Aldaize 5

Page 1

ALdAiZe Izalgo herri aldizkarie

5. alea 2004ko iraila

ANTZINAKO IZALDARREN AZTARNA BILA

UNAI BEGIRISTAIN “Hizkuntza batek beti du bizimodu batekin eta kultura batekin lotura”

5

BERRIAK Gerra zibileko hobia Etxegaraten

6



Illati ZER NUN Illati . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .3 Iritzie . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .4 Hizketan Unai Begiristain . . . . . . . . . . . . . . . . .5 Ze berri? . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .6

Herriko plaza . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .7 Erreportajea . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .8

ILLATIREN TXOKOA “ETORKINAK” Euskal Herrian etorkinak eta joankinak beti ezagutu izan ditugula esan daiteke; garai batean joankinak gehiago, batez ere Amerika aldera joandakoak, urrea aurkitzeko esperantzan. Gaur egun, etorkinek gurean bizimodu hobea izango dutelakoan etortzen dira. Azken boladan, gainera, geroz eta gehiago dira gure artean. Normalean helduak izan ohi dira,lan bila etorrita.Tartean-tartean familiak ere badaude, haur eta guzti. Etorkinei kalitatezko harrera egin behar zaiela ez dago zalantzarik, batez ere haurrentzako hezkuntza eredu aproposena aukeratzeko garaian. Izan ere, hizkuntzarena arazo bihurtu daiteke haur horien ikaste prozesuan hasiera-hasieratik ez bada erabaki zuzena hartzen.

Kasuan kasuko erabakia hartzea ezinbestekoa dela dirudi

Kolaborazioak Aita Iparragirre herri eskola . . . . .10 Gaztetxea . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .11 Ertzetik ertzea Argentinatik . . . . . . . . . . . . . . . . . . .12 Izal ezautuz . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .13 Kirolak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .14 Saski-Naski . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .16 Zaharrak berri . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .17

Iparrorratza . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .18 Zeasma . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .19

“Haur etorkin guztiek hizkuntza eredu berbera, euskalduna alegia, jasotzea da egokiena·, euskararen normalizazioari begira, behinik behin. Baina euskarak esparru guztiak bereganatu gabe edukita eta gainera, horren lekuan gaztelania eta frantsesa Euskal Herriko hizkuntza nagusienak izanda, gatazka sortu daiteke haur horiengan. Akaso murgiltze eredu bat nahikoa izango litzateke euskarazko hezkuntza sistemara sartu

aurretik, oinarri-oinarrizko euskara eta edukiak bereganatu ditzan. Kasuan kasuko erabakia hartzea ezinbestekoa dela dirudi. Kontuan hartu behar genuke,hasteko, haurraren ama hizkuntza.Arabiera bada, berdin izango dio euskara edo gaztelania ikasi, haurrak azken finean, beste alfabeto bat ikasi beharko duelako. Beraz, haur horren ikaste prozesua geldoa izango da, sistema oso bat ikasi beharko duelako. Haurrari begiratuta, antzerako zailtasuna izango du bata ala bestea ikasteko. Dena den, haur horrek euskara ere ikastea nahi badugu, garbi dago hezkuntza euskaraz jaso behar duela, gizartea erdalduna izaki, konturatzerako ikasiko duelako gaztelania edo frantsesa. Ikasketak gaztelaniaz egiten baditu, ordea, nekez ikasiko du euskara kalean. Irakasleen artean zalantza sortu dezake haurra frantsesa, kataluniarra edo mexikarra bada, esaterako. Batzuek diote lehen urtean, gaztelaniaz izan behar duela heziketa eta pixkanaka-pixkanaka murgiltzen joan. Beste batzuek, berriz, zuzenean euskarazko ereduan hasi behar dutela diote. Kontua da, oraindik inolako erabaki bateraturik ez dagoela hartuta eta premiazkoa dela gaia sakon aztertu eta irizpideak finkatzea. Batez ere ikastetxeen esku uzten da erabakia eta lehendik ere nahikoa badute berez beraiei ez dagokien beste ardura batzuk betetzearekin.

ALDAIZE Idiazabalgo Herri Aldizkaria

Mujika, Ion Telleria, Irune Urteaga eta Xabier Urteaga.

Tirada: 1.000 ale.

Argitaratzailea: Illati Euskara Elkartea Kultur Etxea 20213 Idiazabal

Lege gordailua: SS-0151/04

Tfnoa: 943 18 72 08

Ale honetako laguntzaileak: Luka Eziolaza, Ana Goñi, Pepi Urteaga, Ana Mari Ansalas, Aita Iparragirre Herri Eskola, Gaztetxea, Jose Maria Paz Institutoko ikasleak, Anttonio Berasategi eta Joxelu.

e-maila: aldaize@euskalerria.org

Diseinua eta maketazioa: ZUM Edizioak.

Erredakzio taldea: Eider Alustiza, Iñaki Arriaran, Eunate Elio, Maddi Garcia, Itziar

Inpimaketa: Gráficas Ona.

ISSN: 1697-512X Aldaizek ez du bere gain hartzen aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik. Idiazabalgo Udalak diruz lagundutako aldizkaria.

ALdAiZe 5

•3


iritzie HANDIK

Sheffield

HEMENDIK

Idiazabal

Luka Eziolaza

Ana Goñi

INGELES BERRIA, SHEFFIELDEN

OPORRETATIK BUELTAN

Beti galdetu izan dut nolakoa izango ote zen Euskal Herritik urruti denboraldi luzea egotea. Nik uste, betidanik izan dudala kultura, jendea eta ohitura berriak ezagutzeko gogoa eta esan liteke horren ondorioz, nagoela orain Ingalaterra alde honetan. Muga bat zeharkatzearen kontu honek beti ditu bi aurpegi; alde batetik, atzean utzitakoaren falta sumatzen dela, baina beste alde batetik, ilusioz begiratzen zaio toki berriak eskaintzen dizkizun aukera berri guztiei. Ni Sheffield-en aurkitzen naiz, Manchester ondoko hiri batean. Batzuek jakingo duzuen bezala,“Full Monty” pelikula grabatu zen hiri honetan. Sheffield Ingalaterrako laugarren hiririk handiena da eta garai batean bere industriagatik famatua izan zen arren, orain kultura bilgune batean bilakatu nahian dabiltza. Londres bezalako hiri batekin alderatu ezin den arren,

@

SOS, HOTSA!

Denbora luzean isilean jasan ondoren, lerro hauen bitartez, gure herriak duen kutsadura larriena plazaratu nahi dut: errepideak sortzen duen hotssssssa. San Inazio egunean idazten ez badut ere, egun horretan eta hurrengoan izan nituen sentsazioez idatzi nahi dut. Izan ere, egun horietan, kamioiak ibiltzeko debekuaren ondorioz,herria paradisu baketsu eta lasai bat izan zen. Leihoak parez-pare irekita nituen

hemen ere munduko zoko guztietako jendea aurki daiteke, eta mota askotako jendea egongo den arren, niri behintzat, oso jende jatorra ezagutzea suertatu zait. Hemen bertako jendeak nahiko ingeles itxia du eta hasiera batean, ulertzeko nahikoa lan izaten da, baina, hori euskaldun-berri batentzat Idiazabalen bizitzea bezala dela uste dut. Ingeles hauek, hala ere, badute zer ikasia gugandik,janaria prestatzen, esate baterako. Sukaldari eskasak benetan hemen aurki daitezkeenak. Eta patata tortilla bat egiten ikustean lasterka kamararen bila argazki bat ateratzeko. Xelebreak!! Ziurrenik halako batean nazkatuko naiz atzerrian egote honekin eta ordurako garbi daukat berriro ere Goierri aldera bueltatuko naizela eta berriro ere jasan beharko nauzuela. Hala ere, oraindik presarik gabe nago eta gauza berriak ezagutzeko gogotsu.

arren, nire logelan - Gurutze berri auzoan bizi naiz - eulien hegoen soinua entzun nezakeen (zaila ez dela pentsatuko duzue aurten dagoen piloarekin). Baina bake horrek iraupen mugatua zuen. Igande gauean, debekua indar gabe geratu bezain pronto, Euskal Herriko mugetan lozorroan zeuden erraldoi zaratatsuak, beraien motorrak martxan jarri eta ordubeterako gure herriko saihesbidea igarotzen hasi ziren. Paradisua infernu bilakatu zen beraien orroekin.Egun arruntetan burrundara etengabea daukagu askotan, lo hartzea ere galarazten duena.

