esango digu, baita hori erretzeko zein kirol mota egin behar dugun ere. Hala ere, paseatzea beti da ona. Helburuen arabera, baina, egokiagoak izan litezke beste mota batetako ariketa fisikoak, intentsitate handiagokoak adibidez. Horregatik, baina, ez diezaiola inork paseatzeari utzi. Gutxinaka, kirol gehiago egitera ere animatu daitezela oinez ibiltzeko zaletasuna dutenak. Nola? Zein maiztasunarekin? Munduko Osasun Erakundeak gomendatzen du astean bost aldiz gutxienez 40 minutuko ariketa egitea, jarraian. Nik, pertsonalki, gomendatuko nuke ariketa motak aldatzen joatea. Bi edo hiru aldiz ariketa psikomotorea deritzona egin liteke eta astean beste bi aldiz taldeko kirolen bat. Errazagoa da jendearekin kirola egitea. Horrekin batera, ariketa hori konpetitiboa izatea gomendatuko nuke, memoriaduna. Irabazle bat eta galtzaile bat dituen ariketa, hobetzeko nahia asko bultzatzen baitu horrek. Jendea atxikitu ere egiten du horrek, ikerketa asko daude horren inguruan. Jende arruntak askoz egoera osasuntsu hobea lortzen du ariketa ezberdinak eginda. Baina, paseatzea beti ere osasunarentzako oso ariketa onuragarria dela ez nuke ahaztu nahi.


ALDAIZE 36:ALDAIZE 10

14/12/09

17:02

Página 13

BIDEA BIDE

Idiazabal – Segura Katetik aurrera, iaz estreinatu berri zen bidegorriari jarraitu besterik ez zaio egin behar. Bizikleta zaleak Zegamara ere iristen dira orain, bide honen konponketak amaituta. Oinezkoek, ordea, denbora eta indar gehiago beharko dute horretarako.

Idiazabal – Urtsuaran Mendi aldera joatea nahiago dutenek aukeratu ohi dute ibilbide hau. Benta Txiki pasata, Jaso ondotik pasatzen den bideari jarraituz, Goiburura eramaten du bideak. Hiruzpalau kilometro gehiago egin behar dira Urtsuarana iritsi arte.

Idiazabal – Olaberria Kortan hasten den aldapari jarraiki, Nafarra sagastiko baserrietan barrena Ojarbira arte darama bideak. Bertatik bi kilometro eskas behar dira Olaberrira iristeko.

Idiazabal – Carrefour Herria gunetik N-I errepidera eramaten gaituen bideari jarraiki, BP gasolindegiak irekitzen duen bidetik aurrera, supermerkatura arte eta zenbaitetan Beasaina iritsi arte ere, herritar askok paseatzen dute.

ZALEEN AHOTIK LEIRE CONTRERAS, IKASLEA Carrefourrera edota Segurara joaten naiz oinez. Normalean, jada ohitura bat bihurtu baitzait. Ordubete pasatzen dut paseoan gutxi gorabehera, baina badira egunak gehiago irauten dudanak. Hori ezagun batekin topo egiten dudanean izaten da, baina normalean ordubete egiten dut oinez. Lehen egunero joateko ohitura nuen, baina orain ez dut hainbeste denborarik izaten eta ahal dudanetan joaten naiz. Gustuko dudalako joaten naiz paseatzera eta, aldi berean, guztiz deskonektatzeko baliogarria zaidalako. Gustura sentitzen naiz paseatu ostean. NIEVES GOTXIKOA, ETXEKO ANDREA Paseatzera ateratzen naizenean Carrefourrera joaten naiz normalean; bestela, Segura aldera jotzen dut. Egunero joaten naiz paseatzera, arratsaldetan normalean. Astean zehar joaten naizenetan ordubete inguru egiten dut eta asteburuetan gehiago egiten saiatzen naiz. Zergatik joaten naizen paseatzera? Oso ona delako eta erabat osasuntsua. Denbora dudanez eta atsegin dudanez, joan egiten naiz. Oso ondo sentitzen naiz gainera, berriro joateko moduan.

