Aldaize 6

Page 1

ALdAiZe Izalgo herri aldizkarie

6. alea 2004ko abendua

NIKARAGUA ORAINDIK SANDINOREN ZAIN

Edurne Aranburuk 20 urte daramatza Nikaraguan HIZKETAN LOREA KATARAIN: “Idealena baserritik diru laguntzarik gabe bizi ahal izatea izango litzateke”

5

ZE BERRI? ETXEBIZITZAK: • Udalak bi lursail erosi ditu etxeak egiteko. • Etxebizitza publikoak eskatu ditu KALETIO taldeak. 6-7



Illati ZER NUN Illati . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .3 Iritzie . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .4 Hizketan Lorea Katarain . . . . . . . . . . . . . . . . . .5 Ze berri? . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .6

Herriko plaza . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .7 Erreportajea . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .8 Kolaborazioak Aita Iparragirre herri eskola . . . . .10 Gaztetxea . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .11

ILLATIREN TXOKOA EUSKARAZKO PRODUKTUEN KONTSUMOA Urriaren bukaera aldera hasitako iragarki-erasoek ohartarazi ziguten Gabonak iristear daudela. Saltokiek ere hartu dute horren kutsua: hamaika jostailu, turroia, mazapanak... Azken urteetan euskarazko produktuen eskaintzak (euskaraz sortutakoak zein euskarara itzulitakoak) gora egin duela esan daiteke, baina oraindik ere, produktu zahar zein berrietan, euskararen presentzia oso eskasa dela ezin ukatu. Dena den, zorionez, bada euskarazko produktuak kontsumitzen diren gune garrantzitsu bat: Durangoko Azoka. Urtetik urtera jendearen emaria handituz doa, baina interesgarria litzateke jakitea proportzio berean doazen azokako salmentak.

Kantitateak baino gehiago kalitateak bermatuko digu euskararen garapen sendoa esparru guzti-guztietan

Ertzetik ertzea Argentinatik . . . . . . . . . . . . . . . . . . .12 Izal ezautuz . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .13 Kirolak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .14

Saski-Naski . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .16 Zaharrak berri . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .17 Iparrorratza . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .18 Zeasma . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .19

J.Garzia, A.Egaña eta K. Amonarrizek argitaratu berri duten txosten batean* diotenez, euskarazko produktuen kontsumoa ez da gazte euskaldunen artean legokiokeen proportzioan hazi. Horren ondorioz, euskarazko erreferentzia sinboliko eta errealen hutsunea nabarmena dela defendatzen dute. Eskaintzaz eta kontsumoaz ari garela, inork zalantzan jarri al du euskaraz egonagatik ere kalitate txarrekoak izan dai-

tezkeela? Izan ere, pentsa daiteke, badagoela halako joera euskaraz egote hutsarekin nahikoa baldintza izatea produktu hori erosteko. Gure hizkuntzan kalitatezko produktuak edukitzeko eskubidea daukagu eta sortzaileei hori bermatu dezaten eskatzea ezinbestekoa da. Kantitateak baino gehiago kalitateak ziurtatuko digu euskararen garapen sendoa esparru guztiguztietan. Kontsumitu behar badugu, jo dezagun erakargarriak diren erdarazko produktuak euskaraz jartzera, baina kalitatea kontuan hartuta; eta euskarazko kalitatezko produktuak ezagutu eta baita, zergatik ez, ezagutaraztera ere. * Euskararen kalitatea: zertaz ari gara, zergatik eta zertarako in www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1098805402

ALDAIZE Idiazabalgo herri aldizkaria

Mujika, Ion Telleria, Irune Urteaga eta Xabier Urteaga.

Tirada: 1.000 ale.

Argitaratzailea: Illati Euskara Elkartea Kultur Etxea 20213 Idiazabal

Lege gordailua: SS-0151/04

Tfnoa: 943 18 72 08

Ale honetako laguntzaileak: Garikoitz Mujika, Nagore Insausti, Iker Markinez, Ana Mari Ansalas, Aita Iparragirre Herri Eskola, Gaztetxea, Jose Maria Paz Institutua, Anttonio Berasategi eta Alaitz Alustiza.

e-maila: aldaize@euskalerria.org

Diseinua eta maketazioa: ZUM Edizioak.

Erredakzio taldea: Eider Alustiza, Iñaki Arriaran, Eunate Elio, Maddi Garcia, Itziar

Inpimaketa: Gráficas Ona.

ISSN: 1697-512X Aldaizek ez du bere gain hartzen aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik. Idiazabalgo Udalak diruz lagundutako aldizkaria.

ALdAiZe 6 • 3


iritzie HANDIK Donostia

HEMENDIK Idiazabal

Garikoitz Mujika

Nagore Insausti

SASI GUZTIEN GAINETIK HEGAN

IZALA BUELTAN

Han eta hemen gauzak ez dira berdin dio abestiak, baina gure herri honetan behintzat ez da egia. Hiria bata eta herria bestea. Askotan hausnartzen aritu naizen kontua da Izal bezalako herri batean bizitzetik Ñoñostiara bizitzerainoko jauzia, bata eta bestearen arteko aldeari tamaina hartu nahian. Izal munduaren beste aldean egongo bailitzan bezelako urruntasuna sentitu izan dut askotan, baina ez da ez seinale txarra. Izan ere, Izalen aurkitzen dudan etxe-giroa, tankerako familiartasunarekin egin baitut topost hemen ere. Eta gauza polita da. Hemen ere gazteak elkartu, antolatu, amestu, dibertitu, maitatu, jolastu, sofritu eta borrokatu egiten baitugu elkarrekin sasi guztien gainetik hegan. Han eta hemen gauzak ez dira gehiegi aldatzen. Batean bestean baino jende gehiago bizi da, giro eta inguru desberdinean, baina han eta hemen inoren aurrean makurtu gabe euskal herritar bezala bizitzea jazartua dago

@

HITAZ OROIT “AIERBE” 2003ko uztailaren 20an esan genian “orain hoa hegan”. Geroztik hor habil airean. Guk sentitzen haugu, urtean zehar bakoitzak bere erara eta urtean behin guztiok batuta. Iazko irailean udazkenean atariko atea jo genian, hitaz galdetu eta Santa Barbara puntara igo gintuan erantzunaren bila eta

berdin-berdin. Honaino iritsi zaizkit inposatu nahi den isiltasunaren gainetik ozen hitz egiten duten Eduardo eta Iparraren omenaldirako txartelak, hemen ere eurek bezala, Euskal Herriko zerua argitzen duten dozenaka izar dizdiratsu kontatu ditudalarik zoritxarrez, baita Iparra izar bilakatu zen toki zehatza ere. Ruperren abestiak dioen bezala “mendea eta segundua gurutzatzen diren lekua” da gure herri hau, gure Euskal Herri hau, han eta hemen berdin sentiarazten gaituen eremua, eta berau aske bihurtzen den egun horretan joango zaizkit segur aski Izal eta Donostia artean sentitzen dudan nolabaiteko urruntasun hori. Halere, Izalgo gazteekin, lagunekin, askotan egiten dut topo gure eskubideen aitortzaren aldeko manifestaldietan, jai herrikoien aldeko abordaian, edota gazteon etxeak diren gaztetxeen defentsan. Han eta hemen belar gaiztoak ez direla hiltzen! Eta horrela izan dadila urte askoan!

gure arnas estu eta oin hotsek esan ziguten hi ere han hintzela, oroimen eta sentipenetan, ixilean. Aurten atariko atea irekita zegoenez,ezer galdetu gabe Ursuarango txokora jo diagu, lanbro eta laino artean errekak esan ziguk gurekin haizela hutsik egin gabe eta farre egin diagu, malkoak ere bahittuan. Eta kantatu egin diagu, kanta zaharrak badakik…

Duela urte batzuk ikasketak zirela eta Santander aldera joan nintzen. Une hartan nire betiko ingurunetik haratago topa nezakeenari buruzko jakin-min handia nuen eta gogotsu ekin nion “bidaia” hari. Hasera ez zitzaidan oso xamurra suertatu baina ez nintzen horregatik gehiegi beldurtu. Zentzu askotan nire ametsa bete zen, nahiz eta espero ez nituen gauza askorekin topo egin. Bizimodu aldaketa hark bere alde on eta txarrak zituen. Horrelakoetan nahi ala ez jende berria ezagutzen da, norbere burua nahiz besteenganako ikuspegia zabaldu, etab. Gehienetan aberasgarria izaten da gisa honetako edo antzeko esperientzia batean murgiltzea. Haatik, Idiazabalen bizi nintzenean kanpora joateko grina banuen ere, Santanderren denboratxo bat igaro eta laster konturatu nintzen herria eta bere ingurunea zenbat maite nuen. Ohiturak, euskara, kultura, jendea, jaiak, giroa... batzuetan guztia nuen faltan botatzen. Han oso lagun onak egin ditut eta gauza asko ikasi. Hala

