Aldaize 35

Page 1

ALDAIZE 35_ona:ALDAIZE 10

19/10/09

17:56

Página 1

2009ko urria [ 35.alea ]

7

// KIROLAK

SINDIKATUA:

HERRIKO BASERRITARREK EKOITZITAKO PRODUKTUEN PLAZA JULEN GOIA ETA ANDER SARRIEGI: “Hasieran zaila da errugbia baina segituan ikasten da eta oso gustura aritzen gara”

8

// ZE BERRI?

EHUNDIK GORA CASTELLERS IZAN DIRA HERRIAN HARTU HITZA EKIMENAREN ESKUTIK

14

// HIZKETAN

PILI ALBERDI: “Ile apaintzaile izatea ez da diru asko ematen duen lanbidea baina niri asko gustatzen zait”


ALDAIZE 35_ona:ALDAIZE 10

19/10/09

17:56

Pรกgina 2


ALDAIZE 35_ona:ALDAIZE 10

19/10/09

17:56

Página 3

illatiren txokoa

#35 ALDAIZE: Idiazabalgo herri aldizkaria Argitaratzailea: lllati euskara elkartea [Kultur Etxea_20213 Idiazabal Tfnoa: 943 18 72 08 E-maila: aldaize.illati@gmail.com ] Err edakzio t aldea: Eider Alustiza, Iñaki Arriaran, Eunate Elio, Maddi Garcia, Nerea Garcia, Itziar Mujika, Ion Telleria, Xabier Urteaga eta Izaskun Vazquez Ale honetako laguntzaileak: Ana Mari Ansalas, Idiazabalgo Agenda 21, Aita Iparragirre Herri Eskola, Aintzane Berasategi, Anttonio Berasategi, Jeru Cemborain, Ihintza Imaz, Mikel Ruiz de Alegria, Nagore Telleria, Ibon Urkia Diseinua eta maketazioa: ZUM Edizioak. Inpimaketa: Gráficas Ona. Tirada: 1.000 ale. Lege gordailua: SS-0151/04 ISSN: 1697-512X Aldaizek ez du bere gain hartzen aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik.

Idiazabalgo Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagundutako aldizkaria.

Idiazabalgo Udala

Gipuzkoako Foru Aldundia Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentoa

EUSKARAREN ERABILERA AREAGOTZEKO PLANAK LAU URTE EGIN DITU Illatiren eta Udalaren ekimenez sortutako plana da. Herriko esparru guztietara iristeko helburua du, beti ere, euskararen erabileran dauden hutsuneak antzeman eta horiei aurre egiteko neurri egokienak bideratzeko. Herritar talde batek parte hartu du bi eragile nagusiekin batera, bihiru hilean behin lanerako elkartu den Jarraipen Batzordean. Batzorde horretaz gain, beste hiru azpi-batzorde ere izan dira, komunikazio gaiak, immigrazioa eta komertzioetako ekintzak bideratzeko. Illatik garbi dauka Idiazabal herri euskalduna dela, hori nabarmena da. Ez hori bakarrik, badaudela herriko hainbat sektore euskaraz naturaltasunez hitz egiten dutenak. Eta hori ongi azpimarratu behar da. Dena den, badaude hainbat alderdi zaindu beharrekoak, gaztelania nagusitzen delako horietan. Zergatik behar du euskarak bere egoera hobetzeko plana? Illatik hori ere argi du bere sorreratik. Euskara eta gaztelania dira herriko hizkuntza nagusienak (ez dira bakarrak), baina euskara hizkuntza minorizatua izanik, arreta berezia behar du, bestela gaztelania gailentzen baita. Eta hori ez litzateke norabide ona, hizkuntza “handiak” bere esparrua oraindik eta gehiago zabalduko lukeelako eta ondorioz, “txikia”k okerrera egingo lukeelako. Hizkuntza guztiek daukate bizirauteko eskubidea eta hiztunok ere horien beharra daukagu gure nortasuna eta izateko nahia garatzeko. Horiek biak nahikoa arrazoi dira euskarari Idiazabalen

ere arreta berezia eskaintzeko, bai Batzordean lanean aritu diren bolondresek, bai Illati eta baita Udalak ere. Beraz, azken urte hauetan Euskara Planarekin egindako lanak ez dira alferrikakoak izan, emaitzak ikusi ditugulako, bai komertzioetan, bai Udalean bertan, bai elkarteetan… Aldaizek egiten duen lana euskararen normalizazioan ere txertatzen dugu, nahiz eta Planetik “kanpo” egon. Aldaizek bere lana egiten du herritarrek euskaraz irakurtzeko ohitura eta gaitasuna areagotu dezaten. 2009an egindako ikerketako emaitzek hori erakutsi digute. Hortaz, orain, lehentasunak birdefinitu eta hurrengo fasean sartzeko garaia heldu da. Illatik bere ekarpena egiten jarraituko du.

HIZKUNTZA GUZTIEK DAUKATE BIZIRAUTEKO ESKUBIDEA ETA HIZTUNOK ERE HORIEN BEHARRA DAUKAGU GURE NORTASUNA ETA IZATEKO NAHIA GARATZEKO. HORIEK BIAK NAHIKOA ARRAZOI DIRA EUSKARARI IDIAZABALEN ERE ARRETA BEREZIA ESKAINTZEKO

I LL A T I E TA A LD A I ZE R E K I N H A R RE M A N E T A N J A R TZ E K O : 94 3 1 8 7 47 8 A L D A IZ E .I LL A T I@ G M A I L. C O M

EUSKARA ELKARTEKO BAZKIDE egiteko edota ALDAIZE herritik kanpo jasotzeko Izen Abizenak: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Helbidea: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Helbide elektronikoa: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .Telefono zk.: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Kontu korronte zenbakia: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Bazkidetza:

Langileak: 30€

Ikasle, langabetu eta jubilatuak: 5€

Harpidetza (Idiazabaldik kanpo): 10€

BIDALI ZURE DATUAK: aldaize.illati@gmail.com, kultur etxea 20213 Idiazabal edo utzi udaletxean

aldaize 35 > 3


ALDAIZE 35_ona:ALDAIZE 10

19/10/09

17:56

Página 4

iritzie [ HANDIK ]

[ HEMENDIK ]

Basurto (Bilbo)

mikelruizd dealegria

Idiazabal

berasategi aintzaneb

TOKI BERRIETARA OHITUZ Uda bukatu da eta betiko lez kurtso berri bati ekin beharrean aurkitzen gara ikasle asko. Niri ere iritsi zait ba Izal utzi eta Bizkaiko edota bertako askok diotenez mapa txiki batean kabitzen ez den hiriburura etortzeko garaia. Askotan zure betiko bizitokia dena utzi eta etxetik kanpo bizitzera joatea tokatzen zaizunean gogorra egiten dela esan ohi da. Nik ez nuke esango berebiziko erronka izan denik hona bizitzea etortzea, baina bai somatu dudala behintzat etxekoak eta txikitatik zure inguruan edukitzera ohituta zauden gauzak atzean uztean nolabaiteko herrimin txiki bat. Orain unibertsitateari egin behar zaio aurre. Nire kasuan Leioako kanpusean aurki daitezkeen berritasun eta egoera berriei. Hasieran dena berria egiten zaizu, eta baita ere arraroa; klasean hogeina lagun ezagun izatetik, bat-batean 59 pertsona ezezagunez inguratuta egotera pasatzean adibidez. Gainera bakoitza bere herrikoa; hau da, ohitura, izaera, hizkera desberdinekin… Gure hizkera goierritarra besterik ez entzutea ohituta egonda, orain, berriz, “lekitxoko” bizkaiera itxia ez ezik, gasteiztarrek darabilten euskara batu txit egokia, zein oñatikoen hizkera “musikala” entzutea egokitu zait. Beti ere, gustura hartzen dira horrelakoak, baina hasieran nahiko arrotza egiten da. Hala ere, denboraren poderioz, horretara zein eskolako erritmo berrira eta afizio berrietara (kafetegia…) edonor ohitzen da! Aurten Basurtuko auzoan bizi naiz, nahiko auzo lasaia Bilbo bezalako hiri batek eguneroko bizitzan eskaintzen dizkizun zarata eta iskanbilekin alderatuz gero. Indautxu Plazan bertan bizita Bilboko edozein txoko ezagun hamar minutura topa dezakezu. Bi kale beherago Don Diego López de Aro kalea edo Gran Vía bezala ezagunagoa den dendaz jositako kale nagusia esate baterako; edozein fashion victimen paradisua, izan ere, bertan bezainbeste arropa denda edota bestelako komertzio ez baitut inon ikusi. Kale honetatik gertu ere Pozas kale ospetsua dugu, poteoan ibiltzeko gune aparta Athletic futbol taldearen partida badago.Iaz Erregearen Kopako finala izan zela-eta, ikustekoa izan zen bertan bizi izan zen giroa. Nire bizitzan ez dut ikusi horrenbesteko pasiorik futbolarekiko: berdin zitzaion Lehoien taldekoa izan edo errealzale amorratua, bertan bildutako afizioak sortu zuen giroa eta festa apartekoak izan ziren, bizitzan zehar gutxitan ikusten diren ikuskizun horietako bat izan zen. Hurrengo lanera edo ikastera joan zenik izan ote zen?

