Aldaize 10

Page 1

ALdAiZe Izalgo herri aldizkarie

10. alea 2005eko uztaila

SINDIKATOAK EHUN URTE Nekazarien beharrei erantzuteko sortu zen. 63 bazkide ditu IDIAZABAL EAE-KO LIBURUTEGI SAREAN Liburuak internetez eskuratzeko aukera izango dute bazkideek 6-7

AITZIBER URKIA. ESTETIZISTA “Gizonezkoa ere hasi da irudia zaintzearen bide hori egiten” 5



Illati ZER NUN Illati . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .3 Iritzie . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .4 Hizketan Aitziber Urkia . . . . . . . . . . . . . . . . .5 Ze berri? . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .6

Herriko plaza . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .7 Erreportajea . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .8

Kolaborazioak Aita Iparragirre herri eskola . . . . .10

ILLATIREN TXOKOA ETORKINAK EUSKARAREN GARAPENERAKO (ERE) LAGUNTZAILE IZAN DAITEZKE Hitz egin izan dugu inoiz haur etorkinen inguruan. Helduekin ere nahi adina aritu daiteke. Hona hemen uztaileko alerako egin dugun hausnarketa: Ohikoa da gure artean gutxien maitatzen ditugun lanpostuak batez e re etorkinek eskuratzea. Bertakoak gare n o k lanpostu duina lortzea n e keza izaten bada, pentsa etorkin gehienek “Lea-Artibaiko Amankomunazgoak “Lea-Artibain hori lort z e ko dituzten danontzat ateak zabalik” izenburupean argitaratu zailtasunak ez direla mazuen 2004ko egutegia” kalak izango. E u ren abiapuntua ez da erraza eta hori kontuan hartzea ezinbestekoa kuntzara hurbiltzeko pausoak eman dela uste dugu. behar dira. H o rrek esan nahi du, Idiazabala edo Euskal Herrira datozenean “Etorkinek euskararekiko bertako hizkuntzaren ego e r a ren berr i sinpatia izan dezaten lortu eman behar zaiela. Informazioa banatzea besterik ez da, baina gaur egun b e h ar dugu: informazioa gutxitan egiten da. e m anez eta eraginez” Eta bestetik, berriz, euskarare k i ko Hori horrela izanda ere, etorkinak sinpatia izan dezaten lortu behar dugu. e u s k a r a re n t z a ko laguntza direla esan Eta horre t a r a ko ez da nahikoa infordaiteke. Illati euskara elkartekook zein mazioa ematea, eragitea lortu behar h e rri administrazioak (Udala tarteko) dugu. Horretan dago gako a . Izan ere, gutxienez pare bat erronka ditugula euskararekiko sinpatia badute, beraien ondorioztatu dugu: h a u rrak euskaraz eskolaratzeko aukeAlde batetik, etorkinek euskarare n rak areagotu egiten dira. g a r apen prozesua errespetatu behar Beraz, epe luzerako erronkak baldin dute. Hori err a z t e ko, noski, euren hiz- badira ere, heldu beharreko gaia da. ALDAIZE Idiazabalgo herri aldizkaria

Gaztetxea . . . . . . . . . . . . . . . . . . .11 Ertzetik ertzea Argentinatik . . . . . . . . . . . . . . . . .12 Izal ezautuz . . . . . . . . . . . . . . . . . .13 Kirolak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .14 Saski-Naski . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .16 Zaharrak berri . . . . . . . . . . . . . . . . . .17 Iparrorratza . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .18 Zeasma . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .19

Arg i t aratzailea: Illati euskara elkartea Kultur Etxea 20213 Idiazabal Tfnoa: 943 18 72 08 e-maila: illati@topagunea.com Erre d akzio taldea: Eider Alustiza, Iñaki Arriaran, Unai Begiristain, Eunate Elio, Maddi Garc i a , Itziar Mujika, Ion Telleria, Irune Urteaga eta Xabier Urt e a g a .

Ale honetako laguntzaileak: Ane Albisu, L u rdes Mintegi, Ana Mari Ansalas, Aita Iparragirre Herri Eskola, Gaztetxea, Jose María Paz institutua, Anttonio Berasategi, Maria Leizeaga, M o ntse Delgado eta Ioritz Imaz. Diseinua eta maketazioa: ZUM Edizioak.

Lege gord ailua: SS-0151/04 ISSN: 1697-512X Aldaizek ez du bere gain hart z e n aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik. I d i a z a b a l goUdalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagundutako aldizkaria.

I n p i m aketa: Gráficas Ona. Tirada: 1.000 ale.

Idiazabalgo Udala

Gipuzkoako Foru Aldundia Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentoa

ALdAiZe 10 • 3


iritzie HANDIK

Donostia

HEMENDIK

Idiazabal

Ane Albisu

Lurdes Mintegi

AZERIAK DONOSTIARA

25 URTE, BELAUNALDI BAT

Itsas-gorak handitu du Urumea, bide go rrian gero eta bizikleta gehiago,“Txutxu” trena turistaz beteta eta izaldar hau hementxe, herri kideei idazten. Kazetaritza ikasteko alde egin nuen Izaldik eta Bilbo aldea ezagutu nuen ord u a n . G e ro, lana Donostian (Euskadi Irratian) egokituta, bertan bizitzea erabaki. Toki zoragarria da, baina ezin euskaraz bizi. Hori da Donostian bizitzeak duen alderik txarrena nire t z a t . Toki guztietan lehenengo hitzak euskaraz egiten ditut, eguneroko nire borro k a re n gari aleak ereinez, baina uzta ez da nahi bezain oparoa. Jakin, haur eta gaztetxo gehienek ba omen dakite, nola edo hala. Baina askok, ama hizkuntza gaztelania dute eta ez da harr i t z e ko a , errazen komunikatzen diren hizkuntza aukeratzea. Nik esan izan diet, nire seme alaben ingurukoei “euskaraz

Atzo bertan iragan balitz bezala go goratzen dut oraindik eskola “txikitik” “haundira” pausoa eman genu e n e ko garai hura, metro gutxiko tartea egon arren 5 urteko haurrarentzat salto galanta izaten baita. H e s i aren alde batetik erre s p e t u z eta ilusioz begiratzen genuen eraikin handi hartan gauza berriak ikasten hastea t e n t a g a rria bazen ere, nahikoa urd a i l e ko kiribil eta buruhauste eragin zizkigun. Gero ordea, egunak igaro ahala, bert a kotu eta zaharr a goekin atseden garaian futbol zelai berean jolasteari gustua hartu genion.

4 • ALdAiZe 10

hitz egin ezazue, badakizue eta!”, baina erantzun garbi bezain etsigarria jaso izan dut:“zergatik? gaztelania ere badakit eta nahiago dut”. A s ko kezkatzen nau euskar a ren egoerak eta etorkizunak. Orain udan, turista atzerritarren hitz jario ulerkaitza nabaritzen da Donostiako kaleetan, baina biziki eskertzen dudan beste zerbait ere gertatzen da: herrietako jende euskaldun ugari etortzen dela. A s ko, hemen etxeak dituztenak. Gustagarria da, euskara gehiago entzuten delako kaleetan. G a inera euskalkiak entzun eta nongoak diren asmatzen aritzen naiz. Beraz, har ezazue Donostian bizi den azeri honen go n b i d ap e n a , hiriburura sarri etorri eta euskara entzun dezaten,“txu-txu” treneko turistek eta bide gorriko bizikletazaleek.

E s kola txikian erabilitako margo eta egindako marrazkiak albo batera utzi gabe, liburu lodiagoei heldu genien. Horien edukiak ordea, gazteleraz zeuden eta guk jolas moduan euskarazko esaldiak gainetik itsatsi eta ikasgaiak geureganatu genituen.

