Aldaize 15

Page 1

2006ko ekaina [ 15.alea ]

*11

// GEHIGARRIA

KORDOKALDI: FRANCO ONDORENGO MUGIMENDUA

GEHIGARRI BEREZIA ALE HONETAN: HERRI ESKOLAK 25 URTE

8

// ZE BERRI ?

BASERRIEN SEINALIZAZIO BERRIA IDIAZABALEN Udalak Idiazabalgo baserri guztietarako bidea adierazten duten seinaleak jarri ditu. Bidegurutzeetan bide hura hartuta zein baserritara hel daitekeen ageri da.

25

// ZAHARRAK BERRI

GARIA LANDATZEN ZENEKO IDIAZABAL. Nekazaritza eta abeltzaintza herrian nagusi ziren garaian gari-soro ugari izaten zen. Artirina batez ere ogia eta taloak egiteko erabiltzen zen.

1 . 9 7 6 A N S O RT U Z U T E N H E R R I K O H A I N B AT G A Z T E K TA L D E A . G A R A I H A RTA K O K E Z K E I ASTINDUA EMAN ASMOZ ELKARTU ZIREN.



illatiren txokoa

#15

MARTXAN DA BAI EUSKARARI ZIURTAGIRIA

ALDAIZE: Idiazabalgo herri aldizkaria Argitaratzailea: lllati euskara elkartea [Kultur Etxea_20213 Idiazabal Tfnoa: 943 18 72 08 e-maila: illati@topagunea.com ] Erredakzio taldea: Eider Alustiza, Iñaki Arriaran, Unai Begiristain, Eunate Elio, Maddi Garcia, Itziar Mujika, Ion Telleria, Irune Urteaga eta Xabier Urteaga. Ale honetako laguntzaileak: Amaia Iparragirre, Josune Mandaluniz, Ana Mari Ansalas, Ibon Urkia, Mari Carmen Gonzalez, Aita Iparragirre Herri Eskola, Jose Maria Paz institutua (Argentina), Gaztetxea, Anttonio Berasategi. Diseinua eta maketazioa: ZUM Edizioak. Inpimaketa: Gráficas Ona.

Maiatzaren hasieran aurkeztu genuen kultur etxean Kontseiluaren Bai Euskarari Egitasmoa; aurkezpen xumea, baina nahikoa prozesu honi hasiera emateko. Bertan izan ziren Kontseiluko, Udaleko eta Illatiko kideak.

“EZ DA KOMERTZIOEN KONPROMISOA BAKARRIK IZAN BEHAR. DENDETAN EROSKETAK EGITEN DITUGUNOK ERE KONPROMISO BERA DUGU.”

Tirada: 1.000 ale.

Entzutera ere inguratu ziren hainbat herritar. Batez ere herriko komertzioei begirako aurkezpena izan zen.

Lege gordailua: SS-0151/04 ISSN: 1697-512X Aldaizek ez du bere gain hartzen aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik. Idiazabalgo Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak diruz lagundutako aldizkaria.

Udalak eta Illatik martxan jarri berri duten euskara planaren barruan dago Bai Euskarari Ziurtagiria. Herriko komertzioei begira egindako kanpaina da, euskara erabiltzeko konpromisoa zehazten duena. Hala nahi duenak hainbat konpromiso har ditzake: lehenengo hitza euskaraz egitea, produktuen prezioak euskaraz jartzea, erosketa txartela euskaraz egotea… Hartzen dituen konpromisoen arabera

Idiazabalgo Udala

Gipuzkoako Foru Aldundia

Eusko Jaurlaritza

Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentoa

Kultura Saila

maila bat hartuko du: bidean, zerbitzua euskaraz eta lana eta zerbitzua euskaraz. Argi dago komertzioek esfortzua egingo dutela euskara erabiltzeko. Denbora beharko da emaitzak ikusteko, baina ekinaren ekinez lortuko da. Hori bai, ez da komertzioen konpromisoa bakarrik izan behar. Dendetan erosketak egiten ditugunok ere konpromiso bera dugu. Komunikazioak bi norabide ditu eta norabide bakarrari heltzea ez litzateke eraginkorra izango, beste norabideak ez badu inplikazio hori erakusten. Denon esku dago Idiazabalen euskara gehiago erabiltzea.

EUSKARA ELKARTEKO BAZKIDE egiteko edota ALDAIZE herritik kanpo jasotzeko Izen Abizenak: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Helbidea: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Helbide elektronikoa: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .Telefono zk.: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Kontu korronte zenbakia: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Bazkidetza:

Langileak: 30€

Ikasle, langabetu eta jubilatuak: 5€

Harpidetza (Idiazabaldik kanpo): 10€

BIDALI ZURE DATUAK: illati@topagunea.com, kultur etxea 20013 Idiazabal edo utzi udaletxean

aldaize 15 > 3


iritzie [ HANDIK ] ziordia

[ HEMENDIK ] idiazabal

amaiaiparragirre

josunemandaluniz

NONGOA ZARA?

GERNIKATIK IDIAZABALA

Nongoa zara? Izalgoa naiz. Ez, Ziordiakoa naiz. Ez,.... beno.... eztakit..... Irribarra... eztabaidak... lagunen esanak: “Batekoa ala bestekoa, bi herritakoa ezin zara izan!!” Hau buruhaustea! Eta nik bi lekutakoa izan nahi, eta ezin? Nire nortasuna galdu ote dut? EZ. Nire bizitza norabide desberdinetik joan da, besterik gabe. Nahita edo nahigabe horrela gertatu da eta gainera, poz-pozik. Aspalditik hori izan da Izalen eta Sakana aldean izan dudan elkarrizketa askoren hasiera, ez da txarra, askotan norbaitekin berriketan hasteko aitzakia ederra izan baita. Nortasun bikoitz hori nola azaldu? Eta azkenean, BAI! euskalduna naiz eta kitto! Nafarroan gipuzkoar eta Gipuzkoan nafar, hori da koxka eta beti hala izango da, hitz-joko polita ezta? Hala ere Izal beti izango da txiki-txikitatik bizi izan naizen herria, HAN pasa nuen nere gazte denbora, HAN bota nituen sekulako parrandak, HAN egin nituen betiko izango diren lagun asko, HAN bizi izan nituen istorio ahaztezinak, HAN daukat familiaren zati handi bat eta HAN dauzkat nIre sustraiak, HAN, HAN, ...... HAN horrek hurrun dagoela dirudi baina hementxe daukat Izal, Ziordiatik 15 minututara, HAN esan beharrean HOR esan beharko nuke, ezta? Hori dena gogoratuz bihotza unkitu egiten zait, nire bizitzako zati handi-handia Izalen pasa baita, horregatik nire bihotzeko zati handia betetzen du Idiazabalek. Beste aldetik hementxe dut Ziordia, aspalditik hartu ninduen herri txiki eta polita. Pixkanaka-pixkanaka hasi nintzen hemen geratzen, lana zela, lagunak zirela, eta ohartzerako badaramatzat hamabost urte inguru. Ene!! Badira bai!! Konturatzerako zahartu ere egin garela, redio!! Eta herri xume honetan Izalen jasotako fruitu ederrenetako bat landatzen eta lantzen saiatu naiz. Bai, GURE EUSKARA, arazo politiko eta historiko aski ezagunak direnaren ondorioz Nafarroan batipat erabat zapalduta egon den horrenbeste maite dugun hizkuntza. Saiatu gara euskara maitatzen erakusten, gure herriko hizkuntza dela jakinarazten eta urteen poderioz Ziordia euskalduntzen joan da eta horrek harro sentiarazten nau, oztopoz beteriko bide horretan neuk ere bultzadatxo bat eman diodanaren irudipenaz. Beti egonen da aitzakiaren bat Izala itzultzeko, Sanblasak, kinto afaria, gabonak, lehengusu afaria, lagun arteko afariren bat. Ikusten duzuenez, aitzakiak denak onak eta gainera jai giroan murgildurikoak, EZ DA TXARRA!! Laster arte!!

[ HERRIKO PLAZA ] Ze iritzi daukezu Sasietak egiten don olio bilketan ingurun? NIEVES URZELAI, ETXEKO ANDREA Oso ondo iruitzen zait. Guk ezteu gehiegi eamaten, etxen aprobetxatzen baiteu, txakurjanetako. Gutxitan bialtzen deu hautza. Halare oso ondo iruitzen zait. Holako gehio ein beharko lieke. Ahal donak, aprobetxau dezala, ta eraman dezala hautza olioa.

4 < aldaize 15

JASONE MUJIKA, IKASLEA Nei earki iruitzen zait. Egie esan ez nau oso seguro gure etxen ette ote dan eo ez, baño oso ondo iruitzen zait holako gauzak ettea. Daren bittarte aprobetxau ein behar diela iruitzen zait. Gañea, ibilitako olio zikinekin etten dan gauza bakarrak, gehienak behintzet, botatzea izaten da. Berziklau baldin badaike, aurrea horrekin!

Bizkaiko Busturialdeko bihotzetik Goierriko bihotzera azkar batean pasatzen gara. Gaur egun distantzia txikia dena ordea, hitzen distantzia bihurtzen da niretzat. Gernikatik eguazten batean abiatu eta asteazken batean iristen naiz Idiazabala. Kirikolatza ikusten dut bide bazterrean; ez kirikolatza ez, Goierrin trikuak ikusten ditut. Hurrengo eguna ez da jada eguena, osteguna da eta asteroko erosketak egitera noa. Okindegira sartu eta ohi bezala librako bat eskatzen dut. Ez dit erantzuten dendariak eta pentsatzen dudana entzuten ez nauela da. AH! Ez nau ulertzen, librakoa esan beharrean ogi bat esan behar diot. Ondo hasi dut ba eguna! Erosketekin jarraitu behar dut eta berakatzak, mailukiak, madariak eta arrankariak zeuden lekuan orain baratxuriak, marrubiak, udareak eta amuarrainak daude. Jesus! Arrazoiz galdetzen dit amumak ea ongi jaten dudan Gipuzkoa alde honetan. Nire barikuan eta hemengo ostiralean ez dakit logurez esnatu edo izartu naizen. Oso eguraldi kaxkarra ari du. Bizkaian inetasia dela esango nuke eta tarteka ineztu bat edo beste ateratzen dela, baina ez dakit Gipuzkoan zer ari duen edo zer ateratzen den. Galdetu eta Idiazabalen kazkabarra ari duela eta noizbehinka tximistek herria pizten dutela esaten didate. Eskerrak trumoia bietan dela trumoi! Asteburua aurrerantz doa eta norbaitek zera galdetzen digu: jairako zer plan daukazue? Aiba! Zer jai ospatzen duzue ba? Nongo festak hasi dira? Ezetz! Hango domeka hemengo jaia dela! Festak beste batetarako utzi behar! Astea bukatzen da eta baita asteko nondik norakoak ere. Hurrengo astean beste kontu, beste ohitura eta beste berba edo hitz berriren bat ikasiko dugu. BEJONDEIOLA BA EUSKARARI! ARANTXA EZIOLAZA, DENDARIE

BELEN GOYA, DENDARIE

Oso ondo iruitzen zait. Guk biltzen deu, ta eamaten deu gañea. Bestek eztakit eamango duen, baño danok ein behar genduke. Hamabost eunen gañea nahikoa biltzen da. Etzait iruitzen maizago jarri beharko lukeenik, partikularrantzako behintzet. Jatetxetan ta sozidadetan gehio igual beharko due, olio gehio ebaltzen duelako, baño, partikularrantzako hamabost eunen ondo jarrita daula iruitzen zat.

Ondo iruitzen zait. Guk beti eamaten deu litro t’erdiko potea bete-bete einda, hamabost eunen gure etxen biltzen deuna. Etzait iruitzen gehiotan jarri beharko lukeenik. Sasietan zerbitzu hau ondo dau, baño halare jendea kejatzen da, adibidez, erropa bilketan zerbitzukin. Askotan oso beteta eoten omen da kontenedorea, ta erropa kanpon utzi behar izaten omen da. Egualdi txarra eitten donen dana bustitzen omen da, ta hori pena bat da. Halare, baterikin ta holako gauza elektrikokin e halakon bat ein beharko litzekela iruitzen zait. Nei pasatzen zaitelako igual izango da, baño gehioi e pasauko zaie, holakokin ze ein eztakiela. Holako gauzantzako re igual jarri beharko litzeke holako zerbitzue.


