Aldaize 7

Page 1

ALdAiZe Izalgo herri aldizkarie

7. alea 2005eko otsaila

GURASO ELKARTEA: HERRIKO HISTORIAREN ZATIA 40 urte eta gero desegin eta lokala Udalari utzi diote

HIZKETAN LIDE LARRAÑAGA, TXIRRINDULARIA: “Zaila izango da emakumeak eta gizonak parean izatea”

5

ZE BERRI? ILLATI EUSKARA ELKARTEA: Udalarekin adostasuna lortu du herrian Euskara Plana martxan jartzeko 6-7



Illati ZER NUN Illati . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .3 Iritzie . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .4 Hizketan Lide Larrañaga . . . . . . . . . . . . . . . . . .5 Ze berri? . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .6 Herriko plaza . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .7 Erreportajea . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .8

Kolaborazioak Aita Iparragirre herri eskola . . . . .10 Gaztetxea . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .11

Ertzetik ertzea Argentinatik . . . . . . . . . . . . . . . . . . .12 Izal ezautuz . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .13 Kirolak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .14

ILLATIREN TXOKOA ILLATI ETA ALDAIZEREN 1GO URTEURRENA : ZORIONAK ! Urtebete. Urtebete pasatu da dagoeneko Illati eta Aldaize sortu eta martxan jarri genituenetik.Ezin ukatu bai elkarteak eta baita herri aldizkariak ere harrera ona izan duenik. Ho- Illatiren 2004ko Batzar Nagusia Pilar Enean egin zen rrek, nola ez, indarra ema2005ean iazkoari heldu eta indartzea ten digu 2005ean ere euskararen erabi- izango dugu erronka nagusia. Alde batelera areagotzeko lanean aritzeko. Askoz tik, Aldaizeren beste sei ale argitaratuko ere erosoagoa da horrela lan egitea, ba- ditugu.Bestetik,ekainaren bukaera aldebesik gabe aritzea baino. Eskerrik asko ra Illatiren Eguna berriro antolatuko proiektu euskaltzale honi babesa ema- dugu eta abenduaren 3a Euskararen teagatik. Batez ere euskara eta “euska- Eguna dela eta, izango da zer-eginik heradunak” gara lan guzti honen onuradu- rrirako berriz ere. Hiru erronka horiek nak. Merezi du esfortzuak. behintzat izango direla ez izan zalantzarik. Illatikoon nahia eskaintza hori urtetik urtera areagotzea izango da. Iparra Batez ere euskara eta horri begira jarri dugunez, norabidea “euskaradunak” gara lan guzti gutxienez, finkatuta daukagu eta horrehonen onuradunak. tara joko dugu. Merezi du esfortzuak Illatiren hasierako hausnarketetan elkarteak ahalik eta autonomoena izan Aldaizeren urteurrena ospatu asmoz, behar zuela ondorioztatu zen. Hori dela 2005eko lehenengo ale hau berezia egi- eta daukagu bazkideak lortzeko kanpaitea pentsatu dugu. Zortzi orrialdetako na martxan. Gaur hirurogeita bi gara, ea gehigarria egin dugu, Sanblasei buruz- urtea bukatzerako ehun bazkide inguru koa. Ea gustukoa duzuen. izatea lortzen dugun!

ALDAIZE Idiazabalgo herri aldizkaria Argitaratzailea: Illati Euskara Elkartea Kultur Etxea 20213 Idiazabal Tfnoa: 943 18 72 08 e-maila: illati@topagunea.com

Saski-Naski . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .16 Zaharrak berri . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .17 Iparrorratza . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .18 Zeasma . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .19

Erredakzio taldea: Eider Alustiza, Iñaki Arriaran, Eunate Elio, Maddi Garcia, Itziar Mujika, Ion Telleria, Irune Urteaga eta Xabier Urteaga.

Ale honetako laguntzaileak: Irene Aldasoro, Kepa Oiarbide, Maria Luisa Mendizabal,Ana Mari Ansalas, Aita Iparragirre Herri Eskola, Gaztetxea, Anttonio Berasategi, Jaione Munarriz, Ainitze Otamendi,Ibon Urkia eta Kroseko antolatzaileak. Diseinua eta maketazioa: ZUM Edizioak.

Lege gordailua: SS-0151/04 ISSN: 1697-512X Aldaizek ez du bere gain hartzen aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik. Idiazabalgo Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagundutako aldizkaria.

Inpimaketa: Gráficas Ona. Tirada: 1.000 ale.

Idiazabalgo Udala

Gipuzkoako Foru Aldundia Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentoa

ALdAiZe 7

•3


iritzie HANDIK

Donostia

Irene Aldasoro

HEMENDIK

Idiazabal

Kepa Oiarbide SANBLASEN BESTE AURPEGIA

ASTEGUN GOIZA Autoak, motorrak, autobusak, kamioiak –bai, kamioiak, eta ez suhiltzaileenak bakarrik– hiribidea betean doaz erreka hazi baten uraren indarrez, burrunbaka, lanlekura, unibertsitatera, industrialdera, ospitalera, Bilbora... Kale-garbigailua ere badator bere eguneroko buelta egitera, etxeko aspiragailua halako hogeiren hotsak abisatzen digunez. Oraintsu, adarrak kimatzeko tresnaren motorrak jartzen zigun aparteko soinua kalean. Orain kale bazterrak zulatzen ari dira espaloiak berdintzeko. Alferrik luzatuko diozu belarria ondokoari zer esaten ari ote zaizun. “Zeeer? Ez dizut aditzen!” “Berandu datorrela gaur autobusa.” Bai, berandu dator gaur autobusa. Kalearen alde batera begiratu, eta iturri urik gabearen inguruan ibilgailuak, zein bere irtenbidearen bila, biraka. Beste muturrera begiratu, eta garabia tzar baten besoa goian, katedrala baino handiago, biraka.

4 • ALdAiZe 7

JAIEGUN GOIZA Entzumena da atsegin handiena hartzen duena paseoari ekitean. Lo daude ibilgailuak. Geldi kaleak. Jendea ere bakan: lagun bat lasterka, taldetxo bat bizikletan, bikote bat pauso arinean. Ogi usaina nonbaitetik. Okindegiak eta elizak bakarrik daude irekita. Begientzat ere harrigarria da Alderdi Ederreko muturretik Gros aldera begiratu eta zoruko zebrabide eta gezi zuri guztiak ikusi ahal izatea. Moilako karelaren alderik alde plastikozko poltsak, botilak eta edari-ontziak ilara perfektuan. Haruntzaxeago ari dira kale-garbitzaileak Alderdi Zaharrerako ateari ura presioan bota eta bota. Txiza usaina ez da joaten, ordea. Itsasoaren ferekaz blaitu eta Paseo Berritik bueltakoan, txistuaren soinua gailentzen da. Zazpi txistulari doaz kalexka zahar garbitu berrietan kalejiran. Zahar-jende banaka batzuk, berriz, Santa Mariara bidean.

Sanblasak gainean ditugu, festa eta gozamenerako egunak iritsi zaizkigu. Gustura hartzen ditugu egun hauek herrian zehar ibili,ekitaldi desberdinak ikusi eta beraietan parte hartu eta besterik gabe, ondo pasatzeko. Baina jakina den bezala, guztion gozamenerako jartzen diren egun hauetan ere jende askok lan egin behar izaten du. Ekintzak antolatzen dituztenek, laguntzaileek, kale garbitzaileek, guztiek dute meritua eta nola ez, baita tabernariek ere. Goizean kafea eta boileria, eguerdian txakolin eta pintxoak, arratsaldean berriz ere kafeak, iluntzean ardoa eta gauean cubata, garagardo eta kalimotxoak. Denen gusturako dugu gure tabernetan. Zenbait ez dugu gauez ikusiko,beste batzuk berriz,egunez, eta bada gau ta egun aprobetxatzen duenik ere.Guztiei irekita egoten dira hauek eta nola ez, ordu guzti horietan zerbitzua emateko ere jende ugariren lana behar izaten da. Egun hauetan, guztiok gustura gabiltzan bitarten, sekula

baina lan gehiago izaten dugu. Gogo onez hartzen ditugu egun hauek baina aitortu beharra dago, festak bukatzerako emateko guztiak emanda gelditzen garela. Egun bat gehiagoz lan egin behar izango bagenu… ezt dakit nik gauza izango ote ginatekeen. Gustuko tokian, ordea, aldaparik ez.Barraren barruan egonez gero,jakina da gustuko lana izan behar duzula, bestela, ezinezkoa da hainbeste ordu bertan aritzea. Beti esaten den moduan, denen gustura ere egiterik ez da izaten, baina tira, ahalegina egiten dugu behintzat. Batzuek ardoa epelegia, besteentzako hotzegia, hemen asmatuko duenik ez da. Musika ere eztabaidagai izaten da: hau egokia da, bestea ez, altuegi dago,justu-justu entzuten da… zeinek asmatu? Tira, hortan behintzat, Idiazabalen aukera badugu, era eta tipo guztietako musika entzuteko aukera dugu gure herriko tabernetan. Ea ba, aurten ere, denen gustua egiten asmatuko ez dugun arren, batzuena behintzat egiten dugun.Ondo pasa!