A s ko rentzat ordea kurtsoko egunik garrantzitsuenak edo gustokoenak behinik behin Gabon garaian izaten ziren. Ikasturtea hasten zenetik ilusio handiz pre s t a tzen hasten ginen antzerkiak eta horren inguruko lanak erakusgai edukitzen genituen guraso eta herr i t a rren aurrean. G e roztik belaunaldi oso bat hezi da Izalgo Aita Iparragirren, 25 urte pasa baitira 5 urteko haur hark Herri Eskolan euskarazko ikasturtea estreinatu zuenetik. Herri Eskola sortzearen egitasmoa beldurrez eta kostata hasi bazen ere, gauzak ez z i ren horren gaizki egingo, bertan osatutako oinarriei e s ker makina bat lagun jolasten hezitzetik lana eginez hezitzen jarraitzera pasa baikara, bizitzan helburu berriak ezartzeaz ahaztu gabe.


hizketan AITZIBER URKIA. Estetizista “Gizonezkoa ere hasi da irudia zaintzearen bide hori egiten” sunagatik emakume helduei ongi datorkie eta gazte jendea ere asko etorri da. Izan ere, “metrosexualtzen” ari gare n aren kontua asko entzuten da. Itxura zaintzearena indartzen ari da, nola ikusten duzu zuk hori? Nik uste dut gizonezkoa ere zaintzen hasi dela edo lotsa gainditu eta ateratzen ari dela, behintzat. Hemen nik gizonentzako ere jarri nuen, denentzat jarri nuen eta uste baino gizon gehiago etorri dira bai garbiketak egitera, depilatzera eta baita kremak erostera ere.

Hilabete gutxitan Idiazabalgo koadroaren parte bihurtu da Aitziberren Estetika Zentroa. Urte gutxian irudiaren kulturaren baitan garatu den bidearen erakusgarr i da, oraindik ere bezero gehienak emakumeak izan arren, geroz eta gizonezko gehiago joan zaizkiola esan digu. Nola otu zitzaizun horrelako zentro bat Idiazabalen irekitzea? Hau da nik ikasi nuena. Estetika ikasketak bukatu eta lanean hasi nintzen eta nire biziko ametsa izan da nire kontu estetika zentro bat jartzea. Tartean haurrak izan ziren eta handiak egin arte geldi egon naiz, baina ideia hau aspaldiko kontua izan da;ez da orain bat-batean otutakoa baina, falta zitzaidan buru belarri sartzea. Ametsa dela esan duzu, hasieratik Idiazabalen amesten al zenuen zentro hau? Ikasketak bukatutakoan Ordizian hasi nintzen lanean eta ikasketak bukatu eta segituan nire kontura jarri baina, egokiago ikusi nuen lehendabizi eskua hartzeko beste norbaitekin lan egitea.Dena den,hasieratik Idiazabal nuen buruan;baina,noski, oso zaila da . Ikusten dut, hala ere, herria ere handitzen ari dela eta jende asko datorrela,jende gazte asko ere bai… froga egin nahi nuen nik eta orain ikusiko dugu.

Orain urte asko ez art e, gutxik pentsatuko luke Idiazabalen hal akorik egon zitekeenik… Nik pentsatua nuen ba! Baina, ez da oraingo kontua, betitik izan dut buruan. Haurrak hazi arte itxaron dut eta buru belarri sartzeko erabakia hartzea falta zitzaidan. Buruari buelta asko eman dizkiot eta azkenean froga egin nahi nuenez, horretan ari naiz. Erantzuna nolakoa izan da? Uste baino hobea izan da. Garai onean ireki nuen baita,Aste Santu bezpera garai oso ona da; berrikuntza ere ona izaten da eta lan mordo bat egin dut orain art e.Oso gustura nago jendearen erantzunarekin.

Geroz eta normalagoa den arren, gizonezkoen art e an, batez ere, lotsak eta antzekoak ere izango ziren… Ba bai, gizona beti ere sartzen da a s koz ere suabeago. O rduak eskatzen dizkidate, jende askorik ibiltzen ez den g a r a i r a ko edo azken ordurako… batzuk, beste batzuei ez zaie inporta, baina,nik uste oraindik badagoela hor hesia. Hala ere, g e roz eta hesi txikiago a da, g i z o n e z koa ere hasi da itxura zaintzearen bide hori egiten. Gaur, beraz, herri txiki baten argazkia ateratzean, horrelako estetika zentro bat ikusiko genuke? Bai, zerbait normala bezala hartu behar da, hemen ez dago ezer arrarorik… krema batzuk eta ileak kentzekoak eta halakoak, zaindu egin behar baita!

A u r re i ri t z i e i kasu eginda, hona datorrena emakumea dela esango genuke… horrela da? Ez, denetik izan da. Adineko emakumeek asko esaten zidaten autobusa hartu eta Beasaina joan behar izaten zutela orain art e,erosotaALdAiZe 10 • 5


ze berri? BERTSOLARI TXAPELKETA Euskal Herr i ko Bertsolari Txapelketako final laurdenetako bat Idiazabalen jokatuko da urr i a ren 15ean.Txapelketako bigarren saioa izango da eta Igarondo pilotalekuan egingo da. Idiazabalgo Bertsolari taldea ari da ekitaldia antolatzen.A u rre t i k txapelketa nagusiko final aurre koak hartutakoa da Idiazabal.

IDIAZABAL EAEKO LIBURUTEGI SAREAN Bazkide txartela berritu behar da zerbitzua erabiltzeko

GURASO ELKARTEAK AGUR

Elkartea desegin eta lokala Udalari eman ondore n , ekainaren erdialdean egindako meriendarekin esan du betiko agur Guraso Elkarteak.Urte hauetan guztietan egindako lana ez ahazteko plaka bat jarri dute lokalaren sarreran. EUSKO IKASKUNTZAREN BEKA Idiazabali buruz artxiboetan dagoen dokumentazioa aurkitu eta baloratzeko lanean ari da IĂąigo Imaz historialari errenteriarr a . Lan hau Udalak eta Eusko Ikaskuntza sinatutako hitzarmenaren ondorioa da. Imaz hiru hilabetean arituko da art x i b o etan Idiazabali buruz dagoena aztertzen eta zein balio duen zehazten. ARANTZAZURA ERROMES Iraileko lehenengo asteburuan egingo da Arantzura erromesaldia. Urteroko moduan Idiazabaldik autobusa antolatzeko asmoa du herritar talde batek.Abuztu bukaeran izango da izena emateko aukera.

6 • ALdAiZe 10

Euskadiko Liburutegi Sistemaren Sarera moldatzeko lanean ari da liburutegia. Urte hasieran egin zuen bat ekimenarekin. Orain herriko liburutegiak dituen 500 bazkideen txartelak berritzeko lanetan ari dira. D a goeneko 80 lagunek eskatu dute zerbitzu berria erabiltzeko behar den txartela. Lehendik bazkide direnek liburutegira joan eta momentuan egin dezakete txartel berria. Ez da argazkirik eta inolako agiririk behar. Txartelarekin batera erabiltzaileari zenbaki bat ematen diote. Pasahitz hori erabili behar da internet bidez Liburutegi Sistemara sartzeko.T x a rtelak Idiazabalgo eta EAEko liburutegi guztietatik liburuak hartzeko balio du. Zerbitzu berr i a ren helburua da irakurleak sarean

dauden liburutegi guztietako liburuak ko ntsultatu eta erabili ahal izatea.Norberak etxeko ordenagailutik beste herri bateko liburutegian dagoen liburua eskatu dezake. Hura eskuratzeko eskatzaileak berak joan behar du liburua dagoen tokira.A u rre r a go,e s k a t utako liburuak ekartzeko zerbitzua jarriko du martxan Eusko Jaurlaritzak. Idiazabalgo liburutegian hamar mila liburu daude gaur egun. Urtero 400 ale berr i ekartzen dituzte. Liburuez gain gai askori buruzko aldizkariak eta egunkariak ere irakurri daitezke bertan. Abuztuan liburutegia itxita e go n go da, baina irailetik a u rrera ohiko ordutegian eskainiko du zerbitzua: astelehentik ostiralera arr atsaldeko 6:30etatik 20:30 etara.