BELEN GOYA, DENDARIA Senarrarekin joaten naiz Carrefourrera. Itzetik joaten gara eta ondoren Donatonera. Buelta, berriz, Ampotik egiten dugu. Ordu eta erdiko itzulia izaten da eta astean bitan joaten gara. Alfer samarra naiz baina egun osoa dendan zutik ematen dudanez, komeni zait mugitzea; horregatik joaten naiz ibiltzera. Joan ondoren hobeto sentitzen naiz, joan aurretik dudan alferkeria horregatik izango ez balitz gehiagotan joango nintzateke. JAVI VAZQUEZ, LANGILEA Normalean Segurara joaten naiz oinez, bidegorrian zehar. Bestela Olaberriara joateko ohitura ere badut. Normalean ordu eta erdi edo ordu eta laurdeneko paseotxoak egiten ditut. Lanetik kanpora joatea tokatzen ez bazait egunero joaten naiz paseatzera gainera. Kirola egitea atsegin dudalako egiten dut. Gainera, osasunerako ona denez, ez dut bi aldiz pentsatzen. Nekatuta izaten naiz paseoa amaitu ostean, baina oso ongi sentitzen naiz. Laneko kontuetatik deskonektatzeko ere oso baliagarria egiten zait paseatzea.

ARANTXA EZIOLAZA, DENDARIA Normalean ahizparekin joaten naiz paseatzera, Carrefourrera daraman bidea egiten dugu. Ordu eta laurden, ordu eta erdiz aritzen gara, egunero, astelehenetik ostiralera. Ebakuntza bat egin zidaten eta ordutik azukrea oso altu gelditu zitzaidan. Horregatik, hori mantendu nahian, botikak hartu ordez paseatzera joaten naiz. Oso ondo sentitzen naiz gainera, arinago. Hala ere, alfer samarra naizenez, sakrifizio pixka bat ere bada niretzat paseatzera joatea. Baina joaten naizenean oso ondo sentitzen naiz, arinago.

aldaize 36 > 13


ALDAIZE 36:ALDAIZE 10

14/12/09

17:02

Página 14

hizketan ANA ISABEL MUJIKA

“ORAIN EZ NAIZ NI BAKARRIK, ‘DUTCHESS’ ETA NI GARA, TALDE BAT OSATZEN DUGU” Bere bizitzako bi daiarik luzeena egin zuen udazkenean Ana Isabel Mujikak. Amerikako Estatu Batuetara joan zen, Michiganera. Hiru as te eman zituen bertan eta es peri entz ia berri batekin bakarrik ez, lagun berri batekin ere itzuli da: Dutchess (dukesa).

Gaztetan, istripu baten ondorioz itsu geratu zen Ana Isabel Mujika. Denborarekin baina harresia geroz eta txikiago bihurtu du. Orain, bere bigarren txakurrak, Dutchess-ek, horretan lagunduko dio. Ez da edozein txakur: txakur gidaria da. Amerikako Estatu Batuetara (AEBra) joan zen bere bila. Berarekin batera Estatuko beste bost lagun ere, ONCEren bitartez, txakur gidari banarekin itzuli ziren. Bidai a luze batek zure egunerokotasuna aldatu du. Bai, hala da. Urriaren 16an hasi nuen bidaia eta azaroan itzuli naiz. Madrila joan nintzen lehendabizi. Han bidaide izango nituenekin elkartu nintzen eta denak elkarrekin, itzultzaile batekin batera, Chicagora eramango gintuen hegaldia hartu genuen. Detroit hirira eraman gintuen hurrengo hegaldiak, eta hirugarren hegaldian Rochesterrera iritsi ginen, Michiganeko estatuan. Hogeita bost egun egin genituen bertan guztira. Bidaia luzea izan zen eta beldur handia nuen hasieran, baina esperientzia ahaztezina izan da, oso polita. Itzultzailearekin nahiz taldeko gainerako lagunekin oso ondo moldatu nintzen eta hori da garrantzitsuena. Hala ere aspaldi egitekotan zenbiltzan zerbait zen.

