Aldaize 33

Page 1

ALDAIZE 33:ALDAIZE 10

14/5/09

15:37

Página 1

2009ko maiatza [ 33.alea ]

7

/ / H I Z K E TA N

URA

NEKANE LANGARIKA: “Asko eskertzen dut hasiera batetik bizilagunek eskaini eta eman zidaten laguntza”

8-10

// ZE BERRI?

ADINEKO PERTSONEI LAGUNTZEKO NAGUSILAN TALDEA SORTU DA HERRIAN Udalak, gizarte langileak eta laguntzaile boluntarioek bultzatuko dute proiektua

14

// KIROLAK

ANDONI URTEAGA "Lazkaon txapelketetan parte hartzeko aukera zegoela ikusi nuenean hara joan nintzen”

U R A I Z A N E TA N A H I E Z . U R I K E Z E TA H U R A BEHAR


ALDAIZE 33:ALDAIZE 10

14/5/09

15:37

Pรกgina 2


ALDAIZE 33:ALDAIZE 10

14/5/09

15:37

Página 3

illatiren txokoa

#33 ALDAIZE: Idiazabalgo herri aldizkaria Argitaratzailea: lllati euskara elkartea [Kultur Etxea_20213 Idiazabal Tfnoa: 943 18 72 08 E-maila: aldaize.illati@gmail.com ] Err edakzio t aldea: Eider Alustiza, Iñaki Arriaran, Eunate Elio, Maddi Garcia, Nerea Garcia, Itziar Mujika, Ion Telleria, Xabier Urteaga eta Izaskun Vazquez Ale honetako laguntzaileak: Ana Mari Ansalas, Aita Iparragirre Herri Eskola, Anttonio Berasategi, Idiazabalgo Agenda 21, Ane Telleria, Ainhoa Lizarralde, udaletxeko langileak, Andoni Urteaga, Nekane Langarika, Irantzu Arrizabalaga, Lurdes Mintegi eta Iñaki Arrondo. Diseinua eta maketazioa: ZUM Edizioak. Inpimaketa: Gráficas Ona. Tirada: 1.000 ale. Lege gordailua: SS-0151/04 ISSN: 1697-512X Aldaizek ez du bere gain hartzen aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik.

Idiazabalgo Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagundutako aldizkaria.

ALDAIZERI BURUZKO IKERKETAKO EMAITZAK JASO DITUGU. ALDAIZE SORTU ZENEKO HELBURUAK BETETZEN ARI GARELA ESATERA AUSARTZEN GARA Jaso dugu Aldaizeren inkestaren emaitzen txostena. 235 orri ditu txostenak, ikerketa sakona egin du Aztiker ikerketa enpresak inondik ere. IllatiAldaizekook behinik behin, gustura geratu gara, bai lan egiteko moduez, baita emaitzekin ere. Ale hontan aurkituko dituzue ikerketako emaitzen hustuketa, 6. orrian. Lehenik eta behin, Illatiko Zuzendaritzak Aldaizeko lan taldea zoriondu nahi du, sortu zenetik bost urte igaro arte egindako lanarengatik. Emaitzek argi adierazi digute Idiazabalgo herritarrak gustura daudela Aldaizerekin eta etxean jasotzen jarraitu nahi luketela. Hori da Aldaizeren bosgarren urteurrenerako oparirik onena. Horrela uste du, behintzat, Illatik. Idiazabalgo herritarrek Aldaizeri 7’6ko nota jarri diote. Herri Eskolan ibili ginenean, “oso ongi” jartzen ziguten irakasleek zenbaki horrekin. Beraz, Aldaize oso ongi dagoela esatera ausartzen gara. Nota polita dela uste dugu. Iritzi ugari jaso dira, guztira 400dik gora. Estatistika arauei jarraituta aukeratu da lagina eta Idiazabalen 18 urtetik gorakoen kopurua kontuan hartuta (euskaraz jakin ala ez, berdin dio, denak hartu dira kontuan), 400 bat pertsonek inkestari erantzutea tokatzen zen. Hori zergatik? Jasotako emaitzak esanguratsuak eta ordezkagarriak (errepresentatiboak) izateko eta ondorioak orokortzeko. Pentsa daiteke, telefono bidez inkesta bati erantzuteak bati baino gehiagori denbora lapurtu izana edo besterik gabe, modua gustuko ez izatea. Ez dugu beste aukerarik izan eta horrela egin behar izan dugu. Ez dago beste arrazoi berezirik. Aldaizekook emaitzak aztertu ditugu, eta guztiak dira kontuan hartzekoak, jakina. Dena den, zenbakiei

HERRITARREK 10ETIK 7’6KO NOTA JARRI DIOTE ALDAIZERI, OSO ONGI BERAZ IKERKETAREN TXOSTENA NAHI DUENAK ALDAIZEKOOI ESKATZEA BESTERIK EZ DU horrenbeste begiratu beharrean, honako hauek hartuko ditugu kontuan, sortu zeneko helburuei eusten diogula baieztatzen dutelako (emaitza hauek ehunekotan ikusi nahi izanez gero, jo emaitzen hustuketa dagoen orrira, 6. orrira): 1) Aldaize ondo baloratzeko arrazoiak: gustura irakurtzen delako, gertuko berriak emateagatik, euskaraz delako eta euskara sustatzen delako. 2) Aldaizeko albisteak objektiboak eta pluralak dira. 3) Irakurleek ez dute Aldaizeren edukia aldatzerik nahi. Testu luzeak baino, hobeto testu laburrak (erreportajeen eta elkarrizketen luzera kontuan hartu beharko dugu) 4) Herritar gehienek Aldaize etxean jasotzen du hutsik egin gabe. Lau balorazio horiek esku artean ditugula jarraituko dugu lanean. Eskerrik asko guztiei inkestan parte hartu eta iritzia eman izanagatik. Guztiontzako egin dugu, merezi izan duelakoan gaude. Beti dago-eta zerbait hobetzeko, ala ez? Amaitzeko, jakin ezazue, ikerketaren txostena nahi duenak Aldaizekooi eskatzea besterik ez duela. Euskarri digitalean entregatuko diogu hala nahi duenari.

ADI !!!!! !

Idiazabalgo Udala

Gipuzkoako Foru Aldundia Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentoa

IL L A TI K E T A A L D A IZ E K T E LE F O N O Z E N B A K I B ER R I A D A U K A TE ! !!

94 3 1 8 74 7 8

EUSKARA ELKARTEKO BAZKIDE egiteko edota ALDAIZE herritik kanpo jasotzeko Izen Abizenak: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Helbidea: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Helbide elektronikoa: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .Telefono zk.: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Kontu korronte zenbakia: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Bazkidetza:

Langileak: 30€

Ikasle, langabetu eta jubilatuak: 5€

Harpidetza (Idiazabaldik kanpo): 10€

BIDALI ZURE DATUAK: aldaize.illati@gmail.com, kultur etxea 20213 Idiazabal edo utzi udaletxean

aldaize 33 > 3


ALDAIZE 33:ALDAIZE 10

14/5/09

15:37

Página 4

iritzie [ HANDIK ]

Bilbo

anetelleria

BILBOTIK

[ HEMENDIK ]

Idiazabal

ainhoalizarralde

ARO BERRI AXARI-N

Hemen goian Bilbotik jarri didate eta nik zuzendu, Deustutik. Izan ere, Bilboko auzo honek izaera propioa du. Bertan dagoen mugimendu kulturala ere ikaragarria da nik ezagutzen nuenarekin alderatuta.

Arratsaldeko 16.30etan eskolatik irten eta denok batera plazara. Tuneleko pasabidetik barrena antzematen hasten da lapikoan dagoen txokolate egin berriaren usaina.

Hainbat talde daude, hala nola, “Gazte alai” aisialdi taldea, tailer, joko eta irteerekin ume eta gazteak hezitzen dituena. Gazte Asanblada, independentzia eta sozialismoaren alde lan egiten duena. “Berbaizu” euskara elkartea, auzoan euskara sustatzen dabilena. “Pare” feminista taldea, emakumeen berdintasunaren alde lanean dabilena. Talde honen inguruan nire arreta erakarri duen zerbait komentatu nahi nuke, autodefentsarako tailerra. “Zanpantzar” amnistia gestorea. Roller, patin-zaleen taldea eta abar.

Hauxe da “Axari elkarteak” burura ekartzen didan lehenengo oroitzapena: eskolako lagunen urtebetetzeak ospatzean egiten genituen merienda ederren oroitzapena. Garaiak aldatu dira, meriendak ezezik orain bazkari eta afariak antolatzen ditugu, baina hortxe mantentzen da lagunarteaz gozatzeko aukera. Euskaldunok hobetoen dakigun bezela, mahai inguruan eta tentuz prestatutako otorduen aurrean. Nola ba hobeto?

Aipaturiko horiek batzuk besterik ez dira. Argi dago pluralitatea eta mugimendua nabarmena dela. Hala ere, zehaztu behar da aipaturiko taldeetan parte hartzen duen jendea gutxiengoa dela. Jende gehiena talde bat baino gehiagotan dago sartuta. Baina hori horrela izanik ere, ez dut aurretik, horrelako mugimendurik ezagutu.

Elkarte gastronomikoak bizirik daude eta euren partaideekin batera garatzen doaz, eta hauxe gertatzen ari zaio Idiazabalgo “Axari Elkartea”ri. Azken urteetako elkarte berrien sorrera ikusirik, “klasiko”ek ere euren tokia mantentzeko bide berriak jorratzeko beharra ikusi dute. Ildo honetan “Axari Elkartea” ahalegin handiak egiten ari da bazkideen partehartzea berpizteko eta erabilterraztasuna lortzeko.