EGUNEKO ZENTROA ASTEBURUETAN ERE ZABALIK 9 lagunentzako zerbitzua eskainiko da jai egunetan Pilarreneko eguneko zentroa egunero,astelehenetik igandera,egongo da zabalik hemendik aurrera.Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak adostu dute zentroa asteburu eta jai egunetan ere zabalik egotea. 9 lagunei zerbitzua emateko modua izango da asteburuetan. Goizeko 10:30etatik arratsaldeko 6:00etara egongo da zabalik. Eguneko zentroak hiru motatako egonaldiak es-

kaitzen ditu orain.Betikoa, astelehenetik ostiralera egun guztian egotekoa; aste osokoa, astelehenetik igandera egunero bertara joan nahi duenarentzat eta asteburukoa, larunbat eta igandetan erabili nahi duenarentzat. A s t e b u r u ko eskaintzaz gain, udako zerbitzua erea badago e g u n e ko zentro a n . Opor garaian familiek atseden hartu dezaten laguntza behar duten pertsonei zuzendutako eskaintza da.


herriko plaza ZE IRUITTU ZAZU AURTEN PISTINATAN EON DIEN ALDAKETAK? AIERT ZUFIRIA Langilea Bestuariotan obrak eittea ondo iruittu zat,oso ondo geau die. Jende piloa eoten da eta nahiko giro ona.Tabernan,barran lanen kanpoko jendea daunez,eztau len zeon relaiozioa,askoz hotzagoa da oaingoa.

ILLATI EGUNA Ekainaren 18an, larunbata, ospatu zen Illati euskara elkartearen bigarren eguna. Aurten Herri Eskolakoekin batera egin zen jaia. Goizean haurrentzako jokuak egin ziren eta eguerdian bazkaria. Kiroldegi inguruan egindako ekitaldien artean ikusgarr i enetakoa graffitiak nola egiten diren ikustea izan zen. Euskara Elkarteak eta Herri Eskolak elkarrekin antolatutako festak beste fruitu bat ere eman du: ALDAIZE txikia. Eskolako ikasleek egindako aldizkari berezia herri guztian banatu da. Lan horren helburua ikasleek ALDAIZE nola egiten den ezagutzea izan da. Beraiek egin dituzte ale berezi horre t a ko testuak eta argazkiak. Gainera, aldiz-

ENDIKA RODRIGUEZ Ikaslea Lehen herriko jendea zeon lanen ta oian kanpoko jendea eotea ez zat oso ondo iruitzen.Ein dittuen obrak e eztet uste beharrezkok zienik. karia hasieratik bukaerara nola egiten den ezagutzeko modua izan dute. Illati egunaren bigarren edizioan Euskara Elkarteak kamisetak jarri zituen salgai.Euskara Elkartearen eguna ospatuta bukatu du Illatik aurtengo ikasturtea. Udazken-negurako ekitaldiak prestatzea izango da hurrengo lana.

AIORA AROZENA Ikaslea Eoten dan giroa ez da beste urtetakoa bezelakoa, lehen jende gehio ta anbiente hobea eoten zan barra ingurun, eta oain hori galdu ein da.

HERRI ESKOLAK 25 URTE U rrr i a ren 8an hasiko dira Herri Eskolaren 25. urteurrena ospatzeko ekitaldiak. Pe rkusio ko n t z e rtu batekin hasiko da egitaraua. Emanaldiaren aurreko astean eskolako haurrek perkusio ikastaroak izango dituzte,eta larunbatean beraiek ere, taldetan antolatuta, ikasitakoa erakutsiko diete ikusleei. U rt e u rreneko batzordearen bilerak aurre r a doaz eta dagoeneko ikasturte

hasierako ekintzen programa ixten doa. 25 urteko historia jasoko duen liburua ere martxan da. Irailetik aurrera material grafikoa jasotzen hasiko da eskola. Ahalik eta argazki zahar gehien jasotzeko, ikasle ohi eta gurasoen partehartzea ezinbestekoa da, beraz, udan album zaharrak bilatzeko deia egin dute. I k a s t u rtea hastean adieraziko da argazki zaharrak noiz eta nola jasoko diren.

LEIRE IPARRAGIRRE ETA GORKA ZUDAIRE L an g i l e ak Sarrerea oso galestie da.Beste herritan eztakigu zenbat balio don baino lau euro galestie irutzen zagu..Kanpotik e jende asko etortzen da eta jende asko eoten da daun lekuako. ALdAiZe 10 • 7


erreportajea SINDIKATOA EHUN URTEZ BIZIRIK NEKAZARIEI LAGUNTZEKO SORTU ZEN, ORAIN 63 BAZKIDE DITU Cooperativa Católica del Campo, hala du berez izena, denok sindikato moduan ezagutzen dugun lo k a l ak. Ia ehun urte baditu, nekazari eta baserritarrei laguntzeko sortu

zen elkarte honek. Nekazaritza eta baserri munduaren gorakadarekin izan zituen bere urterik onenak. Orain, garai haiek pasata, 63 bazkide ditu.

Kaxa zahar batean gordeta daude oraindik, aspaldian sindikatoan egiten ziren salero s keten lekuko diren kontuliburuak.A s ko k , denboraren orratzek janda dituzte ertzak. Beste zenbaitek, urtetako hautsak dituzte pilatuta. Baina denek dituzte bere n orrietan, orain dela ia ehun urtetatik, gure herr i ko sindikatoan egin diren salero s keta guztiak bilduta. Gordetzen den zaharrena gerra garaikoa da, 1936koa. Hala jakin daiteke behintzat, denboraren pausoek jan dituzten orrialdeen artean irakurriz gero. Ehun urte inguruko historia duen elkarte hau Zazpiak Bat etxean ezagutzen dugu orain, baina urteetan atzera eginez gero, Bikabi inguruan aurkituko genu ke. Sortu zenetik, urte dezente eman zituen han, h i r u ro g e h i inguru. L anerako e r a go z penek eragin zuten toki aldaketa egiteko erabakia: kamioiak husteko toki txarra zen, eta b o d e goiek ere ezin zituzten ongi hustu. Egun dagoen tokia, Iparragirre etxe–egileari erosi zioten, nahiko komerirekin. Ez zuten hura ero s t e ko nahikoa dirurik, eta bazkideek dirua jartzea proposatu zen: bazkide bakoitzak bi mila pezeta j a rri behar izan zituen. 106 bazkide ziren guztira garai hartan, baina denak ez zeuden ideia harekin ados, a rr a z o i 1986an,Gillermo , Gillermo Urrestarazu, ugari tarteko. Bazkide askok, pentsuarekin lanean

“Ez dago zertan diru askorik gastatu behar hemen gauzak egiteko”

8 • ALdAiZe 10

Mota ugaritako produktuak aurkitu ditzakegu egun dirua jarri nahi ez zuelako edo ezin zuelako, sindikatotik atera zire n . 106 bazkide izatetik 60 inguru izatera pasa zen, egun d i t u e n a re n antzera. Irten zen bazkide b a koitzeko gainera, bostehun pezeta ordaindu behar izan zizkien Sindikatoak, bazkide egin zirenean jarri zituztenak. Norbere poltsikotik jarri beharre ko bi mila pezetek, ez zuten aurre r apen askorik ekarr i . Kontuak kontu, 35.000 pezeta inguru zituen Sindikatoak momentu hartan. Bankuari dirua eskatzea erabaki zuten, lokal berria erosi eta aurrera egin ahal izateko. Urre z p a l e o ko Juan Urzelai zen garai hartan sindikatoko buru:“He-