SAN MIGELAK URTSUARANEN Urteroko legez, aurten ere ospatu berri ditugu Urtsuarango San Migel jaiak. Jai bereziak direla esango nuke, auzolanean antolatu eta egiten direlako. Hasi 88 urtekoetatik eta etxeko gaztetxoenetaraino bitarteko guztiek hartzen baitute parte. Guztiek dute zereginen bat eta denen beharra izaten da. Jaiak hiru egunetakoak izan arren, prestaketa lanak luze eta gogor joaten dira. Urte osoan zehar ezer ez egotetik, horrelako egun batzuk antolatzeak badu bere malda eta urtetik urtera handitzen doalakoan nago. Irailean sartzearekin batera hasten da mugimendua. Erosketak egin, garbiketak lanak, “inbernadero” muntaketa... eta azken astera iristean... Asteazkenean, porruak eta tipulak txikitu, ostegunean, mondejoak egin eta ostiral goizean gauerako afariak prestatzen hasi. Egun bereziak dira, usain, soinu eta kolore biziz janzten baita auzoa. Bizia eta bizi indarra ematen diogu, bertaratzen diren guztiei esker. Aurtengoan ere makina bat jende bertaratu da eta denei gure esker ona agertu beharrean gaude, zuek gabe gure lanak ez lukeelako zentzurik izango. Guk eskaini eta zuek emandakoari esker auzoak bizirik jarraitzen du. Bertan ateratako guztia, auzoko gastuetarako izaten baita, eliza, plaza eta inguruko lokaletako konponketa eta mantenurako. Balorazio positiboz eta hurrengo urtean ere zerbait izango delakoaren esperantzaz agurtu ditugu aurtengoak.

Alde Zaharra eta bere poteo kaleak jendez josirik ikustea ez da arraroa edota ostegun gauetan ikaslez lepo, euren ikasketa preokupazioak alde batera uzteko asmoz edo… Hiri kosmopolita honetan aspertzerik ez dago, sikiera nekatzeko beta bai, gora eta behera bertako kaleetan galdu nahi izanez gero, baina txarrenean ere metroa hartu eta ibili beharrik ez! Aurtengoan, aldiz, aipatutako gertaera guzti hauek euren “xarma” galdu dute, jadanik ezer ez da berria, egunero pisu bat gorantz hazten den Iberdrolako ditxosozko dorrea salbu. Bigarren urtea dut paraje hauetan eta jadanik ohituta nago leihotik begiratu eta Izalgo kapandorrea eta Artzaiaren parkea ikusi beharrean San Mames “handia” eta Basurtuko ospitale ezaguna ikustea. Hala ere, oraindik ez naiz guztiz ohitu asteburuak horren motz izatea eta igande gauetan hona bueltatzea, baina aurreko guztiak bezala, hori ere ohitu bitarteakoa izango da…

[ BERTSOA ] Egilea: Ibon Urkia

4 < aldaize 35

Auten izan behar dek Usoa “A sako” Aspaldin entzuna det Hamaika halako Ehiztariak dauneko Jantzita galako Nahiago nuke batere Ez balitz pasako(bir)

Mendian bukatuta Taberna ertzera Egunez eguneko Ohitura legera Mendiko kontu danak Jaitsiaz kalera Gezur ta jakinduria badago sobera(bir)


ALDAIZE 35_ona:ALDAIZE 10

19/10/09

17:56

Página 5

kolaborazioak [herri eskola]

HERRI ESKOLAN 230 IKASLEK HASI DUTE 2009-2010 IKASTURTEA

BI URTEKOAK BEATRIZ ETA MAITANE ANDEREINOEKIN

OINEZKOEN TRENA BESTE ESKOLA ETA HERRIENTZAT EREDU

IKASLEAK ANTZIZARKO IGERILEKU BERRIETAN GOZATZEN

JANGELA MARTXA ONEAN

ETXEETAN HAIN GUSTURA JANGO BALUTE…

KIROL EKINTZAK ERE MARTXAN DAUDE

Uda amaitzen doan neurrian normaltasunera bueltatzen da egunerokoa. Ekainean 22 ikasleek amaitu zituzten beraien ikasketak eta Beasaingo Loinazpe ikastetxean jarraituko dituzte D.B.H.ko ikasketak. Aurten herri eskolan 2 urteko 25 ikasle hasi dira, beraz, 230 ikasle izango ditugu. Haur Hezkuntzako gela den-denak eta Lehen Hezkuntzako lehen maila bikoizturik daude. Hau da, bi gela daude maila bakoitzeko. Irakasleak berriz, 25 izango gara. Ez denok egun osorako, batzuk egun erdirako, baten bat bi herenetara, beste batzuk ordezkapenak betetzen. Zuzendaritza Taldean ere aldaketak izan ditugu, Josune Jauregi eta Jose Luis Elio, azkenengo urteotan zuzendari eta idazkari lanak egin dituztenak, Gurutze Baztarrika eta Amaia Salegik ordezkatu dituzte. Hemendik eskerrak eman nahi genieke orain arte lan hau egin duzuenoi eta animo guztiak ardura hartu berri duzuenoi. Gurutze eta Amaiarekin bat, Ana Beiztegik hartuko ditu ikasketa buruaren lanak. Urtero egiten dugun modura, L.H. 1, 2 eta 3. mailakoak igeriketa ikastaroa Beasaingo Antzizar

polikiroldegian egiten ari dira. Antzizarko instalakuntza berrietan ari dira. Garraio zerbitzua baita ere martxan dago eta 30 ikaslek erabiltzen dute. Goizetan eskolak hasi aurretik, zaintza zerbitzua ere lanean hasia da dagoeneko. Hemezortzi ikasleek izena eman dute. Iaz bezala Mari Carmen Elorza da zerbitzu honen arduraduna. Jangelarako aurten 100 ikaslek eman dute izena. Ikusirik toki gutxi zegoela eta ezinezkoa zela txanda bakar batean bazkaria banatzea, bi txanda antolatu dituzte: lehenengoan txikienek bazkaltzen dute eta bigarrengoan zaharragoek. Haurrei laguntzeko 8 begirale daude lanean. Oinezko trena ere martxan jarri da. Urteroko arrakastari eutsiz, laurogeiren bat lagun hasi dira. Aipatu beharra dago, oinez eskolara joateko lanketa hau dela-eta, gure herria eta gure eskola, eredugarri izaten ari direla beste zenbat herri eta eskoletan ere. Irailean zehar egin dira gela guztietako ikasturte hasierako guraso bilerak. Bilera horietan guraso guztiei ikasturteko aldaketak, berrikuntzak eta beste zenbat xehetasun eman zaie.

Eskola-kirola ere martxan jarria da. Hirurogeita bederatzi ikaslek izena eman dute, bi mailatakoak: benjaminak eta alebinak. Hamabi kirol ezberdinetan parte hartuko dute: saskibaloia, futbola, eskubaloia, atletismoa, pilota, mendia, igeriketa, herri kirolak, errugbia, mahai tenisa, sofbola eta txirrindularitza. Hemezortzi entrena tzaile erakusten arituko dira. Epaile lanak Idiazabal kirol elkarteko (areto futbol) taldeko kideek egingo dute. Hau dena antolatzen eta koordinatzen, iaz bezala Xabier Intxausti izango da.