ANA ISABEL, DUTCHESS, BERE ZAKURRA ALBOAN DUELA

14 < aldaize 36

Bai, hala da. Prozesu oso luzea da hau. Formulario asko egin eta galdeketa asko gainditu behar dituzu, mota askotakoak. Eta hala ere, txakurra izateko gaitasuna duzula erakutsi behar duzu. Lanerako dela demostratu behar duzu, ez dela maskota soil bat izango. Izan ere txakur gidariak ez dizkiete edozeini eskaintzen. Ezin dira maskota bezala eduki. Lehenengoz eskaera egiten duzune-


ALDAIZE 36:ALDAIZE 10

14/12/09

17:02

Página 15

hizketan

Edonora laguntzen zaitu eta desberdintasun handia izango da hori. Zertan nabaritzen duzu gehien? Desberdintasun handia, izugarria dago bastoiarekin ibiltzerako garaian edo Dutchess ondoan izatean. Errepidea gurutzatzerako garaian adibidez, eskailerak jaitsi eta igotzerakoan, espaloiak aurkitzerako garaian… Bastoiarekin joaten nintzenean aurkitu egin behar izaten nuen guztia, oztopoak bilatu, nire burua kokatzeko. Eta normalena kolpeak hartzea izaten zen, edozeren aurka tupust egitea. Bastoiarekin zerbait jo behar nuen non nengoen jakin ahal izateko. Orain, Dutchess-ek gidatzen nau, berak aurkitzen du dena. Errepidea gurutzatu behar dudanean ere berak aurkitzen du zebrabidea non dagoen gurutzatu ahal izateko. Askotan tontakeriak dirudite baina niri horrelako gauzek asko laguntzen naute.

an honelako txakur bat izateko, gai zarela onartzen badute gainerako paper guztiak egin behar dituzu. Nik ondoren, bi urte eta erdi egin ditut itxaron zerrendan. Nire txanda iritsitakoan, nire egunerokotasuna erakusten zuen bideo bat grabatu beharra izan nuen, zure errutinara eta izaerara gehien gerturatzen den txakur bat eskaini ziezadaten. Oinez ibiltzeko moduari, daukazun abiadurari, guztiari ohitu behar zaio txakurra. Baita zure altuerari edota izateko moduari ere. Zure ezaugarrientzat egokia den txakur bat ematen dizute. Ni oso urduria izango banintz ez lidakete txakur urduri bat emango, ez baikenuke talde on bat osatuko. Zuk nahi duzun txakurra ere ez dizute ematen. Zuretzat egokia den txakurra baizik.

Ez zaitu segundo bakar batez bakarrik uzten, beraz.

DUTCHESS-EK EMATEN DIDAN SEGURTASUNA ETA KONPAINIA IZUGARRI HARRIGARRIAK DIRA

Talde bat zarete, orduan?

LEHEN, BASTOIAREKIN, OZTOPOAK AURKITU BEHAR IZATEN NITUEN NON NENGOEN JAKITEKO. ‘DUTCHESS’-EKIN EZ DAGO OZTOPORIK

AGINDUAK INGELESEZ EMATEN DIZKIOT, BERAK INGELESA SOILIK ULERTZEN BAITZUEN EZAGUTU GINEN ARTE

Ingelesez hitz egiten diozu ‘Dutchess’-i, ez da hala?

Bai, hala da. Jadanik ez naiz ni bakarrik, Dutchess eta ni gara. Baina gutxienez sei hilabete eta urte bete artean beharko ditugu osotasunean talde bat izatera iristeko. Urte bete behar izaten da, irakasleek irakatsi zigutenez, benetan talde bat garela esan ahal izateko. Orduan ez omen dugu hitz egiteko beharrik ere izango, elkarrekin ia hitzik egin gabe ere ulertuko baikara. Oraindik elkarrekin ikasten ari gara. Beste txakur bat ere baduzu etxean. Zer moduz moldatzen dira?