Eta sentittu egin diagu… Aierbe hemen zegok. Hire lagunak Joseren omenezko bertsoak Mendi ttonttor hau aukeran, hik gustoko huen eran. Hik erabaki gero zer egin, orain hoa hegan. Joxe zer iturburu dan… hiretik nahi diau edan;

ere, ahal nuenean etxe aldera egiten nuen ihes. Esan dezagun Santander eta Izal artean jauzika ibili naizela azken urteetan. Beno, jada ikasketak amaitu ditut eta berriro ere herrira etorri naiz. Esan liteke udazkenarekin batera itzuli naizela. Batzuk urte osoa urtaro hau noiz iritsiko pasatzen dute, ehiztariak kasu. Beste batzuentzat tristura omen dakar, egunak geroz eta laburragoak direlako edota udako oporrak amaitu direlako. Nik txikitatik dut gogoko. Hego haizea nagusi den egun horiek gustatzen zaizkit. Zuhaitzen kolore festak ere xarma berezia du. Beti edo ia beti aurki daiteke gauzen alderdi ona. Beraz, utzi aitzakiak alde batera eta goza dezagun garai hau ere. Norberak ikusiko du nola. Ni, besteak beste, herriko bizimoduan murgiltzen saiatuko naiz eta denboralditxo bat pasa ondoren esan beharko dizuet bertantxe primeran nabilen edo berriro ere beste norabait joateko grina piztu zaidan.

landare eder bat eta bi lore hor dizkiguk eman. (berriz) Beti izan haiz graziko, agur, ohore mutiko. Kezkarik ez ta, hire izarra ez duk itzaliko. Berrogei urte ta piko, orain ez gaituk utziko… Lagunak lehen, lagunak orain, Lagunak betiko. (berriz) Doinua: Haizak hi mutil mainontzi

Gutunek gehienez 25 lerro izan behar dituzte, makinaz idatzita eta sinadurarekin. Emailez: aldaize@euskalerria.org Betiko postaz: Aldaize herri aldizkaria, Kultur Etxea, 20213 Idiazabal

4 • ALdAiZe 6


hizketan LOREA KATARAIN: “Idealena baserritik diru laguntzarik gabe bizi ahal izatea izango litzateke” ritz Ederko Loreak bere kargu hartu berri du baserriko jarduna. Lurra landu eta ganaduak zaintzeaz gain, baserritik bakarrik bizi den izaldar gazteak hainbat sari irabazi ditu jada azoka bat baino gehiagotan.Egungo gizartean iraganeko jarduna bezala ikusten denari eustea erabaki du Loreak, baserriak etorkizuna izaten jarrai dezan. Zergatik erabaki zenuen baserriaren ardura hartzea? Betidanik behiak eduki ditu nire aitak baserrian, baserritik bizi izan gara gainera, eta txikitatik gustatu zaizkit. Batetik, baserri mundua gustatzen zaidalako aukeratu nuen baserriari eustea, eta beste aldetik, iruditzen zaidalako merezi duela hori mantentze aldera zerbait egitea. Ez merezi duelako bakarrik, baizik eta beharrezkoa delako Euskal Herriko baserri eredua mantentzea. Ezkutatzen ari diren gaia dela iruditzen zait, eta horren inguruan lan egitea garrantzitsua dela uste dut.Baserria ez da lana bakarrik, gauza askoz aberatsagoa da.Azken batean, kultura bat da. Nola hartu zintuzten inguruko baserritarrek? Ez dakit, batzuek agian harrituta. Baina jendeari bitxia gertatu zitzaion gazte batek baserrian jarraitzea eta, gainera, baserritik bakarrik bizitzea eta hori aurrera eraman nahi izatea.Bestela,inguruko lagunak eta etxekoak gustura daude, eta animatu egin naute gainera. Zailtasunak izan al dituzu gaztea eta emakumea izateagatik? Orain arte zailtasunak askorik agian ez, etxe inguruan aritu naizelako. Lehen genituen ikuilua eta zahartuta gelditu dira, eta berria egiteko asmoa daukat. Zailtasunak datorzkit batez ere hortik, horren kostua dela eta.Gaztea izatea baino gehiago,oraingo zailtasunak ekonomikoak dira niretzat.

A

Gaztea izatea baino gehiago, oraingo zailtasunak ekonomikoak dira niretzat Eta zer abantaila eta desabantaila ikusten dituzu baserri munduari edo adibidez industri munduarekin alderatuta? Abantailen artean nabarmenduko nuke gustatzen zaidan zerbait dela; nolabait, alde horretatik, ni neu naizela “jabe“ –hemen menpekotasun asko baitago– eta

gauzak neronek neure gustura antola ditzakedala. Desabantailen artean, berriz, nekazaritza munduan baserritarraren diru iturriak oso mugatuak direla aipatuko nuke. Lehen esan dudan bidetik, berak ordaintzen duena eta berari ordaintzen diotenaren artean diferentzi handia dago, eta batez ere, bitartekoak erabiltzen ditugunontzat. Bitarteko horiez baliatzen denak askoz ere prezio baxuagoan saldu beharra dauka. Oso zaila ikusten al duzu gaur egun baserritik bizitzea? Ez da erraza. Gainera ikusten da geroz eta baserritar gutxiago dagoela. Baserriak husten ari dira eta bakarrik baserritik bizi direnak geroz eta gutxiago gara. Zein izango litzateke, zure ustez, bizitza estilo idela? Idealena baserritik diru laguntzarik gabe bizi ahal izatea izango litzateke. Zeren eta orain asko eta asko, eta batez ere haragitarako abereekin ibiltzen direnak, diru laguntzetatik bizi dira. Nola ikusten duzu egungo gazteria baserrien inguruan? Gazte jendeak ez dauka ideia askorik baserri munduaz.Agian aitona edo amona izango zuten baserrikoa, baina gurasoak kalekoak dira. Hor, nire iritziz, lan handia dago egiteko; gutxienez, ezagutarazteko, kontzientziatzeko. Nahiz eta baserritik bizitzera ez bultzatu gazte jende hori, gutxienez ezagutarazi eta kontzientzia bat zabaldu behar da beren artean.Alde horretatik, aurtengo udan, hain justu ere, SEGIko gazte batzuek bultzatuta, baserritik bakarrik bizi diren baserritarrei laguntzen aritu da herriko hainbat gazte. Nire ustez bi helbururekin: bai baserritarrei laguntze aldera, eta bai mundu honetan pixka bat jantzi eta hura ezagutzeko ere. Niri behintzat hori oso positiboa, lehenengo pausu bat izan daitekeela iruditzen zait. Eta zer arazo ikusten dituzu gazte jendea baserri munduan sartzeko? Alde batetik, sartu nahi dutenak ere ez dira asko; hor kontzientzia bat sortu behar da, informazioa zabaldu eta baserri mundua zer den erakutsi. Baina hortaz aparte, sartu nahi dutenek eta ezer ez daukatenentzat, kalekoak direnentzat, zailtasun handiena ekonomikoa da. Guk gutxienez dezenteko abantaila daukagu alde horretatik,baserria badaukagu,lurrak ere bai, ganadua...

Lorea Katarain - Baserritarra -

Baserri munduari gizonen aurpegia jarri izan zaio askotan.Aldatzen doan zerbait al da? Gizonek egindako lana nabarmendu izan da gehiago, baina nire ustez, baserriak ez luke orain arte iraungo emakumerik gabe. Hor azpimarratuko nuke, baserri askotan dagoen egoera. Gizona kanpora edo tailerrera joan da lanera eta baserriko martxa emakumeak hartzen du bere gain. Gizonen mundua baino gehiago,emakumeen lana aitortzea falta izan da beti. Eta baserriaren etorkizuna? Orain bezala joanez gero, gaizki. Egoera aldatu beharrean dagoela uste dut. Gazteak hor sartzea lagundu beharrekoa da eta gaur egun laguntzen dena baina askoz ere gehiago. Ni orain dirulaguntzak eskatzen ari naiz ikuilu berria egiteko,eta hor,hasiera batean zeuden diru laguntzak iaztik hona gutxitu egin dituzte. Hori jaitsi partez gutxienez mantentzea, eta baserri munduan sartu nahi eta ezin duen jendeari laguntzea ezinbestekoa da.Azken finean hor baitago etorkizuna. Sartu nahi dute eta ezin, azkenean katea moztu egiten da ez badiezu laguntzen. Baserri mundua ezagutu nahi duenak hemengo baserrien ateak zabalik dituztela jakin behar dute. Eta horixe, jendea animatu egin behar da hau ezagutzera eta zer dagoen ikustera.

ALdAiZe 6 • 5


ze berri? 67 HAUR LUDOTEKAN Urriaren hasieran martxan jarri zutenetik 67 haurrek eman dute izena Ttipi-ttapa ludotekan.Astelehenetik ostiralera, arratsaldeko 5etatik iluntzeko 8etara egoten da zabalik 3 eta 8 urte arteko neska mutikoentzat. Ludotekako arduraduna Ainara Urteaga da.