DATUAK • 230 ikasle • 25 irakasle • Zuzendari berria: Gurutze Baztarrika • Garraio zerbitzuan 30 haur • Jangelan 100 haur • Jangelarako 8 begirale

aldaize 35 > 5


ALDAIZE 35_ona:ALDAIZE 10

19/10/09

17:56

Página 6

agenda 21eko txokoa

ZUHAITZ ZURITUA IPARRA KALEKO PARKEAN Ikasturte berriarekin batera hasi ditugu Agenda 21eko foroak. Aurtengorako, gainera, tresna berria izango dugu: Aldaizeko txoko berria. Orain arte, alero gure zutabean foroan izaten genituen eztabaida, hausnarketa eta ekintzen berri ematen saiatu izan gara. Foroan landu izan ditugun gaiak plazaratzeko baliatu dugu zutabea. Hemendik aurrera, foroko lanaz gain, ingurumen eta iraunkortasunarekin lotutako gaiak modu atseginago batean lantzen saiatuko gara. Horretarako “salaketa-argazki”en txokoa izango dugu aurrerantzean. Argazki hauen bidez Idiazabalen salagarriak iruditzen zaizkigun jokabide edo egoerak azalduko ditugu, egunerokoan bizi ditugun egoera ezberdinek zer pentsatua eman diezaguten. Salaketa argazkien atalak irekia nahi du izan, eta beraz, zuen argazkiak ere gustora jasoko ditugu (argazkiak bidaltzeko zuberoa@laiacoop.net helbide elektronikoa erabil dezakezue). Azkenik, gure txokoa, berri laburren atalarekin osatuko dugu. Labur-labur, interesgarri iruditzen zaizkigun berriak azaltzen saiatuko gara. Hona hemen gure txoko berri honen aurkezpena. Ea aurrerantzean guztiontzat interesgarriagoa den txokoa izatea lortzen dugun!!!

IPARRA KALEKO PARKEAN ZURITUTAKO ZUHAITZA

AGENDA 21 FOROAK FOROAK HILEKO LEHEN ASTELEHENEAN IZATEN DIRA, ARRATSALDEKO 18.30ETATIK AURRERA PILARRENEAN. HURRENGO BILERA AZAROAREN 2AN IZANGO DA. ANIMATU ETA PARTE HARTU!

6 < aldaize 35


ALDAIZE 35_ona:ALDAIZE 10

19/10/09

17:56

Página 7

kirolak JULEN GOIA ETA ANDER SARRIEGI. ERRUGBI JOKALARIAK

“HASIERAN ZAILA DA ERRUGBIA BAINA SEGITUAN IKASTEN DA ETA OSO GUSTURA ARITZEN GARA” aurten lau igo gara. 16 urterekin jokalari onenaren saria eman zidaten penintsulako txapelketan, iaz puntu gehien lortu nituenaren saria eta aurten senior mailan, ohorezko maila delakoan, Espainiako ligan gazteena naiz. Maila baxuagotan nahiz eta helburuak jarrita egon, disfrutatzeko tarte hori handiagoa da. Elitekoan berriz, helburuak ondo jarrita daude eta betetzen ez badira, ondorioak izan ditzake. Exijentzia maila asko igotzen da, dopingaren aurkako kontrolak egiten dizkigute eta jokalari baten hutsak ekipo guztia eta selekzio guztia pikutara botatzen ditu. Zer esango zeniokete kirolen batean hasi nahi duen bati errugbian hasteko.

Ampo-Ordizia errugbi taldean bosgarren denboraldia egitera doaz Julen Goia eta Ander Sarriegi Idiazabaldarrak. Beraiekin elkartu gara lau urte hauen nondik norakoak azaldu asmotan.

Bosgarren denboraldia izango da aurtengoa, denbora pasa bada ere, nolakoa izan zen hasiera? Julen: Errealean sartzeko probak egin nituen bere garaian. Aste beteren buruan, futbol taldeko entrenatzailearekin gora behera batzuk izan nituen eta kirola egitera joan eta istiluak eta aurpegi txarrak ikustea baino, nahiago izan nuen utzi. Garai hartan nire anaia hasia zegoen errugbian jokatzen eta arratsaldeak libre nituenez, entrenamenduak ikustera joaten nintzen. Egun batez ia probatu nahi nuen galdetu zidaten eta hasieran, entrenamenduetara bakarrik joaten nintzen. Geroago ia partiduak hasi ziren. Ander: Ni Julen baina beranduxeago hasi nintzen; egia esan, ez dakit nola izan zen ere. Lehengusua bertan zebilen eta partiduak ikustera joateko ohitura banuen. Baina kanpotik ikusitakoarekin oso zaila da errugbian jolastu nahi duzula esatea, golpeak, txokeak,.. asko baitira eta min hartu baitaiteke. Hala ere, probatzeko esan zidaten, probatzeagatik gal tzekorik ez baitzegoen eta futbolarekin batera errugbian hasi nintzen. Gainera, beti ere errazago hasten da lagunen bat edo ezagunen bat ondoan baduzu. Horrela hasi nintzen, gustatu eta oraindik ere hor jarraitzen dugu. Behin hasita, entrenamenduak, arauak, jokaldiak, zuentzat dena zen berria. Ander: Hasiera oso gogorra izan zen niretzat. Korrika eta erresistentzia banituen eta horrekin nahikoa izango zelakoan nengoen. Baina lehen entrenamenduaren ondoren, sekulako gihar-mina

izan nuen, gorputz guztia mindua nuen. Etxera iritsi eta hitz egiteko gogorik ere ez nuen izaten. Hori bai, gosea izugarrizkoa. Txokeak gorputzeko edozein atalekin, lurrera erori, altxa, ostikoak… Horrez gain teknika ezinbestekoa da, baloia nola pasa ikasi, ostikoak, baloia kontrolatzea, eta abar. Hala ere, gogo pixka batekin dena ikasten da eta azkenerako mina sentitu ere ez da egiten gustura ari bazara. Julen: Hasieran ni ere berdin ibili nintzen baina denbora joan ahala segituan hartzen da. Denboraldi hasiera denak izaten dira gogorrak, ez errugbian bakarrik, uda denentzat da uda, eta irailean berriz ere martxa hartzea gogorra egiten da. Horregatik denboraldi hasieran fisikoa lantzen da gehien, teknika ere uztartzen da. Ondoren partiduak hasten direnean, bezperan jokaldiak errepasatzen ditugu. Goseak etortzen zinetela esan duzue, aldatu al da zuen elikadura, jarraitzen al duzue dieta bereziren bat? Ander: Ni oraindik ez naiz hasi inolako dietarik egiten. Egia da, jaten dudana aldatu dela bai kantitate aldetik eta baita jan aldetik, baina ez dut inolako dieta zorrotzik. Nire postuan jokatzeko, beharrezkoa da handia izatea, bolumena izatea. Karbohidrato eta proteinak gomendatzen digute, horrek ez du esan nahi barazki eta frutari jaten ez dugunik. Julen: Betidanik izan naiz argala, errugbian hasi nintzenean, ordura arte korrika egiteko nuen abiadura mantendu behar nuen, bolumen gehiago neukalako. Horretarako, dietista batena joaten naiz, nire ustez beharrezkoa baita erritmo honetan jolasteko. Aurten talde profesionalerako saltoa eman duzu, Julen, nolakoa izan da aldaketa.

Ander: Aurretik esan dugun guztiaz aparte, beste mila gauza daude errugbiaren inguruan. Orain badirudi errugbia moda bihurtzen ari dela. Gu hasi ginenean Ordiziako koadrila batek jokatzen zuen. Orain, Goierriko herri guztietako jendea gaude. Horren aldetik oso aberatsa bihurtu dela uste dut. Kirol honetan hasteko beharrezkoa da borrokarako grina hori izatea, etengabekoa baita. Julen: Lehenengo eta behin partiduak ikustea gonbidatuko nuke, garrantzitsua baita bertan ikusten dena gustatzea. Anderrek esan duenaz aparte, desgogatzeko ere asko balio du. Hori bai, entrenamenduetara eta lehen partiduetara ama etxean utzita joan beha dela esateko dugu. Denok dakigu gurasoak nolakoak diren eta are gehiago amak. Hala ere, une oro izan dugu gurasoen laguntza eta hori ere eskertzekoa da. Etengabeko borrokan oinarrituriko kirola dela esan duzue, gizonezkoentzat bakarrik al da? Ander: Gizartek horrela erakutsi badigu ere, geroz eta emakume gehiago dira errugbian hasten direnak. Euskadi mailan zazpi talde izango dira eta Ordizian ere saiatu dira taldea egiten. Egia esan emakumeak moldatzen dira eta poztekoa da emakumeak ere jokoan ikustea. Julen: Ez dut uste gizonezkoentzat bakarrik edo emakumezkoentzat bakarrik den kirolik dagoenik. Gehiago esango nuke (eta ez dut nahi gaizki hartzerik), emakumeak borroka horretan zikinagoak dira eta konstanteagok dira, oso “gorrotatzaileak” direlako orokorrean. Horrek asko laguntzen du, ez baitiote borroka egiteari uzten. Horregatik, arbitroek nesken partiduak arbitratzeko zailagoak direla diote, protestan ere etengabe aritzen baitira. Hala ere, emakumeak animatuko nituzke errugbian jolastera, gizonezkoekin izan duen garapena izaten badu oso aberasgarria izango delako, bai errugbia berarentzat eta baita emakumeentzat ere.

