Aldaize 3

Page 1

ALdAiZe Izalgo herri aldizkarie

3. alea 2004ko ekaina

GAZTAREN MUSEOA: TURISMOARENTZAKO AMUA

ELKARRIZKETA Inaxio Mari Eziolaza: “Dendariak, ixilik egoten dira, baina herriko kontu asko jakiten dute” 16

SAN ADRIANGO ERROMERIA Emakumeak San Adriana joaten hasi zirenekoa

17



Illati ZER NUN Illati . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .3 Iritzie . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .4 Saski-Naski . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .5 Ze berri? . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .6

Herriko plaza . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .7 Erreportajea . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .8

Kolaborazioak Aita Iparragirre Herri Eskola . . . .10 Gaztetxea . . . . . . . . . . . . . . . . . . .11

Ertzetik ertzea Argentinatik . . . . . . . . . . . . . . . . .12 Izal Ezautuz . . . . . . . . . . . . . . . . . .13 Kirolak Areto futbola . . . . . . . . . . . . . . . .14 Besteak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .15 Hizketan Inaxio Mari Eziolaza . . . . . . . . . . .16

ILLATIREN TXOKOA GUTXIAGO MAITATU, GEHIAGO GOZATU Ampo-Poyamen 1999.urtean euskara plana jarri zuten martxan. Plan horren helburua eguneroko lanean euskara ere erabiltzea izan da. Batzuek euskara ikasi eta beste batzuek,berriz,euskaraz lan egiteko ohitura eta gaitasuna garatu dute. O r a i ngoan,euskarazko barne aldizkaria argitaratzen hasi berri dira AmpoPoyamen. Ez dago zalantzarik, egundoko esfo rtzua da eguneroko hizkuntza ohiturak aldatzea. Bultzadak horretan lagunduko duela uste dugu, langileek AmpoPoyameko b e rriak euskaraz irakurt z eko aukera izango duteeta. Euskarak bere garapenean aurrera egingo badu, lagunartean eta familia giroan mantendu eta beste esparru batzuk berreskuratu behar ditu nahi eta nahi ez. Hezkuntzan aurrerapauso handiak eman dira,baina EAEn batez ere.D ereduetako matrikulazioak gora egin dute azken aldian.Lanbide Heziketan eta unibertsitate ikasketetan, ordea,nekez esan dezakeArgazkian, BULTZADA aldizkariaren azken azala ALDAIZE Idiazabalgo Herri Aldizkaria

Mujika, Ion Telleria, Irune Urt e aga eta Xabier Urteaga.

Tirada: 1.000 ale.

Argitaratzailea: Illati Euskara Elkartea Kultur Etxea 20213 Idiazabal

Ale honetako laguntzaileak: Lierni Galarr a g a , Mari Karmen Iztueta, Jabi Sanchez, Ana Mari Ansalas, Aita Iparr a g i rre Herr i Eskola, Gaztetxea, Mauricio Coccolo, Anttonio Berasategi, Ioritz Imaz.

Lege gordailua: SS-0151/04

Tfnoa: 943 18 72 08 e-maila: aldaize@euskalerria.org

Zaharrak berri . . . . . . . . . . . . . . . . . .17 Iparrorratza . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .18 Zeasma . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .19

gu horrelakorik.Euskaraz ikasteko aukera gutxi dago. Horrek guztiak, jakina, lanmunduan zuzen-zuzenean eragiten du. Oinarrizko hezkuntza euskaraz egin dutenak hasi dira lan-munduan sartzen eta hori,nabari da.Baina goi mailako ikasketak erdaraz izate horrek, lan teknikoak eta espezializazioak euskaraz egiteko zailtasunak ekarri dizkigu. Etenik gabeko katea da. Hala ere, e s p erientziak argi erakutsi digu euskara jakitea ez dela nahikoa. Jakitetik erabiltzera aldea dago eta hort xe eragitea behar- b e h arrezkoa da euskararen garapenak aurrera egingo badu. Bultzada,Aldaize bezala, euskararen erabileran laguntzeko tresna ona da. Euskarak, mu nduko beste hizkuntza guztiek bezala, lanmundurako ere balio duela sinetsi behar dugu. Hori gauzatzeko euskaldunok dauzkagun konplexuak alde batera uztea ezinbestekoa da. Euskara maitatzea ongi dago, baina ez da nahikoa. Gozatu, e r a b iliz gozatu dezagun.

Erre d akzio taldea: Eider Alustiza, IĂąaki Arriaran, Eunate Elio, M a ddi Garc i a , Itziar

Diseinua eta maketazioa: ZUM Edizioak.

ISSN: 1697-512X Aldaizek ez du bere gain hartzen aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik. I d i a z a b a l goUdalak diruz lagundutako aldizkaria.

I n p i m aketa: GrĂĄficas Ona.

ALdAiZe 3 • 3


iritzie HANDIK Mallorca Lierni Galarraga

HEMENDIK Idiazabal Mari Karmen Iztueta

ITSASOARI BEGIRA

AUTOESTIMUA

Itsasotik urruti samar bizi izandu naiz beti, bizilekutik u rrun izan dut putzu handi urdina, bai Mallorcara etorr i a u rretik behintzat. Hemen, itsasoak, l u rrak adina garrantzia dauka. Lurrak, itsasoak adina aukera ditu. Hori dela eta, bertako bizimodua itsasoari lotuta dago oso. Edonork dauka itsasora joateko jantzigaia, piragua edo txalupa txiki bat etxean. Hemen denek dakite igeri egiten. Gehienek dakite “ a l eta” baldar horiekin ure t a n murgiltzen. Hori jakitearena b e re z koa zelakoan zeuden hauek, edonork zekiena. Buru hausteren bat edo beste ematen dit arrain bizimodu horrek! Ni lehorrekoa bainaiz! Horraatiooo.... H e goaldera zabaltzen den “Cabrera” izeneko irla txikira txalupaz joateko ez da denbora asko behar. Cabrera, nahiko ondo zainduta dagoen Parke Nazionala da. Han, kaian, bi edo hiru itsasuntzi txiki ikusi ohi dira eta nagusi edo zaindari izenekoak nahi duenean irekitzen den “kantina” bat dago. Aldamenean, arrantzaleak,

ABIAPUNTUA Aldizkari guztiek bezala g u reak ere badu irakurleont z a ko txoko berezi bat; zuk dakizuna eta besteok ezagutzea nahi duzuna go rdeko duen txokoa. Eskerrak eman,

4 • ALdAiZe 3

sarean eroritako arr a i n e t a ko bat edo besterekin “ a rros de peix” goxoa prestatzen ikusi ditut, gizonartean.Gaztelutxo bat ere badago. Natura, eder ageri da, orohar Baleareetan eta baita Cabrerako zuhaiztietan ere. Bueltan, “La cova blava”-n (koba urdina) geldialditzeak merezi du.Ur garden gazi hartan eguzkiak urarekin jolas egiten du eta uretan daudenek azala zeru ko l o re koa dutela irudi. H o rtik dagokio gero izenari urdina. Arrantzaleek xap o a k , txipiak eta marisko garestia arrantzatzen dute lagun bakarre ko txalupetan. G e t a r i a ko portuko itsasontziak oso handiak dira hemengoen aldean. Ezin sinestu biak arrantzarako balio ahal dezaketenik. Bustitik lehorrera berriro. Baina umel honetatik asko urrundu gabe.Mendiko animaliek legez, harkaitzetik itsasoari begira eta itsasotik berr i z , harkaitzari. Mallorca, Euskal Herr i a bezala,oso polita da. Una abraçada al meu poble! Os estim! Fins un altre.

