Aldaize 30

Page 1

ALDAIZE 30_V7.qxp:ALDAIZE 30_V5.qxp

10/12/08

12:11

Página 1

2008ko abendua [ 30.alea ]

8-9

// ZE BERRI

Festa ondoren hasiko dira Kale Nagusia eraberritzeko lanak. Torre Etxean jarriko den Gazta Gunearen inguruko xehetasunak eman ditu Udalak.

14

/ / H I Z K E TA N

XABI AZURMENDI: “Madrilen aukerak zabaltzen dira aktore izan nahi duenarentzat. Baina Euskal Herrian aktoreen arteko harremana estuagoa, gertuagokoa da”

SAGARDOAREN BILA HERRIAN EZ DA SAGARDOTEGIRIK, BAINA BADIRA PRODUKTU HONEKIN LOTURA ZUZENA DUTEN PERTSONAK


ALDAIZE 30_V7.qxp:ALDAIZE 30_V5.qxp

10/12/08

12:11

Pรกgina 2


ALDAIZE 30_V7.qxp:ALDAIZE 30_V5.qxp

10/12/08

12:11

Página 3

illatiren txokoa

#30 ALDAIZE: Idiazabalgo herri aldizkaria Argitaratzailea: lllati euskara elkartea [Kultur Etxea_20213 Idiazabal Tfnoa: 943 18 72 08 E-maila: aldaize.illati@gmail.com ] Err edakzio t aldea: Eider Alustiza, Iñaki Arriaran, Unai Begiristain, Eunate Elio, Maddi Garcia, Itziar Mujika, Ion Telleria, Irune Urteaga eta Xabier Urteaga. Ale honetako laguntzaileak: Ixone Telleria, Imanol Garcia, Joseba Agirrezabala, Herri Eskola, Xapobixi Aisialdi Elkartea, GAztetxea, Anttonio Berasategi, Iñaki Aranburu, Jon Arano, Izaro Oiarbide, Ainitze Otamendi, Ana Mari Ansalas, Agenda 21 taldea. Diseinua eta maketazioa: ZUM Edizioak. Inpimaketa: Gráficas Ona. Tirada: 1.000 ale. Lege gordailua: SS-0151/04 ISSN: 1697-512X Aldaizek ez du bere gain hartzen aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik.

Idiazabalgo Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagundutako aldizkaria.

ILLATIK 5 URTETAKO JARDUNAREN BALORAZIOA EGIN DU LEHENTASUNAK AURRERA BEGIRA: ALDAIZE ARGITARATZEA, HERRIKO EGUTEGIA ETA INTERNETERA SALTO EGITEA. Azaroaren 15ean egin du Illatik urteko batzarra. Sekula baino garaizago aurten, normalean abenduan izan ohi da-eta. Illatiren 5. urteurrena udazkenean ospatu dugunez, Batzarra ere garai berean egitea erabaki dugu. Batzarrean Illatik sortu zenetik gaur arte egindako ibilbidea aztertu genuen. Balorazio horren berri ale honetako gehigarri bereziaren atalean dago eta ez gara hemen luzatuko, bizpahiru aipamentxo besterik ez ditugu egingo. Alde batetik, Lehentasuna Aldaize argitaratzeak izan duela dudarik ez dago. Illatiren esfortzurik handiena hortxe egin da. Bestetik herriko egutegiaren harrera ona ere azpimarratzekoa da, herrian gustura hartu dela dirudi. Hori horrela, datozen urteetarako lehentasunen artean jarri ditugu bai Aldaize eta baita egutegia ere. Horretaz gain, Aldaizeren ale guztiak interneten zintzilikatzeko aukera aztertzea erabaki da. Balorazio ona egin da Aldaizeren inguruan, pertzepzio onak daude bazkideen artean. Dena den, urtarrilean eta otsailean inkesta bat egingo du Illatik Aldaizeren balorazioa herritarrek egin dezaten. Aztiker enpresak egingo du azterketa hori, horrelako lanak egiten dituztelako eta ikuspegi objektiboago bat emango digutelako. Inkesta hori telefonoz egingo dugu. Horretaz gain, ale honekin batera, orritxo bat banatu dugu, edonork idatzita ere iritzia emateko aukera izan dezan. Orri hori bete ondoren, Udalatxean dagoen kutxan utzi dezake, guk bertatik jasotzeko. Aldaizeren balorazio hori egitera animatzen zaituztegu. Aldaize herriko beharretara hobeto ego-

Idiazabalgo Udala

Gipuzkoako Foru Aldundia Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentoa

BAZKIDEEK BALORAZIO ONA EGIN DUTE ALDAIZEREN INGURUAN. DENA DEN, URTARRILEAN ETA OTSAILEAN INKESTA BAT EGINGO DU ILLATIK. TELEFONOZ EGINGO DA URTARRILAOTSAILA ALDERA. AZTIKER ENPRESAK EGINGO DU AZTERKETA ALE HONEKIN BATERA, ORRITXO BAT BANATU DUGU, EDONORK IDATZITA ERE IRITZIA EMATEKO AUKERA IZAN DEZAN. ORRI HORI BETE ONDOREN, UDALATXEAN DAGOEN KUTXAN UTZI DEZAKE, GUK BERTATIK JASOTZEKO

kitzea nahi dugu, euskaldun guztiontzako aldizkaria izatea nahi dugu. Herritarron iritzia jakinda, Aldaize denon artean hobetuko dugu! Illatiren urteurreneko ekintzak amaitu dira. Kantu bazkariarekin amaitu dugu azaroaren 29an. Ekintza guztietan jendek ugarik parte hartu du eta hori poztekoa eta eskertzekoa da. Batez beste 50 lagun inguruk parte hartu du ekintzetan. Gustura gaude. Izan ere, ekintza horien berri emateko ez dugu kalean kartel bat bera ere erabili. Posta elektronikoa, Aldaize, bazkideei bidalitako eskutitza, Udalaren agenda eta Eliza ondoko panel digitala erabili ditugu. Datu interesgarria da hori.. Euskara zaindu behar den bezala eta ingurugiroarekin ere gauza berbera egin behar dela pentsatzen dugulako, hemendik aurrera kartelik ez erabiltzea erabaki dugu Illatin.

I L L A TI ET A A L D A I Z E R E N P O S TA EL E K T R O NI K O A :

al da ize .il la ti@ gm ai l.c om

EUSKARA ELKARTEKO BAZKIDE egiteko edota ALDAIZE herritik kanpo jasotzeko Izen Abizenak: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Helbidea: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Helbide elektronikoa: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .Telefono zk.: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Kontu korronte zenbakia: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Bazkidetza:

Langileak: 30€

Ikasle, langabetu eta jubilatuak: 5€

Harpidetza (Idiazabaldik kanpo): 10€

BIDALI ZURE DATUAK: aldaize.illati@gmail.com, Kultur Etxea 20213 Idiazabal edo utzi udaletxean

aldaize 30 > 3


ALDAIZE 30_V7.qxp:ALDAIZE 30_V5.qxp

10/12/08

12:11

Página 4

iritzie [ HANDIK ]

[ HEMENDIK ]

Holanda

iboniparragirre

ioritzimaz

TOT KERST!