Julen: Bai, egia da. Jubenil mailatik senior mailara bat-batean igotzen direnak oso gutxi izaten dira,

aldaize 35 > 7


ALDAIZE 35_ona:ALDAIZE 10

19/10/09

17:56

Pรกgina 8

ze berri ?

IDIAZABAL, HERRITARREN TOPAGUNE FESTA HANDIA IZAN DA IDIAZABALEN URRIAREN 17AN

Urriaren 17an festa handia izan zen herrian. Bartzelonako Pobla Sec auzoko 110 castellers etorri ziren Nazioen Munduak, Autodeterminazioaren Aldeko Herri Ekimenak, gonbidatuta. Erdiak urriaren 16ko gauerdian iritsi ziren eta hurrengo egunean, zapatuan, gainerakoak. Zapatu goizean Udaleko bi talde politikoetako ordezkariek ongi etorria eman zien eta horren segidan, Gaztaren Interpretazio Zentrora eta Aranburutarren gaztandegira bisita egin zuten. Arratsaldeko 18:00etan hasi zen iragarritako kalejira. Castellers erraldoiak eta dultzaina tankerako instrumentuak joz abiatu ziren kiroldegitik. Herritar ugari zituzten zain bi aldeetako espaloietan. Guztira lau geldialdi egin zituzten eta bakoitzean bi dorre osatu zituzten. Herria kiroldegitik hasi eta Kale Nagusia zeharkatu zuten. Kalejirak atzetik izan zituen segika herritar asko eta asko, dorreak nola egiten zituzten ikusteko gogoz. Azken saioa pilotalekuan egin zuten. Pilotalekuan zazpi pisutako dorrea egin zuten, herritar askoren laguntzaz. Ikusle asko ikus zitekeen aho zabalik, dorrea izugarri altua izan baitzen. Castellers-ak euren

IMAZ, IRAILAREN 22AN EGINDAKO ONGIETORRIAN

8 < aldaize 35

lana amaitutakoan, Herri Ekimena 2010 uda ingururako prestatzen ari den bideoaren aurrerapena eskaini zuten pilotalekuko eserleku gehienak beteta zituzten ikusleentzat. Nazioen erabakitzeko eskubideen alde Ekimena egiten ari den lana biltzen duen bideoa da. Hori amaitu eta Ekimenak antolatutako afarian 250 lagun bildu ziren eta bukatzeko, dantza saioa egin zuten. Ekimenak Aldaizeri adierazi dioenez, eskerrak eman nahi dizkio herri osoari, izan ere, bakoitzak bere erara lagundu baitio Ekimenari festa antolatzen. Ekimenak esan duenez, dendariei esker otorduak prestatzeko behar ziren elikagai, material eta produktuen kantitate handi horiek lortu ziren. Herriko soziedade guztien artean prestatu zituzten katalanentzako gosariak eta bazkaria eta baita zapatuko herri afaria ere. Herriko tabernetan festa giro ederra izan zen; tabernariek Ekimeneko kamisetak jantzi zituzten eta taberna barruak ikurrina eta Kataluniako banderekin apainduta izan ziren. Eta kalejiran, bideo emanaldian eta herri afarian herritarren babesa jaso zuten Ekimenekoek.

ADINGABEKO HAURRAK ETXEETAN HARTZEKO HARRERA-FAMILIA BILA DABILTZA BEROAk, Gipuzkoako Harrera Familien Elkarteak, egin du deialdia. Adingabekoak normalean egoitza berezietan egoten dira eta egoitza horietako arreta ongi baloratzen du Elkarteak. Dena den, harrera-familietan egoteak mesede egiten die adingabeko haurrek euren garapen emozionalean eta integrazioan aurrerapausoak emateko. Foru Aldundiarekin elkarlanean ari da Elkartea eta asteburuetan edo oporretan haur hauek harrera-familietan egoteko ekimena jarri dute martxan. Interesa izanez gero, BEROA elkartearekin jarri behar da harremanetan.

ASIER IMAZ ESPETXETIK IRTEN DA, BI URTE PREBENTZIOERREGIMENEAN PRESO EGON ONDOREN

GAZTETXOENTZAKO LOKALA URRIAREN 24AN IREKI DA

15.000 euroko fidantza ordainduta utzi zuen Asierrek irailaren 22an Navalcarneroko espe txea. Batasuna alderdia legez kanpo utzi zuten 2007an eta horren ondorioz, urte horretako urrian, Seguran Batasunaren aurkako operazioa egin zuen Espainiako Poliziak. Segurako operazioan Batasunako hainbat kide atxilotu zituzten eta Asier, berriz, handik egun batzuetara. Ia bi urte egin ditu Asierrek Espainiako hainbat kartzeletan. Lehen ongietorria Idiazabalen egin zitzaion irailaren 22ko gauerdian eta ondoren, Beasainen.

Udalak 12-16 urte bitarteko gaztetxoei zuzendutako zerbitzu berria jarri du martxan. Herriko haur eta nerabeentzako udaletxeko 3. pisuan dagoen lokala irekiko da asteburuetan. Sarrera librea izango dute gaztetxoek, ez da inongo kuotarik ordaindu beharrik izango. Udalaren asmoa zerbitzu dinamiko bat sortzea da, eta horretarako hezitzaile bat kontratatu du, gaztetxoekin batera ekimen ezberdinak antolatu eta parte-hartzea, baloreak, sormena eta integrazioa bezalako aspektuak lantzeko


ALDAIZE 35_ona:ALDAIZE 10

19/10/09

17:56

Página 9

ze berri ? UDALA HAINBAT HERRITAKO PRODUKTUEN ARTEKO ELKARLANA SUSTATZEN ARI DA Idiazabalgo Udala turismoa ardatz hartuta produktu autoktonoak sustatu eta zabaltzeko lanean ari da. Horretarako Estatuko hainbat produktu ordezkatzen dituzten herrialdeetako ordezkariekin bilduko da hilabete bukaeran, elkarren arteko talde lana sustatu eta bai produktu autoktonoei eta baita hauek ordezkatzen dituzten lurraldeei ere bultzada bat emate aldera. Hilaren 30ean eta 31n hainbat ordezkari izango dira Goierrin: Getariako txakolinaren ordezkariak, Laguardiako ardoarenak, hainbat gazta

mota desberdinetako jatorrizko izendapenetako ordezkariak... Produktu hauen eta ekoizten diren lurraldeen alde zer egin daitekeen eztabaidatzeko. Ostiralean, hilaren 30ean, Ordizian elkartuko dira ordezkari guztiak jardunaldi gastronomiko batzuen bueltan eta larunbatean, berriz, bilera egingo dute Idiazabalgo Udaletxean. “Oraindik ez dakigu zer egingo dugun, baina elkarren artean zerbait egiteko proposamena luzatu dugu guk, produktuen nahiz lurraldeen zabalkundean eragin ahal izateko”, azaldu du Kepa Oiarbide Idiazabalgo Udaleko Turismo eta Garapen zinegotziak.

UDALAREN OHARRA 2010EKO AURREKONTUAK DIRELA-ETA Aldaizek honako ohar hau jaso du Udaletik: Udala hasita dago 2010eko aurrekontuak lantzen eta denok dakigun bezala, egoera ekonomikoak asko baldintzatuko du. Sarreretan izugarrizko beherakada izango dugu. Izan ere, sarreren %50 izan ohi da Foru fondoa (Foru Aldunditik jasotakoa) eta bertan izango den beherakada, komunikabideetan esaten ari diren bezala, ikaragarria izango da.