Hiriko jendearen aniztasuna, gaztelaniaz “tribu urbana” deritzonean ere nabari daiteke. Hauek gustu batzuen inguruan biltzen diren jendeak osatzen ditu. Talde hauetan ez dagoen batek, beraien jazteko moduagatik bereiztuko ditu. Gustu hauek, musika, ideia politiko, kirol edo literatur mota bat izan daitezke, besteak beste. Askotan arlo desberdinak nahasten dira. Gainetik, pixka bat bereiz ditzazuen ona hemen azalpentxo batzuk. Ez nuke ezer sinplifikatu nahi, horregatik, ezer baino lehen, garbi utzi nahi nuke hauetaz gain aipatu ez ditudan beste askoz gehiago ere badaudela, asko nik neuk kalean desberdinduko ez nituzkeenak, eta deskribapenak ere oso gainetik egindakoak direla. Heavyek osatzen dute Bilboko “tribu” hauetako handi bat. Metal musika entzuten dute eta estetika aldetik beltzez jantzi eta ile luzea izan ohi dute.Orokorrean erlijioen aurka azaltzen dira eta gai epikoak ere maiz jorratzen dituzte abestietan. Punkak daude, militar estetika barneratu dutenak eta izen bereko musika entzuten dutenak. Emo (emotional hardcore edo emocore), hauek ere izen bereko musika entzuten dute, beltzez jazten dira eta aurpegialdeko ilea luzea izan oi dute begi bat edo biak tapatzen dielarik. Melankolikoak dira, sufrimenduak erakartzen ditu, ulertu gabeak sentitzen dira. Gotikoekin ere nahastu daitezke. Azken hauetakoren bat ere ikusi izan ditut kalean. Skaterrak beraien patinetearen gainean hiriko parkeak zeharkatzen dituzte, baita banku eta barandillak ere. Pijoak ere bereiz daitezke, normalean arropa garestia janzten dutelako. Horietako batzuk Goierri aldean ere ikus daitezke, beste batzuk ez. Badago besterik gabe estetika berdina hartzen duenik ere. Nolanahi ere, desberdintasunak bereizten ditu. Argi dago pertsona bakoitza mundu bat dela. Baina batzuk beste batzuek baino gehiago, desberdinak direla aldarrikatzen dute.

Elkarteko zerbitzuak etengabe berritzen ari dira: hozkailu berria, edalontziak garbitzeko garbigailua, gizonezkoen komun berria... Erabilera errezteko “bazkide” mota berri bat ere garatu da: giltzakideak. Bazkide bakoitzak pertsona bat izendatzeko aukera izan du, eta horri esker betidanik bazkide izan direnekin batera euren ingurukoek ere elkarteko zerbitzuez gozatzeko aukera izango dugu. Ideia honi esker jende gazte asko sartu da eta elkartearen erabilera ikaragarri hazi da. Elkarteak aspaldiko partez beste bizi bat du. Lehen ez bezela, gaur egun guztiok egiten dugu topo labe eta suen aurrean: gazte eta heldu, gizon eta emakume, bazkide eta giltzakide… eta horretarako planifikazio ona eta organizazioa ezinbestekoak dira. Hori dela eta, eta bide batez juntako kideen lana errezteko, bazkide berri bat onartu da: ordenagailu bat. Maiatzaren 6tik aurrera, bai mahaien erreserba eta bai kontsumizioen ordainketa kudeatzeko programa errez inplantatu da. Jende nagusiek bazuen kezka ordenagailu honen funtzionamendua ikasteko gaitasunik izango zuen edo ez. Hainbat komentario ere entzun ziren: “lehen gutxi etortzen baginen, ordenagailuarekin dugun “filinarekin” gutxiago etorriko gara”. Mahainguruan elkartzearena ohitura zaharra da, gogokoen dugunetako bat. Teknologia berri hauek lagunduko digute ohitura onak mantentzen eta ahalegin txiki batekin, denok gozatu ahal izango dugu “Axari elkartea”ren aro berriaz.

[ BERTSOA ] MARI KRUZI BERTSOA EgileaK: Udaletxeko langileak

4 < aldaize 33

Hainbat urte lanean Ta orain jubilatu Nahiz ta erabakia Hain errez ez hartu Korostiaren hori Zuk zendun aipatu Arantzak ahaztu eta ederra gozatu Mila esker Mari Kruz Asko disfrutatu


ALDAIZE 33:ALDAIZE 10

14/5/09

15:37

Página 5

kolaborazioak [herri eskola]

GOAZEN OINEZ ESKOLARA! Gogoetarako! “Hirian edo herrian haurrak jolasean eta paseatzen bakarrik ikusten baldin baditugu, horrek esan nahi du hiria edo herria osasuntsu dagoela; hirian edo herrian ahurrik ikusten ez baldin bada, hiria edo herria gaixo dagoen seinale”.

Aurrera Begira!

Badira zazpi hilabete Eskolarako bidea oinez egiteko asmoz, Oinezkoen Trena bezala ezagutzen den egitasmoa, behin betiko, martxan jarri genuela. Orain arteko balorazioa guztiz positiboa denez, inoiz baino indartsuago eta gogotsuago gaude, inguru bizigarriago eta osasuntsuagoa helburu, pausoz pauso, bidea urratzen jarraitzeko. Baina ingurunearen ongizatea ez da Eskolara oinez joateak dakarren onura bakarra. Oinezkoen Trenean ikaslea esnatuago iristen da Eskolara; ariketa fisikoa egiten jarraitzen du; etxekorik gabe, bakarrik ibiltzen ikasten du, jende ezberdinarekin solasten, harremanatzen, bide-hezkuntzaren zirrikituetan murgiltzen; finean, autonomoago, alaiago eta zoriontsuago izaten.

Oinezkoen Trena egitasmoa indartu eta proiektuaren identitatea janzte aldera, AMPO enpresaren laguntzarekin, motxila bat atera dugu 3 euroan eskola-komunitatean banatzeko. Txikitako esperientziak kontatuz, hainbat guraso eta aitona-amona ikasgeletan izan ondoren, sentsibilizazio eta hausnarketa garai berri bat urratzen hasiak gara. Hiru aste barru, eskola-komunitatea, ikasle, guraso eta irakasleak, kalera irtengo gara, guztiok batera egungo Oinezkoen Trenaren ibilbidea egitera. Ikastetxetik herritar guztiak gonbidatzen ditugu azken ekimen honetan parte hartzera.

Denon Artean, Egin Dezagun! Goazen oinez eskolara, lanera, polikiroldegira, Arizkorretara, erosketak egitera… Denon artean, egin dezagun herri bizigarriago, lasaiago, askeagoa. Aita Iparragirre Herri Eskola

APIRILAK 23, NAZIOARTEKO LIBURU ETA EGILEEN ESKUBIDE EGUNA KORRIKA TXIKIA Korrika 16 apirilaren 2an iritsi zen Idiazabalera, baina hurrengo egunean, apirilaren 3an, arratsaldean, ospatu genuen Korrika Txikia Herri Eskolako ikasle, guraso eta irakasleak ONGI ETORRI EUSKARAZ BIZI NAHI DUGUN HERRIRA lelopean. Herri Eskola parean hasiera eman eta lekukoa hainbat puntutan aldatuz egin genuen ibilbidea, Zigorretik barrena Plaza Nagusira arte, bertan mezua irakurri eta dantza eginez amaitu genuen.

Eskolako L.H.ko 2. zikloko ikasleok, guztiok elkartu ginen egun honen nondik norakoa jakiteko. Internet bidez lortutako informazioa irakurri ondoren, UNESCOk 1995. urtean erabaki zuela, apirilaren 23an ospatzea “Nazioarteko liburu eta egileen eskubide eguna” jakin genuen. Miguel de Cervantes, William Shakespeare eta Inca Garcilaso de la Vega idazle ospetsuak (Espainia, Erresuma Batua, Peru) hil ziren eguna omen da. Hori dela eta, ikasle bakoitzak orrialde bat irakurriz, Cervantesen “Mantxako Don Quijote” komiki moduan argitaratuaren lehen 35 orrialdeak irakurri ditugu.

aldaize 33 > 5


ALDAIZE 33:ALDAIZE 10

14/5/09

15:37

Página 6

berezia [aldaize]

ALDAIZEREN IRAKURLEEN ETA IRITZIEN IKERKETAKO EMAITZAK Aldaizek bere bosgarren urteurrena ospatzeko aitzakia hartuta, ikerketa aplikatua egin du Aztiker enpresak. Segur aski zuetariko askok eta askok jaso duzuela etxean telefono deia Aldaizeren izenean. Eskerrak eman behar dizkizuegu ikerketa honetan zuen aletxoa jarri izanagatik. Guztion artean ikerketa mamitsu eta esanguratsua izatea lortu dugu. Maiatzaren hasieran jaso ditugu behin betiko emaitzak eta horiei tarte berezia eskaini nahi izan diogu, herriari zor diogulakoan. Jakin ezazue, Aldaizek datu horiek guztiak aztertu dituela eta oso gustura egoteko moduko emaitzak direla. Aurrera jarraitzeko izpia izan da, eskerrik asko! Hobetu beharrekoak ere agertu dira, eta erredakzioko lan taldeak ahalegina egingo du horiek guztiak gainditzeko.