Nahiz eta egun dexente daramatzadan ia lanean, oraindik gogoan ditut aurtengo oporrak. Mallorcan izan gara,eta ezagutzen ez duenarentzat esango dut, uharte zoragarria iruditu zaidala. Bere txikian denetik du: ekialdeko lautadan, kala bakarti eta lasaiak. Mendebaldean, zuhaitz ugariz betetako mendiak, itsasora begiratzeko talai paregabeak. Eta hegoaldean, festa nahi duenarentzat aukera galanta, hori guztia itsaso urdin, bare-bare, zoragarri batez inguratuta. Bertako jendea, oso alaia eta irekia da, eta turisten inbasioa jasaten ohituak daudenez (bertako biztanlegoaren %98 turismotik bizi baita), kanpotar guztiak onartuak sentiarazten dituzte. Hala ere, milaka atzerritarren bisita jaso arren, beraien nortasuna mantentzen jakin izan dute,bertan dauden herri txikietan antzinako mediterranear kutsu hori manten-

Beste batzuetan esnatu ere egiten gaitu. Denok dakigu loa garrantzitsua dela osasunerako; bai fisikorako bai bururako. Nire ustez, iritsi da ordua arazo larri honi aurre egiteko gure herriko bizi kalitatea hobetu dadin. Gaur egun badaude bitartekoak kutsadura hau saihesteko, eta Izalen, oraindik ez da ezer egin. Hotsaren gaiari buruz bueltak ematen ari nintzela, galdera bat sortu zait, eta gutun honetara ekartzea pentsatu dut. Hau da galdera: gure herriak ba al du larrialdi planik edozein istripu

tzen dutelarik oraindik:kolore biziz margotutako leihoak dituzten etxetxoak, itsasontzi txikiak nonahi, kaietan arrantzaleak sareak konpontzen… Gure irteera bateko gidariak esan zuenaz laburtuko nuke uharte honen irudia. Berak zioenez, Robert Graves idazle britainiarra (besteak beste Yo, Claudio liburuaren egilea) mundu guztian zehar ibili ondoren, ez omen zuen aurkitzen gustura bizitzeko leku bat, eta lagun batek horrela esan omen zion:“Paradisua jasan badezakezu, zoaz Mallorcara”. Jasangarria egingo zitazion nonbait, bertan bizi izan baitzen hil arte. Guk ere izan dugu paradisu hori dastatzeko aukera, baina gure egonaldia laburra izan denez, ezin izan ditugu ikusi bazter guztiak. Beste baterako utzi beharko dugu. Bertakoek esaten duten bezala “Tornaré a Mallorca”, (Mallorcara itzuliko naiz).

larri gertatuz gero? esaterako, eztanda bat (gasolina, butanoa), kutsadura kimiko edo sute bat… Baldin badago, gustatuko litzaidake jakitea nola jokatu behar den egoera larri horren aurrean.Eta ez badago derrigorrezkoa iruditzen zait edukitzea, errepidean dabilen zama mota ikusita. Behar bada, ez legoke gaizki egunen batean simulakro bat egitea. Zorionak egiten ari zareten aldizkari eder honengatik. Herritarrok elkartzeko izango al da! Pello Elizondo Lazkano (Idiazabal)

Gutunek gehienez 25 lerro izan behar dituzte, makinaz idatziak eta sinadurarekin. Emailez: aldaize@euskalerria.com Betiko postaz: Aldaize herri aldizkaria, Kultur Etxea, 20213 Idiazabal

4 • ALdAiZe 5


hizketan UNAI BEGIRISTAIN:“Hizkuntza batek beti du bizimodu batekin eta kultura batekin lotura”

E

uskara Aturri eta Ebro artean hitz egiten den hizkuntza delakoan ginen; eta beraz, ikasi ere tarte horretan egiten dela. Baina, euskara, lau haizetara munduan zabaldu da. Horren adibide da Unai eta berak egiten duen lana.Napolesen (Italian) dago euskara lektore, urrunetik gure hizkuntza eta herriaren eskolak ematen. Gasteizen filologia ikasitakoa zara.Euskal Herrian ibili zara euskara irakasle lanetan;orain,ordea, Napolesen zaude... euskara erakusten. Harrigarria, guretzako behintzat. Bai zuentzako eta neretzako ere bai. Esaten dizutenean euskara irakastera, joaten zara eta ados, euskara eman behar dut. Baina, behin han, ikusten dituzunean euskaraz ikasten..., harrigarria da. Ez dute hemen bezala ikasten, kalean ez dutelako beharrik baina, han euskararen inguruko interesa duen jendea ikusteak beti harritzen du. Euskal Herrian euskara irakastearen helburua euskal hiztunak eta euskal alfabetatuak sortzea da. Han modu berean ari zarete lanean? Helburu berberekin? Ez. Gainera, maila horietaraino ez dago iristerik. Jendeak ezer ez du jakiten, non bizi garen ere ez, euskara zein hizkuntza den ere ez dute jakiten. Askotan esaten dute hau espainieraren antzeko hizkuntzaren bat izango dela, katalanera edo galegoa bezala. Eurek pentsatzen dute, italieratik espainierara ez dagoela tarte handirik; euskara ere han inguruan hitz egiten dela eta antzekoa izango dela pentsatuz apuntatzen dira. Gero, batzuk sorpresa eramaten dute, diferente xamarra dela aditzen duten garaiean. Besteek, jakinaren gainean zirenek, interesarekin hartzen dute, ikusteko behintzat, hizkuntza bezala nola funtzionatzen duen euskarak. Zure lana han zein da zehazki, euskarak hizkuntza gisa besteetatik bereizten dituen ezaugarriak erakustea? Bai, azken batean eurek ez dute inolako interesik, edo beharrik, euskaraz hitz egiteko. Orduan, jakin nahi izaten dute zer

egitura dauzkan, eta zenbat hiztun dauzkan eta leku honetan bi hizkuntza hitz egiten direla eta antzeko kontuak. Horietatik kanpo, euskara batua ere badugula, eta euskalkiak... guzti hori azaltzen zaie. Baita, zein den egungo egoera eta ez dela egoera bera Bilbo, Iruñea edo Donostia bezalako hiri handi batean dagoena edo hemen bertan, Idiazabalen dagoena. Hori da azaltzen zaiena; batetik, zein egoeratan dagoen euskara, eta bestetik, filologia edo hizkuntzalaritza aldetik euskarak zein egitura dituen eta aditz sistema eta deklinabidea. Orduan konturatzen dira hizkuntza latinotik, espainieratik edo italieratik edo frantziarretik urrun dagoela. Euskal Herritik kanpora ere, bestelako ikerketa lanak egiten ari direla ikusten dugu, euskararen esparru hori ere zabaltzen ari dela. Bai, hori egia da.Askotan euskara aditzen duzu eta ‘hauek aspalditik daude, hiz-

Unai Begiristain - Euskal filologoa -

kuntza hori latinaren aurretik zegoena da’, eta antzekoak entzuten dituzu. Askotan fantasmak garela dirudi, eta beraz, hemen gaudela esateko ere ez da gaizki etortzen. Erakusteko hitz egin egiten dela hizkuntza hori, ez dela liburutan ikasi daitekeen hizkuntza bakarrik, latina den bezala... hitz egin daitekeela eta ikasi ere bai, eta beste hizkuntzekin konpara daitekeela. Nahiz eta hizkuntza kopuruari dagokionez egoera berdina ez izan besteekiko, besteak bezalako hizkuntza bat dela. Lehen ere entzunda ginen,Tokion euskara eskolak ematen zirela, zuenean ere bai. Ikerketa bideak irekita

dira, zer deritzozu bide horiek irekita egoteari? Ikerketa aldetik beti izan da euskara hizkuntza interesgarria. Bere ezaugarriengatik,Europako beste hizkuntzekin ez duelako inolako loturarik... orduan, interesgarria dena da, Unibertsitate horrek ikusten duela badaukala hiztun bat hizkuntza horretan aditua edo horren gainean ikasi duena. Normalean hizkuntzalari askok nahiz eta ikerketak egin euskaraz ez dute jakiten. Nik, adibidez, ikertzen hainbeste ez dakit baina, euskaraz badakit. Eurek erakusten didate nola ikertu eta nik egiten dudana da, euskara jakite hori aportatu. Niretzako ere interesgarria da eta nik uste, euskararentzat ere interesgarria izango dela. Zer harrera izaten dute euskara eskola hauek? Euskara ikasten dutenak oso gutxi izaten dira, nik hamabost lagun baditut hori asko da jada, eta hamar bat lagun izanda kopuru egokia da. Baina, eskola hauekin gertatzen dena da eurek aukeratutakoa izaten denez,horrek,berak erakusten duela nolabaiteko interesa badutela. Alde horretatik, ikasle gutxi baina, kalitatezkoak direla esan genezake. Horren arabera, banatu egiten ditugu eskolak, aldi batean egiten dugu euskaltegi batean egongo bagina bezala eta bestean,hizkuntza ikertzen dugu; ezagutu gabe ikertzeko aukera ematen duen modura, ingelerazko gramatika bat hartuta. Euskararen gainean ingeleraz edo erderaz idatzita dagoen gramatikarekin. Beste alde batetik, kultura aldetik ere lantzen da. Internet ere badago orain eta batzutan bidalten diegu lan bat internet bidez Euskal Herriaren inguruko informazioa bilatzea, adibidez. Alegia,hizkuntzaz gain,Euskal Herria bera ere erakusten duzuela... Bai,hori da,hizkuntza batek beti du bizimodu batekin eta kultura batekin lotura. Hizkuntza bera ekartzen duzun moduan, hemen euskaltegi baten ez duzu hizkuntza bakarrik ikasten, bere atzean dagoen kultura guztia ikasten duzu. Beti ere, zailagoa da, Italian gaudelako, baina, beti saiatu gara atzean duen guzti hori ere erakusten. ALdAiZe 5

•5


ze berri? KULTUR AGENDA Herrian antolatzen diren kultura eta gizarte arloko ekitaldiak biltzeko agenda argitaratuko du hilabetero Kultura Batzordeak.Urrian kaleratuko da agendaren lehendabiziko alea. Etxe guztietara banatuko da.