“Kaletarrak dira orain bertan erosketa gehien egiten dituztenak”


erreportajea rrian ez zegoen prestamoa eskatzerik, eta Donostiara bueltaka ibili nintzen.Bankuko nagusia prestamoa emateko prest zegoen, baina sindikatoa ikusi ere egin gabe. Hura ez zitzaidan gustatu. B a zkide guztiok genuen diru apurra bankuan izango genuen, eta gutxienez egin zezakeena zen, Sindikatoa ikustea”. Azkenean A r a n b e rr irengana jo zuen, garai hartan baserr i t a rre n kontseilari eta gainera, abokatu ere bazena.Hark utzitako diruare k i n , lokal berria erosi, eta bodega ere egin zuten. Bost u rte behar izan zituzten,diru guztia bueltatu ahal izateko. Orain sei-zazpi urte ere, izan zen go r a b e h erarik. I d i a z a b a l go sindikatoa desgert z e ko t a n egon zen. Itxi eta bertan zegoen guztia Ord i z i ako Kooperatibara eramateko pro p o s a m e n a jaso zuten. Ideia horrek ez zuen ordea arr a k a starik izan bazkideen artean. Bozketa egin eta ezezko borobila jaso zuen pro p o s amenak.“Orduantxe Kanik utzi egin zion sindikatoa eramateari,eta postu hori libre zegoen. M o n t s e rekin ako rdatu nintzen,

“Arrakasta gehien duena baskula da

hura emakume ona da, eta jendea tratatzen ere badaki. Hari eskeini nion postua, eta hark, probatuko zuela esan zuen. Sei urte badaramazki honezke ro bertan lanean”. Sindikatoan izan den lehenengo emakumezkoa da egun b e rtan dagoen Montse Delgado. Baserriarekin estu lotuta Sindikatoa sortzea erabaki zen garai hartan, herritar gehienak bizi ziren nekazaritzatik eta baserritik. Orduan izan zituen gure herriko sindikatoak, urterik politenak. Sindikatoa beraiei laguntzeko sortu bazen ere, egun, kaleko jendea da, bertan diru gehien uzten duena.“Orain baserri handiek kantitate handietan egiten dituzte erosketak, granelean, merkeago ateratzen baita”, kontatu digu Montse Delgadok. Produktuak, bezeroen beharren arabera ekartzen dira.Animalientzako pentsuak dira gehien saltzen diren pro d u ktuak,baina ardoa,abonuak,haziak eta orain gainera soropila (lorategietako belarra) ere ez dira atzean geratzen. “Hala ere, hemen arrakasta gehien duena baskula da. Etortzen diren pertsona guztiak joan aurretik pisutik pasatzen dira” kontatu digu Montsek.

INGURUAN DAGOEN BA K A R R ENETAKOA Garai batean, orain dela ez denbora asko gainera, sindikato edo nekazaritza kooperatibak ia herri guztietan zeuden. Goierrin, gure inguruan, herri guztiek zuten bana: Segura, Zegama,Zerain,Mutiloa… Egun, herri horietako baZazpiak Bat etxean dago orain sindikatoa. k a rra ere ez dago bizirik. Lehen, Bi Kabi inguruan zegoen Guztiz kendu, edo denda berriekin ordezkatu zituzten, Zegaman, adibidez. Lehen sindikatoa zegoen tokian, supermerkatu txiki bat dago orain.Gainontzeko herrietan ordea,guztiz desagertu dira.Gure inguruan,egun,Idiazabalen,Ihurren eta Ordizian bakarrik ezagutu dezakegu horrelakorik.

XXI. MENDEKO SINDIKATOA - BAZKIDE KOPURUA: 63 - LEHENDAKARIA: Juan Mari Aldanondo. - BATZORDEKO PARTAIDEAK: Joxe Goia, Patricio Lasa,Antonio Amundarain, Francisco Lekuona, Gillermo Urrestarazu, Ramon Aseginolaza eta Migel Angel Goikoetxea.

Batzorde berria Egun, h i r u rogehi bazkide inguru daude. Hala ere, bazkide izateak ez du i n o n go esanahirik. Garai batean, urtero egiten ziren ero s ketak kontuan hartuta sariak egoten ziren, erosketen ehuneko bat itzultzen zitzaion bazkideari. Orain ez da halakorik egiten, baina bazkideek o rdaindu ere ez dute egiten, lehen egiten zen moduan. Aurten, j u n t a ko hiru kidek erre t i roa h a rtu dute,eta beste hiruk hartu die erreleboa: G re gorio Mujika, Juan Urzelai eta Joxe Urrestarazuren ordez jarri dira Guillermo Urrestarazu, Ramon Aseginolaza eta Buztindegiko Juan Mari Aldanondo. Azken urteotan ez da galerarik izan sindikatoan. Eta orain gainera, Bi Kabi inguruan zegoen lokal zaharra salduta,aurre r a begira, epe motzean asmo berriak ere badituzte: lokala “txukunduko” dute.“Gazte jendea,kide berriak go go askorekin etorr i dira, eta hori da hemen behar dena, l a n erako go goa. H o rre l a kojendea baldin bad a go gauza asko egin daiteke, diru beharrik gabe. Ez dago zertan diru asko gastatu behar gauzak egiteko”.

ALdAiZe 10 • 9


kolaborazioak L.H. 6koen AGURRA Irailean Loinazpera joango dira ederatzi urte hauetan,Idiazabalgo eskolan egon ondoren, iritsi da guretzat Loinazpera joateko ordua. Oroimenetan atzera eginda, l e h enengo urtetik hasiko gara. Esan digutenez, Eskolan hasi ginen urterako irekita zegoen Zelaako Kiroldegia. Esan beharrean gaude baita ere, u rte horretan bertan,joan zirela lehenengo aldiz Idiazabalgo ikasleak Loinazpera. Ordu arte Idiazabalgo Eskolan egoten baitziren 8.maila art e. Eskolan hasi ginenetik hain garr a n t z itsuak izan diren lagun horiei aipamen bat egitea ere, nahitaezkoa iruditzen zaigu. B etidanik egon baitira gure ondoan momentu on eta txarrenetan. Aipatu beharra dago baita, bederatzi u rte hauetan momentu bereziak bizi izan ditugula. Horietako bat Abelino Barr i o l a Deklamazio lehiaketan parte hartu eta irabazi genuenekoa. Irakurketari buruzko lehiaketa bat zen hori. Olerkiak, elkarrizke-

B

LABURRAK • Eskolako Festa egun ederra igaro ondoren, mila-mila esker antolaketa laguntza lanetan eta parte hartu zenu t e n guztioi. • Bi urteko ikasleen gurasoei bilera batera deituko zaie noiz hasi behar duten aditzera emateko. • 22 ikasleek amaitu dituzte L.H.ko ikasketak Herri Eskolan. D a t o rren ikasturtean Loi-

10 • ALdAiZe 10

tak eta hainbat eratako testuak irakurr i z , l o rtu genuen gure mailan lehen saria.S e g ura Irratira joan ginen hau grabatzera gure irakaslearen semeak (Ekaitzek) han lan egiten zuelako. Irabazle guztiak, Hondarr a b iko aterpetxe batera joan ginen lau egun igarotzera, hori bai zen saria. Egonaldian leku asko ezagutzeko aukera izan genuen, adibidez: Baiona, D onibane Garazi, Larrun mendia, Miarritze eta Isturitze eta Otsozelaiko kobak. Horretaz gain, Angeluko izotz jauregian patinatu genuen.

nazpe Ikastetxean jarr a i t u ko dituzte D.B.H.koak. Bejondeizuela. • Datorren ikasturtea irailaren 8an jarriko da martxan. • Eskola komunitateko inork ez daki noiz hasi eta noiz amaituko diren eskolan egin beharreko obrak. E goera honek ikaragarr i z ko ezinegona sortzen du bai guraso eta bai irakasleen artean sortu ditzakeen arazoengatik. • Irakurri oporretan.

