Gure artean 85

Page 12

GURE ARTEAN 85. 2022ko ekaina

Naroa Cabanillas Machado Naroa Cabanillas Machado Floreagako ikasle ohia eta Alai Batzako monitorea da. Bere ibilbidea loturik dago Alai Batzarekin eta ADS taldeekin. Galdera batzuk egin dizkiogu “Gure Artean” aldizkariaren 85. alerako. Zein dira zure eskolako oroitzapenak? Oroitzapen oso goxoak ditut nire eskola garaiko urteetatik. Asko gustatzen zitzaidan lagunekin eskolara joatea eta jolastea. Izugarri gustatzen zitzaidan Matematika eta Natur Zientziak ikastea. Hala ere, barnean daramadan oroitzapenik onena, LH3ko txangoa Barriara da; oso ondo pasa nuenaren oroitzapena dut, eta berriro itzuliko nintzateke. Zein da zure oroitzapenak Alai Batza eta ADS taldeen inguruan? Urte asko daramatzat Alai Batzan sartuta, ume zein monitore gisa. Gauza asko aldatzen da batetik bestera, baina hala ere, inoiz une onak eta ahaztezinak atzean utzi gabe. Umetan izugarri ondo pasatzen nuen Alai Batzan, lagunekin elkartuz, mahai jolasetan ibili, eskulanak egin, … Baina guzti hauen gainetik, dantzak oso gustura oroitzen ditut; lagunen artean dantzak prestatu eta entseiatzea, eta azkenik “Kantaldi Jaialdin” elkarrekin parte hartu eta ondo pasatzea. Monitore bezala dudan oroitzapenik onena berriz, “AB gaua” dela esango nuke, hura prestatu eta txikien ilusio aurpegiak ikustea gurekin batera disfrutatu eta eskolan gaua pasatzeko. Alai Batzan urte batzuk daramazu monitore gisa. Zein dira, zure iritziz Alai Batzaren arlo sendoak, edota gauza onenak? Nire iritziz, duen alde onena, haurrei eskaintzen dien lekua da. Haiek dira protagonistak, haientzat prestatzen da guztia, aste osoa eskolan egon eta gero, beraiek disfrutatzeko eta deskonektatzeko leku bat da. Gainera, ADS momentuetan ere, hauei hitza hartu eta gai ezberdinen inguruan hausnartzeko une bat ematen zaie, nire iritziz, bereziki garrantzitsua dena. Izan ere, bertan agian lehenago

- 12 -

pentsatu ez zituzten gaien inguruan gogoetak egiten dituzte, beraiek galderak eta pentsamenduak kanpora ateraz; taldearen arteko konfiantza eta errespetua sustatuz. Nola deskribatuko zenuke Alai Batzako monitoreen arteko giroa? Paregabea! Ez dago beste hitzik hobeto deskribatuko lukeenik. Elkar asko ezagutzen gara eta elkarren arteko harremana oso ona da. Honen ondorioz, lana gustura eta giro onean egitea lortzen dugu, benetan garrantzitsua denean atentzioa jarriz eta emaitza onak lortuz. Leku guztietan bezala. gora berak daude, baina hala ere, elkarri lagunduz eta elkar entzunez egiten dugu aurrera, eta hori da garrantzitsuena.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Gure artean 85 by Floreaga Zezilio - Issuu