Aldaize 11

Page 1

ALdA iZe Izalgo herri aldizkarie

11. alea 2005eko urria

HERRI ESKOLA MUNDURA ZABALIK Hizkuntza eta kultura aniztasuna aurtengo ikasturtearen adierazgarri AITOR ASEGINOLAZA ETA JOSEBA OIARBIDE “Ez genuen frontoia taberna eta negozioa izatea bakarrik nahi, herriari beste zerbait eskaini nahi genion” 5

ZE BERRI Gaztaren Interpretazio Zentroa abenduan inauguratuko dute 6-7



Illati ZER NUN

Illati . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .3 Iritzie . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .4 Hizketan Aitor Aseginolaza eta Joseba Oiarbide . . . . . . . . . . . . .5 Ze berri? . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .6 Herriko plaza . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .7 Erreportajea . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .8 Kolaborazioak Aita Iparragirre herri eskola . . . . .10 Gaztetxea . . . . . . . . . . . . . . . . . . .11 Ertzetik ertzea

Argentinatik . . . . . . . . . . . . . . . . .12 Izal ezautuz . . . . . . . . . . . . . . . . . .13 Kirolak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .14

Saski-Naski . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .16 Zaharrak berri . . . . . . . . . . . . . . . . . .17 Iparrorratza . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .18

ILLATIREN TXOKOA

GOIERRIKO EUSKARAZKO KOMUNIKABIDEAK

Goierrin azken urte hauetan hedabide ugari sortu ditugu: Goierri Telebista, Goierriko Hitza,Aldaize… gustura egoteko moduan gaude, euskaraz egiten direlako eta, batez ere, erdarazko komunikabideekin lehia gogorra daukagulako, horien irakurleak gehiago baitira. Hortxe daukagu erronka ederra: irakurle berriak geurera erakartzea. Euskaldun berriak direla, etorkinak direla… euskarazko komunikabideon lana da horiek ere euskarazko eta kalitatezko prentsa irakurtzera bultzatzea. Gure eskualdea oso handia ez dela kontuan hartuta, esan dezakegu hedabide aukera izugarria daukagula. Alde batetik, Goierri bertakoak eta bestetik, Euskal Herrikoak edo Estatukoak. Egun berean lasai asko aldizkari ugari jaso dezakegu etxean: Aldaize, Goierriko Hitza, Goierritarra eta ohiko egunkaria (Berria esaterako). Nahikoa lan bai horiek denak irakurtzeko! Eta horri gehitzen badiogu aldizkari espezializatuetako harpidetzak (mendikoak, euskalgintzakoak, landareenak…), pentsa zenbat izan daitezkeen.

“ Euskarazko komunikabideon lana da etorkinak eta euskaldun berriak ere euskarazko eta kalitatezko prentsa irakurtzera bultzatzea” ALDAIZE Idiazabalgo herri aldizkaria Argitaratzailea: Illati euskara elkartea Kultur Etxea 20213 Idiazabal

Tfnoa: 943 18 72 08

e-maila: illati@topagunea.com

Zeasma . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .19

Erredakzio taldea: Eider Alustiza, Iñaki Arriaran, Unai Begiristain, Eunate Elio, Maddi Garcia, Itziar Mujika, Ion Telleria, Irune Urteaga eta Xabier Urteaga.

Nahi eta nahiez bultzatzen gaitu horrek kalitateari ondo kasu egitea.Aldaizen sortzen ditugun testuetan, behinik behin, hori bermatzen saiatzen gara. Euskara jatorra erabilita kalitatezko informazioa ematea da gure helburua. Horrek ez du esan nahi inork ateak itxi behar lituzkeenik, baizik eta ikusita zenbat hedabide dauzkagun eskura, hedabideoi dagokigula bakoitzak bere funtzioak ongi betetzea albokoari traba egin beharrean. Hori arrakastatsua izate aldera, ezinbestekoa da eskualde honetako komunikabideen koordinazioa eta lankidetza.

Ale honetako laguntzaileak: Ainhoa Alustiza,Aimar Lizarazu, Ana Mari Ansalas,Aita Iparragirre Herri Eskola, Gaztetxea, Anttonio Berasategi, Mari Paz Imaz, Jose Luis Alustiza, Oier Eziolaza eta Ainitze Otamendi. Diseinua eta maketazioa: ZUM Edizioak. Inpimaketa: Gráficas Ona. Tirada: 1.000 ale.

Lege gordailua: SS-0151/04 ISSN: 1697-512X Aldaizek ez du bere gain hartzen aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik. Idiazabalgo Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagundutako aldizkaria.

Idiazabalgo Udala

Gipuzkoako Foru Aldundia Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentoa

ALdA iZe 11

•3


iritzie HANDIK

HEMENDIK

Erroma Ainhoa Alustiza

Aimar Lizarazu

CIAO ERROMATIK ! Erroma hiria sortu zenetik, 2.700 urtetik gora joan dira. Usadioak dioenez, hiriaren sortzaileak Romulo eta Remo izan ziren. Kondairak dio bi anaia horiek jaio berri zirela Tevere ibaian abandonatu behar izan zituela euren amak eta otso batek aurkitu eta elikatu zituela,eta otso hark bizitza salbatu ziela.Aurkitutako ibai-ertz hartantxe hiria eraikitzea erabaki zuten, eta muga haiek zeharkatzen ausartzen zen edonor hilko zutela zin egin zuten. Remo, ordea, ezarritako araua hautsi, eta hiriko mugaz beste aldera joan zen. Romulok, orduan,promesa bete eta anaia hil zuen. Harrezkero, Erroma gisa horretako hamaika gertakariren agertoki izan da, eta hirian barrena dabilen edonork istorio horien guztien aztarnak aurkituko ditu nonahi. Koliseora gerturatzen denak, esaterako, inperio garaiko handitasuna miretsi ahal izango du oraindik ere. Bertan, hainbat filmetan ikusi dugun bezala, 50.000 ikusletik gora biltzen zen piztien eta gizonen arteko hil ala biziko borrokak ikustera. Baina Erroma ez da denboraren makinan egin daitekeen bi-

daia bat soilik.Bisitariak segidan somatuko du bi aurpegi oso ezberdinak dituen hiria dela. Batetik, Erroma ezagutzea historian atzera egitea bezala dela sentituko du.Bertako kaleetan barrena sartzen denak aintzinako enperadoreen, politikarien eta borrokalarien sekretuak somatuko ditu;mendeetako historiak utzitako herrien eta zibilizazioen aztarnak aurkituko ditu nonahi:zubi,akuedukto eta hainbat bestelako erromatarren aztarna, greziarren tenpluak, Bizantzioko mosaikoak, iturri barrokoak... Iraganeko xarma biziaraziko digun museo-hiria,alegia. Bestetik, ordea, egungo (eta nire eguneroko) Erroma. Freskotasunez beteriko hiria, eskuak zabalik eta beti laguntzeko prest hartzen zaituen Erroma, baina iraganeko arrasto guztien ondorioz, kaos Bihurtu den Erroma. Hala ere, bai herritarrek, bai bisitariek, egunean sor daitezken ezbeharrei aurre egiteko eta hiriko xarma guztiaz modu biziagoan gozatu ahal izateko modurik egokiena aurkituko du Erromako edozein bazterretan: munduko gelato onenak!

herriko plaza

“BEHOBIA – DONOSTIA” OPERAZIOA Egutegiko “ekaina” jartzen duen orria kendu eta “uztaila” ikustearekin batera gogoratzen gara uda gainean daukagula eta korrika eta presaka “operación bikini”-arekin hasten gara. Urte guztian zehar gerri bueltan pilatzen joan den guztia 3-4 astetan kendu nahi izaten dugu, abuztuko oporretan iaz erosi genuen bikini edo bainu-jantzia jantzi ahal izateko. Konturatzerako ordea, abuztua gainera etortzen zaigu eta… “ba! irailetik aurrera serio!!” promesa egin eta oporrak bapo pasatzen ditugu, nahikoa jan eta nahikoa edanez.A! Hori bai! Irailetik aurrera zintzo demonio e! Iraila iristen denean, batzuk hau pentsatzen dute:“ba! Gabonak e laister die ta… polboroiak, turroia, mazapanak… urtea hastekin batea zerbait eitten hasiko naiz ta listo, baino serio!!!!!!” Beste batzuek ordea (ni ere talde honetan sartu be-

harko naiz) “operación Behobia”-ri ekiten diote. Konturatzen baldin bazarete, irailarekin batera jende guztia korrika egiten hasten da. Korrikalariak edozein momentutan ikusiko ditugu: goizez, eguerdian, gauez, eguzki berotan, euritan… baina horiek ere pixkanaka- pixkanaka bakantzen joaten dira. Hemen ere urte guztian zehar egin EZ dugunak ordaina pasatzen du eta bateko uzkurdura dela besteko “agujetak” direla, azkenean jende askok korrika egiteari utzi egiten dio. Hilabete betean gaizki eginiko 100 km baino askoz hobeak dira urte guztian zehar egindako 100 km-ak eta ea kontzientzia pixka bat hartuz urte guztian zehar kirol gehixeago egiten dugun. Horrela datorren uztaileko “operación bikini”-an pentsatu beharrik ez dugu izango.