hizketan LIDE LARRAÑAGA: “Zaila izango da emakumeak eta gizonak parean izatea” ebabarrena Euskal Bizikleta taldera pasa da aurten. Urtarrila hasieran bosgarren aldiz Espainiako Ziklokros Txapelketetan izan zen Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako selekzioarekin. Sanblasetako ziklokrosa pasatakoan errepideko lanari helduko dio. Txirrindulari emakumea izanda, ordea, bere jardunean kirolari bezain beste begiratu behar izan dio dagokiona borrokatzeari. Segur aski, inoiz topatu duen lokatz aldaparik gogorrena. Ziklokrosean zabiltzan emakumea zara, ez zaudete asko. Ez gara asko ez. Errepidean gabiltzan neskak gutxi gara eta ziklokrosean gabiltzanak gutxiago. Ea orain altxatzen den; ezagutarazten ari da eta ea honek animatzen duen kontua. Iaz Federazioarekin izan zenituzten ika-mikak. Orduan eskatutakoetan lortu al duzue aurrerapausurik? Egoerak hobera egin du. Denboraldia urria aldean planifikatzen da, bilerak izaten dira antolatzaileekin eta teknikoekin. Bi ordezkari joan ginen eta eskatzen genituenetako gehienak lortu ditugu.Adibidez, sarietan jarrita ditugu lehen bostentzat sari zehatzak eta hortik aurrerakoentzat dieta bat; lortu dugu torneo euskaldun bat egotea emakumeena, puntuak lortzen ditugu denboraldian zehar eta urte amaieran sariak egotea; gure irteera propioa izatea ere lortu dugu, mutilak baino bi minutu lehenago irtenda; sailkapena ere aparte izatea lortu dugu... nahiz eta batzutan denborak hartzen ez dizkiguten.

D

“Fisiko aldetik mutilen pare ez gara inoiz izango, baina gure neurrian entrenamendu bera egiten dugu, sufrimendua bera da, dedikazioa bera da...”

Lide Larrañaga, txirrindularia

Berez, ez ziren halako astakeriak eskatzen zenituztenak, besteak adina izatea besterik ez. Bai, hori da, geon lasterketa izango bagenu izango genituzkeenak. Baina, mutilen artean sartzen gintuztenez ez zuten gurea lasterketa gisa lantzen.Gero,aldagelen kasuan ere gure aldagelak izatea besterik ez genuen eskatzen eta beno, hori lortu dugu. Hala ere, oraindik lasterketa batzuetan mutil kadeteekin batera irtetzen zarete. Bai, erabaki genuen abendua arte kadeteekin batera irtetzea, antolatzaileek ere nahiko zaila ikusten zutelako lasterketa propioa egitea. Baina, beno, Ermuan adibidez lasterketa propioa izan genuen eta dozena bat neska irten ginen eta ea orain, antolatzaileak animatzen diren bide horri heltzen. Emakumeen eliteko kirolean, buruan ez duzue lasterketa egitea bakarrik,bestelako lanetan aritu beharra izaten duzue,zuen bidea aldarrikatzen.

Fisiko aldetik mutilen pare ez gara inoiz izango, baina gure neurrian entrenamendu bera egiten dugu, sufrimendua bera da, dedikazioa bera da... eta kirol arloari soilik begira egon ordez, egon behar zara begira ez dituzula baldintza berberak, sariak ez direla berberak, aldagelak izango dituzun edo ez, ez duzula torneorik, komunikabideetan ez dela azalduko... Gero, taldea ere bilatu behar duzu... burua ez da soilik kirolari begira egoten, ez. Aurrera begira,uste al duzu inoiz eliteko kirolean gizonezkoen eta emakumezkoen arteko parekidetasunera iritsiko garenik? Zaila izango da emakumeak eta gizonak parean izatea. Oraindik behintzat, gauza asko dago egiteko. Baldintza berberetan aritzeaz gain, horren errekonozimentua ere bera izatea oso zaila dago momentu honetan. Eta merezi al du sakrifizioak? Bizikletatik bizitzea orain momentuan, ia ezinezkoa da. Gustukoa izan behar zaizu eta gauza asko sakrifikatzeko prest egon behar duzu. Mutilen kasuan, zaila dagoen arren orain momentuan, proba egin dezakete balio duten edo ez, profesionaletara iritsi daitezke... eta emakumeen kasuan ez dago halakorik. Askotan iristen zara puntu batera lana iristen zaizuna eta zeure buruari galdetu behar diozu “lana ala bizikleta?” Jan lanetik egingo dugu eta beraz, txirrindua utzi egin behar edo denbora pasa hartu behar izaten da. Izango da Idiazabalen ere zuk hartutako bide horri heldu nahi dion neska gazterik. Zer esango zenieke? Animatzeko, hasieran lehen pausu hori egitea kostatu egingo zaie, agian nondik hasi ere ez dute jakingo. Baina, esango nieke animatzeko,beldurra ematen du hasieran,baina heltzeko bide horri eta egoera ere hobera egiten ari dela. ALdAiZe 7

•5


ze berri? AURREKONTUAREN %0,7 LAGUNTZARAKO Udalak 2005. urteko aurrekontuaren %0,7 garapen bidean dauden herriei laguntzeko erabiliko du. 12.600 euro banatuko dituzte herritarrek aurkeztutako proiektuen artean. Alejandro Aldanondo Kongon garatzen ari den proiektuak 6.300 euro jasoko ditu. Probidentziako ahizpek 2.520 euro eskuratuko dituzte. KiĂąewen izeneko ekimenak eta Bielorrusiako haurrekin lanean aritzen den taldeak, bakoitzak, 1.890 euro jasoko dituzte.

ARAU SUBSIDIARIO BERRIAK PRESTATZEN ARI DA UDALA Hurrengo hamarkadan herria nola garatuko den zehaztuko da

ERREKA ONDOKO PASEALEKUA Erreka txukuntzeko lanak eta herriko zubiak berritzeko obrak aurrera doaz. Bi Kabiko zubiko obrak bukatutakoan, zubitik hasi eta Pilar Eneara bitarteko pasealekua egiten hasiko dira.

GOIERRI TELEBISTA Goierri Telebista herri guztian ikusi ahal izateko antena berria jarri dute Altamiran. GTB UHF-ko 57. eta 39. kanaletan sintonizatu daiteke.Altamirako antenan egindako aldaketak tarteko, telebista seinalea handik jasotzen dutenek Canal+ katea UHF-ko 25. kanalean aurkituko dute.

BIDEGORRIA Aurten hasiko dira Idiazabaldik Segurara joango den bidegorria eraikitzen. Obra horiek bi herrien arteko errepidea berritzeko lanekin batera egingo dira. Bidegorriaren proiektua Luis Mari Oiarbide Gipuzkoako Diputazioko Garapen Iraunkorreko diputatuak aurkeztu zuen Idiazabalen.

6 • ALdAiZe 7

Datozen 10-15 urteetan Idiazabalek nola hazi behar duen,etxebizitzak non eta nolakoak egin behar diren, industria non kokatu behar den edota kale eta bide berriak zein lekutan ireki behar diren,hori guztia zehaztuko da Udala prestatzen ari den arau subsidiario berrietan. Idiazabalen gaur egun indarrean dauden arauak duela 17 urtekoak dira eta zaharkituta daude. Orduan etxebizitzak egiteko izendatu ziren lursail gehienak beteta daude, etxebizitza publikoak egiteko lurrik ez dago eta industriari zuzendutakoa ere agortzen ari dira.Halako egoera ikusita, Udala arau berriak egiteko lanean hasi da. Horretarako lehen urratsa iazko azaroan eman zen, udalbatzak Hirigintzako txosten orokorra onartu zuen. Urtarrilean etxeetara banatu den agiri horren helburuak hauek dira: herriaren egoera urbanistikoa aztertu eta etorkizunean egon litezken arazoak zehaztea, herrirako egingo diren arau berriek beste erakundeek dituzten asmoei kaso eginez egitea eta arau berri horiek idazteko iriz-

pideak eta ildoak ezartzea. Txostenak arau berriak egiterakoan kontuan hartu beharreko oinarriak ere proposatzen ditu. Horien arabera Udalak bultzatu behar ditu arauen antolaketa eta gestioa, baina herritarren iritzia kontuan hartuta. Datozen urteetako Idiazabal antolatzerako garaian, gaur egungo hirigintza ereduari eustea proposatzen da, besteak beste dagoen lur guztia eraikinez ez betetzea aurreikusten da. Etxebizitza arloan arau berrietan etxeetako beheko solairuak eta lokalak etxebizitza bihurtzeko aukera jasotzen da arau berrietan. Industriari dagokionez aurretik dauden industria eraikinak aprobetxatzea gomendatzen du txostenak. Arau berriak egin eta onartzerako urtebete pasatuko da. Udalak onartutako txostena jendaurrean erakutsi ondoren, dagozkion aldaketak egingo dira eta ondoren berriro ere udalbatzak onartu egin beharko du. Arau berriak onartu bitartean, behin behineko aldaketak egingo dizkio Udalak dagoenari, herriaren jarduna ez geldiarazteko.

