Aldaize 41

Page 1

2010eko urria [ 41.alea ]

7

// KIROLAK

IÑAKI GOIBURU. UDALEKO KIROL ZINEGOTZIA “Gure eskuetan dagoen guztia egiten ari gara herriko kirol eskaintza hobetzeko”

10

// GEHIGARRI BEREZIA

ITSASOZ BESTALDEKO IDIAZABAL

22

// HIZKETAN

PILARRENEA 10 URTEZ HERRITARREN BILGUNE MARIA ISABEL IRIZAR ARANBURU, HERRIKO MEDIKUA



illatiren txokoa

#40

IDIAZABALGO AITA-AMEI: ESKERRIK ASKO!

ALDAIZE: Idiazabalgo herri aldizkaria Argitaratzailea: lllati euskara elkartea [Pilar Enea etxea_20213 Idiazabal Tfnoa: 943 18 72 08 E-maila: aldaize.illati@gmail.com ] Erredakzio taldea: Eider Alustiza, Iñaki Arriaran, Eunate Elio, Nerea Garcia, Itziar Mujika, Ion Telleria, Xabier Urteaga eta Izaskun Vazquez. Ale honetako laguntzaileak: Uxune Alustiza, Ana Mari Ansalas, Maria Jesus Begiristain, Anttonio Berasategi, Oier Eziolaza, Aritz Iparragirre, Aita Iparragirre Herri Eskola, Idiazabalgo Agenda 21 eta ale honekin batera argitaratu dugun gehigarri berezia egiten lagundu duten Argentinako idiazabaldarrak. Diseinua eta maketazioa: ZUM Edizioak. Inpimaketa: Gráficas Ona. Tirada: 1.000 ale. Lege gordailua: SS-0151/04 ISSN: 1697-512X Aldaizek ez du bere gain hartzen aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik.

Idiazabalgo Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagundutako aldizkaria.

Idiazabalgo Udala

Gipuzkoako Foru Aldundia Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentoa

Euskararentzat eta euskaldunontzat berebiziko garrantzia du belaunaldi batetik bestera euskara transmititzeak. Euskarak iraungo badu, transmisio hori behar-beharrezkoa da. Idiazabalen argi dago egiten dela, baina guztiok ohartu behar dugu, era natural batean egiten den transmisio horrek garrantzia handia duela eta eutsi egin behar diogula. Hori ikusita, Illatik eskerrak eman nahi dizkie Idiazabalgo aita-amei, egin eta egiten duten lanagatik. Batzuek errazago egingo dute, euskaraz bizi direlako, baina badira bestelako kasuak ere eta horientzat esfortzu handia da euskaraz hitz egitea haurrekin. Ahalegin hori baloratu behar dugu. Idiazabalgo IEP! planak gai honi heldu eta lanean ari da guraso elkarteekin, gurasoekin eta irakasleekin. Antza denez, haurrekin bai, baina bikoteen arteko harremanak gaztelaniaz izateko joera omen dago herrian, halaxe ikusi dute alde guztiek. Harrigarria gertatzen bada ere, haurrari euskaraz egin eta ondoren, bikoteen artean gaztelania entzuten omen da. Haurrek zer ikusi, hura ikasten dute eta beraz, gurasoen portaerak eredugarriak

ILLATIK ESKERRAK EMAN NAHI DIZKIE IDIAZABALGO AITA-AMEI, EGIN ETA EGITEN DUTEN LANAGATIK HAURRENGATIK EGITEAK MEREZI DU

izan behar dute. Bestela, haurrek ikasiko dute heltzen direnean gaztelaniaz egin behar dutela, “helduen” hizkuntzan. Dena den, konturatu izana aurrerapauso handia da izatez, orain egoera horiek gainditzeko bideak zabaldu behar dira, poliki bai, baina aurrera eginez. Kontseiluak ere gai honi heldu dio Nafarroa aldean eta kanpaina bat jarri dute martxan, spot-a** eta guzti. Iragarki horren mezuak hau dio: haurrek eskertuko digute aita-amek euskaraz ikasi edo-ta hitz egitea. Mezua gustatu zaigu, haurrengatik egiteak merezi du. Egin dezagun ahalegina.

** http://www.vimeo.com/14967652

ILLATI ETA ALDAIZEREKIN HARREMANETAN JARTZEKO: 943 187478 ALDAIZE.ILLATI@GMAIL.COM

EUSKARA ELKARTEKO BAZKIDE egiteko edota ALDAIZE herritik kanpo jasotzeko Izen Abizenak: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Helbidea: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Helbide elektronikoa: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .Telefono zk.: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Kontu korronte zenbakia: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Bazkidetza:

Langileak: 30€

Ikasle, langabetu eta jubilatuak: 5€

Harpidetza (Idiazabaldik kanpo): 10€

BIDALI ZURE DATUAK: aldaize.illati@gmail.com, Pilar Enea etxea 20213 Idiazabal edo utzi udaletxean

aldaize 41 > 3


iritzie [ HANDIK ]

Soto del Real, Espainia

iontelleria

AUPA IZAL DEDIO! Zein gertu eta zein urruti zaudeten aldi berean! Lehen hitzak, halabeharrez, esker hitzak behar dute izan. Bertatik bertara ikusi ez arren, bertatik bertara sentitu ditut babes keinu denak; atera dituzuen argazkiak, kontzentrazioak, familiakoei emandako babesa, emailak eta entzun ez ditudan bertsoak. Izango da guzti honetan injustiziarik ikusten ez duenik ere… hor konpon! Zorionez izan ditudan sorpresak onerako izan dira eta denoi fuerte-fuerte ESKERRIK ASKO esan beharrean nago! Aupa zuek! Orain etxerako buelta geratzen da. Nerea bakarrik ez, Iparra eta Eduardoren arimenak, espetxetik pasa diren herritar denena eta Asier bezala, politikan aritzeagatik espetxearen mehatxupean bizi diren guztiena. Bide hori ez da autopistaz edo AHTz egiten; bide hori guk gure burua gobernatzeko gaitasuna lortzetik egingo dugu. Ni bezala pentsatzerik ezin dizuet eskatu, baina bai ados gauden punturaino, behintzat, bidea elkarrekin egitea; herrian aizkora kolpez hasita Eskozia eta Herri Katalanak aztoratu dituztenak adibide ezin hobe. Erabakitzeko garaiak datoz, zirt edo zart egitekoak, urte gutxian ezer ez da berdin izango. A ala B, zuri ala beltz, pentsatzen dugunok erabaki egin behar dugu. Behingoz guk erabaki dezagun zer nahi dugun izan. Denon esku dago hurrengo “HANDIK” denak, herritik kanpo euren borondatez diren izaldarrek idaztea. Nik gustura asko idatziko dut berriz, “HEMENDIK”, sortzen ikusi nauen “IZALDIO”. Laster arte, azerik!!

[ HEMENDIK ]

Idiazabal

uxunealustiza

LANEAN HASTEKO GARAIA DA Uda mugitua izan dugu Idiazabalen, eta gazteok parrandarako ederki aprobetxatu dugu. Baina bateko eta besteko festak ez dira izan bazterrak nahastu arazi dituzten bakarrak. Ion Telleria gure lagunaren atxiloketak aztoratu gintuen abuztuan, eta konturatzerako Madrilera eraman eta kartzelan sartu zuten. Herriko mingain gaizto askoren hitz itsusiak eta batere errespeturik gabekoak entzun behar izan ditugu harrez geroztik, batez ere Ionen familiakoek. Bertatik bertara eta norberak bere azalean horrelako egoera bat bizi izan arte ez dugu jakiten zer den lagun bat, anai bat edo seme bat kartzelan edukitzea. Familiakoek bizi duten sufrimendu eta zigor erantsiagatik errespetuz eta diskrezioz jokatu beharko genuke eurekin; guztiok hala nahiko genuke gurekiko ere. Ionek oraingoz handik hitz egiten eta idazten badigu ere, ziurtasun osoa daukat arrazoi politikoak dituzten berea bezalako atxiloketak laster bukatuko direla. Izan ere, Euskal Herrian eta Idiazabalen itxaropena edukitzeko arrazoiak badauzkagu. Espainiar Estatuaren errepresioa eta eskubide zapalketa oso bortitza den garai honetan, euskaldun askok elkarrekin lanean jarduteko konpromisoa hartu dugu. Gatazka konpontzera eramango gaituen prozesu bat martxan jartzeko erronkaren aurrean gaude eta urriaren 16an Ordizian esan zen bezala herriari hitza ematea da gakoa, baina proiektu politiko guztien artean aukeratzeko aukera izan behar dugu, independentzia barne. Denon indarrak bildu behar ditugu, herriak protagonismoa hartu. Euskal Herriaren eta euskal herritarron eskubide guztiak onartu eta errespetatu daitezen lan egiteko garaia da, Ion eta gainerako preso politikoen eskubideei ere lehentasuna emanez. Pixkanaka konpromisoak alde guztietan hartuz lortuko dugu hain beharrezkoa dugun bakea. Bidean oztopo asko jarriko dizkigute baina tinko eutsi behar diogu gureari eta ez etsi. Amaitzeko, Euskal Herriak bizirautea nahi dugun guztioi ohartxoa: Ionek egingo lukeen bezala animatu gaurdanik independentzia eraikitzera!

[ BERTSOA ]: EGILEAK: Oier Eziolaza eta Aritz Iparragirre

4 < aldaize 41

Oporretan gustora ibili ta gero lanera joan behar orain egunero pereza latza naiz ta eduki goizero ezin kejatu lana eduki ezkero

Egutegiai gabiltz guztiok begira bilatu naian egun gorrien dizdira beltez daudenak gorri izango balira lasai oporrak berriz iritsiko dira


kolaborazioak [herri eskola]

AMAITU DIRA OPORRAK! IKASTURTEA HASI DA…

Abuztuko orria egutegitik kentzen dugun bezain laster, konturatzen gara uda amaitzear dela eta ikasturte berriaren hasiera ate joka dugula. Amaitu dira ordutegi gabeko egun eta asteak, amaitu dira kalean ibiltzeko arratsalde amaiezinak, amaitu dira igerilekuan egindako salto eta igeriak, amaitu dira gurasoen hika-mikak ohera joan beharrean gaudela adieraziz, eta bat-batean, herriko zenbat denda eta eskaparateetan agertzen da irakurri nahi ez genuen mezua … datorren asteazkenean, irailak 8 hasiko da ikasturtea… Amaitu dira oporrak.

Lehen Hezkuntzako ikasle den-denak 138, eskola handian ematen dituzte klaseak eta gela guztiak, 8, bigarren solairuan daude. Beraz gaur egun eskolako ikasle kopurua 237koa da eta gela kopurua 16koa.Esan dezakegu inguruko herri txikietako eskola handiena daukagula.

Betiko moduan ikasturte berriak zenbait berrikuntza eta nobedade ekarri eta ekarriko ditu gure eskolara. Ikusgarriena, “eskola txikiaren” ondoan kokaturik zeuden moduluak desagertu direla. Ez ez, ez dituzte lapurtu, haurtzaindegi berria martxan jarri da eta modulu haiek ez dira beharrezkoak.

Lurraldeari begira jarriz gero, herri nahiko handia dugu Idiazabal, ondorioz, eskolara etortzen diren ikasle guztiek ezin dute oinezkoen trena erabili eskolara gerturatzeko. Batzuek herrigunetik kanpo bizi direnak, eskola garraioa erabili behar izaten dute, zerbitzu hau goizean eskolara sartzeko eta arratsaldez etxera bueltatzeko eskaintzen da eta 30 ikasleek behar izaten dute.

Ea honako lerro hauek baliagarriak zaizuen ikasturte honi hasiera eder bat emateko. Denok dakizuen bezala Herri Eskolak zenbat zerbitzu eskaintzen ditu, gehienak martxan daude eta oraindik hasi gabe daudenak berehala ekingo diote urteko martxari. Hasteko, Haur Hezkuntzako ikasle (2urtetik5urteetara) kopurua 99koa da, urteko bi gela daude. Txikitoenak, bi eta hiru urtekoen gelak “eskola txikian” kokatu dira, eta handixeagok, eskola handiko beheko solairuan kokatu dira.

