Aldaize 1

Page 1

ALdAiZe Izalgo herri aldizkarie

1. alea 2004ko urtarrila

Illati Euskara Elkartea sortu da, Aldaize aldizkaria kalean da

“KASONGO LUNDA” , LAGUNTZARAKO DEIA ELKARRIZKETA: Rikardo Telleria: “bikarioak baltseoan ez egiteko ordena eman zuen”

12

PLAZAKO ETA TOKI TXOKOKO ZUBIEI AGUR Sanblasen ondoren hasiko dira errekako lanak 8



Illati ZER NUN Illati . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .3 Iritzie . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .4 Saski-Naski . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .5 Ze berri? . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .6 Herriko plaza . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .7 Erreportajea . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .8

Kolaborazioak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .10

Ertzetik ertzea . . . . . . . . . . . . . . . . . . .11 Hizketan . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .12

ILLATIREN TXOKOA IDIAZABALEN EUSKARA ELKARTEA SORTU DA: ZERGATIK EZ?

ALDAIZE Idiazabalgo Herri Aldizkaria

Illati euskara elkartea

Tirada: 700 ale.

Eunate Elio, Maddi Garcia, Itziar Mujika, Ion Telleria, Irune Urteaga eta Xabier Urteaga.

Argitaratzailea: Illati Euskara Elkartea Kultur Etxea 20213 Idiazabal

Kirolak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .13 Zaharrak berri . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .14 Zeasma . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .15

ka nagusiena eskuartean daukazu, irakurle. Herri aldizkari honek bi helburu nagusi ditu. Lehenengoa, euskaraz irakurtzeko zailtasunak dituen herritarrari gaitasun hori eskuratzen laguntzea da. Bigarrena, herriko informazioa ematea. Aldaizek herrian aldaketa ekarriko duelakoan gaude. Baina argi daukaguna da, ez garela bihilabetekari honetara mugatuko. Zer egina badago eta horretan parte hartzera animatu nahi zaituztegu. Elkartean edo aldizkarian lan eginez, bazkide eginez... era askotan lagundu diezaiokegu proiektu herritar berri honi. Ongi etorri Illati, ongi etorri Aldaize.

Politika, adina, sexua eta kolorea alde batera utzita, hogeita bi herritar inguru elkartu eta aurreko urtean zehar lau mintegi egin genituen. Eztabaidarako gaia, denok bat eta bakarra: euskara. Herriko euskararen egoerari erreparatu genion.Herria euskalduna izan badela esan genuen baina, euskaraz egiten dugu? Lanean, kalean, lagunekin, etxekoekin, haurrekin, tabernetan, dendetan... beti? Hor dago koxka eta gure kezka. Hori dela eta, ondorioztatu genuen herrian euskararen erabileran eragingo duen elkartea behar dugula. Idiazabalen euskara elkartea? Premiarik ba ote dago? Horri beste galdera batekin erantzungo diogu: zergatik ez? Aurreko urteko azaroaren 22an sortu genuen Illati. Bere 2004ko erron-

Tfnoa: 943 18 70 99

Ale honetako laguntzaileak Loinaz Urrestarazu, Joxemari Muxika, Ana Mari Ansalas, Juan Manuel Garcia, Aita Iparragirre Herri Eskola, Gaztetxea,Antonio Berasategi eta “Gerriko”.

e-maila: aldaize@euskalerria.org

Diseinua eta maketazioa: ZUM Edizioak.

Erredakzio taldea: Eider Alustiza, Iñaki Arriaran,

Inpimaketa: Gráficas Ona.

Lege gordailua: Eskuratzeko bidean ISSN: Eskuratzeko bidean Aldaizek ez du bere gain hartzen aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik. Idiazabalgo Udalak diruz lagundutako aldizkaria.

Euskara Elkarteko bazkide izan nahi al duzu? ✁

Bete koadroa zure datuekin eta utzi Udaletxean edo bidali aldaize@euskalerria.org helbidera. Izena: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Abizenak: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Helbidea: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Helbide elektronikoa: . . . . . . . . . . . Telefono zk.: . . . . . . . . . . . . . . . . . Kontu Korronte Zenbakia (20 zenbakiak):

. . . . . .

. . . . . .

. . . . . .

. . . . . .

. . . . . .

. . . . . .

. . . . . .

. . . . . .

. . . . . .

. . . . . .

. . . . . .

. . . . . .

. . . . . .

. . . . . .

. . . . . .

. . . . . .

. . . . . .

. . . . . .

. . . . . .

. . . . . .

. . . . . .

. . . . . .

. . . . . .

. . . . . .

. . . . . .

. . . . . .

. . . . . .

. . . . . .

. . . . . .

. . . . . .

. . . . . .

. . . . . .

Bazkidetza: • langileak: 30 € • ikasle, langabetu eta jubilatuak: 5 €

ALdAiZe 1

•3


iritzie HANDIK

HEMENDIK

Joxemari Muxika

Loinaz Urrestarazu Lazkano

EUSKAL HIZTUNON BABESA Prentsari errepasoa emanez gero, non nahi irakurri ahal dugu euskal hiztunok babes faltan ote gauden. Euskararen normalizaziora bideratuta dauden ekimenek nahiko babes ba ote duten galdera sortu da, batez ere azken urte honetan. Eta nola babestuko gara? Erasoei nola egingo diogu aurre? Gure ustez ez dago magiarik, ez dago beste munduko politikarik. Egunero ondo egindako lan antolatua da eraginkorra. Bide horretan, hasteko, euskal hiztunok euskaraz hitz egin behar dugu. Ezagutzatik erabilerara pasatzea lehentasunezko zeregina da. Jendearen erdaraz hitz egiteko inertzia aldatzea,euskaraz bizitzeko erabakia hartzea eta euskara erabili nahi duten hiztunen multzoa haztea da egin behar dena. Jokaera aldaketa hori ez da inertziaz sortzen. Militantzia puntu bat beharrezkoa da.Horretarako bitartekoak jartzen ahalegintzen den jende multzoa geroz eta handiagoa egitea eta guztiak eguneroko lanean mugimendu antolatuetan jardunean jartzea dira lehenengo eginbeharrak; elkartean edo elkarteetan aritzea eta ez momentuko haizezurrunbiloak harrapatuta. Erdara erabiltzetik euskara erabiltzera pasatzeko, jokaera aldarazi behar da eta euskal hiztunek horre-

@

POPOKABAKA-TIK IDIAZABALDARROI

Ez da erraza Afrikatik Europara idaztea, ez eta txoko honetako giroa hitz gutxitan azaltzea baina, saiatuko naiz. Kongon jendea egunerokoari begira bizi da. Dirurik eta soldatarik ez dago,lurrak ema-

4 • ALdAiZe 1

ONGI ETORRI

tarako,euskaraz jarduteko aukera behar dute. Gaur inertziak ez du euskaraz jarduteko aukerarik jartzen eta hori sistemaz landu egin behar da, euskara elkarteek probatu duten bezala.Illatik,jaio berria den euskara elkarteak ere,bere bidea landu beharko du. Dena dela, eraginkorrak izateko, helburu horren alde egon daitekeen jendea erakarri, loturak jarri eta bildu egin behar da,eta ez uxatu. Bide hori egiteko jardueretan murgilduta gabiltza Euskal Herri osoan Illati bezelako hirurogeita hamar euskara elkarte. Guztion artean Federazio bat osatua daukagu,Topagunea izenekoa, eta bakoitzari egokia zaion zerbitzua emateko antolatuta gaude. Elkarte bakoitzak bere jarduerak ditu. Hedabideei dagokienean, Federazio honetan, hilero 160.000 aleko tirada duten 36 aldizkari egiten dira. Denek ez dute maiztasuna berdina. Tartean asterokoak, hamabosterokoak eta hilerokoak ari dira.Arlo horretan,Federazioak asteroko maiztasunari ematen dio lehentasuna. Topagunea Federazioko lehendakari bezala, eta herritar bezala, ongi etorria ematen diot Illati euskara elkarteari eta bere aldizkari Aldaize-ri.