[ Ikerketaren datuak ] Nori: 15 urtetik gora, sexu eta adina orekatuta Zenbat: 418 herritarri Noiz: otsailaren 24tik martxoaren 5era Akats tartea: ± %4’2 Konfiantza maila: %95’5

[ Emaitza orokorrak ] -15 urtetik gorakoen %95’7k Aldaize ezagutzen dute (1.800 herritarrek). Eta horietatik %92’8k noizbait irakurri dute (1.700 herritarrek).

# Adinari dagokionez, orekatua da irakurlegoa:

-BBalorazio orokorra 1etik 10era bitartean: 7’6. Ehunekotan: %0 eskas/oso eskas; %1’7 nahiko batez; %6’6 ongi, %74’9 oso ongi, %16’9k bikain. -Aldaize ondo baloratzeko arrazoiak: gustura irakurtzen delako, gertuko berriak emateagatik, euskaraz delako eta euskara sustatzen delako. -Aldaize irakurri ohi dutenek batez beste 33’8 minutu ematen du irakurtzen. -Aldaize irakurri edo ezagutzen duten herritarrak, hau esan dute: %11’3k ezagutu ez edo ez du inoiz irakurri. %17’6k inoiz irakurri izan du, baina azken alea ez (otsailekoa). Herritarren %71’1ek azken alea irakurri du. Ale bakoitzak batez beste, 1.350 irakurle ditu.

[ Aldizkariaren edukia eta banaketa ] -Aldizkariaren edukia: irakurleen %82’2k esan du ez lukeela ezer aldatuko.

# Testu laburrak nahiago dituzte irakurleek luzeak baino:

-Aldizkariari zer gehitu? Herriko informazio gehiago (%3’5). Kirola gehiago sartu (%3’1). Denbora-pasa gehiago (%1’3). Udalaren informazio gehiago (%1’3). Gazteleraz zerbait agertzea (%1’3). -Aldaize nork argitaratzen duen ez daki irakurleen gehiengoak (%67’9). -Aldaize ezagutzen duten %84’4k etxean hutsik gabe jasotzen du.

[ Euskararen erabilera eta beste prentsa ] -Aldaizeren irakurleen etxeen %68’3tan euskaraz soilik hitz egiten dute. -EEuskal Herrian etorkizunean zein hizkuntzatan hitz egitea nahi luketen galdetuta, irakurleen %79’6k euskara nagusi litzatekeen egoera nahiago dute. -Aldaizeren irakurleek gehien irakurtzen duten egunkaria Diario Vasco da (%35,2). Atzetik datoz Goierriko Hitza (%21’4), Gara (%7’5), Berria (%7’1) eta Noticias de Gipuzkoa (%5’1).

6 < aldaize 33

[ Albisteen objektibotasuna ] -Aldaizeren albisteen trataera objektiboa dela diote ia irakurle guztiek (%98’2) -AAldizkari plurala da irakurle gehiengo oso zabalarentzat (%93’5). Aitzitik, %6’5ek dio aldizkari lerratua dela. -Aldaize irakurtzen dutenen artean, %95’5ek dio Udalari buruzko albisteak objektibotasunez lantzen dituela.


ALDAIZE 33:ALDAIZE 10

14/5/09

15:37

Página 7

hizketan NEKANE LANGARIKA . AXARI ARROPA-DENDAKO DENDARIA

“ASKO ESKERTZEN DUT HASIERA BATETIK BIZILAGUNEK ESKAINI ETA EMAN ZIDATEN LAGUNTZA” Orain denok ezagutzen dugun dendara iritsi arte, zein da jarraitu duzun ibilbidea? Hamabost urte nituenean hasi nintzen lanean legazpiko arropa denda batean saltzaile gisa. Han hamahiru urtez lan egin ostean, idiazabala etorri eta farmazia ondoko lokala alokatu nuen. Etorri eta berehala, jendearen laguntza izan nuen, oso ondo portatu ziren bizilagunak nirekin, lupe eta juliani asko eskertzen diet hasiera batetik eskaini zidaten laguntza. Alokatu nuen lokala hutsik zegoenez, obra egiten hasi nintzen, obra egiteko orduan ere, ez nuen laguntza eskatu beharrik izan, // NEKANE LANGARIKA AXARIN LANEAN bizilagunak hor izan bainituen nire ondoan laguntzeko prest. Lokala obratan zegoenean ni Nekane Langarikak 23 urte daramatza Axari arropa-dendako mostradore atzean. Hamabost urtere- legazpitik etortzen nintzen astean zehar goizeko kin hasi zen lanean Legazpiko arropa-denda batean. zortzietan, gaztelun kafetxoa hartu eta bertara joaGero, Idiazabalera etorri zen eta dagoeneko, 36 teko. Jendeak kaletik agurtu egiten zidan, eta nik urte egingo ditu lanean hasi zenetik. Atsegin du erabat harrituta pentsatzen nuen: “ hori da zortea Idiazabal eta hemendik mugituko ez dela ziurtatu izan behar dudana denda irekitzen dudanerako”. Uste nuen, nire anaia idiazabalen bizi zelako agurdu, jendearekiko duen gertutasunak pozten baitio. tzen nindutela, baina, oker nengoen, gauza da idiazabalen denak agurtzen dutela elkar. Behin obrak Zenbat urte daramatzazu? amaitzean, arma-denda jarri genuen, nahiz eta nik Dagoneko 23 urte pasa dira idiazabalen lanean hasi kirol arropa ere saltzen nuen. Hiruzpalau urte egin nintzenetik. Legazpitik idiazabalera etorri nintzen ostean, arma-denda kendu eta hamar urtez janztehan hamahiru urtez dendari gisa lanean aritu ondoko arropan zentratu nintzen. Hamahiru urte errenren. Bertan, lanik gabe geratu nintzenez eta nire tan pasa ondoren, oso gustura nengoenez nire lanasenarrak lanarekin arazoak izan zituenez, biontzako rekin, lokala erosteko erabakia hartu nuen. Orduan egokia izango litzatekeen zerbaiten bila hasi ginen. nengoen lokaleko nagusiak saltzeko asmorik ez zueOrduan, arma-denda bat irekitzea erabaki genuen, nez, lokal bila hasi nintzen idiazabalen gaur denok farmazia ondoko lokalean. ezagutzen dugun dendako lokala erosi nuen arte. Nondik etorri zitzaizun negozio bat irekitzeko ideia? Lokal berrian obra egin bitartean, bestean jarraiLehen esan bezala, biontzako aproposa izango zen tzen nuen lanean normaltasunez. 1998ko abenduazerbait behar genuen. Horregatik, gizonak ere lana ren 5ean, farmazia ondoko lokalean aritu nintzen behar zuela kontutan hartuz eta nik ere bertan lana lanean. Abenduaren 6an familiakoen laguntzaz gauegingo nuela ahaztu gabe, arma-denda jarri genuen. zen lekualdaketa egin nuen, 7an inauguratu eta 9an Hala ere, hiruzpalau urtez arma-denda izan ondo- lokal berrian hasi nintzen lanean normaltasun osoz. ren, hori kendu eta kirol arropa, umeen arropa eta Zer saltzen duzu eta nori dago zuzendua? gizon zein emakumeentzako arropa saltzen hasi Gizonezko nahiz emakumezko arropa saltzen dut. nintzen. Nire arropa. 20 urtetatik 60 urte bitartera zuzendua dagoela esango nuke. Herri txiki batean bizi gara Beti dedikatu izan al zara moda negoziora? Bai, egia esan bai. Arma-denda gizonak eramaten eta beste arropa dendarik ez dagoenez, adin-talde zuen batez ere, ez bainintzen oso jantzia kontu ezberdinetarako arropa ekartzen saiatzen naiz. Oro horretan. Horregatik, gizonaren lana normaldu har, gazteentzako zein zaharragoentzako arropa zenean, segituan kendu nuen arma-denda eta arro- saltzen dut. Beste denda izan nuenean, umeentzako pan zentratu nintzen, mundu hori baitzen nik oso arropa ere saltzen nuen eta oso gustura saltzen nuen gainera, baina eroski eta horrelako enpresak ondo ezagutzen nuena.

“DENDA BERTAN DUT JOSTEKO MAKINA, HORREGATIK, NIK SALTZEN DUDAN ARROPA EROSTEN DUEN EDONORI EGITEN DIZKIOT KONPONKETAK” umeen arropa komertzializatzen hasi zirenean, umeentzako arropa kendu beharra izan nuen, horien aurka lehiatzea ezinezkoa zelako.