EDUARDO ETA IPARRAREN OMENALDIA Kimu kultur elkarteak antolatuta Eduardo eta Iparra herritarren aldeko omenaldia egin zen azaroaren 3tik 7ra. Hitzaldiak, mus txapelketa azkarra (28 bikotek hartu zuten parte) eta gazteen bazkaria egin ziren, besteak beste.Azaroaren 7an, Atxurbi mendian bi herritarrak gogoratzeko jarrita dagoen monolitoan omenaldia egin zieten eta ondoren ekitaldi politikoa izan zen.Ekitaldiak,Arretxe Elkartean egindako bazkariarekin bukatu ziren.Aurten Iparra eta Eduardo hil zituztela 30 eta 20 urte bete dira.

SANBLASAK ETA INAUTERIAK BATERA Datorren urteko Sanblasak antolatzeko bilerak egiten ari da Festa Batzordea. 2005eko festak inauteriekin batera tokatzen dira.Hori dela eta,Festa Batzordea festak eta inauteriak uztartuko dituen egitaraua prestatzen ari da.Bilerak ostiraletan izaten dira, arratsaldeko 7etan Kultur Etxean.

GURASO ELKARTEA Guraso Elkarteak Gurutze Berri auzoan duen lokala Udalaren esku uztea eta elkartea desegitea erabaki du.Azaroaren 16ko batzar berezian egindako bozketan lokala Udalari ematearen aldeko 36 boto izan ziren, kontrako bi eta batek zuri bozkatu zuen.40 urteko ibilbidea egin du Guraso Elkarteak.

ETXEAK EGITEKO LURSAILAK EROSI DITU UDALAK Zepai eta Estensoro inguruan daude lursailak Udalak bi lursail erosi ditu Zepai inguruan etxebizitzak egiteko. 27 mila metro karratu eskuratu ditu guztira Zepai eta Estensoro baserriaren inguruan. Lursail horietan etxebizitzak eraikiko ditu Udalak datozen urteetan. Herrian beharra sortu ahala egin nahi ditu etxeak. Ekimenaren helburua, beste erakundeen menpe egon gabe, Idiazabalgo Udalak eraikitzeko ahalmena bere esku izatea da. Erositako lursailetan eraikitzen hasterako,Pilarrenea alboan egiten hasi diren etxeak banatu beharko ditu Udalak. Bederatzi pisu egingo dituzte eta herritar askok eman dute izena horietako bizitza bat eskuratzeko. Pilarrenea alboko lursailean egiten ari diren etxeak,21 eta 31 milioi pezeta artean salduko dira, tamainaren arabera. Obrak

urrian hasi ziren eta eraikina 2006ko irailerako egongo da bukatuta. Udalak sustatutako etxebizitzez gain, Eusko Jaurlaritzak babes ofizialeko sei etxebizitza eraikiko ditu Gurutze Berri auzoan, Errekalde baserrirako bidean. Etxebizitza horien zozketa Etxebidek egingo du datorren urtean.

2005EKO AURREKONTUA ONARTUTA 2005. urteko aurrekontua onartu zuen Udalak urriko udalbatzan. Aurrekontuak 322 mila euroko diru poltsa aurreikusten du herrian inbertsioak egiteko. Diru gehien, 130 mila euro, Herri Eskola handitzeko lanetan gastatuko du Udalak.Aita Iparragirre Herri Eskolan 0-2 urteko haurrentzako gelak egokituko dira eta jangela berria egingo dute. Udalak 60 mila euro erabiliko ditu aurre-

ra begira egin beharreko lanen proiektuak lantzeko. Horietako bat eskatzea onartu du dagoeneko Udalak: Bikuña eta Gurutze Berri auzoetako urbanizazioa egiteko proiektua hain zuzen ere.Ikuskizunetarako aretoa eta Kultur Etxea berritzeko lanen proiektuak eskatzeko asmoa ere badu Udalak. Baserrietako azpiegiturak egokitu eta Elizan egitekoak diren lanak finantzatzeko dirua ere aurreikusi da.

PLAZAKO ZUBIA IREKITA DAGO 8 hilabete iraun dute plazan zubi berria egiteko obrek.Otsailean bota zuten zubi zaharra eta urriaren 15ean,erabat bukatu gabe,ireki zuten berria. Jarraian argazkitan bilduta hilabete hauetako lanen laburpena.

Otsaila

Apirila

Ekaina

Urria

GARIKOITZ MUJIKA ATXILOTUTA Garikoitz Mujika idiazabaldarra (gaur egun Donostian bizi da) atxilotu zuen Ertzaintzak azaroaren 15ean. Atxiloketaren bezperan jaso genuen Aldaizeko ale honetarako bere kolaborazioa. Azkenean, epaileak behin-behinean aske utzi zuen azaroaren 23an.

6 • ALdAiZe 6


ETXEBIZITZA PUBLIKOAK ESKATU DITU KALETIO TALDEAK Herriko gazte talde batek sortu du ekimena

herriko plaza ZER DIE ZUTZAKO GABONAK? IÑAKI GONZALEZ Jubilatua Gabonek niretzat betidanik izan dute zentzu erlijioso bat baina festa garaia ere bada. Nire etxean beti garai hontan elkartzen garelako familiako guztiak. Bilobek izugarri gozatzen dute opariekin. Beraz, garai hori oso gogokoa dut.

Urriaren 16ko aurkezpena

Gazteek etxebizitzak eskuratzeko dituzten zailtasunei aurre egiteko, etxebizitza publikoak eskatu ditu Kaletio taldeak. Herriko gazte talde batek martxan jarritako ekimenaren helburua “jabetza pribatuarekin amaitzea da”. Horretarako zera eskatuko diote Udalari “hutsak dauden etxeak berreskuratu eta pertsona bakoitzaren posibilitateen arabera alokairu bat kudeatzea”. Kaletioren eskaria da,bi etxe dituztenek horieta-

ko bat Udalari alokairuan eman eta Udalak alokairu duin bat bermatzea. Ekimenaren aurkezpenean azpimarratu zen “herrian 278 lokal eta etxe huts” daudela. Udalak etxebizitzak dirua irabazteko egiten dituela salatu zuen taldeak “Udaletxearen gestioak, banketxe, eraikuntza-enpresa, edo agentzia inmobiliario negozioak egitera mugatu da” jakinarazi zuen Kaletio taldeak.

ILLATIK EUSKARAREN EGUNA OSPATUKO DU Illati euskara elkarteak Euskararen Eguna (abenduak 3) ospatzeko ekitaldiak antolatu ditu abendurako. Hilaren 11n, larunbatean, Mikel Laskurain aktoreak antzeztutako “IXA” lana ikusteko aukera izango da.Abenduaren 14an, asteartean,Andoni Egañak “Ahozkotasuna: historia eta gaur egungo egoera” hitzaldia eskainiko du arratsaldeko 7etan Pilar

Eneako ganbaran. Illati elkarteak azaroan bete du urtebete. Sortu zenetik egin duen lanaren berri eman eta aurrera begira egin beharrekoak zehazteko batzarra egingo du abenduaren 18an, arratsaldeko 4etan Pilar Enean.Bazkide guztiei dei egin die Euskara Elkarteak batzar horretan parte har dezaten.

ELKARTASUN UHOLDEA Erantzun ezin hobea izan zuen Kasongo Lunda GKE-k egindako arropa eta material bilketak. Urriko azkeneko asteburuan bildutako materiala, abenduaren hasieran bidaliko diote Alejandro Aldanondori Kongora. GKE-ko ordezka-

riek gustura daude herritarrek eta kanpotarrek eskainitako laguntzarekin. Alejandrok bi hilabete eman ditu herrian. Harekin egindako bileretan erabaki zuten GKEko kideek arropa bilketa antolatzea.

MILI BASURTO Ikaslea Gabonak familiarekin eta janariarekin lotzen ditut. Familiarekin egoteko garaia da. Oso ondo pasatzen dut eta asko jaten dut, gabonetan hiru kilo behintzat irabazten ditut. Opariak ez dira hain inportanteak niretzat familiarekin egotea da garrantzitsuena.

JOANES AGIRRE Ikaslea Gabonetan etxen eoten naiz. Olentzeroi kartea idazten diot oparik eskatzeko baño oaindik ez tiot bialdu. Olentzeron oparik asko gustatzen zat. Kantatzen e etatzen gea eskolatio. Gañea baserritar jantzita, eta asko gustatzen zat hoi re.

MIGEL ASEGINOLAZA Jubilatua Morroi neonen mutikotan gustora etxea etorriko nintzekenen ta gerran geitzelare bai. Arroz con leche ta izaten zan ba extra pixkat, ta gabonak etortzeko pozak. Amerikan bi anai neuzken da, hak e eskribitzen zuen gabonetako ta beti “notizi onak bialdu ttue ta” pozkarrik. Gabonetako kantak urte askotan kantau dittugu, kuadrilan lehenengo batek abestu ta bestek kontestau; 24.degu abendua, gaur da nere kristaua… garai pobrek ziñ, artaburue ere ematen zuen, pentsa. ALdAiZe 6 • 7


erreportajea NIKARAGUA (1979-2004): ...TA EZER EZ DA BERDIN! BERTATIK BERTARA BIZI IZAN DITU EDURNE ARANBURUK NIKARAGUAKO GARAIRIK EDERRENAK; BAINA BAITA LATZENAK ERE 1.980 inguruko garai "berriak" ziren Euskal Herrian Edurnek Nikaraguarako jauzia eman zuenean. Itsasoz bestalde, hasi berria zen,Nikaraguari eta HegoAmerika guztiari ilusio arnasaldia eragin zion iraultza sandinistaren Gobernua.