ALDAIZE sartu da Izaldarron etxeetan eta guztion mesederako izango delakoan nago, bai euskarari dagokionez eta baita herritarron arteko hartu-eman eta giroan ere. Gure euskarak bultzada garbia behar du eta horretan izango du zer eginik proiektu berri honek. Guztion ongi-etorria eta babesa izan dezala, beraz, aurrerantzean. Franko hil zen urtean jaiotakoa naiz ni eta ez dut “frankismo” garairik ezagutu. Entzundakoak entzun eta gero, pena handirik ez dut! Gure hizkuntza, euskara, gal zedin ahaleginak eta bi egin omen zituen hark. Baina, herritarren lanari esker, oraindik bizirik dirau. Horrela, gu izan ginen Ikastolan hasi eta Herri Eskolan jarraituz hamalau urtera arte herrian euskaraz ikasteko aukera izan zuten lehenengoak. Orduan ez ginen, ordea, gure zorte onarekin konturatu. Nola bada? Guretzat normala zen etxean, kalean nahiz eskolan, euskaraz hitz egitea! Ondoren, Izaldik irten beharra izan genuen baina, edonoren aurrean gure herria defendatzeko prest ginen.

Gaur konturatzen gara, ordea, Izaldarrok harro hitz egin nahiko genukeela gure herriari buruz, Gipuzkoako Goierri bailaran dagoela, Nafarroarekin muga egiten duela, herri txiki bat dela... eta beste hainbat gauzen artean, herri euskalduna dela esanez. Baina oso zaila egiten zaigu. Tamalez, erdara askotxo entzuten da herritarron artean eta gainera, euskaldunon artean ere bai. Arrazoiak? Bakoitzak izango du berea eta ez naiz horretan sartuko.Baina kontuan izan behar dugu eta hausnartu, euskararen etorkizuna gure esku dagoela eta erabili egin behar dugula. Euskara da euskaldun egiten gaituena eta jakinda bakarrik ez dugu ezertan lagunduko erabiltzen ez badugu. Euskara ez dakitenei erakusteko bideak jarri beharko dizkiegu. Dakigunok, berriz, edonon eta edonorekin euskaraz hitz eginez,herriko eremu guztietara zabaldu. Orduan bai, orduan harrotasun handiz esango dugu, “Izal, herri euskalduna dela!”

ten duenarekin konformatu behar dute. Egunero mandioka eta basoko hostoak jaten dituzte. Halabeharrez begetarianoak dira. Aldian behin indabak, kilkerrak edota matxinsaltoak ere izaten dira. Sekula falta izaten ez dena mandioka orea da.Oiloren bat edo haragi pusketaren bat izanez gero, festa! Urte zahar gauean familia pilo batek idi haragi kilo batekin edo birekin konformatu beharra izan zuten. Gizakiaren misterioa horrelakoa da, Jesusek esaten

zuen moduan “ogia besterik jan gabe ez da bizi gizakia”. Frantsesek esaten duten moduan “l´abondance nuit”, gehiegikeria kaltegarria da. Guk hemen ez dugu telefonorik, ez eta argindarrik. Etxeetan ez dago urik. Pobrezia horrek badu alde ona, gizakien arteko harremana estua da hemen. Giro honetan du oinarria nire eta zuen artean egin beharreko lanak: munduko bi muturrak piska bat gerturatzea. Badakit ez dela erraza.

Behar bada zuen buruari galdera asko egingo dizkiozue: Nora joaten da bildutako dirua? Zertarako erabiltzen da? ONG askok benetako lana egiten dute, beste batzuen lana ez da hain garbia. Hemen, garapena edota proiektu hitzak beste modu batera ulertzen dira.“Cueillette” hitzaren bidez (jaso) norberak sortu ez duena izendatzen dute. Honenbestez, ONGak zeruko manaren antzera begiratzen dituzte. Kanpoko laguntzak jateko eta bizitzeko bidea dira


saski-naski RZ

LILI-MAILLU

Juanma Garcia

Ana Mari Ansalas

PATATAK INPORTANTZIA ERARA

OSAGAIAK: 6 pertsonentzat: Kilo bat patata, borobilak Hiru arraultza 3 baratxuri ale 2 litro salda Ogi hirina Gatza Oliba olioa Bi tipula gorri Salda aurrez egina izatea komeni da. Saltsa egingo dugu lehenengo.Horretarako,jarri berotzen kazola txapal batean olioa baratxuri xerratxo batzuekin. Berotutakoan, gehitu tipula juliana moduan moztuta eta utzi egiten. Kolorea hartzen

beraientzat. Lan egiteko kontuak aipatuz gero, askok alde egiten dute. Gizonezkoek nahiago dute pobre eta aske, lanari lotuta baino. Hemen Bibliak azaltzen duena betetzen da:“izardia botata jango duzu�, hauentzat lana Jaungoikoaren zigorra da. Garapenerako dauden oztopoekin jarraituz, familia eta klanen eragina aipatu behar da. Familia normalean laguntzarako izaten da baina, kontrakoa ere gertatzen da. Izan ere, duenak ez duenari eman egin

duenean, erantsi salda eta utzi pil-pilean, su-eztian. Pasatu saltsa txinoan. Hori egiten den bitartean, patatak zuritu eta moztu zentimetro pare bateko xerrak. Ondoren, gaztu. Pasatu irinetan eta arraultzetan eta sueztian frijitu. Zaindu kolore gehiegi hartu ez dezaten. Frijitu eta gero, jarri saltsa dugun kazolan eta eduki 5-10 bat minutu egosten, gozogozo. Biguntzen direnean, eman kolore pixka bat platerari perrexil xehetuarekin. ON EGIN!!!

behar dio eta zaharrak gazteari esijitu. Ondorioz, gazte askok Kinshasara alde egiten dute, lanik gabe baino askeago biziko direlakoan. Hala ere ez izan ezkorrak! Askok gure ganadu proiektua utzi egin dute aurreko urtean izandako muturrekoarekin (mila buru hilda). Beste askok, ordea, borrokan jarraitzen dute, batzuk, oinez zazpi ordu egiten dituzte lanera joateko. Hiru edo lau egun ematen dituzte lanean. Mandioka eta hostoak jaten dituzte. Baina,