KOR DO KAL DI BAI HITZ XELEBREA ! ZER OTE DA?

Ez gara nahastu, ez. Gure aldizkaria beharrean, ez dugu beste bat atera. Eta alfertu garenik ere ez pentsa; besteen lana gure balitz bezala pasa eta kitto. Posible zitekeen, baina ez. Aldaizeren aurretik Idiazabalen euskara hutsean argitaratzen zen aldizkari baten berri eman nahi dizuegu. Idiazabalen aitzindari izan zen kordokaldi. 1977an atera zuen lehen alea eta hilabetero 12 pezetaren truke eskura zitekeen plazan ezartzen zuten mahaian. Kordokaldi aldizkari bat baino gehiago zen ordea. Gazte taldea zen, eguneroko gaiez arduratuak zeuden neskamutilez osatua. Jakin-minak, zenbait gairen aurrean zuten ikuspuntua eta lanerako gogoak Idiazabal biziberritzen lagundu zuen Frankismoaren ondorengo urteetan


erreportajea

1976. Franco hil berria zen. Beldurra ez zen desagertu. Ezjakintasun garaiak ziren. Optimismorako garaia batzuentzat. Ez omen zegoen fidatzerik zioten besteek. Garai gogorrak pasa zituzten zaharrenek. Atsekabeturik zeuden asko. Amorrua edo etsipena, indiferentzia edo baikortasuna; aldatzeko gogoa zuen gizarteak. Gazteria indartsu zegoen. Kaos guztiaren artean, demokrazia posible izango ote den

eztabaidatzen zen bitartean, ate berriak zabaldu ziren. Debekaturik zeuden liburu, disko eta filmak iritsi ziren mugaz beste aldetik. Urteetan ezkutatua egon zen informazioa jasotzeko grina piztu zen. Gazteak indartsu zeuden eta handik eta hemendik, batek eta besteak jakiten zuenarekin beraien jakin-minak asetzen saiatzen ziren. Horrela sortu zen Kordokaldi ere.

Herriko gazteak biltzea polita litzatekeela pen-

Estatutuak ezarri zituzten. Lehendakaria, idaz-

hauen atzean bizitza filosofia bat zegoen.

tsatu zuen lagun talde batek. Gazteen arazo,

karia, diruzaina eta aholkulariaz gain, batzorde-

Haurrentzat urte osorako egitarau bete nahi

kezka eta interesei erantzuna emateko modua

etako ordezkariak zeuden. Bazkideak lau ba-

zuten. Heziketa urte osoan lantzen dela argi

izan zitekeela. Taldean lan eginez eta elkar era-

tzordetan banatzen ziren: kultura batzordea,

baitzuten; nahikoa ez zela beraiei egun bat

kutsiz, baita herri mailan euren ikuspuntua

haurren batzordea, jolasen batzordea eta kiro-

eskaintzearekin. Disko eta liburu forumak ere

zabaltzeko ere. Patxi apaizaren bultzada izan

laren batzordea. Talde ezberdinetakoak harre-

egiten zituzten. Hau da, musika talde bat edo

zuten. Elizaren izenean sortu zen taldea. Mojek

manetan egoteko bilerak egiten zituzten.

liburu bat hartu eta zer iruditu zitzaien eztabai-

lokala utzi zieten. Kale Nagusian, aurretik esko-

Intereseko gaiak jorratu eta ekintzak presta-

datzen zuten lagun artean. Kultur astea anto-

laurrea izandakoa eta josteko ikastaroak ema-

tzeaz gain, izaten zuten aisialdirako tarterik.

latzen zuten, baita gazte festak ere. Lan horie-

ten ziren lokala utzi zieten. Izena behar zuten:

Jende multzoa biltzen den tokietan beti sortu

tarako Kordokaldiko bazkide ez zirenekin

hiztegiak miatzen hasi eta hara non hitz bitxi

ohi da gaizki ulerturen bat: garbiketak buru-

elkartzen ziren. Horrela ahalik eta gazte gehie-

bat: kordokaldi - soinu armoniatsua zuen, apro-

hauste bat baino gehiago ekarri zituela gogoan

nen artean antolatzen zen egitaraua.

posa izan zitekeen – bi puntu: sacudida.

dute bertan ibilitakoek.

Astinaldia esan nahi zuen. Izena erabakia zegoen.

Aisia eta kultura uztartzeaz gain, herriaren

Taldearen lehen egitekoa musika ekipoa eros-

etorkizunaz

ere

ardura

agertu

zuten.

tea izan zen. Horren ondoren hasi ziren beste

Idiazabalgo lurralde antolamendurako plana

1976ko martxoan egin zen taldearen azalpen

zenbait ekintza eta jai prestatzen. Hala nola

egiteko eskatu zuten besteak beste; martxan

ofiziala. Ordurako bost hilabetetan elkartearen

haurrei zuzenduriko egitaraua osatu zuten;

jarri zedin lortu zuten. Gazte talde bat, herrita-

nondik norakoak lotzen arituta zeuden.

umeen eguna, haurrentzako zinema, mendi irte-

rrak zaborra errekara botatzeko zuten ohitura

Pixkanaka hasi zen jendea inguratzen.

erak, Artiedako udalekuak‌ Ekintza guzti

aldatzen saiatu zen. Pilatutako zikinkeriari

6 < aldaize 15


erreportajea argazkiak atera eta Ursuaran errekaren ibilguan zehar ezarri zituzten, jendea konturatu zedin zer nolako ondorioak eragiten zituen.

KORDOKALDI ALDIZKARIA IDIAZABALEN GERTATZEN ZENAREN OIHARTZUN IZAN NAHI ZUEN.

Urte nahaspilatsu haietan, gazteak berez duen

1977ko urtarrilean kaleratu zuten lehen alea.

Herritarrek herriko kontuez, zituzten kezkak

egarria eta ezezagunaren bat-bateko leherketa

Izen bereko gazte taldea izan zen sortzailea.

eta iritziak zabaltzeko aldizkaria zen bada.

batu ziren. Gazteak egindakotik ikasteko parada

Hilabetekaria izateko asmoz jaio zen.

eskaini zuen Kordokaldik. Ordura arte egonda-

Idiazabalen gertatzen zenaren oihartzun izan

ko mugimenduak elizatik edo politika mailatik

nahi zutela esaten zuten aurkezpenean.

sortuak izan ziren. Ez ziren herrian egondako

Herriko kontuen berri emateko tresna izateaz

lehen gazte taldeak: hala nola Luistarrak edo

gain, gazteen ikuspegia zabaltzeko modua ere

Mariaren alabak indar handia izan zuten. Horiek

bazen. Euskara hutsean kaleratzen zen.

elizarekin oso lotuta egon ziren. Garai berriak

Herritarrak hizkuntzaren erabilerak duen

zetozen eta gazteek beste bide batzuk ere eza-

garrantziaz jabe zitezen nahi zuten.

gutu nahi zituzten. Ordura arte isilean egon ziren kontuak agertu ziren: kristautasuna ez ziren beste erlijio batzuen berri izan zuten, psikoanalisia, familia, sexua… Aurreko hamarkadetan lurperatuta egon ziren gai tabuak agertzen ziren. Informatu eta lagun artean idei berri haien inguruan jardun nahi zuten. Urte asko isilpean eman zituen gizarte batean nekez entzun zitekeen horrelako solasaldirik.

70. hamarkadan ez zen gaur egungo teknologiarik. Aldizkari baten argitalpenak lan handia eskatzen zuen. Kordokaldi hasieratik bukaeraraino

herriko

gazteek

egiten

zuten.

Idazmakinan testuak idazten zituzten tintarik erabili gabe. Orriak hizkien formez zulaturik geratzen ziren horrela. Marrazkiak eta izenburua egiteko orratzez zulatzen zuten orria. Kaxa

Herriko hainbat pertsona ezaguni egindako

moduko baten ezartzen zen beste orri zuri

elkarrizketak irakur zitezkeen: txistulariei,

batekin eta tela batez estalirik. Zapaldu eta

enterradoreari…

atalean

orrian zulotxoetatik pasatzen zen tinta. Hizkiak

herrian gertatutako berriak zetozen. Kirolari

orrietan geratzen ziren. Banan-banan orri

ere egiten zioten txokorik: kanpoan ere sona

bakoitzarekin ariketa berdina errepikatzen

zuten kirolariak baitzeuden Idiazabalen. Gai

zen, 75-100 aleko tirada egin arte. Vietnamita

jakin batzuen inguruko iritziak topa zitezkeen:

izena ezarri zioten makinari. Gero mahaia eza-

sexua, familia…gazte taldekoenak bai eta,

rri plazan eta jendeak noiz erosiko zain egon.

honetaz hitz egiteko guraso eta gazteekin

12 pezeta ale baten truke.

Motz-motzak

Hasierako bazkideek berriei egin zieten leku.

elkartzen zirenean izandako berriketak ere.

Ugalde etxeko lokalak gaur Gaztetxea dagoena-

Interesgarritzat jotzen zituzten aldizkari eta

ri eman zion pasu. Idei zaharrek berriei eman

liburuen aipamenak argitaratzen zituzten

zieten txanda. Denbora ez zen izoztu, baina pix-

inork nahi izan ezkero hauetara jo zezan.

kanaka taldearen garra indarra galduz joan zen.

Kordokaldi elkartearen bilakaera ezagutzeko

Kultur-etxea zabaltzearekin agur esan zuen

ere balio zuen: batzarretan erabakitakoa,

Kordokaldik.

egindako ekintzak, martxan zeuden planak.

Batez ere herriko gazteek erosten zuten aldizkaria. Kordokaldi inguruan mugitzen zirenek. Behin ordea erosle bereziren batzuk hurbildu omen zitzaizkien. Goardia Zibilak bisita egin zieten plazan zuten postura. Ale guztiak eraman zituzten. Kaleratu ziren zortzi zenbakietatik zazpi irakurri ahal izan ziren

Amaieran denbora pasak egoten ziren.

UMOREA GALDU GABE Umorerik ez zen falta izaten. Nahikoa da begirada bat hortaz jabetzeko. Hilabete batean ez zuten alerik kaleratu. Hara nola argudiatu zuten hutsune hura: Kordokalditik mendi irteera bat antolatu zuten. “Martxa Monstruoa” izendatu zuten. Ez zen ez gauerdiko eztula izan: izal-otzaurte-aratz-san adrian-aizkorri-aketegi-urbia-udana-brinkola-zerainsegura-izal. Ilustrazio bikaina zuten:

Egitarau dotorea osatu zuten jaialdi handirako.

aldaize 15 > 7


ze berri ?

[ laburrak ] // BERTSO AFARIA

ELIZAKO TEILATUA ETA ATARIA BERRITU EGIN BEHAR DITUZTE 240 MILA EUROKO AURREKONTUA DUTE BI OBREK

Illati euskara elkarteak eta Idiazabalgo bertsolari taldeak bertso afaria antolatu dute ekainaren 30erako. Afaria Arretxe elkartean izango da 20:30ean. Bertsolari hauek hartuko dute parte: Maialen Lujanbio, Jokin Uranga, Iban Urdangarin (Osinaga txapelketako irabazlea) eta Txapi (Iker Zubeldia). Euskara elkarteko bazkideentzat doan izango da, gainerakoek 10 euro ordaindu beharko dute. Lehendabizi bazkideek izango dute afarirako izena emateko aukera, eta, ondoren, beste guztiek.

// AGENDA 21 Elizako teilatua eta ataria berritzeko lanak egingo dituzte datozen hiletan. Atariko obrak maiatzean hasi ziren, eta teilatukoak urte amaierarako bukatuta egotea espero dute. Parrokia, Udala eta Gipuzkoako Foru Aldundia ari dira bi proiektuetan elkarlanean. 240 mila euroko aurrekontua dute konponketa lanek; kopuru horren %70 Foru Aldundiak ordainduko du.

Sindikatoak itxura berria izango du laster. Kanpoko aldetik denda itxura hartuko du eskaparate eta guzti. Barruan ere izango dira aldaketak, baratzerako botikak gordetzeko gela berezia egin dute. Lokalean zoru berria jarri eta pintatu egin dute. Sindikatoak 60 bazkide ditu gaur egun. Duela gutxi sindikato zaharreko lokala saldu zuten eta handik lortutako diruarekin ordainduko dituzte obrak.