Hitzetik hortzera darabilkigun hitza dugu autoestimu a re n a . Eta horrekin esan nahi dena: norberak bere burua aintzakotzaz hartzea, baloratzea, a z ken batean onartzea. Geure buruarekiko dugun atxikimendua ez da soilik g u re barnetik sortzen den sentimendua, kanpotik jasotzen dugun onespenak ere lagunduko digu hein handi batean autoestimua garatzen eta sendotzen. Norbanakoaren jarre r a k eta jokabideak inguruko e ngan izan dezakeen eraginaz jabetzen bagara, saiatuko gara edo saiatu beharko g e nu ke behintzat, g u re estimazioa agertzen. Hori bai, ez litzateke ko m e n i g a rria inolaz ere, goraipamen faltsuak egitea, horiek on baino kalte g e h i a go egin baitezakete. Ez baita gauza bera autoestimua eta harropuzkeria. Autoestimua, o rd e a , ez d a go besteengandik jasoko d u g u n a ren baitan bakarrik, gure esku ere asko dago. Saia gaitezen garen bezalakoak

izanez horretaz disfrutatzen. Askotan honetan edo horretan, halakoaren antza izan nahi genu ke eta gure izatea a rriskuan jartzen dugu, barrura begira baino gehiago kanpora begira bizi garelako. Egia esan ez da txantxetakoa kontsumo interesak direla eta dugun erasoa! Hori dela eta,duguna dugulako eta g a ren bezalakoak gare l a ko gustora egon ord e z , beti beste zerbaiten nahiak edo egarriak bultzatuta gabiltza. Hau izan ord u ko, beste hori ere bai, eta gero hura.Askotan noraezean ez dakigun zerbaiten bila abiatzen gara. Uxatu ditzagun hainbeste beldurtzen gaituzten gure baitako “itsusitasunak”, o n a rtu ditzagun ditugun mu g a k eta gabeziak. Geure burua g a ren bezala maite badugu, besteek ere maiteko gaituzte.A u s a rtu gaitezen hau esatera:“Nik neure antza dut eta zer?” Autoestimuhitza gutxiago erabili eta gehiago estimatu geure burua eta besteak…

zerbait salatu, iritzi bat plazaratu, egun berezi bat go go r atu... edozein ahots onartzen da pertsona eta taldeen duintasuna errespetatzen den bitartean.

Horre g a t i k , erronka bero a dakarkigu.T x o ko hau bi hilab e t e ro zuen hitzekin beteta ikusi nahi genu ke, I d i a z a b a l go h e rr i t a rren iritzien isla izan dadin lortu behar dugu.

g a r a t z e ko, baina bere apaltasunean abiapuntu egokia izan daiteke helburua lortzeko.

A s kotan esan izan zaigu iritzi-emaile hotzak garela. Ekintza berriak martxan jart z e ko ekimena ere nahiko epela omen dugu.ALDAIZEK badu zer esanik gai horre t a n , a l d a ke t a ren abiapuntu izan behar baitu ezinbestean.

Denon artean dinamizatu b e h a rreko proiektua da ALDAIZE. Eta bere iparro rratza i n formazio trukea den neurr i a n , betebeharre ko baldintza da guztion partehartzea. ALDAIZE bide bat besterik ez da komunikazioa euskaraz

Bidali zuen gutunak gurera!

Emailez: aldaize@euskalerria.org Betiko postaz: Aldaize herri aldizkaria Kultur Etxea 20.213 Idiazabal


saski-naski RZ

LILI-MALLU

Javi Sanchez (Arretxe Elkarteko kidea)

Ana Mari Ansalas

BARAZKI MENESTRA URDAIAZPIKODUN OLIO-ERREAREKIN

BELARMINTZA (Aloe vera)

OSAGAIAK: - Alkatxofa - Azalorea - Patatak - Zerba - Ziazerba - Zainzuriak - Ilarr a k - Brokolia (nahi adina) Lehenik, garbitu barazkiak. Kendu azala eta ondoren, zatitu. E gosi barazki guztiak, baina ur ezberd i n a re k i n . Bota urari limoi tantan batzuk barazkiak ez belzteko. Hori egin eta gero, pasatu arrautza-irinetan

barazki zati horiek, zerba eta z i a z e r b a rekin izan ezik. Egin albondigak zerbaren hostoekin eta ziazerbare k i n ; pasatu horiek ere arrautza-irinetan. J a rri barazki guztiak lapiko batean. Utzi baztar batean pixka batean. Egin saltsa espainiar erara eta gehitu horri urd a i a z p i ko zatitxoak. Utzi egosten 5 minutu eta saiatu saltsa arina gera dadin. Azkenik, bota saltsa barazkiei eta utzi beste bost minutu egosten, barazkien gustua hartu dezan.

Liliazeo familiako landarea da; kaktusaren antza badu ere, ez da. Hosto berdeak, luzeskak eta lodiak ditu. Horien barruan gai gelatinoso ugari izaten du eta horixe erabiltzen da ukenduak-eta egiteko. Ura gordetzeko gaitasun handia du, lehortea etortzen denerako. Landareak 3 urte egiten dituenean, hosto gogorrenen nutrizio-maila asko jaisten da. Oraingoan azalduko dugun enplastoa katarroa, bronkitisa eta pleura sendatzeko erabiltzen da (anemia duenarentzako oso kaltegarria da eta ez erabili).

Jarri sutan eta uringezatan belarmintzaren hostoare n barrualdekoa (2 ahur) eta hosto baten sustraiaren punta. Gehitu horri berbena-belarra (2 ahur), asunaren zuztarrak (ahur 1) eta baratzuria (4 ale, xerratan moztuta). H o rren ondoren, bota larraren zuztarrak (ahur 1) eta pasmo-belar pixka bat. Utzi su-eztian 30-45 minutu, ondo egiteko. Sutatik kendu aurretik, bota pinuaren erretxin eta perrexil pixka bat. Ondo-ondo nahastu. Belarrek oraindik uringeza baldin badaukate, kendu iragazki batekin. B e l a rrak oraindik bero daudela, bota 4 zuringo (irabiatu gabekoak). Z u r i n goak egin gabe geratu behar du, mu k i itxura hartuta.Azkenik, gehitu gatz pixka bat eta iodoa (20 tanta). Bildu belarrak oihal batean eta bularrean ipini. 8 orduz eduki; gauean izango da onena. Enplastoa kendu eta gero, dutxatu. Garbitu kamamila urarekin eta lehortu ile lehorgailuarekin.

ZORIONAK ETA URTE ASKOTARAKO!! ZORION AGURRAK

Ander Sarriegi

Jon Aranburu

Abel Martinez

Ana Garmendia

Maddi Iturbe

Ainhoa Argaiz

Igor Gerique

Unai Mintegi

Bidali zuen gutunak eta agurrak gurera.

aldaize@euskalerria.org

Kultur Etxea. 20213 Idiazabal

ALdAiZe 3 • 5


ze berri? HERRIAK GAZTAREN MUSEOA IZANGO DU LASTER Museo egiteko proiektua prestatzen ari dira Udala eta Goitur

ALEJANDRO IZAGIRRE GIPUZKOAKO HOSTALARIEN ELKARTEKO ZUZENDARI Zepaiko Jatetxeko jabe bezala ezagutu dugu herritar guztiok Alejandro, baina hemendik aurrera, beste modu batean ere ikusi ahal izango dugu: Gipuzkoako Hostalarien Elkarteko zuzendari izendatu dute denok ezagutzen dugun herritarra. Luis Diazen lanari jarraipena eman beharko dio, 1.300 taberna eta jatetxek osatzen duten lantalde horretan. Adituek diotenez, bi dira Izagirre k a u rrez aurre dituen arazoak: mota honetako lokaletan ateratzen den zarata eta esku-lan falta. Bere iritziz, jendeak astebukaeretan lan egiteko go gorik ez du edota soldata handia eskatzen du, askok eta askok emateko ahalmenik ez duen adinakoa. Kasu horretan, atzerr i t a rrak ko n t r atatzera jo du sektoreak eta hala ere, ez dute lan egiteko egoeran dagoen langile onik aurkitu. H o rren aurrean, kalitatea m a n t e n t z e ko modu bakarra pre z i o a k i gotzea dela dio Alejandrok, lehiako rr a k izan nahi badute behintzat.

EUSKO IKASKUNTZAREKIN HITZARMENA Udalak eta Eusko Ikaskuntzak elkarlanerako hitzarmena sinatu dute. Euskal kulturaren aldeko erakundeak, hitzaldiak eta jardunaldiak antolatuko ditu Idiazabalen. H e rr i ko gaiei buruzko ikerketak ere e g i n go ditu. Gainera, Eusko Ikaskuntzak argitaratutako liburu guztiak herriko liburutegian egongo dira herritarrek kontsultatzeko.