Ehun eta hirurogei familiatik gora osatzen dute beraz aurten guraso elkartea. Honek betiko moduan lehenengo hiruhilabetekoan egingo du bere urteroko bilkura eta berrituko ditu bere batzorde eta organoak.

Eguerdi partean etxean bazkaltzen ez dutenek eskolako jangela erabiltzen dute, erabiltzaileen kopurua handia izanik. Ehun eta hogeiren bat ikasle, bi txanda antolatu behar izan dira. Aurten ere zaintza zerbitzua antolatu da. Zerbitzu hau eskola ordutegitik kanpo antolatzen da eta 21 ikasleek eman dute izena. Eskola kirola ere martxan dago jadanik, ez txapelketa, partidu eta abar, baino bai ikasleen izen ematea eta antolaketa orokorra, gutxi gora

* Ehun eta hirurogei familiatik gora osatzen dute beraz aurten guraso elkartea *2010-11 ikasturterako proiektu garrantzitsuak honako hauek izango dira: Kalitatea Hezkuntzan, Hezkuntza zientifikoa, Eskola 2.0, eta Agenda 21 behera 70en bat ikasle apuntatu dira ikasturte guztian kirol desberdinetan parte hartzeko. Aurten 26 irakasle desberdin izango dira Herri Eskolan, batzuk lan-jardun osoz, beste batzuk bi herenetan, beste batzuk lan-jardun erdian lana eginez. Irakasle gehienak iazkoak dira, beste batzuk itzuli egin dira eta hiru edo lau berriak dira. Ongi etorri den-denei! Urtero bezala, aurrez planifikatu behar izaten dira eskolak aurrera eramango dituen proiektuak, 2010-11 ikasturterako proiektu garrantzitsuak honako hauek izango dira: Kalitatea Hezkuntzan, Hezkuntza zientifikoa, Eskola 2.0, eta Agenda 21 izango dira. Honetaz aparte beste zenbat jarduera berezi eta ospakizun burutuko ditugu hala nola biodibertsitate eta bizikidetza asteak, truke merkatu txikia, Olentzero, inauteriak e.a. Ikusten duzue asmo oparoak ditugula, gauza asko egin nahi ditugula, beraz ez gara aspertuko. aldaize 41 > 5


agenda 21eko txokoa

PLASTIKOZKO POLTSAK Etxe guztietan pilatzen zaizkigu soberan dauzkagun plastikozko poltsak: erosketak egiterakoan ez gara jabetzen zenbat plastikozko poltsa erabiltzen ditugun! Azken datuen arabera, 238 dira estatu espainiarrean, biztanle bakoitzak urtero erabiltzen dituen plastikozko poltsak, 97.000 tona guztira. Kopuru honen %10a besterik ez da birziklatzen horretarako egokituriko edukiontzi horietan, gehiengoak (%60a) zabor-poltsa gisa edozein zabortegi nahiz erraustegitan amaitzen duelarik. Gainontzeko poltsek, edozein bazterretan edota itsasoan bertan bukatzen dute. Gobernu espainiarrak plastikozko poltsen erabilera murrizteko duen asmoa aspaldiko kontua da (aurreko agintaldikoa hain zuzen). 2007an, Ministerioak plastikozko poltsen erabilera %70era jaistea eta gainontzekoa poltsa berrerabilgarriez ordeztea proposatzen zuen dokumentua aurkeztu zuen. Baina denbora pasa da, eta araudi zehatz eta zorrotzago baten faltagatik edo, konpromiso hura ahaztuz joan da. Honela, iaztik konpromiso berriak hartu ditu Gobernu espainiarrak: honela, legez, 2010. urterako erabilera bakarreko poltsen kontsumoa erdira murriztu nahi du eta 2015a baino lehen, hauen erabilerarekin guztiz amaitu. Alabaina, estatu espainiarra Europako plastiko-ekoizle nagusia da. Enpresa-ekoizleen ustetan, erabaki hau zorrotzegia da eta honek 600 bat enpresaren eskutan dauden 10.000 lanpostu kolokan jarriko lituzke. Fabrikatzaileek, poltsen desagerpena baino, hauen erabilera arduratsua sustatu nahi dute. (Hala ere, herritarren artean egindako inkestek azaltzen dutenaren arabera, %74ak begi onez ikusten du, merkataritza zentrotan doako poltsak kentzea ). Horrenbestez, plastikozko poltsen erabilera gutxitzeko neurriak hartu dituzte Hego Euskal Herriko hainbat supermerkatuk eta dendak. Inguruko supermerkatu handiak hasiak dira plastikozko poltsak kobratzen.

POLTSA BAKOITZAREN EKOIZPENEAN, LAU GRAMO CO2 IGORTZEN DIRA ATMOSFERARA.

tegi handiena. Arrainak ito egiten dira, digestioaparatua plastikoz betetzen zaielako. Hegaztiek irentsi egiten dituzte, arrainak direlakoan. Hala, milaka heriotza eragiten ditu plastikoak.

GUTAKO BAKOITZAK URTEAN 238 PLASTIKOZKO POLTSA ERABILTZEN DITU BATEZ BESTE

Zalantzarik gabe, oso kutsadura nabarmena da, deigarria, nahiz eta pisuan beste hondakin batzuk baino gutxiago izan.

400 URTE BEHAR OMEN DITU PLASTIKOZKO POLTSA BATEK DEGRADATZEKO

Gutako bakoitzak urtean 238 plastikozko poltsa erabiltzen ditu batez beste, 2 kg inguru. Inguruko herrialdeetan antzekoa da kontsumoa, plastikozko poltsen aurkako neurririk hartu ez dutenen artean behintzat. Plastikozko poltsen gaia herrialde gehienen agendan dago gaur egun. Txinan eta Kenyan, esaterako, debekatuta daude. Eta, laster, Europan ere zaila izango da dendetan poltsak dohainik eskuratzea.

Arazoa

poltsa bakoitzak. Horrenbestez, erraz barreiatzen dira leku guztietara. Esaterako, egun haizetsuetan, ohiko irudia izaten da plastikozko poltsa bat (edo batzuk) hegan ikustea.

Arazoa zenbaterainokoa den ulertzeko, bi datu besterik ez. Batetik, 400 urte behar omen ditu plastikozko poltsa batek degradatzeko, alegia, erabat desegiteko. Jakin badakigu dendetan ematen dizkiguten plastikozko poltsak oso arinak direla; zazpi gramoko pisua du, batez beste,

Beste alde batetik, Nazio Batuen Erakundeak ezagutzera emandako informazioa ere larria da: kilometro koadro bat ur gaziko, gutxi gorabehera 18.000 plastiko-ale daude ur gainean, norabide jakinik eta inoren kontrolik gabe. Mediterraneo itsasoa da munduko plastiko-bil-

6 < aldaize 41

Ordezkorik bai? Dendetan ematen dizkiguten plastikozko poltsa arinak polietilenoz eginak daude. Poltsa arina, sendoa eta oso merkea da. Orain arte agertu diren ordezko posible guztiak garestiagoak dira polietilenozko poltsak baino, eta ez dituzte hauen ezaugarriak. Baina helburua ahalik eta plastikozko poltsa gutxien erabiltzea denez, etxean gordeta ditugun ehunezko poltsak hartuta joan gintezke erosketak egitera.


kirolak IÑAKI GOIBURU. Udaleko Kirol zinegotzia

“GURE ESKUETAN DAGOEN GUZTIA EGITEN SAIATZEN ARI GARA HERRIKO KIROL ESKAINTZA HOBETZEKO” tza hobe bat egin ahal izateko. Zer nolako erantzuna lortu duzue? Ona, gure ustez ona. Guztira berrogeita hamar pertsona inguruk erantzun dute inkesta.

Udalak herriko kirol eskaintzaren inguruko inkesta bat egin zuen herritarren artean maiatzean. Herriko kirol eskaintzaren inguruan herritarrek zuten iritzia jakitea zuten helburu, hobetu beharreko zerbait egonez gero, pauso horiek emateko. Uda ondorenean, eta emaitza guztiak esku artean, “ikasturte berrirako kirol eskaintza hobe bat prestatzen saiatu dira”, Goibururen arabera. Zein izan da inkesta honen helburua? Urtetan zehar herrian eman diren kirol ikastaro desberdinak berdintsuak izan dira azken urteotan. Batez ere azken urte honetan, arazoak izan ditugu: jende askok izena eman zuen ikastaroetan, ematen genuen eskaintzak ez zuen irakasleek eskaintzen zutenarekin bat egiten batzuetan, irakasleek ere huts egin izan digute… Hortik aurrera, ikastaroak eskaintzen genituen gela ere txikia geratu zaigu (kiroldegiko gimnasioa) izena emandako jende kopuruarentzat. Beste herri askotan beste moduko ikastaro berri batzuk eskaintzen hasian zeuden, eta gu betiko ikastaroekin geratu ginen. Hori ere berritu nahi izan dugu. Azken finean, esku artean geneukana ikusita herritarrek zer pentsatzen zuten jakin nahi genuen, ondoren eskain-

Eta, zer izan da ondorioztatu duzuena? Hein handi batean ikusi dugu urtero ematen den kirol eskaintzarekin gustura dagoela gehiengo handi bat, batez ere aerobikarekin. Hiru aukera eskaini genituen herritarrek zer egin nahi zuten proposatzeko, eta gehiengoak aerobikaren aldeko apustua egin du. Ondoren, ‘spinning’ eta pilates bezalako kirolak ere atera dira, bigarren aukera bezala. Hiru kirol horiek dira gehien eskatu direnak. Hortik aurrera, hauek eskaintzeko aukera beste gai desberdin bat da. Ez da berdina aerobika edo pilatesa ematea edo ‘spinning’-a ematea. Horretarako inbertsio bat behar duzu, azpiegitura egokiak… Eta, une honetan, aurtengo ikastaroen artean behintzat, ezin dugu eskaini. Etorkizunera begira, gai honen inguruan zer egin dezakegun pentsatzen ari gara. Gimnasioa handitzeko aukera ikusten ari gara, hau Guraso Elkartera eramanez eta lokala horretara moldatuz (lurra aldatuta, aldagelak jarrita…). Kiroldegiko gimnasioaren funtzio bera egingo luke, baina toki gehiagorekin, dutxekin, komunekin, lur egokiarekin… Begira ari gara, baina erantzunen zain gaude oraindik. Asmoa datorren denboraldira begira gai honen inguruan zerbait egin ahal izatea da, baina guztia ikusi egin beharko da oraindik. Bestelako kirolen inguruan zein iritzi erakutsi dute herritarrek? Ohiko kirolen inguruan (yoga, mantentze gimnasia…) iritzi ona dute herritarrek. Eta, horiek beti bezala eskaintzen jarraituko dugu, ez baitago arazorik. Benetako arazoa aerobik ikastaroekin izan dugu. Izan ere, oraindik orain, irakaslerik ez dugu aurtengo ikastaroak modu egokian eskaintzeko. Irakasle bat badugu, baina soilik

talde bati ikastaroa eskaintzeko moduan. Eta, beste bi talde egiteko adina jendek eman du izena. Hala ere, aerobik irakasleen bila ari gara oraindik, izena eman duen jende guztiak ikastaroan parte hartzeko aukera izan dezan eta jendea hauetatik kanpo geratu ez dadin. Eta, pilatesekin ere egoera berdin antzekoan aurkitzen gara, baina, horren inguruan ere buru-belarri ari gara lanean. Jakin badakigu iazko ikastaroekin jendea pixka bat minduta dagoela. Agian eskuak harrapatu genituen, ordura arte inolako arazorik izan ez zelako eta iaz izan genituelako. Aurtengo ikastaroetarako guztia konpontzen saiatzen ari gara; gure eskuetan dagoen guztia egiten saiatzen ari gara. Ikastaroak kiroldegian eskainiko dira aurten ere? Bai, hala da. Irakasleak irekiko ditu kiroldegiko atea, gimnasiokoa, komunekoa eta baita aldagelakoa ere. Ondoren, talde bakoitzean ordezkari bat aukeratuko dute, eta bere izenean beste txartel bat ere izango da, irakasleak etorri ezin duenean edota bestelako arazoren bat dagoenean, kiroldegian sartu ahal izan dezaten eta nahi izanez gero, kirola egin ahal izan dezaten. Bestelako planteamendu bat pentsatu ote duzue kiroldegiaren inguruan? Edo txartel bidez funtzionatzen jarraituko du? Txartel bidez funtzionatzen du orain. Arratsaldetan, batez ere astean zehar, irekita egoten da, areto futboleko taldeek bertan entrenatzen baitute. Gimnasioko sarrera txartel bidez kudeatuko da. Udaletxean eskatu behar du txartela gimnasiora joan nahi duenak, eta urteko kuota bat ere ordaindu beharko du. Etorkizunera begira proiekturen bat baduzue esku artean herriko kirol jardueren inguruan? Bai. Txosten espezializatu bat egiten ari gara kirol mailan, antolakuntza mailan, azpiegitura mailan etab. herriaren egoera zer nolakoa den aztertzeko. Jendeak zer nahi duen eta horretarako ze aukera dauden eta zein lan egin beharko diren aztertuko dugu, beste hainbat gauzen artean. Txostena datorren urterako prest izatea espero dugu. Ondorio batzuk aterako ditugu, eta horien arabera, beti ere bai ekonomikoki eta baita azpiegiturei dagokienean ere ahal den neurrian, erabakiak hartzen hasiko gara.

aldaize 41 > 7


ze berri ?