Emakundeko “Nahiko” proiektuan p a rte hartzen hasi ginen 5. mailan eta pixkanaka pixkanaka, Fernando eta bere laguntzaileak, Lehendakaria,Txaro Arteaga, Virginia Imaz,Irun eta Basauriko jendea eta abar ezagutuz 6. mailako ikasturte amaiera art e.Proiektu hori emakumeen eskubideen eta tratu txarrei buruzkoa izan zen. Proiektu horretan etxeko lanak banatzen ikasi eta ama ez dela neskamea ohartu gara. Hori alde batetara utziz,erasotua izatean zein bide hartu behar dugun ikasi dugu. Urtean behin Europa Jauregian biltzen ginen proiektu honi jarraitzen genion hiru eskolak eta proiektu honetan lana egiten zuten jendea. Joan egin behar garenez, gure irakasle guztiei eta lagundu digutenen gurasoei, benetan eskerrak eman nahi dizkiegu,gugatik egin duten guztiagatik. Mila esker.


kolaborazioak ZARAUZTARRAK BISITAN Ekai n aren 11an Zarauzko Gazte Asanbladako ak i z an ziren gurean bisitan Gaztetxe Tour ekimenaren bar n e an, hori zela eta Gaztaisurf jaia antolatu genuen Idiazabalen.

KATEKO FESTAK AURTEN DONATONEN

Zarauzko Gazte Asanbladak Gazte txe To u ra jarri du abian. Ekimen honekin zarauztarrek Euskal Herr i ko gaztetxetan egunpasa egin nahi dute beste herr i e t a ko gazteekin harremanak estutu eta esperientziak elkartrukatzeko. Gaz tetxe Tour horren baitan, Idiazabal bisitatu zuten ekainaren 11an. Goizean etxetik irten, autobusa hartu eta Lizartza aldera abiatu ziren goiza han pasatu eta bazkari legea egiteko. G u rera arr a t s a ldeko 6etan iristekoak ziren arre n , b a zkalostea luze joan zitzaien, eta ordu p a re bat gehiago itxaron beharra izan genuen autobusa herr i ko plazara agertu zen arte. Z a r a u z t a rren bisita zela eta, Gazte A s a n b l a d a kook bi herrien art e ko harremanak indartzeko Gaztaisurf jaia an-

tolatu genu e n . Iluntze aldera joko batzuk egin ostean, poteoari ekin genion. Ondoren, p l a z a ko arkupetan, a rr a t s a ldean pre s t a t u t a ko afari goxoaz go z atzeko. Larri ibili ginen guztiei jaten emateko, izan ere uste baino jende gehiago bildu zen, zarauztarrak eta izaldarrak bakarrik ez, Lizartzako gazte batzuk ere etorri baitziren zarauztarren autobusean. Afalostean dena jaso eta gaztetxean kontzertuak hasi zire n . G i roa bikaina izan zen Zarautz eta Idiazabalgo taldeek eskaini zuten emanaldian. El Zulo de tu Ku l o, T x i x a p a r razta eta Miauk ederki astindu zituzten bertaratutakoen belarr i a k . Esan beharrik ez dago parr a n d a k goizalderarte iraun zuela. Aurt e n go Gaztaisurf honen arrakasta

Kaminpe inguruan bide berria eraikitzeko egiten ari diren lanak direla eta Kateako bolatoki zaharra laster desagertuko da. Kronika hau idazterakoan oraindik bere hartan dagoen arren, ezin jakin San Inazioetarako zutik ego n goden,hori dela eta aurten Kateko festak Donatone aurrean ospatuko dira. Hasiera batean, a u rten ere jaia iazko lekuan egin nahi genuen, azken orduan, ordea, bodega zaharra botako dunearen beldu goian egingo da festa. Gainera, bolatokiari agur gisa, bolatea antolatzeko asmoa genuen Idiazabalgo Bolozaleakekin, baina zoritxarrez birlek ez dute azken dantza egiteko aukera gehiagorik izango Katean. Aurten hiru eguneko jaia izango da Katean.Egitaraua osatzeko,Gazte Asanblada ezezik, hainbat elkarte, tabernari eta herritarren laguntza ere jaso dugu, jaso dezatela guztiok lerro hauen bidez gure esker ona. Iazko jaiaren arrakasta ikusita, aurten ere Donato aurrea jendez gainezka ikusteko itxaropena dugu. Aldaizeren ko n t r ap o rtadan doakizue egitaraua, zuen gustokoa izango delakoan gaude. ikusirik, d a t o rren urtean ere seguraski erre p i k a t u ko dugu esperientzia, hori bai, gu gara orain bisitan joan beharrekoak.

ALdAiZe 10 • 11


ertzetik ARGENTINATIK IDIAZABALGO GAZTEAK SUSTRAIEN BILA Ikaslen aiton-amonen jatorria jakiteko ikerketa egin dute institutuan

Argazkia:Pablo Britos

G

uztioi gustatzen zaigu nor garen jakitea . Gure aztarnei eta bizitzari lotutako galdera honek erantzun asko ditu. Batzuk diote argentinarrak, XIX. mende bukaeran eta XX.mendearen hasieran itsasontziek gure herrira ekarri zituzten inmigranteen ondorengoak garela. Lurralde honetara herrialde ezberdinetako jendea iritsi zen. Gure herria (Idiazabal) euskaldun batek sortu zuen eta izen euskalduna du,gainera Euskal Herritik etorri zirenetako asko gure Idiazabal honen lehen kolonizatzaile eta herritar bihurtu ziren. Hori guztia argitze aldera Jose Maria Paz institutuko ikasleek “Gure sustraien bila” proiektua jarri du abian. Lan hori egiteko Genealogiara eta ahozko tradiziora jo dute ikasleek. Herriko artxibo historikoak ere a z t e rtu dituzte, eta euren aitona eta birraitona inmigranteen sorterriko Udaletxekin harremanetan jarri dira. Ikerketak bere fruituak eman ditu, hona hemen ikasleek argitu ahal izan dituzten historiak. Santiago eta Sebastián Martiarenak diote, aitaren aldeko birraitona, Bernardo Martiarena Amantegi, Irunen jaio zela, 1909.urtean. Bernardok emigratzea erabaki zuen, eta Irundik Frantziara abiatu zen, Argentinara bidean. Nicasio Jacak lagundu zion, Idiazabal edo inguruetako merkatari batek. 1922an iritsi zen. B e r a rekin batera

12 • ALdAiZe 10

gazte gehiago etorri ziren.Francisco eta Antonio Sierra anaiek eta Rafael Urcarreguik ere, etxe berdinean lan egiten zuten. Lucila Giusianok kontatu digu, bere birraiton – amonak, Damiana Dorronsoro eta Jose

Euren aitona eta birraitona inmigranteen sorterriko Udaletxekin harremanetan jarri dira

Maria Imaz Ayerbe, ataundarrak zirela, eta Bilbon, Ango Bilbao itsasontzia hartu zutela Ameriketarako bidean, 1922ko irailaren 8an. Hilabete batzuk beranduago Buenos Airesen lur hartu zuten. Maria Ines eta Juan Ortegak zera kontatzen dute:“Gure birramona Maria Iparragirre Idiazabalen jaio zen 1892ko martxoaren 29an.Gure birraitona,Santiago Ortega, P r a d o l u e n gon (Burgos) jaio zen 1875eko otsailaren 9an. Biak Bordeletik abiatu ziren honantz 1910. urtearen inguruan, Jaurena eta Jauregialtzo familiekin batera.Maria eta Santiago 1915eko apirilaren 10ean ezkondu ziren buenos Airesen,eta hiru seme izan zituzten: Santiago Ciriaco (gure aitona), Francisco Rodolfo eta Héctor Marcos. Internet bidez, Iparraguirre abizena zuen gizon batekin harremanak izan genituen,eta oso eske rtuta gaude,informazio asko eman baitzigun”. Itsasontzietatik datorren inmigranteen herri honetan, lan honek gure identitatearen datuak ematen ditu, ko r apilo sozialak lotzen ditu, geografikoak, kulturalak eta batez ere emozionalak, gure istorioa jatorrizko historiarekin lotzen dituztenak. MARTA M. MONTIVERO Historia irakaslea eta 5.mailako ikasleak (Erredakzioan itzulia)