Ikasketa prozesu bat izan zen bidaia osoa zuretzat. Bai. Larunbat batez iritsi ginen ondorengo asteak pasako genituen ikastetxera eta asteazken horretan ezagutu nuen Dutchess. Bitartean, inguruan ezagutzeaz gain, irakasleekin lanean aritu ginen. Txakurra ezagutu aurretik hauek eramaten dituzten arnesak nola erabili behar genituen eta txakurrak eurak guk nola gidatu behar genituen ikasten aritu ginen. Ondoren, Dutchess ezagutu nuenetik itzuli arte, kalean aritu ginen lanean. Kaleak ezagutzen, eskuinera edo ezkerrera noiz joan behar zuten erakusten, zuzen noiz jarraitu behar zuten, semaforoetan nola geratu behar ziren edota zebra bideak eta espaloiak nola aurkitu behar dituzten…

Ez, ez. Eguneko 24 orduak ematen ditu nirekin. Lo egiten duenean bere ohean dago, baina bestela nire ondoan izaten da beti.

Dutchess eta Lulu oso ongi moldatzen dira. Beldur handia nuen baina Rochesterretik lezioa ikasita etorri nintzen. Kalean aurkeztu behar izan genituen, han ezagutu zitezen. Elkar usaintzen eta ezagutzen hasi zirenean etxera igo ginen eta ordutik ez da inolako arazorik izan. Orain ere oso ongi moldatzen dira elkarrekin: jolas egiten dute, askotan ohean ere elkarrekin egoten dira. Oraindik ez, baina etorkizunean bi txakurrek elkarrekin lo egiteko saiakera egingo dut. Bai, bai. Aginduak ingelesez ematen dizkiot, berak ingelesa soilik ulertzen baitzuen ni ezagutu arte. Agindu guztiak ingelesez ikasi ditut nik, beraz. Orain ordea, gaztelera eta euskarazko aginduak ere ari da ulertzen pixkanaka. Biok ari gara zerbait ikasten: bata bestearen hizkuntzak.

Etxekoek zer diote? Gustura daude. Lan bat gehiago da, hori egia da. Baina niri izugarrizko laguntza eskaintzen dit eta hori ezinbestekoa da. Dutchess-ek ematen didan segurtasuna eta konpainia izugarri harrigarriak dira.

aldaize 36 > 15


ALDAIZE 36:ALDAIZE 10

14/12/09

17:03

Página 16

iparrorratza josebaarrizabalaga

KIVU (KONGO-KO ERREPUBLIKA DEMOKRATIKOA)

République Démocratique du Congo (RDC), oraingo izen ofiziala, Jamhuri ya Kidemokrasia ya Kongo kiswahiliz, aurretik Kongo Belgiarra, Zaire edo Congo Kinshasa bezala ere, ezagutu izan dena. 1960an Belgikatik Independentzia lortu zuen 50 urteko kolonizazioa eta gero. Oraindik nabarmenak dira horren aztarnak, bakarrik 50 urte pasa baitira hori gertatu zenetik. Kongo kontraesanek biltzen dituen herrialdea da, adibide bezala: Afrikako hirugarren handiena, baliabide naturalak, meategia eta gaur egun dagoen mineralik preziatuena “coltan”-a (munduko erretserben %80 eta teknologia berrietan behar-beharrezkoa dena) hemen dago, beraz aberatsa da baina… munduko 2. pobreena kontsideratzen da. Argi dago zerbaitek ez duela koadratzen. Horrek zuzenean eragiten du bertako biztanleagorengan. Ni Idjwi uhartean (Kivu lakua) egon nintzen bi hilabetez. Kongo Ekialdean, Ruanda eta Burundiren ondoan.Bertara iristea zaila da eta neketsua. Pasa behar diren muga, burokrazia eta ustelkeria dela medio. Lehenengo Bukavu-ra iritsi behar da, Kivu Sud probintziako kapitalera. Belgikarren garaian Afrikako