Kanpoko jendea etortzen al da? Bai, eta dena hasiera batean izan genuen arma-dendari esker. Jendea inguruko herrietatik etortzen zen gure dendara: segura, zegama, altsasu, lazkao, beasain... Horri esker, gaur egun ditudan bezero asko eta asko, hasiera batean arma-dendara etorri ohi zirenak dira. Lehen nuen dendatik hona bezero horiek mantendu egin dira, hala ere, aitortu beharra daukat galduko nituenaren beldur ere izan nintzela. Lokala aldatzerako garaian nire zalantzak izan nituen, lokal berria bertakoentzat oso zentrikoa eta egokia bazen ere, kanpokoentzako aldiz, beste lokala erosoagoa iruditzen zitzaidan. Horregatik, bezero asko galduko nituela pentsatzen hasi nintzen. Zorionez, lokal berrira aldatu eta bezero horiek etortzen jarraitzen dute, azken finean nire arropa gustatzen bazaie ere, aski da nire tratua ere hor dagoelako. Gainera, hori gutxi balitz, niri erosten didaten arroparen konponketak ere, nik egiten ditut eta kanpokoentzako hori erosotasun bat da. Denda bertan dut josteko makina, orduan kanpoko norbaitek konponketaren bat behar badu momentuan egiten diot, horrela bueltatu behar ez izateko. Konponketa horiek kanpokoei bakarrik egiten nizkien hasiera batean, gaur egun aldiz, nik saltzen dudan arropa erosten duen edonori. Antzeman al duzu krisia? Krisiarekin beldur handia badago ere, antza denez oraindik ez du arazo handirik eman. Egia esan, ni ere beldur naiz, jendea krisiaren hatzaparretan erortzen denean, ni ere hala egongo bainaiz. Zorionez, ez dut oraindik pairatu krisiak ekar dezakeen ondoriorik. Azken udazkenean egindako salmentak beste urtekoekin parekatuak egon dira eta hori poztekoa da. Hasi zinenetik hona zein izan dira antzemandako aldaketak? Nire lana asko gustatu izan zait betidanik. Hasi nintzenean oso gustura egon arren, hobeto sentitzen naiz orain, gehiago disfrutatzen dut. Hamabost urteterekin hasi nintzenean baino lasaitasun gehiagorekin aritzen naiz mostradore atzean. Orain dudan lasaitasun hori bezeroari transmititzen diot eta horregatik, iruditzen zait jendea arropagatik baino, nik eman ohi dudan harrera onagatik etortzen dela.

aldaize 33 > 7


ALDAIZE 33:ALDAIZE 10

14/5/09

15:37

Página 8

ze berri ?

AGENDA 21 IDIAZABAL OINEZKOEI BIDE EGINEZ

ADINEKO PERTSONEI LAGUNTZEKO NAGUSILAN TALDEA SORTU DA HERRIAN

Azken hilabete honetan plaza inguruan egiten aritu diren obrak direla eta zenbait endredo somatu dira herrian. Bat baino gehiago izango dira “Zer egin behar dute? Eta zertarako?” moduko galderak izango dituztenak. Iazko abenduko Aldaizeko alean, proiektu honen jatorriaren ingurukoak azaltzen saiatu ginen: obra hau egitea adostu aurretik bai Agenda 21eko foroan eta baita Udaleko Hirigintza Batzordean izandago eztabaiden berri emanez. Bertan aipatzen genuen bezala, bilera hauetatik zehaztu genuen helburua herrigunetik auto gutxiago eta motelago pasatzea zen, herria oinezkoak eroso eta seguru ibiltzeko modukoa izanez. Helburu hau, dena dela, ez da berria: Idiazabalek urteak daramatza herriko kaskoa goxatuz (errepidea estutuz, oinezkoen espaloiak zabalduz eta autoentzat oztopoak jarriz). 80. hamarkada erdialdera arte izugarrizko trafikoa pasatzen zen herrigunetik. N-1aren sahiesbidea egiteak, herri barruko trafikoa asko moteldu zuen, eta honek herria egituratu eta osatzen joatea baimendu zigun (aurrez zeuden goiko eta beheko auzoak azken urteetan lotzen joateko aukera eman dio herriari). Era berean, espaloiak zabalduz (eta beraz, errepidea estutuz) joan izan da pixkanaka azken urteetan. Erabaki hauek hasiera batean ulergaitzak izan baziren ere (askotan zaila egiten zaigu autoari oztopoak jarrita oinezkook lortzen ditugun abantailak ikustea), urteak joan ahala herria guztiontzat erosoago izaten joan dela ikusi dugu. Azken obra hau ere asmo berarekin egin da, herrigunean oinezkoari espazio gehiago eman eta herri barrutik pasatzen den auto kopurua gutxitu eta hauen abiadura moteltzeko asmoarekin. Autoz ibiltzeko traba hau jartzeak, herrigunea indartu eta guztiontzat atseginagoa izango den eremu bat izatea ekarriko digulakoan gaude! UTZI AUTOA ETXEAN ETA IBILI OINEZ IDIAZABALEN!!!!!!

8 < aldaize 33

Azken hilabeteotan zenbait bilera eta prestaketa lan egin ondoren, lanean hasteko gertu dago Idiazabalgo Nagusilan taldea. Boluntarioz osatuta dago eta adineko jendeari laguntza eskaintzeko helburuarekin sortu da.

kaintzea guztiz betegarria izango delakoan gaude”. Horregatik, taldean parte hartzea gauza interesgarria dela uste dutelako, kezka duten herritar guztiei ere hurreratu eta eurekin batera aritzeko deia egiten diete.

Nagusilanen egitekoak Taldearen sorrera eta helburuak Eguneroko hainbat jarduera egin ahal izateko ezintasuna edo mendekotasuna duten pertsonen kopurua gero eta handiagoa da gure gizartean, eta aldi berean bakarrik bizi diren adinekoen kopuruak ere gora egin du. Errealitate honetatik habiatuta, idiazabaldar talde bat pertsona hauei laguntzeko asmoz elkartu da. Taldea sortzerakoan, inguruko herrietako Nagusilan taldekoen bultzada izan dute. Ordiziako taldekoekin elkartu ondoren, Idiazabalen ere halako zerbitzua eskaintzea ona litzatekeela eta animatu dira kideak. Otsailean, bestalde, Izarne Lizaso Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslearen eskutik ikastaroa jaso zuten boluntarioek. Idiazabalgo Nagusilan taldekoen esanetan “Gero eta garbiago ikusten da erakundeek eskainitako zerbitzuez gain, herritarren laguntza ere behar-beharrezkoa dela gizarte lanetan. Elkartasuna azaltzea gauza handia da, edonoren bizimodua alaitu eta hobetzeko”. Diru ordainik gabeko lana izango da Nagusilanekoena, bestelako ordaina jasoko dutelakoan daude hala ere, diruarekin zerikusirik ez duen bestelako zerbait: “Beste herri batzuetako taldekideek adierazi digute, eman adina, jaso egiten dela. Jendeari gure ahalegintxoa es-

Nagusilan Udarekin harremanetan jarri da, bere eginkizunak zein izan behar duen ahalik eta garbien mugatzeko. Udalak bere babesa eskaini dio eta gizarte langileak, boluntarioek aurrera eramateko moduko lanak zeintzuk izan litezkeen proposatuko dizkie. Taldekideek garbi utzi nahi dute beraien helburua ez dela zerbitzu profesionala eskaintzea “asmoa ez da, konparazio baterako, inori etxeko lanen bat egiten laguntzea. Bestelako helburua dute: pertsonekin egon, bere gauzez hitz egin eta bere eguneroko kezketan tarteko izan nahi dugu”. Boluntarioek aitortzen dute ez dela eginkizun erraza eta arituz-arituz ikastea ere espero dutela. Gestioetan lagundu, konpainia egin eta antzerako lanak egingo dituzte taldeko kideek. Adineko jendeak, bakarrik egonda, norabait gestioren bat egitera (medikuarenera, gizarte segurantzara...) joan behar eta laguntza behar badu (joan-etorria egiteko, egin beharrekoak ulertzeko...), boluntarioen laguntza eska dezake. Edo, izan liteke etxean astean behin konpainia izatea nahi izatea; Nagusilanek hori egiteko konpromisoa hartuko luke. Dei bat egin nahi du taldeak, inork (edo inguruko norbaitek) halako zerbaiten beharra balu udaletxeko gizarte langilearengana jo eta kasua berari azaldu diezaion, ondoren hau Nagusilenekin harremanetan jar dadin.


ALDAIZE 33:ALDAIZE 10

14/5/09

15:37

Página 9

ze berri ? KASONGO LUNDA ERAKUNDEAK MATERIALA BIDALTZEN JARRAITZEN DU KONGORA

[ Herriko Euskara Plana. Illati-Udala ]

NON DAGO IEP!? Logotipo: hitzezko, irudizko edo entzunezko elementua; pertsona, enpresa, erakunde edo produktu bat irudikatzen eta ordezkatzen duena. Gobernuz Kanpoko Erakundeak datozen asteetan material ugari bidaliko ditu Kongora. Jakina denez, Idiazabalgo Alejandro Aldanondo dago han eta bere bitartez bidaltzen ditu Kasongo Lundak Euskal Herritik Kongora behar dituzten materialak. Hona hemen oraingoan bidaliko dituztenak: meta-

gailuak (acumulador), plakak, esne hautsa, botikak eta Ampoko kamisetak. Norbaitek diruz lagundu nahiko balu, hona hemen kontu korronte zenbakiak: Euskadiko Kutxa: 3035.0199.061990010624 Kutxa: 2101.0044.410011420080

KORRIKA 16 IDIAZABALDIK PASATU ZEN MARTXOAN

Logotipo, marka, irudi… eta abarrak zerbaiten identifikagarri izaten dira, hiztegiek ederki definitzen dute. Zuzenean beharrean, zeharka adierazten digute jakinarazi nahi digutena. Logotipo ederra dauka Idiazabalgo euskara planak. Dagoeneko ezagutuko duzue, leku ugaritan ikusi baituzue: lehenengo pegatinak izan ziren, ondoren poltsikoko telefonoa biltzeko zorroak, beste batean behin eta berriz erabiltzeko poltsak, zenbait aldiz agertu da hilero udaletxetik banatzen den agendan… Baina ordenagailuko karpeta batean, edo apal batean hautsa hartzen uzten badugu, zentzua galtzen du irudiak. Irudia, logotipoa, erakusteko eta ikusteko dago sortuta. Eta aurten ere kalera ateratzea pentsatu dugu. ALDAIZEren ale hau atera den garaitsuan aterako da kalera IEP! logotipoa, jadanik aterata ez badago. Begiratu bazterretan, ea aurkitzen duzuen. Eta aurkitzen baduzue, pentsatu ez dela logotipo bat bakarrik; baita zerbait adierazten, identifikatzen duela ere. Euskararen erabilera plan oso-oso bat duela atzean, alegia. Pista bat? Tabakoaren legea estutzen badute, jai dauka logotipoak… ea planari berdin gertatzen ez zaion!