1.979ko uztaila urrezko hizkiz idatzita du Nikaraguako herri xehenak, aspaldiko partez; aske sentitu zuten berriz ere euren burua. 42 urteetan zehar jasan zuten somozatarren diktadura historiarako geratutako amets gaiztoa besterik ez zen. Pil-pilean harrapatu zuen Edurne Aranburu Ondramuñoko idiazabaldarrak Nikaraguako haize berria,“iraultza eman ostean osasuna doan zen, eskola ere bai. Ez zen lehenago bezala; guztiek zeukaten aukera unibertsitatera joateko”. Hamarkada oparoa eta gogorra, biak baten izan zituen Nikaraguak. 1.989an amaitu zen Nikaraguako iraultzaren abentura. Iraultza hura, ordea, ez zen Nikaraguarena bakarrik, Hegoamerika guztiko jendearen borroka izan zen.1.979ko ekainean hasi zen azken altxamendua gogoan, Edurnek leku askotako jendeak parte hartu zuela kontatu digu. “Hegoaldetik Simon Bolivar batailoia sartu zen, hor txiletarrak, uruguaitarrak, paraguaitarrak, ekuadortarrak… hegoamerikar pila bat zeuden. Nikaraguako sandinistak Honduras inguruan, Mexikon, Costa Rican… zebiltzan azpiko lana egiten, jendea bereganatzeko. Horretan lagundu zieten hainbat espainiarrek eta baita euskaldunek ere. Gerora, Euskal Herritik jende asko joan zen iraultzari laguntzera, bai gerran eta baita bertako jendea alfabetatzen ere”.

8 • ALdAiZe 6

1.937tik zapaltzaile izan zuten somozatarren dinastia bertan behera utzi zuen iraultza hark. Orduan bizitakoaren oroitzapena da orain,Nikaragua "demokratikoari" geratzen zaion esperantza zantzu bakarra.

Hego Amerikaren ‘urrezko garaia’ Nikaraguan hasi zena Hego Amerika guztira zabaltzeko bidea egitea zuten helburu kontinente amerikarreko iraultzaile guztiek. Edurneren esanetan eta “80. hamarkada urrezko garaia izan zen, nik uste, gauza ona ikasi genuelako; izan zen esperantza handi bat gauzak aldatzeko”.

Nazionalizatuta ziren enpresa guztiak langileei kendu eta saldu egin zituzten. Nork erosi zituen? Eurek, bost xentimotan Nikaragua zen herri askotako jendearen nahien erakusgarri, edozerri aurre egiteko prest ziren,baita AEBei ere:“Nikaraguarrek bazekiten AEBen aurka egiteak zer zekarren, baina jendea prest zegoen odola emateko. Izan ziren enbargoak, lehergailuak jarri zituzten portuetan… baliabide guztiak zituzten euren eskura, baina Nikaraguan irudimena zuten. AEBen agintaritza Ez zitzaion komeni inolaz ere James Carterri lehenbizi eta Ronald Reagani gero, Nikaraguako iraultza, eta agerian uzi zuten hori “Kontra” deitutakoari emandako laguntza eta babesarekin,“Kontrakoei

AEBek dirua, armak, entrenamendua… guztia eman zieten”. Somoza diktadorearen Guardia Nacional zeritzon taldekoak Honduras eta Costa Ricatik sartu ziren Nikaraguara sandinisten aurkako gerran. Mundu osotik, ordea, Nikaraguari laguntzeko elkartasun batzordeak sortu ziren. Garai horretan, Nikaraguako gazte asko atzerrira bidali zituzten unibertsitatean ikasi zezaten. Sobietar Batasunaren laguntza ezinbestekoa izan zela uste du Edurnek,“laguntzak eman zituzten gazteak euren unibertsitateetara joan zitezen ikastera bekak emanda, bestela, ez zen halakorik posible izango”. Halakoa zen AEBek Nikaraguaren aurka hartu zuten gerra erabakia.Telebista estatubatuarretan sinestezinezko astakeriak entzuteko aukera izan zen: albistegietan Nikaraguako eta AEBetako mapak tamaina berean jartzen zituzten, Nikaraguakoa arrisku handia zela irudikatzearren. 9.372.143 Km2 dituzte AEBek, 129.494 Km2 ditu Nikaraguak. 1990-2004: Ez da izan zena izango Batzuen eta besteen presioak medio, iraultzari 1.989ko hauteskundeetan iritsi zitzaion heriotza. Aurreikuspen guztien aurka UNO (Union Nacional Opositora) eskuineko koalizioak irabazi zituen ilunpeko kontu asko izan zituzten hauteskundeak. 1.990ean hartu zuen Estatuaren gidaritza Violeta Barrios de Chamorrok. Hortik aurrera ez zen ezer berdin izango. Go-

Aurtengo udan Izalen


erreportajea goan du Edurnek “nagusi” berriek nola eutsi zioten segituan euren bideari,“nazionalizatuta ziren enpresa guztiak langileei kendu eta saldu egin zituzten. Nork erosi zituen? Eurek, bost xentimotan”. Dendena galdu zen,“lehenengo gauza egin zutena kaleen izena aldatzea izan zen. Guztiek iraultzako izenak zituzten:Calle de la Revolución, Calle mártires de Bocay…” . Iraultzarekin zerikusia zuen guztia ezabatu zuten, horretarako dirua “estatu demokratiko guztiek, Espania tartean” eman zutela gogoan du Edurnek.

(...)baloreak erabat zapuztu dira. Bizirauteko mundu batean bizi gara “Bizirautea da eguneko helburu bakarra” Egungo egoeraz galdetuta, Edurneren aurpegiak mintzaldi osoan erakutsi ez duen ilunabarra ageri du: “delinkuentzia geroz eta gehiago, prostituzioa zer esanik ez, neskak hasten dira haurrak izaten 12 edo 13 urterekin.Bortxaketak egunean ez dakit zenbait izaten diren, baloreak erabat zapuztu dira. Bizirauteko mundu batean bizi gara”.

Ez du,gainera,berriro iraultzarik emateko aukerarik ikusten,“lortu behar dituzu egunean 10 kordoba bizirauteko eta ez dago denborarik iraultza izan zela pentsatzeko. Jendeak egiten duena da, ahal duenean alde egin. Ez dago itxaropenik herri honetan, Frente Sandinistak lanean darrai baina…”. 2 . 0 0 5 e ko urrian izango dira presidenterako hauteskundeak. Hara begira ere “beldurra” dakusa Edurnek: “herriaren gehiengoa Frente Sandinistarekin izanda ere,jendeak beti du gerra baten beldurra eta baita gringoena ere”. “Ez dakit itzuliko naizen” Etsipen horrek, Nikaraguan bere garaian lotu zuena bera ere zalantzan jarri dio Edurneri. Berriro Idiazabala itzultzea pentsatu duen galdetuta, zalantza nabari zaio:“badut zer pentsatua, orain ez dago lehen zegoena eta ez da etorriko. Urte asko daramatzat, nire bizi erdia han dut eta berriz zerotik hastea oso zaila da edozein lekutan. Askotan pentsatzen dut, banoa! Baina oso zaila da erabaki hori hartzea ze, ez naiz ni bakarrik, hiru gara. Hara joango naiz, hasiko naiz lanean, eta egunerokoan sartuta urtebete pasako da.

“UNIBERTSITATERA? GERO GOBERNUAN EGON BEHAR DIRENAK, ORAINGO AGINTARIEN SEMEAK” OSASUNA: “Osasun zentro batera bazoaz, 10 kordoba (famili batek eguna pasatzeko behar duena) kobratzen dizute. Gainera, gero sendagaiak ordaindu behar dira. HEZKUNTZA: “Ikaragarrizko kanpaina egiten dute matrikulatzeko eskolan. Gero, milioi bat baino gehiago geratzen dira matrikula egin ezinda, gurasoek ez dutelako ezer! “ MANAGUAKO MERKATUA: “Hiriburuan bada merkatu bat, esaten dutena Nikaraguako ekonomia guztia hor mugitzen dela. Leku nazkagarria da, usaina, lapurrak, neska gazteak euren gorputza saltzen…” ESPERANTZA: “Mundu osoa hartuta herri mugimenduan pentsatuko nuke nik. Zerbaiten alde borrokatu, bide hau egin… nik uste hori nahi dutela sandinistek eta gehinek Hego Amerikan, baina noski, interes asko daude eta gringoek hor dirauten bitartean zaila da”