GOIERRIKO HITZA Urriaren hasieran ikusiko du argia Goierriko Hitza egunkariak.Asteartetik, igandera Goierriko herrietan gertatzen denaren berri emango du egunkari berriak.“Hitzaren” zero alea irailaren erdi aldean banatu zen Goierri guztian. Idiazabalen banaketa Illati euskara elkarteak eta hainbat herritarrek egin zuten.

JUBILATUEN EGUNA Urriaren 10ean ospatuko dute herriko erretiratuek beraien eguna.Idiazabalen 65 urte baino gehiago dituzten 414 lagun daude. Guztiek jaso dute Jubilatuen egunerako gonbita. Eguerdian meza izango dute eta ondoren bazkaria Olaberriako Arrieta jatetxean.

ETXEGARATEKO PISTA BUKATUTA DAGO Udala, bide berriari zein erabilera eman aztertzen ari da Herri gunea eta Etxegarateko gaina lotzen dituen 8,5 kilometroko pista bukatuta dago. Etxegarate bikoiztu ondoren sarrerarik gabe geratu ziren lur sail eta pinudietara sarrerak egokitzeko egin da azpiegitura berria. Ehun herritarrek baino gehiagok ditu inguru horretan jabetzak. Bukatu berri den bideak arazoa konpondu du gehienentzat. Kaltetuek eta Udalak Diputazioari egindako eskariaren ondotik burutu da obra. Foru erakundeak ordaindu du 394 mila euroko (65 milioi pezeta) aurrekontua duen ekimena. Hemendik aurrera, pistak izaera publikoa izango du eta Udalak hartu du bere ardura. Hobekuntzak egiten ere hasi dira, N-1era doan zatia isten ari dira. Animaliak errepide nagusira ez ateratzea da neurri horren helburua. Bideari zein izaera eman, ordea, erabat zehaztu gabe dago. Udala gaia aztertzen

Pista Etxegarate gaineraino iristen da

ari da.Pista oinezkoak eta autoak ibiltzeko prestatuta dago. Ibilgailuen joan etorria mugatu ala ez, ordea, erabaki gabe dago oraindik.

GERRA ZIBILEKO HOBIA ETXEGARATEN Errebuelta txikian dagoela uste du Aranzadik

IDIAZABALGO MEZA ETBN Idiazabalen grabatutako elizkizunak emango ditu Euskal Telebistak urriaren 3an eta 10ean. Horretarako, urriaren 2ko eta 9ko meza grabatuko dituzte (larunbatean 19:30ean izaten dena) Euskal Telebistako kamerek.

MURALA

Uda garaian N-1 errepidetik pasatzen diren atzerritarrek ikusteko, mural bat agertu zen uda hasieran Zubimendi inguruan. Muralaren egileek ALDAIZEra helarazitako oharrean diote margoaren bidez “Espainiatik Frantzia aldera zihoazela Idiazabaldik igarotakoek bi herri handien artean beste txiki bat dagoela konturatu dira: askatasunean eta demokrazian bizi nahi duen Euskal Herria”. Idatziak murala zapuztu egin dutela salatzen du eta zera dio: “zapuztu dutenei eta idiazabaldarrei jakin arazi nahiko genieke lasai egoteko ahal bezain laster helduko diogula aldarrikapenak egiteko gure tresnei: pintura, rodilloa eta irudimena”.

6 • ALdAiZe 5

Hobia errebuelta txikian dago

Aranzadi Zientzia-Elkarteak Gerra Zibilean hil eta ustez errebuelta txiki inguruan hobiratu zuten segurar baten gorpua aurkitzeko ikerketa egin du.Martin Urbizu segurarraren senitartekoek emandako datuetatik abiatuta aritu da lanean Aranzadi. Ikerketaren arabera, Diputazioak bertan daukan eraikinaren inguruan dago gorpua. Dena den,ez dago jakiterik zehatz-mehatz non lurperatu zuten azken urteetan errepidean egindako lanek ingurua asko aldatu baitute. Hori dela eta, Aranzadiren arabera ezinezkoa da gorpuaren bila hastea.

Martin Urbizu 1936ko abuztuaren 7an hil zuten tiroz Etxegarateko errebuelta txikian. Heriotz agirian agertzen denez, gorpua hildako toki berean lurperatu zuten. Aranzadikoen laguntza eskuratu baino lehen, senitartekoak beren kabuz saiatu ziren gorpua aurkitzen. 1979an gorpuzkia berreskuratzeko eskaria aurkeztu zuten Idiazabalgo Udalean. 1999an, Etxegarateko bikoizketa hastear zegoenean, Foru Aldundiari jakinarazi zioten hobia han zegoela.


ARTZAI GAZTA

herriko plaza ZE ESAN NAHI DO ZUTZAT EHIZE GARAIEK? JOSE MARI ARANBURU Kamioilaria

Inaugurazio ekitaldia Pilar Enean egin zen

Irailaren 10ean inauguratu zuten Artzai Gaztaren egoitza berria.Ekitaldian,Artzai Gazta elkarteko arduradunek, artzainek eta Jaurlaritza,Diputazioa eta Udaletxeko ordezkariek parte hartu zuten. Inaugurazio ekitaldian, Antton Irizar alkateak, Ordizia eta Idiazabalen artean gazta dela eta sortutako ika-mika

gainditzen hasteko garaia dela azpimarratu zuen. Artzai Gaztaren lokal berriak 260 metro koadro ditu. Bilerak egiteko gela, gazta gordetzeko lekua eta artzainek erabiltzen dituzten tresna eta produktuentzako biltegia ditu egoitza berriak. Artzai Gazta elkarteak 130 bazkide ditu.

Lo gutxi ittea, ta ehize gutxigo oaindik. Eun batzuk oporrak hartzen dittut, baten batzuk geitzen zaizkit usota juteko. Usok lumau attonak eo nik itten ditteu baño preparau andrek. Garai baten puestok hartzen giñuzten, baño hortako diru asko behar da, ta oain ia ez deu hartzen.

JONE IPARRAGIRRE Etxekoandrea Etxen danak ehiztarik die, pentsau. Nik ez det usoik lumatzen, preparau bai, baño lumau ez. Erropak garbittu ta holako gauzak e nik itten dizkiet, baño gainontzekotaz eak arduratzen die.

ARANTXA MUNDUATE Langilea Errementariaren txabolak utzitako hutsunea

HERRIKO OBRAK Herriko zubiak berritzeko lanak aurrera doaz. Plazakoa eta Toki Txokokoa ia bukatuta daude eta orain Bi Kabikoa botatzeko prestaketak ere aurrera doaz. Irailaren hasieran, zubi ondoan zegoen Errementariaren txabola bota zuten. Eraikina, azken urteetan, Udalak erabiltzen zuen biltegi gisa.

ZIRIKA IRRATIA Zirika Irratiak 24 orduko emanaldia eskainiko du aurrerantzean. Irailaren bukaeran hasi ziren frogak egiten eta urrian hasiko da egun osoko emanaldia. Ordu gehienak musikarekin beteko

dituzte, tartean, larunbatetako taldearen saioa, eta herritarrek egindako beste batzuk entzuteko aukera izango da. Orain arte larunbatetan aritzen zen taldeak,saio berritua eskainiko du urriaren 2tik aurrera.“Zapatukoa” eguerdia baino bost minutu lehenago (11.55etan) hasiko da eta informazioa izango du ardatz. Idiazabalen astean zehar gertatutako albisteen errepasoa egingo dute “Idiazabal Astebete” izeneko albistegian. Elkarrizketak, zuzeneko konexioak eta kalean bildutako iritziak entzuteko aukera izango da. Zirika Irratia, FMko 99.1ean entzuten da.

Eztauku etxen ehiztarik, ta enaiz ezertaz enteratzen. Ez det mundu hori momentuz ezautzen, baño puestok hainbeste ordaintzea re gehitxokoa iruitzen zait. Entzundako tiro hotsetaz bakarrik enteratzen naiz ni.

IÑAKI MUJIKA Langilea Ehiztarik ehizeako gogoa baldin badaukie... baño puestona lujo bat iruitzen zait, gehiegi. Oporrak hartzea re bakoitzen eskubidea da, beste batzuk Benidormea juten dien bezela...