EUSKARARI LAGUNTZAK Udalak ikastolen alde Euskal Herrian egiten diren jaiei diru laguntzak emango dizkie. Herri Urratsek 600 euroko laguntza jaso du,Kilometroak ekimenari 420 euro emango dizkio Udalak eta Nafarroa Oinez jaiaren antolatzaileek 300 euro jasoko dituzte.

6 • ALdAiZe 3

Antton Irizar, Mercedes Rodriguez eta Niko Osinalde

Idiazabal Gaztari buruzko museoak Idiazabalen izango du ego i t z a . Museoaren proiektua egiteko azterketa lanak Xabide izeneko enpresaren esku utzi ditu Udalak. Uda ondoren pro i e k t u a ren nondik norakoa prest ego n go da. Udala, bitartean, museoa jartzeko leku egokiaren bila ari da. Goitur (Goierri Turismoa) eta Udala ari dira museo berria egiteko ekimena bultzatzen Eusko Jaurlaritzaren babesarekin. Gune berria, beste lekuetan dauden gaztaren museoetatik ezberdina izango da. Oraindik erabat zehaztu gabe dago e n arren,lehen azterketetan,gaztaren kalitatea eta hura bereizten duten etiketak ardatz hartuko duen proiektua bultzatzea aurre i-

GAZTA EGUNA Gazta Batzordea gustura dago aurtengo Gazta Egunaren emaitzak ikusita.Askoren ustez, sekula baino jende gehiago bildu zen maiatzaren 2an egindako festa egunean. Aurten, plazako zubiko obrak direla eta, jai gunea leku ezberdinean antolatu zuten. Plazan, Txomenaneko parkean eta frontoi zaharrean jarri zituzten postuak. Lehendabiziko aldiz, gainera, Kale Nagusia itxita egon zen goiz guztian. Gazta dastatzen aritu zirenek, gazta onena Idiazabalgo Juanita Irastorzak aurkeztutakoa zela erabaki zuten.Postu dotoreenaren saria ere Idiazabalen geratu zen, Aranburu anaien esku.A u rten omenaldia OndramuĂąoko Antonio Imazek eta Anjela Insaustik jaso zuten. H u rre n go urterako antolaketa lanak hasi gabe daude. Hala ere antolatzaileak postuak aurten jarritako lekuetan jart z e aren aldeko agertu dira.

kusten da. Gaztaz gainera, kalitatearen bereizgarria lortu duten gainerako produktuek ere lekua izango dute museoan. Museoa egiteko asmoa, Gazta Egunaren bezperan jakinarazi zitzaien herritarre i . Antton Irizar alkateak, Niko Osinalde G o i t u rreko arduradunak eta Mercedes Rodriguez Eusko Jaurlaritzako turismo zuzendariak Idiazabalgo turismoari buruzko hitzaldia eskaini zuten apirilaren 30ean, Artai Gaztaren egoitza berr i a n . Hitzordu h o rretan, Idiazabalen turismoari buruz egindako lana eta etorkizunean egin beharre koaz aritu ziren hiru ord e z k a r i a k . Herr i t a rrek ere parte hartu zuten hitzaldian.


ZUBIAK JARTZEKO LANAK AURRERA DOAZ

Lanak hilabete daramate geldirik

Toki Txokoko Zubia jarr i zuten lehenengo eta plazakoa ondoren, orain dela hiru aste eskas. Azken hori oraindik ere eraikitzeko badago ere, bertara inguratu direnek ikusi ahal izango zuten hartzen ari den itxura. Erdoildutako burniaren materiala i z a n go du eta bankuak ere izango ditu. Zenbait herr i t a rrei hainbeste buruhauste eman dizkien zubien konponketen amaiera atzeratu egin daiteke. Lanak martxa onean zihoazen, maiatzaren bigarre n astean Gipuzkoan eraikuntzan aritzen diren langileak greban hasi ziren art e.Ikusteko dago lan uzteak nolako eragina izango duen.

AURREKO URTEAN BAINO 68 IDIAZABALDAR GEHIAGO A u rt e n go erro l d a ren arabera, 2.126 gara guztira herrian, emandako 139 alta eta 71 bajen ondore n , 2003. urtean baino 68 biztanle gehiago. Bajen artean, 45 pert s o n e k aukeratu dute Euskal Herriko beste herr i ren bat euren bizileku.Altei dagokienez, berriz, Gipuzkoako 87 pertsonek eman dute izena gure herrian,eta atzerritik 5ek. 64 pertsona dira atzerr i a n jaiotakoak: 37 Europako herr i a l d e ren batean, 15 A m e r i-

kan eta 12 Afrikan. Herrialde horien artean Angola, N i g eria, Brasil, AEBak, Alemania, Bulgaria, Polonia eta Suiza bezalako herrialdeak aurki ditzakegu.

INGURUMENAREN IRAUNKORTASUNAREN ALDE Aalborgeko gutuna sinatuz, Idiazabalek ingurumenare n iraunkortasunaren aldeko ekimenean parte hartuko du, Goierriko zenbait herr i rekin batera. (Aalborgeko) Gutun hau, Rio de Janeiroko Ingurumenari eta Garapenari Buruzko Nazio Batuen Ko n fe rentziaren ondoren, 1994an Europako zenbait hiri eta udalerr i k egindako idatzia da.

ALEJANDRO ALDANONOREN BISITA B u z t i n d e g i ko A l e j a n d ro k Idiazabalen pasatuko du aurt e n go uda. Iaz zen etortzekoa, baina Kongon ganadua hazteko duen pro i e k t u a n i z a n d a ko arazoek uda Idiazabalen pasatzea galarazi zioten. Kasongo Lunda ONG-a A l e j a n d roetortzen denerako ekitaldiak pre s t atzen ari da. Taldeak Gazta Egunean egindako zozke t a n lagundu zieten taberna eta dendariei eske rrak emanez idatzia kaleratu du.

herriko plaza NOLAKOK DIE UDAK IZALEN?

XANTI IPARRAGIRRE Langilea Pistinata juten gea, ta oso ondo dare.Ta gainontzen ez gea herrin asko eoten ta ez dakiu.

AITOR URTEAGA Ikaslea Ez da jende askoik eoten ta ze ein ez dakiula eote gea eun guztie potroz-gora. Gazte eune ta holako ekintzak darenen ondo pasatzen deu. E k i ntza gehio eon beharko lieke: akanpadak, bideo emanaldik…

IMANOL GARCIA Ikaslea Egualdik asko mugatzeo. Pistinea oso ondo dau. Badare zenbait ekintza udan antolatzen dienak: triatloia, tenis txapelketea, gazte eune ta iaz bukatzeko zerbeza festea re bai. Aste barruako ekintzak antolau beharko lieke.

Mª KRUZ ETXEBERRIA Erretiratua Izal hobetzen ai da ta gustora. Parkea ta ondo dare ta zubik arreglauta hobeto. Itzala badaunez, bankun eote gea gu, ta gutzako oso ondo.