NIKARAGUAKO XX. MENDEKO HISTORIA HITZ BITAN 1.934ean hil zuten Anastasio Somozaren aginduz Augusto Cesar Sandino. Sandino AEBen okupazioaren aurka aritu zen borrokan. Berak zuzendutako “ejerzito zoroa” zeritzonak larri jarri zuen marine estatubatuarren nagusitasuna; azkenean alde egin behar izan zuten. Haien ordez geratu zen Guardia Nacionaleko burua zen Somoza eta 1.934an Sandino hil eta 1.937an hartu zuen Nikaraguako presidentetza. 1.937tik 1.979ra bitarte iraun zuen Somozatarren aginteak. Erregimen gogorra ezarri zuen Anastasio Somoza Garciak. AEBekin bat egin zuen bere diktadurari heltzeko. 1.962an sortu zuten Askapen Naziona-

lerako Frente Sandinista (FSLN).Somozatarren diktaduraren aurka borrokatzea helburu zuen talde armatua zen FSLN. 1.979ko ekainean abiarazi zuen FSLNk azken ofentsiba. Nikaragua guztian izan zen altxamendua. Guardia Nazionalak gogor ekin zuen herritarren aurka, baita hegazkinez egindako bonbardaketekin ere. Baina azkenean, Somoza gainditu zuten eta atzerrira joan behar izan zuen diktadoreak. 1979ko uztailaren 19an ospatu ahal izan zuten sandinistek iraultzaren garaipena. 1990ean iraultzaren amaiera izan zen. Violeta Barrios Chamorro jarri zen agintean eta iraultzako amets guztiak bertan

behera geratu ziren. 1996an Arnoldo Aleman eskuindarrak lortu zuen presidente izatea eta sandinistak bigarren talde bozkatuena izan ziren. Enrique Bolaños Alderdi Liberal Konstituziozaleko kidea da egungo presidentea. Sandino

ALdAiZe 6 • 9


kolaborazioak 6. MAILAKOAK GASTEIZEN Berdintasun legearen aurkezpenean

Lehendakaria ikasleak agurtzen

Lehendakariaren bulegoa ere bisitatu zuten

rriaren 1ean 6. mailako neska mutilak Gasteizera joan ziren Ibarretxe lehendakariak, Emakundeko Txaro Arteaga eta bere kideek Berdintasunaren legea azaltzeko egin zuten ekitaldira. Lehendakaritzara iritsi zirenean jendeak ez zekien zertara joan ziren. Bertsoak abesten hasitakoan konturatu ziren zein zen beraien betebeharra. Bertso saioa bukatutakoan, pintxo goxoak banatu zituzten. Juan Jose Ibarretxe Lehendakariak, bere bulego pribatura sartzen utzi zien eta bilera gelak ere ikusi zituzten. Lehendakariaren bulegoan duela 70 urteko ikurriña ikusi zuten. Gerratean

balaz egindako zuloak zituen eta Jose Antonio Agirre Lehendakariak gordetakoa omen da. Esan digute gelak, oso ederrak eta luxozkoak direla, eserleku eroso eta bigun-biguinak omen daude. Irteerakoan opari batzuk eman zizkien. Bertsoz eta kantakizun ederrez, neskak eta mutilak eskubideetan eta betekizunetan, berdinak izan behar dugula erakutsi ziguten. Saioa ahaztezina izan zen eta egun ederra igaro zuten. Egun berean telebistan azaldu ziren.

LABURRAK

Filmak euskaraz dira eta ikasiz ondo pasatzea izan zen helburua.

U

ZUHAITZAK AZTERTZEN Urriak 8, ostirala, 3. eta 4. mailakoak Lobiotik gorantz abiatu ginen zuhaitzak eta beraien fruituak eta hostoak aztertzera.Hainbat zuhaitz topatu genituen bidean eta hauek dira aztertu genituenak: gaztainondoa eta haritza. Hori egin ondoren, bueltakoan, zaborrak bildu genituen. Irteera honetan oso ondo pasatu genuen eta zuei ere horrelako irteerak egitea gomendatzen dizuegu. ZINEA L.H.ko 1., 2. eta 3. mailakoak azaroaren 3an Usurbe antzokira joan ginen Banpiro txikia filma ikustera. 4., 5. eta 6. mailakoak berriz, azaroaren 25ean joan ziren Emil eta detektibeak filma ikustera.

10 • ALdAiZe 6

L.H.3ko ikasleak

GURASO ELKARTE BERRIA Hauek dira guraso elkarteko kideak: Ana Gorrotxategi (lehendakaria), Maite Telleria (idazkaria), MarkosPuy (diruzaina),Juan Martin Urkizar (kiroletako arduraduna) Xabier Lizarralde, Aitziber Urkia, Amagoia Gerriko,Arantxa Arribas, Jose Luis Mintegi, Iñaki Agirre, M. Jose Urteaga, Mikel Urrestarazu, Jon Esnaola, Ana Jesus Eziolaza eta Alberto Busca. IGERIKETA IKASTAROA 1., 2., 3. eta 4. mailako neska-mutikoak urrian Beasaingo Antzizar igerilekuan ikastaro bat egin dugu. Ikastaro honetan batzuk ikasi eta besteek hobetu egin dute.

Ikasle taldea Lehendakaritza eskaileretan

Hainbat ariketa egin dugu: tximeleta, braza, bularka, krol, atzeraka, igela, kanguroa, medusa, izurdea,... Ariketarik kuttunena aletekin ibiltzea izan da. Asko ikasi dugu eta oso ondo ibili gara. HERRI ESKOLAK 25 URTE Aita Iparragirre herri eskolaren 25. urteurreneko ekitaldiak antolatzeko batzordea eratu nahi da herrian. Urte hauetan guztietan Herri Eskolan ibili diren ikasle, irakasle eta gurasoekin osatu nahi da taldea.Hori dela eta abenduaren 16an, osteguna, 19:00etan Pilar Eneako ganbaran egindo den bilerara joateko deia egin du Herri Eskolak.


kolaborazioak EUSKAL HERRIKO GAZTETXEEN I. ASANBLADA uskal Jai gaztetxea zenaren lurzoruan, Gasteiz, Larrabetzu, Iruñea, Maule eta Azpeitiako Gazte Asanbladek Euskal Herriko gaztetxe guztietako kideei Nazio Asanbladarako deialdia egin zieten; zita: urriaren 16an, Gasteizko gaztetxean. Euskal Herriko asanbladen topaketa honetan, azken urteotan gaztetxeak sufritzen ari diren etengabeko erasoak izan ziren hizketagai nagusia. Izan ere, Alonsotegiko, Iruñeko Alde Zaharreko eta Barañaingo gaztetxeak modu bortitzean desalojatu berri dira eta beste hainbat aterarazte (desalojo) mehatxupean daude. Gasteizen, alkateak behin eta berriz aitortu du bertako gaztetxea botatzeko asmoa. Bizkaian, bost urtetan, Getxon zazpi gaztetxe desalojatu eta bota dituzte, baita Sopelako gaztetxea ere, eta Bilbon, Santutxu auzoan, Sorgintxulo gaztetxeak eta Larrabetzuko gaztetxeak hainbat desalojo saiakera izan dituz-

te. Gipuzkoan, Irun eta Donostian, gaztetxea izateko udaletxearen ezezkoa zutenez, lokal huts bana okupatzeari ekin zioten eta, bi kasuetan, poliziak gogor aterarazi zituen.Azkenik, Ipar Euskal Herriko Gazte Asanbladek, gaztetxeak lortzeko muga ugari dituzte.

ETXEBIZITZA ESKUBIDEA Urriaren 8an, Duina Koordinadorako kide bat izan zen gurean, atera berri duten Okupazio Gida aurkezteko.Benetan hitzaldi interesgarria entzuteko parada izan genuen, mundu mailan ematen ari den globalizazio fenomenotik abiatuta, Euskal Herriari dakarzkion ondorioak eta etxebizitzaren gaian honek guztiak nola eragiten duen azaldu zigun. Babes ofizialeko etxeak, zoruaren garestitzearen zergatiak, inmobiliarien jokoa, Madrazo planak ezkutatzen duena,herrien handitzeak atzean dituen interesak,eta abarren inguruan luze eta zabal aritu zen. Hitzaldiaren ostean, Lekeitioko gazte talde batek etxebizitzaren egoera salatzeko egindako lana erakusten duen bideo bat ikusi genuen.

aprobetxatzea pentsatu genuen, astean bitan bilduz eta lagunartea bultzatuz.Koadrila politak eman zuen izena, eta eskalatzeko gogoa eta giro polita izanik, jarraipena eman zitzaion irailetik aurrera. Harkaitzetara irteerak egiteaz gain, astean behin gutxienez biltzen dira kiroldegian entrenatzeko. Agertu nahi duen edonor gonbidaturik dago ostiral arratsaldetan kiroldegira joatea. Ondo pasatzeko bigarren aukera herriko koadrilen arteko futbito txapelketa da. Aurten IGAk antolatu du eta irailaren amaieratik martxan dago; zapatutan jende asko biltzen da bai jokatzera, baita ikustera ere. Sanblasetan amaituko den txapelketa, nork irabaziko du?