// MUS TXAPELKETA ARRETXEN Arretxe Elkarteak mus txapelketa antolatu du ekainaren 16rako. 21:30etan zabalduko da izena emateko aukera eta txapelketa 22:30etan hasiko da.

8 < aldaize 15

Atariko lanen helburua sarrera nagusia gehiago ez hondatzea da. Urteetan tenperatu aldaketek, haizeak eta eguzkiak atariko irudiei kalte egin die. Gipuzkoako Foru Aldundiak klima faktoreak sarrerari egindako kalteak neurtu ditu. Orain hondatutako zatiak konpontzeko eta ataria babesteko obrak ari dira egiten. Madrilgo enpresa bat ari da lanean. Elizako sarrera nagusian aireztapen-ganbera bat egiten ari dira. Hortaz gain, lan hauek ere egingo dituzte: ataria garbitu eta pitzadurak konpondu. Berrikuntza bukatutakoan elizako sarrera nagusia babesteko asmoa

SEINALE BERRIAK Denbora gutxian baserri bideetan eta herriko bazter askotan seinaleak jarri dituzte. Udalak Idiazabalgo baserri guztietarako bidea adierazten duten seinaleak jarri ditu. Bidegurutzeetan bide hura hartuta zein baserritara hel daitekeen ageri da. Idiazabalen 80 baserri baino gehiago daude, eta bakoitzari seinalea ere jarri diote. Horiez gain, Santiago bidea nondik pasatzen den erakusten duten seinaleak ere jarri dituzte. Horiek Jaurlaritzak ipini ditu. Leku batzuetan baserrietakoak eta Santiago bidekoak bata bestearen ondoan daude.

ere badute. Nola egingo duten zehaztu gabe dago oraindik. Aukera bat baino gehiago daude; atariak duen aterpea handitzea, edo sarrerak babesa izan dezan inguruan zuhaitzak landatzea. Ataria berritzeko lanek 50 mila euroko aurrekontua dute eta irailerako bukatuko dituzte. Erreteila egiten noiz hasiko diren erabaki gabe dago, baina negurako teilatua berrituta egongo da. Proiektua bukatuta dago. Teilatuak duen egurrezko egitura bere hartan utziko dute. Hondatuta dauden zatiak aldatuko dituzte; esate baterako, aldare gainean dagoen habe bat aldatu egingo dute. 188 mila euro erabiliko dituzte teilatuko obra egiteko. Elizako teilatua berritzeko asmoa aspaldikoa da. Azken 3 urteetan Parrokia eta Udala Foru Aldundiari laguntza eske aritu da. Aurten jaso dute elizako obra guztiak egiteko laguntza. Gastatuko dutenaren %70 ordainduko du Foru Aldundiak.


ze berri ? ARTZAIN TXABOLAK ETA GALTZADAK BERRITZEKO AUZOLANDEGIA UZTAILEAN ESTATU OSOKO 40 GAZTE ETORRIKO DIRA IDIAZABALA Eusko Jaurlaritzak Idiazabal aukeratu du udan antolatzen dituen auzolandegietako bat egiteko. Espainiako estatuko 15-17 urteko 40 lagun etorriko dira uztailean artzain txabolak eta Uzkanga eta Albitxu lotzen dituen galtzada zaharberritzea. Bi txanda izango dituzte: uztailaren 3tik 16ra, eta 17tik 30era. Txanda bakoitzean 20 laguneko taldea arituko da lanean. Bi artzain txabola berrituko dituzte. Horietako bat erorita dago. Gazteek harriak landu eta ondoren paretak egin beharko dituzte. Teilatua ere jarriko diote. Konpondu beharreko bigarren txabolak

paretak zutik ditu, eta teilatua ere badu. Kasu horretan, txabolaren ingurua txukuntzea izango da egin beharrekoa. Teilatua eta paretak ere hobetuko dituzte. Auzolandegira etortzen diren gazteek egin beharreko beste lana Uzkangatik Albitxura doan galtzada zatia berritzea izango da. Bidea eta Uzkangako zubia txukunduko dituzte.

[ iruditan ]

PERTSONAIA EZAGUNAK IDIAZABALEN Azken asteotan Idiazabalen antolatutako hitzaldietan eta bestelako ekitaldietan pertsonaia ezagunak izan dira.

Gazteek Pilarrenean lo egingo dute. Lanaz gain, herria eta ingurua ezagutzeko aukera ere izango dute. Auzolandegia Eusko Jaurlaritzak antolatu du, Udalaren lana gazteentzako lo lekua prestatzea eta denbora-pasarako ekintzak antolatzea da.

[ Herri Eskolak 25 urte ]

URTEURRENA BUKATZEKO FESTA EKAINAREN 17AN Herri eskolaren 25. urteurrena ospatzeko ekitaldiak ekainaren 17an bukatuko dira. Egun horretan ikasturte bukaera eta mende laurdeneko ospakizunen amaiera ospatzeko festa egingo da. Ikasleentzako jokoak, argazki erakusketa, bazkaria eta musika eta dantza saioa antolatu dituzte. Festan 25 urte hauetan eskolan ibilitako ikasleak bildu nahi dituzte antolatzaileek. Horretarako ahalegin berezia ari dira egiten. Ikasle izandako guztiei gutuna bidali diete jaiaren berri emanez. Ikasturte honetan egindako ospakizunen amaiera izango da ekainaren 17ko festa egun hori.

Ikusleak eta antolatzaileak gustura geratu ziren. Goierrin zartzuela emanaldia egiten zen lehendabiziko aldia izan zen.

ZARTZUELA

LIBURUA

25. urteurreneko batzordeak eta Udalak antolatutako El CaserĂ­o zartzuela emanaldiak 500 lagun bildu zituen. Zelaako kiroldegia bete egin zen Sasibil elkarte lirikoak, Sotto Voce orkestrak eta Urretxu-Zumarragako irrintzi dantza taldeak emandako saioa ikusteko. Inguruko herrietako jendea ere etorri zen.

Eskolaren 25 urteetako historia biltzen duen liburua bukatuta dago. Eunate eta Oihane Eliok egin dute Aita Iparragirre eskolaren sorrera eta ondorengo urteetako bilakaera biltzen duen liburua. Aurkezpena noiz izango den zehaztu gabe dago.

Xabier Euzkitze martxoko Ganbarako Tertulietan.

IĂąaki Perurena apirileko Ganbarako Tertulietan.

Alec Reid apaiz irlandarra, maiatzean, bakeari buruz hizketan

aldaize 15 > 9


kolaborazioak [herri eskola]

ZERGATIK EZ OINEZ?

Asteko edozein egunetan, eguerdiko 12:30ak edo 16:30ak izan, Aita Iparragirre Herri Eskolako ikasle eta irakasleek lan saioa amaitu ondoren, etxeratzeko asmoarekin irteten direnean, bat-batean, edozein izkinatik inurrien pare, autoak agertzen hasten dira seme-alaben bila. Nahiz eta eskola inguruan dozenaka aparkaleku libre egon, mordoxka batek, autoak gaizki aparkatuta uzten dituzte. Bidearen karril bat, eskola autobusaren geltokia; etxeetako garaje sarrera-irteerak‌ edozein lekutan! Egoera ezaguna Idiazabalen. Kale Nagusia ere,

modu berdinean ikusi ahal izaten delako urteko egun gehienetan eguerdi parteko orduetan.

duak‌ Ez hori bakarrik. Gurutze Berri Auzoko urbanizazio lanak ere laster hasiko dira.

Arazoa, Eskolako ikasle-irakasleen irteeretan, hau da 12:30tan eta 16:30tan nabarmendu egiten da, (geroz eta guraso gehiago ohitura txar hau hartzen ari direla atzeman dugu). Neurri handiago batean gainera, asteazkenetan, eskola garraioko autobusa ordu berean etortzen delako.

Denon onerako eta gehien bat istripu eta arriskuei aurre hartzeko,egokia litzateke, eskolara inguratzea oinez edo bizikletaz.

Arazoak hurrengo asteetan okerrera egingo duelakoan gaude, eskola inguruan hastear dauden handitze eta hobekuntza lanak direla-eta: langile, hondeatzeko makinak, kamioi mugimen-

BADA GARAIA, HITZETATIK EKINTZETARA PASATZEKO. MILA ESKER

[ laburrak ] > Zorionez, Eskolan egin beharreko handitze-lanak hasi dira. Noiz amaituko ote dira? > Mila esker 25. urteurreneko ekintzetan parte hartu eta antolaketan laguntzaile zaituztegun guztioi. > Petrolioa garestitzen ari denez, denok oinez edo bizikletaz abiatu beharko dugu.

10 < aldaize 15


++

+ + ++

+

+

+ ++++

++ +

+

+ + ++

+

+ +

++++ ++

+ ++

+

herri eskolak 25 urte +++++++++++++++++++++ +++++

GEHIGARRIA

1981 1982 1983 1984 1985 1986 1987 1988 1989 1990 1991 1992 1993 1994 1996 1997 1998 1999 2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006

aita iparragirre 1981-2006

1995 Oroitzapenen zakua beteta datorkigu Aita Iparragirre herri eskola 25. urtebetetzean. Inauteriak 1984. urtean, kultur astea 87an, 2 urte geroago Zirika Irratiko lehen emisioa, Bartzelonako olinpiadekin batera kiroldegia ere inauguratu zuten. Orain dela urte gutxi, aldiz, jangela eta bi urtekoen gela jarri dituzte martxan. Ibilbide luzea batzuentzat, atzo goizeko kontuak besteentzat; Idiazabalgo historiaren zati garrantzitsua denentzat. Mende laurdena beteta ere, oraindik gazte dago eskola; urteurrena ospatzeko ekitaldiz gainezka, eta beste 25 urtez herriko funtsezko eragile izaten jarraitzeko indarrez.

. . . aldaize 15 > 11


herri eskolak 25 urte [gehigarria] :: erreportajea

HAZI ETA HEZI, HERRI MUINTTEGI

1980-81 ikasturtean Idiazabalgo ikastolak eta Garikano Go単i eskola nazionalak bat egin zutenean, herri eskola euskalduna eta publikoa eratu zen Idiazabalen: Aita Iparragirre herri eskola. Aurretik, bi ikastetxeen artean aukeratu behar zuten gurasoek: ikastola ala eskola nazionala. Tradizio, ohitura, ideologia eta estilo oso desberdinetako ikastetxeak. Arazo bakarra ez zen ikastetxea aukeratzea, ordea, egoera hark herrian sortzen zuen banaketa baizik. Izan ere, eskola bietako haurrak gutxitan elkartzen ziren kalean jolasterako orduan. Frankismoak sortutako egoera soziopolitikoaren irudi zen eskolen egoera. Bestalde, Idiazabalek ez zituen nahikoa haur bi ikastetxeetan gelak osatzeko, eta azpiegiturak ekonomikoki sostengatzea zaila zen. Egoera ez zen egokia; ez haurrentzat, ez irakasle eta gurasoentzat. Eta arazoa errotik konpontzeko modua Idiazabalen eskola bakarra eratzea zen. Errezeloak eta beldurrak, ordea, ugari ziren alde bietan, eta prozesua geldoa izan zen. Alde horretatik, aurrera egiteko oinarrizkoa izan zen bateratze prozesua gestionatu zuen batzorde mistoaren lana. Batzorde Mistoaren lana Historiak ere lagundu zuen eskola bateratua sortzeko prozesuan. Frankismoa amaitu ondoren, trantsizio garaikoa da egitasmoa, eta momentu historiko horretan ulertu behar da prozesua. Garai hartan, euskal erakundeak osatzen zihoazen neurrian, Hezkuntza Sailak euskal eskola publikoa sustatzeko lanak hasi zituen. Hiru hizkuntza ereduak finkatu eta lehen