ALdAiZe 3 • 7


erreportajea “Idiazabal herri baten izena ere ba al da ?” GAZTAREN AITZAKIAN TURISMOA ERAKARTZEKO LANEAN HASI DA IDIAZABAL

Idiazabal inguru paregabean dago

“Non erosi liteke gazta? non d ago artzai n aren monumentua ? zer ikusi liteke hemen?...” herritar askok noizbait entzundako galderak dira. Oporraldietan turista asko Idiazabal ize n aren atzean zer dagoen jakin nah i an gure herrira etortzen dira. Haien ga lderei erantzutea ez da erraza izaten. Gau z ak, ordea, aldatzen ari d i ra. Denbora gutxian, turismo arloa suspertzeko ekimenak eta asmoak ugaritu egin dira. Udala, Goitur, Art z ai Gazta eta herriko art z ai n ak turi s m o aren behar rei erantzuteko lanean ari dira. diazabalen, turismo arloan, dena egiteko dago, oso lan gutxi egin da” Antton Irizar alkatearen iritzia eta herritar askoren irudipena da hori.Baina nola liteke turismoaren alde ezer egin ez duen herri batera urtero dozenaka kanpotar etortzea, edota Estatu Batuetako sukaldari ospetsuenen jakin mina piztea? nola ulertzen da Bartzelonan eta Madrilen egiten diren turismo azoketan jendeak Idiazabali buruzko informazioa eskatzea? Erantzunak itxura borobila du: gazta. Idiazabal gazta, besteak beste, New York, Madril, Londres edota Bartzelonara iritsi da azken urteetan. Munduko bazter askotan ezaguna da. Informazio kanpaina han-

dirik gabe, herria saltzeko ahalegin bere z irik egin gabe, ezustean, herr i a ren izenak fama hartu du.Turismoa erakartzeko lanaren erdia eginda du Idiazabalek. Orain beste erdia falta da, bisitariak etortzen direnerako azpiegiturak eta zer erakutsi edukitzea. Azpiegitura falta Azken hilabeteetako datuek erakusten dute Gipuzkoara etortzen diren turistek gero eta gehiago barrualdea aukeratzen

Museoa izango da b i s i t arientzat erreferentzia nagusia

“I

8 • ALdAiZe 3

dutela beraien egonaldietarako.Niko Osinalde Goiturre ko ard u r a d u n a ren esanetan,“turismoa egiteko modua aldatzen ari da. Jendeak nahiago du barrualdean lo egin eta kostara egun pasa joatea”. Idiazabal barru aldean dago. Euskal Herriko bost aire p o rtuetatik ordu betera. Leku onean kokatuta eta ikusteko moduko pais a i a ren erd i a n . Horiek, berez, turismoa erakartzeko nahikoa baldintza dira.Idiazabalek, gainera, beste bat du:gazta.

Udalak argitaratutako triptikoa

Horrelako oinarriak izanda, Idiazabalen zergatik ez da turismoa landu ? Osinalderen esanetan “kontzientzia eta tradizio turistikoa falta dira”. Horren ondorioak begi bistakoak dira Idiazabalen “azpiegitura falta handia dago eta hori turismoarentzat mehatxu larria da. Premiazkoa da h e rrian landa etxe bat edo hotel bat jartzea”. G o i t u rreko ard u r a d u n a ren ustez, gazta turismoa bultzatzeko errekurtso ezin hobea da,“baina horr i , forma eman behar zaio. Idiazabalek mugitu egin behar du, bestela beste norbaitek aurrea hart uko dio”. G a z t aren museoa Gauzak aldatze aldera mugimendua hasita dago. Duela urtebetetik, Udaletxean Turismoa eta Gaztaren inguruko ba-


erreportajea t z o rde bat dago. Iaz art e, g a z t a rena bakarrik zen eta orain turismoarekin uztartu dute. Duela gutxi herriari buruzko info rmazioa biltzen duen triptikoa argitaratu du batzord e a k . Aurretik ere bazeuden h o rrelakoak. Idiazabal izan zen duela 12 urte Goierrin turismoa garatzen hasi zenean horre l a ko esku-orria egiten lehenetakoa. Ondoren Txomenaneko parkeari buruzkoa argitaratu zuen.

Estatu Batuetako eta Kan a d ako sukaldari fam a t u e n akIdiazabalen izan ziren Batzordeak, turismo arloa goitik behera aldatu dezakeen asmoa du esku artean, Idiazabalen Gaztaren museoa egitearena alegia. Ideia ez da berr i a , aurretik mu s e o a egiteko beste proiektu bat egon zen, baina ez zen gauzatu. Orain ekimenak aurre r a egiteko itxura du. Udalak kanpoko enpresa baten esku utzi du museoaren proiekturako azterketa lana.Hurrengo pausoa proiektua zehaztea izango da. Ordurako, Udalak museoa non jarri erabaki beharko du. P roiektu hori egia bihurtzen denean, herritarrek bi aldiz pentsatu gabe erant z u n godituzte turisten galderak. Museoa i z a n go da bisitarientzat erre fe rentzia nagusia, baina ez bakarra. Duela hilabete batzuetatik Artzai Gaztak duen ego i t z a b e rriak ere izango du zer esana turismo arloan. E goitza berri hori turismoa garatzeko beste tresna bat da adituen esanetan. M e rcedes Rodriguez, Eusko Jaurlaritzako Turismo zuzendariaren iritziz,“ A rtzai Gaztaren lokala gaztaren erakuslehio handi bat da. Eta erabilpen hori eman behar zaio”.Artzai Gaztako arduradunek gazta saltzeko gunea estreinatu berri dute.

Art z ai tour Gazta erosteaz gain,nola egiten den ikusteko modua ere badago herrian.Ondramuñoko Aranburu anaiek kanpotar bati baino gehiagori erakutsi diote gazta egiteko prozesua beraien gaztandegian. Eraikinak lau u rte ditu eta orain itxura berrituta dago. Tradizioa eta berritasuna uztartu nahian, urdinez margotu dute eraikina. Urteetako ohiturari eutsiz, aurrera egiteko ahalegin horretan Aranburu anaiek “ A rtzaitour” izeneko ekimenean parte hartzea erabaki d u t e.“Artzaitour”,A rtzai Gaztak bultzatutako ekimena da eta Euskal Herriko gaztandegiak zirkuitu batean bilduko ditu. Jexux Aranbururen hitzetan “bisitariek gazta nola egiten den ikusteko modua izango dute. Gainera, gaztandegi bakoitzean gazta eta labeldun produktuak saltzeko denda txiki bat egongo da”. O n d r a muñon denda izango denari azkeneko ukituak ematen ari dira. D e n d ako atea duela hilabete pasatxo jarri zuten, “Amerikanoak etorri eta hurrengo egunean ekarri ziguten atea” dio Jexuxek. Izan ere apirilaren 20an Estatu Batuetako eta Kanadako sukaldari famatuenak Idiazabalen izan ziren.Euskal Herrian hiru eguneko egonaldia egin zuten eta hemen ikusi beharrekoen artean Idiazabala bisita ezinbestekoa zela iritzi zioten. Ipar Amerikako eta Kanadako “Arzak eta Argiñanoak” gustura alde egin zuten herritik. Elizako ataria, alboan dagoen art z a i n a ren irudia eta Ondramuñoko gaztandegia bisitatu zituzten “ a rdiak eta zakurra ikusita harr i t u ziren eta gazta nola egiten genuen ikusita, gehiago” azpimarratu du Jexuxek. Sukaldari haietako batek, aspalditik zuen duda ere argitu zuen: Idiazabal herria ere bazela. “Idiazabal herria ere ba al da? Gazta izena besterik ez zela uste nuen”. 

Ipar Amerikako eta Kanadako sukaldariak Idiazabalen

ZER IKUSI IDIAZABALEN ? Herrian badago zer ikusi eta zerekin gozatu

Gurutzeta Baseliza. Tradizioaren arabera Idiazabalgo lehen parrokia izan zen.Ataun eta Olaberriara joateko galtzadaren bidegurutzean dago. A z p i m arratzeko modukoak dira zurezko sabaia eta Ama Birjinaren irudi gotikoa, XIII. eta XIV. mendekoa.

Mikel Deunaren Eliza. Elizako ataria eta arkiboltan zizelkatutako geometri zeinuak dira elizaren funtsezko ezaugarriak, e rromaniko eta gotikoaren trantsizio garaikoak baitira (XII.eta XIII. mendetakoak).

Indianoen jauregiak. XIX.mendearen bukaeran atzerrira joan eta dirua egin zuten herritarrek eraiki zituzten jauregiak dira. Gaur egun, gehienak berriztatuak daude. Horien artean aipagarriak: Pilarrenea, Zubialde (mojen konbentua), Jauregialtzorena,Txomenarenea.