perla bezala ezagutzen zena, lakuaren ondoan leku zoragarria zelako. Zoritxarrez gaur egun hori dena aldatu egin da, konfliktoaren muinean aurkitzen da Bukavu eta bertan mundu guztiko GKE, militar, NBE-ko kasko urdinak… Duen garrantzi estrategiko (lakuan sartzeko porturik garrantzitsuenetako bat da), instituzional eta abarrengatik, gerraren une latzenak gertatu dira bertan. Ez da turistarik ikusten inguru hauetan, bertan ikusten diren “zuriak” kooperanteak, militarrak, enpresario, fraide edo mojak dira, benetan nahasketa bitxia. Horregatik bertako portura iritsi eta jendez beteta dagoenez, txuri bat agertzean, mundu guztia hasiko zaizu “mussungu-mussungu!!” oihuka (Kiswahili-z txuria esan nahi du). Bertatik txalupa bat hartu (hemen “cayuco” bezala ezagutzen ditugunak) eta lau bat ordu behar dira Idjwi uhartera iristeko, Afrikako handiena. 130.000 biztanle inguru ditu, eta 50km luzeran. Nekazaritza eta arrantza dira bertako jarduerarik garrantzitsuenak, bertan ez dago elektrizitaterik eta edateko ura komunitate batzuetan jartzen ari dira, hemengo GKE bati esker, ICLI (Lankidetzarako Ingeniaritza). Talde honekin aritu

naiz lanean denboraldi honetan. Bertakoak lakura jaisten dira ura hartzera hein handi batean, bidoiak kargatu eta beraien etxeetako bidea hartzen dute, oso irudi tipikoa da egon naizen Afrikako beste lekuetan ere, Burundi edo Ruandan, esaterako. Gertatzen dena da, laku honek metano gasa duela eta kaltegarria gertatzen dela osasunarentzat. Goizeko 6etatik arratsaldeko 6etara egoten da argi naturala, bideak lur pistak dira, kotxeak apenas egongo dira dozena erdi bat irla guztian (anbulantzia, eta lanerako kamioiren bat…) motorrez ibiltzen dira gehienbat. Ni egon nintzenean garai lehorra zen, baina orain urte bukaera honetan, izugarrizko zaparradak izaten dira eta lur guztia buztina denez,oso zaila izaten da batetik bestera mugitzea. Bertakoen hizkuntza Kihavu da, batzuk Kiswahili eta eskolara joateko aukera izan dutenak frantsesa hitz egiten dute, beraz komunikazioa ez zen erreza izaten batzuetan. Garai batean begetazio anitza eta animali dezente ikusten omen ziren, gaur egun arrasatuta dago garai batean oihana izan zena eta animaliarik ez da ikusten apenas. 1996 inguruan Ruandan izan ziren sarraskien ondorioz bertatik ihes 50.000 pertsona inguru etorri zen irla honetara, horrek izan zuen eraginarekin, bai bertako biztanlearengan, bai bertako paisaiarengan. Latza da bertakoei orduko oroitzapenak entzun eta laku horretan bizitakoa imajinatzea. Tristeena, horrelako sarraskiak gertatu behar direla “Afrikaz” komunikabideetan hitz egiteko (zuriren bat tartean ez badago behintzat…) Zenbat mila hildako behar da notizia izateko? Nori inporta zaio bitartean “coltan”-a ilegalki Kongo-tik Ruanda-ra eta bertatik mundu guztira ateratzen den bitartean…

[ webgunea ]

[ diska ]

http://zopelana.org/englishtube/

“BERRI TXARRAK: PAYOLA”

Izenburua: BERRI TXARRAK “PAYOLA”

ENGLISHTUBE Uda honetan Gorka Palaziok(EHUko irakasleak), aurrera ateratako proiektua da. Englishtube, bideoblog ireki bat da, non ingelesa ikasi zein praktikatzeko baliagarriak diren materialak dauden eskegita. Edonori dago zuzendua, ez da adin-talde zehatz batera mugatzen. Bertan, ingeles maila aukeratu eta atzerriko hizkuntzarekin harremanetan egoteko aukera dago: hizkera, ahoskera, irakurketa, ulermena...landuz. Erraza da erabiltzen, lagungarria eta ingelesaren praktika ahalbidetzen duen web gune aparta.