ZE IRUDITZEN ZAIZUE HAURTZANDEGI ZERBITZUA?

Iratxe Ormaetxea eta Maria Monroi

Ondo dau,baino nola ein dan ez nau ados.Aurretik ez da pentsau eta prioritatea eman zaio,gainontzekoa alde batea utzita.

4 • ALdA iZe 11

Idiazabal

Sara Mujika eta Ioana Prados

Haurtzandegi zerbitzue ondo dau baino,azkarregi ein da. Gauzak falta die.Lehentasune eman zaio lokalai ta zerbitzue oaindik ez dau itxuran.


hizketan AITOR ASEGINOLAZA ETA JOSEBA OIARBIDE. Tabernariak “Ez genuen frontoia taberna eta negozioa izatea bakarrik nahi, herriari beste zerbait eskaini nahi genion”

Jendeari dagokionez, zer moduzkoa izan da harrera? Nahiko polita izan da, adin ezberdineko jendea batzen asmatu dugulako, nahiz eta ez den izan nahi bezain beste. Bagenekien hasieran kosta egingo zitzaiela etortzea, ezagutu artean, baina ahoz aho zabaldu ahala jendea gerturatzen joan da.

2001eko uztailean hartu zuen Aitor Aseginolazak Frontoiko Taberna kudeatzeko lana. Datorren urteko otsailean agur esango diote berak eta Joseba Oiarbidek lan horri; ia bost urtean taberna baino zerbait gehiago izan den eskaintza egiteari, alegia.Aitorrek, nekagarria izan dela badio ere, uzteak pena ematen diola aitortu dio ALDAIZEri. Zergatik erabaki duzue uztea? Arrazoi pertsonalak dira tarteko, nekatuta ere bagaude, asteburu guztietan lotuta zaude tabernara… baina, hori izan da;ez da inongo arrazoi ilunik izan.Bestelako bizimodua egiteko gogoa ere sortu zaigu ia bost urtean honi lotuta egon ostean. Bost urte atzera eginda, zer zenuen buruan Frontoiko Taberna hartu zenuenean? Hartu genuenean hasieran, taberna genuen buruan baina,alternatiba izan nahi genuen, herritarrak batzeko leku bat izatea nahi genuen, gazte jendea gure artean eta helduekin harremanetan jartzeko asmoa genuen, nolabait herritarrak batzeko leku bat eskaintzea zen helburua.

“Hasieran, taberna genuen buruan baina, alternatiba izan nahi genuen, herritarrak batzeko leku bat izatea nahi genuen”

Helburu horren baitan, ez da ohiko taberna izan, musika kontzertuena izan da egin duzuen egitasmoetako bat. Gehien bat ikusten genuena zen jendea elkartzeko modua zela eta horretarako hainbat musika estilo batzen saiatu ginen. Jendeak mila gustu ditu, batzuei rock ‘n roll-a gustatzen zaie, besteei heavy-a, besteei trikitixa… guztien gustura egiten saiatu gara. Hala ere, askotan egin dugun hanka sartzea izan da estilo batekin markatu garela denboraldika. Batzutan punk-a bastante jartzen genuen eta gero bolada bat izaten genuen rock ‘n roll-arekin; azken urte eta erdian saiatu gara hori puskatzen eta hainbat estilo bilatzen jende gehiagorengana iristeko. Musika munduan ere Frontoiko Taberna nolabaiteko erreferente bihurtu du etengabeko kontzertu eskaintza egiteak.

Musika bakarrik ez, bestelakoak ere izan dituzue: sagardoaren bueltan egindakoak, adierazpen askatasunaren aldeko jaia… Inguruan zein egoera dagoen ikusita saiatu gara bestelako kontuak ere antolatzen. Sagardotegi garaian kupela jarrita, Eginen urteurrena gogoan Joseba Oiarbide eta Aitor Aseginolaza hartuta ere adierazpen askatasuna ahoan hartzea… Iparra Garai batean Lazkaon Torrano genuen eta eta Eduardoren omenaldian ere antolatu genihura hiltzean ikusi genuen hemen inguruan tuen kontzertuak hemen; eman genuen lehen behar zela halako lekuren bat jendea batzeko. kontzertua izan zen, gainera.Azkenean, gauza Hutsune hori nabarituta pentsatu genuen puntualak izan dira baina, gure helburua jendea hemen hasi gintezkeela halako eskaintza egiten batzea izan da, ez genuen frontoia taberna eta eta uste baino erantzun hobea izan du ekimenegozioa izatea bakarrik nahi, herriari beste nak. Gero, saiatu gara inguruan antzeko eszerbait eskaini nahi genion. kaintzarik bazegoen ez oztopatzen eta egun berean gauzak ez antolatzen; hor dago, adibi“Geratzen zaigun dez, Beasaingo Gaztetxean izaten diren kontzertuak,parean ez jartzen saiatu gara. denboran agur indartsua

Musika talde gazteei aukerak ematen eta izen handixeagokoak ekartzen saiatu zarete, oreka modukoren baten bila, ezta? Bai, hasi ginenean lehen urtean etorri ziren Sorkun,Idi Bihotz eta Sakanako Ufestuek taldeak, gero Gatibu ere etorri zen… baina, niri halako masifikazioak ez zaizkit gehiegi gustatzen. Gauza polita da musika talde ezagunak ekartzea tarteka baina, polita da talde gazteekin ere gertukotasun hori bilatzea eta gainera, jotzeko aukera ematea hasi berriei. Familia giro hori bilatu dugu ahal izan dugunean.

“Gauza polita da musika talde ezagunak ekartzea tarteka baina, polita da talde gazteekin ere gertukotasun hori bilatzea”

egiten saiatuko gara.”

Azken txanpan, orain arteko bidean jarraituko duzue? Jarraitu bakarrik ez,indartu ere egingo da nire ustez.Indarrez gaude Joxepi eta biok otsaila bitartean ekimenak antolatzeko. Uzteak pena ere ematen digu, uste dugu bazela horrelako zerbaiten beharra eta horregatik bukatu behintzat, indarrez egiten saiatuko gara. Geratzen zaigun denboran agur indartsua egiten saiatuko gara. Otsailean ziklo bat amaituko da, hurrena beste norbaitek hartuko du… zer esango zenioke? Gustatuko litzaidakena da mugimendu baten bila etortzea eta ez dadila negozio hutsa izan. Ez dadila izan gauza pertsonala bakarrik, zabaldu eta itxi eta listo. Eskatzea libre da eta hori eskatuko nioke herriari bestelako eskaintza bat ere egitea.

ALdA iZe 11

•5


ze berri? ALDAKETAK JUBILATUEN ELKARTEAN

BERTSOLARI TXAPELKETA NAGUSIKO SAIOA IDIAZABALEN Urriaren 15ean jokatuko da pilotalekuan

Uda garaia aprobetxatu dute Jubilatuen Elkarteko lokalean berrikuntzak egiteko. Argazkian ikus daiteken moduan,tabernako barra jarri dute elkartean; kafe-makina berria ere ipini dute. Barruko lokala banatzen zuen atea kendu egin dute leku gehiago edukitzeko. Erretiratuek Udalaren laguntza jaso dute obrak egiteko. AHIZPAK ITXITA 27 urteko ibilbidearen ondoren, irailean itxi zuten Mari Karmen eta A x u n Elorzak Ahizpak denda. 1978ko irailaren 25ean i r e k i zuten denda. Urte hauetan guztietan herritarrei zerbitzua eskaintzen aritu dira. Azken urteetan ogia saltzen ere aritu dira. Horrek denda egunero, urtean bitan izan ezik, irekitzea ekarri die. Hori eta inguruan sortutako merkatal zentro handiak izan dira denda isteko arrazoiak. PAINT BALL ZELAIA Paint Ballean aritzeko zelaia jarri dute Idiazabalen.Aisialdirako eskaintza berria Segura alderako bidean dago. Paint Ball jokoa batak besteari pinturaz betetako bola txikiak jaurtitzea da. Parte-hartzaileek taldeka banatu, eta jaurtigailu berezi batekin horretarako prestatutako zelai berezian jokatzen dute. Informazio gehiago nahi duenak www.takti-k.com helbidean aurki dezake.