BERBENA (Verbena officinalis) Bronkitisa, pneumonia, pleura... oro har, biriketako gaisotasunak sendatzeko balio du. Baita anginak, sinusitisa eta belarriko eta eztarriko mina sendatzeko ere. Enplastua: eltze batean, bi goilarakada txerri-manteka ipini (olio ona ere erabili daiteke). Hara botako ditugu: berbenak, perexila, konejubelarra, baratzuriak, asun mutur bat eta zain gorriak. Geldi-geldi egin sutan. Aza-hostoa nahastea ere ona da. Egindakoan, txerri-manteka kendu. Ondoren, arrautzaren zuringoak, irabiatu gabe, bota belarrei. Guri-guri gera dadila, mukitsu, alegia. Tortilarik ez egin. Algodoizko trapu batera atera eta trapuaren alde batean ipini. Gatz apur bat eta hamar tanta iodo bota.Trapua erditik doblatu. Non ipini? Biriketako edo bronkioetako gaitzerako, bularraldean. Enplastu handia, bularraldea estaltzeko (besazpi batetik bestera). Inoiz ez bizkarrezurrean. Gero benda batekin lotu gorputzera eta zortzi orduz eduki. Trapuan geratzen den zikinak erakusten du non dagoen infekzioa. Eztarriko mina, sinusitisa edo belarriko mina izanez gero, enplastua bi eskumuturretan ipini.Inoiz ez eztarrian edo lepoan, oso arriskut-

badakite, idi batek, 25 zaku mandioka balio dituela. Betikoa, belar ona eta txarra batera, langile finak eta alperrak lotuta. Idiazabalgo herritarrei idazten ari naizenez ezin ahaztu Udaletxetik eta Ampo-tik jasotako laguntza. Baita lagunena eta herri osoarena ere. Ganadua haztea garestia da hemen. Pobreziaren beste ondorio bat sektak sortzea izan da, milaka daude. Dena dela, gure elizak igandero betetzen dira. Kantu ederrak entzuten dira

sua baita. Arrautza gutxiago ipiniko dugu eta eskumutur bakoitzean bost tanta iodo. Lotu eta zortzi orduz utzi. Zenbat egunetan? Berbenak oso onak dira baina kontuz hartu beharrekoak. Bederatzi enplasto ipini egunak tartekatuta: hiru egunetan ipini eta hurrengo hiruetan ez. Beste hirutan ipini eta ondorengoetan ez.Amaitzeko beste hiru egunetan ipini. Bederatzi enplasto dira, hamabost egunetan. Bi astera bularraldea oraindik kargatuta izanez gero, beste hiru egunetan ipini. Gero atsedenaldia. Zenbat berbena? Asko, normalean. Birikietako arazoetarako, lau eskukada eta eztarriko minerako, eskumuturreko eskukada bat. Dena den, pertsonaren araberakoa da (tamaina, adina osasun egoera). Defentsa gutxi dituenak kantitate txikia behar du berbenak tiratu eta defentsak gutxitzen baititu.

eta benetako fedea ikusten dugu. Idiazabalgo txistularien edota Donostiako Orfeoiaren pareko abestiak kantatzen dituzte. Besterik ez. Ez da erraza Afrikatik horra idaztea. Alejandro Aldanondo Popokabakako elizbarrutia (Kongo) Bidali zuen gutunak eta agurrak gurera

aldaize@euskalerria.org Kultur Etxea. 20213 Idiazabal

ALdAiZe 1

•5


ze berri? GOIERRI TB U r t a r r i l a re n erdialdean hasi zen Goierri Telebista uhin bidezko emisioa egiten. Ordutik, Idiazabalen ere ikusi daiteke Goierriko telebista berria. Seinalea herriko txoko guztietara iritsi dadin, Udalak errepikagailua jarri du Albitxun. Udalak hitzarmena sinatu du Telebista berriarekin. Urtero 4 mila euroko laguntza emango dio.Laguntzaz gain,telebista seinalea herrira behar bezala iritsi dadin egindako inbertsioak Udalaren esku joan dira.

AURREKONTUA

PLAZAKO ETA TOKI TXOKOKO ZUBIEI AGUR Sanblasen ondoren hasiko dira errekako lanak Festak bukatutakoan hasiko dira plazako eta Toki Txokoko zubiak bota eta berriak egiteko lanak. Eusko Jaurlaritzak, plazatik Maubira arteko erreka zatia berreskuratzeko egin behar dituen obren zatirik ikusgarriena izango da. Proiektua Udalak egin du, baina lanak Jaurlaritzak ordainduko ditu. Izan ere, Jaurlaritzak uholde arriskuari aurre egiteko duen plangintzaren barruko egitasmoa da Idiazabalgoa. Zubiak bota eta berriak egiteaz gain, ur-zikinak biltzen dituen tokia estali, erreka berreskuratzeko landareak jarri eta presa txikiak eraikiko dituzte.

Plazako zubi berria, oinezkoentzako zubia izango da. Oraingoa baino zabalagoa. Gainera plazari zati txiki bat kenduko dio errekak. Antza, plaza errekari lekua irabaziz egin zuten eta orain legeak bere onera itzultzea eskatzen du. Zigorreko zubia, berezia izango da. Burdinazkoa eta herdoil itxurakoa. Lanak uda alderako bukatzea espero dute.Ordura arte traba dezente izango da bi zubi horiek erabiltzen dituztenentzat. Plazatik beherako lanak bukatu ondoren, Bi Kabitik gora, Pilar Enea arteko zatia berrituko du Udalak. Zati horretan erreka alboan pasealeku bat egiteko asmoa dute.

Udalak 1.800.000 euroko aurrekontua du 2004rako.Kopuru horretatik 300.000 euro inbertsio berriak egiteko erabiliko dituzte. Proiekturik garrantzitsuena,Aita Iparragirre Herri Eskola handitzea da.Eraikina,0-3 urte arteko zikloari egokituko zaio eta jangela gehituko diote.Aurrekontuak,Donatonetik Errotara bitarteko espaloi/azera zatia egiteko diru poltsa ere badu.

EHNA Euskal Herriko Naziotasun Agiria eskuratu nahi duenak, herrian bertan du horretarako aukera.Azkeneko asteetan Udaletxean asteazkenero izan da agiria eskatzeko modua.Aurrerantzean, EHNA egin nahi duenak ondoko telefonora deitu besterik ez du 652 775 923. Zubi berria zabalagoa izango da

URTEURRENAK Hiru urte pasa dira jada 2000.urteko abenduan herrian Gaztetxea ireki zenetik. Gazteek bi eguneko ospakizuna antolatu zuten hori gogoratzeko.Bideo emanaldiak, mahainguruak eta beste zenbait ekitaldi egin zituzten, abenduaren 12 eta 13an, tartean herri afaria eta kontzertuak ere bai. Pilar Eneak ere hiru urte bete berri ditu. Ospatzeko, Eguneko Zentroan nola lan egiten duten ikusteko aukera izan zuten herritarrek.