EUSKAL AZTARNA ARGENTINAN: MEMORIAREN BITARTEZ HEZI ETA IKASI Idiazabalgo Kiroldegian erakusteka interesgarria izan genuen maiatzaren 19an. Eusko Jaurlaritzak Argentinako Hezkuntza, Zientzia eta Teknologia Sailarekin elkarlanean egindako da. Herriz herri dabiltza ibiltari Argentinara Euskal Herritik joan zirenen aztarnak erakusten. Hemen pobrezia eta lan eskasia zegoen garaian, Argentinara askok alde egin zuen, baita hainbat idiazabaldarrek ere. Eusko Jaurlari-tzak Argentinari eskaini nahi izan dio lan hau, beste askoren artean, hara joandako euskaldunei egin zieten harrera ona eskertzeko.


ertzea IZAL EZAUTUZ: Pagoeta Anttonio Berasategi uztiak ere jatorri bere koak izan arre n , Urt s u a r a n go etxe batek baino gehiagok izan du -eta du, orain ereizen hau.Zuzenena hasierakoetara jotzea denez,1586. u rtean aipatua dagoen “casa de Pagoeta”ri begiratu behar. Izen hori zuen baserri bakarra al zen ordu hartan? Ezetz e s a n go nu ke, handik gutxira, 1695ean, “los Pagoetas” esamoldea azalduko baita dokumentatuta. Bata Pagoeta “ z a h arra” eta bestea “ b e rria” izango ziren, o n d o re ngo beste aipamen batzuetan (1656, 1667...) zehaztuko den bezala; b e rri hura gaurko egun e ko Etxe b e rr i dugu. Baina Pago eta Zahar bakarretik ere hiru etxe sortu ziren (ez XIX. mendea baino lehenago, 1840an, oraindik, eraikin bakarra zegoen eta). H o rrela iritsi zaizkigu Behekoa, Erdikoa eta Goikoa. E rd i koa izango zen, seguruenera, aspaldiko Pagoeta, baina, erdi erorian zegoelarik, 1945 aldera, hutsik geratu zen eta baita ia erabat galdu ere ; orain dela bospasei urte, dena

G

dela, berreraiki egin dute. Gainera, 1945. urte inguru hartanxe, lehenagoko hirure n ondoan, beste etxe bat egin zen: Pagoeta Berria. Zer erakusten digu urtsuarandarren ahoan “Paoota” den Pagoeta honen esanahiak? Nahikoa bistakoa da euskal h i z t u n a re n t z a t . Lehen osagarr i a “ p a go” dugu, g ure mendietan 500-600 metroz gora nagusi den arbola klasea,alegia; nahiz eta Pagoeta 400 metro baino beheraxeago ego n , halakoxe parajea izango zen hura, izena sortu zenean. Nolanahi ere, ezin esan gabe utzi “ p a go” ez dela beste askotan ageri Idiazabalgo toponimian. Beste osagarria, aldiz (“-eta”), ugarienetakoa izango da (Arizko rre t a , Gurutzeta, Iroieta, Ugarkazabaleta...), oso kidekoa duen “-aga”rekin batera; ugaritasuna edo, beste gabe, lekutasuna adierazteko erabili ohi da.

ALdAiZe 10 • 13


kirolak KIROLAK EZ DU OPORRIK HARTZEN UDAN Kirola egiteko aukera asko daude udan Idiazabalen

Aizkorri gainetik Idiazabalgo mendiak.Etxegarate eta Atxurbide

ritsi da uda,eta eskutik emanda berarekin batera oporrak. Haur eta helduok alde batera utzi ditzakegu urte guztiko ordutegi zorrotzak eta aisia dugu nagusi garai honetan.Udarekin, ordea, kirola egiteko genituen ohitura osasuntsuak ahazteko arriskua ere izaten dugu sarri, nahiz eta eguraldi onarekin kirol aukerak bikoiztu egiten diren. Udaran, o rd e a , ez dago denbora falta edo eguraldi txarr a ren aitzakiarik kirolik ez egiteko. Egunak luzeak dira, eguraldia, orokorrean, bikaina eta betebehar gutxiago ditugu. Horregatik, alferkeriarako joera, ideia edo aukera faltak indartu ez dezaten,

I

UDAKO IBILBIDEAK Ibilbideak: ez daukagu urrutira joan beharrik paseo bat emanez bista zoragarriez gozatzeko: • Inguruko herri ak bisitatu: Segurara joan zaitezke ordubete eskasean. Gorridiko aldapa pasaz gero, bide atsegina eta freskoa.Olaberriraino paseatzea ere aukera ap roposa izan daiteke. Baina hara joateko aukeratu ezazu egun lainotsu bat, itzalak gutxi izango dituzu-eta bidean.Denbora baduzu jaitsi Lazkaoraino eta Beasaindik igarota, bueltatu etxera. Beste aukera bat Olaberriako kanposantutik aurrera eginez Beasaina joatea.Nahikoa dela uste baduzu auto-

14 • ALdAiZe 10

hona eman zenbait proposamen Idiazabaldik atera gabe kirolaz, bakarrik edo taldean, gozatzeko. Taldean: e s kolako patioak eta futbito inguruak taldeko edozein kirol praktikatzeko aukera paregabea ematen digute.F u t b olaz gain, saskibaloia, eskubaloia edo boleibolean aritu zaitezke. Eskolako kantxa txikian tenisean jolasteko sarea ere jartzen dute klaseak amaitzean. Kontuz ordea, e g u z k i aren, b e rtan ez baitago itzalik.Egun horretan hobe frontoira joatea frontenisa probatzera, adibidez. Igerilekua: ap robetxa itzazu goizeko eta eguerdiko orduak igeri egitera joateko,

jende gutxien egoten den garaia baita. Kirolik integralena dela esaten dute, bizkarreko minarentzat oso egokia. Kiroldegia: betiko kirolez aspertu bazara, hurbildu zaitez kiroldegiko rokodromora. Gazteak kirol alternatiboak pro b atzen hasteko aukera ezin hobea,hauxe. Bizikleta: ohituta ez bazaude behintzat, Idiazabal ez da herri aproposena bizikletaz ibiltzeko; alderdi guztietatik saiatuta ere aldapak ditugu-eta.Dena den, aldapei beldurrik ez badiezu oinezkoentzako ibilbide guztiak izan daitezke onak txirrinduan ibiltzeko. Segurara doan bide-gorria amaitzen dutenean ere,ibilbide polita izango dugu eskura.

busa hartu dezakezu bueltatzeko. • Atxurbide: 741 metro ditu. Goatsetik abiatu zaitezke eta bueltan Arantzumenditik aurrera jarraituta Oiarbidetik jaitsi. Goiz baterako paseo zoragarria da, Atxurbiko gainetik Aizkorr i ,Txindoki eta Bizkaia aldera begiratuz Anboto eta Udalaitz ikusi ahal izango dituzu. • Urt s u aran: Iruingoena baserritik g e rtu Santa Barbarara joateko bidea hartuz gero Ursuarango auzora eramango zaituen g a l t z a d a rekin egingo duzu topo. Bueltan aldiz, Etxegarateko obrak amaitu eta gero egin zuten ibilbidetik etorri zaitezke,Goiburu baserritik barrena.