E

KIROLAREKIN ONDO PASATZEKO AUKERA Maiatzeko IGAren 5. urteurrenean eskalada tailerrak izandako arrakasta ikusirik, ikastaro batekin herriko rokodromoa

Hau dena ikusirik, edozein gaztetxeren desalojoren aurrean, herri eta auzo guztietan oihartzuna izango duen erantzun bateratu baten beharra zegoela argi gera-

GAZTETXEAK LAU URTE Abenduaren 1ean betetzen ditu urteak Izalgo gaztetxeak,eta ohitura dugunez,urtebetetze jai mundiala ari gatzaizkio prestatzen. Berri hau idazten ari garen momentu honetan, oraindik erabaki gabe dugu zein egun izango diren ospakizunerako aukera-

tu zen. Era berean, gaztetxe bat eraikitzeko okupazioa eman behar denean, modu berean jokatu beharko genukeela adostu genuen. Baina bilkuraren helburua Euskal Herriko Gazte Asanbladen arteko informazio sare egonkor bat sortzea zen. Sortuta zeuden bitartekoak ez dira oso erabiliak izan, ondorioz, Gazte Asanbladek elkarren berri izateko bide bakarra, telebista edota prentsa izan da. Erantzun komunaren eta informazioa sarearen gaiak, Gazte Asanblada bakoitzak eztabaidatu behar zituela azpimarratu zen, izan ere, topaketa honetan ezin baitzen hartu erabakirik Gazte Asanblada guztien onespenik gabe. Horregatik, Gazte Asanblada bakoitzetik bi puntu hauen inguruan diren proposamenetatik abiatuko da azaroaren 20an izango den Nazio Asanblada.

tuko ditugunak, baina lasai, kartelen bidez izango duzue hauen berri eta. Hori bai, ohikoa den bezala, betikoaz gain berrikuntzaren bat edo beste ere izango da aurten. GABON GAUEAN... Gauean ez, eguerdiko ordu bietan aterako gara gaztetxetik kopla zaharrak baserriz baserri abestera.Nahi duen guztia gonbidaturik dago gurekin arratsalde ederra pasatzera, ongi abesten dutenak batez ere. Ardoa eta sagardoa ez dira faltako. Iluntze aldera herrira jaitsiko gara Olentzero jaunari ongi etorria egitera. 8ak inguruan iritsiko da ikazkin zaharra herriko plazara, hurbiltzen diren haurrei oparitxo bana ematera. TOPA Hau ere tradizio bilakatzen hasia da herriko gazteon artean. Duela urte batzuetatik hona, urteberria hasi eta ordu bateko kanpai-hotsarekin txin-txin egiteko biltzen gara gaztetxean. Urtea hasteko modu ezin hobea.

ALdAiZe 6 • 11


ertzetik ARGENTINATIK UDAKO GABONAK GURE ANTZERA, BAINA UDAN OSPATZEN DITUZTE GABONAK ARGENTINAN

Jaiotza biziduna Argentinako Idiazabalen

diazabal inguruko hiri nagusietan azaro bukaerarako ikus ditzakegu gabonetako-argiak eta apaingarriak. Aldiz, Idiazabalen beranduago hasten gara Gabonak prestatzen. Gure herrian, abenduaren 8an Ama Birjinaren eguna ospatzen dugu eta bederatzi urteko haurrek lehenengo jaunartzea egiten dute. Egun horretan hasten gara gure etxeak barrutik eta kanpotik apaintzen; gabonetako zuhaitzak, jaiotza…ipiniz. Bakoitzak bere egoera ekonomikoaren arabera ospatzen ditu jai hauek. Gabonetako postalak bidaltzen ditugu eta abenduaren 24ean, gauean,familia bakoitza bere lagunekin eta sendiarekin elkartzen gara gure etxeetan

I

12 • ALdAiZe 6

afaltzeko eta Gabon gaua itxaroteko. Gau erdian topa egiten dugu eta suziriak eta su artifizialak ere izaten dira. Etxeko txikienak Jesus haurtxoaren zain geratzen dira. Abenduaren 25ean Eguberri eguneko meza entzuten dugu eta egun horretan bertan edo hurrengoetan Elkarte Katolikoko gazteek ospakizun bat egiten dute, Jesusen jaiotza gogoratuz. Ekitaldi horretan haurrek hartzen dute parte, eta herri guztiaren babesa izaten dute. Abenduaren 31n ere familia eta lagunak elkartzeko ohitura dugu urte berriari ongi etorria emateko. Ospakizunak urtarrilaren 6an amaitzen dira errege magoak etortzen direnean.

Haurrek erregeentzat janaria prestatzen dute eta gameluentzat ura ere ipintzen dute.Alboan oinetakoak ipintzen dituzte opariak jasotzeko. Bero handia dago hemen baina,hala ere, Gabonetarako prestatzen ari gara guztiok. Familia bakoitzak askorekin edo gutxirekin, tristeago edo alaiago, ospatuko ditugu. Hala ere, guztiok arima eta bihotza irekita ditugu, Gabonak fedez, maitasunez, eta itxaropenez elkarrekin ospatzeko. German Martinatto Jose Maria Paz institutuko zuzendaria Idiazabal, Argentina (Erredakzioan itzulia)


ertzea IZAL EZAUTUZ: Elizalde Anttonio Berasategi

ermita xaharrak ez omen zuen luzaz iraun. Elizalde zaharrean egin zelako, beraz, 1932an eraikitako etxeak izena bereganatu zuen eta horrelaxe etorri da gureganaino.Erre berria zen Galtzadasasietako bizilagunek egin zuten eta bertan egon zen Urtsuarango taberna urte askoan (1994. urte inguruan behin betiko itxi arte).

z da ikaragarri handia Urtsuarango hirigunea eta bertaratzen denak, etxe honen izena ikustean,buruari buelta asko eman gabe pentsatuko du:“Horixe, elizatik gertu dagoenez, Elizalde izan behar”. Ez da erabat okerra ondorioa, baina bai okerreko bidetik ekarria. Izan ere, etxearen izenak ez du gaur egun dagoen Santa Engrazia elizarekin zerikusirik;bere aurretik, Elizaldeko etxe honen parean (kaminoaz beste aldean edo) San Migelen ermita izan zen, eta hori da izenaren sorburuan dagoen eliza.

E

XIX. mendean, 1840-50 inguruan, Urtsuaranek orain baino bizilagun gehiago zituen eta eliza berri eta zabalagoa egiteko beharra sentitu zuten. Baita parrokia bihurtu eta -kostata izan arren- Segurako Santa Engraziako apaiza Urtsuarana ekartzea lortu ere. Iraileko festa egunak erakusten duenez, ez zen galdu San Migelenganako debozioa, baina

ALdAiZe 6 • 13


kirolak FINALISTAREN EGUNA IZALEN rriaren 24an Idiazabalgo mendietan txorien txorrotxioa eta ehiztarien tiro hotsa baino mugimendu gehiago nabari zen. Eskolarteko XVII. Mendi Lehiaketaren Finalistaren Eguna ospatu zen eta 1.261 gaztek eta 848 helduk hartu zuten parte antolatzaileek zehaztutako ibilbidea osatuz. Haur, guraso eta begiraleak kontutan hartuta guztira 2.109 mendizale izan ziren Idiazabal ezagutzen egun hartan. “Finalistaren Eguna festa baino gehiago lehiaketa baten bukaera da”,Tetxus Barandiaran Eskolarteko Mendi Elkarteko koordinatzailearen hitzetan. Ikasturtean zehar haurrek mendiarekin zerikusia duten helburu batzuk bete behar dituzte; hala nola, Euskal Herriko 5 mendi tontor igotzea, ibilbide motzeko zidor bat osatzea eta martxoan ibilaldi neurtu bat egitea. 7 irteerak betetzen dituenak mendi lehiaketako finalista diploma irabazten du. “Federazioak nahiago du partehartzaileei diploma hutsa bidali ordez haur guztiak leku jakin batean elkartu eta azken mendi ibilaldia antolatzea. Gainera azken urteetan zenbait material lortu dugu partehartzaileen

U

Gipuzkoa osotik etorritako 2.109 lagunek parte hartu zuten

artean zozketatzeko eta horrela, lehiaketa borobiltzen dugu”. Pozik agertu zen Federazioko ordezkaria ibilaldiaren antolaketarekin:“hilabeteetan egindako lanaren emaitza da eta gaur

nabaritu da lan asko egin dela aurretik, batez ere goiz bukatu delako. Gainera oso ekitaldi polita antolatu dute festari amaiera emateko. Eguraldiak ere arrakastaren erdia egiten du eta gaur gure alde izan

1.261 haur, 9 kilometro, 50 antolatzaile… Partehartzaileak: 1.300 haur baino gehiagok egin zuten ibilbidea.Herri Eskolatik 43 umek parte hartu zuten eta Loinazpetik beste bost idiazabaldarrek. Guzti hauen izenean Naroa Insausti eta Mikel Aranburuk egunaren nondik norakoak kontatu zizkiguten: “Oso ondo pasatu dugu ibilbide guztian. Gehien gustatu zaiguna hamaiketakoa egiteko gelditu garen tokia izan da (Oregi). Herri guztia ikusten zen,baita Ihurre ere.Orokorrean bidea ez zaigu gogorra egin, hasierako aldapa bakarrik. Ibilbidetik gutxiena gustatu zaiguna,

Ondoren Goatse eta Berraun baserrietatik berriro plazara. Bi ordu eta erdiko ibilbidea zen gutxi gorabehera. Gurasoak, berriz,Albitsutik Oiarbiderantz abiatu ziren. Handik Koskaariztitik Arantzazumendira eta berriro herrirantz Ariztizabaletik.

berriz, lehenengo aldapa gogor hori izan da. Hala ere, hurrengora joango gara, ahal baldin badugu behintzat, eta ospatzen den tokiaren arabera.Amaierako ekitaldia ere gustatu zaigu,eskolan prestatu genuen seigarren mailako ikasleok”. Ibilbidea: Haurren ibilbideak 9 kilometro pasatxo zituen.Txomenane parketik abiatu ziren, Otazabal baserria igaro eta Albitsura iritsi arte. Handik Oregira igo ziren eta bertan hamaiketakoa egin. Beheranzko bidean Lasaartetik pasa ziren.