Dagoeneko bi hilabete pasa badira ere, Aldaizek aipamen berezia egin nahi dio euskarari bultzada ematen dion Korrikari. Aurtengo Korrikak euskara ikasten ari direnak errekonozitu nahi izan ditu. Badakigu euskara ikasten

ari diren herritar ugari dauzkagula Idiazabalen eta egiten ari diren ahalegina kontuan hartzea dagokigu. Illatik bere ibilbidetxoa egin zuen. Argoitz Urrestarazu Illatiko bazkideak eraman zuen lekukoa.

aldaize 33 > 9


ALDAIZE 33:ALDAIZE 10

14/5/09

15:37

PĂĄgina 10

ze berri ?

GAZTA EGUNAREN 12. EDIZIOA EGIN DA MAIATZAREN LEHEN ASTEBURUAN Arrakasta handia izan du aurtengoan ere Gazte Egunak. Kanpotik etorritakoek Ampo aldean utzi behar izan zituzten autoak, herrira autobusez etortzeko. Eguraldia lagun, ospakizun polita izan zen. Aurtengoan artzain-txakurren lehiaketa eta herri afaria izan dira berrikuntzarik nabarmenenak. Gazta Egunaren bezperan, zapatuan, izan zen lehiaketa Arizkorreta ondoko zelaian eta sei artzainek parte hartu zuten. Igandean, berriz, goizean gazta eta mamia dastatzeko aukera, artzainen postu dotoreenak saritu, gaztaia ketzen ikusi‌ Gabiriako Eli Elgarrestak irabazi zuen gazta onenaren saria eta postu dotorenaren saria herriko Aranburu elkartari eman zioten. Inazio Berasategi herriko artzainari eta Jose Antonio Otxandorena zenari egin zitzaien omenaldia. Arratsaldean, aizkolariak izan ziren frontoian.

// GAZTA EGUNEKO IRUDIAK_ARGAZKIAK: GOIERRIKO HITZA

OINEZKO TRENAK ZAZPI HILABETE Herri eskolak abian jarritako Oinezko Trenak zazpi hilabeteko ibilbidea egin du jada. Hasiera batean ikastetxe inguruko mugikortasuna hobetze aldera sortu zen ekimenak beste hainbat helburu ere lortu ditu eta ekimena komunitatetik haratago zabaldu nahi dute orain. Hala, herrian ezagutzera emateko asmoz, pankarta handi bat jarriko dute plazan eta txirrindu bira handi bat ere egingo dute herrian zehar. Etorkizunera begira eximen hau ikastetxean bakarrik ez, herrian ere sustatu nahi du herri eskolak; Ikasleak eskolara bakarrik ez, langileak lantegira ere adibidez oinez edo bizikletaz joan daitezen.

10 < aldaize 33

HERRI KIROLETAKO XIBA TXAPELKETAKO GIPUZKOAKO KANPORAKETA IDIAZABALEN IZANGO DA Probintziaka egiten dira lehen kanporaketak eta aurtengo Gipuzkoakoa gure herrian izango da. Ekainaren 6an izango da. Idiazabalgo herri kirol taldeak ere parte hartuko du txapelketaren 6. edizio honetan ere. Festa handia izango da asteburu horretan, izan ere, San Adriango egun berezia ere orduan izango da eta Udalak Oskorri taldea ekartzea aurreikusita dauka asteburu horretarako.


ALDAIZE 33:ALDAIZE 10

14/5/09

15:37

Pรกgina 11

Ura:

Ura izan eta nahi ez. Urik ez eta hura behar.

Ura bai eta urik ez. Ura baldin bazen, ardoa edango; urik ez, eta ura edan behar. Hondarribiko marinelen esaerak erraz definitzen du gizakiek urarekiko duten dependentzia. Eta ez kostaldean bakarrik. Barne aldean ere bai. Hilabete batzuk atzera egin eta bizpahiru egunez Idiazabalen urik gabe egon gineneko pasadizo hura gogoratu besterik ez da egin behar. Urik ez, eta hura edan behar. Larri gainera.


ALDAIZE 33:ALDAIZE 10

14/5/09

15:38

Página 12

Garai batean ez genuen horrelako komeriarik izaten. Ur bila joan behar izaten genuen eta gehiago nahi izanez gero berriro ere bila joan behar”, kontatzen dute helduek. Egun etxetik mugitu gabe izaten da ura denen eskura. Baina beste askok oraindik ere bizirik mantentzen dute egunero ur bila iturrira joatearen ohitura. Herriko hainbat iturritan ikusi daitezke marmita eskuan hartuta.

Probidentziako Ahizpen etxe ondoan, ia zubipean dagoen iturria oraindik ere ur emari garrantzitsua da herriko askorentzat, inguruan bizi direnentzat batez ere. “Mojen iturria” bezala ezagututa, Larrastegiko hainbat bizilagunek oraindik ere bertatik edaten dute ura, baita Zepai auzoko askok ere. Lehengo Kultur Etxe ondoan, futbitoan dagoen iturria ere herritar askoren ur emale da. Metal ura askorentzat, zeharo txarra beste askorentzat, gazte eta haurrentzat batez ere. Baina Zigor auzoko askok bertatik edaten dute ura egunero. Zenbaitek osasuntsuagoa ere badela diote. Arizkorreta inguruko bizilagunek ere bertan duten iturria erabiltzen dute. Baita, Ojarbiko iturria ere, ingurukoek. Garai batean autoak garbitzeko erabiltzen zela eta oharra ere jarri zuten bertan ingurukoek. Ura zaintze aldera egin beharreko saiakerak ere herriko ur iturri hauetara ere iritsi ziren 90. hamarkadan.

Urik ez eta ero Ez da denboran urruti geratzen ordea orain hilabete batzuk herrian gertatutako pasadizoa. Arriarango presa inguruan izandako lur eraisketa batek inguruko hodi batzuk puskatu zituen eta ondorioz urik gabe geratu ziren eskualdeko hainbat herri. Denbora gehien ordea, Idiazabal eta Segurak egin zuten urik gabe. Orduan bai, orduan gora egin zuten herriko iturri guztietako erabiltzaileek. Bertan elkartzen ziren ugari, ur botila eta marmitak eskuan hartuta, batek noiz bukatu besteak eramandakoak betetzeko zain. Baita gertu dagoen supermerkatuan erositako ur kantitatearen kontsumoak ere. Makina bat ur litro erosi zuten herritar askok ur gabeziak noiz arte iraungo zuen jakin gabe egoera hari aurre egiteko helburuarekin. Izan ere, ura izan eta urik ez, urik ez eta hura behar.

Orain ez urte asko iturrietatik edaten zen ura; orain ere askok ohitura hori mantentzen dute

// HERRIKO ITURRI ERABILIENAK

Zifrek ere Idiazabalen ura aurrezte aldera herritarrak lan egiten ari direla erakusten dute

12 < aldaize 33


ALDAIZE 33:ALDAIZE 10

14/5/09

15:38

PĂĄgina 13

Oinarrizko elementua

Urik gabe bizi daitekeen gizakirik ez da agertu oraindik. Eta behar horretatik ura beharrik gabe erabiltzera ere iritsi dira gehienak. Ura etxean bertan izateak horretarako joera bultzatzen du, aditu askoren esanetan. Azken urteotan ugaritu egin dira ura zaintze aldera adituek egindako aholkuak. Baita Idiazabalen bertan ere. Eta saiakerak orok egiten ditu bere etxean. Ez da askorik behar: gogoa, kontzientzia eta saiakera pertsonala.

Zifrek ere Idiazabalen ura aurrezte aldera herritarrak lan egiten ari direla erakusten dute. Uraren eskari osoa herrian 368.096 metro kubikotakoa bazen 2006. urtean, 2007.ean 330.002 metro kubikotakoa zen, azken datuen arabera.

Orain hiru urte ur kantitate horren %26,16 erabiltzen zen etxeko kontsumorako.% 37,42 kontsumo ez domestikoan erabiltzen zen, industrian, nekazaritzan edota bestelako zerbitzuetan. Beste %3,06 bat herri kontsumoari zegokion eta azken %33,34 sarean galdutako urari. Datu hauen arabera urte betean 30.000 metro kubikotan jaitsi zuten idiazabaldarrek uraren kontsumoa. Etxean kontsumitutako uraren kantitateak gora egin zuen, baina herri kontsumoan erabilitako urak ere bai. Aurreztutako ur kantitatearen gehiengoa sarean galdutako urei zegokiena izan zen. Guztira 330.002 ur litro kubikoren %27,68 erabili zen etxeko kontsumoan, %37,94 industrian eta nekazaritzan, %3,22 herri kontsumoan eta %31,15 sarean galdutako ura.