NAHIZ ETA BETI PAPER ARTEAN IBILI, EZ NAIZ PAPERAREN LAGUNIK ONENA

Berokia, eskularruak, txanoa eta bufanda jantzi eta etxetik irten naiz. Hortxe dago nire bizikleta. Txirrindu gainera igo eta unibertsitatera abiatu naiz, beste dozena-erdi ikaskiderekin batera. Holandan bainago ikasten... Herrialdearen hegoaldean dagoen Tilburg izeneko hiri batean, hain zuzen. Bertan, unibertsitatetik zortzi kilometrotara dagoen “auzo” batean bizi naiz, (Izala Indurain baino sasoitsuago bueltatuko naiz!) munduko bazter guztietatik etorritako beste berrehun bat ikaslerekin batera. Stappergoorweg du izena, Staps moduan ezagunagoa gure artean. Stapsa lehen aldiz iristen denak ez du lehen inpresio oso ona izango. Barrakoi moduko eraikinak ikusiko ditu begi aurrean (esan digutenez, Angolatik zetozen errefuxiatuentzat eraiki zituzten). Aurrera eginez gero, supermerkatuko karro ilara luze batekin egingo du topo... Eta karroen ondoan, garbigailu-gela... “Festak debekaturik daude” kartel handi bat dago pareta batean. Hala ere, astean behin gutxienez garbigailu-gela izateari uzten dio eta festa-gela bihurtzen da. Berrehun ikasle izanda beti dago zer ospatua: urtebetetzeak, Halloween... Ezagunak dira Tilburgen Stapseko festak. Sangriaren eta garagardoaren erritmora goizaldera arte irauten dute. Handik ez oso urrun picnic mahaiak daude. Eguraldiak laguntzen duenean, jendez (eta garagardoz) betetzen dira. Mahaien ondoan bizi naiz ni, leku estrategikoan. Irlandar batekin, kanadar batekin eta finlandiar batekin hain zuzen. Hala ere, badago Staps familia handi bat dela dioenik... Beti dabil jendea etxe batetik bestera. Egun batean italiarrekin afaltzen egon zintezke eta hurrengoan japoniarren sushi festan. Hemen beti dago norekin bazkaldua, eta berriketaldi bat nahi izanez gero nahikoa da etxekonekoaren atea jotzea... Badago “Gran Hermano sindromea” garatu duenik... Eta horrelaxe lau hilabete ziztu bizian pasatu dira... Konturatzerako abendua iritsi da jada... eta bi astetan hor izango naiz, zuen artean. Besterik gabe, gabonak arte! Tot Kerst!

Betidanik egin izan ditugu kartelak edo orri txikiak jendeari informazioa helarazteko, herriko paretetan, tabernetan, portaletan lekua ezin bilaturik. Paperean jartzen ez zena ez zen existitzen, edo hori ematen zuen behintzat. Baina zorionez, gaur egun gauzak ez dut uste horrela direnik; gaur egungo gizartea informazioaren gizartea izaki, eta teknologia berrien erabilera bultzatu nahian gabiltzalarik, nire iritziz ezin gara akats horretan erori, eta ahal dugun heinean, gure ohiturak aldatzen joan beharko genuke arrazoi ezberdinengatik: batetik, herriak bere biziko txukundua hartuko luke kaleetan ditugun kartelak eta paperak kendu edo leku jakin batzuetan jarriko bagenitu, alde ederreko ingurua izango genuke! Eta bestetik, ekologiaren apologia, guztiz positiboa egiten dugun honetan, gure esku dago paperaren kontsumo iraunkorra ere. Horrela bada, ona litzateke “herritarren adierazpide guneak” jartzea herriko hainbat puntutan, bai inguruak irabaz dezan eta baita ingurumenak irabaz dezan behar baina kartel gehiago egin gabe. Horrelako “guneak” kartelak jartzeko panel batzuk izango lirateke, puntu estrategikoetan jarritako panelak. Horri teknologia berriak ematen dituen abantailak eransten badizkiogu, askoz hobeto. Seguru nago informazioa berdin-berdin izango genukeela. Illatik adibidez, aurten ospatzen duen 5. urteurreneko ekintzak kartelik gabe helarazi dizkigu; egunkariak, e-mailak, bazkideei eskutitz bidez, udalaren panel informatiboa…erabili ditu horretarako. Ildo horretatik Illatiren iniziatiba zoriontzekoa iruditzen zait, ikasgai eredugarria dela uste dut. Bi bider zorionak beraz, Illati!

[ BERTSOA ] ??????????? Doinua: batetikan korrozka Egilea: Ander Barandiaran

4 < aldaize 30

Idiazabal

Gaurko bizimodua Hain dago grabea Errez jarri liteke Hor adibidea Edonork du Audia Ta BMVa Hik ona daukak baino Nerea hobea Astean ogi zaharra Jan behar ordea

Gero oporretara Gabonetarako Etxean geratzea Degu kalterako Prestamoa eskatu Behar hortarako Lehengoa ordaindu gabe Ez da aterako Ondo pentsatu behar Beste baterako


ALDAIZE 30_V7.qxp:ALDAIZE 30_V5.qxp

10/12/08

12:11

Página 5

kolaborazioak [herri eskola] BIZIKIDETZA BEHATOKIA Aurten gure eskolan martxan jarri da Behatoki Batzordea, Eskolako elkarbizitza hobetzeko asmoz. Batzorde horretan gelatako ordezkariak daude. Ordezkarien lana gelakoen nahiak , iritziak… gelan adostu ondoren bilerara eramatea da eta bileran ordezkari bakoitzak bereak azaldu ondoren, hitz egin , eztabaidatu eta adostasunera iritsitakoa gelara ekarri bueltan. Hauek dira aurtengo ordezkariak: 1.maila: Jon, 2. maila: Ibai, 3.maila: Ibai , 4. maila: Iraitz, 5.maila: Beñat eta 6.maila: Iraia. Dagoeneko bi bilera egin dituzte andereño Mariajerekin eta jolas garaiak hobetzeko proposamenak biltzen eta eztabaidatzen ari dira.

IRUÑEKO PLANETARIUMERA IRTEERA Azaroak 4a, asteartea , Aita Iparragirreko 3. eta 4. mailako ikasleak, goizeko 10etan autobusa hartu genuen Iruñeko Planetariumera joateko. Hamaikak aldera iritsi ginen bertara . Barrura sartu ginenean pasilloan matematiko ospetsuen koadroak ikusi genituen eta lurrean planeten irudiak eta izenak.Gela borobil batera sartu ginen ,aulkietan etzan ginen eta ikasteko prestatu ginen. Lehenengo pelikula bat ikusi genuen , eguzkia eta ilargia ziren filmaren protagonistak eta beraien bizitzaz gauza interesgarri asko

kontatu zizkiguten. Ondoren, aurreko gauaren zerua ikusi genuen eta izar, konstelazio eta begiz ikus daitezkeen planeten izenak ikasi genituen. Bukatzeko, galderak egin genizkion bertako arduradunari eta berak erantzun zituen gure zalantzak argituz. Planetariuma parke eder batean dago, zelai eta landare ondo zainduak , laku eta kaskada politak, aulki asko eta jolasteko trena, txirristarrak, kolunpioak, anilak… zituen. Eguraldi zoragarria izan genuenez, bertan bazkaldu eta jolastu genuen autobusa gure bila etorri arte.

PLAIAUNDIRA IRTEERA Urriaren 14an Plaiaundira lehenengo eta bigarren mailakoak joan ginenean, paseo bat egin genuen hegaztiak ikusteko: ubarroiak, lertxuntxoa, kopeta-zuriak, ahateak, zisneak eta kaioak. Hegaztiak hobeto ikusteko txabola batetara sartu ginen, baita dorre batera igo ere eta bertatik jaitsitakoan, armiarmak egindako armiarma-sare handia ikusi genuen. Lertxuntxoa ikusi genuen arrainak harrapatzen. Polita izan zen kopeta-zuria ikustea, oso politak dira txuri-beltzak direlako. Karramarroak ere ikusi genituen. Plaiaundi ondoko aeroportuan hegazkin bat ikusi genuen lurreratzen eta beste bat aireratzen. Paseoa egin ondoren, Plaiaundiri buruzko bideoa ikusi genuen eta mota askotako animaliak zeuden: ornogabeak, hegaztiak, arrainak… Basahate baten marrazkia margotu eta etxera ekarri genuen.

Bisitaldia bukatutakoan Guadalupera joan ginen bazkaltzera, han tunel bat ikusi genuen. Bokadiloak jan eta jolastu egin ginen: sokasaltoan, alturitasen, esperimentuak egiten, urrea aurkitzen… Etxera itzultzerakoan txerriaren bideoa ikusi genuen autobusean. Oso ondo pasatu genuen.