Egoera honen aurrean gastuak gutxituko ditu Udalak. Arlo gehienetan nabaritu beharko da beherakada; hainbat “luxuzko” zerbitzuetan, baita jai ospakizunetan ere, diru laguntzetan… Horregatik diru laguntzak jaso ohi dituzten herriko talde eragileei ere esfortzu txiki bat eskatu nahi diegu Udaletik. Aurreko urteetan gaizki ohitu ondoren, gerrikoa estutzeko garaia iritsi da

JATETXE BERRIA IREKI DUTE GUARDI POLIGONOAN Guardi industrialdean irailaren amaiera aldetik jatetxe berria dago irekita. Ibon Kerexeta sukaldariak eta Maite Rodiguezek zuzentzen dute Guardi Jatetxea. Tabernaz gaian, 80 lagunentzako jantokia eta bi terraza ditu jatetxe berriak. Goizeko 6:30etatik iluntzeko 8ak arte irekiko dute astean zehar eta ostiral eta zapatuetan berriz gauerdi-arte. Igandeetan itxita egongo da.

[ Herriko Euskara Plana. Illati-Udala ]

IDIAZABALGO EUSKARA PLANAREN LEHEN PLANGINTZALDIA AMAITU DA Lau urtekoa izan da eta herriko hainbat esparrutan lan egin da euskararen erabilera normalizatzeko: -Elkarteak: gastronomikoak, aisialdikoak eta kiroletakoak -Dendak -Tabernak -Guardi Gain eta Eziolatzako enpresak -Udala -Euskara eskolak -Herri mailako kanpainak Urriaren 21ean bost urte hauetako jarduna ebaluatu da. Horrekin batera, 2010etik aurrerakoak definitu dira; lehentasunak ezarri dira batez ere. Izan ere, hainbat esparru dagoeneko “amaitutzat” emate eta oraindik erabat garatu gabe daudenei heltzea erabaki da. Horretaz gain, Euskara Planak izan behar luken egitura ere berrituko da. Orain arte, hainbat herritarrek, Illatik eta Udalak osatutako Batzordea izan da Planaren norabidean erabakiak hartu dituena. Aldaizeren hurrengo alean emango dugu horren berri zehatzago.

GUARDI JATETXEA

aldaize 35 > 9


ALDAIZE 35_ona:ALDAIZE 10

19/10/09

17:57

Página 10

ertzea [izal ezautuz]

KALBARIO BEHEKOA

ETXEAK LEHEN ZUEN ITXURA

anttonioberasategi

KALBARIO BEHEKOA GAUR EGUNGO IRUDI BATEAN

Lekuaren izena hartuz, jabearen izenetik abiatuz, etxea nolakoa den ikusiz... bada modu bat baino gehiago etxeen izenak osatzeko eta horrelakoak aztertzen aritu gara orriotan: Pagoeta izango genuke, konparazio baterako, lehenengoetakoa; Felixenea ikusi dugu bigarren sailekoa; Etxeberri Haundia da besteetakoa.

gureganaino; inoiz dokumentatuta ageri den “Galbario” aldaera dugu salbuespen bakarra. Garbi ikusten denez, “Kurutzeta/Gurutzeta” bikotearen parekoa da “Kalbario/Galbario” alternantzia hau, erdal jatorriko beste hitz batzuetan ere gertatzen dena euskaraz. Bigarrena errotu ez eta jatorrizkoari eutsi zaio idatzizkoan.

ETXE INGURUAN DAUDEN HARRIZKO GURUTZEEK JESUKRISTOREN GURUTZE BIDEA ADIERAZI NAHI DU, HOTS, KALBARIOKO MENDIRA GURUTZEA ERAMANEZ EGINDAKO IGOALDIA.

Kalbario Goikoa ere ekarri genuen beste batean orriotara orain hilabete batzuk eta gaurko honetan Kalbario Behekoa, irakurle gehienok ezagutuko duzuena.

Honaino etorrita –ez ahaztu izenen jatorriaz hausnarketatxo bat eginez hasi dugula artikulua- atzerago ere jo eta kalbarioa hor zergatik dagoen galdetuko du baten batek, bera baino lehenago bertan beste zerbait izango zela pentsatuz.

BERARI BURUZKO LEHEN NOTIZIAK 17701775 INGURUKOAK DIRA (CALBARIO ABAJO) ETA ORDUTIK AURRERA GORABEHERA HANDIRIK GABE ETORRI DA GUREGANAINO

Eta jatorri kontuekin hasi garenez, zein da izen honena? Ez dut uste nire laguntzarik beharko duzuenik gehienok, baina –dena dela- gogora ekarriko dugu etxe inguruan dauden harrizko gurutzeek Jesukristoren gurutze bidea adierazi nahi dutela, hots, Kalbarioko mendira gurutzea eramanez egindako igoaldia. Lehenagotik ere bertan izango zen kalbario horrenetik bereganatu zuen, hortaz, izena etxeak. Berari buruzko lehen notiziak 1770-1775 ingurukoak dira (Calbario abajo) eta ordutik aurrera gorabehera handirik gabe etorri da

10 < aldaize 35

Ez da galdera txarra, baina ez du erantzun erraza. Usteak eta hipotesiak baino gehiago, datu zehatzak ematea eskatzen du eta nik behintzat ez ditut; ezin misterioa argitu eta jakin nahia erabat ase. Antzinako gertaera lausotuen artean utziko dugu, hori ere –oraingoz, beste zerbait jakin bitartean- bukatzeko modu polita da eta.


ALDAIZE 35_ona:ALDAIZE 10

19/10/09

17:57

Pรกgina 11

GURE BASERRITARREN PLAZA

Bertako produktuen saltzeko plaza izaten dira azokak. Bertako baserritarrek ekoizten dituzten produktu naturalen plaza. Baina herrian azokarik egiten ez denean? Baserritarrek euren produktuak saltzeko biderik ez dutenean? Horixe da Idiazabalen kasua. Gurean, ordea, bada baserritarrentzako beste plaza bat: sindikatua.


ALDAIZE 35_ona:ALDAIZE 10

19/10/09

G

17:57

Página 12

aur egungo sindikatura sartzerakoan, garai bateko ezaugarriak ikus daitezke oraindik bere artean: pisu zahar gorria, harrerako egurrezko leihoa, aurreko mende erdialdeko Idiazabalgo zuri-beltzeko argazkia, trikiti doinuak irratiaren uhinetan… Baina halabeharrak aginduta, modernizazioa ere iritsi da Idiazabalgo baserritarren plazara. Halabeharrak eta beharrak aginduta. “Garaiak aldatu egiten dira eta garaiekin batera, aurrera egin nahi duen guztia ere bai”, aitortu du Montse Delgadok. Hori gertatu zaio herriko sindikatuari ere: aurrera egin nahi izan duenez, garaietara moldatu behar izan du. Sindikatua herriko baserritar eta nekazarien biltzar den heinean, herriko baserritar eta nekazarien produktuak salgai jartzea du ardatz. Baita eurei zuzendutako produktuak eskura jartzea ere. Hala izan da azken hamarkadetan eta hala da gaur egun ere. Herriko baserritarrek eramandako barazki, tomate, ur eta intxaur, esne eta gainerako produktu ugari izaten dituzte urte guztian zehar salgai bertan. “Herriko baserritarrek euren produktu naturalak saltzeko duten aukera bakarra da hau”, aitortu du Delgadok.

Sindikatua herriko baserritar eta nekazarien biltzar den heinean, herriko baserritar eta nekazarien produktuak salgai jartzea du ardatz

Izan ere, batzuk bai, batzuk produzitzen dute inguruko herrietako azoka handietan saltzeko adina produktu. Kalbarioko Amaia Alkorta eta Ramon Aseginolazak, adibidez. Astearte eta asteazkenero izaten dira Beasain eta Ordiziako azokan euren baserrian ereindako sagarrak saltzen. Baina ez da askoren kasua hori. Eta bigarren talde honetan sartzen direnen aukera

da sindikatua. “Guk geuk bilatzen ditugu produktuak dituzten baserritarrak, hemen saldu ditzaten. Herritarrek eskertu egiten dute konfiantzazko produktuak eskura eta prezio onean izatea eta baserritarrek gustura ekartzen dituzte euren produktuak”. Ez dago inolako zalantzarik: herriko baserritarren plaza bihurtu da sindikatua. Lusagastiko produktuak, Artetxekoak, Aitz Edergoak… Herriko baserritarren eta euren produktuen topaleku da sindikatua.