Uraren zainketa Urarekiko dugun dependentzia jaisten ari da, baina datu hauen arabera alferrik galtzen den ur-kantitateak (sarean galtzen den ur guztia, alegia) erraldoiak dira oraindik. Eta giltza norbanakoek euren etxeetan dituzten ohituretan dago. Azken ikerketen arabera etxe arrunt batean gastatzen den ur kopurua eguneko 112 litrotakoa da (%30 komunetik joaten da, beste %30 dutxatik edo bainutik, %20 garbigailuekin eta gainerakoa etxeko garbiketan). Zifra hori ordea, txikiagoa izan daiteke. Aholkuak xeheak dira, edonork bere etxean egin ditzakeenak: - Ura aurrezteko gailua jarri komunean: bataz beste komuneko katea botatzen den aldiko galtzen den uraren %60a aurrezten du. Edota, jarri betetako bi botila zisternaren barruan.

Erabiltzen duzun aldiko bi eta lau ur litro artean aurreztuko dituzu. - Itxi etxeko ur pasoaren giltza erdizka. Ez duzu ia nabarituko eta ur kantitate handia aurreztuko duzu egunero. - Ahal bezain laster konpondu iturrietako matxurak. Tantaka dagoen iturri batek 30 litro ur galdu ditzake egun batean. - Itxi iturria bizarra kentzen duzunean edota hortzak garbitzen dituzunean. Hamar ur litro aurreztu ditzakezu. - Dutxatu bainua hartu ordez. 150 litro aurreztera iritsi zaitezke. Eta, itxi iturria gorputza xaboitzen duzun bitartean.

- Ez erabili konketa zakarrontzi bezala. - Garbiketarako produktuak edota olioak ez bota harraskatik edo komunetik. Hodiak kaltetu eta trabatzeaz gain ura kutsatzen du, berriz erabiltzeko aukerarik utzi gabe (litro bat oliok 100.000 litro ur kutsatu ditzake). - Landareak gauez ureztatu lurrunketa ekiditeko. Ez garbitu lorategietako inguruak ur zorrotadarekin, erabili erratza. - Arropa eta ontzi garbigailuak erabiltzen dituzunean guztiz bete, ur gehien kontsumitzen duten tresna elektrikoak dira.

aldaize 33 > 13


ALDAIZE 33:ALDAIZE 10

14/5/09

15:38

Página 14

kirolak ANDONI URTEAGA . PILOTARI GAZTEA

“LAZKAON TXAPELKETETAN PARTE HARTZEKO AUKERA ZEGOELA IKUSI NUENEAN HARA JOAN NINTZEN” horrek sortu lezake nolabaiteko bakardadea beste kirolekin alderatuz, baina hala ere, frontoitik kanpora denok ezagutzen dugu elkar eta denok gara lagunak. Nahiz eta frontoira sartutakoan laguntasun dena kanpoan geratzen den.

Orain dela urte batzuk Izalek ospea lortu zuen pilota munduan, gazte dexente ibiltzen ziren. Hala ere, zu Lazkaora joan zara, zer dela eta?

// ANDONI URTEAGA, ELKARRIZKETAKO UNE BATEAN

Aurten 18 urte beteko ditu Andoni Urteagak, Lazkaoko pilota taldean jokatzen du duela urte batzuetatik. Gu berekin elkartu gara orain arteko esperientzia eta pilota munduaren inguruan duen iritzia galdetzeko. Noiztik egiten duzu kirola? Noiz hasi zinen pilotan? Txikitatik egiten dut kirola, eskolan hasi ginenetik. Hasieran, denak bezala, kirol desberdinak egiten nituen, aurrerago futbola eta pilotan gehiago ibiltzen hasi nintzen eta besteak uzten. Azkenik, futbola eta pilotaren artean, pilota aukeratu nuen, nahiko ondo moldatzen nintzelaeta.

Taldeko kirolak arrakasta izaten dute lagunekin kirola egiteko aukera ematen dutelako, pilota, ordea, banakako edo gehienez binaka egiten den kirola da, horrek zer suposatzen du? Bai, alde batetik begiratuta kirol bakartia dela esan liteke baina aldi berean, ez zara bakarrik sekula egoten, beti egoten da bai entrenamenduetan eta baita partidutan ere norbait aldamenean, eta beti zabiltza gurasoekin handik-hona. Talde aldetik, entrenatzen beti egoten gara maila bertsukoak garen batzuk. Partiduetara bakarrik edo gehienez zure bikotearekin joaten zara eta

14 < aldaize 33

Lazkaon, txapelketatan parte hartzeko aukera zegoen eta hura dena antolatzen Izalgo bat ibiltzen zela jakin nuenean Lazkaora joan nintzen. Horrela, txapelketetan parte hartzen hasi nintzen. Hala ere, Lazkaon gure mailan, ez dago pilota afizio handirik, nire mailan lau pilotari gabiltza eta horietatik hiru kanpotarrak gara.

Z e i r i tz i d u z u h e r r i a r t e k o “interpueblos” delako txapelketari buruz? Maila aldetik, maila handia duen txapelketa dela uste dut. Herri askotan, jende on asko dago baina denak ez dute batera entrenatzen eta jokatzen, txapelketa honek, herriko gazte desberdinek batera jokatzea ahalbidetzen du eta horrek, beste era bateko giroa sortzen du. Txapelketa hau irabazteko inportanteena maila guztietan pilotari onak edukitzea da, kategori batean bakarrik onak izateak ez du askotarako balio. Hor Donosti eta Azpeiti iruditzen zaizkit aipagarrienak eta osoenetako batzuk. Goierri mailan ere zerbait polita egiteko aukera ere ikusten dut, Ataungo taldearen aldetik. Baina esatekoa da, txapelketa hauetan inportanteena ez dela irabaztea baizik eta parte hartzea, ze bestela herri askok eta askok ez lukete parte hartuko. Nik nire aldetik esan beharra dut ez dudala parte hartzen txapelketa honetan, ezin baitut.

Eskolako umeak kirol mota desberdinak egiten dituzte, baina azkenean denek futbolean jarraitzen dute. Zergatik dela uste duzu hori, zer esango zenieke pilota aukeratzeko? Nahiko zaila izaten da. Umeek infantiletatik aurrera pilotan segitzea, maila horretatik aurre-

LAZKAON, TXAPELKETATAN PARTE HARTZEKO AUKERA ZEGOEN ETA HURA DENA ANTOLATZEN IZALGO BAT IBILTZEN ZELA JAKIN NUENEAN LAZKAORA JOAN NINTZEN. ra, jendeak egiten duen kirolak seriotasun bat eskatzen baitu eta gehienak futbola aukeratzen dute talde jokoa beti ere nahiago izaten delako eta lagunekin egiten delako. Hala ere, Izalen badaude ume pilo bat pilotan ibiltzen direnak eta nik uste, horiei lagundu egin behar zaiela, pilota gustatuz gero, badaudelako aurrera egiteko eta ondo ibiltzeko aukerak. Klubetan laguntza asko ematen dituzte eta partiduak ez dira inon falta izaten. Hala ere, denari dedikatu behar zaio bere denbora, eta pilotak alde horretatik denbora asko behar du, gehien bat takok egiten-eta. Oso garrantzitsua da gauza bakoitzari bere garrantzia eman eta behar duen denbora dedikatzea.

Azken urtetan, telebistari esker pilotari asko e z a g u tu d i tu g u : I r u j o , A i m a r , B a r r i o l a … Horietatik zein duzu gustukoena? Barriola dut gustukoena, denerako balio duen pilotaria delako. Frontoian gutxi daude bera bezalakoak, dena ematen baitu partiduetan. Bere izaera umila ere azpimarratzekoa da. Bestalde, Irujok duen kasta eta borroka egiteko ahalmen hori izugarria iruditzen zait. Frontoian edozein gauza egiteko kapaz da eta bera bezela gutxik jokatzen baitute. Baina Irujo bera da partidu bat galdu edo irabazten duena.

Ze asmo dituzu aurrera begira? Egia esan, uste dut aurtengoa izango dela pilotan egingo dudan azken urtea. Denari bezala behar den denbora eskaini behar zaio eta ondo ibili eta partiduak irabazi ahal izateko asko ibili behar da. Momentu honetan ez diot ia denborarik eskaintzen. Kuriosoena da, pilotan gehienok ezagutzen garela eta ezagunenak ondo ibiltzen direnak izaten dira, denean bezala. Beti bezala orain badaude lau edo bost izen nahiko markatuak eta horiek orain arte bezala jarraitzen badute, laster telebistan ikusteko aukera izango dugu. Niri alde horretatik pilotak bete egiten nau, nik mutil horietako batzuren aurka jokatu baitut eta beraien jokatzeko modua nola aldatu den ikusi dut. Egunen batean horietakoren bat telebistan o maila altuko txapelketa baten ikustea zoragarria izango litzateke niretzat.