Jauretxeak. Maugia, Oiarbide eta Arimasagasti jauregi tankerako baserriak dira, XVII-XVIII. mendeetan eraikiak, itxura barrokoa eta armarri ikusgarriekin. Eztenaga Torreak Erdi Arokoa dirudi, besteak baino antzinagokoa. ALdAiZe 3 • 9


kolaborazioak IHAUTERIAK IDIAZABALGO ESKOLAN Elkarbizitza-bizidetza currikuluma eskolan, etxean… Azken alean, eskolan gauzatzen ari g a ren “NAHIKO” pro i e k t u a ren hainbat xehetasun aipatu genituen. Oraingoan, bizikidetza edo elkarbizitza curriculumari buruz aritu behar gara. Zergatik aipatzen dugu hasieratik NAHIKO proiektua? Hori ere eskolako bizikidetzaren curr i c u l u m aren zati bat dela ulertzea nahi dugulako eta ez proiektu solte bat bezala; eskolan egiten ari gare n a rekin zerikusi zuzena duelako, alegia. Adina aurrera joan ahala,haurrak geroz eta hizkuntza trebetasun gehiago dituzte arazoei aurre egiteko,nola sentitzen diren adierazteko, zer beharrak dauzkaten azaltzeko... Aho-adierazpena ezinbesteko baldintza da, beraz. Baina aurretik, o r a i ndik hizkuntza hain garatua ez dagoenean, sentimenduetaz hitz egiten ikasi egin behar dute. Ez da erraza, baina honetan ere,trebatu egiten garela diote adituek. Hori guztia dela eta, txikitatik ari gara sentimenduen mundu honetara hurbiltzeko eta horiek espresatzen ikasteko ahaleginak egiten. Hona hemen adibide batzuk: Ipuinetako pertsonaien aurpegiak, s e ntimendu asko adierazten dituzte; zert x obait fijatzea da kontua. Telesail batzuetako pertsonaiak ere oso aurpegi adierazgarriak dituzte: Heidi adibide garbienetako bat da. Txikienek oraindik ez dakite esaten

NAHIKO programan erabilitako materiala

nola eta zergatik sentitzen diren era batera edo bestera; h o rretarako sentimendu edo egoera desberdinak adierazten dituzten irudien mapa bat prestatu dugu eta lagungarri suertatzen zaie nola dauden adierazteko. Batzuetan haserrealdi baten ondoren eta besteetan, barruko pena bati aurre egiteko, beti ere heldu baten laguntzarekin. Handixeagoak direnean berriz (3, 4, 5, 6... urteekin), euren “gatazkak konpontzeko txokoa” sortu da geletan. Estrategiak erakusten dizkiegu batek eta besteak diona entzuteko eta konponbide bat bien artean aurkitzeko.

ARAUAK Belarr i a ren txartela eskuan hartzen duenak entzun bakarrik egin dezake. Ahoa duenak berr i z , g e rtaera nola bizi izan duen azaltzen dio besteari eta nola sentitu den. Azkenik, bien artean adostu behar dute gustuko konponbide bat. Ez lego ke gaizki helduok ere geure arteko gatazkak modu honetan konpontzen saiatuko bagina.

LABURRAK • Aita Iparr a g i rre Herri Eskolako we b berriaren helbidea: http://www.aitaiparragirre.net

• Ekainaren 6an, igandea, eskolako guraso eta ikasleak Bilbora joango dira txangoan. Eskola Publikoko jaia egun berean dela eta,goizean bertara hurbilduko dira.

• Ekainaren 2an, asteazkena, esko l a ko5. eta 6. mailako ikasle eta zenbat guraso Lehendakaritzara joango dira NAHIKO proiektuaren lanari buruzko xehetasunak agertzera.

• Ekainaren 7an, astelehena,Virginia ImaTxikienek ere parte hartu dute

10 • ALdAiZe 3

zek eskolan emanaldi bat eskeiniko digu guraso eta ikasleei.


kolaborazioak Suari dantza Sartu gara ekainean eta honenbestez, uda atejoka dugu,suzko atea ireki eta ongi e t o rria jasotzeko zain. Arbasoengandik jasotako ohitura dugu, urteko gaurik motzenean sua piztu eta Eguzki Amandrea gurtzekoa. Azkeneko urteetan, Gazte Asanbladako kideok izan gara gau magikoa pizteko ohorea izan dugunak eta aurt e a n goan ere, ezingodiogu, beraz, zitari hutsik egin. Txalaparta, dantza, txistua, garrasiak, sorginak eta batez ere sua,ake l a rrerako osagai ezinhobeak dira.Koktela ongi atera dadin,hasiak gara lanean dagoeneko,baina dena borobiltzeko zure presentzia baino

IGA-K 5 URTE Maiatzean ospatu genuen Gazte A s a nbladaren 5. urteurrena, Belar gaiztorik ezta galtzen lemapean.Maiatzaren 7an AHTaren Aurkako Asanbladako lagun batek emandako hitzaldiarekin hasi ziren ospakizunak. Bertan Abiadura handiko Trenak ezkutatzen dituen interesak, Euskal Herrian izango lituzkeen ondorioak eta abar ezagutzeko parada izan genuen. Hurrengo goizean, eskalada ikastaroa izan genuen gaztetxean, arratsaldez berriz Gazte Asanbladen arteko Topaketan, beste herrietako Gazte Asanbladekin esperientziak trukatu genituen eta,besteak beste,dinamika, finantziazioa, arazoak...izan genituen hizpide. Gauean, kafe tertulia egin genuen 5 urte hauetako anekdota eta pasadizoak erre p asatuz. Lehen asteburuarekin amaitzeko, igandean eskalada ikastaroarekin jarraitu genuen eta ondoren, kotxe karabana izan zen herrian zehar.

ez zaigu falta. Gustura hartuko dugu gurekin ÅgpekatuÅh egin nahi duen oro, entseguetara azaldu eta dantzak ikasi beste-

rik ez du. Besteok berr i z , Sanjoan bezperan, 11k alde horre t a n , arkupetik begira ego n go zaretelakoan gaude.

Bigarren asteburuak, festa kutsua izan zuen. Ostiralean, Gaztetxea bete zen herr i ko taldeen kontzertuak ikusteko. Zapatua,egun konpletoa izan zen,goizetik hasita poteoari ekin genion denok mozorroturik eta gero Gaztetxean bazkaldu genuen.

A rr a t s a l d e r a ko ekintzak bertan behera geratu zire n , Iruñan gaztetxeen defentsan nazio manifestaldia baitzegoen deituta. Gauen gaztetxean afaldu eta festak go izaldera arte iraun zuen. Giroa paregabea izan zen, ikusi bestela, argazkia.

5. urteurreneko ospakizun festa

ALdAiZe 3 • 11


ertzetik ARGENTINATIK Idiazabal, garen hori sentitzen dugu iztegiak “definitu” hitzari buruz esango digu zerbaiten e z a u g a rriak motz-motz eta argi azaltzea dela. Gauza hori abstraktua bada, zehatza izateak baino lan gehiago emango digu dudarik gabe. Pe rtsonak definitu behar ditugunean ordea,segur aski,buru hausteak agert u ko zaizkigu. Beste horrenbeste gertatuko zaigu,akaso,herriko pertsonek osatutako taldeak definitzea. J.Luis Borgesek honako hau zioen: “zaila litzateke arge n t i n a r ra izateak zer esan nahi duen definitzea (…), baina uste dut arge n t i n a r rok badakigula edo hobeto esanda, sentitzen dugula arge n t i n a r ra izate ak zer esan nahi duen. Hori, jakina, definizio bat ematea baino askoz ere garrantzitsua goa da”. Horrela, bi aukera dauzkagu; l e h e n e ngo a , definizio bila hastea eta bigarre n a , b i d e z i d o rra hartu, azkeneko paragrafo r a salto egin eta zer eta nor garen badakigula pentsatu. Ongi etorri argentinarraren izatea aztertzeko bidaiara.Argentinatik hasi eta Idiazabalgo biztanleen bila joango gara. Argentina komunikabideek erakusten digutena da,baina baita horiek ez dakitena ere. Gaur mundu guztiari hiria ur azpian erakusteak solidaritatea ekarr i ko digu. Bihar ord e a , ez du inork jakingo haur batek irainak jaso dituela eguneroko ogia i r a b a z t e a rren auto bateko leihoak garbitzen hasi denean.