TXAKUR-KAKAK Herritar asko kexu da kalean non nahi txakur-kakak agertzen direlako.Arazoa ez da berria eta hura konpontzeko ahaleginak ere ez. Hori dela eta, Udala neurri berriak hartzea aztertzen ari da. Besteak beste, kaleko etxeetan bizi diren txakurren zentsu edo errolda egitea pentsatzen ari dira.

6 • ALdAiZe 1

ZINEMA ARETOKO PROIEKTUA MARTXAN Lanak datorren urtean hasiko dira Hainbat buruhausteren ondoren, zinema aretoa Pilarrenean, zubiaz bestalde, egitea erabaki du Udalak.Orain proiektua zehazteko garaia iritsi da. Lanak urtea bukatzerako edo 2005aren hasieran hasiko dira. Ordurako, areto berriak eskainiko dituen zerbitzuak zehaztu beharra daude. Hori herritarrekin elkarlanean aztertu nahi du Udalak. Horretarako, herriko kultur taldeekin eta oro har, interesa dutenekin biltzeko asmoa du. 200 milioi pezetako aurrekontua dago eraikin berria egiteko.Aurre proiektuan, zinema eta ikuskizunetarako aretoaz gain (300 lagunentzako lekua izango du), liburutegia eta beste gela batzuk egitea ere aurreikusten da. Hori dela eta, herrian dauden kultur zerbitzuen antolaketa

berria egin beharra dagoela uste du Udalak. Horretarako, Udaletxea Kultur Etxea dagoen lekura eramateko dagoen asmoa ere kontuan hartu beharko litzateke. Udalak, gaia astiro eta herritarren iritzia kontuan hartuta aztertu nahi du. Areto berria egiteko Udalak zuen lehen erronka gainditu du: kokalekua aurkitu eta finantziazioa lortzea. Lehenengoari dagokionez, Pilar Enea alboko lur saila, Gernikako Arbolaren parkea eta Txomenane aipatu zituzten aukeratutakoaz gain. Finantziazioari dagokionez, Udalak, etxebizitzak egingo ditu Arretxe Elkartea eta Pilar Enea artean (hasieran aretoa egin nahi zuten lekuan). Horiek egiteko lanak, urtea bukatzerako ere martxan izatea oso litekeena da.


herriko plaza ZE IRUITZEN ZAIZU IZALEN HERRI ALDIZKARIE ARGITARATZEA? IBAN MUÑOA Ikaslea Oso ondo iruitzen zait, euskera bultzatzeko balio do ta. Eta bide batez, Izalen pasatzen din albistek ezautzeko.

Artzai Gaztako sarrera

ARTZAI GAZTAK EGOITZA BERRIA Kiroldegi ondoan, Udalak egindako etxebizitzen beheko aldean, du egoitza berria Artzai Gazta elkarteak.Orain arte, Udaletxe azpian eta herriko beste eraikin batzuetan zeuden banatuta elkartearen egoitzak. Lokal berrian zerbitzu guztiak batera jarri dituzte. Artzai Gaztako kideen bilerak egin eta gazta-katak egiteko leku aproposak daude, besteak beste. Artzai Gazta,Idiazabal jatorri izeneko gazta egiten duten Euskal Herriko artzainen elkartea da.

HERRI ESKOLA HANDITZEKO PROIEKTUA Aita Iparragirre Herri Eskolara aldaketa garaiak datoz. Laster, herriko ikastetxeak 0 eta 2 urte arteko haurrentzako gelak izango ditu. Horiek egokitu ahal izateko Udala eta Eusko Jaurlaritza eraikina handitzekotan dabiltza. Eskola txiki geratu da eta oraingo eraikinean ez dago lekurik 0 eta 2 urte arteko haurrentzat. Txikienentzat gelak eskolatik kanpo, herriko beste lokalen batean, egi-

tea pentsatu zuen lehendabizi Udalak.Ideia berehala baztertu zuten eta onena Herri Eskola handitzea zela pentsatu zuten. Proiektua prest dago. Lanak bi atal ditu: eskola handitzea eta jangela egitea. Eraikina handitzeko lanak Jaurlaritzak ordainduko ditu. Proiektuaren arabera, eskola handia luzatu egingo dute eta eskola txikiarekin lotuta geratuko da. Jangela Udalaren kontu doa. Eraikinaren beheko aldean 65 haurrentzako jangela egingo dute. Udalak guraso askoren eskaria jaso du eskolak zerbitzu hori eskaini dezan.Aurten, estreinakoz, ikasle talde batek jubilatuen elkartean bazkaltzen du egunero. Bazkaria kanpoko enpresa batetik ekartzen dute.

GOIBURU – URTSUARAN PISTA Herritik Urtsuaranera oinezkoentzako pista egiteko asmoa martxan dago. Lanak Urtsuaran aldetik hasi nahi dituzte baina, obrak egin behar dituzten lekuan telefono-sareko kable garrantzitsu batzuk daude eta oraingoz ezin izan dute ezer egin.

AITOR ATSEGINOLATZA Tabernaria Oso ondo, herrin ez daulako beste aldizkarik ta gainea, euskeraz izatea oso ondo iruitzen zat. Jo ta ke.

MILA ARANBURU ETA NORA Ume zaintzailea Oso ondo. Herriko gauzan berri jakitteko oso ondo etorriko da.

EBA JONE ELORTZA Administraria Oso ondo iruitzen zat. Faltan botatzen da holako gauza bat. Kontuk jakitteko ondo etorriko da. Goierritarra gustora hartzen deu ta hau're hala hartuko deu, gustora.

ALdAiZe 1

•7


erreportajea “KASONGO LUNDA” , LAGUNTZARAKO DEIA KONGORI LAGUNTZEKO GOBERNUZ KANPOKO ERAKUNDEA SORTU DA IDIAZABALEN

Alejandro ganadu-buruekin

Kongon, Afrika beltzean, bizi da Alejandro Aldanondo idiazabaldarra. Buztindegiko semea duela 32 urte joan zen misiolari Kongora. Bertan, ganadua hazteko proiektua jarri zuen abian. Zailtasuna zailtasunaren gainean, aurrera pauso bat ematerako atzera beste asko eman beharra izan ditu ekimenak. Iazkoa bere bizitzako “urterik txarrena” dela dio Alejandrok. Urteetan egindako lana galtzeko zorian izan da. Txarrena pasatu dute.Alejandrok, gutxiago edo gehiago, beti jaso izan du idiazabaldarren laguntza. Orain, herrian sortu berri den Kasongo Lunda GKE (Gobernuz Kanpoko Erakundea) laguntza bide hori sendotu nahian dabil. Kongon ez dago telefono mugikorrik.Alejandrorekin mobilez hitz egitea ezinezkoa da.Kongon,ordea, mobilak egiteko erabiltzen den Koltan izeneko metalaren ehuneko 80 dago.Koltana bakarrik ez,petrolioa, urrea, kobrea eta zerrenda

8 • ALdAiZe 1

luzeagoa idazteko moduko elementuak daude herrialde hartan.Aberatsa eta aldi berean pobrea da Kongo.Aberastasunak pozik ez, gerra eta heriotza ekarri dizkie. Oro har Afrikak bizi duen egoera txarraren itzalean, herrialde aurreratuak, ezkutuko inbasioa egiten ari dira Kongoko aberastasunaren bila. Bi milioi pertsona hil dituen gerra eragin dute, eta Kongoko lurrak gordeta duen aberastasuna eskuratzen ari dira.