[ LABURRAK ]

UDAZKENEKO BISITARIAK Begira, begira zer nolako bisitariak dauzkagun Haur Hezkuntzan: Errezil sagar iletsua, laranja mokofina eta sagar-gorri begi-okerra. Hauek ere ikastea etorri dira.

aldaize 30 > 5


ALDAIZE 30_V7.qxp:ALDAIZE 30_V5.qxp

10/12/08

12:11

PĂĄgina 6

kolaborazioak

“NOIZEAN BEHIN GURE ELKARRIZKETAK IZATEN DITUGU EUSKALKI DESBERDINA HITZ EGITEN DUGULAKO. BIZKAITARRA ITSUSIA OMEN DA.� [xapobixi] Aiala Calleja (Lekeitio, 1981) psikologian lizentziatua da eta aurtengo irailetik Xapobixiren ludotekako arduraduna. Ludoteka berria eta hezitzaile berri estreinatuz hasi du kurtsoa Xapobixik aurten. Zer moduz hasi duzu kurtsoa? Oso ondo, oso gustora nabil ludotekan lanean. Hasieran, betiko urduritasuna neukan, lan berria, herria eta herritarrak ezezagunak. Baina azkenean gutxinaka-gutxinaka hasi naiz lekuan topatzen. Zer moduzkoak dira Idiazabaleko umeak? Euskal Herriko ume guztiak bezalaxe, umeak. Oso jatorrak, bihurriak, maitagarriak, hainbat adjektibo bururatzen zaizkit, baina denak onak noski. Ez daukat aparteko arazorik inorekin. Noizean behin gure elkarrizketak izaten ditugu euskalki ezberdina hitzegiteagatik. Bizkaitarra itsusia omen dela diote batzuk, jeje!!! askotan arazo txikiak izaten ditugu komunikatzeko garaian baina azkenean hala edo nola beti ulertzen dugu elkar. Zein gai lantzen ari zara Ludotekan? Denetarik. Urrian Ezagutzari eman genion garrantzia. Elkar ezagutzeko jolas pila ba landu genituen. Horretaz aparte Udazkenaren inguruko muralak, eskulanak... jorratu genituen. Azaroan berriz, Euskal mitologia ukitu genuen. Hemengo pertsonai batzuk ezagutu eta honen inguruko anekdotaren bat kontatu. Hilabete honetan arauen inguruan ere lan asko egin dugu eta jarrera lantzeko pertsonaia batzuk ere sartu ditugu.(ipotxak eta Benito Otxoa). Honen inguruan jardun dugu hilabete osoa eta azken egunean antzerkitxo bat ere prestatu genuen. Pelikularen bat edo beste ere ikusi dugu. Abenduan aldiz, egun baten Barre-terapia tailerra burutuko dugu. Nire espektatibak onak eta oso positiboak dira. espero dut tailer hau ondo irtetea eta arrakastatsua izatea, horrela oihartzun handia baldin badauka beti

6 < aldaize 30

dago errepikatzeko aukera; bestalde gabonen inguruko astea ere prestatuta daukat. Honek ere aukera asko ematen ditu. Olentzerori gutuna idaztea, ludoteka apaintzea.. Azkenean, hilero dago zerbait espezifikoa egiteko, baina orokorrean jolas librea eta talde jolasa bultzatzea gustatzen zait. Askotan plangintza bat burutu eta hori alde batera uzten da, umeek nahiago dutelako libreki jolastu, zuzendutako jolas batean baino. Ludotekara ondo pasatzera etortzen dira, nahiz eta zeharka heziketaren parte handia hartu. Aurrera begira ze egitasmo? Aurreko atalean komentatu dudan moduan, abendura begira gutxi gora behera laburtuta hori izango zen. Datorren urteari begira oraindik ez ditut gauza guztiak lotuta baina beti helburu finko batzuk jarrita. Adibidez, irteeraren bat, erlazio tailerren bat, bisitaren bat ala beste...askotan handiekin ez dut ezer programatzen, gutxi agertzen dira eta datozenean nahiago izaten dut zer nahi duten galdetu eta hortik abiatuz zerbait prestatu, horregaiik iradokizunak ere onartzen ditut.


ALDAIZE 30_V7.qxp:ALDAIZE 30_V5.qxp

10/12/08

12:11

Página 7

kirolak LURDES URRESTARAZU ????????????????????????

“MARATOIAN JENDEAREN ANIMOEK GORANTZ BULTZATZEN ZAITUZTE. HORI DA GEHIEN GUSTATZEN ZAIDANA” Geroz eta emakume gehiago ikusten dira mendiko lasterketetan parte hartzen, baina oraindik gutxiengoa dira. Lurdes Urrestarazuk bi aldiz parte hartu du Zegama-Aizkorri mendi maratoian, 2006 eta 2007 urteetan. Berarekin egon gara bere esperientzia ezagutzeko. Orain dela bi urte egin zenuen lehen aldiz Zegama-Aizkorri mendiko maratoia. Nolatan hasi zinen mendiko lasterketetan parte hartzen? Kasualitate pixka bat izan zen ni mundu horretan sartzea, inoiz ez baitzitzaidan burutik pasa horrelako zerbait egingo nuenik. Izan ere, beti gustatu izan zait mendian ibiltzea, baina beste maila batean. Talde batekin hasi nintzen ateratzen eta horietatik askok Zegama-Aizkorri mendi maratoiarekin harremana zuten: batzuk antolakuntzan eta beste batzuk parte hartu behar zuten. Tartean maratoia egin nahi zuen neska bat zegoen. Hari esan nion entrenamenduetan lagunduko niola, baina lagunak esaten zidan behin entrenatuta nik neronek ere lasterketa egin beharko nuela. Asko pentsatu gabe egin nuen, otsailean entrenatzen hasi eta maiatzean izan zen maratoia. Hiru hilabeteetan prestatu zenuen maratoia? Bai, hiru hilabete bakarrik eman genituen horretan. Baina gure helburua lasterketa amaitzea zen. 7 ordu eta 45 minutu behar izan genituen. Gainera, aurretik ibiltzen nintzen mendian, Behobia-Donostia lasterketarako ere prestatua nengoen.... Horrek lagundu zidan. Zer moduzko esperientzia izan zen 40 kilometroko lasterketa prestatu behar izatea? Oso momentu politak pasa izan ditut. Entrenamenduetara taldean joaten ginen eta igande oso onak pasa izan ditugu. Ez gara horren konpetitiboak, beste maila batean ibili gara entrenatzen. Baina era berean, oso gogorra ere izan da. Gogorik ez duzunean ere joan behar zara korrika egitera, eguraldi txarrarekin... Behin erabakia hartzean, ez dago aukerarik: entrenatzera derrigorrez joan behar zara. Bigarren aldian izena emateko orduan duda asko izan nituen. Alde batetik, nagi nintzen berriro entrenamendu gogorrekin hasteko; baina bestetik, bizi izan nituen emozioez gogoratzen nintzen. Azkenean izena eman nuen eta bigarren aldiz zozketan parte hartzea tokatu zitzaidan. Gainera, bigarrenen aldian oso karrera ona egin nuen: 6 ordu eta 39 minututan bukatu nuen maratoia.

Emakumeak geroz eta gehiago hasi dira horrelako lasterketetan parte hartzen. Baina oraindik gutxi zarete, ezta? Geroz eta neska gehiago ikusten dira, bai. Ni ibiltzen naizen taldean 2-3 egoten gara. Botatzen dut faltan, hala ere, nire erritmoan ibiltzen den neskaren bat egotea. Izan ere, asko eskertzen da jende gehiagorekin ibiltzea, 4-5 ordutako entrenamenduak bakarrik egitea oso pisua baita. Gustatuko litzaidake lagunen bat topatzea horretarako. Zein ezaugarri behar dira mendiko maratoi bat egiteko? Forma fisikoa ezinbestekoa da, baina burua ere behar da. Ni burugogorra naiz eta uste dut horrek lagundu didala lasterketa hauetan parte hartzen. Gogo asko behar da eta mendia gustatzea, noski! Nahikoa gogorra bada maratoia egitea, hobe mendian disfrutatzen duzunetakoa izatea. Ez da nahikoa korrikalari ona izatea. Mendia beste kontu bat da eta ezin da asfaltoko karrerekin konparatu.