“UMEEK ZER ADITU, HURA IKASI!” GURASOEI ZUZENDUTAKO SENTSIBILIZAZIO KANPAINA MARTXAN

Kezka horretatik abiatu da Iep!-eko Jarraipen Batzordea. Hasiera batean, Batzordeko hausnarketa izan da, baina irudipena zen edo ez argitu nahian, guraso elkarteekin hasi da elkarlanean. Eskolako eta Haur Eskolako guraso elkarteekin bi bilera egin dira dagoeneko eta gaia izan dute mahai gainean. Antza denez ez da izan Jarraipen Batzordearen irudipen hutsa,

horrela dela baieztatu dute elkarteetan. Gurasoen joerak aztertzea erabaki dute alde guztiek elkarrekin. Gurasoak eredugarriak dira haurren aurrean eta edozein egoera delarik ere, haurrek imitazioz ikasten dute. Hori dela eta, gurasoek euskaraz hitz egiteko joera izatea garrantzitsua da, baldin eta haurrek etorkizunean ere euskaraz egin dezaten eta ez haurrak direnean bakarrik. Gai horretan sakontzeko lehen pausoak eman dituzte: liburuxka bat banatu zaie guraso guztiei, umeekin nola jokatu erakusteko eta irakasteko; zein irizpide erabili daitezkeen egoera batean edo bestean, beti ere, hizkuntza-portaeraren inguruan. Liburuxka hori lagungarria izango da guraso asko eta askorentzat. Liburuxka hori gurasoentzat bada ere, lanketa berbera egingo da irakasleekin ere. Eurei ere azalpenak emango zaizkie, irizpide horiek lantzeko. Kanpaina honi izena ere jarri diote: Umeek zer aditu, hura ikasi! Kanpaina honek kalean ere izango du segida. Kartel handi bat jarriko da herrian lelo hori zabaltzeko. Gurasoei laguntza gehiago emate aldera, “guraso-laguna” sortu nahi da, mintza-lagunaren tankerako zerbait. Aukerarik dagoen aztertzen ari da Iep! plana, ea sortzerik dagoen. Gurasoei zuzendutako matrikulazio kanpaina ere egin da, euskara eskoletan izena eman dezaten animatzeko.

HERRIKO ENPRESENTZAT ALDIZKARIA SORTU DA EUSKARAREN INGURUKO BERRIAK ZABALTZEKO Iep! Idiazabalgo Euskara Planetik sortu da aldizkaria, bertako Jarraipen Batzordeak hala erabakita. Xabi Bosch Emuneko euskara teknikariak adierazi duenez, aldizkariaren helburua batez ere, enpresarien eta langileen sentsibilizazioan eragitea da. Aldizkari honen bitartez Iep! Planaren bueltan sortutakoen berri zabaldu nahi da. Lan munduan euskarak oraindik ez dauka herriko beste hainbat arlotan duen presentzia; esan daiteke, azken postuan dela arlo hau. Horretan eragin asmoz, Iep! Planak hainbat baliabide eskaintzen die enpresei, euskararen erabileran aurrerapausoak eman ditzaten. Horren guztiaren inguruko informazioa zabaltzea nahi da aldizkari berri honekin. Itzulpen zerbitzua du Udalak eurentzat, esate baterako, eta laguntza hori erabiltzeko proposamena egiten zaie. Aldizkarian, gainera, dagoeneko euskaraz lan egiteko pausoak eman dituztenen adibideak eta esperientziak erakutsiko dira. 8 < aldaize 41

NEREA UZKIANOK LIBURUA ARGITARATU DU: “MEMORIAS DE UNA INADAPTADA” Donostiarra da, baina Idiazabalen bizi da. Ipuin bilduma bat idatzi du. Neska gazte bat da protagonista eta bere bizitzako hainbat pasadizo kontatzen dira liburuan. Maitasuna, familia, lagunak ditu hizpide. Irailaren 1a geroztik dago salgai liburu dendetan. Informazio gehiago nahi izanez gero, jo bere blogera: http://diarioinadaptada.blogspot.com/


ze berri ? URBIZU GERRIKO ETA GOARDIA BASERRIAK ONDARE KULTURAL IZENDATU DITU KULTURA SAILAK

[ Herriko Euskara Plana. Illati-Udala ]

DENDETAN EUSKARAZ GEHIAGO EGITEKO LAGUNTZA ESKATU DAITEKE UDALEAN

URBIZU GERRIKO BASERRIA IZEN BEREKO AUZOAN DAGO

Zirika Irratiaren blogak (http://zirikairratia.wordpress.com ) zabaldu duenez, bi baserriak monumentu izendatuko ditu Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak. Baserriak bakarrik ez, beren inguruak ere babestuko dira. Urbizu Gerriko baserria Erdi Aroan eraikita-

koa da, XVI. mendearen hasieran. Dolarea omen zuen baserriak hasieran, denborak aurrera egin ahala galdu egin bada ere. Goardia baserria, berriz, XVIII. mendekoa da. San Adriango Kamino Erreala deitzen zaion ondoan dago.

ION TELLERIA SOTO DEL REAL ESPETXEAN DAGO, MADRILEN

Dendaz denda aritu da Iep! planeko euskara teknikaria Udalaren zerbitzuen berri ematen. Udalak dendariei lagundu egingo die kartelak, oharrak eta tankerakoak euskaraz jartzeko lanetan, horrela eskatzen dutenei. Kultura teknikariarengana jo behar da. Euskara ikasteko ikastaroak antolatzen ari gara. 0 urratsean 3 lagunek eman dute izena, ea taldea osatzen dugun. 0 urratsekoak hasi berriak dira. Eskola horiek astean 3 egunetan izango dira: astelehen, astearte eta ostegunetan. Arratsaldez. Behe-erdi mailako taldea ere sortu da. Informazio gehiago nahi izanez gero, jo Udaletxera. Goierri Koloreko ekitaldia antolatzen ari gara. Goierrin dauden nazionalitate ezberdinen arteko topaketa da. Urriaren 21ean izango da Pilarreneko ganbaran (bizi istorioen kontaketak). Hitzaldian euskara ahalik eta gehien erabiltzeko ahalegina egingo dugu, horretarako hizkuntza irizpide batzuk ezarriko ditugu. Partaide guztiak lotzen ditugunean irizpideak zehaztuko ditugu.

Abuztuan eraman zuten Ipar Euskal Herritik (Donibane Lohitzunen atxilotu zuten) Espainiara, Madrilera. Epailearen aurrean deklaratu ondoren, baldintzarik gabe espetxera bidali zuen. Berarekin batera beste hogeita bi euskal preso daude, tartean Gari Mujika olaberritarra. Epaiketa egingo zain dago; Espainiako Legearen arabera, lau urte pasatu baino lehen egin behar zaio epaiketa.

IPARRA ETA EDUARDORI OMENALDIA AZAROAN EGINGO ZAIE Urtero bezala aurten ere, bi herritarrei omenaldia egingo zaie. Azaroan izango da eta urteroko ekimen eta ekitaldiez gain, berriak ere

egongo dira. Mus txapelketan eta Atxurbi mendira irteeran parte hartzeko aukera egongo da, besteak beste. aldaize 41 > 9


ertzea [izal ezautuz]

ARRAIZENEA

anttonioberasategi

NONBAIT, ARRAIZKO FAMILIA NAFAR BAT (KONDERENATARRAK) ETORRI ZEN BERTAN BIZITZERA ETA BERAREN GOITIZENA HASI BIDE ZEN ERABILTZEN ETXEA IZENDATZEKO

familia nafar bat (Konderenatarrak) etorri zen bertan bizitzera eta beraren goitizena hasi bide zen erabiltzen etxea izendatzeko: “Arraiz”en etxea izango zenez, “Arraizenea” (ez da “Arraitzenea”rik gorde, ezta ahozkoan ere). Oso ohikoa zen eta izan da- jokabide hori etxeak ARRAIZENEA GARAI BATEAN GAUR EGUN ETXEAK DUEN ITXURA izendatzeko; gogoratu, bestela, hasieran aipatutako Txomenarenea bera. Baita, poliki-poliki izen Jende guztiak daki gaur non dagoen Txomenare- bidea, esate baterako) nabarmentzen zelako... berria nagusitu ere, bestearen galbidea ekarriz, neko parkea; gehienek parkearen ondoko etxea auskalo! Arraizenearen historia txikiak ederki bide batez.t Txomenarenea dela ere badakite. Ordea, urtee- erakusten du horrelako gorabeherek utzitakoa. Izenak bezala, etxeak ere ez dira izaten betiko. tan aurrera doazenek bakarrik jakingo dute horien ondoan dagoen etxearen izena. Arraizeneaz Dokumentatuta ageri den lehen deiturak, beste 1915eko datuetan ez da Arraizenerik ageri, urte toponimo askok bezala, ingurunearen nolakota- inguru horretan lehengoa bota eta aberastutako ari naiz. sunarekin du zerikusia: elizaren abside, goi edo indiano batek etxe berri dotorea eraiki baitzuen, Eta hori, zergatik? Ezkutuagoan dagoelako izan- “buru” aldean zegoelako, “Eleizburu/Eleizpuru” txalet itxurakoa (Txomenarenearen kasuan bego dela pentsa liteke, baina nik uste dut badirela izena eman zitzaion etxeari; gero “Elizburu/Elizzalaxe, beraz). Orduan, atzera ere, jabe berriahori baino pisu handiagoa duten bi arrazoi be- puru” aldaera etorri zen, lehenagoko “eleiza”k ren nortasuna nagusitu zitzaion etxe berriari eta hintzat. Hasteko –bistakoa da hori edonorentzat- gure egunotako “eliza” ekarri zuen bezala. 1613. “Matiasenea” erabiltzen hasi omen zen, baina gaurko egunean kaleko etxeak zenbaki batez be- urtetik ageri da izen hau, nahiz badiren etxearen izen berria ez zen errotu. “Arraizenea” izaten sereizten ohitu garelako. Baina nortasun galtze edo lehenagoko aipamenak ere (XVI. mende bukaegitu zuen. aldatze hori ez da gauza guztiz berria; lehenago rakoak), artean izen berezirik erabili gabe. Gerra ondoren –antzera gertatu zen kaleko ere kaleko etxeen izenak errazago aldatu izan dira baserrienak baino. Beharbada, sarriago be- Etxea bizpahiru bizitzakoa izango zen eta, 1798ko hainbat etxetan- etxeari beste pisu bat gainerarritu edota itxuraldatzen zirelako, jabez ere erra- agiri batean, horietako batentzat “Arraizenea” tu zitzaion, gaurko egunean duen itxura hartuz zago aldatzen zirelako eta horien nortasuna (lan- izena erabili zen aurrenekoz. Nonbait, Arraizko horrela.

