Aldaize 12

Page 1

ALdA iZe Izalgo herri aldizkarie

12. alea 2005eko abendua

N-1: HERRIA BITAN BANATZEN ZUEN BIDEA Bariantea ireki zutela 20 urte beteko dira GAZTETXEAK BOST URTE Jai giroan ospatu dute Idiazabalgo gazteek gaztetxearen bosgarren urteurrena 11

ZE BERRI? EUSKAL HERRIKO GAZTE ORKESTRA IDIAZABALEN Urtarrilaren 4an kontzertua emango du Herri Eskolaren 25. urteurrena dela eta

6



Illati ZER NUN

Illati . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .3 Iritzie . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .4 Hizketan Mª Carmen Aierbe . . . . . . . . . . . . .5 Ze berri? . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .6 Herriko plaza . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .7 Erreportajea . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .8

Kolaborazioak Aita Iparragirre herri eskola . . . . .10 Gaztetxea . . . . . . . . . . . . . . . . . . .11 Ertzetik ertzea Argentinatik . . . . . . . . . . . . . . . . .12 Izal ezautuz . . . . . . . . . . . . . . . . . .13 Kirolak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .14

Saski-Naski . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .16 Zaharrak berri . . . . . . . . . . . . . . . . . .17 Iparrorratza . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .18

ILLATIREN TXOKOA

ILLATIREN URTEKO BALORAZIOA ETA 2006RAKO ERRONKAK

Denbora, askotan, nahi baino azkarrago pasatzen da. Illati Euskara Elkarteak eta Aldaizek bi urte bete berri dituzte. Ez dago batere gaizki. Ea horrela segitzen duen. Urtarrilean Asisko Urmeneta eta Kike Amonarriz ekarri genituen herrira, eta ondo asko erakutsi ziguten euskaraz umorea ere landu daitekeela! Saio ederra eman zigun bikote eroak. Otsailean Herri Krosak 25 urte betetzen zituela eta, gehigarri berezia egin genuen hura zela-eta. Ea beste 25 ere betetzen dituen! Apirilean “Ezetz lepoa jarri” antzezlana ekarri genuen; arrakasta polita, antzezlana kalitatekoa. Uztailean herri-eskolako haurrekin batera Aldaize Txiki argitaratu genuen. Zortzi orriko aldizkaria izan zen, haurren lanen bildumatxo bat. Eta urtea amaitzeko, Urteko Batzar Nagusia egin berri dugu (abenduaren 17an) eta 2006rako erronkez hitz egin da. Hauek dira: Aldaizeren beste sei ale argitaratuko ditugu, irudian aldaketatxo batzuk eginda. Hori, hurrengo alean, festetakoan, ikusiko dugu. Urtero bezala, gehigarri berezia ere egingo dugu. Herri-eskolaren 25. urteurrenari buruzkoa izango da. Zer esanik ez, hitzaldiak eta antzerkiren bat ere izango dugu berriro.

ALdAiZe TXIKI

ALDAIZE Idiazabalgo herri aldizkaria Argitaratzailea: Illati euskara elkartea Kultur Etxea 20213 Idiazabal

Tfnoa: 943 18 72 08

e-maila: illati@topagunea.com

Zeasma . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .19

Erredakzio taldea: Eider Alustiza, Iñaki Arriaran, Unai Begiristain, Eunate Elio, Maddi Garcia, Itziar Mujika, Ion Telleria, Irune Urteaga eta Xabier Urteaga.

ZER NUN ELKARLANEAN Ekainaren 18an Illati Eguna eta Eskolako Festa ospatu genuen. Aldaize Txiki hau sortu dugu egun horietan izandakoaren berri emateko. Elkarlanak sortutako honek udako oporrei hasiera frexkoa eman diezaiola.

Herri kirolak.................2 Altxorraren bila..........2 Kontu zaharrak...............3 Ginkana........................3 Bazkaria eta jaialdia……4 eta 5 Paella errezeta..................6 Herriko plaza..................7 Hizketan. Nekane Aranburu.....8

Uztailean herriko haurren lanekin Aldaize Txiki argitaratu genuen

Izango da nobedaderik, ordea. Izan ere, Udalarekin eta herritar batzuen laguntzarekin, herriari begira egindako euskara plana martxan jarri nahian gabiltza, eta, aurreikuspenetan asmatzen badugu, hasiko gara 2006an emaitzak ikusten. Urte berria ondo hasi, eta zoriontsu bizi.

Ale honetako laguntzaileak: Aloña Berasategi, Emilio Imaz, Ana Mari Ansalas,Aita Iparragirre Herri Eskola, Gaztetxea, Anttonio Berasategi, Nekane Iparragirre, José María Paz Institutua, Joseba Agirrezabala eta Ainitze Otamendi. Diseinua eta maketazioa: ZUM Edizioak.

Lege gordailua: SS-0151/04 ISSN: 1697-512X Aldaizek ez du bere gain hartzen aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik. Idiazabalgo Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagundutako aldizkaria.

Inpimaketa: Gráficas Ona. Tirada: 1.000 ale.

Idiazabalgo Udala

Gipuzkoako Foru Aldundia Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentoa

ALdA iZe 12

•3


iritzie HANDIK

HEMENDIK

Toulouse Aloña Berasategi

Urriaren amaiera. Paristik ez oso urruti, gertakari batzuen ondorioz, hainbat istilu: jendea protestaka, kotxeak erreta. Errebolta bat. Handik gutxira, Frantziako gainontzeko hirietara zabaldu dira istiluak: lehenengo hiri bat, gero beste bat,gero beste bat eta azkenean Frantziako hiri nagusi gehienetan. Milaka kotxe eta autobus erreta,ehunka atxilotu,jendarmeak kalera irtenda, politikarien agerraldiak eta hedabideetan izugarrizko oihartzuna. Eta azkenik état d’urgence delakoa. Baina... benetan hainbeste? Hona, Frantziako Tolosara ere iritsi omen da gatazka. Bertakoak ohartu? Ni behintzat askorik ez. Ez dakit hortik nola erakusten duten hau,baina hemen behintzat bizitza normala egiten jarraitu dut, eta ez naiz apenas ohartu. Sirena hots gehixeago,helikopteroren baten soinua gauean bueltaka argi handi eta guzti,eta gehiagorik ez. Eta gainera hemengo berri HANDIK jakin behar; bai handik (niretzat Izal baitago han!). Eta kezkatuta, gainera:“Ondo al zate? Ze ikusten dezue hor? Kontuz ibili, eh! Ez atea gauez!”. Eta, hemen, berriz, gu galdezka:“Zer gertatzen ai da? Enteatzen zeate zerbattetaz?”. Bien bitartean, bizitza aurrera normal-normal.

Emilio Imaz

Egia esan ikasle bizitza hau, beste mundu bat izan daiteke. Ez gara inguruan zer gertatzen ari denaz ohartzen: goizean jaiki, klasera joan,eguna ikasten eman eta etxera.Ikasitakoa errepasatu,afaldu eta ohera, hurrengo egunean berriro hasteko. Hala ere, merezi du ( eta eskerrak egiten dugun!) hiri hau ezagutzeko parada hartzea,dena ez baita ikastea,eta bizi ere egin behar baita! Eta hemen gaudenez gero, inguruak ezagutu gabe nola utziko ditugu,bada! Toulouse ez da munduko hiririk politena baina badu bere xarma.Adreiluzko etxe gorriak, Ville Rose izena ematen diotenak, bizikletak uzteko aparkalekuz beteriko harrizko kale estuak, zubiz jositako ibai bat, hirigunea inguratzen duen kanala,mundu osoko jatetxeak, estilo guztietako dendak eta edozein bazterretan aurki ditzakegun eta nik asko maite ditudan azokatxoak: edozein egunetan duzu bat. Era askotakoak aurki ditzakezu, jateko soilak saltzen dituztenetik hasi, pitxi eta arropak sartzen dituztenetara,bai eta etxeko traste zahar eta lapurtutako bizikletak aurki ditzakezunak ere. Beti izango dira leku aproposak bertara joateko, eta jendea artean nahastuz beste mundu batean galtzeko.

herriko plaza Jose Antonio Urteaga

Gure etxetik dezente aitzen da,baino ohittuta gare.Bariante paren garenez zarata dau,herrikok babesago dare alde hortatik.Gauza bat da entzutea ta beste bat molestatzea.