ALdAiZe 5

•7


erreportajea NOLAKOA ZEN HISTORIAURREKO IDIAZABALDARRA? ANTZINAKO HERRITARRAK NOLA BIZI ZIREN JAKITEKO AZTARNAK DAUDE TRIKUHARRIETAN Harrizko gezi puntak, koilareak, ‌ antzinako idiazabaldarrek erabiltzen zituzten tresna eta aztarnen bila aritu da Euskal Herriko Unibertsitateko historiaurre saila aurtengo udan Idiazabalen. 80.hamarkadan eman zitzaion hasiera ekimen honi. Ordutik herriko lurretan istoriak bere baitan dituen zoko ezkutuak sorrarazitako zirrarak eta ezjakintasunak eragindako misterioak bultzatuta, iraganari begira lan egin dute.Hamabost lagun inguru,oro har, historiako ikasleak, aritu ziren Atxurbi eta Napalatza inguruan bi astez lanean.Joxean Mujika beasaindarra izan zuten zuzendari. Atxurbi eta Naparlatza ingurua aztertu dituzte aurtengo udan. Azken urteetan Idiazabalen egindako lanari esker zertxobait gehiago dakigu gure arbasoei buruz. Trikuharriak antzinako gizakien hilobiak dira. Harriz eginak egon ohi dira eta eraikitako eta erabilitako garaiaren arabera itxura ezberdinetako gauzak topatzen dira. Gorputza ehorzteko modua ere ezberdina izan da aldien arabera. Inguru hauetan, orain dela 3000 urte lurperatu egiten zituzten. Aldiz, ordutik hona, mende batzuetan errausketarako joera ageri da. Baina, hilobiez gain trikuharriak lur antolamendurako elementu gisa erabiltzen zirela uste da. Hau da, talde bakoitzari zegokion lur eremua zehazteko balio zuten. Bertako zaindariak ziren. Idiazabalen aurkitu diren aztarna zaharrenak orain dela 5300 urtekoak dira. Honek ez du esan nahi, ordea, Idiazabalgo lehenengo biztanleak direnik. Dena den, hauek ere oso interesgarriak zaizkigu. Garai bakoitzak bere ezaugarriak gordetzen baititu. Antzinako idiazabaldarra fisikoki gu bezalakoxea zen. Gizakiak gaur egungo itxura mantentzen baitu duela 30000 urtetik gutxienez. Bizimodua, aldiz, oso bestelakoa zuten. Azken izozte-aldia gertatu zenetik mende batzuk pasatuak ziren eta paisaiak gaurkoaren antz handia zuen. Urte sasoi bat egiten zuten gurean, baldintza egokienak zituen urtaroan, noski. Beraien tresnak egiteko erabiltzen zituzten suharriek jatorri ezberdinak dituzte: itsasertzea, Urbasa,Trebiùo, Errioxa eta noizbehinka Iparraldea. Geroz eta konplexuagoa den gizarte batekin topo egiten dugu. Historian zehar eman diren gertakari garrantzitsuek giza taldeen antolatzeko

dauden bederatzi trikuharriak indusi dituzte. Azterketa horietan eskuratutako materialak, garai batean non, nola eta zein bizi zen irudikatzeko aukera ematen du. Uztailean egin zituzten lanetan gizaki haien bizitokien bila ibili dira.

H

8 • ALdAiZe 5

joera bideratu dute. Horren arabera aro ezberdinak sailkatzen dira. Idiazabalen ere eragina izan dute aurkikuntza eta asmakuntza hauek. Neolitoa duela 6000 urte gertatu zen, Ekialde Hurbilean emandako aurrerapenei esker. Handik ekarri zituzten ahuntzak eta ardiak.Abereen etxekotzea (behi,ardi, ahuntz) eta landaretza menperatzea ekarri zuten, horrela abeltzaintza eta nekazaritza sortuz. Mendialdean abeltzaintza izan zen oinarri ekonomiko garrantzitsuena,bai behintzat orain 3800 urte arte.Orduan hasi zen nekazaritza hemen indar gehixeago hartzen. Garia ereiten zuten gehienbat. Horren lekuko dugu Zorroztarin aurkitu duten 3000 urteko zereal polena.Garai hartan aurrerapen tekniko izugarriak eman zituzten: harria leuntzen hasi ziren, aizkorak eta antzeko tresnak lortuz.Hauek,oso baliagarriak ziren basoko lanetarako baita lurra lantzeko ere. Lurrontzigintza edo zeramikagintza ere agertu zen, baina ingurune honetan ez zen oso erabilia izan, zahagiak eta kaikuak aproposagoak suertatzen baitzitzaien eguneroko jardunerako. Dena den, ageri dira han eta hemen lurrontzi zatiak. Napalatzan esaterako forma ezberdinetako zeramika apaindu asko agertu zen.

Idiazabalen aurkitu diren aztarna zaharrenak orain dela 5300 urtekoak dira Giza talde hauek aire zabaleko txabola xumeetan bizi ziren, horregatik zaila da gaur egun hauen aztarnak topatzea. Artzaintza,nekazaritza,fuitu bilketa eta ehiza egiten zuten. Hilobiak zabalguneetan egiten zituzten. Orain dela 5300 urtera arte hildakoak bakarka lurperatzen zituzten, hobietan edota harriz osatutako kaxetan. Handik aurrera, ordea, hildakoak pilatuta ehorzten zituzten. Gorpuak, ehorzketahaitzuloetan eta trikuharrietan biltzen hasi ziren. Inguru hauetako trikuharriek garai honetan dute sorrera, eta 2000 eta 3000 urte bitartean erabili zituzten. Europa mendebaldean oso hedatua egon zen hilobi mota hau. Metal garaiak, duela 4800 urte inguru,aldaketa asko ekarri zituen.Bai gizartean eta baita paisaian ere. Metalaren ezagutzak honen lanketa ere ekarri zuen. Hasieran indar gehien zuen sektorea artzaintza izan arren, lanabes berri eta hobeak agertzean, nekazaritza nagusitu zen, batez ere toki babesenetan. Basoak garbitzen zituzten lurra landu ahal izateko.Aldaketa hauek polen azterketei esker ezagutu dira.


erreportajea Trikuharrietan lurperatzean gehienetan ez zuten bereizketarik egiten hildakoen artean. Hilotzaren inguruan, soinean zutenaz gain, lepokoak adibidez, lurrontzi zatiak ere agertzen dira. Honek, erritualak egiten zituztela pentsarazten du. Heriotzaren zergatia azaltzen zuten tresnak ere topatu dira: gezi-puntak. Hala eta guztiz ere bada salbuespenik, Praalatan hezurrezko idolo espatula bat eta lurrontzi hondarrak aurkitu zituzten. Gainera, aipatzekoa da Praalatan aurkitutako bi gizakiren hezur erreak.Aurkitu diren erretako hezurrak 3000 urtetik honakoak dira. 4200 eta 4000 urte bitartean ezartzen dute metalurgiaren lehen aztarnen adina. Metal bigunez eginiko neurri txikiko apaingarriak dira, urrezkoak eta kobrezkoak. Urrea Pirinioetatik lortzen zuten eta penintsulan zehar sakabanatuta ageri da urre landu hau.Truke bidez lortzen zituztela pentsatzera eraman gaitu horrek. Urte hauetan trikuharrietan taldeko gizabanako batzuen bereizketa egiten hasi zen. Brontze Aroan orain dela 3800 urte, mea galdatzen hasi ziren. Lurrontzigintzari esker erabilitako la-

TRIKUHARRIZTRIKUHARRI Bidaarte I (Aitzabal) 1920an Jose Migel Barandiaranek indusi zuen.Trikuharri luze itxia da. Berreskuratutako material bakarra harri metamorfiko leunduz egindako opaitzurra da. Zorroztarri 1987 eta 1989 artean aztertu zuten.Trikuharria duela 5300 urte eraiki zuten eta duela 3100 urte ingurura arte erabili zuten.Harrizko gezi puntak,zeramika zatiren bat, eta apaingarriak diren koilare-aleak agertu ziren.Okre zatiak ere jaso ziren,material honen hautsaz koloreztatzen baitzituzten hilotzak, beharbada bizidunen kolorea berreskuratzeko. Napalatza 1990. urtean indusi zuten. Orain dela 4500 urte eraiki zuten eta 1000 urtez erabilia izan zen. Zalantzan dago kristoren ondorengo lehen mendeetan erabilia izan ote zen.Suharriz egindako gezi-puntak, zeramika zatiak (batzuk apainduak) eta koilare ale bat (malakitazkoa) agertu dira.

been eskutik etorri zen. Baita aire zabalean egindakoei ere. Labeetan metala urtu egiten zuten, gero, aurrez nahi zuten forma irudikatua zuen harrira salda isuriz. Hoztean tresna berria zuten. Jarduera hau hiru mende beranduago hasi zen hedatzen. Ordu artekoa baino material hobea zen. Idiazabalen, bakarrik, Etxegaraten aurkitu dira