EUSKARA BIZIBERRITZEKO PLAN NAGUSIA GARATUKO DU UDALAK Bai Euskarari akordioarekin uztartuko dute Idiazabalgo Udala Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia (EBPN) abian jartzeko lehenengo pausuak egiten ari da. EBPN Eusko Jaurlaritzak bultzatutako ekimena da eta euskararen zabalkunderako neurriak hartzeko plana da. Neurri horien helburua da euskaldunek euskaraz bizitzeko aukera izatea. Udala Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarekin elkarlanean ari da Euskara Biziberritzeko Plana garatzen. Jaurlaritzako sailak Idiazabalen euskarak duen egoerari buruzko txostena egin du eta une honetan hura osatzeko

datu bilketa egiten ari da Udala. EBPN garatzeko lehen pausuak egin ondoren ekimena Kontseiluaren Bai Euskari Akordioarekin uztartu nahi dute Udalak eta Illatik. Bai Euskarari ekimenaren helburuak erakunde, enpresa eta elkarteen hizkuntza normalizazioa dira. Hala, bi erakundeak bi ekimenak batera garatzeko adostasunera heldu dira. Biek batera egin beharreko lehenengo lana mahai teknikoa sortzea izango da. Bilgune horretan herriko kultura, gizarte, kirola, enpresa eta komertzioetako ordezkariak egongo dira.


HERRIRAKO EUSKARA PLANA GARATZEKO UDALAREKIN ELKARLANEAN ARITUKO DA ILLATI Urteko Batzarrean bazkideak egiteko kanpaina onartu zen Udala bultzatzen ari den Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia eta Kontseiluaren Bai Euskarari akordia uztartu eta garatzeko konpromisoa hartu du Illati euskara elkarteak.Abenduaren 18an egindako batzarrean elkarteko kideak Udalarekin hitzarmena sinatu eta bi ekimenak lantzearen aldeko agertu ziren. Honenbestez, Illati EBPN eta Bai Euskarari akordioa garatzeko lanean arituko da Udaletxeko Euskara Batzordearekin. Urteko batzarrean Goierriko Hitzaren bazkide egitea ere onartu zuen Illati elkarteak. Era berean bazkide kopurua handitzeko kanpaina abian jartzea adostu zen. Une honetan euskara elkarteak 62 bazkide ditu. Sanblasen ondoren martxan jarriko den kanpainaren helburua da bazkide bakoitzak beste bazkide berri

NOIZ NAHIAGO DEZU HERRIKO FESTAK OSPATZEA, SANBLASETAN EO SANMIELETAN? LUISA MURILLO Sanmieletako oroitzapen oso onak dauzket, baino nei gehio gustatzen zaizkit Sanblasak. Negu giroko festak beste xarma bat daukie eta festa tradizionalak, Sanblasak, kentzen badittuzte nei pena haundie emango liake.

bat egitea. Hala, urtea bukatzerako 100 bazkide izatea nahi du Illatik. Pilar Eneako ganbaran egindako urteko bileran Illatiren eta Aldaizen diru balantzeen berri eman zuten zuzendaritzako kideek. 2004. urtean egindako ekimenen errepasoa ere egin zuten eta aurten ere Illatiren eta Euskararen eguna ospatzea erabaki zuten. ALDAIZE herri aldizkariak orain arteko martxari eutsiko dio.

3.380 KILO LAGUNTZA Kasongo Lunda GKE-ak 3.380 kilo materialez betetako kontainerra bidali du Kongora.Abenduaren 13an abiatu zen Bilboko portutik materiala zeraman itsasontzia. Iazko urrian Idiazabalen bildutako materialarekin bete zuten kontainerra: arropak, botikak, idazteko makinak, oinetakoak, eguzkitarako betaurrekoak, are hortzak,elikagaiak‌ Gabonetan dirua biltzeko kanpaina jarri zuen martxan

herriko plaza

kasongo Lundak. Hilabete hauetan bildutako diruarekin Kongorako ibilgailu bat erosi nahi dute. Hori da 2005. urterako taldeak duen helburuetako bat. Hortaz gain, Kongon Gobernuz Kanpoko Erakunde ofizial bat sortu nahi dute, bertan ganadu kooperatiban dabilen jendea berritu eta urtea bukatzerako beste kontainer bat betetzeko adina material biltzea dira Kasongo Lundaren helburuak.

ELENA IPARRAGIRRE Nere etxen hoi bukau da, baino bakizue gazte jendei ze pasatzen zaion San Blas garaien, azterketak diela eta etxen eon beharra. Gazte jende guztie ikasten eoten da eta eak die festea ein behar duenak. Batez e ikaslek behar do festea, eta garai hortan ezin due.

ERIK DIEZ Nik nahiago det otsailen izatea herriko festak. Hola Gabonetan hasitako festak segi eitten do Sanblasak arte eta jai asko daukeu segidan. Elurre eitten bado hobeto, beroki haundie jantzi ta kitto!

ANDONI KATALINA Netzat Sanmieletan hobe. Otsailen azterketak, negue eta egualdi txarra eukitzen deu, eta horreatio herriko festak ez die oso garai onen ospatzen. Negun izanda jendea errexago etortzen da beste inun festak ez dielako, baino halare aukeran nahiago noke festak irailen izango balie. ALdAiZe 7

•7


erreportajea GORTINA GRANATEAK ITXI ZIRENEKOA 40 URTE ETA GERO GURASO ELKARTEA DESEGIN ETA LOKALA UDALARI EMAN DIOTE Antzeztokiko gortina granateek ikutu berezia ematen diote Guraso Elkarteko lokalari. Zahartuta dago, onenak emanda. Idiazabalgo azken hamarkadetako historiari begiratuz gero,ordea,behin baino gehiagotan aipatzen den lekua

da:Guraso Elkarteko lokala.Azaroaz geroztik Udalarena da. 40 urteko ibilbideari bukaera jarri dio Elkarteak. Hasierako ilusiotik azken urteetako gainbeherara, mila pasadizo eta istorio utzi ditu lau horma altuen arteko gune horrek.