14 • ALdAiZe 6


kirolak dugu”.Anttonio Berasategi eta Lierni Galarraga ere, ekitaldiaren antolatzaile nagusiak, pozik zeuden egindako lanarekin. Udan hasi ziren lehen lan lerroak finkatzen eta ideia berriak biltzen; horretarako, aurreko urteko ekitaldiko antolatzaileekin eta Federazioko ordezkariekin egon ziren.Lierni harrituta eta hunkituta zegoen herriak laguntzarako adierazi zuen prestutasun eta borondatearekin:“50 lagun inguru bildu ginen, behar baino gehiago agian, baino denok egin genuen gure ekarpena. Horrelako ekintzek herria bizirik mantentzen dutela iruditzen zait.Amaieran egin genuen bazkaria ere oso polita izan zen”. Liernik azaldu bezala,lehengo urtetik hona finalistaren egunak zenbait berrikuntza izan ditu eta badirudi onerako izan direla:“alde batetik, bi ibilbide antolatu ziren haurrak eta gurasoak banatzeko; horrela, ibilbidearen masifikazioa ekidin genuen.Bestetik, festaren amaiera ez luza-

tzeko opariak haurrei banaka banatu ordez,irakaskuntza zentroen artean loteka banatu ziren, antolatzaileen lana erraztuz eta oparia jasoko zuten haurren kopurua handituz”. Amaierako ekitaldiak ere izan zuen gauza berririk.Herri Eskolako seigarren mailako haurrek antolatu zuten eta gelakide guztiek parte hartu zuten.Momentu berean, ibilbidean zehar ateratako argazkien proiekzioa egin zen kioskoan. Kalitatea nahi bezalakoa ez izan arren, lehen aldia izateko nahikoa arrakastatsua izan zen. Udalak eta herriko zenbait enpresek diruz eta baliabideetan babesteak ere asko lagundu zuen antolatzaileen ustez. Idiazabalek Billabonari pasa dio 2005eko Finalista Eguna antolatzeko txanda. Aurtengoaren martxa ikusita ziur gure herritarrek izango dutela zer esanik hurrengo urteko ekitaldia taxuz antolatzen laguntzeko orduan.

AEROBICA: IZUGARRIZKO ARRAKASTA Gero eta gehiagok aukeratzen du aisialdian kirola egitea. Ariketa fisikoa egiteak duen garrantziaz jabetu da gizartea. Idiazabalen aukera zabala dago. Kirol horietako bat aerobica da. Aurten izugarrizko arrakasta izan du. Musika eta erritmoa uztartzea jostagarri egiten delako beharbada. 52 lagunek eman dute izena. Hiru talde egin dira. Hauetatik batek goizez jarduten du, Lurdes Intxausti irakaslearekin. Goizeko txandaren aldeko eskaria zegoen aspaldidanik eta aurten proba egitea erabaki zen. Erantzun bikaina izan du. Astean bi egunetan ordu eta erdiko saioak egiten dituzte. Arratsaldeko txandan berriz, Lierni lazkaotar neska aritzen da bi taldeei erritmoa ezartzen, astean hiru egunetan eta ordu beteko saioak izaten dira hauek.

Antolatzaileak: Antolatzaileak Anttonio Berasategi eta Lierni Galarraga izan ziren,baina herritar ugariren laguntza izan zuten igande hartan. Denera 50 pertsona ibili ziren lanean. Betebeharrak, ugari: aparkalekuak, ibilbidea markatzea, izenak hartzea,opariak banatzea,ekitaldia,argazkien antolakuntza,garbiketa....

ERREALAREN LAGUNAK SORIAN Errealaren Lagunak taldekoak Sorian izan ziren urriko azkeneko asteburuan.Errealak Numancia taldearen aurka jokatutako partida ikustera joan ziren. Soriara iritsi aurretik Logroñon, Oionen eta Calahorran izan ziren. Gaua Nafarroako Castejon herrian pasatu zuten. Errealaren Lagunak taldeak bestelako lanak ditu orain esku artean. Datorren urteko maiatzean Errealaren peñen kongresua egingo da Idiazabalen.Ordurako antolaketa lanak hasita daude.

ALdAiZe 6 • 15


saski-naski RZ

LILI-MALLU

Iker Markinez (Kuko jatetxeko sukaldaria)

Ana Mari Ansalas

IDIAZABALGO GAZTAZ BETETAKO ZERBA ORRI-MAMIAK ETA GANBAK SALTSA BERDEAN

ALERGIAK Jakin badakigu alergia mota asko dagoela;alergia digestiboa, larruazalekoa,lorautsarena,e.a. Ale honetan arnas aparatuko alergien sintomarik usuenei konponbidea emango diegu. Sintomarik ohikoenak sudurrekoak dira:doministikuak, jarioa eta azkurea. Baita begietakoak ere: irritatu egiten dira, gorritu eta malko-jarioa eta azkurea nagusitu ere bai. Horretarako hoberena da, kamamila egostea eta epela dagoenean, begiak eta sudurra kamamilaz garbitzea. Sudurra itxita dagoenez, ahotik hartzen dugu arnasa eta ondorioz,airea ez da behar bezala garbitua iristen arnasbideetara.Orduan,beste erreakzio batzuk izaten ditugu: eztula; txistu-hotsak bronkioetan edo txakur eztula; eta arnasestua edo asma -sintomarik okerrena-. Azken bi sintoma hauei aurre egiteko enplastu baten berri emango dizuegu. Asmari eta txakur eztulari aurre egiteko, bederatzi egunetan jarriko dugu enplastua bularrean (hiru egun jarri, hiru atseden egun, beste hirutan jarri eta hirutan atseden hartu, eta azken hiru egunetan jarri).

OSAGAIAK (4 pertsonentzat): - 8 zerba orri-mami (azelga penka) - Gazta zati finak (Idiazabal gazta) - 3 arrautza - Irina - 200 gr. ganba - Basokada bat arrain-salda - Olioa - Gatza - Bi baratxuri-buru - Perrexila

Zerbak (azelgak) bi puskatan moztu eta garbitu.Ur eta gatzetan egosi hogei bat minutuz. Jarraian ur hotzetan hoztu eta lehortu. Zerba hosto bakoitzaren gainean gazta zatia jarri eta ondoren beste zerba zatia gainean ipiñi (ogitartekoa bailitza). Irin eta arrautzetatik pasa eta olio berotan frijitu. Zartagin batean baratxuriak zatituta oliotan frijitzen jarri eta bertara koilarakada txiki bat irin bota. Dena ondo nahastu eta arrain salda gehitu. Irakiten hasten denean aurrez zuritutako ganbak eta gatz pitin bat bota eta hiru minutuz irakiten utzi. Perrexila ere nahastu. Azpil (bandeja) batean prestaturiko orri-mamiak (penkak) ileran jarri eta bertara saltsa berde hau isuri. ON EGIN DAGIZUELA!

ZORION AGURRAK

Anass

Eneko

Iñigo

Aimar

Aritz

Ibon

Jarein

Aitor

Eneko

Idoia

Juancar

Enplastua egiteko behar duguna da: sagar-hosto bat, intxaurhosto bat, pinuaren erretxina, perrexila,tipula bat ondo txikituta, baratxuria, eskukada bat pasmo-belar, beste eskukada bat berbena, larraren puntak eta asunaren zazpi hosto. Kazola batean gurin-geza edo txerri-gantza ipini eta sutan jarri.Belar hauek guztiak txikitu eta kazolara bota eta su baxuan egin. Ondoren, beti bezala, arrautz-zuringoarekin egin enplastua. Dena mukitsu geratu behar da.Enplastua zapi batean bildu eta bular osoan ipini,alegia,besapetik besapera inguratu bularra. Kontu handia izan behar dugu enplastua jartzerako garaian, inoiz ez ipini bizkarrezurrean ezta bularraren goialdean ere, horrela, ez dezan bihotzeko arteria nagusirik har. Eta amaitzeko, gogoratu komenigarria dela enplastua kendu ondoren, kamamilarekin garbitzea bularraldea. Ana Mari,Aldaizekoon partetik animo eta azkar osatu !

Zorionak guztioi!!

Bidali zuen agurrak gurera. aldaize@euskalerria.org Aldaize herri aldizkaria. Kultur Etxea. 20213 Idiazabal

16 • ALdAiZe 6

Maddi


zaharrak berri ARGAZKI ZAHARRA: Eguberritako kantu Txapelketa 1973. urtean, Guraso Elkartean, ospaturiko kantu txapelketan irabazle izan zen taldearen argazkia da honako hau. Talde bakoitzak derrigorrezkoa zen abesti bat kantatu behar zuen eta librea zen beste bat, azken abesti hau estankoko Patxik konposatu omen zuen.