12 < aldaize 15

ahaleginak herri euskaldun txikietan egin zituen; horretarako, laguntza teknikoa eta babesa eman zituen. Idiazabalgo prozesuan ere

parte hartu zuten. Hala, bi ikastetxeetako irakasleen, guraso taldeen, Udalaren eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren babesa izan zuen egitasmoak. Bi urteko lanaren ondoren, bateratze prozesua erregulatu zuen oinarrizko txostena osatu zuen batzorde mistoak; oztopo ugari gainditu ondoren, adostasun maila altua lortu zuen txostenak. 1975ekoak euskarari bidea irekiz 1980ko irailean jaio zen Aita Iparragirre herri eskola; 3, 4 eta 5 urte zituzten haurrak elkarrekin eta euskaraz ikasten hasi zirenean. 1975ekoak ziren herri eskolako nagusienak, eta horiek ikasturteetan aurrera egin zuten heinean, D eredua finkatzen joan zen ikastetxean. Irakasleentzat ere aldaketa nabarmena izan zen: eskola berria, lankide berriak, lanerako hizkuntza berria... Batez ere eskolako materiala moldatzeak eskatu zuen ahalegina. Ikastolan eskolak euskaraz ematen bazituzten ere, eskolako materiala garai hartan ez zegoen oso garatua. Horregatik, lehen urteetan gaztelerazko liburuetan euskarara itzulitako fotokopiak itsasten zituzten irakasleek. Aldaketak hezkuntzan Gaur egun, kalitatezko eskolarako material aukera zabala dago merkatuan, eskolak lantzen dituen hiru hizkuntzetan gainera: euskaraz, gazteleraz eta ingelesez. Izan ere, ikasteko eta irakasteko teknikek eta metodologiek aurrerapen garrantzitsuak izan dituzte azken hamarkadetan, eta, materiala hobetzeaz gain, ikasle-irakasle harremana aldatu egin da, ikaslearen partehartzea gelan handitu, eskolako materiala


herri eskolak 25 urte [gehigarria] :: erreportajea ESKOLAZ KANPOKO KIROLA Eskola kirolaren lehen ekintzak 1981-82 ikasturtean hasi ziren. Lehen ikasturteetan Sustapen Kirolak programaren barnean haurrek hainbat kirol eta joko mota egiten zituzten herrian bertan: partxisa, xakea, damak, sokatira, krosa, bizikleta-gynkana, atletismoa, baloi-tiroa eta futbola. 1984-85 ikasturtean hasi ziren ikastetxeen arteko kirol lehiaketak. Gerora antolatu zituzten Ordiziako atletismo olinpiadak eta Idiazabalgo herri krosa. 90eko hamarkada hasieratik eskolaz kanpoko kirolak gaur egun duen antolamendua osatu zuen, ikastetxeen arteko harremana sendotuz eta kirol aukera handituz.

1

Eskolatik bertatik bultzatzen da eskolaz kanpoko kiroletan parte hartzea. Izan ere, haurrak kirola egiteaz gain, jendea ezagutzeko, eta egungo gizartean baliagarri izango dituen hainbat jarrera ikasteko egokia baita: besteekiko errespetua, arauak jarraitzea, galtzen eta irabazten ikastea... Gaur egun, ikasleen ia %100ek parte hartzen du.

1 ) Eskolako patioko futbol zelaia inauguratzeko, eskola nazionalak futbito txapelketa antolatu zuen 1979an.

egokitu da, gai berriak lantzen hasi dira (ingurumena, hezkidetza)... Eskolak berak dituen baliabideak ere berritu dituzte; hala nola, kiroldegia, kirol materiala, teknologia berriak, liburutegia, psikomotrizitateko gela, eta abar. Legeak ere gizartearen aldaketara egokituz joan dira, eta eragina izan dute hezkuntza sistemaren egituran. Alde batetik, zikloak berrantolatuz (1996ko HSAOL Legearen ondorioz 6. maila arte ikasten dute haurrek) eta, bestetik, irakatsi beharreko edukiak zabalduz. Hezkuntzaren helburua, gaur egun, ez da kontzeptuak ikastea bakarrik, baita egiten eta izaten ikastea ere. Kulturari bultzada Historikoki, eskolaren funtzio nagusia pertsona helduak eta arduratsuak heztea izan da. Gero begira lanean, herrigintzan eta politikan jardungo duten horien muinttegia da eskola. Eta, horretarako, baliabide bakarra ez dira ikastetxeko ikasketa orduak. Hori dela eta, herri eskolak esfortzu itzela egin du ekintza kulturalak sustatzen, haurren hezkuntza ekintzen osagarri baitira. 1984ko otsailean inauteriak berreskuratu ziren, antzinako idiazabaldarren ohiturari jarraituz. Hiru urte geroago, 1987an, lehen kultur astea egin zen, eta, 1989an, Zirika Irratiko lehen emisio entzun zen. Gabonetako ospakizunek ere badute tartetxoa oroitzapenetan; bai gimnasio txikiko antzerkiek, bai Olentzerorekin kantari ibilitako egunak. Dena den, haurren eta gaztetxoen artean ilusio

gehien piztu izan duten ekintza ikasketa bidaia izan da. Ikasketa bidaiarako dirua lortzeko saldu beharreko polboroi, kamiseta eta loteria, nora joan erabakitzeko liskarrak, irakasleak konbentzitzeko lanak... Aurrekariek bidaiak berak bezainbeste zirrara sortu izan dute. Beste 25 urte! 25 urte hauetan, 19 kinta atera dira herri eskolatik. Azken ikasturteetan, lehen promozio haren seme-alabak hasi dira eskolan. Herri eskolatik igaro direnen artean, batzuek atsedenaldiko esnea eta eskolako lehen txandal berdeak gogoratuko dituzte; beste batzuek laborategia, aroztegia eta MUR-BER-BIR programa; gazteenek gatazken txokoa, Etxarri-Larraungo baserri eskola eta psikomotrizitateko gela. Orain dela 25 urte abesten genituen kantak edota gustuko jolasak gaur egun eskolan ikusten baditugu ere, hezkuntzak eta eskolak bizi izan duen garapena garrantzitsua izan da arlo askotan; betiere, gizartearen behar berrietara egokituz. Baliabideak hobetu egin dira eta ikaste-irakaste prozesuan aurrera egin da. Baina, batez ere, eskolako profesionalak aldatu dira. Iritsi diren berrien trebakuntzak eta urteak daramatzaten horien esperientziak eta birziklapenak lagundu egin du eskolako haurrei hezkuntza egokia eta duina ematen, etorkizuneko protagonista izango diren haurrak hezten. Beste 25 urtez kalitatezko eta euskarazko hezkuntza ematen jarraituko duela esperoz, zorionak irakasleei, ikasleei eta gurasoei.

URTEZ URTE •1980-81 ikasturtea: herri eskola eratu zen, eskola nazionala eta ikastola elkartzean. •1983-84 ikasturtea: Garraio zerbitzua martxan jarri zen eta inauteriak berreskuratu ziren. •1987-88 ikasturtea: Lehenengo aldiz ospatu zen aste kulturala •1988-89 ikasturtea: D eredua ezarri zen herri eskolako maila guztietan. •1989ko azaroa: Zirika irratiaren lehen emisioa. •1992ko urria: kiroldegiaren inaugurazioa. •1996-97: HSAOL (Logse) legeak ezarritako berrantolaketaren ondorioz, 7 eta 8 mailako ikasleak Loinazpera. •2000-2001 ikasturtea: 2 urtekoak ere eskolara. •2003-2004: Jangela zerbitzua hasi zen. •2005-2006: Udal haurtzaindegia ireki zen.

ZORIONAK HERRI ESKOLA! aldaize 15 > 13


herri eskolak 25 urte [gehigarria] :: atzera begira

OROIMENA EZKUTATZEN DEN GELA Gaur eskolan oso ongi pasatu dugu. Andereñoak esan digu margoen bila zihoala eta gelan txintxo eta isilik egoteko. Segituan zetorrela. Nik ez dakit zergatik esaten digun hori. Gero errieta egiteko arrazoi gehiago izateko agian, edo igual ez delako gutaz fio. Egia esan, beti egiten dugu zerbait bera joaten bada. Ahaztu egiten zaigu eskolan gaudela, eta oilategi itxura gehiago izaten du holakoetan gure gelak. Bat armairura sartzen da, bestea kantuan hasten da eta denok zeinek baino zeinek altuago hitz egiten dugu. Gero, itzultzen denean, bakoitza bere lekuan jartzen da ezer pasatu ez balitz bezala. Badakigulako ez zaiola gustatu behar egiten ari ginena, eta agian gutako norbait patiora bidaliko duelako buelta bat ematera. Batzuetan, ordea, harrapatu egiten gaitu ez egitekoren bat egiten.

eskuetan eduki ahal izango duela. Ez nuen oso ondo ulertu zer esan nahi zuen. Batzuetan gauza arraroak esaten hasten da, badirudi zoratuta antzean dagoela. Dena den, niri gustatzen zait horrela hasten denean. Liburu bat bezalakoa da, ipuinak kontatzen hasten da edozer galdetuta. Nik uste dut zaharrak eta umeak txoratuta samar gaudelako konpontzen garela hain ongi.

Goizean eskolara iritsi garenean, goiko aldean pasilloaren bukaeran dagoen gelatxoetako bat irekita zegoela ikusi dugu. Normalean itxita egoten da. Beti aritzen gara hor zer ote dagoen asmatu nahian. Irakasleei galdetzen diegu eta esaten digute oroimena ezkutatzen dela hor. Nik ez dakit oso seguru zer den oroimena. Eta aitortu behar dut beldur pixka bat ematen didala. Era berean, zirrara sortzen duen hitza ere bada; jakin-mina pizten du. Nire lagunek ere ez dut uste esanahia dakitenik. Baina, hortaz hitz egiten dugunean, jakingo bagenu bezala aritzen gara. Inork ez duelako gutxiago izan nahi eta asko dakigula erakutsi nahi dugulako. Behin aitonari galdetu nion zer ote zen oroimena eta esan zidan harribitxi bat bezalakoa zela, koska askokoa, itzalez eta argiz betea, eta bere aldapetan ibiltzen ikasten duenak eguzkia bere

antz eman. Ez dakite zer topatuko duten, baina ausartak dira, oso ausartak. Gure gelako guztiok esaten dugu eskalatzaile izan nahi dugula, goitik, txoriak bezala, ikusi ahal izateko. Uste dut oroimena guztiok dugun gauza dela.

14 < aldaize 15

Aitonak esandakoagatik, eskalatzaileak dira oroimenaren bila aritzen diren gizakiak. Harkaitzean gora joaten dira, eta kontu handiz ibili behar dute, bestela erori egingo baitira. Ondo pentsatu behar dute non jarri atzamarrak eta hanka puntak. Horretarako, non dauden gogoratu behar dute, nola igo diren, eta horren arabera erabakiko dute hurrengo pausoa nor-

Bakarrik geratu garenean, andereñoari kasu eginez, isili-isilik, hasi gara pasilloa zelatatzen. Gelako ateak irekita jarraitzen zuen. Inor ez zebilen inguruan, eta isilka-misilka pauso bizian denok gela hartara joan gara. Justu-justu sartzen ginen. «Itxi atea, kontuz!», entzun da, eta ondoren norbaitek isiltzeko xuxurla egin du. Erdian mahai bat eta alboetan apalak baino ez daude. Urduritasunak jota-edo zomorrotxoak sartu zaizkidala zirudien tripan. Txokoan, gelako bi lagun barreari ezin eutsita atearen kontra eserita. Hura irudi barregarria!