4 • ALdA iZe 12

Azken bolada honetan euskararen aldeko ekimenak ugaritzen ari dira: eskoletako hizkuntza normalizaziorako planak, udaletako euskara biziberritzeko planak, eta bestelakoak.Badirudi,euskara ezagutzeak ez ezik, euskara erabiltzeak ere kezkatzen dituela gure agintariak. Lehen, familiek ziurtatzen zuten euskararen ahozko transmisioa; gero, euskara jantzia ikasteko aukera izan dute gure eskolaumeek. Pixkanaka gure familiak nahasten joan dira, eta, ondorioz, gure hizkuntza ere bai. Eskolan euskara akademikoa bermatzen da, baina etxeko eta kaleko erabilera? Gure gizartea informazioaren eta komunikazioaren teknologiak gidatzen du eta gure komunikazio eremuak zabaltzen; euskararen basoa soilduz, ordea.Telebistak, Internetek, sakelako telefonoak… guztiok liluratzen gaituzten komunikabide erraz eta azkarrak bezala aurkezten dizkigute. Honek hizketa berria sortzen du, eta, Kike Amonarrizek Noticias de GIPUZKOA egunkarian “BEC-launaldi berri baten hizkera be-

Idiazabal

rria” izenaz idatzi duen artikuluan esaten den bezala,“euskañola” da askorentzat euskaraz hitz egiteko aukera bakarra, batua eta euskalkiak eta erdara eta euskalkiak nahasten baitira. Agerikoa da, gure komunikazio eremu ohikoenetan ere, euskara lekua galtzen ari dela. Kirolak, neurri handi batean, gazteleraz funtzionatzen du; eskolaumeak kalean “euskañolez”; gazteek “argot” itxian txateatzen dute, SMSek hizkuntza murriztea ekonomiaren izenean; helduok ere erosketa guneetan sarritan jotzen dugu gaztelerara; eta euskarak konpainia goxoan kafea hartzeko ere ez ote du balio? Egoera honi modu erakargarrian eta integratzailean buelta emateko hizkuntza politika eraginkorrak sustatu beharko dira. “Erabilera dinamikak bizkortu ezean, euskaldun askorentzat euskara hizkuntza apaingarri bihurtzeko arrisku latza dugu.”, esan zuen Amonarrizek. Izalgo euskara biziberritzeko planean dabiltzanek guztiok konpromiso serioak har ditzagun mirariak egingo ahal dituzte!

BARIANTEKO ZARATA ASKO ENTZUTEN DA? Gillermo Urrestarazu

Ni ez naiz enteatzen.Jarrita gare ia soinu horta,ta ez etxen ez kalen,ez da asko aitzen. Aldea eongoa segun nun bizi zean hortan e.Beheko barrioa babexago geatzen da goikoa baino,ta han hots gehio eongoa.

Mikel Gelbentzu

Guri bizi ginen etxen ez zigun molestatzen, erreka ondon eukita honen hotsa gehio aitzen zan da.Pentsatzeet goikok geixeau aittuko duela o adibidez paren etxeik ez daukienak.Kaminoa herri erditik pasatzen zanen hots askoz gehio zeon ta bariantea einda,asko hobetu zan.


hizketan “ GUATEMALA BEHAR ASKO DITUEN HERRIALDEA DA” Mari Karmen Aierbe. Guatemalan bizi den Idiazabalgo moja. Mari Karmen Aierbe Ursuarango Pagoeta Goikoan jaio zen 1929an. Gaztetatik moja izateko gogoa izan zuen. 23 urte zituela botoak eman zituen. Meza amaitu ondoren, Mexikora bidaliko zutela esan zioten. 1956ko urriaren hasieran Santanderko portuan hiru lagun itsasoratu ziren;Trasatlántico de Covadonga izena zuen itsasontzian, hain zuzen. Bere bizitzako bidaiarik aberasgarriena hasteko zorian zen Mari Karmen. 50 urteren buruan, Idiazabala etorri da uda senitartekoekin igarotzera. Jaioterrira bueltatu den bigarren aldia izan da. Hilabete eta egun batean Kubara iritsi zinen. Handik Mexikoko Guadalajarara. Zein izan zen zure betebeharra? Eskola handi batean lan egiten genuen, komunitateetan. 1976ra arte bertan egon nintzen, baina, urte hartan bertan, lurrikara izugarria gertatu zen. Guatemalako landa inguruan dagoen Colomba hirira joan behar izan genuen. Komunitateetan lan egiten duzuela esan diguzu. Zein da komunitate baten egitekoa? Elkarri laguntzen saiatzen gara. Laguntza ez dugu eman bakarrik egiten, herritarrekin lan egiten dugu eta eurengandik ere asko jasotzen dugu. Asko dago egiteko. Gizarte lanetan aritzen garela esan dezakegu. Gu gauden etxea gazteek kristau ikasbidea jasotzeko zentroa da. Kristau komunitateak hezi nahi ditugu. Gure etxean egoten direnak Nikaraguatik etorri ohi dira, eta aldi baterako lekua baino ez da. Kristau komunitatekoak garenok astean behin elkartu ohi gara arazoei zergatiak aurkitzeko eta hausnarketak egiteko. Hiritik landa ingurura joan zinen. Arazo oso ezberdinekin egingo zenuen topo… Bertakoei bizi-baldintza duinen berri ematen saiatu ginen.Txabola txikietan bizi ziren, familia osoa gela batean sarturik, animalia eta guzti. Kafe sailetan lan egiten zuten ordu luzez, eta lan nekagarriak egiten zituzten. Gaur egun zein egoera bizi dute? Egoera oso larria da. Elikadura arazoei aurre egiten ikasteko, Colomban emakume taldeekin egiten dugu lan. Elikadura egokia

preso politikorik. Ia denak hil zituzten. Bizirik daudenek Mexikora alde egin zuten; bueltatu direnek, berriz, beren bizitokiak hartuta topatu dituzte. Beste batzuk oso urruti dagoen ohian batetan ezkutatu ziren. Han igaro zituzten hiru urte. Horien artean ume asko zeuden, eta, han egonik ere, idazten eta irakurtzen ikasi zuten ikatza erabiliz. Gotzaina izan zen horiengana iristen lehena. Ordutik Guatemala hirian zaudete. Zailtasun ugari daude. Behar asko dituen herrialdea da, eta horrek arazoak sortzen ditu. Desnutrizioaren atzean, esaterako, arazo kulturala dago. Guatemalan dena banatzen da: etxe batean arrautza bat badago, eta bost senide badira, denen artean banatuko dute. Haurrak desnutritzea saihesteko, amei elikadura oinarriak erakutsi nahi bazaizkie ere, dena banatzen dutenez, ez da hobekuntzarik nabarmentzen. Hezkuntza maila oso baxua da. Lanik ere ez dago, eta dagoen apurra hiriburuan eta langileak esplotatzen dituzten enpresetan pilatua dago. Osasuna ez dago bermatuta, oso garestia baita. Etxebizitzen baldintzei dagokienez, beste horrenbeste. Ongizatea bermatua ez izateak ere izango ditu ondorioak… Mari Karmen Aierbe Bai. Marak daude eta oso arriskutsuak dira. Droga munduan eta lapurretan aritzen diren 12 eta 30 ezagutzeko, San Marcos departamenduan urteko gazteez osatutako taldeak dira. Ez gertatutakoa oso adierazgarria da. Udalaredago kontrolik.Talde handiak dira eta euren nak ziren minak ustiatzeko kontratua sinatu artean gerran daude etengabe.Azken aldian, zuten AEBek aurreko gobernuarekin. Leku eskoletara ere sartzen dira eta zazpi eta horretan indigenak bizi dira. Bertako jendeak zortzi urteko haurrei erasotzen diete. Gizareta elizak hamaika ahalegin egin du lanak tea talde horiekin beldurtua dago. geldi ditzaten, baina gobernuak ez du kasu Zure hitzetan, Guatemala eta egiteko asmorik. Gotzaina mehatxaturik guatemalarrak bihotzean daramadago. Makinak sartu dituzte eta bertako urak tzazula antzematen da. Nola defikutsatu. Indigenak urik gabe utzi dituzte. Indinituko zenituzke? genentzat lurra sakratua dela kontuan harturik, egin dietena onartezina da. Borrokalariak, merkatariak eta festazaleak. Borrokalariak, euren lurraren eta ideien 1980-83urteetan gerrila herriedefentsan borrokatzeko izugarrizko indarra tan azaltzen hasi zen. Gertutik ezadutelako. Merkatariak, beti, edozer dela ere, gutu zenuten mugimendua. negoziorako prest daudelako. Eta festazaleEjertzitoak oso gogor erantzun zuen. Gu ak, alaitasunak euren bizietan duen garranere gerrilaritzat hartu gintuzten, eta lekua tziagatik. Gero zorretan geratuko badira ere, eta hango lanak utzirik handik alde egin festak ez dira faltako. behar izan genuen. Gobernuaren ejertzitoak ikaragarrizko triskantzak egin ditu. Ez dago izaten erakutsi nahi diegu. Sojaz eginiko ogia egiten erakusten diegu, elikagaietan oso aberatsa baita. Lur-jabeek AEBek merkeago ekoitzitakoa erosten dute; hori dela-eta, kafe, arto zein azukre-kanabera sailak abandonatu egin dituzte eta bertakoak ezer gabe geratu dira. Indigenak gorriak eta bi ikusten ari dira. Neska askok hirira joatea erabakitzen du etxeetan lan egitera. Indigenen egoera larria

ALdA iZe 12

•5


ze berri? EUSKAL HERRIKO GAZTE ORKESTRA URRIAREN 4AN ZELAAKO KIROLDEGIAN Donostian, Bilbon, Gasteizen eta Idiazabalen emango ditu kontzertuak

HESIA ETXEGARATEN Etxegarateko bikoizketa egin zutenean herriko ganaduzaleek eta Udalak ondoko eskaria egin zioten Foru Aldundiari: errepide osoan hesia jartzeko. Kostata lortu zuten Foru Aldundiaren konpromisoa, orain, errepidea berritu eta bi urtera, ari dira ganadua bidera ez ateratzeko hesiak jartzen. EUSKARA PLANA AURRERA Herriko euskara plana martxan jartzeko udaberrian sortu zen taldea lanak bukatzen ari da. Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia (EBPN) eta Bai Euskari akordioa uztartuta, hiru urterako plan estrategikoa eratu dute. Datozen hilabeteetan aurkeztuko dute idiazabaldarren aurrean.