H

Argentinako Idiazabalgo herri sarrera

Idiazabalen diote kontu horiek hirietan bakarrik gertatzen dire l a . Egia da. Era h o rretako egoerak ez dira ohikoak gure herrian. Atzerritarren batek galdetzen duenean gure herria nolakoa den, hainbat gauza ezkutatzen ez dugunik ezin esan.Autokritika egiteko momentua da: badaukagu zer hobetu. Hainbat egoera aurkitu ditzakegu. Kiroletan, hezkuntzan, erlijioan eta abar estereotipo ezberd i n e t a ko jendea agertzen da. Batzuk badira beraien denbora, go go a eta ideiak eman eta lanari ahal duten guztia ematen diotenak.“Ideia ona da, baina ezin dut horretan parte hartu” diotenak ere izango dira. Beste batzuek uste dute, dirua emanda egundoko ekarpena egin dutela.Sekula inguratu ere egiten ez denik ere egongo da. Eskutitz hau aurkezpena besterik ez da. Hasiera-hasieratik egia esan eta guztiz

g a rdenak izatea ko m e n i g a rria dela uste dugulako egin dugu horrela. Alde onak ere ugari dauzkagu eta harro gauden horiek ere zuei adierazteko aukera izango dugu aurre r a n t z e a n , baina alde ilunak ahaztu gabe. Europan argentinarroi buruz dagoen esames honi aurre egin nahi genioke: “erosi argentinarra duen b e n e t a ko balioan eta saldu berak dioen balio horretan”. Laugarren paragrafoan bigarren aukerari jarraitu badiozu, jakin ezazu beste guztiekin batera Idiazabal definitzen saiatu garela. Gure eskuetako babei begiratu eta ikusi dugu zer izan nahi dugun definitzen ari garela, nahiz eta garrantzitsuena den garen hori sentitzen jarraitzea. MAURICIO COCCOLO,20 urt e. Ko munikazio Sozialeko 4. ikasturt e ko eta Historiako 1.ikasturteko ikaslea. (Erredakzioan itzulia).

Euskara Elkarteko bazkide izan nahi al duzu? Bete koadroa zure datuekin eta utzi Udaletxean edo bidali aldaize@euskalerria.org helbidera. Izena: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Abizenak: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Helbidea: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Helbide elektronikoa: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Telefono zk.: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Kontu Korronte Zenbakia (20 zenbakiak): . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Bazkidetza: • langileak: 30 € • ikasle, langabetu eta jubilatuak: 5 € Bazkideei oharra: kuota uztaileko lehen hamabostaldian kobratuko Bazkideei oharra: kuota uztaileko lehen hamabostaldian kobratuko da, da, bakoitzak emandako kontu zenbakitik. bakoitzak emandako kontu zenbakitik.

12 • ALdAiZe 3


ertzea IZAL EZAUTUZ: Maugizelaeta Anttonio Berasategi diazabalgo hasierako baserri guztiak bezala, hau ere, gutxienez, XVI. mendearen erdialdetik dugu dokumentatua. 1.572. urtean dago aurreneko aldiz aitatuta. Etxe handia da, inondik ere, M a u g i z elaeta. Orain dela hamalau bat urte berritu handi samarra eman zioten, baina ez du erabat galdu lehenago ko traza. G a u rko egunean, erabili erabiltzen da etxea, baina urte asko dira -modu iraunko rrean, behintzat- bertan inor bizi ez dela (25-30 edo). E t xe honek, orduko gehienek bezala, egin zen lekuaren izena hartu omen zuen berarentzat. “ M a u g i a ” ko parajea lehenagoko Maugigoenetik hasi eta Kalbario artekoa izango zen, Mendi Gorriaren magala bildu eta errekaraino iritsiz. I z e n a ren “Zelaeta” bigarren osagarr i a k e m a n go zion berezitasuna inguruari; “Maugia” guztia bazen ere ordeka handia, Maugizelaeta pare horre t a n t xe ikusten da ondoen beraren zabaltasuna; leku zelai-zelaia zelako, hortaz,“zela(i)eta”. Izena ahoskatzean, beste Maugien kasuan bezala, bokal art e ko “ g ” a re n ohiko galerak (gogoan izan “dago > dao” eta antzekoak) izenaren forma itxuraldatzea ekarri du:“Maizelaata”.“Maubia” eta “Maubigoen” berriagoak etorri diren

I

bezala, e t xe honentzat “Ma(u)bizelaeta” eta kidekoak ere dokumentatuta daude 1.771etik. 

Urteetan zehar itxuraldatuta ikusten da

ALdAiZe 3 • 13


kirolak ZAPATU ARRATSALDERAKO PROPOSAMENA

GARABI areto-futboleko nesken taldea

ko k apena sailkapenean eta gaurko gure a l d a rtea kontuan hartuz part i d u a ren gutxi gorabeherako emaitzak aurreikusi ditugu. Ea nork asmatzen duen oraingoan... Ez dugu aurkariekin ap a rt e ko arazorik izaten, urteak daramatzagu futbolean eta gehienak ezagutzen ditugu. Talde pare batekin errebantxa go go a , besterik ez. Adiskidetasuna, edo behintzat erre s p etua, derrigorrezkoa dela uste dugu-eta. Arropak aldatu eta futbol aretora sartu gara bero ketak egitera, betiko martxan: korrika, salto txikiak, abiadura aldaketak, besoak, orkatilak...Tiroak ere egin ditugu, hori ere betiko moduan: e rdiak kanpora eta baita beste erdiak ere. Baina gustura hala ere. Futbolean jokatzea gustatzen zaigu eta hori da garrantzitsuena. Edo ez? Partidua baino 5 minu t u lehenago bankiloan eseri eta entrenatzaileak, Pittinek, p a rt i d uko planteamendua azaldu digu. Jokalari profesionalek bezala, Atsedenaldia taktikak errepasatzeko tartea izaten da guk ere baditugu

arunbata, arratsaldeko 3,15. Sekulako eguraldia, zerua urdin eta hamaika plan buruan. Hala ere, kiroldegian elkartu gara siesta ord u a alde batera utziz areto-futbol partidu bat jokatu asmoz.Asteroko kontua den arren, zaila egiten da honetara ohitzea. Presarik gabe eta lasaitasunez aldatzen hasi gara. Lasaitasuna eta patxada dira gure taldeko filosofia: e s t resa ez da ona osasunarentzat! Hori esaten dute adituek,behintzat... 3:30ak.Aurkariak ere iritsi dira. Dago eneko egin ditugu partiduko emaitzen iragarpenak: aurre ko partiduak, talde bien

L

14 • ALdAiZe 3

gure taktika eta teknikak, ez pentsa. Eta saiatu, saiatzen gara.... Nahiz eta beti ezin diogun eskatzen zaigun horri eutsi. Hurrengoan izango da,Jon! Eskerrak taldekide guztiok ondo ezagutzen garen eta badakigun, gutxi gorabehera behintzat, nondik nora joango den partidua. E p a i l e a ren lehen txistuaren segidan gure urteetako lema oihukatu dugu: bat, bi,hiru,IZAL!!!.Baina egun ez dira lehengo txaloak entzuten lema oihukatzean, gureak bakarrik. Lastima da,jendearen bero t asuna sentitzea gauza ederra eta estimagarria baita.

L a s aitasuna eta patxada dira gure taldeko filosofia Baina jar ditzagun une batez balantzaren gainean alderdi argi eta ilunak.Ez dago dudarik zerk irabazten duen: osasuna, lagunak, Euskal Herr i ko hainbat txoko ezagutzeko beta, hobby- a , lehiakortasuna, afariak, konplizitatea, gainditzeko ahalegina, parranda egiteko aitzakia... Beste arr azoiak ez dira nahikoa gu futboletik aldentzeko, benetan gustuko dugun kirola da, eta horrek eta ondo pasatzeko go go a k , aurrera jarraitzeko indarra ematen digut e.Saiatzea baino ez daukazu hau egiaztatzeko. Piiiiii!!! Hasi da partidua! Garabi areto-futbol taldea. ď Ž


kirolak ERREGIONALAK LEHENENGO MAILARA IGO DIRA EUSKALDUNA TALDEAREN AURKAKO FINALA PENALTIETAN GALDU ZUTEN Bigarren mailako erregionaletan aritu den Idiazabal Kirol Elkarteko taldeak denboraldi bikaina egin du. Lehenengo mailara igotzea lortu dute aurt e n go denboraldian lehenengo postua eskuratu ondoren. Dena den, ezin izan dute denboraldia erabat borobildu, b i g a rren mailako erregional mailako finala galdu egin baitzuten. Finala Idiazabalek eta Andoaingo Euskaldunak, erregionaletan dauden bi taldeetako lehen sailkatuek, jokatu zuten maiatzaren 15ean Zubietan. Partida ona izan zen. Igor Serranok penaltiz sartutako golak estreinatu zuen

Erregionalak finala hasi aurretik

herritarren aldeko markagailua 20. m i nutuan. Lehen zatiaren amaieran, Euskaldunak berdinketa lortu zuen.Partida,banako berdinketarekin bukatu zen. Luzapenean andoaindarrek bigarren gola sartu zuten eta partidua bukatzear zegoela, Jon Mendiak markagailua berdintzea lortu zuen. Penaltietan Euskaldunakoak izan zire n nagusi. Herriko taldea, dena den, gustura bueltatu zen Idiazabala. Finalak ikusmina piztu zuen herrian eta autobuskada bat herritar Zubietan izan zen idiazabaldarrak animatzen.