6 • ALdAiZe 11

Bertsolari Txapelketa Nagusiko bigarren saioa Idiazabalen jokatuko da urriaren 15ean, 18:00etan Igarondo pilotalekuan. Azken laurdenetako saioa izango da, eta bertsolari hauek parte hartuko dute: Etxahun Lekuek, Iker Zubeldiak, IĂąigo Izagirrek, Asier Otamendik, Ekaitz Goikoetxeak eta IĂąaki Gurrutxagak. Kanporaketa ikusteko sarrerak saioa baino lehen salduko dituzte pilotalekuan bertan.

Herriko Bertsolari Taldea ari da ekitaldia antolatzen Euskal Herriko Bertsozale Elkartearekin batera. Idiazabalgo bertsolariek finalaurrekoetako saioa ekarri nahi zuten herrira, baina pilotalekuak ez ditu betetzen horrelako saio bat hartzeko legezko arauak. Hori dela-eta, aurtengo txapelketan estreinako aldiz jokatuko dituzten azken laurdenetako saioetatik bat hartuko du Idiazabalek. Goierrin egingo den bakarra izango da.

ETXEBIDEK BABES OFIZIALEKO 6 PISU ZOZKETATUKO DITU URRIAN Udala 22 etxebizitza egiteko ekimena aztertzen ari da

Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Saila Gurutze Berri auzoan egiten ari den babes ofizialeko 6 pisuak urriaren 28an,ostirala,10:00etan zozketatuko dituzte.Zozketa Etxebiden izena emanda daudenen artean egingo da. Pisu horietatik hiru 35 urtetik beherakoentzat dira; talde horretan 30 lagun baino gehiago daude izena emanda.Beste bizitza bat guraso bakarreko fa-

milientzat izango da, bestea minusbaliatuentzat, eta azkena aurreko taldeetan sartzen ez direnen artean zotz egingo dute. Babes ofizialeko etxe horiez gain,beste 18 bizitza ere eraikitzen ari dira herrian.Udala, Guardi Gain elkartearen bidez, bederatzi pisu egiten ari da Pilarrenea ondoan, eta enpresa eraikitzaile pribatu bat eliza parean beste 9 etxebizitza egiten ari da. Urtea amaierarako Udalak 22 etxebizitza egiteko ekimena abian jarri nahi du.Zepai inguruan Udalak aurten erositako lursailetan egingo dituzte eraikin berriak.Bestalde,herrian dauden etxe hutsen inguruko azterketa egiten ere ari da Udala.Etxe horiek zenbatu egingo dituzte,baita hutsik zergatik dauden aztertu ere.


GAZTAREN INTERPRETAZIO ZENTROA ABENDUAN IREKIKO DUTE Abenduaren 14an inauguratuko dute Gaztaren Interpretazio Zentroa.Artzai Gaztaren lokalaren ondoan ari dira zentro berria antolatzen. Argazkietan interpretazio-zentroak irailaren erdialden zuen itxura eta logotipoa ikus daitezke.

Interpretazio Zentroko lanak uda aurretik hasi zituzten eta oso aurreratuta daude.Argazkietan ikusi daiteken moduan, tresna eta elementu guztiak handikoak dira, xagu batek ikusiko lituzkeen tamainakoak.

Herri Eskolak 25 urte HASI DIRA OSPAKIZUNAK Ekainera bitartean egingo diren ekitaldiak aurkeztuz hasi ziren Herri Eskolaren 25. urteurrenaren ospakizunak. Musika, antzerkia, mahai-inguruak, hitzaldiak eta haurrentzako ekitaldiak antolatu ditu 25. urteurreneko Batzordeak ekaina bitartean.Antolatutakoetatik ikusgarrienetakoa urtarrilean izango da: Euskal Herriko Gazte Orkestrak kontzertua eskainiko du Idiazabalen. Programa urriaren 8an aurkeztu zen, Perkustra taldearen perkusio kontzertuarekin batera. Perkustra taldea Donostiako Goi Mailako Musika Eskolako (Musikene) musikari eta ikaslez osatua dago eta Idiazabalgo IĂąaki Telleria da partaideetako bat.Iluntzean emanaldia eskaini zuten Zelaako kiroldegian,aurretik,idiazabaldar guztiek perkusioa zer den hobeto jakiteko aukera izan zuten perkustrakoek antolatutako tailerrei esker. Urrian hitzordu gehiago ere izango dira urteurrena ospatzeko - Urriak13,osteguna:Herri Eskolaren eratzea gaitzat duen mahai ingurua egongo da Pilar-Eneako ganbaran.Bateratze prozesuan parte hartu zuten hainbat pertsona elkartuko dira eta garai hartako testuingurua, arazoak, itxaropenak eta anekdotei buruz hitz egingo dute. - Urriak 28,ostirala:bertso magia haurrentzat ludotekan. 25 URTEREN HISTORIA Aita Iparragirre herri eskolaren 25 urteak irudikatuko dituen argazkiak jasotzen hasi da urteurrenaren batzorde antolatzailea; izan ere, kurtso amaierarako argitaratuko den liburuan hitz eta irudiz azaldu nahi da eskolaren bizitza. Horregatik, antolatzaileek deialdi berezia egiten dute herri eskolarekin zerikusia duten argazkiak biltzeko.Argazkiak jasotako egun berean eskaneatu eta bueltatuko dira.Norbaitek bere argazkiekin lagundu nahiko balu eskolara eraman ditzake edo Oihane Eliori eman. ALdAiZe 11

•7


erreportajea MUGAK GAINDITUZ

URTETIK URTERA IDIAZABALGO ESKOLA ANITZAGOA ETA PLURALAGOA DA, AURTEN 4 LURRALDETAKO IKASLEAK IZANGO DIRA BERTAN.

Diana, Karolina, Alesandru, Ouafa eta Mohamed Idiazabalen bizi dira. Beraien familiek sorterria utzi eta bizimodu berri bati ekitea erabaki dute, horrek esan nahi duen guztiarekin. Ohitura, kultura eta hizkuntza berrietara moldatu beharko dute guztiek.

Txikienen kasuan egoera errazagoa izaten da. Eskola integraziorako tresna eraginkorra baita. Horren froga Aita iparragirre herri eskolan aurkitu daiteke. Urrutira gabe, bost neska-mutiko hauek inmigrazioaren egunerokotasunaren adibidea dira.

Diana,Karolina,Alesandru,Ouafa eta Mohamed eskolako liburutegian Gaur egun bizi dugun migrazio-fenomenoa orain dela gutxikoa da. Globalizazioaren garaiarekin iritsitakoa omen; mugikortasun erraztasunak, mugen ezabapena eta hegoa eta iparraren arteko amildegia handitzearekin batera sortutakoa. Aurreko mendearen hasieran euskaldunak izan ziren bidaiari eta Hegoamerikako hainbat lurraldetara emigratu zuten lan bila. Zenbait urte beranduago, 60. hamarkadan, ordea, beste alderako migrazio-mugimendua izan zen eta industrializazioak sortu zuen lanaren bila etorri ziren gurera penintsulako nekazari-probintzietatik milaka familia. Orain, Espainiako Estatuko mugetatik at datoz etorkinak. Gipuzkoan beste toki batzuetan baino fenomeno berriagoa dela esaten dute adituek, batez ere,Andaluzia,Katalunia edo Nafarroa hegoaldearekin alderatuz, horregatik, oraindik familiaburuak iritsi dira gurera. Dena dela, polikipoliki,seme-alabak ere ari dira familiara inguratzen, eta eskolan hasi da nabaritzen Idiazabal, beste herrien antzera, anitzagoa eta pluralagoa dela. Orain bi urte Poloniako Karolina iritsi zen Herri Eskolara; iaz Errumaniako Alesandru. Ez batak ez besteak ez zekiten

8 • ALdA iZe 11

hitz bakarra ere euskaraz, baina ikasturtean zehar egindako lanaren eta irakasleen eta lagunen laguntzarekin gure hizkuntzan arazorik gabe komunikatzen dira orain. Adierazgarria da urrutitik iritsi diren haurrak gure hizkuntzan mintzatuz horren eroso sentitzea.