• Etxegarate: Atxurbide gainera iritsi aurretik zuzen jarraitzen badiozu bideari azkenan Etxegarateko gainera iritsiko zara. Bueltan,Artetxe baserrira iritsiko zara bidea bikoizteko obrak eta gero egin zen pista h a rtzen baduzu.


kirolak NESKA JUBENILAK ITALIAN Joku Gar b i aren saria irabazi dute idiazabaldarrek Italian Areto futboleko neska jubenilek astebete pasa dute Italiako Cesenatico herrian,Adriatiko itsasoaren ert z e a n . A u rten egin duten denboraldi ezin hobea amaitu asmoz futbol 11ko txapelketa bat jolastera joan ziren, uztailaren 3tik 10era. Bidaia luzea egin behar izan zuten, Z a r a gozatik Milanera eta handik Cesenaticora joan baitziren, baina bidaiak merezi izan omen du eta hurre n go urtean berr i ro bueltatzeko asmoarekin iritsi ziren herrira. 5 partida jolastu zituzten bertan eta, garaipenik egon ez bazen ere, Joku Garbiaren saria irabazi zuten. Gainera, taldekideen hitzetan, futbolari buruz asko ikasteko balio izan omen die txapelketa honek. Futbolaz disfrutatzeaz gain, bertako parajeez gozatzeko aukera ere izan du taldeak.Izan ere, bidaiaren azken eguna Milanera bisita egin zuten futbolari gazteek.

UDA KANPAINA 2005 Ikasturtea bukatu eta irailean berriro ere liburu artera bueltatu aurretik, Idiazabalgohaurrek badute denbora non pasa. Ekainaren 27an hasi zen aurt e n go Uda kanpaina. Eskola egutegia amaiturik, haurrak etxean geratzen dira.Aukera bikaina da horiek hilabetez ekintzak eginez, eduki berriak barnera ditzaten.Uztailaren 22an bukatu zen.Bi hamabostalditan egin da Uda kanpaina.Nahiaren arabera,bi aste edo lau eman ditzakete haurrek udako ekintzetan. A u rten 78 umek eman dute izena. Goizez aritu dira 10:30etan hasi eta bi orduz. Goiza lagunartean eta jolasean pasatzen dute ekimen honetan parte hartzen dutenek.Hezitzaileen esanetan jolas eta kirol berriak ezagutzea da helburu nagusia.Garrantzia berezia eman diote gainera,kanpaina honetan, euskarari. Jolasak egiterako garaian gaztelaniarako joera somatzen baitute. Adinaren arabera hiru talde nagusi banatu dituzte. IĂąaki, Maider, Oihane,Ainara,Ioana, Ixone eta Oihane aritu dira beraiekin lanean. Talde bakoitzaren ezaugarrien araberako egitaraua prestatu dute. Zaharrenekin kirolek garrantzia handiagoa izango dute.Ekintza berritzaile gisa,desfilea izango dute.

KIROL ELKARTEA BAZKIDE BILA Idiazabal Kirol Elkarteak bazkide berriak egiteko kanpaina jarri du martxan. E l k a rte honetan herriko 5 kirol talde daude:futbola (lau talde federatu);areto futbola (mutilak eta neskak);mendia;xakea eta txirrindularitza. Kanpainaren helburua talde horientzako dirua biltzea da.

Bazkide egin nahi duenak Xumen eta Batzokiko tabernan aurkituko ditu izena emateko orriak. Urteko 25 euroko kuota ordaindu behar da. Bazkideek Idiazabalen sarrera ordainduta egiten diren kirol ekitaldietara doan sartzeko modua izango dute.Datorren denboraldian, esate baterako,Arizkorretan Preferente mailako taldearen partidetara ordaindu gabe joan ahal izango dute. U rteak badira Kirol Elkarteak bazkideak lortzeko kanpaina egiten ez zuela. E l k a rteak dei egin die idiazabaldar guztiei bazkide egin eta herriko kirol taldeei laguntza emateko.

ALdAiZe 10 • 15


saski-naski RZ

LILI-MALLU

MARÍA LEIZEAGA

Ana Mari Ansalas ERREDUREI AURRE EGITEKO EREMEDIOAK

BIZKOTXOA

OSAGAIAK: - 4 arrautza - 150 g gurin - 200 g azukre - 200 g irin - Koilarada txiki bat legami Banandu go rr i n goak eta zuringo a k . Nahastu go rr i n goguztiak eta gurinaren erdia bota.Ondo nahastu.Azukrearen erdia bota eta berriro ondo nahastu. Beste ontzi batean, altxatu zur i n goak eta go rr i n goei egin diegun bezala, bota gurina eta azu-

krea. Bota zuringoa go rringoari pixkanaka-pixkanaka eta ondoondo nahastu. Azkenik, bota irina eta irabiatu zentzu berean. Labeko ontzi bat hartu eta igurtzi gurin pixka batekin. Irin pixka bat ere bota, bizkotxoa itsatsi ez dadin. Bota orea ontzi horretara eta sartu aldez aurretik berotutako labera 30-35 minutuz (175º gutxi gora behera). Nahi izanez gero, d o t o re jarr i daiteke bizkotxoa.Guk esnegaina jarri dugu bizko t x o a ren erdian.

Uda bete-betean gauden honetan Ana Mariri eguzkiak eragindako erredurak belarrekin nola sendatu ditzekegun galdetu diogu. Hauxe esan digu: OGIA ESNEAREKIN Ogi xe rrak egin eta busti esne hotzarekin.Utzi bigundu arte eta jarri xe rrak erreduran. TOMATEA Moztu xe rratan tomatea (heldua izan dadila) eta jarr i erreduran.

ERRAMUA 7 err a mu hosto lehor uretan jarr i , ura hartu dezaten eta gero, e gosi 15 minu t u t a n . Estalita eduki 20 minutuz eta ur horrekin garbitu erredura gasa batekin. GEREZI ZURTOINA ETA KAMAMILA LOREA Bota 15 gerezi zurtoin eta 7-8 kamamila lore baso bat ur irakinetan eta 10 minu t u z eduki. Ko n p resa batzuekin busti eta igurtzi erredura. Geroz eta gehiagotan egin, orduan eta hobeto.

16 • ALdAiZe 10


zaharrak berri ARGAZKI ZAHARRA: Kantoikoa

Goitibeherak ez dira ez, gaur jaiotakoak. Bestela begira argazki honi.1.977ko otsailekoa da.Oraingo San Blas jaietan horrelako goitibeherak nekez ikusiko ditugu. Hona hemen argazkiko batzuk: Zutik (kaskoa duenetik hasita eskuinetara) Inazio Urteaga, Jose Migel Ortiz, Andoni Bengolain, Rosa Guillon, Jose Luis Alustiza, Mari Paz Imaz, Maribel Lizarazu, Gema Bengolain eta Maria Luisa Oyarbide. Pikotxean: Basurto (go i t i b e h eran), Elena Zabala, Puri Urkia eta Mari Jose Mujika. OHARRA: Herriko baserriei buruzko atala eta argazki zaharrari eskainitakoa osatzeko argazki bila gabiltza. Edozein garai eta gairi buruzko argazkiak hartzeko prest gaude. Haren kopia egin eta itzuli egingo dizuegu. Argazkiak, erredakzio taldekoren bati eman edo Udaletxean utzi ditzake z u e.

1954: Lazkao-Txiki Saninaziotan Kateako Saninazioek azken boladan jende asko jaso ez badute ere,aspaldi, askoren topaleku ziren.Inguruko herri eta auzoetatik etortzen ziren bertara. Bi taberna baino ez bazeuden ere, aparteko giroa izaten baitzen. Bisitari haien artean izaten zen Joxe Migel Iztueta, Lazkao-Txiki. U rte batean eta hurrengoan ere bertan ikus zitekeen. Harik eta bertsotarako zuen graziak ezagun egin eta beste herri batzuetako plazetarako deitu zioten art e.behinik behin. 1954ko uztailaren 31 zen eta urt e roko legea betetzeko asmoz, Kateara hurbildu zen lagun artera. Mutil bat hurreratu zitzaion puntuak jarriz, tentatzeko asmoz: puntu batekoak, bikoak eta erdikoak. M orroia omen zen, eta eskola askokoa ez izan arren, b e rtso asko entzuna zela zirudien,ez baitzen oso gaizki moldatzen. Dena den, b e re ahotik zetozen hitzak ez ziren oso atseginak.Akatsak non nahi ateratzen zizkion: horrenbestetan entzun behar izan zuen txikitik hasita.