KONGOKO ARTE-LANAK SALGAI Kasongo Lunda GKEk Kongoko arte-lanak jarri ditu salgai estankoan. Herrialde hartan egindako irudiak,artisau-lanak eta ohialak erosi ahal izango dira otsailera bitartean. Bildutako dirua Alejandro Aldanondori helaraziko diote. Alejandro Aldanonok Popokabakan (Kongo) ganadua hazteko abian jarritako proiektua martxa onean doa.Idiazabaldarren diru-laguntzari esker, erosi ahal izan duten autoa laster iritsiko da Popokabakara. BUZTINEZKO ARDIAK Gernikako Arbolaren parkeak itxura berria du urriaz geroztik.Buztinez egindako artaldea jarri dute arbolaren azpian. Pott etxeak egindako diseinua da.

musika ezagutu nahi edota hura gustuko duten guztientzat. Hiru pieza interpretatuko ditu EGOk Joachim Harder-ek zuzenduta: Maroszek-eko Dantzak (Z. Kodaly), Klarinete eta Orkestrarako Kontzertua (A. Copland) eta Beethovenen 6. Sinfonia edo pastorala.

Gabon giroan sartzen laguntzeko, aurreko astean, abenduaren 17an, Ereski abesbatzak kantaldia eman zuen elizan.Urte berriari ongietorria emateko,berriz,2006.urteko lehen ekitaldia Euskal Herriko Gazte Orkestraren (EGO) kontzertua izango da. Ekitaldi hau 25 urteren ospakizunen artean garrantzitsuenetarikoa izango da; izan ere, ekintzak antolatzeko lan handia eskatzen du eta herrirako lorpen handia izango da. Urtarrilaren 4an kontzertua emango du,kiroldegian. EGO 1997an sortu zen Euskal Herriko musikari gazteei orkestra-mailako trebakuntza emateko asmoz. Bi epetan banatzen du lana 100 pertsona inguruko musika taldeak; udako oporretan eta Gabonetan, hain zuzen ere. Aurtengo Eguberrietan 4 kontzertu baino ez ditu emango:Autonomia Erkidegoko 3 hiriburuetan eta Idiazabalen.Aukera paregabea izango da, beraz, ganbera-

Kirolariekin solasaldia Azaroan ere ekintza ugari antolatu zituen herri-eskolak.Azaroaren 17an, esaterako, kirolariekin solasaldia egin zuten herriko haurrek eta gurasoek.Realeko Gaizka Garitanok eta Oskitz Estefaniak parte hartu zuten, bai eta Joseba Beloki, Leire Olabarria eta Emilio Sanchez txirrindulariek ere. Azaroaren 26an, kantua-afaria egin zuten Arretxe elkartean, eta abenduaren 2an, berriz, jokulandia txikientzat.

ATZERA BEGIRA Herri-eskola 1980-81 ikasturtean sortu zen,Idiazabalgo ikastola eta eskola nazionala elkartu, eta ikastetxe bakarra sortu zutenean. Hasiera batean, eskola nazionalaren izena hartu zuen eskola berriak:Tomas Garikano Goñi. Burgosko prozesua egin zutenean, Frankoren gobernuko barne-arazoetarako ministroa zenaren izena, ordea, ez zen eskolari emateko aproposena.Izen egokia ematea ezinbestekoa zen egitasmoak aro berri bati ekin nahi bazion. Hala, herriko pertsonaia famatu baten izena aukeratu zuten:Aita Iparragirre, herriko historia idatzi zuen apaiza. Eskola eraiki zen kaleari, aldiz, Zepai izena eman zioten herrian bizi izandako bertsolari famatuaren omenez.

TXOMENANE OKUPATUTA

6 • ALdA iZe 12

Duela hilabete batzuetatik Txomenaneko lehio eta ateak irekita daude. Eraikina “okupatzea” erabaki dute idiazabaldar batzuk. Aspaldiko urteetan itxita egon den etxean bizi dira orain. Ingurua eta etxe barrua txukuntzen aritu dira.


ze berri? TURISTEK BADUTE NORA JO 14an inauguratu zuten Gaztaren Interpretazio Zentroa

Aspaldiko asmoa egia bihurtu da. Gaztaren inguruan zerbait egiteko proiektu asko aztertu dituzte azken urteetan. Itxura, tamaina eta helburu ezberdinak zituzten egitasmoa horiek.Azkenean, Idiazabalek badu gaztari eskainitako txokoa: Gaztaren Interpretazio eta Dastatze Zentroa. Abenduaren 14an inauguratu zuten Eusko Jaurlaritzako,Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Idiazabalgo agintariek. Gaztaren Interpretazioa Zentroa Idiazabal gazta ezagutarazteko eta gaztak herriarekin duen lotura azaltzeko lekua da. Horretarako, proiektuaren arduradunek, Gasteizko Azul y Amarillo enpresak, sagu baten ikuspuntutik antolatutako lekua eratu dute.Tamaina handiko tresnak, bisitaria gainean esertzeko moduko gaztak… daude museoan.Turistek Idiazabal herriari buruzko azalpena eta gaztak Idiazabal izena zergatik duen ezagutuko dute lehendabizi. Sarreran Izal sagua aurkituko dute, eta, aurrerago, haren etxea. Han bideo baten bidez gazta nola egiten den erakutsiko die. Ondoren, bisitariek artzain txabola bat nolakoa den ikusteko modua izango dute. Museotik atera aurretik, gazta dastatzeko gunean egingo dute geldialdia. Hango bisita bukatzen dutenean, turistei J.Aranburu gaztandegia ikusteko aukera emango zaie. Gaztaren Interpretazio Zentroko zerbitzua Arazi enpresaren esku utzi du Udalak. Museoa asteburuetan egongo da zabalik, goizetan 11:00etatik 14:00etara eta arratsaldetan 16:00etatik 19:00etara.Aste barruan bisitak egiteko aldez aurretik txanda hartu behar da 943 18 82 03 telefonora deituta. Gabonetan, Aste Santuan eta udan museoa aste barruan ere irekita egongo da. Interpretazio Zentroak web orria ere badu: www.idiazabalgaztarenmuseoa.com. Gaztaren Interpretazio Zentroak Idiazabalek turistentzat duen azpiegitura gabezia beteko du. Opor garaian gaztaren aitzakian turista asko etortzen da, batez ere Kataluniatik. Horiei behar bezalako harrera egiteko lekua izango da zentro berria. Goierriko turismoari buruzko informazioa ere emango dute bertan.

GURASO ELKARTEA BERRITUTA

Guraso Elkartearen lokala itxuraberrituta dago. Elkartea desegin zenean, aretoa Udalaren esku geratu zen eta Udalak berritu egin du. Filmak proiektatzeko zegoen gela txikia bota egin dute. Agertokia txukunduta dago eta leiho eta kortina berriak jarri dituzte. Haize hotza eta beroa botatzen duen makina ere badago.Aurrerago komunak konpontzeko asmoa dute.

CAROD-ROVIRA ETORRI ZENEKOA

Kataluniako Estatutu proiektuaren liburuxka hartuta etorri zen Josep Lluis Carod-Rovira ERCko presidentea Idiazabala. Bueltan, maletan,ALDAIZEren ale bat eraman zuen. Kazetaria izan nahi, Filologia Katalana ikasi eta politiko bihurtu den gizona da. Jakinmim handikoa. Sekula Idiazabalen izan gabekoa.Aurten Euskal Herrira egindako bosgarren bidaian ezagutu zuen gure herria. Bilbo, Gasteiz, Donostia, Iruñea… eta horien alboan Idiazabal idazteko modua izango du orain Carod Rovirak. Hizkuntzalaria da eta nabari zaio. Rajoyri Espainiako Kongresuan galegoz egin zion bezala Idiazabalen euskara eta katalana erabili zituen. Kataluniako Parlamentuak onartutako Estatutu berria jendeari azaltzeko astean bi-hiru hitzaldi ematen ditu Katalunian. Horietan geldialdia egin eta eseri zen Ganbarako Tertulietan Carod-Rovira. Bazekin aurrean zituen 220 lagunak nolako herrian bizi ziren eta gutxi-gehiago nola pentsatzen duten. Ordurako norbait estuasunen batean jarrita zuen Idiazabali buruzko galdera zehatz eta zorrotz samarrak eginez. Galderak erantzun behar zituena galdera egileari erronka eginez. Mundua alderantziz. Entzuleak nolakoak ziren jakinda, Kataluniako Estatutu berriaren nondik norakoa den azaldu zuen. Euskal Herriko egoerari buruz ere aritu zen. Espainiako politika eta politikariak astindu zituen. Bisita azkarra egin zuen Idiazabala, gaztaren herrira. Berarekin laguntzaile etorritakoek bestela ezin, eta hitzaldia hasterako gazta non eros daitekeen galdezka ziren. ALDAIZErekin batera eraman zuten Kataluniara.Telebistan, irratian, edota Bilbon kazetariekin hizketan aritzera etorri zen Carod-Rovira Euskal Herrira. Bisita honetan, ordea, ezohiko zerbait egin zuen, bi mila biztanleko herri batera etorri eta lasai, gustura, esan zitzakeenak kontatuz Ganbarako Tertulietan parte hartu zuen. Carod-Rovira Idiazabala etorri zenekoa ez zen edozein moduzko eguna izan. ALdA iZe 12