10 < aldaize 41



100 urte

Martha Guemberena – “ Fundación Idiazábal” -eko lehendakaria Irailean Idiazabalek bere sorreraren mendeurrena ospatuko du. Gizaldi bat betetzen da aurten inguru hauetara, gure herri honen fundatzailea, Demetrio Jauregialtzo, iritsi zela eta, berarekin euskal immigrazio handia etorri zela. Gizonemakume hauek, ernaltzen ari zen herria populatzeaz gain, pampa latz, gogor eta birjina hauek nekazal kolonia indartsu eta oparo bilakatu zituzten. Beren seme-alabak hazten ikusteko bake eta itxaropen bila iritsi ziren aitzindari hauei, gerora, Europako beste lurralde batzuetako migratzaileak gehitu zitzaizkien. Kemen eta adorearekin menperatzea lortu zuten lur emankorra, Idiazabal. Ereindako hazi bakoitzaren ondoan ilusio eta sakrifizio kontaezinak jarri zituzten eta nostalgia-malkoek ureztatu zuten hazia; azkenean, itxuran, basati eta moldakaitza zena urrezko galburuetan bilakatu zuten arte. Aurrerapenaren eta, norberaren eta komunitatearen gainditzearen izpiritu gogorraren jabe ziren gizon-emakume haiek, oztopoak oztopo, gure herriaren eta bere instituzioen oinarriak ezartzea lortu zuten, herri lehiatsu eta indartsua eraikiz. Adierazitakoarekin eta gaur herri honetan bizi garenon betebeharra denaren uste osoarekin, noizbait ortzi-muga berrien bila abiatu direnen, inoiz hemen bizi izandakoen ondorengoen eta, gaur atzo bezala, bertako izatearen eta errekonozimendu loturengatik anaitutako gure bihotzen barrenean Idiazabal daramagunok, gure guraso eta aitonaamonetatik jasotako ondarea gogoratu eta zabalduko digula hitz ematen dugu. Instituzioetako bakoitza, herritar bakoitza, Mendeurrenaren ekitaldi eta jaialdien antolaketa lanean ari da batasun eta konpromisoarekin. Ospakizun honek, gure sustraiekin, gure historiarekin, berriz aurkitzea dakar. Fardelak itxaropen,

asmo eta kuraiaz beteta zituztela iritsi zirenei, Idiazabalgo herritarrok eskaini nahi diegun omenaldia da. Gaur, halako garrantzia duen une honetan gure alboan izango diren Euskal Herriko Idiazabalgo ordezkaritza bat gure etxean jasotzeaz arro gaude. Beraiei, aitzindariek ekarritako haziak, gizon eta emakume etorkinen lan, izerdi eta malkoekin, nola biderkatu diren erakutsiko diegu. Zuoi, Euskal Herriko Idiazabalgo herritarroi, anaitzeak guretzako garrantzi handia duela jakitera eman nahi dizuegu, eta laguntasun eta lankidetzak urte askoan iraun dezala opa dugu. Modu honetara, itxaropenez betetako begiekin begiratu ahal izango diogu etorkizunari. Gure aldetik, gure aurrekoak izan zirenak gogoratzen dizkiguten zuen lurraren edertasuna, zuon adorea eta zuen kulturaren xarma beti daramatzagu gure bihotzetan. Irailean, eta distantzian bada ere, lotzen gaituen historiagatik, laguntasunagatik eta anaitutako etorkizun baten alde, kopak gora jaso eta gure Mendeurrenagatik topa egiteko gonbita egiten dizuet. Gure herriaren jaiotza markatu zuen idiazabaldar guzti-guztiok, distantziatik, jaso ezazue besarkada bat.


Argentinako Idiazabal herriaren sorreraren historia

Trenera igo zen Idiazabal Aurten 100 urte bete dira itsasoz bestalde Idiazabal izeneko herria sortu zenetik. Demetrio Jauregialtzo herritarra, garai hartan beste asko bezala, Argentinara joan zen. Jauregialtzo, pampa-ko lur askoren jabe egin zen. Garia eta artoa ereiten zuten lursail handietan, eta hura garraiatzeko trenbidea egin zuten. Jauregialtzok, trenbidea egiteko lurrak eman zituen, geltokiak Idiazabal izena izateko baldintzarekin. Hala sortu zen ferrokarrilaren geltoki hura, eta gerora, orain ehun urte, inguruan herri bat: Idiazabal. Gaur egun Argentinako Idiazabalek hartzen dituen lurrak, aurretik pampa-ko tribuen jabetzakoak izan ziren. Maputxeak ziren lur haien jaun eta jabe kolonizatzaileak iritsi ziren arte, eta gogor borrokatu ziren hauen aurka. Maputxeen erresistentzia erasoei “malon” deitu zieten. 1880. urtean, maputxeak zeuden fortin-ak desagertzen joan ziren, eta pixkanaka baita tribu haiek ere. Garai hartan, kapitain ingelesak izan ziren bereziki lur haietara joan eta bizilekuak ezartzen hasi zirenak. Ingelesak, lehen nekazal ustiapenak jartzen hasi ziren eta honela lehen immigranteak hasi ziren iristen Argentinako lur haietara. 1908. urtean, lursail hauek Demetrio Jauregialtzo Albisu idiazabaldarrak erosi zituen. Aldi berean, ferrokarril konpainiak –garaiko aurrerapenaren ikur garbiena zena- trenbide berriaren linea zabaltzen hasi zen, pampa-ko lurrak munduaren gari eta arto biltegia bilakatu ziren. Ferrokarrila iristearekin batera, nekazariak lehen etxolazko herriak sortu zituzten. Ordu arte inguru latza zen pampa, nekazaritza medio, larre berde bilakatu zen. Demetrio Jauregialtzok, bere lurretara ere ferrokarrila iris zedin nahi zuen, beren lurren balioa asko igoko baitzen modu honetara. Hala, Jauregialtzok, inguruko lursailen jabe zenak, dohaintzan eman zituen hainbat lur, trenbidea egiteko. Horrez gain, geltokiaren inguruan herri bat sortzeko 100 hektarea lur ere eman zituen idiazabaldarrak.

Buenos Aires, Noviembre 8 de 1909. Señor Administrador General del Ferro Carril Central Argentino Don H. H. Loveday Presente

.

Muy señor mío: Terrenos de la línea Cruz a Córdoba En compensación a los beneficios que he aportado a esa Compañía cediendo gratuitamente 777,156 metros y 15 c/m de terreno para vía, estación y pueblo según escritura firmada ante el Escribano Señor Luque, vengo por la presente a pedir al Señor Administrador General quiera interponer sus buenos oficios ante el Señor Ministro de Obras Públicas de la Nación, para que la estación a ubicarse en los terrenos cedidos por mi se denomine “Idiazábal”. Este nombre, señor Loveday, es el de mi pueblo natal en España, Prov. de Guipúzcoa – próximo a la ciudad de San Sebastián – capital de esa provincia y es uno de los pueblos de las Provincias Vascongadas que más contingentes da a la República Argentina – pudiendo citar por centenares los hijos de aquel pueblo laborioso que se hallan radicados aquí y en su mayoría dedicados al comercio, industria, agricultura y ganadería y sería muy satisfactorio para mí y para todos mis compueblanos que en esta adoptiva patria argentina contásemos con otro pueblo del mismo nombre, lo cual se obtendrá si Ud. le dispensa una acogida benévola, que así lo espero en atención a la generosidad que he demostrado a es empresa. Aprovecho la oportunidad para saludarlo y quedarme de Ud. atte.


Izena, berehala onartua izan zen, eta ebazpen bidez 1910eko irailean sinatu zen. Tren estazioa berehala ezartzekoa zela eta, eta geltokiak Idiazabal izena izango zuenaren ziurtasunarekin, Jauregilatzok Córdoba Probintziako Gobernuko buruari, Idiazabal herria izango zenari buruzko gutuna eta planoa bidali zizkion. Hau da eskutitz horren zati bat:

bintziala, lehen alkatea izendatzea (Juan B. Manzotti – 1925), eliza, Bigarren Hezkuntzako Institutua, Banco de la Provincia-ren sukurtsala, Obra eta Zerbitzu Publikoen kooperatiba....

“…Por todo lo expuesto solicitamos de V.E. que previos los trámites de estilo apruebe el trazado y nombre del pueblo “Idiazábal” para que quede incorporado como un nuevo factor al progreso de esa provincia”.

Aurrerapen eta, zenbaitetan, atzerapenekin, 2010. urtera etorkizunari begira iritsi da Argentinako Idiazabal herria. Bertako gizartearen sentimendua eta espiritua gorde nahian, eta komunitatea sortu zutenetik jasotako batasun, lan, kooperazio eta solidaritate baloreei eutsiz.

1910 abenduaren 20an ireki zen, azkenean, Idiazabalgo tren estazioa. Cruz Alta izeneko herritik zetorren trena. Demetrio Jauregialtzok eskutitz eta dokumentu ugari idatzi zituen garai hartan, eta beraz nahasia da herriari Idiazabal izena noiz jarri zitzaion zehatz esatea, baina Tribuna izeneko bertako egunkariak, 1927ko uztailaren 9an jaso zuenez, 1910. urtea da fundazioaren urtea. Behin trena inguru hartara iritsita, Jaureguialzo Hermanos enpresako langileak izan ziren lursailak saldu eta alokatzeaz arduratu zirenak, pixkanaka herria osatzen joan zelarik. Trena iritsi zenetik, Argentinako Idiazabalgo biztanleria haziz eta herria garatuz joan zen. Lehengo biztanleak Euskal Herritik joandako immigranteak izan ziren gehien bat, ondoren italiarrak, espainiarra, alemaniarrak, poloniarrak, suitzarra, frantsesak, errusiarrak, siriarrak, libiarrak.... gehitu zitzaizkien. Lanera joandako gizon-emakume guzti hauei esker, Argentinako pampa lehengaien ekoizle bilakatu zuten. Hala, 1910. urtean, herria sortuta, lehen negozioak irekitzen hasi ziren herrian, Lainez eskola ere orduan ireki zuten, kirol klubak sortu zituzten, .... garapen ekonomiko eta soziokultural izugarri izan zuen Idiazabalek lehen urte haietan. Geroago, beste hainbat proiektu errealitate bilakatzen joan ziren. Herritarren beharrei erantzuteko zerbitzuak ugaritzen joan ziren: botikak, medikuak, udalaren sorrera, eskola pro-

Uzta biltzen » Beheko argazkian, “Demaría” soroko uzta jasotzen ageri dira. Lursail hauek 100 eta 250 hektarea bitarteko azalera dute, eta “chacha” izenez ezagutzen dira. “Chacha” multzo batek kolonia osatzen du. Kolonia hauetako uzta jasotzeko, jende multzo bat biltzen zen hainbat egunez. Argazkian, atzean ikusten direnak, “chata”-k eta “casilla”-k dira, sukaldea eta oheak dituzten etxe mugikorrak dira hauek eta oraindik ere erabiltzen dira. Makinei “arrastre” deitzen zieten, baporezko ibilgailuek tiratutakoak edo zaldiz tiratutakoak izaten ziren. Garia moztu eta “parve”-tan uzten zen sekatu zedin; ondoren, baporezko makinak jotzen zuen garia. Lan honetarako jende asko behar izaten zen: baporezko makinei “jaten ematen” , garia zakuetan sartzen, “chata”-k betetzen, uzta trenaren bagoietara eramaten... Trenez, bildutako garia Idiazabaldik Buenos Airesera eramaten zuten, gero handik mundu osora zabaltzeko. Garaiak eta makineria aldatu dira harrez gero eta gaur egun, lan berdina bi edo hiru pertsonen artean egiten da.