ALDAIZE 33:ALDAIZE 10

14/5/09

15:38

Página 15

ertzea [izal ezautuz]

Z E L AA

anttonioberasategi

DOKUMENTUETAN EZ DA ERAIKUNTZAREN BERRIRIK EMATEN, BAINA LEKUKOEK ESANDA DAKIGU ORAINGO ZELAA 1900 ONDORENGO URTEETAN EGIN ZUTELA

EZ DAGO UKATZERIK BADUELA GUK GAURKO EGUNEAN ERABILTZEN DUGUN “ZELAI” IZENAREKIKO ANTZA, BAINA OSO ZALANTZAKOA DA HORTIK ETORTZEA

// ZELAA, EZKERRETARA, LOBIO ALDETIK IKUSITA 1906KO MAIATZEAN ATERATAKO ARGAZKIAN

ere. Dokumentuetan ez da eraikuntzaren berririk ematen, baina lekukoek esanda dakigu oraingo Zelaa 1900 ondorengo urteetan egin zutela. Zelaa zaharra oraingo kiroldegiaren buru aldean omen zen lehenago. Lehenagoko etxe hura aipatzen duten aurreneko dokumentuak (Idiazabalgo beste baserri zaharrenen aipamenak bezala, bestalde) XVI. mendekoak dira. 1533. urterako esaten da izkribuetan Zelaan bazirela bizilagunak; 1558tik aurrera, etxea bera ere aipatuko da, modu batera edo bestera idatzita: “Çelaa”, “Celaa”, “Zelaa”, “Çela”... inoiz bestelako forma batzuk ere ageri dira, seguruenik ere baztertzeko modukoak (ez dirudite oso zuzen jasotakoak): “Zelai”, “Celada”... Azken aldian jasotako “Zelaakoa”k, berriz, hasierakotik eratorria dirudi; beharbada, etxe berriaren eraikuntzak ekarriko zuen adierazpide berria, “Zelaako etxea” esateko edo.

// ETXEAK ORAIN DUEN ITXURA

Beste batzuetan ere azaldu da atal honetan, nola herrigunearen zabalkuntzak lehenagoko etxe bat baino gehiagoren galbidea ekarri duen Idiazabalen. Uste dut denok ezagutzen dugula horrelako bat edo beste. Orain berrogei urte halako zerbait gerta zitekeenik pentsatzea ere ez zen erraza, baina gaur hor daukagu Zelaa aspaldikoa ere, kaleko etxe eta eraikin berriz inguratuta geratzen ari dena, bere baserri izaerari nolabait samar eutsiz (edo ezin eutsiz).

Dena dela, edonork ikusten du Zelaak etxe zahar-zahar itxurarik ere ez duela; eraikuntza eredu oso erregular eta dotorea ageri du, mendeen joanak beste baserri batzuetan utzi duen aldaketa eta berrikuntza erakusgarririk gabea. Izan ere (beste batean aztertu genuen Ondramuñok bezala edo Atsisain eta horrelako besteren batek bezala), oraingo Zelaako etxeak ehun urte inguru izango ditu. Lehenagoko beste etxe zaharrago baten ondorena hartu zuen berak

Eta, zer esan izenaren jatorriaz? Ez dago ukatzerik baduela guk gaurko egunean erabiltzen dugun “zelai” izenarekiko antza, baina oso zalantzakoa da hortik etortzea. Kontuan izan behar dugu, gainera, Idiazabaldik kanpo ere badirela izen bereko beste etxe batzuk (Bidegoianen, Ezkio-Itsason, Zaldibian...) eta balitekeela guztien jatorria ezagutzen ez dugun zerbaitekin lotua egotea, guztiek ere izenaren forma bera sortzea harrigarri samarra baita. “Zelaa” abizena ere hor dugu, han-hemen nahikoa zabaldua eta etxe hauen izaerarekin edo jatorriarekin lotua egon litekeena.

aldaize 32 > 15


ALDAIZE 33:ALDAIZE 10

14/5/09

15:38

Página 16

iparrorratza irantzuarrizabalaga eta lurdesmintegi

TASHI DELEK

Nahiz eta Nepalen gehiengoen erlijioa Hinduista izan guk Budisten ikuspuntua ezagutu dugu, beraien Estupa (leku sakratuak) eta tenpluak bisitatu eta kondairak entzun ditugu.

Drukpa Don Gyu GKEak antolatzen duen bidaia da. Nepalgo auzo tibetarrean bizi diren Zinchen Gompako (monastegia) Budistek errekurtso ekonomikoak izate aldera sortutako ekimena da.

Bat-batean aukera sortu eta, hor goaz, Nepalera. Zer ikusiko dugunaren ideia garbirik gabe sartu gara hegazkinean. Maletan sartu ditugu behar-beharrezko ditugun gauzak, eta bertako herritarren artean banatuko ditugun Carrefourrek emandako txamarrak. Oraingo honetan, turista soilak izan beharrean turista solidarioak izango gara.

Hegazkineko ikuskizuna mendi-tontor elurtsuak ikusten hasten garenean hasten da, mendia mendiaren atzetik amaierarik gabe. Iritsi gara Katmandu hiriburura eta hasi gara aurreikusitako egitaraua betetzen: hiriburuak bere barnean dituen altxorrak ikusteko aukera asko eskaintzen dizkigu, Durbar Square adibidez tenplu eta jauregiz osatutako gunea Katmanduko alde zaharra da, eta arratsaldeko 17.00tan gertatzen den aldaketa benetan ikusgarria da. Tabernetako teilatuetan egoten diren terrazetan eguzkia jartzen hasten denean, saltzaileak, kamino bazterretan, beraien barazki postuak jartzen hasten direneko espektakulua ikusgarria da. Bozina hotsak, behi sagratuak, oilo umezurtzak eta herritarren jantzi koloretsuek efekto berezia sortzen dute melodia kaotikoan.

Halere, Nepal, bere kulturagatik baino gehiago, Himalayako mendikateagatik da ezaguna gure artean eta turisten ia %100 mendi ibilaldiren bat egiteko joaten da bertara. Gu gerturatu ere egin ginen. Batean, Everesta ikusteko hegazkin txiki bat hartuta eta, bestean, Annapurna egun sentiarekin batera ikusteko. Chitwango parke naturalean ere egonaldi oso dibertigarria igaro genuen: elefanteetan ibili ohianaren barnean, krokodilo eta errinozeronteak gertutik ikusi, elefanteekin bainatu... Nepalen denak funtzionatzen du “baliteke” aurrebaldintzarekin. Gaur egin beharrekoa beste egun batera aldatu edo egin gabe utzi edo… eta ez da utzikeria kontua: filosofia kontua baizik. Budistek uste dute dena dagoela erlazionatuta eta badagoela zergatik bat gauza guztientzako, baina ez dira horretan pentsatzen jarduten, aurrera jarraitzen dute. Egunean 4 orduko argi indarrarekin eta goizeko 5etan jotzen zuten Gong iratzargailuarekin jarraituko dute haiek orain ere. Eta guk hemen…badago aldea!

[ webgunea ]

[ liburua ]

http://hiznet.asmoz.org

“ZAZPI ETXE FRANTZIAN” Izenburua: Zazpi etxe Frantzian Egilea: Bernardo Atxaga

HIZNET Hiznet webguneak hizkuntza plangintza gradu ondokoa keta beste hainbat ikastaro eta master on line egiteko aukera eskaintzen du bere webgunean. Unibertsitate espezialista izaera du eta Euskal Herriko Unibertsitateko berezko titulua da besteak beste eskaintzen duena.

16 < aldaize 33

Garai kolonialean Afrika bereganatu zuen Leopoldo II.a belgikar erregearen istorioa kontatzen du Atxagak bere azken lanean. Pertsonaia batetik bestera etengabe salto eginez sabanatik oihanera eta oihanetik sabanarako bideak erakusten ditu.


ALDAIZE 33:ALDAIZE 10

14/5/09

15:38

Página 17

zaharrak berri

XIX. MENDE ERDI ALDEAN EGIN ZEN LEHENENGO ESKOLA IDIAZABALEN tzea, irakasle lanetan bakarrik jardun zedin eta ikasle gehiago har zitzan. Baldintza horietan lehen irakaslea Jose Francisco de Azurmendi izan zela uste da. 1806an. Jose Antonio de Urreta y Aranak hartu zuen bere postua hau hil zenean. Idiazabalen XIX. mende erdi aldera arte ez zen eskolarik egon. Udaletxe zaharraren azpian, gaur egun Correos dagoen tokian jarri zuten. Orduan hasi ziren herriko neska mutiko gehienak eskolara joaten. Neskak alde batetik eta mutilak bestetik. Baina guztiek ikasiko zuten idazten eta irakurtzen, batuketak eta kenketak egiten.