•7


erreportajea N-1 ERREPIDEA DESBIDERATZEAK LASAITASUNA EKARRI DU HERRIRA 1986AN INAUGURATU ZUTEN SAIHESBIDEA, LAN ASKO EMAN ONDOREN

20 urte atzera begiratuz gero N-1 errepideak bitan zatitutako Idiazabal etorriko zaio askori burura. “Goiko edo beheko barriokoak” ziren lehen izaldarrak. “Kaminoa kruzatu” beharra ez zen nolanahiko lana izaten. Istripuak, elurteetan 1976an hasi ziren azterketa-lanak egiten. Ingurunea ongi zegoen aztertu beharra eta aurre proiektu bat idatzi zuten. Ez zen, ordea, behin betikoa izan. Hasierako azterketa hark aldaketa asko izan zituen. Guztira hogeita lau alegazio jaso zituzten, tartean Udalarena eta herriko hainbat lurjaberenak. Desadostasunak batez ere aurreproiektuak proposatzen zuen saihesbidearen ipintzeko tokiak sortu zituen. Proposamenean gaur egungoaren parean, errekaz bestaldean,egitea agertzen zen (Olariaga baserria, hilerria… dauden inguruan). Baina kontrako iritziak zirela medio, beste hiru trazaketa proposamen egin zituzten. Eskuartean lau proposamen zeudela eta, Udalak Siadeco enpresari konparaketa-azterketa egiteko eskatu zion, erabaki bat hartzen laguntzeko. Hala, Siade-

de gizatiarrak kontuan hartu ziren lehen aldia izan zen. Ondorioa garbia izan zen: gaur egun saihesbidea dagoen inguru hori bera zen egokiena. Udalak kokaleku hori babestu egin zuen. Dena den, herritarrek ere izan zuten euren iritzia emateko aukera eta erreferendum batean Udalarekin bat egin zuen herriak. Horiek hala, erabakia hartu zuten: saihesbidea gaur egun dagoen lekuan egitea. Bariantea egiteko lanak INCEA enpresari esleitu zizkioten, eta inaugurazioa 19861986an inauguratu zen,agintari askoren artean saihesbidea an egin zuten. Geroztik, beste kondukzio ekonomikoa, ingurune soziala eta ponketa batzuk ere egin dituzte, garai baingurumena. Euskal Herrian halako irizpi- koitzeko trafiko-emariari erantzute aldera. Hala egin dute bariantearen bikoizke“Desadostasunak, batez ere, ta, baita Etxegarate zabaltzeko lanak ere. Baina, oraingoan, Foru Aldundiak bideraaurreproiektuak saihesbitu dituenez lanak, herritarren iritziak ez dea egiteko proposatzen du hainbesteko pisua izan. cok lau proposamen horiek aztertu zituen, hiru faktore kontuan hartuta: pro-

zuen tokiak sortu zituen”

Etxegarateko azken hobetze-lanak amaiturik, gaur egungo egoera aurkezten duten zenbait adierazle bildu ditugu: • N-1 errepidearen 8,5km Idiazabalgo zati dira. • Bi errei daude norabide bakoitzerako. • N-1 errepidean gaur arte egin den obra garestiena izan da: 1000miloi km2-ko.9.180milioi km2ko.(pezetatan) • Errepide sare nagusian tarte gatazkatsuenetakotzat jotzen dute • Kutsadura akustikoa 70-75dbA (dezibelio) bitartekoa da, Eusko Jaurlaritzak egindako neurketen arabera. Egoitza lekuetatik gertu dauden garraio sareetan, egunez, 65dbA-tik gora izatea arriskutsutzat jotzen da. • Ibilgailuen %55 trafiko astuna da.Trafiko arina %45. • Ibilgailuen %39 atzerritarra da.

8 • ALdA iZe 12

sortzen ziren auto eta kamioi pilaketak…horiek guztiak 1986an bukatu ziren sahiesbidea inauguratu zutenean. Errepide berria egitea ez zen, ordea, lan erraza izan gora-behera eta buruhauste askoren emaitza da bide zati hori.

ETXEGARATEKO TRAFIKOA


erreportajea ERREPIDEARI LOTUTAKO HERRIA

karrak eta garaiko beharrak zerbitzuak gehitzea eskatzen zuen denak ase zitezen. Ondoren, beste enpresa batzuk zabaldu zituzten. Kokapen estrategikoa bikaina zen, errepide garrantzi tsuena bertatik paErrepideak baldintzatu du herriaren bilakaera satzen zenez garraio kostuak Kamioiak zein autobusak. Motorrak murrizten ziren. Errepideak ematen zituen nahiz autoak. Klaxon hotsa eta kotxeetako abantailak ikusita, jatetxeak eta lotarako lekea. Eguneroko zori, oharkabeko pasadizo. kuak ere zabaldu zituzten. Urte gutxian, kaminoan dabiltzan ibilgailu Nekazaritza herri izatetik herri industrial kopurua asko handitu da. Konturatzerako, izatera pasautu zen, beraz. Gaur egun bere etxe inguruak bete zaizkigu debeku ikur eta horretan jarraitzen. motorrezko gurdi sofistikatuekin.Astoek 1986an saihesbidea egin zen arte, Kale eta mandoek leku egin diete autoei, kaltza- Nagusitik igarotzen ziren Madrila edo Irun dek errepideari. aldera joan nahi zuten gidari eta bidaiariak. Idiazabalek gertutik bizi izan du bilakaera, Ondorioz herria bi zatitan banatua zegoerrepide sareko adar nagusienetakoa jaso en: “Goiko barrioa eta beheko barrioa”. baitu. Horrek herriaArretaz ibili behar ren eguneroko bizitzen, beraz, batez ere za norabideratu du. Populazoa ikaragarri igo da Idiazabalen haurrekin. JolaseraGarraio-sare gako,bidearen bi aldeerrantzitsuena izanik, tako ume eta gaztetharen inguruan aktixoak, bakoitza bere bitate ekonomikoak “barrioan” geratzen garatu dira. 40ko hazen. Bietatik auzorik markadan, Patrizio onena zein zen eztaEtxeberriak ezarri baidatu ohi zuten talzuen lantegia lehenik. deek euren artean. Idiazabalgo lehen inBuruhauste eta hadustria handia izan maika ika-mika izan zen hura. Idiazabalen zuen batek baina geegituran aldaketak gertatu ziren haren on- hiagok auzoaren kontura. dorioz. Baserriko lanak utzi eta industrian Jolasera irten,erosketak egin… lasaitasuhastea erabaki zuten batzuk, euren jaiote- na da nagusi orain herrian. Arazoren bat rriak utzi eta Idiazabala etortzea beste bat- egon eta kaleak kamioiez betetzean, irratizuk, bizimodu hobea izango zutelakoan. tik Etxegarateko istripuen berri izatean… Herrigunean etxebizitzak egiten hasi ziren. orduan konturatzen gara Idiazabalen erreUrbanizazio eredua aldatzeaz gain,biztanle- pideak duen garia ezaugarriak aldatu zituen honek. Hogei rrantziaz. Ospeurtetan zegoen biztanleriaren laurdena tsu egin duen handitzea lortu zen horrela.Aldaketa sozia- gazta bezain golak ere ekarri zituen. Jendearen pilaketa az- zoa, entzun handiko errepidea “Lehen proiektuak gaur bezain gazia, Idiazabal: errepideari egungoaren parean egitea proposatzen zuen errekaz lotutako herria baita.

beste aldean, hain zuzen”

Zer eragin du N-1 errepideak zuen eguneroko bizimoduan?

Anjel Idiazabalen eragin du bai errepideak. Saihesbidea egin gabe zegoenean, trafiko handia zegoen herri barruan. Gu dendariak izanik, beti jendea geratzen zen zerbait erostera eta hori ondo zetorkigun. Dena den gure erosleak herritarrak izan dira gehienetan. Errepidea desbideratzea ez da aldaketa handia izan, hala ere. Olaberrin ezarritako azalera handiko dendak eragin handiagoa izan du gure salmenten jaitsieran. Idiazabal gaztaren jatorrizko izena dela eta, pasarako jende asko geratzen da gazta erosten. Jaiegunetan, uda-partean eta Gabonetan kataluniarrak eta madrildarrak asko etortzen dira. Beste batzuk, hau denda zaharra izanik, ezagutzen gaituzte eta gazta erostera sartzen dira.

Arantxa Nabarmentzen dugu bai eragina. Errepidea herri erditik pasatzen zenean gehiago. Orain herria hilago dago. Lehen pasadizoan jendea geratu egiten zen. Zer edo zer beti eramaten zuen jendeak: opariren bat, umeak botaka egin zuela eta aldatzeko arropa, hotz zegoela eta bufandaren bat… Orain kaminoa goitik doanez, herria lasaiago dago, batik bat ume eta edadetuentzat. Dendariak eta batez ere tabernariek, jaitsiera nabaritu dugu. Guk lehen taberna genuen,beti geratzen zen jendea. Herriak mugimendua galdu du eta lasaitasuna,askatasuna,irabazi.