Aurrerapausoak Sindikatua gogor ari da lanean bere horretan. Bi apustu sendo ditu esku artean: herriko produktuak saltzea eta sindikatuari berari eustea. Urteetan zehar saldu izan diren produktuak eskuragai dira sindikatuan: ardoa, pentsua… “Ez badirudi ere, gehien saltzen diren produktuak dira eta nik errespetu handia diet”, dio Delgadok. Pentsua baserritar denek guztiz beharrezkoa duten lehengaia da, ezinbesteko osagaia eurentzat. Baina toki askotan topatzea erraza ez den beste hamaika produktu ere topa daitezke bertan: kanpin dendetarako gas bonbonak, saskiak, ardoa gordetzeko pitxarrak… Horregatik, ezinbesteko gaiak mantenduta, baina ezaugarri berritzaileak gehituta, formula berri batekin eman nahi izan dute sindikatuan: produktu ekologikoak saltzen hasi dira, kalitate onenekoak guztiak. “Jendea geroz eta gehiago ari da kontzientzia hartzen mota horretako produktuekin eta hemen ere badute horiek erosteko aukera”.

Ez dago inolako zalantzarik: herriko baserritarren plaza bihurtu da sindikatua

12 < aldaize 35


ALDAIZE 35_ona:ALDAIZE 10

19/10/09

17:57

Página 13

SINDIKATUKO EGUNEROKOTASUNA: EGUNEROKO PRODUKTUAK, PRODUKTU EGOKOLOGIKOAK ETA HARRERA PAREGABEA

“Modernizatu nahi izan dugu, genero berria ekarri, baina azkenean konturatu gara herritarrak direla hau biziberrituko duten bakarrak” Idiazabalgo sindikatua ez da supermerkatu baten gisako denda, ez. Baditu hainbat antzekotasun, bai, baina erosleen joan-etorria ez da supermerkatu batena bezalakoa. “Gorabehera handiak izaten ditu hemen erosleen kopuruak”; aitortu du Delgadok. “Badira egunean 20 lagun etortzen diren aldiak, baita 50etik gora edota 15etik behera etortzen direnak ere. Noski, ondoren kontuan hartu behar da zenbateko erosketa egiten duten. Izan ere, erosle gehienek ez dute erosketa handirik egiten”.

Herritarren beharra Iazko urtean egoerak okerrera egin zuen elkartean. “Kooperatibaren egoera ez da batere erraza. Iaz zenbaki negatiboekin amaitu genuen urtea”, aitortu du Xabier Aseginolaza elkarteko

lehendakariak. Irabaziak ere uste baino txikiagoak izan ziren, oso txikiak, azken urteetan lehenago edo beranduago gertatuko zenaren isla bat egin bazuten ere. Horregatik, urte berriari begira zerbait egin beharrean aurkitu ziren elkarteko 58 bazkideak. Euren urteroko kuota kopurua handitu egin dute. Baina ez da nahikoa izango inondik inora. Herritarren kolaborazioa ezinbestekoa da horretarako. “Egoera honi buelta eman nahi bazaio jendea erakarri behar da sindikatura. Jendeak bertan erosketa gehiago egitea litzateke irtenbide ona”, aitortu du Aseginolazak. Elkartea, bere aldetik, ahalegin guztiak egiten ari da urteetan zehar ereindakoa aurrera ateratzen jarraitu ahal izateko. “Modernizatu nahi izan dugu, genero berria ekarri, baina azkenean konturatu gara herritarrak direla hau biziberrituko duten bakarrak”.

E RA K U S L E I H O A Produktu naturalak Ardoa . . . . . . . . . . . . . . . .1,15/6 euro/litroa Garbantzuak . . . . . . . . .2,35/2,40 euro/kiloa Dilistak . . . . . . . . . . . . . . . . .2,50 euro/kiloa Babarrunak . . . . . . . . . . . . . .2,90 euro/kiloa Ardi esnea . . . . . . . . . . . . . .2,15 euro/litroa Baba txikia . . . . . . . . . . . . . . . . ..3 euro/kiloa Produktu ekologikoak Arroz ekologikoa . . . . .3,55/3,85 euro/sorta Zereal ekologikoak . . .2,20/3,95 euro/sorta Kosmetiko ekologikoak Krema hidratantea . . . . . . .9,35 euro/potea Olioa . . . . . . . . . . . . . . . . . . .6,35 euro/potea Xaboia . . . . . . . . . . . . . . . . .1,65 euro/potea Xanpua . . . . . . . . . . . . . . . . .3,25 euro/potea

aldaize 35 > 13


ALDAIZE 35_ona:ALDAIZE 10

19/10/09

17:57

Página 14

hizketan PILI ALBERDI. ILEAPAINTZAILEA

“GUSTUKO DUT NIRE LANA ETA HORI DA GARRANTZITSUENA NIRETZAT ETA EZ DA GUTXI”

ALBERDI, BERE ILE APAINDEGIAREN KANPO ALDEAN, ELKARRIZKETA EGIN ONDOREN

Pili Alberdik hogeita hamalau urte daramatza ile apaindegiaren munduan lanean. Zumarragan hasi zuen bere ibilbidea eta han zazpi urtez lan egin ondoren, Idiazabalera etorri zen. Dagoeneko, 27 urtez egin du lan gure herrian.Gustuko du bere lana eta horrela jarraitzeko asmoa duela aitortu du.

NONDIK ETORRI ZITZAIZUN IDIAZABALEN ILE APAINDEGIA IREKITZEKO IDEIA? Idiazabalera etorri aurretik Zumarragan bizi nintzen eta han nire ile apaindegia nuen. Oso gustura nengoen nire lanarekin, pozik jarduten nuen. Horregatik, Idiazabalera bizitzera etorri ginenean, nire semerik zaharrenaren jaiotzarekin batera, ile apaindegia irekitzera animatu nintzen.

nuen, ile apaindegia itxiz. Gero, Idiazabalgo ile apaindegi batean laguntzaile gisa aritzeko aukera eman zidaten eta horrela egon nintzen bi urtez. Laguntzaile bezala nengoenean, berriro ere nire kabuz lanean hasteko gogoa etorri zitzaidan,eta horregatik, orain denok ezagutzen duzuen ile apaindegia ireki nuen. Dagoeneko, sei urte inguru daramatzat. GERTATU AL ZAIZU INOIZ ZERBAIT BITXIA?

ZEIN IZAN DA JARRAITU DUZUN IBILBIDEA? Ikasketak amaitu eta berehala, nire ile apaindegia ireki nuen Zumarragan eta bertan, zazpi urte egon nintzen lanean. Lehen esan bezala, gero bizi-lekua aldatu nuen eta horregatik, Idiazabalen ireki nuen ile apaindegia, nire etxean. Hemen urte gehiagoz lana egin nuen, hemeretzi urtez hain zuzen ere. Arrazoi ezberdinak zirela medio, denbora batez nire lana eten egin

14 < aldaize 35

Daramatzadan urte hauetan gauza txarrak zein onak gertatu zaizkit, baita bitxiak ere. Behin, bi gizon etorri ziren ile apaindegira alfonbraren bat saltzeko asmoz. Nik ezetz esan nien, ez bainuen alfonbrarik behar. Hala ere, beraiek segituan kontatu zidaten egia, bertara joan izanaren benetako zergatia. Alfonbraren bat saltzeko intentzioa bazuten ere, beraiek benetan nahi zutena nik ilea moztea zen, baina dirurik ez zutenez alfonbra eman nahi zidaten trukean.


ALDAIZE 35_ona:ALDAIZE 10

19/10/09

17:57

Página 15

hizketan nolakoa den baldintzatzen baitu. Isiltzen ere jakin behar da. NOLAKO BEZEROAK IZAN OHI DITUZU? Gazte jendetik hasi eta pertsona helduetaraino. Emakumeak gehiago badira ere, gizonezkoak ere asko dira. Garai batean gizonezkoak ez ziren etortzen emakumeen ile apaindegietara, orain aldiz, etorri egiten dira eta gustura gainera. Nire ile apaindegia emakumezkoei zuzendua badago ere, gizonezkoren bat etorri eta ezer berezirik eskatu ezean ez dut inongo arazorik ilea mozteko. Inguruko herrietatik ere bezeroak etortzen zaizkit: Segura. Beasain, Zerain... Eta, jada ez, baina orain dela gutxi arte Zumarragatik etortzen zen emakume heldu bat ere banuen, baina osasun kontuak direla eta etortzeari utzi dio.