Mila esker Martha Montivero de Britos-i artikulu hau osatzen laguntzeagatik


Ameriketara joan ziren... »

Argazkian ageri direnak, Argentinako Idiazabalen bizi ziren euskaldunak dira. Demetrio Jauregiltzoren etxean biltzen ziren sarritan, eta bertako atarian ateratako argazkia da. Euskal Herritik joandako etorkinak zentro ezberdinetan biltzen ziren beren ohiturak mantendu edo ongintza helburua zuten ekimenetarako. Argentinako Idiazabalen zeuden euskaldunek, komunikazio handia zuten Argentinan zehar zeuden Euskal Etxeekin. Gainera, ohikoa zen familia euskaldunak etxeetan biltzea, beren sustrai eta kulturarekin jarraitzeko bide ematen baitzien. Bilera hauetan, Euskal Herrian izandako gertaerez hitz egin, euskaraz hitz egin eta abesti eta kontakizunak gogoratzen zituzten. Argentinako euskaldunek Euskal Herriko egun-

kari eta publikazio ezberdinak jasotzen zituzten, hauetako asko euskaraz. Euskaldun haien ondorengoek kontatzen dutenez gogo biziz jasotzen zituzten egunkari haiek: ”A nuestra casa llegaba el periódico Eusko Deya. Cada dos o tres meses se pagaba como una suscripción. Era muy esperado y cuando llegaba se leía en voz alta haciendo la traducción de los artículos escritos en euskera, para que el resto de la familia se enterara de los distintos sucesos”. Urteetan zehar, Argentinako Idiazabalgo euskaldunek beren ohiturak mantendu zituzten, hala musika, dantzak eta hizkuntza. Beste biztanleengan txapelaren eta espartinen erabilera zabaldu zuten. Palan jokatzen zen pilota Argentinako kirol garrantzitsuenetako bat izan zen eta Idiazabalen ere frontoia egin zuten horretarako. Club Sarmiento-ren frontoia, pilotan jokatzeko lekua ez ezik, bilkura, aisialdi eta jatorrizko lurraren oroitzapenerako leku izan zen. Pisua jasotzeko probak ere egiten zituzten. Behin Elizagoien abizena zuen euskaldun batek kanpaia gainean hartu eta elizako kanpandorrera igo omen zuen.


Argentinako Idiazabal

Mendeurrenaren ospakizuneko ekitaldien kronograma “Idiazabalense-ek” (hala deitzen diote beren buruari Argentinako idiazabaldarrek) ekintzez betetako urtea izan dute 2010eko hau mendeurrenaren aitzakian. Urteurren borobila ospatzeko, urte guztian zehar egin dituzte ekitaldiak. Hemen dituzue horietako batzuk jasota: URTARRILA Argentinako Idiazabalgo alkateak, 2010. urtea, “Idiazabalgo herriaren fundazioaren mendeurren urtea” izendatu zuen ebazpen bidez urtarrilaren 14an. MARTXOA Fundación Idiazábal-en hitzaldiak lehen mailako sorospenei eta trafiko hezkuntzari buruz. APIRILA Udalak eta Jose Maria Paz Institutuak Malvinen inguruko ekitaldia antolatu zuten, bestalde, Feria Tematiko bat ere egin zen eta apirilaren 19an Aborigenen eguna ospatu zen. MAIATZA Patin festibala antolatu zuen Sarmiento Klubak. Maiatzeko Iraultzaren bigarren mendeurrena ospatzeko ekitaldia egin zen maiatzaren 25ean. 28an, berriz, haurtzaindegiaren eguna ospatu zen, haurtzaindegiak berak antolatuta. EKAINA Ekainaren 5ean, “Aiton-amonen etxeko” urteurren festa egin zen. Paula A. de Sarmiento haur hezkuntzako eskolak Liburuaren Feria ospatu zuen. Kultur Etxeak eta Udalak Banderaren eguna eta Artisautza feria antolatu zituen. ABUZTUA Umeen eguna ospatu zen abuztuaren 8an. Jose Maria Paz Institutuak kultur tailerrak antolatu zituen. Herriko medikuek eta San Demetrio kaperako apaizak hitzaldiak eman zituzten. IRAILA Irailaren 6tik 12ra bitartean, Mendeurrenaren astea ospatu zen. Argazki erakusketa egin zen herriko institutuak antolatuta. Nelson Castro kazetari eta medikuaren hitzaldia egon zen. Daneil Síani idazleak ”Viví para Contarlo” izeneko liburua aurkeztu zuen eta Angel José Martinik “Dos Idiazábal – Un Centenario” liburua. Irailaren 11n, Mendeurrenaren eguna ospatu zen, Argentinako Cordoba probintziako ordezkariekin. Erabilera anitzeko areto bat inauguratu zen. Egun berean 2000 pertsonatik gora bildu zituen afaria, su artifizialak eta Marcela Morelo abeslari ezagunaren kontzertua egon ziren. Irailaren 12an, Ber-anaikidetze ekitaldia egin zen bi Idiazabalen artean, Argentinako eta Euskal Herriko kulturen erakustaldia egon zen. Egun berean Argentinako Idiazabalgo San Demetrio jaiei hasiera eman zitzaien prozesioarekin.


Demetrio Jauregialzo Albisu, Idiazabalen sortzaile Demetrio Jauregialzo Albisu 1870. urteko urriaren 8an jaio zen, Idiazabalen. Oso gazte zelarik iritsi zen Argentinara, 1884 eta 1886 artean. Bordeletik iritsi zen Senegal izeneko itsasontzian Buenos Airesera, urtarrilean, hamasei urte zituela. Halaxe ematen zuen jakitera Centro de Estudios Migratorios Latinoamericanos delakoak eginiko ziurtagiriak. Bere anaia zaharrena zuen zain, Juan Kruz Jauregialzo Albisu. 1881ean iritsi zen hau Argentinara eta Santa Fe probintziako Arequito herrian elkartu ziren. Bi anaiek beste euskaldun baten, Antonio Maria Agirreren negozioan lan egin zuten urte betez (aurrez Juan Kruzek ere bertan lan egiten baitzuen). Ondoren Kordoba probintziako Cruz Alta herrira joan ziren bi anaiak. Lursailak erosteari ekin zioten han, baita tartean egun Idiazabal herria kokatzen den eremua ere. Honela argitzen du Demetrioren alaba Casimira Jauregialzo de Daneok bere aitak eta osabak urteotan eginiko mugimenduen berri Historia de Idiazabal liburuan: “…fueron comprando campos y el de Idiazábal, con el que se quedó mi padre, lo compraron a Chaines, Ríes y formaba parte de una extensión mayor que se denominaba ‘Las playas Floridas’; o sea, que la fracción que se llamaba ‘Colonia Humbrerto’ (porque la mayoría de los colonos que la trabajaban eran piamonteses y se llamó así por su rey Humberto de Italia) y el campo ‘Las Playas’ de la familia Uranga, formaban antes un solo

campo que se denominaba ‘Las Playas Floridas’…”. Demetrio Jauregialzok XX. mendearen hasieran erosi zituen lursail hauek, eta handik denbora gutxira Idiazabal izena jarriko zitzaion herriaren eraketarako eskaini zituen. Lursail hauek herri gune garrantzitsuetatik urruti geratzen ziren, baita Rosario Cruz Altarekin bat egiten zuen trenbidetik ere. Hala, Demetriok bere lurretako batzuk Kordobako Probintziako Gobernuari eman zizkion bertan herri bat egiteko helburuarekin. Guztira 100 hektarea eskaini zizkion gobernuari, hainbat kale, plaza etab. aurreikusten zituen herri berri baten planoekin batera. Idiazabal izena jarriko zion beranduago herriari, bere jaioterriaren omenez. 1910ean sortu zuen herria, eta 1912. urtean bere bizileku izango ze etxebizitza ere eraiki zuen bertatik gertu, teilatu gainean bere izenaren erakusle ziren D eta J hizkiak agerian jarriz. Urte horretan bertan Kordoba eta Rosario hiriak batzen zituen trenbidearen luzapena inauguratu zuten. Orduz geroztik, bi Idiazabalen artean bizi izan zen Argentinako Idiazabalen sortzailea. “Mi padre vivió posteriormente entre su tierra natal y la Argentina, a la que amaba de corazón y la consideraba como su segunda patria, y falleció en Idiazábal de españa el 25 de julio de 1934. Hacía un mes que había vuelto de la Argentina donde venía todos los años”.

Idiazabaldik Idiazabala Argentinako Idiazabalen mendeurrena zela eta, Euskal Herriko Idiazabalgo Udaleko bi ordezkarik, Ioritz Imaz alkateak eta Kepa Oiarbide zinegotziak, itsasoz bestaldera bidaiatu zuten, Idiazabal batetik bestera. Esperientzia polita bakarrik ez, aberasgarria ere izan zen herriko bi ordezkarientzat. Kordobako idiazabaldar ugari ezagutu zituzten eta eurekin batera mendeurreneko ekitaldietan ere parte hartu zuten, argazkietan ikus litekeen bezala.


Idiazabal, Argentinako Kordoban Idiazabal Kordoba probintzian dago, Pampa deritzon lautada oso zabal batean. Horren da zabala eta laua, urrutitik antzeman daitezkeela hurbiltzen ari diren ekaitzak. Hori diote behintzat bertakoek. 1.500 biztanle inguru ditu herriak eta nekazaritza eta abeltzaintza ditu ogibide nagusiak. Azken urteetan sojaren ekoizpenak hazkunde oso garrantzitsua izan du. Honek lagundu du herria ekonomikoki suspertzea eta beste jarduera batzuk garatzen hastea.

Inkesta Zer dakizu Argentinako Idiazabali buruz? ANDER TELLERIA Argentinako Idiazabal Don Demetrio Jauregialtzo herritarrak sortu zuen, orain dela ehun urte. Kordobako probintzian dagoen herria. Aurten ehun urte bete dituenez sortu zenetik, ospakizun ugari antolatu dira. Horretaz aparte, Euskal Herriko Idiazabalekin harremanak estutzeko ere baliagarria izango da, herritar talde bat (udaletxekoa) joango dira Argentinako Idiazabalera ospakizun horietako batzuetan parte hartzera. AINHOA INTXAUSTI Idiazabaldik herritar bat joan zen Argentinara. Bertan dirua bildu eta bere herriaren izen bera zuen beste herri bat sortu zuen han. Gaur egun, harremanak mantentzen dituzte gure herriaren eta Argentinako Idiazabalgoen artean.

Idiazabalek haurtzaindegia du, lehen hezkuntzako eskola eta Maria Paz Bigarren Hezkuntzako institutua. Helduentzako eskola ere badu. Horrela, familia ardurengatik edo lanagatik eskolara joan ezin diren horientzat prestakuntza eskaintzen du. Kirol arloa Sarmiento elkarteak kudeatzen du eta kiroldegia eraikitzen dabiltza. Eta ,noski, argentinarren ohiturei men eginez, han ere futbola da kirolaren izarra. Orain dela 10 bat urte Fundaciรณn Idiazรกbal elkartea sortu zuten. Bere helburua hezkuntza garatzea, osasuna eta bizi-kalitatea hobetzea eta baliabide sozio-ekonomikoak eta kulturalak suspertzea da. Ekintza ugari antolatzen ditu fundazioak. Kultura etxea sortu dute, esaterako. Eta hemendik bideratzen dira ekintza kultural eta sozial ugari. Jarduera handiko herria da Idiazabal. Esaterako, hainbat ikastaroa antolatzen ditu urtero,inauteriak, zinema, herri egunak, kooperatibismoko jardunaldiak, kirol jarduerak, erakusketak... Baliabide xumeekin, baina borondate eta gogo onarekin, herri baten garapen soziala eta kulturala suspertu daitekeela erakutsi digute Argentinako izaldarrek. Informazio gehiago Idiazabal Fundazioaren atarian http://www.fundacionidiazabal.com.ar edo FaceBooken elkarteak sortu duen taldean: Soy de Idiazรกbal

JUAN MANUEL GARCร A Egia esan gauza handirik ez. Izen hori duela, Argentinan kokatua dagoela eta bertako alkatea gure herrira etortzen dela oporretara.