“Lehenengo helburua haurrarekin komunikatzea da”

Aurreko ikasturteetakoa irakasleentzat ez-ohiko egoera izan zen. Lanerako materiala, lan erritmoa, klaseko ohiturak moldatu behar izan baitzituzten eta klasea ematerako garaian beste ikuspegi batzuk landu. Gainera, argi zegoen haur etorkinak etortzen jarraituko zutela. Horregatik, harrera plan bat diseinatu zuten irakasleek. Harrera plana euskaraz ez dakiten haurrak ikastetxean eta herrian egokitzen laguntzeko helburua duen jarduera protokoloa da. Izan ere, eskolan hasten diren umeak ez dute ezagutzen hizkuntza, kultura, hezkuntza sistema, jolas ohiturak eta herria, eta garrantzitsua da beraien egokitzapena erraztea eskolako hezkun-

tza helburuak ere bete ditzaten. Harrera plana, aurtengo irailean jarri dute martxan, izan ere, aurtengo ikasturtean beste hiru haur iritsi dira atzerritik: Diana portugaldarra eta Mohamed eta Ouafa marokoarrak. Diana eta Mohamed 3. mailan daude Joxe Goikoetxearen gelan eta Ouafa 4. mailan Gurutze Baztarrikarenean. Ikasturte hasiera ez da guztientzat berdina izan, haur eta irakasleentzat iraultza txiki bat izan baita. Irailean eskolan hasitako haur berriak egokitzeko lagungarria izango da harrera plana, hala ere, Josune Jauregi Herri eskolako irakaslearen ustez “haur bakoitza mundu bat da eta bere egoerara egokitu behar dira emandako urratsak, izan ere, haur bakoitza ikasturtearen momentu desberdin batean, egoera familiar zehatz batekin eta motibazio eta beldur ezberdinekin iristen da”. Lehenengo eginbeharra, komunikatzea Euskal eskolentzat ikasle etorkinak eskolatzea erronka bikoitza da: batetik, haurrarentzat arrotza den hizkuntzan heztea eta bestetik, haurren hezkuntza beharrei


erreportajea erantzutea. Harrera planean haur etorkinekin jorratu beharreko lanerako ardatzetan euskara lehenetsi zen. Euskara izanik eskolan ikasteko eta kalean komunikatzeko hizkuntza, iritsi berri diren haurren lehen betebeharra,behar linguistikoa betetzea da. “Lehenengo helburua haurrarekin komunikatzea da” Gurutze Baztarrikaren esanetan. Karolinaren kasuan amak egiten zituen itzultzaile lanak gazteleraz zekielako. Alesandruri laguntzeko, aldiz, Eusko Jaurlaritzako itzultzaile bat etortzen zen astean behin. Horrela, haurrak bere hizkuntzan egin duen lana zuzentzeaz gain, astean zehar ikasi duen euskarazko hiztegi berria ondo dagoela bermatzeko aukera dago. Haurren jatorrizko hizkuntzaren hiztegiak erosi dituzte, baina batez ere,“antzerki eta mimika asko egin behar dugu horrelako kasuetan komunikatu ahal izateko” dio Josunek.

“Askotan irakaslea da familia etorkinaren eta kultura berriaren arteko lotura”

Behin haurrarekin komunikazioa lortutakoan, ikasketa prozesua errazagoa da. Koordinazio lana egin behar da irakasleen artean edukiak aurreratzen joateko, tutorearen gain ez baita utziko lan guztia. Hizkuntza ikasten doan heinean, bere maila kurrikularra aztertu eta klaseko gaiak eta edukiak lantzen jarraitu behar dira. Horrela euskararen ikasketa indartzen da, haurrari

bere mailan dagozkion gaiak landuz.Alesandru eta Karolinak aurten 6. maila egingo dute eta hurrengo urtean Loinazpera doaz beren ikaskideekin. Beraien kasuan, sistemak funtzionatu duela dirudi:inguruarekiko egokitzapen azkarra izan dute, euskaraz ikasi dute eta beren ikasketekin jarraituko dute inolako arazorik gabe. Familiari ere harrera Haurrari ematen zaion laguntzaz gain, familiarekin egin beharreko bakarkako lana azpimarratzen dute bi irakaslek. Familiarentzat ere egoera berria izanik, ahalik eta informazio gehien eman behar zaio; esaterako, eskola erakutsi eta bertako dinamika ondo azaldu. Ikasle-irakasleen harremana, irakasleen papera, hezkuntza sistema bera, etxeko lanen dinamika asko aldatzen baita herrialde batetik bestera.“Familia ere integratu behar da, haurrari egokitzapena errazteko” dio Josunek. Herriko jendearekin erlazionatuz gero, desberdintasun kulturalak nabarmentzen zaizkie eta, horrela, errazago da ohitura desberdinen artean mugitzea. Iritsi berri den Portugaleko familiaren kasuan, eskola eta familiaren arteko komunikazioa eta elkar ezagutzea errazteko, hizkuntza dakiten herritar batzuei eskatu zaie laguntza. Horrela, iritsi berria den familiak herrian badu hangoa eta hemengoa ulertzen duen ezagunik. Dena dela,Gurutzeren hitzetan “irakasleak ere ezagutu behar du beraien kultura”, izan ere,“askotan irakaslea da familia

etorkina eta kultura berriaren arteko lotura”.Dudarik gabe,integrazioa bi norabideko bidea izan behar da eta irakasleak ere ulertu behar ditu talka kulturalak. Herritarron ardura Iritsi diren familia eta haur guztiei gomendatzen zaie eskolaz kanpoko kiroletan parte hartzea, adibidez. Izan ere, umeen jolas ordu eta aisiari ere garrantzia eman behar zaio iritsi berrien integrazioan. Haurrek taldean aski ezagunak dituzten jolas eta ordutegi ohiturak dituzte eta askotan zaila egiten zaie iritsi berria dinamika horretara bultzatzea. Horregatik, klaseko beste gurasoekin ere hitz egin izan da egoera berria azaltzeko.“Garrantzitsua da gurasoek etxean klasekide berriei buruz hitz egitea beren seme-alabei, berarekin jolastu duten edo kalera joateko gonbidatu dituzten galdetzea… horrela beste haurrek ere naturaltzat jotzen dute koadrilan integratzea lagun berria” Josuneren ustetan. Azkenean harrera egokia egitea denon ardura bihurtzen da. Izan ere, denok ditugu ohitura txarrak hizkuntza eta kultura berrien aurrean. Askotan jotzen dugu geuk ere gaztelerara atzerritar batekin hitz egitean, euskaraz jakingo ote duen pentsatu gabe. Herritar guztion ardura da, beraz, iritsi diren haur berriak eskolan euskaraz ikasten ari direla ohartzea eta ikasketa hori probetxugarria izango dela erakustea.

Alesandru- Errumaniarra, 6. maila

Aurreko ikasturte erdian iritsi nintzen eta ez nekien ezer euskaraz edo gazteleraz. Hasieran zaila zen ulertzea baina lagun onak egin nituen eta beraiek lagundu didate. Errumania eta Idiazabal oso desberdinak dira: Errumanian zelai asko daude eta zuhaitz pila bat, dena berdea da. Idiazabalen ere badaude zuhaitzak, baina guk han zuhaitz gainean jolasten genuen eta etxeak egiten genituen bertan, hemen hori ezin da egin. Gainera, niri gehiena ajedrezean jolastea gustatzen zait, eta hemen gehienak futbolean jolasten dute. Futbolean ere jolasten dut, baina Errumanian ez gara horren futbolzaleak. Dena dela, hemen oso gustura nago.” Karolina- Poloniarra, 6. maila.

“Nik Alesandru baino errazago ikasi nuen aurretik gazteleraz hitz batzuk nekizkielako eta komunikatzeko errazagoa egiten zitzaidan. Nire ama 2 urte lehenago etorri zen eta ni oporretan etortzen nintzen berarengana. Orduan ikasi nituen hitz batzuk gazteleraz. Lagunekin asko jolasten nuen eta horrek ere lagundu zidan hizkuntza ikasten. Orain, ordea, Beasainen bizi naiz eta gutxiago ikusten ditut. Polonian ere ez dute denek futbolean jolasten, telebistan ikusten dute batzuk, besterik ez. Nik nahiago dut bizikleta eta igerilekua, eta ajedreza ere gustatzen zait. Poloniako jendea eta euskaldunak desberdinak dira, baina gustatzen zait hemen egotea”.