Kongoko Errepublika Demokratikoa, lehengo Zaire, Afrikako hirugarren herrialderik handiena da. 50 milioi biztanleko eremua bitan banatuta dago. Zati bat gobernuak kontrolatzen du, bestea errebeldeek Uganda eta Ruandaren laguntzarekin.

Ganadua gaiso Kasongo Lunda Kongoko hegoaldean dago,Angolako mugan, Kinshasa hiriburutik ez oso urruti (Afrika beltzean gertu Aberatsa eta hitzak ez du guk ematen diogun zentzua). aldi berean pobrea Han bizi da Buztindegiko Alejandro, eta inguru hartan hasi zuen duela urte batzuk da Kongo ganadua hazteko proiektua. Kooperatiben ereduan oinarrituta, Kasongo Lundako biztanleekin batera elkarlanean aritu da. Lana ez da erraza izan,baina hasierako zailtasunak gaindituta proiektua bideratuta zuen Alejandrok. Idiazabala egindako bisitetan horren berri izan dute herritarrek. Bukatu berri den urtean,ordea,gaitzak mila eta hirurehun ganadu buru akabatu ditu eta urteetan egindako lana galtzeko arrisPopokabakako elizbarrutiko kamioa kuan egon dira. “Nire bizitzako urte-


erreportajea rik gogorrena izan da,buru guztiak hilko ziren beldur nintzen. 10 hilabetean milatik gora buru hil dira. Gurutz bide gogor eta amaigabea izan da, hilabete hauetan 10 urtetan baino gehiago ikasi dut” hala kontatu du gertatutakoa Alejandrok posta elektronikoz Idiazabala bidalitako azken idatzietan.

“Nire bizitzako urterik gogorrena izan da” Okerrena pasatu dute. Ganadu buruak, kobalto falta zutelako gaixotu eta hil ziren. Hala uste du Alejandrok, “oraindik Hego Afrikako laborategietako emaitzen zain gaude baina, abereei ematen diegun mineralen artean kobaltoa nahastuta gaitzari aurre egitea lortu dugu. 3 urtetik behera zituzten buru guztiak hil dira. Gainerakoak hasi dira sendatzen”. Kobaltoa lortzea, ordea, ez da erraza izan“milatik gora buru hil dira Kobalto falta zutelako baina, nola liteke Kongon Kobaltoa lortzeko zailtasuna izatea? Herrialde hau, munduan kobalto gehien produzitzen duen lurraldea da” . Galderari Alejandrok berak erantzuten dio “Kobaltoa bonbak egiteko erabiltzen dute”. Milatik gora ganadu buru hilda, 370 kiloko mineral nahasketa batean, kobalto kilo bat falta zelako, non

eta kobaltoaren lurraldean. Berriro ere hirugarren munduko paradoxak. Etorkizunerako laguntzak Gaitzak galera ekonomikoa ekarri du eta proiektuan buru belarri zebiltzan askok, egindako guztia bertan behera geratu delakoan lanera joateri utzi diote. Beste batzuk proiektua utzi eta dagokien dirua eskatu omen dute. “Datozen 2 edo 3 urteak zailak izango dira “berriro ere aurreko egoerara iristeko zailtasun asko izango da, ordura arte adiskideen laguntza izatea espero dut” dio Alejandrok. Adiskideena eta idiazabaldarrena ere izango du. Hori da, herrian sortu berri den Kasongo Lunda izeneko GKE-ren helburua. Kongorako laguntza bildu eta helarazteko sortu da taldea.Talde modura eratuta, erakundeetatik laguntza eskuratzea, eta herrian ekintzak egitea errazagoa izango delakoan daude.Taldea irekia da. Laguntza emateko sortu da baina, horretarako, aurretik, jaso beharrean daude. Afrika beltzean ibili denak badaki gurea eta hangoa mundu ezberdinak direla, “uztartu ezinak” dio Alejandrok. Gure esku dago, batetik besterako zubiak eraikitzen hastea. Hesia jartzen ,

Alejandrok, oraingoz, han jarraituko du. Iaz tokatzen zitzaion oporretan Idiazabala etortzea baina,“hemen lanez itota gaude, egin beharrak gero eta gehiago dira herria hankaz gora daukagulako. Iaz oporrik gabe geratu nintzen, aurten joango naiz” dio Alejandrok.“Bizitza dagoen artean, itxaropena ere ba dago” dio Buztindegikoak gutun baten bukaeran. Hala beharko du.

Kasongo Lunda taldea lanean hasita dago. Sanblasetan Kultur Etxean erakusketa jarriko dute. Gainera, dirua biltzeko bi kontu ireki dituzte, herriko aurrezki erakundeetan: Kutxa.........................: 2101 0044 41 0011 420080 Euskadiko Kutxa.: 3035 0199 06 199 0 010624

AURREKONTUEN %0,7 Azken urteetan, Alejandrok Udalaren laguntza ere jaso du. Urteroko aurrekontuen % 0,7, garapen bidean dauden herriei laguntzeko erabiltzen du Udalak. Aurten herritarrek aurkeztutako 4 proiektuk jaso dute laguntza: • Alejandro Aldanondo, Kongon ganadu proiektua bultzatzeko..............................................................6.125 euro • Probidentziako Ahizpen kongregazioak Bolibiako Potosin, haurren elikadura eta garapen proiekturako ..............................2.450 euro • Kiñewen, GKE-ak (Juan Karlos Carnizerren bidez) Maputxeen kultura indartzeko...................1.837 euro • Independent Children´s Aid GKE-ak Bielorrusiako haurrei laguntzeko..............................................1.838 euro

9 • ALdAiZe 1 • 9


kolaborazioak MARIAJE GONZALEZ DE GALDEANO: “Bizitzan gorriak ikusten dituzu eta zuen adinean ez zaizu iruditzen horrelakorik gerta daitekeenik” Honako hau, Aita Iparragirre Herri Eskolako 5. mailako haurrek bertako zuzendari den Maria Jesusi egindako elkarrizketa duzue. Ezaguna denez, gaur andereñoa zara. Zenbat urte daramatzazu lan honekin eta non lan egin duzu? Urrian bete ditut 20 urte lanean. Urriaren 13an hasi nintzen lanean Urretxuko Gainzuri eskolan.Han hiru hilabete besterik ez nituen egin eta urtarrilean Zarauzko Orokieta eskola publikoan aritu nintzen ikasturte hura eta beste bat osorik. Ondoren, oposaketak gainditu eta Idiazabala etorri nintzen. Beraz, eskola honetan 18 urte daramatzat eta hau da zuzendari bezala nire laugarren urtea. Zer lan mota egiten duzu? Zuzendari lana era askotakoa da: paperkontu asko, burokrazia, jendeari erantzun beharra, Udalarekin harremanak, Guraso Elkartekoekin bilerak... Eskolan gertatzen denari buruz ahalik eta gehien jakitea komeni da. Horregatik egoten naiz saltsa guztietan.Gauza askotara ailegatu nahi eta ezinean ibiltzen naiz beti. Ba al duzu zerbait berria egiteko asmorik? Nik ez dut sekula ezer bakarrik egiten. Irakasleon artean egiten ditugu proiektu guztiak. Hamasei irakasle gara eta denon artean lana egiten badugu ere, lantalde asko daude lanean egunero proiektuak gauzatzen. Dakigunez eguneko ordu gehienak eskolan igarotzen dituzu. Lan ordutik kanpo zer egitea gustatzen zaizu? Egia esan, ez dut denbora libre asko eta dudana familiarekin egoteko aprobetxatzen dut. Gimnasia egitea asko gustatzen zait eta asko egindakoa naiz baina, semeekin egoten naiz normalean. Handitzen diren heinean hasiko naiz berriz ere.