JOXE AGIRRE Herriaren inguruan gauza gutxi, baina bai badela Vitarri izeneko jokalari bat bertakoa, atezaina izan zena Valladoliden eta Atletiko Madriden ere jolastu zuena.

JULEN IPARRAGIRE Argentinako Cordoba probintzian kokatzen dela eta aurten ehun urte bete dituenez ekitaldi asko antolatu dituztela. Webgunea ere badute: www.soydeidiazabal.com edota facebooken ere bada informazioa eskuragarri.



D

emetrio Jauregialtzok Argentinatik itzuli ondoren eraiki zuen Pilarrenea, 1911. urtean. Etxe handi, eder eta aberatsa zen garai hartako Idiazabalen zeuden etxeen aldean: lorategi handi bezain eder batek inguratzen zuen etxea, eta beranduago, frontoitxo bat ere eraikiko zuten honen ondoan. (eraikin osoaren arg., lorategiena eta frontoiarena).

zerbitzu desberdinak bertan biltzea. Hala, herriko jubilatu eta pentsionisten elkartea, eguneko zentroa, taberna bat eta gizarte zerbitzuen esku dagoen etxebizitza bat bildu zituzten bertan. Beranduago, 2008an, herriko kultur etxe zaharraren eraberritze lanen hasierarekin batera, Illati euskara elkartearen eta Aldaize aldizkariaren bulegoa ere bertara eraman zuten.

Jauregialtzo zendu zenean baina, gainbeheran sartu zen jauregia; herri gunean kokatuta, inor gutxik ezagutzen zuen jauregi batean bihurtu zen. Hala emango zituen hurrengo urteak, Udalak 2.000. urtean eraikina erosi eta eraberritzea erabaki zuen arte. Helburu nagusi batekin egin zen hori: herritarrentzako

Pilarrenea eraberritzerako garaian, Udalak ideia bat argi zuen buruan: herriko gizarte zerbitzu eskaintza osoa bertan kokatzea. Hein handi batean herriak garai hartan zuen behar nagusienetako bat bertan kokatu nahi zen: hirugarren adineko pertsonei zuzendutako eguneko zentroa. Gizarte zerbitzuei lotutako

Udalak 2.000. urtean eraikina erosi eta eraberritzea erabaki zuen. Helburu nagusi batekin egin zen hori: herritarrentzako zerbitzu desberdinak bertan biltzea

hainbat laguntza bertan kokatu zituzten, baina gizarte zerbitzuen bulegoa bera udaletxean mantentzea erabaki zuten azkenean, ordura arte bezala, erosotasun arrazoiak medio. Hala, eguneko zentroa eta gizarte larrialdietara bideratuta dagoen pisu bat kokatzen dira egun Pilarrenean.

01. egUneko zentroa: Hamarkada bat egin dute herriko (eta inguruko) hirugarren adineko hainbat pertsonek zerbitzu honetan egunero parte hartzen. Hiru herritarrek osatutako enpresak sortutako zerbitzua astelehenetik ostiralera zabaltzen hasi ziren hasieran, eta egunero dago irekita orain. Egun osoa ematen dute bertan erabiltzaileek, begiraleen ardurapean. Hamar urte hauetan ehun pertsonatik gora pasa dira bertatik; zifra esanguratsua bi mila biztanle inguruko herri txiki batentzat. Orain hamar urte gisa honetako zerbitzuen inguruan aurreiritziak nagusi baziren ere, egun egoera aldatu egin da: erabiltzaileen familiek bertatik bertara, gertutasunean, ikusten dute zentroa, baita bertako funtzionamendua eta trataera ere. Azken urteotako aurrerapenik handiena ibilgailu propio bat eureganatzea izan da. Modu honetara, zentroko bertako langileek eramaten dituzte bertara erabiltzaileak, eta ondoren eurek gerturatzen dituzte atzera euren etxeetara.

20 < aldaize 41

eraikinaren erradriografia 02. JUbilatUen elkartea:

03. ganbara:

Pilarrenea eraberritzearekin batera, garai bateko kultur etxetik bertara mugitu zen jubilatuen elkartea. Mugimendu horrek, ordea, aldaketa gehiago ere ekarri zituen: elkarteak taberna propioa izatetik (elkartearen egoitza berean) hau independente izatera pasako zen. Egoitza berean egongo zen, baina ez lokal berean. Azken bost urteotan Seberiano AriztimuĂąo izan da elkarteko lehendakaria, eta Julian Urteagari utzi dio orain testigua. Garai berri bati ekingo dio orain elkarteak, bere betiko ildoei eutsiz.

Pilarrenea eraberritua ireki zenetik erabilera anitzeko espazio bat izan da ganbara. Hasieran KZ Gunea ere bertan kokatu zen. Orain, ordea, liburutegi berrian kokatuko da zerbitzu hau, eta etxearen ganbara osoa bideratuko dute horretara. Hitzaldiak, bilerak, ikus entzunezkoen emanaldiak‌ Orotariko ekitaldiak antolatzen jarraitu ahal izango da bertan.


UrteUrreneko ospakizUnak Eraikin eraberrituaren hamargarren urteurrenak jauretxea bera eta bertan kokatutako zerbitzuak herritarrei gerturatu nahi dizkie. Horretarako, aste bete luzez iraungo duten hainbat ekitaldi ere antolatu dituzte Udaleko Gizarte Zerbitzuek eta bertako parte hartzaile guztiek. » Urriak 18, asteartea 15:00etatik 17:00etara: ‘Zure burua zaintzen ikas ezazu, besteak zaintzeko’ izenburupean, herritarrei zuzendutako prestakuntza ikastaroa eskainiko da Pilarreneako ganbaran urriaren 18, 19, 20, 25 eta 27an. » Urriak, 25, astelehena

04. taberna: Pilarreneako kafetegiak ateak ireki berri ditu orain hilabete eskas. Eraberrituta ireki da berriz ere taberna, Udalak zerbitzua kudeatzeko norbait aurkitzeko helburuz irekitako epean soilik pertsona batek horretarako proposamena luzatu ostean. Jatetxe forma ere hartuko du orain zerbitzuak, herrian dagoen eskasiari aurre egiteko beste aukera bat bihurtuz.

18:00etan seiko urre txapelketa egingo da jubilatuen elkartean. » Urriak 26, asteartea Ordiziako San Jose koruak bi emanaldi eskainiko ditu. Lehena16:30ean izango da Eguneko Zentroan eta bigarrena 17:30ean jubilatuen elkartean. Ondoren, Jose Mari Zalduak ‘Jubilatuak eta denbora librea’ hitzaldia eskainiko du jubilatuen elkartean. » Urriak 27, asteazkena 18:00etan bingo txapelketa bereziari ekingo diote jubilatuen elkartean. » Urriak 28, ostegUna • 16:00etatik 18:00etara ate irekien

05. gizarte larrialdietarako etxebizitza: Izenak jakitera ematen duen moduan, larrialdietara bideratutako etxebizitza bat da hau. Adibidez, arrazoi bat edo besterengatik etxerik gabe geratu den norbaitentzat, tratu txarrak pairatu dituen herritarren batentzat edota gisako kasuren batean aurkitu litezkeen horientzat bideratutako espazioa da hau.

jardunaldia egingo da Pilarrenean. • 18:00etan ‘Pilarreneak 10 urte’ izenburupeko hitzaldia eskainiko dute ganbaran. • 19:00etan eskulanen erakusketa egingo da eguneko zentroan. • 19:30ean mokadutxoa egingo da jubilatuen elkartean. » Urriak 29, ostirala 18:00etan Pilarreneko frontoian jubilatuen festa egingo dute. Musika, dantza eta afari-merienda izango dira. » Urriak 30, larUnbata 16:00etan mus txapelketari ekingo diote jubilatuen elkartean.

06. illati-aldaize: Udalak bertan kokatu zituen Illati Euskara Elkarteak eta honek sortutako Aldaize aldizkariaren bulegoak garai bateko kultur etxean udaletxea kokatzeko lanak hasi zituztenean. Ordutik, bertan lan egiten dute bertako kideek.

aldaize 41 > 21


Maria isabel irizar aranbUrU Herriko medikua Hainbat urte daramatza idiazabalgo mediku kontsultan jaiotzez gabiriarra den Maria isabel irizarrek. Hasi zenetik hona, aldaketa asko egon dira. alde batetik, mediku-etxea berritu egin zen, eta bestetik, garaiak aldatuz doazenez, medikuntzaren alorrak ere aldaketak jasan ditu. Honen inguruan gehiago jakiteko Marisarekin bildu gara.

Mediku etxea berritu egin zen, lehen txikiagoa zen, Zer onura jaso dituzue?

rregatik, kontsulta horiek egokitzeko premia ere badago.

Obra orain dela urte batzuk egin zen, orduan jaso genituen onurak gehien bat erizainaren kontsultan, larrialdietarako sala bat izatea eta biltegirako toki bat sortzea izan ziren. Erizainen kontsulta zaharra izateaz gain, oso txikia eta desegokia zen, beheko partean kokatzen zen eta larrialdietarako salarik ez zuen.

Lehen pertsona gutxiagok lan egiten zenuten bertan ezta? Orain zerbitzua zabaldu duzue.

Obra egin bazen ere, gaur egun, berriro handitzeko beharra nabaritzen dugu, izan ere, larrialdietarako sala askotan okupatuta egoten delako eta horrelakoren bat sortzen bada, gure bulegoetan atenditu beharra suertatzen delako (honek ekartzen duen kontsultetako atzerapenarekin noski). Sala hori prest eta libre izatea komeni da, edozein larrialdi bertan tratatzeko, adibidez asma krisialdi bat (medikazio eta oxigenoa jarri beharrekoa) kolikoren bat (medikazioa sueroren bidez jarri beharrekoa) edo edozein ondoeza‌ gaixoari sala horretan artatzea da egokiena, eta kontsultekin normaltasun osoz jarraitu, noiz behinka erizainak edo medikuak, gaixoa nola dagoen begiratuz. Lehen mailako asistentzia ere, asko aldatu da azken urte hauetan, eskaintza handiagoa da, geroz eta froga gehiago egiten dira bertan, gaixotasun kronikoen segimendua eta kontrolak esate baterako. Horrek, egunero kontsultetatik jende gehiago pasatzea eragiten du. Ho22 < aldaize 41

Idiazabalgo biztanleriaren osasun ardura edo gestioa eramateko, Arantxa, erizaina, eta ni gaude. Hala ere, Osakidetzak mediku bakoitzarentzat estimatzen duen paziente kopurua baino gehiago duenez Idiazabalek (kopuru hau 1.500 pertsona ingurukoa da) errefortzu gisa mediku bat eta erizain bat etortzen dira egunean 2 orduz, astean 4 egunetan. Bestalde, administratibo bat ere etortzen da, txandak emateko eta burokrazia gestionatzeko. Hori ere oso garrantzitsua izan da guretzat eta herriarentzat. Asko laguntzen digu. Bolara batzuetan, beste mediku batzuk ere etortzen dira, hauek famĂ­lia medikuntza espezialitatea egiten ari diren erresidenteak dira, ez dira baliabide berriak, prestakuntza garaian daudenak baizik. Herriko mediku etxeak ze zerbitzu eskaintzen ditu? Gure ordutegia goizeko 8etatik arratsaldeko 15.00etara da eta tarte horretan larrialdiak, barruko eta etxeetako kontsultak zein gaixotasun kronikoen jarraipena egiten dugu. Ematen dugun zerbitzua beste edozein osasun zentroetakoa bezalakoa da, diagnostiko froga

“Gure ordutegia goizeko 8etatik arratsaldeko 15.00etara da eta tarte horretan larrialdiak, barruko eta etxeetako kontsultak zein gaixotasun kronikoen jarraipena egiten dugu�

guztiak eta gaixotasunen jarraipena bertan egiten saiatzen gara.Erizainen eskaera asko zabaldu da azkeneko urteetan (diagnostiko metodoari begiratuta) eta honekin lotuta medikuen arazoa konpontzeko gaitasuna ere bai. Oso garrantzitsua da, ahal denean zentroan bertan egitea, ospitalera jo gabe. Bertan egiten ditugun froga batzuk ondorengoak dira: bihotza aztertzeko elektrokardiograma, biriken funtzioa ikusteko espirometria eta odolaren oxigenazioa edo saturazioa, hanketako zirkulazioa ikusteko dopplerra, tentsioa kontrolatzeko Holterra edo 24 orduz tentsioaren monitorizazioa egitea, azaleko alergia frogak, prick test-a... Denborarekin gaixotasun berriak sortzen al dira? Gaur egun zein dira ohikoenak?


hizketan Urteak pasa ahala, gaixotasunak ere aldatuz doaz. Lehen heriotza gehiago ekartzen zuten gaixotasunek, gaixotasun infekziosoak ziren, hau da TBC, pneumonia bera edota gastroenteritisa oso larriak ziren. Gaur egun aldiz, neurri higienikoak hobetu direnez, gaixotasun hauek asko murriztu dira, antibiotikoen hobekuntza tarteko.

ohituta egon behar da erabiltzailea; eta bestetik, Windows-ekin bakarrik dela bateragarria (Mac eta linuxekin ez).