ALdA iZe 11

•9


kolaborazioak HASI DA IKASTURTEA

Eskolako obren atzerapenak kezka eta haserrea sortu ditu

05-06 IKASTURTEAREN HASIERA ARGAZKITAN

SARRERA ATZEKALDETIK

JAKIN BEHARREKOAK:

LIBURUTEGIKO GELA

• Bi urteko 24 neska-mutikok hasi dituzte ikasketak gure Eskolan.

• Eskola internazioala bihurtzen ari gara, momentuz, Errumania, Polonia, Maroko, Ukraina eta Portugaleko ikasleak ditugu euskalduntze prozesuan. Txikienak atzeko aldetik sartzen dira

ATARI BERRIA

Eskolako pasiloa bihurtu da atari berria

HEZKUNTZA SAILARI

Urte berri on! Esan genion elkarri irakasleok irailaren 1ean oporrak amaitu ondoren eskolara bueltatu ginenean. Bai ezta? Guretzat eta baita familia askorentzat ere urtea irailean hasten da: ohitura aldaketak,errutinak,liburuen erosketak (gure eskolan ez baina) ...Eta komunikabideak berriz:ez dakit nolako sindromea, adituen iritziak eta politikarien esanak.A ze erasoa! Politikariak diot bai.Ez digu ba esan Tontxu Campos Hezkuntza sailburuak euskaldunok asialdian gastatu nahiago dugula geure xoxak gure seme-alaben heziketan baino! Gaizki pentsatua izan behar da gero. Hala! Eta gu isilik “mea kulpa” kantatuz. Aste honetan albistegietan bota zuten estatu mailako albisteak zur eta lur utzi ninduen:milaka Lehen Hezkuntzako ikasle,“barrakoietan” egingo dituzte euren ikasketak. Halaxe,irudi eta guzti.

10 • ALdA iZe 11

• Ez dakigu (inork ez daki) noiz hasiko diren eskolan burutu beharreko handitze obrak.

Eskolako liburutegia gela polita bihurtu da

TAILERREKO GELA

• Eskolaren 25. urteurrena ospatuko dugu aurten. Adi egon, urriaren 8an izango baita aurkezpen ofiziala. Bertan agertuko dira urtean zehar antolatuko diren ekintzak.

Eskolako tailerrean, gela argitsu hau moldatu da

Geurera begiratzen hasi eta noski, ez gaude ez barrakoietan,baina hala ere,Euskal Autonomi Erkidegoko aurrekontuak ez du nonbait ematen agindutakoa betetzeko. Zeintzuk ote dira ba beraien lehentasunak? Aisia ez noski.Norberak pentsa dezala nahi duena. Hona neure burutazioen argibideak. Duela hiru urte baiezkoa eman zion Hezkuntzak Izalgo Udalak, Eskolaren oniritziarekin,aurkeztutako proiektuari.Proiektu honek bi helburu nagusi zituen:Eskolako 212 urte bitarteko ikasleak eraikuntza bakar batean kokatzea (jangela eta guzti) eta haurtzaindegia martxan jartzea.Horretarako,“eskola-handia” handitzeko asmoa eta “eskolatxikian” haur eskola jarri.Denok ados beraz. Esan bezala hori duela hiru urteko kontua da. Ordutik hona, arkitektoa izendatu, proiektua egin eta makina bat bilera.Proiektua duela bi urte amaitu zuten eta geroztik burokrazia izan da aitzakia obrarekin ez hasteko.Garbi dago handitzeko lanak Hezkuntzak egin behar dituela;eta horregatik esan dut lehen zeintzuk ote diren Hezkuntza Saileko lehentasunak. Azken bilera aurtengo otsailean izan genuen eta esan zitzaiguna zera zen:“apirila al-

• Ospakizun horiek direla eta antolaketa lanetarako jendea behar dugu.Animatzen bazara, jarri Eskolako norbaitekin harremanetan.

dera hasiko dira makinak kanpokoa puskatzen eta 10 hilabeteetako obra izango dela aurreikusten dugu”.Orduan hartu genuen konpromisoa izan zen behin-behinekoz geure haurrak Eskola handian kokatutzea amaitu bitartean; horrela, Udalak haurtzaindegi zerbitzua martxan jarri zezakeen. Horretan ere denok ados. Baina iraila iritsi da eta oraindik ez dago obren arrastorik,ezta konpromiso garbirik ere:abenduan izango ote den adjudikazioa... datorren urtean zehar egingo ote dituzten... Kezka handia sortu da gurasoen artean eta ez da harritzekoa ere; irakasleok ere orain ari gara ikusten ondorioak. Ikasleak ondo daude Udalak polit eta ondo asko egokitu dituen geletan,arazo nagusiena jolasorduarena eta Eskola txikirako joan etorriena izanik ere. Ikasturtea hasi da.Txikienetatik hasi eta 12 urte bitarteko haurrak Eskolan daude eta irakasleon egungo kezka,ditugun 176 ikasleei ahalik eta erantzun egokiena ematea bihurtu da. Adierazi dezala Hezkuntzak zein den beraien lehentasuna.Asko dago jorratzeko. Mariaje Glez.de Galdeano (zuzendaria)


kolaborazioak FESTARIK FESTA

Uda sasoia festetan batetik bestera ibili ondoren, kurtso berriari helduko diogu gaztetxean

VII. GAZTE EGUNA

Irailaren 3an ospatu genuen zazpigarrenez Gazte Eguna.Eguerdian eman zitzaion festari hasiera ohiko hamaiketakoarekin. Gaztetxeko barra pintxoz gainezka ageri bazen ere, ez genuen denbora asko behar izan hura husteko.Bero itogarri hari aurre egin ahal izateko poteotxo bat egin genuen txakolinak hartuz eta ondoren,Gaztetxeko arkupean bazkaldu genuen. Bazkalostean, altxorraren bila jolasa egingo genuela iragarrita zegoen arren, luze jo zuen mahai inguruko solasak, eta konturatzerako iluntzeko triki poteoaren garaia iritsi zen. Segurako trikitilariak gure ondoan eserita zeuden saioa hasteko zain, beraz, altxatu eta berriro poteoari ekin genion. Altxorrak oraindik ezkutuan jarraitzen du beraz. Plazan afaldu ondoren, bertso saioa entzuteko aukera izan genuen.Kanpotik etorritako bertsolariez gain, herriko talentu berriak ezagutzeko parada ere izan genuen. Goizeko lauretan,lasterketa berezia ospatu zen herriko kaleetan. Urteroko galtzontzilo eta kulero lasterketaren ordez, tanga modalitateko krossa izan zen.

DATOZENAK

Ikasturte berriari gogoz heldu diogu eta dagoeneko lanean ari gara datozen hilabeteetan, gabonak bitartean, izango diren ekintzak prestatzen. Besteak beste, ondorengoak izango dituzue:

KATEKO FESTAK AURTEN DONATONEN

Leku aldaketak izan diren arren, hori ez da oztopo izan berriro ere Katea auzoan festa egiteko. Donato aurrean jarritako karpa jendez lepo ikusteko aukera izan dugu aurtengoan. Ezparik gabe ostiral iluntzeko sagardoa dastatzea izan da, iaz bezala, jende gehien erakarri duen ekitaldia. 400 pertsonatik gora bildu zien 14 sagardotegitatik ekarritako mama-goxoa probatu asmoz. Zapatu arratsaldean ere jende ugari bildu zen Katea auzoan. Mus txapelketan herriko zein inguruko herrietatik etorritako partehartzaileek saria nork jantzi lehiatzen zuten bitartean, oholtza inguruan Sun magoak erakustaldi polita eskaini zuen. Herri afaria eta Karkarkar taldearen berbenak itxi zuten zapatukoa. Haur,gazte nahiz helduentzako jaiak izan dira aurtengo Katekoak. Denentzako izan baita zer ikusia eta zer gozatua. Datorren urtean ere ahaleginduko gara herritarrok bide ertzean geratu den auzora inguratzen.