ERREALAREN LAGUNAK GAZTELA ALDEAN Urteroko ohitura berritze aldera, Errealaren Lagunaren taldea osatzen duten herr i t a rrak asteburu-pasa egin dute.A u rten, Errealak Valladoliden zuen partidua ikusiz,Gaztela aldean igaro zuten maiatzeko bigarren asteburua. Larunbat goizean abiatu ziren Idiazabaldik Palentzia aldera. Lehenengo geldialdia C a rrion de los Condesen egin zuten. Villalcazar de Sirgan Erdi Aroko bazkaria izan zuten eta arratsaldea Fromistan eman zuten. Larunbat iluntzean iritsi ziren Salamancara. B e rtan gaua pasatu eta igande goizean Valladolid alderako bidea hart u zuten. Nava del Rey herrian bazkaldu zuten eta Erre a l a ren partidua ikusita amaitu zen asteburuko bidaia.

NOIZ? EKAINAREN 6AN M a i a t z a ren 1ean Andoainen egitekoa zen euskal jolas, joko eta kirolen lehen topaketa bertan behera geratu zen eguraldi kaskarr a ren ondorioz. Arratsaldeko bostetan hastekoa zen herr i arteko herr i - k i rolen txap e l keta. A n d o a i n go plazan Idiazabalgo parte hartzaileak berd e z jantzita eta inguruan hauei animatzera hurbildu zen herritar ugari zegoen. Giroa apartekoa zen, ez ordea zeruak agertzen zuen kolorea. Laster hasi ziren hodeietatik lehen euri tantak isurtzen. Euria geroz eta gogorrago ari zuen, eta e goera hartan jokatzerik ez zegoela ikusirik, antolatzaileek bukatutzat eman zuten jokoa. Ekainaren 6an goizeko hamaiketan burutuko da egun horretarako prestatua zegoen egitaraua. Ea oraingoan eguraldia lagun duten. ALdAiZe 3 • 15


hizketan IÑAXIO MARI EZIOLAZA: “Dendariak, ixilik egoten dira, baina herriko kontu asko jakiten dute”

H

ortzetako pasta,maria gailetak, 100 gramo urdaiazpiko… guzti hori denda berean zen Iñaxiomarinen. 36 urtez dendako lehio handi horien atzean izan da Iñaxio Mari Eziolaza eta orain,denda ez da itxi,baina Iñaxiomarine bai. Bizi erdi bat bai, dendan lan e an eman duzula. Bai, 36 urte inguruan izan naiz, orain zahartu egin gara eta beti ezin egon eta utzi egin dugu. Fabrikako lana bezala izan da gure t z a t . Egun osoa lanean: joan, o rduak pasa eta etxera. Orain, berriz, alderantziz, lasai nabil. Mendian egiten ditut buelta batzuk eta baratzean eta lasai, lan gutxirekin.

Hainbeste urtez aldaketak etengabeko ak izango ziren. G o g o an al duzu dendaren hasieratan, zer salneurri zuen ogi batek? Orduan, asko ez zen izango… ord u a n , bosten bat pezeta edo hor ibiliko zen. Orain,berriz,pezetatan 90 inguruan amaitu du.Aldaketa nabarmena izan da. Beste aldaketa nab armen bat… gizonezkoak orduan orai n adina ez zirela joango zurera, ala? Beno, gizonezkoak orduan ere bai, eta orain ere joan joaten dira,baina bai,g e h i enak emakumeak. Bai orduan eta bai orain, emakumeak joaten dira dendaz denda gehien.

Denda txikiak, herri e t an, dend ak baino zerbait gehiago ere badira. Kontu asko dendetan esaten dira, kontu askoren iturri ere izan ohi dira… Bai, dendetan kontu asko jakiten da. Batek bat esaten dizu eta besteak bestea eta denekin, i l u n t z e r a ko asko jakiten duzu. Kontu asko jakiten lehenengo a k seguraski gu izango gara. Dendariak, ixilik egoten dira,baina herriko kontu asko jakiten dute. Dendari bak ar rik ez, taxista ere izandakoa zara… Hamalau urtez izan nintzen taxista. Dendaren aurretik eta denda abiarazi nuenean ere bai. 1.966 inguruan hasi nintzen taxista lanetan, eta hamalau urtez aritu nintzen… hura garai alaia izan zen. Artean gaztea nintzen eta nik eduki nituen koadrila onak eta asko.Zapatua eta jaia beti lanpetuta ibiltzen nintzen, aurretik hartuta, festarik festa ibili ohi ginen orduan. Gero, jada, urteak aurrera egin eta ez da gazte garaiko gogo hura izaten. Hala utzi nuen, lana gehiegi nuen eta denak egiterik ez zen. Beste kontu bat ere bai , herri an zu ezagun egiten zai t u ena. San Adrianerako erromeri an , aldi gehienetan joan denetako bat zara… Seguru asko bai; eta Nazario eta Otamendiko Juan ere bai… eta Mari Tere boniñekoa eta gehiago ere bai.Asko dira askotan joan dire n a k , baina gu gehien seguruenera. B e rrogeita sei alditan edo j o a n go nintzen, berrogeita zazpigarre n a uste dut izango dela aurtengoa. Badira nahikoa urte… zahartu ere egin gara! Pentsa, u rte horiek pasatzeko! Denda utzi duzu, taxi lan ak ere aspaldi… baina San Adrianen oraindik ikusiko zaitugu. Nahi nuke oraindik urte batzuetan igo, orain bezela banaiz, behintzat, bai. Niretzako poz handia izaten da urtero San Adriandik buelta ematea.A u rten ere joan nahi dut eta ia urte askoan joateko moduan izaten garen.  IÑAXIO MARI EZIOLAZA – 36 urtez dendari –

16 • ALdAiZe 3


zaharrak berri ARGAZKI ZAHARRA: Eskola Nazionalen inaugurazioa (1928) Eskola Nazionalen inaugurazio ekitaldian, 1.928ko ekainaren 3an, ateratako argazkia da. Ordiziako mu s i k a banda aurretik zutela, herriko agintariak plazara sartzen agertzen dira. (Argazkiak Gillermo Urrestarazuk utzitakoak dira)

Kultur Etxea egin zeneko inaugurazio eguna.