Atzeko ilaran ezkerretik eskubira: Jesus Camarero, Edurne Albisu, Alicia Mujika, Margari Aizpurua, Beatriz Unanue, Lourdes Urrestarazu eta Irene Oiarbide. Aurreko ilaran: Arrate Oiarbide, Karlos Aizpurua, Martin Mendizabal, Amaia Azurmendi, Jesus Mari Arriaran eta Juan Mari Aldasoro. Zuzendari lanetan ari dena Josebe Iparragirre da, aurkezlea berriz, Jabi Lizarazu.

OHARRA: Herriko baserriei buruzko atala eta argazki zaharrari eskainitakoa osatzeko argazki bila gabiltza. Edozein garai eta gairi

buruzko argazkiak hartzeko prest gaude. Haren kopia egin eta itzuli egingo dizuegu. Argazkiak, erredakzio taldekoren bati eman edo Udaletxean utzi ditzakezue.

Errementariaren lana beharrezkoa zen Euskal Herriko haran eta mendi magal gehienek ezagutu dituzte errementariak. Famili gehienak baserritik bizi ziren lehen.Errementariaren lanak berebiziko garrantzia izango zuen hortaz etxe gehienetan. Eguneroko jarduna arinduko baitzuen zertxobait. Idiazabalen ere bazen bat. Jaiotzez mutiloarra,Antonio Balerdi Mujikak familiatik hartu zuen ofizioa.Idiazabalen egon zen lehen errementaria izan zen. Hasieran Iriondo elektratresna denda kokatzen zen leku berean zuen bere lantokia.Haren aldamenean berriz,albaitariak zuen bere txokoa.Azken hau segurarra zen eta astean egun batzuetan etortzen zen. Errepide nagusia ate aurretik igarotzen zen, eta animaliekin pasatzeko trabak sortzen ziren. Hori zela eta Udalak eginkizun hauek Bi-Kabi parera pasatzea erabaki zuen 1953an eta sei urte beranduago altxatu zen. Lehengo lekuan berriz, herriak zuen eskaerari erantzunez, etxeak egin ziren. Horrekin batera mediku-etxea ere egin zuten, baita bertatik Olariagarantz doan errepidea egokitu eta oraindik ere zutik dauden lizarrak landatu ere. Garai hartan 160 baserri inguru zeuden gure herrian, eta bateko eta besteko lanak egiten nahikoa lan izaten zuen Antoniok. Ani-

maliak jasotzeko aparatu bat zuen eta bertan ferratu egiten zituen. Garia eta artoa asko ereiten zen eta soroak prest egon behar zuten. Horregatik behi, idi eta zaldiak ere ferratu behar izan zituen behin baino gehiagotan. Sutegi txiki bat ere bazuen: ferrak eta etxeetatik eramandako tresnak konpontzeko. Gurdientzako gurpilak ere moldatu ohi zituen. Gurdiek erabilpen handia zuten. Urteak aurrera pasa ahala eta berrikuntzak gurera iritsi, galdara elektriko bat erosi zuen. 60.hamarkadaren erdialdetik aurrera ordea, bere lanak beherakada nabarmena jasan zuen. Industriak indarra hartu zuen eta baserria hustuz joan baitzen. Dena den errementariak bere aspaldiko bezeroei erantzuten jarraitu zuen erretiro garaia iritsi zitzaion arte. Urte hauetan zehar zenbait pasadizo ezagutuko zituen. Behin hola, Maugizelaetako morroia bidali omen zuten ba errementariarengana.“Karretila honek ateatzen don hotsakin ezin dek ibili! Eaman zak konpontzea”.

Errementariaren txabola bota aurretik

Morroiak eskorga pisutsua bizkarrean hartuta eraman zuen errementariarengana zaratarik atera ez zezan. Bere bizitzako azken urteak Madrilen egin zituen. Hala ere Idiazabalen utzi zituen lagun handiekin harremanak mantentzen jarraitu zuen. Rikardo eta Bitoriano Telleria lagunek, konpainia ederrean Madril ezagutzeko parada izan zuten. Orain dela gutxi errementariaren txabola bota dute, azken boladan udaletxeak biltegi gisa erabiltzen bazuen ere.Eta hauekin biekin batera idiazabalgo historiaren zatitxo bat joan da.

Esaera

“Zulatutako katiluan ez da saldarik gelditzen” ALdAiZe 6 • 17


iparrorratza EGIPTO Maria Jesus Alustiza bat eta hainbat ar te-espresio ikusteko aukera ere badago. Abu Simbel tenplua. Garai batean gaur egun dagoen Asuan urtegiaren lekuan zegoen. Baina urtegia egin behar zutela-eta, tenplua lekuz aldatu zuten, harri bakoitza banan-banan mugituta. Nilo ibaian itsasontzian. Erlaxatzeko aproposa izateaz gain, ibaiaren ertzean tenplu ugari daude ikusgai.

DATUAK

Egipto Mediterraneo Itsasoaren bazterrean dago eta Itsaso Gorria, Israel, Libia eta Sudanekin muga egiten du. Lurralde gehiena basamortua da, Nilo ingurua izan ezik. Ibai luze horrek iparraldetik hegoalderaino zeharkatzen du. Egipto munduko zibilizazio zaharrenetakoaren sorlekua dela diote eta ez alperrik,nire ustez.Lurralde liluragarria da,ezbairik gabe. Bere historiak eta zibilizazio zaharrak utzitako artea eta kultura ezagutu beharrekoak dira; erlijioak artean izandako eraginak nabariak dira, jainko eta jainkosa ugari tarteko. Piramideak egundoko ingeniaritza obrak dira eta momiek, era berean, xarma daukate. Garai hartako

zibilizazioko jakinduria ez zen, ez, makala. Oso aurreratua orduko beste hainbatekin alderatuta, behinik behin. Jan ohiturak Euskal Herrikoekin konparatuta guztiz ezberdinak dira. Babak eta batez ere,berenjenak oso goxoak dira;haragi pikatua ere ugari jaten dute. Hori bai, oro har,pikantea eta espezie askokoa da.

Liburua

Web gunea

Diskoa

“Arbelaren gainean”

www.gabonak.com

Skunk: “Giltzak”

Gabonak konturatzerako iritsiko dira aurten ere. Hona hemen etxeko txikienentzat (edo agian ez hain txikienentzat) Olentzeroren ataria.Gabon kantak (letrak eta abestiak MP3 formatuan), Olentzerori gutuna idazteko txokoa, pantailarako irudiak, postalak, denborapasak... txoko ugari topatuko dituzue bertan!

Argitaletxea: Gor Prezioa: 11€ Iparraldeko talde honen seigarren lana dugu. Adituek diotenez, skacore euskaldunaren punta-puntako taldea da. Disko berri honetan kantu biziak eta entretenigarriak topatuko dituzu. Ez hori bakarrik, baita “Dirua” kantuaren zuzeneko bideoklipa ere Cd-Rom formatuan.

Gomendioak: Kairoko museoa oso gomendagarria da.Valle de los Reyes-en aurkitutako hilobietako aztarnak daude bertan. Tutankamón-en momia ikusteak ere merezi du. Museo Egiptoarrean dago, Kairon. Momiaz gain, harekin lotutako hain-

Hiriburua: Kairo (arabieraz al-Kahira). Afrikako hiririk handiena. Biztanleak: 70.500.000 Txanpona: libera Hizkuntzak: arabiera, domari, grekera, kenuzi-dongola, nobin, siwi. Lurraldearen %95 basamortua da. Ibai bakarra: Nilo.Biztanleen %95 bere ibarrean bizi da. Nekazaritza: zerealak, barazkiak, azukre-kanabera. Dibisa-iturriak: hidroelektrizitatea, petrolioa eta gas naturala; magnesio eta fosfato hodien ustiapena.

Egilea: Eider Rodriguez Argitaletxea: Susa Prezioa: 12,50 €

IV. Joseba Jaka Literatur Beka Saria jaso duen liburua da. Eiderren 1goa da, hamasei ipuin sorta. Joseba Sarrionandiak idatzitako hitzaurrea dauka eta gai ugari landu ditu ipuin guzti horietan: bakardadea, maitasun gabezia, politikaren zurrunbiloa, eguneroko bizi-tentsioa, sexua...Irakurterraza eta arina,di-da irakurtzen den horietakoa da.

18 • ALdAiZe 6


zeasma HIZKI-ZOPA : Aurkitu herriko sei tokiren izenak

GABONAK Egilea: Alaitz Alustiza

AURREKOAREN ERANTZUNA BILATU BOST AKATSAK

Doinua: Frantzes euskaldun bat Gabon kantuak, gabon-eskea jaiotza baten ondoan bazkari eta afari ederrak famili denen altzoan. Jostailu eta opari anitz gaztetxo denen gogoan ikazkin beltza, etxerik etxe da Euskal Herri osoan.

ALdAiZe 6 • 19



Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.