Futbito txapelketa Iaz bezala,aurten ere Gazte Asanbladak antolatuko du herriko futbito txapelketa. Zortzi taldek eman dute izena: Hezur Beltzak, Haitow,Tuberias, Etxezar, EAK, Pitbull, Barrigitas eta Arantzazuko Ama. Partidak urriaren 1etik aurrera,zapatuero jokatuko dira herriko futbitoan eta beti bezala Sanblasetan izango da finala. Hitzaldiak Kurtso berri honetan ere izango da ikastekorik gaztetxean. Gai ezberdinei buruzko hitzaldiak izango ditugu gurean, beste askoren artean homosexualitareari buruzkoa izango da bat,sexu orientabide honi buruz gehiago jakiteko alor horretan lanean diharduen talde bateko kideak etorriko dira. Gaztetxeak 5 urte Abenduaren 1ean bost urte beteko ditu gaztetxeak. Ospakizun berezi horretarako dagoeneko lanean hasiak gara. Abenduaren hasieran izango da jaia. Egitarau potolo-potoloa ari gara prestatzen, denen gustuko festa. Hurrengo Aldaizen emango dizuegu horren berri zabalago.

ALdA iZe 11

• 11


ertzetik ARGENTINATIK

ROSARIOTIK URTSUARANA Jatorrietara bidaia: ezagutzen ez zuten familiaren bila etorri dira Argentinatik

hartan gaixoak ahalik eta erosoen egon zitezen arduratzen ziren. Haiekin berriketan ari zela,mojetako bat idiazabaldarra zela jakin zuen. Honek asko lagundu omen zion. Erietxean geratzeko eta erizain lanetan aritzeko proposatu zion. Gustura onartu zuen urtsuarandarrak eskaintza hura, aurrerantzean erizain lanetan jardungo baitzuen. Hala, Rosarion geratu zen. Italiako gizon bat ezagutu eta maitemindu zen . Ezkondu eta bi seme-alaba izan zituzten.Aurtengo udan seniAma-alabak aurtengo udan Urtsuaranen. tartekoen bila etorri den Beatriz, eta Ricardo. Udan bisita berezia jaso dute Etxekoak gogoan zituen Mª Antoniak,eta Mujika Intxausti familiakoek. Ar- eskutitzak bidaltzen zizkien.1974an,ordea, gentinatik etorri dira jatorriko se- bere jaioterrira itzuli zen. Zortzi hilabete nitartekoekin elkartzeko asmoz. egin zituen hemen,hilabete bakoitza bizirik Beatriz Scarpoliniren ama neska zeuden anai eta ahizpa bakoitzaren etxean. gaztea zela joan zen itsasoaren Mª Antoniaren beste ahizpa bat ere, Isabeste aldera. Bere alabarekin eto- bel,Argentinan bizi zen. Hura ordea oso rri da, Mª Eugenia La Hozekin, arrazoi ezberdinek bultzatuta iritsi zen amonak kontatutako kontuei eta hara. Batzuk, abenturazaleak ziren eta bizipaisaiei irudia eman nahian. modu berri baten bila joaten ziren, besteak, berriz,“Amerikak egitera” joan ziren. Mª Antonia Mujika Intxausti 1912an jaio Rosarion bizi ziren biak, eta asko elkartzen zen Urtsuarango Galtzadasasieta base- ziren. Gainontzeko senitartekoak urrun rrian. Han bizi izan zen 15 urtez bere gura- zeuden,ordea,eta hutsunea nabaria zen faso eta 11anai-arrebekin batera. 1927an ez- milia osoan.Aurtengo udan Mª Antoniaren beharra gertatu zen hauen etxean: base- alaba eta biloba beraien izeba-osaba,lehenrriak su hartu zuen. Ondorioz, familiak gusu eta gainerako ahaideak ezagutzera beste bizitoki bat topatu behar izan zuen. Goikoetxealdea etxetxora joan ziren. Etxeko egoera ez zen xamurra. Alaba zaharrena Ameriketara bidaltzea erabaki zuten. Han bizi zen osaba Pedro Mari, aitaren anaia. Mª Antoniak maletak egin eta itsasoratu egin beharko zuen. Itsasontzian 30 egun igaro zituzten eta azkenean Argentinara iritsi zen. Neskatila guztiz ezezagun zitzaion lurraldera ailegatu zen. Osabak, ingeles familia baten etxean jarri zuen lanean,Corral de Bustos izeneko herrian.Lana gogor egin behar izaten zuen. “Etxean behintzat ohean lo egiten nuen” esaten zuen.Han zela gaixotu,eta Rosarioko ospitalera eraman zuten. Apendize ebakuntza egin zioten. Mojak osasun-etxe Mª Antonia erizain lanetan aritu zen.

12 • ALdA iZe 11

etorri dira: “Gure bizitzako ametsa zen, amari askotan entzun genion hemengo berri,oso maitea zuen bere familia eta bere herria” esan zigun Beatrizek “hona etortzeko irrikan geunden”. Euskal Herriaz beste irudi bat zuten.“Argentinak jende asko jaso du herrialde ezberdinetatik. Ondorioz, kultura nahasketa handia dago. Gure etxean ere hori gertatzen da:ama euskalduna eta aita italiarra,kalean jatorri ezberdinetako jendearekin elkartzen gara, eta azkenean ez dakizkigu bateko eta besteko ohiturak zeintzuk diren. Hona iristean euskaldunekin uste baino parekotasun gehiago ditugula ohartu gara”.

“Hona etortzeko irrikan geunden”

Hala ere, badira hona iritsi eta harridura sortu dieten gauzak ere. Ikusitako baratzeak txundituta utzi ditu ama-alabak, nonahi egote hori oso arraroa egin omen zaie,Argentinan hiri eta herrien kanpoaldekoen kontua baino ez dela.Gainera,baserri eta etxetxoen irudia omen zegoen beraien buruetan.Hona iristean ikusitako etxe blokeek aho zabalik utzi dute bikotea.Irribarre artean poteoa deskubritu dutela ere esan zigun Mª Eugeniak “alde guztietan kopatxoren bat hartzeko geldialditxoak egiten dituzue.Ohitura oso berezia da”. Euskal kulturaren indarra deigarria suertatu zaiela diote.“Amak hemengo kontuak kontatzen bazizkigun ere ez genuen horren herri euskalduna topatzerik espero. Euskal hiztun kopurua izugarri handia da”. Beraien amak ahaztu egin zuen ama-hizkuntza, bizirauteko eguneroko ahaleginean, herrialde zeharo ezberdinean aurkitzean. Euskaldunak geureari diogun maitasuna azpimarratu nahi izan dute. “Rosario hirian urtero azaroko lehen egunetan Fiesta de las Colectividades Culturales ospatzen dute, etorkinek edo jatorri atzerritarra dutenek beraien herrialdearen berri ematen diete gerturatutakoei. Herrialde bakoitzari mahai bat dagokio, hauetan bakoitzaren ezaugarri eta ohiturak topa daitezke. “Euskaldunek ere badugu geure txokoa” esan zigun Beatrizek.


ertzea IZAL EZAUTUZ: Aritzeder spaldidanikoa, dudarik gabe,Olaberri mugan, gaintxo batean airoso ageri den baserri hau. Gaurko egunean zutik dauden baserri zaharrenak XVI. mendearen hasieran eginak dira eta gehienak mende horren bukaera aldera hasi ziren dokumentuetan azaltzen; Aritzeder ere bai. 1565. urtean,“Hareizederra” modura dago aipatua. Guk erabiltzen dugun izenaren oso antzekoa –bistan da hori- baina ez berdin-berdina, horratik; huskeriak diruditen arren, nire ustez, aldaketa nahikoa adierazgarriak erakusten ditu. Batetik, gure “(h)aritz”en forma zaharra ageri du: “(h)areitz”. Horrek, gurearen pare, bizkaierazko “aretx” ekarri zuen (“Aretxabaleta”,“Aretxaga”...). Zer erakusten du horrek? Gure hizkuntzaren enbor bateratua ez dela hain aspaldikoa eta leku bateko eta besteko hizkeren bereizketa kontu berri samarra dela;“Arizederra” forma ez da 1707 arte azalduko dokumentuetan (ahozkoan lehenagokoa izango bada ere).“Areitz” zaharra bezala, hor ditugu Idiazabalen bertan “eleiza/eliza” osagarria zutenak/dutenak, pare-parekoak. Bukaeran ere, beste letra bat falta:“-a”. Nondik nora beste hau? Leku izenen jatorria ederki erakusten du galera honek; lekuaren izaera eta nolakotasuna erakusteko sortu ziren izen asko eta asko eta, horregatik, izen arrunt moduan erabiltzen ziren, hots,“-a” artikulu eta guzti. Gerora, ordea –gauza bat dela, bestea dela- izenak galdu egin dezake lekuaren nolakotasuna erakusteko

Anttonio Berasategi

A

gaitasun hori; kasu honetan, garbi, lehenagoko haritz arbola eder izango zen hura eta etxea bi gauza oso ezberdin zirelako. Izena, orduan, marka huts bihurtzen joan bide zen, hasierako esanahiarekiko zerikusia galduz; izen berezi bihurtua dugu, horrela. Orduan izango ziren haritz ederrak eta hariztiak galdu samarrik ditugu gure egunotan. Haritz tantai haietako batzuk, edozein moduz ere, hor geratu zaizkigu Aritzeder bezalako baserrietako habeetan ikusgai eta jakingai.