Emakumeak San Adrianen Badira urteak joan eta urteak etorr i aldatzen ez diren gauzak. Horietakoa da geure herrian San Adrian aldera egiten den erromeria ere. XVII.mendearen erdialdetik egiten den ohitura da. Ordura arte Segura, Zegama eta Idiazabalgo ordezkariak koban d a goen ermitan bildu ohi ziren Aizko rr i ko l u rrak erabiltzeko zituzten eskumenak b e rresteko. H a i t z u l o a ren kokapena ord e a deseroso samarra zela iritzirik, a u rre r a ntzean Otzaurten elkartu ziren. Aldaketa h o rrek idiazabaldarrek erromeria egiteko erabakia har zezaten bultzatu zuen: h e rr i aren eskubideak gogoan izan behar ziren. Hasieran oinez egiten zuten bertarako bidea, baina urteek aurrera egin ahala eta b e rrikuntzak agertu, autobusa iritsi zen: “ttor-ttor”a deitzen zioten. Harrez gero ztik,autobusean joaten da Otzaurteraino. Don Bernabe Ordiziako apaiza etorr i zenean gazteekin lanean hasi zen. Harrituta geratu zen erromeria hartara gizonezkoak soilik joaten zirela jakin zuenean. Herriko neska gazteei galdetu zien horien harr i d urarako -sekula ez baitzuten pentsatu ere egin horretan-zein zen emakumeek festa hartan parte ez hartzeko zuten arr a z o i a . Beti gizonen ohitura bezala ezagutu zuten eta hala bizi zuten. Apaizak bitart e a n , San A d r i a n go erromeriari buruz Udaletxean zeuden agiriak aztertu zituen: inon ez zen

ageri emakumeak ezin zutela joan. Beraz, neska talde bat animatu zen eta Udaletxean izena eman zuten.“Apaizak animatu gintuen eta sei-zazpi neska joan ginen” dio Maitere Mujikak. Txundituta geratu omen zire n egun hart a ko irteerarekin: ibilbidea izugarri polita zen. Gizonengan aldiz emakumeen presentziak amorru handia sortu zuen. Desadostasun hura azaltzeko hurre n go u rtean ez joatea erabaki zuten.“Hamabost neska eta zazpi edo zortzi gizon joan ginen u rte hartan. Mutil gazteek, haiek onart z e n gintuzten, autobusa adarrez estali zuten itxura kaskar hura ezkutatu nahian”.E go era katramilatsu hartan ikusirik, Udalak hurrengo urt e ko maiatzean idatzi bat aurkeztu zuen emakumeei partaidetza ahalbideratuz. Ordutik, zorionez, ez da emakumerik gabeko San Adrianik egon. Hamaika bitxikeria gertatu dira urte guzti hauetan. Behin hola, Idiazabal eta Seguraren a rt e ko hika-mikak go r i - gorian zeudenean, zopa-jaleen herrian ez geratzea erabaki zen. Gainera beste urte batzuetan Segurara iristen zirenean, bertakoek iseka egiten zieten idiazabaldarrei “axeri-buztana” eta antzekoak oihukatuz. Urte batean, horiei erantzunez,Joxe Eugenio sakristauak poltsikoak oilo lumaz bete omen zituen eta Segurako kaleetan hustu “gu axeri buztanak izango gea baino guk oilok jan ditteu ta zuek

1966ko maiatzean udalak emakumeei erromerian parte hartzeko baimena emanez egin zuen agiria.

ez!” esanez. I d i a z a b a l go alkatea ziorr a eskuan, etxeren batetan sartzen ere saiatu ziren. Ziorra, alkateak Zegama zein Segurara iristean jasotzen duen makila da. Berau eskutan duen bitartean herri horre t a ko a rdura bere gain hartzen du, baina eskuan duela etxe batetara sart u ko balitz Idiazabalek Part z u e r goan dituen eskumenak galduko lituzke.

“Elorri zuria loraan dago, artoa ereiteko giro dago” ALdAiZe 3 • 17


iparrorratza LEIZEEN HERRIAK

Berrehun biztanle ingururekin, eta Iruñetik laurogehi kilometrotara, Iparraldeko mugatik gertu, Zugarramurdi sorginke r i aren istorioei hertsiki lotua dagoen herr i a da.Ehundaka urteetako istorioak gordetzen dituzten kobazuloz inguratua dago. Istorio horietan beltzena, inkisizioaren garaikoa, XVII.mendean: hirurehun herritar baino gehiago kartzelaratuak eta torturatuak izan ziren,sorginkeria erritoak egotzita.Horietatik hamabi sutan erahil zituzten. Magia eta misterio haizeek estaltzen duten tokia dugu Zugarr a murdi. Bertako

kobak tunel natural batek osatzen ditu, ehun metro zabal baino gehiagoan. “Infernuko erre k a k ” zeharkatzen dute. Testuinguru horretan, ekainaren 21ean urt e ro ake l a rrea egiten dute. Denboran atzera egin eta sorginak izaten dira protagonista Zugarramurdin. Herritik oso gertu dago Urd azubi, k i l o m e t roeta erdi eskuinera. Oinezkoentzat eginda dagoen bidexka batetik iritsi daiteke bertara. Bertako “ I k a b u r u ko” ko b azuloek ere badute zer ikusia. XI. mendeko San Salvadorreko monastegian bisita eginda, behin Urdazubira gert u r a t uta beharrezko jolekua den Axularren bizilekua da, bertara inguratzen direnen ikusmira nagusia. Eguna aitzakia hartuta, Saran geldialdia egitea ia ezinbestekoa da.Larrun magalean dago eta Euskal Herriko baserri-multzo ederrenetarikoa du herri honek. Leze famatuetako historia misteriotsua eta herriko kontrabandista mitikoen ko n d a irak gehituz, osotasun ezin erakargarriagoa aurkituko dugu.

Liburuak

Web gunea

Diskoa

Hiruko

http://www.zientzia.net

Xiberoko kantuak

Egilea: Itxaro Bord a Argitaletxea: Alberdania Prezioa: 13 € D o n apaleu aldeko Oragarre t a rr a k liburuan euskal nazionalismoa du hizpide. Zaila da definitzea zein motako ko ntakizuna den. Hiruko hiru testuk osatzen dute eta horiek baliatzen ditu idazleak bere iritzia eta hausnarketa helarazteko: narrazioa,saioa eta antzerkia.

Elhuyar Fundazioak egindako we b gunea da. Bertan euskaraz zientziare n eta teknologiaren inguruko info r m a z i o eguneratua aurkituko dugu: artikuluak, dosierrak, argazkiak, bideoak, Euskal H e rrian egiten diren ekitaldi zientifikoen agenda, Elhuyar Zientzia eta Teknika a l d i z k a r i a ren Interneteko bertsioa, dibulgazio-liburuen iruzkinak, zientziahiztegiak... Helburua da zientzia eta teknologia euskara erraz eta atseginean gizarteratzea.

Argitaletxea: Elkar Prezioa: 14,9 € Zuberoako joan den mendeko kantuen bilduma da. Kantari ugari daude bertan, guztiak gizonezkoak (Queheille, Lohidoi, Oihenart, Jean Pierre Bordaleku, Etxekopar-Attuli…). B e re garaian Club du disque basque izeneko bilduman argitaratu ziren binilo formatuan eta orain, Elkar-ek berr i ro argitaratu ditu. Zuberoako herri kantuen erre ferentzia polita da.

18 • ALdAiZe 3

NOLA JOAN AUTOZ A aukera Idiazabal-Irun:1N errepidea Irun-Doneztebe: 121N errepidea Doneztebe-Dantxarinea: 121B erre p idea Dantxarineara iritsi aurretik,hartu ezkerretara. B aukera Idiazabal-Irun:1N errepidea Irun-Bera:121N errepidea Bera-Sara-Dantxarinea: Dantxarinea pasatu eta segituan hartu eskubira.


zeasma BILATU BOST AKATSAK

AURREKOAREN ERANTZUNAK

K Z N M L L

Z I R I K A A H O A K

O R G I Z A K I I U

O L I M A E K I A

I L L A K E T Z T

A U T T A B A K O

U R A U R S U A R A N

I I I

Z A

L E I D E R T

K A L E A K

A A I O

U K I

NIK SERION ESAN DET, BAÑO BROMATAN HARTU EZKIO…. Egilea: Ioritz Imaz

Doinua: Iparragirre abila dela Soziedadean sartu gera ta gaur e(re) mutilzaharrez lepo, egia esan neska batekin s a rtzea gendun hobeto. Pixka bat pentsatuta, ez gabiltza galduta beste batek laguntzeko: Ez degu neska baten beharrik txuleta on bat jateko.

Mutilzaharrona komeria da, ez dago esan beharrik; Ez dago raza hau bukatzeko ardura edo bildurr i k . Neskazaharrak badira! guretzako balira… nere bertsoak alperrik!! Lasai, bagera bitatik nahiko gure herrian bakarrik.

Barkatu zerbait gaizki badoa beste askotan bezela, b e rtso jartzea neretzat ezta izan lan oso ustela: Honek badauka lana, ta baita zer esana ezin ziteken bestela, hurrengo urtean neretzako da “Mutilzaharraren” txapela.

ALdAiZe 3 • 19



Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.