Jende gehienak badu sutan jartzen duen zerbait. Zu zerk jartzen zaitu amorru bizian? Asko sinesten dut pertsonen arteko harremanetan eta horiek benetakoak, egiazkoak... izatea espero dut besteengandik. Horrelakoak ez direla konturatzen naizenean, sutan jartzen naiz eta nabaritu egiten zait.Eguneroko bizimoduan, tontakeria askorekin jartzen naiz berobero eginda baina, hori, batez ere, familian gertatzen zait. Eskolan asko eusten diot. Oporrak. Lurralde gehienetan zerbait interesgarria egon ohi da ikusteko. Zein leku bitxi bisitatu duzu? Frantzian Kosta Urdineko herri bat gustatu zitzaidan,Antibes izenekoa. Portugalen, herri bateko oroimena oso ona dut: Figueira da Foz. Horretaz gain, Galiziako oporrak ditut gogoan, herri txiki askotan izan nintzelako eta jendea oso jatorra iruditu zitzaidalako.Azken urteetan familiarekin hondartza aldera joaten naiz, Mediterraneora nagusiki. Ume gehienok badugu handi izaten garenerako ametsen bat. Zurea zein zen? Bete al da? Umetan andereñoa edo erizaina izan nahi nuen. Ametsa horretara mugatuta, nire ametsa bete da.Hala ere,besterik ere banuen. Familia bat izan nahi nuen eta zoriontsu bizi. Hori neurri batean bete da baina, zoriona ez da egunerokoa, momentu zoriontsuak ditudan arren. Bizitzan gorriak ikusten dituzu eta zuen adinean ez zaizu iruditzen horrelakorik gerta daitekeenik. Zuek, irakasleok, umeei hainbeste irakurtzeko esaten ari zarete baina,

zuek irakurtzen al duzue? Irakurtzen dut, bai. Baina esan beharra daukat zuen adinarekin behartuta irakurtzen nuela zuetariko askok bezalaxe. Geroago ezagutu nuen irakur zaletasuna eta gogotik damutu ere bai. Gaur egun, nagusiki oporretan irakurtzen ditut gustuko liburuak: nobela erromantikoak, biografiak... Ikasturtean zehar bestelako gaiaz asko irakurri behar izaten dut.

LABUR-LABUR Kirol bat: ikusteko, txirrindularitza. Kolore bat: beltza. Janari bat: babarrun zuriak . Herri bat: Donostia. Liburu bat: “Vírgenes del paraíso”. Pelikula bat: “Quédate a mi lado” eta “El aceite de la vida” . Animali bat: txakurra. Nirea, Riki. Abesti bat: Itoizen “Lau teilatu” eta La oreja de Vangoh-en edozein. Aktore bat: Robin Wiliams eta Javier Cámara. Ederretan, berriz, José Coronado eta Unax Ugalde.

GAZTETXEA: Zabal-zabalik Aurten ere Gaztetxea zabalik egongo da San Blas jaietan. Denok gonbidatuta zaudete bertara, baita antolatu diren gainontzeko ekintzetara ere. Bide batez, jaki-

10 • ALdAiZe 1

narazi nahi genizueke Gazte Asanbladak eginiko kantzontzilo eta kuleroak topatuko dituzuela salgai.IGAk festa zoriontsuak opa dizkizue.


ertzetik ertzea ARGENTINATIK Idiazabal ez da bakarra munduan. Oraingoz eta gutxienez, bi daude; bata Euskal Herrian eta bestea, Argentinako Cordoba eskualdean. Demetrio Jauregialtzo, hemengo Idiazabalgo herritarra, Argentinara joan eta garia lantzen hasi zen. Langile ugarik egiten zuen gari-sorotan lan eta horrela, 1.910ean lur haietan herrixka bat sortzea bururatu zitzaion. Baita egin ere.Gaur egun, 1.700 biztanle inguru ditu eta batez ere, nekazaritza eta abeltzantza dute ogibide. Duela ia lau urte (2.000. urtean) hasi ziren harremanetan bi herriak. Urte horretan bertan, 90 urte bete ziren hango Idiazabal jaio zenetik eta urteurreneko ospakizunak tarteko, hemengo hainbat herritar joan ziren itsasoz bestaldera.

Hasiera-hasieratik eskaini zaie hangoei laguntza, guk baino premia gehiago daukateeta. Esan daiteke bi laguntza mota bideratu direla oraingoz. Alde batetik, Udalak etxebizitza bat txukuntzeko lanak egin zituen (18.000 euro inguru) handik norbaitek gurera etorri nahi izanez gero, lolekua eduki dezan. Bi gazte izan ziren bertan denboraldi batean. Bestetik, beste 18.000 euro inguruko dirulaguntza eman zitzaien hainbat proiektu garatu ahal izateko, soja-produkzioaren garapenerako adibidez. Aldizkarikook ere izan dugu eurekin harremanik.Ea hurrengo aleetan hango berri ematen jarraitzeko aukera daukagun.

Idiazabalgo (Argentina) eliza

IZAL EZAGUTUZ: Udaletxea

Udaletxea 50. hamarkadan Udaletxea XVI. mendean

Seguratik apartatu eta 1615ean herri bereiz bihurtu zenerako, Idiazabalek bazeukan bere “Kontzeju Etxea”. Herritarrek 1604. urtean erositako bi etxeetako batean jarri zen (ostatu bihurtu zen bestea).“Casas Concejiles” esanez dauzkagu izendatuta joan diren mendeetako dokumentuetan.