latutako odol emateak. Elkartea sortu zenean 15 bat urte zituzten herritarrek bestelako erabilera ematen zioten aretoari.“Guatekeak egiten genituen jai arratsaldetan. Bonbilei zelofan gorria jarri, sukaldean txokolatea egin eta gero musika izaten zen. Koadrilla haundia juntatzen ginen” Gema Burugainek eta Josebe Iparragirrek ez dauzkate ahazteko garai haiek. Orduan ere gortina granateak han omen zeuden. Gemak gogoan du gainera entseguetan ibili ondoren sekula antzeztu ez zen antzezlana ere lokal horretan prestatu zutela. Eszenarioaren babesean hasi ziren euskarazko eskolak ematen eta eskulanak irakasten, eta eskailerapeko sukaldean ikasi zuten idiazabaldarrek patatak inportantzia erara prestatzen. HanAxari Dantza Taldekoa Guraso Elkartetik irtetzen dik urte batzuetara dotriña irakasteko erabiliko ziren sukalde 60. hamarkadan etxebizitzaren eta mahai berean. Eta sukaldeko arazoari aurre egiteko herritar lehiatila zine takila bihurtuko zen talde batek kooperatiba bat osatu berandu baino lehen. Eta lehio eta etxeak egitea erabaki zuen. Guhaietan bilduko ziren guateketan rutze Berri auzoa sortu zen. Itxura parte hartzen zuten neskak Eskabereko 6 eraikin. Horietako baten polien entseguak ikusteko “behebeheko zatiari erabilera berezia ran ensaiatzen zuten eta gu leihoematea pentsatu zuten. Jesus Mari tik begira egoten ginen. Hotz ala Collado Guraso Elkarteko sortzaibero,han,begira,Eskapoliak,los esleetako baten esanetan “Idiazabalen capados de la poli ikusten” diote ez zegon lokal itxirik, pilotaleku zaGemak eta Josebek. harrean egiten ziren ekitaldi guztiak. Hala, Lazkao Txikiren omenaldia, abesbatzak, Ekimenen bilgunea etxe horietako baten beheko aldea egokitbilerak, ikastaroak, Gabon kantetako enUrteetan herriko kultura, gizarte, eliza, tseguak, afariak, danborradako entsezea pentsatu genuen”. Pentsatu eta egin “auzolanean aritu ginen. Batzuk eskulana gazte eta bestelako taldeen ekimen bilgu- guak... Guraso Elkartean egin gabekorik eginez, beste batzuk bonoen bidez edo ne izan da Gurasko Elkarteko lokala. Jesus izango al da? Ikastola ere izan zen.Lokalazozketak antolatuta dirua bildu zuten, eta Azurmendik gogoan ditu lokalean egiten ren sorrera eta ikastolaren hasierak denahal zuenak interes baxuko maileguak es- ziren hitzaldiak “Luistarrek eta Mariata- boran bat egin zuten. 1972-73 urteetan katu zizkien lagunei” gogoratu du Eugenio rrek antolatutakoak ba Urteagak. 1965-66 urteetan jarri zuten tzuk, medikuaren hitzaldiak ere izaten ziren. martxan lokala. Ordizian eta Beasainen lanean ari ziren Guztiak musu truk”. Guraso Elkarteen babesean abiatu zen Azurmedik ongi ezagutIdiazabalgoa. Gurutze Berriko etxeen a- zen du lokalaren ibilbitzetik Zigor auzokoak etorri ziren 70. ha- dea. Elkartearen sortzaimarkadan. Kooperatiba moduan eraiki leetako bat izateaz gain, ziren haiek ere,“Zigorren etxea hartu ge- 1970az geroztik, urtean nuen 27 lagunak elkarteko bazkide egin hirutan Guraso Elkartea ginen. Derrigorrezkoa zen” dio Martin Li- elkartasunerako gune bizarazuk. Hala, pixkanaka-pixkanaka taldea hurtzeko lanean aritzen handitu egin zen eta Guraso Elkartearen baita. Lokalean egiten “Egon hadi lo eta jango diagu me” antzezten dira Odol Emaleek antourrezko urteak hasi ziren.

8 • ALdAiZe 7


erreportajea jaiotakoak Guraso Elkartean ikastolan ibilitakoak dira. Eba Ione Elortzaren hitzetan “zinea botatzeko kabinaren alde banatara egoten ginen eserita, alde batean gu eta bestean gu baino urte bete gazteagoak. Karlos Garaialde zen irakaslea. Errekreo garaian panaderoa etortzen zen Gurutze Berri auzora eta flauta eskuan genuela sartzen ginen klasera”. Ikastolan ibili zirenetako asko Axari dantza taldeko kide bihurtuko ziren aurrerago.Eta Guraso Elkarte- Zinerako sarrerak koloretakoak ziren ko lokalean ikasi zuten dantzan. Non bestela?. Axari dantza taldeak,aurretik urte haietan dantza sueltoak indarra herrian izan zen Arkaitz taldearen lekukoa hartu zuen. Guraso Elkartean osatu hartu zuen. Biek Guraso Elkartean egiten ziren dantza sueltoko bikoteak. zituzten entseguak. Antton Irizar Axari Gainbehera Azken urteetako geldialdia80. hamarkadaren bukaeran 90.aren hasieran etorri ziren elkartearen geldialdia ren ondoren,iazko azaroan desegin zen Guraso Elkartean eta gainbehera.Ordurako estatutuak aldatu beharra izan zituzten, Martin Lizarazudantza taldeko arduradunetako bat izan ren esanetan “Elkartea sortu zeneko legezen “lokalean egiten genituen entseguak. ek zioten Elkartea desegiten bazen lokala Ehun bat lagun izatera iritsi ginen,taldeetan Segurako erresidentziaren esku geratuko banatuta aritzen ginen” azaldu du An- zela. Hori gerta ez zedin aldatu genituen ttonek. 80. hamarkadaren hasiera zen eta estatutuak. Hala, Elkartea deseginez gero

lokala bazkideena izango zela jasotzen zen arau berrietan”. Garai hartan hasi zen Guraso Elkartea indarra galtzen. Herrian bestelako taldeak sortu ziren eta ordura arte lokal haren bueltan sortutako ekimenek beste bide bat hartu zuten. Azken urteetako geldialdiaren ondoren, iazko azaroan desegin zen Guraso Elkartea. Ehun bazkide baino gehiago zituen. 39 bildu ziren azkeneko batzarrean. Gehienak elkartea desegin eta lokala udaletxeari ematearen alde agertu ziren. Batzuk pena hartu zuten. Lana, ilusioa eta garai zoriontsuak etorri zitzaizkien burura. Antzezlan, jaialdi eta bestelako emanaldien bukaeran hainbestetan ikusi izan zuten bezala, lokaleko gortina granateak isten ari zirela eta 40 urte lehenago hasitako istorioa bukatzera zihoala irudituko zaitzaion behar bada norbaiti.

NOBLEZA BATURRA, SOR CITROEN ETA ITZULERA Aparteko aipamena merezi dute Guraso Elkartean egindako zine eta antzerki emanaldiek. Axari antzerki taldearen emanaldiek txiki uzten zuten Guraso Elkarteko lokala.Garaiko euskal idazle ezagunenen lanak antzezten zituen taldeak, Nemesio Etxaniz, Juan Mari Lekuona, Piarres Larzabal... idazleen obrak eraman zituen taula gainera herriko taldeak. Iziartxo, Egiazko argia, Eun dukat... horiek Axari taldeak antzeztutako lanak. Guraso Elkarteko antzeztokian Axarik eskainitako azkeneko lanak Laratzean sua eta Itzulera izan ziren.Taula gainean kanpoko talde asko ere izan dira. Herrikoak gutxiago, azkena 1993an. Antzerki ikastaro bat antolatu eta han bildu-

takoek Egon hadi lo eta jango diagu me! lana antzeztu zuten. Guraso Elkartea zinema areto ere izan da. Jesus Mari Colladok eta Joxe Basurtok zuten horren ardura. Guraso Elkartea sortu aurretik Apaiz etxean izaten ziren emanaldiak. Zentsura eta No-do garaiak ziren haiek. “Lokala sortu zenean hasi ginen zerbait jarri beharra zegoela. Goierrin bazegoen 8mm.ko pelikulak botatzeko makina bat eta hura ekarriz ibiltzen ginen” azaldu du Basurtok. Baina Idiazabalek berea behar zuela eta hala Bartzelonara pelikulak botatzeko makina eskatu zuten,16 mm.koa. 63 mila pezeta ordaindu zuten Marin etxeko makina. Lokalean kabina bat prestatu zuten erositako makina jartzeko. Nobleza Baturra filmak estreinatu zuen Guraso Elkarteko zine aretoa. Bilbotik ekartzen zituzten pelikulak “Pesako autobusak ekartzen zuen eta gu motorra hartuta haren bila joaten

ginen.Gero lanak pelikula txukuntzen izaten genituen. Goraizak hartuta aritzen ginen” dio Basurtok. Horrela iritsi ziren Idiazabala Paco Martinez Soriaren La ciudad no es para mí, Sor Citroen, El secreto de las esmeraldas… Marisolenak eta momentuko filma arrakastatsuenak. Basurtok eta Colladok pazientziaz eta gogoz hartzen zuten lana. Orduak ematen zituzten pelikulak prestatu eta jendea etortzen zenerako pronto jartzen. Behin baino gehiagotan kabinan afaldutakoak dira. Sukaldeko takillan koloredun sarrerak saldu eta jendea lokalera sartzerako guztia prest eduki beharra izaten zen. Neguko Larunbat iluntzetan eta igande arratsaldetan izaten ziren emanaldiak. Egurrezko aulkiak prestatu eta txirrinak jotzen zuenean hasten zen pelikula. Ondoren lokaleko zoruan geratutako pipa azalak eta bestelakoak garbitzen izaten zuten lana. Zine proiektagailua Guraso Elkartean dago oraindik

ALdAiZe 7

•9


kolaborazioak IDIAZABALEN, ESKOLAKO AGENDA 21 Denok lotzen gaituen sinadura LABURRAK 25.URTEURRENA Datorren ikasturtean (2005-06) 25. urteurrena ospatuko dugu.Dagoeneko bi bilera antolatu dira antolaketarako batzorde bat osatzeko helburuarekin eta logo eta lema lehiaketa antolatzea erabaki da (proposamena aurkezteko epea martxoaren 11 da). Hurrengo bilera otsailaren 11n izango da, eta bertan biltzeko asmoa dugu edozein eratako kolaborazioak egiteko prest dauden pertsonak. Anima zaitezte eta prestatu zure laguntza eskolako irakasleekin harremanetan jarriz. EMAKUNDEKOAK GABONAK ZORIONTZEN. Emakunde erakundeak gabonak zoriontzeko txarteletan Izalgo eskolako umek ekoiztutako bertsoak txertatu ditu. Sinatu zuten eguneko argazkia