Hasi gara liburu, kaxa eta kaxoi guztiak ateratzen zeren bila genbiltzan jakin gabe. Hemen irrati zahar bat dago, “loroa” jartzen du! Eta hemen berriz, kareta batzuk, apal honetan liburu mordoska, eta leiho ondoan argazki album mordoa. Koaderno honetan oroimena jartzen du! Egiten ari ginena utzi eta koadernoari begiratu diogu. Hemen barnean egon behar du oroimenak! Txikia da. Itxi ate guztiak, sartu koadernotxoa jertsearen azpian, pasilloan inor ez zegoela egiaztatu eta gelara itzuli gara. Irakaslea itzuli da. Ez da ezertaz ohartu. Jolastordua iritsi denean, denok korrika jaitsi gara eta koadernoari begira hasi. Denok egon arte ez dugu ireki. Lehenengo orrian argazki zahar bat zegoen, herri eskolako lehenengo ikasleak jartzen zuen. Azpian, izenak. Bat edo beste ezagutzen genuen. Orriak pasatzen hasi eta eskolako argazkiak eta kontuak topatu ditugu. Lehen eskola nolakoa zen, oraingoa egin zutenekoa, kiroldegirik ez zegoenekoa, lehen ordenagailuak ekarri zituztenekoa… Nik esango nuke eskola nahiko zaharra dela. Erabat aldatu da. Jartzen zuen lehengo pisuan zegoela soinketa gela. Nola da posible, ez dago-eta lekurik. Ordenagailu bat ikusi dugu, zahar-zaharra. Idatzita zegoen azken orria, ikasle batzuk bete zuten. Gure moduan oroimen hori zer ote zen bila omen zebiltzan, eta halaxe sartu zirela gela hartara aukera izan bezain pronto. Topatu ere egin zutela, eta orduko eskola nolakoa zen deskribatuko zutela hurrena irakurtzen zuenak jakin zezan. Guk ere gauza bera egin dugu. Erabaki dugu atzo eskolan egin genuena deskribatzea, eta horrela jakingo zutela nolakoa den gure oroimeneko eskola. Bukaeran gure izenak idatzi ditugu, eta ohar bat jarri dugu esanez hura irakurtzen duenak momentu horretako Aita Iparragirre nolakoa den azaldu beharko duela. Gero bere tokian utzi dugu koadernoa. Orain badakit zer den oroimena: historiaren misterioa da oroimena. Aberatsa eta ausarta da oroimena: gure eskola bezalaxe, horregatik egin ditu 25 urte. ZORIONAK!


herri eskolak 25 urte [gehigarria] :: elkarrizketa

JOSE LUIS ELIO: “EZ DUGU ASMATU GAZTEAK 25. URTEURRENEKO EKITALDIETARA NOLA BILDU” Jose Luis Elio duela 25 urte etorri zen Iruñatik Idiazabala. Urte hauetan guztietan Aita Iparragirre Herri Eskolako irakaslea izan da. Azken hilabeteotan 25. urteurreneko ekitaldiak antolatzen ibili da. Talde handia izan du inguruan: Maite, Mari Karmen,

Anttonio, Ion, Aloña, Lierni.... eta beste lerro pare bat betetzeko adina izen ere bai. Horrelakoetan, ordea, norbaiti tokatzen zaio gurditik tira egitea, eta Jose Luis aritu da lan horretan. Nekatuta, baina gustura hilabeteotan gertatutakoaz hitz egin du. Beti izaten da karga gehiago hartzen duenen bat, baina oro har jendea asko inplikatu da. Talde horretan norbaiten falta sumatu al duzue? Bai ikasle ohiena eta orokorrean gazteena. Jende hori antolaketa lanetan ibili izan balitz, ziurrenera beste mota bateko ekintzak antolatuko genituen. Horrek pena ematen dit, adin talde bateko jendearentzat ez dugu ezer berezirik egin. 25. urteurreneko ospakizuna Eskolara begira egindakoa izan al da?

Noiz hasi zineten 25. urteurreneko ekitaldiak prestatzen? 04-05 ikasturtean hasi ginen gauzak antolatzen. Herri Eskolak 25 urte bete behar zituela-eta Eskola Kontseiluan zerbait berezia egitea proposatu zen. Horretarako batzorde bat sortu genuen. Idiazabaldar guztiei egin genien deialdia eta talde hori lanean hasi zen. Eskolako ikasle ohiak, irakasleak eta idiazabaldarrak bildu nahi genituen batzorde horretan. Hor bildutakoek erabaki genuen 25. urteurrena ospatzeko zein ekitaldi egingo ziren. Zartzuela emanaldia ez , beste guztiak bilera horietan erabakitakoak izan dira. Nola aritu da lanean talde hori? Hasieran bilera asko egin genituen egitarau osoa antolatzeko. Gerora lanak banatu egin genituen. Bakoitzak gauza baten ardura hartu zuen eta hala aritu gara. Ondo funtzionatu du.

Helburua herri osoari zabaltzea da, urte hauetan guztietan 800 bat idiazabaldar pasatu dira eskolatik, ikastola, Eskola Nazionala eta Herri Eskola kontuan hartzen baditugu. Ia herri erdiaz ari gara hizketan. Gure asmoa gurasoak eta ikasle ohiak inplikatzea zen. Hori lortzeko zein ekintza antolatu dira? Bereiztu beharra dago Eskola barruan eta herrian egindako ekintzen artean. Ikasleentzat antzerkiak, hitzaldiak, mahai-inguruak eta ikastaroren bat izan dira. Idiazabaldar guztientzako gauzak ere antolatu ditugu... Horien artean Euskal Herriko Gazte Orkestraren kontzertua, erronka handi xamarra, ez? Horretan zeresan handia Iñaki Telleriak izan du. Berarekin hizketan aritu ginen musikaren inguruan zerbait egiteko. Berak, Idiazabala ekarri

zitezkeen ikuskizunen zerrenda egin zuen. Horien artean Gazte Orkestra zegoen. Iñaki orkestrako partaide izandakoa da, eta horri heltzea erabaki genuen. Hala, harremanetarako telefonoren bat emateko eskatu genion Iñakiri. Zenbaki bat eman zigun eta guk gerentearena zelakoan, lasai asko deitu genion eta hizketan aritu ginen, gerora jakin genuen gizon hura Kultura sailburuordea zela. Beldurrik ez al zenuten? Bai, ez genekien jendeak nola erantzungo zuen, aldez aurretik perkustra emanaldiak ez zuen guk nahi genuen erantzuna izan. Batez ere gazteen hutsunea sumatu genuen. Uste dut gazteengana ez garela iritsi. Behar bada errua gurea izango da, edo besterik gabe jendea beste bide batetik dabil eta ez du horrelako gauzetan sartu nahi. Falta hori sumatu dugu. Orain dauden ikasleek eta gurasoek oso ongi erantzun dute, baina 30 urte inguruan dabilen jenderik ez da azaldu. Eskolaren historia bilduko duen liburua ere ari zarete prestatzen? Bai ekainean aurkeztuko dute lan hori. Hori izango da urteurren honetako gauza garrantzitsuenetako bat. Lan handia egiten ari dira eta espero dugu harrera ona izatea. Argazkiak biltzen eta dokumentazioa biltzen ordu asko pasatu dituzte egileek. Atzera begiratuta, 25. urteurrenari buruz ze balorazio egiten duzu? Oso ona. Pozik eta nekatuta nago. Asko inplikatzea tokatu zait, baina merezi izan du, esperientzia polita izan da. Hau herrirako geratuko da. Nolako etorkizuna du Herri Eskolak? Ona. Inplikazio handia dago, erronka handiak ditugu, gainera laster obrak hasiko dira Eskolan eta horrek ere aldaketak ekarriko ditu.

aldaize 15 > 15


herri eskolak 25 urte [gehigarria] :: ekitaldiak iruditan

EKITALDIAK ANITZAK ETA OPAROAK Aita Iparragirre, herri muinttegi 25 urtez lemapean hasi ziren 2005ko urrian Idiazabalgo herri eskolaren 25 urteak ospatzeko ekitaldiak. Guraso, ikasle ohi eta irakasleek parte hartu dute batzorde antolatzailean. Lan dezente egin behar izan dute ikasturtean zehar, baina emaitzak ikusita merezi izan du.

2005:

Urriak 28: bertso saioa eskolako haurrentzat

Urriak 8: herri eskolaren 25. urteurrena ospatzeko ekitaldien aurkezpena .

Urriak 8: PERKUSTRA kontzertua

Urriak 15: herri eskolaren sorrerari buruzko mahai ingurua.

Azaroak 17: kirolariekin solasaldia

Azaroak 18: ipuin kontalaria ludotekan

Azaroak 26: kantu afaria Arretxe elkartean

2006: Abenduak 2: Jokulandia

Abenduak 16: Ereski abesbatza

Urtarrilak 29: Printze Txikia antzezlana Guraso Elkartean

Martxoak 17: herriko kirolariekin solasaldia

16 < aldaize 15

Urtarrilak 4: Euskadiko Gazte Orkestraren kontzertua kiroldegian

Apirilak 28: Super Sue birziklapenari buruzko antzerkia ingelesez, Blue Mango taldearekin.

Maiatzak 6: “El CaserĂ­oâ€? zartzuela


herri eskolak 25 urte [gehigarria] :: herriko plaza

GALDEZKA 01. ZER USTE DUZU ALDATU DELA GEHIEN ESKOLAN? 02. ZER GUSTATZEN ZITZAIZUN GEHIEN? ETA ORAIN? ZER DA ESKOLA GARAITIK GEHIEN GOGORATZEN DUZUNA? 03. HERRI ASKOTAN, BI ESKOLA EDOTA HIRU IZATERA IRISTEN DIRA. IRUDIKATZEN AL DUZU HALAKORIK GURE HERRIAN? 04. ZER USTE DUZU EMAN DIOLA ESKOLAK HERRIARI? 05. AURTEN HOGEITA BOST URTE EGIN DITU ESKOLAK, ETA HORREN HARIRA EKITALDI ASKO EGIN DIRA ZER DIOZU HORREN INGURUAN?

ASUN URANGA GURASO ELKARTEKO KIDE OHIA

JOSUNE ALBERDI IKASLE OHIA

ITZIAR ARAIZTEGI TELLERIA IKASLE OHIA

01.] Diferentzia oso handia dago lehengo eskola eta oraingoaren artean. Dena ari da hobetzen. Gure garaiko gauzak ikusita, gure semealabak txikiak zirenekoak, gauzak asko aldatu dira. Hobekuntza askok guretzat ez dute balio izan, ia berandu izan delako, baina gaur egun oso ondo dago Eskola.

01.] Egia esan, aldaketa gehiegirik ez dut ikusten. Gu ikasle izan ginen garaian, adibidez, askoz ere ikasle gehiago ginen, eta orain ez daude hainbeste Haur Eskolan. Gelak ere askoz ere txikiagoak dira…

01.] Barrualdea, zonaldeak. Gela gehiago egin dira… eskola txikia, adibidez, asko berritu dute. Irakasleak behintzat, ez dira aldatu. Jangela eta haurtzaindegia ere hor daude… egia esan, barruan ez naiz aspaldian egon…

02.] Gure garaian, ostiraletan tailerrak egiten genituen: josten ikasten genuen, edota makramea, gantxiloa edo eskulanak egiten ikasten genuen… Ikasturtean zehar agian bi hilabetean edo hiruhilabetean behin jardueraz aldatzen genuen. Oso gauza polita zen, gustora aritzen ginen horretan eta ederki pasatzen genuen. Orain, adibidez, faltan somatzen dut hori. Ez ditut ikusten gaur egun haurrak horrelakorik egiten.

02.] Ni Eskolan nenbilen garaian nire momenturik onenak eskola txikian pasatu nituela uste dut. Orain, ondoen dagoena kiroldegia dela uste dut. Nire ustez, orain berritzen ari direlako edo, baina gutxien gustatzen zaidana da eskola txikiko ikasleak handira pasatu izatea. Hor, adibidez, nahaspila ikusten dut.

02.] Egin ziren eta orain ere egiten ari diren aurrerapenak. Gu, adibidez, etxeko amak izan gara, baina lana egiten dutenentzako haurtzaindegia edota jangela bezalako aurrerakuntzek, gauzak asko aldatzen dituzte. Guretzako ez dute balio izan, baina gaur egun oso ondo dago. Hori behintzat, oso ondo dago. 03.] Momentuz ez dut uste halakorik gertatuko denik, baina hona ere jende asko etortzen ari da… Jende asko etorri beharko liltzateke, haur gehiago jaio beharko lirateke, baina ez zait iruditzen halakorik izatera iritsiko garenik. 04.] Aberastasun handia, beste ezeren gainetik, eta egungo gurasoei laguntzak ere bai. Egun bai aitak eta baita amak ere lan egiten dute biek, eta Eskolak, haurrak zaintzearen aldetik, erraztasunak eman ditu: haurtzaindegia, jangela… 05.] Egia esan, ez naiz ekitaldi bakarrean ere egon. Baina hala ere, oso ondo iruditzen zait egiten dena. Egiten den edozer, dena dago ondo. Erraz esaten da, oso erraz, herriko Eskolak hogeita bost urte egin dituela, baina atzo zirudien, gure haurrak hor ikasten hasi zirenean…

03.] Ez dut irudikatzen, eta irudikatu ere ez dut egin nahi. Ez litzaidake batere gustatuko halakorik gertatzea. Herriak bere itxura galduko luke, herri itxura galduko luke, eta ez litzateke berdina izango, nire ustez behintzat. 04.] Egia esan ez naiz guzti-guztietan egon, baina egin diren gauzak oso ondo iruditu zaizkit. Oso ondo prestatu dira, eta antolakuntza ere ederra izan da. Adibidez Zartzuela oso ondo egon zen, ekitaldi oso polita iruditu zitzaidan. Kontzertua ere gustatu zitzaidan.