16 < aldaize 36

Duela hamabost urte Lekunberrin sortutako Berri Txarrak musika taldeak, seigarren diskoa kaleratu zuen irailaren 14an, Payola izenpean. Azken lan hau, Chicagon (AEB) grabatu zuten, Steve Albini soinu teknikariaren estudioan hain zuzen ere. Astebetez gogor lan egin izanaren emaitza da. Hamaika kantuz egindako disko basa, oinarri-oinarrizkoa. Betiko mezuak, kantu hurbilak, autokritika pixka bat eta amorrua ere tarteko da. Jada oso ezagun diren rock doinuak, hirukote nafarraren ahotsetan


ALDAIZE 36:ALDAIZE 10

14/12/09

17:03

Página 17

zaharrak berri

AUTOMOVILAK CHIMISTA BEZELA

Plaza parean autoen abiadura moteldu eta oinezkoei lehentasuna emateko bidea estutu izanak eman du zeresana herrian. Trafikoak sortzen dituen arazoak ordea, ez dira gaur goizekoak. Orain ehun urte, lehen autoak agertu zirenean arratsaldeko zortzietatik aurrera autoan ibiltzea debekatu zegoen. Radar, biribilgune, semaforo eta koskaz beterik daude gaur egun errepideak. Autoen abiadura moteltzeko eta oinezkoen segurtasuna bermatzeko neurriak ugaritu egin dira. Kotxearekin dugun menpekotasuna gero eta handiagoa da gure gizartean, ia etxe guztietan dago kotxe bat gutxienez eta edonora joateko erabiltzen da. Trafikoak sor zitzakeen arazoak aurreikusiz, Gipuzkoako lehen errepidea zabaldu eta lehen autoak agertu zirenean, Aldundiak neurriak hartu zituen automobilen erabileraren inguruan. Behobiatik Etxegaratera arratsaldeko 8etatik, goizeko 6etara autoan ibiltzea debekatu zen orain ehun urte. Hemen duzue 1903an gipuzkera jatorrean Aldundiak publikatutako iragarkia:

ADITZERA Jainkoak daki zer oker ikaragarriyak gertatu litezken Probintzi ontan, ill onen 26-ean, Paristik-Madrilla, gure kamiyo errialetan, chimista bezela pasako diran automovil izena duten eta, baforiaren bidez, neurririk gabe korritzen duten gurdi edo koche mota berriyakiñ. Ala, nere aldetik eragotzi nairik alegiñ guztian, desgrazi edo doakabe oyek, debekatzen det, osoro, Probintziyako kamiyo errialetan egun ortan ibiltzea, goizeko seyetatik arratseko zortziyak arte, persona, animali, gurdi eta beste orlako edozein gauz, Beobiya, Irún, Errenteriya, Donostiya, Lasarte, Andoaiñ, Billabona, Irura, Tolosa, Alegriya, Ikaztegiyeta, Legorreta, Isasondo, Villafranka, Beasain, Idiazabal eta Echegarate-ko mugaraño. Neurriak hartuagatik ordea, errepideak “desgrazia edo doakabe” asko eman ditu ordutik hona, eta arrunta ere bilakatu da askotan. Garai automobilek ez zuten oraingoen poten-

tziarik izango, baina hala ere istripuak gertatu, gertatzen ziren. Dokumentuetan aurkitu dugu Idiazabalen gertatutako lehen auto istripua ere. Aurreko testua bezala, joan den mendearen hasierakoa da. Auto batek agure bat harrapatu zuen eta hil egin zen. 1905ekoa da eta ABC egunkariak abuztuaren 10ean honako berria argiratu zuen bere orrietan: Por cierto, que esto de los automóviles va tomando mal cariz. Ayer hubo otro atropello en Idiazábal: fue víctima un anciano. La gente de los pueblos y del campo siente aumentar su prevención contra tales vehículos, y más que contra ellos, contra la velocidad que llevan, siendo de temer las represalias. En algunas localidades se habla de reestrablecer las antiguas cadenas, no por el impuesto, sino por obligar á los automóviles á detenerse á la entrada para que sigan su marcha por las calles con la velocidad moderada

[ ESAERA ]

Artaldean, beti ardi beltzen bat aldaize 36 > 17


ALDAIZE 36:ALDAIZE 10

14/12/09

17:03

PĂĄgina 18

saski-naski [ RZ ] marikarmenzelaia

ONDDO PUDINGA > OSAGAIAK 8 LAGUNENTZAT - Kilo erdi onddo - 3 tipula - 8 arraultza - Litro bat esne gain

[ LILI-MALLU ] anamaria ansalas

BELARRIKO MINA (II) Aurreko alean belarriko mina kentzeko aza eta berbenaren enplastua nola egin azaldu zigun Anamarik. Oraingo honetan, beste bi erremedioren berri emango digu.