Praalatan giza hezur erreak aurkitu dituzte

Unanibia 1991an aztertu zuten.Duela 4500 urte eraiki zuten eta badirudi duela 3200 urte berregokitu egin zutela. Suharriz eginiko tresna oso interesgarriak topatu dira bertan. Baita ofitazko aizkora eta koilare aleak ere. Praalatan lehen lanak 1920an egin baziren ere 1992an berriro ekin zitzaion azterketari. Orain dela 4300 urte eraiki zen eta kristo aurreko lehen milurtekoan berrerabilia izan zen. Lanabes, giza hezur erreak, zeramika zati eta apaingarriez gain aipamen berezia merezi dute apaindutako hiru hezurrek, horietako bi idolo espatula zatiak izango zirelarik ziurrenik. Hilotza margotzeko erabilitako okrezko klarionak ere ageri dira. Aitxu 1993an indusi zuten. Duela 3500 urte eraiki zuten. Gezi punta bat, lanketa hondakinak eta zeramika zati ugari aurkitu ziren.Hauez gain nabarmendu behar dira, katilu liso baten ertz borobildua eta oso ezohikoa den suharrizko sastakai bat.Azken hau, ospe eta ohore

brontzezko tresnak, lurrak duen azidotasun maila handiak desegingo zituen seguraski. Eltzegintzan eta zeramikagintzan aurrerapen tekniko gehiago eman ziren, hauek ere gehiago behar baitziren. Burdin Aroaren hasiera orain dela 2800 urte kokatzen da.Europa erdialdetik, Pirinioak zeharkatuz giza taldeak penintsulara etorri ziren. Beraiek teknika berriak ekartzeaz gain, kultura berria ere ekarri zuten. Metalurgia eta zeramikagintza menperatzen zuten, eta urrutiko merkataritzaren lehen erakusle izan ziren.Honek,bereizketa sozio-ekonomikoa ekarri zuen. Hilobiei dagokienez garai honetan beste leku batzuetan harrespilak egin bazituzten ere Goierrin ez dago halakorik. Hemen trikuharriak erabiltzen jarraitu zuten baliteke Urrezuloko Armurea eta Atxurbi hilobietako ikatzek hori frogatzea. Er romatar ren presentzia Kristo aurreko azken mendekoa da Idiazabalen. Txanpon batzuk agertu dira. adierazgarria da.Trikuharriak duen morfologiak pertsona baten hilotza gordetzeko soilik zela hilobi hau pentsatzera eraman ditu adituak. Atxurbi 1996an indusi zuten. Ataun udalerrian kokatua dago Idiazabalgo mugatik oso gertu.Duela 3800 eta 3500 urte bitartean eraiki zuten. Ganbaran ez da aztarna arkeologikorik aurkitu.Aitxuren kasuan bezalaxe hierarkizazioaren agerpenarekin bat egiten duela uste da. Urrezuloko Armurea lehenbizikoz 1920an indusi zuten,eta ikerketa berri bat egin zuten 1997an. Azken honen helburua monumentuaren babesa bermatzea zen. Aurkitutako material arkeologikoek eta datazioek duela 4200 urte eraiki zela adierazten digute. Etxegarate 2001etik eta 2003ra indusi zuten. Orain dela 5300 urte eraiki zen eta denbora luzez erabilia izan zen. Egoera nahiko kaskarrean zegoen. Giza hezurrak, zeramika zatiak eta brontzezko objektu zatiak (gezi-puntak, eztenak...). ALdAiZe 5

•9


kolaborazioak BI URTEKO GELAK BERRIRO IREKI DITU ATEAK

IRAILAK 8. Gaur hasi dira (gara) 2 urtekoak eskolan. Gurasoak gela barruan egon dira eta ez da negar hotsik entzun. IRAILAK 9. Gaur gurasoek ate ondoan agurtu dituzte haurrak. Denok urduri: haurrak, gurasoak... eta baita andereñoak, zergatik ez esan, hala da eta. Denetik egon da. Urduritasuna nagusi, batzuk jolasten hasi dira begi kantoitik andereñoa behatzen duten bitartean. Zer pentsatzen ote dute haurrek egoera berri honetan? Ordu betez, denetik egin dugu: jolastu, abestu, dantza, gaileta jan,... Gezurra dirudi baina, egin hala guztiak egin arren, ezin gara beraiena hurbildu, ezta laztandu ere. Urrutitik onartzen dituzte begiradak eta irribarreak... Hau izango da bidea beraz (izango al da?) adin honetako haurrekin beharrezkoa den konplizidadea eta apegoa lortzeko; azken finean, beraiek jartzen dituzte mugak, nondik nora jo dezakegun... Gu geureak jarri eta elkarrekin aurrera jotzeko asmoa daukagu ekainera arte. IRAILAK 13. Laugarren eguna eta askoz hobeto joan dela esan dezakegu. Martxa hartu dugu jada.

LABURRAK • 19 neska mutiko hasi dira Herri Eskolako bi urteko gelan. • Lehen Hezkuntzako ikasketak amaitu ondoren 12 neska mutiko D.B.H. ko ikasketak egitera joan dira Loinazpe Institutora.

10 • ALdAiZe 5

• Aurten ere, 5. eta 6. mailako neskamutikoek Emakundek bultzatutako Sexu Indarkeriaren Aurkako Proiektu pilotoan parte hartu behar dute ikasturte guztian zehar hainbat ekintza egingo dituzte. • Urrian hasiko da jangela zerbitzua. Iaz bezala, behin-behineko kokapena Zaha-

rren Egoitzan izango da. • Eskola-kirola jardueren barnean, honako hauek eskaini zaie gure neska mutikoei: areto futbola, krossa, saskibaloia, pilota,mendizaletasuna,atletismoa,herri-kirolak, xakea eta mahai tenisa.


kolaborazioak ETXE HUTSAK ESKURATU OKUPAZIOA BULTZATU!!!

Iruñeko Euskal Jai gaztetxearen desalojoaren oihartzuna Euskal Herriko txoko guztietara iritsi da. 10 urtez gaztetxe izandako frontoi zaharraren hustutze basati hari gogor erantzun zion euskal gazteriak, mobilizazioak inoiz baino jendetsuagoak izan ziren, esaterako abuztuaren 10ean desalojoaren aurka deituriko manifestazioak, Iruñako kaleetan milaka pertsona bildu zituen, gu ere hantxe izan ginen Euskal Jaikoei gure babesa eskainiz. Ordutik, badirudi, okupazioaren fenomenoa plaga bat bailitzan zabalduz joan dela herri eta auzoetan zehar.Urrutira joan

gabe, Beasainen bertan, orain gutxi Udalaren lokal bat okupatu eta gaztetxe bihurtu dute. Auzolanaren bidez, sasiz eta zaborra besterik ez zen leku hura, txukun eta ekintza ezberdinak aurrera eraman ahal izateko leku bilakatu dute.Bejondeiela! Duina koordinadora, aspalditik hari da okupazioa bultzatzeko lanean. Hori dela eta “okupazio gida” izeneko liburuxka bat argitaratu du. Gida hau, borrokarako tresna bat izatea da Duinakoen asmoa, hau da, gaur egun Euskal Herriko gazteok etxebizitza bat eskuratzeko daukagun arazoarekin amaitzeko bitartekoa. Espekulazioare-

kin amaitzeko gida. Ukatzen diguten eskubidea, guk gure kabuz berreskuratzeko tresna. Administrazio Publikoak aurrera eramaten duen etxebizitza politika ezari aurre egiteko bitartekoa. Etxebizitza eskubidea, bermatzen ez duten bitartean, hau eskuratzeko, okupazioa delako gelditzen zaigun alternatiba bakarra da Duinaren ustez. Gida honen berri zabalagoa izateko,Idiazabalgo gaztetxera gonbidatu ditugu Duinako kideak. Urriaren zortzian eskainiko dute hitzaldia arratsaldeko zapietan.

UDA ARGAZKITAN Horrenbeste urtean ospatu gabe egonagatik, jende ugari bildu zen aurten berpiztutako Saninaziotako jaira, eta ezpairik gabe sagardo dataketa eta astokarrera izan ziren ekitaldirik arrakastatsuenak. Argazkian agertzen den moduan, Katea auzoa aspaldiko partez jendez gainezka ikusteko parada izan genuen, ea hurrengo urtean ere berdin gertatzen den. Bestalde,Gazte Egunak 6.edizioa bete zuen aurten (akats baten ondorioz karteletan 5. zela agertu zen), abuztuaren 13 eta 14a izan ziren aukeratutako datak, agian ez aproposenak inguruan hainbeste festa daudela kontutan hartuz gero,hala ere familia giroan ospatu arren,ezinhobeto pasatzeko aukerarik ez zen falta izan.6.Gazte Egun honetarako aukeratutako lema “Zuek mezitzue bizkarrekok burun!” izan zen.