Hurrengo urtean berriro parte hartuko al duzu? Ez dakit. Ez dut ezetzik esango, baina egia esan lan asko eskatzen du. Lasterketaren data inguratzen hasten denean oso urduri jartzen naiz eta gaizki pasatzen dut. Egia da, ordea, honek guztiak engantxatu egiten duela. Amaitu eta gero, behin nahi zenuena lortzen duzunean, astebete pasatzen duzu hodeietan pozez zoratzen. Aurten ezin nuen maratoia egin eta “Hiru Handiak” mendi martxa egin nuen. Aspalditik nuen gogoa, izan ere, ni beti izan naiz mendizalea, ez korrikalaria. Hurrengo urtean zer egingo dudan, ikusi behar. Zer da maratoitik gehien gustatzen zaizuna? Denek berdina esaten dute, baina gehien gustatzen zaidana jendearen animoak dira. Jendeak gorantz bultzatzen zaitu. Ibilbideko parajeak ere ikusgarriak dira. Maratoiaren kontura bertan ditugun txoko zoragarriak ezagutu ditut. Dena dela, egun guztia da polita. Ni disfrutatzera joaten naiz, ez denborari begiratzea eta ez baduzu gehiegi sufritzen dena da atsegina. Karreraren hasiera oso emozionantea izaten da, ibilbidean dagoen jendea eta hurrengo 7 egunetako zirrara.

aldaize 30 > 7


ALDAIZE 30_V7.qxp:ALDAIZE 30_V5.qxp

10/12/08

12:11

Página 8

ze berri ?

OINEZKOEI LEHENTASUNA EMANEZ Aldaizeko azken alean aipatu genuen bezela, Idiazabalgo Agenda 21eko lan-taldean mugikortasunaren gaia lantzen aritu gara azken saioetan. Hirigintza Batzordeko kideekin eta herriko arkitektoarekin batera, elkarlanean, burutu ditugun saio hauetan lehenik eta behin mugikortasunaren inguruko egoera zein zen ikusi eta zeuden arazo nagusienak identifikatu eta adostu genituen. Hurrengo urrats batean, arazo hauetatik garrantzitsuenak edo prioritarioenak azpimarratu eta hauei irtenbide bat emateko aukera ezberdinak aztertu genituen. Azkenik, ekimen konkretuak landu eta adostu ditugu. Foroan landutako ekimen hauek Idiazabalgo Udal Batzan onartuak izan direlarik. Hona hemen labur-labur, prozesu honetan zehar ateratako ondorio nagusienak: 1. EGOERA:

2. HELBURU NAGUSIENA:

Edozein lekutan aparkatzen da Trafikoa berrantolatu behar da Udaltzaingo postua behar da Autoaren gehiegizko erabilera Txirrinduz ibiltzeko gune seguruak behar dira

herrigunetik auto gutxiago eta motelago pasatzea, herria oinezkoak eroso eta seguru ibiltzeko modukoak izanez.

Herrigunetik autoak azkarregi pasatzen dira

3. EKIMEN KONKRETUA: Plaza inguruan oinezkoei lehentasuna ematea

ERABIL NAZAZU BEHIN ETA BERRIRO! Azken egun hauetan kotoizko poltsa berrerabilgar riak eskuratzeko aukera izan dugu Idiazabalgo komertzioetan erosketak egitean.

Kotoizko poltsa hauek ateratzea Idiazabalgo Euskara Plana eta Agenda 21eko ekimena izan da eta honen bidez Idiazabalgo herritarren kontzientzietan eta ohituretan eragin nahi izan da. Zertarako? Alde batetik, erosketak egitera joaten garenean poltsa hauek eramateko, hauekin plastikozko poltsek dakartzan ingurumen kaltea gutxitzen dugulako eta bestetik, erosketak egiteko erabiltzen dugun hizkuntza euskara izan dadin bultzatzeko. Beraz, gogoratu eta etxetik atera poltsa eskutan duzuela! Era berean, Idiazabalgo komertzioei zuzendutako zerbitzu gida atera du Udalak eta poltsa hauekin banatu zaie banan bana. Bertan adierazten den bezala Udalak zerbitzu hauek eskaintzen dizkie: • Komertzioetan kartelak eta abar euskaraz jartzeko materiala doan

Autoentzako karril bakarra proposatzen da, 25-30m inguruko luzera duen eremuan. Era berean, errepidea plazaren nibelera altxatzen da. Honela, Txomenane aldean espaloiak 2,5 m gehiago izango ditu (guztira 4,5 m inguru).

• Itzulpen zerbitzua

Ekimen honekin trafikoari oztopoa jartzen zaio, erepidea 3,5 m-tara mugatzen da (autoak banaka pasa behar) eta errepidea plaza parera altxatzen da. Errepidea hormigoi inpresoaren bidez, adokin itxura ematen zaio, oinezkoen gunea izango dela garbiago ikusteko. Farolak ere jarriko dira, errepidearen ertzean.

• Euskaraz lan egiteko aholkularitza eta informazio zerbitzua.

Jardinera handiak ere jartzea proposatzen da, oraindik ere gehiago mugatzeko, eta kotxeak erdian gera ez daitezen. Guztia ongi señaleztatuta egongo da, zein norantzak duen lehentasuna adieraziz eta oinezkoen gunean sartzen ari garela adieraziz.

8 < aldaize 30

• Komertzio bakoitzari egokitutako laguntza: formazio saioak, trebatzeko aholkuak…

Zerrenda honen inguruko eskaerarik edo informaziorik nahi izanez gero Udalera jo, Euskara Zerbitzura.


ALDAIZE 30_V7.qxp:ALDAIZE 30_V5.qxp

10/12/08

12:11

Pรกgina 9

ze berri ?

HERRI-GUNEAN ERREPIDEA ETA ESPALOIAK MOLDATZEKO LANAK OTSAILEAN HASIKO DIRA Kale Nagusia eraldatuko duten lanak otsailean, festak amaituta, hasiko dira. Lan hauen helburua Kale Nagusian oinezkoei lehentasuna ematea izango da. Txomenane parkearen inguruan errepidea moldatuko da, eta parkea eta plaza nagusia lotuko dira. Autoentzako pasabidea ere utziko da, gisako errepideentzat oztopo urbanistiko bat izango bada ere.

Zelaako kiroldegitik Zepai jatetxeraino ere lanak egingo dira. Espaloiak aldatu egingo dira bertan ere, Kale Nagusian duten itxura berdina emanez. Aparkalekuak jarriko dira kiroldegi eta eskola parean, errepidea estutuz. Lan hauen azken fasean Bere Nahia pareko errepidea eraldatuko da. Espaloiak egingo dira Bere Nahia etxearen ondotik, eta herriaren sarrera moduko bat egingo da errepidean bertan.

FOTO TORRE ETXEKO GAZTA GUNEA AURRERA DOA Idiazabalen Gazta Gune bat eraiki eta hau Torre Etxean kokatzeko asmoa aurrera ari da egiten. Hasiera batean asmo zena errealitate bihurtzen ari da pixkanaka, eta herritarrek lanak zertan diren jakiteko aukera dute. Idiazabalgo Udalak Gazta Gune berri honen inguruko informazio guztia emango die herritarrei, Pilar Enean egingo den aurkezpenean. Abenduaren 12an izango da hitzordua, 19.00etan, Pilar Eneako ganbaran.