03.] Orain ume asko sartzen ari dira eskolan. Gure garaian egon zen momentu bat ikasle gutxi egon zirena. Fisikoki aldatu egin da eskola, egiturari dagokionez, instalazioari dagokionez. Hori bai, irakasleak ez dira askorik aldatu. 04.] Ez dut irudikatzen Idiazabal bi eskolekin. Agian Goierri aldetik etorriko litzateke jendea, baino ez dut uste arrakasta handirik izango zuenik. Gainera, ez dut uste merezi duenik. Ondo dago Beasainera eta herri handiagoetara ikastea joatea, jende gehiago ezagutzen da, erlazio berriak egiten dira... 05.] Oso-oso ondo iruditzen zaizkit. Gehiagotan egin beharko lirateke horrelakoak. Herriarentzat gauza asko egiten ari dira. Orain arte, eskolaren hogeita bostgarren urtemuga arte inoiz edo oso gutxitan egin diren ekimenak egin dira, eta seguruenik, urtemuga amaitzen denean ere egingo ez direnak.

aldaize 15 > 17


herri eskolak 25 urte [gehigarria] :: denborapasa

EZETZ ASMATU! ERANTZUN GALDERA HAUEK HERRI ESKOLARI BURUZ DAKIZUNA NEURTZEKO: 01. Zein da Sor Dominikaren izena?

03. Zenbat promoziok bukatu dituzte ikasketak herri eskolan?

02. Zein irakaslek daramatzate 25 urte lanean Idiazabalgo Herri Eskolan?

04. Zein urtetan inauguratu zen kiroldegia?

PUNTUAK LOTU:

Erantzunak: 1. Josefa Urdanpilleta. 2. Gurutze Baztarrika, José Luis Elío, Miren Urteaga eta Inmaculada Ariztimuño. 3. 19 promozio. 4. 1992. urtean. 18 < aldaize 15


hizketan Odei eta Pilararreneako tabernariek orain arteko lanari utzi diote. Camino Galarza 16 urtez egon da jubilatuenean tabernari eta Bittor Regueirak urtebete egin du Odein. Biekin hizketan izan da ALDAIZE, tabernak uzterako atzera begirakoa egiteko.

BITTOR REGUEIRA. URTE BETEZ ODEIN TABERNARI

CAMINO GALARZA. 16 URTEZ JUBILATUETAN TABERNARI

“HERRIKO GAUZA ASKO JAKITEN LEHENAK IZATEN GARA TABERNARIOK”

“KONFESATOKI BATEN MODUKOA DA TABERNA” Erret irat uei lotuta koa izan da zure ostalaritza bidea...

eskatu behar diozula. Momentu batzuk daude lanez lepo zaudela eta ezin diozula kasurik egin. Horrelako gauzak kanpotik ez dira ikusten.

Tabernakoa, lana soilik da ala zerbait gehiago bihurtzen da? Egia esan, nahi edo ez egun osoan hemen zaude eta hemen aditu beharra dauzkazun gauzek azkenean lana bakarrik ez, zerbait gehiago bihurtzen dute. Jendeari aurpegi ona jarri behar diozu, edukazioa izan behar duzu eta haserre bazaude gorde egin behar duzu... askotan ezin duzu, lehertu egiten zara, ezin duzu gorde... baina beti eutsi behar diozu. Ba rra r en a tze tik je nd e a m o du berean ikusten da? Pentsatu ba! Adibide bat jarriko nizuke baina... barrutik jendea ezberdin ikusten duzu mozkortuta daudenean... Adibidez, barran zaude lanpetuta iritsi ezinik lanean eta etortzen da bat eta “ebaki bat!” eskatzen dizu begiratu ere egin gabe... eta ezta kasorik ere! Barruan zaudenean konturatzen zara horrela ezin dela, zerbitzaria tope dagoela eta libre dagoenean

Eta gero... esamesak eta zurrumurruak asko entzuten dira. Ezetz esanda ere denoi gustatzen zaizkigu horrelako gauzak eta tabernak horretarako leku aproposa dira, askotan herriko gauza asko jakiten lehenak izaten gara tabernariok. Gazte jendea ibili da, batez ere, taberna honetan... Bai, azkenean zure antzekoekin egiten zara ondoen, gazteekin. Zaharragoekin ere egon behar duzu eta horiekin ere gustura egoten zara, baina bai, beti estimatzen da zure moduko jendearekin egotea. Urtebeteko ibilbide horri aurretik atzera erreparatuta... gustura? Orokorrean balorazioa positiboa da, giro ona egon da, gazte jendea ibili da taberna honetan eta alde horretatik denei eskertzekoa da hori. Baina ez dut gezurrik esango, kontu txarrak ere izan dira: borrokak izan dira, kolpeak, lapurretak ere bai... baina beno, aurre egin diogu eta orokorrean hemen egon den giroa ona izan da.

Bai, orain gutxiago baina bide horretatik joan da. Hasieran Mari Karmen Matos eta biok plazakoa hartu genuenean pare bat urte egotekotan sartu ginen, azkenean, ordea, han hamar urte izan ziren eta hemen ia sei izan dira. Tabernakoa, lana soilik da ala zerbait gehiago bihurtzen da? Lana baino gehiago da, lana baino gehiago izatera iristen da. Jende askorekin laguntasuna hartzen duzu, egunez egun jendearekin egiten duzun harremanak konfiantza sortzen du eta harreman oso polita sortzen da. Bar rare n a tzetik jen dea mo du berean ikusten da? Ez, barraren atzetik jendea askoz gehiago ezagutzen duzu, ez dakit konfesatokia dela esan daitekeen baina jendeak gauza asko kontatzen dizkizu eta zuk ere jendeari gauza asko kontatzen dizkiozu, bai, konfesatoki baten modukoa da taberna. Harreman oso berezia sortzen da. Sekretuak ere ezagutzen ditugu jendearenak, eta konfesatokia da, entzundakoak ezin direlako kontatu, bestela harreman hori moztu egingo bailitzateke.

Orain, uste dut ostalaritzan egin beharreko bidea egin dudala eta nire aroa amaitu dela. Eta uzteko arrazoi nagusia nekea da, nekatuta nago astean zazpi egun lan egiteaz. Zortez edo zoritxarrez bi lekuetan ez dut jai hartzeko modurik izan eta oso lotua da lana. Bestelakoan, lana bera atsegina da, jendearekin harreman handia duzulako, lagunak egiten dituzulako... lana gustatzen zait baina, oso lotua da. 16 urteko ibilbide horri aurretik atzera erreparatuta... gustura? Bai, nik uste oso positiboa izan dela. Jende guztiarentzat ez nintzen gustukoa izango, baina hori leku publiko baten egotearen ordaina da. Ezin duzu pentsatu jende guztiarentzat jatorra izan behar zarenik, baina nik uste ondo joan dela. Niri oroitzapen atsegina geratzen zait, baina uste dut nire aroa amaitu dela.

aldaize 15 > 19


ertzetik [argentina]

JOSÉ MARÍA PAZ INSTITUTUAK 50 URTE BETE DITU APIRILEAN HASI ZITUZTEN MENDE ERDIA OSPATZEKO EKITALDIAK

Apirilaren 25ean hasi ziren ospatzen Idiazabalen José María Paz institutuaren 50. urteurrena. Hezkuntza, kultura, hazkundea eta haurrenganako zein gazteenganako begirunea uztartzen ditu mende erdi honek. Egun horretan eskolak urteak bete zituen, eta orduan hasitako ekitaldiek datozen asteetan jarraituko dute. Bukaerako jaia abuztuan egingo dute “topo egiteko eta nostalgiaren” jaiarekin. Apirileko festa eguna arratsaldean hasi zen. Herri osoa bildu zen bertan. Gazteek eserlekuak erabiliz 50 zenbakia irudikatu zuten eskolaren pareko kalean. Ospakizunetako banderari harrera egin zioten, eta Argentinako ereserkia kantatu zuten. Institutuko azken hiru zuzendariek hitzaldia egin zuten: Martha Ortegak, Daniel Vassiak eta Germán Martinattok. Ikasle gazteenek opariak banatu zituzten eta Juan Pablo Vassiaren kantuak entzun ziren. Ondoren, 50 ikasle atera ziren eskolatik (25 neska eta 25 mutiko) eskuan kandelaz apaindutako pastel bana zutela. Eserleku bakoitzean pastel bat jarri zuten. Bildutakoek kandelak itzali eta Zorionak abestu zuten. Bildutako guztiek topa egin zuten: ikasleek, irakasleek, zuzendaritza taldekoek, gurasoek eta idiazabaldarrek. Askok begiak malkotan zituztela ikusi zituzten su artifizialak. Kolorez betetako 50 eztanda entzunez hasi ziren mende erdia ospatzeko ekitaldiak. Historia 1956. urtean sortu zen Bigarren Hezkuntzako José María Paz Institutua martxan jarri zuen elkartea. Hauek ziren batzorde hartako kideak: Santiago Ortega, José Cignetti, Enzo Jaurena, Marcelo Torres, Juan

20 < aldaize 15

Marocco, Miguel Bertello, Teodoro Greising, Luis Guemberena, Luis Simoni, Angel Martini, Fermín Oliva, Enrique Marcantonio, Hilda de Garabello, Albino Martina, Angel Morsino, Víctor Bertello, Gino Rampini, Juan Manzotti, Ambrosio Uría eta Miguel Jaca. Celia Garello de Frunek honela kontatu du orduan gertatutakoa: “Irakasle eta idiazabaldar talde batek Bigarren Hezkuntza herrian ematea nahi genuen kosta ahala kosta. Gazteentzat, eta, oro har, herriarentzat ezinbestekoa zela ikusten genuen. Zazpigarren mailara arteko ikasketak eginda lana aurkitzea zaila zen. Buru-belarri hasi ginen; idiazabaldarrekin, dendariekin eta herriko agintariekin bilerak egin genituen. Azkenean, institutua martxan jartzea erabaki genuen. Arazo eta gabezia askorekin hasi genuen ibilbidea, baina guztion lanarekin oztopoak gainditzeko gai izan gara”. Ikastetxe berriaren helburua herritarrei irekitako eskola sortzea zen, guztiei aukera bera emateko doako hezkuntza eskainiko zuen zentroa osatu zuten. Hori izan da urte hauetako lan ildoa. 1956ko apirilaren 25ean hasi zen martxan institutua.

Erredakzioa: Stefanía Guemberena eta Maía Ines Ortega.. Argazkiak: Graciela de Frund eta Pablo Britos. Irakasle arduraduna: Marta Montivero.


[izal ezautuz] ertzea

AGERRE / AGIRRE AGIRRE

anttonioberasategi

tua izendatzeko, berriz, “San Esteban” ohizkoa jarri dut, ez dut eta besterik ezagutu Idiazabalen. Doneztebe lehen kristau martiria izan zen; Jerusalemen hil zuten harrika, Jesukristo gurutziltzatu eta bederatzi bat hilabetera. Kristautasuna Euskal Herrira heldu zenean (III. mendean) lehen elizak egiten hasi ziren eta, aurrerago, baita santuren baten zaindaritzapean ipini ere. Horrelako lehenak, V. mendean, Santa Maria, San Pedro, San Martin eta San Esteban izan ziren. Beraz, baliteke Agirreko ermitakoa ere garai horretatik etortzea.

JOXE KRUZ ARANBURUK AGERRE BASERRIARI BURUZ DATUAK BILDU ONDOREN EGINDAKO MARRAZKIA

Edozein moduz, beraren inguruko lehen aipamen garbia 1787koa da; ermita Akutaingo jaunarena zen eta Agirreko maizterrek zaintzen zuten. Agirre Sorondok eta Lizarraldek diotenez (2000. urtea), baliteke erretaula XVI. mendekoa izatea. Orobat esaten dute 1979 aldera eman zela meza azkenekoz ermitan. Geroztik abandonatuta egon da eta Joxe Kruz Aranburuk gorde ditu bere ganbaran hango santuen irudiak. Jakina denez, orain bi-hiru urte, Fermin Leizaolak eskatuta, Diputazioak txukindu eta berritu egin du.