ALdA iZe 11

• 13


kirolak BOLANTEARI TINKO Herriko ohiko kirola futbola da. Baina bada bestelako kirola gustuko duenik ere. Autozale koadrilatxo bat 2003ko abenduan autokrosean parte hartu ahal izateko autoa prestatzeko lanetan hasi zen. Hilabete batzuen buruan hartu zuten parte lehenengo aldiz txapelketa batean, 2004ko maiatzean, hain juxtu. Harrezkeroztik, Gasteizko Mendiolan, Gaztela eta Leongo txapelketan eta Errioxako rallysprintean ibili dira. Axier Oiarbidek gidatzen du lurrezko zorurako prestatutako Opel Kadett 2.0

GSI autoa.Asier Alustiza izaten du beti alboan, kopilotu. Baina auto barruan bi horiek izaten badira ere, EĂąaut Ormazabal eta Joseba Oiarbidek ez dituzte begi bistatik galtzen. Laguntzaile finak dira biak ala biak. Lasterketa bakoitzaren aurretik autoari errepaso sakona egiten diote Arimasagastin daukaten garajean: motorra, transmisioa, gurpilak... ezin utzi pieza bakar bat ere nola dagoen ikusi gabe. Ez da kirol merkea, ordea. Euren poltsikotik diru dezente jarri behar izaten dute

nabarmen. Dena den, badituzte publizitatearen truke laguntza ematen dietenak: Idiazabalgo Etxezar Aroztegia eta Aldanondo Gurpilak, Lazkaoko Goierriko Zurak, Beasaingo AH Diseino eta Carrocerias Ordizia dituzte oraingoz laguntzaile ofizialak. Aurtengo Gaztela eta Leongo Txapelketan 3. postua lortu dute, oraingoz. Esan digutenez, beste lasterketa bat geratzen zaie amaitzeko. Ea gutxienez podiuma lortzen duten,edo lehenengo postua,zergatik ez.

Asier Oiarbide auto gidariak laguntzaile finak ditu: Asier Alustiza, EĂąaut Ormazabal eta Joseba Oiarbide

14 • ALdA iZe 11


kirolak 05/06 DENBORALDIA MARTXAN Herriko taldeek ikasturtea hasi dute

Arizkorretan eta Zelaako Kiroldegian aritzen diren taldeek irailean hasi zuten ikasturtea. Datozen hilabeteetan lanean arituko diren taldeak hauek dira:

ARIZKORRETA

Lau talde arituko dira futbolean Arizkorretako zelaian. Idiazabal Kirol Elkartearen historian, lehendabizikoz talde bat Gorengo (preferente) mailan arituko da.Talde bakoitzak helburu ezberdinak ditu hasi berri duten denboraldian. Gorengo mailako taldearen entrenatzailea Monreal izango da. Taldean aurreko denboraldiko jokalari gehienek jarraitzen dute; kanpotik etorritako jokalari berriak ere badaude, ordea.Taldearen erronka mailari eustea da. Jubenil mailako taldearen ardura Raul Camarerok eta Josu Urteagak dute. Jubenilen lehenengo mailan

arituko dira.Arduradunen ustez, talde ona osatu dute eta denboraldia ere halakoxea izatea espero dute. Kadete mailako entrenatzaileak Ibon Urkia eta Aitor Urteaga dira.Kadeteen lehenengo mailan arituko dira.Maila horretan talde indartsuak aritzen dira,eta Kadeteen betebeharra mailari eustea izango da. Infantilak ere euren kategoriako lehenengo mailan arituko dira. Aitor Letamendia eta Oli dira taldearen arduradunak.Taldeko jokalariak oso gazteak dira, zelai handian gutxi jokatuakoak. Hori dela-eta, taldearen helburua mutikoei futbola zer den irakastea da. Gorengo mailako taldea

ZELAAKO KIROLDEGIA

Zelaako Kiroldegian ere bete-betean heldu diote denboraldi berriari,ekaina iritsi bitartean asteburuetan arituko diren taldeen eta haien arduradunen zerrenda ondokoa da: • Neska benjaminak (3.mailakoak),entrenatzailea: Joana Aseginolaza • Neska benjaminak (4.mailakoak),entrenatzailea: Oinatz Munduate • Mutil benjaminak (3.eta 4.mailakoak),entrenatzailea: Alex Arregi • Neska alebinak,entrenatzaileak: Ander Berasategi eta Asier Garai. • Mutil alebinak,entrenatzaiela:Unai Azurmendi. • Neska infantilak (A),entrenatzailea:Imanol Garcia. • Neska infantilak (B),entrenatzailea:Aiora Arozena. • Neska jubenilak (A),entrenatzailea:Aratz Imaz. • Neska jubenilak (B),entrenatzaileak: Leire Iparragirre eta Gorka Zudaire. • Mutil jubenilak,entrenatzaileak: Ioritz Imaz eta Alex Matxain. • Senior mailako neskak,entrenatzailea: Iban Galparsoro • Senior mailako mutilak,entrenatzailea: Aratz Imaz

ALdA iZe 11

• 15


saski-naski RZ

LILI-MALLU

Mari Paz Imaz

Ana Mari Ansalas

ARRAIN PASTELA OSAGAIAK -

6 arrautza 250 ml. egindako tomatea 300 ml. esne-gain likidoa 500 gr. legatza 100 gr. ganba Tipula bat Gatza

Txikitu tipula eta jarri zartagian pixka bat gorritu arte eta gero, arraina bota pixka bat egiteko (5 min) eta aldi berean ganbak bota (2 min). Ontzi batean arrautzak irabiatu eta tomatea eta esne-gaina bota. Pixka bat nahastu eta

arraina eta ganbak txikituta bota. Azkenik gatz pixka bat bota eta dena nahastu. Labeko ontzi luzexka bat hartu eta igurtzi gurin pixka batekin. Ogi xigortu pixka bat ere bota pastela itsatsi ez dadin. Bota orea ontzi horretara eta sartu aurrez berotutako labera Maria bainuan 45-60 minutuz, 180ÂşCra gutxi gora-behera. Nahi izanez gero, berotan jan edo bestela hotzean maionesa pixka batekin.

HEMORROIDEAK (II) (ALMORRANA) Hemorroidei aurre egiteko bi era proposatu dizkigu Ana Mari Ansalasek. Irakurri arretaz:

Pasmo-belarra

Pasmo-belarraren infusioa egin behar da lehenengo eta ur horrekin igurtzi hemorroidea. Kontuz ibili, erre egiten du eta. Baina lasai, normala da erretzea. Ondoren, kamamila urarekin igurzten badugu, erre sentsazioa guztiz arinduko eta kenduko zaigu. Azkenik, ile lehorgailuarekin lehortu. Zapi batekin egitea baino hobea da.

16 • ALdA iZe 11

Tomatea

Ahalik eta tomate helduena hartu, fresko-freskoa. Ondo garbitutakoan, hartu tomatearen zatitxo bat, bihotz formakoa. Jarri zati hori hemorroidearen gainean eta estali konpresa batekin. Eduki horrela gau osoan. Hurrengo goizean, garbitu kamamila urarekin eta lehortu ilelehorgailuarekin.


zaharrak berri ARGAZKI ZAHARRA: Gogo-jardunak egin ondorengo argazkia 1950 inguruan ateratako argazkia da,Eider Katarainek Aldaizera ekarri diguna. Eliza aurrean daude alde batean gizonezkoak eta beste aldean emakumezkoak. Denak ezagutzea ez da erraza, baina besteak beste honako hauek ageri dira: lehen lerroan ezkerretara eta beltzez dagoena Otamendiko Ximon; bere ondoan Lopategiko Pedro.Argazkiaren eskuineko izkinan Pedro Joxe Iparragirre.