Abenduaren 10ean, ostirala, goizeko hamaiketan sinatu zuten Idiazabalgo Udaletxean Eskolako Agenda 21,Antton Irizar, herriko alkateak eta Mariaje Gonzalez de Galdeanok Aita Iparragirre Herri Eskolako zuzendariak. Hitzarmenak Garapen Iraunkorraren eta ingurumenaren inguruko gaiak jasotzen ditu. Sinatzaleez gain, ekimenera ikastetxeko bi irakasle, guraso bat eta sei ikasle hurbildu ziren; baita Edurne Huesa IIHIIko aholkularia eta Ingurumen Saileko ordezkari bat ere. Saio xume eta eder batean, denek izan zuten hitza hartzeko aukera eta baita ezohiko solasaldi hartan partaide izateko ere. Bertan, besteak beste, hauxe azpimarratu zuten: “Gure aroa azkena balitz bezala hartzen ari gara, ingurumena erabat zukutzen eta birrintzen, hurrengo belaunaldiengan batere pentsatu gabe. Ingurumenaren ongizatea kolokan dago, dena suntsitu baino lehen, hauxe da guztiok elkartu

A

10 • ALdAiZe 7

eta lanean hasteko unea”. Ikastetxeak honako hau jakinarazi zuen: Eskolako Agenda 21 programaren proiektua haintzat hartu dugu eta, haren filosofia eta metodologiari jarraituz, curriculum eta hezkuntza proiektuen baitan abiarazteko konpromisoa hartu. Gainera, eskola komunitateko agente guztiak ordezkatuko dituen ingurumen batzorde bat eratuko da eta, aldi berean, partaidetza zuzena eta irekia bultzatuz, gure umeak balore demokratikoetan heziz, ingurumenaren aldeko ohituretan eta baloreetan bideratuko ditugu. Bukatzeko, hauxe esan zuen Antton alkateak: Ekimen berri, desberdin eta guztiz pizgarri baten aurrean gaude. Lehen aldiz, herriko agente guztiak, denak batera, gurdi beretik tiraka jarri gaituen ekimen baten aurrean. Han bildutako guztion konpromisoz eta hasieran aipaturiko sinadurarekin, amaitutzat eman zen ekimen xume, esanguratsu eta eder hura.

ARTZAIN MUNDUA Artzain Mundua erakundera Izalgo Udalak diru laguntza eman izan du urteetan. Horren ordainetan, eta nekazal mundua umeei hurbiltzeko helburuarekin, filma batzuk aukeratu dituzte. Horietako bat “Baby, el cerdito valiente” ren euskarazko bertsioa emango dute eskolan, otsailaren 2an eta gainera, Nerea Aliasek aurkezle lanak egingo ditu. Ekitaldi hau Donostiako hiru ikastetxeetako ikasleekin eta Izalgo Eskolan egingo da Gipuzkoa mailan.


kolaborazioak GAZTETXEA ITXURA ALDATUTA

intura poteak, ixipuak, zerrak, mailuak, iltzeak... a ze saltsa eduki dugun azken hilabeteotan. Gaztetxeak abenduan 4 urte betetzen zituela eta, itxuraz aldatzea erabaki genuen. Urteurrenerako lan guztiak amaitu ez genituen arren, festetarako den-dena prest egongo da. Orain lau urte Gaztetxea atondu genuenetik, eraldaketa handirik egin gabe ginen eta garaia bazela eta, lanari ekin genion. Orain arte, kontzertuak, antzerkiak, eta abar antolatzen genituenero, oholtza muntatu beharra edukitzen genuen. Hori dela eta eszenatoki finkoa jarri dugu, beharreko argi eta entxufeekin. Paretek ere, bazuten margotzeko garaia, marrazki guztiak ezabatu eta, kolore berriz jantzi ditugu paretak. Lehengo ber-

P

dearen ordez, definitzen zailak diren hiru kolorez pintatu ditugu pareta zaharrak. Komuna, xake taula bailitzan margotu dugu. Sukaldean plater, eltze eta zartaginak pilatzen hasiak ziren. Horiek denak txukun-demonio jartzeko apal berriak jarri ditugu sukaldean. Itxura hau zuen gaztetxeak 4.urteurrenen Sukaldeko ontziekin antzera, liburuak katu, azken ukituak falta dira, eta aurrez eta aldizkariak ere aldrebes antzean zeuesan bezala Sanblasetarako eraldaketa dela eta, apalak jarri eta liburutegi bat amaituta egongo delakoan gaude, ea osatu dugu barruko gelan. emaitza gustuko duzuen. Dena den, oraindik lanak ez ditugu bu-

FESTETAKO EGITARAUA Sanblasetarako, Gaztetxea eraberritzeaz gain, urtero bezala IGAk hainbat ekitaldi prestatu ditu. Festei hasiera emateko, aspalditik gurera etortzeko irrikitan zegoen talde tolosar bat gonbidatu dugu:Atila y los Huno.Talde hau ez da musika munduan atzo goizean hasitakoa, musika ona, katxondeoa eta txoua ikusi ahal izango ditugu eszenatoki berriaren gainean urtarrilaren 28an, gaueko 11:30etan. Goitibehera txapelketak hirugarren edizioa izango du oraingoa. Gero eta ikusle eta partehartzaile gehiago biltzen ditu ekitaldi honek, herritarrak ez ezik, bazter guztietako jendea gerturatzen da.Txapelketan parte hartu nahi dutenak oraindik garaiz dabiltza, Gaztetxera hurbildu eta izena eman besterik ez dute. Arratsaldeko 4etan habiatuko dira goitibeherak kanposantutik behera. Otsailaren 5ean izango da. Aurten, futbito txapelketaren antolaketa lana Gazte Asanbladak hartu du bere gain. Sariak dagoeneko Gaztetxeko biltegian

“Gillotina� izeneko goitibeherak, goitibehera ikusgarrienaren saria irabazi zuen

gordeta eta prest daude. Nork eramango ote du txapela? Pithuevo taldeak ez duela jantziko behintzat aspalditik dakigu,partidaren bat edo beste soilik utzi baitizkiote irabazten. Finala, otsailaren 6an arratsaldeko 5etan. Koadrila Eguneko jolasak ere prest dauzkagu, beraz zuek ere joan prestatzen, froga gogorrak izango baitira aurtengo Sanblasetakoak. GABONAK Inoiz baino egitarau osoagoa prestatu genuen aurtengo Gabonetarako, tradiziozkoak diren ekintzez gain, nobedadeak ere sartu genituen egitarauan. Baserriz baserri abestera irtetea edo Urtezahar Gauean, ordubatetako kanpaikadarekin topa egiteaz gain, bestelakoak ere izan ditugu aurtengo Gabonetan.Errege bezperan,sekulako afaria egin genuen Gaztetxean; Monarkiaren aurkako afaria izan da aurtengo berrikuntzarik garrantzitsuena. Tabernetan salgai ikusi ahal izan dituzuen kantzontzilo eta tangez gain, bestelako salmentak ere egin ditugu. Gabon bezperan eta Urteberri Egunean, danbolinean erretako gaztainak salgai izan ziren herriko plazan.

Kantuan irten gineneko irudi bat

ALdAiZe 7

• 11


ertzetik ARGENTINATIK Argazki batekin, ahaideen bila DANIEL LARDIZABAL IDIAZABALDARRAREN AZTARNAREN BILA DABILTZA BERE BIRBILOBAK diazabalgo eliza aurrean auto bat eta bi lagun agertzen diren argazki zaharkitua eta bikote baten erretratua eskuan hartuta etorri ziren Silvina eta Raul Dinelli Idiazabala.Arbasoen aztarnen bila. Argazkiko gizon biboteduna Daniel Lardizabal da, Idiazabalen jaio eta Argentinara alde egin zuen ehunka euskaldunetako bat. XIX.mende amaiera eta XX.mende hasieran Amerikara egindako emigrazioak familia euskaldun ugari banandu zituen. Garai hartako komunikabide eskasei erreparatuz Hego Amerikara fortuna bila joan ziren asko inoiz gehiago ez zirela itzuliko argi zegoen,eta horrekin batera,familia harremanak neurri handi batean eten egingo zirela. Beharrak, ordea, bidai luze hori ekitera bultzatu zituen pertsona asko. Idiazabaldik ere izan ziren etorkizun oparoago baten bila Argentina, Txile edo Perura joan zirenak. Urteak pasa ahala batzuk sorterrira bueltatu ziren poltsikoa diru betez; horien adierazgarri dira herrian ditugun indiano etxeak. Beste asko, ordea, herrimina bihotzean,bertan gelditu ziren. Gaur egun,Amerikan gelditu zirenen oinordekoek, 3 eta 4. generazioek, beraien euskal jatorria ezagutzen duten arren, gutxi dira bertan izan direnak, harremanak ere urteen poderioz galtzen joaten baitira. Orain, ordea, garraio eta teknologia baliabideak oso bestelakoak dira eta euskaldun ahaideak ezagutzea ez da ezinezko gogoa.