ALdA iZe 12

•9


kolaborazioak LEKEITIOKO IBILALDIA 3. eta 4. mailakoen bidaiaren kronika

LH-ko 4. eta 3. mailakoak Lekeitiora joan ginen bi egun eta gau bat pasatzera. 2.005eko Urriaren 24an joan eta 25ean etorri ginen. Idiazabaldik autobusez abiatu ginen Olaberriruntz, gero autobia hartu genuen Zumarragara joateko. Zumarragatik Azkoitira bitartean Urola ibaia eskuinaldean izan genuen.Azkarate mendatetik pasa ginen Elgoibarra joateko. Deba bailara pasatuz Deba herria ikusi genuen, izen bereko ibaia itsasoratzen den lekua, alegia. Itsasoa ikusiz Mutrikura, Gipuzkoako azken herrira, iritsi ginen. Ondarrun Artibai ibaia itsasoratzen ikusi genuen. Azkenik, Lekeitiora iritsi ginen. TRINKETE ATERPETXEA Iritsitakoan etxea ikusten hasi ginen. Etxeak 2 pisu zeuzkan. Aterpetxean hiru begirale genituen zain. Begiraleek izen hauek zituzten: Idoia,Ainara eta Markel. Idoia “baleen” begiralea zen, Markel “marrazoena” eta Ainara “txitxarroena”.

EKINTZAK

> ALTXORRAREN BILA Iritsi ginenean egindako lehen jolasa “altxorraren bila” izenekoa izan zen. Ekintza honen helburua herria ezagutzea zen. Herria ezagutzen ez genuenez jendeari galdetuz ibili ginen kaleetan zehar talde bakoitza bere monitorearekin. Zortzi pista genituen altxorra aurkitzeko, baina erraza izan zen, edonon jendea aurkitzen baikenuen. > ARRANTZA Urriaren 24an Markelek kainabera eta sareak hartu zituen arrantzara joateko. Portura joan ginenean “marrazoak” arrain bila joan ziren eta “txitxarro eta baleak” karramarro bila. “Marrazoek” ez zuten ezer harrapatu, baina, beste taldeko Xanetek, Gorkak, Jonek eta Mattinek 2 arrain arrantzatu zituzten; zoritxarrez txarrak ziren, izan ere zaborra jaten zuten. Hala, berriro ere uretara bota genituen. Egurrezko tabla baten gainean egin genuen arrantzan eta gizon italiar bat etorri zitzaigun laguntzera.

10 • ALdA iZe 12

EUSKARA: Joan ginenean beraien euskara arraro xamarra iruditu zitzaigun hasieran.Adibidez, gorriari gorrixa deitzen diote eta kofradiari kofradixa. Hitz askok dute xa, xe, xi, xo eta xu amaiera. Gaztelerazko hitz askorekin lotura duten hitzak erabiltzen dituzte. Euskalkia zela eta barre egiten genuen arren, elkar ongi ulertu genuen. IDIAZABAL – LEKEITIO Idiazabalgo jendea lehen nekazaritzatik bizi zen. Hala, etxe inguruetan lurrak behar zituztenez baserrietan bizi ziren. Orain, ordea, nekazaritza gutxiago dago fabrikak egin baitituzte. Guk ezagutu dugun herria, berriz, itsasotik bizi da. Lekeitio hedaduraz Idiazabal baino txikiagoa da, biztanle kopuruz, ordea, handiagoa. Etxe altuagoak dituzte; hemen etxerik altuenak 4 solairu ditu, Lekeition, berriz, 11. Kaleak oso estuak dira han, Idiazabalen, aldiz, zabalagoak. > ITSASONTZI MUSEOA Portuan arrantza-ontzi bat dago, bakarra da, eta egurrezkoa. 1.966an egin zuten eta 1.967an itsasoratu.Museo modura jarri zuten jendeak ikusi ahal izateko. Ontzira sartzeak zirrara eragin zigun mugitu egiten baitzen.

> GAU BELA Astelehen gauean jolas gelatik mahaiak eta aulkiak kendu eta lurrean eseri ginen. Ainarak musika aparatua entxufatu eta Markelek jolasa azaldu zigun. Aparatua piztu eta jolasean hasi ginen: musika ari zen bitartean kaxa elkarri pasatzen genion.Musika ixiltzerakoan,kaxa eskuetan zuen pertsonak, zutitu, paper bat aukeratu,eta han jartzen zuena egin behar zuen.

> KOFRADIA Astearte goizean gosaldu ondoren Kofradira joan ginen. Portu ertzean zegoen.Terek eta Markelek esplikatu ziguten han arraina saltzen zela. Erosleak izango bagina bezala aritu ginen. Erosle batzuk arrandegi txikiak izaten dituztela eta beste batzuek handiak esan ziguten. “Kontserba fabriketako” erosleak ere izaten omen dira.

> ARRAUN–ETXEA Han arrauna nola egiten den erakutsi ziguten. Lehendabizi ontzi ezberdinak ikusi genituen: 6koei batelak deitzen zaie eta 13koei trainerak.11 urterekin hasten dira arrauna ikasten. Ondoren “fosa” eta “gimnasioa” ikusi genituen.

> AISI ALDIA Aterpetxean ere bagenuen aisi aldirik lasai jolasteko.Jolasak barruan eta kanpoan egin ahal genituen; kanpoan teniseko pistan eta barruan jolaserako gelan.Teniseko pistan sarea kendu eta futbolean ibil gintezken. Mahai jolasak ere bazeuden: partxisa, oka, xakea,... txisteak ere kontatzen genituen.


kolaborazioak BESTE BOST, BESTE PLOST!

Gaztetxea eta plazan jarritako karpa umorez lepo bete ziren “plostgarren” urteurrenean. Jai giroa eta umorea nagusi izan ziren bi egunez.

Duela 5 urte, abenduaren 1ean lortu genuen gaztetxea, orduz gero urtero ospatu dugu data seinalatu hori.Aurten ere ez dugu hutsik egin, eta abenduaren lehen asteburuako prestatutako ekitaldiekin jai-giroan gogorarazi genuen lorpen hura. Egitarau potoloa osatu genuen, gaztetxearen bosgarren urteurrrena behar bezala ospatzeko. Bi eguneko jaia izan zen.Aste barruan ere izan zen, ordea, zer ikusia; gaztetxean jarritako erakusketak, esate baterako, bost urte hauetako irudi xelebreenak bildu zituen. Asteburuko ekitaldia pregoiarekin hasi zen, eta denok “Gora Izalgo Gaztetxea!” ohiukatu bezain pronto, Segurako trikitalariek poteorai bide egin zioten.Gauean Gaztetxea bete egin zen Kloratitaren kontzertua entzuteko. Herritarrez gain, kanpotik ere jende ugari etorri zen Bizkaiko taldearen kontzertua entzutera. Kloratitaren saioaren ondoren, gainera, herriko musikari batzuk igo ziren oholtzara,eta espresuki urteurren horretarako prestatu zuten abestia oparitu zioten gaztetxeari. Larunbatean, eguerdi-partean, pintxo lehiaketarekin hasi zen bigarren eguna. Baz

kalosterako denen gustuko jaia zegoen antolaturik.Alde batetik,futbitoan asteroko partidak ikusteko aukera izan zen, karpan mus txapelketa jokatu zuten, eta, azkenik, gaztetxe aurrean, jolasak izan ziren. Arratsalde bete horri, ohikoa dugun legez, po-

teoak jarraitu zion. Bi eguneko festa Tapia eta Leturiak amaitu zuten. Larunbat gauean, plazan jarritako karpa erabat bete zen. Aspaldiko partez, Idiazabalgo plazan jende mordoa dantzan ikusteko parada izan zen. Jai bikaina izan zen, beraz,“plostgarren” urteurrean honetakoa, unorea eta jai-giroa nagusitu ziren bi egunez. Ez zuen gutxiago merezi gure gaztetxeak. Bete ditzala beste “plost”.

GAZTETXEA AMARAUNEAN Abenduko lehen astetik martxan dago Izalgo Gaztetxearen webloga. Gaztesarearen bidez sortu dugu komunikaziorako tresna berria. “Gaztetxe birtualean” era guztietako edukiak jasoko dira: .Agenda, Bartoloenea, Kristonak ta bi,Argazki Artxiboa, Futbito Txapelketa… Agenda atalean Gazte Asanbladaren deialdi eta ekintza guztien xehetasunak jasoko dira. Bartoloenea izenekoan, berriz, herriko musikariei lekua egingo diegu, beraien abestiak entzungai izango dira. Kristonak ta bi atalean, gazteoi eragiten