FOTO

JABIER LIZARAZU IGARTUAK 100 URTE BETE DITU! ZORIONAK! Legazpiko Zatui baserrian jaio zen, Telleriarte auzoan. Maria Leizeagarekin ezkondu eta familia izan berritan, Idiazabala etorri zen Limas fabrikara lanera. Harrezkero, Idiazabalen bizi da. Ia bizi osoa egin du Idiazabalen eta orain, abenduaren 3an, 100 urte bete ditu. Ez dira egunero 100 urte betetzen eta urte askotarako, Jabier!

ALDAIZEREN INGURUKO IRITZIA JASOTZEKO INKESTA EGINGO DU ILLATIK URTARRILA-OTSAILA ALDERA Aztiker enpresak egingo du ikerketa Aldaizeren inguruan. Herriko etxeetara telefonoz deituko dute eta Aldaizeren inguruko hainbat galdera egingo dira. Horretaz gain, ale honekin batera, orri bat banatu da, norbaitek idatziz eman nahi badu bere iritzia. Guzti horren helburua da Aldaize hobetzea eta batez ere, herritarren nahi eta beharretara gehiago egokitzea. Hori horrela, herritarrei beren iritzia lasai emateko gonbitea egiten die Illatiko Zuzendaritzak eta Aldaizeko erredakzioko kideek. Guztion artean hobetuko dugu Aldaize.

aldaize 30 > 9


ALDAIZE 30_V7.qxp:ALDAIZE 30_V5.qxp

10/12/08

12:11

Página 10

ertzea [izal ezautuz]

KARKAMO ESTRADA

anttonioberasategi

Ez du jende askok ezagutzen izen hau. Gure kale izendegi “ofizial”ean ere ez dago jasota... baina izena, izan, izan da, nahiz eta gaurko egunean ezer asko ere ez den. Nolanahi dela, lehenagoko Elizalde eta Ugaldeko etxeen lekuan eraikin berria egin delarik, dotoretu txiki bat eman zaio estrada zaharrari ere eta mereziko du lerrootara ekarri eta beraren inguruan zerbait esatea. Izenburuan jarritako deitura ez dago dokumentatuta; bai, ordea, era berean gaurko egunean erabiltzen ez den beste bat: “Zerka kalea” (1879). Izen hau lehenago harresituta egon ziren herrietan (Seguran, Tolosan...) ezaguna da eta kanpoaldeko murrua bera eta beraren ingurumaria izendatzeko esaten da. Bonifacio Etxegaraik zioenez, ordea, etxeen atzealdeko estrada adierazteko ere erabili izan da. Eta, nondik nora “Karkamoa”? Azkue hiztegigileak dio “karkamo”k Goierrin hilkutxa esan nahi duela... baina adiera hori ez da ezaguna Idiazabalen.

Karkamo estrada, Txipirene Txikiko pasabidetik ikusita, Ugalde etxea bota zuten egunean ateratako irudian.

Azkuek berak, “karkaba” dauka jasota, “zerka”ren esanahi berberean: etxeen atzealdeak bereizteko dagoen estrada edo kalezuloa da. “Karkamo” bezala, “karkau” eta “karkao” ere hiztegiratuta daude. Gure “karkamo” horien kidekoa da, inondik ere. Eta gaztelaniazko “carcava”, “carcavo” eta “carcamo”tik hartuak, itxura guztien arabera.

ez leku oso gustagarriak. Idiazabalek ez du hiribildu horien kale egiturarik izan; etxeak sakabanatuta egon dira, baina baliteke gure Karkamoa ere -antzeko etxe atzea izanik- hala moduzko lekua izatea eta ez litzateke harritzekoa deitura berbera erabiltzea bera izendatzeko.

Lehen aipatutako hiribilduetan, karkabak kale nagusiei begira dauden eraikinen atzeko etxarteak izendatzeko erabili ohi dira; zaborra eta era guztietako zikinkerien pilaleku izaten ziren,

Karkamo estrada Txipirenetik Ugalde aldera eta Kantoiko etxearen goeneraino zihoan. 1699. urtean, estradaren hasieran Txipirene Txikiaren azpiko pasabidea egin zen. Jabeak bidearen

10 < aldaize 30

beste aldean zeukan aterpea etxearekin lotzeko, pasabidea estali ahal izateko baimena eskatu zuen. Baina behar ziren bermeak ere eskaini behar izan zituen: “dejando el hueco o altura necesaria en el dicho camino para pasar por el como hasta haora personas a cavallo y a pie y ganados y tener la sevidumbre que antes, sin estrecharlo”. Lehengoek ez dakit, baina oraingo zaldizkoek, pasatu nahiko balute, badaezpada, ondo makurtuta egin beharko lukete proba.


ALDAIZE 30_V7.qxp:ALDAIZE 30_V5.qxp

10/12/08

12:11

Pรกgina 11

SAGARREN MAMA GOXOA Santa Zezilia egun iristearekin batera inguruko sagardotegi guztiek irekitzen dituzte pixkanaka euren ateak. Gurean sagardotegirik ez, baina urteroko zita arrazoi batengatik edo bestearengatik galtzen ez dutenak ugari dira, bai. Txotx garaiak jarraitzaile ugari ditu gure herrian.


ALDAIZE 30_V7.qxp:ALDAIZE 30_V5.qxp

10/12/08

12:11

Página 12

erreportajea Argazkiak: Maria Jesus Alustiza

Euskal produktu petoa eta zale ugari dituena ere bai. Horixe dugu sagardoa. Herrian bertan sagardotegirik ez, baina lotura handia duten hamaika pertsona baditugu. Sagarrak biltzen dituztenetatik, sagardotegia dutenera arte. Edo sagardoa etxekoentzat egiten dutenetik, sagardotegira koadrilan joaten direnera arte.

Eskuz jasotzen dituzte sagarrak Irungoenan, makurtu eta banaka-banaka, alez ale saskira bota eta gero handik zakuetara. Hogeita hamahiru tona sagar bildu dituzte aurten. Zalantzarik gabe, erraz esaten da, lau lagunen artean horiek denak banaka jaso baino errazago bai behintzat.

Sagardoaren hitzorduari hutsik egiten ez diotenak makina bat dira gure herrian. Gaztetatik hasita, zaharrenetararte. Zaila da sagardoaren eta sagardotegien zaleak ez topatzea, baita herrian ere.

Hamagiru sagar mota ezberdin dituzte sagastian, Gipuzkoako sagardoa egiteko erabili beharreko sagar motatakoak denak. Azaroaren erdialdera etxe ondoan pilatutako milaka sagarrez betetako zakuak kamioira kargatu eta sagardotegira bidean izaten dira. Iñaki Begiristain idiazabaldarrak Ikaztegietan duen Begiristain sagardotegira eramaten dituzte Irungoenako sagarrak, han zukua atera eta sagar-ardo bilakatzeko.

Sagar arbolak gainezka Urte batean urri, hurrengoan asko... horrela izaten omen da sagarraren uzta. Aurtengoan sagarrondoak gainezka, aleen pisuarekin adarrak puskatuta... horrela egon dira sagastiak. Halako sagar pilarekin baserrietan ez da lan faltarik izan aurtengo sagar uztan. Irungoena baserrian ongi dakite hori. Zazpiehun sagar arbolatik gora dituzte bertako sagastian Izagirre-Garcia familiakoek eta ez dute lan makala izan ale guztiak jasotzen. Urriaren erdialdera hasi eta ia hilabetez aritu dira sagar biltzen etxekoak, egunero lantokitik atera baserrira igo eta lanean segi behar.

12 < aldaize 30

Garai bateko dolareari eraginez Urrezpaleo baserrian urtero egiten zuten sagardoa etxeko dolarean, baina aurten huts egin behar izan dute. Ez ordea, nahita. “Sagar asko izan da aurten, eta jendeak beste modu batera lan egin du”, esan du Nieves Urzelaik. Eurek egindako sagardoa, sagarrak ekartzen zituzten horientzat izaten zen. Eta beren etxerako egin nahi bazuten, beren sagarrekin egiten zuten.