eusten zaio, horrenbestez Lardizabal abizena ez da gure belaunaldira iritsi” azpimarratu du Raulek. Mende oso bat igaro den arren, familia argentinarrak beti izan du gogoan Idiazabal eta Euskal Herria. Eta harremanak aspaldi eten baziren ere,jatorria ezagutzeko gogoa gorde dute denek. Hori dela eta, Udaletxeko artxiboan pasa zuten goiz osoa Silvina eta Raulek zuhaitz genealogikoaren sustraietan murgildu eta gaur egungo gertuko familia aurkitzeko. Antonio Berasategiren laguntzarekin jakin ahal izan zuten beraien birraitona Enpajolatzan jaiotakoa zela. Antoniok egindako ikerketaren arabera Lardizabaldarrak 5 anai arreba ziren,haien ondorengo bakarra ageri da: Marzelai baserrian morroi ibili zen Danielen iloba bat. Hark bi arreba zituen, baina hil egin ziren. Handik urte batzuetara Enpajolatzan Lardizabal abizeneko beste familia bat bizi izan zen, agirietan agertzen denez gizona Idiazabalen jaiotakoa zen. Ziurrenera Danielen senitartekoak izango ziren Raulek eta Silvinak ikertzen jarraitzeko asmoa dute.Behar bada egunen batean jakingo dute eliza aurreko argazkian, autoaren alboan daudenak zein diren.

I

Birraitona-amonen argazkia Birraitonaren izena eta argazki zaharra. Informazio hori zutela etorri ziren Silvina eta Raul Dinelli anai-arrebak argentinarrak Idiazabalera, beraien birraitona izan zenaren familiaren bila. Bizitzaren gorabeherek,Donostia eta Kanariar Irletara ekarri dituzte bizitzera, eta hurbiltasunak ematen dituen erraztasunak eta Gabonetako oporrak aprobetxatuz beti gogoan izan zutena egitera etorri ziren: familiako historian murgildu eta ahaide euskaldunak ezagutzea. Daniel Lardizabal deitzen zen beraien birraitona idiazabaldarra. 1887an jaio zen

12 • ALdAiZe 7

baina 8 urterekin Argentinara emigratu zuen bere familiako zenbait kidekin. Bertan hazi eta ezkondu zen eta Argentinan igaro zuen bere bizitza guztia. Silvina eta Raul Buenos Aires probintziako Benito Juarez herrikoak dira. Han bizi zen izeba batek eman zizkien Daniel Lardizabali buruz gordeta zituen agiri eta argazkiak. Hura izan zen abiapuntua. Idiazabalgo Udaletxean “gure birraitonaren (Daniel Lardizabal) heriotze agiria aurkitu dugu, 5 anai arreba ziren; bi berarekin Argentinara joan ziren eta besteak Euskal Herrian geratu ziren. Udaletxeko agirietan agertzen denez, gure birraitonaren anai bat 2 urterekin hil zen” azaldu du Silvinak. Raulek eta Silvinak ez dute Lardizabal abizenik “aitaren aldeko aiton-amona italiarrak ziren,Argentinan, abizen italiarra izanez gero lehendabiziko abizenari bakarrik

Gai honen informazioa izango bazenu edo Raul eta Silvina Dinellirekin harremanetan jarri, gurekin jar zaitezke kontaktuan Dinellitarren telefonoa eta helbidea ditugu-eta.

Silvina eta Raul Dinelli


ertzea IZAL EZAUTUZ: Buztindegi Anttonio Berasategi zan zezakeen beste izen bat, baina –Idiazabalgo beste etxe askorenean gertatu den bezala- baserri honek ere, azkenean, eraiki zeneko lekuaren izena hartu bide zuen. Etxea egin zutenean, XVIII. mendearen erdi aldera,“Buztindegi” ez, baina “Camposechea nueba” (1752) esaten da dokumentuetan, beraren berri emateko; XVIII. mendeko beste aipamenetan ere izenaren molde berari eutsi zitzaion (“Campos echea”). Campostarrek egin zutelako sortu zen izen hori etxearentzat (Joan Bautista Campos jabe, 1752an); Zelandieta aldeko “Ganbos”en izena ere horrelaxe sortua zen lehenago, baina haren kasuan etxekoen deitura gorde zen bezala,kaleko etxearenean, jendearentzat errotuago egongo zen lekuaren izena nagusituko zitzaion. Hortik 1777an “Juan el de Bustindegui” agertzea eta, aurrerantzean ere, deitura hori bakarrik ikustea dokumentuetan. Horrelako beste izen batzuetan ere gertatu den eran (“Arizti/Aristi”,“Urrizti/Urristi”, Idiazabalen bertan), honetan ere, bi forma ageri dira dokumentuetan: “Buztindegi” eta “Bustindegi”. Garbi samar daude –itxuraz,behintzat- izenaren bi osagarriak.“-tegi/-degi” atzizkia “buztin”i erantsita dator; ezin esan, ordea, atzizkia, bere hasieran, etxea adierazteko sortu zen edo –hori seguruago- jabetza

I

edota lekutasuna adierazteko bakarrik balio zuen. 1964 inguruan baserri zaharra bota eta etxe berria egin zuten beraren lekuan; gerora, bertakoek 1971 aldera egindako txalet berriak bereganatu du izena.

ALdAiZe 7

• 13


kirolak BOLA JOKOA: TRADIZIOA ETA KIROLA Bola joko denboraldia abian da urtarrilaren hasieratik truke. Dena den, beraien ustetan ez du herriko gaztedian toki bat egitea lortu eta geroz eta gutxiago dira bola jokoan asmo sendoz murgiltzen direnak. Idiazabalen, dena dela, izan ditugu bolari onak, Gipuzkoako gazteen txapelketetan irabazle izan direnak.Andoni Berasategi adibidez, hiru aldiz izan da Gipuzkoako irabazlea jubenil mailan eta Asier Katalina beste bitan.Andonik aurreko urtean Euskal Herriko txapelketan gazte onenari ematen zaion saria ere irabazi zuen. Helduetan Jose Kruz, entrenatzailea eta Bola Joko Federazioko ordezkaria da.

ola jokoa euskal kirolaren historian oso garrantzitsua izan da, ezagutzen den kirolik zaharrenetakoa da-eta. Horren adierazgarri bada bolari zaharren ahotan istorio kurioso bat: Madrilgo Eskoriala (1563-1584 bitartean eraikia) egitera joan ziren argin gipuzkoarrak, bertan eraiki zuten lehengoa, bolalekua izan omen zen. Sagardotegi eta taberna inguruetan egiten zen kirola ere izan da mendeetan. Hori horrela izanda ere, gaur egungo gazteen artean bola jokoa ez da kirol ezaguna. Ez dago kirol izar ezagunik eta telebistan ere ez dugu maiz ikusten. Horrek eragin handia du gazteengan eta kirol honetan hasten direnak geroz eta gutxiago dira.

B

Bola jokoa Izalen Indarrean baino gehiago konzentrazioan omen dago bola jokoaren gakoa. Hori dela eta beste kirolekin uztartu liteke. Entrenamenduak ez baitira nekezak ezta luzeak ere, eta lesioak izateko aukerak oso txikiak dira. Idiazabalgo taldeak ostiralero entrenatzen du pilotaleku atzean dagoen bolatokian. Ordu erdiko entrenamendua baino ez da izaten, teknika eta posturak ikasi eta lagunartean kirolaz gozatzeko. Bola jokoan jarduten direnen esanetan, poztasun eta sari asko ematen ditu, esfortzu txikia eta denbora gutxiren