Gaur egun, bizitza-esperantza 80 urte

Denetik dago. Orokorrean uste dut adi-

Esaten dute txartela ez dela operatiboa, horregatik, lehen bezala jarraituko dugu, osasun txartel indibidualarekin. Idiazabaldarrok oro har geure burua zaintzen al dugu? ze inpresio duzu?

ona da gaixoa sendatzen badu, kontrako eraginik gabe noski, baina hori frogatzeko metodo zientifikoa erabili behar da, frogatuta ez dagoena nik behintzat ez dut gomendatzen. Orokorrean, ikerketa gutxi daude medizina alternatiboen inguruan, baina badaude batzuk, eta ez dute abantaila handirik medizina klasikoaren alderatuz gero. Edozein medizinak du plazebo

“Orain gehiago erretzen da, aste bukaeratan asko edaten da eta gazte askok janariari ez diote garrantzirik ematen”

ingurukoa da eta orain nagusitzen diren gaixotasunak gure bizitzeko moduarekin lotzen dira batik bat. Bizitza sedentarioagoa egiten dugu, elikadura desegokia eta ohitura txarrak ditugu oro har. Antzinako infekzioak gainditu baditugu ere, orain asko jaten, edaten eta erretzen dugu. Hori dela eta, diabetea, hipertentsioa, gizentasuna… bezalakoak agertu dira, ondorioz, bihotzeko eta buruko infartuak, (tabakoaren ondorioz) biriketako gaixotasun kronikoak, minbiziak...areagotu dira.

neko jendea lehen baino gehiago zaintzen dela, gehienak hasi dira elikadura ohiturak hobetzen, gehiago ibiltzen eta gutxiago erretzen. Gazteei buruz, herrian gazte osasuntsuak ditugula uste dut orokorrean, baina estatistikak hor daude: orain gehiago erretzen da, aste bukaeratan asko edaten da eta gazte askok janariari ez diote garrantzirik ematen. Gazte izateak duen desabantaila hori da, gaztea hilezkorra sentitzen da, ez du etorkizunean pentsatzen, osasunari dagokionez esan nahi dut.

Orain dena informatizatu dute. Ze abantaila eta zein desabantaila ekarri ditu horrek?

Automedikazio gehiegi al dago? Jendeak badu ohiturarik medikura joateko?

Abantaila gehiago ditu desabantailak baino. Informazioa ondo gordeta dago; errezeta kronikoak aldez aurretik prestatuta daude; lanerako bajen jarraipena; programak abisuak ematen dizkigu (pazientearen alegiaren bat markatuz).... Informazio honi esker, edozein medikuk gaixoaren inguruko berehalako informazioa izango du. Ikusten dudan desabantailarik handiena, batzuetan programak duen moteltasuna izango litzateke, izan ere sarean dago, eta konexioa galtzen bada horrek gure lana moteltzen du, eta gaixoaren historiala ikusi gabe gelditzen gara. ONA txartelarekin zer gertatu da? Hasieran baietz, orain ez duela balio... Guk ere ez dakigu gauza handirik. Dirudienez bi arazo mota daude, alde batetik populazioaren erabilera ez dela horren handia, izan ere, informatikarekin

Auto-medikazioa ez da auto-zaintzarekin nahastu behar. Auto-medikazioa antibiotikoak edo antiinflamatorioak edo beste norbaitek gomendatutako botikak medikuarekin kontsultatu gabe hartzea litzateke. Auto-zaintza berriz, norbera bere osasunaren jabe izatea da, hau da, bakoitzak bere burua zaintzen jakitea, gaixotasun arruntei aurre eginez. Hau da, katarro batengatik edo diarrea arin batengatik ez dago beti medikuarengana joan behar. Medikuntza klasikoaz gain, beste mota batzuetakoak iritsi dira azken urte hauetan (txinatarra, sendabelarrak…). Zein iritzi duzu horiekiko? Nik ez dut ikusten ohitura aldaketa handirik, gure kontsultak geroz eta beteagoak daude. Medikuntza alternatiboak deitzen direnak hor daude, baina medikuntza klasikoak bezalaxe bere onurak frogatu behar dituzte. Edozein sendagai

“Medikuntza alternatiboak deitzen direnak hor daude, baina medikuntza klasikoak bezalaxe bere onurak frogatu behar dituzte”

efekturik, eta hori kontutan hartu behar da ikerketak egiterakoan, metodo zientifikoa erabili behar da. Ez du balio batzuei ondo joaten zaiela esateak, dena frogatu behar da. Udazkena aurrera doa eta negua ere etorriko da: zein gomendio orokor emango zenituzke urteroko gaixotasunei aurre egiteko? Bizitza osasuntsua eramatea, arropa egokia erabiltzea hotzari aurre egiteko eta ez erretzea. Behin katarroa edota gripea harrapatu ondoren, etxean gelditzea komeni da, likido asko edanez eta analgesikoak (paracetamol-a) hartuz. Ingurukoak ez kutsatzeko, birusa zabaltzea saihestu behar dugu. Horretarako, paperezko muki zapiak erabili eta botatzea, eta eskuak sarritan garbitzea gomendatzen dut.

aldaize 41 > 23


iparrorratza

GARAIOKO PARKEA Ulibarri Ganboako urtegia kirola egiteko eta naturaz gozatzeko ingurumari paregabea da. Gasteiztik bost minutu eskasera, Araba eta Bizkaiko ur iturri garrantzitsuena da, baita bi probintziek partekatzen duten parke nagusienetako bat ere. Balio natural handiko fauna akuatikoa biltzen du urtegiak, bai eta garai batean inguruan ia desagertu ziren hainbat hegazti mota ere. Furgonetarekin edota karabanarekin joateko toki aproposa da, aparkaleku ugari eta caravanning-erako eremuak baititu. Informazio gunean bizikletaz nahiz oinez urtegiaren inguruan egin daitezkeen hainbat ibilaldiren inguruko informazioa eskaintzen dute egunero goiz eta arratsaldez. Kilometro gutxira Mendixur parke ornitologikoa ere bada, non inguruan bizi diren hegaztien inguruko berri eskaintzen duten. Neguan, tenperatura hotzekin, maiz egoten dira inguruak elurtuta. Kirola egitera joaten da jende asko orduan. Askok iraupen-eskia ere praktikatzen dute bertan horretarako aukera dagoenean. Eguraldi hobearekin baina, ‘Arabako hondartza’ bezala ezagutzen da inguru hau. Jendez gainezka izaten da uztaileko asteburu guztietan eta abuztu osoan;

[ liburua ]:

udan Arabako klima ezaugarritzen duten tenperatura altuak izaten dira nagusi, eta inguruko ur andana freskagarri bihurtzen da. Garai horretan, edonolako su edo barbakoak egitea debekatu egiten du Arabako Foru Aldundiak, suteak sortzeko arriskua handia baita. Udaberrian nahiz udazkenean, paraje lasaia izaten da Ulibarri Ganboako urtegiaren inguruan. Jende gutxi izaten da bertan, eta joaten den apurra kirola egitera joaten da. Tenperatura fresko mantentzen da oraindik eta haizea bizia izaten da oso. Horregatik, beste hainbat kirol mota ikusteko aukera ere izaten da bertan: askok kitesurfing-a egiten saiatzen dira eta kayak egiten dutenak ere asko izaten dira. Zeruan tamaina guztietako kometak izaten dira nagusi. Bi zonalde desberdintzen dira urtegiaren inguruan: Garaioko parkea bata eta Landakoa bestea. Biek ala biek, paisaia ederrak partekatzen dituzte: haritz eta erkametz basoak erribera eta ur-bazter zabalekin nahasten dira, bisitariaren gozamenerako.

KATU JENDEA - Eider Rodriguez - Elkar Argitaletxea

Eider Rodriguez idazle errenteriarrak Igartza sariaren laguntzaz idatzi eta argitaratu zuen bere hirugarren ipuin liburua. Zazpi istorio jasotzen ditu liburuak eta denek gizon-emakumeen esan gabeko sentimendu eta ahultasun ezkutuak agerian uzten dituzte. Desioa, edertasuna, diruaren morrontza... Hemen eta gaur girotuak, badira ere errepikatzen diren gaiak. Rodriguezek berak aipatzen du boterea, adibidez: “boterearen gaia liluragarria zait, oso harreman tranpatiak dira baina era berean oso ohikoak, bikote harremanean, lanean edo familian topa daitezkeenak". Kontaturikoa bezain inportantea dute isildurikoa Katu jendearen ipuinek.

[ webgunea ]:

http://www.gipuzkoaoinez.com

Gipuzkoako mendi ibilaldien ataria duzu honakoa. Gipuzkoa Foru Aldundiak kudeatzen du eta lurraldeko ibilbideen sailkapena eta deskribapena jasotzen du. Bertan topatuko duzu Gipuzkoako bira, 21 etapetan banatua, baita ibilaldi luzeak eta motzak ere. Bilaketak eskualdeka egiteko aukera dago. Goierrin esaterako, 30 ibilaldi baino gehiago proposatzen ditu web guneak. Eta GPSrako erreferentzien deskarga egiteko aukera ere ematen du.

24 < aldaize 41


zaharrak berri

MUXIKA´TAR KINDIN: ARGENTINATIK EUSKARAZ IDAZTEN ZUEN IDIAZABALGO IDAZLEA Argentinako Idiazabali buruzko gehigarri berezia erantsi diogun ALDAIZEren ale honetan, Zaharrak Berri atalera ere gaiarekin zerikusia duen pertsonaia bat ekarri dugu. Kindin Muxika, Idiazabalen jaio zen eta Buenos Airesera joan zen bizitzera. Euskal idazlea izan zen Muxika, eta bere idazlanak garaiko agerkari askotan argitaratu ziren. Ezer gutxi jakin izan dugu orain arte Kindin Muxika Oiarbide idazleaz. Lehen pista, S. Onaindiak 1977. urtean argitaratu zuen “Euskal Literatura V. 1915-940” liburutik jaso dugu. Bertan Kindin Muxikaren biografia jasotzen da. Hemen bildu ditugu liburu horretatik hartu dugun biografia eta 1952. urtean Muxikak Gernika aldizkarian argitaratutako artikulu bat.