Datorren urtean, dena ongi joanez gero, sagardoa egiten jarraituko dutela dio Nievesek. Baina horretarako, gogoa eta jendea beharrezkoak direla dio: “kontua ez da sagardoa egitea bakarrik. Horrek atzetik, lan handia ematen du”. Dolarea muntatu gabe izaten dute urtean zehar Urrezpaleon. Sagardoa egin nahi dutenetan, beraz, dolarea muntatu, ingurua eta dolarea bera garbitu, sagardoa egin eta atzerako prozesua egin behar izaten da ondoren. “Sagardoa egitea, bere horretan, erreza dela esan daiteke. Okerrena gero etortzen da, dena garbitu eta dolarea berriro gorde behar denean”, dio Nieves Urzelaik. Urrezpaleon sagardoa egiteko ardura hartzen duena bere aita izaten da, Juanito Urzelai. “Nik hala ezagutu dut bizi guztian. Eta ahal den heinean behintzat, hala jarraituko dugu, zergatik ez”. Bertako dolareari buruz galdetuta, Nievesek, ez daki zehatz zenbat urte izango dituen: “Nire bizitza guztian izan da hau hemen”. Gutxik egiten dute sagardoa etxean. Izan ere, sagarrondoak dituztenek, saldu egiten dituzte, gehienek. Baina sagardoa antzinako erara etxean egiteak, badu bere xarma Urzelairentzat. Idiazabalen beraiek bakarrik ez, Olariagan ere egiten dute sagardoa. Aurten, gainera, barra-barra egin dute bertan.


ALDAIZE 30_V7.qxp:ALDAIZE 30_V5.qxp

10/12/08

12:11

Página 13

erreportajea

Sagardoa ogibide Iñaki Begiristain, berriz, Ikaztegietako Begiristain sagardotegiko arduraduna da. Txotx garaian bakarrik irekitzen dute sagardotegia, eta lan izugarria ematen duela dio. “Astelehenetik larunbatera izaten dugu irekita, eta txotx garaia garai indartsuena denez, lana egitea tokatzen zaigu. Gogorra egiten da askotan”, aitortu digu. Astean zehar afariak soilik ematen dituzte eta ostegunetik zapatura baita bazkariak ere. “Guk sagardoa bertan egiten dugu, eta horrek ere aldatu egiten ditu gauzak”. Aurten izango duten sagardo guztia bertako sagarrekin egindakoa izango da. “Sagarrak eskas dabiltzanean kanpotik ere ekarri izan dugu, baina aurten dena bertakoa da, zorionez”, esan du. Maria Luisa Urrestarazu idiazabaldarrak Zerainen dauka sagardotegia. Oiharte nekazalturismo-etxean bertan sagardotegitxoa ere badaukate, eta sagardo garaian, gehienetan, beteta izan ohi da. Aritz Eguren, semea, izaten du Maria Luisak lankide.

Tegitik tegira Sagardoa, gustatu egin behar da. Eta gustatzen ez zaionik gutxi da mundu honetan. Sagardo garaian batzuek sagardo pixka bat

Landareekin eginiko ukenduak, sendagaiak edota gisako produktuek konbinatzen dute medizina alternatiboa batzurentzat.

edaten dute. Beste askok gozatu egiten dute. “Sagardotegietan izaten den giroa da denboraldiko gauzarik politena”, dio Mujikaneko Xanti Alberdik. Bera koadrilarekin batera astero joaten da, normalean, sagardotegira. “Baina astelehen, astearte edo asteazkenetan izaten da girorik onena”, dio. Asteartea aukeratzen dute gehienetan elkartu eta afaltzera joateko. “Benetako giroa ezagutzeko astean zehar joan behar da, ez asteburuetan…”. Asteburutan gazte jende ugari egoten omen da eta askok ez omen dute euren burua zaintzen. Hori, beraien ustetan, ez da sagardotegiko giroa. Koadrilan elkartu eta, lasai-lasai, mahairen bueltan kontu batzuk esaten egotea, hori omen da sagardo giroa. Baina bakoitzari zer gustatzen zaion, orduan joaten omen gara…

aldaize 30 > 13


ALDAIZE 30_V7.qxp:ALDAIZE 30_V5.qxp

10/12/08

12:12

Página 14

hizketan XABI AZURMENDI.

“MADRILEN AUKERAK ZABALTZEN DIRA AKTORE IZAN NAHI DUENARENTZAT. BAINA EUSKAL HERRIAN AKTOREEN ARTEKO HARREMANA ESTUAGOA, GERTUAGOKOA DA” Poyam-en lan egiten du Xabi Azurmendik. Eredu-n ere aritu zen, aspaldi.Gaur egungo lantegia hori badu ere, azken urte hauetan aktore lanetan ere aritu da. Gustura helduko lioke aktore izateari, baina horretarako bidea trabaz beterik dagoela adierazi digu. Noiz sortu zitzaizun aktore izateko nahia? Beti izan dut gustuko aktoreen mundua. Gazteago nintzenean ez zegoen interpretazioarekin lotutako ikasketarik. Normalean heziketa profesionalera edo unibertsitaterako joera zegoen. Gainera, herri txiki hauek ere ez zuten aukera handirik eskaintzen horretarako. Eta nik ere bide horri heldu behar izan nion. Eredu-n hasi nintzen lanean eta gero, Ampo-ra pasatu nintzen, gaur arte. Eta aktore lanean hasteko aukera nola sortu zitzaizun? Erraza ez zen izango… ETBn ezagunak ditut. Bertatik Bertara saiorako elkarrizketa egin zidan Agustin Ezenarrok. Ilearen tratamendu baten inguruan aritu ginen eta hori izan zen nire hasiera. Euskadi Irratian ere egin zidaten elkarrizketa. Aukerak zabaldu zirela ikusita, Donostiara joan nintzen agentzietara ate-joka. Kostata bada ere, agentzia batek hartu ninduen eta horrek, Pausoka produkzio-etxerako bidea eman zidan. Lehen grabazioa Goenkalen egin nuen, Orioko plazan, postari lanetan aritu nintzen. Handik aurrera, hilean behin edo bitan deitu izan didate sekuentziaren batean parte hartzeko. Aktore profesional askorekin lan egitea tokatu zaizu. Zer moduzko esperientzia izan da? Asko ikasi dut. Aktore oso onak dauzkagu Euskal Herrian. Aktore onak eta gainera, lankide onak. Beti laguntzeko prest. Goenkalen, esate baterako, Ainhoa Aierbe (Leonor), Iñigo Larrinaga (Koldo) eta Iker Galarzarekin (Tomax) asko lan egitea tokatu zait eta asko erakutsi didate. Balbemendin, berriz, Kandido Urangarekin lan egin nuen eta berak ere asko lagundu zidan. Aktore ona da, Euskal Herriko onenetarikoa. Dena den, Donostian interpretazio ikastaroa egin nuen. Dena behar da lan honetan.

14 < aldaize 30

???????????????????????

Zein izan da orain arte lanik politena zuretzat? Politena, Balbemendikoa, dudarik gabe. Ertzainaren paperean aritu nintzen hiru sekuentziatan. Horietatik bi gaueko grabazioak izan ziren. Hasi gauerdian eta goizeko 6ak arte aritu ginen. Oso esperientzia ona izan zen. Entzun ohi da aktore izateko Madrilera ere begiratu behar dela. Madrilera joan daiteke lan honetan aurrera egi-

teko. Aukerak zabaldu egiten dira, dudarik gabe. Baina ezberdina da. Euskal Herrian aktoreen arteko harremana estuagoa da, bertakoen berotasun horri garrantzia handiagoa ematen diot nik. Madrilen hotzagoa da, beste era batekoa da. Dena den, aktore izateko bidea oso zaila da. Bi-hiru hilabetetarako lana aurkitzea errazagoa da, baina lan horretatik bizitzea ez dago batere erraza, ez Madrilen, ezta Euskal Herrian ere.