Andoni Berasategi

BOLA JOKOA IZALGO HISTORIAN Garai bateko bolalekuak sagardotegi eta taberna inguruan jartzen ziren. Jendearen aisia bete eta taberna inguruetan festa giroa jartzeko. Bolalekuaren jabeak prezio sinbolikoa kobratzen zuen, baratoa deritzona, lekua eta boloen mantenua ordaindu ahal izateko. Izalen bi bolaleku garrantzitsu zeuden: bata Albitsun, baina dantzalekua handitzeko kendu zuten; eta bestea, Katea auzoan. Hura oraindik mantentzen da baina Segurara doan bidea konpontzen denean bota egin beharko da. Herrian bertan zegoena gaur egungo Kutxa dagoen tokian zegoen. Baserri batzuetan ere bazeuden, baina hauek txikiagoak ziren eta jendeak entrenatzeko erabiltzen zituen. Katea auzoko taberna kentzean, bolalekua txukun mantenduko zuenik ez zen. Horregatik, herrian bolaleku itxi bat egitea proposatu zen pilotaleku berria eraikitzen ari zela aprobetxatuz. Ekimena martxan jarri zutenak Idiazabalen bizi baina Mutiloa eta Zerainen jaio eta hezitako pertsonak izan ziren:Unanue, Etxaluze, Goia, Lekuona... Izan ere, herri horietan bola joko tradizio handia egon izan da betidanik. Denborarekin Jose Kruz Aranburuk hartu zuen bolari taldearen ardura. Gaur egun, 12

14 • ALdAiZe 7

Txapelketa Sanblasetan Bola joko denboraldia Legazpin hasten da urtero Errege Egunean, urtarrilaren 6an. Egun horretatik aurrera astebururo ospatzen dira tiradak, abuztu erdialdean denboraldia amaitzen den arte. Bitartean lehiaketa ugari ospatzen dira: taldekako txapelketa, Gipuzkoako erregularitatearen txapelketa, bikotekakoa, eta Lehendakari saria edo banakakoa. Herriko jai gehienetan ere antolatzen dira tiradak. Sanblasetan ere izango dugu urtero legez bola joko lehiaketa. Kirol hau oraindik bizirik irauten duenaren erakusle da herriko festetako txapelketa. Idiazabalen urtero 60 bat bolari elkartzen dira.Sariak, bai herriko txapelketetan baita Federa-

Katea auzoko bolalekua

pertsona daude federatuta Idiazabalen, txapelketetan parte har tzen dutenak gutxiago diren arren.


kirolak zioak antolatzen dituenetan ere, beste kirolekin alderatuz egundokoak izaten omen dira. Bolari on batek soldata majoa irabazi omen dezake urtean zehar ospatzen diren txapelketetan jolasten badu. Bada arrazoi ugari bola jokoan hasteko, orain norberaren gogoa bultzatu behar. Andoni Berasategi, bolaria Andoni Berasategi hiru urtez jubenil mailan txapeldun izan ostean, helduen mailan dabil. Gaur egun oso gutxi dira kirol hau aukeratzen duten gazteak. Noiztik jokatzen duzu bola jokoan? 15 urte inguru genituela, arratsalde pasa

joaten ginen lagunak frontoi atzeko bolatokian nola entrenatzen zuten ikustera. Han jakin-mina sortu zitzaigun eta probatzen hasi. Ongi nenbilela eta gustatu egin zitzaidan. Horrela, entrenamendu bat eta beste bat, gaur arte. Nolako entrenamendua egiten duzu? Ostiralero elkartzen gara, bolo batzuk bota eta kitto. Ez du esfortzu fisikorik eskatzen. Kontzentrazioa baino ez. Beste kirolik egiten al duzu? Zer eskaintzen dizu bola jokoak beste kirolekin alderatuz? Ez dut beste kirolik praktikatzen. Eta bolo-jokoa hanka geldikoa da! Horrelako-

ak ditut aukeran nahiago. Onartu dezaket ikusteko aspergarri samarra gerta daitekeela baina jokalari baten begietatik entretenigarria da. Nola animatu gaur egungo gazteak? Gaurko gazteak ez dute bola-jokorako zaletasun handirik. Ez da ezaguna, eta kanpotik ikusita ez du arreta berezirik pizten. Nik esango nuke frogatu artekoa dela. Nork esango zidan niri hasiera hartan, bost urte beranduago bolatokira joaten jarraituko nuenik. Beraz, nahi duenak badaki non aurkituko gaituen.

AURTENGO JAIETAN ERE HERRI KIROLAK ETA TRONTZA

2004ko Sanblasetan herri kirolek izan zuten arrakasta ikusirik, aurten ekitaldi bikoitza antolatu dute herriko zenbait taldek. Larunbat gauean bi taldeen arteko herri kirolen norgehiagoka ikusi ahal izango dugu pilotalekuan. Igandean arratsaldeko 6:30ean, berriz, nobedade bat izango da: trontza

lehiaketa. 9 bikotek eman dute izena txapelketan eta buru belarri ibili dira Artzai Gazta ondoko lokalean entrenatzen. Irabazlea 5 korte azkarren egiten dituen bikotea izango da. Argi burua eta gogor besoak, neskamutilok!

ALdAiZe 7

• 15


saski-naski RZ

LILI-MALLU

Maria Luisa Mendizabal

Ana Mari Ansalas EZTULA KENTZEKO, APO BELARRA Verbascum tapsus

SAN BLAS OPILA

OSAGAIAK - 500 gr. irin - 5 gr. legami - Hiru arraultze - 150 gr. gurin - 250 gr. azukre Anis esentzia edo likore pixka bat OPILA EGITEKO Ondo garbitutako mahai edo gain batean irina zabaldu,eta sumendi baten forma emango diogu. Erdian zulo bat egingo diogu. Zulo horretara gainontzeko osagaiak botako ditugu (arrautzak irabiatuta, legamia, gurina urtuta, azukrea edo anisa). Pazientzia handiz, osagai guztiak ondo nahastuko ditugu. Orea zenbat eta gehiago nahastu, orduan eta hobeak irtengo zaizigu opilak. Gero, ore-arrabolaz zabaldu, eta oreari forma borobila emango diogu. Gutxi gorabehera, hiru opil egingo ditugu osagai horiekin.

9

ZORION AGURRAK

Opilei koska borobilak egingo dizkiegu apaintzeko. Labea berotu (180Âş) eta opilak, 20 minututan gutxi gora behera, bertan sartu. Begiratzen joan.Atera eta berehala, hoztu aurretik, bainu zuria emango diegu opilei, bestela, bainu zuria ez zaigu gogortuko. BAINU ZURIA EGITEKO Arrautza zuringoak irabiatu egingo ditugu,elur puntura iritsi arte. Poliki-poliki glas-azukrea nahastuko diogu. Loditzen denean, limoi tanta batzuk gehituko dizkiogu, bainuari distira emateko.

Bi metroko garaiera har dezakeen sendabelarra dugu. Ekaina eta urria bitartean loratzen da. Ile asko ditu eta zurtoinaren goiko aldean hori koloreko lore ugari ateratzen zaizkio.Lugorrietan eta belar askoko inguruetan aurkituko dugu batez ere. Otsaila neguan bete-betean dago sartuta eta nahikoa lan izaten dugu osasuntsu egoteko. RZ-n sanblas opila proposatu izana ez da kasualitatea, eztula eta eztarriko mina ere kentze-

ko direla esaten delako aipatu dugu. Apo belarra uda aldera bildu behar da eta honako infusio hau egin eta hartu behar da eztula arintzeko: Zain belarra, eztul-belarra, bioleta (edo nahi izanez gero, malba zuria) eta apo belarra, lauak neurri berean nahastu. Nahasketa horren koilarakada bat botako diogu litro erdi urari infusioa egiteko. Kontuz ibili apo belarrarekin. Izan ere,apo belarrarekin egindako infusio guztiak iragazi egin behar dira bere estaminek eztarria mindu egin dezaketeeta.

Egoitz

Idoia

Irati

Karmele

Aitor

Garazi

IĂąigo

Janire

Karmen

Alaitz

Garazi

Irati

Joseba

Karolina

Zorionak guztioi!!

Bidali zuen agurrak gurera. illati@topagunea.com Aldaize herri aldizkaria. Kultur Etxea. 20213 Idiazabal

16 • ALdAiZe 7


zaharrak berri ARGAZKI ZAHARRA: 1985eko ihauteriak. Herri Eskolako irakasleak 1985eko ihauteriak. Herri Eskolako irakasleak. 1984an berreskuratu ziren ihauteriak Idiazabalgo Herri Eskolan. Haur, irakasle eta gurasoak mozorroturik goizez herriko giroa alaitzen zuten kantari; iluntzean, berriz,egunean zehar jasotakoaren afaria prestatzen zen pilotalekuan. Goiko ilaran, ezkerretik eskubira: Nati Imaz, Mari Karmen Arostegi, Kontxi Aiestaran, Maite Lizaso, Juan Claudio López, Miren Urteaga,Txema Mujika, Inmakulada Ariztimuño, Peio Otaegi, Bernabe Herreros. Aurrean: Belen, Gurutze Baztarrika eta Jose Luis Elio.

OHARRA: Herriko baserriei buruzko atala eta argazki zaharrari eskainitakoa osatzeko ar-

gazki bila gabiltza. Edozein garai eta gairi buruzko argazkiak hartzeko prest gaude. Haren kopia egin eta itzuli egingo dizuegu.