TXIPLI-TXAPLA-PUN

Urteurreneko katiuskak alde batera utzi, eta abarken bila hasiak gara dagoeneko. Ohitura zaharrei eutsi asmoz, aurten ere kantuan aterako gara baserriz baserri eguberri bezperan. Errege egunaren bezperan, aldiz, monarkiaren aurkako afaria egingo da gaztetxean. Bestalde, urteurrenerako ateratako errifen sariduna, Inozente eguneko (abenduaren 28ko) itsuen zozketako zenbakiek erabakiko dute. Irabazleak asteburu bat landetxe batean pasatzeko aukera izango du berak aukeratutako pertsonarekin. Abenduak 24 14:00: BASERRIZ BASERRI KOPLAK ABESTERA Gaztetxetik aterata. 19:00: OLENTZERORI ONGI ETORRIA eta opari banaketa txintxo portatu diren haurrei. Abenduak 31 18:00: POTEOA gaztetxetik hasita. Urtarrilak 1 01:00: Kanpaikadarekin TOPA egiteko elkartuko gara Gaztetxean. Urtarrilak 5 21:00: MONARKIAREN AURKAKO AFARIA Gaztetxean.Txartelak salgai ohiko lekuetan, bizkor erosi. diguten gaiak aurkeztuko dira eta weblogaren erabiltzaileei euren iritzia eskatuko zaie. Futbito Txapelketari emandako tartean, astean zein partida jokatuko diren jakin ahal izango da,eta sailkapenaren berri ere emango dugu.Azkenik,Argazki Artxiboak Gazte Asanbladaren argazki onenak bilduko ditu. www.izalgogaztetxea.gaztesarea.net

ALdA iZe 12

• 11


ertzetik ARGENTINATIK

“ELIZAK BIZI DUEN KRISIA DELA-ETA FORMA BERRIAK SORTU BEHARREAN DAGO” Azaroko osteguna da, eta egiten duen beroa dela-eta aise suma daiteke Argentina aldean uda gerturatzen ari zaigula. Ekaitz tankera hartzen diogu zeruari,eta herritarren itxaropena piztu egiten da, nekazaritzatik bizi direnena,behintzat. 18:50ak dira, eta elizako sarreran Jainkoaren hitzaren bitartez itxaropena ekartzen duen pertsonaren irudia gerturatu egin da poliki-poliki. Asteko mezatara joan ziren jarraitzaileei diosala egin die, eta elkarrizketa egiteko harrera egin digu. José Fagó apaizarekin hitz egiten ari gara, Argentinako Idiazabala urte berriarekin batera heldu zitzaigun apaizarekin hain juxtu. Apaiz sartu aurretik, zer egiten zenuen? Villa María hirian jaio nintzen.Nire familian arreba eta biok, eta gurasoak gara. Lehen ikasketak Villa Marían egin nituen, eta bigarren mailakoak, berriz, Córdobako ikastetxe militar batean. Zein karrera egin ez nekiela iparra galduta amaitu nuen.Txiki-txikitatik nuen fedea tradizio moduan bizi izan nuen. Lanerako irteera izan zezakeen karreraren batean pentsatzen nuen,eta Ekonomia Zientzia ikasketak egin nituen Córdoban;bi urtez besterik ez, ordea. Ondoren, Villa Maríara bueltatu nintzen, parrokian sartu nintzen lagunekin batera eta Kristo deskubritu nuen. Kristok gure antzeko beste pertsonak baloratzen irakatsi zidan, besteen beharrak ikusten, neure antzeko egoeran zeuden beste gazte batzuen beharrak,hain zuzen ere. Kontabilitatea eramatea ez zela nire bokazioa konturatu nintzen,eta neure buruari apaiz zergatik ez ote nintekeen sar galdetzen hasi nintzen. Rosarioko apaizgaitegian sartu eta lau urtez egon nintzen. Ondoren, gotzaindegiak Paranára bidali ninduen, eta han ere 4 urtez egon nintzen. Han nengoela,nire talentuak,dohainak ezagutu nituen, eta Jaunak aukeratu egin ninduela sentitu nuen. Ikasten emandako zortzi urte horiek amaitu ostean, 2002ko apirilaren 13an apaiz sartu nintzen, eta Justiniano Possera bidali ninduten, eta, han, 3 urte egin nituen, gutxi gorabehera. Biga-

12 • ALdA iZe 12

José Fagó. Idiazabalgo apaiza

rren mailako hezkuntzan eskolak ematen nituen,baita Teologia eta Filosofiako irakasle eskolan ere. Ondoren, gotzainak Idiazabal eta Ordóñez herrietako parrokien kargu egiteko esan zidan, 2005eko otsailaren 22an,eta hementxe nago gaur egun. Zergatik uste duzu daukala jendeak gero eta bokazio txikiagoa apaiz sartzeko? Gure diozesian, bereziki, bokazio aldetik nolabaiteko hutsune bizi dugu, ez da guri gehiegi eragiten digun kontua. Baina uste dut bizitza osorako diren bokazioak krisialdian daudela, bai ezkontzarako, bai apaiz sartzeko. Apaizgintzarako aro berria da, elizak laikoen protagonismoa ezagutu izango balu bezala; garai zailak bizi ditu, eta gazteak urrundurik daude. Krisi hori bizi izatean Elizan bestelako formak sortu beharra izaten da. Zein beste lan izaten du apaiz batek, meza emateaz gain? Apaiz bezala, eginkizunik garrantzitsuena Jainkoaren eta gizakien arteko bitarteko lanak egitea izaten da, fedea aintzat hartuta gizakiak orientatzea eta kontsolatzea, jendearen beharrizanak biltzea ondoren Jain-

koari aurkeztu ahal izateko.Era berean, komunitatearen bizimodua animatzea izaten da gure lana, ospakizunen bitartez, Jainkoaren lasaitasuna eramatea hauskortasunean. Dudan egitekoetan beste bat zinegotzi lanak dira, horrez gain, parrokiako azpiegiturak ere bai. Gazte talde bati ere laguntzen diot euren bokazioan. Horrez gain, apaizak etengabe trebatzen ere aritzen naiz. Apaizek taldeka ikasi egiten dute, jaunartze loturak sortzen dituzte, anaia-taldeari lagundu egiten diote, bai eta apaizen formazioari eta formazio espiritualari ere. Gainera, dotrina ere ematen dut. Zein mezu emango zenieke gazteei? Jaunak izugarrizko ona egin dit niri. Jaunarekin topo egiteak pertsona egiten du, bizitu egiten du. Erabat askatzen du. Jaunak boterearekin lan egiten du, eta mesede izugarria egiten du. Jaunak nire bizimoduan egin duenaren lekuko nauzue. Hori dela-eta, gazteei Jesukristoren berrikuntzetara zabaltzeko deia egiten diet. Aita José argi oso berezia da gure herri osoarentzat; izan ere, gizaki bezala hazten laguntzeaz gain, Jaunaren seme-alaba moduan hazten uzten gaitu. José María Paz institutuko 3. urteko ikasleek egindako elkarrizketa: • Flavia Martinatto • María Inés Ortega Argazkiak:• Stefanía Guemberena Irakasle arduraduna: • Marta Montivero de Britos.


ertzea IZAL EZAUTUZ: Lardizabalenea ona, aurreko batean, orri honetara ekarri genuen Lardizabalene Berriaren senide zaharra. Orduan azaldu bezala, hura lehenago egondako beste etxe baten lekuan egin zuten. Hau ere halaxe zegoen egina, ordurako, aspaldiko Etxeberritxoren orubean.Garai hartan,eliz aurrea zen herriko plaza eta han bilduko ziren idiazabaldarrak egun handietan. Herri bizitzaren muinean, leku ezin hobean zeuden, beraz, bi Lardizabaleneak. Ez da harritzekoa, horregatik, orain aztergai dugun etxe honetan taberna egotea XX. mendearen hasieran.Etxea bera ez zen askoz lehenagokoa. Beraren inguruko lehen testigantza idatzia 1873. urtekoa da. Ordu arte, beraren orubean Etxeberritxo egon zen eta, inguruan, beste batzuk ere bai (Sastre Etxea, Izoztegi, Etxeberri Haundia). Multzo horrek eta inguruko beste bospasei etxek osatuko zuten orduko Idiazabalgo erdigunea; Ostatukoa alde batera, Sastre Etxe zaharrean zegoen herriguneko beste

H

Anttonio Berasategi

taberna ere. Etxearen izena - garbi dagoegin zuten Lardizabaldarrei zor zaie. 1900 inguruko dokumentuek diote, Zabarainzelaitik etorritako Jose Mª Lardizabal zegoela bertan ostalari.Taberna kendu eta gero, denda etorri zen, garai batean denetik izaten zuten denda txiki haietakoa, jakina. Bonifaxiren denda zen eta berak ekarri zion izen “berria” etxeari. Izan ere, kaleko etxeentzat erabili izan diren deiturak aldakor eta galkor samarrak izan dira eta,jendearen begietara,ikusten zen haren izena zen aproposena:“Bonifaxirenea”, beraz. Horregatik, hasierako izen zaharra galdu samarrik –edo ia erabat galduta- daukagu.Garai hartako kaleko gunea osatzen zuten etxeen multzoa bera bezalaxe, esango dugu, bide batez. Lardizabalene hau eta beste bakan batzuk baino ez dira geratzen.