ALdAiZe 5

• 11


ertzetik ARGENTINATIK Festarako garaia ERLIJIOA ETA ZALDIAK JAIETAKO ELEMENTU GARRANTZITSUAK DIRA

Gaucha erakustaldia Argentinako Idiazabal

an Blas egunaren bueltan, otsailaren 3an, Euskal Herriko Idiazabal jai giroan murgilduta egon ohi da. Musika, festa eta alaitasun kolorez margotzen dugu herria egun batzuetan zehar. Argentinako Idiazabalen ere badute, noski, horrelako kolorerik. Hala eta guztiz ere, festa giroan murgiltzeko moduak, ez dira berdinak izaten izen bereko bi herri hauetan. Han urte osoan zehar, sakabanatuta antolatzen dira jaialdiak. Horretarako, herriko erakundeek gogor lan egiten dute hilabeteetan. Jaialdi horien helburuak ere, ezin esan dezakegu berdinak direnik. Dirua biltzeko antolatzen dituzte festak Argentinako Idiazabalen, herriko mantenimendu, lan eta obretarako gastuei aurre egin ahal izateko.

S

12 • ALdAiZe 5

Jaialdiak Bertako eskolak toki handia du jaialdiak antolatzerako garaian. Festa ugari antolatzen ditu, bere gastuei aurre egiteko. Urte honetan bertan, moda desfile bat egin dute Institutuko seigarren mailako neskamutilek, inguruko dendariek lagunduta, San Carlos de Bariochilera egingo duten bidaiarako dirua biltzeko helburuarekin. Urrian, bigarren zikloko Jose MarĂ­a Paz Institutuak Tailer Kulturalak aurkeztuko ditu; ikasleek abestu, dantzatu eta antzerki lanak egiten dituzten gune berezia da. Azaroan institutu horrek Microactiva 2004 erakusketa zabalduko du.Bere ateak irekiko ditu ikasleek praktika espezializatuetan eginiko produktuak erakutsi eta saltzeko.

Erlijioarekin lotura duten jaialdiak ere antolatzen dituzte bertan. Irailaren 3an hasita,“novena patronal en honor a San Demetrio� deritzona egiten dute. Hainbat gairi buruzko bederatzi meza egingo dira, umeak, gazteak, familia, hildakoak, gaixoak, sakramentuak, eta elkartasuna, besteak beste, gaitzat hartuta. Cena Show deiturikoa ere antolatu zuten hilaren 11n eta hurrengo egunean, Herriaren Eguna izaki, meza eta prozesioan bildu ziren herritarrak. Gabonak iristen direnean, eliza izaten da jaialdiak antolatzen dituena. Hala ere,Argentinako Idiazabalen, herrialde hartako kultura eta ohiturak direla-eta, zaldiekin zerikusia duten jaialdiak ere antolatzen dituzte. Hilean behin gutxi gora behera, batzar hipikoak edota zaldi lasterketak antolatzen dituzte.Alor horretan, festa garrantzitsu batek izan zuen toki orain dela lau urte. Euskal Herriko Idiazabaldar batzuk Argentinara joan zirenean, lasterketak, domadak, gaucha erakustaldiak, talde folklorikoak eta bertako kulturaren erakusle diren beste zenbait ekitaldi ere antolatu ziren. Baina modu honetako jaialdiak ez dira oso ohikoak. Jaiak hainbat helbururekin antolatzen dira toki guztietan, baita Euskal Herriko eta Argentinako bi Idiazabaletan ere.Baina hala eta guztiz ere, jaialdiek esanahi beretsua dute munduaren bi muturretan dauden bi herri hauetan.


ertzea IZAL EZAUTUZ: Intzaibar Anttonio Berasategi

Denborak ez du asko aldatu Intzaibar baserria

ehienon begietara, Idiazabalgo herria erreka lur da, ibai alde baino gehiago. Urtsuarandik datorkiguna, behintzat, beti “erreka” izan da eta ez “ibai”; ez dago ordeka zabal samarrik beraren ertzean. Baina gehienok ez dugu gogoan izaten, Oria handia ere igarotzen dela gure he-

G

rriaren behealdetik; eta hor dago, bere inguruan madura ederra, ibar zabala (beti horrela, eder irautea ere ederra litzateke). Ibar ia bakarra dugu eta, nik dakidala, “ibar” osagarria duen izen bakarra Idiazabal guztian.“Intzaibar” izena sortu zenean, hitz erabilia izan beharko zuen “ibar”, baina, gure garaian, idiazabaldarren ahoz-

ko tradizioko hizkeran erabat galdua dagoela uste dut. 1593ko dokumentu batean ageri den “Ynçaibar” zaharraren lehen osagarriaren jatorria ere gehienontzat nahikoa iluna delakoan nago. Mitxelenaren iritziz, hasierako “intza”, guretzat “i” edo “i(h)i” den horren “*ini” forma zaharrari lotua dago; ugaritasuna adierazteko erabiltzen den “-tza” atzizkiarekin bilduz etorria litzateke, beraz. Izenaren arkeologian murgiltzea bezain interesgarria litzateke etxe zaharrak ikusi dituenak guk ere irudikatzea. 1615ean Idiazabal Seguratik apartatu zenean, konparazio baterako, etxe hau eta inguruko beste batzuk erdibidean geratu ziren; 1625ean bi herriek eskritura berezi bat egin zuten, Segurako alkateari ere auzi kontuetarako Intzaibarren eta besteen gaineko eskumena aitortuz. Izenaren esanahia bezala, gaurko egunean, hori ere galdu samarrik dagoela esango nuke.

ALdAiZe 5

• 13


kirolak MARTXAN DA KIROL IKASTURTE BERRIA

Areto futboleko taldeek urrian hasiko dute 04-05 denboraldia

darak aisiarako aukera ugari ematen baditu ere, laneko edo ikasketetako egunerokotasunean murgiltzean zaila egiten zaigu kirol zaletasunei eutsi eta gure osasunari behar duen denbora eskaintzea.Dena dela,geroz eta aitzakia gutxiago ditugu kirola ez egiteko, denetarako eta denentzako proposamenak baitaude herrian. Haur, gazte eta helduek hamaika aukera dugu aurten denbora librean gorputza,burua eta arima forman jartzeko.

U

Eskolaz kanpoko kirola: eskolako 50 haur inguruk eman dute izena aurtengo asteburuetako kirol saioetan; hauetatik 24 benjaminak dira, 9 eta 10 urteko neskamutilak, eta 25 alebinak, 11-12 urte bitartekoak. Entrenamenduak irailaren 27an hasi dituzte eta lehen txapelketa, aldiz, urriaren 16an izango da.Ikasturte honetan saskibaloia izango da egingo duten lehen kirola.Aurrerago areto futbola, pilota eta atletismoan ibiliko dira. Areto futbola: eskolako haurrez gain, nagusiek ere badute kiroldegian futbolean jokatzeko abagunea. Guztira 10 izango dira, eskolako taldeak kontutan izanda, kiroldegiko txapelketetan ikusi ahal izango ditugun herriko taldeak.Aurtengo denboraldian infantil eta kadete mailan nesken talde bana dago. Jubeniletan, aldiz, neska eta mutilen taldea osatu da,azken hau aurten sortu da berriro ere eta entrenatzailea Eneko Arregi izango da. Nesken taldeen entrenatzaileak Leire Iparragirre eta

14 • ALdAiZe 5

Gorka Zudaire dira. Nagusienetan ere badaude aldaketak, neskak Iban Galparsoro “Peska�k entrenatuko baititu aurten; 2A taldeko mutilak, aldiz, Aratz Imaz eta Alex Matxainek. Urtero bezala, txapelketak urriaren lehen asteburuan hasiko dira. Bestetik, herriko futbol txapelketan izena emateko epea ere zabalik dago. Arizkorretako taldeak: infantilek, Kadeteek, Jubenilek eta Erregionalek ekainean denboraldia amaitu eta gero, martxan ditugu berriro udako oporraldiaren ondoren.Beraiek izan dira goiztiarren,izan ere, hilaren 11 eta 18 bitartean hasi zituzten partiduak. Kirol ikastaroak: taldean jolasteko kirolak gustuko ez dituztenek ere aukera ugari dituzte kiroldegian. Jubilatuentzako soinketa goizez eta arratsaldez, soinketa terapeutiko eta mantentzeko soinketa, ae-

robik musika eta dantza nahi dutenentzat eta yoga, gorputza eta burua erlaxatu nahi dutenentzat. Mendi ibilaldiak: mendizaleek badute oraindik Mendi Sailarekin ibilaldietara joateko aukera. Abenduan amaituko dute aurtengo denboraldia, eta ordurarte hiru ibilaldi dituzte prestatuta. Hurrengoa Urriaren 31n izango da. Iparlara joango dira egunpasa. Ohikoa den bezala, goizeko 8:00etan abiatuko dira herriko plazatik. Hitzaldiak: guzti honez gain, kirolaz disfrutatzeko beste modu bat ere proposatzen da.Urtero legez,kirolaren inguruko hitzaldiak ere antolatuko dira. Irailaren 17an izan genuen bat. Josune Bereziartua eskaladaz jardun zen Pilarreneako ganbaran.