Kontzeju-etxe izateaz gain, XIX. mendearen bukaeran eta XX.aren hasieran, eskola ere izan zen. Bertan ikasi zuten gaur eguneko idiazabaldar zaharrenek. Oso handia ez izan arren, maisu-maistren eta aguazilaren etxebizitzak ere bertan omen zeuden. 1955-58 inguruan, zaharra bota eta

berria egin zen.Atzeko pareta gorde egin zen, pilotaleku izaten segitzeko. Lehenagoko gelaren baten izena ere gorde zen, ez beraren egitekoa, horratik. Hor dago gaurko egunean, oraindik,“kartzelea”. “Ai(u)ntamendue” izena erabili da berarentzat herrian eta 1970-75 ingurutik hona, baita “Udaletxea” ere, euskara batuaren normalizazio giroan etorri eta leku guztietara zabaldutako hitza. ALdAiZe 1

• 11


hizketan “Bikarioak baltseoan ez egiteko ordena eman zuen” Festa ez da atzo goizeko kontua. Eta San Blas jaiak ere, urtez urte, Idiazabalgo belaunaldi zaharrenek eta gazteenek bizi izan dituzte.ALDAIZEk garai bateko Idiazabalgo festak herritarrek nola ospatzen zituzten jakin nahi izan du.Rikardo Telleria 93 urteko idiazabaldarra da.Ez ditu ahaztu sasoi hobea zueneko festak. Zure gazte denborako festak nola dituzu gogoan? Hiru eguneko festak izaten ziren lehen: Kandelari, San Blas eta San Blas Txiki. Gero, handik puska batera, repetizioa izaten zen hurrengo jaiean eta berriz ere festak. Orduan fabrikarik ez zen eta herri guztiak jai egiten zituen hiru egunak. Urte batean, Kateko Pedro zenak, Eibarko Blus Motxa soinujolea ekarri zuen: Eibar Txiki. Hark soinua jotzen zuen eta jende guztia konforme hark jotzen zuenarekin. Dantza egin, sueltoan… heldutakoan ere bai. Artean, oraingo plazarik ez zen izango.Non egiten zen erromeria? Ez zegoen plazarik oraingo lekuan. Goian izaten zen arratsaldean, goiko eliza aurreko plazan. Iluntzean handik, frontoira. Frontoian, hamarrak aldera arte edo. Baina, jendea erretiratu egiten zen behin iluntzea ezkero. Orduan, Eibar Txiki bera bakarrik aritzen zen. Gero hasi zen Tolosako konjuntoa etortzen. Beranduago, berriz, Elgoibarkoak. Hori kategoria zen, jada. Pilotaleku zaharrean non izaten ziren talde horiek? Floreako etxeko eskaileratan jartzen zituzten. Frontoiko paretaren kontra ere jartzen zituzten. Otsaila neguko hilabetea da.Elurra ere egingo zizueten behin baino gehiagotan. Bai, behin festa eskola barruan, oraingo Kultur Etxean, egin

12 • ALdAiZe 1

genuen. Elgoibarko soinujoleak genituen. Kanpoan izugarrizko elurrak eginda zen eta kalean ibiltzerik ez zegoen. Barruan egin zen orduan festa. Ezer berezirik egiten al zen festak hasteko? Gazteak elkartu eta, batetik bestera hasi. Suziriak ere izaten ziren eta kanpaiak era bai. Urte batean, nik hamalau bat urte izango nituen, Ordiziako banda etorri zen. Bikarioak ordena eman zuen, baltseoan ez egitekoa plazan. Helduta baltseoa izaten zen orduan.Debekatu egin zuten,bikarioak ez zuen halakorik nahi. Berarekin batera, bestea, Jose Galo Zudaire esaten ziotena zen, organista, idazkari lanak ere egiten zituena. Bandakoak etorri dira eta kalejira jotzen hasi dira eta Jose Galo balkoira irten eta: “¡Fuera!¡Escandalo!” eginez denei, jendeari. Saltoka zebilen jendea, neska eta mutil denak kalean genbiltzan festa giroan eta haiek ezin eraman hori! Gero,

heldutako dantza egiten zuten neskak kongregaziotik [Elizak neskentzako zuen konpainia] bota egiten zituzten. Orduan, bikarioak beldur handia sartzen zuen; Auzmendieta, ataundarra, oso gogorra zen hura. Gero, pixkaka-pixkaka libratzen joan zen. Hala ere,zuek ez zenioten uko egingo helduta dantza egiteari. Bai, bikarioak debekatuagatik, gogoa zeukanak egin egiten zuen! Guk ere egiten genuen, gu ere desiratzen izaten baikinen baltseoan egiteko, gauza ikaragarria bezala. Batzuetan, neska-bikoteak izaten ziren baina, mutilekin ez zuten egiten, neskek neskekin egiten zuten... Kalabaza! garai hartan horrela izaten zen. San Blas Txiki eguna, orain, ezkonduen eguna izaten da. Orduan ere hala al zen? Bai, horrelako zerbait izaten zen. Soka dantza ere bai… Baita bertsolariak ere. Barrika handiak eraman plazara, ardo-barrika hutsak. Horiek zutik jarri, horien gainean jarri bertsolariak eta bertsoak kantatzen zituzten han,eliza aurreko plazan.

RIKARDOTELLERIA – 93 urteko idiazabaldarra –

Bestelako zein ekintza izaten ziren zuen gazte denborako festetan? Oskol apustua ere izaten zen. Herriko gazteen artean.Oskolak ilaran jarri eta zeinek lehenago jaso izaten zen. Hori, kaminoan egiten zen, orain adina automobil ez zen ibiltzen-eta. Orduko festetatik oraingoetara zer aldatu da nabarmen? Orduan garaiz hasten zen. Arratsaldeko lauetarako jendea hasten zen gora eta behera baina,erretiratu ere garaiz. Orain, erretiratu ere egin gabe izaten dira festak.


kirolak IDIAZABALGO KROSAREN SUKALDEKO LANA Eguerdiko kanpaiekin batera hasten da Idiazabalgo Kroseko Lasterketa Nagusia. Ordurako gazteek amaitu dituzte beraien egitekoak: benjamin, alebin eta infantilek lasterketa bukatu dute eta salda beroberoa hartzen ari dira domina eskuan dutela. Ikusleak, berriz, ibilbidean zehar pilatzen dira korrikalariak animatzeko. Guztiontzat ohikoa den honek, ordea, ohartzen garena baino lan gehiago egitea eskatzen du. Kirol ekintzek lotu beharreko hamaika kontu dituzte eta horregatik, lan talde baten koordinazioa ezinbestekoa du. Azaro amaieran edo abenduko lehen astean jartzen da martxan Idiazabalgo Kroseko antolaketa taldea. Astero 5-6 pertsona biltzen dira ekintzak zehaztu eta ardurak banatzeko. Urteen poderioz, ikasitakoarekin erantzukizunak argitu, zehaztu eta taldekideen artean banatu dira. Horrela, Kroseko eguneko lanak asko erraztu dira.Talde honetako partehartzaile gehienak Idiazabalgo Krosaren sorreratik dabiltza antolaketa lanetan. Nabarmen aldatu eta ugaritu dira, ordea, lasterketa antolatzeko lanak eta horregatik, asko eskertzen dituzte pertsona berrien laguntzak eta ekarpenak. Antolaketa bikaina Idiazabalgo Krosaren helburua bikoitza izan da bere sorreratik: ahalik eta jende gehien kirolera hurbiltzea eta herrikoia eta gertukoa izatea. Helburuak bete dira. Alde batetik, krosaren partehartzaile kopuruak gorakada esanguratsua izan du, parte hartzen duten gehienak berriro bueltatzen dira gurera eta gainera, zifra hazten doa urtero. Bestetik, Idiazabalgoa doan den lasterketa bakarretakoa da. Horrek ez du baldintzatzen antolaketaren kalitatea eta horregatik, askoren ustetan Idiazabalgo Krosa Gipuzkoako onenen artean dago.Antolatzaileek sarritan jaso izan dute korrikalarien esker ona eta errekonozimendua. Beren ustetan, gertuko tratuan dago gakoa, zehaztasun ugari zaintzen baitira hori horrela izan dadin. Krosa baino hilabete bat lehenago, azken bi urteetan parte hartu duten korrikalari guztiei inskripzio orria bidaltzen zaie eskutitzez etxera. Orain dela 10 bat urte hasi zen izenematea postaz bidaltzen, kroseko izenak eta denborak