ALDAIZE 30_V7.qxp:ALDAIZE 30_V5.qxp

10/12/08

12:12

Página 15

hizketan Zeure burua telebistan ikusteak ez al zaitu arraro sentiarazi? Irratitik norberaren ahotsa entzutea bezain arraroa egiten da hasieran, nahiz eta hori norberaren kontuak izan ohi diren. Denborarekin normalago ikusten dira honelako kontuak. Itziar Ituñok (Goenkaleko Nekane, ertzainburua) esan zidan irratirako ahots aproposa daukadala. Berak hala badio, hala izango da! Zer da sekula ahaztuko ez duzuna? Goenkaleko nire lehen grabazio eguna ez dut sekula ahaztuko. Goizeko 8etan Orioko plazan egon behar nuen. Eguraldi txarra zegoen eta bada ezpada goizeko 6:30etan abiatu nintzen etxetik. Andoaina iritsi eta N-1 errepidean istripua zegoen. Gelditu egin nintzen, azkeneko kotxearen atzean. Atzerako ispiluari begiratu nion eta kotxe bat abaila handian zetorrela ikusi nuen. Konturatzerako, danba! Orion zain nituen lankideei deitu eta nik grabatu beharreko sekuentzia beranduago egin behar izan genuen. Aktore lana helburua da zuretzat? Edo denborapasa? Ikusita nola doan, errealitate bihurtzea zaila da, aktore nagusi lanetarako behintzat. Orain, auskalo! Zuzendariek ezagutzen naute eta baliteke sorpresaz zerbait ateratzea. Atea ez dago itxita, nahiz eta hortik bizitzea oso zaila dagoen. Aukera izanez gero, hiru hilabeterako bada ere, nahiko nuke proba egin. Helduko nioke, lanetik eszedentzia eskatuta bada ere. Zein ezaugarri behar dira aktore izateko? Aktore bakoitza mundu bat da. Bakoitzak bere ezaugarriak ditu. Aktore izan nahi duenak edozertarako prest egon behar du. Negar egiteko, barre egiteko… edozertarako! Publizitatean ere lan egin duzu. Bai, lan egin izan dut. Erandion egin nuen iragarki baterako grabazioa, interneterako. Oso ezberdina da lan hau. Telesailak ditut gustukoen,

Antzerkia edo telebista nahiago? Oso ezberdinak dira. Sei hilabetez antzerkiko ikastaroa egiten aritu nintzen Ordizian. Nire ustez telebistako grabazioak beroagoak, gertuagokoak dira. Badaukazu esku artean lanik? Ez, momentuz ez daukat ezer. A3 telebistatik deitu zidaten duela gutxi lehiaketa batean parte hartzeko aukeraketarako. Baina ez ninduten hartu. Klaudio Landaren Intuición programan ere parte hartu nuen. Donostiako publizitate agentzia batean dago nire argazkien booka. Agian etorriko zait hortik zerbait. Gutxien espero duzunean hiru edo lau telefono dei jaso ditzakezu.

“BALBEMENDIN EGINDAKO LANA IZAN DA NIRETZAT POLITENA” “AKTORE NAGUSI GISA PROBATZEA GUSTATUKO LITZAIDAKE, HIRU HILABETERAKO BAKARRIK BALITZ ERE”

Zein aholku emango zeniok e aktore iz an nahi duen gazte bati? Gustatuz gero, egin eta saiatzeko. Donostia inguruan arte dramatikoko ikasketak jartzekotan omen dabiltza eta ez dago gaur egun kanpora joan beharrik ikasteko.

aldaize 30 > 15


ALDAIZE 30_V7.qxp:ALDAIZE 30_V5.qxp

10/12/08

12:12

Página 16

iparrorratza Andoni eta Ibon

TURKIA (ISTAMBUL, HAKKARI) Lan kontuk ziela medio, kasualidadek kasualidade, bi izaldar ta koadrilakok gainea, Turkian izan ginen. Egie esan gehiegi ez gendun ikusi bi aste pasa izateko, lanak agintzen bait zigun. Alare atrebitzen gea esaten, esperientzi benetan interesgarri, aberasgarri eta emozionantea izan zala. Lehenik Hakkari eskualdean egon ginen, Bagisli-n hain zuzen (1770 m-ko garaieran), Iran eta Irak etik bertan. Gertuen zegoen, herria, Yuksekova (40km-ra). Gure ingurun eta orokorren, mendi haundik, baino zelai berdek gutxi. Lurre eta harrie funtsen. Militar Turkon presentzie ittogarri arek seittun ulertarazi zigun Kurdistanen gerela, zoko guztik kontrol postuz beteta zeren. Talde armatun beldur asko zeon eta ez urruntzeko jakinarazi ziguen. Lanen ezagutu deu bertako jendea. Gehienak Dyarbakar-goak (kurdistango hiriburua). Jende beartxue baino, xumea eta humila. Eak ezer ez eukiatio dana emateko zeukien, guri zaindu ziguen bezela zainduta izugarrizko afektue hartu genien. Familiari dirua eamateko lana eitten zuen, 450lira/hilen (275euro). Erlijioz Islamistak eta Irailean Ramadana erdiz erdi arrapatu gendun, benetan arrigarrie da... Lana bukau eta Istambul ezugutzeko aukera izan gendun. Turkiako hiri haundina

da. 15milioi biztanle bizi die (biztanlego oso gaztea: %60-a, 35urtetik beherakok) eta bi zati ditu, Asiakoa eta Europakoa. Itsaso beltzak banatze ittu bik. Zoragarrie da orokorren. Sultanahmet-en daren mezkita, bazar eta Topkapiko palazioa ikusi beharrekok die. Sinistunen bilgune nagusi eta turisten derrigorrezko puntu diela esan daike. Eraikuntza ikusgarriak die orokorrean, eta inguruetan jateko zein eozer gauza erosteko zenbait postu aurkitu daizke. Bazarretako, puesto danak eta danetarikok bisitau beharrekok die, galtzeko modukoa da BIG BAZAAR delakoa; guk ez gendun asko falta izan. Saltzaileekin tratun bat eo beste ein eta etxekoei detailetxo bat eiteko leku ezin hobea. Hortik atea nahi donantzako Taksim dau. Modernizauta, hotel bikainek, denda, taberna eta gaineatiko danak. Gauean giro earra, bizi haundia ematen dio hiriari. Ikustea mezi duen kalek die dudaipe. Hori bai baten zein besten, JENDEA!!!! Azkeneako estresatzeko modukoa. Jateko leku onak aurkitu daizke orokorren eta gauez garagardon bat artzekore badare leku onak, nahiz ta bertakoa atea. Dauken ikusgarritasunagaitik benetan gomendatzen dizueu.

[ liburua ]

[ diska ]

“BILBAO-NEW YORK-BILBAO”

“LEKUZ KANPO”

Iz e n b u ru a : BILBAO-NEW YORK-BILBAO

Iz e n b u ru a : LEKUZ KANPO

Egilea: Kirmen Uribe

Musikaria: Bernardo Korleone

Salneurria: XXXXXXXXX

Bilbotik New Yorkeko JFK aireportura bidaia egiten du liburuko protagonistak. Bidaia horretan, ordea, hiru belaunaldi ageri dira: frankismoaren aurreko gerra garaia bizi izan zuen aitona, frankismoaren garaian bizi izan zuen aita, eta horren ondorengo garaia bizi izan duen protagonista, Kirmen Uribe. Ez da biografia bat, autofikzio bat baizik.

16 < aldaize 30

Disketxea: Autoekoizpena Prezioa: 5 €

Bernardo Korleone izen artistikoaren pean, Beñat Urteaga izaldarrak, Lekuz kanpo izeneko diskoa ekoiztu du hainbat adiskideren laguntzarekin. Bi CD biltzen dituen lanak- Lekuz kanpo eta Kantu ezkutuak- Bernardoren abesti barnekoenak jasotzen ditu. Gertuko kontuak, kezkak eta sentipenak oinarri hartuta sortutako kantak dira guztiak. Odei tabernan duzue salgai.