Beroketa lanetan partiduaren aurretik


kirolak INFANTILEK LIGAN JARRAITUKO DUTE Aurtengo uda gorabeheratsua izan da Arizkorretako infantil mailako taldearentzat. Ekainean, 03 – 04 denboraldia amaitu ondoren, taldea desagertzear egon da uztailean izandako gorabeherak tarteko. Badirudi, arazoak, oraingoz konponduta daudela. Iaz, Goierrin, infantil mailako bost talde zeuden, baina Ordizia eta Beasainek igoera lortu zuten Ohorezko Ligara. Honela, bi herri horiek infantil txikien talde bat ateratzeko eskubidea lortu zuten.Talde bat ohorezko ligan eta beste bat infantilen lehen mailan izanik. Hau ikusita, zazpi taldek jokatuko lukete Goierrin (Beasainen eta Ordizian bina eta Segura, Lazkao eta Idiazabalek bana).

Mendizaleen festak haur asko biltzen ditu

GIPUZKOAKO HAUR MENDIZALEEN FESTA OSPATUKO DA URRIAREN 24AN 2.000 haur inguru elkartuko dira

rriaren 24an, Gipuzkoa osoko haur mendizaleen topagunea izango da Idiazabal.Aurten, bigarren aldiz gure herrian, Gipuzkoako haur mendizaleen festa ospatuko da, Gipuzkoako Mendi Federazioak, Diputazioak eta Idiazabalgo Kirol Elkarteak antolatuta.

U

Urtero, ikasturte hasieran, herri ezberdin batean ospatzen da festa hau. Hemen, eskolarteko kirolaren barruan, Gipuzkoa guztian urtean zehar mendirik mendi ibili diren haurrek topo egiten dute. Jaialdi honetan, gutxienez zazpi edo zortzi ibilaldi egin dituen haurra diploma batekin saritzen da. Goizeko bederatzietan plazatik ekingo diote ibilaldiari. 9,5 kilometroko ibilbidea egingo dute, eta hamaiketakoa Oregin

egin ondoren, eguerdirako herriko plazan denak elkartzea espero da. Jarraian diploma banaketa eta zozketa egingo dituzte, eta musikarekin amaituko dute jaialdia. Aurten ordea, berrikuntza bat izango du jaialdiak: bi ibilaldi ezberdin izango dira, bata haurrentzat eta bestea gurasoentzat. Orain dela sei urte, 1998an, ospatu zen lehenengo aldiz jaialdi hau gure herrian. Iaz Mutrikun ospatu zuten, eta bertara 1344 haur eta 500 heldu inguru joan ziren, beraz, aurten gure herrian ere bi mila pertsona inguru bilduko direla kalkula daiteke. Kirol Elkarteko Mendizale Sailak antolatzen duen jaialdia da. Antolakuntzan, begirale‌ bezala laguntzeko prest balego norbait, jar dadila saileko norbaitekin harremanetan.

Infantilen maila ordea, Diputazioaren ardura da, eta Diputazioak berak antolatzen ditu jaiotza tasak kontuan hartuta. Foru erakundeak jarritako arauen arabera, Gipuzkoako mutilen % 22k besterik ezin du futbolean aritu, gainerakoak beste kiroletan aritzea da neurri horren helburua.Arau hori kontuan hartuta, Goierriri infantil mailan bost talde dagozkio. Beasainen eta Ordizian sortu beharreko taldeak direla eta, bi soberan geratzen ziren. Nola konpondu arazoa? Diputazioaren proposamena, Idiazabalgo eta Aizgorriko (Segura) infantilak batzea zen. Baina bat egite horrek ezingo zuela aurrera jarraitu segituan ikusi zuten Idiazabalgo eta Segurako klubek, aurrerantzean izango zituen ondorioak kontutan hartuta. Irtenbidea Ordiziatik heldu zen ordea, maila horretan bi talde izanik, infantil txikien taldea ez ateratzea erabaki zuten, sortutako arazoa arintzeko. Honela, aurten, Idiazabalgo infantilen taldeak aurrera jarraituko du. Denboraldi berria, infantiletako sei taldek hasiko dute Goierrin. Ez zazpi, hasiera batean Goierrin atera nahi ziren adina, ezta bost ere, Diputazioak nahi zuen bezala.

ALdAiZe 5

• 15


saski-naski RZ

LILI-MALLU

Pepi Urteaga

Ana Mari Ansalas TOMATEA Lycopersicon escuentum

PAELLA MISTOA

OSAGAIAK: • Untxi txiki bat • 500 gr. txipiroi • 250 gr. muskuilu • 200 gr. txirla • 200 gr. ganba • Piper gorria eta berdea • Bi goilarakada tomate • Lau kafe-kikara arroz • Bederatzi kafe-kikara ur edo salda (hobe azken hau) • Azafraia • Gatza Lehenik, untxia, txipiroiak eta piperrak txikitu eta su baxuan frijitu behar dira. Bitarte horretan txirlak eta muskuiluak ongi garbitu. Ontzi batean ura edo salda berotzen ipiniko dugu eta baita labea ere. Paella ontzi txapal batean prestatzea oso garrantzitsua da arroza solte gera dadin, beraz, paella-ontzi batean prestatuko dugu. Olioa bota bertara eta sutan jarri. Olioa bero-bero dagoenean arroza bota eta bueltatxo bat eman.

Ura edo salda irakiten denean, arrozari botako diogu. Baita gatza eta azafraia ere, norberak nahi adina. Azafraiak kolorea emateaz gain zapore ona ere emango dio. Ondoren lehen aipaturiko osagaiak botako dizkiogu, ganbak izan ezik. Eta hau guztia labe bero-beroan sartuko dugu irakina galdu gabe. 10minutu pasa ondoren labea itzalduko dugu baina ez dugu paella aterako, beste 10 minutuz barruan utziko dugu, bertako beroarekin egin dadin. Atera baino 5 minutu lehenago ganbak jarriko dizkiogu paellari, adornu gisara. Ez jarri lehenago lehortu egiten baitira. Eta azkenik, labetik aterako dugu eta paper zuri batez edo tapa batez estalita, bere horretan utziko dugu paella, beste 10 minutuz. ON EGIN!!!

Tomateak,tipulak eta baratzuriak bezala zazpi bizi omen ditu, beraz, gauza askotarako balio du. Baina gaurkoan bizpahiru konturen berri emango dugu. Tomateak, esaterako, erlekistenak, almorranak eta erreak sendatzeko balio du. Sukaldean ari zarela suarekin edo olioarekin errez gero,hartu tomate fresko eta heldu bat eta honi goialdean kendu xafla bat eta bota xafla hori.Tomate zati handienarekin ondo igurtzi erretako tokia. Igurtzitako lekua likatsu geratuko zaizu baina izugarrizko lasaitua sentituko duzu. Eguzkiarekin erretzen bazara ere gauza bera egin eta ikusiko duzu nola ez zaizun anpoilarik irtengo.Eguzki erretarako edo eguzki gehiegi hartzen dugunerako (batez ere uda garaian) arpegian ipintzeko geruza bat (maskarila bat) ere presta dezakegu tomatearekin.Tomate baten zukua hartu eta nahastu bio (yogurta) batekin krema bat

egin arte. Ondoren, arpegian ipini 20 minutuz eta gero garbitu urarekin arpegia. Gero, beti bezala, komenigarria da kamamilarekin garbitzea. Erlekistenarentzat ere apartekoa da tomatea. Eta amaitzeko, odol-pikoentzat (almorranentzat) dagoen konponbideari buruz hitz egingo dizuet. Tomatea moztu erditik kanpoaldera hiruki forma eginaz (patata tortila edo pastel bat mozten dugun bezalaxe) eta zati hori ipini uzkian. Oheratzean ipini eta ikusiko duzue denborarekin minik ez duzuela

ZORION AGURRAK

Zorionak guztioi!!

Amaia Oiarbide

Aritz Markinez

Eli Oiarbide

Ibai Urkia

Maialen Gorrotxategi

Eneko Elorza

Iñaki Urrestarazu

Maite Garmendia

Garazi Sanchez

Josu Urrestarazu

Mikel Aranburu

Bidali zuen agurrak gurera. aldaize@euskalerria.org Aldaize herri aldizkaria. Kultur Etxea. 20213 Idiazabal

16 • ALdAiZe 5

Olaia Aranburu


zaharrak berri ARGAZKI ZAHARRA: Mediku etxearen inaugurazioa Mediku Etxea inauguratu zuten eguneko argazkia da. 1955ean ateratakoa. Herriko agintariak, orduko Gobernadore Zibila eta inguruko agintari erlijiosoak, bildu zituen. Guztien izenak idazten hastea ezinezko bada ere,hauek dira ezagutu ahal izan ditugunak: Ezkerreko aldetik hasita: Hitzeko Jose Iparragirre, Antiako Antonio Urteaga, Pantaleon Zabala garaiko herriko alkatea eta OndramuĂąoko Jose Mari Aranburu. Erdian daudenak inaugurazio ekitaldira etorritako kanpotarrak dira: Joakin Bermejo Ordiziako artzapeza eta Tomas Garicano garaiko Gobernadore Zibila. Eskuineko aldean: Jesus Azurmendi, Estensoroko Antonio Iparragirre, Jose Azurmendi, Errekaldeko Nikomedes Imaz (atzeko aldean) eta Nazario Telleria.