Horrela ageri da idatzita aspaldiko mendeetatik hona, gure garaian “Agerre” esanda apartatu izan dugun etxearen izena. Leku askotan daude “Agirre/Agerre” izeneko etxeak. Mitxelenak dioen bezala, gure arteko izen zabalduenetakoa da eta ez da harritzekoa beste osagarri batzuekin elkartuta azaltzea ere; Idiazabalen bertan ere, hor dugu aspaldiko “Iparragirre”, gaurko egunean galdua; “Euzkiarre” ere, beharbada (“Eguzkiagirre?”). Gure “Agirre/Agerre”ri helduta, jakin beharrekoa da –gure baserri zaharrenak bezala- XVI. mendean dagoela aurreneko aldiz dokumentatua (1568, 1588...); orduan egindakoak dira hemengo lehen baserriak. Garai hartan (1642 arte), Agirre Txipia ere bazen (gogoratu aurreko batean aitatutako Ondramuño Txipia ere). Zaila da zer edo nolakoa izango zen esatea; baliteke baserri berria egin aurretik zegoen txabola modukoa izatea, beharbada, geroztik ere iraun egingo baitzuen aldi batez. Izenaren formari begiratuz, jakingarria da 1813 arte, beti, “Agirre” taxukoa ageri dela. Horrek ez du esan nahi, beti horrela ahoskatuko zenik. Seguruenera, hizketako fonetika bilakaerak ekarria izango zuen ordurako “Agerre” forma, baina ordu arte ez dut ikusi lehenagokoetan. Eta gero ere bakan: 1949an; 1925 eta 1940an, berriz, “Agarre”. Izan ere, idatzizko hizkuntzak joera handiagoa baitu hitzen molde tradizionalari eustekoa.

Garai batean -beste ermita batzuetara bezalaxe- maiatzean, Agirrekora ere errogatibak egiten ziren euri eskean. “Gorrin meza” ere ematen zen, gaitz horren kontrako konjurua botaz.

Mitxelenaren iritziari kasu eginez, berriro ere, “agir-/ager-“ekin du zerikusia izenak; hortik etorri dira “agiri” eta “ageri” ere.

Abenduaren 26a da Doneztebe eguna eta ez dago egun horretako ospakizun bereziren baten notiziarik. Seguran bai, festa egiten omen zen eta egun horretan idiazabaldarrak jabe izaten ziren han.

1922-25 ingurura arte izan zituen bizilagunak gure Agirrek. Badirudi ordutik hutsik egon zela eta, poliki-poliki, erortzera egin zuen. Orain dela hiruzpalau urte erabat bota zuten ia eroria zegoen etxea eta beraren ondoko ermita bakarrik geratu da.

Gainera (Agirre Sorondo-Lizarralde), turmoi lainoak sumatuz gero, ermitako kanpantxoa jotzen omen zuten, elizako sakristaua ohartarazi eta berak ere kanpaiak jo eta harri arriskua galarazteko.

AGIRREKO SAN ESTEBAN “Zer da ‘Agirre’ hori, gero? Ez al da, bada, beti ‘Agerre’ izan, ala?” esango dute herriko zaharrek. “Zer da ‘San Esteban’ hori, gero? Ez al dute, bada, errotulu dotorean ‘Doneztebe’ jarri oraintsu?”, esango dute gazte akademikoek. Biek arrazoia, edo arrazoi pixka bat, behintzat. Eta hona nik ere neurea; izenaren idatzizko molde zaharra “Agirre” izan da eta XX. mendean bertan ere hala azalduko da (“Agerre” ere bai 1813tik, behin edo behin); sanaldaize 15 > 21


kolaborazioak [gaztetxea]

GAZTE ASANBLADAREN ARGAZKI BILDUMA Azken asteotan, urte guzti hauetako Gazte Asanbladaren argazkiekin bilduma osatzen ari gara. Gaztetxean dugun materiala dagoeneko digitalizatu badugu ere, badakigu jende askok argazkiak dituela etxean. Seguruenik zuk ere izango duzu IGAk antolatutako ekintzen baten argazkirik etxean gordeta: sanjoanetakoak, goitibehera txapelketakoren bat, besterik gabe gaztetxean aterakoren bat‌ hala bada, mesedez ekarri ezazu gaztetxera gure albuma osa dezan, eskaneatu eta berehala itzuliko zaizu. Argakiez gain, bideoak ere jaso nahi ditugu. Hauek ere hortik zehar daude barreiatuak; ekarriko bazenituzte eskertuko genuke. Argazki eta bideo bilketa amaitzean, herriko musika taldeen hainbat kanturekin batera, guztiarekin DVD bat osatu eta ondoren herriko gazteei banatzea da asmoa.

ARTZAIRROK Gazta egunaren bezperan, Gazte Asanbladak antolaturik Gaztairrok jaia ospatu zen. Sutura trintxerpearren eta Txome Sound Sistem herritarren kontzertua ikustera jende ugari bildu zen eta leporaino bete zen gaztetxea.

BADATOR SUZKO GAUA

Aurten ere Gazte Asanbladak usadio zaharra errepikatuko du eta udari suzko gauarekin egingo diogu ongietorria. Urtero bezala, txalaparta eta adarraren deiari erantzunez sutondoan sorginak bildu eta dantzaz, irrintziz eta biraoz gurtza egingo diogu Ama-Lurrari. Sanjoan bezperako akelarrea prestatzeko ordea aurretik hainbat entsegu egin beharko ditugu urtero ikasi arren ahazten zaizkigun dantzak gogoratzeko. Gau magikorako prestaketak, ekainean zehar, zapatuero izango dira gaztetxean arratsaldeko 5etan. Ekainaren lehen astean gainera, batzar berezia egingo dugu Sanjoan sua prestatzeko, ideia berriak bildu eta lanean hasteko asmoz. Esan beharrik ez dago nahi duen guztiari luzatzen diogula gonbita. Festa paganoan parte hartu nahi dutenek ahalik eta azkarren izena eman beharko dute Gaztetxean edo Odei tabernan.

LAPURRETA GAZTETXEAN Aste Santuaren aurretik lapurreta izan zen gaztetxean. Ateko sarraila palankaz txikitu eta 400 euro inguru eraman zituen lapurrak. Ekintza honen egileak (edo egileek) garbi eduki behar dute eraman duten diru hori Idiazabalgo gazteek euren lanaren bitartez lortutakoa eta euren poltsikotik jarria dela interes kolektiborako. Kontzientziarik izan ezean horrelakoak gertatzen dira. Egindako ekintza zikina, herriko gazteon eta Gaztetxearen aurkako erasoa da, putre eta zakurrik nazkagarrienak egin dezakeen adinako erasoa. Horiexen parean jarri da lapurra. Argi eduki behar du baita ere ekintza zikin honen egileak, Gazte Asanbladak bitarteko guztiak jarriko dituela egindakoa argitzeko eta ez zaiola debalde aterako herriko gazteriaren eta Gaztetxearen aurka egindako erasoa. GURE SOROAN LAPURRIK EZ, EGON BALIRA ERRE BITEZ!

22 < aldaize 15


kirolak

MARTXOAN HASI ETA ABUZTUA ARTE AMUARRAINAREN ARRANTZA TXAPELKETETAN PARTE HARTZEN ARITUKO DA UNAI URKIA IAZ HAMARGARREN POSTUA LORTU ZUEN ASTURIASEN ESPAINIAKO TXAPELKETAN. EKAINAREN 11N JOKATUKO DU AURTENGO EAEKO TXAPELKETA, LEITZARANEN.

Arrantzako

txapelketen

garaia martxoan hasten da eta horietan parte hartzen du Unai Urkia idiazabaldarrak. Esan digunez, martxoa baino lehen hasten da erreketako ur hotzetan sartu eta entrenamendu saioak egiten; batez ere Bidasoa errekan ibili ohi da. Uztailaren 31n amaitzen da denboraldia. Gipuzkoako txapelketarekin ematen zaio hasiera; horren segidan, EAEkora, Alta competición-era eta azkenik Espainia mailan egiten den txapelketara.

Jakina,

Espainiakora joateko aurreko guztiak gainditu behar dira lehenengo. Iaz Asturiasera joan zen Unai Espainiako Txapelketan

Latigo izeneko modalitatean ibiltzen dira. Amua prestatzeko gaitasuna

parte hartzera eta 10. postua lortu zuen. Pozik egotekoa da!

omen da giltza, Unaik azaldu digunez. “Amuarrainek errekako mozorroak jaten dituzte eta guk mozorro horien antza duten amuak sortu behar ditu-

Aurtengo Gipuzkoako kanporaketan 3. postua lortu zuen eta ekainaren

gu inguruan ditugun gauzekin; esate baterako, erbi-ilea, untxi-ilea, oila-

11n jokatzerako EAEkoa. Zorte on, Unai!

rraren lumak...”. Trebezia eduki behar da ahalik eta imitaziorik onena egiteko, amuarrainek segituan nabaritzen baitute amua benetakoa den edo ez. Amuarrainak ahoarekin amuari heltzen dionean tira egin behar zaio

MARTXOA BAINO LEHEN HASTEN DA ERREKETAKO UR HOTZETAN SARTU ETA ENTRENAMENDU SAIOAK EGITEN; BATEZ ERE BIDASOA ERREKAN IBILI OHI DA.

lehenbailehen, berak amua utzi aurretik. Arrantzaleak lo hartuz gero, kito, amuarraina galdu du. Unaik dio errazago sartzen zaiela ziria aske utzitako amuarrainei, errekan jaio eta bizi direnei baino. “Arrain-haztegietakoak botatzen dietena jaten

Txapelketetan helburua da ahalik eta amuarrain gehiena eta ahalik eta

ohituta daude eta errekako amuarrainak azkarragoak dira”.

tamaina handienekoak harrapatzea. Hori bai, harrapatutakoak atzera errekan uzten dituzte bizi daitezen.

Aldaizekook zorte ona opa dizugu Unai!

aldaize 15 > 23


iparrorratza ibonurkia

FINLANDIA: MILA LAKUEN LURRALDEA

PORVOO

HELSINKI

Paisaiaz, argiz, kolorez eta originaltasunez beteriko estatua dela Finlandia (Suomi) esan dezakegu. Herrialde gaztea dela esan ohi da Errusiarekiko independentzia 1917an lortu baitzuen. Helsinki da hiriburua, eta orokorrean eraikuntza modernoak ikusi ahal dira hiri osoan zehar. Hala ere, naturak presentziarik ez du galtzen txoko ezkutuenean ere. 5,2 milioi biztanle bizi da Finlandian, eta horietatik %67 hirigunean. Datu harrigarritzat hartzen dute sarri, izan ere herri honen 3/4ak baso guneak baitira. Gainera lurraldearen zati handienetako bat lakuek osatzen dute; 190.000 laku inguru aurki daitezke. Eraikuntza ikusgarri asko ikus daiteke Helsinkin, nabarmenenak, Alvar

Aalto arkitekto finlandiarrak diseinaturikoak, besteak beste Finlandiako etxea deritzona. Gainera, eta nahiz eta herrialde garestia den gurearekin alderatuz, garraio publikoa erabiliz, bisita daiteke hiri guztia, ordutegiari kasu handirik egin gabe. Tranbiak, autobusak, metroa, trenak... ia 5-10minuturo daude edonorako. Uda garaian gainera, maiztasun gehiagoz ibili ohi dira, izaten diren jaialdiengatik (Helsingin Juhlaviikot). Bestalde, jatetxe, taberna, diskoteka, zinema, antzezleku, etab luze bat aurki daiteke Helsinkin. Helsinki ez da hala ere, Finlandiako txoko bakarra. Inguruetan aurkitzen dira, garai bateko Finlandia hobeto islatzen duten, Porvoo, Turku, Espoo, Naantali... Herrialde txiki eta politak dira guztiak, inguruan lakua dute gehienek eta paraje ikusgarriak aurkitu daitezke inguru hauetan. Hego aldetik Suedia begiz jotzen duen kostara mugituz geroberriz, Vaasa bezalako hiri garrantzitsuak aurkituko ditugu. Herri txiki polit ugari dago kostaldean, baina erdiko partea da jendeak gustukoen duena, batez ere udaberritik aurrera. Izan ere, Jyväskylä bailaran Munduko Rally txapelketa izaten baita. Bertan Nestea Rally moduan da ezaguna, babesle nagusia medio. Hala ere, Rallyaz gain, Saimma lakuan egiten diren eta bailara gehiena ikus daiteken zeharkaldiak dira gehien erakartzen dutenak. Leku aipagarrienak agian, Kuopio eta Savolinna dira, eta agian gune hau da Finlandia benetan denaren islada. Pixka bat iparrera joanez gero, erraz nabarmentzen da hegoaldean aurki daitekeen mugimenduaren hutsunea. Rovaniemi hiria Santa Klausen sorlekutzat hartzen da, eta Laponiarako pasabidea dela esaten. Zirkulu polar arktikoan kokatzen da eta Finlandiako hiri gehienetan bezala, bada ikusteko hamaika gauza. Beraz, garai ederra hauxe bidaiatzea gustuko duen edonork paraje eder hauek bisitatu ditzan.