ALdA iZe 12

• 13


kirolak ERRUGBIA ALTERNATIBA

Futbolarekin aspertuta beste kirol bat aukeratu dute. Errugbia ez da idiazabaldarrek gehien ezagutzen duten kirola. Baina herrian badira afizio handia duten lau mutiko. Oier eta Julen Goiarentzat, Imanol Aldanondorentzat eta Jokin Barrenetxearentzat errugbia zaletasuna baino gehiago oso gustuko duten kirola da. Lau idiazabaldarrek Ordiziako errugbi taldean jokatzen dute.Aurretik, futbolean jokatzen zutela eta oso ongi ezagutzen zutela esaten dute. Errugbia bestelako alternatiba bihurtu zaie, eta orain, behintzat, oso gustora dabiltza. Euren artean ez dira ados jartzen errugbian zergatik jokatzen duten esatean. “Ni Imanol hasi zelako hasi nintzen”, esan du Oierrek.“Ni Imanol hasi

14 • ALdA iZe 12

zelako”, Jokinek. “Nik ikusten nituen errugbian jokatzen, eta inbidia ematen zidaten”, gaineratu du Jokinek. Imanolek, berriz, ez daki esaten zergatik hasi zen errugbian jokatzen:“Telebistan ikusten nuen, eta asko gustatzen zitzaidan”. Errugbia oso gertutik ezagutzen ez bazuten ere, ez zuten inongo arazorik izan joko-arauak eta nondik norakoak ikasteko. Entrenatuz eta partidak jokatuz, erraz eta azkar ikasi dute errugbian. Ilusio handia dute.Aurpegi alaiak izaten dituzte partidak irabazten dituztenean. Galtzen dituztenean, berriz, aurpegi tristeez gain, golpeen beltzuneak ere izaten dituzte begi inguruan.“Kolpeetara ohitu egiten gara”, kontatu du Julenek.

“Lagunak askotan harritu egiten dira, non ibili ote garen galdetzen digute”, erantsi du. Oierren esanetan, momentukoa izaten da kolpeena, gero ia ez omen du horretan pentsatzen . Imanolek eta Jokinek kategoria desberdinetan jolasten dute.Azken horiek oraindik ere ez dute ezagutu errugbiaren alderdirik ilunena. Oraindik gazteak badira ere, aurrerantzean ere errugbian jolasten jarraitu nahi dute laurek. Julenen taldea Espainiako txapelketarako sailkatzeko zorian da. Bi partida irabazi besterik ez dute horretarako. “Seguruenik lortuko dugu”, adierazi du.


kirolak LASAITASUNA ETA PATXADA: YOGA ETA PILATES Urtarriletik aurrera praktikatu ahal izango da pilatesa

Azken urteotan jendeak erlaxatzeko kirolak praktikatzeko gero eta ohitura handiagoa du. Idiazabalen yoga egiteko taldeak badira azken urteetan. Urtarriletik aurrera era horretako beste kirol bat ere prakti-

katu ahal izango da kiroldegian: pilatesa. Gorputza eta burua lasaitzea helburu duen kirol hau praktikatzeko modua herritarrek eskatu dute.

Yoga haur eskolan egiten dute Udalak sustatuta urtero hainbat kirol egiteko aukera izaten da kiroldegian; besteak beste futbola, saskibaloia eta soinketa. Ohiko kirolez gain,berriagoak ere egiten dira kiroldegian.Astean bitan herritar talde bat yoga egitera joaten da.Urtarriletik aurrera,erlaxatzeko beste kirol bat praktikatzeko aukera ere izango da: pilatesa.Teknika horiek,askorentzat, kirol modernoak dira;beste askorentzat,ordea, ez dira kirola.Gehienek,funtsean,ez dakite zer diren,baina lasaitasunarekin,patxadarekin eta erlaxazioarekin lotzen dituzte. Hala ere, adituen arabera, bi kirol horiek oso ezberdinak dira.Yogaren helburu nagusia kontzientzia absolutuaren bidez nork bere burua aurkitzea da. Izan ere, yoga hitzak bat egitea, lotzea edota batasuna esan nahi du. Gainera, lotura horrek gure espiritua “askatuko” du denboraren sentsaziotik.Yoga irakasleen eta kirol hau praktikatzen dutenen arabera, benetako naturan jarduten uzten ez digun faktore bakarra ezjakintasuna da; erreala zer den eta zer ez jakin gabe egotea,alegia. Adituek diotenez,pilates teknika gorputzaren zirkulazioa eta malgutasuna hobetzeko eta goputzeko gune jakin batzuk indartzea da. Horretarako, gorputzeko postura eta ariketa zehatzak egin behar dira. Kontzentrazioa, ordea, behar beharrezkoa da gorputza–arima

konexioa sortzeko. Kirol horretan jarduteko osagairik garrantzitsuena eta oinarrizkoena gorputzaren erdialdean dugun energiagunea da. Pilatesa praktikatuta gorputzaren zati hori indartu egiten da, eta lesioak gutxitzen ditu. Bi kirol horietan jarduteko aukera Idiazabalgo kiroldegian dugu. Yoga astean bitan izaten da,astearte eta ostegunetan,arratsaldez.Pilatesa,berriz,urtarrilean hasten da.

ALdA iZe 12

• 15


saski-naski RZ

LILI-MALLU

Nekane Iparragirre

Ana Mari Ansalas

LAHARRA Rufus Sp.

GAZTA TARTA OSAGAIAK - Sobaos bizkotxoak edo Maria gailetak oinarria egiteko - Litro erdi esnegain likido - Limoizko gelatina sobre bat - 275 gr. Philadelphia gazta - Azukrea Lehenik eta behin erabiliko dugun moldean, oinarri bezala, bizkotxoak edo gailetak jarriko ditugu; gustuaren arabera. Ondoren, litro erdi esnegain harrotuko dugu eta lau goilarakada azukre gehituko dizkiogu. Bestetik, ura irakiten jarriko dugu ontzi batean eta bertara

limoizko sobretxoa botako dugu.Irakin ahala ur gehiago gehituko diogu. Irakin ondoren, philadelphia gaztarekin nahastuko dugu lehenik eta ondoren esnegaina gehituko diogu. Ongi nahastu behar dugu, beharrezkoa izanez gero,irabiagailua erabiliko dugu. Ondoren, dena moldera bota eta hozkailuan satuko dugu 24 orduz. Azkenik, marrubizko mermeladaz apainduko dugu. ON EGIN!

Akaso norbaiti sinestea kosta egingo bazaio ere,laharra sendabelar ona da. Masusta gozoak ematen dizkigu, baina ez hori bakarrik. Anamarik esan digunez, gutxienez beherakoaren eta barizeen aurkako sendagaia da. Beherakoa Hartu laharraren punta batzuk, hosto eta guzti. Ondo garbitu. Baso bat ur irakiten jarri eta bota ahur bat lahar.10 minutuz egosten eduki. Ondoren, iragazi belarrak kentzeko urari. Ur hori bi otordutan hartu behar da, erdia bazkal garaian eta beste erdia afaltzerakoan.5 egunez hartuta nahikoa izan ohi da. Zapore fuerte samarra daukanez, laranja edo limoi tanta batzuk bota pixka bat gozatzeko. Kamamila loretxo batzuk botaz gero re, gozatuko da. Barizea edo zirkulazio txarra Bildu larra mordoxka bat. Guk laharraren berde kolorekoa bakarrik hartuko dugu:

16 • ALdA iZe 12

hostoa eta hostotik adarrera doan zurtoina.Jarri irakiten ura eta pilo bat lahar bota egosteko, 10 minutuz. Ondoren, busti zapi bat edo konpresak ur horretan eta jarri barizeetan. Lotu benda batekin eta horrela eduki ordu pare batez.Astean hiru aldiz jarri. Baina hirugarren aldi horretan, egin honakoa: zapia uretan bustitzen dugunean, bota zapira bertara ezti pixka bat eta, beste bi egunetan bezala,jarri hanketan eta 2 orduz eduki. Eztia botatzen zaio barizearen koskorra jaisteko eta batez ere,hezurretako kaltzioa ez kentzeagatik. 3 egunetan egin eta gero, astebetez ez da ezer egin behar.Azkeneko alditik hasi eta 8. egunean, laharraren urari gehitu koilarakada bat ezti eta laranja erdi baten zukua. Nahasketa hori epela dagoela, busti zapia eta jarri hankan 2 orduz.


zaharrak berri Gabonak izugarri aldatu dira mende batean Eguberri gauean kantu eskea egiten zen

Gabon kantuen soinuan, koloretako argiz apaindutako kaleetan barna, eskolako haurrak ikusiko ditugu laster gabon eskean: “Nik 10 €.”Eta nik 12 €.Esango diote eskaileretan gurutzatzean haurrek elkarri. “Etxe horretan diru asko ematen dute. Joan horra!” xuxurlatuko du besteren batek. Txakur txiki, pezeta edo euro, zeinek ez du umetan horrelako konturik izan? Baserritar jantziz atondu eta egun berezi bati hasiera emanaz; atez ate Jesusen jaiotzaren berri emanaz batzuk, Olentzeroren etorrera ospatuz besteak. Gaur egun bezala, abenduaren 24an, etxez etxeko eskea egiten zuten umeek; baina eguberri egunean duela ehun urte. Binakako taldeetan joan ohi ziren.Gauean,senitarteko afariaren ostean, mutil talde bat inguratu ohi zen Idiazabalgo etxe atarietara, gau giroa gabon kantaz alaituz.Zuriz jantzita joan ohi ziren eta gerriko eta txapel gorria eraman ohi zituzten. Gehienetan janaria jasotzen zuten, baina noiz edo noiz dirurik ere izaten zen. Gabonak Euskal Herrian aspalditik ospatu izan dira. Hasiera batean zeruko eguzki

amandrea gurtzen zuten lur hauetako gizakiek, urrutien zegoen unea zuten aitzakia. Horrela, San Joanetan egiten den bezala, eguberri gauean ere suak pizten ziren etxe guztietan.Alamartxoa deitzen zitzaion horri ere,baina udakoa ez bezala,etxearen aurrealdean pizten zen. Zuhaitz bat jarri ohi zen erdian eta behar ez ziren gauzak botatzen ziren sutara. Etsaiak bidaltzea eta babestuta egotea zuten helburu. Baserrien artean lehia berezia izaten zen;zeinek su handiagoa eta iraunkorragoa egin, alegia. Gau berezia izaten zen, edozer gerta zitekeela esaten zen,magikoa zela.Urteak igaro ahala,usadio zaharrak indarra galduz joan diren heinean, Alamartxoa ere galdu da tresna zaharrekin sugarren artean. Kristautasuna iritsi zenean, Jesusen jaiotza ospatzeari ekin zitzaion. Ondorioz, bi kulturen arteko nahasketa egon zen, hala, ohitura batzuk besteekin nahastu ziren. Urteko azken egunean usain goxoa zen nagusi sukaldeetan.Afari berezia egiten zen urte zaharra agurtuz.Tripa bapo bete ondoren gaueko hamabietarako mezetara joan ohi ziren urte berriari etorrera emanatera.