Idiazabal'en jaioa 1887-10-30'an, «Petroliñarena» erriko elizatik urbil daukazun etxeanan zeukan bere amona Petronila Aseginolaza'k dendatxo bat. Kindin idazlea, ala ere, gaztetan bere gurasoekin Errenderi'ra aldatu zitzaizun eta emen bizi izan Goiko-kalean, eta gero Donostia'n. Amazortzi-ogei urtedun zala, osaba aiton zuen Andres Aseginolaza'k Argentina'ra eraman zuen onek an zeukan lanbide baten lagundu zezalon. Komertzio-ikasketak egin zituen. Andoain'go alaba Teresa Goikoetxea'rekin ezkondu zan; lan egiñik poliki bizimodua aurrera atera zuen, eta gaur, zartzaro ederrean, nasai ta atsegintsu bizi da bere seme ta bir-semeen itzalpean. Bizitz alperra berein gaitzen zulo dala-ta, eder zalo baratzeko zugaitz, lore ta ondoskoak zaindu, iñausi ta lantzea. Ortaz gaiñ, euskal literatura ere lantzen digu, «Boletín del Instituto Americano de Estudios Vascos», «El Bidasoa», «Egan», «Herria», Montebideo'ko «Euskal Erria», Buenos Aires'ko «Euskaltzaleak», «EuzkoDeya», «Tierra Vasca» ta olakoetan euskeraz idatzirik. «Euskal Kulturaren Alde» deritzan alkarteak sariztatu zion Katu Abarkaduna (Paris, 1962) ipuia, gero Buenos Aires'ko «Tierra Vasca»-k argitaldua. Nola idazten ote zuen? Nun-nai aurkituta ere, euskera ikasi ta idatzi dezakegula jakiñean jarri zaitezen, irakur zazu Idiazabal'dar jatorraren idaz-zati au.

Bi erri zar Afrika ta Europa'ko bi erri zarrenak nola bizi diran esatera goaz. Afrika'ko oso gutxi ezagutzen dan egoaldeko errialde batean, bi gizon zuri ikuslari, P. J. Scheoman irakaslea bat eta J. W. Naude ertzain agintari izandokoa bestea, afrikar lenengoetatik datozten bertako narrugorrian bizi diran orinabar txikiekin adizkidetu naiean ibill dira. Beren asmoa, amaitzera dijoan gizatalde orren alde zerbait egin ote liteken ikusteko izan da. Afrikar gizon karxkartu auek, aspaldi, Abisnia'tik Kago'raño sakabanatuak, gaur, Kalahari'ko 150.000 kilometro'ko lurbakarrean, Rhodesia'n eta Orange ibaiaren ondoan, beren egunak botatzen dituzte. Talde onek, batez beste, luzetasunean metro 1 eta 35 ditu. Ba dira 1 eta 50 izaten dituztenak ere, bañan 1 eta 40 izan ezkero, gizon luzetzaz jotzen da. Sekula ez dira garbitzen eta eltxoeri iges egin arazteko koipe txar batekin igurtzitzen dira. Botatzen duten usai txarrarengatik, ikustera joan diran gizoneri beren artean ibiltzea ez zitzaien izango oso atsegin. Salletan biltzen dira, beti 50 etik gutxigotan, eta beren bizilekua, sasi tartea izaten da. Beren antsiñakoen gogoeri agurka egiten diete, bañan Jainko'aren izatea erabat artu gabea daukate, ta ildakoak illargira joaten eirala uste dute. Noizbait aterpetik egiten ba dute, osto ta adarrez, tximuen antzekoak egiten dituzte. Lurra lantzen ez dakite. Lenbiziko gizonen antzera, eizetik bizi dira. Azkona jaurtitzen dutenean, edenak ill arte, aberdearen atzetik bide luzean joateko oso iaieak dira. Eizea erortzen danean, sendiarengana, gosea kentzeko, geienetan erdi usteldua ta elbiz betea eramaten dute. Legorte aldietan, gose ta egarriz, asko iltzen dira ta agun estutuenetan, jateko, aurtxikinak iltzen dituzte. Bultzaka bultzaka, pakerik gabe, baztartu, gutxitu, kaxkartu, guziak amaitzeko zorian ipintzeraño ereman dituzte, ta orain lagundu egin nai dietela esaten dute. Pizti gaiztoenak baño okerrago bizi diran afrikatarren bizitzak, benetan arritzen gaitu. Oitura itxusi batzuek esan

ditugu, orain beste ederrogoak esan nai ditugu. Europa'ko erri zarrena, Euskalerria da. Gure baserrietan baño sendi zuzenagorik, txukunagorik, nunbait arkitu al liteke? Ez degu uste. Baserria da pakezko etxea; ez biotz ederraren ordez, diruak apaintzen duen jauregia. Baserriko jaunak —lurraren lagun na, gerria makurtuta atxurrakin lanean bere kopeteko izerdiz lurra gizentzen dakina—, otorduetan, sendiarekin maira eserita. Aita'ren egitean, ez al du Alguztidun'ak nola bizi bear degun erakustera bialdu zingunaren antz aundia? Gaur, uri aundietako dotore jantzitako jakintsuak dirala esaten digutenak; asmo okerrak gezurrez apain estaltzen ongi dakiten itzjario ustelak, geiegikeriz urrutiegi dijoaz. Baserriko jaunen ezpañetatik ez dezute entzungo gezurrik. Gure baserrietako amonak bezin gozo gozo, nun abesten zaio seaskan aurrari? Atxurrakin lanean, segalari edo aizkolari, astegunetan, pelotari edo dantzari trebe, jaietan; bertsolari, abeslari, euskera beti ezpañetan; nun mutil ederragorik? Baserritik igesi errira dijoan mutilla, urtez betetzen danean ez da izango baserriko aitona bezin maitegarri. Mutil ori, arlote bat, batzuetan; soñez dotore jantzitako a'tzerritar edenez kutsututako bat bestetan; euskaldun lore ederra, aberri arentzat, galdua izango da geienetan. Eta errira joanda, auskera uzten duen neska, ene...! ene...! nungorako bidean ipintzen da! Nolanaiko zine ta gauerdiko dantzak, etxekoandre obea egingo al dute? Euskera galtzen dan etxeetan, gure oitura ederrak aztu egiten dira. Gure mintzaera ederra apaintzen eta zaintzen biotzez, lan egin bear degu. Euskalerria ospetsu, euskerak egin zun. Euskadi'ko baserrietako bizitzaren arnasa, itzali gabe, lurretik zerura, euskeraz, beti ederra izango da, ta gure erri guzietan, apaiz eta alkate, euskera'ren lagun nai genituzke.

Muxika'tar Kindin Buenos Aires, 1952-VII-52.

[ ESAERA ]

Ez da azaren azkeneko orria izango! aldaize 41 > 25


saski-naski [ RZ ]

[ LILI-MALLU ]

mariajesusbegiristain

anamariansalas

MONDEJUAK

HAIZERIK BAI? BURUAN EZ… SABELEAN BAI! Oso ohikoa omen da haizea izatea gure barrenean. Nola sartzen den barrura ez dakigu, baina Anamarik jakin badaki horri aurre egiteko zein janarik egin diezagukeen kalte eta zeinek on. Honako hauek ez zaigu komeni jatea: Gasa duten edariak, behiaren esnea, lekak, porrua, piperrak, letxuga (batez ere gauean ez jatea komeni), ilarrak eta baba txikia.

OSAGAIAK • Bi dozena porru • Hiru kilo tipula • Seboa • Ardi odola

• Gindilla • Oreganoa • Gatza • Hesteak

> PRESTAKETA Ardia hiltzen denean, honen odola eskuz nahastu hoztu artean, gogortu ez dadin. Txikiketa prozesuarekin hasi ondoren. Bi dozena porru eta hiru kilo tipulak txikitu eta zartagian ongi sueztitu. Bitartean, ardiaren seboa hozten utzi, zintzilika. Hau txikitu eta típula eta porruari gehitu, hiru osagarriak batera egin daitezen. Ondoren, honi, odola, gindilla, oreganoa eta gatza nahastu, guztia batera egin dadin. Amaitzeko, sartu dena hesteetan eta irakiten ari den uretan egosi.

26 < aldaize 41

Barazkien eltzeko hau jatea oso ona da. Litro eta erdi uretan jarri egosten honako barazki hauek: -apioa (adar bat edo bi) - perrexila, asko - asuna, 4 bat hosto -erramua - tipula gorria - baratxuria - gatza (oso gutxi) - oliba olioa Hogeita hamar minutuz eduki behar da egosten. Ondoren, barazki guztiak kendu eta salda hori hartu behar da, tea hartzen dugun bezala, infusio gisa. Egosteko erabili dugun barazki horiek guztiak aprobetxatu daitezke, arrautza-nahaskia egin daiteke. Oso goxoa da. Nahaski hori osatzeko, sagarraren purea egin daiteke. Barrenak haizez josita izanez gero, arrain zuria jatea ere ona da, baina egosia edo lurrunetan egosia. Haragia jan behar bada (hobe ez), gatzik gabe eta plantxan eginda hobe da. Aza eta brokolia edo azalorea jan nahi badira, honela egosi behar dira: aza errege-sagar (reineta) batekin eta brokolia edo azalorea udare batekin egosi behar da. Horrela, barazki horiek duten haizea kenduko diegu eta ez digu kalterik egingo.


saski naski

LISKARRAK Bariantea egiteko lanak hastear zirela, liskarrak sortu ziren obra zela eta. 1984. urtean hasi zituzten bariantea egiteko lanak, eta ordukoa da argazkia. Hainbat lurjabe ez zeuden ados beren lurretatik pasatzekoa zen errepidearekin. Hori zela eta, hondeamakinak Katea inguruan lanean hasi zirenean bertara joan ziren lanak gelditzeko asmoz. Ertzaintza bertan zela hasi ziren azkenik barianteko obrak.

Ze asma? UDAZKENAREKIN BATERA IRISTEN DIREN 9 FRUITU TOPATU BEHAR DITUZU ONDOKO LETRA-ZOPAN

Gaztainak, perretxikoak, sagarrak, urrak, intxaurrak, pikuak, mahatsa, masustak, basarana.

aldaize 41 > 27


MENDIZALETASUNA 2010-2011 Dakizuen bezala, irailaren 21ean MENDI IRTEERAK prestatzeko bilera bat egin zen. Bertara azaldu ziren 14 guraso, Idiazabal Kirol Elkarteko (Mendiko saileko) Anttonio Berasategi, Aita Iparragirre H. E.ko, Joxe Goikoetxea eta Eskola kiroleko koordinatzaile Xabier Intxaustiren artean, jarraian duzuen ibilaldi zerrenda hau prestatu genuen: EGUNA

ORDUA

MENDIA

Urriak 3

8:30etan

PASAIA – HONDARRIBI ( egun osorako) Autobusez

Urriak 24

8:30etan

Finalistaren eguna LAZKAON

Azaroak 14

8:30etan

Zaldibiako DEPOSITOTIK - ENIRIO DEPOSITORA

Abenduak 12

8:30etan

IDIAZABAL -ORMAOLATZA -ATXURBI -IDIAZABAL

Urtarrilak 16

8:30etan

OLASO (Azkoitia) – XOXOTE - ERLO OLASO

Otsailak 13

8:30etan

MANDUBI - IZAZPI - ANTIGUA (Zumarraga)

Martxoak 13

8:30etan

ESKUALDEKO IBILALDI NEURTUA (Beasainen)

Apirilak 10

8:30etan

ARATZ

Maiatzak 29

8:30etan

ARAOTZ - ANDARTO - DEGURIXA (egun osorako) Autobusez

OHARRA: Irteera guzti hauek plazatik izango dira. Eta autobusez direnak ERREKARTEko autobus geltokitik. Ikasleen batek, hauetako irteera batetara joaterik ez balu (gaixo dagoelako, kanpora joan behar duelako, eguraldi oso oso txarra ikusten duelako ...) MENDIKO ARDURADUNA den Anttonio Berasategiri 943 187 308 telefonora, aurrez deitu mesedez.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.