Argazkiak, erredakzio taldekoren bati eman edo Udaletxean utzi ditzakezue.

Zatarrak eta Zuriak Euskal Herriko txoko gehienetan ospatuko dira inauteriak garizuma aurretik. Hauster aurreko hiru egunetan, igande, astelehen nahiz astearte, anonimatuan murgilduko da hainbat herritar. Aspaldidanik datorren ohitura da honakoa. Kristautasuna ezagutzen ez genuenekoa.Asko dira horien oinarria aurkitzen saiatu direnak, eta ondorioz makina bat hipotesi daude azaltzeko. Dena den, onartuena euskal gizakiak aitzinean zuen ilargi egutegiarena da. Euskal kulturan ez ezik beste zenbaitetan ere ospatzen dira modu honetako festak. Herriz herri egun hauek bizitzeko modua aldatu egiten zen.Mozorroturik eskean joan ohi ziren baserriz baserri astearte inauterian,asteartinen.Idiazabalen Zuriz eta Zatarrez mozorrotzen ziren. Zuriak zuriz jantzita joan ohi ziren, gerriko eta gehienetan borla berdea zeraman txapel gorriarekin. Dantzarien antzera, prakek alde banatan zintzarriak zituzten. Lepoan etxean zen zetazko zapi onenetakoa eramaten zuten. Han gordeta eraztun eta orratz dotore askoak. Seriotasuna azaltzen zuten.

Zatarrak berriz, ezezagun egiten zituzten trapu zaharrez estaltzen ziren: zaku bat, trapu zaharrak eta txapel bat nahikoa ziren. Eta posible zen heinean, hitz egiterakoan ahoskera aldatuz eta ibilera baldarragoa antzeztuz. Aurpegia estalita zeramaten eta aho eta begi pareetan zuloak egiten zizkioten oihalari. Bihurrikerietan aritzen ziren, garrasika hitz egiten zuten eta sarritan zakar agertzen ziren. Goizez, adarra eta soinua hartuta kantuan ibiltzen ziren batetik bestera. Janaria jasotzen zuten batik bat:arrautzak,urdai zatiren bat,txorixoak... Gaua iristear zela, iluntzean, plazan aurreskua eta soka dantza egiten zituzten. Alkateari dantzatu ahal izateko baimena eskatu behar izaten zioten. Urtsuaran igandean Zegamako mutilak etorri ohi ziren etxez etxeko itzulira. Horiek ere zuriz jantzita etortzen ziren kanturako prest. Garai hartan zegamarrak inguru honetara sarri etorri ohi ziren beraien erromeriak ospatzera. Jai egun berezietan Uzkatzan bildu ei ziren. Handik herrira jaisten ziren eskean jarraitzera.

Ostegun gizena haurrentzako eguna izaten zen. Eta Idiazabalgo sukaldeek festa usaina izaten zuten. Gustuko jakiak izaten ziren, eta ez ziren falta izaten ogi-torradak. Baina ospakizun hauek 1923an debekatu egin zituen Espainiako Gobernuak.Aurpegia estalita eramatea delitua zen.Frankoren diktadura garaian ere bota lege hori indaErrementariaren txabola aurretik rrean egon zen.Askotan jai hauek ezkutatu nahian udaberriko jaien gisa izendatu zituzten gobernariek. Hori dela eta, tradizioa leku askotan ahoz mantendu da. Idiazabalen ere izan zuen arau honek isla. Frankoren heriotzak ordea, urte luzeetako ohitura berreskuratzea suposatu zuen leku askotan. Beste zenbaitetan eguneratu egin ziren inauteriak eta aldian aldiko pertsonaia edo gauzez mozorrotzeak indarra hartu zuen.Ala ere XX. mendeko hutsunea nabari da oraindik. Idiazabalen esaterako Herri Eskolak lan bikaina egin du ohitura hau mantentzen saiatuz. Baina ezjakintasunak edo behar bada garaien aldaketak, bizi izan zutenen oroitzapenetan gorde ditu kantu haien soinu alaiak.

Esaera

“Kandelero bero, negua gero” ALdAiZe 7

• 17


iparrorratza KUBA Jaione Munarriz probintzia, irlako hiriburuaren izena eramanez. Kuba ez da munduko beste uharte bat, Kuba bakarra dago munduan. Bere historiak, politikak, geograKartel politiko ugari dauzkate kaleetan fiak, kulturak, musikak… Atlantiko Ozeanoaren, Karibe Itsasoaren eta Mexikoko Golkoaren artean igeri bakarra egiten dute. Gauza asko baldin dabil Kubako Errepublika.Airetik begira- baditu ere Kubako irlak nabarmentzeko tuta, luzexka, estua eta koloretsua dugu eta goraipatzeko, bertako jendea da irla irla hau. San Antonioko lur muturretik hau haundi egiten dutenak. Bertako gizarteak, Kuba koloretsu bat hasi eta Punta de Quemado lurmuturrera, tartean 1200 km luze. Bere alderik zabalenean 191 km-ra iristen da, eta estuenean berriz 31 km-ra. Gure Euskal Herriaren azalera bost aldiz biderkatuz, Kuba bat eraikitzen dugu. Bere osotasunean laua baldin bada ere, badira mendizerra eder eta garrantzitsu batzuk. Airetik Kuba bakarra eta bateratua ikusten den arren, geografikoki 15 probintzitan banatua dago, tartean Habana Hondartza ederra daude Kuban

Denbora-Pasa Liburuxka “Luma” eta “Lum@txo”

Argitaletxea: Komunikazio Biziagoa Prezioa: 3 € Argiak hilero argitaratzen duen denbora-pasa liburuxka da. Jokoen bidez munduko eta Euskal Herriko berri ematen da. LUMA helduentzako eta Lum@txo haur eta gazteentzako da, euskaraz dibertitu eta ikasteko aukera paregabea.

18 • ALdAiZe 7

Web gunea http://www.ehkme.com

Hainbat eguraldi gizonek –tartean dira Peio Zabala eta Joxe Landa– sortutako Euskal Herriko Klimatologia eta Meteorologia Fundazioaren ataria da. Bertan eguneroko eguraldia, tenporak, herri-metereologia eta jakinduria, hainbat esteka interesgarri (sateliteak, itsasoa,iragarpenak...) eta produktuak salgai dituen denda ere aurkituko duzue.

eraiki du. Koloreek eta jendearen irrifarrak bustitzen dute uhartea. Hiriburuetako kaleak domino partidez, zumezko ahulkietan exerita dauden agure ximurtuez, umeen jolasez eta gazteen arteko hizketaldiez aberasturik daude. Hiriburuetatik kanpo, nekazal herrialdeetara inguratzen bagara, guajiroek irrifar zabal batez hartzen zaituzte beren etxeetan arroz eta frijole platerkada eder batekin eta hizketaldi aberats bat tartekatzeko gogoz. Hondartza aldeak berriz, janak, edanak, musikak eta dantzak alaitzen dituzte. Kuba ezagutzeko, Kuba bere osotasunean bizi behar da, bere lurretan galdu, bertako jendea ezagutu eta beraien munduan sartu.

Habanako Independentzia Plaza

Diskoa Keike: “Oinetan kea”

Argitaletxea: Oihuka Prezioa: 15,40 € Ondarruko boskotearen lehen diskoa da hau.Musika indartsua eta lasaia da eta metala, hardcorea eta popa tartekatzen dute. Kantuen hitzak taldekide batenak dira eta barne sentimentu ugari plazaratzen dituzte. 2002an sortu zen taldea eta 5 kantutako maketa ere badaukate.


zeasma BILATU ZAZPI AKATSAK

SAN BLASAK Egilea: Ibon Urkia Doinua: Gure lurrean hedatua da

AURREKOAREN ERANTZUNA AURREKOAREN ERANTZUNAK:

Krosa, pelota, futbol finala Txirrindularik gainera, Tanborrada ta bertsolariak urtero ohi dan antzera umeak jolas parkera helduak poteatzera eta aurtengon ihauteriak datoz festekin batera mozorrotu ta kalera saltoz batetik bestera beste behin ere izango degu disfrutatzeko aukera (bis)

Ume nahiz heldu, zahar nahiz gazte, Den-denak maila berean. Ekintza asko, ta danantzako Izango die kalean. Parte hartu al danean Animau besteik ezean Ta juerga ere al degun arte Lasai eingo deu gauean Eta bien bitartean Umek lo goxoz ohean Ia beste behin izaldar danok Asko dibertitzen gean (bis)

ALdAiZe 7

• 19


2004an edukiontzi bat material eta traste pila batekin bidali genuen. 2005erako beste erronka bat daukagu, zure laguntzarekin hau bidali nahi dugu:

4x4 erako autoa Guztion laguntzarekin lortuko dugu! Eskerrik asko.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.