NIRE USTEZ ILE APAINDEGIENGATIK DAGOEN TXUTXU-MUTXU USTE HORI ASKOTAN OKERRA DA, HORI ILE-APAINTZAILEAREN PROFESIONALTASUNAK ETA NOLAKOA DEN BALDINTZATZEN BAITU. ISILTZEN ERE JAKIN BEHAR DA

DENBORAREN PODERIOZ GAUZA GEHIAGO IKASTEN DITUZU, ESPERIENTZIA HANDITUZ DOA, BAINA HALA ERE, ESAN BEHARRA DAGO EZ GARELA PERTSONA PERFEKTUAK. HANKA ERE SARTZEN DUGU

NIRE LANA BENETAN GUSTUKOA DUT, GOGOZ ARITZEN NAIZ LANEAN. AURRERANTZEAN ERE HORRELA JARRAITZEKO ASMOA DUT

Orduan, ilea moztu nien eta oso gustura gelditu ziren. Gero alfonbra oparitu nahi zidaten, behin eta berriz esaten zidaten bat hartzeko baina nik ezetz esaten nien, ez nuela behar horrelakorik. Beste behin, oraindik Zumarragan lan egiten nuenean, emakume batek bederatzi -hamabi urte bitarteko bere bi seme-alabak bidali zituen niregana ilea moztu niezaien. Beraiek hasieratik garbi esan zidaten, beraien amak ordainduko zidala. Ni ez nintzen larritu, bere ama nire bezeroa baitzen eta niretzat ezaguna. Hortik denbora batera, ama etorri zen. Orduan kontuak egitean berea eta bere seme-alabena batera jarriko niola esan nion eta berak hori ukatuz honakoa esan zidan: “Ez, nire seme-alabena beraiek ordainduko dizute, nik nirea.” Ni erabat harrituta gelditu nintzen. Ez nion behartu ordaintzera, baina berriro ez azaltzeko esan nion. EGIA AL DA ILE APAINDEGIA TXUTXUMUTXUEN BILKURA DELA? Ile apaindegietan beste leku askotan bezala, gauza askotaz enteratzen zara. Normalean etortzen den jendeak ordu erdi baino gehiago pasa ohi du, horregatik bertan asko hitz egiten da, batzuei besteen gauzak interesatzen zaie, beste batzuk aldiz, bertan husten dira beraien barrenak lasaituz. Baina noski, ile-apaintzailearen jarrera eta izaerak ere badu zerikusia. Pentsatu behar da konfiantzan kontatzen dizutela, horregatik ezin dituzu kontu horiek zabaldu. Nire ustez, ile apaindegiengatik dagoen txutxu-mutxu uste hori askotan okerra da, hori ile-apaintzailearen profesionaltasunak eta

HASI ZINENETIK HONA ZEIN IZAN DIRA ANTZEMAN DITUZUN ALDAKETAK? Ikasketak amaitu nituenean, dena nekiela uste nuen Lanean hasi eta segituan konturatu nintzen oker nengoela. Akademian irakasle bat duzu zure gainean uneoro, zuk egiten duzuna kontrolatzen, berak erakusten dizu, berak mugatzen zaitu, errazagoa da gauzak egitea, erantzukizun guztia bakoitzaren arduradunarena baita. Nire kabuz lanean jarri nintzenean aldiz, ez nuen inor nire ondoan, huts egiteko aukera gehiago zegoen. Denboraren poderioz, gauza gehiago ikasten dituzu, esperientzia handituz doa, baina hala ere, esan beharra dago ez garela pertsona perfektuak, hanka ere sartzen dugu.

ETORKIZUNARI BEGIRA NOLA IKUSTEN DUZU ZEURE BURUA? Nire lana benetan gustukoa dut, gogoz aritzen naiz lanean. Aurrerantzean horrela jarraitzeko asmoa dut. Ile apaindegia ez da irabazi asko ematen duen profesioa. Jendeari asko kobratzen dugula iruditzen bazaio ere, hori ez da horrela, diru asko joaten zaigu argian, produktuetan, uraren kontsumoan... Horregatik, pertsona batek laguntzaile bat duenean, bere soldata gastuez aparte gelditzen den diru kantitatetik atera beharko du, eta horregatik ez da oso altua izango. Badira maila altuko ile apaindegiak non laguntzaileek ere oso soldata altuak izaten dituzten. Horrelako herrietan aldiz, irabaziak handiagoak izan daitezen, hoberena zure kabuz lan egitea da.

aldaize 35 > 15


ALDAIZE 35_ona:ALDAIZE 10

19/10/09

17:58

Página 16

iparrorratza nagoretelleria eta ihintzaimaz

VIELHA (PIRINEOAK, VAL D’ARAN) Kaixo! Aurtengo uda ere joan zaigu jadanik. Jadanik gehientsuenok, eguneroko martxan murgilduta zaudete, baina beste batzuk oraintxe ari gara, orri zuriak nola betetzen diren oroitzen, pixkanaka. Ikaslea izatearen abantailak… edo desabantailak… Udan gehienok izan ditugu egun batzuk libre eta gure gauzetarako tartetxoren bat hartzeko aukera. Guk urtero aipatzen genuen lagun artean Piriniotara joan behar ginela eta beti airean geratzen zitzaigun plana. Aurten bai, ordea. Aurten esan eta egin, azkenean. Lagun talde bat elkartu, erabaki eta Kataluniarantz abiatu ginen iraileko azterketak egin eta segituan, gozatzeko asmoz. Eta baita gozatu ere! Val d´Aranen ibili gara, Kataluniako Lleidako probintzian. Agian, Benasque ezagunagoa egingo zaigu euskaldunoi. Honen alboko harana dugu bada, Vall D`Aran. Herrixka polit asko dago haran honetan, Arties, Unha eta Baqueira, besteak beste. Gu Vielhan egon gara, zehazki. Haraneko herririk handienetariko batean, 2900 biztanle ingururekin. Gainera, kilometro gutxi batzuetara dagoen Baqueira Beret eski estazioak jende ugari biltzen du neguan. Hala eta guztiz, udan ere badago zer ikusia eta zer gozatua inguru hauetan. Mendi ibilaldi asko dago, goi-mailako mendizaleentzat nahiz gu bezala inguruaz gozatzea eta kirol pixka bat egitea helburu dutenentzat. Haran honen ezaugarri nagusienetariko bat lakuen ugaritasuna dugu. Laku eta urmael txikiz hornituta dago inguru hau eta baita laku ezberdinak bisitatzeko aukera ematen diguten ibilaldiz ere. Guk “Lacs de Colomers”-etara jo genuen, eguraldiak askorik la-

gundu ez zigun arren. Hala ere, dagoenetik ahal dena ateraz eta ostarteak aprobetxatuz, oso gustura eta paraje politak ikusita jaitsi ahal izan ginen. Colomers zirko bat da eta 38ren bat laku-edo ba omen dira eta guztietako urak aterpetxearen ondoko laku nagusian elkartzen dira. Zoragarria. Colomersetako lakuak ez ezik, badaude beste laku multzo batzuk ere, Saboredo horietako bat. Ur jauzi ikusgarriak ere badaude, eta horietakoren bat edo beste ezagutzeko aukera ere izan genuen: Salto del Pic, Artiga de Lin… Baqueira Beret eski estaziotik bost bat kilometro ibiliz XI. mendeko herri txiki bat dago 1640 metrotara, ibai hertzean: Montgarri. Orain ez da inor bizi bertan, baina ibilalditxo polita dago bertara ere. Erreka bazterreko lasaitasunak ez du parekorik! Hori bai, hau zeharkatzeko orduan kontu handiz ibiltzea ezinbestekoa da busti nahi ez baduzu, behintzat! Mendi ibilaldiak momentu batez alde batera utzi eta komenta ditzagun Vielhako jaiak… Hauek ezagutzea ere tokatu baitzitzaigun! Kasualitatez jakin genuen eta parrandarako tartetxoren bat ere atera behar izan genuen. Jai politak dira, baina Sanblasek ez dute parekorik! Besterik gabe, Katalunia aldean nahiko barre egin eta egin arazi eta gero, hemen gara berriro ere bueltan, laster itzuliko garen esperantzaz. Ea hurrengoan zuek ere animatzen zareten, merezi du eta! Ondo segi!

[ webgunea ]

[ diska ]

http://www.aitaiparragirre.net

“GAUPASA! - DANTZALDIAREN IZARRAK” Izenburua: GAUPASA! -DANTZALDIAREN IZARRAK Prezioa: 12,50€

AITA IPARRAGIRRE HERRI ESKOLA Aita Iparragirre Herri Eskolak interneteko gune berria estreinatu du. Itxura aldatu diote eta informazio gehiago erantsi dute. Oraindik eraikitzen ari dira, baina bertan topatuko dituzue ikasleen argazkiak, eskola egunen egutegia, eskolaren eskaintza, ikastetxean martxan dauden proiektuak eta Idiazabali buruzko informazioa.

