GURE ARTEAN 83. 2021eko abendua
BORJA ZUBIZARRETA URIA, “LANDAKANDA” Borja Floreagako ikasle ohia da. Kirolari loturik egon da beti. Saskibaloiaren munduan ibili zen orain urte gutxi Azken urteetan mendi lasterketen munduan dabil eta, azken hilabeteetan Euskadiko Taldearekin ari da korrika. Galdera batzuk egin dizkiogu “Gure Artean” aldizkarirako.
Zein dira zure txikitako oroitzapenak?
ondoren federatu gisa 18 urte bete nituen arte. Etapa oso polita izan zen, asko disfrutatu nuen urte guztietan zehar.
Oroitzapen gehienak auzoarekin lotutakoak dira. Eskolatik irten ondoren biltzen ginen adin guztietako jendea auzoan. Futbolean, saskibaloian, ezkutaketan, pilotan… jarduten genuen. Ez ginen aspertzen, beti bilatzen genuen entretenitzeko zerbait.
Askotan ikusten zaitugu mendian gora eta behera korrika, agian bereziki Izarraitz inguruan. Nola hasi zinen mendian korrika?
Eta eskolakoak? Eskolako oroitzapenekin ere asko gogoratzen naiz. Eskolara sartu baino ordubete lehenago han elkartzen ginen atarian jolasean ibiltzeko. Klaseko oroitzapen politak ditut orokorrean. Horrez gain, arratsaldeetan ordu asko igaro genituen eskola kirolean lagun artean. Floreaga eskola utzi ondoren, zer ikasketa egin dituzu? Floreagatik irten ondoren, batxilergoa egin nuen Azkoitian bertan. Ondoren, betidanik kirola gustukoa izan dudanez, goi mailako kirol heziketa zikloa (“TAFAD”) egin nuen Donostiako Easo Politeknikoan. Azkenik, Elgoibarreko IMH institutuan mekanizazioa goi mailako heziketa zikoa burutu nuen. Eta egun, mekanizazio arloan ari naiz lanean Azkoitiko enpresa batean.
Saskibaloia utzi ondoren korrika egiten hasi nintzen astean 3-4 aldiz. Ondoren mendi martxak egiten hasi nintzen lagunekin. Zazpi Kurutze egiteko helburua jarri nion neure buruari eta horrelaxe hasi nitzen mendian korrika. Nolakoa izaten da zure urteko planifikazioa: prestaketa, konpetizioa …? Urteko planifikazioa lasterketen araberakoa izaten da. Gaur egun izugarrizko lasterketa aukera zabala dagoenez ez da erraza aukeraketa egitea. Normalean udan edukitzen ditut helburu nagusienak eta horietara indartsu heltzen saiatzen naiz. 3-4 astetik behin lasterketa bat egitea gustatzen zait. Hori dela eta, azaroa amaiera aldera hasten naiz intentsitate baxuko entrenamenduekin eta indar ariketekin gehienbat. Urtarrila aldera hasten naiz intentsitatea sartzen; mendian nahiz asfaltoan korrika, bizikleta eta gimnasioko lana uztartuz. Astean 6 entrenamendu egin ohi ditut normalean.
Saskibaloian aritu zinen, federatu gisa. Nola bizi izan zenuen etapa hori?
Zer ematen dizu mendian korrika ibiltzeak?
Saskibaloiko lehen urratsak eskola kirolean eman nituen. Asko gustatzen zitzaidan eta, gainera, futbolean baino hobeto moldatzen nintzen. Horrela, Iraurgi Saskibaloi taldean hasi nintzen, 10 urte ingururekin teknifikazioan eta
Alde batetik, askatasuna esango nuke; bai zapatilekin, bai bizikletarekin, bai eskiekin mendira irtetean izugarrizko askatasuna sentitzen dut, arnasa ematen dit. Bestalde, lagunak eman dizkit mendiak; urte hauetan zehar jende asko ezagutzeko aukera izan baitut. Euskadiko Selekzioaren deia jaso zenuen. Nola sentitu zinen? Deia jaso nuenean poza eta aldi berean presioa sentitu nituen. Selekzioaren deia saria izan da niretzat, aurretik egindako lan guztiaren ordainsaria. Horrez gain, datorren denboraldiari begira gogor entrenatzen jarraitzeko izugarrizko motibazioa eman dit. Era berean, presio handia sentitu nuen; munduko onenen artean euskal selekzioa ordezkatzeko gai izango nintzen zalantza egin bainuen. Zein izan dira Selekzioarekin egindako lasterketak. Nola baloratzen dituzu? Munduko kopako bi lasterketa korritu ditut aurten: bata Frantziako Alpeetan, Skyrace des Matheysins (25 km,
- 18 -