Urtsuarango taberna, urtsuarandarren topaleku

zen nagusi.San Migeletan ohiUrtsuaranen dagoeneko koa den bazkaria egiteko, haez dago tabernarik. Duela sieran norberak bere jakiak hamaika urte itxi zituen eramaten zituen. Geroago, ateak eta ordutik bertako ordea, ohitura zaharra aldatu elkartean bat egiten dute eta tabernan ospatzen hasi auzokideek.Askok gogoraziren. Mujikatarrak arduratu tuko dute segur aski han ohi ziren hurreratutakoei plaegindako musaldiren bat ter goxoak prestatzen. edo arratsalde pasa joanJuanitak gogoan duen bazdako egunen bat. Elizalde kari berezi bat ere prestatu baserrian zegoen,eta errezuten tabernako sukaldean: pide aldera ematen duen 1947ko abenduaren 28ko atetik zuen sarrera. Brigida bazkaria,Urtsuaran Idiazabaleta Bernardinok ireki go auzo izatera pasa zen eguzuten eta urteak aurrera nekoa, hain juxtu. Ospakizun egin ahala horien seme JusUrtsuaran Idiazabalgo auzo izatera pasa zen eguneko bazkaria prestatzen berezi hark, auzoa jai giroan tok eta emazte Juanitak aritu ziren emakumeak.Manuel Mintegi, Joxepita Agirre, Segundo Aldasoro, murgildu zuen. Etxe ezberdihartu zieten txanda. Zepaiko neskamea, Juanita Agirre, Felicitas Goiburu, Angela Dorronsoro, emakumeak elkartu netako Taberna ez ezik, jatetxea Brigida Insausti, Pedro Joxe Iparragirre, Jexuxa Agirren eta haurra Pepi eta pozik aritu ziren sutonere bazen: norbait gosetuMujika. doan bazkaria prestatzen, ta iritsiz gero, beti, zuen tripa bapo betetzeko aukera bertan. Eta tzeko asmoz: lehen gauean Elizalden egiten idiazabaldar gisa egingo zuten lehen bazkagaua bertan igaro nahi izanez gero lo egite- zuten lo. Igandeetan mezetatik irtetean, in- ria izan baitzen hura. guruko bizilagunak tabernan jarduten zuten Taberna irekita egon zen denbora luzez, ko lekua ere ematen zioten. Astegunetan mendian, lanean, zebiltzanak kontu kontari, astean gertatutakoari buruz eta hamaika bitxikeria eta pasadizo jasoko zituzten bertako hormek. Juanitak gogoan lotan geratzen ziren askotan. Eta errepidea berriketan. Festetan mugimendu berezia izaten zen. ditu haietako batzuk: hala nola, Generalak garbitzen zebiltzanen bisita ere izaten zuten. Janaria nahi izanez gero kanpotik Izan ere auzokoez gain, ingurukoak ere hur- lotan geratu ziren gau batean nola militaekar zezaketen eta hala ez bazen emango biltzen baitziren.Santa Engrazia egunean zein rrek oiloak lapurtu zizkieten, edota gauean zitzaien zerbait.Astero Segurako Guardia San Migel egunean tabernak beste bizitasun erretiratu zen mozkorra goizean txerri Zibilak irteera egiten zuten ingurua ikuska- bat agertzen zuen; jendearen murmurioa askan topatu zuten.

Esaera

Do, re, mi, hanka oker hori; fa, sol, la, zuzendu zaiola ALdA iZe 11

• 17


iparrorratza KROAZIA (HRVATSKA)

Jose Luis Alustiza

Dubrovnik

Urruti baina eskura. Europarra baina Europatik kanpo; leku bakeosoa baina gerra itzelak izandakoa bere historian zehar;tristea eta eguzkitsua;lehorra eta umela;kostaldea eta barrualdea;gerrak hondatutako etxeak eta etxe eraiki berriak;mendia eta itsasoa;turistaz lepo dauden herriak eta irla bakartiak;autopistak eta astopistak...horixe da Kroazia, hango hizkuntzan Hrvatska. Are gehiago: zibilizazio oso ezberdinek talka egiten duten lekua da. Hainbat erlijioen (katoliko,musulman eta ortodoxoak...) elkarren arteko borroka-lekua;horixe ere bada Kroazia. UNESCO ere konturatu da zaintzeko moduko lekuak badaudela eta horrela hiri bat (Dubrovnik) eta mendialde bat (Plitvicke National Park) bere babesean ditu.Estreinakoz doanarentzat ikusi beharreko bi leku dira.Biak ala biak turistentzat ikuskizun aparta. Batak, orain dela milaka urtetako zibilizazioen kultur eskaintza eta besteak oraindik gizakiak ukitu gabeko baso,erreka eta laku zoragarriak. Kontuz,bi leku horietan milaka bidaiari eta turista aurkituko dituzu.

Liburua

Karonte (VI. Igartza Saria) Egilea: Asel Luzarraga Argitaletxea: Elkar Prezioa: 18’40€ Asel Luzarraga bilbotarrak Beasaingo VI. Igartza Beka eskuratuta idatzi zuen eleberria da.Zientzia-fikzioaren eta thriller-aren artean kokatzen da. Muinean gaur egungo ikerketek emaitza onak ekartzeaz gain, ikerketa gaizki erabiliz gero, txarrak ere ekar ditzakeela esaten du.

18 • ALdA iZe 11

Bakardadea nahi baldin baduzu irletara eta barrualdera jo beharko duzu.Barrualdean, gerraren ondorioak bistan daude oraindik (erretako etxeak, tirokatuak, hilerriak, minaz betetako zelaiak...); irletan berriz, lasaitasuna,ur garbi-garbiak...patxadan ibiltzeko moduko lekuak (Korcula,Hvar,Krk,..). Eguzkia hartu nahi izanez gero,kostako edozein lekutan egon daiteke.Ura garbia eta epela da.Hondartzak harrizkoak dira. Kanpinak ondo prestatutakoak dira, merkeagoak gainera. Hotel askorik ez genuen ikusi,egia esan behar bada.Dena dela lo egin nahi izanez gero, edozein herritan oso erraz aurkitu daitezke gelak alokatzen dituzten etxeak. Hango jakien prezioak hemengoak baino merkeagoak dira, baina erregai,tabako eta alkoholdun edariak garestiak dira. Urruti xamar baina benetan merezi duen lekua Kroazia.

Webgunea

http://www.agiriak.net

Artez Euskara Zerbitzuak sortutako euskarazko agiri eta inprimaki estandarren fondoa da. Doakoak direnak zein ordaindu beharrekoak eskuratu daitezke bertan. Estandarrez gain, norbere pertsonalizatua lortu nahiko balu, horretarako aukera ere eskaintze du atari honek. Euskararen garapenean beste aurrerapauso bat da, erabiltzeko erraza eta praktikoa.

Plitvicke National Park

DISKOA

Mikel Urdangarin

Diskoaren izena: Dana Argitaletxea: Elkar Prezioa: 18,20 €

Zornotzako abeslari ezagun honen azken lana duzue hau,berri-berria.Abesti emozioz beteak eta zintzoak omen dira bere esanetan. Diskoa aurkezteko kontzertuak urriaren 12tik 16ra bitartean izango dira. Urriaren 14an, esaterako, Donostiako Kursaalen arituko da.


zeasma ASMATU 6 AKATSAK

BERTSOA

Egilea: "Ezio" Doinua: Haizak hi mutil mainontzi Bertsozalearen festa Idiazabalen da presta gonbidatuta zaudete denok mutil ala neska bertsolarik nahiko kezka ta emozioz gainezka bertsoez goza nahi dunantzako aitzakirik ezta!

Baina nahi det azpimarra ni izanik izaldarra txapelketa_haundik eitteko daula txikigon beharra "Axari" ez da kaxkarra gaztek badute indarra Euskal Herrikoa haundia da baina ez bakarra!

AURREKOAREN ERANTZUNA

HIZKI ZOPA E F G U J B V C D W E I O P L K J M G

A S V M W T T S Z A E T E S L T Z I G

R E B S E Y Y D X S L U S A G A S T I

O R N A F U U F E X B N F T M G G I E

L E H E N Q N U R L B M G U B F A Z Y

A F J I J A Z B F T G S I X B H R A U

A O U O U E U B K B I A J Y E J R R I

L P Y O O G B S E N K E H Z D U T D J

D P T N L T I F D A L I L E X K U Ñ H

E B D D B H M G A V I N T Z A I B A R

Ñ N E R V J E H D F O M M L Z K Z L B

P M F A C Z N J F R P A N L C K C V N

Ñ T L M X X D L I G A R O N D O B L C

I W I U S A I O N U F B O U V O I S S

U A K Ñ D Q Z P J I Z C P I W P K T W

ALdA iZe 11

E Z J O R S P O L M N D R P Q O P N Q

• 19



Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.