16 < aldaize 35

Jaietako erromerietan ezagun egin ziren kantuen aukeraketa jasotzen du disko honek. Herri txikietako berbenetan denok abestu izan ditugun kantu mitikoak: Joselu Anayak, Gozategi, Egan, Akelarre... Nork ez ditu buruan talde hauen abestiak? Urteetan zehar gure plazetan giroa alaitu duten horien errepertoriorik esanguratsuena entzun ahal izango dugu bertan.


ALDAIZE 35_ona:ALDAIZE 10

19/10/09

17:58

Página 17

zaharrak berri

EIZTARIANAK Idazkera eta hizkera eta erroak, Joan Ignazio Iztuetarenak (Zaldibia, 1767 - 1845). 1 Maiatzaren illeko elurte andiak estali ditu aurten sasi ta mendiak: beretatik jatxirik basoko pistiak arrapatu dituzte aixa eiztariak. 2 Idiazabaltarrak jira eta bira azeriaren gisa eiztariak dira: naiz dala ollo, eper, orobat erbia, seguru dute, itxi ezkero begia. 3 Artakoak dirala jakiñean nago Bikario, barbero tan don Jose Galo: eizerako giroa ikusi ezkero beretakorik iñor ez da egongo lo. 4 Maiatz illaren ogei ta bederatzian asteazken egunaz nere iritzian: irurak erbitara irten omen ziran, ugari billatzeko pozkida bizian. 5 Bañan ezin arkituz, zutelako etsi etxerantzko bidera omen ziran jetsi:

Mendizabalek zeban fortunaz ikusi basoaker andi bat sasitik igesi. 6 Arras ikaraturik esan zeban garbi zer deabruzko erbi ote degu ori: nondik nolatan zaiku onara etorri? Bikarioak zion tiratu berari. 7 Jaun prestu au izanik aiñ tirari ona eizari kendu zion bertan osasuna: perdigoi bakar batez ura zan fortuna! Ea non billatzen dan alako gizona. 8 Beraren lagun biak jarririk goiean ikaraturik zeuden aldegin naiean: astean ere bai ta geiago jaiean guztizko eiztariak dirade maiean. 9 Barbero jaunarekin don Jose Galori basakerra zitzaien oñetan erori: ikusi zutenean burutik elbarri despitan omen ziran alkarrekin jarri.

10 Bata zegoalako ondo ikasia eri jarten diranai kendutzen bizia: juezetara bage beingoan guzia, laster erabaki zan jaun oen auzia.

14 Don Jose Galo eta barberoa noski, akerra ill ta ere beldur ziran lazki: erabilli baitzuten aztalkarik aski adar luze zorrotzaz ote zitzan josi.

18 Bazkaldu zuteneko ba zuten bisita erriko gazteria arturik musika: barberoa pozturik aek ikusita, iñork ezin ixildu ojuz garraxika.

11 Bikarioak zien muñotik otsegin geldi zegoen eiza etzezatela ill: polikitxo loturik artu ez zezan miñ gorde bear zutela bizi ote zediñ.

15 Sokaz ondo lotu ta sarturik makilla, kontuz eraman zuten basoaker illa: iritsi ziraneko arekin errira berreun atso bederik ba ziran begira.

19 Don Jose Galo ere onekin batean asi zan deadarka ondotxo jartean: guziak itzegiten alkarren artean, garbiro entzuten zan guztiz apartean.

12 Mendizabalek ere bere iritzia manifestatu zeban garbiro guzia: opa bear zaiola eizari bizia ikusi ezkeroztik humil ta etsia.

16 Kentzeko pisti gaizto menditarren kezka, urrungo igandean egin zuten pesta: mutil eta neska baturik asko gizon basakerrik geiago azalduko ez da.

20 Ormaiztegi menditik jaun oen jolasak entzun omen zituen Aseginolazak: mingañaz igortzirik agiñ eta ortzak, ezagutu ere bai etzeudela otzak.

13 Barberoa bildur zan guztiz arrigarri adarra sarlegion akerrak tripati: eriak menderatzen berak ondo daki, tiro bat eman zion buru muñetati.

17 Funtzio aiñ gozo au Idiazabalen elur andien bidez izandu da aurten: konbidatuak baizik ez da maiean jarten, amabi lagun ziran basakerra jaten.

21 Basakerraren pesta orain da bukatu, egia dan edo ez ez da zer dudatu: bear ez dan gauzatan baldin banaiz sartu, nere esanik ez da zer puntura artu.

[ ESAERA ]

Ebia egiteko, zazpi praile errezoan baino, hiru haize burrukan gehiago dira aldaize 35 > 17


ALDAIZE 35_ona:ALDAIZE 10

19/10/09

17:58

Pรกgina 18

saski-naski [ LILI-MALLU ]

[ RZ ] jerucemborain

anamaria ansalas

AJOARRIEROA PIKILO PIPERREKIN

BELARRIKO MINA (I) Uda aldean ohikoa izaten da belarriko minez egotea. Igerilekura joateko ohitura izanez gero, behintzat, gerta daiteke belarriko mina agertzea. Anamarik, beti bezala, eman dizkigu min hori kentzeko erremedioak. Gaurkoan enplastua nola egin azalduko dugu eta hurrengo alean jarraituko dugu beste bi proposamenenekin.

> OSAGAIAK - Kilo erdi bakailao birrindua - Tipula bat - Baratxuria

- Pikilo piperren pote bat - Tomate saltsa - Olioa

> PRESTAKETA Bakailaoari gatza kendu, 12 ordutan bi edo hiru aldiz ura aldatuz. Tipula eta baratxuria moztu eta kazolan jarri oliotan. Behin tipula eta baratxuria egin denean, bakailaoari ura kendu eta kazolara bota. Bakailao pixka bat egin. Ondoren, tomatea gehitu. Pikilo piperrak zatitu eta beste osagaiekin nahastu. 20 bat minututan bakailaoa egin, noizbehinka kazola mugituz. Pikantea gustatuz gero, pipermina bota. Zerbitzatu aurretik dastatu, gatz gehiago behar duen ikusteko.

18 < aldaize 35

> AZA ENPLASTUA Jarri oliba olioa zartagin batean. Pixka bat epeltzen denean, bota azahostoak txikituta. Ondoren, gehitu berbena-belar pixka bat eta irabiatu. Amaitzeko, bota baratxuri ale pare bat txiki-txiki eginda eta nola ez, Anamarik beti esku-eskura izan ohi duen perrexila. Su eztian eduki horrela, aza eta berbena bigundu arte. Ondoren gehitu arrautza zuringoa (irabiatu gabekoa) eta ongi nahastu. Nahaskia jarri trapu batean eta bildu aurretik, bota gatza eta bost tanta iodo. Jarri enplastu hori bi eskumuturretan eta eduki horrela gau osoan zehar. Hiru egunetan errepikatzea komeni da. Horiek pasatakoan, beste hiru egunetan ez da enplasturik jarri behar. Egun horiek denak pasatakoan oraindik belarriko mina izanez gero, enplastua beste hiru egunez jarri daiteke.


ALDAIZE 35_ona:ALDAIZE 10

19/10/09

: ⁄S ⁄

17:58

Página 19

saski naski

:

F

F

[ ARGAZKI ZAHARRA ]

SEÑORAK, SEÑORITAK ETA NESKAMEAK

D

S⁄

[ ZE ASMA ]

HIEROGLIFIKOA: Ea asmatzen dituzun ondoko bi galderen erantzunak hieroglifiko hauen laguntzaz

Itxura denez, joan den mendeko 20. hamarkadakoak urte zoriontsuak izan omen ziren, batzuentzat behintzat. Ameriketan egindako diruarekin herrira itzuli ziren idiazabaldar asko eta etxe dotoreak jaso zituzten botere eta aberastasunaren erakusgarri. Argazkian Arraizeneako emakumeak ageri dira etxeko atarian; zein diren ez dakigu, baina harmailek garbi erakusten dute bakoitzaren lekua: señorak, señoritak eta neskameak lanean.

ERANTZUNAK : 1. Bost axola (bost A – X – O – la) / 2. Negu erdian (N – eguerdian) aldaize 35 > 19


ALDAIZE 35_ona:ALDAIZE 10

19/10/09

17:58

Pรกgina 20


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.