Oilarraren meza izena zuen. Hurrengo egunean,urteko lehen egunean,herritarrak plazan elkartzen ziren. Eta gaur egun egiten den antzera ardoa banatzen zen. Errege eguna berezia izaten zen, batez ere etxeko txikienentzat; txintxo portatu zenak opariak jasoko baitzituen. Meza ere izaten zen.Aurreko mendearen erdialdean hasi ziren, Patrizio Etxeberria lantegian karroza berezia prestatzen egun horretarako. Garai hartan aguazila zen Martxelo Aranburuk astoari lotu eta herrira ekartzen zuen handien zein txikien gozamenerako. Puxikak eta paketeak banatzen zituzten. Beranduago eta euskal mugimendua areagotzea posible izan zenean, menditik jaitsitako ikazkin zaharraren kontakizunak ezagutzen hasi ziren haurrak. Jostailuak ekartzen zizkien gizon maitagarriak Idiazabalgo umeei. Haur txintxoak genituela ohartu zen, eta ordutik ez du hutsik egin. Eskolako haurrekin ateratzen da gabon eskean, eta iluntze aldean, opariak banatzen hasi aurretik, eta gauean lo egongo garenez, gurekin berriketan egitera etortzen da plazara.

Esaera

Ura pasatu eta gero, alperrik presea egitea ALdA iZe 12

• 17


iparrorratza VENEZUELA: IRAULTZAREN UDABERRIAN Jon Telleria

Karibeko herri baten ezaugarri guztiak dituVenezuelak.Kuba bezala,turismorako herri aparta da;hondartza,dantza giro eta eguraldi epelarekin.Baina, Kubak bezala,ezarritakoari aurre egitea erabaki duten herritarrak ditu. Hugo Chavez Gobernura iritsi arte pilatutako desastreak hor jarraitzen du, ordea. Caracas da hiriburua, 6-8 milioi lagun bizi dira... edo 10. Ez da erraza esaten,eurek ere ez baitakite.Hiri-sarreran konturatzen zara zergatik ez dakiten,miseriak jendetza hiri-bueltako txaboletan pilatu du.Herriko miseriatik ihesi hirira abiatzen dira harrapaladan “probintzietakoak”.Baina, hirian,miseria gorria gorriago bihurtzen zaie. Urteetan gobernua txandan izan duten alderdiek herrialdeko aberastasuna (petrolioa eta gasa) patrikak asetzeko batu dute,eta herritarrentzat miseria utzi dute. Petare da Caracaseko auzo pobreenetako bat.Milioi eta erdi lagun inguru bizi da, ustez. Elektrizitatea ahal duten lekutik hartzen dute eta Chavez gobernura iritsi artean urik ere ez zuten. Orain, ur biltegi erraldoiak dituzte. Chavezekin,pixkanaka,baina,aurre egiten ari dira egoerari.Hala ere,Chavez iritsi aurretik ere herri-borrokak hainbat eremu askatzea lortu du.Horren adibide da 23 de enero auzoa. “Auzo liberatua” da 23a,“herri-boterea eraikiz”,eurek dioten moduan, bizitzeko toki egokia bihurtu dute.Txabolek eta blokeek osatzen dute

Liburua Vredaman

Egilea: Unai Elorriaga Argitaletxea: Elkar Prezioa: 14’40€ Unai Elorriaga ezaguna da “SPrako tranbia” lanaren ondorioz. Eta ez da gutxiago izan “Van’t Hoffen ilea”rekin. Nobela berria argitaratu berri du:Vedraman. Haur baten istorioa da; aita ospitalean gaixo dago eta ama, berriz, hura zaintzen. Hori dela eta, haurra izebaosaben etxera joan da. Kontakizun ugari era jostagarrian nahasten dira.

18 • ALdA iZe 12

auzoa...eta auzotarren borrokarako grina.Auzoan antolatuta droga eta delinkuentzia alboratu dute;orain,Chavezengan itxaropen handia dute,baina, horrek ez du eragin auzoan antolatzeari uztea, behin gobernua lortuta orain auzoetan antolatzea da euren lehentasuna. Venezuela,ordea,ez da Caracas.Iparraldean Karibe itsasoa du,postaletan ikusten diren irudiak;Chichiviriche,esate baterako.Bertan,kai alboan, Txalupa jatetxea.Xabier Arruti lazkaotar errefuxiatua da jabea.Venezuelara doazen euskaldunen topalekua da.Arruti,gainera,udalerriko alkate-ordea da eta maisu gisa dute; izan ere, azken urteetan eraiki duten anbulategia, konparazio batera,berak lagundu du sortzen. Hego-mendebaldean, berriz, Amazonas oihanaren atarian, Canaima parke naturalean,Salto del Angel 979 metroko urjauzia dago.Oihan inguruetan,komunitate indigenak bizi dira:38 etnia ezberdin eta beste hainbeste hizkuntza.Kolonbiarekin mugan,Maracaiboko lakutik ekialdera bizi dira Yukpak,Perija mendizerraren magalean.XVI.mendean Espainiako konskistatzaileek zokoratu zituzten mendira,euren lurretatik botaz,eskubide guztiak ukatuz eta ahal zuten guztia lapurtuz. Machiques del Perija udalerrian Aroy herrixka yukpa dago.Gu izan ginenean,bertakoek ikusten zituzten bigarren watiak ginen (Watia bertakoak ez direnek hartzen duten izena da). Euskal Herriaz hitz egitean aho bete hortz utzi genituen: bagenuela gure hizkuntza propioa, azken bizpahiru mendeetan eraikitako estatu-nazioen artean bazirela gurea bezalako estaturik gabeko nazioak, 1512an Nafarroako erreinua armaz garaitu zuela eurak konskistatu zituen errege gaztelar berberak...eta antzekoak entzutean.“Hermanos” deitu gintuzten hortik aurrera. Auzotar,herritar,hiritar,indigena,langile...eskutik helduta batu dira Chavezen gidaritzapean,Venezuelari etorkizun berria emateko.Guztiak batzen dituena Simon Bolivar “askatzailea” da:“Alerta,alerta,alerta que camina,la espada de Bolivar por America Latina”, abesten dute orain, Caracasen, umoretsu.Izan ere,badakite euren borroka Latinoamerika osoa askatzeko borroka dela. PD:Simon Bolivarren aita euskalduna zen! Hori ere badakite orain...

Webgunea

http://www.arrasate-mondragon.org/ Udala/Txostenak/Idatziak

Ia guztioi tokatu izan zaigu gure etxeko komunitateko administraria izatea, ezta? Weg gune honetan etxejabeen komunitateko agirien formato eta ereduak euskaraz eskuratu ahal izango dugu.Horietaz baliatuta komunitateko komunikazio guztiak euskaraz ere egiteko laguntza izango dugu zalantzarik gabe (paperean ere argitaratuta daukate).

DISKOA Bruitaker

Diskoaren izena: Urrezko kabiak Argitaletxea: Elkar Prezioa: 9,76 € Iruñeako talde euskalduna dugu hau, aski ezaguna. Metal erritmo eta sekuentziaduna egiten dute eta nahigabe bada ere, dantzan jartzera bultzatzen dute.Argitaratu duten hirugarren disko hau Durangoko Azokan erosteko aukera izan dugu.


zeasma ARGAZKI JOKOA

1.

2.

3.

4.

Erantzunak: 1. Zigor Auzoan dagoen parkeko soka-piramidea. 2.Toki Txoko pareko zubia. 3. Igarondo baserriko atea. 4. Gernikako arbolaren plazako ardia.

BERTSOA

Egilea: Joseba Agirrezabala Doinua: Oh, baserritxo

Saio guztiak nik ikusteko ze grina,ze lasterketa bertso munduak gozatuko du zerbait abian da eta esandakoa esplikatzeko izango dut gaur nik beta negua ere iritsi zaigu baita ere txapelketa

AURREKOAREN ERANTZUNA

ASMATU 6 AKATSAK

Txapelketa hau hasi zenetik izan dira saio ugari baina aurtengo txapelketako faborito Sarriegi final aurreko saio hauetan nire botua berari pelota pixkat egin beharko orain nire maisuari

ALdA iZe 12

• 19



Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.