OHARRA: Herriko baserriei buruzko atala eta argazki zaharrari eskainitakoa osatzeko argazki bila gabiltza. Edozein garai eta gairi

buruzko argazkiak hartzeko prest gaude. Haren kopia egin eta itzuli egingo dizuegu. Argazkiak, erredakzio taldekoren bati eman edo Udaletxean utzi ditzakezue.

San Migel egunean Ursuaranen eta asteburuan Idiazabalen egiten zen festa Ohitura zaharrei eutsiz, aurten ere San Migel jaiak ospatuko dira Ursuaran auzoan. Soinujoleak, mondejuak eta beste hamaika ikusi eta dastatzeko izango ditu bertara hurreratzen den edonork.Aspaldiko urteetan jende dezente hurbiltzen da eta giro aparta egon ohi da. Hala eta guztiz ere, auzoko zaharrenek gogoan dituzte beraien gaztaroko festa haiek. Gaur bezain beste bisitari ez izan arren, haietan pentsatzean irribarrea marrazten da beraien aurpegietan. Ursuaran 1947. urtera arte Segurako auzoa izan zen. Segura herria urruti xamar geratzen zen,eta herritik Udaleko ordezkariak baino ez ziren bertaratzen. Meza ostean herriaren kontura egiten zen bazkaria. Soinujaleak, bertsoak, boloak... ezer gutxi behar izaten zuten eguna giro paregabean igaro ahal izateko. Auzokide guztiak elkartzeko eguna izaten zen. Ursuarandarrei urruti egiten zitzaien Segura edozein behar suertatzen zitzaienean. Etxekoren bat gaixo jarri eta medikuarengana joateko edota Udaletxera joateko bidea luze egiten zen. Ursuarandarrentzat askoz ere erosoagoa zen idiazabaldar izatea, edozein beharreta-

rako eskurago baitzuten. Auzokideek Segurako agintariei beraien nahiak azaltzen bazizkieten ere, horiek ezezko borobila ematen zuten. Lur eremu handia galduko baitzuen herriak.Beraz ursuarandar eta idiazabaldar talde bat bildu eta batera eta bestera lanean hasi ziren amets hura egi bihurtu nahian. 1947ko abenduaren 28an lortu zuten oniritzia. Segurarrentzako inozentada ederra. Ordutik aurrera Idiazabalgo udalaren kontura izaten da bazkariko ardoa eta korukoentzat hamaiketakoa egoten zen. Gainera beste aldaketa garrantzitsu bat egon zen. Idiazabalen ere, herrian bertan, San Migel festak ospatuko ziren. Egunean bertan Ursuaranen eta aste bukaeran Idiazabalen. Horrek, ordea, ez zuen oso harrera ona izan eta ondorioz, Ursuaranen bakarrik ospatzea erabaki zen. San Migel eguna asteko eguna suertatuz gero,egunean bertan meza egoten da eta asteburuan egiten da jai handiagoa. Astebukaera bada, berriz, dena ba-

Auzokideak mondejuak prestatzen

tera ospatzen da. Gaur egun, ekitaldi ugari antolatzen dira ordukoaren aldean. Herri-kirolak, bertsolariak, mus txapelaketa eta urte batzuetan txerri harrapaketa ere bai. Ezin ahaztu ditzakegu jada gurean famatu egin diren mondejuak ere. Ohitura berria da hori. Elizalde baserrian taberna zegoen garai batean. Irailaren amaieran urteko lehen mondejuak bertan probatu zitezkeela-eta, bat baino gehiago hurreratzen omen zen tripa betetzeko asmoz. Hark zuen erakarpena ikusita egitarauean sartzea otu zitzaien ursuarandarrei. Orain elkartean prestatzen dituzte.

Esaera

“Ezkur urte, elur urte� ALdAiZe 5

• 17


iparrorratza MEDITERRANEOAN BARNA Mediterraneo itsasoan, Italiako penin- mendi altuak kostaren ertzean, asko dira tsularen babesean, kokatzen diren bi irla mendi garaien gerizpean freskatzen diren dira Korsika eta Sardinia. Elkarrengandik hondartzak. Mendikate garrantzitsuenak oso hurbil dauden arren, 15 kilometro in- Korsikan (2.700 metro) eta Sardinia ekialguru, gertakari historikoek bi estatu desberdinen partaide izatea Sardiniako Maddalena irlak. Atzean, eragin du: Frantziarra da Korsika Korsikako silueta menditsua eta Sardinia, aldiz, Italiako Errepublikako eskualde autonomoa. Dena dela, ezaugarri geografiko, orografiko eta historiko beretsuek kulturalki antzekotasun ugari izatea ekarri du, bizimodua, elikadura, hizkuntza eta ohituretan. Beraien kokagune estrategikoa dela eta mendeetan zehar jasan dituzten inbasioak eta bertan finkatu diren zibilizazioak ugariak izan dira. dean (1.800 metro) daude. Nabaria da Horregatik, artearen agerpen anitz aurki- itsasoa eta mendiaren arteko lotura: ez tu ditzakegu: Megalito garaiko Nuragheak dira inolaz ere aukera baztertzailea eta eta dolmenak, zibilizazio feniziar eta erro- bien uztartzea posible da hizketa gai ditumatarrak,Italiako erromaniko eta gotikoa, gun bi irla hauetan. koro aragoarraren eragina... Turismoa ez dago oraindik oso garatua Paisaia ere arte bihurtzen da irla bietan. eta kostako puntu batzuetan kontzentraKosta ikusgarria da ertzetik ertzera: ur tzen da. Orain dela 50 urte hasi ziren tugardena, hondartzak eta itsaslabarrak. Eta ristak iristen bi uharte hauetara, kostalde-

Liburua “Arbelaren gainean”

Egilea: Xabier Mendiguren Elizegi Argitaratzailea: Elkar Prezioa: 11,80 € Xabier Mendigurenek egiazko pertsonaiak aukeratu ditu literatura lan eder hau egiteko. Bere familian barrena ibili da alde batetik bestera, hain zuzen. Beste hainbat idazleren lanak ere erabiltzen ditu erreferentzia gisa eta osotasuna ematen diote, dudarik gabe, obra berezi honi.

18 • ALdAiZe 5

Web gunea www.sustatu.com

Profesional euskaldunentzako albistegia da. Hainbat gaietan (ekonomia, teknologia berriak, hizkuntza, zerbitzuak, irakaskuntza…) lanean dihardutenentzako zerbitzua da. Berez ez da “euskara bultzatzeko ekimena”, gai profesionalei buruzko ataria baizik, euskaraz egindakoa irakurle euskaldunentzat. Informazio eguneratua emateaz gain, foro irekia da eta eztabaidarako aukera ematen du.

ko padurak garbitu eta malaria sortzen duen eltxoa desagertaraztea lortu zutenean. Honek inguru asko bere baitan jarraitzea lagundu du, flora eta fauna aberatsa mantenduz.Era berean,kultura eta hizkuntza propioaren, sardinieraren eta korsikeraren, biziraupena bermatu du, batez ere barnealdean. Izan ere, kosta bisitatzea ezinbestekoa bada ere, bi irlen barnealdean sakontzea merezi du, turista labela utzi eta bidaiari bihurtzeko beta hartuz.Turismo azpiegitura eskasak hasieran kaotikoa badirudi ere, norberaren ekimena eta irudimena martxan jartzeko aukera ematen du. Sardiniako eta Korsikako benetako kultura, hizkuntza eta jendea ezagutzeko parada ezin hobea, azken batean. Galdu ezin dena: Korsikan: Bonifacio, Corte inguruko mendiak eta submarinismoa. Sardinian: Maddalena irlak, Barbaggia, Orgosoloko muralak,Is Arutas hondartza.

Diskoa Ibon Koteron “Aire”

Argitaratzailea: Elkar Prezioa: 15,90 € Ibon Koteronek alboka soinuz betetako diskoa kaleratu berri du. Hamabi abesti guztira. Laguntza ugari jaso du, ezagunak tarteko: Kepa Junkera, Ruper Ordorika, Iñaki Plaza eta Ruben Isasi… Albokak ez du gure artean beste hainbat instrumentuk daukaten arrakasta eta disko hau garrantzitsua izango da bultzadatxoa emateko.


zeasma BILATU BOST AKATSAK

OPORRAK Egilea: “Joxelu”

Urtarriletik egutegian daduzkagu ikusmiran Egun gehiegi daude tartean bata bestean segidan Zazpi hilabete jarduten gera noiz helduko sokatiran Ze nekez heltzen diraden baina ze errez joaten diran.

Oporrak ditut orain hizpide konturatu zera ezta Momentu eder asko ditugu oroimenean gordeta Alperkeria uxatu ezin lan postuetara buelta Hurrengo urteko oporraldiak gertuago daude eta.

AURREKOAREN ERANTZUNAK NEURTITZ

ALdAiZe 5

• 19



Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.