Lazkao-Txikik jakin zion harrek esandako guztiari dotoreziaz aurre egiten eta entzutera hurbildu zirenek, barre franko egin zuten. M o rroia: Mutil zarrak bazeukak bere mejorea... Lazkao Txiki: Kopeta okerra ta beltza kolorea. Begi bistan zegok dekan balorea, nere moduan hi’re ez haiz dotorea. Aldamenetik jakinak ditut zure hainbat istori, seguru asko oraindik inork esan gabeak kristori. Emakumetan kontatu arren zuk makina bat bitori ijito batek pujatu zizun hain maite zendun Bittori.

M o rroia: Beste bat polit askoa banin Mari Pili... Lazkao Txiki: Beiratzen zionen bat edozein mu t i l i . Esaten badidak e Petra ta Xixili, Luzaro ezin leizkek irekin ibili.

“Lazkao Txikiren istorioetan oinarrituta ko marrazki bizidunek arrakasta ederra izan zuten”

Esaera

“Oiloak kotaratzen diranean lotaratzen dana, aurrena jaikitzen da” ALdAiZe 10 • 17


iparrorratza BIELORRUSIA

Montse Delgado

Udan Idiazabala etortzen diren haurren bizilekua ezagutzera joan ginen Bielorrusiara. E goera historiko-politikoak eta Txernobilgo zentralean izandako zorigaiztoko ezbeharrak baldintzatutako h e rrialdea da Bielorr u s i a . Alde handia dago Minsk hiriburua eta h e rri txikien artean. Idiazabala etortzen diren haurrak herr i e t a n bizi dira.T xernobilgo zentralean izandako istripuak kutsatutako inguruan. Haur horien gurasoentzat Estatuko enpresetan lana aurkitu ezean, bizimodua zaila da. Besterik ez dutenez lur kutsatuetan ekoiztutako produktuak jaten dituzte. Bikoteak egiten du lana familia aurrera ateratzeko, baina familia guztiarentzat dirua ateratzea zaila da. Hiriburuan egoera bestelakoa da.Funtzionario asko dago eta normalean gizonezkoak zein emakumezkoak etxetik kanpora lan egiten d u t e.Baina han ere zailtasunak izaten dira. Hiriburuan bizimodua garestiagoa da.Hori dela eta,Minskeko biztanleak hiritik 14 kilometrora dagoen azoka batera joaten dira erosketak egitera.Kalitate eskaseko produktuak izaten dira, baina merkeagoak. Hiriburuko dendetan kanpotik ekarritako produktuak saltzen dituzte, baina, esate baterako txanpu pote bat erosteko hileko soldataren %10 behar da. Minskek bizitza kultural aberatsa du.Antzoki ederrak eta dantza ikuskizun apartak. Baina gizarte arazo larriak ere badituzte hiriburuan.Etxebizitza bat eskuratzea zaila da.Etxeak erostea ia ezinezkoa da, eta familia asko larri ibiltzen da hilero alokairua ordaintzeko. Sobietar Batasunaren garaian pisuetako alokairua doan izaten zen. E rreziboak ordaindu besterik ez zuten.Askok dena de etxebizitza erosten zuten. Uda gurean pasatzen duten haurrek bezala, gainerakoak eskolara joatea derrigorrezkoa dute 14 urte bete art e. Estatuak kontrol zorrotza egiten du, eta gurasoak behartuta daude, seme-alabak eskolara eramatea.14 urtetik aurrera dirua duenak jarraitzen du ikasten, gainerakoak ez.

Liburua Mediku ak esan dit minbizia dudala

Egilea: Joxe Aranzabal Argitaletxea: Elkar Prezioa: 11’40€ Joxe Aranzabal, minbizia zuela jakin zuenean, bere bizipenak idazten hasi zen Sustatu web blogean. Gaixotasun larr i horri aurre egin nahian,bere testigantza, hausnarketa eta burutazioak gizart e a rekin konpartitu nahi izan ditu. Orain, Sustatun argitaratutako idatzi guzti horiek liburu batean bilduta kaleratu du.

18 • ALdAiZe 10

Webgunea http://www.sexolo g i azerbitzua.com

Arrasateko Udaleko Sexologia Zerbitzuaren ataria da.Adin guztietako jendeari dago zuzendua eta sexuaren edo sexualitatearen inguruko edozein galdera edo kezkari erantzuna topatzeko gunea izan daiteke. Kontsulta telefonoz, emailez edo bulegora joanda egiteko aukera dago eta zerbitzua euskaraz ere jaso daiteke nahi izanez gero.

DISKOA Hirutruku

Diskoaren izena: N a f a rroako kantu zaharrak Argitaletxea: Metak Prezioa: 14 € Hiru Trukuk ahalagin berezia egiten du kantu zaharrak berre s k u r a t z e ko lanean. Orain arte 2 disko zeuzkaten argitaratuta Bizkaiko kantuekin eta azken honekin Nafarroakoak entzuteko aukera eman nahi digute.


zeasma HIZKI ZOPA Bila itzazu hizki zopa honetan argazkiko etxe eta baserrien izenak

E A F S G V U M J W B T V T C S D Z W A E E I T O E P S L L K T J Z M I G G

R E B S E Y Y D X S L U S A G A S T I

O R N A F U U F E X B N F T M G G I E

L E H E N Q N U R L B M G U B F A Z Y

A F J I J A Z B F T G S I X B H R A U

A O U O U E U B K B I A J Y E J R R I

L P Y O O G B S E N K E H Z D U T D J

D P T N L T I F D A L I L E X K U Ñ H

E B D D B H M G A V I N T Z A I B A R

Ñ N E R V J E H D F O M M L Z K Z L B

P M F A C Z N J F R P A N L C K C V N

Ñ T L M X X D L I G A R O N D O B L C

I U W A I K U Ñ S D A Q I Z O P N J U I F Z B C O P U I V W O P I K S T S W

E Z J O R S P O L M N D R P Q O P N Q

MUNDU BEROA EDO/ETA MUNDU EROA Gure mundua zenbat da gure? eta zenbat da “mundua”? jakin nahi nuke nola dagoen Lurraren testamendua askotan dirudi dagoela erabat merke saldua Benitok badu kantu politt bat bere horretan zaindua, hor! “gure mundu galdua”

Eskubitarrak kalean dabiltz builaka ta bero-bero, Eliza ere pankarta atzen familian alde edo, Michael Jakson libre daukagu nahiko “dantza” ein ta gero. Hau ulertuko genduke baina, burua galdu ezkero. Ulertzerik ez espero.

Egilea: Ioritz Imaz Baztarrika Doinua: “Saltarina da txepetxa eta” (Jon Sarasua) Bakea ere hitz politta da Majinat gauza jun zaizkit hort i k ta izatea obea nahi dunak nahi duna lotu. Bush jaunak hortik ez dauka asko Ikus dezute bertso hauekin hemen e ez da ordea eztet nahi ezerre lort u ilustre batek behin esan zuen Uda_etorri da,beroare bai, barka errepikatzea: ta izan zazute kontu: “Bakea ezta inola ere Berok berotu egiten gaitu G e rrarik ez egitea, eta eroak erotu, gerra nahi ez izatea!” Ni udan baietz (b)erotu

ALdAiZe 10 • 19



Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.