Krosaren antolaketan 60 lagun aritzen dira

ordenadorean gordetzeko programa berezia erabiltzen hasi zirenean.Aurretik eskuz egiten zen zerrenda.Gainera,izenematea errazagoa izan dadin, gaur egun, izen-ematea telefonoz, faxez, Udaletxean edo internetez (www.herrikrossa.com) egin daiteke.

Idiazabalgo Krosa Gipuzkoako onenen artean dago Kroseko egunean 55-60 kolaboratzailek lan egiten dute: aparkalekuak antolatu, ibilbidea kontrolatu, salda beroa prestatu, freskagarriak banatu, denborak hartu, seinalizazioa, haurren izen-emateak kudeatu, sariak banatu… Krosa amaitu eta egun batzuetara,aldiz,partehartzaile heldu guztiek etxean diploma eta lasterketako argazki bat jasotzen dute. 25.erako bidean Aipatzekoa da baita ere sarien kopurua. Urteren batean, antolatzaileek opariak erosteko dirua jarri behar izan zuten baina, gaur egun, sarien kopurua krosaren adierazgarri dira. Irabazleen artean lehen sei korrikalariek eta herriko lehenak jasotzen dute kopa. Horretaz gain, zozketa bidez sari ugari jasotzeko aukera dago. Dorsalak berreskuratzeko sistema bezala

jarri zen martxan, dorsalaren truke oparien zozketan parte hartzeko aukera baitago. Enpresa laguntzaileek eskainitako opariak dira kamisetak,polarrak,kafea,eta noski, saririk preziatuena, Idiazabalgo Gazta. Haurrei, aldiz, domina bana ematen zaie. Herriko krosa kirol ekintza berezia da eskolako neska-mutilentzat. Gogoz entrenatzen dute aurretik eta lehenengo urteetan haur guztiek parte hartu izan ohi dute. Irakaslearekin ibilbidea ikastera joaten direnean festen gertutasunaz jabetzen hasten gara denok. Hurrengo urtean 25 urte beteko ditu Idiazabalgo Herri Krosak. Urtemuga aipagarria izanik, ekintza bereziak prestatu beharko ditugu Idiazabalen. Baina horretarako, denok izan behar dugu partehartzaile: bai lasterketan, herritarren presentzia handituz, baita antolaketa lanetan ahalik eta jende gehien biltzen ere.

KROSAREN ZENBAKIAK •1981. urtean 71 pertsonak parte hartu zuen, 2004. urtean 430 izan dira partehartzaileak. •60 pertsonak lan egiten dute antolaketan eta goizeko 8etan hasten dira. •21'32'': Amaia Intsaustik lortutako emakumeen errekor berria

ALdAiZe 1

• 13


zaharrak berri ARGAZKI ZAHARRA: 1950eko Ezpata dantzariak 40ko eta 50eko hamarkadetako herritarrek,neguko gau luzeak arintzeko asmatu zituzten ekintzetako bat Ezpata dantza ikastea izan zen. Luistarrek antolatutako ekimen horretan gazte askok hartzen zuten parte. Haiei erakusten aritu zirenetatik bi izen azpimarratu litezke: Pello Gorrotxategi eta Errekaldeko Jose Mari Imaz.Horiekin batera, Zelaa baserriko Miel Aseginolaza aurreskulari trebea gogoratu behar da.

Sanblasetan erakustaldia egiteko, udazkenean hasten ziren prestaketak. Entseguetan gazte asko biltzen ziren. Bolara batean bi edo hiru talde osatu ziren. Kon-

tuan hartu beharra dago, dantzari asko baserrietan bizi zirela,eta orduan ez zegoela gaur egungo erraztasunik herri gunera joateko.

Zutik, ezkerraldean: Jose Agirre (Ariztikoa), Pablo Oiarbide (Ojarbi Saletxekoa), Martin Mendizabal (Ojarbikoa) eta Jesus Mari Kollado (kaletarra). Zutik, eskunialdean: Anselmo Ormazabal (Ojarbikoa), Juan Urrestarazu (Kortakoa) Prantxiko Mari Galparsoro (Urbizukoa) eta Jose Mari Imaz (Errekaldekoa). Erdian, pikotxean: Inazio Legorburu (Urrutikoetxekoa). © Alzuri

1944ko Sanblasak

Urte batzuk atzera eginez, garai bateko San Blas jaiak ekarri nahi izan ditugu gogora. Hasiera batean, San Migeletan ospatzen baziren ere, aspaldi honetan otsailaren lehen egunetan egiten dira. 1944. urteko ondoko egitarau honetan egungo antzeko ekitaldiak topatu ditugu. Garaiak aldatu diren arren, ezinbestekoak dira trikitia, pilota, bertsolariak eta dantza.

Baina urteek aurrera egin duten neurrian, bizimodua ere aldatu egin da. Horixe gertatu zaio geure herriari eta baita festetako denborapasei ere. Begiratu goiko egitarauan, bestela, nola deitzen zioten ziklokrosari:“carrera ciclopedestre”! Kandelariako meza oraindik ere egiten da. Egun horretan, kandelak bedeinkatzen dira ekaitza dagoenean piztu eta babesa

bilatzeko. Festa-orduak, berriz, luzatu egin dira, egun horietan zehar,argi zein ilun,Idiazabalgo kaleak jendez beteta egon ohi baitira. Baina, baziren geurera iritsi ez diren tradiziozko jokoak ere. Koskola-apustua, esaterako, urteroko jolasa zen. Urteak joan eta urteak etorri, egitarauan ekitaldi berriei egin zaie tokia.

“Kandelario, elurra dario; San Blasek ere lagunduko dio” 14 • ALdAiZe 1


zeasma NEURTITZ

ZORTZIKO TXIKIAN

BILATU SEI AKATSAK

Zerbait berria behar genuen herrian eta auzoan ta erabaki bat hartu dugu pentsatzearen pausoan aldizkari bat sortuko dugu euskaraz oso-osoan denok goxatu eta mimatu dezagun gure altzoan. Euskaldun izan ta bizitzea da dugun borondatea herriko berri gure hizkuntzan idatzirik ematea espero dugu etxe denetan egokitzea atea guztion lana gerta dakigun aurrera eramatea. “Gerriko”

ALdAiZe 1

• 15



Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.