> OLIBA OLIO EPELA > PRESTAKETA Lehenik eta behin onddoak garbitu eta txikituko ditugu. Osagaietan aipaturiko hiru tipulak txikitu eta olio pixka batekin lapikoan egiten jarriko ditugu. Tipula bigunduta dagoenean aurrez txikitutako onddoak nahastuko dizkiogu eta onddoak egin arte utziko dugu. Hau egiten den bitartean, ontzi batean 8 arraultzeak botako ditugu eta onddoak egindakoan honekin nahastuko ditugu, ez ahaztu gatz pixka bat ere botatzea. Jarraian dena batidorarekin nahastuko dugu eta dena trituratuta dagoenean esne gaina nahstuko diogu. Dena ondo ondo nahastuta daukagunean laberako ontzi batean jarriko dugu. Gero labean sartu 150ÂŞtan eta ordu betean prest izango dugu onddo pudinga. On egin!

18 < aldaize 36

Bota oliba olioa eta lauzpabost kamamila lore zartaginera. Olioari ez zaio erretzen utzi behar, epeldu besterik ez du egin behar. Epela dagoenean, busti kotoia oliotan eta belarriko zuloan jarri, olio hori barrura joan dadin. Egunean hiruzpalau aldiz egin daiteke. Zartagineko olioa gorde egin dezakegu hurrengo aldirako, ez da bota behar.

> BERBENA UKENDUA Hartu behatzarekin berbena ukendu pixka bat eta igurtzi ongi belarriaren atzeko aldean dagoen sargunean. Egunean bizpahiru aldiz egitea komeni da.


ALDAIZE 36:ALDAIZE 10

14/12/09

: ⁄S ⁄

17:03

Página 19

saski naski

“KAXERITAK” 1965EAN

Laster izango ditugu herriko umeak baserritar jantzita, gabon-kantak abestuz tinbre-joka. Garaiari garaikoa dagokionez, ALDAIZEren abenduko ale honetarako Gabon-jaietako argazkia aukeratu dugu. 1965ko Gabonetako argazki honetan, herriko neska talde bat ageri da abarka, gona, eta zapiekin baserritar jantzita.

D

S⁄

[ ZE ASMA ]

Besteak beste, argazkian ageri direnak ondorengoak dira: Trini Aranburu, Maribel Lizarazu, Pili Velasco, Sara Aldasoro, Koro Zabala, Mari Jose Mujika, Maria Angeles Aldanondo, Pakita Loza, Pili Urkia, Pili Fernandez, Puri Urkia, Mari Kruz Galarraga, Mari Karmen Goiburu eta Segundi Iparragirre

ALE HAU IRAKURRI BADUZUE, ERRAZ ASMATUKO DITUZUE GALDERA GUZTIAK 1.- Nola izena du Ana Isabel Mujikaren txakur berriak? 2.- Zenbait paseo bide aipatzen dira ale honetako erreportaian? 3.- Zer dio Zirika Irratiak? 4.- Nongo bizipenak kontatu ditu Joseba Agirrezabalak? 5.- Zeren ukendua da belarriko minarentzat aproposa? 6.- Nondik idatzi digu Aitor Urteagak?

K

E I

A

R

L

A

N

D

U

:

F

F

[ ARGAZKI ZAHARRA ]

A

R R G

L

A

U

N

E

O

B U

T

C

H

E

S

S

K

T T I B

E

R

B

E

N

A

R A G

aldaize 36 > 19

D

O

A

I


ALDAIZE 36:ALDAIZE 10

14/12/09

17:04

Pรกgina 20

Zirika Irratie garbitu belarrie

Gabon k a u s t n o zori de

noi!


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.