[ liburua ]

[ web gunea ]

“Brooklyngo erokeriak (Brooklyn Follies)” (Paul Auster)

Euskal Mendiak http://em.luberri.net

Izenburua: Brooklyngo erokeriak (Brooklyn Follies) Egilea: Paul Auster Itzultzailea: Oskar Arana Prezioa: 18,50€ New Jersey-ko Paul Auster idazleari euskarara itzulitako lehen liburua da. Liburua erraz eta zailtasunik gabe irakurtzen da. Erderetatik euskarara itzultzeko trebetasuna geroz eta hobea dela antzematen da. Ea bide horretatik jarraitzen dugun.

24 < aldaize 15

Euskal mendien web gune interesgarria honakoa. Bertan Euskal Herriko tontor guztiak topatuko dituzu. Inguruan ditugun mendi zoragarriez ohartarazteko atari polita da. Argazkiak nahiz ibilbideak kontsultatu daitezke. Urrutira joan gabe ere, leku ederrak ditugu inguruan!


zaharrak berri

GARIA EREITEN ZEN IDIAZABALEN HERRIAREN ITXURA ASKO ALDATU DA

Ariketa bat proposatuko dizuegu oraingoan. Itxi begiak eta ezarri zaitezte duela 50 urteko Idiazabalen. Nola irudikatzen duzue? Batzuei gaztaroko irudiak etorriko zaizkizue gogora, besteei etxean entzundakoa, eta bere herri propioa eraikiko duenik ere egongo da, hura ezagutu ez eta argazkietan ikusitakoa irudimenarekin elkartuz. Datozen lerro hauetan guk ere ariketa bera egin dugu. Aurreko mendean zehar Idiazabalek izan zuen paisaian bidaiatu nahi izan dugu. Industria Idiazabalen gailendu eta herri-gunea etxez bete aurretik ageri zuen itxuraren bila abiatu gara. Nekazal herria zen. Ez dago zalantzarik. Behi batzuk baserri baten ondoan, astoren bat garaiko garraiobide zabalduenari tiraka eta uda partean familia osoa belarretan. Landa ingurune baten gure irudia da hori. Eta horrelaxe izango zen segur aski. Eta berdea. Mendiz inguraturiko toki hau baina txoko berdeagorik ba ote da ba? Norbaitek gaur egun Idiazabal zer koloretakoa den galdetuko baligu, berdea dela erantzungo genioke. Zelaien berde bizia, pagadien berde aldakorra eta pinudien berde iluna. Urte batzuk atzera egin eta udan Idiazabal bisitatu ezkero ordea, beste kolorez margotuko genuke. Horia. Horia eta berdea nahastu egiten baitziren eguzkiak gehien berotzen duen urte sasoian.

Zenbat eta izozte eta elurte gehiago izan uzta hobea izango zela esaten zen. Udaberrian hazi, eta jada horixka uztail alderako, mozteko pronto egoten zen. Igitaiz mozten zen. Urteak aurrera egin ahala sega agertu zen. Luzeagoa zen eta errazagoa egin zuen lana. Puntan makila bat zeraman moztutako garia alde batera bilduko zuena. Eskuarearekin bildu eta bahazak egiten ziren. Bahazak gari sortak ziren, gari landare batez biltzen zirenak. Gurdia hartu etxera eraman eta zintzilikatu egiten ziren lehor zitezen. Bero handiko egunak izan ezkero pare bat egun nahikoa izango ziren erabat lehortzeko. Aletu egin behar izaten ziren ondoren. Harriaren kontra bahazarekin joz gal-alea lortzen zen. Aurrerapenak iritsi ahala 50.hamarkada inguruan lan hori egingo zuen makina bat iritsiko zen etxeetara. Hark alde batetik alea banatzen zuen eta bestetik lastoa. Lastoa ganaduari ematen zitzaion eta garia errotara eramaten zen ehotzera. Idiazabalen hiru errota zeuden. Oleakoa Ursuaranen, Lopetegikoa BentaTxiki ondoan zegoena eta Oriakoa. Zenbat gari ehotzen zen jakiteko egurrezko kaxa moduko batzuk erabiltzen ziren. Hauetara botatzen zen garia eta gainetik makila batez berdindu egiten zen. Kaxa hartan sartzen zenaren arabera hainbat kilo edukiko zituen. Tamaina ezberdinak zeuden eta harren arabera izen ezberdinak hartzen zituzten. Lakairua deitzen zitzaion hiru kilokoari, Gaitzerua hamabi kilokoari (lau lakairu) eta anega 48kilokoari (lau gaitzeru). Irina ogia egiteko erabiltzen zen. XIX. mende amaieran etxe gehienetan ogia egiten hasi ziren. Ordutik aurrera baserri gehienek izango zuten bere labe-sua etxearen kanpo aldean. Aste guztirako ogia egiten zen. Ogiaz gain taloa ere izaten zen etxeetan, batez ere negu partean. Beroagoa zela eta esnea taloarekin gosalduko zuten etxe askotan. Eta festa bezperetan zahia zeraman arto-ogia egiten zen: otasa. Etxean ogirik egiten ez zutenek ez pentsa ez zutenik irin goxatua dastatzeko aukerarik, herrian bi okindegi zeuden –eta. Partzela geometrikoen zaintzaile ziren txorimaloen begiradapean aldatzen zen jantziz Idiazabal. Industria indarra hartzen joan ahala, baserriak hustuz joan ziren eta ordura arte bizitzeko oinarrizko izan ziren lanak garrantzia galdu zuten. Urtaroz urtaro gorri, berde edo hori izan zen paisaia, berdintzen hasi zen orduan.

Gariak egiten zuen Idiazabal hori. Herriko famili gehienen sostengu zen baserria. Abeltzaintzatik eta nekazaritatik bizi ziren hauek. Etxeetako ohiko baratzeez gain, artoa, babak, patata, arbia eta garia ereiteaz arduratzen ziren. Baita abereentzat belarra jasotzeaz eta zuhaitzen fruituak biltzeaz ere. Urte osorako elikagaia ziurtatzen zuten horrela. Mendialdeko lurrak basoek eta belardiek osatzen zituzten. Behe aldean mosaiko itxuran galsoro, artasoro eta zelaiak tartekatzen ziren. Udazkenean landatzen zen garia. Hazia ernetzen egoten zen neguan.

[ ESAERA ]

Ba koi tza k bere as toa ri a rre aldaize 15 > 25


saski-naski [ RZ ]

[ LILI-MALLU ]

maricarmeng gonzalez

anamaria ansalas

HEGALUZE HOSTOPILOA

AKNEA SENDATZEKO

> OSAGAIAK Aknea. Hainbat gaztetxoren buruhaustea. Ispiluan begiratu eta pikor malapartatuak ikusi behar! Larunbat gauerako desagertuko ote dira? Zer egin dezaket? Erraza, Ana Mariren esanetan.

- 250 g. hostore - Hegaluze medailoi bat - Piper berde bat - Tomate frijitua

> PRESTAKETA Moztu piper berdea gustuko duzun neurrira eta jarri zartagin batean frijitzen. Piperra egiten den bitartean, kazola edo zartagin batean frijitu ezazu hegaluze medailoia. Amaieran gehitu iezaiozu hegaluzeari piper frijitua eta aurretik egindako tomatea.

Herrian badugu emari dezente duen iturririk. Kultur etxearen ondoan dago, igerilekutik gertu. Ur-beltza deitu izan zaio. Herritar ugari joan ohi da bertara ur bila; bai edateko, bai janaria prestatzeko. Hartu ur hori eta kotoi bat busti. Igurtzi aurpegia kotoi horrekin. Pasmo-belarra badugu etxean, egin horren infusioa eta garbitu ur horrekin aurpegia. Ondoren, kamamila uretan bustitako zapiak jarri azalean pixka batean. Berbena ukendua eginda edukiz gero, eman beldurrik gabe.

Ondoren hostorea hartu ezazu eta sartu labean, honek dagokion tenperatura lortu duenean. Nahi izanez gero, hostoreari forma eman diezaiokezu: opila, laukia... Behin hostorea altxatu denean, atera labetik eta erditik moztu ezazu. Bertan hegaluzea, piperra eta tomatea jarri behar dituzu. Bi aukera dituzu, hegaluze medailoia osorik jartzea hostorean edo arraina puska txikiagotan moztea. Behin hostorea beteta, jarri iezaiozu gaineko hostore estalkia eta prest duzu platera. On egin!

[ BERTSOA ] Ioritz Imaz Baztarrika Doinua: ikusten duzu goizean

26 < aldaize 15

Uda eta festak ara! Uztartuta datoz iada Ezin kexatugo gara Herri Eskolak hoitabost urte Baginen eta bagara Hamazazpian festa da Janaldi eta algara Azaldu denok bertara!

Gehio ere bada hemen Ekainak hogeitamarren Illati talden izenen Bertsolariak: Uranga, Txapi, Urdangarin ta Maialen Apari giro on baten Danok Arretxe Elkarten Ea ba ikusten garen!!


8

2

5

3

4

10

11

9

12

;

1

13

F

: ⁄ S

⁄ ⁄

[ ARGAZKI ZAHARRA ]

saski naski

6

7

15 14

PAGOETA GOIKOKO AIERBE SENDIAREN ARGAZKIA

D

1934an atera zuten argazkia lehengo etxeko atarian. Bost belaunaldi agertzen dira argazkian. Segurako Don Inazio medikuaren nahiez atera zuten, senitartekoekin zuen harreman ona zela-eta. Gutxitan topa zitezkeen bost belaunalditako familiak. Amona sendagileari haurrak munduratzen laguntzen ibiltzen zen eta harremana zuen beste senideekin ere. Segurako Etxeberria argazkilariak atera zien argazkia. Egunkarian atera ziren bizi luzeko familiaren erakusgarri. Eskerrak eman nahi dizkiogu Agustina Aierberi urte hauetan guztietan altxor hau gorde eta ALDAIZEren esku uzteagatik.

Heren-amona: Joxepa Goia (96urte) [11] Aurrekoaren semea; birraitona: Antonio Aierbe (77urte) [9] Aurrekoaren semea eta haren emaztea; Amona eta aitona: Mª Inazia Goikoetxea [15] eta Tomas Aierbe (45urte) [13] Aurrekoen seme-alabak; gurasoak eta izaba osabak: Joxe [1], Julian [2], Alejandra [5] eta haren senar Elario Goikoetxea [3] , Juana [6], Joxepa [7], Jesús [8], Agustina [10] eta Mª Karmen [14]. Alejandra eta Elarioren seme-alabak; birlobak: Mª Luisa Goikoetxea (4urte) [12] eta Tomas Goikoetxea (2urte) [4]

Honako irudi hauetan ageri denaren lehen hizkiak asmatuta herriko txoko baten izena osatuko duzu.

Erantzuna: Ojarbi, Lardizabal, Ardiak, Robotak, Illati, Aritzeder, Gazta, Agirreko ermita.

[ ZE ASMA ]

aldaize 15 > 27


01

HERRI ESKOLAREN 25 URTEURRENEKO AZKEN FESTA Eskolaren 25 urteak ospatzeko festa handia antolatu da ikasle, ikasle ohi, guraso, irakasle eta iraskasle ohientzat. Ekainaren 17an izango da. Egitaraua: - Argazki erakusketa - Bazkaria (15 euro) - Musika saioa - Dantza saioa Bazkarirako tikeak herriko tabernetan edo eskolan erosi daitezke. Epea: ekainak 7.

02

ILLATIK ETA HERRI BERTSOLARI TALDEK ANTOLAUTA: BERTSO AFARIE Ekainen 30en izango da. Afarie 20:30tan hasiko da, ondoren bertsok: - Maialen Lujanbio - Jokin Uranga - Iban Urdangarin (Osinaldeko irabazlea) - Iker Zubeldia (Txapi). Illati Euskara ELkarteko bazkideek izango dute lehentasuna afarira joateko. Bazkideek doan, bazkideak ez direnak 10 euro.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.