ESKOLAKO MUTILAK 1900.URTEAN

Imajinatzen al duzue eskolarik gabeko Idiazabalik? Batek baina gehiagok esango luke baietz: batez ere goizetan izarak pegatu eta eskolako trena harrapatzeko komeriatan ibiltzen denak. Lo lasai egin eta gero egun guztia jolasean, ezta? Ai, beti oporretan ibiltzerik ez dela! Eskola gaur egungo umeentzat gizarteratzeko lehen pausoetako bat izaten da. Lagunak egin, borrokatzen eta adiskidetzen ikasi, idazten eta irakurtzen ikasi, batuketak eta kenketak egiten ikasi…ikasi, ikasi eta ikasi. Egungo eskolan ikasteko gauza ugari baitago. Txilipurdi egiten ala sukaldaritza eskolan, antzerkia egiten ala bertsotan…garai bateko eskolekin antz askorik ez du. Garai batean irakurri eta idazteko nahikoa lan izango zuten idiazabaldar gehienak. XVII. mendera arte ez zen irakaslerik egon herrian. Ordura arte, nahi zuenari Serotegiko serorak, sakristauak edo zekienak erakutsiko zien irakurtzen eta idazten. Baserriko lanetarako eta egunerokorako ez zen oso beharrezkoa izango, eta zerbait idatzi beharra izatean eskribauarengana joko zuten. 1663an Udalak ordaindutako lehen irakaslea egon zen. 29 urteko Idiazabaldarra zen: Lorenzo de Gorrochategui e Iparraguirre. Urte betez irakasle

egon ostean, badirudi bost urtez berriro ere herria irakaslerik gabe geratu zela. 1668an orduan 20 urte zituen Jose de Artieda y Urbizu jarri zen irakasle. Urte batzuetan irakasle jarraitu zuen arren, 1677an jesuita sartu zen. Bere lehengusu Pedro Urbizuk hartu zion erreleboa urte betez, 1679an Antonio Saenz de Muniain jartzeko. Ordu ezkero ez da herrian irakaslerik falta izan. Irakaslea, Udalarena zen Sastretxean bizi zen alokairuan. Bere urteko 20 dukateko (210 erreal) soldatatik ordaintzen zituen 104 erreal alokarirurako. Irakaslearen soldata baxua zen eta normalean beste ofizioren batekin uztartuko zuten. Bere etxean eman behar izaten zituen klaseak. Pentsatzekoa da, beraz, ez zituela ikasle asko izango. 1790ean Gipuzkoako korregidoreak eskolak egitearen beharra azaldu zuen. Idiazabalgo Udalak onespena eman zion ideia honi, baina dirua falta zen. Hori konpondu nahian, Udalak ideia bat izan zuen: elizari aurreratzeko eskatzea. Hamarrenak eta hasikinak (gaztelerazko diezmo eta primizia: elizaren zergak ziren) aurreratzen bazizkien, eskola egin ahal izango zen. Hori luzerako zihoan ordea, eta aurretik beste neurri bat hartu zuen Udalak. Irakasleari soldata igo-

1927an bigarren eskola izango zena egin zuten Angel Unsain alkate zela. Azken urteetan Kultur Etxea izan den eraikina alegia. Hemen ere neskak eta mutilak desberdinduta egoten ziren hasieran. Lehenengo solairuan neskak. Bigarren pisuan mutilak. Doña Petita, Don Alberto, Don Hilario… askok gogoan izango dituzte. Orduan apaizak eta maisu maistrak Don eta Doña izaten baitziren. Baina ikasteaz gain jolastordua orain bezalaxe izaten zuten lehen ere. Bigarren pisuan, plazara ematen zuen bigarren solairuko leiho zabaleko gelari, galeria deitzen zioten hasieran. Euria egiten zuenean bertan jolasten zuten umeek. Gero, hura ere gela egin zuten. Baina Francoren diktadurako azken hamar urteetan bestelako eskola bat sortu zen. Alternatiben bila 1966an ikastola sortu zen. Bi eskola zeuden orduan: Eskola Nazionala eta Ikastola. Eskola ofizialari ihes eginez, ikastola apaiz etxeko geletan eta Zigorreko lokaletan egon zen hasieran. 1978an gaur egungo eskola eraiki zen. Eskola nazionalekoak bertara joan ziren orduan, eta Udalak ikastolari eskola zaharreko eraikina utzi zion. Bi eskola egon ziren 1980 eta 1981 kurtsoan Herri Eskola sortu eta biek bat egin zuten arte. Dena den bi ereduak ez ziren desegin 1988-1989 kurtsora arte, D eredua (ikasgai guztiak euskaraz) guztientzat ezarri zenean. Makina bat aldaketa izan ditu eskolak hasiera hartatik. Hamaika kontu eta komeria eskolan gertatuko zirenak. Ez bairik gabe Idiazabalgo aldaketaren ispilua da eskolaren historia.

[ ESAERA ]

H o r i to n t o a b a i n o a z k a r r a g o a d e k aldaize 33 > 17


ALDAIZE 33:ALDAIZE 10

14/5/09

15:38

PĂĄgina 18

saski-naski [ RZ ]

[ LILI-MALLU ]

iĂąakiarrondo

anamaria ansalas

PATATA PANADERAK

URDURI ZAUDE? KAFERIK EZ, TERIK ERE EZ. (II)

> OSAGAIAK Lau pertsonentzat - 5 patata + 2 Tipula + 3 Piper berde

> PRESTAKETA Lehenik patatak eta tipula zurituko ditugu, ezta piperrei barneko haziak kenduko dizkiegu.Ondoren, patatak xerretan zatitu, eta zartaginean doratuko ditugu. Hori egin ondoren, labeko erretilu batean jarriko ditugu.Patatak frijitakoan, tipula eta piperrak zati txikietan banatuko ditugu, eta dena batera Doratuko dugu. Bukatzean tipula eta piperrak pataten gainean jarriko ditugu.Orain, labea 250ÂşC-tara jarriko dugu eta pixka batean berotzen utziko dugu, hamar minutu pasatu eta gero, aurretik frijitu duguna labean sartuko dugu 20 minutuz. Azkenik, gatza eta perejil pikatua botako diogu eta zerbitzatzeko prest egongo da.

18 < aldaize 33

Normalean gizartearen bizi martxari leporatzen dizkiogu gure urduritasun eta buru-hausteak. Konturatzen ote gara gizarteko partaide norbanako guztiak garela? Aurreko Aldaizeren alean Anamarik eman zigun erremedioa. Oraingo honetan, beste bat: Jarri egosten honako barazki hauek, oliba olio txorrotada batekin: aza berdea, lekak (vaina), asunaren goiko aldeko hostoak, uraza (lechuga) eta perrexila. Egosten ari direnean, zartagin batean jarri tipula, baratzuria, bi tomate lau zatitan txikituta. Gehitu horri piper berdea edo gorria. Biguntzen direnean, bota egositako barazki guztia zartaginera (ura kenduta noski). Horrela utzi pixka batean. Berdura hori guztiori, beste jakiren bati laguntzeko da. Arroz zuriari esate baterako. Egosi arroza aparte eta bota barazkiak arrozari. Guzti hori janez gero, bapo geratuko gara! Arrozik ez baduzu etxean, pasta ere egin dezakezu.


ALDAIZE 33:ALDAIZE 10

14/5/09

15:38

Página 19

: ⁄S ⁄

S⁄

saski naski

F

[ ARGAZKI ZAHARRA ]

GABON KANTUAN

D

Duela hogeita bost bat urteko argazki polita da honako hau. 1978, 1979 eta 1980 urteetan jaiotako herritarrak ageri dira. Gabonetako kantu-eskeko karrozan daudela dirudi, guztiak apain eta txintxotxintxo. Honako hauek dira, ezkerreko aldetik hasita: Iera Acin, Orkatz Imaz, Alaitz Eguren, Ainitze Otamendi, Eider Alustiza, Alaitz Imaz, Bego Artola, Argoitz Urrestarazu eta Aloña Telleria

[ ZE ASMA ]

Zein herrirekin egiten du muga Idiazabalek? Aurkitu itzazu ondoko hizki-zopan. I N X V L W N G N B B N B B E B V S S K

L B D G I S B F H V V B V N R G F L H B

H G Z G K V E I B A R G F M D T R I Y N

N V Z R J S C R B D T H R V F H D U U I

B C S E G E G E V C F J D C R Y C J I A

H C J E B G T W F G L U C E E F S H K S

M Ñ H A F U R S D N O Y X A H D B N J A

Z O G V D R P A E J I T M O Y O Z G S E

Z E G A M A A V I M A T A U N N E V W B

O K K C F A Ñ C O J A V O U M O P M E C

U J N N D B N U P K T C L L K S M N G D

T H B M C M M Y L I A L P K I T N N T S

B N V K M O I T M L N A O I U I B N H W

D G C I N J U G N O U Z I M L A V W U Z

W M U T I L O A B U O K U V O M G S M B

S B I G F E P M V Y I A J X I J T D N T

L V O V D A L K C T K O L A B E R R I A

O L A M C O K I Y R J A N Q N I W O P U

M T P I X P M O T F U E H W B O X P O U

ERANTZUNA: Idiazabalekin muga egiten duten herriak: Zegama, Segura, Mutiloa, Ormaiztegi, Beasain, Lazkao, Olaberria eta Ataun.

A J C B P E N N O R M A I Z T E G I I P

aldaize 33 > 19


ALDAIZE 33:ALDAIZE 10

14/5/09

15:38

Página 20

Balorazio orokorra 1etik 10era Ale bakoitzak bitartean: 7’6. Ehunekotan: %0 batez beste, 1.350 eskas/oso eskas; %1’7 nahiko batez; irakurle ditu %6’6 ongi, %74’9 oso ongi, %16’9k bikain.

Aldaize ondo baloratzeko Aldaizeren irakurleek gehien arrazoiak: gustura irakurtzen delairakurtzen duten egunkaria ko, gertuko berriak emateagatik, Diario Vasco euskaraz delako eta euskara sustatzen delako.

Aldizkariaren edukia: irakurle- Euskal Herrian etorkizunean en %82’2k esan du ez lukeela zein hizkuntzatan hitz egitea ezer aldatuko nahi luketen galdetuta, irakurleen %79’6k euskara nagusi litzatekeen egoera nahiago dute. Aldizkari plurala da irakurle gehiengo oso zabalarentzat (%93’5). Aitzitik, %6’5ek dio Aldaizeren albistealdizkari lerratua dela. en trataera objektiboa dela diote ia irakurle guztiek (%98’2)

aldaizeren irakurleen iritzien laburpena


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.