ALDAIZE 30_V7.qxp:ALDAIZE 30_V5.qxp

10/12/08

12:12

Página 17

zaharrak berri

IDIAZABAL'KO ITZAIAREN ILKETA Beste kaso onek, gertatu zala, eun urte eta askoz geiago ditu. Penagarria bada ere, fetxarik ez daukagu. Ama batek bere seme-alabei kontatzen omen zien gertakizun au, eta seme aietako batek esanda jaso degu. Idiazabal'ko itzai batek, bere ogibide bezela, naiz egunero ez egin, mandatari-lana egiten omen zuan, Idiazabal'tik Tolosa'ra dauden errien artean, orretarako bere idi-parea eta gurdia erabiliz. Itzaiak, bere ustez, konfiantza aundiko adiskide bat omen zeukan, Beasain'go trenaren estazioan faktore-lana egiten zuana. Gero ikusiko degu konfiantza orrek zenbaterañoko indarra zuan. Itzaiak, egun batez, esan omen zion faktoreari, Tolosa'tik etxerakoan naiko diru ekarri bear zuala eta ea mesedez lagun egingo al zion Beasain'go Katea pasa artean. Faktoreak baietza eman omen zion itzaiaren eskabideari. Kontutan izan bear degu, Tolosa'tik Idiazabal'era etzegoala gaurko kamiño edo biderik. Billafranka'tik Beasain'era kalez-kale joaten zan. Beasain igaro eta kamiñoa nola trenbidea gurutzatuz pasatzen zan, erderazko paso a nivel oneri Katea deitzen zitzaion, kate bat jartzen zutelako, trena pasatzean gurdi, oiñezko eta abarrei bidea mozteko. Bide ori bakarra zan Beasain'dik Idiazabal'era joateko. Nunbait —zer gertatu zan gero jakingo degu— itzaia faktorearen laguntzarekin zijoan bere etxeruntz. Itzaia, gutxi gora-bera, ordu berean irixten omen zan bere etxera. Egun artan ageri ez eta etxeko danak jartzen dira kezkati eta larri. Ala zeudela, tapa-tapa an dator idi-parea itzairik gabe. Askatu omen zituzten idiak eta beren uztarrian, kopetakoekin tapatuta, an omen zeuden itzaiak zekarzkian diru guztiak. Nunbait lapurrak dirua nun zegoan etzuten arkitzerik izan. Desgraziren bat gertatu zala-eta, itzaiaren etxekoak irteten dira itzaiaren billa. Kamiño-bazte-

| XXXXXXXXXXXXXXX

rrean ilda aurkitu omen zuten. Itzaiak zeuzkan zaurietatik, garbi ikusten omen zan krimen bat izan zala. Itzaiaren etxekoak parte eman dute juzgaduan, gertatua kontatuz. Agintari oiek asten dira miaketan, eta auzoko etxe batean aurkitzen dute aizkora bat, gorri-arrastoak zeuzkana. Gaur ainbat analisis etzan izango eta egingo; eta aizkoraren jabea, kriminaltzat juzgatu ondoren, kartzeleratzen dute. Aizkora-jabeak bere deklarazioetan esaten omen zuan, krimena gertatu zan egunean, altza —aliso erderaz— botatzen jardun zala, eta gorriune aiek zugaitz-mota onek uzten duan tinta gorria zala, eta ez odolarena. Dana alperrik, ordea. Gizona kartzelara, errurik gabe. Au gertatu eta gerora, ez dakigu zein urte, il eta egunik, Donostia'n gertatu da tiroketa bat, kalean. Espaiñia'ko ministro edo goi-maillako jaunen bat il omen zuten edo il nai zuten. Ortik tiroketa. Bala galdu batek jotzen du Beasain'go faktorea, eta bere burua il-zorian ikustean, deklaratu omen zuan gertatua zeaztasun guziekin, zer eta nola itzaia il zuan. Bera ere tiro artatik il omen zan. Ara, entzun degunez, gauzak nola izan ziren. Emen ikusten da diruak zer gauza egin erazten dituan. Dirua lagun ona da norberak mendean ibiltzeko. Baiña diruaren mende jartzen bada gizona, bide txarrean sartzen da. Diruak egin erazten du mundu ontan kalterik geiena.

Zartu gabe ezin bizi, Bizente Barandiaran, Auspoa, 1990

[ ESAERA ]

Gau ean arg i et a g oi z ean l o aldaize 30 > 17


ALDAIZE 30_V7.qxp:ALDAIZE 30_V5.qxp

10/12/08

12:12

Página 18

saski-naski [ RZ ]

[ LILI-MALLU ]

oiarbide izaroo

anamariansalas

BASURDEA SALTSAN

IDORRERIA KASUETARAKO, BARAZKIAK

> OSAGAIAK (6 lagun.) • 2 kg basurde-haragi • 2 tipula gorri • Azenario 1 • Reineta sagar 1 • Baratxuri buru 1 • Ardo txuria • Olioa • Gatza ura • 2 patata

> PRESTAKETA Bezperan haragia salmueran jarri. Hau da, ontzi batean haragia, baratxuri buru tartean txikituta duela jarri eta ardo txuria bota haragia tapatu arte. Haragia salmueratik atera, trapu garbi batekin lehortu eta gatz apur bat bota. Zartagin batean olioa jarri eta haragia frijitu. Ondoren, zartagin berean tipula, azenarioa eta sagarra txikituta jarri eta doratzen direnean haragia dagoen kazuelara bota, ur pixka batekin eta egosten utzi. Haragia egostean, atera bertatik eta geratzen den saltsa batidoran txikitu eta berriro haragia bertara bota.Bukatzeko, bi patatak zuritu, zati handitan moztu, frijitu eta kazuelara bota.

Barazkiek lagunduko digute komunera ohi bezala joaten. Lehortuta egonez gero, ez da ez, gorputzaldi ona izaten. Anamarik dio barazkiak jatea baino hoberik ez dagoela. Jarri lapiko batean honako barazki hauek: -2 tipula -Porruaren hostoa (berde koloreko zatia) -Sagar 1, azal eta guzti -Erramu hosto bat. -Gatza -Olioa -Perrexila Barazki horiek guztiak txiki-txiki eginda jarri eta egosi litro bat uretan, 20 minutuz. Ur hori edan egin behar da, bazkal garaian, aldiko basokada bat.Ez bada horrela hartu nahi, ur horrekin zopa egin daiteke, fideoa edo tapioka botata.Egositako barazkiak ere jan egin behar dira. Entsaladan jan daiteke, limoa edo ozpina botata. Edo bestela, barazki horiekin tortillatxoa egin daiteke, oso goxoa geratzen da.

On egin.

[ ABAROA ]

EZKI A (TILIA TOMENTOSA) FAMILIA: TILIACEAE Gure herriko plaza janzten duen zuhaitza da ezkia. Gurean ezezik herri eta hiri askotako kale eta plazetan ikusi ahal dezakegu, izan ere oso ondo egokitzen da lurzoru lehor eta exkaxetara; baita aireko kutsadurara ere. Hortik, kaleak apaintzeko duen balioa. Izatez zuhaitz handia egiten da ezkia, 30 m izatera iritsi daiteke eta hazkunde azkarreko espeziea da, baina gure herrian inoiz ez du altuera hori hartuko. Urtero kimatzen dira eta aurten dagoeneko, kimatu dituzte adar guztiak. Kimaketa berezia egiten zaio ezkiari, “cabeza de gato o de sauce” delakoa, beti puntu berdinetatik alegia, adar berriak ateratzen diren adar nagusien buruetatik. Jatorriz Europako ekialdeko muturrekoa den zuhaitz honek hosto handiak ditu eta uztailean loratzen denean usain ona nabaritzen da bere inguruan. Infloreszentziak katarro eta asmarentzako erabili ohi dira, baita lasaigarri bezala ere. Enborreko azala berriz, bere ezaugarri sendagarriengatik, buruko minentzako erabili ohi da.

18 < aldaize 30

» ainitzeotamendi


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.